Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Lemoa
2019/4/16
Formakuntza politikoa eta aisialdirako eskaintza zabala Gazte Topagunean

Egitarau zabal eta esanguratsua izango dau Gazte Topaguneak. Ernai eta Aitzina! ezker abertzaleko gazte erakundeak antolatu dabe Lemoan aprilaren 19tik 22ra artean.


Zapatua, hilak 20, egun berezia izango da. Alde batetik, "Bulkada" eguna izentau dabe eta 40 urteotan zehar Gazte Antolakundeagaz bat egin dabenakaz batzeako "esfortzu berezia" egin dabe antolatzaileak. Eta bestetik, ekitaldi nagusia be zapatuan izango da Gune Handian.
Eskaintza politikoaz gainera, aisialdi eskaintza zabala be egongo da. Hor aitatu behar dira Gazte Sortzaileen Plaza eta kontzertuak. Beste batzuen artean, Su ta Garrek, Gatibuk, Eskean Kristök, Fermin Muguruza eta Des-kontrolek, Komak edo Ana Tijoux-ek animauko dabez Gazte Topaguneko gauak.
Gazte Topaguneko kantua, (H)ari gara Eskean Kristö Arratiako taldeak sortu dau, Euskal Herriko beste musikari batzuekaz batera eta Igorreko Izaskun Urbaneta Vinagre de Moderna taldekoak kantetan dau.
Bizkaibuseko ohiko zerbitzuaz gainera, gauero autobus bat ibiliko da Arratiako herrietatik bueltaka, tren geraleku ondotik urtenda. 03:00etan hasiko da zerbitzua eta 05:00etan amaitu.

Guneak
Ekitaldiak, tailerrak, ikuskizunak, berbaldiak eta kontzertuak gune desbardinetan izango dira. Eskolan, Gaztetxe eta Gaztetxeko parkinean, Harrobi futbol zelaiaren parean, Arraibin eta herrian zehar egingo dira ekintzak.
Barikuan, aprilak 19, eguerdiko 12:00etan emongo jakie hasikerea jardunaldiai. Txaranga batez lagunduta, gazteak akanpalekutik, eskolan dagoan Akeita-Naiz gunera joango dira eta bertan harrerea egingo deutsee. Hurrengo egunetan 09:00etan zabalduko da gune hau. Bertan, kafetegia eta Naiz irratia egongo dira.
Lan eta hausnarketa politikorako tailer gehienak eskoletan izango dira. Hiru ardatz jorratuko dira, eta "internazionalismoak hartuko dau pisu berezia. Kanpotik hainbat delegaritza etorriko dira berbaldiak emoten. Kurdistanetik, Txiletik, Kataluniatik, Andaluziatik, eta Afrikako herrialde batzuetatik be etortzekoak dira" azaldu deutso BEGITUri Paul Laka antolakuntzakoak.
Gazte Sortzaileen Plaza Gaztetxean eta Gaztetxe ondoko parkinean izango da. Antolakuntza hartu-emonetan ipini zan gazte sortzaileakaz eta espazio "esanguratsu" bat emon gura izan deutse. Izan be, euren ustetan "askatasun bulkada barriak kulturatik be etorriko dira".
Guneetatik kanpo herrian be egingo ditue hainbat jarduera, Lemoatxeko ibilbidea, goitibehera jeitsiera eta Bola Joko Txapelketea, berbarako.
Igorreko Axular Herriko Tabernan salgai dagoz bonoak zein eguneko sarrerak be.


KONTZERTU EGITARAUA
Aprilak 19, barikua
12:30ean, Broken Brothers Brass Band Gazte Sortzaileen Plazan.
15:30ean, Wood Strings Gazte Sortzaileen Plazan.
18:00etan, Rude Pride, Arcada Social, Governors eta Olatz Salvador duo Arraibin.
20:00etan, Zeinke, Desorden, Vinagre de Moderna eta Tooth Gazte Sortzaileen Plazan.
20:00etatik aurrera, Eskean Kristö, Gatibu, Su Ta gar, Hesian, Zoo eta Skarra Mucci gune handian.
20:00etan, El_Txef_A eta Baltza ezker paretan.

Aprilak 20, zapatua
13:30ean, Rukula herrian zehar.
13:30ean, Pintxada & Marianito Gazte Sortzaileen Plazan.
16:00etan, Berinbau Gazte Sortzaileen Plazan.
22:00etan, Akort, Eskabidean and the Black Birds Gazte Sortzaileen Plazan.
22:00etan, Pikete lerroa, Des-kontrol, Banda Bassotti, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika eta Bad Sound gune handian.
DJ Bull, Mad Pompa DJ's, Hesian, La otra, La mare.

Aprilak 21, domekea
16:00etan, Euskal Dub Etxea Gazte Sortzaileen Plazan.
18:00etan, Ira, La Basu eta lagunak, La Furia, Xabi Bandini eta Maiz Arraibin.
20:00etan, Nizuri Ta Zuneri, Gazte Sortzaileen Plazan.
Trigger Prototxelo, Laize MC, Gatom, Uki Selektah, Herbalist, DJ Gorkhita, Raperu.
20:00etan, Rotten XIII, Tribade, Ana Tijoux, Kop eta Huntza gune handian.
24:00etan, Koma gune handian.

0
Arratia
2019/4/15
Aprilean eta maiatzean garbigune mobikorrak egongo dira Arratian

Garbiker aprilaren 15ean hasi zan garbigune mobikorrak ipinten Areatzan eta Ubiden. Hor egongo dira hilaren 17ra arte. Aprila eta maiatzean zehar Arratiako beste udalerrietan be ipiniko ditu garbiguneok.
Bertan, etxeko elektrotresna txikiak, sukaldeko tresnak, orioa (ontzi zarratuetan), sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaileak, tonerrak, tinta kartutxoak, metal eta plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak botatzeko.

Herriak
Gabigune mobikorrak Areatza eta Ubiden aprilaren 15etik 17ra dagoz; Arantzazun eta Artean, hilaren 23tik 26ra egongo dira; Igorren eta Diman, aprilaren 29tik maiatzaren 3ra; Zeanurin, maiatzaren 6tik 10era, eta Bedian eta Lemoan, maiatzaren 20tik 24ra.

0
Arratia
2019/4/15
Iparrorratza eta mapea jabekuntza garatzeko

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako hurrengo ikastaroan, mendian orientatzen ikasiko dabe partaideak. Ikastaroak saio bi daukaz; aprilaren 27an, zapatuan, 10:00etatik 13:00etara landuko da alde teorikoa Arantzazuko Kultur Gunean, eta hurrengo egunean, domekan, 08:00retan mendian egun pasa eginaz praktikoa. Irakaslea Laura Ruiz mendi teknikaria izango da eta izena emoteko atzen eguna aprilaren 20a da.
Tailerraren helburu nagusia, autonomia garatzea eta bildurrak gainditzea da. Mendian orientatzen ikasiko dabe partaideak: iparrorratzaren erabilerea, mapak irakurten eta abar, mendian lasai eta bildur barik ibilteko.

0
Zeanuri
2019/4/15
3D diseinuzko ikastaroa langileentzat Zulaibarren

Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiak, Fabrikazino mekanikoko produktuen irudikatze grafikoa (3D diseinua) 40 orduko ikastaroa antolatu dau. Ikastaroa maiatzean izango da eta diruz lagunduta dago.
Eskolak, 15:30etik 19:30era izango dira astelehen, martitzen, eguazten eta eguenetan, maiatzaren 6tik 22ra. Izena, ikastetxearen webgunean edo 94 673 91 16 telefonoan edo jonzabala@zulaibar.org helbidean emon daiteke.

Lanerako prestakuntzea
Ez da izango hau Zulaibarrek aurten emongo dauan langileen lanerako prestakuntza hobetuteko ikastaro bakarra. Urrietan eta abenduan be langileentzako beste ikastaro espezializau bi aurreikusita dagoz.

0
Areatza
2019/4/1
Motorzaleen topaketea

Aprilaren 6an, Arratia eta Arkotxako motor taldeak antolatuta, motorzaleak motorrez ibilbidea Arratiatik, poteoa, bazkaria eta kontzertuak izango dabez. Arratiako Motor Taldeak 20 urte beteten ditu aurten.
Topaketa hau Bizkaiko motorzaleak antolatzen dabe dozena bat urte baino gehiagotik hona, eta bertan urteko egutegia zehazten dabe. Areatzan egin zan lehenengoz holango topaketa bat.
Topalekua, Areatzako Frontoia izango da eta bertan batuko dira partaideak 11:30ean, 12:00etan ibilbideari ekiteko. Bueltan, beste ibilbide bat egingo dabe, oingoan tabernetatik zeharrekoa pintxo-potea eginaz Areatzatik. Ondoren, bazkalaurretik Moonshine Wagon taldeak kontzertua emongo dau Ilargi kantoian. Talde eklektiko honek, country estiloko musika tresnakaz, nekazal punk edo punk folk deitu daiteken musikea egiten dau.
Sagardotegi erako bazkaria 15:00etan izango da eta bazkalostean, 17:30ean, beste kontzertu batez gozatzeko aukerea egongo da. The Priest Is Back, Judas Priesten tributo taldeak Motxo eta ugerlekuko tabernen artean joko dau, heavy metal musikea ipiniz arrastia girotzeko.

0
Igorre
2019/4/1
Irakurri, gozatu eta oparitu martxan

Martxoaren 18an hasi eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren hamahirugarren edizinoa. Ekimenak, herritarrak euskerazko liburuak irakurten animauko ditu eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilerea sustatuko dau. Parte hartzaileak liburuak erosteko abantaila ekonomikoak izango ditue.
Kanpainearen izenak berak erakusten dauanez, hiru pausu emon behar dira parte hartzeako. Lehenengo pausua irakurtea da, euskeraz irakurtea. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskerazko edozein liburu maileguan eskatu daiteke. Liburua irakurri ondoren, liburutegira itzuli, eta fitxa bat bete behar da, zein izan dan irakurritako liburua esanez eta eretxia emonaz. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emongo deutso irakurleari, hitzartutako liburu dendan erabilteko. Azken pausua liburua oparitzea da, lagun bateri, senide bateri edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskerazko beste edozein libururen prezioaren % 35 ordaintzeko aukerea emoten dau.
Horrez gain, aprila eta maiatza amaieran, liburutegi bakotxean 30 euroko balioa daukan txeke baten zozketea egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dabenen artean. Txeke berezi horrek, besteak legez, euskerazko liburuak erosteko aukerea emongo dau. Erosketa-txekeak liburu dendan erabilteko epea bagilaren 15era artekoa izango da.

0
Arratia
2019/4/1
Artean bideoklipa grabauko dau Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformeak

Aprilean hainbat ekintza antolatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformeak Arratian, Europa mailako maiatzaren 5eko ekintzara ahalik eta jente gehien batu daiten. Holan, aprilaren 5ean, mahai informatiboak ipiniko ditue Igorren eta Zeanurin 18:00etatik aurrera, eta Arteako Herriko Bentan Ouvrez les frontieres bideoklipa grabauko dabe 20:00etatik aurrera. Bideokliparen grabaketan parte hartzeako konbite zabala egiten dabe antolatzaileak. Hilaren 9an, Zeanurin Ongi etorri dokumentala proiektau eta debatea egingo da. Ondoren, maiatzaren 5eko ekintza aurkeztuko dabe.

Herrien Besarkada Durangon
Europaren politika migratzailea salatzeko eta aldatuteko, Herrien Besarkada ekimena, Europa osoko herri eta urietan egitea gura dabe migratzaileen eskubideak defendiduten dabezan taldeak. Hori besarkada sinbolikoori, maiatzaren 5ean izango da eguerdiko 12:00etan. Euskal Herrian, Durangoko Ezkurdi plazan izango da, eta hara ahalik eta jente gehien batu daiten, informazino eta sensibilizazino kanpainea egiten dabil Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak.

0
Dima
2019/4/1
Axpe Goikoa jatetxearen jaia bere txakolina ezetuten emoteko

Axpe Goikoa jatetxeak, bere txakolina dastatzeko Txakolin Festa antolatu dau aprilaren 6rako. Herri kirolak, jantzak eta bertsolariak lagunduko dabe txakolin eta pintxo dastaketea 13:00etan. Igor Anton txirrindularia izango da bertan.
Bazkaria, bazkalaurrea eta ostea antolatu dauz egun horretarako Lamindaoko jatetxeak. Herri-kirolak eta jantzariak bazkalaurretik eta arrastian, 18:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeriak girotuko dau eguna. Bazkaria be txakolinaren inguruan dago pentsauta berrogeta hamar euroko prezioan.

0
Igorre
2019/3/25
Maite Losadaren kantaldia

Maite Losada eta bere taldeak, Notas sensibles izenekoak, kantaldia eskainiko dabe Igorreko parrokian datorren martiaren 29an, arrastiko 19:30ean. Sarrerea debaldekoa izango da aforoa bete arte.
Maite Losada konpositore bilbotarrak, ahots koruaz gainera, gitarra eta tekladuagaz lagunduta eskainiko dau hainbat abesti, pop-rock bere estiloa erabiliz.
Kantaldian, Arratiako hainbat umek be parte hartuko dau, Losadari kanta batzuetan lagunduz eta koroak eginaz.

Maite Losada Gurtubai
Lanbidez irakaslea da Maite Losada, baina bere pasinoa beti izan da musikea, baloreak, alaitasuna eta poza zabaltzeko tresna moduan. Bere burua konpositore lez aurkezten dau, kantari legez baino gehiago. Azken urteotan Notas sensibles izeneko aurkezpenak egin ditu koruagaz batera.
Hamaika disko ditu argitaratuta, 150 kanta, euskeraz zein erderaz. Lau disko euskeraz grabau ditu: Ixiltasunean, Bihotz berriak, Irribarreak eta Hegoak. Disko honeek bersinoa daukie gaztelaniaz be. Beste lauzpabost gaztelaniaz baino ez dagoz. Igorreko kantaldian batez be euskerazko bersinoak entzungo dira eta Cien veces más kantearen euskerazko bersinoa lehenengoz entzungo da jente aurrean Igorren. Izan be, kantaldi honetarako beren-beregi prestautako bersinoa da.

Arratiako Eleizak antolatuta
Ez da lehen aldia Arratiako Eleizak holango kantaldiak eratzen dituana. Organo eta abesbatzen musikeaz gainera, musika modernoari be tartea egin deutso bere programazinoan: azken urteotan gure artean izan dira, adibidez, Peio Ospital, Michel Ducau eta bere taldea, Igorren, edota Juanjo Elezkano Lemoan.

0
Igorre
2019/3/24
Autoezagutza eta autoestimua landuteko ikastaroa Igorren

Martiaren 29an hasita eta maiatzaren 24ra arte, Inma Merino de Castrok autoezagutza eta autoestimua landuteko ikastaroa emongo dau Igorreko Kultur Etxean, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan. Eskolak 18:00etatik 20:00etara izango dira.
Tailerraren bitartez, autoestimua landuko da hainbat tresnagaz, ariketa erraz eta praktikoakaz, partaideen bizipenai lotuta. Autoestimua, beste gauza batzuen artean, norberaren burua maitatzeko, errespetetako eta baloretako gaitasuna da. Sistema patriarkalaren eraginez, andra askok arazoak ditue behar dan besteko autoestimua izateko.

Inma Merino de Castro
Inma Merino de Castro Hezkuntzan diplomadua da eta andren kontrako indarkeria eta ahalduntze prozesuetan aditua.

0
Arratia
2019/3/17
Herrien besarkadarako giroa berotuteko hainbat ekintza

Ongi Etorri Errefutxiatuak Plataformeak, maiatzaren 5ean, neofaxismoaren aurrean, bizitza eta migratzeko eskubidea defendiduten dauan Europar ekimen bat prestatu dau, "Herrien besarkada" izenekoa. Egun horretan, 12:00etan, Europako hainbat uri eta herritan, "talde besarkadea, herri persona eta giza eskubideen europar besarkadea" egingo dabe. Euskal Herrian, Durangon izango da eta horren harira hainbat ekintza prestatu ditu Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek.
Lehenengoa martiaren 21ean izango da. Juan Hernandez OEEkoaren berbaldia egongo da, De la necropolítica al neofascismo, eta M5aren aurkezpena, 19:00etan, Lemoako Kulturgunean. Hurrengo eguenean, hilak 28, 19:00etan, Gerra hemen hasten da dokumentalaren aurkezpena egingo dabe Areatzan.
Aprilaren 5ean, Arratian mahai informatiboak ipiniko ditue; Artean, 20:30ean, bideoklipa grabauko dabe eta ondoren, Kantu bat gara-poesia taldeagaz saio erreibindikatiboa egingo dabe. Maiatzaren 2an, 20:00etan Igorreko Zineklubak La jaula de oro pelikulea eskainiko dau Lasarte Aretoan.

0
Igorre
2019/3/17
Orratzak talde feministak hainbat ekintza prestatu ditu martiaren 22rako

Talde feminista barria jenteari ezetuten emoteko asmoz, Kiñu Gaztetxean tailer bat, eta musikeagaz lagundutako beste ekintza batzuk herrian antolatu dauz Orratzak taldeak, "Herria sorginduten goaz!" lelopean.
Arrastiko 18:00etan hasiko dira ekintzok. Orduan, taldekoak, Desheterosexualizazio tailerra emongo dabe gaztetxean. Gero, 19:30ean, herriko jentearengana hurreratuteko eta taldea ezetuten emoteko helburuagaz, poteo musikatua egingo dabe. Taldekideak, tabernaz taberna ibiliko dira, baffle bategaz musikea ipinten. Ondoren, 21:30ean, erromeria egongo da Beranduegi taldeagaz Kiñun.
Jaia ordu txikietaraino luzatuko da. Izan be, gauerdian, reggaeton feminista egiten dauan Tremenda Jauriaren ildotik sortutako Tremenda Sangria taldearen emonaldia egongo da Troka tabernan.

0
Areatza
2019/3/17
Areatzako Musik & Beer jaialdiaren aurkezpena martiaren 23an

Martiaren 23an, Areatzako Garagardozaleen Elkartea-Beerllarok, Musik & Beer jaialdiaren aurkezpena egingo dau. Jaialdia maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean izango da, eta bertan, blues, country, rhythm & blues eta Estadu Batuetako folk musikea entzun, eta garagardao artisauak dastatu ahal izango dira.
Hilaren 23ko auzkezpenean, Areatzako tabernetatik kata musikatua egingo da Detractors taldeagaz. 19:00etan jaialdia aurkeztuko da Aldamin tabernan. Detractors taldea Priscilla Band-eko partaide batzuek sortu eben, delta blues estiloa landuteko. Gaur erabilten ez diran musika tresnak konpondu eta erabili egiten ditue jatorrizko bluesa egiteko. Areatzako tabernetatik ibiliko dira, kata ibilitariari musikea ipinten. Bertan, "sei garagardao desbardin dastatu ahal izango dira, nazinoartekoak zein Euskal Herrikoak, baina danak kalidadezkoak. Hainbat estilo aurkeztuko doguz, batzuk ezagunak (Pilsen txekiarra, Bitter ingelesa...) eta beste batzuk apurka-apurka gurera datozanak eta daborduko arrotzak sentitzen ez doguzanak: IPA amerikarra, Stout ingelesa... Txartelak 10 euroko prezioan salduko dira Motxo tabernan" dinoe antolatzaileak.
Bertako garagardao ekozleai babesa indartu gura deutsee antolatzaileak aurten. Hori dala-eta, urte osoan egiten diran garagardao artisauak zein uda eta udabarrikoak dastatu ahal izango dira Areatzan.
22:00etan, The Riff Truckers taldeak kontzertua joko dau Bixer tabernan. Ean sortutako taldea da eta blues, country eta rock and roll estiloko kontzertua emongo dau.

Indartzen doan jaialdia
Garagardaoaren jaialdia Areatzako Garagardozaleen Elkartea AGE-Beerllaroren eskutik sortu zan 2016an. Garagardaoaren Eguna antolatu eben orduan, "garagardao desbardinetako katak, ekoizpen artisaua eta kalidadezko konsumoa bultzatzeko". 2017an, Areatzako Tabernarien Elkarteak, Areatzako Udalak, AGE Beerllarok eta AKKBk (Areatzako Kirol Kultur Batzordea) indarrak batu ebezan Blues and Beer Lehenengo Nazinoarteko Jaialdia sortzeako. 2018an barriz, bluesaz gainera, folk, rhythm & blues eta funk estiloko musikea egon zan eta Musik and Beer izena hartu eban jaialdiak. Aurten, izenari eutsi deutso eta Beerllaro Garagardozaleen Elkarteak antolatuten dau Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.

0
Arratia
2019/3/14
Andren Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera kulturalak

Martiaren 8aren inguruan antolatutako programazino gehiena martiko lehenengo hamabostaldian izan bazan be, bigarren hamabostaldi honetarako be aurreikusita dagoz hainbat jarduera. Berbaldiak, mahai-ingurua eta umorezko ikuskizuna egongo dira Zeanurin, Arantzazun, Bedian eta Areatzan.
Holan, hilaren 15ean, 19:00etan, Zeanuriko Eguzkiolan, Anabel Sanz FeministAldeko partaidearen berbaldia egongo da. Denontzako feminismoa %99rentzako titulupean, gizartea hobetuteko feminismoaren preminaz egingo dau berba, andrai eta gizonai zuzendutako berbaldian.
Hurrengo egunean, 19:30ean, Arantzazuko Kultur Gunean, Bea Egizabal eta Ane Labakaren Erradikalak gara umorezko ikuskizuna dago programauta.
Hilaren 22an barriz, aukera bi dagoz. Bediako Liburutegian 19:00etan, Emakumea, euskara eta kirola mahai-ingurua antolatu dabe. Bertan, Oihana Azkorbebeitia, Ainhoa Lendinez eta Igone Campos mendi lasterketariak egongo dira.
Egun berean, Areatzan, 18:30ean, Skolastikako Josune Muñozek Emakumeenganako indarkeriak komikietan aztertuko dau tailer baten. Tailerrean, Ondo maite nazazu komikia be aztertuko da. Izan be, zemendiren 25aren inguruan Areatzan, liburu horren irakurketa-katea antolatu zan, eta partaideak komikia komentetako aukerea izango dabe.

0
Lemoa
2019/3/13
Arratiako Bulkada Eguna Lemoan

Martiaren 16an, "Bulkada berrien garaia da!" dinamika barruan, Ernaik eta Aintzinak antolatuta, Arratiako Bulkada Eguna! izango da, "gazte eta ez hain gazteak" burrukara batzeako, Lemoako Karabie Gaztetxean. 15:00etan, bazkaria eta ostean Aissa Intxausti eta Xabat Galletebeitia bertsolariak izango dira. 17:30ean, eskulan tailerra; 19:00etan, mobilizazinoa eta ostean Bafle-poteo-kartelada eta kantu poteoa. 22:00etan, Etabar taldearen kontzertua eta Runto Selektorra Dj-a izango dira Gaztetxean. Bazkarirako tiketak Igorreko Herriko Tabernan, Lemoako Karabie Gaztetxean eta Dimako Axlor Tabernan dagoz salgai.

40. Urteurrena
Zemendiaren 30ean "Bulkada berrien garaia da!" dinamikea Igorreko Kultur Etxean aurkeztu zanetik, hainbat ekintza egin dira gazte antolakundearen 40. urteurrena ospatuteko. Beste batzuen artean, bulkada barrien triki-poteoa, belaunaldien arteko afaria, errepresinoaren inguruko mahai-ingurua preso ohi, senide eta 40ak Libre sumarioko kideakaz, argazki eta poster erakusketea.
Euskal Herrian zehar 30 Bulkada egun baino gehiago antolatuko ditue Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak.

0
Igorre
2019/3/3
Hogei euro pagau eta hogetabost gastetako kanpainea Igorren

Martian zehar, herriko merkataritzea bultzatzeko helburuagaz, 1.000 bono-denda egongo dira salgai. Bonoak 20 euroko prezioan erosi daitekez Sabadell bankuan. Persona bakotxak gehienez hiru erosi ahal izango ditu. Bonoak, 25 euroko balioa izango dabe kanpainan parte hartzean daben Igorreko dendetan. Horretarako Udalak 6.000 euroko diru laguntzea emon dau, 1.000 euro AMEri gestinoetarako eta 5.000 euro salgai egongo diran bonoetarako.
Martiaren 1etik 8ra arte igorreztarrak bakarrik erosi ahal izango ditue bonoak, hilaren 11tik aurrera jente guztiarentzako egongo dira salgai.
Bonoak hurrengo dendetan erabili ahal izango dira; Ainara Kirolak, Amalur Igorre, Arratek, Batzokia, Beasko, Beatriz Fruta-denda, Decoración y Pintura Igorre, Dia Autozerbitzua, Expert Arratia, Galanta, Gau Lora Taberna, Iratxo Oinetakoak, Kantabriko Arraindegia, Kili Kili, Klitz, Lorane, Maran Kirolak, Muebles Igorre Altzariak, Mugarri, Olaetxe Optika, Orrie Paperdenda, Pino Fruta-denda, Politte, Rekalde Harategia, Sein eta Zazpi Haizetara.

0
Areatza
2019/2/26
Maitasunaren mitoak aztertuko ditu Josebe Iturriozek

Andren Jabekuntza Eskolearen programearen barruan, Josebe Iturriozen Maitasun erromantikoa vs maitasun askea ikastaroa dago. Eskolak martiaren 16an, barikuan, izango dira 17:00etatik 20:00etara eta 17an, zapatuan, 10:00etatik 13:00etara, Areatzako Udal Aretoan. Izena emoteko atzen eguna martiaren 9a da.
Ikastaroan, partaideak maitasun erromantikoaren mitoak aztertuko dabez. Ikastaroaren helburua maitasuna desmitifiketea da, andra eta gizonen arteko desbardintasunari egiten deutsan ekarpena gainditzeko. Modu kolektiboan hurrengo itaunai erantzuten saiatuko dira: "jarraibide komun batzuk dagoz maitasun hartu-emon guztietan? Ze beste hartu-emon mota existiduten dira?".

0
Arratia
2019/2/26
Mozorroak eta umorea Aratusteetan

Martiaren lehenengo egunetan ospatuko dira Aratusteak. Herri gehienetan, hilaren 1 eta 2an; Bedian barriz, martitzen karnabal eguna ospatuten dabe. Egun horreetan, kolorez eta mozorroz beteko dira kaleak, eta desfileak, eskoletako mozorro jaiak, bazkariak eta musika emonaldiak hartuko dabe protagonismoa. Kultura eta kirol emonaldi askotan, mozorrotuta joatera konbidatzen ditue antolatzaileak, Arteako kontzertura edo Areatzako AKKBren bazkarira, berbarako.


Martiak 1 eta 2, bariku-zapatuan ospatuko dira Aratusteak herri gehienetan. Egun biko egitaraua antolatu dabe Igorren eta Lemoan. Artean, Diman eta Zeberion barriz, barikuan ospatuko dabe jaia eta Areatzan 2an. Bedian, hilaren 5ean, martitzen karnabal ospatuko dabe. Bezperan umeak inauterietako tailerrak izango ditue ludotekan.
Martiaren 1ean, barikuan, Arteako eskolan Inauterietako ikuskizuna egingo dabe, 15:00etan. Gaubean, 20:30ean, Zazkel taldea egongo da Herriko Bentan eta jentea mozorrotuta joatera animetan dabe antolatzaileak.
Diman be, barikuan izango dira Herri Inauteriak. Arrastiko 19:00etan hasiko dira desfile bategaz eskolatik urtenda. Ondoren, 20:00etan, herri afaria egongo da eskolan, eta 21:00etan, bingoa. Erromeria bategaz amaituko dabe eguna, 22:00etatik aurrera izango da. Mozorroen aurtengo gaia: K letrea izango da.
Zeberion be martiko lehenengo egunean ospatuko dabez Aratusteak. Austarri Kultur Elkarteak antolatuta, 20:15ean diskofesta hasiko da Xaiborren eskutik, plazako aterpean.
Areatzan, martiaren 2an, AKKB Areatzako Kultur eta Kirol Batzordearen eguna be ospatuten dabe. Egun horretan, 09:00etan, Lamino Kirol Klubak Upo inguruetatik hamar kilometroko mendi ibilaldia antolatu dau. Ondoren, mozorroak soinean, 15:00etan, babajana egingo dabe hotelean. Musika barik ez dagoanez jairik, 17:00etan, Dominguez mariatxiak egongo dira eta 18:30ean, Rober eta Idoiaren trikitixak lagundutako poteoa egingo dabe.
Arantzazun, domekan ospatuko dabez karnabalak, Arrastiko 17:30ean, kalejirea egongo da frontoian hasita. Gero, 18:00etan, Herriko Tabernan Ogi Tostada Lehiaketea eta 18:30ean, txokolatea eta bizkotxoak hurreratzen diran guztientzat.

Egun biko egitarauak
Igorren eta Lemoan, jaialdiak egongo dira bariku eta zapatuan. Igorren, barikuan, 17:00etatik aurrera, Guraso Elkartearen eskutik jaialdia egongo da; bertan Ismael Pereira "Isma" izango da DJ lanetan, eta txokolatea bananduko deutsee gurasoak bertaratutakoai.
Barikuko jaia batez be txikerrenai zuzenduta badago be, hurrengo egunekoan edade guztietako igorreztarrak hartuko dabe parte. Jaia, 12:00etan hasiko da, 105eko aparkalekutik kalejireagaz. Herri bazkaria be egongo da ondoren, Arratiko Zekorrak Rugby Elkarteak antolatuta, eta 17:00etan, mozorro desfilea. Bertan kuadrillak, familiak eta norbanakoak hartuko dabe parte eta mozorrorik onenak saria izango dau. Arrastiko 18:00etan, hasiko da erromeria Jokaldi taldeagaz eta mozorro sari banaketea.
Lemoan be, barikuan eskolaumeak ospatuko dabe batez be eta zapatuan herri osoak. Barikuan, 10:00etan, gurasoak txokolatea bananduko dabe eskolan eta 11:30ean, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeak antolatutako eskolako mozorro festari ekingo deutsie kiroldegian. Gaia, emozinoak izango da.
Hurrengo egunean, 17:00etatik 20:00etara, Udalak antolatutako Haurrentzako Inauteri Festa egongo da kiroldegian. Bitartean herrian, Lemoako Jaietako Garsu Elkarteak antolatuta, 19:00etan, Inauterietako poteo musikatua eta kopaua izango dabe Herradura tabernatik hasita. Partaideak mozorrotuta joatera konbidatzen diute antolatzaileak, mozorro originalenak saria izango dau eta. Gainera, parte-hartzaileentzat kopaua egongo da anbulatorioko aterpean. Jaiari amaierea emoteko, 23:00etan, erromeria egongo da Zirkinik bez taldeagaz Karabie Gaztetxean.

Martitzen karnabal ospatuko dabe Bedian
Martiaren 5ean da martitzen karnabal eta egun horretan ospatuko ditue Aratusteak Bedian. Arrastiko 17:30ean izango da gura daben herritar guztien mozorro desfilea. Bertan parte hartzeako izen emotea 17:00etatik 17:30era izango da eta photocall-a be egongo da, mozorroakaz argazki dibertigarriak egiteko. Desfilearen ostean, 18:00etan, Kili Kili Punk taldeak musika zuzenean eskainiko dau eta 19:30ean, txokolatea bananduko da.
Bezperan, 17:00etan, Inauterietako tailerrak egongo dira ludotekan.

0
Arratia
2019/2/17
Korrika laguntzaileak petoak erosi ahal izango ditue zezeilaren 18tik 22ra

Arratiako Korrika Laguntzaileak hilaren 18tik 22ra erosi ahal izango ditue petoak Igorren, Kubulu Euskaltegian, eta 22tik aurrera, petorik geratuten bada, gainontzekoen txandea izango da. Arratiatik zehar doazen kilometroak erosteko epea be zabalik dago.
Zezeilaren 7an, Arratiako AEK-k 21. Korrikaren aurkezpen ekitaldia egin eban. Bertara, Arratiako hainbat gizarte eragile hurreratu ziran.
Aurtengoa 21. Korrika izango da eta aprilaren 4tik 14ra egingo dau ibilbidea Garestik Gasteizera. Aprilaren 13an, 21:00ak aldera sartuko da Arratian. Mezua eta leloa, "Klika" da. "Klika egitea aukera bat hartzea da, euskerearen aukerea hartzea, hautua egitea". Aurtengo Kantua, Fermin Muguruzak, Mad Muaselek eta La Furiak egin dabe.
Omenduaren barri be emon zan ekitaldian. Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" da aurten. "Ondo merezidutako omenaldia jaso eban zezeilaren 9an Donostian". Han, dokumental bat erakutsi zan Txillardegiren bizitzaren gainekoa. AEK-k, EHUk eta Jakin Aldizkariak liburu bat argitaratu dabe Txillardegiren bizitza eta euskereari egindako ekarpenak jasoten dauana.

Korrika
Oin dala 39 urte sortu zan Korrika helburu bigaz eta "zoritxarrez helburu bi horreek, indarrean dagoz" azaldu deutso begituri Klara Astondoa AEK-koak. Bata euskerearen aldarrikapena, eta bigarrena, dirua biltzea dira. "Sortu zanean, egoera txarrean egoan AEK eta gaur egun be bai. EAEn laguntzak dezente hobetu dira, baina Nafarroan arean-arean eta Iparraldean gagoz orduan gengozan moduan" eta AEK-k euskerearen lurraldetasun osoan egiten dau behar.

0
Artea
2019/2/12
Biolentzia ekonomikoa aztertuko dabe Arteako Andran Gelan

Zezeilaren 15ean, 18:30ean, martiaren 8aren inguruko programazinoaren barruan, Arteako Andra Taldeak antolatuta, andren kontrako biolentzia ekonomikoa aztertuteko berbaldi-tailerra egongo da, Olatz Dañobeitiaren eskutik.
"Andron kontrako biolentziak forma asko hartzean ditu. Batzuk ikusgarriagoak egin doguz gizartean eta beste batzuk oindino ez dira horren ikusgarri. Ezinezkoa litzateke andron kontrako biolentzia fisiko edo psikologikoa, edo gu akatzea, biolentzia hori eutsi eta zilegi egiten dauan egitura barik. Horregaitik deitzean deutsagu biolentzia estrukturala. Eta horreen artean ekonomikoa dago, andrak mendekotasun eta pobreziara lotzean gaituana". Tailerrean EAEko egoerea aztertuko dabe, kasu larri biren bitartez.

Olatz Dañobeitia
Olatz Dañobeitia Ceballos (Lekeitio, 1976) EHUko Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. Haur Hezkuntzan diplomadua (EHU, 2011) eta Soziologian lizentziadua (EHU, 2013), Ikasketa feministak eta generokoak masterra egin dau. Biolentzia politikoa eta generoa Euskal Herrian, 90. hamarkadan. Ezker Abertzaleko emakumeen kasua deritxan tesia egiten dabil.

0
Igorre
2019/2/4
Arratiako gazteak alkar ezetuteko topaketea eta Gazte Topaguneko aurkezpena

Lemoako Karabie Gaztetxeak, Igorreko Kiñu Gaztetxeak, Zeberioko Gazte Asanbladak, Orratzak gazte talde feministak eta Ernaik, Gazte Topaketak antolatu ditue Kiñu Gaztetxean hilaren 9an. Helburua, alkarren barri izateaz gainera, saretuta egotea eta gai komunak eskualdeko perspektibatik landutea da. Dinamikeari "Hainbatera" izena ipini deutsie, beste gauza batzuen artean, "talde desbardinak izanda lan egiteko eta munduari begiratuteko hainbat era daukaguzalako, eta helburua hain batera egotea dalako" dinoe antolakuntzatik.
Gazteak 10:00etan batuko dira gosaltzeko eta ondoren ezagutza jolasak egingo ditue. 11:15ean, eragileen aurkezpena egin eta 12:00etan mahai-ingurua egongo da, Arratiako gazte eta gazte eragileen erronkak, indarguneak eta ahulguneak landuteko. Ordu bietan poteoa egingo dabe eta ordu bete beranduago bazkaria. Bazkarirako txartelak zezeilaren 6ra arte erosi daitekez 5 euroko prezioan Igorreko Herriko Tabernan, Karabie Gaztetxean eta Zeberioko herriko dendan. Bazkalostean Bilbora joango dira Gazte Topaguneko aurkezpenera.
Izan be, egun horretan, Bilboko Zazpi Katu Gaztetxean, Aintzina eta Ernaik, Lemoan aprilean egingo diran Gazte Topaguneko aurkezpena egingo dabe. Ekitaldi politikoa eta Mugalari eta Eskean Kristö taldeen kontzertuak egongo dira han.

0
Arratia
2019/1/31
Agate Deuna aintzalduteko hainbat ibilbide Arratian zehar

Aurten be tradizinoak agindutako moduan, Arratiako auzune eta herrietako kaleak, koruz beteko dira, makila eskuan, santeari koplak kantetako.


Arratiako Koruak, Arratian bakarrik ez, Arratiatik kanpo be kantauko dau Ainhoa Uriaren zuzendaritzapean. Berrogeta bost lagun inguru ibiliko dira Kataniako santearen koplak kantetan. Batutako dirua Caritasentzat izango da.

Ibilbidea
Aurreikusitako ibilbidearen arabera, partaideak 07:30ean hartuko dabe autobusa Igorren Areatzara joateko. Areatzako parrokian, 07:45ean, urtero lez mezea entzun ahal izateko beharrean dagoz korukoak. 08:15ean, izango da urtekerea; 08:25ean, Zeanurin kantauko dabe; 09:00etan, Diman; 09:25ean, Igorren; 09:45ean, Lemoan; 10:00etan, Zornotzan. Barriro be autobusa hartu eta Bilborantza abiatuko dira. Han, 11:15ean, kantauko dabe Begoñako Basilikan; 12:00etan, San Anton, Erribera merkaduan, Euskal Museoan, udaletxean, Laboral Kutxan, BBVAn, El Corte Inglesen eta Kutxabanken; 13:45ean, Bizkaiko Foru Aldundian eta Moyua Plazan eta 14:30ean, Guggenheim museoan. Ondoren bazkaria eta 17:00etan ekingo deutsie barriro ibilbideari, Moyua plazan, Ercillan, Kale Nagusian eta Arenalean kantetan. 18:30ean, San Nikolasen, metroan, Donibane santuen plazatxoan... 19:20an, Santiagoko katedralean eta 19:45ean, agur esango deutsie Bilbori Arriaga aurrean. Azken txanpa: 20:15ean, Galdakao; 20:40ean, Bedia; 21:00etan, Arantzazu; 21:15ean, Artea eta egunari amaierea emongo deutsie Areatzan 21:30ean.
Koruak 68 urte bete ditu eta ez dago kantari faltan. Aurten be, 55 lagun inguru ibiliko dira santaeskean. Horreetatik 45 kantuan, besteak txistulariak dira edo dirua batzean dabenak. Baina aurten, akaso astelehena dalako, diru batzeako jente bila dabilz korukoak. "Kanteteaz gainera, dirua batzeako helburua be badauka" ekintza honek eta horretarako boluntarioak behar ditue. Korukoak koplak kantau bitartean dirua batzean lagundu gura dabenak 661 962 063 telefonora deitu leikie.

Zeanuriko koruak eta besteak
Zezeilaren 4an, Arratia eta Zeberioko auzune eta kaleetan abesbatzak, eskola umeak, parrokietako koruak, lagun taldeak edota kultur alkartetakoak kantauko dabez Agate Deunaren koplak.
Zeanurin, tradizino handiko koruak eta barriagoak ibiliko dira herriko erdigunean zein auzune urrunetan, makilak eskuan, tradizinoari eusten deutsan kopla errepertorio aberatsagaz. Asterria, Undurraga eta hurrengo domekan Santa Ageda ermitan kantetan dauan korua dira zaharrenetakoak eta aurten be urtengo dira. Asterrikoak, 16:30ak aldera batuko dira, eta Asterrian, plazan eta inguruko etxe eta auzoetatik kantauko ditue koplak. Undurragako korukoak barriz 17:00etan batuko dira Undurraga Goikoan, San Pedro landan. Undurraga, Altzua, Ipiñaburu, Altzusta, Eleizondo eta plazea da aurreikusita daukien ibilbidea. Koru barriagoen artean, Eguzkiola alkartekoa dago. Honeek 17:00etan urtengo dira lokaletik.
Hurrengo domekan, hilak 10, Zeanuriko Agate Deunaren ermitan, santearen martirioa kontetan daben kopla zaharrak kantauko ditue mezan.
Artean be egun osoan entzun ahal izango dira santearen omenezko koplak. Goizean eskolako umeen txandea izango da eta arrastian hitzordu bi daukiez arteaztarrak: 18:45ean, Udalak deituta Kultur Etxean batuko dira herritik zehar koplak kantetako eta 21:15ean, Arratiako Korua izango da plazan.
Igorren be edade eta era guztietako taldeak batuko dira koplak kantau eta dirua batzeako. Parrokiako taldea berbarako, 15:00etan urtengo da futbol zelaiko parkinetik.

0
Arratia
2019/1/30
Euskal literaturearen azterketa feministea egingo dau Iratxe Retolazak Zeanurin

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen programazino barruan, Iratxe Retolaza Gutierrez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Begiradak zorroztu: euskal literatura eta begirada feministak ikastaroa emongo dau. Eskolak zezeilaren 22 eta 23an izango dira Zeanuriko Kultur Etxean. Izena emoteko atzen eguna hilaren 15a da.
Tailerrak helburu bi ditu. Batetik, euskal kulturako zenbait ekarpen jakitera emotea eta bestetik, ekarpen horreen inguruko begirada feministea izatea.
Saio bi izango dira. Barikuan, hilak 22, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara. Saioen dinamikeari jagokonean, lehenengotik partaideak adierazpide kultural eta sozialen bat alkarregaz irakurri, ikusi edo entzun egingo dabe; ondoren, adierazpide horreek interpretetako baliabideak eskainiko dira eta atzenik, begirada feministara hurreratzeko pausuak emongo ditue.

Iratxe Retolaza Gutierrez
Iratxe Retolaza ezaguna da Arratian Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea sortu zanetik hainbat ikastaro emon ditualako eskualdean. Literatura kritikaria da eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Euskaltzain urgazle da eta Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordean parte hartu izan dau 2001etik.
Literatura inguruko hainbat saiakera lan argitaratu ditu; tartean, Egungo euskal eleberriaren historia (2107, UPV/EHU) eta Egungo euskal komikiaren historia (2017, UPV/EHU) Jon Batti Kortazarregaz batera.

0
Zeberio
2019/1/21
Zeberioko gazteak lanerako orientazino saioak izango dabez

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabalgo udalak antolatuta, Zeberiokoak tartean, gazteai, eta euren familiai, zuzendutako lanerako orientazino saioak egongo dira urtailaren 29an eta 30ean Ugaoko Gaztelekuan. Bertan gaur dagozan aukera akademiko eta laboralak azalduko dira, "lanerako eta bizitzarako konpetentziak ahaztu barik".
Lehenengo saioan konpetentziak landuko dira, 17:00etan gazteakaz eta 19:00etan euren familiakaz. Hurrengo egunean, gai akademiko laboralak jorratuko dira ordutegi bardinean; hau da 17:00etan gazteakaz eta 19:00etan familiakaz.
Izena, gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoan edo 94 632 20 14 telefonoan emon daiteke.

0
Arratia
2019/1/21
Bulkada berrian garaia da! dinamikeak mahai-ingurua egingo dau

Ernaik eta Aitzinak bultzatutako Bulkada berrien garaia da! dinamikeak "azken 40 urteotako Arratiako hainbat burrukalarigaz batera" mahai-ingurua egingo dau urtailaren 26an, zapatua, arrastiko 18:30ean Igorreko Axular Herriko Tabernan. Partaideen artean Maiana Bustinza, Tomas Linaza Skype bidez, Agurtzane Uriarte eta Eñaut Aiartzaguena izango dira.
Aurten, Gazte Topagunea Lemoan egingo dabe eta zemendian egin eben horren aurkezpena. Abenduan belaunaldien arteko triki-poteoa eta afaria egin eben. Hurrengo ekintza urtailaren 12ko Orain presoak manifestazinoa izan zan. Zezeilean, Aurrera bolie izenpeko eguna antolatuko dabe Diman eta martiaren erdikaldean, Lemoan Bulkada eguna ospatuko da. Aprilean Lemoan egingo dan Gazte Topaguneak biribilduko dau dinamikea eta hau aurrera eroateko hurrengo hilabeteotan auzolanean parte hartzeako deialdia egin dabe antolatzaileak.

0
Arratia
2019/1/15
Indarkeria matxistea dala-eta, hamasei andra atendidu ebazan AUMk igaz

Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Gizartekintza Sailak emondako datuen arabera, zemendiaren 28ra arte, 16 andrazko atendidu ebazan zerbitzuak 2018an, genero indarkeria dala eta. 2017an, 13 izan ziran.
Dana dala, datu honetatik ezin da ondorioztatu genero indarkeriak gora egin dauala 2018an, ezta behera egin dauanik be, 2016an, 23 andra artatu ebazan-eta Mankomunidadeak. Izan be, genero indarkeria sufriduten daben andra guztiak ez dabe AUMko Gizartekintza Sailera joten ez dabelako zerbitzu honen barri, zein beste errazoi batzuengaitik.
Jatorri, edade eta egoera zibil guztietako gizonak erabilten dabe indarkeria matxistea eta jatorri, edade eta egoera zibil guztietako andrak sufriduten dabe indarkeria hori. Aurten, Mankomunidadeak atendidutakoen artean, 31 eta 40 urte artean egon da moltsorik handiena; 7 izan dira, %43,75. 41 eta 50 urte arteko 5, %31,25. Beste edade tarteetan barriz, 17 urtetik 30era eta 51 urtetik 65era, bina, %12,5. Aurreko urtean, 2017an, atendidutakoen moltsorik handiena 41 eta 50 urte bitartekoa izan zan, eta 51 eta 65 urte artekoak izan ziran bigarrenak. Beraz, aurreko urtearen aldean, andra gazteagoak jo dabe Mankomunidadera 2018an indarkeria matxistea dala eta.
Jatorriari jagokonean, Bizkaiko 8 andra, estaduko bat eta atzerrian jaiotako 7 atendidu ditu AUMk. Andra gehienak seme-alabak ditue, %68,75.

Erdiak salaketea ipini dau
AUMko Gizarte Zerbitzuak atendidutako 16 andrazkoetatik zortzik ipini dabe salaketea 2018an; hau da %50, aurreko urtean baino 11,5 puntu gitxiago.
Genero indarkeria sufridu daben andrai arreta hobea emoteko, esku hartzean daben erakundeen arteko protokoloa dauka Arratiako Udalen Mankomunitateak. Ertzaintzak eta Osakidetzak be hartzean dabe parte protokolo horretan eta genero indarkeria antzeman ezkero, Mankomunidadera bideratzen ditue biolentzia jasan daben andrak.
Sarbideari jagokonean, gehienak zuzenean jo dabe Gizarte Zerbi- tzuetara %68,75 eta gainontzekoak Ertzaintzak bideratutakoak izan dira. Ertzaintzak genero indarkeriako beste kasu bi be bialdu ebazan, baina andra horreek ez zirala Gizartekintzako bulegoetara joan azaldu dabe Mankomunidadetik. Etxe barruko indarkeria kasu bat be bialdu eban Ertzaintzak AUMra laguntza psikologikoa jasoteko.

Laguntza psikologikoa eta juridikoa
Gizarte Zerbitzuetan arreta laguntza emoteaz gainera, baliabide espezializaduetara (laguntza psikologikoa, juridikoa...) bideratu eta kasuaren jarraipena egiten da. Igaz atendidutako guztiak laguntza psikologikoa jaso dabe; bik laguntza ekonomikoa be bai eta beste bik juridikoa.
Arratian neska edo andra batek indarkeria matxistea bizi badau edo bizi dauanik ezetuten badau, hurrengo telefonoetara deitu leike laguntzea jasoteko: 112 larrialdiak; 900 840 111 hogetalau ordukoa, debaldekoa eta konfidentziala, eta 94 631 17 17 AUMko telefonora. Gizarte Zerbitzuak eta Bardintasun Zerbitzuak astelehenetik barikura 08:00retatik 15:00etara atendiduten dabe.

0
Arratia
2019/1/6
Enpresa Foroa urtailaren 18an batuko da

Errota Fundazioak bultzatutako Arratiako enpresen foroak, Lekun Caucho/Urakort, ur-zorrotadaz ebagiteko ingeniaritza enpresan izango dau hurrengo saioa, hilaren 18an, goizeko 09:30etik 12:00etara. Enpresa foroko saioak, parte hartuten daben enpresetan egiten dira, beste lantegiak ezetuteko aukerea izateko.
Egitaraua zati bitan bananduta dago. Lehenengotik enpresea ezetuko dabe eta bertatik ibilbide bat egingo dabe garatuten dituen prozesuak ikusteko. Bigarren zatian barriz, talde lana egingo dabe eskualdeko enpresetan prestakuntzeagaz lotutako beharrizanen gainean hausnartzeko. Errota Fundazioko Iratxe Goikoetxearen arabera, "honen helburua, Arratiako enpresetan eskatzen diran prestakuntza eskakizunak jakitea da, honeek bideratzeko asmoz".
Saio honetan parte hartzeako, enpresak urtailaren 14a baino lehenago emon behar dabe izena info@errota.eus helbidean.

0
Arratia
2019/1/5
Flamenkoa andren arteko konplizidaderako erreminta moduan erabiliko dabe

Urtailaren 17, 24 eta 31n, eta zezeilaren 7 eta 14an, Monica Nuñezek Me pones flamenca ikastaroa emongo dau Lemoan, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen programazino barruan. Eskolak, Jubiladuen tabernaren gaineko aretoan izango dira eta saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira. Izena urtailaren 10era arte emon daiteke Arratiako Udalen Mankomunitatean edo udaletxeetan.
Tailerrean, partaideak, umorearen bitartez, beste persona batzuekaz hartu-emonetan ipinteko modu barriak ezetuko ditue. Nork bere buruarengan daukan konfiantzea eta segurtasuna indartuko dabe, baita bat-batekotasuna, ausardia eta beste andrakaz konplizidadea be.

Monica Nuñez
Monica Nuñez Madrilen jaiotako flamenko kantaria, Pedagogia ikasketak egin ostean, Musikaterapia masterra egin eban. Gizartekintzan eta kultura animazinoan egin dau behar. Kantaria, aktorea, sortzailea... bere lanik ezagunena, La Flamencura todo lo-cura da, flamenko eta umorezko ikuskizun eta formazino proiektua. Sormena landuteko eta partaidetzea bultzatzeko ikastaroak emoten ditu andren jabekuntza eskoletan. Horreetako bat da Lemoan emongo dauan Me pones flamenca tailerra.

0
Arratia
2018/12/31
Gabonetako kultura eta aisialdi jarduera ugari urteko lehenengo egunetan

Gabonetako programa batzuk ez dira amaituten urteagaz batera eta horregaitik, udalak eta alkarteak antolatuta, kultura eta aisialdirako jarduera ugari daukaguz aukeran Arratian. Jentetsuenak, Areatza, Bedia eta Igorreko Erregenetako Kabalgatak izango dira. Kontzertuai jagokonean, aitatu behar da Areatzan izango dan gospel kontzertua; izan be, Arratian gitxitan izaten da musika mota hau entzuteko aukerea. Lemoako Gaztetxeko Stankeik Band taldearen urteroko kontzertua edo Areatzako Bandaren kontzertuak osotuko dabe musika eskaintzea. Gabonetako Umeen Parkeak oindino be zabalduko dabez ateak urteko lehenengo astean.

Areatza
Urtailak 3, eguena
20:00etan, Ramon Escalek zuzendutako Arteta Gospel Choir taldearen gospel kontzertua eleizan.
Urtailak 5, zapatua
18:00etan, Erregenetako kabalgatea. Karpon hasita eguraldi ona egin ezkero, ostean plazan.

Bedia
Urtailak 2, eguaztena
17:00etan, Richard zikoina filma ludotekan.
Urtailak 3, eguena
10:00etatik 19:00etara, urtekerea GUPera. Bazkaria eta meriendea eroan behar dira.
Urtailak 5, zapatua
18:30ean, Erregenetako kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Igorre
Urtailak 3, eguena
11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea. Motxoganen tailerrak aterpean.
19:30ean, Areatzako Bandaren kontzertua Lasarte Aretoan.
Urtailak 4, barikua
16:30ean eta 18:30ean, Pinotxo umeentzako antzezlana (saio bi) Lasarte Aretoan.
Urtailak 5, zapatua
18:30ean, Erregenetako kabalgatea Mandoia kaletik hasita.


Lemoa
Urtailak 2, eguaztena
19:00etan, errefujiaduen harrera esperientzien trukaketea. Lemoa harrera herria izateko eta Karabie Gaztetxea harrera gune bihurtzeko egin daitekenaren gaineko eztabaidea. Artea, Arrigorriaga, Usansolo, Zierbena, Karmela eta Harrobi Fundaziotik hurreratuko dira norbanako eta esperientzia kolektiboak kontetan. Karabie Gaztetxean.
Urtailak 3, eguena
20:00etan, Pintxo Lehiaketea Gaztetxean.
Urtailak 4, barikua
20:00etan, Koktail tailerra Gaztetxean.
Urtailak 5, zapatua
23:00etatik aurrera, Stankeik taldearen kontzertua Gaztetxean.

Zeanuri
Urtailak 2, eguaztena
19:00etan, esku pelotearen gaineko mahai-ingurua Kultur Etxean. Abel barriola, Karmelo Ariznabarreta, Oier Etxebarria, Iñaki Gorostiza, Danel Elezkano eta Joserra Garai.
Urtailak 3, eguena
Ume eta gurasoentzako Donostiara eta Pasaiara egun guztiko urtekerea. Albaola eta Aquariumera bisitea.

0
Dima
2018/12/24
Beinke jai solidarioa antolatu dabe Diman

Abenduaren 29an, gaixotasun arraroak dituen umeen familiai lagunduten deutsen Gure Señeak eta ezgaitasun psikiko edo funtzionala daukien umeen familiai lagunduten deutsen Karenka alkarteai lagunduteko jaialdia antolatu dabe Diman.


Frontoian izango da eta arrastiko lauretan hasiko da, Dimesten alkartearen jolasak eta photocall-agaz. Ondoren herri kirol desafio "mundiala" egongo da eta bertan, Zeanurik, Areatzak eta Dimak hartuko dabe parte. Honeek dira parte hartzaileak: Jurek Ziemkiewicz, Juan Lazpita, Manu Cejudo, Xabi Olibares, Maider Kortazar, Haizea Ziarrusta, Olaia Gurtubai eta Izaskun Atutxa Dimatik; Naia Arandia, Haizea Iturbe, Janire Campo, Maitane Campo, Mikel Amuriza, Jaime Atxa, Mikel Charro eta Ibai Milikua Areatzatik eta Puy Arrieta, Belen Astondoa, Miren Ozerinjauregi, Irati Astondoa, Julen Etxebarria, Jon Intxaurbe, Joseba Gortazar eta Iñigo Aseginolaza Zeanuritik. Eneko Izak egingo ditu aurkezle beharrak eta Jabi Olibares arituko da bertsotan. Aurten antolatzaileak Arratiara zabaldu gura izan dabe jai solidarioa eta beste herrietako partaidetza eta laguntza handia izan dabela dinoe. Iluntzeko 19:00etan, Beinke kantuan hasiko da eta honetarako be Arratiako eta Arratiatik kanpoko musikarien laguntzea izan dabe. Amaituteko 21:30ean, herri afaria egongo da.
Desafioa eta Beinke kanturako sarrerak 10 euroko prezioan nagusientzat eta 5 eurokoan umeentzat salduko dira. Herri afaria be 10 eurotan.
Materiala be salgai euki dabe Beinkekoak baina "dana agortu da, jentea eskean eta eskean dabil, aupa Arratia" dinoe antolatzaileak. Hori dala eta beste eskari bat egiteko asmoa daukiela adierazo dabe.

0
Artea
2018/12/18
Keko Alonso: "Prozesu naturalen aldeko basogintzea errentagarria izan daiteke"

Keko Alonso biologoaren ustez, pinuak emon ditu bere urterik onenak eta zerrenda marroiaren gaisotasunak eredua aldatzeko momentua heldu dala pentsau arazo deutso pinudi jaube askori. Pinua, eukaliptoaren monolaborantzeagaz ordezkatu beharrean, lurrarentzako hain kaltegarriak ez diran eta ingurumen eta personentzat hain arriskutsuak ez diran beste alternatiba errentagarriak badagozala uste dau Alonsok. Izan be, basoaren prozesu naturalen alde, eta ez kontra, lan eginda eta imajinazinoa erabilita, errentagarritasuna atera ahal jakola basoari esan eban Basogintza Bizkaian. Eta orain zer? izenpean Artean emondako berbaldian.


Bizkaiko azalerearen %40 herriak, kaminoak eta abar osotuten dabe; hau da, "azalera humanizaua" deitu ahal dana da; beste %60a barriz, mendia da, "arbolduna". Baina mendietan baso gitxi dagoz, plantazinoak dira nagusi, %75 hain zuzen be. Kostaldean, Armintzan, Lemoizen, Bakion... eukaliptoa dago eta hegoaldean, Arratian, berbarako, radiata edo insignis pinua batez be; Monterreyko (Kalifornia) pinua, hain zuzen be. Eukaliptoak 20.000 hektarea inguru hartzean ditu honezkero; horreetako, 3.000 hektarea lursail publikoetan. Bertako basoak, arboldun lurraren %25 hartzean dabe: Gorbeia inguruko basoak, eta Lekeitio eta Urdaibaiko arteagak dira horreetako batzuk.
Baina "basoen gainean egiten dogunean berba, kontuan izan behar da nor dan lurraren jaubea. Hemen %75 lur partikularrak dira" esan eban Alonsok.

Radiata pinuaren gainbehera
Radiata pinuaren krisia ez da aurtengo udan hasi zerrenda marroiagaz. "2005 edo 2006an egurraren prezioak jeisten hasi ziran eta gaur egun, tonak edo metro kubikoak 2000 urtean balio eban erdia balio dau. Gainera, lur sailak ez dabe produziduten hainbeste egur hektareako eta urteko. Eta produktibidadea eta prezioak txikiagoak izanda, kontuak ez dira urteten". Krisi hau berau, Europan be gertatu zan oin dala urte batzuk, beste espezie batzukaz, izeiagaz, esate baterako.
Plantazinoak ez dira basoak. Basoa, arbol egiturazko ekosistemea da. Basoan, arbolak espezie, edade eta forma desbardinetakoak dira. Plantazinoetan, danak dira edade berekoak, ez dago basoperik eta hil be arbol guztiak batera hilten dira. "Ikusten dogunean pagadi baten pago guztiak adin berekoak dirala eta sasoi berean moztu deutseezala adarrak, orduan zugazti baten aurrean gagoz, hori ez da basoa".
Basoan, hildako egurra be egon behar da, etzanda eta zutunik eta zugaskak, garoa, bedarra, likenak eta onddo mikorritikoak be bai. Ondoren, ekosistemearen beste organismoak garatuko dira: hegaztiak, orkatzak, hartzak...
Biodibersidaderako arbol zaharrak eta onddo mikorritikoak garrantzi handia daukiela esan eban adituak.

Izan leiteken basoa, baso kaduzifolioa
Izan leiteken basoaren kontzeptuak, ehun urtez gizakirik ez balego egongo litzateken basoari egiten deutso erreferentzia. Keko Alonsoren arabera, hemen, harestiaren eremua bederatzi aldiz handiagoa izango litzateke; harestiaren %90 deuseztauta dagoalako eta %10 baino ez daukagulako. Haltzaga be, antzeko egoeran dago.
Bizi garan lekuan, zugatzen estrategia nagusia hostoak galtzearena da. Euria egiten dau, ez da lehorte luzerik izaten eta ez dau hotz handirik egiten. Zugatzak handiak izaten dira, 20 metroko altuerara erraz heltzean dira, eta horregaitik, haizea izaten da arazoa. Hori dala-eta "belauntzi baten antzera, tenporala dagoanean arbolak hosto tonak botaten dabez ez apurtuteko. Urtero, belak modukoak diran hostoak jaurtitzen dabez lurrera". Eta hosto horreek bakterio eta onddoen lanari esker desegiten dira eta zizareak hori jaten hasten dira. Zizareak zuloak egiten dabez eta zizareak jaten dituen satorrak be bai. Prozesu honeri esker, lurrean airea sartzean da eta ur asko dagoanean ez dira putzuak egiten, lurra esponja baten modukoa dalako. Baina plantazinoetan, "makineria sartzean dogunean lur sail baten, airea sartzea eta ura urtetea bermatzen dauan egitura osoa sun- tsitzen dogu". Eta 2017ko neguan moduan, hiru hilabetetan 900 litro euri egiten baditu, mendi hegala jausi egiten da, Larrabetzu eta Fika artean gertatu zan moduan.
Hori gitxi balitz, baso kaduzifolioetan humus-buztina sortzean dala eta honek klima manteniduten zelan lagunduten dauan azaldu eban Alonsok.

Sartutako zugaztiak, mediterraneokoak
Atzen hamarkadetan sartu doguzan zugatzak mediterraneoko klimakoak dira. "Hiru urterik behin botaten dabez hostoak eta bota aurretik nutriente guztiak hartzean ditue. Kaduzifolioak sortutako lurretan sartu doguz mediterraneoko klimako zugaztiak", lur emonkorretan beraz eta hasikera baten etekin handia emoten dabe. Baina zugatzok nutrienteak hartzean ditue baina ez ditue lurrera bueltetan eta arbola mozterakoan, nutrienteen prozesu zirkularra eten egiten da. Gainera pinuaren hostoak, lurra azidifiketan dabezan substantzia batzukaz babestuta dagoz.
Beraz, arbol honeek materia organiko gitxi eta kalidade txarragokoa emoten deutsie lurrari eta azkar hazten diranez, ur eta nutriente asko behar dabez. Lurra agortu egiten da. Horregaitik, hasikera baten, pinuak etekin handia emoten baeban be, lur emonkorretan sartu zalako, gaur egun, lurrak antzutu egin diranean, ez da hain errentagarri urteten. Hau da, pinudiak produktibo izan dira lehenengo belaunaldian, hostogalkorren lurretan sartu diranean, bigarren belaunaldiak mantenidu egin dau produktibidadea, baina ezin izan dau luzaroan mantenidu errentagarritasuna.
Oindino okerragoa da eukaliptoaren kasua, kaltea handiagoa dalako. Eukaliptoaren hostoak sustantzia toxikoak ditu eta lurra gehiago azidifiketan dau. Materia organiko bako eta esponja baten moduan funtzionetan ez daben lur horreetan, putzuak sortzean dira udan eta eukaliptoaren hostoak bertan jausten diranean, toxinak sortzean dira uretan. Eta oso azkar hazten diranez, 12 edo 15 urterik behin, moztu egiten dira arbol guztiak, mendi hegal osoa galtzeako arriskua handituz.
Hori gitxi balitz, sute handiak eta eukaliptoa lotuta dagozala dino Alonsok. "Zer gertatzen da eukalipto sail handiak daukaguzanean etxetik hur? Zer gertatu da Portugalen eta Galizan? Zenbat jente hil da suteetatik iges egin guran?" Eukaliptoak sutatik babesteko sustantziak dituala eta sua zabaltzen lagunduten dauala dino.
Atzenik, eukaliptoa ipini ezkero, sano gatxa da kentzea, ze moztutakoan barriro hazten da.

Berezko baso errentagarriak
Europako herrialde batzuetan hasi dira bertako espeziekaz lanean eta arbolak danak batera ez mozten. Zenbat eta gehiago hurreratu "izan leiteken basora" orduan eta egonkorragoa izango da. Zenbat eta gehiago aldendu, arriskutsuagoa.
Baina zelan atera errentagarritasuna baso honeei? Ondo pagetan dan egurra sartuz eta beste bide batzuetatik errentagarritasuna ateraten. Bide alternatibo horreetako batzuk aitatu ebazan Alonsok. Esate baterako, Sorian, perretxikoetan joateko lizentziak kobretan dabez eta Asturiasen shiitake onddoak produziduten dabez; Japonian, basoan egotearen balio terapeutikoari ateratzen deutsie etekina; Alemanian, saiatzen dira basoai errentagarritasuna ateraten basoak hilerri bihurtuz; eta hemendik sano gertu, arbol gainean txabolak ipini ditu Kataluniako enpresa batek eta jenteak 120 euro pagetan ditu gau bat bertan emotearrean. "Emon denporea zure lursailari, ikusi zer gertatzen dan eta gero hartu ebatzia. Gizarteak gero eta balio handiagoa emoten deutso naturara buelteteari, basoan pasealdi bat emoteko, perretxikotan joateko edo hildakoak gogora ekarteko".
Izan leiteken basoetatik ateratako egurra be askoz karuago saldu daitekela dino Alonsok. Eta egurraren prezioak oso aldakorrak izan arren, "egur merkea eta kalidade handiko egurraren arteko prezioaren aldea mantenidu" egiten dala esan eban.

0
Arratia
2018/12/18
Igeltsuaren ordezko ferulak egiteko proiektuak irabazi dau Mankomunitateko Enpresa-Ideien Lehiaketea

Gorka Goikoetxea Urkiaga eta Hodei Letek irabazi dabe Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) antolatutako Arratiako Enpresa-Ideien Lehiaketea, Sendo Atlhete Care proiektuagaz. Hau, hiru dimensinoetako inpresoreagaz egindako ferula bat da, igeltsuaren ordez ipinteko. Produktua talde mediku bategaz eta Zulaibar Lanbide Ikastegiaren laguntzeagaz garatu dabe.


Bigarren saria Xabier Fuenteren Ogi desbardinak izeneko proiektuarentzat izan da. Fuentek Zeanurin egiten ditu ogiak. Hirugarren saria emon barik geratu zan.
Bederatzi proiektu aurkeztu ziran Enpresa-Ideien Lehiaketara, igaz hiru izan ziran. Aurkeztutako beste proiektuak, modako erropea saltzeako plataforma bat, insignis pinuaren laborantzari alternatiba bat, genero aholkularitzea, eskaletako materiala saldu, ikastaroak emon eta turismoagaz lotutako enpresa proiektua, txanpinoiak ekoiztekoa, Arratiako lekuak zabaltzeko aplikazinoa eta bertoko produktu ekologiko eta sasoikoa komerzializetako proiektuak izan dira aurkeztutako enpresa ideak.

Sari banaketea
Sari banaketa ekitaldia, abenduaren 11n izan zan. Bertan, Miguel Angel Etxebarria eta Iñaki Barrenetxea egon ziran AUMko ordezkari; Maitane Leizaola, Karmele Insausti eta Esti Biguri, Bizkaiko Foru Aldunditik eta lehiaketako epaimahaikideak egon ziran bertan.
"Gaztedi Arratia izeneko proiek- tuaren inplementazinoari esker, gazteriari zuzendutako hainbat zerbitzu eta jarduera garatzeko programak burutu ditu. Jarduera horreen barruan, garrantzi berezia emon deutsagu enpleguari. Horretarako 2018 Enpresa-Ideien II. Lehiaketea antolatu dogu, 18 eta 35 urte bitarteko gazteai zuzenduta" azaldu eban Miguel Angel Etxebarria AUMko presidenteak sari banaketa ekitaldian.
Maitane Leizaola BFAko Behatokiko Zuzendariak hartu eban gero berbea eta esan eban aurkeztu diran ideak aukera errealak dirala lanpostuak sortzeako. Datozan urteetan be hazten joan ezkero, diru gehiago ipini beharko dabela lehiaketa honetarako esan eban Leizaolak. Aurten, lehenengo saria 6.000 eurokoa izan da eta bigarrena, 3.000 eurokoa.

Prozesuaren aldaketea eta partaideen kejak
Idea lehiaketako partaide batzuk kejau dira, aukeraketa prozesua hasita egoanean, proiektua aurrez aurre aurkezteko eskatu eutseelako. "Email bat jaso genduan esanez idearen aurrez aurreko aurkezpena egin behar genduala 10 eguneko epean".
Hori dala eta kejak aurkeztu ebezala dino, bai emailez baita keja orria beteta be.
Jatsu Intxaurbe epaimahaikidearen arabera barriz, aurrez aurrekoa ez zan derrigorrezkoa eta proiektuak eukiko dauan inpaktoa azaltzeko aukerea emoteko planteau ebela dino.
Sari banaketa ekitaldian, Migel Angel Etxebarria AUMko presidenteak, gauza batzuk txarto egin zirala eta kontuan hartu dabezala hurrengoan ez gertatzeko esan eban.

0
Lemoa
2018/12/17
HAPOn generoa txertatzeko proposamena aurkeztu dabe

Aurreko saioetan jasotakoagaz, Eider Ayerdi eta Ane Alonso arkitektoak herri inklusiboagoa bilatzen dauan proiektu proposamena aurkeztu eutseen lemoaztarrai abenduaren 12an. Eztabaidaren osteko ekarpenak jaso, dokumentua egin eta Hiri Antolakuntzako Plan Orokorrera bialduko dabe, Plan Orokorrean proposamena kontuan izan dagien.


Zonalde bi lotuko dituan kale nagusi bat sortzea eta bidegorriz eta espaloiz lotzea herriko zonaldeak proposatzen dau proiektuak. Gainera, herrian dagoan ahal dan guztia mantenidu, eraikinik bota barik, gura dabe arkitekto biak.

Errekea, oztopo eta aukerea
Herria zatituten daben hiru oztopo ditu Lemoak; errekea, trena eta zementu fabrikea. Eta ez dira herri inklusibo bat egiteko oztopo bakarrak: merkataritza makal dago; inguruko herrietara oinez edo bizikletaz joatea ez da erraza; atzen urteotan ez da babestutako etxebizitzen eskaintzarik egon; zaharretxerik be ez dago; jente gaztearen kopuruak behera egin dau nabarmen, eta lan bako andren tasa Bizkaiko bataz bestekoa baino altuagoa da.
Baina aldi berean, espazio publiko handia dauka Lemoak; ekipamentuak nahikoak dira; jenteak asko baloretan dauzan baserri inguruak daukaz herrigunean; erreka bi... Garraio publikoa ona da, eta herria ondo komunikauta dago. Galdakao, Zornotza eta Igorre artean dago eta jarduera ekonomikoetara dedikautako espazio handiak ditu.
Hortik abiatuta, "herrian dagoana mantenidu eta hazkundea edo moldaketea" ahalbideratzea dauka helburu proposamenak.

Espaloi jarraiak mobilidadea bermatzeko
Akaso proposatzen daben esku hartzerik interesgarriena litzateke, herriko iparraldean, kale nagusi luze eta zuzena, hainbat udal ekipamentu lotzean dituana eta bizitasun handikoa egitea. Gaur be bizitasun handia dauka kale horrek baina futbol zelaiak bananduten ditu zonalde biak. Kale hori luzatu eta zonalde biak lotuz egingo litzateke kale nagusi hau. Horretarako futbol zelaia mobidu beharko litzateke.
Herriari jarraitasuna emoteak garrantzi handia dauka eta horretarako hainbat gauza egin leitekez: oinezkoentzako zubi barri bat eskolen aurrean zonalde bi lotzeako, bidegorri eta espaloi sarea ekipamentu guztiak lotzeako, eta abar.
Izan be, gaur egun, leku asko ez dagoz lotuta oinezkoentzako bide seguruakaz; hau da, etenik ez daukien espaloiakaz, eta horrek jentea hortik ez ibiltea dakar, beste batzuen artean segurtasunik ezaren arazoak sortuz.

0
Artea
2018/12/16
Andrazko bilakatzeko prozesua aztertuko dabe Artean

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen programazinoaren barruan, abenduaren 14 eta 15erako egoan aurreikusita Kattalin Minerren eskutik, Nola egiten gaituzte andrazko ikastaroa. Baina aldaketa bat dala eta ikastaroa hilaren 21 eta 22an izango da Arteako Andran Gelan.
Ikastaroak saio bi izango ditu. Lehenengoa, barikuan, hilak 21 izango da, 17:00etatik 20:00etara eta bigarrena zapatuan 10:00etatik 13:00etara.

0
Areatza
2018/12/16
Alokairurako diru laguntzak emongo deutsez gazteai Udalak

Areatzako Udalak gazteak udalerrian geratu daitezan biziten, alokairua ordaintzeko diru laguntzak emongo ditu. Horretarako, 6.000 euroko diru partidea dago 2018an. Eskaerak abenduaren 28ra arte egin leitekez Areatzako udaletxean.
Laguntzok, 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat dira. Laguntza jasoteko, eskaerea egiteko momentuan, alkarbizitza unidadea osotuten daben personetako bat gitxienez, Areatzan egon behar da erroldatuta, gitxienez 5 urteko etenik bako antxinatasunagaz. Alkarbizitzako unidadeko persona guztiak diruz lagunduko dan etxebizitzan erroldatu beharko dira.
Laguntzak alkarbizitza unidadearen diru sarreren arabera emongo dira.

Beste laguntza batzukaz bateragarriak
Areatzako Udalak gazteai emongo deutsezan alokairurako diru laguntzak, beste erakunde batzuek kontzeptu berarengaitik emoten dabezan diru laguntzakaz bateragarriak dira. Beti be, laguntza horreek guztiak ez badabe gainditzen errentatzaileari ordaindu beharreko errentea.

0
Igorre
2018/12/8
Kongo eta Peruko proiektuakazko tonbolea

Dozena bat urte daroaz Igorreko Gabonetako tonbola solidarioak, Maribel Egiluz Kongon eta Juanita Agirre Perun behar egiten daben Igorreko misinolarien proiektuak lagunduteko dirua batzean. Aurten be tonboleak, abenduaren 13tik 16ra arte zabalduko ditu ateak.
Euro baten txartela erosita, Igorreko misinolarien proiektuak lagunduteaz gainera, sari bat eskuratu daiteke era bitan: txartela saritua suertatu dalako, edo atzenengo egunean, sarituta ez dagozan txartel guztien artean egingo dan zozketan. Lehenengo kasuan, oparia eskuz egindako amantal, manta edo baserritar jantzia izan daiteke, besteak beste. Atzenengo egunean barriz, otzara bat zozketatuko da.
Tonbolea, Dimako autobus geraleku parean dagoan lokalean dago, Sabino Arana 1 zenbakian.

0
Arratia
2018/12/2
Maria Atutxaren Gure sua lanak irabazi dau Arratiako Beldur Barik Lehiaketea

Aurten bost lan aurkeztu dira, danak 12 eta 17 urte arteko kategorian. Maria Atutxaren Gure sua bideoak irabazi dau saria Igorre ordezkatzen. Bertan, gitarrea hartuta Maria Atutxak Gure sua izeneko kantua kantetan dau eta Andoni Vazquez arteaztarrak aktore lanak egiten ditu. Sari banaketea zemendiaren 23an izan zan, bertan ez zan egon Maria Atutxa eta saria Andoni Vazquezek jaso eban.
Sari banaketa ekitaldian, Arratiako lehiaketan parte hartu dabezan beste lanak ikusteko aukerea egon zan. Areatzako, Txoko morea; Bediako, Petalo alaiak; Dimako Niri bai, eta zuri? eta Lemoako Lemoako Gaztelekua izan ziran Arratian Igorreko Gure sua lanagaz lehiatu ziran beste bideoak.

Antzerkia
Ismael Pereirak aurkeztu eban sari banaketa ekitaldia. Bideoen artean, Igorreko Zugan Ni programako antzerki talde batekoak sketch moduko pieza txikiak antzeztu ebezan. Zugan Ni programaren barruan talde bi dagoz, astelehenetan gazteenak batzean dira eta barikuetan nagusiak. Gazteenak eskaini eben ikuskizuna Beldur Barik sari banaketearen ekitaldian.

0
Dima
2018/12/1
Chrisallys alkarteak berbaldia emongo dau

Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak izenpeko berbaldia aurreikusita dago Bea Sever-en eskutik abenduaren 5ean, 18:00etan, Dimako Abaroa Aretoan. Chrisallys haur transexualen familien alkartea da, familiai arreta, aholkularitzea eta formazinoa emoteko sortutakoa.
Chrisallys Euskal Herria, 2015eko martian sortu zan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 8 familiaren artean eta gaur 40 familia baino gehiagok osotuten dabe.
Uste baino jente gehiagok sentiduten dau jaiotzean egokitutako sexuagaz ez dauala bat egiten. Eusko Jaurlaritzaren Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko gidaren datuen arabera, "100.000 biztanleko, 6,8 andra transexualak dira, eta 2,6 gizon transexualak". Eta Chrisallys Euskal Herria alkartearen arabera, transexualidade egoeran dagozan adingabeen tasa askoz handiagoa da.

0
Zeanuri
2018/11/25
Asterriako San Andres jaiak auzokoen artean disfrutetako

Zemendiaren 30ean San Andres eguna ospatuten da eta jaiak dira Asterrian. Egun horretarako eta hurrengo egunerako, auzokoakaz disfrutetako moduko jaiak antolatu ditue.
Zemendiaren 30ean, barikuan, jaiari hasikerea emongo deutsie San Andres ermitako mezeagaz. Ondoren txokolatea bananduko dabe ermita ingurura hurreratzen diran guztien artean, herriko trikitilari eta txistulariak giroa alaituten daben bitartean. Bederatzietan, Asterria auzokoak, alkarregaz afalduko dabe auzo afarian.
Hurrengo egunean, Julen Etxebarria eta Jon Itxaurbe trontzan, Beñat Mendia eta Irati Astondoa azkoran, eta Mikel Etxebarria ardi mozten neurtuko dira arrastiko 18:30etik aurrera, eta Harriti taldeak harriak arrastetako erakustaldia egingo dau.
Amaitzeko, Adolfo Jainaga eta Unai Narbaizak animauko dabe zapatuko gauba euren trikitixa eta panderoaren soinuakaz.

0
Igorre
2018/11/18
Poesia eta musikearen gaua zapatu justu baten alde

Artea eta kultura bidez mundua aldatuteko helburua dauka Fair Saturday (zapatu justua) oin lau urte Bilbon sortutako ekimenak. Inpaktu soziala daukan kultur mobimentu globala da eta Black Friday konsumoaren jaiari erantzuna emoteko sortu zan. Zemendiaren atzen zapatuan izaten da. Aurten, London, Milan... ehundaka uri eta herri batu dira ekimen honetara; tartean Igorre.
Proiektuaren bultzatzaileak aurreko hilean aurkeztu eutseen ekimena Igorreko hainbat kultur eragileri. "Egon ginan, Janire Lopez Kultur Etxeko arduraduna, Luis Iruarrizaga Abesbatzakoak, Arantzarteko ordezkari bat, Ainhoa Zuluaga kultura zinegotzia eta neu liburutegitik. Pentsau genduan ez egoala denpora handirik patxadazko zeozer egiteko, baina bai lehenengo lur hartze moduko baterako" azaldu deutso BEGITUri Irune Elexpe liburutegikoak. Eta holan, jarraitu eta hazteko asmoagaz ekingo deutsie Igorren euren lehenengo Fair Saturday-eri.

Gau eta eguneko jarduerak
Zemendiaren 24ko 00:00etan abiatuko da "zapatu justua" liburutegian egingo dan poesia eta musikearen gauagaz. "Silvio Rodriguez gure artean" izena ipini deutsie liburutegiko gaueko ekitaldiari eta Arratiako musikari batzuek kantautore kubatarraren kantuak jo eta kantauko dabez. Ondoren, poesia musikatua eskainiko dau Dimako taldeak eta errezitaldia Areatzako Maite Artabek. Liburutegia modu intimistan apainduta egongo dala dino Elexpek. "Ez dago amaituteko ordurik. Gustura gagozan bitartean jarraituko dogu. Liburutegia geurea izango da gau horretan" gehitu dau.
Ez da zapatuko kultur jarduera bakarra izango. Arrastiko 19:00etan, Luis Iruarrizaga Abesbatzak, Arratiako Abesbatzak, Arratiako Musika Eskolako umeak eta ludotekakoak kontzertua eskainiko dabe. Arantzarte taldearen jantzak eta kale antzerkia be programauta dagoz kulturea ardatz izango dauan zemendiako atzen zapaturako.

0
Zeberio
2018/11/18
Artisautza, baserriko produktuak eta abereak Bertoko Produktuen XX. Azokan

Zeberioko Bertoko Produktuen Azokeak hogei urte beteko ditu aurten, sasoi betean. Zemendiaren 25ean izango da 10:00etatik aurrera eta bertan 35 salmenta postu inguru egongo dira; Zeberiokoak bertakoak dozena bat inguru. Urtero lez, Zeberioko abeltzain alkarteak euren ganaduen erakusketea egingo dau eta Oier Elorduyk forja lanen erakustaldia.
Artisautzari jagokonean, zidarrezko eta egurrezko produktuak; kremak, Ubiden egindakoak tartean, eta eskuz egindako beste produktu asko egongo dira salgai. Baserriko produktuen artean, ortuariak, ogia, gaztaia eta eztia ez dira faltauko. Zeberioko ganadua be egongo da ikusgai: terreña errazako behiak, ardiak eta behorrak, besteak beste.
Herriko trikitilari gazteak alaituko dabe giroa.

0
Arratia
2018/11/14
Manifestazinoa Igorren indarkeria matxistearen aurkako nazinoarteko egunean

Zemendiaren 25a Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna da, eta Arratiako andra taldeak, talde feministak, Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta udalak ekintzak antolatu ditue gizartea indarkeria honen kontra sensibilizau eta mobilizau daiten. Izan be, ezin da aiztu, andren kontrako indarkeria, bardintasun ezaren adierazpen larriena, mundu osoan egiten dan Giza Eskubideen urraketea dala. Urtero lez, taldeak eta erakundeak kartel bateratua prestatu dabe.


Karteleko ekintza nagusia, hilaren 25eko Arratia mailako manifestazino zaratatsua izango da. Manifestazinoa, Igorreko Kultur Etxean hasiko da 12:30ean, "Androk martxan, matxismoari planto!" lelopean.
Zeberioko andrak Bilboko manifestazinoan azalduko dabe indarkeria matxisteagaz amaituteko beharra "Danok zu! Nahikoa da!" lelopean. Bilboko manifestazinoa Bihotz Sakratutik urtengo da 12:00etan. Euskal Herrian, 2018an, 6 andra kontabilizau dira indarkeria matxisteak erailda.

