Zer da BEGITU?
Arratia, Ubide eta Zeberioko barriak argitaratzen dituan herri aldizkaria da. 2002ko aprillean sortu zan; argitalpenaren arduraduna Zertu kultur alkartea da hasiera-hasieratik.
Hilabetekari lez sortu zan, baina 2008tik aurrera hamabostero argitaratzen da. 2010ean itxura aldatu eban, eta gaur egun tabloide formatua dauko, 28x42 cm, 16 orrialde errotatiban inprimatuta.
Begitu doban banatzen da eskualdeko etxe guztietara. Tiradea 6.500 alekoa da.
Zer da ZERTU?
Kultur alkartea da. Gure eskualdean euskera hutsezko komunikabiderik ez egoalako kezkatuta egoan persona-talde batek sortu eban. 2001. urtean jaio zanetik helburu nagusi bi eduki doguz:
- Bertako euskerean idatzitako aldizkaria argitaratu eta Arratia, Ubide eta Zeberioko etxeetara helduarazotea.
- Gure inguruko kultura suspertutea. Zeregin horretan, hainbat liburu argitaratu doguz: bertako idazleen lanak (Gaizka Amondarainen Ortozik, Iker Yurrebason Haizea aurpegian), Arratiako idazleen antologiak edota Peru Tximaluze alemaniar jatorriko liburuaren euskerazko bersinoa. Horrezaz ganera; kultur ekitaldiak antolatu doguz eskualdeko beste alkarte batzukaz alkarlanean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|