Ikastaroak, berbaldiak eta dokumentalak
Arratiako karteleko lehenengo ekintza zemendiaren 9an izan zan, Arantzazuko Kultur Gunean. Egun horretan, Toti Martinez de Lezea idazleak, La mujer vasca a través de la historia berbaldia egin eban. Martinez de Lezeak bere idazle ibilbide luzean eta andrazkoen historia ezkutuaren gaineko pasadizu, gertaera eta datu ugari ditu, bere liburuetako personajeak sortzeako dokumentazino lan handia egin dau-eta.
Hurrengo zitea Bedian izango da. Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan dagoan Activa tu voz ikastaroa, hain zuzen be. Zahira Montalvo Herrerok emongo dauan ikastaroak hiru saio izango ditu. Lehenengoa barikuan, hilak 16 izango da 17:00etatik 20:00etara; bigarrena hurrengo egunean, 10:00etatik 13:00etara eta atzena domekan, zapatuko ordutegi bardinagaz. Bediako eskoletan izango da eta partaideak ahotsa erabilteko moduaren jakitun egingo dira eta modu osasuntsuan proiektetan ikasiko dabe.
Lemoako Gaztetxean, andren salerosketearen gaineko Blessy dokumentala ikusteko aukerea egongo da zemendiaren 16an 20:30ean. Dokumentala lan kolektiboa da eta bertan, egoera hori sufridu daben lau andrazkok emoten dabe euren bizipenen barri. Hau da, biktimai eurai emoten deutse ahotsa dokumentalak.
Zemendiaren 22an, Zeanuriko Kultur Etxean, 19:00etan, Bertha Gaztelumendik zuzendutako Volar dokumentala ikusteko aukerea izango da. Hemen, tratu txarrak bizi izandako andrazkoak euren esperientziak eta egindako bizi ibilbidea kontetan dabe. Pelikulearen ostean, solasaldia egongo da.
Hurrengo egunean, antzerkia egongo da Dimako Eskolako Aretoan. Isilduen museoa antzezlana izango da taularatuko daben antzezlana 19:30ean. Areatzan be antzerkia dago programauta hurrengo egunerako, hau da Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren bezperarako. Atx Teatroak Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa antzeztuko dau 20:00etan. Antzezlanaren ardatza indarkeria matxistea da eta errealidadea eta fikzinoa nahasten ditu. Kontakizuna, "gordin bezain sensuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia" da.
Hilaren 29an, liburuforuma egingo dabe Artean. Kultur Etxean dagoan Andran Gelan izango da arrastiko 18:00etan. Eta hurrengo egunean, hilak 30, Kankaneo Teatrok Pa ti pa mi antzerki inprobisazino ikuskizuna ekarriko dau Igorreko Kultur Etxera 20:00etan. Ikuskizuna, Zahira Montalvo eta Elba Ruiz Moralesen eskutik izango da.
Beste ekintza batzuk be antolatu ditue herrietan. Ekintzok "indarkeria matxistearen aurkako burrukan konzientziak biztutea eta sensibilizetea daukie helburu" dino Oihane Zulet AUMeko Bardintasun Teknikariak.
Zeberion be, hainbat ekintza antolatu ditue. Hilaren 15ean, aniztasun afektibo-sexualaren gaineko tailerra, berbarako. Tailerra, Zubialde eskolako 5. eta 6. mailako ikasleentzat da. Zemendiaren 19 eta 25 arteko astean barriz, Amaia Atorrasagasti margolariak eta herriko andrak hormairudi kolektiboa margotuko dabe kaminoan, igazko martiaren 8ko grebarako hormairudia egin eben leku berean. Mezua aldatuko dabe, oingoan, "Danok zu! Nahikoa da!" manifestazinoko leloa adierazotea gura dabe-eta.

Gazteak Beldur Barik
Aurten be, Arratiako gazteak euren bideoak aurkeztu eta Beldur Barik Lehiaketa orokorrean eta Arratiakoan parte hartzeako aukerea izan dabe. Arratia mailako sari banaketea hilaren 23an izango da Arteako Kultur Etxean, 18:00etatik aurrera. Photocall-a egongo da eta txapak egiteko eta kamisetak serigrafietako tailerrak. Hurrengo egunean, Gasteizen, Beldur Barik topaketea izango da.
Indarkeria matxistearen kontrako burrukan gazteen inplikazinoa lortzeako eta Beldur Barik-en harira, ikastaro bi antolatu ditue Arratian. Zemendiaren 9 eta 10eko neskentzako autodefensa feminista ikastaroa egoan programauta baina bertan behera geratu zan gitxik emon ebelako izena.
Beste ikastaroa mistoa da, neska eta mutilai zuzendutako grafiti ikastaroa, hain zuzen. Gitxieneko kopuru batek izena emon ezkero, saio bi izango ditu, hilaren 17an bat eta 23an bestea. Diseinua eta pintaketa lanak Eva Mena grafiti egileagaz egingo dabe. Diseinua egin aurretiko hausnarketea bultzatzeko, Gaizka Tobar maskulinidade barrietan aditu eta Bardintasun Teknikaria egongo da.

0
Arratia
2018/11/12
Maider Latatuk saria jaso dau

Maider Latatu dimoztarrak, 12 Months Film Festivaleko zemendiko andrazko aktorearen lehen saria jaso dau Motxilaren umea filman egindako interpretazinoagaitik. Errumaniako online eta offline zine jaialdi honek, sei kontinenteetako film laburrak bultzatu eta saritzen ditu. Hau da, mundu mailako saria izan da Dimako umeak jaso dauana bere aktore lanagaitik.

Zeanurin eta Diman Azken arnasa arte filma
Kurkuluxetan Kultur Elkartearen beste film labur bat, Azken arnasa arte filma, ikusgai egongo da Zeanurin zemendiaren 16an, 19:00etan, Kultur Etxean, eta Diman 30ean, 19:30ean Abaroa Aretoan.
Filmak familiako bat espetxean daukien edadekoak omendu gura ditu. "Gure nagusiak, gure aitita-amamak egundoko garrantzia izan dabe guretzat betidanik, oindino gehiago egoera latzetan. Film honetan, espetxeak eratortzen dauan egoera gogor baten aurrean gure nagusien jarkerea islatzen da" dinoe egileak.
Rita Naveira eta Koldo Zelestino Dimakoa dira pelikulearen zuzendariak. Euren aurreko lanean, Motxilaren umea filman, ama espetxean daukan umea izan zan protagonista. Oin, seme-alabak espetxean daukienen ikuspuntutik heldu deutsie gaiari.

0
Artea
2018/11/12
Aurrekontuak egiteko prozesuan herritarrakaz batzarrak egingo ditu Udalak

Zemendiaren 9rako deituta dago Batzorde Irekia, egutegia eta metodologiaren barri emoteko. Ondoren, hilaren 14an, Biteri, Ugarte, Astui goikoa, Garantxe, Esparta, Larrazabal, Garai, Goiko eta San Martin auzoetako batzarra egongo da 19:00etan. Hilaren 15ean, eskola-umeakaz batuko dira eskolan goizean eta 19:00etan bigarren auzo batzarra egingo da Kalleja, Astui behekoa, Herriko Plaza eta Infante auzoetakoakaz. Hurrengo egunean alkarteetakoakaz batuko dira kezkak eta ekarpenak jasoteko 18:00etan, egun berean hirugarren auzo batzarra egongo da beste auzo guztiakaz 19:00etan. Batzar guztiak Kultur Etxean izango dira.
Batzarretako ekarpenak aurrekontuetan sartuta egongo dira zemendiaren 21erako. Ondoren, etxeetara bialduko dabe aurrekontuen zirriborroa, inbersino proposamenakaz, eta herritarren biltzarrerako deialdia eginaz. Arteaztarron biltzarra, abenduaren 4rako aurreikusten da. Batzorde Irekia hurrengo astean batuko da eta abenduaren 19an, aurrekontuak udalbatzan onartutea espero dau udal gobernuak.

0
Arratia
2018/11/12
Behartsuakaz alkartasun afaria antolatu dau Arratiako Caritasek

Salda beroa eta ogi zati bat, horixe izango da Behartsuen Mundu Mailako Eguna dala-eta, Caritasek antolatu dauan alkartasun afariko menua. Borondatea edo menuaren kostua izango da prezioa eta batutako dirua Askabide alkartearentzat izango da.
Afaria zemendiaren 16an, 19:30ean, izango da Igorreko eleizaren lokaletan.
Hurrengo egunean, zapatuan, 12:00etan Arratiako parrokia eta ermita guztietako kanpaiak joko dabe "alkartasunerako dei eginaz".

0
Lemoa
2018/11/4
Baserriko produktuen azokea eta perretxiko erakusketea

Lemoako Udalak antolatuta, zemendiaren 11n Lemoako XIX. Nekazaritzako Elikagaien azokea egongo da Elizondon, futbol zelaiaren ondoan. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, 20 ekoizle inguruk ipiniko ditue salgai sasoi honetako baserriko produkturik onenak. Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako erakusketa mikologikoa be egongo da Atxetako plazan. Perretxikoak Arratian bertan bezperan batutakoak izango dira. Izan be, hilaren 10ean, perretxikoak batzeako goizeko urtekerea antolatu dau Ganzabalek Arratiatik zehar.

0
Artea
2018/11/2
Ekomuseoa izandakoa aterpetxea izateko lehiaketa publikoa deitu dau Udalak

Esleipena hamabost urtetarako izango da eta hartzean dabenak 36 personentzako aterpetxe turistikoa sortu beharko dabe; taberna eta jatetxearen kudeaketea eroan, ekintza kulturalakaz indartuz; eta bagiletik urrietara, sasoi baten egon zan oilaskoteria berreskuratu eta gainontzeko hileetan formakuntza eta tailerretarako lekua eskaini. Proiektuak aurkeztuteko atzen eguna zemendiaren 20a da.
Proiektu honegaz udal gobernuak "zentzunezko proiektu ekonomikoa, bideragarria eta erakargarria eta herriari bizitasuna ekarriko deutsana aurkeztu gura dau". Euren arabera, "oin dala hiru urte, udal gobernuko taldeak, Ekomuseoaren etorkizuna aztertzeko, konsultarako gutun bat bialdu eban etxe guztietara, 2016an, herritarren eretxia jakiteko. Konsulta honetatik proposamen batzuk sortu ziran eta aztertzen hasi ginan".

Ekomuseoa ala aterpetxea
Esleituko dan proiektuak eztabaidea sortu eban udaletxean Ekomuseoaren deuseztapena suposatzen daualako eta EAJ-PNV kontra agertu zalako. Udal gobernuaren arabera, "azterketa prozesu baten ondoren, museoa berreskuratzea ezinezkoa zala ikusi genduan, urigintzako, museoko, zein errazoi teknikoakaitik. Izan be, urigintza irregularidadeak egozan euskal herrixka dalakoan eta museoko ondarea oso hondatuta egoan, urteetako erakundeen babes falteagaitik". EAJ-PNVk ostera, ez eban gura Ekomuseoa zarratutea, bertan inbertidu eta teknologia barriak erabili ezkero, turismorako erreklamo eta bultzatzaile ekonomikoa izan eitekelakoan.

0
Arratia
2018/11/1
Hizkuntza ohiturak aldatuteko balioko dau Euskaraldia prestatzen egindakoak

Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala egingo da Euskal Herri osoan.


Ariketa honek euskerearen erabileran eragin gura dau. Izan be, arrakala handia dago euskera dakienen eta erabilten dabenen artean eta Euskaraldiak hizkuntza ohiturak aldatu gura dauz eta euskerea bultzatu. Dakian hori, asko edo gitxi, erabili dagiala jenteak.
Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan eban, "datuak baino sortuko diran aldaketak" daukiela garrantzia. Horregaitik, Euskaraldia prestatzen dabizan batzordeak egin daben lanak izandako ondorioak egingo dabe arrakastatsu (ala ez) Euskaraldia.
Euskaraldiaren sustapenagaz uda aldera hasi ziran Arratiako herrietan eta urrietan egin dabez aurkezpen kanpainak. Izena emoteko eta parte hartzeako informazinoa emoten daben kartelak, mahaiak eta batzarrak egon dira herrietan eta sare sozialen bitartez be zabaldu da informazinoa. Holan, kanpainea zabaltzeko euskeraz berba egin gura dabenen sareak egin dira herrietan. Euskaraldia amaitutakoan, abenduaren 4an, ez da herritarren euskeraz egiteko gogoa amatauko, ezta euskaldunen sareak desagertuko be.

Kanpainea
Herri bakotxean euren modura egin dabe kanpainea ahalik eta jente gehien ariketa honetara batu daiten. Hainbat herritan bideoak egin ditue, Areatzan, esaterako. Areatzako bideoa Youtuben dago eta Euskaraldia Areatza dauka izena; beste bideo bat be laster kaleratuko dabe. Igorren hamaikakoa aurkezteko bideoa egin dabe eta Lemoan, proiektura atxikitu diranakaz arloka egingo dabez bideoak. Diman eta Zeanurin be, bideoak prestatzen dabiz.
Herri batzuetan ariketea hamaikakoak aurkeztu dabe edo aurkeztuko dabe, Igorren, Diman eta Lemoan, esate baterako; beste batzuetan, mahai eta berbaldien bitartez. Ohiturak aldatuteko arlo guztietan, lanean zein aisialdian, euskeraz egiten hastea funtsezkoa danez, komertzio eta taberna askok emon deutsie atxikimentua ekimenari eta "hemen ahobizi eta belarriprest gara" pegatinakaz, konbidauko dabe jentea euskeraz egiten euren establezimentuetan.
Lemoan, "berbodromoa" antolatuko dabe zemendiaren 9an, 19:00etatik 20:00etara jubiladuen gaineko aretoan Arratiako Berbalagunakaz batera.
Formakuntza saioak be egingo dabez Arratian UEMAko teknikariak. Areatzan zemendiaren 15ean izango da formakuntzea, 19:00etan, eta bertan, "Zer da Euskaraldia? Ze arazo sortu daitekez? Eta zelan bideratu arazook" ikasiko dabez partaideak. Euskaraldian izena emon dabenak izango dabe formakuntza saioan egoteko aukerea.
Bedian, umorezko bakarrizketa bategaz emongo deutsie hasikerea Euskaraldiari. Beatriz Elgezabal klown eta antzerkilariak bakarrizketea egingo dau zemendiaren 21ean liburutegian. Amaituten danean, abenduaren 3an, partaideen argazkia egingo dabe frontoian.

Kanpaina ostekoa
Euskaraldiak hizkuntza ohituretan izandako eragina neurtzeko, Soziolinguistika Klusterrak ikerketea egingo dau. Horretarako hiru galdetegi egingo ditu: lehena, Euskaraldia baino egun batzuk lehenago; bigarrena, ekimena amaitu eta egun gitxitara eta hirugarrena, 2019an, ohitura barriak finkatu diran ikusteko.

0
Igorre
2018/10/31
Administrari eta peoi lan-boltsak eratzeko deialdia

Igorreko Udalak ebatzi dau administrari laguntzaile eta peoi lanpostuetarako lan-boltsak eratzeko deialdia egitea. Lan-boltsan oposizino lehiaketearen bidez sartuko dira hautagaiak. Informazinoa eta agiriak udaletxean jaso daitekez. Eskariak aurkezteko atzen eguna zemendiaren 13a da.

0
Igorre
2018/10/31
Neska gazteentzako autodefensa ikastaroa

Hamabost eta hemeretzi urte bitarteko neskentzako autodefensa ikastaroa egongo da Igorreko Kultur Etxean zemendiaren 9 eta 10ean.
Pili Alvarez Moles-en eskutik neska gazteak, erasoak identifiketan eta, indarkeriaren iturburua zein dan eta zelan eregiten dan aztertuko dabe. Baita indarkeria matxisteak taldean daukazan ondorioak be.
Eguneroko bizitzako indarkeria identifikau eta aztertu eta gero, aurre egiteko mekanismoak ikasiko ditue gazteak.

Saio bi
Ikastaroak saio bi izango ditu. Bata, zemendiaren 9an, barikuan, 17:00etatik 20:00etara izango da. Bestea hurrengo egunean, zapatuan, 10:00etatik 13:00etara.
Izena, Arratiako Mankomunitateko webgunean, egoitzan edo Arratiako udaletxeetan emon daiteke hilaren 2ra arte.

0
Arratia
2018/10/21
Beldur Barik Lehiaketarako ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea zabalik

Beldur Barik programeak "Beldur Barik Jarrera!" Lehiaketearen 9. edizinoa ipini dau martxan. Programa hau gazteakaz egiten da indarkeria matxistea prebeniduteko. Ikus-entzunezko lehiaketea da eta 12 eta 26 urte bitarteko gazteai dago zuzenduta. Lanak, lehiaketa orokorrean eta tokiko lehiaketan hartzean dabe parte. Arratia mailako sariak Arteako Kultur Etxean bananduko dira zemendiaren 23an.


Lanak erakutsi behar dabe zelan neska eta mutilak egiten deutseen aurre desbardintasun egoerai Beldur Barik jarkereagaz; hau da, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, alkarkidetza eta indarkeria sexistearen bazterketa irmoa adierazoten dabezan jarkerakaz. Arratian, Beldur Barik programearen harira, tailer bi antolatuko ditu Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM). Bata neskai zuzenduta eta bestea mistoa. Holan, zemendiaren 9 eta 10ean, Igorreko Kultur Etxean, 15-19 urte bitarteko neskentzako autodefensa ikastaroa egongo da. Neska-mutilai zuzendatukoa barriz, grafiti ikastaroa izango da. Horreetan tailerretan Beldur Barik jarkerea landuko da.
Aurten, barrikuntza moduan, lanen gaiak mailakatzeko eta indarkeria sexista edo kultura matxistearen faktoreen sakontzean argibideak emoteko, hiru norabide zehaztu ditue Beldur Barik programan: "sare erantzun moreak", "maitezmindu" eta "txo! konzientzia piztu eta jarrera berriztu" izenekoak, hain zuzen be.

Sariak
Kategoria bi dagoz; 12 eta 17 urte bitarteko egileak, eta 18-26 bitartekoak. Tokiko Lehiaketan, hau da Arratia mailan, kategoria bakotxean 300 euroko saria egongo da. Aurten, saritutako lanak zemendiaren 23an ezetuko dira Artean ospatuko dan Beldur Barik Arratia Topaketan. Urtero antolatzen dan topaketa honetan, ikus-entzunezko lanak jai giroan ikusi, sariak banandu eta kopautxoa egoten da. Arratiako epai-mahaia, Arratiako Udalen Mankomunitateko ordezkariak, talde feminista eta andra alkarteetako ordezkariak eta Hezkuntza edo sormen munduko ordezkari batek osotuko dabe.
Sari banaketea hasi baino lehen, txapak egiteko eta kamisetak serigrafietako tailerrak egongo dira. Baita photocall-a be.
Lehiaketa orokorrean, kategoria bakotxeko 500 euroko lehen sari bat eta 300 euroko aipamen berezi bana bananduko dira, zemendiaren 24an, Arabako oindino zehaztu barik dagoan herri baten egingo dan topaketan.

0
Arratia
2018/10/21
Emakumeen Mundu Martxako ordezkariak Dima eta Artean

Emakumeen Mundu Martxako (EMM) ordezkariak, urri bigarrenaren 22tik 28ra XI. Nazinoarteko Topaketan Bilbon egongo diranez, Arratiako andra taldeak eta talde feministak, urri bigarrenaren 28an, domekan, jai giroan Arratian egun pasa egitera konbidau ditue.
Asmoa, Dimako Indusin alkartutea da. Han, harrerea egingo jakie, mitologia apur bat azalduz eta txalaparta eta jantzakaz; eta gero Baltzola kobara joango dira danak oinez. Ondoren, Arteara joango dira eta Arratiakoak Mundu Martxakoai, Arteako Andran Gela eta Herriko Bentako proiektua erakutsiko deutseez bazkalaurretik.
Ibilaldian edonork hartu ahal dau parte eta bazkarian gura daben andrak. Bazkaria plazan izango da eguraldia ona bada, eta frontoian euria egin ezkero. Bazkalostean, hartu-emonak sendotu eta ondo pasetako, munduko jolasak erakutsiko deutsiez alkarreri bazkarian batutako andrak. Txartelak erosteko atzen eguna urri bigarrenaren 23a da.

Nazinoarteko Topaketea
Emakumeen Mundu Martxaren nazinoarteko topaketak urte birik behin egiten dira. Aurtengoan 40 herrialdetako 130 andra baino gehiagok hartuko dabe parte, Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara! lelopean.

Hilketa matxistai erantzuteko EMMren protokoloa
Arratian be, hilketa matxistai erantzuteko EMMren protokoloari jarraitutea ebatzi dabe andra taldeak eta talde feministak. Hau da, indarkeria matxisteak Euskal Herrian bizi proiektua daukan andra bat hilten dauan bakotxean, albistea prensan agertu eta 24 ordura konzentrazinoa egiten da Igorren. Protokolo horren arabera, herri guztietan manifestu bera irakurten da, eta irudi bardinak erabilten dabez kartel eta pankartetan.
Protokoloari jarraituta bitan egin dira konzentrazinoak Igorren hilketa matxistak salatuteko. Bata, abuztuaren 28an, Uharten (Nafarroan) gizonak Natalia Ballyk hil ebala salatuteko eta bestea, urri lehenengoaren 25ean, Bilbon, Maguette Mbeugouren hilketearen ostean. Maguette Mbeugou, Euskal Herrian aurten eraildako seigarren andrazkoa izan da.

0
Lemoa
2018/10/21
Harriketarrak Gazte Asanbladearen 19. urteurrena

Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladearen hemeretzigarren urteurrena ospatuteko hainbat ekitaldi antolatuten dabiz urri bigarrenaren 27rako, Karabie Gaztetxean eta inguruan. Goitibehera jeitsierea eta kontzertuak dira horreetako batzuk.
begituri jakin arazotakoaren arabera, 13:00etan, kuadrillen jolas poteoa egongo da eta 14:30ean bazkaria. Arrastian, goitibehera jaitsierea 17:00etan izango da; poteo musikatua 19:30ean hasiko da eta, egunari amaierea edo-eta gauari hasikerea emoteko, kontzertuak 22:30etik aurrera. Sua taldea eta Buruz buruka DJak egongo dira jaia animetan.

0
Areatza
2018/10/16
Andrak kultureari egindako ekarpena erakutsiko dau Areatzako Euskal Jaiak

Hiru urte dira Areatzako Euskal Jaiak bere egiten dauala Ondarearen Europako Jardunaldietako gaia eta aurten be holan izango da. Holan, euskal kultureari andrak egin deutsien ekarpena landuko dau bezperan, Iratxe Retolazak berbaldi bategaz. Hurrengo egunean, urri bigarrenaren 20an, Euskal Jaian, ez dira faltauko azokea, bertsolariak, herri bazkaria, kalejirak eta erromeria. Eguna amaituteko, billaroztar batzuek egindako berakatz-zopea bananduko da bertaratutakoen artean.
Igaztik, Euskal Jaiak bariku-zapatua hartzean dau. Hilaren 19an arrastiko 19:00etan hasiko da aurtengo Euskal Jaia, Iratxe Retolazak emondako berbaldi-tailer bategaz. Gaia, Emakumeak euskal kulturan: ekarpenak eta erronkak izango da. Yazmina Beobide zinegotziaren esanetan, aurtengo Euskal Jaian dana doa andrak kulturan egindako ekintzen inguruan eta ze lotura euki daben andrak kultureagaz plazaratzeko asmoagaz.
Eguna 11:30ean hasiko da Maria Kruz de Gurutzeta plazan. Gurutzeta, emagina izan zan Areatzan eta hareri eskainitako plazan, herriko jantza taldeak egingo dau jantzan. Gero, 12:00etan, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Miren Amuriza eta Oihana Iguaran bertsolariak Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskainiko dabe. Ez da kasualidadea lau bertsolariak andrazkoak izatea; askoz gehiagotan gertatzen dana danak gizonezko izatea be kasualidadea izaten ez dan moduan. Saioak, "umorea, jolasa, gogoeta, andren arteko konplizidadea, musikea eta bertsoak buztartzen ditu".

Azokea eta dokumentala
Goizean artisau eta inguruko ekoizleen azokea egongo da. Hogei postu ingurutan ekoizle txikien eskaintza ugaria egongo da ikusgai eta salgai. Bizkaiko Gaiteroak ibiliko dira goiz osoan musikea ipinten herrian.
Goiz osoan zehar be, bere sasoian Areatzako Emakumeen Foroak, herriko andren historia eta bizi esperientziak jasoz egin eban dokumentala egongo da ikusgai Ludotekan. "Ez da emonaldi bat izango. Etenbarik egongo da proiektetan, amaituten danean, barriro hasiko da. Holan jenteak gura dauanean sartu eta ikusteko aukerea izango dau" azaldu deutso begituri Beobidek.

Erromeria eta berakatz-zopea eguna amaituteko
Herri bazkaria egongo da 15:00etan eta 18:30ean, EinGo Kantan eta Dantzan taldeagaz kantu potea herrian zehar. Zortziretan barriz, erromeria egongo da Patxi eta Konpania taldeagaz, Larrain jantza bategaz amaituko dana.
Dana amaitutakoan, indarrak barriztuteko, herritar batzuek egindako berakatz-zopea dastatzeko aukerea egongo da.

0
Areatza
2018/10/16
Prozesu parte hartzailea abiatu da udal eraikinen erabilerea zehaztuteko

Eraiki izeneko proiektu honen helburua, Udalak dituan hainbat espazio eta eraikineri etorkizunean emongo jakon erabilerea herritarrakaz zehaztea da, euren beharrizanak kontuan hartuteko. Prozesua Maraka Kooperatibearen gidaritzapean abiatu da. Urrietan eta zemendian zehar jenteagazko lau saio aurreikusten dira, Udalak emaitzen aurkezpena egin aurretik.


Prozesua hasita dago. Izan be, urrietan Udalak Eraiki proiektua azalduten dauan eskuorria bialdu eban etxeetara. Eskuorrian, Udalak daukazan 12 espazio eta lokal ikusi daitekez, bakotxa bere ezaugarriakaz: kokapena, irisgarritasuna, zertarako erabilten dan eta ea obrea behar dauan ala ez. Lokal bakotxak zenbat metro karratu daukazan aurrez aurreko saioetan jakinarazoko dau Udalak. Eskuorri barrenean, galdetegi bat dago herritarrak euren eretxia emon dagien. Galdetegia udaletxe atean horretarako ipinitako postontzian sartu behar da.


Prozesuaren egutegia
Urrietan diseinurako ikerketa eta informazino bilketea hasi zan. Aurreikusita dagozan hurrengo pausuak, jente aurreko lau lan saio eta emaitzen aurkezpena dira. Lehenengo saioa, urri bigarrenaren 17an izango da udaletxeko arkupeetan, ikerketearen kontrastea eta jenteak ekarpenak egin dagiezan. Espazioen erabilerea birpentsetan hurrengo saioan hasiko dira billaroztarrak, zemendiaren 7an, Ekitaldi Aretoan. Hilaren 16an izango dan hirugarren saiora, gazteak dagoz deituta euren ikuspuntutik egiten dabezan ekarpenak jasoteko. Eta espazioen erabilerak zemendiaren 29an definiduko dira. Saio guztiak arrastiko seiretan izango dira.
Ondoren, prozesuaren emaitzak Udalean aztertuko dira eta ebatziak herritarren aurrean aurkeztuko dira zehaztu barik dagoan fetxa baten.

Etorkizuneko Areatza
Eraikinen erabilerak eragin zuzena eukiko dabe herrian bizi diranen bizimoduan. Eraiki proiektuak "zedarrituko dau neurri handi baten etorkizunean Areatza zelangoa izango dan edo ze eraikin erabiliko dogun. Gure ustez sano proiektu garrantzitsua da, jenteak esango daualako zer botaten dauan faltan eta zer aldatuko leukean. Eta hor ebazten danagaz etorkizunean gauza asko bideratuta geratu ahal diralako" dino Maitane Diez zinegotziak.

0
Arratia
2018/10/16
Sasoiko barazkiakaz errezeta desbardinak egiteko sukaldaritza ikastaroak

Gure jateko moduak eragin zuzena daukala ingurunean eta gure osasunean eretxita, Ondo jateko errezeta mundialak izenpean sukaldaritza tailerrak antolatu ditue hainbat eragilek zemendirako. Hiru tailer dira. Lehenengoa, Hemen ez da ezer botatzen, probetxu osoa atera jakiei zemendiaren 8an izango da Lemoako Karabie Gaztetxean; bigarrena, Zer egin gure kontsumo taldeko saskiarekin, zemendiaren 15ean, Igorreko Kiñu Gaztetxean eta hirugarrena, Elikadura, kulturaren parte, munduari begira izenekoa, zemendiaren 22an izango da Arteako Herriko Bentan.
"Bertako eta sasoiko barazkiak jatean, bertoko baserriak eta geure burua be elikatzen doguz. Bertoko ortuetan sasoi batzuk gogorragoak dira bariedadea murritzagoa dalako eta horregaitik garrantzitsua da janaria prestatzeko orduan baliabide desbardinak eukitea" dinoe antolatzaileak. Hori dala-eta, produktuak modu diferenteetan prestatzeko errezetak eskaintzen dauz ikastaroak.

Hiru saioko ikastaroa
Ordu bi t'erdiko, 18:00etatik 20:30era arte, hiru saio edo tailerretan bananduta dago ikastaroa. Lehenengo saioan, Txaramela Ingurumen eta elikadura eskolak, gure sukaldeetan sortutako jakien soberakinaz baliatuz, errezeta original eta errazak egiten erakutsiko dau. Eta jakiak prestatu bitartean, erosketa arduratsuaren gainean egingo dabe berba, hondakin organikoak murrizteko.
Bigarrenean, Sustraiak Catering ekologikoak, hemengo ortuetan dagozan barazkiak ezetuten eta erabilten erakutsiko dau eta partaideak errezeta desbardinak prestatuko ditue. Mizuna, packchoy eta kolinabo moduko barazkiakaz menua prestatuko dabe: plater bi eta postrea.
Hirugarren saioan barriz, janariagaz lotuta doan kulturea landuko dabe. Horretarako, munduko herrialdeetako plater tipikoak egingo ditue, hemengo produktuakaz.
Tailerrok independienteak dira eta bat, bi zein hiruretan emon daiteke izena info@sustraiakcatering.com helbidean edo 645 046 005 telefonora deituta.

Hainbat eragile
Ikastaro honeek aurrera eroateko, hainbat eragile behar izan dira: Igorre eta Lemoako gaztetxeak, Arteako Herriko Benta, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformea, Igitie Baserritar Agroekologikoen alkartea, Sustraiak catering, Txaramela pasta agroekologikoa eta Gorbeialde Landa Garapenerako alkartea, hain zuzen be.

0
Igorre
2018/10/1
Kubulu Euskaltegi barriaren inaugurazino ekitaldia hilaren 6an

Arratiako AEKren egoitza barria, Igorreko Elexalde 10 helbidean dagoan Kubulu Euskaltegiaren inaugurazino ekitaldia urri bigarrenaren 6an, eguerdiko 12:00etan izango da.
Euskaltegi zaharretik barrira kalejira txiki bategaz hasiko dabe inaugurazino eguna. Behin euskaltegi barrian, harrera-ekitaldia egingo dabe AEK-koak, aurreskua, Ibon Iza eta Igor Menikaren bertsoak eta Luis Iruarrizaga Abesbatzagaz.
Ondoren ekitaldi instituzionala egongo da eta han Iñaki Urkijo AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea eta HABEko ordezkarien presentzia espero da. Ekitaldia amaituteko barauskarria egongo da.

0
Arratia
2018/10/1
Sanfreskuak, Garbeko Azokea eta sanfaustoak

Urri bigarrenaren 4an, Asisko San Franziskoren eguna da eta hilaren 13an San Faustorena. Arratian, besteak beste, Dimako Indusin ospatuten dabe lehenengoa, San Fresku jaiak, eta Arantzazun bigarrena, sanfaustoak.
Hiru egunetako jai egitaraua prestatu dabe Indusin.

Indusi (Dima)
Urri bigarrenak 4, eguena
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.

Urri bigarrenak 5, barikua
17:00etan, Briska Txapelketea.
18:30ean, Azkora desafioa. Jon Loiola eta Tubi vs Lur Ziarrusta eta Xabier Garcia "Utxu". Ondoren herri kirolak danontzat.
19:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, EinGo Kantan eta Dantzan.
22:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 6, zapatua
12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
13:00etan, bertsolariak: Etxahun Lekue eta Beñat Ugartetxea.
14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea.
17:00etan, I. Babosteko Induolinpiadak.
19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketak.
21:30ean, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.
22:00etan, auzokoen antzerkia, Ongi etorri errefuxiatuak.
23:00etan, zozketea. Ondoren txokolatea eta erromeria.

Baserri produktuetako azokea eta herri kirolak Garben
Urri bigarrenaren 7an, Bizkaiko baserrietako produktuak egongo dira salgai Igorreko Garbeko Azokan. Hogeta hamar ekoizle inguruk eroango ditue azokara barazkiak, frutak, lorak, gaztaia, ogia eta artisautza produktuak. Jon Zelai harrijasotzaileak eta Utxu eta Mendieta azkolariak herri kirol erakustaldiak egingo ditue 12:30ean.
Garbeko Azokea 1975ean sortu zan eta Bizkaiko antxinakoenetakoa da. Hasikeran, ganadu azokea zan, baina laster baserriko produktuak saltzeako azoka bihurtu zan, eta ortuariak hartu eben protagonismoa. Behin baino gehiagotan desagertzeko arriskuan egon bada be, sasoi honetako baserriko produkturik onenak jaigiroan erosteko aukerea izango da Garben sortu zanetik 43 urte bete diran honetan be.

Sanfaustoak Arantzazun
Arantzazuko herrian, sanpedroez gainera, sanfaustoak be ospatuten ditue, herriko mugetatik zeharreko ibilaldia eta herri bazkariagaz. Hilaren 12an izango da ospakizuna eta ibilaldia goizeko 09:00etan hasiko da plazatik. Eguerdian, 12:30ean, EinGo Kantan eta Dantzan taldeak jaigiroa ipiniko dau bazkalaurreko poteoan. Ondoren, herri bazkaria, 14:30ean izango da; eguraldi ona bada plazan eta txarra bada, frontoian.

0
Arratia
2018/9/30
Enpresa-Ideien Bigarren Lehiaketerako deialdia egin dau Mankomunitateak

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) Arratiako Enpresa-Ideien Bigarren Lehiaketarako deialdia egin dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lankidetzan.


Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu ahal izango dabe parte, eta, guztira, 10.500 euro bananduko dira saritan. AUMen arabera, eskualdean ekintzailetza kultura sustatu, ekonomia bultzatu, eta enplegua eta aberastasuna sortzeako helburua dauka. Proiektuak aurkezteko azken eguna urri bigarrenaren 26a izango da, 14:00etan.
Lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, bigarren saria 3.000 eurokoa, eta 1.500 euroko beste sari bat emongo jako lehen sektoreari lotutako idearik onenari; izan be, sektore hori estrategikoa da Arratian oindino be. Sariak lortzeako baldintzetako bat da enpresa-idea; hau da, enpresearen egoitza edo ekoizpen gunea, Arratian egotea, eta 2018. urtean daborduko sortu diran proiektuak be hartu leikie parte.
Epaimahaiak, proiektuaren izakera barritzailea hartuko dau kontuan, batez be. Baita balio erantsia eukitea, edo-eta originala izatea, eta kalidadezko enplegua sortzeako dituan aukerak be. Proiektuaren garapen eta zehaztasun maila, iraunkortasuna, eta gizartean daukan eragina be izango ditu kontuan epaimahaiak sariak emoterakoan.
Aurreikuspenen arabera, sariak 2018ko zemendiaren 30ean bananduko dira.
Saria jasoten daben proiektuen ideak eta horreen jaubetza intelektuala Arratiako Udalen Mankomunitatearenak izango dira, eta askatasun osoz jarri ahal izango dira martxan, zuzenean edo hirugarrenen bitartez, idea aurkeztu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, idea sortu daben personak hori garatzeko asmorik ez badaukie.

0
Arratia
2018/9/30
Plazerraren gaineko lau saiotako ikastaroa hasiko da hilaren 10ean

Nerea Barjolaren berbaldiagaz hasiko da Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikasturtea. Alcasser-eko nesken hilketak abiapuntu hartuta, hedabideak zelan sortu eta birsortuten daben terrore sexuala azalduko dau. Hori urri bigarrenaren 5ean izango da Igorreko Kultur Etxean.
Lehenengo ikastaroa be hamabostaldi honetan hasiko da. Goxatuko naiz izeneko ikastaroa izango da Isortze Formosoren eskutik. Han partaideak, plazerra, desioa eta zaintza landuko dabe sormena erabiliz. Hau da, bakotxaren historia afektibo-sexualari begiratuz sormena landuko da. Hasikerako bildurrak gainditu ostean, desioaren azterketea, andren alkartasuna bultzatzeko baliabide moduan ulertzen dala azaldu dabe Jabekuntza Eskolatik.
Ikastaroak lau saio izango ditu. Oingo hileko atzen lau eguaztenetan, hilak 10, 17, 24 eta 31n izango dira saiook, 18:00etatik 20:30era Dimako Abaroa Aretoan. Izena emoteko epea zabalik egongo da urri bigarrenaren 3ra arte.

0
Ubide
2018/9/30
Herriko Tabernea ustiatzeko proposamenak hilaren 11ra arte aurkeztu daitekez

Ubideko Udalarena dan Herriko Taberna, jatetxea eta etxebizitza, bost urtez alokairuan hartzeako interesa daukienak, udaletxean izena emon eta proposamenak aurkeztu leikiez urri bigarrenaren 11ra arte. Herriko Tabernearen lizitazinoa, taberna eta jatetxeko zerbitzua emoteko da. Beheko solairuan tabernea eta jatetxea dagoz eta lehenengo solairuan etxebizitza.
Etxebizitzea be sartzean da lizitazinoan.

0
Bedia
2018/9/30
Udalak euskera arloko irudia aukeratzeko Irudi Lehiaketea abiatu dau

Bediako Udalak "Gaur, bihar eta etzi euskarari eutsi" leloarentzako Irudi Lehiaketea ipini dau martxan. Irudiak urri bigarrenaren 19ra arte aurkeztu daitekez liburutegian, 16:30etik 19:30erako ordutegian bertara eroanda, edo liburutegia@bedia.biz helbidera bialduta.
Lehiaketan parte hartzeako, irudiok gehienez hiru kolore izan behar dabez eta pdf. bektorizatu formatoan aurkeztu behar dira. Gehienezko neurria 15 cm. x 15 cm.koa da. Irudi irabazlea Bediako Udalaren euskeraren arlorako leloarentzako irudia izango da eta Bediako Udalak izango dau esklusiban erabilteko eskubidea.
Epaimahaia Bediako Euskera Batzordekoak osotuko dabe. Sari banaketea, Euskerearen Egunean, abenduak 3, izango da. Irabazleak baserriko produktu naturalez osotutako otzara izango dau saritzat eta gainontzeko partaide guztiak be saritxoren bat eukiko dabe.

0
Igorre
2018/9/30
Merkatariak euren eguna hilaren 6an ospatuko dabe

Arratiako Merkatarien Elkarteak, AME, bere eguna ospatuko dau urri bigarrenaren 6an eta hainbat ekitaldi antolatu ditu alkarteak Igorren, herritarrakaz ospatuteko. Ekitaldi honeen bitartez, merkatariak bezeroakazko hartu-emonak eta alkarren ezagutzea sendotu gura dabez, horixe da-eta, hurreko komertzioaren bentajetako bat: hartu-emon zuzenak sortzea. Jaia Urbieta futbol zelaiaren inguran izango da.
Umeak zein nagusiak ondo pasetako aukerea izango dabe, goizeko 10:00etatik, iluntzeko 20:00ak arte. Txu-txu trena, fanfarria, egur jolasak Zaztaparrak asti taldearen eskutik, herri kirolak eta antxinako jolasak egongo dira. Kopaua be egongo da 19:30ean, hurreratzen diranentzat.

0
Dima
2018/9/23
Anestesia taldea izango da kartelburu Dimetal Fest-en

Urri lehenengoaren 28 eta 29an izango da metalaren jaia Diman. Jaialdia handi egin da aurten eta egun bitan, 30 bandak joko dabe lau eszenalekutan; euretako 27 Euskal Herrikoak. Bost taldek bariku gaubean joko dabe eta beste 25ak zapatuan. Aurrekontua aurreko urtekoa halako hiru dala dinoe antolatzaileak, baina 1.500 eta 2.000 lagun inguru jaialdira hurreratzea espero dabe, eta herrian inpaktu ekonomiko handia izatea.


Zapatu gaubean, eszenaleku nagusian, The Faithless, Auritz, Crisix, Anestesia eta Angelus Apatrida izango dira. Anestesia talde historikoak, Gorrotoaren ahotsa albumaren 25 urteak ospatuko dauz eta jenteak ondo ezetuten dituan kantuak eskainiko ditu. Crisix-ek eta Angelus Apatrida-k barriz, euren azken diskoak aurkeztuko ditue: Against the odds Crisix-ek eta Cabaret de la guillotine Angelus Apatridak, hain zuzen be. Whäldemar taldeak be diskoa aurkeztuko dau Against all kings izenekoa, Infernu eszenalekuan zapatuan 22:55ean.
Barikuan, Koba eszenalekuan, 20:00etan hasita, Sönambula, Perrobala, Alma Culter, Kartzarot eta Dominium izango dira. Death metal egiten dauan Sönambula taldeko bateriajoleak, Maider Narbaizak, eskolak emoten ditu Igorreko Institutuan eta publikoaren artean egongo da bere ikaslerik, duda barik.
Eszenaleku horretan bertan, hurrengo egunean, After Life, Extinction, Bloody Brotherhood, Aposento eta A.D. bandak death eta metal ilunena eskainiko dabe. Infernu eszenalekuan barriz, Meltdown, Niketz, The Wizards, Whäldemar eta Overloud taldeak hard rock eta metal klasikoena joko dabe.
EH Matxete eszenalekua talde barrientzat izango da. Han, hamar talde egongo dira metalaren joera barrienak ezetuten emoten.

Musikea eta gehiago
Dimetal Fest ez da musika jaialdia bakarrik eta kultura ekitaldi eta ondo pasetako jardueraz betetako egitaraua dakar. Holan, zapatuan, goizeko 11:00etan, Dani Alvarez EITBko kazetariak gidatutako eztabaida-barriketaldia egongo da Abaroa Aretoan eta jaialdian joko daben taldeetako partaide batzuek be hartuko dabe parte bertan.
Bitartean, plazan, umeentzako jolasak egongo dira. Han, Santutxuko Clandestine-ko tatuatzailea izango da, umeai "tatuajeak" margozten. Gero, herri metal kirolak izeneko jardueran, bost herri kirolari arratiarrek erakustaldia egingo dabe Whäldemar taldeko Pedro J. Mongek gitarra jo bitartean.
Bazkaria egongo da gero eta bazkalostean, metal olinpiadak. Arrakasta handia izaten dabe olinpiadok. Bertan, lau personako taldeak, bost proba xelebretan neurtzen dira.
Kontzertuen ostean, egun bakotxean dj bat egongo da. Barikuan, DJ Achtung, Koldo Gilen Munitxa izango da musikea ipinten ibiliko dana, eta zapatuan DJ Jarros, Dani Alvarez.
Zapatuan gainera, erromeria be egongo da Ezten Giro taldeagaz. "Erromeria bat ipini dogu, Dimako esentzia ez dogulako galdu gura eta herriko jenteak beti ondo pasetan daualako erromeriakaz" dinoe antolakuntzatik.
Hau danau aurrera ateraten lagunduteko, leku askotatik etorritako jenteak egingo dau borondatezko beharra. "Jente asko behar dogu txosnetan txandak egiteko, parkinetan, backstagean egoteko, segurtasun neurriak beteteko, dana koordinetako... Dimako jenteaz aparte kanpotik etortea be eskatu dogu eta erantzuna sano positiboa izan da. Jente asko dator Bilbotik, Bermeotik eta Portugaletetik. Igorretik be jente asko animau da guri lagunduten". Lagundu gura izan ezkero, webgunean emon daiteke izena edo antolakuntzakoakaz kontaktuan ipinita.

Pasinoa, konpromisoa eta alkartasuna
Dimetal Fest jaialdia, dimoztar batzuek metal musikeari deutsien pasinoagaitik sortu zan, baina pasino horrezaz gainera, konpromisoa be bada jaialdiaren beste ezaugarrietako bat. Konpromisoa, Euskal Herriko musikeagaz, eta hau bertoko banden kopuruan islatzen da. Konpromisoa etorkizunagaz, banda barriai eskainitako eszenalekuan erakusten dana. Baita genero bardintasunagaz be. Izan be, metal musikan andrak daukien lekua ikusgai egin gura dabe Dimetaleroak. Horregaitik, Andraizea Dimako andra taldearen laguntzeagaz, Unai Endemañoren Rock and Roses argazki erakusketea antolatu dabe urri lehenengoaren 17tik aurrera Infomazino Bulegoan. Akaso metal banden mundua sano maskulinizauta dagoalako, andren presentzia txikia da jaialdian: joko daben taldeen artean ez dago andrak bakarrik osotutako talderik eta andrazkoen presentzia daukien taldeak %14ra ez dira heltzean. Lau dira: After Life, Alma Culter, Sönambula eta Song of Anubis, hain zuzen be.
Pasinoa, konpromisoa eta alkartasuna. Alkartasunerako stand bat egongo da jaialdian eta AEN, Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren informazinoa emoteko mahaitxo bat egongo da. Lemmy eszenaleku nagusian joko dauan Auritz taldea, sindrome horren gainean konzienzietako sortu zan. Dimetal Fest-ek be, lekutxoa egingo deutso horreri.
Dimako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Pepsi Max Zeroren babesa dauka jaialdiak.

Dimatik mundura eta mundutik Dimara
Hasikeran herrian sortu eta herrirako bazan be, aurten egin daben saltoagaz, Dimako herria metal musikearen erreferente izatea gura dabe, Euskal Herri osoan ezaguna. Duda barik jente asko etorriko da hainbat lekutatik, metal munduak ezetuten daualako daborduko Dimetal Fest. Belgika, Eslovenia, Alemania eta Espainiatik jentea etorriko dala dinoe antolakuntzakoak. Bilbo, Bermeo, Gasteiz eta Donostiatik autobusak ipiniko ditue Dimara joan-etorria egiteko.
Kotxez datozanak barriz, Igorreko Industrialdean, Dimako aldean aparkau behar dabe eta handik herrira hurreratzeko autobusa ipiniko dau antolakuntzak.
Non akanpau be egongo da.

0
Arratia
2018/9/23
San Migel jaiak ospatuko ditue hainbat auzotan

Hilaren 29an da San Migel eguna eta Arratiako hainbat auzunetan dagoz izenpe horretako ermitak; Altzustan (Zeanuri), Artean, Garben (Igorre) eta Uriben (Zeanuri), berbarako.
Eguna mezea eta barauskarriagaz ospatuteko ohiturea dago Artean. Altzustan barriz, egun biko jaiak prestatu dabez aurten auzokoak. Seguruenik, bola jokoak erakarriko dau jenterik gehien, Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea jokatuko da-eta San Migel egunean.
Uriben aurreko domekan ospatuten dira jaiok.

Uribe (Zeanuri)
Urri lehenengoak 22, zapatua
14:00etan, auzo bazkaria eta arrastian, musikea, "zapora" kanporaketea eta Briska eta Mus Txapelketak.

Urri lehenengoak 23, domekea
10:30ean, bizikleta igoerea, plazatik Urkistera.
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria eta herriko txistulariak.

Urri lehenengoak 24, astelehena
12:00etan, arimen aldeko mezea. Arrastian, urdaia eta txokolatea eta "zapora" finala.

Altzusta (Zeanuri)
Urri lehenengoak 28, barikua
18:30ean, izen emotea Mus Txapelketarako.
19:00etan, Mus Txapelketa.

Urri lehenengoak 29, zapatua
11:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
17:30ean, Bola Txapelketea.
21:00etan, auzo afaria.

Jauregi-Yeuri (Bedia)
Urri lehenengoak 29, zapatua
12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo-potea.
13:00etan, Igel Txapelketea.
15:00etan, auzo bazkaria.
17:00etan, Briska eta Mus Txapelketea.
17:00etatik 20:00etara, jolasak.
21:30ean, txokolatea eta sari banaketak.
22:00etatik 01:00etara, diskotekea.

0
Arratia
2018/9/23
Nerea Barjolaren berbaldi bategaz hasiko da Andren Jabekuntza Eskola

Nerea Barjolak Alcasser kasuaren gaineko tesia egin dau eta berau abiapuntu hartuta, poderearen planteamentua eta komunikabideen kontakizunen gaineko hausnarketea egingo dau Arratiako Andren Jabekuntzako Eskolako lehenengo hitzorduan. Igorreko Kultur Etrxean izango da urri bigarrenaren 5ean, arrastiko 18:00etan.
Beste bederatzi ikastaro be egongo dira sei lan ildo jorratuteko. Ikastaroak, andren identidadea, osasuna, kulturearen birdefinizinoa, komunikazinoa, feminismoa eta munduko andrak alkartasunean eta alkartrukean landu eta sakontzeko helburua daukie. Aurten, ikastaro batzuk luzeagoak izango dira, partaideak horixe eskatu eben-eta aurreko ikasturtearen balorazinoan.

Ikastaroak
Isortze Fromosok plazerraren gaineko tailerra gidatuko dau; Pili Alvarezek, 16-19 urte bitarteko neskentzako autodefensa ikastaroa emongo dau; Zahira Montalvoren ikastaroan ahotsa erabilteko moduaren kontzientzia hartuko dabe partaideak eta Kattalin Minerrek zelan egiten gaituen andrazko aztertuko dau abendura bitarteko ikastaroetan. 2019an, Monica Nuñezek flamenkoa eta umorea erabiliko ditu ahalduntze tresna moduan; Josebe Iturriozek maitasuna eta Inma Merinok autoestimua landuko dabe; Laura Ruizek mendiko orientazinoaren gaineko ikastaroa emongo dau eta Iratxe Retolazak euskal literatureari begirada feministeagaz egingo deutso errepasoa. Andra migratzaileak be batuko dira hilean bitan urri bigarrenetik maiatzera arte.
Izena ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte emon daiteke Arratiako Udalen Mankomunidadean. Ikastaroak doban dira eta irisgarritasuna bermatuta dago.

0
Arratia
2018/9/17
Ariketa fisikorako eskaintza handia udal ikastaroetan

Hipopresiboak, Mantenimentuko gimnasia, Pilates, Yoga, Zunba... ariketa fisikoan oinarritzen diran ikastaroak daukie arrakastarik handiena Arratian eta horreexek osotuten dabe udalak 2018-2019 ikasturterako egin daben eskaintzearen gehiena.


BEGITUren aurreko zenbakian, Bediak, Dimak eta Lemoak eskaintzen dituen ikastaroen barri emon genduan. Hona, Arantzazun, Areatzan, Artean, Zeanurin eta Zeberion eskaintzen diranak dakarguz. Izena emoteko epea hilaren amaierara arte zabalik dago gehienetan.

Arantzazu
Arantzazun ikasturte osokoak dira ikastaroak, eta ariketa fisikoa egiteko aukerak erraztu gura deutseez arantzazuztarrai. Mantenimentuko gimnasia, Zunba, Spinning eta Entrenamentu funtzionala dira Udalak eskainitako ikastaroak. Izena emoteko epea zabalik dago hilaren 20ra arte.

Areatza
Areatzak Zunba, Zunba txiki 12 eta 16 urte bitartekoentzat, Gimnasia, Eskulanak, Crossfit, Pilates, Euskal jantzak, Yoga eta GAP ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaroak aurrera aterateko gitxienez 10 personako taldeak osotu beharko dira. Prezioai jagokienean, Euskal jantzak ikastaroa debaldekoa da, Yogak 80 euroko prezioa dauka eta gainontzekoak 110 eurokoa. Izena hilaren 22ra arte emon ahal da udaletxean.

Artea
Artean, Eskulanak, Arte aplikaduak, Zunba, Edadekoentzako gimnasia, Yoga, Pilates, Euskal jantzak umeentzat, Jantza modernoa eta Txi kung ikastaroak egin ahal izango dira. Ikasturte osorako dira eta prezioak 40 eurotik 120 eurora bitartekoak.

Zeanuri
Zeanuriko Udalak eskaintza zabala egin dau aurten be: jarduera fisikoko ikastaroak, arteari lotutakoak eta edadekoai zuzendutako bat. Pilates, Zunba, GAP, Entrenamentu funtzionala, Txi kung, Gimnasia, Hipopresiboak eta Luzaketak dira jarduera fisikoari lotutako ikastaroak. Pinturea eta josten be ikasi daiteke ikasturte honetan. Edakoentzako gimnasia klaseak be eskaintzen ditu Udalak. Gimnasiako klaseak urri lehenengoaren 5ean hasi ziran, Pilates, Zunba, GAP, Luzaketak, Edadekoen gimnasia eta Entrenamentu funtzionala hilaren 17an hasiko dira eta gainontzekoak urri bigarrenean.

Zeberio
Datorren hilean beste ikastaroren bat be sortuko dalakoan, momentuz altzariak zaharbarriztatzeko ikastaroa eta euskerea ikasten dabenai diru laguntzea eskaini deutse Udalak. Altzariak barriztatzeko ikastaroak arrakasta handia izaten dau Zeberion. Igaz ezin izan zan egin, baina aurten barriro antolatu dabe Leire Sagarduiren eskutik. Udalak matrikulearen %40ko diru-laguntzea emongo dau eta izena urri bigarrenaren 1era arte emon daiteke udaletxean.
Euskerazko ikastaroai jagokienean be, ikastaroa antolatu baino, Bizkaiko euskaltegietan matrikuletan diranai diru-laguntzea emongo deutse. Diru laguntzak jasoteko izena urri lehenengoaren 28ra arte emon daiteke udaletxean.

0
Igorre
2018/9/16
Igorreko Euskera Planeko Inbiu Eguna hilaren 22an

Urtero legez, jai giroan ospatu eta aldarrikatuko dabe euskerea Igorren Inbiu Egunean. Euskereagazko konpromisoa bultzatzeko helburua daukan erronka handia ez da faltauko.


Udal iturrien arabera, erronkeak herri guztia batuko dau eta umorez beteko dau Agirre Lehendakaria kalea. Zer izango dan ez dabe argitu gura izan.
Jaia, urri lehenengoaren 22an izango da. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira ekitaldiak, kalejira bategaz. Kalejirea, EinGO Kantan eta Dantzan taldeak eta Maurizia, Leon eta Fasioren erraldoiak animauko dabe. Ondoren, 13:00etan, izango da ekintza nagusia, "erronka erraldoia" Agirre Lehendakaria kalean.
Hiruretan, bazkaria Kultur Etxeko plazan, eta bazkalostean, EinGo taldeagaz kantaldia.
Erromeria, 18:30etik aurrera izango da Igorrekoa dan Jokaldi taldeagaz AMEk antolatuta eta erromeria bitartean txokolatea bananduko da.

Bazkaria
Inbiu Egunean egingo dan bazkarirako txartelak hilaren 19ra arte erosi leitekez Gau Lora, Ezkiña eta Jubiladuen tabernan. Helduak 14 euro ordaindu beharko dabe eta 12 urtera artekoak 9 euro. Helduen menua, marmitakoa, solomoa piperrakaz, tartea izozkiagaz, ardaoa eta kafea izango da eta gaztetxoena makarroiak, solomoa patatakaz eta izozkia. Antolakuntzakoak bazkarira txartel barik ez joateko eskatu dabe.

0
Arratia
2018/9/3
Izena emon daiteke udalak ikasturte barrirako antolatutako ikastaroetan

Hastear dagoan 2018-2019 ikasturterako, ikastaro eta tailer eskeintza zabala egin dabe Arratiako udalak. Hona, Bedia, Dima eta Lemoakoak dakarguz. Guztira, ia 30 aukera, gauza barriak ikasi edo jakintza hobetuteko.

Bedia
Urri lehenengoaren 5etik 21era, Bedian erroldatutakoak eta 24tik aurrera Bedian ez dagozanak erroldatuta, 16:30etik 19:30era, Liburutegian emon daikie izena Udalak eratutako ikastaroak egiteko. Egurra lantzen, Pilates, Yoga, Zumba, Korru dantzak, Umeentzako euskal dantzak, Soinketa hipopresiboa, Ingelesa: mintza praktika umeentzat, Euskera ikastaroak, Eskulanak, Gimnasia erritmikoa, Taldean ibilteko aukerea, Adimen emozionala eta Esku pelota eta Pala ikastaroak osotuten dabe 2018-2019ko eskaintzea. Adimen emozionala ikastaroa zemendira artekoa da eta beste guztiak ikasturte osokoak.
Prezioai jagokienean, Taldean ibilteko aukerea doban da. Beste ikastaroen prezioa 50 eta 100 euro artean dago Bedian erroldatuentzat eta 100 eta 200 artean Bedian erroldauta ez dagozanentzat.

Dima
Urri lehenengotik abendura arteko ikastaroak hasiko dira egunotan Diman. Yogak, Eskulanak, Pilates-ek, Txi kung-ak, Entrenamentu funtzionalak, Gimnasia hipopresiboak eta Zumbak osotuten dabe Udalaren eskaintzea.
Taldeak aurrera eroateko gitxienez 8 persona apuntau behar dira eta gehienez 12. Leku kopurua baino persona gehiagok emoten badabe izena, zozketea egingo da eskatzaile guztien artean. Prezioak, 70 eta 100 euro bitartean dagoz Diman erroldatuentzat eta 90 eta 140 bitartean ez erroldatuentzat.

Lemoa
Urri lehenengoaren 5etik 12ra emon daiteke izena udaletxeko Kultura Zerbitzuan, Eskulanak, Informatika, Sukaldaritza sortzailea, Artisau jantzigintza eta jantzigintza sortzailea eta Irudiaren hobekuntza eta ukitu digitala ikastaroetan parte hartzeako. Lehenengo biak ikasturte osorako dira, hau da bagilera artekoak. Beste hirurak barriz, lehenengo hiruhilekoa hartuko dabe.
Euskereari jagokonean, Euskara eskolak eta mintza taldeetan izena hilaren 25era arte emon daiteke. Berbalagunen parte hartzeako, barriz, ikasturte osoan emon daiteke izena.
Ikasturtearen atzen hiruhilekoan, apriletik bagilera, Barreterapia eta Loreontzi-barazkigintza eta Lorezaintza ikastaroak egongo dira.Hastear dagoan 2018-2019 ikasturterako, ikastaro eta tailer eskaintza zabala egin dabe Arratiako udalak. Hona, Bedia, Dima eta Lemoakoak dakarguz. Guztira, ia 30 aukera, gauza barriak ikasi edo jakintza hobetuteko.

0
Arratia
2018/9/2
Antzerkia, bertsoak eta kirola Elizondoko andramarietan

Ikasturtea edo lanurtea hastear egon arren, urrietan jarraituko dabe hainbat auzunetan jaiak ospatuten. Urri lehenengoaren lehenengo hamabostaldi honetan, esate baterako, San Antolin (Sainduniak edo sandoniak) eta Andramariak ospatzen dira.
Sainduniak Dimako Oban ospatu ditue, antzerkia eta kirol jarduerakaz. Lemoatxen be, Baba Lehiaketea eta erromeria antolatu eben lemoaztarrak San Antolin jaiak ospatuteko. Hilaren 8an, Lemoako Elizondo auzunean ospatuko dabez andramari jaiak.

Elizondo (Lemoa) Andra Mari jaiak
Urri lehenengoak 7, barikua
19:00etan, umeentzako jolas eta tailerrak.
20:30ean, Zeaniko Uribe Taldearen antzezlana.

Urri lehenengoak 8, zapatua
12:00etan, mezea.
13:00etan, poteo musikatua "Kittu"gaz Bikandi tabernatik hasita.
15:00etan, bertso bazkaria. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita. Tiketak udaletxean salgai urri lehenengoaren 3ra arte. Kulturguneko plazan.
17:15ean, I. Andra Mari Futbol Txapelketea, Lemoako Harrobi Taldeko nagusiak, Arlonagusian.
20:30ean, poteo musikatua Taberna ibiltaria taldeagaz Elizondotik.

Urri lehenengoak 9, domekea
10:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Lemoako erlojupeko I. BTT lasterketea. Gaztetxeko aparkalekuan.

0
Artea
2018/9/1
Lizzies, On taldea jaietan eta Penadas por la ley taldea MerkArteako bezperan

Astegoien bi hartzean dabez Arteako jaiak. Lehenengoan, urri lehenengoaren 7tik 9ra, herriko jaiak dira, eta hurrengoan, MerkArtea.


Lehenengo astegoienean, Governors-ek, Desorek, Rockaleanek eta Los Zopilotes Txirriaos-ek eskainiko dabez kontzertuak; eta erromeriak eta kalejirak be ipiniko dabe musikea. Jai egitarauak oliaskoa eta tortillea jateko; kuadrillen olinpiadetan edo Play-backean parte hartzeako, edo magiagaz, esku peloteagaz eta euskal jantzakaz gozatuteko aukerea emoten dau.
MerkArtea Azoka egunaren bezperarako be, kontzertu kartel interesgarria prestatu dabe Artean. Izan be, metala, rock melodikoa eta punk musikea gozatuteko aukerea egongo hilaren 14ko gaubean. Lehenengo talde biak gehiago ezetu guran itxi deuskue Arratian; Lizzies taldea Dimetaleko bigarren edizinoan jotekoa zan, baina bertan behera geratu zan emonaldia abeslaria gaisotu egin zalako; eta On taldeko Itsaso Rodriguez-en gitarrea be entzun izan dogu Lemoan Itxaro Bordaren poemai musikea ipinten.
Baserriko produkturik onenak erosteko aukerea egongo da hurrengo eguneko azokan. Orduan be ez dira faltauko bertsoak eta musikea eta Arratiako musikariak izango dira protagonista; tartean, Bihotz Gorospe, Gontzal Mendibil, Juanma Labandibar eta Esti eta Olatz.

Urri lehenengoak 7, barikua
18:00etan, txupinazoa eta kalejirea herrian zehar Areatzako BatucAKKB batukada taldeagaz.
20:30ean, oilasko jana.
21:00etan, erromeria Joxe Mendizabalen eskutik.
22:00etan, umeen Play-backa.
24:00etan, Governors eta Desore taldeen kontzertuak eta DJ Buruz Buruka.

Urri lehenengoak 8, zapatua
Mozorro jai mexikarra
10:00etan, Tortilla Txapelketea plazan.
11:00etan, umeentzako puzgarriak eta jolasak frontoian.
12:00etan, kalejirea Musika Eskolako ikasleen eskutik.
14:00etan, tortilla dastaketea eta sari banaketea.
17:30ean, kuadrillen olinpiadak.
21:00etan, Rockalean taldea.
23:00etan, nagusien Play-backa.
24:00etan, Los Zopilotes Txirriaos-en kontzertua eta Luhartz taldeagaz erromeria.

Urri lehenengoak 9, domekea
11:00etan, esku pelotea frontoian.
12:30ean, euskal jantzak frontoian.
14:00etan, kopautxoa jubiladuentzat.
16:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
17:00etan, Patin eta Molto Txapelketak.
19:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria.
21:00etan, txokolatea.

Urri lehenengoak 14, barikua
14:00etan, jubiladuen omenezko bazkaria.
17:00etan, Imanol Ituiño magoa Kultur Etxeko Aretoan.
22:30ean, kontzertuak. Lizzies, On eta Penadas por la ley taldeak.

Urri lehenengoak 15, zapatua
MerkArtea eguna
10:00etan, MerkArtea azokearen hasikerea.
11:30ean, bertso-poteo musikatua. Oihana Iguaran, Jon Maia eta Orkresta elektrotxarangea.
20:30ean, I. Arratia Kantuan. Pantxoa Carrere, Bihotz Gorospe, Juantxu Urkiaga, Arantzarte Dantza Taldea, Durangoko koroa, Gontzal Mendibil, Iker Diez, Musika Eskolako umeak, Pauline eta Juliette, Pello Artabe, Juanpa Agirre, Juanma Labandibar, Esti eta Olatz eta Ibon Iza.
24:00etan, erromeria Tximeleta taldearen eskutik.

0
Zeberio
2018/8/27
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak eta Hesian taldea sandonietan

Abuztuaren 30ean hasi eta urri lehenengoaren 3ra arte, Zeberiok herriko jaiak ospatuko ditu. Egun horreetan, kontzertuak, kalejirak, erromeriak, pailazoak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak eta kirolak ondo pasetako aukerea eskeiniko deutsee edade guztietako zeberioztar eta hurreratutako guztiai.
Erromeriak Oxabi eta Jokaldi taldeakaz, elektrotxarangak, Hexen eta Hesian taldeen kontzertuak, EinGo Kantan ta Dantzan... musikeak herria hartuko dau jai egunetan. Eta beste motatako ikuskizunak be egongo dira, pailazoak eta antzerkia, berbarako. Lehiaketak, play-backa, gastronomia lehiaketak, eta abar; eta kirolak be ez dira faltauko.

Abuztuak 30, eguena
18:30ean, kuadrillen jaitsierea Zubibarritik plazara, animazinoa herriko trikitilari gazteakaz.
19:00etan, txupinazoa. Txubel eta Buruhandiak. Ponpak.
19:30ean, umeen jolasak.
21:00etan, EinGo Kantan ta Dantzan taldea.
21:30ean, herri afaria. Afalostean, EinGo Kantan ta Dantzan taldea.

Abuztuak 31, barikua
11:30etik 14:00ak arte, umeen parkea, puzgarriak.
13:00etan, kalejirea, herriko trikitilari gazteakaz.
14:00ean, bits Jaia.
15:00etan, jubiladuen bazkaria.
17:00etan, herriko jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
19:00etan, musikea Jokaldi taldearen eskutik
23:00etan, erromeria Oxabi taldearen eskutik.

Urri lehenengoak 1, zapatua
11:30ean, txirrindulari martxea umeentzat. Ibilbidea: Ermitabarri-Ugao-Zeberioko plazea. Alkartzeko eta ibilbide osoa egiteko Ermitabarrin 11:30ean, edo Ugaon 12:00etan. Aukerea dago edozein lekutan txirrindulari martxan sartzeako. Derrigorrezkoa izango da kaskoa eroatea. Txu-Txu trena ibilbide osoan joango da.
11:30ean, Txu-Txu trena.
13:00etan, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
14:00etan, Bakailao, Patata Tortilla eta Paella Txapelketak.
18:00etan, Guretzat fanfarria.
21:00ean, Play-backa. Erabiliko dan abestia pendrive baten grabau eta udaletxera eroan behar da, abuztuaren 29a baino lehen.
23:00etan, kontzertuak: Hexen, Hesian eta Fritanga elektrotxarangea.

Urri lehenengoak 2, domekea
12:00etan, kalejirea txistulariakaz.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XIX. urteurreneko mezea. Ondoren, barauskarria.
13:30ean, Etorki Dantza Taldea.
17:30ean, Zeberio eta inguruko Pelotari Gazteen Txapelketea.
20:30ean, antzerkia. Mungiako Antzerkizale Elkartearen eskutik Euskaratzen antzezlana.

Urri lehenengoak 3, astelehena
12:00etan, Gozatzera, egurrezko jolasak ume eta helduentzat.
13:00etan, poteoa Koldo eta Unai trikitilariakaz.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:00etan, pailazoak. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Borobilean antzezlana.
19:30ean, jaien amaierea.

0
Areatza
2018/8/19
Zea Mays, Kalakan eta Korrontzik joko dabe Areatzako jaietan

Areatzak beti izan dau musika zaletasun handia eta hori ikusten da jaietako egitarauan. Areatzako Bandak, Areatzako Danborradak, Areatzako Txistulariak eta batukadeak girotuko dabez jaietako 8 egunak. Txotxongiloak, Erraldoiak eta Buruhandiak be, ikusi ahal izango dira jantzan. Gaubetan barriz, kontzertu eta erromeriak. Beste batzuen artean, Zea Mays, Kalakan eta Korrontzi izango dira. Su artifizialak be ez dira faltauko urteroko zitara. Jaiak hasi orduko, aurreko egunean, Radiocrimen taldeak joko dau Motxo tabernan.

Abuztuak 23, eguena
14:00etan, txupinazoa. Ondoren, Txotxongilo, Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Banda eta Bizkaiko Gaiteroak.
17:00etan, Areatzako BatucAKKB batukada taldea.
20:00etan, Salbe herrikoia. Hilarion Eslavaren Salve Regina. Areatza eta beste herrietako lagun taldeen eskutik.
20:30ean, Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek taldea plazan.
23:30ean, XXV. Play-back Lehiaketea.
Jarraian erromeria Trikizio taldeagaz.
 
Abuztuak 24, barikua
06:00etan, mortero jaurtiketea.
11:00etan, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. Buruhandiak.
11:30ean, meza nagusia.
12:15ean, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. Buruhandiak.
12:30ean, Areatzako umeen jantza taldea eta Markina-Xemeingo Zerutxu Dantza Taldea.
13:30ean, kalejirea Areatzako trikitilariakaz.
18:00etan, eskupelota partiduak. Patxi Salbidegoitia eta Urtzi Amuriza vs Peio Zuloaga eta Gorka Goti; Mikel Beldarrain eta Peio Artola vs Ekhi Ziarrusta eta Josu San Sebastian; Ander Elezkano eta Endika Garcia vs Imanol Arrese eta Oier Etxebarria.
23:00etan, erromeria Altxa Porru taldeagaz.
02:30ean, txokolatea.

Abuztuak 25, zapatua
11:00etan, puzgarriak plazan.
18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea.
22:30ean, kuadrillen kalejirea eta suak. Areatzako kuadrillak, Area-tzako Danborrada, Zo-Zongó!! taldearen Psycho-Clown ikuskizuna, su artifizialak eta Pasai txarangea.
00:00etan, erromeria Garilak 26 taldeagaz.
02:00etan, Areatzako Danborradaren kalejirea.
 
Abuztuak 26, domekea
12:30ean, kalejirea Areatzako Trikitilariakaz.
13:30ean, Pintxo Lehiaketea Areatzako Tabernari Elkarteak antolatuta.
18:00etan, pala eta eskupelota partiduak. Pala kadeteak: Olatz Beitia eta Mairu Uriarte vs Bego Aldekoa eta Amaia Zuluaga; Eskupelota kadeteak: Iker Larrazabal eta Enaitz Arandia vs Anton Erkiaga eta Maren Emaldi; Pala nagusiak: Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz vs Yanira Aistorena eta Maite Ruiz de Larramendi.
21:30ean, Areatzako Banda eta Korrontzi Band.
 
Abuztuak 27, astelehena
11:30ean, arimen aldeko mezea.
13:00etan, hirugarren adinekoentzako kopaua.
14:00etan, Makailao Txapelketea.
16:00etan, Briska Txapelketea.
18:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
20:00etan, txokolatea txurroakaz hirugarren edadekoentzat.
22:00etan, Kalakan taldearen kontzertua Zubizarra plazatxoan.

Abuztuak 28, martitzena
13:45etik 14:30era, Paella Txapelketea (aurkezpena).
17:00etan, Tute Txapelketea.
20:00etan, Burrunba Elektrotxarangea.
23:00etan, kontzertuak: Mocker's, Zea Mays eta jarraian DJ Markelin.
 
Abuztuak 29, eguaztena
12:00etan, bits jaia.
16:00etan, Mus Txapelketea.
17:30ean, umeen play-backa.
18:30ean, Kolore Bonba Jaia DJ Ismak girotuta (erropa zaharrakaz joatea komenidu da).
22:00etan, kontzertu sorpresa Motxo Tabernan.

Abuztuak 30, eguena
11:00etan, xakea. Aldi bereko partidak Alfonso Romero maisu nagusiagaz.
20:00etan, Tortilla Txapelketea (aurkezpena).
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, jaien agurra eta azken txupina.

0
Zeanuri
2018/8/12
Kaotiko taldearen kontzertuak animauko dau Andra Mari bezperako gaua

Zeanuriko jaiai soinua, batez be herriko txistulariak ipiniko deutsee atzen 50 urteotan egin daben moduan. Txupina bota eta segiduan, hiru zubietatik egingo dabe kalejirea herriko trikitilariakaz batera, eta jaietako hurrengo hiru egunetan be, holan egingo dabe. Jaiai amaierea be holantxe emongo deutsie. Txistua eta trikitixea. Euskadiko Trikitilarien Txapelketea be jokatuko dalako herrian Andra Mari Egunean.
Rock puntua Kaotiko taldeak emongo deutse jaiai. Izan be, punk rock talde beterano honek kontzertua eskeiniko dau martitzen gauean.
Herrian antzerki talde bat izanda, antzerki zaletasuna dago Zeanurin eta jaietan be, urtero lez, antzerkia ikusteko aukerea egongo da. Arte eszenikoen eskeintza Murtziako UpArte konpainiak osotuko dau, ikuskizun akrobatikoa eskeiniz.
Lehiaketa gastronomikoak, herri bazkaria, kopaua eta txokolatea be ez dira faltauko.

Abuztuak 13, astelehena
08:00retan, Gorbeiara igoerea.
15:00etan, herri bazkaria.
19:00etan, txupinazoa eta hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
19:30ean, Elektrotxufla txarangea eta kuadrillen arteko jokoak.
21:30ean, "Zeani Loran" eta Jaietako Kartel Txapelketako sari banaketea.
22:00etan, antzerkia Uribeko eskolea, años 50.

Abuztuak 14, martitzena
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulariakaz.
11:00etatik 14:00etara, umeen jolas parkea.
13:00etan, herriko jubiladuentzako kopaua.
17:30ean, TOR magoa.
18:30ean, pelota partiduak plazako frontoian.
20:00etan, Salbea.
22:00etan, Play-backa. Ondoren Kaotikoren kontzertua eta erromeria Tximeleta taldeagaz.

Abuztuak 15, eguaztena
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:00etan, meza nagusia. Ondoren herriko txistulari eta trikitilariak, musikaz girotuko dabe plaza eta tabernak.
18:00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketea.
18:00etan, Futbol Txapelketako finala Zulaibarren.
20:00etan, UpArte Todo encaja ikuskizunagaz.
22:45ean, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana musika entzunaldia.

Abuztuak 16, eguena
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulariakaz.
11:00etan, meza nagusia.
11:00etan, sukaldarien egunari hasikerea, Paella, Marmitako, Tortilla eta Erroskilla Txapelketetan izen emotea.
13:45ean, paella, marmitako, tortilla eta erroskillen aurkezpena.
14:30ean, sari banaketea eta herri bazkaria plazan.
17:00etan, Zeanuriko III. Mus eta Briska Txapelketak. Izena plazan bertan emon behar da 16:30 baino lehenago.
19:00etan, III. Dantza Txapelketea.
21:00etan, erromeria Oxabi taldeagaz.
22:00etan, txokolatea danontzat eta ondoren, erromeriak jarraituko dau.
00:30ean, hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
Jaien amaierea.

0
Arratia
2018/8/1
Txartel personalizauagaz zabalduko da edukiontzi marroia

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) zati organikoaren gaikako bilketea hobetuko dau, giltzen ordez txartel personalizauko itxigailu adimendunak ipinita. Honetarako 77.650 euro inbertiduko dira, eta inbersinoa posible izango da Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntzari esker.
AUM aurrendari izan zan Bizkaian, edukiontzi marroia jarri ebanean zati organikoaren gaikako bilketarako. Bost urte emon ostean prozesua hobetuteko, urtea amaitu orduko edukiontzi guztien estalkien ordez txartel personalizauko itxigailuak ipintea dago aurreikusita.
Zati organikoaren hondakin begetalak gaika batzeako zerbitzua guztiz finkatu zan 2013ko urtailean, eta ha izan zan arlo horretako lehen esperientzia Bizkaian, eskualde mailan. AUMk emondako datuen arabera, gaur egun, 2.000 familia inguru dagoz izena emonda; hau da, Arratiako bizikidetza-unidadeen %30, eta uriguneetan bizi diranen %50.
Aldi berean, eta zati organikoaren kudeaketa egokia landa guneetara eta ortua edo-eta lorategia daukien etxebizitzetara be heldu daiten, etxeko konpostajea sustatzen dabil AUM. "600 familia baino gehiago dagoz izena emonda, eta familiok jaso ditue ja euren konposta egiteko jagokien prestakuntza eta jagokiezan baliabideak". Holan, etxeko konpostajearen edo autokonpostajearen bidez, lursailak daukiezan etxebizitzetan eta eskola zentroetan, urtero zati organikoko 100 tona baino gehiago kudeatzen dirala emon dabe jakitera AUMtik.

Izen emotea
Zerbitzura apuntetako eta beharrezko materialak (ontzia, boltsa konpostagarriak, giltzea eta aurrerago txartela) jasoteko interesa daukienak euren Udalera edo Arratiako Udalen Mankomunitatera jo leikie.

0
Arratia
2018/7/31
Formato txikiko jaiak hile osoan zehar

Abuztuan be, hainbat auzune eta ermita ingurutan ospatuko ditue jaiak. Jentetza handirik barik, batez be auzokoak batuko dira giro ederrean, trikitixearen soinua, barauskarria eta alkarren konpainiagaz gozatuteko. Herri kirolak, lehiaketa gastronomikoak eta erromeriak izaten dira ezinbesteko osagaiak.
Dimako Artaun auzuneko San Bizente jaiak, Zeberioko San Adrian Argiñao auzunean eta Zeanuriko Otzerimendiko sanjustoak dira oingo hileko lehenengo jaiak. Hilaren 10ean, San Lorentzo jaiak edo sanlontxoak, Bediako Murtatzan, Lemoako Azurrekan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Hilaren erdian, Igorren eta Zeberioganen. Hurrengo eguna be, San Roke hain zuzen be, jai eguna da leku askotan: Dimako Olazabalen eta Bediako San Roke ermitan, berbarako. Hilaren 24an, sanbartolomeak ospatuko ditue Igorreko Urkizun eta Zeberioko Urizarren.

Artaun (Dima)
Abuztuak 4, zapatua
19:00etan, txupinazoa.
19:30ean, txitxi-burruntzia.
20:00etan, Umeen Bola Txapelketea
21:00etan, Bola Txapelketea Lourdes Soraluze saria.
22:00etan, musikea.

Abuztuak 5, domekea
12:00etan, mezea.
13:30ean, triki-poteoa.
18:30ean, herri kirolak. Iparraldeko jokoak: Tubi eta Loiola; harrijasotzaileak: Jon Gisasola, "Zelai" eta Karmele Gisasola; azkolariak: Irati Astondoa eta Aitzol Atutxa.
20:30ean, trikitilariak, mozorro lehiaketea eta zozketea.

Abuztuak 6, astelehena
12:00etan, mezea.
12:00etan, umeen jolasak eta altxorraren bila.
12:30ean, Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea.
18:00etan, zunba.
19:00etan, Tortilla Txapelketea.
20:00etan, Igel Txapelketea.
21:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Otzerinmendi (Zeanuri)
Abuztuak 4, zapatua
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
14:30ean, auzo bazkaria.
17:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.

Abuztuak 5, domekea
13:30ean, paella eta tortillen aurkezpena eta sari banaketea.
15:30ean, Bola Joko Txapelketea.

Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, barikua
12:00etan, mezea Murtatzan; ondoren barauskarria eta trikitixea; Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea (bikoteko bat gitxienez herrikoa).

Azurreka (Lemoa)
Abuztuak 10, barikua
12:00etan, meza nagusia San Lorentzo ermitan; ondoren, barauskarria trikitilariakaz.
18:00etan, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.

Igorreko Udako jaia
Abuztuak 15, eguaztena
12:30ean, mezea.
13:25ean, barauskarria Goiko Plazan.
16:00etan, Briska, Mus eta Tute Txapelketak Beheko Plazan (bikote bakotxa modalidade bakarrera apuntau ahal izango da). Izen emotea, 15:30ean. Saria: euskal produktuen otzarea.
17:30ean, Igel Txapelketea. Izen emotea 17:00etan.
18:30ean, DJ Isma. Bitartean txokolatea.
Hilaren 17tik 19ra, Andra Mari futbol torneoa.

Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, eguaztena
Andra Mari Eguna
12:30ean, Txakolin Eguna.
18:30ean, antzerkia Salam.

Abuztuak 16, eguena
San Roke Eguna
08:30ean, ibilbidea Ilunbera.
12:00etan, meza nagusia.
13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.
16:30ean, Umeen Bola Txapelketea (6-9 urte).
18:00etan, umeentzako baloiak.
18:30ean, Olazabalgo begiradak argazki emonaldia.
19:30ean, txokolatea.
20:00etan, zozketea

Abuztuak 17, barikua
San Roke Txiki Eguna
14:00etan, auzo bazkaria.
Bazkalostean Kantu Bat Gara taldea.

San Antolin (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, domekea
12:00etan, mezea eta barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketea.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
Autobus zerbitzua egongo da 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

0
Lemoa
2018/7/14
Baltsen jeitsiera Ibaizabaletik eta mozorroak Lemoako jaietan

Aurten, Zaztaparrak Asti Taldeak emongo deutse hasikerea jaiai garagarrilaren 27an eta, txupinaren ostean, Mozorro Lehiaketan parte hartuko daben guztiak kalejiran joango dira Elizondoraino. Han izango da mozorroen balorazinoa eta sari banaketea. Jaiak 31n amaituko dira "Garsu" jaietako maskotea erreta. Bitartean, kuadrillan ondo pasetako eta umorez betetako ekintza ugari egiteko aukerea egongo da.
Ikusgarrienetakoa eta Lemoako jaietako ezaugarri nagusia dana, baltsen jeitsierea da. Tallerretako zubitik zubi barrira arte, baltsa koloretsuez beteko da Ibaizabal errekea eta originalenak saria izango dau.
Kontzertuai jagokienean, aitatu behar da MG Banda, Arratiako reggae-ska taldea, Riot propaganda eta The Ramones taldeari tributoa egiten deutsan Ramoñas bandea.

Segurtasuna
Segurtasuna bermatzeko, zapatu gauean, Elizondon, 22:00etatik 02:00etara, eraso sexistarik bako gunea egongo da, 23:00etatik 02:00etara, testing zerbitzua eta kotxea hartu behar ez izateko, herrietara bueltetako autobusa 02:30ean eta 05:00etan, Correos-etik urtengo da.

Garagarrilak 26, eguena
Kirol Eguna
16:30ean, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala. Kiroldegian.
17:00etan, Ping Pong Txapelketea eskolako patioan.
17:30ean, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala. Kiroldegian.
18:30ean, Eskupelota Txapelketearen finala beheko frontoian.
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketan finalak kiroldegian.
19:00etatik 20:00etara, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 27) eta Rally Umoristikoan (garagarrilak 30) parte hartzeako izen emotea kiroldegian. Aldez aurretik garagarrilaren 25era arte be emon daiteke izena kultura@lemoa.net helbidean.
Partiduak amaitutakoan kopaua parte hartzaileentzat eskolan.

Garagarrilak 27, barikua
Mozorro Eguna. Gaia: Unibersoa.
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupina eta Jaietako Kartel Lehiaketearen sari banaketea udaletxeko plazan
21:00etan, kuadrillen afaria kiroldegian, 18 urtetik beherakoentzat.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:00etan, kontzertua eta erromeria Elizondon. Ramoñas taldea (The Ramones taldearen tributoa), eta Tximeleta erromeria taldea.

Garagarrilak 28, zapatua
Gastronomia Eguna
11:00etan, puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
13:30ean, bits jaia eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Makailao Lehiaketetako lapikoen aurkezpena. Ondoren, herri bazkaria eskoletan.
17:00etan, Zaztaparrak eta Kroaziara doazen gazteak alkarlanean antolatutako tailerrak eta jolasak eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak kiroldegian.
19:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian. Baltsa guztiak batera urtengo dira eta amaieran alkar abordauko dabe.
20:30ean, sari banaketea Arlonagusia plazan.
20:00etan, jantzaldia Lotxo taldeagaz Arlonagusi plazan.
20:30ean, Tango, Bals eta Pasodoble Lehiaketea Arlonagusia plazan.
20:30ean, Sardina jana Arrantza eta Ehiza alkartearen eskutik Arlonagusia plazan.
23:00etan, kontzertua eta erromeria Elizondon. Riot propaganda eta Urrats erromeria taldea.
Goizaldean kopaua Elizondon.

Garagarrilak 29, domekea
Alkartasun Eguna
13:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkartearen eskutik, zinta lasterketea Elizondon.
18:30ean, txosnak antolatutako terraza eta Andoni Magoaren DesEquilibrado ikuskizuna txosnagunean.
20:00etan, Eusko labeldun oilasko pintxo dastaketea Elizondon. Batutako dirua AFESTA alkartearentzat izango da, Tourette sindromedun eta euren familientzat.
20:30ean, txosnak antolatutako kontzertua txosnagunean. Nomadak taldea.

Garagarrilak 30, astelehena
Play-back Eguna
18:00etan, Kuadrillen arteko Rally Umoristikoa Mailuki tabernatik hasita.
22:00etan, ume eta nagusien Play-back Lehiaketea Elizondon. Izen emotea Mailuki tabernan Rally Umoristikoa hasi aurretik.
23:00etan, kontzertuak Elizondon. MG Banda, Suaia eta Ama rebel taldeak.

Garagarrilak 31, martitzena
Euskal Jaia San Inazio plazan
11:30ean, XXI. Artisautza Azokea Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baselizan. Meza ostean, Durundi Barri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
17:30ean, diskofesta. Xaiborren ikuskizun barria Zortzikotxikia San Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat San Inazio plazan.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat San Inazio plazan.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat San Inazio plazan.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat San Inazio plazan.
21:00etan, "Garsu" erre Elizondon. Ondoren, zozketea.
Baserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.

0
Arratia
2018/7/8
Politika xenofoboak salatuteko Italiara joango da Mugak Zabalduz karabanea

Mugak Zabalduz karabaneak hirugarren biajea egingo dau oingo garagarrilean eta bertan, aurrekoetan lez, izango da arratiarrik. Garagarrilaren 13tik 22ra estadu osoko ekintzaileak Italiara joango dira, Europari mugak zabaltzeko eskatuten.
2016an Greziara joan ziran eta igaz Melillara. Aurten Siziliara joango dira, "momentu honetan Italia kakoa dalako Europak Afrikagaz dituan mugak kanporatzeko neurrietan: Libiagaz akordioak egin ditu, giza eskubideen urratzaile bategaz, eta gainera Italia Bruselak emoten dituan laguntzen hartzaile nagusia da" dino Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak. Gainera, gobernu barriagaz Italia "EBko politika hiltzaile eta xenofoboen erreferente bihurtu" dala dinoe.
Hilaren 18an Cataniara (Sizilia) heltzeako asmoa daukie eta hurrengo egunean elkarretaratzea egingo dabe hango portuan eta manifestazinoa Frontex-en egoitzara arte.

Errefujiadu Eguna Arratia
Bagilaren 20an Errefujiaduaren Nazinoarteko Eguna izan zan. Zeanurin, Lemoan eta Diman berbarako, paleak erabiliz hormairudiak pintau ebezan eta kaminoan ipini "sikeran herrian presentzia eukiteko" azaldu eutsan begituri Arantza Iruretagoiena Arratiako OEEko kideak.
Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformea sano aktiboa da eta Zierbenan be lagunduten dau. Han Albaniako migratzaile piloa dago Ingalaterrara doan ferry-a hartu guran. "Albanian ez dago etorkizunik eta gazteak alde egitea ebazten dabe. Euren helburua Ingalaterra da, albaniar komunidade handia dagoalako han. Bitartean, ferryan sartzean saiatzen dira eta Zierbenan dagoz". Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek migratzaile honeei jateko beroa eta dutxatzeko aukerea emoten deutse.
Horrezaz gainera, jai eta beste ekimenetan presentzia izaten dabe, "eskubide guztiak persona guztientzat" aldarrikatzeko.

0
Arratia
2018/7/8
Argazki Lehiaketea

Urtero lez, gure Argazki Lehiaketan parte hartu eta zuen biajeetan aterako argazkiak, irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaitue BEGITUk. Betiko lez, irabazleentzat sariak egongo dira.

Argazki lehiaketearen oinarriak:
1.- Parte hartzaileak: BEGITU Aldizkaria jasoten dauan edonor.
2.- Gaia: Argazkiak 2018 urtean egindako biajeetan edo oporretan egindakoak izango dira.
3.- Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.
4.- Nora bialdu: Argazkiak begitu@topagunea.com helbidera bialdu behar dira.
5.- Aurkezteko epea: 2018ko garagarrilaren 2tik urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztua eta urri lehenengoko zenbakietan argitaratuko dira batzuk.
6.- Epaimahaia: BEGITU Aldizkariko erredakzino taldeak osotuko dau.
7.- Epaia: Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean argitaratuko da.
8.- Lehenengo saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. Sari gehiago egon daitekez, epaimahaiak egoki jo ezkero.
9.- Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenak honeek oinarriok onartuten dabezala esan gura dau.

0
Arratia
2018/7/4
Trikitixa soinuak ermita inguruetan hile osoan zehar

Garagarrilean, Arratiako auzune eta ermita ugaritan ospatzen ditue jaiak. Izan be, santomasak, sankristobalak, santamañeak, sansegismundoak, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira oingo hilean eta izenpe horreetako ermiten inguruan ez da faltauko trikitixa soinu edo-eta barauskarririk.
Hilaren 3an, santomasak Areatzako Ospitalosten ospatuko dabez 12:00etan mezea eta 20:00etan parriladeagaz. Hilaren 10ean, San Kristobal eguna da eta patroiaren jaia aurreko astegoienean ospatuko dabe Igorreko izen bereko auzunean.
Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak, hilaren 14an ospatuko ditue aurten, oilasko errea janez, beste gauza batzuen artean. Ondoren, hilaren erdikaldean, Santa Marina, San Segismundo eta madalenak datoz. Santa Marina edo santamañe eguna 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dabe jai hau. San Segismundo eguna, Zeberioko Upo auzunean ospatuten dabe. Maria Madalenaren eguna, hilaren 22an da eta astegoien horretan Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuko ditue jaiak. Zeanuriko Ipiñaburun be, hilaren 21ean ospatuko dabez auzuneko jaiak, baita Santiago eta Santa Ana egunak be: mezaostean barauskarria egongo da ermita inguruetan.
Hilaren atzenengo zatian, Santiago eta San Inazio egunak daukaguz, hilaren 25 eta 31n hurrengoz hurrengo. Santiagoak Artean, Diman eta Lemoako Arrañon ospatuko dabez. Arrañon, mezaostean, barauskarria, azkora erakustaldia eta Igel Txapelketea egongo dira.
San Inazio Egunean, Lemoako San Inazio plazan ospatuko dabe lemoaztar guztiak. Izan be, Lemoako jaietako egitarauaren barruan dago. Horrezaz gainera, egun honetan Bizkaia osoan Gorbeiara igoteko ohiturea dago eta jaigiroa ez da faltauko inguruan.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 6, barikua
21:15ean, txupinazoa Akerbeltz taldearen eskutik.
21:30ean, parriladea.
22:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Garagarrilak 7, zapatua
12:00etan, Paella Txapelketarako izen emotea.
15:00etan, paellak aurkeztu.
17:30ean, Tortilla eta Makailo Txapelketetarako izen emotea.
18:30ean, Ibon Magoa.
19:30ean, tortillak aurkeztu.
20:00etan, makailoa aurkeztu.
20:30ean, Arantzarte jantza taldearen emonaldia.
23:00etan, MG taldearen kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
13:00etan, mezea.
13:30ean, azkolariak: Mendieta, Done eta Utxu.
14:15ean, Igel Txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.

Tallerreta eta Lemorieta (Lemoa)
Garagarrilak 14, zapatua
12:05ean, txupinazoa Tallerretan eta kalejirea auzunetik trikitilariakaz.
15:05ean, bazkaria.
17:05etik 19:05era, umeentzako puzgarria.
17:35ean, bingo musikala.
19:25ean, tortillen aurkezpena eta auzuneko piperren dastaketea.
19:35ean, Fidel, orkesta gizona.
22:35ean, oilasko erreak.

Ipiñaburu (Zeanuri)
Garagarrilak 21, zapatua
12:00etan, txupinazoa.
14:00etan, auzo bazkaria. Izena garagarrilaren 15a baino lehen emon 94 631 70 16 edo 660 897 783 telefonoan.
19:30ean, txokolatea.

Garagarrilak 25, eguaztena
Santiago Eguna
11:00etan, meza nagusia eta ondoren barauskarria.

Garagarrilak 25, eguena
Santa Ana Eguna
11:00etan, arimen mezea eta ondoren barauskarria.

0
Arratia
2018/6/28
Udan hilean behin aterako da BEGITU

BEGITU hamabostekariak, 22 zenbaki ateraten ditu urtean, beharginak oporrak hartu ahal izateko. Hau da, garagarrilean eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Aurten be holan izango da, eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo. Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 1ekoa izango da.
Urri lehenengoan, barriro be, hamabostero kaleratuko da BEGITU.

0
Dima
2018/6/24
Eskalada irakasteko alkarteak botako dau jaiai hasikerea emoteko txupina

San Pedro egunaren bezperan arrastiko zazpiretan botako dabe txupina, baina jaia eguerdian hasiko da umeentzako tailerrakaz eta frontoian eskaladea egiteko aukereagaz.


Eguenetik domekara arte, kontzertuak, erromeriak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak eta kuadrillen arteko lehiaketak, umorea eta ondo pasetako aukerak ipiniko dabez. Kirolai jagokienean, eskaladea nabarmendu gura izan dabe aurten. Izan be, Diman eskaladarako leku onak dagoz, eskalada egiten irakasten dauan alkarte bat be bai, eta Espainiako txapelduna Itziar Zabala be dimoztarra da.

Bagilak 28, eguena
12:00etan, umeentzako tailerrak eta serigrafia (bakotxak bere kamisetea ekarri).
17:30ean, eskaladea danontzat frontoi handian.
18:30ean, Pintxo Txapelketea ume eta gazteentzat.
19:00etan, txupina Ilunbe boulderra alkartearen eskutik.
Jantzak Gaztebarri taldeak.
Kuadrillen Lehiaketearen I. probea.
20:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketea.
22:30ean, erromeria: Zirkinik bez eta DJ Mozoilo.

Bagilak 29, barikua
12:00etan, San Pedro mezea.
13:00etan, 85 urtekoai omenaldia. Ostean jubiladuentzako bazkaria.
17:30ean, Talentu Lehiaketea.
18:00etan, Antxo eta Pantxa pailazoak.
19:00etan, Lasto Botatze Txapelketea.
21:00etan, esku pelota partidua eta plazako IV. Txapelketako finala.
22:30ean, Jantza-Play-backa.
23:30ean, kontzertuak: Houston pub, Sutan eta DJ Ibon.

Bagilak 30, zapatua
11:30ean, duatloia.
13:00etan, Otxote Muñatones.
17:00etan, puzgarriak.
18:00etan, Dimako pelota eskolako finalak.
19:00etan, Zaratak 18 elektrotxarangea. Bitartean, kuadrillen arteko jolasak eta buruhandiak.
22:00etan, kontzertua: Rockovers.
24:00etan, euskal errepresaliaduen giza eskubideen aldeko ekitaldia.
00:30ean, kontzertua: Los zopilotes txirriaos.
02:00etan, erromeria: Akerbeltz.

Garagarrilak 1, domekea
11:00etan, Patinajea, molto... ginkanea frontoi handian.
12:00etan, goitibera jeitsiera herrikoia plazan.
13:00etan, Sagardole runba taldea.
14:30ean, Paella Lehiaketea.
Ondoren, herri bazkaria, paella jana eta kantaldia, Kantu bat gara taldeagaz batera.
18:30ean, bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Miren Artetxe. Gai jartzailea: Amaia Aurrekoetxea.
Jaietako zozketea.
20:30ean, antzerkia: Ez dok hiru (Patxo Telleria eta Mikel Martinez).
21:30ean, kuadrillen agurra eta txokolatea.

0
Arantzazu
2018/6/24
Hesian eta Trikizio taldeak animauko dabe San Pedro eguneko gaua

Arantzazuko jaietako txupina Juanti Menikak botako dau bagilaren 29an, 19:00etan, baina jaigiroa lehenagotik sumatuko da herrian. Egun horretan izango dira kontzerturik garrantzitsuenak, Hesian eta Trikizio taldeen eskutik. Hurrengo egunean, paella eta tortillen usainak, herritarrak batuko ditu giro ederrean. Domekan barriz, pelota jaialdia aitatu behar da. Patri Espinar, Kolonbian 2017an jokatu zan munduko txapelduna eta Amaia Alday, Olatz Arrizabalaga eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra neurtuko dira.

Bagilak 28, eguena
19:00etan, Mallabiko Jasokunde Abesbatza eta umeen abesbatzak eleizan. Lagunen artean (Mallabia) eta Maiztegi Herri Eskolearen Abesbatza (Iurreta).

Bagilak 29, barikua
12:30ean, mezea.
14:00etan, jubiladuentzako kopaua plazan. Eguraldi txarra egin ezkero, frontoian.
18:00etan, Areatzako batukadea plazan.
19:00etan, txupinazoa eta pregoia. Buruhandiak eta batukadea.
20:00etan, Larrain dantza.
20:30ean, Futbolin Txapelketea Herriko Tabernan.
23:00etan, Hesian eta Trikizio taldeen kontzertuak. (Etxera bueltetako autobusa 03:30ean).

Bagilak 30, zapatua
12:00etan, Mus Txapelketea Herriko Tabernan.
12:30ean, Txinga eroate eta Igel Txapelketea plazan.
14:30ean, Paella eta Tortilla Txapelketak plazan.
18:00etan, Play-backa plazan.
19:00etan, Mus Txapelketako finalak.
21:30ean, Bidean taldeagaz erromeria eta pijama jaia.

Garagarrilak 1, domekea
10:30ean, mezea.
10:30etik 13:30era, puzgarriak frontoian.
13:00etan, frontoiko aparkalekuan bits festa.
16:30ean, pelota jaialdia.
Eskupelotea:
Umeak: Aburto-Delgado (Arantzazu) vs Eguzkiza-Etxebarria (Igorre).
Nagusiak: Patri Espinar-Amaia Alday vs Olatz Arrizabalaga-Maite Ruiz de Larramendi.
Palea:
Gazteak: Arana-Anton (Arantzazu) vs Salzedo-Castañeda (Zaratamo).
18:30ean, ginkana orienting herritik zehar.
19:30ean, bingoa eta txokolatea plazan.

0
Ubide
2018/6/16
Arbola ipiniko dabe plazan sanjuanetan

Tradizinoari eutsiz, aurten be arbolaren bila joango dira basora Ubideko herritarrak, gero arbola plazan altxau eta bertan egongo da jaietan. Sua be biztuko dabe San Juan bezperan ilundu bezain laster, 22:00etan, eta ondoren kontzertua eta erromeria egongo dira.

Bagilak 22, barikua
17:30ean, arbolaren bila.
19:00etan, arbola altxau plazan.Ondoren, herri afaria frontoian. Menua: patatak errioxar erara, solomoa piper gorriakaz eta hostore-pastela. Edateko: ardaua, ura eta kafea. 15 euro, umeak 12. Izena Jubiladuenetan edo Batzokian emon behar da bagilaren 17a baino lehen.
23:00etan, erromeria Parrapas taldeagaz.

Bagilak 23, zapatua
12:30ean, herri kirolak.
18:00etan, Ubideko umeen zirkua.
19:30ean, triki-pintxo-poteoa txosnatik.
22:00etan, San Juan sua.
Ondoren kontzertua Duluth taldeagaz eta erromeria Joxpagaz.

Bagilak 24, domekea
10:30ean, puzgarriak.
12:30ean, kopaua eta Big Band taldea.
18:00etan, pelota partiduak.

0
Arratia
2018/6/15
Sanjuanak eta sanpedroak auzuneetan be ospatuko dira

Beste leku askotan legez, Arratian be suak biztuten dira San Juan bezperako gauean udako solstizioa ospatuteko. Bedian eta Ubiden sanjuanetan izaten dira herriko jaiak eta herri horreetan plazan biztuko dabez suak. Jaietako ezinbesteko jarduerea da. Baina Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin be biztuko dabez suak eta herritarrak inguruan batuko dira, gauari eta bizitzari magia apur bat emon guran.
Arantzazun, sua 22:30ean biztuko dabe, baina etxonaldia arintzeko-edo, 20:30ean sardina jana egingo dabe plazan. Areatzan, 21:00etan batuko dira billaroztarrak sardinak eta urdaia jateko eta ondoren 22:15ean, Zirkozaurre konpainiaren Akelarre ikuskizuna egongo da plazan, 23:00etan sua biztuko dabe Zubizarran. Artean, Santamañen da hitzordua.
Igorreko San Juan azunean, Dimako Oban eta Zeanuriko Altzuagan be sanjuanak ospatuko dabez. Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.

Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 23, zapatua
21:00etan, sardina jana, txokolatea eta San Juan sua. Ondoren musikea eta trikitilariak.

Bagilak 24, domekea
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
12:45ean, bertsolariak eta zozketea.
13:15ean, jantzariak.
18:30ean, bola jokoa eta umeentzako jolasak.

San Juan (Igorre)
Bagilak 22, barikua
19:00etan, txupinazoa. Ondoren, Kantu Lehiaketea eta pintxo potea.
22:00etan, erromeria Joselu anaiak taldeagaz.

Bagilak 23, zapatua
18:30ean, sardina jana, Ardoa barrura fanfarriagaz eta trikitilariakaz.
22:00etan, San Juan sua.
22:30ean, su artifizialak.

Bagilak 24, domekea
12:00etan, mezea eta trikitilariak.

Undurraga (Zeanuri)
Bagilak 29, barikua
11:00etan, mezea eta Aitor Mendiluze bertsolaria. Ondoren barauskarria.
18:30ean, herri kirolak.
21:00etan, auzo afaria. Ostean DJ Zirkin Txatonean.

Bagilak 30, Zapatua
11:00etan, Tortilla Txapelketea. Ondoren, auzo bazkaria Txatonean.
13:00etan, Undurragako frontoiaren inaugurazinoa.
17:00etan, Eskupelota Txapelketako kanporaketak.
20:30ean, txitxiburduntzia eta jarraian erromeria Diversion taldeagaz.

Garagarrilak 1, domekea
11:00etan, mezea. Ondoren, txistulariak eta barauskarria.
13:30ean, poteoa Txatonean eta Igel Jaurtiketa Txapelketea.
17:00etan, umeentzako puzgarriak eta Txapel Jaurtiketa Txapelketea.
18:00etan, Pelota Txapelketako finalak eta sari banaketea.
20:00etan, zozketea eta jaien amaierea txokolateagaz.

0
Bedia
2018/6/15
Sua eta kontzertuak San Juan bezperako gauan

San Juan bezperako gauerdian biztuko dabe sua Bedian, gau laburra argitzeko. Horixe da sanjuanetako momenturik bereziena, baina ez bakarra. Izan be, bost egunetako jai egitaraua prestatu dabe Bedian. Sua biztuteko orduari jantzan etxongo deutsie bediaztarrak eta hurreratutakoak MC Ziztada eta Governors taldeen kontzertuakaz.
Erromeriak be ez dira faltauko. Barikuan, Lehian taldea egongo da; zapatuan, Gauargi eta Oxabi, eta domekan Jokaldi.
Horrezaz gainera lehiaketa gastronomikoak, karta-joko lehiaketak, pelota partiduak, umeentzako puzgarriak eta beste hainbat ekitaldi egongo dira.

Bagilak 17, domekea
10:00etatik 14:30era, XVIII. Eskulangintza eta elikagaien azokea.
12:00etan, Arratia kantuz.
14:00etan, Bediako jubiladuen bazkaria.

Bagilak 22, barikua
20:00etan, jai hasikerako pregoia eta txupinazoa trikitixaz alaituta. Sardina jana.
21:00etan, Jauziri Bediako jantza taldea.
22:00etan, herri afaria.
23:30ean, erromeria Lehian taldeagaz. Tartean Play-backa.

Bagilak 23, zapatua
12:00etan, Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, Paellak aurkeztu.
16:30ean, erromeria Gauargi taldeagaz.
17:00etan, bazkalosteko "Bingoa kantuz kantu".
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
17:00etan, umeentzako tailerrak.
20:00etan, IX. Igel Txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
22:30ean, kontzertuak: MC Ziztada eta Governors taldeak; erromeria Oxabi taldeagaz.
24:00etan, San Juan sua.
Etxera bueltetako autobusak 02:30ean eta 05:00etan.

Bagilak 24, domekea
San Juan eguna
11:00etan, meza nagusia.
12:00etan, Bediako pelota eskolako umeen erakustaldia. Gomazko paleta: neska nagusiak. Eskupelota: mutil nagusiak.
12:00etan, pote eta pintxo txosnetan.
12:00etan, antxinako auto eta motorren erakusketea.
15:00etan, II. Bediako Slaloma, Club Automovilistico Bizkaiak antolatuta, San Lorenzo poligonoan.
18:00etan, bertso saioa.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Bagilak 25, astelehena
12:00etatik 13:30era, puzgarriak eta jokoak.
16:30etik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXIII. Briska Txapelketea. (Bikotekide bat behintzat, Bediakoa).
18:30ean, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:00etan, tortillak aurkeztu.
20:30ean, txokolatea jaiai amaierea emoteko.

0
Arratia
2018/6/7
Errogatibea Urkiolara bagilaren 16an

Tradizinoari jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan, hilak 16, Arratiako eleizak errogatibea antolatu dau Urkiolan. Aurten, Arteako parrokiak daroa ardurea.
Urtero lez oinez edo autobusez egin ahal izango da Arratiatik Urkiolarainoko bidea.
Oinez doazanak 06:00retan urtengo dira Dimako plazatik eta 07:30ean Igorretik eta Zeanuritik; Igorrekoak San Antonio ermita ondotik eta Zeanurikoak San Antonio txikerra ermitearen ondotik. Autobusen ordutegien barri parrokietan emongo dabe.
Aurten, "Jaunari kanta, ona da-ta!" lemapean ospatuko da. Zeanuritik Urkiolarako ibilbidea markau egin dabe, ibilbidea beste egunen baten be egin ahal izateko. Artean eta Igorren bertako jubiladuen alkarteak egin dabe deialdia.
Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) laguntza emoten dau errogatibea egiteko.

0
Arratia
2018/6/7
Jaietarako gaubeko autobus zerbitzua ipiniko da martxan

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, jaietarako autobus zerbitzua ipiniko dau doban. Arratia, Amorebieta-Etxano eta Galdakaoko 3.000 gaztek baino gehiagok erabili ahal izango dabe zerbitzua.
Autobus zerbitzua bagilaren 9an jarriko da martxan, Igorreko jaietan, eta urri lehenengora arte, Galdakaoko jaiak izan arte, egongo da martxan. Amorebieta-Etxanoko jaietatik bueltetako aukerea be eskeiniko da, garagarrilaren 14an, 20an eta 21ean.
Guztira, Arratiako "Gau-Txoriak" 59 biaje egingo ditu. Urtekera ordua 02:30ean eta 05:00etan izango da; Arantzazu eta Arteako jaietan, aldiz, zerbitzu bakarra egongo da, 03:30ean. Autobusak ohiko autobus geralekuetatik urtengo dira herri gehienetan, baina Amorebieta-Etxanon, anbulatoriotik; Lemoan, posta zerbitzuaren ondotik eta Galdakaon Laboral Kutxatik urtengo dira autobusok.

0
Igorre
2018/6/4
Akelarre, Gozategi, The Cherry Boopers eta Las Fellini Igorreko jaietan

Kuadrillak argazkia egingo dabe txupina bota eta segiduan, Igorreko jaietan parte hartzeako kuadrillak ezinbestekoak diralako. Bariku eta zapatuko gaubetan, kontzertuak eta erromeriak gaupasak egiteko gogoa biztuko dabe. The Cherry Boopers, Pakean utzi arte, Akerbeltz, Akelarre, Zirkinik bez, MG, Oxabi, Zeinke, Gozategi eta Isma dj lanetan, animauko dabez gaubak.
Egunez, txarangak, lehiaketak eta janak, beste gauza askoren artean, animauko dabez Igorreko kaleak.

Bagilak 8, barikua
17:00etan, Kuadrillen Arteko Estandarte Lehiaketea.
17:00etatik 18:00etara, umeentzako jolasak Goiko Plazan Zaztaparrak-en eskutik.
18:00etan, Larrain jantza Goiko Plazan.
19:00etan, andra kirolariak txupina botako dabe. Ondoren, kuadrillen argazkia.
20:00etan, kuadrillen arteko Konkis Froga Goiko Plazan eta Elektrotxufla elektrotxarangea.
23:00etan, kontzertuak: The Cherry Boopers, Pakean utzi arte (Hertzainak taldearen tributoa) eta Akerbeltz.
00:00etan, Zu bai Zu herrikoia.

Bagilak 9, zapatua
08:30ean, Igorreko ermitetatik kantu bira Jubiladuen eskutik. Urtekerea Jubiladuen txokotik.
10:00etan, rugbya:14 urte azpiko Euskal Herriko 6 selekzinoen Txapelketa Nagusia Urbieta zelaian.
12:00etan, Paella eta Pintxo Txapelketea txosnagune ondoko landan. Eguraldia txarra bada txosnagunean.
13:00etan, erreka jaitsierea.
14:30ean, pintxoen aurkezpena.
15:00etan, paellen aurkezpena.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa 105eko Rugby Zelaian.
20:00etan, Ttek elektrotxarangea.
20:00etan, Luis Iruarrizaga Abesbatza, Zamudioko Korala eta Portugaleteko Korala, Lasarte Aretoan.
22:45ean, preso eta igeslarien aldeko ekitaldia txosnagunean.
23:00etan, kontzertuak: Akelarre eta Zirkinik bez.
   
Bagilak 10, domekea
Goizean, Gure Esku Dagok antolatutako giza katea.
11:00etan, txirrindulari lasterketea: XXIV. San Antonio Saria.
13:30ean, Kantu bat gara herrian zehar.
14:30ean, kantu-bazkaria txosnagunean (bakotxak etxetik eroandakoagaz).
20:00etan, Zu bai Zu 2ko ongi etorri koktela eta show ikusgarria.
21:30ean, Zu bai Zu 2. Talentu Lehiaketako finala.
 
Bagilak 11, astelehena
18:30ean, Zunbatoia.
21:00etan, Las Felliniren helduentzako ikuskizuna Lasarte Aretoan.

Bagilak 12, martitzena
16:30ean, umeen karaokea txosnagunean.
19:30ean, Arantzarteko umeen jantza saioa Goiko Plazako frontoian (eguraldi txarra egiten badau txosnagunean).

Bagilak 13, eguaztena
10:30etik 13:30era, puzgarriak.
11:00etatik 14:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
12:30ean, mezea San Antonio ermitan.
17:00etatik 19:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
17:00etan, gaztetxoen kuadrillen arteko oka erraldoia.
17:30ean, Irrien plaza ikuskizuna txosnagunean.
18:00etan, kuadrillen arteko ginkana umoretsua.
19:00etan, Astrapalea Rock Eskolaren kontzertua txosnagunean.
21:00etan, Jauria antzezlana Kultur Etxean.

Bagilak 14, eguena
17:00etan, umeen Play-backa Kultur Etxeko plazan. Euria bada txosnagunean.
18:00etan, Arratiako Musika Eskolearen emonaldia Kultur Etxean (lehenengo emonaldia).
18:30ean, USBpoteoa txosnagunean hasita.
19:30ean, Arratiako Musika Eskolaren emonaldia Kultur Etxean (bigarren emonaldia).
21:00etan, herri afaria txosnagunean. Mozorro gaia: munduko jantzak. Tiketak, Gau Loran eta Arratiko Zekorrak Rugby Tabernan. Ondoren "Bingo gaupaseroa" trabestiakaz.
 
Bagilak 15, barikua
11:00etan, Inazio Zubizarreta Herri Ikastetxeko triatloia.
17:00etan, Tortilla eta Makailao Txapelketea txosnagune ondoko landan. Eguraldia txarra bada txosnagunean.
18:30ean, tortillen aurkezpena.
19:00etan, makailaoen aurkezpena.
19:30ean, Havana 537, mojitoak eta musika kubatarra, txosnagune ondoko landan.
21:00etan, Matraka elektrotxarangea.
23:30ean, kontzertuak: MG eta Oxabi.

Bagilak 16, zapatua
10:00etan, Kadeteen txirrindulari lasterketea.
11:00etan, Rugby inklusiboa 105eko Rugby Zelaian.
12:00etan, serigrafia tailerra Torontilegaz Kultur Etxeko parkean.
17:30ean, pelota partiduak Goiko Plazako frontoian. Eguraldia txarra bada kiroldegian.
Markel Basilio eta Ibai Cimadevilla vs Gutierrez eta Villanova.
Agirre eta O. Etxebarria vs Mikel Goñi eta Otxandorena.
17:30ean, Umore Rallya txosnagunean hasita.
18:30ean, Ein GO Kantan eta Dantzan taldeagaz kantu poteoa AZ Rugby Tabernan hasita.
23:00etan, kontzertuak: Zeinke, Gozategi eta DJ Isma.

Bagilak 17, domekea
13:00etan, Areatzako Banda.
14:45ean, jubiladuen bazkaria eskoletako aterpean.
19:30ean, jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketetako sari banaketea Kultur Etxeko parkean. Eguraldia txarra bada txosnagunean.
Jarraian, Jokaldi AMEren eskutik Kultur Etxeko parkean. Eguraldia txarra bada txosnagunean. Bitartean, Kuadrillen olinpiaden sari banaketea. Amaituteko, txokolatea.

0
Zeberio
2018/6/3
Mozorroak eta umorea Ermitabarriko jaietan

Bariku arrastian txupina bota eta umorez betetako jai astegoienari emongo deutsie hasikerea Zeberioko Ermitabarrin. Erromeriak, kontzertuak, herri kirolak eta mota askotako lehiaketak batu ditue egitarauan. Zapatu gaubean, 1980ko hamarkadako jaia egongo da eta antolatzaileak sasoi horretako jantziakaz janzteko animau gura ditue zeberioztarrak. Onenarentzat saria egongo da.

Bagilak 3, domekea
09:00etan, Zeberio XTrem BTT eta Trail martxea.

Bagilak 8, barikua
18:00etan, txupinazoa.
18:30ean, pelota partiduak.
20:00etan, Patata Tortilla Txapelketea.
20:30ean, sari banaketea.
21:00etan, sardina jana.
21:30ean, erromeria Parrapas taldeagaz.

Bagilak 9, zapatua
12:00etan, puzgarriak eta umeen tailerrak.
13:30ean, poteoa.
14:30ean, herri bazkaria.
15:30ean, plater tiroa.
16:00etan, puzgarriak eta umeen tailerrak.
18:00etan, lurretik zerura kutxen eskaladea. Sariak egongo dira parte hartzaileentzat.
18:30ean, boloak.
19:30ean, herri meriendea.
20:00etan, Elektro Txufla kaleko bandea.
22:00etan, Ou Mama! Talde umoristiko musikala.
01:00etan, txokolatea.

Bagilak 10, domekea
12:00etan, helduen pato lasterketea.
12:15ean, umeen pato lasterketea.
13:30ean, herri kirol jaialdia. Inaxio Perurena eta Asier Pellejero.
18:30ean, kontzertua Mamagigis taldeagaz.

Bagilak 13, eguaztena
12:30ean, mezea ermitan.
13:00etan, kopaua.

0
Arratia
2018/6/3
Gure Esku Dago taldeak jaia antolatu dabe Igorren giza katearen osterako

Bagilaren 10ean, Gure Esku Dagok, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituan giza katea antolatu dau Euskal Herriaren estatus politikoaren inguruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Donostian hasi eta Bizkaia zeharkatuz, Gasteizen amaituko da. Giza kateak 202 kilometro izango ditu eta egin ahal izateko 100.000 lagun inguru behar izango dira.
Arratiatik ez da pasauko, baina arratiarrak parte hartuko dabe eurei egokitutako kilometroetan. Zornotza inguruko lau kilometro dira. Areatza, Zeanuri eta Arteakoak 101. kilometroan egongo dira, Dimakoak 102. kilometroan, Igorre eta Arantzazukoak 103. kilometroan eta Lemoa eta Bediakoak 104. kilometroan.
Giza katea 12:00etatik 12:30era izango da. Antolakuntzak, 10:30ean bakotxa bere kilometroan egotea eskatzen dau, 11:30ean kilometroa osotuta eta dana prest egoteko. Giza katea zuzenean transmitiduko dau EITBk hainbat saio berezitan.
Bakotxa jagokon lekura joateko autobusak ipini ditu Arratiako Gure Esku Dagok eta kotxean doazanai zein aparkalekutan itxi behar daben kotxea esango deutsee. Kotxez doazanak, kotxearen kristalean eta ikusgai, jagokien kilometro zenbakia eroan behar dabe. Izena emoteko eta giza katearen informazino guztia jasoteko mahaiak egoten dira herrietan; Areatzan, Zeanurin eta Lemoan, bariku arrastietan, eta Diman domeka goizetan, esate baterako.

Jaia Igorren
Giza katearen ostean, parte hartu daben arratiarrak alkarregaz ospatuteko aukerea izan dagien, Gure Esku Dagokoak jaitxoa antolatu dabe Igorren. Bazkalaurretik Kantu bat gara taldeagaz, kantu poteoa egingo dabe Errugbi tabernan hasita. Bazkari herrikoia, bakotxak eroan dauanagaz txosnagunearen ondoan dagoan errugbi zelaiaren ondoan egingo dabe. Bazkalostean, jantzak eta herrien arteko kirol probak egongo dira.

0
Areatza
2018/5/30
Areatzako nazinoarteko musika eta garagardo jaialdia martxan da

Musik and Beer, blues, country, rhythm & blues eta Estadu Batuetako folk musikea, eta Euskal Herrian egindako garagardoen jaialdia, hilaren lehenengo egun bietan izango da Areatzan. Aurten, gastronomiari garrantzia handiagoa emon gura izan deutsie eta food truck-a, baserriko hanburgesak, ketutako produktu eta txokolate eta garagardo maridajea be egongo dira. Karabanentzako gunea eta karpea be aurreikusi dira jaialdira doazanentzat; eguraldi txarra egin ezkero jentea busti ez daiten. "Igazko balorazinoaren ostean, aurten gure apustua handiagoa da, musika aldetik etorkizun handiko jaialdia lortzea da gure helburua" dinoe antolatzaileak.

Bagilak 1, barikua
18:00etatik aurrera, Sandra Lejarzaren baserriko hanburgesak dastatzeko aukerea plazan.
19:00etan, kaineruen irekierea eta prost!
19:15ean, The Old Timey String Band.
21:00etan, A Contra Blues.
23:00etan, The Buttshakers.

Bagilak 2, zapatua
12:30ean, Bilbaomusika eta Zubiaur Musika Eskolako ikasleen kontzertua errekako pasealekuan.
13:00etatik aurrera, "Eskatza ta mahatsa" food truck-a eta Sandra Lejarzaren baserriko hanburgesak dastatzeko aukerea plazan.
14:00etan, ketutako produktuen (Keia) eta garagardo (Beerbao) maridajea errekako pasealekuan. Prezioa: 15 euro.
14:45ean, Kaitxo txokolate eta garagardo (Beerbao) maridajea errekako pasealekuan. Prezioa: 15 euro. Maridaje biak eginez gero 25 euro.
16:00etan, koktelak prestatzen aditua dan Jessica Gilen (Txinuk taberna Algorta) bertako edabeakaz egindako konbinau klasikoak eta garagardodunak dastatzeko aukerea.
17:00etan, Munduko II. Garagardo Kupelen Jaurtiketa Lehiaketea.
18:00etan, Confluence.
20:00etan, Anaut.
22:00etan, Laurence Jones.
24:00etan, Priscilla Band.
Martin Ortega Muro Areatzako marrazkilariak taldeen irudiak egingo ditu zuzenean.

0
Arratia
2018/5/30
Alderdikideen eguna Bedian ospatuko dau aurten EAJ-PNVk

Bagilaren 2an, Arratiako EAJ-PNVk alderdikideen eguna ospatuko dau Bedian. Urtean-urtean Arratiako EAJ-PNVk, topaketa egun bat antolatuten dau alderdikideak alkartu daitezan eta euren mezu politikoa herrian zabaltzeko. Ekitaldi politikoa egin eta jai giroan ospatuten dabe eguna. Eguerdiko 12:30ean izango da ekitaldi politikoa. Bertan, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak egingo dau berba.
Egunari jaigiroa emoteko umeentzako puzgarriak eta antxinako argazkiak biltzean dituan argazki erakusketea egongo dira Bedian.

0
Igorre
2018/5/30
Basauntz auzuneko jaiak bagilaren lehenengo astegoienean

Igorreko Basauntz auzunekoak bagilaren lehenengo bariku-zapatuan ospatuten dabez jaiak. Aurten, zine emonaldia egongo da barikuan, hilak 1 eta hurrengo eguna izango da jaietako egun handia. Musikea, umeentzako jolasak eta Tortilla eta Paella Lehiaketak ez dira faltauko. Antxinako zaporeak errekuperauko dabez tortilla eta paella lehiaketetan, sua egurragaz egin behar da-eta.

Bagilak 1, barikua
21:30ean, film emonaldia Errementari Gezalako plazan. Hurreratzen diranentzako txokolatea egongo da.

Bagilak 2, zapatua
11:00etan, argazki erakusketea, Lehena eta oraina.
11:30etik 12:00etara, Tortilla eta Paella Lehiaketetarako izena emon.
12:00etan, umeentzako tailerrak.
14:00etan, tortillak aurkeztu.
14:30ean, paellak aurkeztu.
16:30ean, umeentzako Altxorraren bila.
16:30ean, Mus eta Briska Txapelketetarako izena emon.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
19:30ean, Arantza eta Pantxogaz kontzertua.

0
Lemoa
2018/5/29
Lemoako Euskal Jaia bagilaren 2an

Zazpigarren aldiz, bagileko lehen zapatuan Euskal Jaia antolatu dau Lemoako Jai Batzordeak herriko kuadrillakaz adostuta. Janak eta edanak izango dabe protagonismoa. Izan be, poteo bik eta bazkariak osotuten dabe eguneko egitaraua.
Eguerdiko poteoa 13:00etan hasiko da Kresala tabernatik, Kli-k txarangeak lagunduta. Bazkari herrikoia 15:00etan izango da udaletxeko plazan eguraldia ona bada eta eskolako aterpean euria egiten badau, eta arrastian, 19:30etik aurrera, "Euskal kultura poteoa" deitu dabena egongo da Mailuki tabernatik hasita. Euskal kultureagaz loturea daukien jokoak izango dirala dinoe udal iturrietatik.

0
Artea
2018/5/28
Arteaztarren kultura ugaritasuna ezetuten

Arteaztar barrien jatorrizko lurraldearen egoera politikoa, gastronomia, musikea, jantzak eta kulturea ezetuteko aste interkulturala antolatu dabe. Maiatzaren 28an hasi zan eta bagilaren 3ra arte luzatuko da. Hauxe da bagileko egitaraua.

Bagilak 1, barikua
19:00etan, kafe solasaldia Mundutik Arteara Herriko Bentan. Arteaztar barrien jatorrizko herriak (Busumala, Khaenifra/el-kbab, Castillejos, Totonicapan).

Bagilak 3, domekea
12:30ean, Zeanuriko Etzanderak jantza taldea plazan.
13:00etan bermut kontzertua. Afrikako musika eta jantza Kawadeni taldea plazan.
17:30ean, Ongi etorri lagun antzerkia plazan.

0
Lemoa
2018/5/20
Andren osasunaren aldeko Mila Herrikoia Lemoan

Maiatzaren 27an andren osasunaren aldeko eguna dala eta, Lemoako Udalak, osasuna eta kirola buztartuz, milia herrikoia antolatu dau. Lasterketaldia 12:00etan abiatuko da Karabie Gaztetxearen paretik eta partaideak milia batek dituan 1.609 metroak egingo ditue galapan.
Edonork hartu daike parte; andrak zein gizonak; gazteak zein zaharrak; atletak, amateurrak edo hain sasoi onean ez dagozanak. Izan be, helburua espazio publikoan kirola egitea eta ondo pasetea da, kirolak eta ondo paseteak bizi kalidadea hobetuten dabe-eta.

Osasun eskubidea
Bizitza osoan zehar osasuna izateko eskubidea, giza eskubidea da. Baina osasuna ez da biologikoa bakarrik, faktore psikosozialak be eragin handia daukie eta andrak gizartean daukien lekua erabakigarria da euren osasunerako. Izan be, indarkeria matxisteak, pobreziak eta baliabideen banaketearen desbardintasunak sano eragin kaltegarria daukie mundu zabaleko andren osasunean.

0
Arratia
2018/5/20
Andren Jabekuntza Eskolako urteroko topaketea maiatzaren 26an Lemoan

Datorren ikasturteari begira zeintzuk diran Arratiako andrak landu gura dabezan gaiak eta ikastaroak adosteko, besteak beste, topaketea egongo da maiatzaren 26an, 10:00etatik 13:00etara, Jubiladuen tabernaren gaineko aretoan. Virginia Imaz, Emakunde Saria jaso dauan pailazoak egingo ditu topaketako "clownklusinoak".
Izena maiatzaren 16 baino lehen emon behar da AUMeko Berdintasun Zerbitzuan edo udaletxeetan.

Gorroto delituen gaineko erakusketea Arantzazun
1990ean Osasunaren Mundu Erakundeak, homosexualidadea, buruko gaitzen zerrendatik kendu ebala gogoratzeko, maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako eguna aldarrikatzen da. Arratiako Udalen Mankomunitateak adierazpen instituzionala egin dau, "orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren aurkako burrukan daukan konpromisoa" berresteko. Izan be, gorroto delituen artean, orientazino edo identidade sexuala izaten da errazoi nagusia.
Hori dala eta, maiatzaren 24tik 28ra, Aldartek antolatuta, gorroto delituen gaineko erakusketea egongo da Arantzazuko udaletxean. Bertan, Erkidegoan, estadu espainiarrean eta Erdialdeko Amerikan eta Mexikon, sexu orientazino edo genero identidadeagaitiko gorroto delituen egoerea erakusten da.

0
Lemoa
2018/5/20
Jolasak eta paellea Larrabeitin

Maiatzaren 26an auzuneko jaiak ospatuko dabez Larrabeitin. Ohitureari jarraituz auzo bazkariak eta txapelketak izango ditue ardatz.
Goizeko 10:00etan, txupina bota eta 11:00etan, hamaiketakoa eta umeentzako jolasak egongo dira. Tartean, arku tiroa, sokatirea eta lasterketak. Baita Igel jokoko Txapelketea ume zein nagusientzat. Auzo bazkaria 15:00etan izango da; hurreratzen diran guztientzako paellea. 17:00etan, zunba tailerra, 17:30ean, Mus eta Briska txapelketak eta jaiari amaierea emoteko, 19:00etan, meriendea.

0
Dima
2018/5/14
Mitologia astea Sugoi ikuskizunagaz zarratuko da

Igaztik Jentilak Diman ekimenak aste osoa hartzean dau, mitologia era desbardinetan azaldu ahal izateko. Herrian sortutako eta herritarrak antzeztutako Sugoi antzezpenak zarratuko dau mitologiagaz lotutako ekintzaz betetako maiatzaren 14tik 19rako astea.
Aurten, inoz baino bisualagoa eta erakargarriagoa izango dala dino Gotzon Aurrekoetxea antolakuntzakoak.


Umeak partaidetza zuzena izango dabe mitologia aste honetan. Eskolan, maila guztietako ikasleakaz mitologiaren gaineko ekintzak egingo ditue, jolasak batez be, aste osoan zehar. Eguaztenean, hilak 16, 18:00etan, Ines Bengoa ipuin kontalariak sorgin eta monstruoen gaineko ipuinak kontauko ditu eta ondoren sari banaketea egongo da. Izan be, mitologiari lotutako lehiaketa bi egin ditue herrian. Batean, 8 eta 11 urte bitarteko umeak hartu dabe parte bolumenezko irudiak eginez. Edozein material erabili eitekean, iraunkorra ala ez, taldeka edo bakarka eta "pilo bat lan aurkeztu dira" Gotzon Aurrekoetxea antolakuntzakoaren arabera. Hamabi urtetik gorakoak Ipuin Lehiaketan hartu dabe parte.
Beste ikuspegi batetik helduko deutsie gaiari nagusiak. Izan be, Jubiladuen alkarteak antolatuta Juan Manuel Etxebarriaren berbaldia egongo da, arrastiko 19:00etan, Jubiladuen lokalean. Etxebarriak Arratiako ipuin mitologikoen gainean egingo dau berba, eta kontau be egingo ditu publikoarentzat ezagunak diran hainbat.
Hurrengo egunean, jentilen agerrera egongo da. Jentilak plazan agertuko dira eta poteoa egingo dabe herrian "talde desbardinak, batzuk mozorrotuta eta beste batzuk mozorrotu barik, beste batzuk baserritar jantzita".

Sugoi ikuskizuna
Zapatuan, maiatzaren 19an, izango da ekintza zentrala, Sugoi ipuin mitologikoaren antzezpena. Herriko jantza taldeak jantza bi egingo ditu, musikari batzuk be parte hartuko dabe, koruak be hartzean dau parte ipuinean. Izan be, herriko alkarte eta norbanako askoren lanari esker egingo da ikuskizuna. "Dana egin da Diman eta dana egin dabe dimoztarrak. Gure ezaugarri bat da. Herriak sortu, herriak egin. Eta gauza dotore, kalidadezkoa, polita eta erakargarria" dino Aurrekoetxeak.
Aurtengo ikuskizuna aurreko urteetakoa baino luzeagoa da eta XIX. gizaldian kokatu dabe ipuina. Sugoiren agerrera desbardinak erakutsiko dira. Pelotalekuan izango da 22:00etan, baina aurretik kalejirea egingo dabe parte hartzaile guztiak.
Jentilak Diman Txumuluxuetan alkarteak eta Dimako Udalak antolatuten dabe herriko hainbat alkarteren laguntzeagaz. Gainera, taberna, denda eta abarrek babesa emoten deutsie "sano garrantzitsua da guretzat, ez bakarrik arlo ekonomikoan, baita animikoan be. Eurak barik askoz gatxagoa izango litzateke" dino Gotzon Aurrekoetxea Txumuluxueta alkartekoak.

Egitaraua
Maiatzak 16, eguaztena
17:30etik aurrera, lehiketetara aurkeztutako lanen erakusketea.
18:00etan, Ines Bengoa ipuin kontalaria, Sorginak eta monstruoak eskolako kamaran. Ondoren lehiaketetako sari banaketea.

Maiatzak 17, eguena
19:00etan, Juan Manuel Etxebarriaren berbaldia Arratiako ipuin mitologikoak. Jubiladuenean.

Maiatzak 18, barikua
Iluntzean, jentilen agerrera plaza inguruan.

Maiatzak 19, zapatua
22:00etan, Sugoi ikuskizuna pelotalekuan.

0
Arantzazu
2018/5/6
Ahalduntze personal eta kolektiborako autodefensa feminista ikastaroa

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan, Arantzazuko Udalak antolatuta, Maitena Monroyk Autodefensa feminista ikastaroa emongo dau Arantzazuko Kultur Gunean, maiatzaren 11 eta 12an.
Ikastaroak saio bi izango ditu, maiatzaren 11n, barikuan, arrastiko 17:00etatik 20:00etara izango da lehenengoa, eta hurrengo egunean 10:00etatik 13:00etara bigarrena. Izena maiatzaren 4a baino lehen emon behar da Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun Arloan edo udaletxeetan.
Ikastaroan, andrak jasaten daben eraso mota desbardinai aurre egiteko estrategiak eta tresnak landuko dabez partaideak alkarregaz.

0
Dima
2018/4/30
Azken Gaua Infernuan, Dimetalerako dirua batzeako

Pandemia, Hell Light, Andrals eta A.D. metal taldeak kontzertuak eskeiniko dabez maiatzaren 5ean 20:30etik aurrera Dimako Abaroa Aretoan. Azken Gaua Infernuan izenpean, urri lehenengoan egingo dan Dimetal Fest jaialdia prestatzeko dirua batzeako antolatu dabez kontzertu honeek. Sarrerak bost euroko prezioan salduko dira.
Abaroa aretoan joko daben lau taldeak, metal musikako lau estilo desbardin egiten dabe metalzaleen gozamenerako. Izan be, Pandemia taldeko kantabriarrak thrash metala egiten dabe; Andrals brasildarrak fastrash estiloko musikea; Hell Light, brasildarrak honeek be, funeral doom eta Markina-Xemeingo A.D. taldeak brutal crossover deitu daben estilokoa. Markinarrak, Dimetal Fest-en be joko dabe.
Dirua batzeako helburuagaz be, 600 euroko txeke bat zozketatuko dabe eta errifa horretarako 10.000 txartel dagoz salgai euro baten prezioan.

Dimetal Fest 2018
Aurtengo Dimetal Fest urri lehenengoaren 28 eta 29an izango da. Guztira 30 bandak joko dabe lau eszenalekutan, egungo metalaren panoramearen ikuspegi zabala eskeiniz.

0
Lemoa
2018/4/29
Arantxe auzuneko jaiak

Herri eta auzuneetako jaietan lehiaketa gastronomikoak ezin dira faltau, eta Lemoako Arantxe auzunean mundu guztiak hainbeste maite dauan patata tortilleak izango dau protagonismoa. Gaubean, Zornotzako Kittu musika taldeak ipiniko dauz jantzan Arantxera hurreratzen diranak. Maiatzaren 5ean ospatuko dabez jaiak.
Txupina goizeko 11:30ean botako dabe eta sorpresea egongo dala agindu dabe jai batzordekoak. Ondoren, iturrirako ibilbidea egingo dabe musikeagaz lagunduta. Bazkari herrikoia eta bazkalostean, 16:30ean Briska Txapelketea egongo da. Tortillak 20:00etan aurkeztu behar izango dira eta Kittu taldearen kontzertua ordubete beranduago hasiko da. Egun osoan zehar umeentzako jolasak egongo dira.

0
Areatza
2018/4/29
Ganadu eta Artisau Azokea Santikurutze jaietan

Areatzak bere alderik baserritarrena adierazoko dau Karpoko Santikurutze jaietan, maiatzaren 5 eta 6an, hain zuzen. Zapatuan, Santikurutzera igongo dira billaroztarrak, antxinako tradizinoa manteniduz eta arrastian Uribiarten eta plazan jarraituko dau jaiak, herri kirol desafio eta erromeriagaz. Domekan ganadu azokea izango da. Bertan, Areatzako ganaduzainen eta ingurukoen ganadua eraku- tsiko dabe jai giro onean.

Maiatzak 5, zapatua
11:00etan, Santikurutzera igoerea.
12:00etan, mezea Santikurutzen.
13:00etan hasita, kalejirea Areatzako Bandeagaz.
14:00etan, Gisadu eta Paella Lehiaketearen aurkezpena Karpoko landan.
14:30ean, bazkari herrikoia (bakotxak berea eroan). Ostean trikitilariak, Hala Dzipo-ko lagunak.
18:00etan, herri kirol desafioa Uribiarte auzunean. Talde bi: harriari 20 altzaldi, 8 kilometro galapan eta 45 minutu sega beharretan.
20:00etan, Luhartz taldea plazan.

Maiatzak 6, domekea
10:00etan, IV. Ganadu eta Artisau Azokea.
11:30ean, erraldoiak. Beti Jai Alai erraldoi taldea, Birakai Sestaoko konparsa eta Areatzako erraldoiak.
12:30ean, baskulearen apustua.
13:30ean, amaierea eta zozketea.

0
Zeberio
2018/4/29
Untzueta mendira igoerea, historiaren atal ezezaguna ezetuteko

Untzueta Nafar Gazteluak Zeberiotik Untzueta mendira ibilaldia antolatu dau maiatzaren 5erako, "historiaren zati ezezagun hau" jakitera emoteko. Han, 11:30ean, hamaiketako herrikoia, aurreskua eta ekitaldia egingo dabez. Ondoren, 15:00etan, herri bazkaria egongo da Arrankudiagako Gizarte Etxean. Txartelak Zeberioko Herriko Tabernan dagoz salgai.
Untzueta mendiaren tontorrean, gaztelu baten aztarna arkeologikoak dagoz. XI. mendean Bizkaiko Jaurerria Iruñeko Erresumaren zati bat izan zan eta ordukoa da gaztelua, Nafarroako erreinuaren defensa sistema baten parte. Gaztelua, "nafarra" zala aldarrikatzeko sortu zan Untzueta Nafar Gaztelua ekimena 2013an. "Zeberio, Orozko, Ugao, Arrankudiaga, Zollo eta Arakaldoko lagun talde bat batu ginan. Asmoa garbia zan, ezkutatuta dagoan gure memoria historikoaren atal hau berreskuratzea".
2014an, gazteluaren historia kontetan dauan plaka bat ipini eben Untzuetan.

0
Areatza
2018/4/29
Euskaraldia aurkeztuko da Areatzan

Areatzako Euskera Batzordeak antolatuta, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpena maiatzaren 4an, arrastiko 18:30ean, Udal Aretoan izango da Karmelo Ayestaren eskutik. Euskal Herri osoko herri eta eskualdeetan aldi berean egingo dan euskaldunen aktibazino ekimena da Euskaraldia, eta Areatzak be, bat egingo dau honegaz. Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da.
Egitasmo hau bideratzeko, behar beharrezkoa da herritarren partaidetzea eta Areatzako Euskera Batzordeak partaidetzea bultzatzeko eta ekimenaren nondik norakoak ezetuteko aurkezpenera joateko animau gura dauz billaroztarrak. Parte hartzea ebazten dabenak Ahobizi eta Belarriprest rolen bitartez egingo dabe. Ahobizi eta Belarriprest-en izen emotea udagoienean hasiko da.

0
Igorre
2018/4/21
Herri memoria ezezagunean arreta ipinteko proiekzinoa eta barriketaldia

Ipes alkarteak, Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria ikus-entzunezkoa ekarriko dau Igorreko Kultur Etxera aprilaren 27an, 17:00etan, eta ostean gaiaren inguruan berba egiteko aukerea egongo da. Memoria historikoari beste ikuspuntu batetik helduten deutso dokumentalak, herri mobimentuaren papela azpimarratuz eta andren abotsa lehenetsiz. Ipes alkarteak, Gernika bonbardatu ebela 80 urte bete ziranean, Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria proiektua ipini eban martxan. Igazko aprilean liburua argitaratu eben eta bigarren tiradea atera behar izan dabe. Ikus-entzunezkoa urrietan estrenau eben eta aprilaren 27an Igorren erakutsiko dabe. Lemoan, maiatzean egiten dan memoria historikoaren astean be ikusteko aukerea egongo da.

Begirada eta eretxi desbardina
Ikus-entzunezkoa begirada eta eretxi desbardinen ikuspegitik egin dabela dinoe Ipesetik. "Ezezagunagoak diran gertaera historikoai arreta ipini, andren abotsa lehenetsi, eta herri mobimentuen papelaz hausnartzeko, neurri handi baten. Funtsean, ezagupenerako, eztabaidarako eta gogoetarako tresna izateko asmoz egina dagoan lana dalako egitasmoa".
Lan honetatik ondorio batzuk atera ditue, herri memoriaren berreskurapen edo eraikuntzan hain ezagunak ez diran gaietan arreta ipinteak interesa sortzean dauala eta horrek belaunaldi gazteenarengana heltzeako aukerea emoten dauala, beste batzuen artean. Igorreko saioa, Kiñu Gaztetxeagaz alkarlanean prestatu dabe.

Ipes
Ipes alkarteak 1977tik dihardu beharrean. Berrogei urte honeetan arreta berezia eskeini deutso Euskal Herriko historiari, "bakotxaren ingurunea ezetu eta eraldatzeko moduko jantziak" ekoizteko.

0
Igorre
2018/4/21
Eztabaida energetikoa Lasarte Aretoan aprilaren 26an

Gatikatik Frantziara eta Gueñesetik Itsasora, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kantauri itsasoan zehar egin gura daben interkonexino elektriko bien kontrako herritarren taldeak eta Igorre Bizirik-ek, Eztabaida energetikoa Bizkaian. Autopista elektrikoak norentzat? izeneko mahai-ingurua antolatu dabe aprilaren 26an, 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean, ia 2.000 miloe eurotako aurrekontua daukan goi-tensinoko proiektu bi honeen gaineko informazinoa emoteko. Beinat Anzola, Igorreko alkatea; Rosa Martinez, (Equo Berdeak); Mikel Otero (EH Bildu) eta Aitor Urresti, energia barriztagarrietan aditua eta EHUko irakaslea egongo dira bertan.

Gueñes-Itxaso goi tensinoko linea
Gueñes eta Itxaso arteko goi-tensinoko lineak 400.000 voltioko tensinoa izango dau eta Bizkaiko 17 herritatik, balio ekologiko handiko eremuetatik eta hainbat auzotatik pasauko da; tartean, Zeberio, Bedia, Lemoa, Zornotza... Igorretik, Garakoi, Urkuzu, Igorrebaso eta Basauntzetik. Baita Aramotz, Belatxikieta, Mandoia, Upo, eta Ereñotik be pasauko da autopista elektrikoa.

0
Igorre
2018/4/21
Herri konsulteari babesa emongo deutsie Igorren zinegotzi izandakoak

Maiatzaren 6an herri kontsultea egingo dabe Igorren. Hori prestatzeko hainbat ekintza antolatu ditu atzenaldian Gure Esku Dagoko Igorren Ebatzi alkarteak. Hurrengo ekitaldia, aprilaren 22an, udaletxeko plazan egingo dabe. Han, 1979tik gaur egunera arte, Igorren izandako alkate eta zinegotziak babesa eskeiniko deutsie erabakitze eskubidearen aldeko adierazpenari, eta herriak babesa emongo deutso M6ari.
"Jaia eta aldarrikapen demokratikoa eta partehartzailea buztartuko dira, igorreztarrai parte hartzeako, hau da, botoa emoteko deia eginaz. Bardin jaku baietz, ezetz zein zuri baina, gure etorkizuna ebazteko beharrezkoa da botoa emotea" dinoe Igorren Ebatzi alkartetik.

Babes ekitaldia
Trikitilariak ingurua girotuten hasiko dira 12:00etan eta ordu erdi beranduago hasiko da zinegotzien babes ekitaldia. Ekitaldiari hasikerea emondakoan, maiatzaren 6ko herri konsulteari babesa emoten deutsan adierazpena irakurri eta sinatu egingo dabe Igorren alkate eta zinegotzi izandakoak. Gero, aurreskua edo agurra eta bertsoak eta kantuak egongo dira. Ondoren, Igorren Ebatzi alkartekoak maiatzaren 6aren inguruko zehaztapenak emongo ditue eta bagilaren 10eko giza katearen gaineko informazinoa. Giza katearako izena emoteko aukerea egongo da eta materiala salgai.
Amaitzeko, kopautxoa jai giroan eta poteoa trikitilariakaz.

0
Lemoa
2018/4/15
Arratiarrakaz berbetan ekimenak aprilean kirolaren gainean jardungo dau Lemoan

Arratiako EAJ-PNVk antolatutako berbaldi zikloaren hurrengo hitzordua Lemoan izango da, aprilaren 20an, 19:30ean, jubiladuen tabernearen gaineko aretoan. Kirolaren gaineko mahai-ingurua izango da eta bertara deituta dagoz Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Foru Diputadua, Asier Etxezarraga Arratiako Kirol Taldeko presidentea, Aitzol Atutxa aizkolaria eta Danel Elezkano pelotaria (ondino konfirmau barik).
Mahai inguruaren helburu nagusia da herritarrak eta erakundeetako ordezkariak eta kirolariak alkartzea. Bilbaok eskola kirolaz, BFAk sedentarismoa burrukatzeko abian jarritako neurriez, bertako kirola bultzatzeko Sustraiak sustatzen ekimenaz eta eskola kiroletan jarkera txarrak desagerrarazteko Txartel beltza ekimenaz egingo dau berba; Etxezarragak integrazinoaz eta futbolean andren presentzia eta egitekoaz, eta Atutxak eta Elezkanok herri kirolen osasunaz eta euren esperientzia profesionalak azalduko dabez.

0
Arratia
2018/4/14
Zertu kultura alkarteko Batzar Nagusia

Urtero lez, datorren aprilaren 20an, arrastiko 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean, Zertu kultura alkarteko Batzar Nagusia egingo da. Batzar horretara Begitu-lagun eta Zertuko kide guztiak konbidauta dagoz. Ohi dan lez, alkartearen aurreko urteko balantzea eta aurtengo ekitaldirako asmo eta proiektuak aurkeztuko dira. Baina, dana dala, alkartearen zuzendaritzeak gogorarazo dauan moduan, batzarraren helburu nagusia Begitu-lagunak diran guztiai berbea emotea da, euren eretxia eta proposamenak jaso ahal izateko.

0
Ubide
2018/4/14
Olalde Aterpetxea alokairuan hartzeako eskeintzak aurkeztu daitekez

Ubideko Udalarena da Olalde Aterpetxea eta urtebetez alokairuan hartzeako interesa daukienak udaletxean izena emon behar dabe eta eskeintzak aurkeztu maiatzaren 7ra arte.
Aterpetxea "eskeintzarik onuragarriena" aurkezten dauanari adjudikauko jako. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua hilean 150 eurokoa izango da.
Olalde Aterpetxea Gorbeiako Parke Naturalean dago. Solairu bakarreko eraikina da eta 24 lagunentzako lekua dauka. Sukaldea, janlekua, 12 lagunentzako logela bi eta bainugela-bateria bi daukaz. Kanpoan, lorategia, zabuak, mahaiak eta saskibaloi pistea.

0
Zeanuri
2018/4/9
Txistulariok badaragiogu liburuaren aurkezpena

Zeanuriko Txistulari Taldearen 50. urteurreneko ekitaldien artean, Txistulariok badaragiogu liburuaren aurkezpena eta argazki eta musika tresnen erakusketea egongo dira. Liburuaren aurkezpena aprilaren 13an izango da Zeanuriko Kultur Etxean, arrastiko 19:30ean. Bertan hizlari izango dira liburua egiteko beharretan ibili diranak: Martin Orbe, Jose Felix Zamakona, Jose Ramon Arbe, Aingeru Berguices, Kepa Perez Urraza eta Iñaki Irigoien, hain zuzen be.
Egun horretan bertan be emongo deutsie hasikerea argazki eta musika tresnen erakusketeari. Astebetean egongo dira ikusgai Zeanuriko udaletxe azpiko aretoan. Argazkiak txistulari taldearen ibilbidearen eta herri musikearen ingurukoak izango dira.

Taldeak 50 urte
Aurten 50 urte beteko dira Zeanuriko Txistulari Taldea sortu zanetik eta ibilbide luze honek merezi dauzan moduko ospakizunak prestatuten dabiz taldekoak. Kantu egunagaz hasi eben bidea; oin, argitalpena dakarre; eta "akaberarako, ilusino handiagaz prestatutako kontzertuaz gozatzeko aukerea" egongo da bagilean.

0
Artea
2018/4/9
Hiru eguneko egitaraua prestatu dabe presoentzako dirua batzeako

Arteako herritar batzuek TattooArtean izeneko ekimena prestatu dabe aprilaren 12tik 14ra. Espetxeen gaineko jardunaldi honeetan, tatuajeak egiteko aukerea egongo da astegoienean zehar eta batutako dirua euskal presoentzat izango da. Euria egin ezkero plazako ekintzak Kultur Etxean egingo dira.
Hilaren 9tik 14ra, Km 0. Dispertsioaren 11 aurpegi erakusketea egongo da Kultur Etxean.

Aprilak 12, eguena
19:00etan, aurkezpena eta jarraian zineforuma Hemen right now Angela Davis eta espetxeen gaineko dokumentalaren egileakaz.

Aprilak 13, barikua
11:00etatik 19:00etara, tatuajeak Mataderoan.
16:00etan, Buruz buruka dj-ak.
19:00etan, berbaldia Eskubide zibil eta politikoak urratzeko tresna berriak: errepresio zuria Eleak taldearen eskutik, Kultur Etxean.
20:30ean, Bertsxortan ikuskizuna Kultur Etxean. Bitartean talojana eta ostean akrobazia "antikartzelarioak".

Aprilak 14, zapatua
11:00etatik 19:00etara, tatuajeak Mataderoan.
11:30ean, umeentzako jolasak plazan.
11:00etatik 15:00etara, presoen kolektiboen azokea plazan.
12:00etan, Aterabidetik dispersinoaren inguruko filma, Sare Gernika-Lumoko kideakaz Kultur Etxean.
13:30ean, Abereh kontzertua Mataderoan.
15:00etan, herri bazkaria plazan. Txartelak Arteako Herriko Bentan, Igorreko Herriko Tabernan, Dimako Baltzola tabernan, Areatzan Bixerren eta Zeberion (10 euro).
17:30ean, Altsasuko gazteen aldeko konzentrazinoa eta argazki erraldoia.
19:30ean, Martularen La Brigadista klown ikuskizuna plazan.
22:00etan, kontzertuak plazan. HDH, Elortegi anayak eta AK dj.

0
Igorre
2018/4/9
Igorreztarrak ebatzi dabe maiatzaren 6rako itauna

Gure Esku Dagoko Igorren Ebatzi alkarteak deitutako batzarrean igorreztarrak herri konsultarako itauna ebatzi eben. Maiatzaren 6ko konsultan, "Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?" galdereari erantzungo deutsie Igorren.
Horrezaz gainera, Igorren Ebatzikoak ordutik aurrerako lana eta kanpainak azaldu ebezan. Kanpainai jagokienean, M6ko kartelak balkoietan ipintekoa abiatuko dabe laster, eta herri konsulteari babesa emoteko herriko talde, alkarte eta kuadrillak egindako bideo grabazinoak be hasi dira zabalduten.

Ekitaldiak
Eitaldiai jagokienean, barriz, lehenengoa, Elkarrekin together dokumentalaren proiekzinoa izango da. Aprilaren 12an proiektauko dabe filma arrastiko 19:30ean, Kultur Etxean.
Hurrengo ekitaldia, Igorreko Udalean egondako zinegotzi eta alkateen babes ekitaldia izango da, aprilaren 22an,12:30ean.

0
Arratia
2018/4/9
Udalekuetan izena emoteko sasoia

Martian izan zan Bediako Udalak eta Zaztaparrak Asti Taldeak antolatutako udalekuetan izena emoteko epea, eta oin aprilean, Dimako Udalak antolatutakoetan, aprilaren 9tik 23ra arte emon daiteke izena. Gorbeiako Aterpean udalekuak egin gura dituen alkarteak barriz, maiatzaren 30era arte egin leikiez erreserbak.
Diman, Dimestenek antolatuta, Diman bertan goizez egingo diran udaleku irekietan; udalekua itxietan, hau da astea kanpoan pasetako, eta Gazte Abenturan parte hartzeako aukerea egongo da. Udaleku irekiak garagarrilaren 9tik 13ra izango dira, 2005 eta 2014 bitartean jaiotakoentzat. Udaleku itxiak edade bardinekoentzat, garagarrilaren 16tik 20ra izango dira. 2000 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat izango da Gazte Abentura, garagarrilaren 23tik 27ra.

Gorbeiako Aterpean
Gorbeiako Aterpean be 5 egunetako udalekuak egiteko aukerea dago. Aterpeak, udarako edozein talde, alkarte, klub edo instituzinori bost egunetako udalekuen eskeintzea egiten deutse, 12 eta 16 urte bitarteko gazteak Gorbeian egin dagiezan udalekuak.
Aterpekoak, guztira 9 talde eskeintza aurreikusi dabe, bagilaren 25etik abuztuaren 31ra arte, astelehenetik barikura. Taldeak gehienez 14 gaztek osotuta eta gitxienez 10ek izan behar dira.
Gazteak, inguruko geologia eta biologia landuko dabe eta mendizaletasunari lotutako teknikak, besteak beste. Horretarako, Mendi Ertaineko Kirol Teknikari biren gidaritzea izango dabe.

0
Dima
2018/4/1
Bakearen Lore Gara memoria historikoa berreskuratzeko ekitaldia

Aprilaren 7an Bakearen Lore Gara memoria historikoa berreskuratzeko ekitaldia egingo dabe Diman bigarrenez. Bertan, Arte Ederren Fakultadeko hiru artista gaztek Dimako memoria historikoaren gaineko euren artelan proposamenak aurkeztuko dabez.
2015ean, Txumuluxueta alkartea memoria historikoa berreskuratzen hasi zan. Igaz, 80. urtemugan, Bakearen Lore Gara ekitaldi instituzionala egin eben. Baita hainbat dimoztarraren gerrearen gaineko testigantzak jasoten dauzan Bakearen Lore Gara dokumentala be, memoria galdu ez daiten.
Aurten be, herri mailan, memoria gordeko dauan esku-hartze bat egin gura dabe Udalak eta Txumuluxueta alkarteak. Horretarako hitzarmena sinatu dabe Arte Ederren Fakultadeagaz. Lan hori egiteko zazpi ikasle aurkeztu ziran eta hiru aukeratu ditue. "Aztertu genduzan euren hausnarketak eta aukeratutako hiru horreek etorriko dira aurkezpena egiten. Gero gertatu daiteke hirurak ados ipintea aurkezpenak egiteko eta lan hori egiteko herrian" azaldu deutso BEGITUri Ibon Iza zinegotziak.
Zein artelan mota izango dan ez dakiela dino Izak. "Izan ahal da ibilbide bat, edo zeozer estankoa, edo bideo bat... Ez dogu gura artista konsagradu batek egindako monolito bat ipini. Herriaren parte hartzea gura dogu. Hori oso inportantea da guretzako". Artista gazteai aukerea emotea be gura izan dabela dino.

Bonbardaketea gogoan
1937ko aprilaren 7an arrastiko 17:15ean Dima bonbardeau eben. Aurten 81 urte pasau diranean, ordu horretan, herriko eleiza eta ermita guztietako kanpaiak 5 minutu joten egongo dira.
Ekitaldia 18:30ean hasiko da Gazte Barri taldekoen jantzakaz eta bertso-saio txiki bategaz. Ondoren, Txumuluxueta alkarteko Manu Aurrekoetxeak hartuko dau berbea, eta gero Dimako alkateak. Arte Ederren Fakultadeko hiru ikasleak Dimako memoriarako egin daben proiektua azalduko dabe ondoren. Igaz grabautako Bakearen Lore Gara bideoaren zati bat be proiektauko da.
Amaitzeko, Zamakola abesbatzak kantu zaharrak eta doinu barriak eskeiniko ditu.

0
Arratia
2018/3/18
Zaztaparrak-eko udalekuetara joateko izen-emotea zabalik

Zaztaparrak Asti Taldeak antolatutako udalekuetarako matrikulea egiteko aukera egongo da martiaren 22an eta 23an Igorreko Kultur Etxeko sarreran 18:00etatik 20:00etara. Udalekuak Altsasun izango dira 6 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteentzat abuztuaren 1etik 12ra bitartean. Prezioa 200 eurokoa dan arren, bi neba-arrebek 350 euro eta hiruk 470 euro ordaindu beharko ditue. Umearen izen-abizenak, jaiotze data eta kontakturako telefono eta helbide elektronikoa emon beharko dira. Igaz, izena emondako guztiak izan eben udalekuetara joateko aukerea, baina aurten 100 ume eta gaztetan jarri behar izan da muga. Hori dala eta, izen-emotea plaza kopurua baino handiagoa izan ezkero, zozketa bidez ebatziko litzateke doazanen zerrendea.

0
Igorre
2018/3/18
Maddalen Iriarte Igorreko Kultur Etxean izango da martiaren 22an

EH Bilduk antolatuta, Maddalen Iriarte Legebiltzarrean EH Bilduren bozeroaleak, Autonomiatik soberaniara. Estatus berri baterako oinarriak izeneko dokumentuaren barri emongo dau martiaren 22an, 19:30ean Igorreko Kultur Etxean.


Dokumentuak EH Bilduren posizinoa adierazoten dau Euskal Herriko estatus politikoa eta erabakitzeko eskubidearen gainean eta Eusko Legebiltzarrerako autogobernuari buruzko batzordearen eztabaidan aurkeztu eban koalizinoak.
EH Bilduk proposatzen dau Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osotuko leukien EEE Euskal Estadu Erkidegoaren eta Espainiako Estaduaren arteko hartu-emona "bardintasun politikoaren printzipioaren gainean" artikulatzea. Erabakitzeko eskubideari jagokonez, EH Bilduk uste dau estatus barriak eskubidea jaso behar dauala, baita gauzatzeko prozedurea be.

0
Artea
2018/3/18
Ingurumenaren gaineko dokumental sarituak Artean

Aurten hirugarren urtez, Ekozinemaldiko bost pelikula ikusi ahal izango dira Artean, saio bitan. Lehenengo saioa martiaren 21ean izango da eta El otro lado de la tecnología, Frontera invisible eta Tipi-Tapa bagoaz ikusi ahal izango dira. Hilaren 23an barriz, Desierto líquido eta Caminar sobre el abismo de los límites izango dira ikusgai egongo diran pelikulak. Saioak arrastiko 18:00etan izango dira Kultur Etxean.
El otro lado de la tecnología, Jose Prieto eta Leonardo Llamasen film saritua, sistema honek produzidutako soberakinen gainekoa da. Izan be, hondakinokaz zer egin jakin ez, eta herrialde pobretuetara bialtzen dira. Filmak zor ekologikoaren kontzeptua landuten dau.
Frontera invisible filmak be hainbat sari jaso ditu. Kolonbian biodiesela ekoizteko erabilten diran palma afrikarren laborantzez eta horretaz informatze hutsak suposatzen dauan arriskuaz da filma. Pelikulan parte hartu eban ekintzaileetako bat, Hernan Bedoya, Kolonbian estreinau eta gitxira erail eben.
Tipi-Tapa bagoaz, bizimodu iraunkorrak egiteko kanpainako bideoa be ikusi ahal izango da lehen saio honetan.

Martiaren 23an
Desierto líquido Alba Azaloa eta Daniel Carrasco euskal zuzendariak ekoiztutako dokumentala da. Mauritania eta Senegaleko egoerak aurkezten ditu. Aztergaiak itsasoa eta arrantza, eta kapitalismoa eta larregizko ustiaketearen inpaktuak dira.
Caminar sobre el abismo de los límites dokumentala klima aldaketearen gainekoa da.

0
Dima
2018/3/13
Beste komunikazino modu bat aurkezteko dokumentala Diman

Donamartiriko Arberoa ikastolak bere ibilbidean erabilitako Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) eredua azaltzen dauan DVDa aurkeztuko da martiaren 16an, 19:00etan, Abaroa Aretoan. Guraso talde bat komunikazino ez bortitza landuten dabil Diman eta herriko guraso, gazte, nagusi, irakasle eta herritar guztiak konbidau gura dauz komunikazino modu hau ezetuten.
Donamartiri Behenafarroako herri txiker bat da. Arberoa ikastolea lau ikasle eta irakasle bategaz sortu zan 2008an. Gaur egun 71 ume, bost irakasle, hiru laguntzaile eta laguntzaile berezitu bat dagoz ikastolan. Ikastolearen ardatzetako bat ondoizatea da eta horretarako, komunikazino ez bortitza, Marshall Rosenberg Estadu Batuetako psikologo eta irakasleak pasa dan mendean garatutako hartu-emonetako eredua erabilten dabe.
Komunikazino ez bortitza zer dan eta zelan gauzatu azaltzen dauan dokumentala proiektau bitartean, zaintza zerbitzua egongo da eskolan behar dabenentzat.

0
Areatza
2018/3/12
Bingen Zupiriak eta eskualdeko eragile sozialak euskereari buruz jardungo dabe

EAJ-PNVk antolatuten dauan Arratiarrakaz berbetan berbaldi zikloan, Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Areatzan izango da martiaren 16an, 19:00etan, udaletxeko erabilera askotako aretoan.
Berbaldian Zupiriak, euskerearen egoerea, erabilerea eta "erakundeen aldetik emoten dabizen bultzadearen" barri emongo dau. Ondoren, Arratian euskerearen esparruan behar egiten daben giza eragileak mahai-inguru batera konbidau dauz EAJ-PNVk, euren eretxiak azalduteko edo galderak egiteko aukerea izan dagien.
Arratiarrakaz berbetan izenburua dauka Arratiako EAJ-PNVk 2017 urtean martxan ipinitako berbaldi zikloak, udalerrietara politikaren arlo desbardinetan jardun daben personak hurreratzeko. Ziklo irekia da, hau da, biztanle guztiai zuzendua, hizlariak eta parte hartzaileak gaur egun erakundeetako agendak marketan dituen eta euskal gizartearen kezka nagusi diran gaien gainean berba egiteko.
Areatzakoa, zikloko zortzigarren berbaldia izango da.

0
Zeanuri
2018/3/3
Errefujiadu eta migratzaileen eskubideen inguruko kafe-tertulia

Migratzeko errazoiak eta gure jarkerearen inguruan hausnarketea egiteko aukerea egongo da martiaren 9an, arrastiko 19:00etan, Zeanuriko Eguzkiolan, Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak antolatutako kafe tertulian.


Barriketaldian, Juan Hernandez EHUko Zuzenbide irakaslea eta Herrien Auzategi Iraunkorreko kideak, "nekropolitika" eta Giza Eskubideen gainean egingo dau berba; Mikel Zuloagak, Arteako Herriko Benta harrera etxekoak migratzaileen bizipenaz jardungo dau; Jose Alberto Vicentek, Etxebarriko abadea eta Harribide Fundazioko sortzaileak erroldaketak eta eskubideak hartuko ditu berbabide; Ana Elena Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko Harrera Batzordeko kideak, Zierbanan eta beste lekuetako harrera esperientziak kontauko ditu, eta Inazio Roblesek, Bilboko portutik Saudi Arabiara bialtzekoak ziran armen zamaketan parte hartu ez eban suhiltzaileak, Bilboko portutik egiten dan armen esportazinoen barri emongo dau. Hau da, migrazinoen zergaitiak, harrera eta babesa, armak eta desobedientzia eta giza eskubideak dira barriketaldian landuko diran gaietako batzuk.
Eskubide guztiak denontzat lemapean, gai horreen gainean hausnarketea egiteaz gainera, personen arteko sareak egiteko helburua be badauka Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak antolatutako kafe-tertuliak.
Saioa euskeraz, gazteleraz eta ingelesez izango da.

0
Ubide
2018/2/28
Herriko Tabernea ustiatzeko proposamenak 5era arte aurkeztu daitekez

Ubideko Udalarena da Herriko Tabernea eta bost urtez alokairuan hartzeako interesa daukienak udaletxean izena emon eta proposamenak aurkeztu daikiez martiaren 5era arte.
Herriko Tabernearen lizitazinoa taberna eta jatetxeko zerbitzua emoteko da. Beheko solairuan tabernea eta jatetxea dagoz eta lehenengo solairuan etxebizitza. Etxebizitza be sartzean da lizitazinoan. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua, hilean 400 eurokoa gehi BEZa izango da.
Esleitzeko erispideak modu automatikoan balorau leitekezanak izango dira: preziorik onena (90 puntu) eta euskerearen ezagutzea (10 puntu), hain zuzen be. Euskerearen ezagutzea dokumentu baten bidez ziurtatu beharko da, EGA edo antzekoa, edo alkarrizketa baten bidez.

Adjudikazinoa
Behin betiko adjudikazinoa, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta 20 lanegunetako epean egingo da. Adjudikazinodunak, 6.000 eurotako behin betiko fidantzea ezarri beharko dau, kontratutik eratorritako betebehar guztiak beteten dirala bermatuteko, eta ixten jakozan negozio-elementuetan gertatu leitekezan narriadurai aurre egiteko, esleipena egin eta hamar egunetako epean.

0
Dima
2018/2/27
Euskerearen gaineko jardunaldia

Dimako Abizarie alkarteak, herrian euskerearen erabilereak behera egin dauala eta horren gainean hausnartzeko, euskereari buruzko jardunaldi bat antolatu dau martiaren 3rako, 11:00etatik 13:00etara eskolan.
Abizarie euskerearen erabilerea bultzatzeko sortu zan eta alkartekoak, herriko jentearen eretxiak jaso gura ditue jakiteko, herritarrak zelan ikusten daben egoerea eta zer egin leiteken beherakada hori geldituteko.

0
Zeberio
2018/2/27
Asiako Liztorra berbabide

Asiako liztorrak arazo ugari sortu dauz Zeberioko herrian. Izan be, azken urteetan liztor-kabien kopurua asko hazi da. Izurrite inbaditzaile honen hedapena ekiditeko asmoz, Zeberioko Udalak Asiako Liztorrari buruzko berbaldi informatiboa antolatu dau Bizkaiko Erlazainen Elkartearen laguntzeagaz. Berbaldia, martiaren 3an 10:00etan izango da Zeberioko Gaztelekuan. Berbaldia dobakoa izango da eta persona guztientzat zabalik dago. Koldo Belasko erlazainak, Asiako Liztorraren biologiaz, jatorriaz eta banaketaz, liztor-kabia topau ezkero jarduketa-protokoloaz eta udabarrian erreginak harrapatzeko tranpak egiteaz eta jartzeaz egingo dau berba.

0
Artea
2018/2/27
Presoai lagunduteko ekimena aurkezteko bertso-afaria egingo da martiaren 2an

Euskal presoen gaia gizarteratzeko ekimen berezi bat ipini dabe martxan Arteako hainbat bizilagunek. Aprilean, tatuatzaile boluntarioak etorriko dira herrira jentea tatuatzera eta tatuajeakaz batutako dirua euskal preso, igeslari eta errefujiduentzako izango da. Hiru egunez iraungo dau ekimenak eta egitarau oparoa prestau gura dabe ordurako: dokumentalak, berbaldiak...
Ekimenaren aurkezpena, martiaren 2an, 21:00etan, Arteako Kultur Etxean izango da. Horretarako, bertso-afaria egongo da. Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia izango dira bertsolariak eta Igor Menika gai-jartzailea. Afarirako tiketak, Arteako Herriko Bentan, Igorreko Axular Herriko Tabernan eta Gau Loran, eta Areatzako Bixer tabernan erosi daitekez. Batutako dirua ekimena martxan ipinteko izango da.

0
Arratia
2018/2/19
Gure Esku Dago beharrean

Arratiako Gure Esku Dagoko lantaldeak zezeilaren 1ean batu ziran 2018rako planteauta dagozan erronka nagusiakaz lanean hasteko. Lan ardatz nagusiak herri galdeketak eta Herritarron Ituna dira.


Herri galdeketai jagokonez, daborduko, Diman, Zeanurin eta Areatzan egin dira eta aurten Igorren egingo da galdeketea maiatzaren 6an.
Herritarron Itunari jagokonez ostera, itun horretan gizarteko sektore eta eragile guztien erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak batuko dira. Horretarako, herrietan mahai-inguruak antolatuko dira gai desbardinen inguruan. "Itun horrek esparru bat eskeini gura dau berba egiteko, konplizidadeak josteko eta adostasunak ehuntzeko, erabakiteko ariketak behar dituan jarrerak, adostasunak eta tresnak alkarregaz lantzeako" dinoe.

Giza katea
Bagilaren 10erako Gure Esku Dagok 201,9 kilometroko giza katea antolatu dau, Donostian hasi, Bilbotik pasau eta Gasteizko Legebiltzarrean amaituko dana. Horretarako, 100.000 lagun behar dira. Arratiako herriai Zornotza eta Galdakao artean dagozan kilometroak egokitu jakeez. "Erronka handia suposatzen dau, oin arte egin dan giza katerik handiena izango da eta herritarrak parte hartzera deitzean doguz" dinoe Gure Esku Dagokoak. Datozan aste eta hileetan herrietan giza katearen aurkezpenak egingo dira eta parte hartzeako saretze kanpainea be martxan ipiniko da.

Filma eta berbaldia Areatzan
Elkarrekin-Together pelikula-dokumentala hilaren 23an ikusi ahal izango da arrastiko 19:00etan Areatzako Udal Aretoan. Pelikulean ostean barriketaldia egongo da protagonistakaz.

0
Dima
2018/2/15
Igitieko azokea hilaren 18an

Igitie Arratiako baserritar agroekologikoen alkarteak azokea antolatu dau hilaren 18rako Diman 11:30etik 14:30era. Gainera, azoka bitartean, Titi ta Loloren eskutik txapa tailerra izango da eta Jakoba Errekondo konbidau dabe Landareak lantzen urte osoko gida-liburua aurkezteko.
Liburuan, Jakoba Errekondok azaltzen dau baratzean, fruta-arboletan, lorategietan, basoan noz ze lan egin, erein, landatu, inausi, tratau, uztak jaso, txertatu...; hau da, urte garaiaren arabera egin behar dan lan bakotxa.
Antton Olariagaren irudiakaz jantzita dago lana. 2018an gure denporea plazerez eta ganoraz antolatzeko tresnea da aldi berean liburu eta aldi berean agendea dan hau.

0
Igorre
2018/2/13
Arratia kantuz zezeilaren 16an Igorren

Igaz, hainbat herritan batu ziran Arratiako kantuzaleak, kantu biran ibilteko, besteak beste, Areatzan, Diman, Igorren, Artean, Zeanurin eta Bedian. "Giro polita sortu zan eta aurten nahiz eta apur bat beranduago hasi, barriro martxan gagoz" dinoe arduradunak.
Hilean behin, herri baten topaketea antolatu gura dabe eta 2018ko egutegia eginda daukie.
Arratia kantuz-en lehenengo topaketea Igorren izango da zezeilaren 16an, arrastiko 20:00etan, EinGo Kantan eta Dantzan musika taldeak lagunduta. Martiaren 16an, 10:00etan Zeanurin alkartuko dira eta Zeanuriko txistulariakaz batera kantu biran ibiliko dira.
Atzena, maiatzaren 18an, 19:00etan Areatzan izango da eta plazan bilduko dira Arratiako Kantu Bat Gara musika taldeagaz.
"Arratia kantuz-etik Arratiar guztiak animau gura doguz aurtengo kantu biratan parte hartzeako" dino Sara Gutierrezek, Arratia kantuzeko partaideak. Gainera, Gutierrezek gogoratu gura dau Arratia kantuz-en helburua zein dan "euskal kanta tradizionalak berreskuratzea, euskerearen erabilerea bultzatzea eta lagun artean kantetan ondo pasetea".

0
Dima
2018/2/12
Zabalik dago oindino aguazil plazarako izena emoteko epea

Dimako Udalak deialdia egin dau herriko aguazil plazea beteteko. Lanpostua Zerbitzu Berezien Azpieskalan dago eta oposizino-lehiaketa askearen bidez egingo da aukeraketea. Gainera, Udalak azterketak gainditzen dabezanakaz lan boltsea osatu gura dau.
Aurkezten diranak bete beharreko betekizunetako batzuk honeexek dira: eskolaratze egiaztagiria edo baliokidea eukitea edo hori lortzeako aukerea eukitea; 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea; eta azkenik, ibilgailu ofiziala gidatzeko gidabaimena izatea. Hiru betekizun horreek eskabideak aurkezteko epea amaitzen dan egunean egon behar dira indarrean. Zezeilaren 27ra arte emon daiteke izena eta informazino gehiago gura izan ezkero www.dima.eus webgunean dago eskuragarri.

0
Ubide
2018/2/12
Udalaren etxea alokairuan

Jon Deuna kaleko laugarren zenbakiko lehenengo solairuan Ubideko Udalak daukan etxebizitzea kontratu bidez alokatu gura dau.
Udaletxean bertan dagoan etxeak erabilgarri daukan espazioa 89 metro karratukoa da. Sano egoera onean dago eta 6 gela ditu. Kontratuaren epea 3 urtez luzatzeko asmoa dago.
Eskaria egiteko azken eguna zezeilaren 28a izango da. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua, gitxienez, 350 euro hileko gehi BEZa izango da. Interesdunak informazino guztia jaso leikie Ubideko Udaleko bulegoetan. Bestela, www.ubidekoudala.net webgunean kontratatzaile profila atalean jaso leikie.

0
Zeanuri
2018/2/12
Ibarreta frontoiko taberna-jatetxea alokagai

Zeanuriko Udalak Ibarreta frontoiko taberna-jatetxearen ustiapenaren lizitazinoa atera dau. Kontratuaren epea 4 urtez luzatzeko asmoa dauka Udalak.
Eskaria egiteko azken eguna zezeilaren 28a izango da. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua urteko 3.000 eurokoa, gehi BEZa, izango da. Interesdunak informazino guztia jaso leikie Zeanuriko Udaleko bulegoetan. Bestela, www.zeanuri.eus webgunean albisteak atalean jaso leikie.

0
Igorre
2018/2/4
Siria eta Altsasuko gazteai buruzko berbaldiak Kiñun

Illart Gumuzio


Berbaldi bik osatzen dabe Kiñu Gaztetxearen zezeilako lehen hamabostaldiko programazinoa. Lehenengo, zezeilaren 9an 19:00etan, Siria: 7 urte NATO, Israel zein wahabismoaren inbasio, gezur eta hilketak sufritzen berbaldia egongo da Aritz Saidi eta Asier Herranz Siriaren Aldeko mobimentuko kideen eskutik. Bertan, Siriaren eta Ekialde Hurbilaren errealidadearen barri emongo da, gaia historikoki gaur egunera arte azalduz.
Aste bat geroago, zezeilaren 16an 18:00etan, Ernaik eta Ikasle Abertzaleakek antolatutako berbaldian, euren herriko taberna batean bi Guardia Zibil eta euren bikotekideakaz liskarra izatearren zazpi gazte altsasuarrek daukien auziari buruz berba egingo da. Fiskalak, osotara, 375 urteko espetxe zigorra eskatzen deutsie terrorismo delitua egotzita eta Estremera, Navalcarnero eta Aranjuezeko kartzelan dagozan Adur Martinez de Alda, Oihan Arnanz eta Jokin Unamuno auziperatuek ia 450 egun daroez preso epaiketea noz egingo zain. Epaiketea aprilaren 17a eta 27aren artean egingo da.

0
Arratia
2018/1/31
Jabier Kalzakortak Arratiako dantza-koplak liburua idatzi dau

Zezeilaren 24an Arratiako dantza-koplak liburua aurkeztu zan Arratiako Udalen Mankomunitateko Igorreko egoitzan.


Arratiako abesti tradizionalak batu dituen liburuaren aurkezpenean idazlea bera, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidentea dan Miguel Angel Etxebarria eta Labayru Fundazinoko Adolfo Arejita zuzendaria izan ziran.
Kalzakortak liburu honetan Arratiako kopla, ipuin zein esaerak batzea eta berreskuratzea lortu dau. Izan be, hainbat material egoan idatziz jasota, hainbat idazle eta intelektualeri esker; besteak beste, Eulogio Gorostiaga (Zeanuri, 1902-Areatza, 1932), José de Ariztimuño "Aitzol" (Tolosa, 1986-Hernani, 1936), Julian de Yurrerena eta Peli Etxebarria. Era berean, sano lagungarriak izan dira Colamus Carmina Nostra liburuan jasotako testuak. Aitzolek berak Espainiako Bigarren Errepublikearen sasoian hasitako Euskal Herriko poema eta kanta herrikoien bildumea da, hatan be.
Atzenean, Kalzakortak kopletara mugatu dau bere lana, argitalpenari homogeneotasuna emoteko asmoz. Liburuan guztira 500 pieza baino gehiago batzean dira: batzuk ezagunak dira; beste batzuk, ostera, ez hainbeste.
Arratiako Udalen Mankomunitateak, Labayru Fundazinoaren eta BBK Fundazinoaren laguntzeagaz editau dauan liburuaren lehenengo edizinoa 500 alekoa izan da eta, hamaika euroren truke, Arratiako hainbat lekutan eskuratu daiteke, liburu-dendetan berbarako.

0
Zeanuri
2018/1/30
Zeanuriko ermitak liburuaren aurkezpena

Zezeilaren 5ean, Zeanuriko Ipiñaburuko Muñiketako Santa Ageda ermitan egingo dan hamabietako mezearen ostean, Zeanuriko ermitak liburutxoa aurkeztuko da. 62 orrialde ditu, 21 argazki koloreetan, gehienak Jon Urutxurturenak, eta Ander Manterolaren sarrerea dauka.
Zeanuriko Andra Mari Parrokiak atera dau liburua, Zeanuriko Udalaren eta Joko-Alai alkartearen laguntzeagaz. Dibulgazinoko argitalpen bat da, publiko zabalari begira egindakoa eta ez adituentzat bakarrik. Euskeraz dago eta Zeanuriko ermita eta eleiza bakotxaren gaineko komentario edo bertso bategaz horniduta dator.

0
Arratia
2018/1/30
Santa Ageda bezperan, Arratia, Ubide eta Zeberioko kaleak koruz beteko dira

Aurten be, tradizinoak agindutako moduan, Arratiako auzune eta herrietako kaleak koruz beteko dira, makila eskuan santeari koplak kantetako. Agate Deuna bezperan, Arratiako Koruak, adibidez, Arratian bakarrik ez, Arratiatik kanpo be kantauko dau.


Gaur egun, 50 partaide inguruk osotuten dabe korua eta, aurten, koruan zuzendari barria dago, Ainhoa Uria. Bilbon bizi da Uria, baina Arratikoa da izatez eta txikitan Arratiako Koruan abestu eban.
Aurten, ibilbidea aldatu behar izan dabe, domekea dalako eta ondorioz, ordutegi arazo batzuk dirala-eta ezin izango dabe Begoñako Basilikan kantau. "Begoñako mezaren ordutegiak ez ziran bateragarriak" dino Ana Sierrasesumaga Sagarna koruko partaideak.
Bilboko katedralean bai kantauko dabe ostera, 19:00etako mezea amaitzean. Santa Agedako omenezko koplakotako bat, "Ama maite" eta Madinaren "Aita gurea" kantauko ditu koruak.
Aurten koruak Miribillako Bilbao Arenan kantauko dau lehenengoz, 12:00etan hasiko dan saskibaloi partiduaren atsedenaldian. Aurreko urteetan lez batuko daben dirua Caritasentzat izango da. "Bilbao Arenan diru-batzean laguntzeko biltzaile batzuk eskatu deutsaguz Caritaseri. Bertan, zortzi mila persona inguru egongo dira eta pentsetan dogu diru asko batu geinkela. Koruak biltzaile gitxi ditu hain denpora laburrean, Bilbao Arenan batzeako" dino Sierrasesumagak.

Ibilbidea
Hauxe da koruak egingo dauan ibilbidea: 08:00etan, autobusak hartu Igorren; 08:15ean, mezea Areatzako parrokian; 08:45ean, Areatzatik urtekerea; 09:00etan, Zeanuri; 09:20ean, Arantzazu; 09:40ean, Igorre; 09:55ean, Dima; 10:15ean, Lemoa; 10:35ean, Zornotza; 11:30ean, Bedia; 11:55ean, Galdakaoko Iturriondoko plazea; 13:00etan, Bilbao Arena Miribilla; 13:45ean, San Anton, Euskal Museoa, Zazpi Kaleak; 15:00etan, bazkaria; 16:45ean, Bilboko Udala, Guggemheim Museoa, Gran Via (Kutxabank, Bizkaiko Foru Aldundia, BBVA, Laboral Kutxa, El Corte Ingles), San Nikolas, Metroa eta Zazpi Kaleak; 19:45ean, Santiago katedrala; 20:20ean, Arriaga aurrean agurra; 20:30ean, urtekerea Arratiarantza; 21:00etan, Artea; 21:20ean Areatza.

Arratia kantuan
Zezeilaren 4ean, urtero lez, Arratia, Ubide eta Zeberioko kale zein auzoak Kataniako santearen omenezko koplak kantetan dabezan taldeakaz beteko dira. Eskola umeak, parrokietako koruak, abesbatzak, Igorren Ebatzi taldekoak, lagun taldeak eta kultur alkarteetakoak, besteak beste, kopla errepertorio aberatsa eskeiniko dabe.

Zezeilaren 11n be kantuan
Aurten Santa Ageda eguna astelehena da eta hurrengo domekan Zeanuriko Agate Deunaren ermitan santearen martirioa kontetan daben kopla zaharrak kantauko ditu bost andrazkok eta bost gizonezkok osotuten dauan koruak.

0
Zeberio
2018/1/29
Informatika ikastaroak aprilean

Zeberioko Udalak aprilaren 16tik 24ra antolatu dituan lehenengo mailako informatika ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago.
Ikastaroak testu dokumentuak, kalkulu-orriak eta aukezpenak zelan egin ikasteko aukerea emongo dabe. Horretarako, LibreOffice Writer, LibreOffice Calc eta LibreOfficeImpress dira bertan landuko diran programak. Kzgunean emongo dira ikastaro honeek, udaletxeko liburutegian.
Dobakoak izango diran informatika ikastaro honeen iraupena 4 eta 8 ordu bitartekoa izango da eta parte-hartzaileen kopurua mugatua da: 6 persona gitxienez eta 8 gehienez.
Izena Zeberioko udaletxean, 94 648 10 79 telefonoan edo udala.zeberio@bizkaia.org, helbidean emon daiteke. Izena emoteko atzen eguna aprilaren 9a izango da.

0
Arratia
2018/1/21
Alkarregaz proiektua martxan

Gurutze Gorriaren Alkarregaz proiektuak Lehen Hezkuntzatik DBHra doazen ikasleak etapa aldaketa horretan laguntzea eta Arratiako nerabeen arteko hartu-emonak sortzeako espazio bat sortzea ditu helburu nagusi lez.
Laugarren edizino honetan hainbat ekintza antolatuko dira urtailetik maiatzera arte eta ekintzak hileko atzen zapatuan izango dira.
Lehenengo topaketan alkar ezetuteaz gainera Arratia Institutuko eraikina ezetuko dabe. Proiektuaren aurkezpena Arratia Institutuan, urtailaren 27an, 17:00etatik 20:00etara izango da. Lehenengo egun horretan institutuko zuzendariak ondo etorria egingo deutse ikasleai.
Hurrengo bi topaketak be institutuan bertan egingo dira, zezeilaren 24an eta martiaren 22an.
Aprilaren 28an, barriz, ibilaldi bat antolatu dabe eta pasau dan urtean lez Bermeora joango dira.
Programeari amaierea emoteko, asteburu pasa egingo dabe maiatzaren 26 eta 27an.

0
Zeberio
2018/1/21
Andrazkoen irudiaren trataerea hedabideetan aztertzeko aukerea

Zeberioko Bardintasun sailak herritarrai zuzendutako "Komunikabideak" tailerra egingo dau urtailaren 26an. Ordu eta erdi iraungo dauan tailer hau arrastiko 19:00etan izango da udaletxeko 2. solairuan.
Ekintza hau Berdinbidean Bizkaiaren 2018ko programearen barruan dago, eta gaia "Mikromatxismoak eta biolentzia sinbolikoa komunikabideetan" da. Izan be, Bardintasun Planaren barruan dagoan helburu nagusietako bat andrazkoaren irudiaren trataera ez sexista bihurtzea da.
Momentuz saio bakarra izango dauan tailer hau Itxasne Martinez, Murgibe taldekoak, zuzenduko dau. Bertan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena emon behar dala gogorarazo gura dau Udalak.

0
Igorre
2018/1/18
Arantzazu eta Igorre lotuko dituan oinezkoentzako bidea

Gero eta gehiago dira Orobiko kamino zaharra erabilten daben oinezkoak. Horrek autoakaz arazoak sortu ditu, horreen abiadurean ondorioz. Oinezkoen segurtasuna handitu guran Arantzazu eta Igorreko Udalek errepide horretan aldaketa batzuk egitea ebatzi dabe.
Errepidea norabide bakarreko bihurtzea izan da hartutako erabagia. Holan, Arantzazutik Igorrerantza datozan autoak Orobiko errepide zaharretik joan ahal izango dira, eta Igorretik Arantzazura joateko, bariantea edo herritik doan bidea erabili beharko dabe.
Udalek oinezko eta bizikletaz paseoan ibilten diranentzako oinezbidea egingo dabe errepideko erreia bat eurentzat gordez. Oinezkoak lehentasuna izango dabe bide horretan eta bizikleta eta oinezkoen artean ez da espero arazorik sortuko danik, auzotarrakaz egindako batzarretan kexka hau aitatu dan arren.
Proiektu honen jarraipen moduan eskolen goiko aldean sortuko dan aldaketea kexka iturri be bada. Horregaitik, hainbat batzar egin dira auzotar, guraso eta bestelako herritarrakaz.
Proiektuari aldaketatxo batzuk be egin eutsiezan herritarrak eta lanak amaitutakoan kontuan hartuko dirala esan dau Beinat Anzola Igorreko alkateak. Era berean, eskolen goiko kalea planoetan zehaztu eta beste batzar batean azaltzeko eskaria egin eben hainbat herritarrek; hori dala eta, Udalak aurrerago beste batzar bat deituko dau.
Bestalde, abenduan hasi ziran konponketa batzuk egiten; besteak beste, margotu eta piboteak ipini orduko errepidearen egoerea hobetzeko asfalto lanak hain zuzen. Argiztapena be hobetu gura dabe aurrera begira farola batzuk ipiniz. Halanda be, lan potoloenak aurrerago hasiko dira, "auzotar batzukaz detaile batzuk zehaztu eta udal bietako eremuak batera egiteko koordinau ostean" dino Anzolak.

0
Dima
2018/1/16
Aguazil plazea atera dau Dimako Udalak hileon

Dimako Udalak deialdia egin dau aguazil plazea beteteko. Karrerako funtzionario plazea beteteaz gain, Udalak azterketak gainditzen dabenakaz lan boltsea osatu gura dau.
Bete beharreko betekizunetako batzuk honeexek dira: eskolaratze egiaztagiria edo baliokidea eukitea edo hori lortzeako aukerea eukitea; 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea; eta azkenik, ibilgailu ofiziala gidatzeko gidabaimena izatea. Hiru betekizun horreek eskabideak aurkezteko epea amaitzen dan egunean egon behar dira indarrean.
Urtailaren amaierara arte emon daiteke izena eta informazino gehiago gura izan ezkero www.dima.eus webgunean dago eskuragarri.

0
Igorre
2018/1/13
Igorren Ebatzi plataformea sinadurak batzean dabil

Maiatzaren 6an, Igorren erabagiteko eskubidearen gaineko herri galdeketea egingo dabe, Zuia, Aiaraldea, Lezama, Portugalete eta beste herri batzukaz batera.
Hainbat ekintza egingo dabez hileotan, mahaiak ipini sinadurak batzeako, herri batzar zabala, zinegotzien babes jaia eta talo egunak berbarako.
Igorren Ebatzi plataformako kideak abenduaren 24an, Olentzero Egunean, hasi ziran sinadurak batzean. Plataformeak 400 bat sinadura lortu behar dauz galdeketea egin ahal izateko; erroldearen %10a. Plataformakoak zezeilaren akabuan amaituko dabe sinadura horreek batzean. Gau Lora Akeitegian be sinatu ahal dabe igorreztarrek.

0
Igorre
2018/1/7
Izaskun Bilbao europarlamentaria Arratiarrakaz berbetan zikloan Igorren

EAJ-PNVk Arratiako herri guztietara eroan gura dauan berbaldi zikloa Igorrera bueltauko da "Europako Parlamentuak Euskadiko gaurkotasun politiko eta sozialean daukan eragina herritarrai hurbilarazoteko".
Izaskun Bilbao Barandica, Europako Parlamentuko EAJ-PNVko parlamentari eta Europako Demokrata eta Liberalen Aliantzako presidenteordeak egingo dau berba Arratiarrakaz berbetan zikloaren barruan egingo dan hurrengo saioan. Berau, urtailaren 12an egingo da Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.
Arratiarrakaz berbetan zikloa "zabala da, hau da, biztanle guztiai zuzenduta dago eta euskal gizartearen kezka nagusi diran gai desbardinai buruz berba egitea da helburua, Arratiarrakaz berbetan ekimena ez da mitin ziklo bat eta".
Igorreko berbaldian, europarlamentariak Europako Parlamentuan aztertzen eta eztabaidatzen diran gaiak "Euskadiko gaurkotasun politikoan daukien garrantzia eta eguneroko bizimoduan zelango eragina daukien" azalduko deutsie bertaratutakoai, besteak beste "Europa barruan estadurik ez daukien nazinoen egoerea, hizkuntza gitxituen errealidadea eta atzen bi legealdi honeetan Europako Parlamentuan aldeztu dituen ekimen esanguratsuen laburpena egingo dau" dino EAJ-PNVk.

0
Arratia
2018/1/2
Errege Magoak izango dira Arratiako hainbat herritan

Urte barria hasi da eta Gabonetarako antolatutako programetako ekintzak oindino ez dira amaitu. Urte hasikera honetako lehenengo egunetan badago zeregaz gozatu Areatza, Artea, Bedia, Igorre eta Lemoan berbarako. Erregenetako kabalgatak, kontzertuak, urtekerea, antzezlanak, berbaldia... Badago nondik ibili.

Areatza
Urtailak 4, eguena
19:00etan, AKKBk antolatuta, Iñaki Perurenaren kontakizun eta erakustaldia "Harria. Maitasun istorioa". Udaletxeko Areto Nagusian.
Urtailak 5, barikua
17:30ean, Erregeen Kabalgatea. Karpotik hasita.

Artea
Urtailak 4, eguena
10:00etan, Gabonetako Umeen Parkera urtekerea.

Bedia
Urtailaren 2tik 5era,
10:30etik 13:30era, ludotekea eta liburutegia zabalik.
Urtailak 5, barikua
18:30ean, Erregeen Kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Igorre
Urtailak 4, eguena
11:30-13:30 eta 16:30-19:30, Gabonetako Umeen Parkea eta Motxoganen tailerrak aterpean.
Urtailak 5, barikua
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.
Urtailak 6, zapatua
19:30ean, Areatzako Bandaren kontzertua Lasarte Aretoan.
Urtailak 7, domekea
17:00etan eta 19:00etan (saio bi egingo dira), Glu Glu konpainiaren umeentzako antzerkia Alizia lurralde miresgarrian. Lasarte Aretoan.

Lemoa
Urtailak 3, eguaztena
19:30ean, Pintxo Lehiaketea eta Hiri Galduak-en kontzertu akustikoa Karabie Gaztetxean.
Urtailak 5, barikua
Iluntzean "Zerbait is coming...".
Astean zehar fanzineen erakusketea.
Urtailak 6, zapatua
17:30ean, Errege Magoak.

0
Dima
2017/12/25
Ume eta familien irakurle kluba bardintasuna sustatzeko Diman

Dimako Guraso Elkarteak, hezkidetzea zabaltzeko proiektua ipini dau martxan. Ume eta familien irakurle kluba izenpean, Mireia Delgado ipuin kontalariak eta hezkidetzan adituak gidatuko dau ume eta gurasoai zuzendutako proiektu hau.
Proiektuak 6 saio izango ditu. Lehenengoa, abenduaren 12an izan zan eta gurasoentzako hezkidetzan formakuntzako saioa izan zan. Bertan adierazo eutseen gurasoai proiektua bera.
Hurrengo lau saioak, irakurle klub formatua izango dabe. Abenduaren 27an, urtailaren 10 eta 24an, eta zezeilaren 7an izango dira. Amaituteko, zezeilaren 21ean, ipuin kontaketea eta afari meriendea egongo da. Saio guztiak Dimako liburutegian izango dira eta arrastiko seiretan hasiko dira.

0
Dima
2017/12/16
Udal ikastaroak urtailetik aurrera

Bigarren hiruhilekoan, hau da urtailetik martiara arte, udal ikastaroren baten parte hartu gura izan ezkero, abenduaren 18tik 29ra emon daiteke izena udaletxean. Diman erroldatuta dagozanak izango dabe lehentasuna eta taldeak aurrera egiteko 8 lagun behar dira gitxienez. Talde bakotxean 12 leku dagoz. Izena emon dabenak gehiago badira, zozketea egingo da.
Hurrengo ikastaro honeetan emon daiteke izena: Yoga, Eskulanak, Pilates, Txi kung, Entrenamentu funtzionala, Gimnasia hipopresiboa eta Zunba. Prezioak 50 eta 75 euro bitartean dira Diman erroldatuentzat eta 70 eta 105 bitartean Diman erroldatuta ez dagozanentzat.

0
Lemoa
2017/12/16
Pedro Azpiazu Arratiarrakaz berbetan EAJ-PNVren berbaldi zikloan

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua Lemoan izango da abenduaren 19an, 19:30ean, Jubiladuen Etxeko goiko lokalean, bertaratutakoai Euskadiko egoera ekonomikoaren gainean berba egiteko.
Azpiazuk, 2018 urterako EAEko aurrekontuak azaldu, eta alderdi politikoak aurrekontuen negoziaketan izan daben egitekoaren nondik norakoak aurkeztuko ditu. Baita Kupoari buruzko akordioaren ingurukoak be.
Lemoakoa, Arratiako EAJ-PNVk antolatutako Arratiarrakaz berbetan zikloko seigarren berbaldia da. Ziklo honegaz 2017an, Arratiako herrietara hurreratu gura izan dabez politika arloan jarduten dabenak, topagune bat sortzeako, galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, "egoki" jo ezkero proposamenak egiteko.
Aurretik egon diranak, Josu Erkoreka Igorren, Aitor Esteban Zeanurin, Jonan Fernandez Diman, Arantxa Tapia Lemoan, eta Ana Otadui, Izaskun Landaida eta Sara Gutierrez Artean izan dira.

0
Arratia
2017/12/14
Jostailu barriak jasoteko kanpainea martxan

Zemendiaren 22an ipini eban martxan Arratiako Gurutze Gorriak jostailu barriak jasoteko kanpainea. Aurten be, jostailu barriak, ez beliko eta ez sexistak batuko dabez familiaren egoera ekonomikoa dala-eta, Arratiako umerik jostailu barik geratu ez daiten.
Jostailuak abenduaren 19aren inguruan bananduteko asmoa daukie AGGkoak, beraz jostailuak egun horren aurretik eroatea komenidu da. Hamabi urte arteko 65 ume inguru dagoz jostailuak jasoteko zerrendan.

Elikagai bankurako 3.000 kilo
Arratian Gurutze Gorriak dauka hartuta Elikagaien Bankuaren ardurea. Bizkaiko Elikagai Bankuak abenduaren 1 eta 2an egin eban urteroko janari bilketea eta Arratiako komertzioetan be bildu ziran jatekoak. Igorreko Jubiladuen alkarteak parte hartu dau aurten bilketan eta Arratian, 3.000 kilotik gora jaso ditue.
Arratiako Gurutze Gorriak hilero Elikagai Bankutik 45-50 familia ingururentzako elikagaiak jasoten ditu. Basauritik elikagaiak hartu, loteak egin eta banaketearen ardurea daukala azaldu deutso begituri Idoia Zuloaga Gizarte Eskuhartzeko Teknikariak.

0
Zeanuri
2017/12/5
Herritarren ekarpenak jasoteko batzarrak antolatu ditu EH Bilduk

Zeanuriztarrai herriko diruen barri jakitera emon eta zelan kudeatu ebazteko, batzar bi deitu ebazan EH Bilduk zemendiaren 27an eta 28an, eta beste bi dagoz aurreikusita abenduaren 6 eta 7rako. Lehenengoa, hilaren 6koa, Kultur Etxean izango da; hurrengo egunekoa, Altzustako txokoan. Batzarrok iluntzeko zazpiretan izango dira. Batzar honeekaz, herritarren eretxiak eta eskaerak jaso gura dauz EH Bilduk 2018ko aurrekontuetan sartu ahal izateko.

0
Zeberio
2017/12/5
Urtailaren 15era arte egin daitekez aurrekontuetarako ekarpenak

Zeberioko Udalak herritarren eretxiak jaso gura dauz 2018ko udal aurrekontuak egiteko eta hori dala-eta, prozesu parte hartzailea abiatu dau.
Zeberioztarren proposamen eta ekarpenak lau modutan jasoko dauz Udalak 2018ko urtailaren 15era arte. Izan be, udalak proposamenak kontuan hartu ahal izateko, proposamen edo ekarpenok udaletxean itxi, udal webgunera edo 689 947 799 telefonora WhatsApp bidez bialdu, edo udaletxeko sarreran dagoan buzoian sartu daitekez.

0
Arratia
2017/12/1
Indarkeria matxistea dala-eta, igaz baino 10 andra gitxiago atendidu ditu AUMk

Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Gizartekintza Sailak emondako datuen arabera, zemendiaren 15era arte, 13 andrazko atendidu ditu zerbitzuak genero indarkeria dala-eta. 2016an, 23 izan ziran.


Dana dala, datu honetatik ezin da ondorioztatu genero indarkeriak behera egin dauala 2017an Arratian. Gizarte Zerbitzuetara andrazko gitxiago joan arren euren egoerea planteetara, beherakada horren zergaitia ez dago jakiterik. "Askotan, nahiz eta propaganda egin edo-eta propaganda etxeetara bialdu, ez da nahikoa izaten andrak informazinoa euki eta laguntza eske etorteko" dino AUMko Gizartekinza Zerbitzuko Olaia Urkizak.
Jatorri, edade eta egoera zibil guztietako gizonak erabilten dabe genero indarkeria eta jatorri, edade eta egoera zibil guztietako andrak sufriduten dabe indarkeria hori. Aurten Mankomunidadeak atendidutakoen artean, gehienak 40 urtetik gorakoak izan dira. Moltsorik handiena 41 eta 50 urte artekoa izan da (%38,5); 51 eta 65 urte artekoak, %30,8 izan dira; 17 eta 30 urte artean %15,3 eta 31 eta 40 urte artean beste %15,3.
Jatorriari jagokonean, Bizkaiko 7 andra, estaduko 3 eta atzerrian jaiotako beste 3 atendidu ditu AUMk genero indarkeria dala-eta. Andra honeen ia %85ek seme-alabak ditue; gehienak adin txikikoak (%69) eta adin nagusia dituen erdiak be andrearen kargu dagoz.

Zortzik salaketea ipini dabe
Genero indarkeria sufridu daben andrai arreta hobea emoteko, esku hartzean daben erakundeen arteko Protokoloa dauka Arratiako Udalen Mankomunitateak. Ertzaintzak eta Osakidetzak be hartzean dabe parte protokolo horretan eta genero indarkeria antzeman ezkero, Mankomunidadera bideratzen ditue biolentzia jasan daben andrak.
Sarbideari jagokonean, aldaketak egon dira eta gehiago izan dira Ertzaintzak bideratutakoak, zuzenean Gizarte Zerbitzuetara jo dabenak baino. Izan be, aurten erdiak baino gehiagok (%53,8) Ertzaintzak bideratuta jo dau Gizarte Zerbitzuetara; igaz, %30,7 izan ziran. Gizarte Zerbitzuetatik %38,5 sartu dira 2017an, eta andrazko bat Osakidetzaren bidez.
AUMko Gizarte Zerbitzuak atendidutako 13 andrazkoetatik 8k salaketea ipini dabe 2017an; hau da, %61,5ek, aurreko urtean baino 5 puntu gehiagok.

Laguntza psikologikoa eta juridikoa
Gizarte Zerbitzuetan, arreta eta laguntza emoteaz gainera, baliabide espezializaduetara (laguntza psikologikoa, juridikoa...) bideratu eta koordinazinoa eta kasuaren jarraipena egiten da.
Aurten atendidutako guztiak batek izan ezik, laguntza psikologikoa jaso dabe. Bik laguntza psikologikoaz gainera, laguntza juridikoa be jaso dabe, eta beste bik, ekonomikoa. Gizarte Hezkuntzan Esku Hartzeko laguntzea be jaso eben andrazko bik. AUMen, momentu honetan, 3 gizarte hezitzaile dagoz zerbitzua emoten.
Arratian neska edo andra batek indarkeria matxistea bizi badau edo bizi dauanik ezetuten badau, telefono honeetara deitu leike laguntzea jasoteko: 112 Larrialdiak; 900 840 111 hogetalau ordukoa, debaldekoa eta konfidentziala, eta 94 631 17 17 AUMko telefonora. Gizarte Zerbitzuak eta Bardintasun Zerbitzuak 08:00retatik 15:00etara atendiduten dabe.

0
Zeanuri
2017/11/30
Pedro San Millan milizianoa etxera itzuli da

Laurogei urte desagertuta emon ostean Euzko Gudarosteko milizianoa zan Pedro San Millan Beitiaren gorpuzkinak etxera itzuli dira.


Joan dan zemendiaren 18an Zeanuriko Altungana mendian Pedro San Millan eta beste lau gudari gehiago egozan hilobia zabaldu zan. Holan, euren gorpuzkinak eta gerrako hainbat aztarna jaso ahal izan ziran. Egun horretan, goizeko hamaikak aldean, jentetzea batu zan Barazarretik gora dagoan Altungana mendiaren inguruan. Besteak beste, Aranzadi eta Euskal Prospekzioak alkarteetako kideak, EHU-ko ikasleak, kazetariak, Pedro San Millanen senideak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Zeanuriko alkatea, zinegotziak eta auzokideak bertaratu ziran.
Hilobia bertan egon eitekelako lehenengo arrastoa Euskal Prospekzioak alkarteko kideak topau eben urri lehenengoaren 15ean. Orduan Zumeltza eta Barazar mendateen artean zabaltzen dan fronte-lerroko lubaki sistema zaharrean arakatuz Gerra Zibilaren sasoiko hainbat material topau ebezan: kaskoak, balazorroak, munizinoa, platerak... Bai eta gudari baten identifikazino plakea be, 21967 zenbakiagaz. Zenbaki horreri esker jakin zan plakea Pedro San Millan Beitia gudariari egokiala, eta bera gerrako desagertuen zerrendan egonda, hilobia inguru horretan bertan egon eitekela. Hori da Aranzadiko teknikariak berehala egiaztatu ebena, Pedroren gorpua hil zan lubakian bertan lurperatu eben, baina ez bakarrik, hasikeran uste zan moduan, bertan beste lau milizianoren gorpuzkinak agertu ziralako. Oindino beste miliziano horreek identifikau barik segiduten dabe. Pedro San Millan hil zan egunean konpainia bereko beste hiru burkide gehiago desagertutzat emon ebezan.
San Millan elantxobeztarra zan jaiotzez, baina Bilbon bizi ei zan. Perezagua batailoi komunistearen milizianoa zan, Eusko Gudarostean 10 zenbakia eroan bataloikoa, hain zuzen. Aranzadiko kidea dan Kepa Ganuzak testuinguru historikoaren xehetasunak eskeini zituan. Bere esanetan 1937ko martiaren 20an, frankistak ofensibara jo ebenean, Perezagua batailoia Altunaga mendiko posizinoan egoan. Matxino faxistak artilleriaz eta gerra-hegazkinen laguntzaz ha posizinoa atoan jota txikitu eben. Beraz, baleiteke San Millan egun hareetako erasoaldietan hil izana.
Bestalde, gorpuzkinak lurpetik aterateko beharrak Aranzadiko kidea dan Paco Etxeberria antropologo-forense ezagunak zuzendu zituan. Ez eban aukerea galdu bertaratu ziran autoridadeen aurrean gerra sasoiko desagertuak topetako Aranzaditik egiten daben behar handia bultzatzen segiduteko, ez eta laguntzaile egozan EHU-ko ikasleai eskolea emoteko be.
Unerik hunkigarriena Pedro San Millanen senideak berbea hartu ebenean ailegau zan. Ilobak eskerrak emon zituan familiaren izenean, hainbeste urte pasata Pedro osabea familiara itzultzearren. Ondoren Jon Hernadezek, Podemos-Ahal Dugu alderdiko kideak, eta Aintzane Ezenarrok, Gogora Institutuaren izenean, familia eta biktimen duintasunaren alde egindako beharra goraipatu eta eskertu eben komunikabideen aurrean.

0
Arratia
2017/11/30
Erronkai alkarregaz aurre egiteko Arratiako Enpresa Foroa sortu da

Errota Fundazinoaren ekimenez, Arratiako Enpresa Foroa sortu da. Zemendian izan eban bere lehenengo saioa.


Bertan, hainbat enpresak hartu eben parte, Batzek, Ilunbek, Ormazabalek, WalterPack-ek, Ikertek-ek, Arbeguik, Morgak, Comecaranek, QuickRent-ek, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiak eta Errota Fundazinoak berak hain zuzen be. Ainara Basurko BEAZeko zuzendari nagusia be egon zan Foroaren lehenengo saioan.
Foroaren helburua, eskualdearen garapen soziekonomikoaren alde lan egitea da, eta "alkarren arteko hartu emonak jasoteko topaleku bat izan gura dau, etorkizuneko erronkai alkarregaz aurre egiteko, alkarlanean" azaldu deu- tso begituri Iratxe Goikoetxea Errota Fundazinoko koordinatzaileak.

Administrazinoaren laguntzea
Errota Fundazinoak enpresen aurrean bere aurkezpena egin ondoren, BEAZeko zuzendari nagusiak bere sailak enpresentzako eskeintzen dituan zerbitzuak azaldu ebazan. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailari atxikita dagoan foru soziedadea da BEAZ, eta ekonomia-jardueraren hazkundean lanpostuen sorkuntzan lagundutea dauka helburu. Basurkok, Errota Fundazinoaren sorrerea garrantzitsutat jo eban, bere bitartez eskualdeko enpresak dituen beharrak bideratu daitekezalako, eta administrazinoak eskeintzen dituan laguntza eta programak enpresetara eta Arratiako udaletara heltzeako bidea dalako. Enpresetako ordezkariak identifikau ebezan euren preminak eta preminok asetzeko ze ekintza egin daitekezan Errota Fundazinoaren bitartez.
Lehenengo saio honetan parte hartu eben baino enpresa gehiagok erakutsi dabe Foroaren gaineko interesa eta danai bialduko jakie zemendiko saioan landutakoaren txostena. Hurrengo saioa udabarrirako aurreikusten da. Errota Fundazinoagaz hartu-emonetan ipinteko, info@errota.eus-era idatzi edo 688 854 543 telefonora deitu daiteke.

0
Arratia
2017/11/29
Prekariedadeagaz amaituteko LABen ekimen ibiltaria Arratian

LAB sindikatuak, lan-baldintza eta bizimodu duinak izateko eskubidea aldarrikatzeko, herriz herriko ekimena abiatu eban urrietan, abenduaren 6ra arte luzatuko dana. Arratian, Ekimen ibiltaria abenduaren 4an izango da.
Goizeko 10:00etan, Cementos Lemona enpresa aurrean konzentrazinoa egin eta kotxe karabanea pasauko da Arratiako zenbait industriagunetatik, Tecnichapa enpresearen aurrean amaituteko. Arrastian, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean, prekariedadeagaz amaituteko dagozan alternatiben gaineko berbaldia egongo da.
Igitie alkarteko Sonia Ingunzak eta LABeko industria arduraduna dan Zorion Ortigosak emongo dabe berbaldia zeintzuk diran prekariedadeaz amaituteko alternatibak azalduz. Lan eta bizimodu duina izateko, Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLE), ordu estrak eta azpikontratak kentzea gura dau LABek. "Aldi baterako enpresak XXI. mendeko morroitza dira. Gure alternatibea: kontratazino barrien kudeaketa publikoa". Ordu estren alternatiba moduan, lanpostuak sortu eta lana banandutea proposatzen dabe; eta azpikontratak "langilegoa zatitu eta lan baldin- tzak kaxkartzen" dituenez, kontratazino zuzena lan baldintza bardinetan eskatzen dau sindikatuak.

0
Zeanuri
2017/11/26
Sanandresak prest Asterrian

Irati Urien


Zemendiaren amaieran hasi eta abenduaren hasikeran amaituko dira aurten Zeanuriko Asterria auzoko jaiak. Urri-Barren txokoko kideak prestatu daben egitaraua eguenez hasiko da, San Andres egunez, zemendiaren 30ean hain zuzen be. 19:00etan mezea egongo da auzoko ermitan eta jarraian txokolatea bananduko dabe txokora hurreratuten diranen artean.
Abenduaren 2an, urteetako beharragaz lortu dan askok espero daben zapatua helduko da. Barauskarriaren aurretik mezea egongo da goizeko 12:00etan. Arrastian herri kirolen txandea izango da: zaldia eta Harriti taldea harriari tiraka batetik eta ardi mozteak, trontzeak eta azkoreak osotuko daben desafioa bestetik. 20:30ean odolostea jateko aukerea eukiko dau doanak. 21:00etan gau jantzaldia Adolfo eta Unaigaz, eta gero, gerokoak.
Abenduaren 3a izango da San Andresetako atzenengo eguna, 12:30ean trikitixa eta txistuaren musikeagaz pintxo-potea egin eta errifearen zozketearen ostean amaituko dira Asterriako jaiak. Urteokaz bete ez bada be, baleiteke aurten aitutea "San Andres nieve en los pies" gaztelerazko esakerea zergatik esaten dan.

0
Igorre
2017/11/26
Guatemala eta Saharako andren giza eskubideen defendatzaile bi Kultur Etxean

Noka talde feministeak, Igitiek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak, CEAR Euskadiren Giza Eskubideen Defendatzaileen programea dala eta, Guatemalako Lolita Chavez eta Marokoko Leila Lili andren eskubideen defendatzaileen egonaldia aprobetxauz, zemendiaren 27 eta abenduaren 11rako berbaldiak antolatu dabez Igorreko Kultur Etxean.
Berbaldiak arrastiko 18:00etan izango dira. Hilaren 27an, Guatemalako Lolita Chavezek, giza eskubideen defendatzaileen errepresinoa eta multinazionalen kontrako burrukearen gainean egingo dau berba.
Abenduaren 11n, barriz, Leila Lilik, Marokok okupautako lurraldeetako aktibista sahararrak eta Arantza Chacon, Arabako SEADen lagunen alkarteko kideak, Mendebaldeko Sahararen gatazkan andrazkoen papelaren gainean egingo dabe berba.

0
Artea
2017/11/26
2018ko aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko dau Udalak hilaren 30ean

"Arteoztarron biltzarra", herri asanblada orokorra zemendiaren 30ean izango da, 19:00etan, Arteako Kultur Etxean, 2018ko aurrekontuen zirriborroa herritarrai aurkeztuteko. Han, herritarren atzen ekarpenak jasoko dira Ogasun Batzordeak aurrekontuen atzen proposamena egin aurretik. Atzen proposamena abenduaren 8an aurkeztuko da eta abenduaren 19an bozkatuko dira 2018rako Arteako Udal kontuak.

0
Artea
2017/11/19
Ana Otadui, Izaskun Landaida eta Sara Gutierrez arratiarrakaz berbetan

EAJ-PNVren Arratiarrakaz berbetan tertulia zikloaren hurrengo saioa, andren ikuspuntutik izango da. Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendaria eta Sara Gutierrez Areatzako zinegotzi ohia, Arteako Kultur Etxean egongo dira zemendiaren 23an, esparru politikoan egiten daben lanean izandako esperientziak bertaratutakoakaz konpartiduten.
Hizlariak gizon eta andren bardintasunerako abiatutako ekimenak kontauko dabez. Landaidak garapen bidean dagoan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako VII. Planaren gainean egingo dau berba eta Gutierrezek orain dala gitxi arte martxan egoan Areatzako Emakumeen Foroaren gainean, besteak beste.

0
Dima
2017/11/19
Herri galdeketearen urteurrena ospatuko dau Dimako GEDk

Dimako Alkarregaz, Gure Esku Dagoko taldeak, herri galdeketearen lehenengo urteurrena dala-eta, herri galdeketearen ostean zer egin hausnartuteko ekitaldiak prestatu ditu zemendiaren 24 eta 25ean, "Dimako galdeketaren lehen urteurrenean, alkarregaz herria egiten" titulupean.


Horretarako, hilaren 24rako, "Zerk egiten gaitu herri?" izenpeko mahai-ingurua prestatu dabe. Arrastiko 19:00etan, eskoletan izango da eta bertan Jon Maia bertsolariak, Helena Franco EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoreak eta Ana Rodet Bartzelonan bizi dan euskaldunak hartuko dabe parte. Moderatzaile lanetan Iratxe Etxebarria kazetariak jardungo dau.
Behin estadu subirano edo independiente izatera helduta, zer gertatuko dan itaunari erantzun gura deutsie Diman. Maiak esparru sozio-kultural eta politikoa landuko dau, Francok ekonomiko fiskala eta Rodetek Kataluniako prozesuaren gaineko azalpenak emon eta hausnarketak egingo ditu. Ondoren, bertaratutakoak euren eretxia emoteko aukerea izango dabe. Eztabaidearen ostean, kopaua egongo da.

Mintegiak eta tailerrak
Hilaren 25ean, 09:30etik 11:30era, Ana Rodetegaz mintegia egongo da eskolan. "Hiru ardatz planteauko dira: Kataluniako herri mobimentua, dinamikea eta eboluzinoa; instituzinoen inplikazinoa, eta aurrerantzean zer?" azaldu deutsie antolatzaileak begituri.
Ordu batean, plazan, "Dima Alkarregaz Goruetan" izeneko ekimena ipiniko da martxan. Zati bi ditu: goruetan egiten ikasteko tailerra eta "Herritarron ituna". Izan be, Dimako galdeketan, deitutakoen %63,42k parte hartu eben eta horreen %95,3k euskal estadu burujabe bateko herritarra izateari baiezkoa emon eutsien eta Alkarregaz GEDko Dimako taldeak, herritar eta alkarteai herri itunerako proposamena zuzenduko deutse.
Eskolan ipuin baten bitartez, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen oinarriak landuko dira umeakaz. Ondoren tailer bat egitea proposatuko jakie eta honen prozedurea umeak azalduko dabe plazan nagusiakaz batera egiteko ekintza praktiko baten bidez.
Eguerdian, 14:30ean, herri bazkaria egongo da eta bazkalostean, musikea, jantzak, diapositibak, argazkiak, Indusiko auzotarren antzerkia, bingoa eta atzenik, kantu poteoa herriko tabernetatik zehar.

0
Artea
2017/11/19
Ganadu erakusketea indartuko da XIX. Azokan

Igaz ganadu alkarte barri bat sortu zan Zeberion eta Zeberioko ganaderuen alkarteak, ganaduen presentzia handitu gura izan dau Bertoko Produktuen Azokan. Hori dala-eta, ganadu erakusketea be egongo da. Azokea zemendiaren 26an izango da plazan 10:00etatik aurrera. Udalak antolatuten dau Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen laguntzeagaz.
Azokan 35 postu egongo dira eta horreetatik 12 inguru Zeberioko ekoizle edo alkarteenak izango dira. Bizkaia, Araba eta Nafarroako baserritarrak egongo dira gainontzeko postuetan produkturik onenak eskeintzen. Eztia, gaztaia, euskal pastela, baserriko ogia, artisautza eta baserriko produktu asko egongo dira salgai azokan. Gorbeialdek bertoko produktuen otzara bat zozketatuko dau.
Trikitixearen soinuak eta taloak animauko dabe azokea.

0
Igorre
2017/11/14
Agustin Elexperi omenaldia

Hilaren 25ean Agustin Elexpe Igorreko aguazil ohiari omenaldia egingo deutsie igorreztarrak. Pasa dan aprilaren 21ean izan zan Elexperen atzen lan eguna eta ordutik hona asko eta asko izan dira herritarrakandik jaso dauzan esker on eta agurrak. Oingoan ostera herritarrak herri mailako omenalditxoa prestatu deutsie kalejirea (13:00etan) eta bazkaria (14:30ean) antolatuz, hainbeste urtean herriaren alde egin dauanagaitik. Han batuko dira herritarrak eta seguru ez dala jai girorik faltauko. Bazkarirako txartelak Gau Loran, AZ Rugby Tabernan eta Jubiladuenean erosi leitekez, 19 euroan, hilaren 21era arte.

0
Dima
2017/11/14
Ikurriñeari eta Taberna Barriri omenaldia Oban

Obako Kobaso Kultur eta Kirol alkarteak, Udalaren laguntzeagaz antolatuta, Diman ipini zan lehenengotako ikurriñari eta Bar Patxo, edo Obakoentzat, Taberna Barriri omenaldia egingo deutsee auzotarrak. Zemendiaren 18an izango da Obako plazan, eguerdiko 12:00etan.


Ekitaldia hasteko jantzari bik agurra egingo deutsie Isidora Bernaola eta Patxi Ortuzarren familikoai; hau da Taberna Barrikoen familiari, eta ostean oparitxo bat Udalak. Gaur egun ez Isidora ez Patxi ez dira bizi, eta tabernea be botata dago, baina Obako bizilagunak ez dabez aiztu. Izan be, Diman agertu zan lehenengoetako ikurriñea, Obako eleiza ondoko San Juan haretxan agertu zan, eta euren etxean egindakoa ei zan.
Arkaitz Estiballesek eta Ibon Izak bertsoak botako dabez eta gero ikurriñea ipiniko dabe San Juan haretxan, 1976-1977 inguruan ipini ebena gogoratuteko. Herri kirol erakustaldia, kopaua eta trikitxea ez dira faltauko.

Alabeak egindako ikurriñea San Juan haretxan
Alokairuan eukien Patxik eta Isidorak Bar Patxo edo Taberna Barri. "Taberna ha zan auzoko bihotza. Han antolatuten zan dana" azaldu deutso begituri Angel Arrizabalaga auzokoak. Arrizabalagaren esanetan, "Isidora sano eskuzabala zan eta beti euskeraz egiten eban. Patxi be abertzalea zan baina ez eban hain agirian erakusten. Eta egun baten, euren alaba batek ikurriña bat josi eban. 1976 edo 1977 urtea zan gitxi gorabehera. Oban, beste leku askotan legez, San Juan bezperan arbola bat ipinten eben zutunik eleiza ondoan. Urte haretan, auzoko ume batzuek, San Juan haretxan ikurriñea ipini eben. Eta han egon zan urte osoan".

0
Lemoa
2017/11/6
Baserriko produktuen azokea eta perretxiko erakusketea

Lemoako Udalak antolatuta, zemendiaren 12an Lemoako XVIII. Nekazaritzako Elikagaien azokea egongo da Elizondon, futbol zelaiaren ondoan. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, Bizkaitik etorritako 20 ekoizlek ipiniko ditue salgai baserriko produkturik onenak. Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako erakusketa mikologikoa be egongo da Atxetako plazan. Perretxikoak Arratian bertan bezperan batutakoak izango dira. Izan be, hilaren 11n, perretxikoak batzeako goizeko urtekera bat antolatu dau Ganzabalek Arratiatik zehar.

0
Areatza
2017/10/31
Herri galdeketea Areatzan

Erabakitze eskubideak hain ondorio larriak ekarri dituan honetan, Gure Esku Dago dinamikeak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen jarraituten dau Kataluniari babesa adierazoteko ekintzakaz eta herri galdeketen bitartez. Zemendiaren 5ean, Areatzan, "Euskal Estatu burujabe bateko hiritarra izan gura dozu?" itaunari erantzuteko aukerea izango dabe. Egun horretan bertan, Euskal Herriko beste 12 herritan be egingo dira galdeketak.


Gure Esku Dagoko Areatzako Dagigun alkartekoak "herri konsulten protokoloak ezartzen dauzan baldintza guztiak bete" dituela dinoe. Berme batzordea, jarraipen batzordea, segurtasunerako taldea, begiraleak, informatikoak eta mahaikideak prest dagoz. Hilaren 5ean, 22 persona egongo dira egunean zehar galdeketea ahalbideratzen.
Bozka lekutik aparte, programa zabala antolatu dau Dagigun alkarteak herriko jentearen laguntzeagaz. Kalejirea, gazteentzako tailerrak, kantu-potea, herri bazkaria, batukadea eta euskal jantzak animauko dabe herria. Izan be, kalea musika eta jantzaz bete gura dabe, inor ez daiten etxean geratu eta parte hartzerik zabalena lortzeako. "Erabakitzeko eskubidea defendiduteko modurik onena botoa emotea da-eta".

Harrera ona
Urri bigarrenaren atzen egunetan, Dagigun alkartekoak etxez etxe ibili ziran galdeketearen informazinoa eta botoak bananduten. "Oso harrera ona egin deuskue orokorrean. Jenteak interesez hartu dau informazinoa eta gehienak baekien Areatzan galdeketea egitekoa zala" azaldu deutsie begituri.

Berbaldia atzeratu da
Katalunian bizi diran momentuak dirala-eta, zemendiaren 4rako aurreikusita egoan berbaldia atzeratu egin dabe Vic-eko PdeCat, ERC eta CUPeko zinegotziak etortzerik izan arte.
Beste aldaketarik ez dau izan egitarauak. Domekan, 11:00etan izango dira giza katea eta ekitaldia plazan. 20:00etan botoak zenbatu eta emoitzak emongo ditue.

Gure Esku Dago
Gure Esku Dago Erabakitzearen Eskubidearen aldeko herri dinamikeak 2013ko bagilean egin eban aurkezpena. Euskal Herria herri bat dala eta erabakitzeko eskubidea euskal herritarrai jagokiela esan eben.
Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, 2014an 150.000 lagunetik gora Durangotik Iruñeara giza katea egin eben. Galdeketen "lehen olatua" 2015eko bagilaren 5ean izan zan. Harrezkeroztik, biztanleak 133 herritan emon dabe euren eretxia Euskal Herriaren estatus politikoaren gainean. Zemendiaren 5ean, beste 13 herritan emongo dabe.
Arratian Diman egin zan lehenengo herri galdeketea 2016ko zemendiaren 27an; hurrengoa Zeanurin, 2017ko maiatzaren 7an, eta orain Areatzaren txandea da. Areatzak Igorreri pasauko deutso lekukoa.

0
Areatza
2017/10/29
Independentistak sareak herri galdeketan baiezko botoa eskatuko dau

Independentistak sareak, zemendiaren 2rako, ekitaldia antolatu dau, Areatzako herri galdeketan baiezkoaren aldeko kanpainea egiteko. Arrastiko 19:00etan hasiko da plazan. Arkaitz Estiballesek eta Igor Menikak bertsoak kantauko dabez, eta gero Txutxi Ariznabarretaren berbaldia egongo da eta "Euskal estaduari bai esateko 11 errazoi" azalduko dira. Amaieran, hurreratutako guztiek "argazki independentista" aterako dabe.

0
Artea
2017/10/29
Auzo eta sektore batzarrak egiten hasi dira Artean 2018ko aurrekontuak egiteko

Aurrekontuetarako eretxiak, ekarpenak eta kritikak jasoteko, auzo eta sektore batzarrak egiten hasi zan Udala urri bigarrenean. Oraingo hilean be batzarrak egiten segiduko dau eta hilaren 30ean aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko dau herri asanblada orokorrean Udalak.


Abenduan azken proposamena aurkeztu, eta 2018ko aurrekontuak bozkatuko dira.
Udalak sektore batzarrak egingo dauz lehenengoz aurten.
Orain arte, auzo batzarrak egin dira baina Udalak "herritarren parte hartzea handituteko asmoz", gazte, eskolaume eta herriko alkarte eta taldeetako partaideakaz be batuko da.

Batzarrak
Hiru auzo batzar egingo dira. Lehenengoa urri bigarrenaren 26an izan zan. Bertara, Biteri, Ugarte, Astui Goikoa, Garantxe, Esparta, Larrazabal, Garai, San Martin eta Goikoko auzotarrak egozan deituta euren ekarpenak egiteko. Bigarrena, zemendiaren 2an izango da eta horretan, Herriko plaza, Kalleja eta Astui Behekoakoak parte hartu ahal izango dabe. Hirugarrena barriz, hilaren 9an izango da. Batzarrok Kultur Etxean izango dira arrastiko zazpiretan.
Sektore batzarrak be abiatu dauz Udalak, zenbait talderen beharrizanak jasoteko. Hori dala eta, urri bigarrenaren 29an gazteakaz batu ziran udal ordezkariak. Zemendiaren 2an, eskolako umeakaz batuko dira eskolan eta hilaren 8an alkarte eta taldeakaz Kultur Etxean 19:00etan.

Aurrekontuen aurkezpena eta botazinoa abenduaren 19an
Batzar horreetan jasotako ekarpenakaz egindako aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko dau Ogasun zinegotziak udaletxean, zemendiaren 14an, arrastiko zazpiretan. Hilaren 30ean barriz, herri asanblada orokorra egongo da, "Arteaztarron biltzarra", zirriborroaren aurkezpena egiteko Kultur Etxean, 19:00etan. Ondoren, Ogasun Batzordeak aurrekontuen atzen proposamena egingo dau abenduaren 8an eta 19an, udalbatzan bozkatuko dira 2018ko aurrekontuak.

0
Artea
2017/10/22
Arteako plazan kantu jaia Abigail umearen jaiotza ospatuteko

Arteako Herriko Benta taberna eta jatetxe bat baino gehiago da. Elikadura subiranotasunaren oinarrien inguruan lan egiteaz gainera, errefujiadu eta migratzaileentzako harrera gunea be bada.


Garagarrilean ume bat jaio zan, Abigail, eta Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) eta Arteako Herriko Bentak, Kantu bat gara taldearen laguntzeagaz, jaia antolatu dabe urri bigarrenaren 27rako umearen jaiotza ospatuteko.
"Abigail Eguna: elkartasuna eta esperantza" lelopean, jaia arrastiko 19:30ean hasiko da Arteako plazan. Kantu jaia eta pintxoak egongo dira. Jantza, mezu eta kantu berezien bitartez agurra egingo deutsie Abigail umeari eta erromeria egongo da gero Kantu bat gara taldeagaz.

Herriko Benta
Herriko Bentaren proiektua babesteko, hilean behin kontzertuak eta beste ekintza batzuk antolatuten dira. Ildo honetatik, Benta ondoko etxean hainbat proiektu dagoz; tartean denda bat zabaldutea. Dendearen inaugurazinoa be, hilaren 27ko jaian izango da.

Arma komertzioaren kontrako kanpainea
Urri lehenengoaren 26an, errefujiaduak birkokatzeko eta birrezar- tzeko epea amaitu zan, Europako Gobernuak eurek ezarritako "kuotak" bete barik. Espainia 17.000 igeslari hartzera konprometidu zan, eta horreetatik %11 baino ez ziran etorri fetxa horretarako. Europak 180.000 errefujiadu hartzeako konpromisoa hartu eban eta %27koa izan zan bataz besteko betetze maila.
OEEren datuen arabera, munduan 113 biztanletik 1 errefujiadua da. "Zer egin dau Europak prozesu honetan atzen urte biotan? Turkia, Libia eta Marokogaz, euren herrietatik pasu seguruak oztopatzeko, akordioak sinatu ditu, hau da mugak kanporatu".
Konpromisoak ez beteteaz gainera, jentearen leku aldatzearen jatorri diran gerra eta gatazka armaduak elikatzen dabezan arma komertzioan jarraituten dauala Europak salatuten dau Plataformeak. "Orain dala gitxi jakin dogu Bilboko portutik Saudi Arabiara 300 lehergailu edukiontzi baino gehiago bialdu dirala, eta 2015etik aurrera 650 miloe euro armetan saltzeako konpromisoa dagoala Espainia eta Saudi Arabia artean. 2015ean, Saudi Arabia Yemengo biztanleria, merkaduak, eskolak, ospitaleak... bonbardeatuten hasi zan".
Espainiar estaduan arma gehien saltzean dauan erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoa da. OEEk emondako datuen arabera, 85 miloe euro, hain zuzen be. Hori dala eta, OEEk eta hainbat alkarte eta plataformak armen kontrako kanpainea ipini dabe martxan.

Arratiako OEE
Egoera horren aurrean, Arratiako OEEk, sensibilizazinoa eta konplizidadeak sortzeako egiten dau behar; konpromisoak hartuz eta injustiziak salatuz. Helburua, errefujiadu, migrante, igeslari eta bizimodu hobe baten bila bere herritik alde egin behar izan dabenenetzako Arratia Harrera Herria bihurtutea da. Horretarako gizartea eta erakundeen alkarlana behar da.

0
Arratia
2017/10/22
Autoestimua, motibazinoa eta adimen emozionala adikzinoak prebeniduteko

Arratiako Udalen Mankomunitateko Prebentzio Komunitario Zerbitzutik, Arratiako gurasoai zuzendutako tailerrak antolatu ditue Lemoan, Igorren eta Zeanurin. Zerbitzukoen ustez adikzinoen prebenzinoan familia oinarrizkoa da, bertan transmitiduten diralako bizitza osasuntsurako balioak, arauak, ohiturak eta jokamoldeak. Horregaitik gurasoai tresnak emon gura deutseez gazteak adikzinorik ez garatuteko.
Guraso Eskolan, beraz, hilaren 23an, Lemoan, seme-alaben autoestimua landuten ikasiko dabe. Igorreko saioa zemendiaren 23an izango da eta han motibazinoa sustatzeko teknikak landuko dira eta Zeanurin, adimen emozionala garatuteko estrategiak abenduaren 14an. Izena tailerra baino 5 egun lehenagora arte emon behar da Arratiako Udal Mankomunitatera deituta edo bere webgunean eta taldea osotuteko gitxienez 5 personek emon behar dabe izena.
Adikzioen Prebentzio Komunitario Zerbitzuak, prebentzio programak bultzatzen ditu eskolan, familian eta komunidadean; telefono bidezko arreta edo arreta personala eskeintzen dau eta informazinoa, formakuntzea eta aholkularitzea emoten deutse udalai, gizarte eragileai, familiai eta abar.

Adikzinoak prebeniduteko plana
Mankomunidadeak, adikzinoen prebentzinoaren diagnostikoa eta plan mankomunatua ipini dau martxan. Plana 2020ra arte egongo da indarrean.
Egindako diagnostikoaren arabera, Arratiako ikasleen artean gehien konsumiduten diran drogak alkohola, tabakoa eta kannabisa dira, orden horretan eta orain dala 10 urteko datuakaz konparauta, alkohol eta kannabis konsumoak behera egin dabe.

0
Arratia
2017/10/22
Beldur Barik jarkerea Hezkuntza formalean sartu da

Beldur Barik ikusentzunezko lehiaketa bat baino gehiago da. EAEko instituzinoak alkarlanean bultzatuta indarkeria sexistea prebeniduteko gazteai zuzendutako programea da Beldur Barik. Bere helburua gazteakaz batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan lagunduteko. Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun arloak, oin arte, Beldur Barik jarkerea sustatzeko hezkuntza informalean egin dau behar. Aurten, Hezkuntza Formalean be saio batzuk egingo ditu.
Lemoako DBH3n, Igorreko Arratia Institutuan eta Zulaibarko Oinarrizko Lanbide Heziketan, Feminismoa, sexu aniztasuna eta "ligoteo sanoa" landuten hasi dira. Hiru orduko saio bakarra izango da aurtengoa, baina datorren urterako plan bat egin eta ordutegi zabalagoa izatea espero dau Xabier Pastor Berdintasun Teknikariak. Gaiok Beldur Barik-eko materialagaz landuko ditue. "Beldur Barik-eko materiala gazteentzat dagoan programarik potenteena da eta uste dot baliabide horreek erabili behar dirala" dino teknikariak.

Autobusa
Hilaren 23tik 30era, Berdintasunerako Gune Ibiltaria; hau da, autobusa, Arratian izango da. Umeakaz Nahiko programea landuko dau eta gazteakaz gizarte sareen arriskuak genero ikuspegitik. Herritarrai informazino orokorra emongo deutsee urri bigarrenarean 23an, 16:15etik 19:00etara Lemoako eskoletan. Urri bigarrenaren 23an Lemoako eskoletan egongo da autobusa; 24an, Artean; 26an, Igorreko eskoletan; 27an Areatzakoan; 30ean, Zeanurin, Zulaibarren lehenengotik eta eskolan gero, eta 31n Arratia Institutuan Igorren.

Autodefensa eta Clown tailerrak
Urri bigarrenaren 27ra arte, zemendiaren 3 eta 4an izango diran neskentzako Autodefensa tailerra eta mutilentzako galtzean ikasteko clown tailerretan izena emon daiteke AUMko webgunean.
Tailerrak Igorreko Kultur Etxean izango dira, zemendiaren 3an, barikuan, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara. Neskentzako Autodefensa ikastaroa Emagin taldeko Pili Alvarezek emongo dau, eta mutilentzako Clown tailerra Zipriztintzen taldeko Juanma Rodriguezek.

0
Arratia
2017/10/15
Arratiako paisajearen ondarea ezetuteko hainbat hitzordu hamabostaldi honetan

Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 17. edizinoak 300 jarduera baino gehiago eskeiniko ditu urri bigarrenean zehar Bizkaiko 78 udalerritan, herritarrai ondare kulturala hurreratzeko helburuagaz. Aurtengo gaia "Paisaia bizia" da, eta ondarea lurraldearen ikuspuntutik jorratuko da.


Hilaren bigarren hamabostaldi honetan zazpi zita dagoz; Artea eta Ubiden bana, Areatzan bi eta Zeanurin hiru. Eta mota askotako paisajeak ikusi ahal izango dira: mendiak, herriguneak, larreak, urtegi bat eta erlijinioagaz eta industriagaz lotutako paisajeak.
Hilaren lehenengo hamabostaldian, Angel Larrearen gidaritzapean 19 lagunek Igorren Aramotzeko magaletik Igorreko haranera izeneko bisitaldia egin eben. Zeanurin, hilaren 7an, San Justoko karobia, harestia eta baseleizea, eta 14an, Ibarguen eta Altzusta kofradiak bisitau ebezan.

Zeanuriko Undurragako urtegia
Urri bigarrenaren 18an, goizeko 10:00etan, urtengo dira Zeanuriko plazatik Undurraga urtegiaren ingurune ederra bisitau gura dabenak. Herrigunetik kilometro batera dago Arratia errekako bidean. Urtegia 1973 urtean inaugurau zan eta paisajea aldatu eban, Alkibar eta Undurraga auzuneetako etxe batzuk ur azpian geratu ziran eta.

Euskal Jaia eta Areatzako paisajeak
Hilaren 21ean, Areatza, Artea eta Zeanurin egongo da aukerea Arratiako hainbat paisaje eta urteen podesuz izan daben aldaketak ezetuteko.
Areatzan, 11:00etatik aurrera, Euskal Jaia egingo da. Bezperan, hilaren 20an, 18:00etan, Angel Larrea historialariaren eskutik ibilbide gidatua egongo da Uparan auzunean hasita, "Baserrietatik uribildura" izenpekoa. Orain arte herrigunetik kanporantza izan dira bisitak, baina aurten norabidea aldatu eta kanpotik herrigunerantza izango dira, aldaketa politiko eta sozialak herria zelan aldatu daben ikusteko.
Itxinako karsta ezetuteko be aukerea egongo da egun horretan bertan. Izan be, Gorbeia-Areatzako Parketxeak, Itxinatik oinezko ibilbide gidatua antolatu dau 09:00etatik 14:00ak arte. Karstaren forma geologikoaz gainera, antxinako ogibideen hondarrak topauko ditue partaideak, baita kondairaz eta mitologiaz betetako kobazuloak be.

Gorbeiako paisajeak organo kontzertu bategaz
Arteako parrokia-eleizan, Noël Hazebroucq-ek organo kontzertua eta inprobisazinoa eskeiniko dauz hilaren 21ean, 19:00etatik 21:00etara. Kontzertu horretan Gorbeiako paisajeak ekarriko ditu gogora, paisaje horretako elementuak musikaz irudikatuz. Pieza batzuk, Gorbeialdeko irudietan inspirauta inprobisauko ditu.
Noël Hazebroucq (Paris, 1979) Parisko konserbatorioko irakaslea da eta Batignolles eleizako organojole titularra. 2004an, Parisko Grand Prix d'Improvisation saria irabazi eban.

Eleizondoko monumentu-moltsoa
Zeanuriko paisaje erlijiosoa ikusteko be bisitaldi gidatua egongo da hilaren 21ean, 10:00etan. Plazan batu eta Elizondora joango dira partaideak. Han, auzuneko monumentu moltso erlijiosoaren barri emongo dau Jon Urutxurtu historialariak.
Andra Mari parrokiak, Piedade santutxo-baselizak eta Nestor Barrenetxeak egindako Gorbeiako kurutzeak osotuten dabe moltsoa.

Barazarreko zentral hidroelektrikoa
Mendiko paisajeak, herrigunekoak, urtegiak eraldatutakoak, musikearen bidez gogora ekarritakoak eta paisaje erlijosoak ezetu ondoren, paisaje elektrikoen txandea izango da.
Hilaren 25ean, 10:00etan Zenuriko plazan bildu eta Barazarko lurrazpiko zentral hidroelektrikora bisitea egiteko aukerea dago.
Barazarko zentrala 1950eko hamarkadan sortu zan Bizkaiko Labe Garaiak enpreseari zerbitzua emoteko. Zentrala egin eben sasoian, 1948 eta 1958 bitartean, Undurragan 3.000 persona inguru bizi ziran. Aldaketa handiak ekarri ebazan auzunean eta inguruko paisajean.

Ubide-Zeanuri Larre-mankomunidadearen Zeharkaldia
Hilaren 28an, 12 km.ko mendi ibilaldia egiteko aukerea egongo da Ubideko plazatik 10:00etan urten eta Erdi Aroko galtzadatik zehar, Zeanuriraino. Mende bat baino gehiago da Ubideko eta Zeanuriko Udalak urtero biltzean dirala euren larre-komunidadeko kontuak kitatzeko. Bilera horretaz baliatuta, herri bien arteko zeharkaldia antolatuten da, urte baten Ubidetik Zeanurira eta hurrengoan Zeanuritik Ubidera.

0
Areatza
2017/10/15
Euskal jantza ugari aurtengo Euskal Jaian

Urri bigarrenaren 20 eta 21ean izango da X. Areatzako Euskal Jaia. Aurten, azokeaz gainera, jantzak izango dabe protagonismo berezia. Herriko triktilariak eta panderojoleak, Berrizko San Lorentzo jantza taldeak, Zeanuriko Etzanderak jantza taldeak eta Aikok animauko dabe eguna.

Urri bigarrenak 20, barikua
17:45ean eleizportalean batu ibilaldi gidaturako. 18:00etatik 20:00etara, Uparan auzoan hasita, Angel Larreagaz "Baserritik uribildura" ibilbide gidatua. Izena hilaren 16tik 19ra emon behar da udaletxean.
20:00etan, urdai jana.

Urri bigarrenak 21, zapatua
11:00etan, azokeraren hasikerea.
12:00etan, umeentzako herri kirolen tailerra Herri Sporten eskutik.
13:00etan, Berrizko San Lorentzo taldeak Erregelak, aurresku zaharra.
13:45ean, Zeanuriko Etzanderak.
15:00etan, herri bazkaria.
18:00etan, herri kirolak Goikokalen.
19:15ean, Aiko taldea. Ostean, Larrain jantzea eta berakatz zopea.

0
Arratia
2017/10/15
Enpresa Ideen Lehiaketea abiatu dau Mankomunidadeak

Arratiako Enpresa-ideen Lehen Lehiaketarako deialdia egin dau Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) 18 eta 35 urte bitarteko gazteai zuzenduta.


Sei mila euro bananduko dauz saritan eta irabazleari urtebetez lokala itxiko deutso. Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lankidetzan, lehiaketearen helburua "ekintzailetza kulturea sustatu, ekonomia bultzatu eta eta enplegua eta aberastasuna sortzea" da. Proiektuak zemendiaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira eta sari banaketea abenduaren 14an izango da.
Lehenengo saria 3.000 eurokoa da, eta, horrez gain, urtebetez lokal bat doban itxiko deutsie irabazleari. Bigarren saria 2.000 eurokoa da, eta 1.000 euroko beste sari bat emongo jako lehen sektoreari lotutako idearik onenari. Izan be, Mankomunidadekoen ustetan, "sektore hori estrategikoa da Arratian oindino be".
Enpresearen egoitza edo ekoizpen-gunea Arratian egon behar da eta 2017 urtean daborduko sortutako proiektuak be hartu leikie parte.
Epaimahaiak proiektuaren izaera barritzailea hartuko dau kontuan batez be. Baita balio erantsia eukitea edo-eta originala izatea eta kalidadezko enplegua sortzeako dituan aukerak be. Era berean, proiektuaren garapen eta zehaztasun-maila, iraunkortasuna (ingurumenari eta ekonomiari jagokienez) eta gizartean daukan eragina izango ditu kontuan.
Saria jasoten daben proiektuen ideak eta horreen jabetza intelektuala Arratiako Udalen Mankomunitatearenak izango dira, eta "jarri ahal izango dira martxan, zuzenean edo hirugarrenen bitartez, idea aurkeztu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, idea sortu daben personak hori garatzeko asmorik ez badaukie".

0
Artea
2017/10/14
Andren osasuna bultzatzeko ikastaroa egongo da Arteako Kultur Etxean

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan eta Arteako Udalak antolatuta, urri bigarrenaren 20 eta 21ean, gorputza ezetu eta osasuna jagoteko ikastaroa emongo dau Patricia Verdes Bardintasunerako agentea, psikologoa eta sexologian adituak.
Ikastaroak saio bi izango ditu. Barikuan, hilak 20, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan, 10:00etatik 13:00etara. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Hausnarketarako eta praktikarako espazioa da eta partaideak andren osasun mobimentuak sortutako osasun praktikak ikasi eta beste "osasun praktikak sortzeako asmoagaz, zalantzan jarri, esperimentau eta ikertu" egingo dabe.


0
Ubide
2017/10/4
Informazinoa konpartiduko dabe eskuko telefonoko aplikazino baten bitartez

Ubideztarrak, herriaren gaineko informazinoa eta jardueren barri jaso eta konsultak eta irakokizunak egin daikiez Hirix App aplikazinoagaz.


Ez bakarrik Udalaren informazinoa, baita komertzio eta alkarteena be. Edo-eta aplikazino hau erabilten daben beste herrietako jarduerak ikusi. Horretarako Hirix App aplikazinoa doban deskargetea nahikoa da.
Aplikazino honen bitartez, herritarrak atzen barri eta abisuak eta jarduera guztien barri jaso; gertakari, iradokizun eta konsultak egin; galdeketak bete, eta herriaren gaineko informazinoa jaso daikie. "Demagun, herritar batek farola bat hondatu dala jakin arazo gura deutsala Udalari. Aplikazino honen bitartez, horren barri emoteaz gainera, segimentua egin ahal dau eta bere eskaerea zein fasetan dagoan jakin momentu guztietan".
Ubideko Udalaren helburua aplikazino honegaz jentearen parte hartzea bultzatzea dala dino Josean Pagola Ubideko alkateak. "Legegintzaldia hasi zanean, parte hartzea bultzatzeko konpromisoa hartu genduan. Ikusten genduan halako muga batzuk egozala, Udalak egiten ebana eta herritarrak jasoten eben informazinoaren artean tarte handia sor- tzean zala. Komunikazinoa aberastu beharra egoan. Eta holan hasi ginan gure aldetik begira ze sistema jarri eitekean, ze baliabide edo tresna, komunikazino hori aberasteko eta holango baten, Hirix-ek proposamena egin euskun, aplikazinoa aurkeztu eta onartu genduan. Udala eta herritarren arteko komunikazinoa aberasteko helburua dauka".
Hirix App aplikazinoaren aurkezpena urri lehenengoaren 22an egin eben Ubiden. Ordurako 21 ubideztarrek deskargauta eukien eta hasiak ziran erabilten. "Uste dot errez lortuko dogula 50 erabiltzaile izatea, 185 herritarretatik" esan eban Aitor del Hoyok, a3r Consulting-eko kudeatzailea eta Hirix plataformearen sortzaileetakoak.

Udala, komertzioak eta alkarteak
Aplikazino honen bitartez ez bakarrik Udalak, herriko komertzioak eta alkarteak be emon daikie informazinoa, "eskeintzak, antolatuten daben jarduerak, eta abar" eta euren bezero eta beste herritarrakaz komunikazinoa hobetu. Izan be, Del Hoyo-ren esanetan "helburua ez da udala, herritarrak baino" eta udala eta herritarren komunikazinoa hobetuteaz eta jentearen parte hartzea handitzeaz gainera, herriko komertzioa bultzatzeko helburua be badauka Hirix App-ek.
Udalak, komertzioak edo-eta alkarteak barriren bat publiketan dabenean, ez bakarrik aplikazinoan, baita euren Facebook, Twitter eta beste komunikazino bideetan publikauko da. "Udalari jagokonean, kudeaketa denporea optimizetan lagunduten dau. Barria idaztea nahikoa da eta udaletxeko panelean, eta Facebook eta Twitter badauka, horreetan be publiketan da batera. Gauza bera komertzio eta alkarteakaz. Aplikazinoaz gainera, euren Facebook edo beste medioetan publiketan da" dino del Hoyok.
Herritarrentzat doban da. Udalak pagetan dauz zerbitzu hau ipintearen gastuak. Eta prezioa biztanleen araberakoa da. "Aplikazinoa 15 eta 70 urte artekoai zuzenduta dago batez be. Ez dogu kobretan 15 urte baino gitxiago edo 70 urte baino gehiagoko biztanleakaitik" dino a3r Consulting-ekoak. Hata guzti be, gehien erabilten dabenak 30 eta 55 urte bitartekoak dira.

Hamaika herritako informazinoa
Aplikazinoaren erabiltzaileak, Hirix plataformea erabilten daben beste herrietako informazinoa be jaso leikie. Zeanurin be laster egongo dala funtzionamentuan dino Del Hoyok eta holan, interesa izan ezkero, ubideztarrak Zeanuriko jardueren barri izango dabe eta Zeanurikoak Ubiden antolatuten diran ekintzen informazinoa.
Aplikazinoa Ubiden aurkeztu zanean, Hirix App-ek 1.600 erabiltzaile ebazan, 11 herritakoak. Bizkaian, Ubiden, Etxebarrin eta Larrabetzun dago funtzionamentuan; Gipuzkoan, Elgeta eta Ormaiztegin eta Araban, Aiara eta Okondon, batzuk aitatzearren.

0
Igorre
2017/10/3
Baserriko produktuak eta Harriti taldea Garbeko Azokan

San Migel jaien ostean, udagoienean, baserriko produktuen sasoirik onenean, izaten da Garbeko Azoka. Aurten urri bigarrenaren 8an daukie hitzordua Garben baserri giroa bizi gura dabenak. Girotzeko, Harriti giza proba taldeak erakustaldia egingo dau eguerdian.
Hogeta hamar ekoizle inguruk euren produkturik onenak ipiniko dabez salgai: ortuariak, frutak, lorak, gaztaiak, pastelak, eztia... eta goiz osoan zehar horreek erosteko aukerea egongo da jai giro ederrean.
Garbeko Azokea 1975ean sortu zan eta Bizkaiko antxinakoenetakoa da. Hasikeran, ganadu azokea zan, baina laster baserriko produktuak saltzeako azoka bihurtu zan, eta ortuariak hartu eben protagonismo nagusia.

Harriti
Eguerdi partean, 12:30ean, Harriti taldekoak erakustaldia egingo dabe. Erronkea izaten da 500 kilotako harriagaz ahalik eta distantziarik handiena egin ordu laurden baten.
Bizkaian, giza probak egiten dauan andra talde bakarra da Harriti.

0
Areatza
2017/10/3
Carlos Becerra eta Edorta Bilbaoren koadroak zozketatuko dira hilaren 20an

Edorta Bilbao eta Carlos Becerraren zazpi margolan zozketatuko ditu urri bigarrenaren 20an Gure Esku Dago plataforman dagoan Dagigun Areatza alkarteak, zemendiaren 5eko herri konsultea finantzietan lagunduteko.


Horretarako mila errifa ipini ditu salgai. Koadroak herriko tabernetan dagoz ikusgai, erakusketa ibiltari baten. Zozketatuko diran margolan guztien gaia Areatza da.
Edorta Bilbao, billaroztarra da eta Carlos Becerrak uda asko pasau ditu Areatzan. Iturrimorroko zubia, Felipe Manterolak orain dala 100 urte baino gehiago egindako argazki batetik egina; eleizea goitik ikusita; Santa Clara komentua; Arratiako tranbia eta Karpoko paseoko iturria agertzen dira koadrootan. Areatza Dagiguneko Edorta Bilbao eta Sara Gutierrezen esanetan, nahiz eta erakusketea martxan egon, leitekena da beste egile batzuek be koadroak emotea. Holan izan ezkero, horreek be gehituko litzatekez dagozanai erakusketan eta zozketan.

Autofinanziazinoa
Areatzako herri galdeketak 2.000 euro inguruko aurrekontua dauka. Antolatzaileen arabera, boto-papelak, karta-azalak eta propagandako guztia 800 euro inguru dira. Galdeketa egunean be hainbat gastu dagoz: egun horretarako seguru zibila, informatika programak, eta abar. Diru hori lortzeako da koadroen zozketea eta Areatzako alkarteak antolatu dituan beste hainbat ekintza; pintxo txosnak barikuetan eta jaietan eta kamiseten salmentea, hain zuzen be. Jenteak ondo erantzun dauala dinoe alkartekoak.

Zemendiaren 5a
Etxerik etxe banandu dabez herri galdeketearen oinarrizko informazinoa emoten dauan orria eta gauza bera egingo dabe boto-papelakaz.
Zemendiaren 5ean, Areatzakoak "Euskal Estatu burujabe bateko hiritarra izan gura dozu?" itaunari erantzungo deutsie karta-azalean, Bai, Ez edo boto papel Zuria sartuz eta Dagigun Areatza lokalean botoa emonez. 09:00etatik 20:00etara emon ahal izango dabe botoa Bekokalea 6-8, plaza ondoko lokalean, Areatzan erroldatutako 16 urtetik gorakoak. Botoa emoteko Nortasun Agiria, gidabaimena, pasaportea edo EHNA eroan behar da eta dokumentuan ez badau jarten agiriduna Areatzan bizi dala, Errolda Agiria be eroan behar da.
Boto aurreratua urri bigarrenaren 28an, zapatuan, eta 29an, domekan emon ahal da 10:00etatik 14:00etara alkartearen lokalean.

0
Lemoa
2017/10/3
Proiektuak aurkeztu leitekez 2018ko udal aurrekontuetarako

Lemoako Udalak 2018ko aurrekontuak oindino parte hartzaileagoak izatea gura dau eta herritarren idea, kezka eta eretxiak bakarrik ez, proiektuak be jasoko ditu 2018ko aurrekontuak prestatzeko. Lemoaztarrak aurkeztutako proiektuen artean, udal teknikarien arabera bideragarriak diranak bozkatuko dabez, 2018an abiatuko dana aukeratzeko. Horretarako 40.000 euro ditu Udalak.


EH Bilduk alkatetzea lortu eban lehenengo urtetik aurrekontu parte hartzaileak egin dituela Lemoan ekarri dau gogora Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak. "Lehenengo urtetik bideratu doguz aurrekontuak parte hartze prozesu baten bitartez eta atzenengo urteotan aldaketa txikiak be egin doguz, baina nik uste, beste era bateko parte hartzea sustatu behar genduan. Hau da, norberaren beharrizanak-eta itxi eta herri ikuspegia sartu". Horregaitik, oraingoan, 40.000 euro arteko proposamenak aurkeztu daikiez lemoaztarrak, botoaren bitartez aukeratua izan ezkero, datorren urtean martxan ipinteko. Partaidetza modu barri hau diseinetako Maraka estudioaren laguntzea izan dau Udalak.
Urri lehenengoaren 14an hasi zan Udala aurrekontu parte hartzaileen barrikuntza honeen barri emoten, kartel, eta beste publizidade euskarri batzuen bitartez. Hurrengo astean eskuorriak banandu ziran etxe guztietan. Eskuorri honeetan, prozesua azaldu eta proiektuak eta ideak aurkezteko eta bozketa egiteko fitxak dagoz.
Proiektua azaltzeko galdetegi bat dago fitxan. Bertan proposamena egiten dauanaren datuak, proiektuaren izenburua, deskribapena, azalpen marrazkia eta proiektuak ze onura eskeintzen dituan Lemoarentzat edo lemoaztarrentzat azaldu behar da. Baita, proposamena egiten dauanak, proiektuaren garapenean izan gura dauan inplikazino maila. Proposamenak udaletxean aurkeztu behar dira edo horretarako ipiniko diran buzoietan sartu. Modu elektronikoan be aurkeztu daitekez proposamenok lemoa.net webgunean edo eskuko telefonoko Udalaren aplikazinoaren bitartez.
Orain arte moduan, idea, kezka edo eretxiak be aurkeztu daitekez eta horretarako beste fitxa bat dago eskuorrian.

Egutegia
Aurrekontuetarako ekarpenak, hau da, proiektuak edo-eta ideak, urri lehenengoaren 25etik urri bigarrenaren 20ra aurkeztu ahal dira. Zemendiaren 10era arte, udal teknikariak aztertuko ditue proiektuok, arlo ekonomiko, juridiko eta teknikotik bideragarriak diran jakiteko. Ondoren, zemendiaren 27tik abenduaren 8ra arte, jenteak bideragarriak diran proiektuak bozkatuko ditu eta abenduaren 12an jakinarazoko dau Udalak zein dan 2018ko aurrekontuetan sartuko dan proiektua edo proiektuak.
Ez da lehenengo aldia lemoaztarrak udal aurrekontuetarako proiektu bat bozkatzen dabena. Orain urte batzuk, Udalak proposatutakoen artean, zein proiektu lehenetsi bozkatu eben. Oso ondo atera zala bozketea eta jente askok emon ebala botoa dino alkateak. Proiektu hareek guztiak eginda dagoz eta orain beste pausu bat emon gura dau Udalak, eta herritarrak eurak izan daitezala protagonista proiektuak aurkeztuz.
Parte hartu ahal izateko Lemoan erroldatuta egon behar da eta 16 urte baino gehiago euki. "Lemoaztar guztien premina eta gurariai erantzuna emongo deutseen proposamenak jaso gura doguz, danontzako herri adeitsuagoa eregitea ahalbidetuko dabenak" dinoe Udaletik.

0
Arratia
2017/10/2
Jaiak Arantzazu eta Indusin

Hilaren 4an da Asisko San Franziskoren eguna eta egun horretan mezea eta barauskarria egongo da Indusiko (Dima) San Fresku ermitan eta hurrengo bariku-zapatuan jaiak ospatuko dabez. Aiko hemen egitaraua.

Urri bigarrenak 4, eguaztena
12:00etan, mezea San Fresku ermitan.
13:00etan, barauskarria.

Urri bigarrenak 6, barikua
16:30ean, Briska Txapelketea.
18:30ean, txitxi-burruntzia.
20:00etan, EinGO Kantan eta Dantzan taldea.
22:00etan, txokolatea.



Urri bigarrenak 7, zapatua
12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
13:00etan, bertsolariak: Agin Laburu eta Beñat Ugartetxea.
14:00etan, Baba Lehiaketea.
17:00etan, HerriSport, herri kirol eta joko parte hartzaileak.
19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogi-tostada Lehiaketea.
21:30ean, erromeria Jainaga eta Narbaiza taldeagaz.
22:00etan, auzokoen antzerkia.
23:30ean, txokolatea.
24:00etan, zozketea.

Sanfaustoak Arantzazun
Arantzazun sanpedroetan eta sanfaustoetan ospatuten ditue jaiak. Sanfaustoak urri bigarrenaren 13an eta 14an izango dira.
Barikuan, hilak 13, mezea egongo da. Arginatx Mendi Taldeak Mugari Bira mendi ibilaldia antolatu dau hurrengo egunerako. Martxearen ostean, herritarrak babajana egiteko batuko dira. Iluntzean erromeria egongo da.

0
Bedia
2017/9/23
Bediak Euskera Arlorako Lelo Lehiaketea ipini dau martxan

Euskerearen Egunerako, Euskerearen aldeko Lelo Lehiaketea prestatu dau Bediak. Parte hartu gura dauanak euskerea erabiltearen aldeko esaldi bat sortu behar dau, Udalak gero lelo modura erabilteko.
Lehiaketan parte hartzeako, urri lehenengoaren 25etik, urri bigarrenaren 20ra bitartean bialdu behar dira proposamenak egilearen datuakaz batera liburutegi@bedia.biz helbidera. Irabazleak "baserriko produktu naturalez osatutako otzarea" jasoko dau saritzat.

0
Igorre
2017/9/20
Jose Migel Bustinzaren heriotzaren inguruko erakusketea Igorren

Igorreztar talde batek eta Egiari Zor Fundazinoak ekitaldi bi antolatu ditue Jose Migel Bustinzaren heriotzaren 20. urteurrenean.
Urri lehenengoaren 21etik urri bigarrenaren 6ra arte, Atara daigun egia gerizpetatik argira. Jose Migel Bustinza eta Gaizka Gaztelumendiren heriotzaren inguruko egia osoa jakin nahi dugu izeneko erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxean. Bertan, hemerotekako materialak eta familiak emondako argazkiak egongo dira ikusgai.
Urri lehenengoaren 22an, 19:00etan, mahai-ingurua egingo dabe Kultur Etxean. Egiari Zor Fundazinokoak, kasua eroan eban Jone Goirizelaia abogadua eta familikoak egongo dira han.

0
Arratia
2017/9/14
Kataluniako erreferendumari babesa emoteko konzentrazinoak Arratian

Gure Esku Dagok (GED) konzentrazinoak deitu ditu Kataluniako urri bigarrenaren 1eko erreferendumari babesa emoteko.


Antolatzaileen arabera, 55 persona inguru batu ziran Zeanurin urri lehenengoaren 11n Kataluniako herriarentzat "demokrazia" eskatzen eban pankarteagaz. Hurrengo zitak, hilaren 15ean izango dira, 19:00etan Areatzan eta 20:00etan Diman.
Gaure Eskuetan alkartekoen esanetan, "sensibilidade desbardinetako jentea batu zan Zeanurin katalanen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta erreferendumari babesa emoteko". Areatza eta Dimako konzentrazinoetan be Kataluniako herriagaz bat egiten dauan testuak irakurriko ditue pankarta eta bandera esteladakaz.
GEDk hilaren 16an "Bilboko Autonomia kalea beteteko deia" egin dau.

Bartzelonara erreferendumaren astegoienean
Arratiako Kantu Bat Gara musika taldeak, Vic eta Bartzelonako kaleetatik zehar abestuko dau erreferendumari babesa emoteko. Hara joateko autobusa ipiniko dabe urri lehenengoaren 29an, 15:30ean Igorren eta urri bigarrenaren 1ean bueltauko dira. Izena emon daiteke, jarlekuak bete arte, 656 784 982 telefonora whatsapp bat bialduta. Prezioa autobusa bete ala ez bete araberakoa izango da.

0
Igorre
2017/9/14
Transmisinoaren garrantzia azpimarratuko dabe Euskera Planeko Inbiu Egunean

Urri lehenengoaren 16an ospatuko dabe Inbiu Eguna, Igorreko euskerearen aldeko eguna. Goizean, transmisinoa sinbolizetako "Zapitik zapira, euskerari tira" lelopeko ekitaldiak batuko ditu igorreztarrak Agirre Lehendakaria kalean. Arrastian barriz, "Urten euskeraren armariotik" izeneko ekimena prestatu dabe.


Bezperan, hilak 15, hasiko dira euskerearen inguruko jarduerak. Egun horretan kantu poteoa egongo da 19:30ean Rugby tabernatik hasita, Taberna ibiltaria taldeagaz.
Hurrengo egunean, Inbiu Egunean, 12:00etan hasiko da lehenengo ekitaldia. "Zapitik zapira, euskerari tira" lelopean transmisinoari garrantzia emon gura deutsie Igorren. "Batak besteari zapia emongo deutso, euskerea amamak amari eta amak alabeari emoten deutsan moduan" azaldu deutso begituri Irati Barrenetxea Igorreko Euskera Teknikariak. Herriko amama batek esango deutsaz lehenengo berbak ilobeari eta ipiniko dau lehenengo zapia, transmisinoa sinbolizetako. "Esango dau ze garrantzi daukan transmisinoak, euskerea emoteak belaunaldiz belaunaldi eta eurak ipiniko dabe lehenengo zapia, eurak hasiko dabe katea". Herritarrak eta herriko kultur alkarteak jarraituko dabe katea.
Ekitaldi honen ondoren, 13:00etan trikitilariak egongo dira eta eurekaz egingo dabe poteo musikatua. Hiruretan bazkaria egongo da Kultur Etxeko plazan.

Euskerearen armairua
Bazkalostean, hurrengo hilabeteetan abian jarriko dan "Urten euskeraren armariotik" ekimenaren aurkezpena egongo da. Igorreko Jaietako Mila baietz egunean, armairu bat egiteko erronkea planteau jakien herritarrai eta erronkea bete eben. Armairu horretatik belarria, ahoa eta barrea urten ziran. Baita, Zuztertxu be, Euskera Planeko maskotea. Honek jentea agurtu eta esan eban Inbiu egunean argituko zala ekitaldiaren zentzua.
Inbiu Egunean, ekimena azalduteko bideo bat egongo da eta aurkezpenaren ostean, karaokea.
Arrastiko 18:30etik aurrera, egunari amaierea emoteko, Jokaldi taldearen erromeria egongo da.

0
Artea
2017/9/14
Azokea eta jaia Artean

Baserriko produktuen azoka baino gehiago da MerkArtea; egun biko jaia be bada. Holan, Arteako jaiak hurrengo bariku-zapatura luzatuten dira. Niko Etxart eta Ruper Ordorikaren kantaldiak animauko dabez gaubak.


Azoka bezperan, urri lehenengoaren 15ean, jubiladuak bazkaria izango dabe herriko plazan. Bazkalostean Iñagariak taldearen kantaldia egongo da eta gaueko 23:30ean Niko Etxart eta Hapa Haparen kontzertua.
Hurrengo egunean, goizeko 10:00etan zabalduko dan MerkArtea Azokan, goiz osoan, ortuariak, gaztaia eta baserrietako beste produktu asko egongo dira salgai jaigiroan. Giroa alaitzeko, 11:00etan, EinGO Kantan eta Dantzan taldeak betiko abestiak kantauko ditu eta herri kirol eta joko parte hartzaileak egongo dira plazan. 12:30ean, bertso poteoa Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariakaz. Jaiari behar dauan amaiera dotorea emoteko, Ruper Ordorikak kantaldia eskeiniko dau iluntzeko 20:30ean. Hamabietan erromeria egongo da Tximeleta taldeagaz.


 

0
Arratia
2017/9/11
Beldur Barik Lehiaketarako lanak bialdu daitekez daborduko

Urri lehenengoaren 11n ipiniko da martxan Beldur Barik programearen edizino barria. Programa hau urtero egiten da gazteakaz indarkeria matxistea prebeniduteko. Beldur Barik Ikus-entzunezko Lehiaketea 12 eta 26 urte bitarteko gazteai dago zuzenduta eta lanak, lehiaketa orokorrean eta tokiko Lehiaketan hartzean dabe parte. Arratia mailako sariak Igorren bananduko dira zemendiaren 24an. Lehiaketa orokorraren topaketea barriz, Eibarren izango da abenduaren 2an.
Lehiaketea Beldur Barik programearen ekintza nagusietako bat da eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lanak erakutsi behar dabe zelan neska eta mutilak egiten deutseen aurre desbardintasun egoerai Beldur Barik jarkereagaz; hau da, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, alkarkidetza eta indarkeria sexistearen bazterketa irmoa adierazoten dabezan jarkerakaz. Lanak aurkezteko epea urri lehenengoaren 11an zabaldu eta zemendiaren 13an zarratuko da. Parte-hartzeko kategoria bi dagoz: 12-17 urte bitartekoak, eta, 18-26 bitartekoak. Igazko edizinoan EAE mailan, 363 lan eta 2.348 gazte aurkeztu ziran.

Sariak
Tokiko Lehiaketan, hau da Arratia mailan, kategoria bakotxean 300 euroko saria egongo da. Aurten, saritutako lanak zemendiaren 24an ezagutuko dira, Igorren ospatuko dan Beldur Barik Arratia Topaketan. Urtero antolatzen dan topaketa honetan, ikus-entzunezko lanak jai giroan ikusi, sariak banandu eta kopautxoa egoten da. Arratiako epai-mahaia, Arratiako Udalen Mankomunitateko ordezkariak, talde feminista eta andra alkarteetako ordezkariak eta Hezkuntza sistemako ordezkari batek osotuko dabe.
Lehiaketa orokorrean, kategoria bakotxeko 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezi bana bananduko dira. Horrezaz gainera, 300 euroko herri bozkaketaren bitartez parte-hartze saria eta, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloretako 300 euroko saria.
Beldur Barik Emakundek antolatuten dau, Foru Aldundi eta Eudelen babesa eta beste erakunde batzuen laguntzeagaz.

0
Artea
2017/9/4
Andramari jaietarako eta MerkArtearako dana prest

Arteako jaiak zati bitan dagoz bananduta. Eguenean hilak 7, txupina bota eta Andra Mari jaiak ospatuko ditue Artean. Lau egun horreetan rock musikea izango da nagusi: Eskean Kristö, Vinagre de Moderna, Rockalean eta Raust! taldeak animauko dabez gauak. Erromeriak be ez dira faltauko iluntze eta gauetan, eta egunean zehar kalejirak, antzerkia eta lehiaketa gastronomikoak egongo dira beste ekintza batzuen artean.


Hurrengo bariku-zapatuan, MerkArtea dala-eta, euskal musikeak hartuko dau protagonismoa. Niko Etxart eta Ruper Ordorika mitikoak egongo dira Artean. Iñagariak eta EinGO Kantan eta Dantzan talde barriagoak be betiko kantak kantau arazoko deutseez bertaratutakoai. Bertso-poteoa be egongo da Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikanogaz.

Urri lehenengoak 7, eguena
18:00etan, txupinazoa udaletxean, kalejirea, buruhandiak eta batukadea.
20:00etan, erromeria Bide Batez triki taldearen eskutik.

Urri lehenengoak 8, barikua
11:00etan, mezea.
12:00etan, kopautxoa jubiladuentzat.
17:00etan, kale antzerkia Atsuak dantzan.
20:00etan, oilasko jana.
21:00etan, erromeria Joxe Mendizabalen eskutik.
22:30ean, Umeen Play-back Lehiaketea.
00:30ean, kontzertuak: Eskean Kristö eta Vinagre de Moderna.

Urri lehenengoak 9, zapatua
Mozorro gaua: tribu afrikarrak
10:00etan, Tortilla Txapelketea.
11:00etan, puzgarriak eta zezen mekanikoa frontoian.
12:00etan, kalejirea herrian zehar Musika Eskolearen eskutik.
18:00etan, Kuadrillen arteko Olinpiadak.
21:30ean, Rockalean taldearen kontzertua.
00:00etan, Raust! taldearen kontzertua.
01:00etan, erromeria Iratzar taldeagaz.

Urri lehenengoak 10, domekea
12:00etan, eskupelotea.
13:30ean, Arteako Dantza Taldearen emonaldia.
16:00etan, umeen txokoak.
16:00etan, Mus eta Briska Txapelketea.
20:00etan, erromeria Jokaldigaz.
21:00etan, txokolatea.

Urri lehenegoak 15, barikua
14:00etan, jubiladuentzako bazkaria herriko plazan.
17:00etan, Iñagariak taldearen kantaldia.
23:30ean, Niko Etxart eta Hapa Haparen kontzertua.

Urri lehenengoak 16, zapatua
MerkArtea
10:00etan, Azokearen hasikerea.
11:00etan, herri kirol joko parte hartzaileak plazan.
11:00etan, betiko abestiak EinGO Kantan eta Dantzan taldeagaz.
12:30ean, bertso-poteoa Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariakaz.
20:30ean, Ruper Ordorikaren kantaldia.
00:00etan, erromeria Tximeleta taldeagaz.

0
Arratia
2017/9/2
Erromeriak eta antzerkia ermita inguruetan

Urri lehenengoaren 2an, Oban eta Lemoatxeko San Antolin ermitearen inguruan ospatuko dabe San Antolin eguna. Oban, astegoien osoa hartuko dau jaiak eta antzerkia, Bola Txapelketea, auzo bazkaria eta beste ekintza asko antolatu ditue auzokoak. Lemoaztarrak barriz, Baba Lehiaketea eta erromeria antolatu ditue San Antolin ermitearen inguruan.
Hamabostaldi honetan, San Antolin eta urri lehenengoaren 8ko Andra Mari eguna dira gehien ospatuten diran jaiak Arratiako auzuneetan. Elizondon Andra Mari eguna ospatuko dabe lemoaztarrak.

Sainduniak
Oba (Dima)
Urri lehenengoak 1, barikua
20:00etan, txupina eta jaien hasikerea.

Urri lehenengoak 2, zapatua
09:30ean, Dima-Oba bizikleta igoerea.
12:30ean, mezea eta ostean poteoa.
19:30ean, antzerkia Itsasontzi baten. Itsasontziz biajetako erropa egokia eroatea eskatzen da.
20:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, Bola Txapelketea.

Urri lehenengoak 3, domekea
11:30ean, Nordic Walking Dimatik Obara.
12:00etan, krosa.
13:00etan, mezea.
14:30ean, auzo bazkaria.
17:00etan, kantaldia.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

San Antolin jaiak
Lemoatx (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, zapatua
12:00etan, mezea eta barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketea.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
Autobus zerbitzua egongo da 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 8, barikua
12:30ean, mezea.
17:00etan, haurrentzako jolas eta tailerrak.
19:00etan, Zeani Antzerki Taldearen antzezlana.
20:30ean, poteo musikatua Areatzako BatucAKKB-gaz.

Urri lehenengoak 9, zapatua
13:00etan, poteo musikatua Kodigo tabernatik.
15:00etan, bertso-bazkaria. Bertsolariak: Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal.
18:30ean, poteo musikatua EinGO Kantan eta Dantzan taldeagaz.

0
Arratia
2017/9/2
Andren Jabekuntza Eskolako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

Andrentzako prestakuntza eta parte hartze publikoa handitu eta sendotzeko helburuagaz, 2016ko urtailean Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea sortu zan Arratiako udal, mankomunidade, andra alkarte, talde feminista eta banakako andren artean.


2017-2018ko ikasturtea, Jabekuntza Eskolea martxan dauan bigarrena izango da eta daborduko bost lan ildotan batzean diran hamaika ikastarotan emon daiteke izena urri lehenengoaren 4tik aurrera. Ikastaroak doban dira.
Jabekuntza Eskoleak lan ildo barria zabaldu dau ikasturte honetarako; komunikazinoa, hain zuzen be. Lan ildo horretako ikastaroak soinutik biaje bat proposatzen dau abotsaren bitartez sormen kolektiboa landuteko. Ikastaro hau zezeilan izango da Igorren.
Beste lan ildoak, andren identidadea, osasuna, kultura birdefiniduten, feminismoa eta munduko andrak alkartasunean eta alkarlanean dira.

Hamaika ikastaro
Feminismo lan ildoaren barruan, lau ikastaro dagoz. Lehenengoa, Feminismoa marrazten, urri bigarrenaren 6 eta 7an izango da Lemoan; Autodefensa ikastaroa 12-17 urte bitarteko neskentzat barriz, zemendiaren 3 eta 4an Igorren; Mikromatxismoak identifikatzen, Diman zemendiaren 16, 23 eta 30ean; eta Autodefensa Feministea, Arantzazun maiatzaren 11 eta 12an.
Osasun arloko ikastaro bi dagoz. Orokorra bata, gorputza ezetu eta osasuna jagoteko. Hau, Artean izango da urri bigarrenaren 20 eta 21ean. Eta sexualidadearen ingurukoa bestea: Tupper sex feministea, hain zuzen be. Bedian, izango da hau abenduaren 15 eta 16an.
Beste bi ikastarok osotuten dabe kultura berdefinidutea helburu daukan lan ildoak. Sexualidadea Euskal Literaturan zelan tratau dan aztertuko dabe partaideak Zeanurin zezeilaren 23 eta 24ean. Eta andrak eta umorearen arteko erlazinoa izango dabe aztergai Lemoan aprilaren 12, 19 eta 26an.
Andren identidadeari jagokonean, ikastaro bakarra egongo da, maitasunaren ingurukoa. Maitasun erromantikoa vs. maitasun askea dauka izena eta Areatzan izango da martiaren 9 eta 10ean.
Urri bigarrenetik maiatzera arte, hilean bitan, Andra migraduen topaguneak jarraituko dau Igorren munduko andren arteko alkartasuna eta alkarlana bultzatzen.

Izen emotea
Arratiako Mankomunitatearen webgunean, udaletxeetan eta AUMeko egoitzan emon daiteke izena ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Plazak mugatuak dira eta partaideen zerrendak izen emote dataren arabera egingo dira.

0
Arratia
2017/8/31
Motorzaleen XVI. Konzentrazinoa Arratian

Urri lehenengoaren 2an, Arratia Motor Taldeak Igorreko Udalaren laguntzeagaz antolatuta, urtero lez, motorzaleen topaketea eta bailaran zeharreko ibilbidea egingo dabe. Bazkaria, jolasak eta rock kontzertua ez dira faltauko.
Parte hartzaileak izena goizeko 10:00etan emon behar dabe Igorreko Berezi tabernan. Izena emoten daben lehenengo 300ak kamiseta bana izango dabe opari. Izena emon ostean, ibilbideari ekingo deutsie eta pintxoak jateko geldialdiak egingo dabez. Helmuga Igorreko eskoletan izango da.
Bazkalostean jolasak egongo dira eta 18:00etan, Roca y Rollo taldearen kontzertua. 20:00etan sari banaketea eta opari zozketea. Opari ugari zozketatuko dira: spa zirkuituak, bazkariak, afariak eta abar.

0
Zeberio
2017/8/25
Sandoniai hasikerea emoteko txupinazoa hilaren 31n izango da

Jaietako egun handia urri lehenengoaren 2a izan arren, zeberioztarrak motorrak berotuten abuztuaren 26an hasiko dira eta txupinazoa hilaren 31n botako dabe. Umeentzako ekintza ugari prestatu dabez: jolasak, zirku tailerra, bits jaia, Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoak, Txu-txu trena... gazteentzat kirola eta kontzertuak, eta edadekoentzat txapelketak eta bazkaria, batez be.

Abuztuak 26, zapatua
11:00etan, Asel Ozerinjauregi XXIII. Memoriala Txirrindulari Lasterketea.

Abuztuak 28, astelehena
17:30ean, jolasak Gaztelekuan.

Abuztuak 29, martizena
17:30ean, umeen jolasak plazan.

Abuztuak 30, eguaztena
17:30ean, Zirkun Zirkoren zirku tailerra kalean 7 urtetik gorakoentzat.
19:00etan, bits Jaia.

Abuztuak 31, eguena
19:00etan, txupinazoa Txubel eta buruhandiakaz. Ponpak. Animazinoa herriko trikitilari gazteakaz.
19:30ean, umeen Jolasak.
21:30ean, herri afaria, txahal errea. Ostean: EinGo Kantan eta Dantzan taldea.

Urri lehenengoak 1, barikua
11:30etik 14:30era, umeen Parkea. Puzgarriak.
13:00etatik 15:00etara, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Tipi-tapa Korrika ikuskizuna.
19:30ean, Elektro Txufla bandea.
23:00etan, erromeria: zeltiar musikea, Jonnytxar eta Euskelga.

Urri lehenengoak 2, zapatua
11:30ean, txirrindulari martxea umeentzat. Ermitabarri-Ugao-Zeberioko plaza. Alkartzeko eta ibilbide osoa egiteko Ermitabarrin 11:30ean, edo Ugaon 12:00etan. Aukerea dago edozein lekutan txirrindulari martxan sartzeako. Derrigorrezkoa da kaskoa eroatea. Txu-txu trena ibilbide osoan.
11:30ean, Txu-txu trena.
12:30ean, mezea.
13:00etan, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
13:15ean, barauskarria.
14:00etan, Makailao, Patata Tortilla eta Paella Txapelketak.
18:00etan, Helduen Olinpiadak.
18:00etan, fanfarria.
21:00etan, play-backa. Ostean, karaokea.
23:00etan, kontzertuak: HdH Rock taldea, Akabu eta En Tol Sarmiento. Autobusa egongo da.

Urri lehenengoak 3, domekea
12:00etan, herri kirolak. Aizkolariak: Aritz Irazabal, Irati Astondoa eta Jon Irazu.
12:00etan, kalejirea txistulariakaz.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XVIII. urteurreneko mezea.
13:30ean, Etorki Dantza Taldea.
15:00etan, jubiladuen bazkaria.
17:00etan, herriko jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
18:30ean, Zeberio eta inguruko Pelotari Gazteen Txapelketea.
20:30ean, Zeani Antzerki Taldearen Txano Gorritxo gizajatxo ikuskizuna.

Urri lehenengoak 4, astelehena
12:00etan, Gozatzera. Egurrezko jolasak ume eta helduentzat.
13:00etan, poteoa Koldo eta Unai trikitilariakaz.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:30ean, eskupelota partiduak. Larrabetzuko neskak: Fonseca/Goiri-Zubiaur/Iturbide; 19:15ean, Kadeteak: Arandia/Larrazabal-Ballarena/Alberdi; 20:00etan, Seniorrak: Etxebarria/Alberdi-Zezeaga/Guerrero.
19:00etan, guatekea. Disko festa, 80-90 hamarkada.

0
Areatza
2017/8/19
Kalejira ugari buruhandiakaz sanbartolomeetan

Zortzi egun eta zazpi gau hartzean ditu Areatzako jaietako egitarauak. Bertan, musikeak dauka protagonismo nagusia; txistulariak, batukadeak, tanborradeak, Bandak, mariatxiak, txarangeak, erromeriak eta kontzertuak girotuko dabez kaleak jaietan. Ez da faltauko azken urte honeetan sano arrakastatsua izan dan bertso saioa, balkoitik balkoira modalidadean. Aurten, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Iguaranek botako dabez bertsoak.


Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek, Kherau, Skasti, Itziarren Semeak, Uckaia eta Radiocrimen taldeen kontzertuak izango dira gauetan. Domekan, hilak 27, Serafin Zubirik Nino Bravo ekarriko dau gogora, Areatzako Bandagaz emongo dauan kontzertuan.
Txupinazoa Areatzako txistulariak botako dabe.
Abuztuaren 25ean, barikua, 22:30etik aurrera konsumo arriskutsuen murrizketarako sensibilizazino standa ipiniko da plazan, eta barikutik (25) zapatura (26) doan gaubean etxera bueltetako autobusak 02:30ean eta 05:00etan izango dira, eta Arratia, Galdakao eta Zornotzatik pasauko dira.

Abuztuak 23, eguaztena
14:00etan, txupinazoa. Areatzako Txotxongilo, Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak. Kontzertu txikia Aldamin taberna ondoan: Txistulariak eta Eskean Kristöko Peio eta Alex.
17:00etan, Areatzako BatucAKKB batukada taldea.
20:00etan, Salbe herrikoia. Hilarion Eslavaren Salve Regina. Areatza eta beste herrietako lagun taldea.
20:00etan, Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek taldearen kontzertua plazan.
23:30ean, XXIV. Play-back Lehiaketea. Ostean erromeria Akerbeltz-egaz.

Abuztuak 24, eguena
06:00retan, mortero jaurtiketea.
11:00etan, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. Buruhandiak.
11:30ean, meza nagusia.
12:15ean, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. Buruhandiak.
12:30ean, bertsolariak balkoitik balkoira. Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Iguaran.
13:30ean, kalejirea Areatzako trikitilariakaz.
18:00etan, eskupelota partiduak.
22:00etan, Kherau taldearen kontzertua Zubizarra plazatxoan.
00:00etan, txokolatadea.

Abuztuak 25, barikua
11:00etan, puzgarriak plazan.
11:30ean, arimen aldeko mezea.
13:30ean, Makailao Txapelketea (aurkezpena).
18:00etan, Kuadrillen arteko Olinpiadak.
20:00etan, Burrunba Elektrotxarangea.
22:30ean, kontzertuak: Skasti eta Itziarren Semeak. Jarraian Disk Breakers.

Abuztuak 26, zapatua
11:00etan, umeentzako herri kirol tailerra plazan.
12:00etan, uumeentzako kopaua plazan.
18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea.
22:30ean, kuadrillen kalejirea eta suak. Areatzako kuadrillak, Areatzako Danborrada, Deabru Beltzak taldearen Su á Feu ikuskizuna, Pasai Txarangea eta su artifizialak.
00:00etan, erromeria Oxabi-gaz.
02:00etan, Areatzako Danborradaren kalejirea.

Abuztuak 27, domekea
11:30ean, Xake Partida Azkarren Txapelketea plazan. Izen emotea 11:00etan.
12:30ean, kalejirea Areatzako trikitilariakaz. Buruhandiak.
13:30ean, Pintxo Lehiaketea Areatzako Tabernari Elkarteak antolatuta.
18:00etan, eskupelota partiduak.
21:30ean, Areatzako Banda eta Serafin Zubiriren kontzertua Recordando a Nino Bravo.

Abuztuak 28, astelehena
11:30ean, ur ginkanea. (Bainujantzia ekarri).
12:00etan, bitsaren Jaia.
16:00etan, Mus Txapelketea.
17:00etan, zunbatoia.
19:00etan, Kolore Bonba Jaia. (Erropa zaharrakaz joatea komenidu da).

Abuztuak 29, martitzena
13:30ean, Paella Txapelketea (aurkezpena).
13:30ean, hirugarren adinekoentzako kopaua.
14:00etan, Humberto Mariatxia.
16:00etan, Briska Txapelketea.
18:00etan, umeen play-backa.
20:00etan, txokolatea txurroakaz hirugarren adinekoentzat.
22:00etan, kontzertuak: Uckaia eta Radiocrimen. Jarraian DJ Bull.

Abuztuak 30, eguaztena
10:00etan, mendi ibilbidea plazatik urtenda.
16:00etan, Tute Txapelketea.
20:00etan, Tortilla Txapelketea (aurkezpena).
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, jaien agurra eta azken txupina.

0
Zeanuri
2017/8/7
Andramarietarako prest zeanuriztarrak

Tradizinoa da Zeanurin Andra Mari jaiak herriko txistulari eta trikitilariakaz batera hiru zubiak kalejiran igaroz hastea eta amaitutea. Eta aurten be tradizinoari eutsiko deutsie jai hasikeran, amaieran eta jai egunetako goizetan be.


Herriko txistulari eta trikitilariez gainera, kuadrillak be protagonismo handia izango dabe eta txupina bota bezain laster hasiko dira kuadrillen arteko probak. Kuadrillak Futbol Txapelketan eta "Landa errea" jokoan be neurtuko dira.
Akerbeltz, Ingo al deu, Oxabi eta Orots taldeak animauko dabez gauak. Zapatuan, Uckaia eta Skakeitan taldeen kontzertuak egongo dira.
Zeani Antzerki Taldeak, Txano Gorritxo gizajatxo lanaren aurkezpena egingo dau domekan.
Zapatutik (12) domekara (13) doan gaubean etxera bueltetako autobusak 02:30ean eta 05:00etan izango dira, eta Arratia, Galdakao eta Zornotzatik pasauko dira.

Abuztuak 12, zapatua
Gazteen gaua
19:00etan, txupinazoa eta hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz. Jarraian kuadrillen arteko probak herriko trikitilarien laguntzeagaz.
23:00etan, Uckaia eta Skakeitan taldeen kontzertuak. Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Abuztuak 13, domekea
17:30ean, pala partiduak frontoian.
19:30ean, kuadrillen arteko II. Futbol Txapelketako finala Zulaibarreko zelaian.
22:30ean, Zeani Antzerki Taldearen emonaldia. Txano Gorritxo gizajatxo lanaren aurkezpena.

Abuztuak 14, astelehena
Umeen Eguna
08:00retan, Gorbeiara igoerea eta Arraban armozua.
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulariakaz.
11:00etatik 14:00etara, umeen jolas parkea.
17:30ean, kuadrillen arteko "Landa Errea" Txapelketea.
18:30ean, pelota partiduak plazako frontoian.
22:30ean, play-backa.
Jarraian Ingo al deu-gaz erromeria.

Abuztuak 15, martitzena
Andra Mari Eguna
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, meza nagusia. Ondoren herriko txistulari eta trikitilariak musikaz girotuko dabez herriko plaza eta tabernak.
18:00etan, Trikitilari Gazteen Euskadiko XXXVII. Txapelketea.
20:00etan, mozorro desfilea eta kuadrillen arteko jokoak.
22:30ean, Txoborro magoa.
Jarraian Oxabi taldeagaz erromeria.

Abuztuak 16, eguaztena
San Roke Eguna
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulariakaz eta sukaldari egunari hasikerea: izen emotea.
11:30ean, meza nagusia.
12:30ean, herriko jubiladuen kopaua.
13:45ean, Tortilla, Paella eta Postre aurkezpena.
14:30ean, herri bazkaria plazan.
17:00etan, Zeanuriko II. Mus eta Briska Txapelketea. Izena plazan bertan emon 16:30ak baino lehenago.
19:00etan, erromeria Orots taldeagaz eta Jantza Txapelketea.
22:00etan, txokolatea danontzat.
22:30ean, hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz. Jaien amaierea.

0
Lemoa
2017/7/23
Su ta Gar taldeak Lemoako jaietan joko dau

Su ta Gar talde mitikoa Lemoako jaietan jotzekoa zan igaz, baina atzenengo momentuan, taldekide baten osasun arazoak zirala eta ez ziran etorri. Lemoako publikoagaz egindako zor ha kentzera datoz aurten. Eibarkoak, garagarrilaren 29an joko dabe Elizondon.


Ekilore Keramika Elkarteak 25 urte beteten ditu aurten eta eurak botako dabe txupina garagarrilaren 28an, baina ordurako jaia hasita egongo da, aurreko egunerako Jai Batzordeak Kirol Eguna antolatu dau eta. Jaietako ikur dan baltsen jeitsierea zapatuan izango da arrastiko zazpiretan. Balsa guztiak batera urtengo dira Tallerretako zubitik eta amaieran abordajea egingo deutsie alkarreri. Azken egunean, oilasko pintxo solidarioak salduko dira eta batutako dirua Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformearentzat izango da.
Artisautza Azokak bere hogeigarren edizinoa izango dau aurten, eta San Inazio egunean, hilak 31, izango da.

Txosnaguneko ekintzak
Karabie Gaztetxekoak, Kalera ekimenak eta Lemoako Harrobi Futbol Klubak feria "txosneroa" eta kontzertu bi antolatu ditue. Lehenengo kontzertua Gaztetxean izango da: garagarrilaren 29an, 22:00etan, Astokolotro & "The Txilibistro's" Band taldearen eskutik. Bigarrena barriz, hilaren 31n, txosnagunean, 18:30ean, Greta ta kroketak eta Azkaiter Pelox Trio taldeak egongo dira. Arrasti osoan zehar, mojitoak eta patatak dastatu ahal izango dira.

Garagarrilak 27, eguena
Kirol Eguna
16:30ean, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala kiroldegian.
17:00etan, Ping-Pong Txapelketea eskolako patioan.
17:30ean, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala kiroldegian.
18:30ean, Eskupelota Txapelketearen finala kiroldegian.
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketen finalak kiroldegian.
19:00etan, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 28) eta Rally Umoristikoan (garagarrilak 30) parte hartzeako izen emotea kiroldegian 20:00ak arte.
Partiduak amaitutakoan kopautxoa egongo da parte hartzaileentzat eskolan.

Garagarrilak 28, barikua
Mozorro Eguna. Gaia: Musikea
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta Jaietako Kartel Lehiaketako sari banaketea udaletxeko plazan.
21:00etan, kuadrillen afaria kiroldegian.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:00etan, Los demenciales chicos acelerados (Eskorbuto-ren tributoa) taldearen kontzertua eta erromeria Tximeleta taldeagaz. Elizondon

Garagarrilak 29, zapatua
Gastronomia Eguna
11:00etan, puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
13:30ean, bits jaia.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Bakailao Lehiaketetako lapiko aurkezpena eskoletan. Ondoren herri bazkaria.
17:00etan, Zaztaparrak eta Belgikara doazen gazteak alkarlanean antolatutako tailerrak eta jolasak eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak kiroldegian.
19:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian.
20:00etan, jantzaldia Lotxo taldeagaz Arlonagusia plazan.
20:30ean, Tango, Bals eta Pasodoble Lehiaketa Arlonagusia plazan. Izen emotea 20:00etatik 20:30era plazan bertan.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza Elkarteak sardinak emongo ditu Arlonagusia plazan.
22:00etan, kontzertua, Astokolotro & "The Txilibistro's" Band Karabie Gaztetxean.
23:00etan, Su ta Gar-en kontzertua eta Oxabi taldeagaz erromeria Elizondon.
Goizaldean, kopaua Elizondon.
24:00etatik 03:00etara, testing zerbitzua egongo da.
02:30ean eta 05:00etan, Arratiako herrietara bueltetako autobus zerbitzua. Correos-etik.

Garagarrilak 30, domekea
Play-back Eguna
13:00etan, Lemoako Txirrindulari Elkartearen eskutik, zinta lasterketea Elizondon.
18:00etan, Kuadrillen arteko Rally Umoristikoa. Mailuki tabernatik hasita.
22:00etan, ume eta nagusien Play-back Lehiaketea Elizondon.
23:30ean, Tremenda Jauria eta Bad Sound System taldeen kontzertuak Elizondon.

Garagarrilak 31, astelehena
Euskal Jaia San Inazio plazan
Baserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.
11:30ean, XX. Artisautza Azoka Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baselizan.
Meza ostean, Durundibarri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
17:30ean, Xaiborren ikuskizun barria Dantzatlon san Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
18:30ean, Txosnak antolatutako terraza eta kontzertuak txosnagunean. Greta ta kroketak, eta Azkaiter Pelox Trio taldeen kontzertuak. Mojitoak eta patatak dastatzeko aukerea arrasti osoan zehar.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:00etan, Eusko Labeldun oilasko pintxo dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasotako diru guztia Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformearentzat izango da.
22:30ean, Garsu erre Elizondon.

0
Arratia
2017/7/23
Arratiako OEE, errefujiaduak hartzeako plan bat egiten hasiko da

Arratiako OEE Plataformea, udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatea (AUM), Gurutze Gorria eta Arratiako Caritas batzartu ziran bagilean eta bertan OEE Plataformeak plan bat egiteko konpromisoa hartu eban.


Udaletan mozinoak sartu ziranetik zortzi hilabete beteta egozan eta mozinoetan hartutako konpromisoak berreskuratu, eta aurrera eroan behar zirala adostu eben batzarrean. Errefujiaduak hartzeako inplikauta dagozan eragile guztiak batzean ziran lehenengo aldia izan zan.
Errfujiaduen egoerea eta Europako politikak aurkezten ebazan mozinoa Arratiako udal guztietan onartu zan. Han hartutako konpromisoak bete ahal izateko, Plataformeak, udalakaz eta Mankomunidadeagaz alkarlanean, harrera, laguntza eta gizarteratze programea egingo dau eta parte hartzean daben eragile guztien koordinazinoaz arduratuko da.
Hurrengo batzarrean, herrira datozan errefujiaduen preminak beteteko udal bakotxak zer eskeini ahal dauan zehaztuko da. Holan, Arratia babes herria izateko lehenengo pausuak emon gura ditue eta errefujiaduak heltzean diranerako dana prest euki.

Garagarrilan Melillara
Euskal Herriko Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformeak "Mugak zabalduz" karabanea antolatu dau Melillara garagarrilaren 14tik 22ra, Europar Batasuneko eta Espainiako estaduaren migrazino politikak salatuteko helburuagaz. Melillan, igesi datozan milaka eta milaka personen eskubideak errespetetea eskatuko dabe eta egoera onartezinak salatuko ditue: Melillako hesi kontzertinadunak eta "beroan" egindako legez kanpoko kanporaketak, esate baterako. Frontex-en kontrol politikak eta Europar Batasunaren Espainiako gobernuak Europan asilo eta aterpe bila datozanai uko egiten jakiela be salatuko dabe.
Karabanan parte hartzeako, izena https://abriendofronteras.net webgunean emon daiteke.

Lemoan dokumentala
Garagarrilaren 26an, 22:30ean Lemoako Elizondon Refugiados, camino a ninguna parte dokumentala emongo dabe. Aurretik, 21:30ean, jatekoa egongo da. Horretarako, norberak eroatea zeozer eskertuko dau antolakuntzak.

0
Arratia
2017/7/1
Ermita inguruetan barauskarri eta jantza ugari garagarrilean

Arratiako ermita inguru eta auzune askotan ospatuko ditue jaiak hurrengo asteetan.


Leku batzuetan, trikitixearen soinua eta barauskarriagaz ospatuko ditue jaiok, beste leku batzuetan hiru eguneko programak be prestatu dabez. Horreetan erromeriarik ez da faltauko. Oraingo hilean, santomasak, sankristobalak, santamañeak, sansegismundoak, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira.
Garagarrilaren 3an, santomasak ospatuko dabez Areatzako Ospitalosten, mezea eta parrilladeagaz. Igorreko San Kristobalen be, patroiaren egunean, mezea eta barauskarria egongo dira, baina jaiak 3 egun lehenago hasiko dira.
Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak garagarrilaren 15ean ospatuko ditue aurten. Santa Marina, San Segismundo eta madalenak be badaukaguz hilaren erdikaldean. Santa Marina edo santamañe eguna hilaren 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten da. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten dabe. Madalenak garagarrilaren 22an dira eta Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuko ditue.
Hilaren amaieran, Santiago eta saninazioak daukaguz. Santiago, hilak 25, Artean, Diman eta Zeanuriko Ipiñaburun ospatuko dabe. San Inazio egunean, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago Bizkaian eta leku askotatik etorten dira mendizaleak. Hori dala eta kotxe kopurua murriztuteko autobus zerbitzua egongo da Areatzatik Pagomakurreraino.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 7, barikua
21:00etan, parrilladea eta ondoren erromeria Jokaldi taldeagaz.

Garagarrilak 8, zapatua
12:00etan, Paella Txapelketarako izen emotea.
14:30ean, paellen aurkezpena. Bertan jateko lekua egongo da.
18:30ean, Tortilla eta Makailao Txapelketetarako izen emotea.
18:30ean, Ibon Magoa.
20:00etan, tortillen aurkezpena.
20:30ean, makailaoaren aurkezpena. Bertan jateko lekua egongo da.
21:00etan, Arantzarte jantza taldearen emonaldia.
23:00etan, kontzertua Larregi taldeagaz. Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 9, domekea
13:00etan, mezea.
13:30ean, aizkolariak: Mendieta, Done, Manex eta Xabier Garcia "Utxu".
Ondoren Igel Txapelketea.


Garagarrilak 10, astelehena
12:00etan, mezea eta barauskarria.

Tallerreta eta Lemorietako jaiak (Lemoa)
Garagarrilak 15, zapatua
12:00etan, txupina Atutxen eta kalejirea trikitilariakaz.
14:30ean, oilasko jana. Bazkalostean, umeentzako puzgarriak, bingo musikatua, giza futbolina, tarta jokoa...
19:00etan, tortilla eta auzoko piperren aurkezpena.
20:00etan, kontzertua Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldeagaz.
21:30ean, oilaskoa erre eta jaien amaierea.

Ipiñaburu (Zeanuri)
Garagarrilak 22, zapatua
14:00etan, Auzo Kantu Bazkaria. Ondoren Briska eta Mus Txapelketak.
19:30ean, txokolatea.

Garagarrilak 25, martitzena
Santiago eguna. 11:30ean, mezea. Ondoren barauskarria, pintxo-potea (pintxoak Zeanuriko Ibarreta jatetxeak eskeiniko ditu) eta Bola jokoa, Zeani Kofradi Bola Txapelketarako puntuagarria.

Garagarrilak 26, eguaztena
12:00etan, arimen mezea. Ondoren barauskarria.

0
Arratia
2017/6/30
Udan hilean behin aterako da BEGITU

BEGITUk, 22 zenbaki ateraten ditu urtean, bertako beharginak oporrak hartu dagiezan. Hau da garagarrilean eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Holan izango da aurten be eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo. Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 2koa izango da.
Garagarrilean eta abuztuan barriz, Kultur Etxeko lanak dirala eta, begitu lekuz aldatuko da Arteako udaletxera. Hile bi honeetan gure telefono mobikorrak erabili gugaz hartu-emonetan ipinteko.

0
Arantzazu
2017/6/25
Uckaia eta Gozategi taldeak animauko dabe sanpedro bigarreneko gaua

Txupina bagilaren 30ean botako badabe be, jaiak bezperan, San Pedro egunean bertan hasiko dira, jubiladuen kopauagaz. Bariku gauean, izango dira jaietako kontzerturik garrantzitsuenak, Uckaia eta Gozategi taldeen eskutik. Buruhandiak, trikitilariak, tortilla eta paella txapelketak eta erromeria ez dira faltauko Arantzazuko jaietan.

Bagilak 29, eguena
13:30ean, jubiladuen kopaua.

Bagilak 30, barikua
18:00etan, trikitilariak.
19:00etan, txupinazoa, buruhandiak, Larrain jantza eta trikipoteoa.
23:00etan, kontzertuak: Uckaia eta Gozategi.

Garagarrilak 1, zapatua
10:00etatik 13:30era, puzgarriak.
11:00etan, jolasak. Herri kirolak.
14:30ean, Tortilla eta Paellen Txapelketarako, tortilla eta paella aurkezpena.
18:00etan, Txinga eta Txapel Botatze desafioa.
20:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Garagarrilak 2, domekea
13:00etan, Igel Txapelketea.
17:00etan, Mus Txapelketea.
19:00etan, Zeanuriko antzerki taldeak, Amari mutik bez antzelana eskeiniko dau.

0
Dima
2017/6/25
Abizarie euskera alkarteak botako dau txupina jaiai hasikerea emoteko

Sanpedro egunean, arrastiko zazpiretan botako dabe txupina, baina ordurako jaigiroan murgilduta egongo da Dima.


Eguenetik domekara arte, kontzertuak, erromeriak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak... Herri kirolai jagokienean, Aitzol Atutxak, Ruth Linazak, Irati Astondoak, Jon Loiolak eta Jose Martin Bustinza "Tubi"k egingo ditue erakustaldiak. Eguen, bariku eta zapatu gaubetan, kontzertu eta erromeriak animetako, 10 taldek zein bakarlarik eskeiniko dabe euren musikea.

Bagilak 29, eguena
12:00etan, umeentzako tailerrak eta serigrafia (kamisetea norberak eroan).
12:00etan, San Pedro mezea.
13:00etan, 85 urtekoai omenaldia. Ostean jubiladuentzako bazkaria.
17:30ean, eskaladea danontzat frontoi handian.
18:30ean, PintxoTxapelketea ume eta gazteentzat.
19:00etan, txupina: Abizariek. Bitartean, Eurt euskerara! Erakusketea. Jantzak Gaztebarri taldeagaz. Kuadrillen Lehiaketearen I. Proba.
19:30ean, Vademekun malabare eta akrobaziak.
20:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketea.
22:30ean, Erromeria: Ezten giro eta DJ Balber-egaz.

Bagilak 30, barikua
18:00etan, Talentu Lehiaketea.
18:30ean, umeentzako herri kirolak.
19:30ean, herri kirolak: Aitzol Atutxa, Ruth Linaza, Irati Astondoa, Jon Loiola eta Jose Martin Bustinza "Tubi".
20:30ean, kantu-poteoa Zamakola alkartearen abesbatzaren eskutik.
21:30ean, andren esku pelota partidua eta plazako III. Txapelketako finala frontoi txikian.
22:00etan, kontzertua: Inun.
23:30ean, jantza-Playbacka.
00:30ean, kontzertuak: Desore eta Aizu (Kortaturen bersinoak).

Garagarrilak 1, zapatua
11:30ean, umeen duatloia.
13:00etan, kantu poteoa Otxote Muñatones-en laguntzeagaz.
18:00etan, andren pala partidua eta Dimako pelota eskolako finalak.
19:00etan, Zaratak 18 elektrotxarangea, bitartean kuadrillen arteko jolasak.
20:30ean, taloak.
22:30ean, kontzertua Abaroan: Akabu taldea eta EH2000 Rap taldea.
00:00etan, euskal errepresaliaduen giza eskubideen aldeko ekitaldia.
00:30ean, kontzertua: Belatz eta Etsaiak.
02:00etan, erromeria Gora Herria taldeagaz.

Garagarrilak 2, domekea
11:30ean, puzgarriak.
14:30ean, Paella Lehiaketea. Herri bazkaria, paella jana (tiketak tabernetan) eta kantaldia, Kantu bat gara taldearen laguntzeagaz.
18:00etan, Karol Perexilegaz umeentzako jolasak.
19:00etan, bertsolariak: Alaia Martin, Igor Elortza, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi.
Jaietako errifea.
20:30ean, antzerkia, Bi izarren kalenturak (Iñake Irastorza eta Ane Gabarain).
21:30ean, kuadrillen agurra eta txokolatea.

0
Ubide
2017/6/19
San Juan bezperan arbola altxauko dabe

Ubideko San Juan jaietako momenturik desiratuena, basora joan, zugatz bat moztu, herriko plazara eroan eta bertan altxatzea izango da, seguru asko. Tradizino ikusgarri hau urtero barriztatzen da Ubiden San Juan bezperan eta aurten be arbolaren bila joateko arrastiko seiretan plazan daukie hitzordua ubideztarrak. Horregaz emongo deutsee hasikerea hiru egunetako jaiai.

Bagilak 23, barikua
18:00etan, plazan batu arbolaren bila joateko.
19:00etan, arbola zutitu plazan.
21:30ean, afari truke herritarra.
22:30ean, San Juan bezperako sua plazan.

Bagilak 24, zapatua
12:30ean, mezea. Ondoren kopautxoa plazan eta Adarhots tronpa taldearen musikea.
17:30ean, txotxongiloak.
22:00etan, pelota partiduak.
24:00etan, erromeria.

Bagilak 25, domekea
Egun osoan zehar puzgarriak.
18:00etan, Ubideko zirko eskolako umeen emonaldia.
Ondoren parrilladea.

0
Arratia
2017/6/19
Herri guztietan biztuko dabez San Juan suak

Arratiako leku askotan biztuko dabez San Juan suak San Juan bezperan. Bedia eta Ubiden plazan, herriko jaietako egitarauen barruan dagoan ekintza bat da, baina Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin be biztuko dabez suak "artoak eta gariak gorde eta subeak eta zapoak" erreteko.
Arantzazun, 19:00etan hasiko dira trikitilariak iluntzea girotzen, eta 20:30ean sardina jana egingo dabe. Sua, 22:30ean biztuko dabe. Areatzan, 21:00etan batuko dira billaroztarrak Zubizarran sardinak eta urdaia jateko, eta ondoren sua biztuko dabe. 23:00etan, Zo-Zongó taldearen Psycho-Clown ikuskizuna egongo da.
Artean, goizean traktore bat ibiliko da herritik egur bila. 19:00etan, plazan antzerkia egongo da, 20:30ean, sardinak eta okelea afaltzeko eta 21:30ean biztuko dabe sua Santamañen. Dimoztarrak 20:30ean batuko dira sugarren inguran; Lemoako Tallerretan, barriz, 19:00etan.
Zeanuriko Altzuagan, Igorreko San Juanen edo Dimako Oban be sanjuanak ospatuko dabez. Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.



Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 23, barikua
15:00etan, txupinazoa.
21:00etan, sardinak, txarrikia, txokolatea, trikitixea eta San Juan sua.

Bagilak 24, zapatua
12:30ean, mezea eta barauskarria.
21:00etan, auzo bazkaria. Afalostean musikea Diversions taldeagaz.

Bagilak 25, domekea
12:00etan, mezea.
Ondoren, barauskarria, txistulariak eta jantzariak eta zozketea.
18:00etan, umeentzako jolasak eta bola jokoa.

San Juan (Igorre)
Bagilak 23, barikua
20:00etan, txupinazoa.
20:30ean, sardinak eta trikitixea.
22:00etan, San Juan sua.
Ardoa Barrura fanfarria eta su artifizialak.

Bagilak 24, zapatua
12:30ean, mezea.
Ondoren, trikitixea eta Igel Txapelketea.

0
Arratia
2017/6/17
Aire zabaleko igerilekuak udaldia hastear

Lemoako aire zabaleko udal igerilekuak bagilaren 17an zabalduko dabez ateak eta egun bi beranduago Areatzakoak. Areatzakoak urri lehenengoaren 10era arte egongo dira zabalik eta Lemoakoak 17ra arte.
Areatzako igerilekuetako ordutegia, aurreko urteetakoa izango da. Hau da, 11:00etatik 20:00etara. Prezioak desbardinak izango dira lanegunetan eta jaiegunetan. Lanegunetan, helduak 4 euro eta umeak 2 pagau behar izango dabez eta jaiegunetan 5 eta 3, hurrengoz hurrengo. Sasoi osorako bonoak erosi ezkero barriz, herrikoak 55 euro pagau beharko dabe familiako bonoa edo 35 banakakoa persona helduarentzat eta 25 umearentzat bada. Beste herrietakoak, familiakoa 90 euro, eta banakakoak 55 euro helduak eta 35 euro umeak pagau behar dabez. Igorre eta Arteako Udalakaz egindako hitzarmenai esker, Areatzako herritarren moduan pagauko dabe Igorre eta Arteakoak.

Lemoako igerilekuak
Lemoan be goizeko 11:00etan zabalduko dira piszinak, baina, bagilean eta urri lehenengoan 19:30ean, garagarrilean 20:30ean eta abuztuan 20:00etan zarratuko dabez ateak. Prezioai jagokienean, 3 urte arteko umeak ez dabe pagau behar eta eguneko prezioak 2 eta 5 euro artean dagoz. Hamar sarrerako bonuak be erosi daikiez Lemoan erroldatutakoak. 26 urte baino gitxiago eta dibersidade funtzionala daukienak 15 euro pagau beharko dabe; 26 urte baino gitxiago edo langabezian dagozanak 25 euro; eta 35 euro, 26 urtetik gorakoak.

0
Bedia
2017/6/17
Gauberdian biztuko dabe San Juan sua bediaztarrak

Izan be, tren geralekua herritik apur bat aparte geratzen da eta askori atzera egiten deutso gauean eta bakarrik hara joateak. Autobusa goizaldeko 02:30ean eta 05:00etan hartu daiteke. Tren geralekura alkarregaz joateko, 01:50ean, 02:40ean, 03:50ean eta 04:40ean batuko da jentea udaletxepean. Sensibilizazino stand-ean, drogen inguruko informazinoa eta preserbatiboak bananduko ditue. Eta eraso sexistak ebitau guran, Beldur Barik Gunea egongo da plazan.
San Juan bezperan suaren inguruan batuko dira danak; mozorro gaua ospatuko dabe eguenean, eta kontzertuak eta erromeriak, lehiaketa gastronomikoak, antzerkia, bertso-saioa, xake bizia, antxinako auto eta motorren erakusketea eta I. Bediako Slalom-ak, ondo pasetako aukerea emongo deutsie gustu desbardinetako jenteari.

Bagilak 18, domekea
10:00etatik 14:30era arte, XVII. Eskulangintza eta Elikagaien Azokea.
12:30ean, Arratia Kantuz.
14:00etan, Bediako jubiladuen bazkaria.

Bagilak 22, eguena
20:00etan, jaien hasikerako pregoia eta txupinazoa, trikitixaz eta dultzainaz alaituta. Sardina-jana.
20:30ean, VIII. Igel Txapelketea. Laguntasuna tabernak antolatuta.
21:00etan, Jokaldi erromeria taldea, Play-backa eta mozorro gaua: Olinpiadak.

Bagilak 23, barikua
19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:30ean, tortillak aurkeztuteko unea.
21:30ean, herri afaria.
22:30ean, Jauziri Bediako jantza taldea.
24:00etan, San Juan sua.
00:30ean, Akerbeltz erromeria taldea.

Bagilak 24, zapatua
12:00etan, meza nagusia.
12:00etan, Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztuteko unea.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatua.
17:00etan, umeentzako tailerrak eta Beldur Barik gunea.
18:00etan, xake bizia.
22:00etan, sensibilizazino stand-a kioskoan.
22:00etan, kontzertuak: Akabu, Hesian eta Oxabi.

Bagilak 25, domekea
12:00etan, eskupelotea, herrikoak tartean, eta nesken pala partidua.
12:00etan, pote eta pintxo txosnetan.
12:00etan, antxinako auto eta motorren erakusketea.
15:00etan, I. Bediako Slalom-a, Club Automovilistico Bizkaiak antolatuta.
19:00etan, Zeani Antzerki Taldeak Amari mutik bez antzezlana.
20:30ean, Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua.

Bagilak 26, astelehena
12:00etatik 13:30era arte, puzgarriak eta jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXVII. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat Bediakoa izan behar da. Izen emotea 6 euro bikoteko.
20:00etan, txokolatadea jaiai amaierea emoteko.

0
Arratia
2017/6/13
Errogatibak Urkiolara bagilaren 17an

Tradizinoari jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan, hilak 17, egingo dabe arratiarrak errogatibea Urkiolan. Urtero lez, oinez zein autobusez egin ahal izango da Arratiatik Urkiolarainoko bidea, 11:00etan han egoteko. Autobusaren ordutegiaren barri parrokietan emongo dabe. Errogatibarako, "Arratia: 9 seme-alaba, familia bat" lema aukeratu dau aurten Arratiako eleizeak.
Lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen eban, baina azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara; horretarako, Arratiako Udalen Mankomunitateak lau autobus ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etorteko baino ez bada be, izena emon behar da aste bete lehenago.
Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik abiatuz. Dimako plazan goizeko 06:00retan izango da urtekerea, Igorren be ordu berean San Antonioren ermitatik abiatuz, eta Zeanurin plaza ondoko San Antonio txikerraren ermitearen aurretik abiatuko dira erromesak, 07:30ean. 11:00etan mezea entzun ostean, talde-argazkia egin, eta Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Igorreko Jubiladuen Alkarteak kopaua eskeiniko deutsee erromesai.

Argazki Lehiaketea
Zulaibar Lanbide Ikastegiak argazki lehiaketea antolatu dau, errogatibea gai moduan hartuta. Saria 200 euroko bonoa izango da Arratiako Merkatarien Elkarteko (AME) establezimentuetan gastetako. Argazkiak emailez edo postaz bialdu ahal izango dira honako helbideetara: errogatibea@zulaibar.org edo Arratiako Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140, Igorre.

0
Igorre
2017/6/4
Hamar egun eta hamaika gau, jai sasoiari hasikerea emoteko

Bagilaren 9an barikuz, Ismael Pereira "Isma" konkistadoreak botako dau txupina jaiai hasikerea emoteko eta hilaren 18ra arte, jai egitarau zabala prestatu dau Jai Batzordeak herriko jaiak ospatuteko. Astegoien bietako bariku eta zapatuetan, musika estilo askotako kontzertuak egongo dira 23:00etatik aurrera eta ordu txikietan erromeriak. Antzerki eskeintzea umorez beteta dator aurten eta Las Felliniren ikuskizuna ikusteko aukerea egongo da Igorren.


Txupina hilaren 9an botako daben arren, ordurako jaigiroan murgilduta izango da Igorre. Izan be, bezperan, kalejira feministea antolatu dau Noka taldeak, festa hasteko eta Igorrek eraso sexista bako jaiak gura dituala gogora ekarteko. Arrastiko 19:00etan abiatuko dira Kultur Etxetik eta herria pankartakaz jantzi eta pegatinak bananduko dabez.
Eraso sexistak egon ezkero, zer egin behar dan azalduten dauan kartelak ipiniko ditue tabernetan, eta eraso sexista, homofobo eta errazistai erantzuteko protokolo bat be ezarri da. Protokoloa txosnetan bananduko da.
Hurrengo egunean hasita, ume, gazte eta edadekoentzako 60 ekintza desbardin baino gehiago antolatu ditue Igorren. Gauetan, musika eskeintza handia egongo da; La Basu-ren rapa edo Desore Igorreko taldearen rock-a izan daitekez aniztasun horren adierazle. Izan be, cumbia, ska, hip hop, punk eta hardcore estiloko kontzertuak, eta ostean erromeriak, ez dira faltauko Igorreko jaietako gauetan.

Bagilak 9, barikua
17:00etan, Pankarta Lehiaketea eta kalejirea txosnagunetik hasita.
17:00etatik 18:00etara, umeentzako jolasak goiko plazan, Zaztaparrak-en eskutik.
18:00etan, Larrain Dantza goiko plazan.
19:00etan, txupinazoa.
Ostean, kuadrillen argazkia.
20:00etan, Kuadrillen arteko Olinpiadak goiko plazan. Eternal Ginkaning!
20:00etan, Elektrotxufla elektrotxarangea.
23:00etan, kontzertuak: La Terrorista del Sabor, Tremenda Jauria eta Oxabi taldeagaz erromeria.
00:00etan, Zu bai zu Talentu Lehiaketea.

Bagilak 10, zapatua
08:30ean, Igorreko ermitetatik ibilaldia Jubiladuen eskutik (Urtekerea Kultur Etxearen aurrean).
11:00etan, integrazino Rugbya Gorabide alkartekoakaz, 105eko rugby zelaian.
12:00etan, Paella Txapelketea txosnagune ondoko landan (eguraldia txarra bada eskoletako aterpean).
14:30ean, paellen aurkezpena.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa 105eko Rugby Zelaian.
20:00etan, Ttek elektrotxarangea.
20:00etan, Luis Iruarrizaga, Urduñako Korala eta Uri-oste Korala, Lasarte Aretoan.
23:00etan, Kontzertuak: Skabidean, La Basu eta Lehian erromeria.

Bagilak 11, domekea
11:00etan, Txirrindulari Lasterketea: XXIII. San Antonio Saria.
17:00etan, magoa txosnagunean.
18:00etan, umeentzako bits festa txosnagunean.
19:30ean, Gezurretan/Contando mentiras, Andren Jabekuntza Eskolako Antzerkia, Lasarte Aretoan.

Bagilak 12, astelehena
16:30ean, umeen karaokea txosnagunean.
19:00etan, Arantzarte txosnagunean.
21:30ean, Las Fellini-ren antzerkia Lasarte Aretoan.

Bagilak 13, martitzena
11:00etatik 14:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
11:30etik 13:30era, puzgarriak eskoletan.
12:30ean, mezea San Antonio ermitan.
17:00etatik 19:00etara, puzgarriak eskoletan.
17:00etatik 19:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
19:00etan, Astrapalea Rock Eskolaren kontzertua txosnagunean.

Bagilak 14, eguaztena
17:00etan, Gazteen Olinpiadak Kultur Etxeko plazan.
18:00etan, Arratiako Musika Eskolearen lehenengo emonaldia.
18:30ean, Zunbathoia txosnagunean.
19:30ean, Arratiako Musika Eskolearen bigarren emonaldia.

Bagilak 15, eguena
17:00etan, umeen Play-backa txosnagunean.
18:30ean, trikipoteoa txosnagunean hasita.
21:00etan, herri afaria eskoletako aterpean. Pijama Party (danok pijamaz jantzita).
Ostean Bingoa eta Patxakurreo gaua txosnetan.

Bagilak 16, barikua
08:30ean, herri armozua, AZ Rugby tabernaren ondoan.
17:00etan, Tortilla eta Pintxo Txapelketea txosnagune ondoko landan. (Eguraldia txarra bada eskoletako aterpean). Izen emotea 3€.
19:00etan, tortillen aurkezpena.
19:30ean, pintxoen aurkezpena.
20:00etan, Fritanga elektrotxarangea.
22:00etan, kontzertuak: All I need, Desore eta KOP.
Ostean, Urrats taldeagaz erromeria.

Bagilak 17, zapatua
09:00etatik 20:00etara VI. Mille Baietz, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatuta.
12:00etan, serigrafia tailerra Torontile-gaz Kultur Etxeko parkean.
16:00etan, pelota partiduak: umeen pelota partiduak.
Ostean Olaizola-Pascual eta Elezkano-Oier Etxebarria.
17:00etan, umeentzako jantzaldia eskoletan.
17:30ean, Umore Rallya txosnagunean hasita.    
21:00etan, La Jodedera Kultur Etxeko plazan.
23:00etan, kontzertuak: Zona Especial Norte (R.I.P-en tributoa), La Txirla Records (La Polla Records-en tributoa).
Ostean, Aldats taldeagaz erromeria eta DJ Isma.

Bagilak 18, domekea
13:00etan, Areatzako Bandea.
14:45ean, Jubiladuen bazkaria eskoletako aterpean.
19:30ean, Jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketetako sari banaketea.
Jarraian, Jokaldi AMEren eskutik Kultur Etxeko parkean (eguraldia txarra bada txosnagunean).
Bitartean, Kuadrillen Olinpiaden sari banaketea eta zozketea.
Amaitzeko, txokolatadea Presoen Lagunen eskutik.

0
Zeberio
2017/6/4
Sanantonioak Ermitabarrin

San Antonio jaiai hasikerea emoteko, bagilaren 9an, barikua, botako dabe txupina arrastiko seiretan. Ordutik ez da jai giroa faltauko Ermitabarrin: erromeriak, umeentzako puzgarri eta tailerrak, bola jokoa, kutxen eskaladea, herri bazkaria... San Antonio egunean mezea egongo da ermitan eta ondoren barauskarria.

Bagilak 4, domekea
09:00etan, Zeberio XTrem BTT Martxea.

Bagilak 9, barikua
18:00etan, txupinazoa.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
21:30ean, Bidean Erromeria eta Akabu taldea.

Bagilak 10, zapatua
10:00etan, plater tiroa. Herri mailakoa.
12:00etan, puzgarriak eta umeen tailerrak.
13:30ean, poteoa.
14:30ean, herri bazkaria.
16:00etan, plater tiroa. Bazkideak eta federauak.
16:00etan, puzgarriak eta umeen tailerrak.
18:00etan, lurretik zerura kutxen eskaladea. Irabazleentzako sariak.
18:30ean, bola jokoa.
19:30ean, herri meriendea.
19:30ean, Elektrotxufla kaleko bandea.
21:30ean, erromeria Trikimailu Erromeixa Taldia-gaz.
01:00etan, txokolatea.

Bagilak 11, domekea
12:00etan, helduen Pato Lasterketea.
12:15ean, umeen Pato Lasterketea.
13:30ean, Beñat eta Olatz trikitilariak.
18:30ean, kontzertua Cloverwind taldeagaz.

Bagilak 13, martitzena
12:30ean, mezea ermitan.
13:00etan, barauskarria.

0
Areatza
2017/5/30
Ortuzar eta Atutxa Areatzan EAJren alderdikide egunean

Bagilaren 3an, EAJ-PNVk Arratiako alderdikideen eguna ospatuko dau Areatzan. Eguna, mitinagaz hasiko da eguerdiko 12:00etan, plazan. Bertan, Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Itxaso Atutxa, Bizkaiko Buru Batzarreko presidentearen berbak entzuteko aukerea egongo da.
Ondoren, musikeak, triki poteoak, jaiak eta umeentzako puzgarriak ipiniko dabe jaigiroa. Izan be, egunaren helburu nagusia, Arratiako alderdikideak alkar ikustea, alkarregaz berba egitea, eta alkarregaz ondo pasetea da, Josune Gorospe EAJko legebiltzarkide dimoztarrak bere facebookean gogoratzen dauan moduan.

0
Arantzazu
2017/5/21
San Adrian Fest Arantzazun hilaren 27an

Arantzazuko Elizportaleko Gazte Asanbladak, Arantzazuko Kultur Batzordea eta Argiñatx Mendi Elkartearen laguntzeagaz, San Adrian ermitearen inguruan egun osoko jaia antolatu dau maiatzaren 27rako.
Goizeko 10:30ean, Arantzazuko plazan batu eta Argiñatxera mendi martxea egingo dabe. Han trikitilariak ipiniko dabe jaigiroa. Bazkaria norberak eroan behar dau. Arrastiko 17:30ean Igel Txapelketea egongo da eta ondoren, Illart Gumuziok eta Aimar Fernandezek osotuten daben Bieskas taldeak kontzertu akustikoa eskeiniko dau. Zozketea egin ostean, 20:00etan, hiru taldek eskeiniko dabe kontzertua: Akabuk, Zeinkek eta Ostabek, hain zuzen be.

0
Areatza
2017/5/20
Blues & Beer Nazinoarteko Jaialdia hile amaieran izango da

Maiatzaren 24tik 27ra, Blues and Beer Areatzako Nazioarteko Jaialdia antolatu dabe hainbat alkartek, garagardoa eta blues musikea jaialdi baten batzeako asmoz. Jaialdian, Basqueland Brewing Project garagardo lantegiko garagardoak zerbitzatuko dira; hau da, Euskal Herrian ekoiztutako zerbezak. AGE Beerllaro, Areatzako Garagardogile Elkarteak; Areatzako Tabernarien Elkarteak, Udalak eta AKKBk antolatu dabe Blues and Beer jaialdia.
Areatza herri musikazalea izanda, musika jaialdi baten barruan antolatu gura izan dabe garagardoaren jaia eta antolatzaileak blues musikako kontzertuak jo ebezan egoki horretarako. Antolatzaileen esanetan, "Blues and Beer jaialdiaren helburua da, kalidadea ardatz hartuta, Areatza eta Arratia, Euskal Herriko gargagardoan eta jasangarritasunean oinarritutako jaialdi baten bitartez danon ahotan ipintea; urte gitxitan erreferente bat izan daiteken jaialdia sortuz. Horregaitik puntako taldeak ekarriko doguz, Travellin' Brothers eta Blue Fever berbarako; lehen mailako garagardoa, Elkano, Arzak edo Berasategik erabilten dabena, eta lehen mailako janaria, Julen Baz-en Eskatza ta mahatsa Foodtruck-agaz, jaialdirako beren-beregi egindako menu berezi bategaz". Baz Estaduko Pintxo Lehiaketako finalistea izan zan 2015ean.
Barikuan, Blue Fever eta Travellin' Brothers taldeak emongo dabez kontzertuak. Blue Fever, blues munduko artista handienakaz kolaborazinoak egindako musikoakaz osotutako taldea da. Aurten, bere 25. urteurrena ospatuteko kontzertu berezia antolatu dau. Travellin' Brothers, Leioako taldeak, estaduko eta atzerriko blues jaialdi gehienetan parte hartzean dau, eta Euskal Herriko blues munduko talde erreferente bihurtu da. Zapatuan beste hiru talderen musikea izango da entzungai: Sonic Free Station, Last Fair Deal eta The Pushermen taldeenak, hain zuzen be. Lehenak blues munduko bersinoak eta kantu propioak joten dabez. Last Fair Deal taldeak aurten garagarrilean Mundakako jaialdian parte hartuko dau, eta Areatzan taldeak egiten dituan Rory Gallagher-en bersinoak lehenago entzuteko aukerea izango da. Funk estiloko The Pushermen taldeak emongo deutso amaierea Jaialdiari.
Holan, maiatzaren 24tik 27ra, pasa dan gizaldi hasikeran Estadu Batuetako hegoaldeko estaduetan afroamerikarrak sortutako soinuak beteko ditue Areatzako kaleak eta egarria kentzeako, Euskal Herrian egindako garagardoa egongo da bazter guztietan, Munchen-go Oktoberfest garagardoaren jaian legez.
Antolakuntzak bertaratu gura diranentzat autobusa be antolatu dau zapaturako, hilak 27, doban. Galdakaotik urtengo da goizeko 11:30ean, 11:45ean Usansolotik pasauko da, 12:00etan Lemoan hartu ahal izango da, 12:15ean Igorren eta Arantzazun 12:30ean. Bueltako autobusak 02:00etan urtengo dau Areatzatik.

Egitaraua
Maiatzak 24, eguaztena
10:00etan, kontzertu didaktikoa Castigators taldeagaz, Areatza eta Zeanuriko eskoletako umeentzat, udaletxeko Areto Nagusian.
19:00etan, berbaldia "El blues y la cultura popular del siglo XX". Hizlaria: Carlos Sagi. Udaletxeko Areto Nagusian.
Berbaldiaren ostean, Blues and Beer jaialdiaren eta Basqueland Brewing Project-en garagardoen aurkezpena.

Maiatzak 26, barikua
19:00etan, Castigators Areatzako kaleetan zehar.
20:30ean, pröst (topa).
21:30ean, kontzertuak: Blue Fever (Frantzia/Ingalaterra) eta Travellin' Brothers (Euskal Herria).

Maiatzak 27, zapatua
12:30ean, kainak zerbitzatzekoak zabaldu. Errefujiaduen aldeko alkartasun kaineroa.
13:30ean, Dj Alai.
17:00etan, Munduko I. Garagardo Kupel Jaurtiketa Lehiaketea.
18:00etan, Sonic Free Station taldea.
20:00etan, Last Fair Deal (Rory Gallagher-en tributu taldea).
21:00etan, errifearen zozketea.
22:00etan, The Pushermen taldea.
Eguerdian eta gauean, Eskatza ta mahatsa Foodtruck-a egongo da.

0
Igorre
2017/5/20
Zarraoak, Biurrunek eta Arbuluk erabagiteko eskubideaz egingo dabe berba

Igorreko Gure Esku Dago taldeak "Igorren ebatzi" izena hartu eta hasi da beharrean 2018an herri galdeketea egiteko helburuagaz. Igorreztarrak horren garrantziaren jaube izan daitezan eta prozesuan inpliketako, "Ebazteak egiten gaituelako herri" izeneko berbaldia antolatu dabe maiatzaren 25erako, arrastiko 19:30ean, Kultur Etxean. Hizlariak, Iñaki Zarraoa EAJ-PNVkoa, Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko magistradua eta Ibon Arbulu Sortukoa izango dira. Iratxe Etxebarria kazetari igorreztarrak jardungo dau aurkezle lanetan.
Berbaldian hizlari bakotxak 20 bat minutuz egingo dau berba eta gero jentearen itaunak erantzungo dabez. Hilaren 31n, Igorreko Gure Esku Dagoko taldeak batzar zabala egingo dau bideorria zehaztuteko eta jentea prozesura batzeako. Prozesu honetan, alkartea sortu, sinadura bilketea egin eta 1979tik hona herrian izandako alkate eta zinegotzi guztiak batzean dituan ekitaldia egingo dabez, besteak beste. Taldekoak ekimen bakotxeko datak eta galdeketarako itauna ebatzi beharko dabe, baita hau guztia finantzietako modua be.
Taldea sendotzen
Igorreko Gure Esku taldea, Arratiako beste herrietako talde gehienak legez, 2014ko giza katearen inguruan sortu zan. Talde txikia izan dala orain arte, baina aspaldi honetan jente barria eta ideologikoki diferentea batu dala dinoe taldeko partaideak. Dana dala, hurrengo ekintzetan taldea sendotzea eta Erabakitzeko Eskubidearen gainean eztabaidatzen hastea espero dabe Igorrekoak.

Erabakitzeko prest
"Erabakitzeko prest" izenagaz, Gure Esku Dagok mobilizazino nazionala eta herritarren itaunaren aurkezpena antolatu dauz bagilaren 10ean Bilbon. Hitzordua, 17:30ean da, Euskadi plazatik Eliptika plazara. Arratiako Gure Esku Dagoko taldeak parte hartuko dabe bertan.

0
Lemoa
2017/5/20
Arantxa Tapia, Arratiarrakaz berbetan zikloan hizlari

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, maiatzaren 23an, 19:30ean, Lemoako Jubiladuen etxearen gaineko aretoan izango da, industriaren beharrizanez eta erronkez, lehen sektoreaz eta Arratia, Bizkaia eta Euskadiko azpiegiturez berba egiteko. EAJ-PNVk antolatutako Arratiarrakaz berbetan egitasmoaren laugarren hizlaria da Arantxa Tapia.
Arratiarrakaz berbetan izenburua daroa Arratiako EAJ-PNVk 2017 urtetarako antolatu dauan berbaldi zikloak. Egitasmoaren helburua, Arratiako udalerrietara politikaren arlo desbardinetan dabizan personak hurreratzea da, biztanleakaz erakundeetako agendak marketan dituen eta gizartea kezkatzen dituan gaien gainean berba egiteko.
Jeltzaleen arabera, "berba egitea da kontua", ekimena ez dalako mitin ziklo bat, berba egin gura dabenak berba egiteko eta entzun gura dabenak entzuteko gunea baino. "Edozein kasutan, helburu nagusia topagunea sortzea da galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, egoki joten bada, proposamen aberasgarriak egiteko".
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua baino lehenago, Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Aitor Esteban, Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeroalea, eta Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia izan ziran Igorre, Zeanuri eta Diman, hurrengoz hurrengo.

0
Arratia
2017/5/15
Udalekuetako begiraleentzako prestakuntza tailerra Igorren

Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Berdintasun Arloak udalekuetan behar egiten dabenentzako Hezkidetza lantzeko prestakuntza saioa antolatu dau maiatzaren 27rako, hezkuntza ez formalean be gizon eta andren arteko bardintasuna landutea beharrezkoa dalako. Igorreko Kultur Etxean izango da saioa 10:00etatik 14:00etara eta izena hilaren 19ra arte emon daiteke AUMen.
Hezkidetzearen helburuak dira genero desbardintasunak desagertu arazotea, umeen sozializazinoa bardintasunean oinarrituta egotea eta identidade aniztasuna errespetetea, beste batzuen artean. Horregaitik ez da bakarrik eskolan landuteko, heziketa arlo ez formaletan be behar-beharrezkoa da helburuak bete ahal izateko. Andrazkoen kontrako indarkeria prebeniduteko oinarrizkoa da Hezkidetzea.

Udalekuetako beharginentzat
Formazinoa Gizonduz-ek emongo dau. "Horrek ez dau esan gura mutil eta gizonentzat bakarrik danik, neska eta andrentzako be bada" dino Xabier Pastor AUMko Bardintasun Teknikariak. Izan be, udalekuetan behar egiten daben behargin guztientzat da, ume eta gazteakaz behar egiten dabenentzat.
Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimena da gizonak sexuen arteko bardintasunaren alde konzientziatzeko eta euren parte hartze eta inplikazinoa bultzatzeko.

0
Arratia
2017/5/15
Arratia homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako burrukan

1990eko maiatzaren 17an, gaixotasun mentalen zerrendatik kendu eban homosexualidadea Osasunaren Mundu Erakundeak. Horregaitik, maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazinoarteko Eguna ospatuten da.


Hori dala eta, Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) adierazpen instituzionala onartu dau, orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren aurkako burrukan daukan konpromisoa berresteko.
Horren adibide, AUMko Berdintasunerako Ordenantzea dala dinoe Mankomunidadetik. "Izan be, helburua andren eta gizonen bardintasuna lortu eta identidade eta sexu aukeren ugaritasunaren aitortza ahalbideratzea da Arratiako herrietan". Horretarako, ikasturtean zehar, Arratiako Hezkuntza zentroetan; Igorre eta Lemoako institutuetan eta Lanbide Heziketako Zulaibar Ikastegian, aniztasun afektibo-sexualaren gaineko tailerrak egin ditue ikasleakaz.
Bestalde Berdindu! Programa zabalduten jarraituko dabe, "ikastetxeetako orientatzaile, aholkulari, zuzendari, irakasle eta ikasleai arreta eta prestakuntza emoten jarraituteko". Izan be, Berdindu! Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu publikoa da sexu eta genero aniztasunagaz zerikusia daukien gaien inguruan informazinoa eta arreta emoteko. Datorren ikasturtean be tailerrak emoten jarraituteko asmoa adierazo dabe AUMtik.

Bullying homofoboa
Gurean, LGTBQ (lesbiana, gay, transexual, bisexual eta queer) taldeko personak eta heterosexualak lege eta eskubide bardinak izan arren, oindino be indarkeria sufriduten dabe askotan. Espainiako LGTB federazinoaren arabera, talde honeetako gaztetxoen erdiak baino gehiagok, eskola-jazarpena jasaten dabe euren orientazino sexualagaitik.

0
Igorre
2017/5/15
Aurrekontuak egiteko modua aldatu dau Udalak

Aurten, aurrekontu parte-hartzaileak egiteko batzarrak fase bi izango ditue.


Maiatzaren 16tik 25era bitartean, auzo eta sektore batzarrak egingo dira, erdigunekoa be errekuperauz. Bigarren fasea, urrietarako dago aurreikusita. Fase honetan, herritar guztientzako batzar zabala egingo dabe eta han, maiatzean zehar batutako eskaera guztien barri emongo dabe udal ordezkariak.
Maiatzeko batzarretan, Udalak jagokon auzoko informazinoa ezezik, beste auzo eta batzarretako nondik norakoak be emongo dauz jakitera. Holan, igorreztarrak euren eskarietatik aparte, gainontzeko herritarren eskaera, keja eta beharrak zeintzuk diran be jakingo dabe.

Auzo eta sektore batzarrak
Urkuzu-Garakoi auzokoak, maiatzaren 16an, 19:30ean daukie hitzordua Urkuzuko Txokoan. San Juan auzokoak, hilaren 17an, 18:00etan, San Juanekoan. San Kristobalekoak, maiatzaren 17an 19:30ean, San Kristobalgo txokoan eta erdigunekoak hurrengo egunean, maiatzak 18, 19:30ean, Kultur Etxean. Garbe eta Mikelekoak hilaren 18an, 19:30ean dagoz deituta Gaztetxean eta Gezala, Basauntz eta Basartekoak maiatzaren 23an, 19:30ean Pleno Aretoan.
Sektore batzarrai jagokienean, lehenengoa gazteakaz izango da maiatzaren 18an, 18:00etan Gaztetxean. Jubiladuakaz barriz, hilaren 24an, 18:00etan Jubiladuen Txokoan batuko dira udal ordezkariak. Azkenik, Kultura eta Kirol batzarra maiatzaren 18an izango da 19:30ean Kultur Etxean.

0
Lemoa
2017/5/15
LemoaKUSTIKfest hilaren 20an

LemoaKUSTIKfest2017 izenpean Lemoako Udalak musika akustikoaren jaialdia antolatu dau. Lemoak musikeagaz daukan erlazinoaren gaineko hausnarketea egin eben eta jaietatik kanpo, musika zuzenean eskeintzeko jaialdiren bat beharrezkoa zala jo eban Udalak. Hortik sortu zan Lemoakustik Fest.
Jaialdia musikarien lana eta herriaren arteko sinbiosia izatea gura dabe. "Formatoa akustikoa izango zala jakinda Bizkaia arakatzen hasi ginan, batez be, bakarlarien bila. 20 izen topau genduzan eta aukeraketea egiten hasi ginan beti kontuan izanda, guk bigarren eta hirugarren eta laugarren edizinoak antolatu gura doguzala" azaldu deutso BEGITUri Izkander Fernandez zinegotziak.
Kartela osotuteko erispideai jagokienean, formatu akustikoa erabilten daben musikarien kalidadea eta ugaritasuna dirala esan daiteke. Mobydick-ek Bilbao Hiria saria irabazi eban formato akustigoagaz. "Estankona beharrezkoa zan, geugaz hainbat proiektutan egon dalako eta akustikoak eskeintzen ditualako" dino zinegotziak. Margo Cilker estadubatuarra da, baina atzen urteotan Bizkaian bizi izan da eta kontzertu ugari emon ditu formatu akustikoan. Madrileko Manuel L. Sacristán (Hotel Valmont) konbidatzeko aukerea izan eban Udalak eta Euskal Herritik kanpoko musikariak konbidatzeko ebatzia hartu eban. Maria Rivero eta Karla Imbert bizkaitarrak dira eta akustikoan joten dabe. Eta Highlights taldea, Bilbao Hiria Sarian bigarren gelditu zan eta Bizkaiko rock panoraman, "talde interesgarrienetako bat da" Fernandezen arabera.

Goizetik gauera
Lehenengo kontzertua goizeko 11:00etan hasiko da eta azkena 22:00etan eta Lemoako hainbat gunetan izango dira.
Karla Imbert sopeloztarra izango da lehenengoa. Kontzertua liburutegian izango da. Ingelesez kantetan dau abots gozoagaz. Bere lehenengo lana Prague izenekoa Laponian sortu eban eta sare sozialen bidez egin da ezaguna.
Ondoren, 12:30ean, Hotel Valmont-ek eskolako aterpean joko dau. Taldea 2008an sortu zan eta 2011n grabau eban bere lehen diskoa Señales. Gero, Doble trampa (2012) eta Directo en Rock & Pop (2013) etorri ziran.
Ordubietan, Kulturguneko kantxan Maria Riveroren txandea izango da. Siroka taldean eta Hutsa bikotean ibili ondoren, Maria Rivero, sano kritika onak jaso dituan Kintsukoroi bakarkako errefujiaduen aldeko proiektua aurkezten dabil aspaldi honetan. Hurrengoa Margo Cilker-en kontzertua izango da, 17:00etan Batzokian. Estadubatuarraren lehenengo diskoa, Boots and Spain and boots again da. Cilkerren ostean, arratiarraren txandea. Estankona arteaztarra 18:00etan izango da Kresala tabernan. Hiru disko ditu kalean, Estankona, Fruitua eta Ardatza. 19:00etan, Atxeta tabernan, MobyDick, Getxoko Eneko Burzakok, bere kantu propioak eta genero askotako bersinoak eskeiniko ditu. Eta akustikoaren jaialdia amaitzeko, 22:00etan, Highlights Arrigorriagako hard-rock bandak Gaztetxean joko dau.

0
Zeanuri
2017/5/7
Ganadu azokea eta baserri giroa nagusi sanisidroetan

Inguruko ganadu azokarik entzutetsuenak 36 urte beteko ditu aurten. Musikea eta giro ona be ez dira faltauko.


Ganadu azoka ikusgarria eta baserri munduaren jai jentetsua ospatuko da Zeanurin San Isidro egunean. Aiko hemen egitaraua:

Maiatzak 12, barikua
21:00etan, Etzanderak jantza taldearen Txirrintxanketan emonaldia.

Maiatzak 13, zapatua
11:00etan, Zeanuriko I. Olinpiadak. Jarraian: Umeen patin eta patinete karrerea.
14:30ean, herri bazkaria.
20:00etan, Zeanuriko Abesbatzaren 20. urteurrena ospatzeko kontzertua Andra Mari Parrokian. Parte hartzaileak: Korua, Esti eta Olatz, Zeanuriko Txistulariak, bertsolariak, organo jolea eta bibolin jolea.
22:30ean, Akerbeltzegaz erromeria.

Maiatzak 14, domekea
18:00etan, Bizkaiko Herriarteko Pelota Txapelketea.

Maiatzak 15, astelehena
10:00etan, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXVI. edizinoa. Azokearen barne hurrengo ekintzak burutuko dira: ardiak eraistea, gaztaigintzea, zeramika tailerra eta garagardo dastaketea.
11:30ean, mezea, San Isidro eleizan.
12:30ean, Arrikibar jantza taldearen saioa Ibarreta plazan.
13:30ean, ganaduen sari banaketea plazan.
17:30ean, Harriti taldearen erakustaldia eta idi-probak.
Zeanuriko pintura tailerraren erakusketea egongo da Osoko Batzarretako gelan: maiatzaren 13 eta 14an eguerdian eta 15ean goizean zehar.


"Txirrintxanketan Etzanderak jantzan"


Irati Urien


Emonaldi barria prest dauka Etzanderak jantza taldeak daborduko: Txirrintxanketan. San Isidroak atxakia, Zeanurikoak maiatzaren 12an egingo dabe jantzan herriko frontoian, 21:00etan. Ekitaldia jantza hutsekoa izan ez daiten herriko talde batzukaz konbinazino bat egin gura izan dabe Etzanderakekoak. Holan ba, zortzi izango dira egingo dabezan jantzak, sorpresa ugarigaz tartean. Jantzari profesionalak ez dirala baina borondaterik onenagaz eta ilusinoagaz egiten dabela dinoe; betiko jantzak ardatz lez hartu, honeek apaindu eta euren koreografiak sortuten dabez, "beti be oinarrian geurea ahaztu barik".
Pausu batzuk ikasi guran, helburu handiegi barik hasi ziran zeanuriztarrak, Arratiako jotea eta erromerietan egiteko jantzak esaterako. Plazan hasi ziran ensaietan lehenengo, eta herriko gimnasioan gero, 2012an. Gustura egoazala eretxi eutsien eta emonaldi bat egitea pentsau eben, baita ha prestatu be. 2013ko Zeanuriko Txistularien 45. urteurreneko ekitaldian lekua egin eutseen jantzariai eta pozik gelditu ziran euki eben harrereagaz. Egiten ebena sinistu eta 2015ean, taldearen aurkezpen ofiziala egin eben Zeanuriko Andra Mari jaietan, emonaldi horretarako pentsau eta erabagi eben ´Etzanderak´ izena hain zuzen be. Urte berean Igorren jantzan egiteko eskaerea luzatu jakien Etzanderari eta baiezko erantzunagaz abenduan igon ziran Lasarte aretoko eszenatokira.
Helburua ez zan andran taldea izatea, hasikeran lau gizon ibili ziran baina ez eben segidu. Andrazkoak euren nortasuna agertu behar ebela konturatu ziran orduan, hortik ´Etzanderak´. Autoridadea, andran izakerea, personalidadea adierazoten dau Etzanderak berbeak, presentziaren garrantzia marketako berbea dala azaldu dabe taldekoak.
Ezaugarri polit bat be badaukiela dinoe andrak, adin desbardinak; izan be, 25 eta 60 urte bitarteko andrazkoak batuten dira, astero astero, jantzan eta jantzeari ekiteko.

0
Dima
2017/5/7
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea

Ganadu azoken sasoi bete-betean, Dimako Udalak eta abeltzain alkarteak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea antolatu dabe maiatzaren 14rako, domekea. Ingururik hurrenetako ganadua, hau da Dimakoa bertakoa, egongo da han. Ehundaka ahuntz, behi eta behor eta 40 bat artisauren lanak ikusi ahal izango dira bertan, jai giro ederrean.

0
Lemoa
2017/5/7
Memoria eta Kultura Astea, maiatzaren 8tik 14ra

Memoria eta Kultura astean, Memoria Historikoaren gaineko berbaldi bi, ekitaldi bat eta mendi ibilaldia egongo dira.


Mikel Diegoren berbaldiak emongo deutso hasikerea asteari, Lemoako herritarren eta epaitegi frankisten gaiari atarikoa eginez. Maiatzaren 8an izango da 19:00etan. Bigarren berbaldia Aritz Ipiñak egingo dau, hilaren 11n, 18:00etan, 1936 eta 1975 arteko euskal erbestealdia gaitzat hartuta. Biak Jubiladuen etxe gaineko aretoan izango dira.
Memoriari lotutako ekitaldi nagusia zapatuan izango da, hilaren 13an, iluntzeko 20:00etan kiroldegian. Lemoa hartzearen 80. urteurreneko ekitaldian, ikuspegi memorialistikotik, arlo artistiko eta soziala landuko da. Izan be, herriko eta inguruko artistakaz batera, bonbardaketearen inguruko emonaldia egingo dabe. Felipe Murillo da zuzendari artistikoa eta Gotzon Barandiaran gidoigilea.
Gerra eszenalekuetatik mendi ibilaldia antolatu dau Udalak domekarako. 10:30ean, Atxeta plazan batu eta Lemoatxera igoko dira lemoaztarrak. Han, bonbardaketearen oroigarria inaugurauko dau Udalak eta gorpuak agertu diran lekuetan lora sortak ipiniko ditue.
Memoriari lotutako ekitaldiez gainera, musikeak be protagonismo handia hartuko dau kultura astean. Holan, martitzenean, hilak 9, Maddi eta txalaparta 4 eta 10 urte bitarteko umeentzako ipuin musikatua egongo da 17:30ean ludotekan eta hurrengo egunean gurasoentzako txalaparta tailerra eskolako aterpean. Eguenean, hilak 11, Arratia Musika Eskolako ikasleak kontzertua eskeiniko dabe eleizan, 19:30ean eta barikuan, Unai Ormaetxea bertsolari eta idazlea eta Mikel Inunziaga "Inun" abeslariaren errezitaldi-kantaldia antolatu dau Udalak Elizondoko Kulturgunean. Ondoren, DBHko ikasleak gaubela egingo dabe. Ekintza hau ikastetxeak, ikastetxeko Euskera Batzordeak eta Lemoako Udalak antolatu dabe. Egitarau musikal oparo hau Lemoako Abesbatzen alkarteak antolatutako Udabarriko kontzertuak zarratuko dau. Han, Amorebieta-Etxanoko Xuxurlariak Abesbatza, Bilboko Emays korua eta Lemoako abesbatza entzuteko aukerea egongo da.
Amaitzeko, herri kirol erakustaldia eta herritarren arteko trontza txapelketea egongo dira domekan, hilak 14, Elizondon, eguerdiko 13:00etatik aurrera.
Aste osoan zehar eskolan, ikasleen lanen erakusketak, txalaparta tailerra eta beste kultur ekintzak egongo dira. Udal Liburutegia be eskolara hurreratuko da umeak liburuak eskuragarriago izan dagiezan.


Egitaraua
Maiatzak 8, astelehena
19:00etan, Udalak antolatuta, Mikel Diego Barajasen berbaldia "Los vecinos de Lemoa ante los tribunales franquistas: una introducción". Jubiladuen etxe gaineko aretoan.

Maiatzak 9, martitzena
17:30ean, Maddi eta txalaparta ipuin musikatua ludotekan.

Maiatzak 10, eguaztena
17:00etan, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, gurasoentzako txalaparta tailerra eskolako aterpean.

Maiatzak 11, eguena
18:00etan, Udalak antolatuta Aritz Ipiñaren berbaldia: "Huyendo de la guerra y de la represión franquista: el exilio vasco 1936-1975" Jubiladuen etxe gaineko aretoan.
19:30ean, Arratia Musika Eskolako ikasleen kontzertua eleizan.

Maiatzak 12, barikua
19:00etan, Udalak antolatuta, Unai Ormaetxea bertsolari eta idazlea eta Mikel Inunziaga "Inun" abeslariaren errezitaldi-kantaldia Elizondoko Kulturgunean.
DBHko ikasleen gaubela, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxea, Ikastetxeko Euskera Batzordea eta Lemoako Udalak antolatuta.

Maiatzak 13, zapatua
20:00etan, Udalak antolatuta, Lemoa hartzearen 80. urteurrena kiroldegian.
20:00etan, Lemoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Udabarriko kontzertua. Xuxurlariak Abesbatza (Amorebieta-Etxano), Coro de Emays (Bilbo) eta Lemoako Abesbatzen Elkartea. Eleizan.

Maiatzak 14, domekea
10:30ean, Lemoako Udalak antolatuta, Memoria Historikoaren inguruko mendi ibilbidea.
13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta, herri kirol erakustaldia eta herritarren arteko trontza txapelketea Elizondon.

0
Dima
2017/5/7
Dantzari Txiki Eguna

Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, XIX. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dabe Diman maiatzaren 14ean. Bertan, Dimako jantzariakaz batera, Igorre, Galdakao, Durango eta Beasaingo euskal jantza taldeak egongo dira eguna ospatuten.
Ume guztiak batu ondoren, 11:30ean hasiko da jaia kalejira bategaz, 13:00etan izango da jantza emonaldia eta ondoren jantzarientzako bazkaria eta erromeria egongo da.
Gazte Barri Dantza Taldea 2008an sortu zan jantzarako zaletasuna eukien guraso batzuen eskutik, ume eta gazteen artean zaletasun hori bizteko helburuagaz. Dantzari Txiki Egunagaz, umeak ikasturtean zehar ikasitakoa jenteaurrean erakustea, beste ume jantzari batzuekaz hartu-emonak bultzatzea, herrian jantza giroa sortzea eta, batez be, "ondo pasetea" da.

Euskal jantza talde bi Diman
Diman euskal jantza talde bi dagoz: umeentzako Gazte Barri Dantza Taldea eta, orain urtebete inguru sortutako helduen taldea. Gazte Barri Dantza Taldean 31 umek ikasten dabez euskal jantzak.

0
Areatza
2017/5/2
III. Ganadu eta Artisau Azokea Karpoko jaietan

Baserritar giroko Karpoko jaiak, sasoi baten galduta egon ziran baina orain dala urte batzuk billaroztarrak errepekurau gura izan ebezan eta ganadu azoka bat egiten be hasi ziran. Aurten hirugarren edizinoa izango da. Maiatzaren 6 eta 7an izango dira Karpoko jaiak, eta ermitara igoerea edo hain billaroztarrak diran erraldoiak ez dira faltauko.


Maiatzak 6, zapatua
11:00etan, Santikurutzera igoerea.
12:00etan, mezea Santikurutzen.
14:00etan, Gisadu Lehiaketearen aurkezpena.
14:30ean, bazkari herrikoia. Bakotxak berea eroan behar dau.
18:00etan, erraldoiak Karpotik hasita. Sestao, Ondalan, Zornotza eta Areatzako erraldoiak.
20:00etan, Dantzaro taldeagaz jantza plaza. Larrain jantzeagaz amaituko da.

Maiatzak 7, domekea
10:00etan, III. Ganadu eta Artisasu Azokea.
12:00etan, desafioa: ardia eskiletea vs. motozerreagaz enborra ebagitea.
12:30ean, baskulearen apustua.
13:30ean, azokearen amaierea eta zozketea.

0
Arratia
2017/5/2
Andren Jabekuntza Eskolako topaketetarako izena emoteko epea zabalik

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikasturte amaierako topaketetan parte hartzeako izena emoteko epea zabalik dago. Topaketa bi izango dira: bata Arratia mailakoa eta bestea Bizkaikoa. Arratia mailakoa, maiatzaren 27an izango da, Arantzazun, eta izena hilaren 2tik 15era emon daiteke udaletxeetan edo Arratiako Udalen Mankomunitatean. Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen topaketan be hartuko dau parte Arratiak. Hau, bagilaren 3an izango da Durangon eta bertan parte hartzeako izena maiatzaren 5etik 19ra emon daiteke AUMn.
Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako Topaketan, datuak jakitera emon eta ikasturtearen balantzea egingo dabe partaideak, hurrengo ikasturterako helburuak eta helburuok lortuteko bideak definiduteko.
Maiatzaren 27an izango da, zapatuz, 10:00etatik 13:00etara Arantzazuko Kultur Gunean.

Zortzi eskoletako jaia
Durangoko topaketea barriz, Abadiño, Arratia, Durango, Getxo, Elorrio, Ermua, Ondarroa eta Basauriko andrentzako jabekuntza eskolak antolatu dabe. "Gurekin beldurrak jai" lelopean, jaietan, indarkeria matxisteari aurre egiteko dagozan estrategia feministak landuko dira. Horretarako, 10:30ean, mahai-ingurua antolatuko dabe, Miren Guillo, Las Farrukas eta Eragile Moreak-en partaidetzeagaz. 13:00etan, Rebeca Lane-ren kontzertua egongo da.

0
Zeanuri
2017/5/1
Zeanuriztarrak herri galdeketan parte hartzera deitu ditue

Maiatzaren 7an, Gure Esku Dago ekimenak herri galdeketea antolatu dau 50 herritan, tartean Zeanurin. Zeanuriko taldeak, Gaure Eskuetan izena hartu dauanak, Erabakitzeko Eskubidea gauzatzera deitzean dauz herritarrak eta herri galdeketan parte hartzera. Hamasei urtetik gorako 1.052 biztanle dagoz Zeanurin, 529 gizon eta 528 andra eta herri galdeketan danak botoa emotea espero dabe Gaure Eskuetan taldekoak.


Plazan egongo dira hautetsontzia eta boto-papelak, "Euskal Herri independiente bateko herritarra izan gure dozu?" itaunari Bai, Ez edo Zuri bozkatu ahal izateko. Goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo da bozka mahaia eta 20:30ak aldera emoitzen barri emotea espero dabe antolatzaileak.
Plaza jai eta aldarrikapen gune bihurtuko da egun horretan. Ekintzaileen arabera, gizarte demokratiko baten herri galdeketea da tresnarik garrantzitsuena herritarren eretxia ezetuteko, eta gehienen borondateagaz bat dagozan ebatziak hartzeako, eta horregaitik herri galdeketea jai giroan egingo da.

Boto mahaia eta jaia
Egun osoan zehar ekitaldiak egongo dira plazan, jenteak jaigiroan emoteko botoa. 11:00etan, umeentzako tailerrak egongo dira: beste batzuen artean, margoak, keramika, jolasak eta animazinoa. Ondoren, 12:30ean, barauskarria egongo da eta Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolariak bertso-saiotxo bat eskeiniko dabe.
Ekitaldi Nagusia 13:00etan izango da. Han, taldeak orain arte egindakoaren barri emon eta botoa zelan emon azalduko dabe. Eta Areatzari pasauko deutsie lekukoa. Zemendian, Dimak, lekuko moduan edo, hautetsontzi bat pasau eutsan Zeanuriri eta orain Zeanurik, Arratian hurrengo herri galdeketea egingo dauan herriari, hau da Areatzari pasauko deutso.
Ekitaldiaren ostean, Herri Kirolak egongo dira eta 14:30ean herri bazkaria. Bertan parte hartzeako txartelak tabernetan egongo dira salgai "sano prezio herrikoian" maiatzaren 5era arte. Bazkalostean Gontzal Mendibilen kantaldia eta herriko jantzarien jantzaldia egongo dira.
Arrastiko 18:00etan, pelota partidua Plazako frontoian eta 19:00etan txokolatea. Bozketa mahaia 20:00etan zarratuko da eta kontaketea egin ostean, emoitzen irakurketea eta amaiera ekitaldia egongo dira.

Aurretik kanpainea
Dimatik lekukoa jaso eta gero, herri galdeketea prestatzeko kanpaineari ekin eutsien Zeanuriko Gure Esku Dago taldekoak. Holan, aprilaren 8an, 1979 eta 2017 artean izandako zinegotzi eta alkateak adierazpen ekitaldia egin eben, herri galdeketeari atxikimentua erakusteko.
Atzen asteetan, botoa emotearen gaineko zehaztasunak jasoten dauan diptiko bat zabaldu dabe etxe guztietan. Bertan azaltzen da "zer dan Gaure Eskuetan, helburua, zer egin behar dogun, zergaitik bozkatu behar dan, zein dan galderea... eta erderazko laburpentxo bat be ipini dogu jente guztiak jakin dagian".
Aprilaren 24tik 28ra eta maiatzaren 1etik 5era, botoa emoteko aukerea be badago, maiatzaren 7an botoa emon ezin izango dabenentzat. Horretarako, hautestontzia, Gaure Eskuetan alkartearen egoitzan (San Isidro kalea, 11) egongo da 18:00etatik 20:00etara. Gaixo edo ezinduak telefonoz deitu ezkero, egun horreetan, 20:00etatik aurrera hautestontzia hartu eta etxera joango jakie herri galdeketearen antolatzaileak inor ez daiten geratu botoa emoteko aukera barik.
Parte hartze handia espero dau Zeanuriko taldeak. "Jenteak ilusinoa dauka eta herri osoa inplikau da, bakotxak ahal dauan mailan" dinoe. Atzen finean, ekimena idea politikoak baino zerbaist zabalagoa dala dinoe; erabakitzeko eskubidearen aldarria, hain zuzen be.

0
Areatza
2017/4/20
Menopausiaren inguruko mitoak deuseztatzeko tailerra

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen barruan, Areatzako Udalak "Menopausia, eta orain zer?" izeneko tailerra antolatu dau, Desirak alkartearen eskutik. Saio bi izango ditu, aprilaren 26an bata eta maiatzaren 3an bestea, 18:00etatik 20:00etara udaletxean.
Tailerrak menopausiaren inguruan dagozan mito, tabu eta bildurren inguruan eztabaidatzea dauka helburu. Izan be, andra askok aldaketa handiak jasaten dabez arlo psikologikoan, fisikoan eta emozionalean eta sasoi hori inflexino puntu bat izaten da askorentzat. Gainera, oindino askok sexualidadea ugalketeagaz lotzean dabe eta menopausian, sexualidadea bigarren mailara pasetan dala sentiduten dabe batzuek. Andren bizitzaren sasoi honen inguruko hausnarketea bultzatu gura dau tailerrak.

0
Areatza
2017/4/20
Sei eta hamabi urte bitarteko umeen gurasoentzako ikastaroa Areatzan

Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Adikzinoen Prebenzino Komunitario arloak antolatutako, "Guraso izatea, zama, uko edo gozatzea?" zikloko hirugarren ikastaroa hasiko da aprilaren 27an Areatzan. Oraingo hau 6-12 urte bitarteko umeen gurasoentzako izango da, gazteleraz.
Ikastaroak bost saio izango ditu, aprilaren 27an eta maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean, hain zuzen be. Bertan, haztea zer dan, nerabe izatea zer dan, zein dan gurasoen papela bizitzako sasoi honetan, autoridadea, mugak eta arauak, parekoakaz hartu-emonak eta ikasketak eta ebatziak zelan hartu landuko dira.
Izena emoteko prebentzioa.arratia@bizkaia.org helbidera idatzi egin behar da edo Mankomunidadera deitu.

0
Areatza
2017/4/16
Begirale batek Ospitalosteko instalazinoak erabilten irakatsiko dau

Areatza Lantzen udal aldizkariak jakitera emon dauanaren arabera, Ospitalosteko instalazinoak aprobetxetako, Aldundiko begirale bat Areatzara joango da herritarrai parke bio-osasungarrien instalazinoak erabilten irakasteko. Maiatzean hasita zortzi saio eskeiniko dira, astean behin.
Gitxienez bost eta gehienez hogei personako taldeak osotuko dira. Ikastaroak debaldekoak dira eta parte hartu gura dabenak udaletxean emon behar dabe izena. Edozein edadetako jenteak hartu leike parte.

0
Lemoa
2017/4/16
Iñaki Bilbao eta Tomas Linazaren aldeko mendi martxea

Lemoako Bagabiz Badatoz ekimenak, euskal preso eta iheslarien aldeko "Elkartasun mendi martxa" antolatu dau aprilaren 23rako, domekea. "Iñaki eta Tomas Lemoan gura doguz" lemapean, Iñaki Bilbao presoa eta Tomas Linaza Cabo Verden deportaua, Lemoan gura dabezala aldarrikatuko dabe. Mendi martxea egin ostean, kopautxoa eta ekitaldia egongo dira.
Mendi martxea 09:00etan abiatuko da Atxetatik. Atxeta, San Inazio, Lemoatx, Landalde, Bediako kanposantua, Barranko, Durandio eta Atxeta izango da partaideak egingo daben ibilbidea.

0
Igorre
2017/3/31
Hainbat talde eta artistaren kontzertu eskeiniko ditu Gazte Akelarreak

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak Gazte Akelarrea ekimena prestatu dabe aprilaren 13, 14 eta 15erako. Bertan talde antolakunde horreetako Euskal Herri osoko gazteak batuko dira hausnarketa politikoa egin eta ondo pasetako asmoz. Zornotzatik Igorrerako martxeagaz hasiko da eta Igorren egingo dan manifestazino eta ekitaldiakaz amaituko. Eskeintza politiko eta kultural handia izango dabe: berbaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak alde batetik, eta kon-tzertuak eta txapelketak, bestetik.
Alde politikoari jagokonean, gai ugari landuko dabez gazteak: herri poderetzea prozesu iraultzaileetan, ekonomia feministea, lan prekarioen kontrako burrukak, errefujiaduak, eta abar. Gaztetxean, Kultur Etxean eta eskolan landuko dira gai horreek.
Kirol txapelketa bi egongo dira: eskalada eta eskupelotakoak, hain zuzen. Eta herri kirolak, zunbak, tirolinak, giza futbolinak eta high line erakustaldiak osotuko dabe kirol eskeintzea. Honeek, herrian, boulderrean, plazan eta frontoian ikusi edo praktikau ahal izango dira.
Eskeintza kulturalari jagokonean, kontzertu jaialdia aitatu behar da. Akeita tabernan, Gaztetxean eta Sound System Gunean 29 talde eta artistaren kontzertu eskeiniko ditue aprilaren 14 eta 15ean. Egunotan, Silvio eta Rodriguez, Urko Milagro, La jodedera, Lamia, Mobydick, Jon Basaguren, Pecozza United, Pelax, Willis Drummond, Bad Sound System, Eskean Kristö, Soziedad Alkoholika, Mafalda, Gatillazo, Lagrimas de Sangre, Gatibu, Zirkinik bez, Huntza, Koban, Riot propaganda, Aiaraldeko Sound System, Mandinka Warrior (Ganbia), Sista Kata, Selekta Stepi, Euskal Dub Etxea, Aneguria, Gorka Suaia, Mad muasel eta Antxon Sagardui izango dira Igorren Gazte Akelarreari musikea ipinten.

0
Igorre
2017/3/31
Euskerearen kaleko erabilereak 20 puntu egin dau gora 15 urtetan

Soziolinguistikako Klusterrak Igorreko kale erabilerearen neurketako datuak aurkeztu ditu. Kale neurketea 2016ko urrietan egin zan eta sano datu positiboak emon dauz. Kalean entzundako alkarrizketen %53,3 euskeraz izan ziran. Igorren euskaldunak %68 ziran 2011n (Eustat-ek ez dauz publikau 2016ko datuak). Hortik espero daiteken erabilerea edo erabilera isotropikoa, %38,5 da, eta erabilera erreala, espero daitekena baino hamabost puntu gora dago. Atzen kale neurketatik be, sei puntu egin dau gora euskerearen erabilereak Igorreko kaleetan.


 


Kale neurketak egiteko herriko kalerik jentetsuenak biltzea izaten da neurtzaileen helburu nagusia. Igorren kale neurketea egiteko, ibilbide bardina egin eben zortzi egunetan: Elexalde kalea, Garbe, Olabarri, Beheko plaza eta erdigunea, hain zuzen be. Neurketak, 2016ko urri lehenengoaren 28tik urri bigarrenaren 27ra egin zituen, zortzi egunetan zehar, 20 orduz guztira; eta 4.552 herritarren 1.655 alkarrizketa behatu ebezan.
Igorreko kaleetako hizkuntzearen erabilerea lau aldiz neurtu dau Soziolinguistikako Klusterrak. 2001ean, Igorreko kaleetan entzun eitekean euskerearen erabilerea %32,9koa izan zan; 2006an, %36,4koa; 2011n, %46,8koa eta 2016an, %53,3koa. Euskerearen kale erabilerea Euskal Herrian %13,3koa da eta Bizkaian, %9,4koa, 2011ko datuen arabera.

Ezagutzak gorabeherak
Erabilereak 15 urteotan beti gora egin badau be, hizkuntza gaitasuna gorabeheratsua izan da atzen 25 urteotan eta gaur egun 1986koaren antzekoa da. Izan be, 1986an euskaldunak %67 ziran eta 2011n, %68. Lehenengo hamar urteetan, 10 puntuko igoerea gertatu zan, 1986ko %67tik, 1996ko %77,2ra; baina hurrengo hamabost urteotan ia horrenbesteko jeitsierea izan dau, %68ra heldu arte. Beraz, 25 urteko epean, hizkuntza gaitasunari jagokonean aldi bi bereiztu daitekez; lehen hamar urteetan populazinoaren euskalduntzearen joerea egon da eta hurrengo hamabost urteetan geldialdia edo beheranzko joerea.

Ume eta gazteen arteko erabileran tarte handia
Sexuaren arabera, andrazkoak gehiago erabilten dabe euskerea (%56,4) gizonezkoak baino (%49,2).
Edadearen arabera, alde esanguratsuak antzeman ditue ikertzaileak. Igorren, beste herri askotan lez, umeak, 2 eta 14 urte bitartekoak, dira euskera gehien erabilten dabenak (%68,8). Ondoren helduak dira, (%47). 15 eta 24 urte bitartekoen gazteen erabilerea, %39,2koa da, eta edadekoak, 64 urtetik gorakoak erabilten dabe euskerea gitxien (%38). Hamabost urteko epealdiari (2001-2016) erreparatzen badeutsagu ikusi daiteke umeen eta helduen arteko euskerearen erabileran igoera nabarmena gertatu dala. Umeen kasuan etenbakoa izan da igoera hori 2001eko %34tik 2016ko %68,8ra; eta helduen kasuan %27,5etik 2016ko %47,2ra. Gazteen eta adinekoen artean barriz, hainbat gorabeheraren ondoren ia abiapuntuko balioetara itzuli dira datuak kasu bietan: adinekoen artean %35,2koa zan euskerearen erabilerea 2001ean eta %38koa da 2016an; eta gazteen kasuan %40,6tik %39,2ra pasau da. Gazteak dira euskerearen gaitasunetik erabilerara gehien urruntzen dan adin-tartea. Izan be, gazteen %81,5 dira euskaldunak. Hori dala eta, ume eta gazteen artean gertatutako alde nabarmenari arreta bereziagaz begiratutea gomendatzen dabe Klusterrekoak.
Talde mistoetan, hau da, ume eta nagusiak dagozan taldeetan, gehiago egiten da euskeraz. Umeak bakarrik dagozanean, %65,4ko erabilera daukie eta nagusiak ume barik dagozanean %34,3koa. Umez eta helduez osotutako taldeetan barriz, %69,9tan da euskerearen erabilerea.

0
Igorre
2017/3/25
Memorian oinarritutako bakearen gaineko berbaldia emongo dau Ezenarrok

Martiaren 31n, Arratiako Eleizak antolatuta, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuaren Zuzendariak, "Memorian oinarritutako bakea: etorkizunaren bermea" izeneko berbaldia emongo dau Igorreko Lasarte Aretoan, 19:00etan.
Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua gure herriko memoria demokratikoa jaso eta transmitiduteko egitekoagaz jaio zan. Azken ehun urteetan indarkeriak markatuako esperientzia traumatikoen memoria gordetzeko eta transmitiduteko: "gerra zibila, diktadura frankista, ETAren terrorismoa eta legez kontrako kontraterrorismoak". Baita bizikidetza demokratikoa eta, giza eskubideen eta bakearen defensan oinarritutako gizartea eregiteko eta defendiduteko ahaleginaren memoria gordetzeko be.
Arratiako Eleizak antolatu dau berbaldia. Izan be, gai honen inguruan beharrean dabil. Aurreko urteetan, beste batzuen artean, Juan Mari Uriarte, gotzaina, eta Jon Mirena Landa, Zuzenbideko katedraduna, Ibarretxeren gobernuan Giza Eskubideen arduraduna izandakoa konbidau dauz. Arratia mailako topaketak be eratu izan dauz, eta beste herrietako parrokiakaz batera, Ziortzara bake ibilbideak antolatu dauz bost urtetan.

0
Dima
2017/3/25
Jonan Fernandez, Arratiarrakaz berbetan zikloan hizlari

Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia Dimako Abaroa Aretoan izango da martiaren 30ean, 19:00etan, EAJ-PNVk antolatutako Arratiarrakaz berbetan ekimenaren hirugarren saioan. Ekimenak, politikearen esparrutik arlo eta leku desbardinetan lan egiten daben personak hurreratzeko helburua dauka.
Egitasmoa urtailean hasi zan eskualdeko udalerrietan. Jonan Fernandezek Josu Erkorekaren, Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, eta Aitor Esteban, Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeroalearen, lekukoa hartuko dau. Berbaldi ziklo honen lehen saioak Igorre eta Zeanurin egin ziran.
Arratiarrakaz berbetan ziklo irekia da; hau da, biztanle guztiai zuzenduta dago, hizlariak eta parte hartzaileak gaur egun erakundeetako agendak marketan dabezan eta euskal gizartearen kezka nagusien gainean berba egiteko. Oraingo honetan, Jonan Fernandezek bakeaz, bizikidetzaz, giza eskubideez eta lankidetzaz egingo dau berba bertaratutakoakaz. ETAren amaiera ordenauaz eta giza eskubideen urraketen alorrean garatu diran politika publikoez, espetxe politikari norabide barria emon beharraz, eta errefujiaduak hartzeako prozesuez be egingo dau berba.
Hitzaldi ziklo honetan parte hartuko dauan hurrengo politikaria Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, izango da.

0
Areatza
2017/3/20
Areatzan aurten egin gura dabe herri galdeketea

Areatzako Gure Esku Dagoko lan taldean uste dabe aurtengoa urte egokia izan daitekela galdeketea antolatzeko. Izan be, hurrengo hileetan herri askotan galdeketak egingo ditue; Zeanurin maiatzaren 7an izango da, hain zuzen be.


"Zemendian beste galdeketa olatu bat etorriko da eta horrek sortuko dauan indarra aprobetxau gura dogu geurea egiteko" dinoe Areatzako GEDkoak.
Hau balorau eta aztertzeko billaroztarrakaz berbaldi-asanbladea egingo dabe martiaren 24an, barikua, 18:00etan Areatzako udaletxean. Anartz Goia, Goierriko Koordinazino arduraduna; Lierni Olmedo, Debagoienako koordinatzailea, eta Alex Zenarruzabeitia, Bizkaiko koordinatzailea izango dira bertan. Honeek erabakitzeko eskubidearen inguruan, martxan dagozan herri galdeketez, eta etorkizunean emongo diran pausuen gainean egingo dabe berba.
 
Herritarren inplikazino beharra
Areatzako GED lan taldekoen helburua, herri galdeketea martxan ipinteko behar dana azaldu eta jentearen inplikazinoa bilatzea da. Izan be, herri galdeketearen prozesua abiatzeko alkartea eta batzorde sustatzailea sortu behar dira, sinadura bilketea martxan ipini, itauna adostu, galdeketearen deialdi publikoa egin eta data ebatzi behar dira. Horregaitik herritarren inplikazinoa ezinbestekoa da.

0
Dima
2017/3/13
Urte sasoi bakotxagaz azoka berezia egingo dau Igitiek

Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen alkarteak, hilean azoka bat egiten dau Diman, eta urte sasoia aldatukeran, azokea berezia izaten da, konbidau edo ekintza desbardinakaz. Udabarria agurtzeko azoka berezia martiaren 19an izango da. Azoka horretan Korrikaren aldeko pintxo-potea koordinauko dabe Igitieko baserritarrak.
Pintxo-potea, Arratiako guraso alkarteak egindako pintxoakaz izango da eta batutako dirua AEK-ri emoteko izango da. Zenbait alkartek, azoka egunak aprobetxau gura izaten dabe euren ekimenak martxan ipiniteko, Igitie-koen koordinazinoagaz.

0
Zeanuri
2017/3/6
Gaztetxoentzako haurren lanaren gaineko topaketea antolatu dau eleizak

"Umeak dira, ez esklabuak" lemapean, 500 bat gazte eta gaztetxo alkartuko dira Zeanurin martiaren 11n. Gernika, Ermua, Galdakao, Arrigorriaga eta Arratiako eskautak, eta parrokia eta katekesiko taldeetako gaztetxoak, Zeanuriko Elizondon batuko dira ume esklabutzaren kontra kontzientziau eta gaiaren salaketea egiteko. Topaketak Zeanuriko parrokian eta Zulaibar Ikastegian izango dira 10:00etatik 18:00ak arte.
Bizkaiko Eleizak urtero antolatuten ditu gaztetxoen topaketak, baina aurtengoa Arratian egiten dan lehenengo urtea da. Eleizak zabaldutako datuen arabera, munduan 250 miloe umek egiten dabe behar. Topaketetan, jolas eta tailerren bitartez landuko dabe gaia. Bazkalostean, erromeria egongo da.

0
Arratia
2017/3/5
Ekintza ugari Andren Nazinoarteko Egunaren inguruan

"Arratiako androk martxan" lelopean, ekintza ugari antolatu ditue andra talde, talde feminista, udal eta Arratiako Udalen Mankomunitatearen artean, martiaren 8aren inguruan. Herri bakotxeko ekintzarik interesgarriena eta Arratia mailako ekintza bi, konzentrazinoa Igorren eta mendi martxea, jasoten dauz kartel bateratuak.


Urtero lez, Andren Nazinoarteko Eguneko Arratia mailako alkarretaratzea, 19:00etan izango da Igorren, baina aurten lekua aldatu dabe eta errotonda barriaren aurrean izango da. Izan be, andra talde eta talde feministen eretxian, Kultur Etxeko izkina leku iluna da eta barrurantza egin ezkero, jente gitxik ikusten dauz andren aldarrikapenak. Ikusgaiago egiteko asmoz herri sarrerako errotonda inguruan batuko dira aurten.
Arratiako Andren VII. Mendi Martxea hilaren 12an izango da. Partaideak 10:00etan abiatuko dira Arteako plazatik eta hiru bat orduko ibilaldia egin ondoren, kopautxoa izango dabe Arteako Kultur Etxean.

Herriz herrikoak
Arteako Kultur Etxean, Emakumeak Afganistanen titulupeko argazki erakusketea egongo da martiaren 3tik 15era. Arteako Udalak eta Arteako andrak antolatu dabe Euskal Fondoa Erakundearen eskutik Afganistango andren errealidadea ezetuteko aukerea emoten dauan erakusketa hau.
Gizon eta andren denporearen erabilerearen gainean egingo dau berba Matxalen Legarreta UPV-EHUko irakasleak martiaren 6an Igorreko Kultur Etxean arrastiko zazpiretan, eta denporearen erabilereak aukera desbardintasunean daukan eragina azalduko dau "Etxeko lana eta zaintzan dohaintzan emondako denporea: beteteko betebeharra?" izeneko berbaldian.
Martiaren 8an, Arantzazun, Arratia mailako konzentrazinoaren aurretik, herrian be alkarretaratzea egingo dabe. Arrastiko seiretan izango da plazan.
Hurrengo egunean, hilak 9, Shakti Olaizolak zirkua, antzerkia eta jan- tza biltzean dituan Irakurriz izeneko ikuskizuna eskeiniko dau Areatzako Udal Aretoan 19:00etan.
Bertso eta beste berba modu batzuetan oinarritutako ikuskizuna taularatuko dabe martiaren 10ean, Lemoako Karabie Gaztetxean 19:00etan, Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak. Erradikalak gara izeneko lan hau Korrika kulturalean estreinau dabe eta Arratiako Korrika Kulturaleko ekintza be bada. Ondoren kopautxoa egongo da.
Zapatuan, hilak 11, Dimako Abaro aretoan, hau da, gaztetxean, Larru azalean izeneko ipuin saioa eskeiniko dau Ikusi Makusi Produkzioak taldeak arrastiko zazpiretan. Bederatzietan, "andren afaria" egongo da Taberna Barrin.
Bediako liburutegian zineforuma eta kopautxoa egongo dira martiaren 13an, arrastiko seiretan. Feminismoaren inguruko gai baten gaineko pelikulea eskeiniko dabe, berau berbagai izateko ondorengo kopautxoan. Eta kartel bateratuko herrietako azken ekintza Zeanurin izango da. Mazala andra taldea, Gure herriko andrak gerra garaian izeneko dokumentala egiten dabil, Zeanuriko andrai jasotako testigantzakaz. Horren gaineko berbaldia eta trailerraren aurkezpena egingo dabe martiaren 14an, arrastiko 17:30ean, Zeanuriko Kultur Etxean.

Beste ekintza batzuk
Kartel bateratuak, herriz herri ekintza interesgarrienen arteko zirkuitu bat egitea ahalbideratzen dau, baina hor agertzen diranak ez dira Andren Nazinoarteko Egunaren inguruan egingo diran ekintza bakarrak. Holan, esate baterako, Zeanurin zineforuma egingo dabe martiaren 3an, Brave eta Sufragistas pelikulen gainean eta Arteako plazan konzentrazinoa egingo dabe martiaren 8an seiretan. Diman be 18:00etan batuko dira plazan Igorrera joateko, eta martiaren 6tik 10era arte, gorputz errealak erakusten dituan argazki erakusketea egongo da liburutegian.
Zeberion, martiaren 10ean, mikromastxismoen gaineko tailerra egongo da Udalak antolatuta, 18:30ean udaletxeko bigarren solairuan. Domekan, hilak 12, Eskola Zaharreko hileroko zineforumak, Bar Bahar film palestinarra eskeiniko dau 20:00etan, Andren Nazinoarteko Eguna ospatuteko; izan be, pelikuleak Tel Aviv-en bizi diran hiru andra gazte palestinar ditu protagonista.
Ikastetxeetan, ludoteketan eta gaztelekuetan, gaia landuko dabe eta Mankomunidadeak eta udalak adierazpen instituzionalak egingo dabez. Holan, aurten ebatziak hartzean diran lekuetan, andren ordezkaritza orekatua sustatzeko konpromisoa adierazo dau Mankomunidadeak.

0
Igorre
2017/3/1
Gernikaren bonbardaketearen gaineko erakusketea

Luftwaffe-ren erabateko arrakasta. Kondor legioak eragindako Gernikaren suntsipena izeneko erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxean martiaren 6tik 22ra arte.


Hilaren 9an, 19:30ean, Legion Kondor nazien bidegabekeria iragana eta oraina dokumentala eskeiniko dabe Kultur Etxean, eta Baskale alkarteko Josu Ibargutxik frankismoaren inpunidadea eta Argentinako kereilaren inguruko berbaldia be emongo dau.
Alemaniako iparraldeko eskualdeko Historia talde batek egindako azterketan oinarritzen da erakusketea eta ikuspuntu alemaniarra eskeintzen dau. Ez da Gernikako bonbardaketara mugatzen. Lehenagoko Alemania eta Espainiaren arteko hartu-emonakaz hasi eta 1980ko hamarkadako topaketa naziak arte luzatuten da erakusketea. Gaitzespen politikoa eta kalteen erreparazinoen beharra be adierazoten dau.
Dokumentala, barriz, Baskale alkarteak egindakoa da, erakusketatik abiatuta eta Kondor Legioa zelan sortu zan eta Gernikako bonbardaketan izan eban protagonismoaz egiten dau berba.

Igorreko bonbardaketearen 80. urteurrena
Igorreko bonbardaketearen 80 urte beteko dira aprilaren 7an. Izan be, 1937ko april eta maitzean hainbat bonbardaketa jasan eban Igorrek. Ilintia kultur alkarteak azterketa bat egin dau horren gainean eta maia- tzean Igorreko bonbardaketearen gaineko erakusketa bat egongo da.

0
Zeanuri
2017/2/27
Maiatzaren 7an egingo dau Gaure Eskuetan alkarteak herri galdeketea

Gure Esku Dago dinamikearen barruan, Zeanurin be herri galdeketea egingo dau horretarako sortutako Gaure Eskuetan alkarteak. Itauna, 30 herritar inguruk ebatzi eben talde dinamikearen bitartez, zezeilaren 15ean. Maiatzaren 7an, "Gure dozu Euskal Herri independiente bateko herritarra izan?" pregunteari erantzungo deutsie zeanuriztarrak.


Arratian Dimak Zeanuriri pasau eutsan herri galdeketen lekukoa. Diman, herri galdeketea 2016ko zemendiaren 27an izan zan eta "Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" izan zan itauna. 765 boto jaso ziran, 729k baietz erantzun eben eta 10ek ezetz.
Gaur arte 38 herritan egin dira herri galdeketak eta aurten 100 herri baino gehiagotan aurreikusten dira. Maiatzaren 7an, Zeanurin eta beste herri askotan egingo ditue galdeketok, Arrigorriagan, Debabarrenan, Durangaldean, Lasarte-Orian, Usurbilen, Lea-Artibain, Legution, Orozkon, Uribe-Butroen, Uribe-Kostan eta Urola Kostan.
Gure Esku Dago Zeanuri eta Gaure Eskuetan
Zeanuriko Gure Esku Dagoren taldea 2014an sortu zan, beste askoren moduan, hiru printzipioren inguruan; "Herri bat gara", "Erabakitzeko eskubidea dugu" eta "Herritarron garai da". Bere lehenengo helburua 123 kilometroko Giza Katean parte hartzea izan zan, eta horretara bost autobus bete joan ziran. 2015ean, hautestontziak eta oihalen esangurea landu ziran, futbol zelaiak beteteko asmoa eta abar.
2016an, Gure Esku Dago herri konsultak egiten hasi zan; tartean, Dimakoa, eta han zeanuriztarrai pasau eutseen lekukoa.
Herri galdeketea antolatuteko alkarte bat sortu behar da eta Diman Alkarregaz Gure Esku alkartea sortu zan moduan, Zeanurin Gaure Eskuetan sortu dabe. "2016ko udagoienerako herri galdeketara joatea ebatzita egoan, eta horretarako alkarte bat osatu genduan: Gaure Eskuetan. Berbaldi bat antolatu genduan Zelai Nikolas eta Mario Zubiagagaz urte amaierarako, eta hortik aurrera dagoan protokoloa martxan ipinten gabilz" dinoe Gaure Eskuetan alkartetik.
Mobimentu herritarra izanda eta herri galdeketarako hiru hilabete eskas geratzen diranez, herriko tabernetan batzean da Gaure Eskuetan, lehen frontoian eta orain jubilauenean. Astero batzean dira, astelehenetan arrastiko zazpiretan.

0
Igorre
2017/2/27
Basogintza eredu barriak landuko dabez III. Basogintza Jardunaldietan

Martiaren 4 eta 5ean Igorreko III. Basogintza Jardunaldiak izango dira, "Basogintza eredu barriak, etorkizuneko politika publikoak eta jentartea ahalduntzea" lemapean.


Baso Ahaztuak dokumentalak eta Igorre Bizirik-ek antolatu dabez jardunaldiok Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen alkartea eta Igorreko Udalaren laguntzeagaz.
Martiaren 4an, Igorreko Kultur Etxean, lau hizlarik egingo dabe berba basoen kudeaketa eredua aldatzeko behar diran politika publikoen gainean. David Gutierrez arkitekto aholkulariak paisajea errekuperetako politika publikoen gainean jardungo dau; Iñaki Antiguedadek Hidrodologian katedradunak, ibai-arroen kudeaketaz egingo dau berba, ibaien dinamikan basoak daukien eragina azalduz. David Cobos Atxondoko alkateak Atxondoko kasua azalduko dau, egin daben herri lurren berreskurapen eta kudeaketea, hain zuzen be, eta Txomin Diaz-ek, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi ingeniariak, Dimako kasua azalduko dau; hau da, basogintza eredu jasangarrigo baterantza egindako beharra.
Arrastian, sai zuriari omenaldia egingo deutsie eta Gutik zura dokumentala ikusteko aukerea izango da. Dokumentalean azaltzen dan proiektuaren zuzendaria dan Mari Jose Barriolak egingo dau aurkezpena.

Muruako basoak
Domekan Muruako herri basoak bisitauko dabez partaideak. Bertako Abadelaueta alkarteak inguruko paisajearen kontestualizazinoa egingo dau. Valentin Mugarza Gipuzkoako Foru Aldundiko baso ingeniari teknikoa, Samuel Alvarez zugatz teknikaria, eta Geert Roels bertoko zugatzen landare-hezitegiko arduradunagaz, baso lepatuen kultura, zugatz zaharren babesa eta berreskurapena eta gaztainondoen hazkuntzaren inguruan berba egiteko aukerea izango dabe partaideak.

Izen emotea
Jardunaldiak, gai honetan interesa daukien guztientzat dira. Izena emoteko basogintzajardunaldiakigorre@gmail.com helbide elek- tronikora idatzi daiteke, edo 695 788 740 telefonora deitu, edo Whatsapp edo mezu bat bialdu.

0
Igorre
2017/2/19
Sei mila euroko inbersinoa egingo dau Udalak Udabarriko Bono-denda kanpainan

Igorreko Udalak eta Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) Bono-denda kanpainea martxan ipinteko sinatutako akordioaren arabera, Udalak sei mila euroko inbersinoa egingo dau.


Sei mila euro horreetatik, bost mila zuzenean herritarrak jasoko daben diru laguntzak ordaintzeko izango dira eta beste mila sustapenaren gastuak ordaintzeko. Bonoak eta kartelak diseinau eta inprimiduteko gastuak be Udalaren kontura izango dira.
Bono-denda Igorreko Udalaren 5 euroko diru-laguntzea daukan bonoa da. Hogei euro pagauta, 25 euroko bonoa erosi daiteke La Caixan Igorreko hainbat dendatan gastetako. Udalaren arabera, herriari bizia emoteko ezinbestekoak dira saltoki txikerrak eta horreek bultzatzeko eta igorreztarrai beharrezko dituen produktuak eskuratzen lagunduteko ipini dabe martxan kanpaina hau. Txartelen salmenta hilaren 20an hasiko da Igorren erroldatutako bizilagunentzat eta 27an gainerako interesdunentzat. NAN bakotxeko hiru txartel eskuratu daitekez gehienez.
AME Igorreko merkatari alkarte bakarra da eta herriko merkataritza eta zerbitzuak bultzatzea dauka helburu. Berrogeta hamaika saltoki dira bertako bazkide.
Bono-denda kanpainan parte hartzean daben saltokietan hori adierazoten dauan bereizgarri bat egongo da errez ikusteko moduko lekuren baten.

0
Arratia
2017/2/19
Umoreagaz guzur kulturalak desaktibetako ikastaroa

Arratiako andren jabekuntza eskolearen barruan, Virginia Imaz pailazoaren ikastaroa ekarriko dau Igorrek zezeilaren 24 eta 25ean. Igorreko Kultur Etxean izango da gazteleraz eta saio bi izango ditu. Bata barikuan, 17:00etatik 20:00etara, eta bestea zapatuan 10:00etatik 13:00etara.
Espazio horretan, partaideak emozino biologiko eta kulturalai buruz hausnartuko dabe umorea erabiliz. Alkarreri entzun eta behin eta barriro esaten diran guzur kulturalak desaktibetako gunea izango da tailerra.

Virginia Imaz
Virginia Imaz Oihulari Klown taldeko partaidea da. Taldeak 25 urteko ibilbidea dauka. Virginia Imaz pailazo feministea ezaguna da bere taula gaineko lanakaitik, bapateko ikuskizunakaitik zein emoten dituan tailer eta ikastaroakaitik.
Holan deskribiduten dau Imazek bere burua bere webgunean: "Ederra eta desirazko objektu hauskorra izatera (pre)destinauta banengoan be, emakume estetikoki dibergentea nintzan (eta naz) ni, neure desio propioak (desegokiak sarri) zituana. Etxeko betebehar amaiezinen ondorioz haurtzarotik goizegi erbesteratua, jolasa lanbide bihurtu dot eta plazera eta barrea nire kredo".

0
Arratia
2017/2/14
Berbalagun proiektua martxan

Areatza eta Arteako Udalak, AEK-gaz batera, Berbalagun proiektua ipini gura dabe martxan herri bi horreetan. Berbalagun taldeak, partaideak eurak ebazten dabenean batzean dira aisialdian euskeraz egiteko. Izena AEKn edo Areatza zein Arteako Udaletan emon daiteke.


Berbalagun ez dira euskerazko klaseak, aisialdia euskeraz biziteko aukerea baino; hau da, lagunakaz batera zer egin ebatzi eta eguneroko bizitzan euskerea txertatzeko. Euskeraz berba egiteko erreztasuna lortzea da helburua. Lemoan 5 urteko ibilbidea egin dau proiektuak eta sano ondo funtzionetan dau; izan be, 26 personak erabilten dabe dobaneko aukera hau euren euskerea hobetuteko. "Ez da bakarrik ordubete berba egitea lagunakaz. Parkean edo paseoan egin daiteke... runner-ak daukaguz, poteozaleak... edozein ekintza egin daiteke, ez dago zertan egon tabernan eserita ordu bat" dino Aitor Barrenetxea Zuluaga Arratiako AEK-ko irakasleak. Gainera, berbalagunak batzeako AEK-k urtekerak, tailerrak eta beste ekintza asko antolatuten dauz.
Taldeak partaideen euskera maila eta taldekideak gura daben ordutegiaren arabera antolatuten dira.

Areatza eta Arteako Berbalagun
Udalaren partetik jentea apuntau daitela espero dabela dino Yazmina Beobide Areatzako euskera zinegotziak. Euskera ikasleak erreztasuna hartzeako eta euskeraz ondo dakienak be egunerokotasunean erabili dagien. "Euskeraz dakienak be askotan ez dabe erabilten eta euskeraz egiteko ohiturea berreskuratzeko ondo jatorkie" dino Barrenetxeak. Euskeraz ondo dakienak Berbalagunen sartzea beharrezkoa da, eta euren ekarpena ezinbestekoa ikasten dabizanentzat.
Areatzako zinegotziak azpimarratu gura dau Arteako Udalagaz batera egiteak taldea sortzeako aukerak biderkatu egiten dituala, "inor geratu ez daiten talde barik". Izan be, herri baten zein bestean talde bat sortzeako beste jente apuntetan ez bada, biak batu ezkero sortu leiteke.
AEK-koak, "jente heldua, edadekoa, gazteak, neskak, mutilak, ideologia guztietakoak, xakezaleak, mendizaleak, AKKBko kirolariak, futbolzaleak" eta abar animau gura ditue Artea eta Areatzako Berbalagunen parte hartzean.

0
Zeanuri
2017/2/14
Aitor Esteban izango da arratiarrakaz berbetan zezeilaren 17an

Aitor Esteban EAJ-PNVko Kongresuko bozeroalea Zeanuriko kultur etxean izango da zezeilaren 17an, bertaratutakoakaz Madrilgo agendeak marketan dituan eta euskal gizartearengan kezka eragiten daben gaien gainean berba egiteko. Arratiarrakaz berbetan zikloko bigarren berbaldia izango da.
Aitor Estebanek, azalduko dau besteak beste, Euskal Agenda zer dan, zein gaik osotuten daben eta zelan defendiduten dan; abertzaletasunak Beheko Ganberan daukan egitekoa; Estaduagazko aldebikotasunak daukan garrantzia; beste taldeakazko hartu-emonak; EAJ-PNVk Estaduko Aurrekontu Orokorren aurrean daukan jarkerea... eta, egiten deutsien galdera guztiak erantzungo ditu. Izan be, Arratiarrakaz berbetan ekimenaren helburu nagusia topagunea sortzea dala dinoe jeltzaleak; "galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, egoki joten bada, proposamen aberasgarriak egiteko".

Jonan Fernandez martian
Martirako antolatutako berbaldia Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako zuzendari Jonan Fernandezek gidatuko dau. Fernandezek hainbat gai jorratuko ditu, besteak beste, Euskadiko bake eta bizikidetza planak, errefujiaduen egoerea edo espetxe politikea.

0
Igorre
2017/2/14
Bilbaoren aldeko epaia emon dau Administrazinoagazko Auzitegiak

Jon Bilbao igorreztarrari 3.001 euroko isuna eta sei hilabetez kirolguneetara sartzeako debekua ipini eutsien 2012ko Athleticen finalean, Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian, arrano baltza agertzen dan bufanda bat eroateagaitik. 2017ko urtailaren 25eko sententzian, epaileak arrano baltza daukan bufandea eroatea ez dala delitua ebatzi dau.
Antzeko sententzia bat be egon zan Iruñean hilabete pare bat lehenago. Epaileak errazoia emon deutsanez, Jon Bilbaori isuna itzuli beharko deutsie. Sei hilabeteko kirolguneetara sartzeako galarazpena beteta dauka eta hori gatxagoa izango da konpensetan.
Arrano baltza ezin dala tipifikau sinbolo ilegal moduan dino sententziak. Izan be, 800 urte baino gehiago daukazan Nafarroako sinboloa be bada, eta "ez dauala bakarrik erabilten erakunde terrorista batek". Hori dala eta, ezin dala bere patrimoniotzat hartu, Nafarroako erakundeak be erabilten dabelako dino sententziak.

Arranoa Libre plataformea
Bide administratiboa amaitutakoan Jon Bilbaok epaitegira jotea ebatzi eban, babesa emoteko Igorren sortutako Arranoa Libre adierazpen askatasunaren aldeko plataformearen laguntzeagaz. Horren laguntzea barik ezin izango zala hau aurrera atera eta sortu zan alkarteari eta "mobimentu guztiari" esker ona adierazo gura deutso Bilbaok.

0
Igorre
2017/2/14
Goi tensinoko lineako ejekuzino proiektua jaso dau Igorreko Udalak

Zezeilaren 9an, Igorreko Udalak, goi tensinoko linearen ejekuzino proiektua jaso eban. Goi tensinoko linea honek 400 kV eroango dauz Gueñes (Bizkaia) eta Itsaso (Gipuzkoa) artean. Bizkaiko 17 herritatik pasauko da; tartean, Zeberio, Bedia, Lemoa eta Igorretik.


Ingurumenean zein personen osasunean kalte handiak sortzean dituala eretxita, alegazinoak ipiniko ditue udalak, herritarrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Alegazinoen bidez, proiektua baztertzea bilatzen da, batez be ingurumenari eta osasunari egingo deutsezan kalteakaitik, baina baita, proiektuaren legitimazino falteagaitik, garapen aurreikuspenakaz bateraezintasunagaitik edo justifikazino falteagaitik be.
2011ko martiaren 25ean, Igorreko Udalak Bizkaiko Gobernuaren ordezkariordetzan, 382 herritar eta alkartek sinatutako goi tensinoko linearen kontrako alegazinoak aurkeztu ebazan. 2012ko ingurumen-eragin txostenean ez ziran alegazino horreek jaso, eta 2016an, Espainiako Industria Ministerioak proiektua aurrera joiala jakinarazo eutsan Udalari eta alegazinoai erantzuna emon.
Hori dala eta, 2017ko urtailean, barriro be alegazinoak aurkeztu ebazan Igorreko Udalak. Oraingo honetan 3 ardatz nagusitan oinarritzen ziran alegazinook: Red Electrica Españolak (REE) eta Ingurumen Ministerioak aukeratutako 3. pasabide horrek ingurumen arloko legedia barria errespetetan ez dauala da bat. Izan be, 2015ean Foru Aldundiak hegaztien babes berezirako arau barriak atera ebazan eta gainera, Igorren goi tensinoko linea hori doan lekuan bisoi europarraren gune babestu bat dago kontuan izan ez dabena.
Alegazinoen beste ardatz bat da, legez, ingurumeneko deklarazinoa, 2012an onartu zana, berrikusi beharko litzatekela. Izan be, 21/2013 legearen arabera, ingurumen-eragin txostenak bi urterako balioa daukielako eta lege horrek dinoan moduan behin onartuta egon ostean "aldaketa sustantzialak" badagoz berregiteko eskaerea justifiketan da. Udalaren ustetan, 2015ean plazaratutako Foru Dekretua "aldaketa nabarmen" horreetako bat litzateke.
Eta hirugarrena, herritarren bizilekuetatik gordetako distantziak kasu batzuetan, REEk berak ezartzen dauzan minimoetatik behera dagozala. Esate baterako, proiektu horren arabera, baserri batek, torre bat eukiko dau 80 m.tara eta Garakoi eta Urkuzuko biziguneetatik be, 400 m.ko distantzia gorde barik pasetan da

Alkarlana
Zezeilaren 8an, herritarrai egoerearen barri emoteko, batzar bat egon zan Urkuzuko txokoan. Bertan, nondik nora joango dan goi tensinoko linea eta osasunean euki leikien eragina azaldu eben udal ordezkariak. Hurrengo egunean heldu zan ejekuzino proiektua eta beste alegazino epe bat zabaldu da.
Zezeilaren 10ean, Igorreko Udaleko ordezkariak, Elena Unzueta Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Diputaduagaz eta Unai Gangoiti Ingurumen arloko Foru Zuzendariagaz batu zan, alegazinoak "danok zentzu bardinean egiteko" Itsaso Bengoetxea zinegotziak azaldutakoaren arabera. Alegazino horreetan, beste gauza batzuen artean, ingurumen-eragin txostenean 2015eko dekretua kontuan hartu beharra jasoten da.
Igorreko Udalak Lemoa eta Bediako Udalakaz hartu-emonetan ipinteko asmoa adierazo dau. "Eta ez bakarrik Arratiakoakaz, Gueñes eta Itsaso arteko beste hainbat herrigaz be bai" dino Bengoetxeak. Arratiako alkarte ekologista eta estadu mailakoakaz be ipini dira kontaktuan, hurrengo pausuak zeintzuk izan leitekezan jakiteko. Izan be, herri mailan proiektua gelditzea gatx ikusten dabe udaletxekoak, "herritik gainetik dagozan interesak dira eta herri mailan konplikaua ikusten da hori gelditzea" dino Jon Bilbao zinegotziak.

0
Arratia
2017/1/31
Tradizinoa gaurkotuko dabe koruak Agate Deunaren bezperan

Aurten be tradizinoak agindutako moduan, Arratiako auzune eta herrietako kaleak, koruz beteko dira, makila eskuan santeari koplak kantetako. Arratiako Koruak, Arratian bakarrik ez, Arratiatik kanpo be kantauko dau Ane Legarreta galdakaoztarraren zuzendaritzapean. Korua sortu zanetik 66 urte bete dira baina barritzen doa. Aurten kantari barriak sartu dira eta 50 partaide inguruk osotuten dabe. Ibilbidea eta erreperterioa be luzeagoak ditu aurten.
Santearen omenezko lau kopla eta beste hiru kantu kantauko ditu koruak. Begoñako Basilikan eta Bilboko Santiago katedralean: "Ama Maite", Madinaren "Aita gurea" eta "Slava Otsu" izeneko kantu ukraniarra, hain zuzen be.
Ibilbideari jagokonean, zuzendaria galdakaoztarra izanda, Galdakaon be kantauko dau aurten Arratiako Koruak. Horrek luzatu egingo dau aldez aurretik luzea zan ibilbidea eta beranduago amaituko dau koruak bere emonaldia. Hamalau ordu egingo dabez 12 herritan koplak kantetan. Hata guzti be, ilusinoz beterik dagoz korukoak "bizi egin beharreko eguna da. Sano hunkigarria" dino Ana Sierrasesumaga korukoak. Batutako dirua, Caritasentzat izango da.

Ibilbidea
Partaideak 08:00etan autobusa izango dabe Igorren Areatzara joateko. Han, mezea entzun eta 08:45ean hasiko dabe ibilbidea. Hauxe da koruak egingo dauan ibilbidea: 09:00etan, Arantzazu; 09:15ean, Dima; 09:30ean, Igorre; 10:00etan, Lemoa; 10:15ean, Zornotza; 11:25ean Begoñako Basilikea; 12:00etan, San Anton, Erribera, Merkadua, Plaza Barria, Laboral Kutxa, udaletxea, BBVA, El Corte Ingles eta BBK; 13:30ean Bizkaiko Foru Aldundia; 13:55ean, Guggenheim museoa; 14:30ean, bazkaria; 17:00etan, Kale Nagusia, Arenala... 18:30ean, San Nikolas, metroa, Donibane santuen plazatxoa... 19:40ean, Santiagoko katedrala, zazpi kaleak... 20:20ean, Arriaga aurrean agurra; 20:30ean urtekerea Arratiarantza; 20:45ean, Galdakao; 21:00etan, Bedia; 21:20 Artea; 21:35ean Zeanuri eta 21:45ean, Areatza.

Beste koruak
Zezeilaren 4an, Agate deunaren bezperan, Arratia eta Zeberioko auzune eta kaleak santaeskean dabizan taldeez beteko dira. Abesbatzak, eskola umeak, parrokietako koruak, lagun taldeak edota kultur alkartetakoak eskualdeko erreperterio aberatsa kantauko dabe.
Santa Ageda eguna domekea da aurten eta egun horretan bertan egingo dabe mezea Zeanuriko Agate Deunaren ermitan eta santearen martirioa kontetan daben kopla zaharrak kantauko dauz hiru andra eta sei gizonek osotuten daben koruak.
Bezperan, Undurraga eta Asterriako kantariak ibiliko dira auzunez auzune.

0
Zeanuri
2017/1/31
Tere Maldonadok feminismoaren gaurko panoramea azalduko dau Zeanurin

Feminismoa gaur egun sano ugaria eta aberatsa da eta korronte eta joera askok osotuten dabe. Hori dala eta "Feminismoaren gaur egungo panorama teorikoan kokatzeko mapak" izenpeko ikastaroa emongo dau Tere Maldonadok zezeilaren 3 eta 4an Zeanuriko Kultur Etxean.
Ikastaroa, barikuan, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara izango da.
Historia luzea dauka feminismoak eta hasikerako izen eta definizinoak aldatuz joan dira, egun bizi dogun mapa konplejura heldu arte. Ikastaroan, hori mapaori ulertuteko nondik norakoak emongo dira. Eztabaidak lanketa personal baten ostekoak izan daitezan, izena emondako partaideai materiala eskeiniko jakie aurretiaz.
Ikastaroa, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programa barruan dago eta izena udaletxeetan edo Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuan emon daiteke.

0
Igorre
2017/1/21
Errotariok alkarteak Errota proiektuaren inguruko erakusketea antolatu dau

Arratiaren garapenerako sortutako Errota ekimenaren orain arteko ibilbidea erakusteko eta hurrengo pausuak zeintzuk diran azaltzeko, urtailaren 23tik 27ra erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Erakusketea 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta Errota talde eragileko kideak azalpenak emongo ditue egunero, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arrastiko 18:00etatik 20:00etara. Helburua, proiektua ezetuten dabenai eta ez dabenai alkartea eta erronkak aurkeztea eta hartu-emonak sortutea da. Bertan, proiektuaren gaineko ekarpenak egiteko aukerea be egongo da.
Errotak arlo publikoa, pribadua, jentarte eta hezkuntza arloak ba- tzean ditu, Arratiaren garapenaren alde behar egiteko. 2016ko maia- tza eta bagilean, Arratia 2020rako erronkak definidu ebezan.

Errotariok alkartea
Erronkak definidu ondoren, Errotak forma juridikoa hartu eban, Errotariok Arratiako Garapen Sozio-Ekonomikorako Elkartea bihurtuta. Alkarteak Iratxe Goikoetxea kontratau dau koordinatzaile beharretarako eta Areatzan finkatu dau egoitzea. 2017rako lehentasunak be zehaztu ditue.

0
Arratia
2017/1/21
Arratiarrakaz berbetan berbaldi zikloa antolatu dau EAJ-PNVk

Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Jaurlaritzaren bozeroalea izango da berbaldi zikloan parte hartuko dauan lehena. Berbaldi bi izango dira. Urtailaren 26an izango da lehena Igorreko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.
Arratiarrakaz berbetan ekimena berba egin gura dabenak berba egiteko eta entzun gura dabenak entzuteko gunea izango da. Saio bi egongo dira: bata igorren hilaren 26an, eta bestea Zeanurin zezeilaren 17an. Helburu nagusia topagunea sortzea da galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, "egoki joten bada", proposamen aberasgarriak egiteko. Ziklo irekia da, hau da, biztanle guztiai zuzendua eta hizlariak eta parte hartzaileak gaur egun erakundeetako agendak marketan dabezan eta euskal gizartearen kezka nagusi diran gaien gainean egingo dabe berba. Arratiako EAJ-PNVkoen esanetan, "egitasmo aberasgarria izango da parte hartzaile guztientzat".

Josu Erkoreka eta Aitor Esteban
Zikloa hilaren 26an hasiko da Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuagaz. Zezeilaren 17an barriz, Aitor Esteban Kongresuko bozeroale jeltzalea izango da Zeanuriko Kultur Etxean.
Ekimen honetan parte hartuko daben beste personen datuak hurrengo asteotan zehaztuko dira.

0
Dima
2017/1/17
Herriko plazearen berdiseinua egiteko batzean hasiko dira

Urtea bete da Dimako Udalak herrigintza modu parte hartzailean egiteko prozesua abiatu ebala. Herritarrakaz herrigintza zer dan eta parte hartzea zelan landu adostu ostean, lehentasuna eukien proiektuak aukeratu ebezan. Herriko plazea oinezkoentzat diseinetea atera zan egin behar zan lehena. Orain, berdiseinua eta eraldaketea egiteko batuko dira herritarrak eta Udala urtailaren 29an. Udaletxekoak prozesua aprobetxau gura dabe, plazearen diseinuagaz batera, eskola eta frontoiko ingurua be diseinetako.
Garagarrilean Urak Bide enpresea aukeratu eban Udalak prozesua gidatzeko. "Hiru enpresa eta herritar batek aurkeztu ebezan euren proposamenak. Urak Bide izan zan baldintza guztiak beteten ebana eta hori aukeratu zan" azaldu deutso BEGITUri Yolanda Palacios zinegotziak. Plazea araudia betez diseinau behar da eta horrek jakintza teknikoa eskatzen dau. Hori aurrera aterateko dinamikea prest daukiela Urak Bidekoak, eta enpresa, herritarrak eta Udalaren arteko koordinazinoa egongo dala dino Palaciosek.
Luze joko dau prozesuak eta bide batez lehentasuna daukien beste proiektu batzuei ekiteko aprobetxau gura dabe.
Plazako obrak aurten egitea dagoz aurreikusita.

Herritarrakaz lan saioak
"Herriko plazea elkarbizitzako eremua da, sozializazinorako gunea: lagunakaz batzeako, seme-alabakaz olgetako, egunkaria irakurteko zein eguzkiaz gozatzeko. Halanda be, egun, Dimako plazea aparkaleku handi bat da; kotxeak guztiz okupauta daukien eta eten barik zeharkatzen daben eremua. Trago bat hartzea zein haurrak baloiagaz olgetea arriskutsua da gaur egun bertan" dinoe Udaletik. Hori zelan aldatu ebazteko hainbat lan saiotara deitu dabez herritarrak.
Auzolan batek emongo deutso hasikerea parte hartze prozesuari urtailaren 29an. Urtailaren 31n eta zezeilaren 1ean umeak egingo dabez euren proposamenak. Edadekoak be eukiko dabe zer esana eta Dimako atitita-amamak sasoi baten zelangoa zan plazea deskribiduko dabe zezeilaren 10ean. Egun horretan be gazteak egingo dabez euren proposamenak. Atzenik, nagusien lan saio bi egongo dira: lehenengoa zezeilaren 16an, eta bigarrena 23an.

Herrigintzea eta parte hartzea
Prozesua 2015eko urri lehenengoan hasi zan. 2015ean hiru topaketa antolatu ebazan Udalak. Lehenengoan Igorre eta Otxandioko esperientzien barri emon eben; bigarrenean, parte hartzea zelan ulertzen dan udaletik eta zergaitik eta zertarako gura dan landu zan, eta hirugarrenean, abenduan, batzar ireki baten parte hartzea definidu eta oinarrizko pausuak adostu ziran. Lau pausu adostu ziran: informatu, eztabaidatu, adostu eta exekutatu.
2016ko aprilean, Udalak galdetegia heldu arazo eutsen dimoztarrai eta 101 inkesta jaso ebezan.Emoitzak Udalaren webgunean publikau ziran bagilean eta etxeetara bialdu ziran eskutitzez.
Garagarrilean, herriko plazearen berdiseinua egiteko prozesua bideratzeko proposamenak jaso eta aukeratu ebezan. Orain, plazearen diseinurako eztabaida fasean sartuko dira enpresea, herritarrak eta Udala hilaren 29an.

0
Igorre
2017/1/17
Udalak lokal bat egokituko dau gazteria arloko programak aurrera aterateko

Igorreko Kultur Etxea txiki geratu da herriko kultura eta aisialdi eskeintza osoa bertan hartzeako.


Hori dala-eta, Gazteria arloko programak aurrera aterateko, eta erabilera anitzeko espazio moduan erabilteko, Udalak jubiladuen lokalaren ondoko lonjea egokituko dau. Aisigune izena izango dau kultura espazio barriak. Aisiguneak 400.000 euroko aurrekontua dauka.
Lokalak 220 m2 daukaz. "Proiektu potentea da, aurreko urteetatik datorrena. Legegintzaldi honetarako kanpainako proiektua zan, ikusi zalako gazteria arloko programak aurrera eroateko egoitza edo gune erreferentzial bat behar zala. Zerbitzu hori, Zaztaparrak taldekoak daukie lehengo Gazte Informazino Bulegoan, eta bertan egoten dira, baina ariketak egiteko eta gazteakaz batzeako ez dago leku berezirik" azaldu deutso BEGITUri Beinat Anzola Igorreko alkateak.
Hasikera baten, beraz, Gazte Leku moduan planteau zan, baina ikusita Kultur Etxea bera txiki geratu dala ekintza piloa dagozalako, erabilera anitzeko gunea be izango da Aisigunea.

80 personentzako gela
Formato txikerreko kontzertu, bertso-afari, berbaldietarako... 80 persona jezarrita kabiduteko espazioa egongo da lokal barrian. Komunak eta suetetxo bat be badagoz aurreikusita. Baita beste gune bat, atzekaldean, patio edo landa eremu batera emoten dauana be. Han gazteak izango dabe batzeako gunea.
Goiko partean 60 metro inguruko apartementua dauka Aisiguneak, eta ikasteko edo tailerrak egiteko erabiliko da.

Diru laguntzak
Alkateak jakin arazotakoaren arabera, proiektuak 400.000 eurotako aurrekontua dauka altzariak barne, baina 2017ko aurrekontuak justu dabilz diru aldetik eta ez dago dirurik proiektua aurrera aterateko. Horretarako, 2016ko superabita eta diru laguntzak behar izango dabez. Dirua euki ahala, joango dala proiektua osotuten dino alkateak.

0
Arratia
2017/1/17
Korrikaren ibilbidea prest dago


Otxandion hasiko da hogeigarren Korrika martiaren 30ean, eguenez. Gurera aprilaren 7ko goizaldean helduko da. Bediatik Ubidera arteko bidea egingo dau begituren eremuan, eta ez da Dima eta Zeberiotik pasauko. Korrika Iruñean amaituko da aprilaren 9an. "Batzuk" leloa izango dau aurtengoak. Hauxe da ordutegia: Lemoa (00:49), Igorre (01:19), Zeanuri (02:16) eta Ubide (03:56).

0
Areatza
2017/1/16
Enplegurako orientazino zentroa zabalik astelehen eta eguaztenetan Areatzan

Abenduan zabaldu eben barriro Arratiako Enplegurako Orientazino Zentroa Areatzan. Sei hilabetez jardutea dago aurreikusita. Izan be, diru laguntzai dago lotuta eta laguntza honeek, sei hilebetetarako dira.
Enplegu Zentroa Areatzako Askatasun kaleko 34 zenbakian dago eta astelehen eta eguaztenetan egoten da zabalik. Astelehenetan 09:00etatik 14:00etara, eta eguaztenetan 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Barikuetan, Zeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastetxera aldatzen da 09:00etatik 14:00etara.
Areatzako bulegoan, lana bilatzeko orientazinoa, laneratzeko ibilbideak eta lana bilatzeko tresnak eskeintzen ditue.

Etenkako zerbitzua
Arratiako Enplegu Zentroa 2014ko zemendian ipini eban martxan Lanbidek Arteako Kultur Etxean, Arratiako Udalen Mankomunitatearen (AUM) laguntzeagaz, Lanbideren berharginakaz eta Lanbideren bulegoak Arratiara hurreratzeko asmoagaz, baina 2015eko zemendian zerbitzua bertan behera geratu zan, Arteako lokalean komunetara sartzeako egoan irisgarritasun arazoa zala-eta.
Zerbitzua "desagertu" ondoren, AUMek "Orientazino zentro moduan behintzat, sei hilabetez zabaldutea" ebatzi eban, Maren Iturbe AUMko Idazkariak begituri azaldutakoaren arabera. Holan, Tokiko Enplegu Planetik bideratuta, 2015eko abenduan Arratiako Enplegurako Orientazino Zentroak zabaldu ebazan ateak barriro, Areatzan, sei hilabetez, lana bilatzeko orientazinoa emoteko helburuagaz.
2016ko abenduan, barriro be, maiatzerarte zabaldu dauz ateak.

Tokiko Enplegu Plana
Galdakaoren eskutik eta Zornotzagaz batera dago Arratia Tokiko Enplegu Planean. "Galdakaok egiten dau kudeaketa asministratibo osoa, berak eskatuten dauz diru-laguntzak eta eroaten dauz espedienteak. Guk geure populazinoagaz lagunduten dogu, danok batuta 50.000 biztanle baino gehiago garalako. Galdakaok ia 30.000 biztanle ditu, Zornotzak 17.000 eta Arratiak 14.000. Proiektu guztiak batu eta Galdakaok Tokiko Plana egiten dau" dino Iturbek.

0
Arratia
2017/1/15
Drogen kudeaketearen gaineko ikastaroak antolatu ditu Mankomunidadeak

Arratiako Gaztelekuetako eta Gazte Planeko begiraleakaz lankidetzan, Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak, Drogak: plazerren eta arriskuen kudeaketa izeneko tailerra antolatu dau. Ai Laket! alkartekoak emongo dabe hori tailerrori, urtailaren 20an Bediako liburutegian eta 27an Zeanuriko Kultur Etxean.
Alaia Ozerinjauregi AUMeko Adikzioen Prebentzio Komunitario teknikariaren arabera, tailerraren helburua, droga erabilereagaz lotutako babes alderdiak sustatzea eta arriskuen eragina murriztea da. "Hau da erabilerearen adina berandatutea, adin txikiko gazteen erabilerak murriztea eta erabilera arriskutsuak ekiditea".

Adinari egokitutako tailerrak
Bedian eta Zeanurin tailer bina emongo dabe Ai Laket!-ekoak. Izan be, 17:00etatik 18:30era, 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da eta 18:30etik 20:00etara, 15 eta 16 urtekoentzat.
Izena Gaztelekuetan edo Arratiako Udalen Mankomunitatean emon daiteke.

0
Arratia
2017/1/6
Andra migraduen topaketak ikasturtea amaitu arte luzatuko dira

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen barruan, Igorreko Udalak andra migraduen topaketak antolatu ebazan ikasturtearen lehenengo hiruhilerako. Taldea sortuta eta ondo funtzionetan dauala ikusita, ikasturte amaierara arte luzatzea ebatzi dabe. Saioak, 10:30etik 12:30era dira astelehenetan, hamabostean behin Igorreko Kultur Etxean. Hurrengoa urtailaren 9an izango da.
Topaketa honeen helburu nagusia harrera eta ikasteko gunea eskeintzea da, andren rol sozialen gaineko hausnarketea egiteko, migrazinoaren ondorengo errealidadeari aurre egiteko gaitasunak indartzea eta bizimodu libre eta independienteagoa egiteko babes sareak sortzea da.

Bigarren saiakerea
Aurreko legegintzaldian be Igorreko Udala saiatu zan taldea egiten. Andra migradu eta bertokoen espazioa izan gura eban haretan, batez be bertokoak batu ziran eta taldeak beste bide bat hartu eban. Antzerki tailerra sortu zan handik.
Orain Jabekuntza eskolea martxan ipinterakoan, eta ikusita Arratian nahiko atzerritar dagozala, bigarren saiakerea egin gura izan dabela azaldu deutso begituri Itsaso Bengoetxea zinegotziak. "Miriam Herbonek lan handia egin dau taldea sortu ahal izateko eta sortu da" eta ikasturteko lehenengo hiru hilabeteetan ondo funtzionau dauanez Udalak ikasturtea amaitu arte, bardintasun eta integrazino partidetatik dirua ipiniko dau.
Honeek dira hurrengo topaketak: urtailaren 9 eta 23an, zezeilaren 6 eta 20an; martiaren 6 eta 20an; aprilaren 3 eta 24an, eta maiatzaren 8 eta 22an.

0
Arratia
2017/1/2
Jatekoa batzeako kanpainea Artea, Igorre eta Zeanuriko parrokietan

Zeanuri, Artea eta Igorreko hainbat eragile batu da "Batu eta banatu Gabonak 16" kanpainea abian ipinteko. Kanpaina hau egoera administratibo irregularrean dagozan etorkinai lagunduteko da; jatekoa batu, eta etxe bako gazteai bananduteko, hain zuzen be.
Urtailaren 6ra arte Artean eta Zeanurin, eta 8ra arte Igorren, kutxak ipiniko ditue parrokietan zapatu-domeketan, galtzean ez diran jatekoak jasoteko. Batutakoa, etxe bako gazteen egoitzetara bialduko da, Harribide Fundazinoaren bitartez. Harribide Fundazinoak Etxebarriko Parrokiaren laguntzeagaz funtzionetan dau.
Ekimen honen inguruan, Zeanuriko gaztetxo taldea, Arteako guraso batzuk eta familia pastoraltza eta Igorreko guraso talde bat batu dira.

0
Arratia
2017/1/1
Gabonetako atzen egunetako ekintzak

Urtea aldatu arren, Gabon sasoia ez da amaitu. Areatzan, Bedian, Igorren eta Lemoan, Gabonetako egitarauak urteko lehenengo egunak be hartzean ditue. Batez be, eskola umeak oporretan dagozan bitartean, kirol eta kultura ekintzak eskeintzeko. Ikusgarrienetakoak Errege Magoen Kabalgatak izango dira.

Areatza
Urtailak 4, eguaztena
19:00etan, The Loozzies taldea. New Orleans musika estiloko kontzertua. Udaletxeko Areto Nagusian.
Urtailak 5, eguena
17:30ean, Erregenetako Kabalgatea Karpotik hasita.
22:30ean, kontzertuak Gaztetxean. Neke Politikoa eta Guda Dantza taldeak.

Bedia
Urtailak 3, martitzena
10:00etan, urtekerea Gabonetako Umeen Parkera. Bueltea 19:00ak inguruan. Bazkaria eta meriendea eroan behar dira.
Urtailak 5, eguena
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Igorre
Urtailak 3, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Motxoganen tailerrak aterpean.
Urtailak 5, eguena
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.
Urtailak 7, zapatua
17:00etan eta 19:00etan, Mari Kixkur eta hiru hartzak antzerkia umeentzat, saio bi. Lasarte Aretoan.
Urtailak 8, domekea
19:00etan, Areatzako Bandaren kontzertua Lasarte Aretoan.

Lemoa
Urtailak 3, martitzena
20:00etan, Korto Express Lehiaketarako film laburren aurkezpena eta emonaldia Karabie Gaztetxean.
Urtailak 5, eguena
Stankeik taldearen kontzertua Karabie Gaztetxean.
Urtailak 7, zapatua
12:00etan, truke azokea arkupetan.
20:00etan, Pintxo Lehiaketea eta kontzertua Karabie Gaztetxean.

Zeanuri
Urtailak 3, martitzena
11:00etan, Gasteiz ezetu Gabonetan eta zinera urtekerea.

0
Areatza
2016/12/19
Alkate eta zinegotzi izandakoen erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena

Abenduaren 23rako, Areatzako Gure Esku lan taldeak Erabakitze Eskubidearen aldeko ekitaldia antolatu dau. Diman egin eben moduan, Areatzan be demokrazia garaian alkate edo zinegotzi izandakoak adierazpen publikoa egitea gura dabe, eta horretarako 54 lagunegaz ipini dira hartu-emonetan. Orain arte jasotako erantzunagaz pozik dagozala dinoe lan taldekoak.
Ekitaldia 20:00etan hasiko da plazan, egitasmoaren aurkezpena eta bertsoakaz. Ondoren, Erabakitze Eskubidearen aldeko adierazpena irakurriko dabe, euskeraz eta erderaz alkate eta zinegotzi ohien artean. Adierazpena panel handi baten egongo da eta alkate eta zinegotziak sinatu egingo dabe gero. Amaitzeko musikea eta brindisa egongo dira.

Erabakitze Eskubidea hedatzen
Erabakitze Eskubidearen aldeko aldarrikapena gero eta hedatuago dago. Estaduan Kataluniak zabaldutako bideagaz, eta Europan be Eskozia eta Britania Handia artean planteautako konsulteagaz erdiguneko protagonismoa hartu dauala dinoe Areatzako Gure Esku Dago Batzordekoak. "Euskal Herrian be sasoi barri baten sartu gara, ETAren jarduera armatua eten egin dala 5 urte pasau diranean, tokian tokiko alkargune eta proiektu bateratuak garatzeko aukera zabalak dagoz. Danon artean defendidu behar dogu erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratikoa dalako".
Gure Esku Dago ekimena 2014an ipini zan martxan Areatzan. Herri dinamika honetan parte hartzean dabenak, Erabakitze Eskubidearen aldeko aniztasun eta desbardinen arteko alkargunea izan gura dabe.

0
Arratia
2016/12/14
Gurasoentzako tailerrak

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), gurasoen proiektu personaletan, seme-alabak daukien lekuaren gainean hausnartzeko eta seme-alaben portaerak beharrizanetara bihurtzeko, gurasoentzako tailerrak antolatu ditu.
Urtailaren 12an hasiko da Igorreko Kultur Etxean lehenengoa eta 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen gurasoai zuzenduta egongo da. Bigarren tailerra, martiaren 2an hasiko da eta 2 eta 5 urte bitarteko umeen gurasoai dago zuzenduta, Lemoako Kulturguneko gela lilan izango da. Azkenik, 6 eta 12 urte bitarteko umeen gurasoai zuzendutako tailerra Areatzan izango da, gaztelaniaz, eta aprilaren 27an hasiko da. Tailerrok bosna saio ditue eta 17:00etatik 19:00etarako ordutegian izango dira.
Izena emoteko, Mankomunidadera deitu edo prebentzioa.arratia@bizkaia.org helbidera idatzi behar da.

0
Arratia
2016/12/14
Kirola eta kultura gaztaina sasoian

Arratia, Ubide eta Zeberiok, hamaika kirol eta kultura ekitaldi prestatu dabez urteko azken hamabostaldirako. Duda barik, umeai ilusinoa biztuko jakie Olentzerok euren herria bisitetan dauala ikustean eta nagusiak be topauko dabe ondo pasetako modua.


Arantzazu
Abenduak 16, barikua
20:00etan, Bille poesia errezitaldia musikeagaz. Unai Ormaetxea eta Mikel Inunziaga "Inun"egaz Herriko Tabernan.
Abenduak 24, zapatua
10:00etan, auzorik auzo baserritar jantzita Olentzero kantetan. 18:00etan, plazan Olentzeroren etorkerea eta gaztaina erreak plazan. Eleizportaleko Gazte Asanbladak eta Arginatx Mendi Taldeak lagunduta.
Abenduak 30, barikua
11:00etatik 13:00etara. Umeen eguna. Puzgarriak eta Zaztaparrak Asti Taldea.
17:00etan Ibon del Olmo magoa Herriko Tabernan.

Areatza
Abenduak 16, barikua
Parketxean. Gabonetako apaingarrien tailerra. Naturako elementuakaz etxera eroateko eskulanak egin.
20:00etan, plazan. Arratia Kantuz-en (arratiarrak kantetan alkartuteko topagunea) lehenengo kantu bira.
Abenduak 17, zapatua
20:00etan, Carlos Salcines Quartet taldearen kontzertua. Marcos Salcines pianojoleagaz, Elsa Lizundia saxo jotzailea, Gorka Iraundegi bateriajolea eta Carla Sevilla kantariagaz.
Abenduak 18, domekea
Mendi urtekerea Parketxeak antolatuta. Urte amaierako Gorbeiako kurutzera igoerea.
10:00etatik 15:00etara, Errefujiaduen aldeko bigarren eskuko azoka solidarioa.
Abenduak 19, astelehena
18:30ean, autobusa Bilboko Udal Musika Bandaren Euskalduna Jauregiko kontzertura. Kontzertua 20:00etan izango da. Izena abenduaren 15ean udaletxeko 3. solairuan emon behar da 18:30etik aurrera. AKKBk antolatuta.
Abenduak 24, zapatua
Olentzero badator. 11:00etan, tailerrak plazan. 17:00etan, kalejirea. Ostean, Olentzero eta Mari Domingigaz argazkia egiteko aukerea egongo da Gortazar Jauregian. Baserritar jantzita joatera animetan dabe jentea. Guraso Elkarteak antolatuta.
Abenduak 27, martitzena
18:30ean, Cía Barréren eskutik Eskobien atzetik antzezlana frontoian.
Abenduak 29, eguena
Trapuzko Esku Pelota Txapelketea. Kanporaketak. 18:00etan, umeak; 18:30 inguruan nagusiak. Nagusien izen emotea 3 euro, umeak doban. Esku Pelota Elkarteak eta AKKBk antolatuta.
Abenduak 30, barikua
19:30ean, Areatzako Bandaren urte amaierako kontzertua eleizan. Jai giroa emongo deutsee kontzertuari bandakoak. Amaia Luzarraga sopranoak hartuko dau parte bertan.
Abenduak 31, zapatua
08:00retan, eleiza aurrean. Ubidetik Siskiño eta Oketa mendietara igon. Laminok, saldea, langostinoak eta txanpaina ipiniko dauz.

Artea
Abenduak 24, zapatua
17:00etan, plazan Olentzero abestuteko geratu. Olentzero eta Mari Domingi opariak emoten, gaztainak plazan eta euskal jantzak Arteako umeakaz.
Abenduak 30, barikua
18:00etan, orientazino probea. Plazan.
19:30ean, Gabon kantak. Plazan.

Bedia
Abenduak 16, barikua
Gabonetako jaia. 17:00etan, azokea eta erakusketak; 18:00etan, yoga erakustaldia; 18:15ean, pilates erakustaldia; 18:30ean, zunba erakustaldia; 18:45ean ingeles eta euskera ikastaroetakoen Gabon kantak; 19:00etan, Bediako korru jantzen taldearen eta umeen euskal jantzen erakustaldia; 20:00etan, almendra almibarreztatuak.
Abenduak 17, zapatua
12:00etan, "Izenaduba" Olentzeroren etxera. Bueltau 17:00ak inguruan. Komenidu da bazkaria eroatea.
Abenduak 18, domekea
11:00etatik 14:00etara, Bediako parrokiak antolatuta, alkartasun dendea Alto Trujilloko Fe y Alegria eskolearen alde, katekesiko umeak egindako eskulanak.
Abenduak 19, astelehena
16:30etik 19:30era, Gabonetako postaletako marrazkiak batu daitekez liburutegian.
Abenduak 21, eguaztena
17:00etatik 19:30era, Gabonetako tailerrak. Apaingarriak sortu, herriko leku publikoetan ipinteko. Ludotekan.
Abenduak 22, eguena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolearen kontzertua eleizan.
Abenduak 23, barikua
17:00etan, ludotekan egindako apaingarriak herrian ipini, Gabon kantak abestuz; 19:00etan txokolatea plazan.
Abenduak 24, zapatua
09:30ean, plazatik hasita auzorik auzo kantuan; 13:30ean, Olentzero umeakaz egongo da plazan. Gaztaina erreak.
Abenduak 26, astelehena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
10:00etatik 14:00etara, hilaren 30era arte, liburutegiko ikasgela zabalik egongo da ikasteko.
Abenduak 27, martitzena
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Gabonetako parkea frontoian.
Abenduak 28, eguaztena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
Abenduak 29, eguena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
17:00etan, Gabonetako pelikulea ludotekan.
Abenduak 30, barikua
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
Urtailak 2, astelehena
10:00etatik 14:00etara, hilaren 5era arte, liburutegiko ikasgela zabalik egongo da ikasteko.
Urtailak 3, martitzena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.


Dima
Abenduak 16, barikua
Gazte Barri Dantza Taldeak 20 urte "11 dantza, 11 dantzari 20 urte". 17:00etan, entsegu herrikoia frontoi txikian; 18:00etan, ekitaldia Gaztetxean; 18:30ean, jantzari guztien argazkia, izandakoak eta diranak; ostean meriendea. Astegoien osoan zehar argazki erakusketea egongo da Gaztetxean.
Abenduak 20, martitzena
17:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen entzunaldia eskolan.
Abenduak 23, barikua
17:00etan, Txumuluxueta pelota taldeko Gabonetako Txapelketako I. finalerdiak.
Abenduak 24, zapatua
17:30ean, eleizako arkupetan Olentzerori ondoetorria.
Abenduak 30, barikua
17:00etan, Txumuluxueta pelota taldeko Gabonetako Txapelketako II. finalerdiak.

Igorre
Abenduak 16, barikua
19:00etan, The Upper Room gospel taldearen kontzertua Lasarte Aretoan.
Abenduak 17, zapatua
17:00etan lehenengo saioa eta 19:00etan bigarrena, Ene Kantak ekimenaren Astonautak musika ikuskizuna umeentzat. Lasarte Aretoan.
22:00etan, zinea Un monstruo viene a verme Lasarte Aretoan.
Abenduak 18, domekea
18:00etan, Arantzarteren jantza saioa. Lasarte Aretoan.
Abenduak 20, martitzena
18:00etan, berbaldia "Errefuxiatuak, etorkizunera bidean" Ainhoa Larrakoetxea pediatrea eta Gotzone Amuriza erizainagaz. Lasarte Aretoan.
Abenduak 21, eguaztena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolako Gabonetako kontzertua. Lasarte Aretoan.
Abenduak 23, barikua
17:30ean, pelota partiduak. Eskolako umeak lehenengo eta profesionalak gero. Ander Elezkano eta Oier Etxebarria, Imanol Arrese eta Iñaki Larrinagaren kontra.
20:00etan, Luis Iruarrizaga eta San Antongo abesbatzen Gabonetako kontzertua. Lasarte Aretoan.
Abenduak 24, zapatua
12:00etan, Olentzero Mikeletik etorriko da.
Abenduak 26, astelehena
17:00etan, Jostailuen azokea, Zaztaparrak, Maratu Gazteak eta Eizu Kiñuren eskutik Lasarte parkean.
20:00etan, AMEk antolatuta, Malas Compañias Zirko Taldearen Txatarra antzezlana. Ondoren 3 otzararen zozketea. Lasarte Aretoan.
Abenduak 27, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Zaztaparrak-en tailerrak aterpean.
Abenduak 29, eguena
19:00etan, Irudibertsotan: bertso eta marrazki ikuskizuna Lasarte Aretoan. Igor Menika marrazkilari eta Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Julio Soto bertsotan.
Abenduak 30, barikua
20:00etan, El barbero de Sevilla operearen grabazinoaren proiek- zinoa Lasarte Aretoan.
Abenduak 31, zapatua
VII. San Silbestre lasterketea. 11:00etan, izen emotea; 11:30ean, hasikerea.
Urtailak 3, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Motxoganen tailerrak aterpean.

Lemoa
Abenduak 17, zapatua
Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, mendi urtekerea eta Turroi eguna.
19:00etan, parrilladea eta poteoa. Ondoren, The Riff Truckers eta Zazkel taldeen kontzertuak. Karabie Gaztetxean.
Abenduak 18, domekea
Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, goizeko urtekerea Arratiatik.
Abenduak 20, martitzena
19:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldia Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
Abenduak 22, eguena
10:00etan, ume eta gurasoentzako gaztaina eguna. Eskolan.
Abenduak 23, barikua
10:00etan Harriketarrak Gazte Asanbladaren eskutik, Karabie show Haur Hezkuntzakoentzako antzerkia eta Lehen Hezkuntzakoentzako jolasak eskolan.
10:30ean, Olentzero eta Mari Domingi eskolatik udaletxera; 12:00etan jolasak LHko umeentzat; 19:30ean Nafarroako Kanta Taldeak girotutako poteo musikatua Txoane tabernatik hasita.
19:00etan Evasores, morosos y millornarios vascos. Panama Connections Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena Gaztetxean.
Abenduak 24, zapatua
11:00etan, auzorik auzo Olentzero eta Mari Domingigaz batera Gabon kantak abestu. Elizondon saldea eta txokolatea. Kulturgunean Olentzero eta Mari Domingigaz egoteko aukerea, gozokiak... Udaletxetik abiatuta.
18:30ean, Olentzero Karabie Gaztetxean.
Abenduak 25, domekea
Ganzabal Mendi Taldeak mendi urtekerea. Anboto (1.331 m.).
Abenduak 28, eguaztena
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Gabonetako Haur Parkea. Txikigunea, tailerrak, puzgarriak, ohe elastikoak... Kiroldegian.
19:00etan, CEAR-en berbaldia "Refugiadas: La crisis de asilo en Europa". Karabie Gaztetxean.
Abenduak 29, barikua
19:00etan, Nabarro eta Laura antzezlana, umorea eta jantzea. Karabie Gaztetxean.
Abenduak 31, zapatua
12:30ean, Eneko Zamalloa memoriala. Lemoako VI. Gabonetako Lasterketea. Ondoren herri poteoa.
Futbol partidua Karabie Gaztetxean.
Urtailak 1, domekea
Arrastian, Korto Express Lehiaketearen hasikerea. Film laburrak egiteko kutxa batetik berba bi aterako dira eta horregaz film laburra egin behar da. Karabie Gaztetxean.
Urtailak 3, martitzena
20:00etan, Korto Express Lehiaketarako film laburren aurkezpena eta emonaldia.

Ubide
Abenduak 17, zapatua
Olentzerori gutuna eroan. 16:00etan, herriko plazatik urten mendira.
17:30ean, txokolate beroa Arroikoko aparkalekuan eta Gabonetako herri azoka frontoian. Oparia Olentzerori eskatu. Azokan postua ipini gura izan ezkero ipini hartu-emonetan "Ainhoatxo edo Ainaragaz". Elikagaien Bankuko postuan aportazinoa egiteko eskatzen dabe antolatzaileak.
18:00etan antzerkia Rol jokoa. Gaztetxean. Goizkorri Emakume Elkarteak antolatuta.

Zeanuri
Abenduak 18, domekea
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimots. Tipi-tapa Korrika. Frontoian.
Abenduak 23, barikua
19:00etan, Juan Manuel Etxebarriaren Gorbeia inguruko Etno-ipuin eta esaundak liburuaren aurkezpena eta Gontzal Mendibilen kantak Kultur Etxean.
Abenduak 24, zapatua
Goizean plazea apaindu. 17:30ean Olentzeroren etorrerea.
Abenduak 26, astelehena
19:00etan, Zura, Jon Maiaren emonaldia Kultur Etxean.
Abenduak 28, eguaztena
19:00etan, Maider Undaren berbaldia Kultur Etxean.
Abenduak 29, eguena
16:00etan, Arte Ederretako Museora urtekerea. Izena udaletxean emon.
19:30ean, Gerra Zibilari buruzko berbaldia. Kultur Etxean.
Abenduak 30, barikua
19:30ean, Benito Lertxundiren kontzertua frontoian.
Abenduak 31, domekea
Goizean, San Silbestre lasterketea.

Zeberio
Abenduak 16, barikua
19:15ean, umeentzako ekitaldia ermitan. Zirika Zirkus taldearen Tren geltokia ikuskizuna.
Abenduak 17, zapatua
18:00etan, Balleta Zubialdeko frontoian.
Abenduak 18, domekea
Austarri Mendi Taldeak antolatuta, 08:00retan Burbonara urtekerea Zubialdeko plazatik.
20:00etan zinea C.R.A.Z.Y. eskola zaharrean.
Abenduak 19, astelehena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolaren musika entzunaldia eskola zaharrean.
Abenduak 22, eguena
18:00etan, Taekwondo erakustaldia frontoian.
Abenduak 23, barikua
19:00etan, jazz-pintxo saioa udaletxeko 2. solairuan.
Abenduak 24, zapatua
17:30ean, Olentzeroren etorrerea. Ermitabarrin hasi eta plazan amaituko da. Txokolate jana.
Abenduak 26, astelehena
12:00etan, San Esteban ermitan mezea. Jarraian idi probak eta barauskarria. Etxazoko jaiak.
Abenduak 29, eguena
12:00etan, Santo Tomas zaharra ermitan mezea eta barauskarria.
Abenduak 30, barikua
18:00etan, Bola jaurtiketea Ermitabarriko bolalekuan; 20:30ean, taloak Ermitabarrin.
Abenduak 31, zapatua
10:00etan, mendi urtekerea Tontorrandira. Zubialdeko plazatik.


0
Arratia
2016/12/13
Misinolarien aldeko 10. tonbola solidarioa Arratian

Mila sari baino gehiago bananduko ditu misinolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren. Tonboleak hamar urte beteteko ditu aurten. Eguenetik domekara, abenduaren 15, 16, 17 eta 18an, goizez 10:00etatik 13:30era eta arrastiz, 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Jasotako dirua misinolari igorreztar birengana bideratuko da. Maribel Egiluz, Congon dabilana, eta Juanita Agirre, Perun bizi dana dira dirua hartuko daben misinolariak.
Euro baten txartela erosita mila sari horreetako bat eskuratu daiteke. Sariak eurak era bitara lortzean dira. Urte guztian zehar, hamaika andra batzean dira martitzenero esku lanak egin eta tonbolan opari moduan ipinteko: erropak, amantalak, neskatil jantziak eta beste gauza asko. Beste opari sorta handi bat barriz, Igorreko dendari, enpresa eta familiak emoten dabez doban; Beñat Etxebarria futbolistearen kamisetea berak izenpetuta, edota markako kosmetiko garestiak tartean.
Aurten milatik gora sari dagoz. Eta sari bako boletoa ez da bota behar, otzara baten zozketan sartuko da-eta. Tonbolea itxi ondoren, azken egunean, abenduaren 18an, zozketatuko da.
Tonbolea aurten igazko leku berean dago, liburudenda izandakoan, zubi ondoan, Dimako autobus geraleku pare-parean.

0
Arratia
2016/12/12
Jostailu barriak bananduko dauz Gurutze Gorriak 50 ume ingururen artean

Arratiako Gurutze Gorriak (AGG) jostailu barriak, ez belikoak eta ez sexistak jasoteko kanpainea abiatu dau. Arratian, egoera ekonomiko larrian dagozan 50 familia inguruk erabiliko dabe kanpainan batutakoa, Gabonetan euren umeai jostailu barriren bat oparituteko.
Jostailu barriak bakarrik jasoten dabez. "Ume guztiak daukie eskubidea plastikoa zabaltzeko, kutxa barriaren usaina somatzeko eta jostailu barriaren distiraz gozatuteko. Gurutze Gorriak berrerabilpenerako eta birziklatzeko beste kanpaina batzuk daukaz, baina kanpaina hau umeak jostailuak estrenau dagiazan da" dino Idoia Zuloaga Gurutze Gorriako Gizarte Teknikariak. Hori dala eta, umearen edaderako jostailu aproposak hartuko dabez gurasoak Gabon bezperetan, umeai etxeko intimidadean emoteko.
Jostailuak eroateko puntua Igorreko Gurutze Gorrian dago eta hilaren 21era arte eroan ahal dira. Athletic-ek eta Bilbao Basket-ek bat egiten dabe kanpaina honegaz, eta, jostailuak emoten dabenen artean Beñat Etxebarriaren kamisetea zozketatuko da besteak beste.
Kanpainearen erabiltzaile kopurua hasi egin dala aurten dinoe Arratiako Gurutze Gorriakoak.

Jentearen erantzuna
Kanpainea hotz hasi zan. Abenduaren 2an Arratiakoak Toys R Us-en egon ziran eta jostailu gitxi batu ebela dino Zuloagak. Ha-ta guzti be, jentearen erantzuna dala eta, baikor agertu da Itziar Esparta. "Igorren goiz baten, Toys R Us-en baino jostailu gehiago jaso doguz. Kuadrila bat etorri da zazpi jostailu ekarten eta neska batek beste hiru edo lau opari ekarri dauz" dino. Igaz Arratian batutakoagaz ez ziran eskualdeko premina guztiak bete eta Bizkaiko Gurutze Gorriak bialdu ebazan jostailuak Arratiako beharrizanak beteteko.

Arratian egindako lanari errekonozimentua
Zemendiaren 26an, Donostiako Kursaalean, Arratiako Gurutze Gorriak Euskal Herri mailan proiekzinorik handienari saria eskuratu eban. Errekonozimentua Juan Mari Aizarna AGGko presidenteak jaso eban.
Gurutze Gorriak Arratian daukan presentzia aspaldikoa da. Berrogei urte inguru dira AGGk ekitaldietan parte hartzean dauala, anbulantziakaz lagunduten eta abar. Baina 3 urte baino ez dira, gizartean esku-hartzen beharrean hasi zirala. Dana dala, hiru urteotan bide luzea egin dabe. Holan, etorkinen taldean 15 andra dagoz, eskolako lanak egiteko taldean 25 ume eta 50 familia baino gehiagok erabilten dabe Elikagaien Bankua. Arratian Gurutze Gorriak hartu dau Elikagaien Bankuaren ardurea.
"Gurutze Gorriagaz jenteak bere herriko jenteari lagunduten deutso. Herritik hartu eta herrira bueltetan dau laguntzea AGGk. Bide sano laburra eginda".

0
Artea
2016/12/4
Arteako udaletxeak abenduaren 6ean ateak zabalik eukiko ditu

Arteako udaletxea zabalik egongo da abenduaren 6an. "Konstituzinoak Euskal Herriaren izakerea eta existentzia bera ukatuten eta zapalduten dauanez, arrotza irudituten jakie arteaztarrai jai egun hau ospatutea". Holan adierazo dau Igor Etxaniz Arteako alkateak egun horretan udaletxea zabalik izateko ebatzia. Hori dala eta, udaleko langile batzuk, zinegotziren batek eta alkateak berak lan egun normaltzat hartuko dabe eguna.
Gainera, "jai egunaren izakera arrotza salatzeko", eguerdiko 12:00etan sarreran, Areatzatik Artearako noranzkoan, mural bat egiteko asmoa daukie, eta bertan parte hartzera konbidatuten dabez Arteako herriko eta inguruetako bizilagunak.

0
Arratia
2016/11/30
Errefujiaduen aldeko azokarako gauzen bilketea

Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoak, abenduaren 18an egingo dan bigarren eskuko azokea antolatuteko gauzak batzean dabiz. Zemendian Areatzan, Diman eta Artean batu ebezan hainbat gauza, baina abenduan be bilketeagaz jarraituko dabe herri batzuetan. Azokan lortutako dirua errefujiaduakaz behar egiten dauan alkarteren bateri emoteko izango da.
Azokan saltzeako erabilten ez diran gauza erabilgarriak hurrengo leku eta orduetan jasoko dira. Artean abenduaren 1ean, 2an eta 3an Kultur Etxeko goiko solairuan. Hilaren 1ean, eguena, 17:00etatik 18:00etara egingo dabe bilketea; hilaren 2an, 19:00etatik 20:30era eta 3an, 12:00etatik 13:00etara.
Lemoan hilaren 9an 17:00etatik 21:00etara eta 10ean 11:00etatik 13:00etara Gaztetxean batuko dabez gauzak.
Diman abenduaren 12an batuko ditue informazino bulegoan, 16:30etik 18:30era eta Igorren be egun berean 18:00etatik 20:00etara, Kiñu Gaztetxean.
Zeanurin ostera, abenduaren 16an, 17:00etatik 20:00etara egongo dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoak Kultur Etxeko aterpean azokarako gauzak batzean. Erropa asko daukiela eta hemetik aurrera gehiago ez dabela jasoko jakin arazo dabe OEEtik.

0
Zeanuri
2016/11/30
Benito Lertxundiren kontzerturako eta pailazoen ikuskizunerako sarrerak salgai

Benito Lertxundik kontzertua eskeiniko dau abenduaren 30ean Zeanuriko frontoian. Sarrerak salgai dagoz hilaren 22ra arte. Areatzan, The Quiet Corner-en; Artean, Herriko Bentan; Igorren, Gau Lora tabernan; Dimako udaletxean; Ubideko Herriko Tabernan; Lemoako udaletxean eta Zeanurin, Txoko Sagarnan, Jubiladuen tabernan, frontoiko tabernan eta Batzokian erosi daitekez. Zeanuriko udaletxean be erosi daitekez hilaren 28ra arte, 08:30etik 14:30eko ordutegian.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Abenduaren 18an, barriz, Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoak egongo dira frontoian. Sarrerak salgai egongo dira Zeanuriko udaletxean 17:00etatik 18:30era, abenduaren 1ean Zeanurikoentzat eta hurrengo egunean, abenduak 2, danantzat.

0
Zeberio
2016/11/23
Bertako Produktuen Azokeak hamazortzi urte beteko ditu

Zemendiaren 27rako, Zeberioko Udalak, Bertako Produktuen XVIII. Azokea antolatu dau. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, plaza inguru eta aterpean, gaztaia, ogia, eztia, txorizoak, fruta, egurrezko altzariak, bisuteria eta beste produktu asko egongo dira salgai.
Horrezaz gainera, animalien erakusketak eta pintxoak egiteko tailerrak egongo dira.
Zeberio eta Gorbeialdeko ekoizleak izango dira batez be, euren produktuak eskeiniko dituenak, 30 erakusmahai ingurutan.
Gorbeialderen eskutik pintxoak egiteko tailer bi egongo dira, bata 11:00etan eta bestea 13:00etan, eta bertako produktuak dastatzeko aukerea be egongo da. Abere erakusketan, ardi, oilo eta behi ederrenak egongo dira eta trikitixearen soinuak ipiniko dau animazinoa.

0
Arratia
2016/11/15
Transgeniko eta glifosato bako Arratia egiteko kanpainea

Igitiek, Arratiako Baserritar Agroekologikoen Alkarteak eta Arratia Bizirik-ek, eskualdea transgeniko eta glifosato bako gunea izatea gura dabe. Honeen arriskuez jentea sensibilizetako, bideo emonaldia eta berbaldia antolatu dabe, eta zemendiaren 25ean, udaletxeetan Arratia transgeniko eta glifosato bako gunea izentatzeko mozinoak aurkeztuko dabez.
Glifosatoa herbizidetan dago. Igaz, Osaunaren Mundu Erakundeko (OME) minbiziaren ikerketan diharduan nazinoarteko agentziak, glifosatoa "ziurrenik gizakiarentzako kartzinogenotzat" jo eban. Eta Europako araudiaren arabera, ezaugarri horreek daukazan substantzia aktibo bat erabiltea ez da baimenduta egon behar, ez badago frogatuta erabilteak egiten dauan kaltea txikia dala. Europar Batasunean, substantzia kimikoen klasifikazinoaz arduratzen dan agentziak glifosatoak osasunean daukan eragina aztertzen hasteko asmoa daukala dinoe Igitiekoak, baina prozesu hori 2017ko amaierara arte ez dala amaituko.
Transgenikoak, baserritarrai eta elikadura eredu jasangarriari suposatzen deutseen mehatxua ezagunagoa da. Gainera, lurrak eta urak kutsatzen dira eta biodibersidadea asko gitxitzen da. Horregaitik, Igitiek emondako datuen arabera, Europako herritarren % 61 transgenikoen kontra dago.

Bideo emonaldia eta berbaldia
Transgeniko eta glifosatoak eragiten dabezan kalteen barri jakiteko, El mundo según Monsanto dokumentala ikusteko aukerea egongo da zemendiaren 17an, Igorreko Axular Herriko Tabernan. Hilaren 24an, EHNE Bizkaiako Esti Redondok transgenikoen inguruko berbaldia emongo dau Arteako Herriko Bentan.
Horrezaz gainera, zemendian, herrietan mozinoak aurkeztuko dabez, Arratia "transgenikorik gabeko gunea" eta "glifosatorik gabeko gunea" izentatzeko eskatuz.

0
Areatza
2016/11/15
Errefujiaduai lagunduteko azoka solidarioa

Areatzako Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) taldekoak, Gabonetan bigarren eskuko azokea antolatu gura dabe, errefujiaduentzako dirua batzeako. Hori dala eta, zemendiko atzen astegoien bietan, azokan salgai ipinteko gauzak batuko ditue Gortazar Jauregian.
Asmoa da herritarrak etxean daukiezan baina erabilten ez dabezan gauza erabilgarriak, Udalak OEEri itxitako lokalera eroatea. OEEkoak horreek gauzok sailkatuko dabez, abenduaren 18an azokea egiteko.

Bilketa ordutegia
Zemendiaren 18, 19, 20, 25, 26 eta 27an eroan daitekez azokarako gauzak Gortazar Jauregiko lokalera, barikuetan 17:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00etatik 13:00etara.

0
Arratia
2016/11/14
Andrakanako indarkeriaren kontrako ekintza ugari Arratian

"Kokoteraino gaude, ez hemen ez inon" lemapean batu dabez Arratian, Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren inguruko ekitaldiak, Arratiako andra taldeak, talde feministak, Mankomunidadeak eta Udalak.


Aurten, konzentrazino eta Martxa Morearen ordez, manifestazinoa egingo dabe zemendiaren 25ean Igorren.
Manifestazinoa arrastiko 19:00etan izango da, eta oso "bisuala" izatea gura dabe antolatzaileak. "Atzenengo urteotan, jente gitxiagok hartu dau parte Martxa Morean, eta konzentrazinoa eta martxea manifestazino baten batzea proposatu zan. Asmoa, Igorretik ibilbide bat egitea da, oso bisuala, jenteak ikusi dagian zer aldarrikatzen dan" azaldu deutso BEGITUri Xabier Pastor Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Berdintasun Teknikariak.
Sensibilizazino ekintzak ia hile osoa hartuko dabe eta herri guztietan izango dira. Indarkeria prebeniduteko helburua daukan gazteai zuzendutako Beldur Barik programako ekintza bi izan dira lehenengoak. Holan, neskentzako autodefensa tailerra eta Lip Dub tailerraren lehenengo saioa egin dabez aurreko hamabostaldian. Zemendiaren 18an izango da Lip Dub tailerraren bigarren saioa Diman. Izan be Diman grabauko dabe hilaren 25ean Lip Dub-a, eta bigarren saioa grabaketea egingo dan lekuan egingo dabe ensaio moduan.
Edade guztietakoai zuzendutako tailerrak be egongo dira gure eskualdean. Esate baterako, zemendiaren 21ean, Lemoako Udalak antolatuta, Miriam Herbonen eskutik, "25N construyamos relaciones de buen amor", ordu biko tailerra egongo da Lemoako Jubiladuen etxeko goiko aretoan 18:30ean. Hilaren 23an, matxismo isilen inguruko tailerra eskeiniko dau Noka taldeak Igorreko Kiñu Gaztetxean 19:00etan. Bertan parte hartzean dabenak eguneroko jarkera matxistak identifikau eta aurre egiten ikasiko dabe. Azkenik, abenduaren 2an, "Cuidar cuidándonos" tailerra emongo dau zaintza eta feminismoan aditua dan Conchi Lopezek Arteako kulturgunean 18:00etan.
Ipuin kontalaria egongo da hilaren 18an Arantzazuko Kulturgunean, Emakumeak = kontatzen. Umeai zuzendutako bardintasuna sustatzen daben ipuinak kontauko ditu Apika taldeak 18:00etan.
Areatzan, zemendiaren 27an, 11:00etatik 15:00etara Gogoratzen nauzuenetan liburuaren irakurketa publikoa egingo dabe udaletxeko plazan. Indarkeria matxistearen kontrako ipuin bilduma honetan, Areatzako Maite Artaberen "Oi Zorion!" ipuina dago.
Zeanurin eta Arantzazun bideoforumak antolatu ditue. Zemendiaren 29an eta abenduaren 2an izango dira hurrengoz hurrengo. Zeanurin, Mama duérmete que yo vigilo dokumentala ikusteko aukerea egongo da 17:30ean. Umeak askotan andrakanako indarkeriaren biktimak be izaten dira eta gai hori landuten dau dokumentalak. Arantzazun La vida empieza hoy eskeiniko dabe 17:30ean Kulturgunean abenduaren 2an.
Antzerkia be indarkeria matxistea prebeniduteko egokitzat jo dabe Lemoan eta Bedian. Hori dala eta, zemendiaren 24an, lau urtetik gorako umeentzako antzerkia egongo da Lemoako ludotekan arrastiko seiretan. Zemendiaren 27an, barriz, nagusientzakoa Bediako plazan. Bi ero diskotekan antzeztuko dau tdiferencia taldeak eguerdiko 12:30ean.
Zeberion, berbaldia antolatu dabe hilaren 18rako; Ermita Zaharrean 18:00etan izango da. Ondoren, 20:00ak aldera, Beldur Barik Lehiaketan aurreko edizinoetan aurkeztutako 27 minutuko bideo aukeraketa bat eta Zubialde eskolan egindako bideoa ikusi ahal izango dira. Hilaren 26an, Urdulizen egingo dan Beldur Barik topaketara joateko autobusa be ipiniko dau Zeberioko Bardintasun zerbitzuak. Izena hilaren 10 eta 22 artean emon behar da.

Zemendiak 25
Eguneko ekitaldirik garrantzitsuena, Igorren egingo dan manifestazino bateratua izango da duda barik. Bertan, Arratia eta Zeberioko herritarrak batuko dira, "Kokoteraino gaude, ez hemen ez inon" lemapean, andrakanako indarkeria ez dala onargarria eta indarkeria sexisteagaz amaituteko gogo sendoa erakusteko. Ez da aukera bakarra izango. Arantzazun berbarako, alkarretaratzea egingo dabe eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean.
Diman Beldur Barik Arratia Lehiaketako sari banaketea egongo da. Horren aurretik, 12 eta 26 urte bitarteko gazteak, Lip Dub-a grabauko dabe 17:00etatik 17:30era, eta ondoren, Arratia mailako Beldur Barik Lehiaketara aurkeztutako ikusentzunezko onenak saria jasoko dabe horretarako antolatutako ekitaldian.
Goizean, Igorren eskolako umeai zuzenduta, Peter Punk umorezko ikuskizuna eskeiniko da Lasarte Aretoan.

0
Areatza
2016/11/13
2017ko aurrekontuak egiteko batzarrak hilaren 17an hasiko dira

2017ko aurrekontuetarako herritarren parte hartzea bermatuteko hiru modu egongo dira Areatzan. Holan, batzarretan, areatzapartehartzea@gmail.com helbidera idatzita edo Udalak herrian ipiniko dituan buzoiak erabiliz abenduaren 4ra arte, egin leikiez billaroztarrak aurrekontuetarako ekarpenak. Buzoietan sartzeako fitxak aterako ditu Udalak. Batzarrak arrastiko 19:00etan izango dira.
Lehenengo batzarra zemendiaren 17an izango da. Bertan, azpiegiturea, tokiko garapena eta herrigintzea landuko dabe. "Hau da, zelango herria gura dogun, zelango obrak egin gura doguzan, ea akzesibilidadeari lotuak dagozan, espaloiak, karkaba pilo bat daukaguz Areatzan eta ea zer egin gura dogun horreekaz, eskolako eraikuntzagaz amaitzen dogun ala ez..." azaldu deutso BEGITUri Asier Garcia Areatzako alkateak. Turismo Plana, komertzioak bultzatzeko beste plan bat eta Udalak daukazan eraikin eta esparru publiko guztien banaketa egokia zelan egin, hau da, azpiegituren politikea be landuko dira batzar horretan.
Hurrengo batzarra hilaren 23an, kirola, kultura eta aisialdiaren gainekoa izango da. Han, billaroztarrak, zelango kultur programazinoa, jaiak, zelango gaztelekua eta zelango ludotekea gura daben eztabaidatuko dabe, besteak beste.
Batzarretan zein beste moduak erabilita jasotako idea guztien barri eukiteko Batzar Orokorra egingo dabe abenduaren 1ean, eta 13an Udalak, 2017ko aurrekontuetako zirriborroa aurkeztuko dau. Aldaketak egiteko egun batzuen ostean, abenduaren 22an, aurrekontuak Udalbatzan aurkeztu eta onartuko dirala espero dau alkateak.

Eskola-umeak be parte hartzean
Aurten, Udalak aurrekontuen gaineko proiektu bat ipini dau martxan eskoleagaz batera. Diru partida bategaz zer egingo leukien azalduteko LH1etik gorako umeak udaletxera joango dira, euren eretxia emoten. Batzarretan erabilten dan dinamika bardina erabiliko dabe umeakaz "ikusiko da zeintzuk diran euren beharrizanak, eta azalduko jakie zer egin dan horreek beteteko. Gero, azalduko jakie euren ideetatik zeintzuk hartu diran eta zeintzuk itxi diran hurrengo urterako" dino alkateak.
Diru partida bat zertan gastau eta nori emon be ebatziko dabe herritarrak. Horretarako sistema bat ipiniko dau Udalak korreoaren bitartez. Etekin asmorik gabeko kooperazino ekimenentzat hiru mila euroko partida bat dago eta diru hori zein fundazinori emon herritarrak ebatziko dabe botazino baten bidez. Errefujiadu, ume edo andren indarkeriaren kontra behar egiten dauan fundazinoren batentzat izango da dirua. Lehenengo aukerea urten ezkero Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak aukeratuko dau fundazino edo erakundea. Herritarrak bigarrena aukeratuten badabe, hau da, umeakaz lan egiten dauan fundazino bateri ebazten bada, guraso alkarteak eta eskolak alkarlanean ebatziko dabe zeineri emon. Dirua genero indarkeriaren kontra behar egiten dauan fundazino bateri emon gura badeutsie, Areatzako Emakumeen Foroak ebatziko dau zeinentzat izango dan.

Diru gitxiago Udalkutxatik
Udalkutxatik igaz baino diru gitxiago sartuko dala eta diru bat be itzuli egin beharko dala aurreikusten dau Asier Garciak.
Alkatearen arabera, igazko aurrekontuetan onartutakoaren % 90tik gora eginda dago. Urtea amaitu baino lehenago falta dana amaitzen saiatuko dira, eta udal antolaketearen gaineko plan bat egiten hasiko dira.

0
Dima
2016/11/13
Beste lau auzo batzar 2017ko aurrekontuetarako ekarpenak egiteko

Batzarrak auzokoakaz, gizarte eragile eta alkarteakaz egingo dabez udal ordezkariak eta herriko taberna, ludoteka eta beste leku batzuetan buzoiak ipiniko dabez Diman 2017ko aurrekontuetarako herritarrak ekarpenak egin dagiezan. Batzarrotan udal ordezkariak udal jarduerearen barri eta diru kontuen azalpenak be emongo dabez.
Zemendiaren lehenengo hamabostaldian, udalekoak Artaun, Bikarregi, Lamindao, Indusi eta Ziarrustan izan ziran inguruko herritarren eretxiak eta ekarpenak jasoten. Beste lau batzar dagoz deituta auzoetan.
Zemendiaren 18an Olazabalgo ermitan, Munetxa, Artzubigane eta Olazabalgo aukoakaz batuko dira arrastiko 18:00etan. Hurrengo egunean, goizeko 10:30ean, Obako txokoan izango da batzarra eta batzar honetara Atutxa, Emaldi, Barrandi eta Obakoak dagoz deituta. Egun horretan bertan, zemendiak 19, eguerdiko 12:00etan, Ugaranan, udaletxean, Zubimakurre, Landaburu, Elexondo, Ugarana, Telleri, Errementeriondo, Bengoetxe eta Ibarrako biztanleak egin daikiez euren ekarpenak.
Hamabostaldi honetako hirugarren auzo batzarra, hilaren 20an goizeko 10:30ean izango da San Balentin ermitan. San Balentin, Santiago, Jandonekobe, Artabe, Elexatzu, Olakoetxe, Leitoki, Errotazar, Elexpe, Bargaun eta Egiraunekoentzat da deialdia. Azken auzo batzarra, hilaren 26an, 10:30ean Bargondiako ermitan izango da. Bertan, Azmendi, Mugaratz, Bargondia eta Baltzolakoak batuko dira.

Diru gitxiago
Bizkaiko Foru Aldunditik zergen bilketatik datorren dirua % 3,3 jeitsi da eta ondorioz, aurrekontua % 2,5 jeitsiko dala azaldu deutso BEGITUri Nekane Intxaurtza Dimako alkateak. Bere esanetan, jaitsitakoa gastu korrontetik aurreztuko da eta diru laguntzetan eta inbersinoetan ez dau eraginik izango.

0
Bedia
2016/11/7
San Martin jaiak Ereño auzunean

Zemendiaren 12an San Martin ospatuko dabe Bediako Ereño auzunean. Jai egitarauko ekitaldi nagusiak, San Martin mendi martxea, Bola jokoa eta babajana frontoian izango dira. Bediako gazte trikitilariak girotuko dabe ermita ingurua.
Urtero lez, martxea Martin Atutxaren oroimenez izango da. Partaideak Bediako plazatik urtengo dira 09:00etan eta ibilbide bi izango ditue aukeran. Bata 9 km.koa eta bestea 15 km.koa. Partaideak opari bana izango dabe eta zozketan parte hartzeako zenbakia. Martxea amaitutakoan jai giroa San Martin ermitearen inguruan izango da. Han txitxi-burruntzia, trikitilariak eta Bola jokoa egongo dira. Ondoren, babajana lagun giroan.

Zemendiak 12, zapatua
09:00etan, ibilaldia Martin Atutxaren omenez. Plazatik urtenda.
10:30ean, txitxi-burruntzia trikitilariak girotuta.
12:00etan, mezea San Martin ermitan.
12:45ean, Bola jokoa eta zozketea.
14:30ean, baba-jana frontoian.

0
Arratia
2016/10/31
Lanbideren bulego zerbitzu mobikorra Arratian

Urri bigarrenean, Lanbidek barriro ipini eban martxan puntu mobikorra, herrietan bulegoko zerbitzua emoteko. Arratiako herrietan be egongo da. Izan be, Arratiatik hiru ibilbide ditu zerbitzuak. Holan, 5. Ibilbidea Otxandio-Ubide-Zeanurik osotuten dabe; 7.a, Igorrek, Lemoak eta Bediak eta 8.a Areatzak, Arteak, Arantzazuk eta Dimak.

Zemendiko egutegia
Zemendiaren 4an eta 18an, Lanbideren puntu mobikorra Ubiden egongo da 11:15etik 13:15era eta Zeanurin 15:00etatik, 17:00etara.
Hilaren 8an eta 22an, Igorren 09:00etatik 12:00etara; Lemoan 12:15etik 13:45era eta 14:30etik 15:15era eta Bedian 15:30etik 18:30era.
Zemendiaren 9an eta 23an, puntu mobikorra Areatzan egongo da 09:00etatik 11:00etara; Artean 11:15etik 13:15era, Arantzazun 14:00etatik 16:00etara eta Diman, 16:30etik 18:30era.
Abenduan, puntu mobikorrak 5. ibilbidea hilaren 2an, 16an eta 30ean egingo dau. 7. ibilbidea, abenduaren 20an eta 8. Ibilbidea, 8an eta 21ean.

0
Arratia
2016/10/31
Autodefensa eta Lip Dub tailerrak

Beldur Barik, indarkeria sexistea prebeniduteko gazteai zuzendutako programearen barruan, Berdinbidean Bizkaiak sortutako neskentzako Autodefensa tailerra egongo da Areatzan, zemendiaren 5ean, eta zemendiaren 11n eta 18an, Lip Dub tailerra Lemoan. Tailerrotan 12 eta 26 urte bitarteko gazteak hartu daikie parte.
Autodefensa tailerra Areatzako udaletxean izango da zapatuz, hilak 5, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeako izena hilaren 4a baino lehenago emon behar da Arratiako Udalen Mankomunidadean, berdintasuna2.arratia@bizkaia.org helbidera idatzita edo 94 631 17 17 telefonora deituta.

Lip Dub
Lip Dub tailerrean, 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilak hartu daikie parte. Lemoan izango da, Jubiladuen Etxeko gaineko batzar aretoan, 18:00etatik 20:00etara, hilaren 11n eta 18an. Lip Dub-a Diman grabauko da zemendiaren 25ean. Tailerrean parte hartzeako izena Gazte Lekuetan edo Arratiako Udalen Mankomunidadean emon behar da.

0
Artea
2016/10/31
Aurrekontuetako batzarrak egiten hasi dira

Igazko metodologia bera erabiliko dabe Artean aurrekontuak egiteko. Igazko moduan hiru batzar egongo dira, urri bigarrenaren 27an, zemendiaren 3an eta zemendiaren 10ean, eta laugarren bat, Arteaztarren Biltzarra, zemendiaren 24an.
Batzar honeetan, 2016 urteko errepasoa egingo da. Udalak zer bete dan eta zer ez dan bete azalduko dau. Igor Etxaniz Arteako alkatearen arabera, "% 90 eginda dago eta urtea amaitu baino lehenago egingo da falta dana". Ondoren, 2017. urterako diru sarreren, ohiko gastuen eta inbersinoen estimazinoa azalduko dabez, eta herritarren proposamen eta eretxiak jasoko ditue, ahal izan ezkero aurrekontuetan sartzeako. Ekarpen horreekaz, Udal Batzordeak aurrekontuen proposamena egingo dau hilaren 17an. Arteaztarren Biltzarra, hau da, herri asanblada orokorra, zemendiaren 24an izango da. Biltzarrean auzo batzarretako aktak emongo dira jakitera eta Udalak 2017rako aurrekontuen proposamena azalduko dau. Barriro udal batzordetik pasauko dira abenduaren 1ean, eta abenduaren 13an Udalbatzan bozkatuko dira.

0
Dima
2016/10/31
Diman izandako eta diran zinegotziak babesa emon deutsie herri galdeketeari

Demokrazia garaiko 40 zinegotzi eta alkate inguruk agerraldia egin eben Diman urri bigarrenaren 23an, Gure Esku Dagok zemendiaren 27rako deitu dauan herri galdeketeari babesa emoteko.
Ekitaldian Diman 1979tik hona izan diran zinegotzi eta alkate guztiak izentau ebezan eta zinegotzi eta alkateok, izena entzun ahala oholtzara hurreratu ziran. Ondoren Lore Bilbao ziengotziak, 1936 urtean Udalak egindako aldarrikapena ekarri eban gogora, orduko akta euskeratuta irakurriz.
Gero Nekane Intxaurtza alkateak Dimako zinegotzi eta alkateen adierazpena irakurri eban. "Gaur, hemen batuta, Frankoren diktaduraren ostean, Dimako herriaren zerbitzura egon garan eta gagozan alkate eta zinegotziok Euskal Herriarentzat Erabakitzeko Eskubidea aldarrikatzen dogu; horrela, geuk be, gure aurretik kolore, edade, pentsakera eta izakera desbardinetako dimoztarrak egindako bideari jarraipena emonaz. Egiten dogun aldarrikapena hiru errazoitan oinarritzen dogu: euskaldunok nazino bat osatzen dogu, Euskal Herriak historian zehar izan dituan eskubideak berreskuratzea gura doguz eta Euskal Herriaren burujabetasuna gura dogu. Eta azkenik, demokrazian sinesten dogulako, aurten zemendiaren 27an Diman egingo dan herri galdeketa bultzatzen dogula adierazten dogu".
Ibon Izaren bertsoak, abesbatza, eta aurreskua trikiagaz be ez ziran faltau.

Juan Jose Ibarretxe zemendiaren 4an
Dimako Alkarregaz Gure Esku Dagok beste ekitaldi bat antolatu dau zemendiaren 4rako. Bertan, Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak, Jaume Lopez, Pompeu Fabra Unibersidadeko Zientzia Politika irakasleak eta Iñaki Antiguedad EHU Unibersidadeko irakasle eta legebiltzarkide eta diputadu ohiak Erabakitze Eskubidearen gainean egingo dabe berba. Ekitaldia frontoi handian izango da arrastiko 19:00etan.
Berbaldiaren ostean, kantaldia, errezitaldia eta erromeria egongo dira, Oihana Bartra, Igor Elortza, Gotzon Barandiaran, Rafa Rueda eta Gontzal Mendibilen partaidetzeagaz.

Botoa emotea dala-eta, zehaztapen batzuk
Zemendiaren 27an, dimoztarrak itaun honeri erantzungo deutsie: "Euskal Estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?" Erantzuteko hiru aukera dagoz: bai, ez edo zuriz itxi.
Hautetsontzia eleizarako bidean dagoan Alkarregaz GEDko lokalean egongo da. 16 urtetik gorakoak emon ahal dabe botoa eta karneta eroan behar da. Diman erroldatuta dagozanak bakarrik emon ahal dabe botoa eta karnetean ez bada agertzen, errolda agiria eroan behar da.
Botoa aldez aurretik emoteko aukerea be badago, zemendiaren 17an eta 24an, GEDko lokalean.
Antolatzaileen helburua, dimoztarren % 70ek botoa emotea da.

0
Arratia
2016/10/31
Otzara bi aukeran Errigorako Gabonetako kanpainan

Urtero lez, Arratiako hainbat herritan be Errigorako otzarak eskatzeko aukerea egongo da. "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" lemapean, Nafarroako ekoizleen produktuak saldu eta euskalgintzeari lagunduten deutso Errigorak diru horren % 25agaz.
Zemendiaren 8ra arte eskatu daitekez otzarok.

Otzara baltza edo zuria
Aurten lehenengoz, produktu desbardinez osotutako otzara biren artean aukeratu daiteke. 50 euroko prezioa dauka otzara bakotxak.
Otzara zurian, txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibadea, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardao ekologikoa dago.
Baltzean, barriz, oliba olio birjina, mahats zukua, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mamia, zainzuri estra lodiak, orburu bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardao ekologikoa.

Non jaso
Eskaerak errigora.eus webgunean edo banatzeko lekuetan dagozan papelezko fitxak betez egin behar dira. Arratian banatze lekuak honeek dira: Areatzan, The Quiet Corner; Artean, Herriko Benta; Igorren, Jubiladuen txokoa eta AEK; Zeanurin, Txoko Sagarna; Diman, eskolea. Arantzazun, Bedian eta Lemoan be otzarak jasoteko aukerea egongo da.

0
Igorre
2016/10/15
Atez ate inkestea egingo dau Udalak, igorreztarren eretxia jasoteko

Auzo batzarrak manteniduko diran arren, Igorreko Udalak, herritarren eretxia jakiteko zerga, tasa eta prezio publikoai buruzko inkesta bat prestatu dau. Jasotako informazinoa baliogarria izango da 2017ko aurrekontuak egiteko.
Inkestea egiteko modalidade bi egongo dira. Alde batetik, modu aleatorioan aukeratutako 255-355 etxeetara joango dira inkestatzaileak; hau da, atez ate. Bestetik, udalak horretarako ipinitako jaimetan be bete ahal izango da inkestea. Izan be, igaz lehenengoz egin eben moduan aurten be jaimak ipiniko dabez eta kalean egongo dira udal ordezkariak: eskola ondoan, anbulategi ondoan, kiroldegian, 105ean eta erdigunean. Inkestak beteteaz gainera, udal kudeaketearen gaineko informazinoa be jaso ahal izango dabe igorreztarrak gune horreetan.
Inkestan Udalak emoten dituan zerbitzuen asebetetze maila galdetuko da. "Eta jenteak zelan ikusten dauan korporazinoaren lana. Gero, emoten diran zerbitzu batzuetako prezioa zenbateraino dan egokia galdetuko dogu. Adibidez, udalak finantziau egiten dauz kurso gehienak. Laguntza hori zenbatekoa izan behar dan galdetuko da" azaldu deutso BEGITUri Beinat Anzola Igorreko alkateak.
Inkestan agertuko diran beste gai batzuk, legez kanpoko eraikinak, aparkalekuak eta tabernen funtzionamentua dira.

Auzo batzarrak
2017ko aurrekontuetarako jentearen eretxia eta proposamenak jasoteko, auzuneetatik be pasauko dira udal ordezkariak, urri bigarrenaren 18, 19, 20, 25 eta 26an.
Urri bigarrenaren 18an, Urkuzu eta Garakoiko auzotarrak Udal ordezkariakaz Urkuzuko txokoan, 19:30ean batzeako aukerea daukie. Hurrengo egunean, San Juanekoak, San Juaneko Txokoan 18:00etan eta San Kristobalekoak, San Kristobaleko Txokoan 19:30ean.
Hilaren 20an, gazteak egin ahal izango dabez euren ekarpenak Gaztetxean 18:00etan, baita Garbe eta Mikele auzokoak, leku berean, 19:30ean.
Hurrengo asteko martitzenean, hilak 25, Gezala eta Basauntzeko biztanleen txandea izango da. Honeek udaletxean daukie zitea arrastiko 19:30ean.
Urri bigarrenaren 26an, Jubiladuakaz batuko dira udalekoak, 18:00etan, Jubiladuen Txokoan eta 19:30ean Kultur Etxean, kultura eta kirol alkartetakoakaz.

0
Lemoa
2016/10/15
2017ko udal aurrekontuetarako proposamenak egiteko egutegia

Udal ordezkariak Lemoako auzuneetatik pasauko dira urri bigarrenaren 18, 20, 25 eta 27an, bertan bizi dan jentearen proposamenak eta eretxiak jasoteko. Holan, herritarrak 2017ko udal aurrekontuetarako euren ekarpenak egin leikiez.
Hilaren 18an, udaletxekoak Txiriboketako buzoian egongo dira 17:30ean, Txiriboketa, Azurreka, Arraño eta Txitxotegiko jentearen eretxia eta proposamenak zuzenean batzeako. Hogei minutu beranduago, buzoian, Aizti, Landitze eta Zabalekoak dagoz deituta. Atzenik, 18:15ean, Larrabeitiko kontenedoreetan Iturritxe, Larrabeiti, Elorriaga eta Atutxolakoak.
Hilaren 20an, 17:30ean, Plazako buzoian Arraibikoakaz berbetan egongo dira udalekoak. Hogei minutu beranduago, 17:50ean, Estazinoa eta Durundiokoen txandea izango da estazinoko buzoian. Eguneko atzen zitea Tallerreta, Lemorieta, Haizea, Bolunburu eta Agarrekoak daukie. Honeek 18:15ean, eskolako buzoian batuko dira udal ordezkariakaz.
Aurrekontuetarako proposamenak egiteko hurrengo hitzorduak hilaren 25ean izango dira. 17:30ean, buzoian, San Inaziokoakaz batuko dira udaletxekoak; 17:50ean, Kultur Guneko buzoian Elizondokoakaz eta 18:15ean, Correosen Intzuntzako auzunekoakaz.
Atzenik, hilaren 27an, 17:30ean Mendietakoak buzoian, eta 17:50ean, Pozueta eta Arantxekoak, Pozuetako buzoian izango dabe 2017ko aurrekontuetarako proposamenak zuzenean egiteko aukerea.

0
Dima
2016/10/15
Gure Esku Dagok antolatutako galdeketarako motorrak berotzen

Gure Esku Dago (GED) erabakitze eskubidearen aldeko dinamikearen barruan, herri galdeketea egingo dabe Diman zemendiaren 27an. Galdeketeari testuingurua emoteko eta jentea parte hartzeako animetako ekitaldi bi antolatu dabez Alkarregaz Gure Esku Dimako taldekoak. Lehenengoa urri bigarrenaren 23an izango da, 13:00etan, herriko plazan, eta bertan, Diman, demokrazia sasoian zinegotzi eta alkate izandakoak hartuko dabe parte.


Ekitaldian, oraingo alkatea dan Nekane Intxaurtzak eta Josune Gorospe Eusko Jaurlaritzako legebiltzarkide dimoztarrak testu bana irakurriko dabe. Ekimen hau, GEDren ekimenaren babespean egiten dan gaaldeketa aurreko atxikimentuakaz lotzean da. "Ekitaldiak herrira begira dira. Hilaren 23ko ekitaldia da herriak ikusi dagian ze historia daukagun Diman, eta gure politika arduradunak izan diranak eta oraingoak, galdeketea bultzatzen dabela erakusteko" azaldu deutso BEGITUri Itziar Esparta Dimako Alkarregaz Gure Esku taldekoak. Ekitaldiaren ondoren, pintxoak, bertsoak eta jaialdia egongo dira. Zemendian, barriz erabakitze eskubidearen gaineko eztabaidea antolatuko dabe Diman, gai honetan adituak diranen parte hartzeagaz.


Herri galdeketa zemendiaren 27an
2013ko bagilaren 8an Gure Esku Dago dinamika sortu eben, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko giza kate bat osatu eben 2014ko bagilaren 8an. Gero, herrietan Euskal Herriaren estatus politikoaren gaineko galdeketak egiten hasi ziran. Arratian, galdeketea egingo dauan lehenengo herria Dima izango da. Aukera hori galdu ezin dalakoan, antolatzaileak herritarrak parte hartzera animau gura dabez. "Arratiako beste herriak guri begira dagoz. Diman egiten danaz baliatu gura dabe euren herrietan eta euren jentearengana heltzeako. Zer gertatuko ete dan etxoten dagoz. Eredu izango gara, guk egiten dogunaren arabera, beste herriak ebatzi batzuk edo beste batzuk hartuko ditue. Orduan, erantzukizun handia da baina ezin dogu hori pasetan itxi" dino Espartak.
Diman, saretze sistema bat antolatu dabe jentea inpliketako. Bakotxak lagun bi inpliketan saiatuko da eta honeek biak beste bina. "Bai edo ez, edo dana dalakoa, galdereari ze erantzun emoten jakon inporta barik, egun horretan parte hartzea ahalik eta handiena izan behar da. Horretarako herrikide gehienengana heldu eta zer egiten gabizen esan behar deutsegu".
Zemendiaren 27ko herri galdeketan, urri lehenengoaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzea (% 76) bardindutea gura dabe antolatzaileak.

Arratia Gure Esku
Arratia mailan be antolatuta dago Gure Esku Dago dinamikea. Herri bakotxak bere taldea dauka baina herriko ordezkariak Arratia Gure Esku izeneko taldean batzean dira, egiten danaren barri alkarreri emoteko eta alkarlana eta koordinazinoa bermatzeko.

0
Arratia
2016/10/15
Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak plataforman parte hartzeako deialdia egin dau

Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) Arratia plataformeak, jatorrizko herrietatik alde egitera behartutako jentartearen eskubideak defendatzea dauka helburu nagusitzat. Arratiako herri guztietan dagoz antolatuta, asanblada irekietan biltzean dira, eta honeetan parte hartzera konbidau gura dabez arratiar guztiak. Hurrengo asanbladea urri bigarrenaren 19an izango da 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean.
OEEk, errefujiaduen Nazinoarteko Legerian onartzen diran eta beteten ez diran eskubideak betetea exijiduten deutsez gobernuai.

Arratia babes herria
OEE Arratiak, Arratia babes herria izatea gura dau. Hori dala eta, urtailaren 15erako ekintza sinbolikoa antolatuten dabiz. "Gure bailara ezinbesteko babes herri gisa izentauko dauan ekintza sinbolikoa izango da, eta hau gogo edo borondate orokor bat dala adierazoteko instituzionen, eragile kulturalen, kirol taldeen eta abarren inplikazinoa bultzatuko dogu" azaldu deutsie BEGITUri.
Aurretik, abenduaren 18an, errefujiaduen oinarrizko beharrizanak asetzeko dirua biltzeako, bigarren eskuko azokea egongo da Areatzan.

Basakeria edo zibilizazinoaren arteko hautua
Plataformakoak, errefujiaduen eta migratzaileen bizitza erasotzen dauan oinarrizko arau juridikoen bortxa sistematikoari egiten deutsie aurre. "Jente honen egunerokotasuna dramatikoa eta bildurgarria da. Egoera hau film baten ikusiko bagendu guztiz izututa egongo ginateke, baina zoritzarrez, hau guztiau bene-benetan eta gure begien aurrean gertatzen da" dinoe. Horregaitik, "gobernuak egin edo egiten ez dabenaren konplize" ez izateko gizarte zibileko eragile eta norbanakoak mobilizatzera deitzean dabez.
Nazinoarteko Legeria sistematikoki ez betetea larria da eta Sami Naïr filosofo eta soziologo argeliarraren berbak ekarri ditu gogora OEE Arratiak: "helburua ez da arazo humanitario koiuntural bat konpontzea, baizik eta erabaki sendoen bidez bide desbardinen artean aukeratzea: basakeriaren bidea edo zibilizazinoarena".

0
Arratia
2016/10/15
Andrazko izaten desikasteko ikastaroa Artean

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako lehenengo ikastaroa, urri bigarrenaren 21ean eta 22an izango da, Arteako Kultur Etxean, Udalak antolatuta. Sei orduko ikastaro izango da, saio bitan bananduta. Barikuan 17:00etatik 20:00etara izango dira eskolak eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara.
Bertan, Medeak taldeko Nagore Iturriozek "Zelan egiten gaitue andrazko?" itaunari erantzungo deutso. "Jaiotzeaz batera, andrazko egiteko makinaria martxan hasten da. Andrazko izateko eredu bakarra ei dago eta hara hurreratzeko presinoa dogu hasikeratik. Prozesua eta emoitza zen dan aztertuko dogu, eta, ondoren, ikasitakoa desikasteko gakoak emongo doguz, andra izateko era ugari dagozalako. Zenbat andra, horrenbeste era" dinoe Jabekuntza Eskolatik.

0
Arratia
2016/10/9
Beldur barik, eraso sexisten aurrean jarkera aktiboa bultzatzeko lehiaketea

Arratiako gazteak, zemendiaren 9ra arte, aurkeztu daikiez ikus-entzunezkoak Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeako. Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak Beldur Barik Lehiaketea antolatuko dau aurten bosgarrenez.
Helburua andranganako indarkeria prebenidutea da, bere adierazpide guztietan eta beren-beregi, neska gazteak jasaten daben indarkeria. "Horretarako, neskai behar diran tresnak eta baliabideak emongo jakiez, indarkeria sexistea ezetu eta aintzat hartuteko, eta mutilakaz, jarkera sexistai aurre egiteko neurriak landuko dira. Azken finean, neska-mutilak eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izatea lortu gura da" dinoe Bardintasun Zerbitzutik.

Parte hartzea
Lanak errespetuan, bardintasunean, askatasunean, autonomian, eran- tzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarkerak ikustarazo behar dabez. Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira eta Arratiako 12 eta 26 urte bitarteko gazteak hartu daikie parte.
Parte hartzeako www.beldurbarik.org webgunean dagoan formularioa bete behar da. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webgunean adieraziz izen emotea modu egokian egin dala. Horretaz gainera, erantzun automatikoa bidaliko da email helbidera baieztatzeko lana jaso dala.

Sariak
Lehiaketa bikotxa da: alde batetik, Lehiaketa globala eta, bestetik, Arratiako Lehiaketea. Arratian, lehenengo kategoriako saria (12-17 urte), 300 eurokoa izango da eta bigarren kategoriakoa (18-26 urte), beste 300 euro.
Arratiako sari banaketea Diman izango da, zemendiaren 25ean, eta lehiaketa globalaren topaketa eta sari banaketea Urdulizen.

0
Arantzazu
2016/10/9
Sanfaustoak, udagoieneko jaiak

Herriko jai bi ospatuten dabez Arantzazun, sanpedroak uda hasikeran eta sanfaustoak udagoienean. Urri bigarrenaren 14an hasita eta 16ra arte, udagoieneko jaiak ospatuko dabez Arantzazun.
Urriko jaiak udakoak baino egitarau apalagoa daukien arren, musikea, babajana, ibilaldia menditik eta jai giroa ez dira faltauko Arantzazu inguruan.

Urri bigarrenak 14, barikua
19:00etan, jai hasikerako txupina.
19:15ean, buruhandiak.
19:30ean, pala partidua (desafioa).
21:30ean, Esti eta Olatzen kontzertua Herriko Tabernan.

Urri bigarrenak 15, zapatua
09:30ean, Mugari Bira mendi martxea.
13:00etan, babajana frontoian.
21:00etan, musikea Herriko Tabernan, gazteen eskutik.

Urri bigarrenak 16, domekea
12:30ean, trikipoteoa.
17:00etan, Mus eta Tute Txapelketak (sariak: gaztaia eta ardaoa) eta antzerkia.

0
Arratia
2016/10/2
Errota proiektuak koordinatzailea behar dau

Errota, Arratiako Garapenerako proiektuak, hurrengo urteotako erronkak aztertu ebazan aurreko ikasturtean eta horreek aurrera eroateko koordinatzaile bila dabilz.
Koordinatzaileak zortzi erronka atera behar dauz aurrera Errotako eragileakaz batera. Ikas komunidade lankidetza foroa sortu, baloreetan oinarritutako hezkuntza saretzeko; ekintzailetza kultura eta gizarte ekonomiaren baloreak herritarrengan sustatu eta enpresea jentarteagaz konektau; eskualdearen nortasuna eta identidadea indartu eta zabaldu, hala nola, Arratiera (hizkera) be balioan ipiniz, Arratia erakargarria izateko; nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzari babesa emon eta indartu; enpresa foroa sortu industria sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu eta beharrizanai erantzuteko; enplegu sorrera eta mantentzea modu aktiboan bultzatu; merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak lehiakorragoak egitea ahalbidetuko daben lehen pausuak emoten lagundu, foro desbardinen sorrerea bultzatuz, eta sektore publikoagaz batera herritar eta eragileen beharrizanak identifiketako alkarlana bultzatu.
Koordinatzaile lanerako eskatzen da unibersidade mailako ikasketak izatea, Enpresa zuzendaritzan, Ekonomian edo antzekoetan; antzeko lanetan eskarmentua; gizarte eta eragile ekonomikoen artean lan egiteko ohiturea; euskera eta gaztelania maila ona eta IKTak menperatzea. Izakera aldetik, jarkera konprometidua, izakera planifikaua eta dinamikoa, jentaurreko hartu-emonetarako eta komuniketako gaitasuna eta lidergotza.
Gida baimena eta autoa be izan behar dabe interesdunak.
Curriculumak info@errota.eus helbidera bialdu behar dira hilaren 15a baino lehenago.

0
Arratia
2016/10/2
Bizkaiko produktuak Garbeko Azokan

Arratian tradizinorik handienetakoa daukan baserriko produktuen azokea, Garbeko Azokea, urri bigarrenaren 9an izango da eta antolatzaileak, bertan 31 ekoizle inguru batzea espero dabe.
Azokan erosi ahal izango diran produkturik gehienak Bizkaiko baserrietakoak izango dira eta horreetatik hainbat, Arratiakoak. Ortuariak, frutak, lorak, gaztaiak, pastelak, eztia eta artisautzarik bitxiena erosteko aukerea egongo da Garben.
Goizeko hamarretarako prest egongo dira postu guztiak. Aurten, barrikuntza moduan, azkora erakustaldi bat egongo da azoka gunean. Aizkolariak nortzuk izango diran, ez dagoala konfirmauta baina Arratiakoak izango dirala azaldu deutso begituri Xabier Altube antolakuntzakoak.

0
Arratia
2016/9/19
Adinekoai tratu onaren gaineko jardunaldia Igorreko Kultur Etxean

Arratiako Udalen Mankomunitateko erakunde autonomoa dan Arratiako Egoitzak, Etika eta tratu ona adinekoai gaiari buruzko jardunaldia antolatu dau. Urri lehenengoaren 23an izango da Igorreko Kultur Etxean, 10:30etik aurrera.
Topaketan, hirugarren sektoreko profesionalak, egoitzan dagozan personen zaintzaileak eta senideak, erakundeetako arduradunak, eta Amorebietako Institutua eta Zulaibarko Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak hartu ahal izango dabe parte. Zulaibarrek Mendekotasun Egoeran dagozan Personak Artatzeko Teknikarien Prestakuntza Ziklo barri bat antolatu dau; izan be, gaur egun, lan-eskari handiena daukan jarduera profesionaletako bat da hau.
Jardunaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko Balorazino eta Orientazino zerbitzuburu (Mendekotasuna eta Desgaitasuna) Lourdes Zurbanobeaskoetxeak eta Deustuko Unibersidadeko Bioetika, Etika Profesional eta Osasunaren Psikologiako Esku-hartzeen arloko irakasle Marije Goikoetxeak hartuko dabe parte, beste aditu batzuen artean.

Arratiako Egoitza
Arratiako Egoitzako zuzendariak, Naiara Zamalloak, jardunaldiaren maila nabarmendu dau, bai hirugarren adinekoen eremuan puri-purian dagoan gai berezi bat jorratzeagaitik, bai konbidautako hizlarien izen onagaitik. Zamalloaren eretxiz, Arratiako Egoi-tzaren eginkizunaren oinarria da "beti personen duintasunaren alde egitea". Halanda ze, Arratiako Egoitzak Libera-Care arauagaz egiten dau behar; izan be, arau horrek lotura bako egoitza dala adierazoten dau, eta adinekoen bizi-kalidadea hobetzen daben laguntza-aukerak eskeintzen ditu.

0
Arratia
2016/9/19
San Migel jaiak bailarako hainbat ermitatan

San Migel eguna hilaren 29an da eta izenpe horretako ermiten inguruan jaiak ospatuko dira. Altzustan (Zeanuri), Artean, Garben (Igorre) eta Uriben (Zeanuri) dagoz San Migel ermitak. Horreetako batzuetan, Artean, berbarako meza ostean barauskarria egongo da. Uriben eta Garben, barriz, hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe.

Uribe (Zeanuri)
Urri lehenengoak 24, zapatua
14:30ean auzo bazkaria.
Arrastian Mus eta Briska Txapelketak.

Urri lehenengoak 25, domekea
12:00etan, meza nagusia.
Meza ostean barauskarria eta jokoak: txapel jaurtiketea eta beste batzuk.

Urri lehenengoak 26, astelehena
12:00etan, animen aldeko mezea.
17:00etan, urdaia eta txokolatea danontzat.

Garbe (Igorre)
Urri lehenengoak 29, eguena
11:00etan, jaiai hasikerea emoteko txupina.
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.

Urri bigarrenak 1, zapatua
19:00etan, erromeria Basajaun taldeagaz.

Urri bigarrenak 2, domekea
16:00etan, Briska Txapelketea.
17:00etan, umeentzako puzgarriak eta herri kirol jokoak.

0
Arratia
2016/9/14
Erreka baztarretatik, Zeanuritik Bediara

Arratiako Udalen Mankomunitateak, Arratiako Ibaiertzetatik VII. Martxea antolatu dau urri lehenengoaren 18rako. Martxa honegaz, Mankomunidadeak Europako Mobikortasun Jasangarriaren astea ospatu gura dau eta oinezkoentzako ibilbideak berreskuratu.
Urtekerea Zeanuriko plazatik izango da 08:30ean. Urtero lez, martxako egunean autobusa egongo da partaideak abiapuntura eroateko. Autobusa Bediatik urtengo da 08:00retan eta Arratiako herri guztietatik pasauko da, baita Dimatik be. Bediara heldutakoan barauskarria egongo da indarrak barriztuteko, eta 14:00etan, herrietara bueltetako autobusa urtengo da Bediatik. Martxan parte hartzeako ez da izena emon beharrik eta doban izango da.
Joan dan urtean 100 lagun baino gehiagok hartu eben parte.

Kotxe Bako Eguna
Egun horretan be, Kotxe Bako Eguna ospatuko dabe Bedian. Bizikletearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz, herritik zehar bizikleta ibilbidea egingo dabe eta bide segurtasun zirkuitua be egongo da, modu seguruan ibilten ikasteko. Zirkuituan zein bizikleta martxan parte hartuko dabenen artean, bizikleta bat zozketatuko da.

0
Igorre
2016/9/13
Inbiu Egunean, herriko alkarteak zunba euskeraz egingo dabe lau gunetan

Hamaseigarren Inbiu jaialdia urri lehenengoaren 17an izango da. Urtero lez, Igorreko Euskera Planekoak egunari alde ludikoa emon gura izan deutsie eta mota guztietako jantzak euskeraz egin daitekezala erakusteko, Zunbajira antolatu dabe zapatu goizerako.
Ismael Pereiraren gidaritzapean "herritik zehar, eta lau gunetan bananduta, herriko alkarteak eta herritarrak jantzan ikusi ahal izango doguz. Alkarteak guneetan banandu dabez eta adi segidu beharko deutsie zunbako mobimentuai" azaldu deutso BEGITUri Amaia Arauzo Euskera Planeko Teknikariak.

Musika eta jantzaz betetako eguna
Zunbajirak emongo deutso hasikerea egunari, 11:30ean Kultur Etxeko plazatik abiatuko dira partaideak lehenengo gunera, Agirre Lehendakaria 9 portalearen aurreko plazatxora, hain zuzen be. Hortik, Olabarrira eta Olabarritik futbol zelaira, eta amaitzeko udaletxe ondoko frontoira.
Hiruretan herri bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Gau Loran, Jubilatuen tabernan eta AZ Rugby tabernan. Helduentzako 13 euroko prezioa dauka bazkariak eta umeentzako 8 eurokoa. Bazkalostean Karaokea egongo da eta jarraian, AMEk antolatuta, Jokaldi taldeagaz erromeria.

Euskaldun aktiboak
Hamaseigarren urte honetan be, herri gogoa aktibau gura dabe Euskera Planekoak, pasibotasuna alde batera itxi eta aktibo izan gaitezan, euskerearen alde egotetik euskeraz bizi izatera pasau gaitezan. Ildo horretatik, "hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko dagozan bideen barri emongo da Inbiu Egunean, aurreko astean martxan jarri edan kanpainari segida emoteko" dinoe.
Euskera Planak herritar guztiak animau gura dauz euskeraz bizi gura dot kamisetea jantzita joan daitezan Inbiu 2016 jaialdira.

0
Artea
2016/9/13
Baserri Modernoaren jaia MerkArtean

Urri lehenengoaren 17an izango da MerkArtea, baserria, artisautza eta musika batzean dituan azokea. Goizean, azokan 41 postu baino gehiagotan gaur egungo baserritarrak euren produkturik onenak ipiniko ditue salgai: Arratiako produktuak, ahate produktuak, trufak, txakolina eta, beste produktu askoren artean, Euskal Herriko garagardoa dastatu ahal izango dira bertan. Eskuz egindako bitxiak, lore sikuak eta narruzko gauzak be, eskeiniko ditue artisauak. Iluntzean hasi eta goizaldera arte, kontzertua, Tximeleta taldeagaz erromeria eta DJ Bull-ek musikea ekarriko dabe Arteara. Kontzertua, Kalakan taldeak joko dau, Madonnagaz joten jirea egin eban taldeak. Eueri esker, Madonnak euskal kanta tradizionalak kantau ebazan mundu osoan, rock-a eta euskal tradizinoaren fusinoa eginez.
Gauza tradizinolai buelta bat emon eta gizarte modernoari egokitzeko joerea dago gaur eta MerkArtean antolatu dituen ekintza guztietan, egokitze hori ikusi ahal izango da. Azoka bitartean, egurragaz olgetako aukerea izango dabe umeak; izazn be, Zuresku, egurrezko jolas tradizionalak egongo dira plazan hamaiketatik ordu batetara.
12:30ean, Gibelurdinak kalejirea egingo dabe. Igaz be egon zan Fredi Paiaren taldea. "Oso arrakastatsua izan zan Gibelurdinen igazko emonaldia eta barriz be euren presentziagaz gozatutea gura dogu" azaldu deutso BEGITUri Iker Atutxa zinegotziak.
Ondoren, umeak ogia egiteko aukerea izango dabe labe mobikorran eta 13:00etan, herri kirolak egongo dira Ekomuseoan. Irati Astondoak eta Esti Olibaresek, trontza, azkora eta lokots batzeako erakustaldiak egingo dabez.
Iluntzean, Kalakan taldeak kon- tzertua eskeiniko dau eta ondoren erromeria eta DJa goizaldean.

0
Igorre
2016/9/4
Suzko zezena eta erromeria Merkataritza Egunean

Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) bere eguna ospatuko dau urri lehenengoaren 10ean Igorreko Kultur Etxeko plazan. Horretarako, Igorreko merkatarien alkarteak, hainbat ekitaldi antolatu ditu ume zein nagusientzat; tartean, aurreko urteetan arrakasta handia izan daben suzko zezena eta txu-txu trena.
Goizean hasiko dau bere ibilbidea trenak, jaiari hasikerea emonez, eta arrastian be trenean ibilteko aukerea egongo da. Bazkalostean, umeentzako animazinoa eskeiniko dau Aeiou taldeak.
Batez be nagusiak erakarriko dituen ekitaldiak egongo dira iluntzean. Izan be, zortziretan erromeria eta suzko zezena dagoz aurreikusita Kultur Etxeko plazan. Ordu berean, Igorreko merkatariak pintxoak emongo dabez doban.
 
Urri lehenengoak 10, zapatua
11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era, txu-txu trena.
17:30etik 20:00etara, Aeiou taldearen umeentzako animazinoa eta minidiskoa.
20:00etan, erromeria, suzko zezena eta pintxoak.

0
Artea
2016/9/4
Sorkun eta Niketz taldeak joko dabe Arteako jaietako zapatu gauean

Sorkun (Sorkunde Rubio, Errenteria 1977) kantari polifazetiko eta ibilbide luzedunak eta euskal rock gogorra egiten dauan Niketz taldeak ipiniko deutsie martxea jaietako zapatu gauari. Rock musikeak Artea hartuko dau jaietan, eta ez bakarrik eszenalekuan, kaleetan be rock-a entzun ahal izango da Rockalean elektrotxarangearen eskutik. Gainera, buruhandiak, ume eta nagusientzako antzerki eta ikuskizunak, erromeriak, kuadrilen olinpiadak eta txapelketak jasoten ditu aurtengo egitarauak.
Andra Mari jaiak giro onean ospatutea da Arteako Jai Batzordearen helburua. Horregaitik "Jaiak errespetuz bizi" aukeratu dabe lema moduan. Ondo pasetako eskubidea danona dala gogoratu, eta horretan inpliketako eskatzen deutsee Jai Batzordekoak herritarrai. "Inpliketea, parte hartzea eta euskereagazko konpromisoa gauzatzeagaitik aurrezdik eskertuz, ondo pasa!" dinoe.

Egitaraua
Urri lehenengoak 7, eguaztena
18:00etan, txupinazoa. Txupineroak eta buruhandiak.
18:30etik 20:00etara, Zunba saioa.

Urri lehenengoak 8, eguena
11:30ean, mezea.
12:00etan, jubiladuentzako kopautxoa plazan.
17:00etan, umeentzako pailazo ikuskizuna, Tomaxen abenturak.
19:00etan, erromeria Joxe Mendizabalegaz.

Urri lehenengoak 9, barikua
18:00etan, kale antzerkia Putinen guardasola.
20:00etan, oilasko jana.
21:00etan, umeen Play-Back-ak.
21:30etik 23:30era, Rockalean elektrotxarangearen kontzertua.
00:00etan, erromeria Laiotz taldeagaz.
01:00etan, nagusien Play-Back-ak.

Urri lehenengoak 10, zapatua
11:00etatik 15:00etara, umeentzako parkea frontoian.
12:00etan, kalejirea Musika Eskoleagaz.
12:00etatik 14:00etara, Beldur Barik mahaia.
14:00etan, Tortilla Txapelketea eta bazkaria.
18:00etan, kuadrilen olinpiadak.
23:00etan, kontzertuak: Niketz eta Sorkun. Ondoren erromeria Haitzama taldeagaz. Mozorro gaua. Gaia: ipuinak.

Urri lehenengoak 11, domekea
12:00etan, umeen eskupelota partiduak.
13:30ean, Arteako jantza taldea.
16:00etan, Mus eta Briska Txapelketea. Umeentzako mahai-jokoak.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
21:00etan, txokolatea.

0
Igorre
2016/8/31
Motorzaleen topaketea eta jaia

Urri lehenengoaren 3an, bailaratik zeharreko urteroko pasealdia eta ondorengo jaia egingo dabe Arratia eta inguruko motorzaleak Arratia Motor Taldeak antolatuta. Bazkaria, jolasak eta, arrastian, kontzertua egongo da, Indomables Rock Band taldearen eskutik.
Parte hartzaileak 10:00etan egon beharko dira Igorreko Berezi tabernan izena emoteko. Izena emoten daben lehenengo berrehunai kamisetea oparituko deutsee antolatzaileak. Izena emon ostean, ibilbideari ekingo deutsie motordunak, geldialdiak eginez pintxoak jateko. Igorreko eskoletan izango da helmuga.
Arrastian, jolasak eta Indomables rock bandearen kontzertua egongo dira. Bilboko taldea 1990eko hamarkadan sortu zan Aire izenagaz, baina laster izena aldatu eta motorzaleen artean arrakasta handia izandako lehenengo diskoa atera eban. Taldeak heavy rock-a AEBko hegoaldeko musikeagaz batzean dau eta daborduko bost disko ditu kalean, Material caliente, Vamos allá, De hueso y piedra, IV eta La hora de despertar izenekoak.
Eguna amaituteko sari banaketea eta zozketea egingo dira.

Urri lehenengoak 3, zapatua
10:00etan, izen emotea Igorreko Berezi tabernan.
11:00etan, Arratiako bailaratik ibilbidea, pintxoak jateko geldialdiak egingo dira.
13:30ean, helmuga Igorreko eskoletan.
14:30ean, bazkaria izena emon dabenentzat. Bazkalostean jolasak.
18:00etan, Indomables Rock Band taldearen kontzertua.
20:00etan, sari banaketea eta opari zozketea.

0
Arratia
2016/8/31
Udal ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

2016-2017 ikasturteko udal ikastaro gehienetan izena emoteko epea hile honen bigarren hamabostaldian izango da. Arratian ikastaro eskeintza zabala dago. Aurreko zenbakian, Arantzazu, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko eskeintzaren barri emon genduan. Hona, Areatza, Artea, Igorre eta Zeberiokoa dakargu.

Areatza
Urri lehenengoaren 19tik 27ra da Areatzako ikastaroetan izena emoteko epea, 10:00etatik 13:00etara udaletxean. Aurretik debaldeko demostrazinoak egingo dira, jenteak jakiteko ikastaroak zertan dautzan. Urri lehenengoaren 19an, 18:00etan, TRXen demostrazinoa egongo da frontoian; hilaren 21ean, 18:15ean, Cross Fit; 21ean be, 18:45ean, Galapan taldea eta hilaren 22an, 19:30ean Pilates. Taldea sortzeako gitxienez 10 lagunek emon behar dabe izena. Ikastaro honeek osotuten dabe Areatzako eskeintzea: Gimnasia, Eskulanak, Gimnasia Hipopresiboa, Cross Fit, Euskal Jantzak, Pilates, GAP, Zunba eta Zunba Txiki (12tik 16 urtera).

Artea
Arteak ikastaro eskeintzea barriztatzeko asmoz, herritarrakana jo dau eretxia eta nahiak ezetuteko. Usdal gobernuak "ikastaroak barriztatu, euskaldundu eta barriak sortu" gura ditu eta horretarako galdeketa bat bete eta udaletxeko idazkaritzan itxi behar dabe arteaztarrak. Zortzi lagunek emon behar dabe izena, ikastaroa gauzatu daiten.
Orain arteko ikastaroak be eskeintzen dira. Helduentzako ikastaroak honeexek dira: Zunba, Yoga, Pilates, Aerobic, 3. Adineko gimnasia, Arte aplikauak eta Eskulanak. Umeentzakoak, barriz, beste honeek: Euskal jantzak eta Zunba txiki.
Artean erroldatutakoentzako izena emoteko epea urri lehenengoaren 19tik urri lehenengoaren 23ra izango da. Artean erroldatuta ez dagozanentzat, barriz, hilaren 26tik 29ra.

Igorre
Igorren aurreko hiruhilabetean eskeinitako ikastaroak egin ahal izango dira 2016-2017 ikasturteko lehenengo hiru hilabetekoan, taldea osotuten bada. Horretarako gitxienez sei lagunek emon behar dabe izena. Tai Chi, Ariketa hipopresiboak, Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, Literatura txokoa, Jantza afrikarrak, Argazkigintza (hasikerakoa eta sakontzen), Zirko ikastaroa umeentzat eta Akrobazia aereoak gazteentzat. Aurreko hiruhilabetean atzen ikastaro hau debalde izan zan, baina oraingoan umeen ikastaroaren prezioan eskeiniko da. Izena emoteko epea urri lehenengoaren 16tik 29ra da.

Zeberio
Zeberion be aurreko ikasturteko eskeintzea mantenidu dabe. Hau da, Euskera ikastaroak, Zahar-barritze ikastaroa, Gimnasia hipopresiboa eta Adinekoentzako gimnasia. Izena emoteko epea zabalik dago. Euskera ikastaroak Bizkaiko Euskaltegietan izango dira eta urri bigarrenaren 2a baino lehenago egin behar da matrikulea Zeberioko udaletxean.

0
Arratia
2016/8/31
Antzerkia eta txitxi-burruntzia Oban, erromeria Lemoatxen

Urri lehenengoaren 1ean, hasiko dira Obako jaiak eta hamabostaldi osoan zehar jai ugari ospatuko dira auzune eta ermita inguruetan. Hilaren 2an San Antolin eguna ospatuten dabe lemoaztarrak Lemoatxako San Antolin ermitearen inguruan Baba Lehiaketa eta erromeriagaz eta Andra Mari Eguna, hilak 8, Lemoako Elizondon ospatuko dabe, besteak beste.

Sainduniak
Oba (Dima)
Urri lehenengoak 1, eguena
20:00etan, txupina eta jaien hasikerea.

Urri lehenengoak 2, barikua
12:30ean, mezea.

Urri lehenengoak 3, zapatua
Eskulanen erakusketea zapatu eta domekan.
11:00etan, Dima-Oba bizikleta igoerea.
13:00etan, mezea eta ostean poteoa.
19:30ean, antzerkia Oba, The Far Dar West.
20:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, Bola Txapelketea.

Urri lehenengoak 4, domekea
11:30ean, Nordic Walking Dimatik Obara.
12:00etan, krosa.
14:30ean, auzo bazkaria.
18:00etan, Briska eta Igel Txapelketak.
19:00etan, txokolatea.

San Antolin jaiak
Lemoatx (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, barikua
11:00etan, mezea San Antolinen; ostean barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 8, eguena
12:30ean, mezea.
17:00etan, haurrentzako jolas eta tailerrak.
20:00etan, Zeani Antzerki Taldearen antzezlana.

0
Zeberio
2016/8/31
Herriko trikitilari gazteen kalejirak ipiniko dabe animazinoa sandonietan

Trikitixearen soinua nagusi izango da Zeberioko jaietan. Txupina bota ostean herriko trikitilari gazteak hasiko dira herria alaitzen euren musikeagaz eta hurrengo hiru egunetan be kalejirea egingo dabe. EinGO kantan ta dantzan taldeak euskal musika tresna tradizionalakaz animauko dau eguen gaua. Luhartz erromeria taldeak bariku gauean joko dau. Zapatu gauean Fetitxe, Zazkel, Txapel Punk eta Garilak 26 rock taldeak joko dabe.
Kirolak be hartuko ditu Zeberioko jaiak. Umeak surf-a egin ahal izango dabe lehorrean bada be, eta bizikleta martxan parte hartu zapatu goizean. Gazteak eta nagusiak Zeberio Karran VII. Lasterketea, eta kadete mailako Txirrindulari Lasterketea izango dabe hurrengo egunean. Zeberio eta inguruko pelotari gazteak be neurtuko dira egunotan eta finala astelehenean jokatuko dabe.
Laura Orue hil ebenetik hamazazpi urte beteko dira aurten. Bere oroimenez mezea egongo da hilaren 4an.

Egitaraua
Urri lehenengoak 1, eguena
18:00etan, txupinazoa Txubel eta Buruhandiakaz. Animazinoa herriko trikitilari gazteakaz.
18:30ean, umeen jolasak.
19:30etik 21:30era, EinGO kantan ta dantzan taldea.
21:30ean, herri afaria. Txahal errea.
23:00etan, EinGO kantan ta dantzan taldea.

Urri lehenengoak 2, barikua
11:30etik 14:30era, umeen parkea. Puzgarriak eta surf ohola.
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.
13:00etatik 15:00etara, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
15:00etan, jubiladuak antolatutako bazkaria.
17:00etan, herriko jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
17:00etan, animazinoa trikitilari gazteakaz.
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Amalur ikuskizunagaz.
23:00etan, erromeria Luhartz taldeagaz herriko plazan.

Urri lehenengoak 3, zapatua
12:00etan ume eta gazteentzako bizikleta martxea. Ibilbidea: Zeberioko plazea-Ugao-Zeberioko plazea. Aukerea dago edozein lekutan martxan sartzeako. Kaskoa derrigorrezkoa da.
13:00etan, kalejirea Musika Eskolako trikitilari gazteakaz.
14:00etan, Bakailau, Patata Tortilla eta Paella Txapelketak.
17:30ean, helduen arteko olinpiadak.
18:30ean, bits jaia.
21:00etan, Play-Back-a eta karaokea.
23:00etan, kontzertuak: Fetitxe, Zazkel, Txapel Punk eta Garilak 26 taldeak.

Urri lehenengoak 4, domekea
10:30ean, kalejirea txistulariakaz.
11:00etan, gazte eta nagusien Zeberio Karran VII. Lasterketea.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XVII. urteurreneko mezea.
13:30ean, Etorki jantza taldea plazan.
16:30ean, Asel Ozerinjauregi XXII. Memoriala. Txirrindulari lasterketea. Kadete maila.
18:30ean, Zeberio eta inguruko Pelotari Gazteen Txapelketea.
20:30ean, Zeani Antzerki Taldearen Amari mutik bez antzezlana aterpean.

Urri lehenengoak 5, astelehena
13:00etatik 15:00etara, poteoa Koldo eta Unai trikitilariakaz.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:00etan, Zeberio eta inguruko pelotarien finala eta Larrabetzuko neska pelotarien partiduak.
19:00etan, Disko festa 1980 eta 1990 hamarkadetako musikeagaz.

0
Areatza
2016/8/10
Arratiako taldeak eta We Are Standard-ek animauko dabez jaietako gauak

Gabacho Maroc taldeak hilaren 24an joko dau, Uckaia, The Jeloskors eta DJ Runto Selektorrak hilaren 25ean, eguenez eta 26an, We Are Standard eta Larregik. Erromeriak eta DJak be izango dira gaubetan. Baina musikeak egunak be animauko ditu eta holan, txistulariak, batukadea, tanborradea, Banda, Orkestra, mariatxiak eta abar hartuko dabez kaleak jaietan. Eguaztenean, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbiok balkoitik balkoira botako dabez euren bertsoak.
Erraldoi eta Buruhandiak, lehiaketa gastronomikoak, eskupelota partiduak, antzerkiak eta suak ez dira faltauko Areatzako jaietan.

Abuztuak 23, martitzena
14:00etan, txupina. Areatzako Txotxongilo, Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak.
Kontzertu txikia Motxo tabernaren aurrean. Txistulariak eta Alex & Peio (Eskean Kristö).
17:30ean, Areatzako BatucAKKB batukada taldea.
20:00etan, Salbe Herrikoia. Hilarion Eslavaren "Salve Regina"; Areatza eta beste herrietako lagun taldea.
23:30ean, XXIII. Play-Back Lehiaketea.
Ostean, erromeria Zirkinik bez taldeagaz.

Abuztuak 24, eguaztena
06:00retan, mortero jaurtiketea.
11:00etan, txistu, tronpeta eta tanborren kalejirea. Erraldoi eta Buruhandiakaz.
11:30ean, meza nagusia.
12:15ean, txistu, tronpeta eta tanborren kalejirea.
12:30ean bertsolariak Balkoitik Balkoira. Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio.
13:30ean, poteoa trikitilariakaz.
18:00etan, eskupelota partiduak (ikusi aparteko programea).
Ostean, Motxo tabernak antolatuta, azenarioak zenbat pisituten dauan asmatzen dauanari (pisutik pasau barik) saria. Lortutako dirua Esku Pelota Alkarteari lagunduteko izango da.
22:00etan, Gabacho Maroc taldearen kontzertua Zubizarra plazatxoan.
00:00etan, txokolatea.

Abuztuak 25, eguena
11:30ean, arimen aldeko mezea.
13:30ean, Paella Txapelketea (aurkezpena).
13:30ean, jubiladuentzako kopautxoa.
14:30ean, Humberto Mariatxia.
16:00etan, Briska Txapelketea.
17:30ean, txitxarrilloa.
20:00etan, txokolatea txurroakaz (jubiladuentzat).
21:30ean, Kolectivo Monstrenko Konpainiaren Entre lombrices an- tzezlana Añibarro parkean.
23:00etan, Arratiako musika taldeen kontzertuak. Uckaia, The Jeloskors eta DJ Runto Selektorra.

Abuztuak 26, barikua
11:00etatik 12:30era, umeen tailerrak.
12:30ean, puzgarriak.
13:30ean, Makailao Txapelketea (aurkezpena).
18:00etan, eskupelota partiduak.
20:00etan, poteo rock Orkresta taldeagaz.
22:30ean, kontzertuak, WAS eta Larregi.
Jarraian Disk Breakers.

Abuztuak 27, zapatua
12:00etan, bizikleta martxea.
18:00etan, Danborrada Txikiren kalejirea.
22:30ean, kuadrilen kalejirea eta suak. Areatzako Kuadrilak, Areatzako Danborrada, Ardoa barrura txarangea eta Astondoa Piroteknia.
00:00etan, Erromeria Luhartz taldeagaz.
02:00etan, Areatzako Danborradaren kalejirea.

Abuztuak 28, domekea
11:00etan, Xakea. Aldi bereko partidak Euskal Herriko txapeldunaren kontra.
13:30ean, Pintxo Lehiaketea Areatzako Tabernari Elkarteak antolatuta.
16:00etan, Xakea.
18:30ean, Larrain jantza, jauzi eta jota.
Ostean kantu jira.
20:30ean, Ortzi Acostaren Ilusioa antzezlana Añibarro parkean.
21:30ean, Areatzako Bandaren Musikantu ikuskizuna. Kantarte Gazteder Abesbatza (Barakaldo), Orpheo Ganbera Abesbatza (Leioa), Agrupación Olagüe Abesbatza (Sondika), José María Arregi Abesbatza (Mungia) eta Luis Iruarrizaga Abesbatza (Igorre).

Abuztuak 29, astelehena
12:00etan, umeen jantza taldearen kalejirea.
12:30ean, umeen jantzak plazan. Jarraian kopautxoa umeentzako.
16:00etan, Tute Txapelketea.
20:30ean, Tortilla Txapelketea (aurkezpena).
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, DJ MAR-ISK-AL.

Abuztuak 30, martitzena
11:30ean, umeentzako ur ginkanea.
12:30ean, bitsaren jaia.
16:00etan, Mus Txapelketea.
18:00etan, umeen Play-Backa.
19:00etan, Zunbatoia.
23:00etan, Jaien Agurra eta azken txupina.

0
Zeanuri
2016/8/8
Herriko txistulari eta trikitilariak ipiniko deutsee soinua Andra Mari jaiai

Herriko tradizinoak agintzen dauan moduan, txistulari eta trikitilariakaz hiru zubiak pasauz hasi eta amaituko dira Zeanuriko jaiak, eta jaiak irauten daben bitartean, goizeko 11:00etan kalejirea egingo dabe txistulari eta trikitilariok. Jaietako lau egunetan, erromeria egongo da gauean. Zapatu gauean, Uckaia, Itziarren Semeak eta Arcada Social taldeak kontzertuak eskeiniko ditue.
Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVI. Txapelketea astelehenean izango da eta pelota jaialdiak, antzerkia eta gastronomia txapelketak be ez dira faltauko.

Abuztuak 13, zapatua
Gazteen gaua
08:00retan, Gorbeiara igoerea.
14:00etan, Txupinazoa eta Hiru Zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
15:00etan, herri bazkaria eta Kartel Txapelketako sari banaketea.
17:00etan, eskupelota jaialdia. Ondoren, frontenis finala.
19:30ean, triki-rally-bertso poteoa.
22:00etan, kontzertuak Uckaia, Itziarren Semeak eta Arkada Social taldeakaz.
Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Abuztuak 14, domekea
Umeen Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:00etan, umeen jolasak plazan, puzgarri, egurrezko jokoak, ur jolasak.
17:00etan, Elkarrekin des-jolasten, Sudurkeriak konpainiagaz.
18:00etan, pelota jaialdia (amateurrak).
20:00etan, Salbea Andra Mari parrokian.
20:30ean, kuadrilen mozorro desfilea.
22:30ean, Zeani Antzerki Taldearen emonaldia, Amari mutik bez.
Ondoren: Hamargutxi taldeagaz erromeria.

Abuztuak 15, astelehena
Andra Mari Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, mezea Andra Mari eleizan.
12:30ean, Urduñako Bihotza konparsea, gaitero eta erraldoiakaz.
18:00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVI. Txapelketea plazan.
19:30ean, Kuadrilen arteko Futbito Txapelketearen finala, Zulaibarren.
22:00etan, Play-Backa.
Ondoren: Erromeria Luhartz taldeagaz.

Abuztuak 16, martitzena
San Roke, Sukaldari eta Jubiladuen Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, mezea Andra Mari Parrokian.
11:00etan, Sukaldari Lehiaketearen hasikerea.
12:30ean, herriko jubiladuen kopautxoa.
14:30ean, sari banaketea eta bazkaria plazan
16:30ean, III. Mus eta Briska Txapelketea.
Ondoren: Jantza Txapelketea. Amaieran, zozketea.
21:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria eta txokolatea danontzat.
Jaiai amaierea emoteko Hiru Zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.

0
Arratia
2016/8/2
Trikitixa soinuak hile osoan

Dimako Artaun auzuneko San Bizente jaiak, Zeberioko San Adrian Argiñao auzunean eta Zeanuriko Otzerimendiko sanjustoak dira oraingo hileko lehenengo jaiak. Hilaren 10ean, San Lorentzo jaiak edo sanlontxoak, Bediako Murtatzan, Lemoako Azurrekan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Hilaren erdian, andramariak Igorren eta Zeberioganen. Hurrengo eguna be, San Roke hain zuzen be, jai eguna da leku askotan: Dimako Olazabalen eta Bediako San Roke ermitan, berbarako. Han, 12:00etako mezearen ostean, barauskarria, trikitixea eta jantzak egongo dira.
Hilaren 24an, sanbartolomeak, ospatuko ditue Igorreko Urkizun eta Zeberioko Urizarren.
Zeberioko jaiak, Sandoniak, urri lehenengoaren 1ean hasiko dira.

Artaun (Dima)
Abuztuak 6, zapatua
19:00etan, txupina. 19:30ean, txitxi-burruntzia. Urdaia eta pamitxea doazen guztientzat. 20:00etan, Bola Txapelketea. XIX. Lourdes Soraluze Saria. 20:30ean, erromeria.

Abuztuak 7, domekea
12:00etan, euskal mezea. 13:00etan, triki poteoa. Bertsolariak: Beñat Ugartetxea eta Etxahun Lekue) eta trikitixea. 19:00etan, herri kirolak. Dima vs Mutriku. 20:30ean, zozketea.

Abuztuak 8, astelehena
11:00etan, auzoan hildakoen aldeko mezea. 12:30ean, Mus Txapelketea. 12:30ean, jolasak eta antzerkia. 17:00etan, Briska Txapel- ketea. 19:00etan, Tortilla Txapelketea. 20:00etan, Igel Txapelketea. 21:00etan, amaierea eta txokolatea.

Otzerinmendi (Zeanuri)
Abuztuak 6, zapatua
11:00etan, karobia isiotu. 12:00etan, barauskarria. 14:00etan, bazkaria.

Abuztuak 7, domekea
12:00etan, mezea. Herriko jantzarien erakustaldia eta barauskarria. Goizean zehar Paella eta Tortilla Txapelketak (Paellea okelazkoa izan behar da). 14:00etan, paella eta tortillen aurkezpena. 17:30ean, Mus Txapelketea. 18:00etan, Bola Txapelketea.

Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, eguaztena
12:00etan, mezea. Ondoren barauskarria eta trikitixea eta Mus Txapelketea. 17:00etan, Briska Txapelketea.

Azurreka (Lemoa)
Abuztuak 10, eguaztena
Mezea San Lorentzon. 12:10ean, barauskarria trikitilariakaz. 12:30ean, erromeria. 18:00etan, umeentzako jokoak eta Igel Txapelketea.

Andra Mari. Udako Jaia (Igorre)
Abuztuak 15, astelehena
10:30ean, XXVIII. Andra Mari Saria: Gazte mailako txirrindulari lasterketea. 12:30ean, mezea. 13:15ean, barauskarria Goiko Plazan. 16:15ean, Briska, Mus eta Tute Txapelketea. Izen emotea 16:00etatik 16:15era. Saria: otzarea. 18:00etan, Igel Txapelketa. Izen emotea 17:30etik aurrera. Saria: otzarea. 19:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria. Ostean, DJ Ismael.

Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, astelehena
Andra Mari Eguna
12:30ean, Txakoli Eguna. 19:00etan, Ehun argazki mende bat argazki erakusketea.

Abuztuak 16, martitzena
San Roke Eguna
08:00retan, Ilunbera ibilbidea. 12:00etan, meza nagusia eta umeentzako jolasak. 13:30ean, nagusien Bola Txapelketea. 17:00etan, umeen Bola Txapelketea (6-9 urte eta 10-12 urte). 18:00etan, Irrien Lagunak. 19:30ean, umeentzako baloiak eta txokolatea. 20:00etan, zozketea.

Abuztuak 17, eguaztena
San Roke Txiki Eguna
12:00etan mezea. 14:00etan, auzo bazkaria. Bazkalostean erromeria.

0
Igorre
2016/8/1
Urri lehenengoan amaituko dira Igorreko sarrerako lanak

Abuztuan zehar errotondeari forma emon eta urri lehenengoan lanak amaituta egongo dirala dino Igorreko alkateak. Igorreko sarrerea aldatu daben lanak ondo doazala dino. Ezusteko gitxi egon dirala eta beharrak egiten dauan enpreseak proposatutako hobekuntzak be egin dirala dino alkateak.
Autobusen geralekua azken momentura arte ez da aldatuko, hasikera baten, lanak hasi ahala aldatuko zala uste arren. Lanak puntu horretara ailegetan diranean, frutadenda aurrean egongo da geralekua, lanok iraun bitartean.

0
Lemoa
2016/7/22
Eskean Kristö eta Narcok animauko dabez jaietako gauak

Durundi Barri Dantza Taldeak 50 urte beteko dauz aurten eta eurek botako dabe txupina garagarrilaren 29an. Ordurako jai egitaraua hasita egongo da; izan be, jaietako kirol eguna ospatuko dabe 27an eta alkartasun eguna hurrengo egunean. jaietako ikurra dan baltsen jeitsierea Ibaizabaletik, zapatuan izango da arrastiko zazpiretan. Tallerretako zubitik urtengo dira baltsa guztiak batera, eta amaieran abordajea egingo deutsie alkarreri. Baltsarik originalenak saria izango dabe. Gauak animetako sano kontzertu potenteak egongo dira. Hilaren 29an, barikuan, Eskean Kristök eta hurrengo egunean Narco taldeak joko dabe Lemoan.


Garagarrilak 27, eguaztena
Kirol Eguna
12:00etan, umeen pentatloia. Ur probak kiroldegian. 7-9 urte/ 10-12 urte/ 13-15 urte. 5 umeko taldeak osotu behar dira eta talde bakotxak bizikleta eta kasko bat eroan beharko dau. Izen emotea garagarrilaren 18tik 22ra udaletxean.
16:30ean, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketako finala kiroldegian.
17:30ean, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketako finala kiroldegian.
18:30ean, Esku Pelota Txapelketako finala kiroldegian.
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketetako finalak kiroldegian.
19:00etatik 20:00etara, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 29) parte hartzeako izen emotea kiroldegian. Izena kultura@lemoa.net helbide elektronikoan be emon daiteke hilaren 26ra arte.
Partiduak amaitutakoan partaideentzako kopautxoa eskolan.

Garagarrilak 28, eguena
Alkartasun Eguna
20:00etan, eusko labeldun oilasko pintxo dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 eurotan. Jasotako dirua "Hezurrak malgu, bihotza indartsu" proiekturako izango da.
20:00etan, Beldur Barik Gunea Elizondon.

Garagarrilak 29, barikua
Mozorro Eguna. Gaia: gaua.
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea Udaletxeko plazan.
19:00etan, txupina eta Jaietako Kartel Lehiaketearen sari banaketea Udaletxeko plazan. Mozorro Lehiaketan parte hartuko dabenak kalejiran joango dira Elizondoraino eta bertan izango da sari banaketea.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian. 18 urtetik beherakoentzat. Txartelak hilaren 15a baino lehen udaletxean. Afari ostean zozketak.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:30ean, kontzertua, Eskean Kristö Elizondon.
01:00etan, 12 urtetik gorako lemoaztarren Play-Back Lehiaketea Elizondon.
02:00etan, erromeria Oxabi taldeagaz Elizondon.

Garagarrilak 30, zapatua
Gastronomia eta Gaupasa Eguna
11:00etatik 13:30ak arte, umeentzako puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
13:30etik 14:00etara, Bits Jaia eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Makailao Lehiketetako lapikoen aurkezpena eskoletan. Ondoren, herri bazkaria.
17:00etan, umeentzako tailerrak eta jolasak, Zaztaparrak eta Alemaniara doazen gazteak alkarlanean antolatuta eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
19:00etan, Baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian eta helmuga zubi barrian.
20:00etan, jantzaldia Lotxo taldeagaz Herradurako plazan.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza alkartearen eskutik sardina jana Herradurako plazan.
23:00etan, kontzertuak. Anestesia eta Narco. Elizondon.
00:00etatik 03:00etara Testing zerbitzua Elizondon.
03:15ean, erromeria Trikizio taldeagaz. Elizondon.
Goizaldean, mokautxoak Elizondon.
Arratiako herrietara bueltako autobusen zerbitzua 02:30ean eta 05:00etan. Urtekerea Correos-etik.

Garagarrilak 31, domekea
Euskal Jaia San Inazio plazan
Baserritar jantzita dagozanai plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.
11:30ean, XIX. Artisautza Azoka Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baselizan. Ondoren, Durundi Barri jantza taldearen 50. urteurrena dala eta, Joseba Etxebarriari omenaldia eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
18:30ean, Xaibor Euskalzumba San Inazio plazan.
19:30ean, 12 urtetik beherako lemoaztarren Play-Back Lehiaketea San Inazio plazan.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat San Inazio plazan.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat San Inazio plazan.
20:30ean, Aikok eskeinitako jantzaldi-erromeria Elizondon.
22:30ean, Garsu erre Elizondon. Jaien amairea.

0
Artea
2016/6/30
Arteako Kultura Dinamizetako Parte Hartze Prozesua

Garagarrilaren 1ean, Arteako Kultura Dinamizetako Parte Hartze Prozesuaren, eta horren bidez orain arte egindakoaren barri emongo dabe partaideak. Arrastiko zazpiretan Kultur Etxean izango da ekitaldia. Bertara, herritarrak eta herriko alkarte guztiak dagoz konbidauta.
Alex Carrascosaren gidaritzapean, parte hartze prozesuaren bidez, kalidadeko kultur ekintzak antolatu eta Kultur Etxea berrantolatuteko asmoz, zezeiletik bagilera hainbat saio egin ditue Artean. Saiootan landutakoa ipiniko dabe mahai gainean.
Ekitaldiaren ostean mokadutxoa egongo da bertaratuten diran guztientzat.

0
Arratia
2016/6/30
Jairik jai

Garagarrilean, auzuneetan eta ermita inguru askotako jaiak izaten dira. Batzuek egitarau xumea izango dabe, trikitixea eta barauskarria baino ez, beste batzuetan egitarau potoloagoa prestatuko dabe, baina dan-danetan jaigiro ederra egongo da duda barik. Honeetan, herri bazkariak, lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak eta erromeriak izango dira nagusi.
Hileon, santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira.
Garagarrilaren 2an Areatzan santomasak ospatuko dabez, 19:00etan mezea egongo da eta ostean parrilladea, hurrengo jaiak sankristobalak dira hilaren 10ean.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 8, barikua
20:45ean txupina. Akerbeltzeko Guruzneren eskutik.
21:00etan, parrilladea eta ondoren musikea zuzenean: El Negro Felito eta Iñagariak (rantxerak, habanerak...).

Garagarrilak 9, zapatua
11:00etan, Arratiako Rallyaren urtekerea.
13:45ean, Rallyan parte hartu daben kotxeen erakustaldia plazan eta garagardo dastaketea.
14:00etan, Rallykoen bazkaria.
17:00etan, Rallyaren atzenengo pasoa plazatik.
17:30ean, Tortilla eta Makailao Lehiaketetan izen emotea.
18:30ean, Ibon Magoa.
20:30ean, tortillak aurkeztu.
21:00etan, makailaoa aurkeztu.
23:00etan, kontzertua: Larregi eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 10, domekea
12:00etan, mezea.
13:00etan, aizkolariak: Mendieta, Intxausti eta Utxu.
14:00etan, Igel Txapelketea.
15:00etan, Igeriketa Txapelketea Santa Lutziko iturrian.

Hilaren erdikaldean, Santa Marina, San Segismundo eta Madalenak daukaguz. Santa Marina edo santamañe eguna, hilaren 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten da. Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak hilaren 16an izango dira aurten. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten dabe. Madalenak garagarrilaren 22an dira eta Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuko ditue.

Tallerreta eta Lemorietako jaiak (Lemoa)
Garagarrilak 16, zapatua
12:00etan, txupina eta kalejirea Atutxen.
14:30ean, bazkaria: oilaskoa eta auzoko Piper eta Tomate Lehiaketea.
Bazkalostean jolasak.
19:00etan tortillen aurkezpena.
20:00etan, kontzertuak.

Santamañe jaiak (Artea)
Garagarrilak 16, zapatua
09:00etan, kalejirea txistulariakaz.
11:30ean, mezea.
12:00etan, Arteako produktuen azokea.
13:00etan, pintxo eta edariak.
14:00etan, Munduko Arrozak Txapelketako saria.
18:00etan, talde jolasak (petankea, igela...) eta umeentzako saskia (pelotea, gomea...).

Garagarrilaren amaieran, Santiago eta San Inazio jaiak dira. Hilaren 25ean Santiago, eta 31n San Inazio, jai handiak dira biak. Santiago Artean, Diman eta Zeanuriko Ipiñaburun ospatuko dabe. Baita Lemoako Arrañon be, mezea eta barauskarriagaz.
San Inazio egunean, barriz, ohiturea dago Gorbeiako kurutzera igoteko. Bizkai osoko jaia da eta Bizkai osotik etorten dira mendizaleak Gorbeiara igoteko. Egun honetan, kotxe kopurua murrizteko, autobus zerbitzua egoten da Areatzatik Pagomakurreraino.

Ipiñaburuko jaiak (Zeanuri)
Garagarrilak 23, zapatua
14:00etan, Auzo Kantu Bazkaria Jon Enbeitaren otxoteak animauta. Ondoren, Briska eta Mus Txapelketak.
19:30ean, txokolatea.

Garagarrilak 25, astelehena
11:30ean, meza nagusia. Ondoren barauskarria eta Bola jokoa (Zeanuriko Kofradi Bola Txapelketarako puntuagarria).

Garagarrilak 26, martitzena
12:00etan arimen mezea eta ondoren barauskarria.

Santiagoko jaiak (Artea)
Garagarrilak 25, astelehena
09:00etan kalejirea txistulariakaz.
11:30ean, mezea.
12:00etan, Arteako produktuen azokea.
13:00etan, pintxo eta edariak.
14:00etan, Marmitako Txapelketako saria.
18:00etan, erromeria.

0
Dima
2016/6/28
Kirola eta musikea, Dimako jaietako perejila

San Pedro egunean, arrastiko zazpiretan Gaztebarri Dantza Taldeak txupina botako dau jaiai hasikerea emoteko.


Garagarrilaren 3ra arte izango dira herriko jaiak, eta ospatuteko jai egitarau betea prestatu dabe dimoztarrak. Egunez kirola egiteko aukera asko: Boulder Txapelketa Herrikoia, herri kirolak, pelota partiduak eta kuadrilen arteko probak egongo dira. Gaubez, barriz, erromeriak eta kontzertuak hartuko dabe protagonismoa. Lehiaketa gastronomikoak, antzerkiak eta kaleko ikuskizunak be ez dira faltauko jaietan.


Bagilak 29, eguaztena
12:00etan, Mezea.
13:00etan, 85 urtetik gorakoentzako omenaldia Narbaiza eta Areitio bertsolariakaz. Ostean, jubiladuentzako bazkaria.
18:00etan, Boulder Txapelketa Herrikoia.
19:00etan, txupina Gaztebarri Dantza Taldearen eskutik.
19:15ean, jantzak Gaztebarri Dantza Taldearen eskutik.
20:00etan, kuadrilen arteko proben I. proba.
21:00etan, jantza-poteoa.

Bagilak 30, eguena
11:00etan, umeentzako tailerrak.
18:30ean, Pintxo Txapelketea eta pastel dastaketea ume eta gazteentzat.
19:00etan, Euskararen taupadak Irrien Lagunen ikuskizuna.
20:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketak.
22:00etan, erromeria, Ingo al deu taldeagaz.

Garagarrilak 1, barikua
17:30ean, Talentu Lehiaketea.
18:30ean, kale animazinoa Ttex elektrotxarangeagaz.
19:30ean, umeentzako herri kirolak.                        
20:30ean, herri kirolak: Inaxio Perurena harri jasotzailearen erakustaldia, Badaiotz sokatira taldea vs. kuadriletako andrak, Olar Herri Kirol Taldearen erakustaldia.
Dimako Alkarregaz eta Bakaikuko GEDren eskutik txistorra jana.
21:30ean, esku pelota partiduak frontoi txikian: Andren partidua. Dimako Plazako II. Txapelketako finala.
23:30ean, Play-Backa.
01:00etan, kontzertua: Patx&Run eta DJ Ismael.

Garagarrilak 2, zapatua
11:00etan, umeen duatloia.
14:00etan, herri bazkaria  (mozorrotuta. Gaia: 80ko hamarkadea).
17:00etan, kuadrilen arteko probak.
18:30ean, nesken pala partidua eta Bizkaiko Open pelota jaialdia.
20:00etan, talo jana.
20:30ean, kale animazinoa.
23:00etan, kontzertua: MG taldea.
24:00etan, euskal preso eta igeslarien aldeko ekitaldia.
24:30ean, kontzertua: Itziarren semeak taldea.
02:00etan, erromeria, Oxabi taldeagaz.
   
Garagarrilak 3, domekea
14:00etan, Paella Lehiaketea.
18:00etan, lankidetza jolasak umeentzat.
19:00etan, bertsolariak: Uxue Alberdi, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal.
20:45ean, antzerkia. Karrika taldearen Zapoi antzezlana.

0
Areatza
2016/6/28
Argazki kanpainea martxan GEDk

Areatzako Gure Esku Dago (GED) Batzordeak, maiatzean, 2016-2018 egitasmoaren aurkezpena egin eban. Batzarrean azaldutakoaren arabera, Gure Esku herri mobimentua fase barri baten sartu da, "erabakiaren aroan", hain zuzen be. Fase honetan, 2018ra bitartean, ahalik eta herri gehienetan herri konsultak antolatzea da helburua.
Areatzan be herri galdeketea antolatu gura dabe, baina horretarako, herritarren "babes eta parte hartze handia behar dira". Herritarren parte hartzea bultzatuteko, udarako "Oporretan ere zure esku" kanpainea antolatu dabe Areatzan.

"Oporretan ere zure esku" argazki kanpainea
Kanpainan parte hartzeako, udako oporretako argazkiak bialdu behar dira gureeskudago.areatza@gmail.com helbidera. Argazkietan Gure Esku Dagoko ikurren bat agertuko da eta Areatzako jaietan panel baten ipiniko dira jasotako argazkiak, holan, jaietan be, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egiteko.
Areatzako GEDk jakitera emon dauanaren arabera, 2016an 36 udalerritan egingo da herri galdeketea, eta datorren urtean, beste hainbat herri eta eskualdek iragarri dabe galdeketea egingo dabela. "Bigarren olatura batuko diranen zerrendea hazten joango da datozen hilabeteetan" dinoe. "Borondateak ehundu, bidea adostu eta etorkizuna erabaki. Hiru pausu horreek osotuten dabe gure bide orria. Etorkizunera begira gagoz, pausuak emonaz. Galdeketen bigarren olatua hartzeako ahaleginak egingo doguz" dinoe Areatzakoak.

0
Arantzazu
2016/6/28
Jubiladuak botako dabe txupina San Pedro jaiai hasikerea emoteko

Garagarrilaren 1ean botako dabe txupina jubiladuak Arantzazun San Pedro jaiai hasikerea emoteko, baina jubiladuak lehenago hasiko dira jaigiroaz disfrutetan: San Pedro egunean eurentzako kopautxoa egongo da eta. Umeen eguna garagarrilaren 2an izango da. Olgetan ibilteko aukerarik ez da faltauko egun horretan. Gazteentzat, kontzertuak eta erromeriak. Jokaldi taldeak zarratuko dauz Arantzazuko sanpedroak.

Bagilak 29, eguaztena
12:30ean, mezea.
13:30ean, jubiladuentzako kopautxoa.

Bagilak 30, eguena
19:00etan, Durangoko Abesbatza eleizan.

Garagarrilak 1, barikua
19:00etan, txupina jubiladuen eskutik. Buruhaundiak.
19:30ean, Larrain jantza Arantzarte taldeagaz.
20:00etan, batukadea eta poteoa.
21:00etan, parrilladea Herriko Tabernan. Ondoren kontzertu bi eta erromeria Honat taldeagaz.

Garagarrilak 2, zapatua
Umeen eguna
10:00etan, puzgarriak frontoian.
10:30ean, umeentzako jolasak Zaztaparrak Asti Taldearen eskutik.
13:00etan, Igel jokoa plazan.
14:30ean, Paella eta Tortilla Lehiaketetako paellak eta tortillak aurkeztu plazan.
18:00etan, patin zirkuitua.
18:00etan, Dardo Lehiaketea eta Futbolin Lehiaketea Herriko Tabernan. Izen emotea Herriko Tabernan.
20:30ean, DJa eta ondoren karaokea.

Garagarrilak 3, domekea
10:00etan, mezea.
13:00etan, triki poteoa.
18:00etan, kale antzerkia plazan. Ganso & Ciaren Walkman.
18:30ean, Mus eta Briska Txapelketak Montero eta Herriko Tabernan. Izen emotea taberna bietan.
20:30ean, parrilladea plazan.
21:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz eta jaien amaierea.

0
Arratia
2016/6/19
Errotak diagnostikoaren emoitzak aukeztuko ditu Igorren hilaren 21ean

Arratia jasangarri eta biziteko aproposago baten bidean lan egiteko asmoz Errota proiektua abiatu zan urtailean. Aprilean, Arratiako lehenengo diagnostikoa egiteko prozesua hasi eban Errota taldeak Azaro Fundazioagaz alkarlanean. Bagilaren 21ean taldeak diagnostikoaren emoitzak aurkeztuko ditu Igorreko Lasarte Aretoan arrastiko seiretan.
Diagnostiko hori osotuteko hiru talde dinamika egin dabez eta talde dinamika horreetan Arratiako hainbat eragilek parte hartu dabe: hezkuntza arlokoak, arlo pribadukoak, arlo publikokoak eta arlo eta gai desbardinetako beste hainbat eragilek. Hirurogei persona baino gehiago guztira. Hiru lan saio horreetan, etorkizuneko Arratia 2030erako ikuspuntua zehaztu dabe partaideak, zelango eskualdea gura daben adierazo, arlo desbardinen beharrizanak zeintzuk diran kontuan hartu eta beharrizan horreek beteteko erronkak definidu ditue.
Antolatzaileak parte hartzeako konbitea luzatu gura deutsee arratiar guztiai.

0
Arratia
2016/6/19
San Juan sua eta gehiago Bediako jaietan

Gaubeko hamabietan biztuko dabe San Juan bezperako sua Bedian, urteko gaurik laburrena argituteko.


Jaietako lehenengo gau majikoan suaren inguruan batuko dira bediaztarrak, suak gauza txarrak erre eta onak gorde dagiazan.
Jaietan, majikoak izan daitekez gau asko. Izan be, Jokaldi, Egan, Zeinke, ETS eta Drindots taldeak gaubak musikaz beteko ditue eta jantzan egiteko aukerea egongo da. Egunez, beste ekintza batzuen artean, lehiaketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, zunbatoia eta karta jokoak egongo dira.

Bagilak 19, domekea
10:00etatik 14:30ak arte, XVI. Eskulangintza eta Elikagaien Azokea.
14:30ean, Bediako jubiladuen bazkaria.

Bagilak 23, eguena
20:00etan, jaien hasikerako txupina, trikitixaz eta dultzainaz alaituta. Sardina jana.
20:30ean, Igel Txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
21:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz. Ondoren, Play-Backa (mozorrotu eta gozatu).
24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, barikua
12:00etan, Meza nagusia.
19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:00etan, pala partiduak (neskak).
20:30ean, tortillen aurkezpena.
20:30ean, korru jantzak.
21:30ean, herri afaria.
23:00etan, erromeria Egan taldeagaz.

Bagilak 25, zapatua
12:00etan, IX. Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztu.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
17:00etan, artista txikiak. Umeentzako tailerrak.
18:00etan, Piratak Herri kirol taldea.
22:00etan, kontzertuak: Zeinke, ETS eta Drindots taldeak.
Arratiara, Galdakaora eta Zornotzara autobusa 02:30ean eta 05:00etan.

Bagilak 26, domekea
12:00etan, eskupelota partiduak (herrikoak tartean) eta pala partiduak (neskak, herrikoak tartean).
18:00etan, txakurren erakusketea.
19:00etan, eskupelota partiduak.
20:00etan, Zunbatoia, Deiene eta Jorgeren eskutik.

Bagilak 27, astelehena
12:00etatik 13:30era, puzgarriak eta jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXI. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat Bediakoa. Izen emotea 6 euro bikoteko.
20:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.




0
Ubide
2016/6/19
Antxinako erritoak sanjuanak ospatuteko

Arbola eta sua izaten dira Ubiden herriko jaietako protagonistak.


Europako udabarriari lotutako antxinako ohitureari jarraituz, herritarrak basoan arbol handi bat moztu eta herriko plazara eroango dabe bertan altxatzeko. Sua be biztuko dabe San Juan bezperan Ubiden, udako solstizioari lotuta eta gurean oso zabalduta dagoan ohiturea da hau. Esti eta Olatzen kantaldia, herritarren Play-Backa eta herri afaria besteak beste, animauko dabe herriko jaigiroa.
Eszenalekuak eta jai azpiegiturak montetako, hilaren 17 eta 18an batuko dira herritarrak. Kentzeako, barriz, garagarrilaren 1 eta 2an.

Bagilak 23, eguena
17:00etan, arbolaren bila joateko plazan alkartu.
19:00etan, arbola zutitu.
20:00etan, afari eta edari trukea.
23:00etan, sua eta Esti eta Olatzen kantaldia.

Bagilak 24, barikua
13:00etan, meza ostean barauskarria Adarhots taldeak girotuta.
14:00etan, elexarrak etxeko ateetan ipini dabezanen artean zozketea egingo da.
18:00etan, herritarren Play-Backa.
20:30ean, parrillada herrikoia.
22:15ean, pelota partiduak.
24:00etan, Tarantistak animazinoa.

Bagilak 25, zapatua
10:00etan, puzgarriak eta umeentzako jolasak.
17:00etan, ginkanea eta jolasak.
21:30ean, herri afaria bertsolariakaz.
23:15ean, Dantzaldi erromeria.

0
Arratia
2016/6/19
San Juan bezperan suak biztuko dabez auzuneetan

Arratiako hainbat herri eta auzunetan, San Juan suak biztuko dabez San Juan bezperan, hau da, bagilaren 23an. Arantzazun zortziretan batuko dira herritarrak plazan sardinak jan eta sua biztuteko. Hurrengo egunean, Eskobien atzetik kale antzerkia egongo da arrastiko zazpiretan sanjuanak ospatuten segiduteko. Areatzan Walkman kale antzerkia egongo da 20:00etan, eta ostean sardinak eta urdaia jan eta sua biztuko dabe Zubizarran. Diman, sua 20:30ean biztuko dabe frontoi ondoan. Lemoako Tallerretan 19:00etan izango da suaren inguruko zitea.
Zeanuriko Altzuagan, Igorreko San Juanen edo Dimako Oban be sanjuanak ospatuko dabez; Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.


Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 23, eguena
15:00etan, txupina.
21:00etan, sardinak eta sua.

Bagilak 24, barikua
12:00etan, mezea eta barauskarriak.

Bagilak 25, zapatua
21:00etan, auzo afaria eta erromeria Diversions taldeagaz.

Bagilak 26, domekea
12:00etan, mezea, barauskarriak eta zozketea.
19:00etan, Bola Txapelketea eta umeentzako jolasak.

San Juan (Igorre)
Bagilak 23, eguena
19:00etan, txupina eta jaien hasikerea.
20:00etan, sardina jana. Ondoren erromeria trikitixeagaz.
22:30ean, San Juan sua. Arratiako Musika Eskolako trikitilariak.


Bagilak 24, barikua
12:00etan, mezea eta trikitilariak.
18:00etan, Briska eta Mus Txapelketak.
20:00etan, auzoko aparkalekuan pintxo-potea.
22:00etan, erromeria Joselu anaiak taldeagaz.

Bagilak 25, zapatua
09:30ean, auzolanean Indusi errekearen garbiketea. Ondoren mokadutxoa garbituten parte hartu dabenentzat.
Jaien amaierea.

Elorriaga (Lemoa)
Bagilak 25, zapatua
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.
13:15ean, herri kirolak.
14:00etan, Igel Txapelketea nagusientzat.
14:00etan, Dardo Txapelketea umeentzat.
17:00etan, herri kirolak. Umeentzako jokoak.
17:30ean, Mus Txapelketea.
19:00etan, Bola Joko Txapelketea.
20:00etan, txitxi-burruntzia.
Egun osoan zehar Gaztetxeak ipinitako txosnea.

0
Arratia
2016/6/13
Jaietan sexu erasoai aurre egiteko Beldur Barik Gunea egongo da

Aurtengo jaietan, Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak, Udalak eta andra alkarte eta talde feministak, Beldur Barik kanpainea jarriko dabe martxan. Helburua jaietan be, eraso sexistai aurre egitea da, "jaiak, gaba eta kalea gureak be badiralako, eta danok dogulako eskubidea jaietan disfrutetako" antolatzaileen arabera.
Holan, Igorreko jaietan Beldur Barik jarkerea landu eban Noka talde feministak Igorreko Udalaren laguntzeagaz. Bedian, hilaren 25ean, zapatua, Beldur Barik Gunea ipiniko dabe plazan 20:00etan. Beraz, herriko jaietan Beldur Barik Guneak egongo dira, eraso sexisten kontrako materialagaz eta musikeagaz, arazoa bistaratu eta aurre egiteko.

Genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren kontra beharrean
Arratiako Udalen Mankomunidadeak (AUM) maiatzaren 17ko eta bagilaren 28ko kanpainak lotu dauz, azken finean, homofobiaren kontrako eta aniztasun sexualaren aldeko egunak diralako. AUMko Prebentzino eta Bardintasun Zerbitzuak, udalakaz batera, ekintzak antolatu dabez kanpaina bien inguruan, orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren aurka eta aniztasun sexualaren alde egiten jarraituteko. 
Ekintzen artean, gaztelekuetan antolatutako sexualidadeari buruzko tailerrak, udalekuetako begiraleai hezkidetzaren eta aniztasunaren inguruko prestakuntzea, gurasoentzako eta ikasleentzako saioak, adierazpen instituzionala... "Arlo eta esparru guztiak landu eta landuko dira Arratiako herrietan. Izan be, ezinbestekoa da dibersidade sexualari zor jakon errespetua azpimarratzea, bardintasunean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eregiteko" dino Miren Urresti AUMko Bardintasun teknikariak.

0
Arratia
2016/6/13
Hilaren 18tik Areatza eta Lemoako igerilekuak zabalik

Areatza eta Lemoako aire zabaleko udal igerilekuak bagilaren 18an zabalduko dira eta urri lehenengora arte egongo dira zabalik, arratiarrak uda partean Arratiatik urten barik freskaldi bat hartzeako aukerea izan dagien.
Areatzako igerilekuak bagilaren 18tik urri lehenengoaren 9ra arte egongo dira zabalik, goizeko 11:00etatik 20:00etara. Prezioak desbardinak izango dira lanegunetan eta jai egunetan. Lanegunetan, helduak 4 euro eta umeak 2 pagau behar izango dabez eta jaiegunetan 5 eta 3, hurrengoz hurrengo. Sasoi osorako bonoak erosi ezkero, barriz, herrikoak 55 euro pagau beharko dabe familiako bonoa edo 35 banakakoa persona helduarentzat eta 25 umearentzat bada. Beste herrietakoak, familiakoa 90 euro, eta banakakoak 55 euro helduak eta 35 euro umeak pagau behar dabez. Igorre eta Arteako Udalakaz egindako hitzarmenai esker, Area- tzako herritarren moduan pagauko dabe Igorre eta Arteakoak.

Lemoako igerilekuak
Lemoan aire zabaleko igerilekuak bagilaren 18tik urri lehenengoaren 18ra arte egongo dira zabalik. Goizeko 11:00etan zabalduko ditue igerilekuak, eta 19:30ean zarratuko bagilean, 20:30ean garagarrilean; 20:00etan abuztuan eta 19:30ean urri lehenengoan.
Prezioai jagokienean, 4 eta 26 urte bitartekoak 3 euro pagau behar dabez, eta nagusiak 4 euro Lemoan erroldatuta badagoz eta 4,5 ez badagoz Lemoan erroldatuta. Lemoako jubiladuak eta langabeak 3 euroko prezioan erabili ahal izango dabez udako piszinak.

0
Igorre
2016/6/5
Hamar egun eta bederatzi gau, Igorreko jaiak ospatuteko

Txupina hilaren 10ean arrastiko zazpiretan botako daben arren, ordurako jaigiroan murgilduta egongo dira Igorren. Izan be, ekitaldiak bezperan hasiko dira kalejira antisexista bategaz, gogora arazoteko eraso sexista bako jaiak danon jaiak dirala. Hurrengo egunean, goizean triatloia egongo da eta arrastiko 17:00etan jaiak hasiko dira, txarangea, tailerrak eta Larrain jantzagaz.
Jai egitarauak 60 ekintzatik gora batzean dauz. Txosnagunean, Goiko plazan eta Kultur Etxearen inguruan, kontzertuak, lehiaketak, kalejirak, kirolak eta umore onak Igorre hartuko dabe bagilaren 10etik 19ra.


Bagilak 9, eguena
19:00etan, kalejira antisexistea. Kultur Etxetik hasita.

Bagilak 10, barikua
11:00etan, eskolako umeen Inazio Zubizarreta III. Triatloia.
17:00etan, txosnagunetik hasita Elektrotxufla Elektrotxarangea herrian zehar eta Pankarta Lehiaketea. Pankartea eginda eroan behar da.
17:30ean, tailerra Zaztaparraken eskutik Goiko plazan.
18:30ean, Larrain jantza Goiko plazan.
19:00etan, txupina. Musikea, jatekoa eta txosna. Goiko plazan, baina euria bada txosnagunean.
20:00etan, kuadrilen arteko Olinpiadak, Grand Prix Goiko plazan. Kuadrilen argazkia.
22:00etan, Stai Zitto
23:00etan, Zu bai Zu herrikoia. Izena txosnagunean emon.
01:00etan, Los zopilotes txirriaos taldearen kontzertua.
03:00etan, musikea txosnan.

Bagilak 11, zapatua
09:00etan, ibilaldia herriko ermitetatik Kultur Etxeko plazatik hasita. Jubiladuen aurrean hamaiketakoa.
09:00etatik 14:00ak arte, Nesken Futbol 7 Torneoa. Sanantonioetako V. Infantil eta Alebin torneoa.
11:00etatik 13:30era, zirku tailerra eta ikuskizuna umeentzat eskoletan. Euria bada kiroldegian.
11:00etan, Igitieko Baserritarren Azokea.
12:00etan, Munduko Arrozen Txapelketea txosnagune ondoko landan. Mahaiak eta aulkiak norberak eroan. Euria bada eskoletako aterpean.
13:15ean, Afrika Ruge jantza afrikarrak.
14:30ean, arrozen aurkezpena platerean.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa txosnagunean.
19:00etan, uger ala hegaz, Kuadrilen arteko olinpiadak. Bakotxak bere koltxonetea eroan.
20:00etan, TTEK Elektrotxarangea.
20:00etan, Abesbatzen kantaldia. Amorebieta-Etxanoko Xuxurlariak Abesbatza, Otxandioko Oihandi Abesbatza eta Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza Kultur Etxean.
23:00etan, kontzertuak. Uckaia eta Sarkor taldeak. Ondoren, erromeria Zirkinik bez taldeagaz.

Bagilak 12, domekea
Euskeraz bizi gura dot eguna
09:00etatik 20:00etara, Igorre euskerearen alde V. Mile Baietz Eguna. Hasi eta amaitu Kultur Etxeko plazan.
11:00etan, bizikleta karrerea, Gazte mailako XXXVI. San Antonio Sari Nagusia. Urtekerea eta helmuga txosnagunean.
11:00etan, kalejirea txistulariakaz.
17:00etan, Ganbara ikuskizuna ume txikientzat txosnagunean.
18:15ean, Pac-Man Dantz, umeentzako jantzaldia.
22:00etan, Zu bai Zu Talentu Lehiaketearen finala Lasarte Aretoan.

Bagilak 13, astelehena
11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara, puzgarriak eta egurrezko jolasak eskoletan.
12:30ean, mezea.
18:30ean, danok jantzan Arantzarte eta Astrapaleagaz txosnagunean.
19:00etan, Futbito Txapelketearen finala.

Bagilak 14, martitzena
17:00etan, umeen karaokea txosnagunean. Gero, Bokata Txapelketea.
18:30ean, Gobiki Kirol Klu-ak antolatuta Cross Training Kultur Etxeko plazan. Euria bada eskoletako aterpean.
20:00etan, Zumba txosnagunean.

Bagilak 15, eguaztena
17:00etan, Oka erraldoia herrian zehar. Kultur Etxeko plazatik hasita.
18:00etan, Antxo eta Pantxa umeentzako antzerkia txosnagunean.
19:00etan, Astrapalea Musika Eskolearen emonaldia txosnagunean.
19:00etan, Eskalada Txapelketea Goiko plazan.

Bagilak 16, eguena
Mozorro eguna. Mozorrorako gaia: Txoni/ Kani
17:00etan, umeen play-backa Goiko plazan. Euria egiten badau txosnagunean.
18:00etan, Arratiako Musika Eskolako emonaldia Lasarte Aretoan.
18:00etan, Nafarroa kanta taldeagaz poteoa txosnagunetik hasita.
21:00etan, herri afaria txosnagunean. Euria bada aterpean. Ondoren Nafarroa kantu taldea.
Txakurreo bingoa.

Bagilak 17, barikua
08:00retan, herri armozua Rugby tabernaren aurrean.
17:00etan, Tortilla eta Pintxo Lehiaketea txosnagune ondoko landetan. Mahiak eta aulkiak norberak eroan. Izen emotea 3 euro. Euria bada aterpean.
19:00etan, pintxoen aurkezpena.
19:30ean, tortilla aurkezpena.
19:00etan, Undertruck Fest txosnagunetik hasita. The J.F’s txosnagunean, Los Cosmeticos Herrikoaren kalean, Vinagre de Moderna Kukuma eta Rugby taberna aurrean.
23:00etan, kontzertuak: The Jeloskors, Habeas Corpus eta Akerbeltz.

Bagilak 18, zapatua
09:00etan, ibilaldia auzorik auzo Kultur Etxeko plazatik hasita. Jubiladuen txokoaren aurrean hamaiketakoa.
11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 19:30era, Txu-txu trena AMEk antolatuta. Urtekerea orduro txosnagunetik.
16:00etan, Jubiladuen Mus Txapelketea, jubiladuen txokoan.
17:00etatik 20:00etara, Arratiako Gurutze Gorriak antolatuta, tirolina, ule-apaindegi musikala tailerra eta puzgarriak Goiko plazan.
17:30ean, danontzako rally umoristikoa txosnagunean hasita.
19:00etan, mokadutxoa Goiko plazan.
23:30ean, kontzertuak Joxe Replay eta Oxabi.

Bagilak 19, domekea
11:00etan, kalejirea Garbetik hasita.
13:15ean, Areatzako Banda eta koralak Kultur Etxean.
14:45ean, Jubiladuen bazkaria.
16:15etik 17:30era, pelota jaialdia. Eskolako umetxoak; kadeteak: Xabier Ibarrondo-Markel Egaña vs Markel Basilio-Ibai Cimevilla; Profesionalak: Mikel Goñi-Pascual vs Olaizola-Otxandorena.
19:30ean, Jokaldi AMEk antolatuta. Bitartean, Bals Txapelketea, kuadrilen arteko olinpiaden sari banaketea, Jubiladuen Karta Txapelketako garaikurren banaketea eta jaietako errifa.
20:00etan, jai amaierako txokolatadea.
Jaien amaierea.

0
Zeberio
2016/6/5
San Antonio jaiak Ermitabarrin

San Antonio jaiai hasikerea emoteko bagilaren 10ean, barikuz, botako dabe txupina Ermitabarrin arrastiko seiretan. Handik aurrera, lau egunetan, hainbat ekitaldi antolatu dabez sanantonioetarako. Punk/rock jaialdia, bola jokoa eta herri bazkaria ez dira faltauko. San Antonio egunean mezea egongo da ermitan eta ondoren barauskarria.

Bagilak 5, domekea
09:00etan, V. ZeberioXTrem BTT martxea.

Bagilak 10, barikua
18:00etan, txupina.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
22:00etan, punk/rock jaialdia. Egarri, Perros Kon Asma eta Thezepo taldeak.

Bagilak 11, zapatua
10:00etan, plater tiroa, herri mailakoa.
13:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.
13:30ean, poteoa Zeberioko trikitilari gazteakaz.
14:30ean, herri bazkaria.
16:00etan, plater tiroa. Bazkideak eta federauak.
16:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.
18:00etan, bola jokoa.
19:30ean, herri meriendea.
19:30ean, Elektro Txufla Kaleko Banda.
21:30ean, erromeria Elizagoien Ahizpak taldeagaz.
01:00etan, txokolatea.

Bagilak 12, domekea
11:30ean, umeentzako jolasak. Uratzan.
12:00etan, helduen pato lasterketea.
12:15ean, umeen pato lasterketea.
13:30ean, Mikel Barandiaran eta Julene Otegi trikitilariak.
18:30ean, mariatxiak Mariachi Amatitan taldeagaz.

Bagilak 13, astelehena
12:30ean, mezea ermitan.
13:00etan, barauskarria.

0
Igorre
2016/6/1
BATZek Araluce erosteko, beharginen soldatak % 16 murriztea ipini dauala baldintza moduan salatu dau LABek

BATZek bere trokelgintzako negozioa handituteko asmoz Araluce enpresea erosteko interesa erakutsi ebanetik, negoziazinoetan dagoz BATZ eta Araluceko zuzendaritzak eta langileen ordezkariak. Salerosketarako derrigorrezko baldintza moduan beharginen soldatak % 16 murriztea ipini dauala BATZek salatu dau LABek.
BATZeko zuzendaritzeagaz negoziaketa hasi zanetik, honek ez dauala negozietako inongo asmorik erakutsi dino LABek. "Hasikera hasikeratik, aurkeztutako proposamen bakarra lan-baldintzak okertzea izan da. Hau da, salerosketa aurrera eroateko ezinbesteko baldintza bezala ipini dau langileen soldatea eta lan baldintzak %16a murriztea. Baldintza hau inponiduteko BATZek erabili dauan argudio nagusia zera izan da, desbardintasunik ez sortzeako ezinbestekoa dala langile talde bien baldintzak parekatzea" azaldu dau sindikatuak prensa-ohar batez. Baina kolektibo bi honeek ezin dirala parekatu uste dau LAB-ek, BATZeko langileak kooperatibistak diralako eta Aralucekoak ez.
Enpresa Batzordeak, barriz, jarkerak hurreratuteko asmoz, % 9ko soldata murrizketea 2016rako eta 4 urteko epean urte bakotxeko %3ko errekuperazinoa lortzea proposatu dau.
Salerosketa honetan Arratiako lan baldintza eta enplegua bermatuko dauan akordiora heltzeako, LAB sindikatuak BATZeko zuzendaritzari exijidu gura deutso "ez dagiela laneko etorkizunagaz arduratuta dagozan langileen urrakortasuna erabili gura dabezan lan baldintzak inponiduteko. Ondorioz, kooperatibako zuzendaritzeari birpentsau eta bere jarkerea aldatuteko deialdia luzatzen deutsagu".

0
Zeberio
2016/6/1
Alkateak dedikazino osoa eta soldatea izango dauz aurrenekoz Zeberion

Zeberioko 2016ko aurrekontuak aprilean onartu ziran EAJ-PNVko zinegotzien aldeko 5 boto eta EH Bilduko zinegotzien kontrako 4 botoakaz. Diru sarreretan zein gastuetan 1.340.885,57 euro aurreikusten dira aurtengorako. Diru partida barri bi dagoz aurrekontuetan, bata Bardintasun arlorako eta bestea Oinarrizko Gizarte Zerbitzua osotuteko. Baina barrikuntzarik handiena, alkateak lanaldi osoa eskeiniko deutsala karguari eta soldatea kobrauko dauala izango da.
Bardintasunerako eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzua osotuteko diru partida barriak, eta kulturaren eta kirolaren sustapenerako diru partiden zenbatekoa handitu egin dala nabarmendu gura dau Karlos Idirin Zeberioko alkateak. Eta inbersinoai jagokienean, "konektibidade zerbitzuaren kalidadea hobetzeari lehentasuna emongo jakola, Saldariango auzorako bidea konponduko dala, hondakinen edukiontzi-multzoak edo honeek batzeako guneak egokitu egingo dirala, Ugarte eta santa Kurtz auzoetarako ur-hornidura sarea hobetu egingo dala eta Akiñao, Olatxu eta Egia auzoetan eta Gezalako bidean argiteria publikoa hobetuko dala" azpimarratu gura dau alkateak.
EH Bilduren ustez, ostera, Banda Zabalaren proiektua garestia da eta ez dago argi zeberioztarrak onurarik aterako daben hortik. "Gastua 98.000 eurotakoa izango da. Banda zabalaren proiektua egoala jakin genduan EAJ-PNVk, pasa dan urteko aurrekontuetan, aldaketa bat egin ebalako. EH Bilduren galderai erantzunez, herri osora internet banda zabalaren bitartez helduko zala esan euskuen, udalak gehienez 60.000 euro ordainduko ebazala, dirulaguntzak egongo zirala... Orain inbersinoa askoz be handiagoa da, diru-laguntzarik ez dago, eta udal eraikinetara baino ez da helduko" dinoe EH Bildukoak euren maiatzeko agerkarian.

Alkatearen soldatea
Aurekontuetan desadostasuna sortu dauan beste diru partida bat alkatearen soldatearena izan da. Orain arte Zeberion ez alkateak ez zinegotziak ez dabe soldatarik kobrau. Legeak alkateak soldatea kobratzea baimendu arren, hau kobretea ez da derrigorrezkoa eta alkateari soldatea pagetako, EH Bilduren arabera, Udalak 61.000 euro zuzendu beharko ditu: 44.000 euro alkatearen soldatarako eta 17.604 euro soldata horreri jagokon Gizarte Segurantza pagetako. Orain arteko aurrekontuetan, barriz, alkate eta zinegotzi guztientzako dietak pagetako kantidade bat aurreikusen zan. 2015eko aurrekontuetan, 10.080 eurotakoa izan zan diru partida hori.
Baina alkatearen ustez, dedikazino osoa behar dau Zeberioko alkate izateak. Izan be, Zeberiok 1100 biztanle inguru, 11 landagunetan eta udalerri osoan zehar sakabanatutako ehundaka baserri daukaz. "Eta hau guztia 46 kilometro daukazan auzo-bide sare baten bidez lotuta. Holango ezaugarriak izanda, hainbat eta hainbat zerbitzu zein beharrizan bete beharrean gagoz, gaur egungoak izango diranak eta modu duin baten bete beharrekoak. Eta hau udalaren eta berton gagozan ordezkarion ardura da. Baina hau guztia ezin da behar bezala egin dedikazino osoa izan barik; gure ustez gure herriak merezi dau herritarrak hartzeako eta honeek daukiezan arazoak konponduteko lanean egun guztietan udaletxean egongo dan alkatea izatea. Arduraz eta dedikazinoz egindako lan bat izan daitela, ez kanpoko beste lan batzuekaz partekatutako lanaldi partziala. Handiagoak diran beste herri batzuek daukiezan antzeko beharrizanak daukaguz geuk be, eta hori holan, eskubide bardinak be euki behar doguz" azaldu deutso BEGITUri alkateak.
EH Bilduk, EAJ-PNVk hauteskunde kanpainan honen barri ez emon izana be kritikau dau.

Egoera finantziarioa
Egoera finantziarioari jagokonean, Zeberio mailegu bat ordaintzen dabil eta, alkatearen arabera, "20.000 euro inguru geratzen dira ordaintzeko". Bere ustez, "onbidean" eta ekonomia aldetik "saneauta" dagoan herria da Zeberio.

0
Arratia
2016/5/31
Bizkaibusen lan-ixteak

Akordiorik lortzean ez bada, hilaren 10era arte lan-ixteakaz jarraituko dabe Bizkaibusen. Maiatzaren 30etik lan-ixteak txanda bakotxean lau ordukoak dira; hau da, 07:00retatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Foru Aldundiak, gitxieneko zerbitzuak ezarri ditu ordu horreetan.

Gitxieneko zerbitzuak
3917 Linea: Zeanuritik Bilbora 08:45, 18:45 eta 20:45ean urtengo da. Bilbotik Zeanurira, 08:15, 10:15, 19:15 eta 20:15ean. 3927 Linea: Zeanuritik 08:15, 10:15; 18:15 eta 19:15ean. Bilbotik 09:00etan, 18:00etan eta 20:00etan. 2925 Linea: Ubidetik Bilbora 08:45, 10:45, 18:45 eta 20:45. Bilbotik Ubidera 08:45, 10:45, 18:45 eta 20:45. 3928 Linea: Zeberiotik Arrigorriagara 08:05, 19:05. Arrigorriagatik Zeberiora 07:35 eta 19:35ean.

0
Dima
2016/5/30
Jeltzaleak Arratiako alderdikideen eguna ospatuko dabe Diman

Hauteskundeak egon ala ez, urtean-urtean Arratiako EAJ-PNVk, topaketa egun bat antolatuten dau alderdikideak alkartu daitezan eta euren mezu politikoa herrian zabaltzeko. Bagilaren 4an izango da aurten Diman.
Ekitaldi nagusia 12:00etan, frontoian egingo dan mitina izango da. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Aitor Esteban, EAJren bozeroaleak Espainiako Diputaduen Kongresuan egingo dabe berba "Lehenik Arratia" lemapean eta hilaren 26ko Espainiako Kongresu eta Senadurako hauteskundeai begira jarriko dira jeltzaleak. Egunari jaigiroa emoteko, txosnea, musikea eta umeentzako jolasak be egongo dira.

0
Dima
2016/5/22
Dantzari Txiki Eguna

Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, XVIII. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dabe Diman maiatzaren 29an. Bertan Dimako jantzariakaz batera, Lazkaokoak, Beasaingoak, Areatzakoak, Zeanurikoak eta Otxandiokoak egongo dira. Antolatzaileen ustetan, 150 ume inguru batuko dira jantzan egiteko.
Ume guztiak batu ondoren, 11:30ean hasiko da jaia kalejira bategaz, 13:00etan izango da jantza emonaldia eta ondoren jantzarientzako bazkaria eta erromeria egongo da.
Gazte Barri Dantza Taldea 2008an sortu zan, jantzarako zaletasuna eukien guraso batzuen eskutik. Taldearen helburua ume eta gazteen artean zaletasuna biztea da. Gainera, Dantzari Txiki Egunean jantzariai urtean zehar ikasitakoa jentaurrean erakusteko aukerea emoten jakie, euren arteko hartu-emonak bultzatzen dira eta herrian jantza giroa sortzean da. Baina batez be, ondo pasetea lortzean dala dinoe antolatzaileak. "Aurreko urteetan lortu dogula uste dogu eta urtero hobetuz goazela esan geinke".

Euskal jantzak osasuntsu Diman
Gazte Barri Dantza Taldekoen arabera, euskal jantzak osasuntsu dagoz Diman. Izan be, inoz baino ume gehiago dagoz taldean, 40 inguru, 5 eta 15 urte bitartekoak. Ikasturte hasikeran tailer bat emoten jakie umeai eskolan eta asko animetan dira taldean sartzean.
Dana dala, erronka bi daukiez. Alde batetik mutilak jantzara erakartea; berrogei jantzaritik sei baino ez dira mutilak, eta bestetik, gazteak jantzan jarraitutea lortzea. Izan be, edade batera helduta, 14 urte inguru dituenean, askok itxi egiten dabe taldea.

0
Igorre
2016/5/22
Eraso sexista bako jaiak izateko lanean

Noka talde feministea, Igorreko Jai Batzordea eta Igorreko Udala lanean hasi dira jaietan eraso sexistarik ez egoteko. Hori dala eta, Beldur Barik Gunea ekimenaren barruan, jaietan sexismoa identifiketako tailerra eta kalejira antisexistea antolatu dabez.
Tailerra maiatzaren 25ean izango da arrastiko 18:30ean, Igorreko Kultur Etxean. Honen helburua da, "identifiketea ze lekutan eta ze momentutan egoten diran jarkera sexistak eta horreei bueltea emoteko era personal zein kolektiboan zer egin daiteken landu. Beti be Beldur Barik jarkeran" azaldu deutso BEGITUri Pili Alvarez Nokakoak. Helburu beragaz beste tailer bat be egongo da 13 eta 18 urte artekoentzat, baina ondino datak ipini barik dagoz.
Bagilaren 9an, jaiak hasiko diran aurreko egunean, kalejira antisexistea egingo dabe Igorren Kultur Etxetik abiatuta, tailerrean agertutako une eta guneez jabetzeko.
Txosnagunean protokoloa be egongo da eraso matxista eta xenofoboai aurre egiteko.
Beldur Barik Gunea, matxismoa kolokan ipini eta jaiak eraso barik bizi gura daben neska-mutilentzako espazioa da.

0
Areatza
2016/5/22
Garagardo Eguna Areatzan

Beerllaro Fest izenagaz, Garagardo Eguna antolatu dau Areatzako Tabernari Elkarteak, Gorbeialderen eta Areatzako Udalaren laguntzeagaz, maiatzaren 28rako. Eguerdiko12:00etan, Garagardoaren Azokea hasiko da "Prost" eginaz. Bertan, Gorbeialde eremuko ekoizleak, Bizkaikoak, Gipuzkoakoak eta Euskal Herritik kanpokoak salduko dabe euren garagardoa. Txosnan, jatekoa eta bost motatako garagardo artisau egongo dira; Laugar (Gordexola), Mala Gissona (Oiartzun), Samuel Adams, Weihenstephan, eta Baias (Gorbeialde) markakoak hain zuzen be. Musikeagaz lagunduta egongo da goiza eta Arratia Motor Taldekoak antolakuntzan laguntzeaz gainera konzentrazinoa egingo dabe.
Arrastian, kuadrilen arteko olinpiadak egongo dira 17:00etan, 18:30ean bigarren "Prost" bat egingo da txanpinoiakaz lagunduta. Amaitzeko, The Pushermen taldeak kontzertua emongo dau herriko plazan 19:00etan.

0
Lemoa
2016/5/16
Lemoatxeko bataila antzeztuko dabe San Antolinen hilaren 21ean

Maiatzaren 21ean, Euzkadiko Fronteak alkarteak, 1937ko maiatzaren 29a eta bagilearen 5aren bitartean Lemoatxen izandako batailearen antzezpena egingo dau bertan. Batez be, bagilearen 2 eta 3an gertatutakoa. Orduan asturiar brigada batek erasoa egin eban arrakasta barik. Hurrengo egunean VI. Euskal Brigadak, azken garaipen euskal-errepublikarra lortu eban. Bagilearen 5ean, armada frankistak konkistau eban barriro Lemoatx. Horixe antzeztuko dabe Euzkadiko Fronteak alkartekoak batailea gertatutako lekuan.


Modu ludiko honetan lemoaztarrak eta bertaratuten diran guztiak eukiko dabe bataila honen barri. Baina ez da ekintza bakarra izango. Izan be, astegoien osoan egongo dira egun hareek ulertuteko ekitaldiak. Barikuan, hilak 20, 19:30ean Mikel Diego Aranzadiko historialariak "Lemoatxeko guda" izeneko berbaldia egingo dau, han gertatu zana eta hurrengo egunean ikusi ahal izango dana azalduteko. Batailearen antzezpena hurrengo egunean izango da arrastiz. Goizean, gerra zibilean girotutako museo bizia egongo da Arlonagusia plazan. Han, sasoi haretako ibilgailuakaz, kainoiakaz eta ekipamentuagaz jantzita eta armatuta egongo dira hainbat lagun gerra kanpamentuan. Museo bizi hau ikusteko bisita gidatu bi izango dira; lehenengoa 11:00etan eta bigarrena 12:30ean.


Batailearen antzezpena
Lemoatxeko burruka-gunera igoteko autobus zerbitzua egongo da, 15:30ean hasita. Dana dala, oinez igon gura izan ezkero, eleizan 16:00etan da batzeako hitzordua. Antzezpena 17:00etan izango da eta ondoren lore eskeintza egongo da. Gero, herrian, Jubiladuen etxeko goiko aretoan, Baile en el sindicato (Fran Longoria 2016) pelikulea proiektauko dabe. Pelikulea 1936-37ko neguan girotuta dago. CNTko miliziarrak Meroñora heltzean dirala da eta Aliziak, miliziar anarkisteak erlazino bat hasten dauala Rosarito izeneko herriko neska bategaz da pelikulearen argudioaren abiapuntua.
Hurrengo egunean, Berangon Burdin Hesia ikusteko aukerea egongo da. 10:30ean, Berangoko Kultur Etxean batu eta Aitor Miñambres museoko zuzendariaren eskutik, memoria museoa eta gotorlekuak ikusiko dabez partaideak.

Euzkadiko Fronteak alkartea
Talde moduan, Euzkadiko Fronteak 2013an sortu zan errekreazinoak egiteko, eta 2016ko urtaila ezkeroztik alkartea da. Partaideak memoria historikoa errekuperetako beste talde batzuetako kide dira; berbarako, Lemoatx 1937, Aranzadi Zientzia Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Burdin Hesia Ugao, eta abar.
Lemoako errekreazinoa egiteko, estadu osotik etorriko dira 80 bat lagun: Asturiasetik, Aragoitik, Kataluniatik eta Andaluziatik, beste leku batzuen artean.

0
Areatza
2016/5/16
Folka eta tradizinoen inguruko berbaldiak

Hiru berbaldi antolatu ditu Areatzako Udaleko Kultura Batzordeak. Lehenengoa "Gureak ote... betikoak omen" titulupean Patxi Labordak emongo dau maiatzaren 23an, 19:30ean udaletxeko aretoan, "jantzan egiten doguna apur bat hobeto ulertzeko, ‘Gure jantzak’ benetan gureak dira? Noz hasten da ‘beti’ betiko jantzak aitatzen dogunean. Betiko moduan jantzan egiten dogu? Tradizinoaren kontzeptuagaz jolasean, jantzen gure istorio txikira hurreratzeko biaje xume bat izango da" dino Labordak.
Barikuan, hilak 27, Agus Barandiaranen txandea izango da, Korrontzi taldeko kidea da Barandiaran, "Zeri esaten jako trikitixa?" izeneko berbaldia emongo dau 18:00etan udaletxeko aretoan.
Gaizka Salazar, Gatibu taldeko bateriarena izango da atzenengo berbaldia bagilaren 3ko goizean Areatzako eskoletan.

Buruhandiak egiteko tailerrak
Maiatzaren 20an buruhandiak egiteko tailerra emongo dau Sugoi Elkarteak ludotekan arrastiko 17:30ean. Maiatzaren 13an egin zan beste tailer bat.

0
Arratia
2016/5/16
Homofobiaren kontrako kanpainea Arratian

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazinoarteko Eguna da. Hori dala eta, Arratiako Udalen Mankomunidadeak kanpainea antolatu dau fobia honeei aurre egiteko.
Halan, urtero lez, adierazpen instituzionala onartu dau aprilaren 27ko Gobernu Batzordean. "Adierazpenagaz, Arratiako Udalen Mankomunidadeak berretsi gura dau orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren kontrako burrukan daukan konpromisoa" dinoe Mankomunidadetik.
Ildo beretik, maiatzean, AUMko Prebentzino Zerbitzuak antolatuta, sexualidadeari eta aniztasunari buruzko tailerrak egongo dira Igorreko Institutuko 4. DBH eta Lemoako 3. DBHko ikasleentzat. Tailerren helburua da diskriminazinoa edota bullying homofoboa, lesbofoboa eta transfoboari aurre egitea eta identidade eta sexu aukeren aniztasuna ahalbideratzea Arratiako gazteen artean.
Horrezaz gainera, eskolen bitartez gurasoentzako banatzen dan aldizkarian, gaia landuko da.

0
Arratia
2016/5/16
Virginia Woolf Basqueskolaren aurkezpena egingo da Arratian

Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak eta Basqueskolak antolatuta, maiatzaren 23an, Basqueskola Andra Zinegotzientzako Eskoleak aurkezpena egingo dau Arratian, Mankomunidadean, 17:00etan. Aurkezpenera, konbidauta dagoz Arratiako andra zinegotzi guztiak, politika arloan dagozan desbardintasun egoerak aztertu eta aurre egiteko tresnak partekatzeko.
Virginia Woolf Basqueskola Euskadiko andrazko alkate eta zinegotzientzako espazio propioa da, sarean lan egitea eta tokiko politikai buruzko esperientziak trukatzea ahalbidetzen dauana.
Ekimena 2012an sortu zan Eudel eta Emakunderen arteko alkarlanaren ondorioz, hautagaiak eurak udal jardun politikoan azaldutako beharrari erantzuteko. Bide honetako lehenengo urteotan coaching, lidertza eta komunikazino mintegiak antolatu dira, baita tailerrak, solasaldiak eta esperientzia trukeak.
Miren Urresti AUMko Bardintasun Teknikariaren arabera, "Andrantzako Jabekuntza Eskolak eta Basqueskolak fisolofia bera daukie, andren jabekuntza sustatzea alor guztietan eragile aktibo izan daitezan. Beraz, bat dator urte hasikeran martxan ipinitako Arratiako Andrentzako Jabekuntza Eskola sortzeako prozesuagaz".

0
Zeanuri
2016/5/9
Ganadurik ederrenak eta baserri jaigiroa sanisidroetan

Atzenengo 35 urteotan legez, Ganadu Azoka ikusgarria eta baserri munduaren jai jentetsua ospatuko da Zeanurin San Isidro egunean. Ganaduak ikusi, erosi edo salduteaz gainera, baserriko lanen erakusketak eta hainbat produkturen dastaketak egongo dira azokan.
Behiak bakarrik ez, ardiak be izango dira Zeanuriko feriako protagonistak. Izan be, ardiak ereisten eta gaztaiak egiten erakutsiko dabe pastoreak azokan. Garagardo dastaketea, zeramika tailerra eta txokolatea egiteko prozesua be erakutsiko dira bertan.
Arrastian idi probak eta giza probak. Bigarren honetan, Zeanuriko andrak ibiliko dira harria garraiatzen eta euren indarra erakusten.
San Isidro eguna baino egun bi lehenago, Zamudio, Bilbo eta Zeanuriko koruak kontzertua eskeiniko dabe Andra Mari eleizan. Hurrengo egunean herri bazkaria egongo da Jubiladuen tabernan. Izena hilaren 11 baino lehenago emon behar da bertan.

Maiatzak 13, barikua
20:00etan, Zamudio, Bilbo eta Zeanuriko koruak eta txistulariak Udabarriko kontzertua, Andra Mari parrokian.

Maiatzak 14, zapatua
14:30ean, herri bazkaria jubiladuen tabernan; 17:00etan umeentzako tailerrak; 19:00etan, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak-az kantu-bertso poteoa.

Maiatzak 15, domekea
10:00etan, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXV. edizinoa. Azokearen barruan hurrengo ekintzak egingo dira: ardiak ereistea, gaztaigintzea, garagardo dastaketea, zeramika tailerra eta txokolategintzearen prozesuaren azalpena.
11:30ean, mezea San Isidro eleizan.
12:30ean, Arrikibar jantza taldearen saioa Ibarreta plazan.
13:30ean, ganaduen sari banaketea plazan.
17:30ean, idi probak eta giza probak (andrak) probalekuan.
Jarraian, Regueibertso ekimena Arratia eta Galizako institutuetako ikasleen eskutik. Plazan eta herriko tabernetan.

0
Igorre
2016/5/9
Aukeren Azokea Igorren

Maiatzaren 14an, goizeko hamarretatik iluntzeko zortzirak arte, Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME), Aukeren Azokea antolatu dau Igorren. Herriko dendariak euren produktuak aterako dabez kalera Kultur Etxearen inguruan, eta jenteak erosi ahal izango dauz jaigiroan egun osoan zehar. Parte hartuko daben dendak honeek dira: Ainara Kirolak, Argiker, Enar Kirolak, Ezkur, Iratxo, Mugarri eta Sein. Umeentzako tailerrak be egongo dira bostetatik aurrera eta 20:00etan, spa eta afaria zozketatuko da bertan dagozanen artean.
Dirua aurrezteko helburuagaz hurreratzen diranak, "Zelan aurreztu argiaren fakturan" berbaldian horretarako gakoak ikasteko aukerea izango dabe; eguerdiko hamabietan euskeraz, eta arrastiko bostetan gaztelaniaz.
AMEk, urtean zehar hainbat ekimen antolatuten dauz, ia beti jaigiroan, herriko merkataritzea bultzatzeko eta merkatalgune handien konpetentziari aurre egiteko.

0
Arantzazu
2016/5/1
Iturrien bira

Arantzazuko Kultur Batzordeak V. Iturrien Bira antolatu dau aurten. Ibilbideak 12 km. inguru izango ditu eta partaideak bidean topautako 9 iturritan edan ostean, iturriko plazan edango dabe azken tragua. Maiatzaren 7an izango da eta martxea plazatik abiatuko da 09:30ean. Iturriak ondo zainduta topauko dabez ibiltariak. Izan be, aprilaren 30ean, Kultur Batzordekoak iturriak garbituten eta txukuntzen ibili ziran. Aurten, panelak ipiniko dabez iturrien izenakaz.
Ibilbide bakarra izango dau martxeak. Plazatik urtenda Artaberantza joango dira, lehenengo iturrirantza joteko, Bizkerrera, hain zuzen. Ondoren Errekotxera eta jarraian Zalbiden dagozan iturri bietara. Gero Olarrakora eta Katikenara. Bidea kurutzatu eta Aiztuzarrera joango dira ibiltariak. Handik Arantzazugoitikora eta gero Eguzkitzera bajatuko dira. Azken tragua plazako iturrian edango dabe.
Igaz 35 lagun inguruk egin eben iturrien birea.

Iturriak jagoten
Iturriak eta inguruak ezetuten emoteaz gainera, iturriak jagoteko helburua be badauka martxa honek. "Orain bost urte, Bildukook ikusi genduan iturri batzuen egoera nahiko tamalgarria zala. Batzuk desagertuta egozan, Aranduikoa adibidez, eta beste batzuk sasiak tapauta. Ebatzi genduan egozanak garbitu eta atondutea. Ostean pentsau zan ibilbidetxo bat egitea, herriko jenteak eta bertara biziten etorri garanok, ezetuteko bai iturriak eta bai inguruak" azaldu deutso begituri Haritza Iturbe antolatzaileak. Argiñatx Mendi Taldeak lagundu eban ibilbidea antolatuten eta bideak garbituten. Baita herritar batzuek be. Ordutik urtero egiten dabez garbiketa lanak eta ibilbidea. Egun, Kultur Batzordeak bultzatzen dau ekimen hau udalaren laguntzeagaz.
Ibilbide bakarra izango dau martxeak. Plazatik urtenda Artaberantza joango dira, lehenengo iturrirantza joteko, Bizkerrera, hain zuzen. Ondoren Errekotxera eta jarraian Zalbiden dagozan iturri bietara. Gero Olarrakora eta Katikenara. Bidea kurutzatu eta Aiztuzarrera joango dira ibiltariak. Handik Arantzazugoitikora eta gero Eguzkitzera bajatuko dira. Azken tragua plazako iturrian edango dabe.
Igaz 35 lagun inguruk egin eben iturrien birea.

Iturriak jagoten
Iturriak eta inguruak ezetuten emoteaz gainera, iturriak jagoteko helburua be badauka martxa honek. "Orain bost urte, Bildukook ikusi genduan iturri batzuen egoera nahiko tamalgarria zala. Batzuk desagertuta egozan, Aranduikoa adibidez, eta beste batzuk sasiak tapauta. Ebatzi genduan egozanak garbitu eta atondutea. Ostean pentsau zan ibilbidetxo bat egitea, herriko jenteak eta bertara biziten etorri garanok, ezetuteko bai iturriak eta bai inguruak" azaldu deutso begituri Haritza Iturbe antolatzaileak. Argiñatx Mendi Taldeak lagundu eban ibilbidea antolatuten eta bideak garbituten. Baita herritar batzuek be. Ordutik urtero egiten dabez garbiketa lanak eta ibilbidea. Egun, Kultur Batzordeak bultzatzen dau ekimen hau udalaren laguntzeagaz.

0
Areatza
2016/5/1
Santa Kurutze jaiak Areatzan eta Zeberion

Zeberioko Santa Kurtze ermitan, elorri zuria bedeinkatuko dabe maiatzaren 3an antxinako tradizinoak aginduten dauan moduan. Aurreko barikuan, aprilaren 29an ospatu eben auzuneko jaia. Areatzan, barriz, egunaren osteko zapatu-domekan ospatuko dabez Karpoko jaiak.
Jai egun bi antolatu dabez Zeberioko Santa Kurtzen. Egunaren aurreko barikuan, txupina bota ondoren, umeentzako jolasak, Tortilla Lehiaketeak eta suzko zezenak osotu eben jaietako kartela. Hilaren 3an, martitzenean elorri zuriak bedeinkatuko dabez ermitan. Antxina, elorriak ortuen zainketarako bedeinkatzen ziran. Bedeinkatu ondoren, ortuan sartzean ziran. Egun, elorria bedeinkatzeko tradizinoari eusten deutsie zeberioztarrak. Eguerdiko 12:00etan erramuak bedeinkatu ostean, barauskarria egongo da ermita inguruan txistularien animazinoagaz.

II. Ganadu eta Artisau Azokea Areatzan
Santikurutze izena dauka Area- tzako izenpe honetako ermiteak. Sasoi baten galdu baziran be, atzen urteotan billaroztarrak errekuperau egin dabez ermitara igoteko ohiturea eta inguruko jaiak. Ekin- tzaz betetako egun biko egitaraua prestatu dabez, tartean II. Ganadu eta Artisau Azokea.
Sano baserritar izaerea daukie Karpoko jaiak. Maiatzaren 7an, zapatuan, Santikurutzera igoerea eta erromeria giroa izango dira nagusi eta hurrengo egunean II. Ganadu Azokea Karpon. Gaztai egite, ardi ule mozte eta apatx mozte erakustaldiak be izango dira, Areatzako kaleetara bizimodu baserritarra ekarriz.
Areatzako txistulariak, Galizako gaiteruak, umeen jantzak, Folketan folk taldeak, Albokalek eta Bufo Kalamitak ipiniko dabe musikea.

Egitaraua
Maiatzak 7, zapatua
10:00etan, Santikurutzera igoerea.
11:00etan, mezea Santikurutzen.
11:30ean, hamaiketakoa Santikurutzen Areatzako txistulariakaz.
12:30ean, Ceo do Sil galizar taleko gaiteruak Karpon.
13:30ean, umeen jantzaldia. Areatza, Zeanuri eta Dimako umeak Karpon.
14:30ean, Gisadu Lehiaketearen aurkezpena.
15:00etan, bazkari herrikoia (Bakotxak berea eroan behar dau).
18:00etan, erraldoiak Karpotik herrira.
19:30ean, Folketan folk taldea plazan.
21:00etan, Bufo Kalamita taldea tabernetatik.

Maiatzak 8, domekea
10:00etan, II. Ganadu eta Artisau Azokea.
11:00etan, kalejirea Albokalegaz Karpora.
11:00etan, gaztai egite erakustaldia.
12:00etan, ardi ule mozte erakustaldia.
13:00etan, apatx mozte erakustaldia.
13:30ean, kalejirea herriko plazara eta zozketea.

0
Areatza
2016/5/1
Aldamin jatetxeko pleguak eskuragarri

Areatzako Udalak, udal igerilekuetako taberna eta jatetxearen zerbitzua kontratetako lizitazinorako pleguak onartu ditu. Proiektuak maiatzaren 13ra arte aurkeztu daitekez. Lau urteko lizitazinoa da, beste lau urtez luzatuteko aukereagaz. Pleguak Udaleko webgunean edo udaletxean bertan jaso daitekez.
Areatzaren garapenerako turismoak daukan garrantzia kontuan hartuta, proiektu sendoak hartuko dirala kontuan dino Asier Garcia Areatzako alkateak. Langileen profesionaltasuna, kontratuak eta konbenioak egunean egotea, menuak, bertoko produktuak erabiltea, euskerea eta Gorbeiako turismoa bultzatzea balorauko dira.
Alkarrizketa bat egiteko aukerea be zabalik itxi dabela dino alkateak "punturik ez dau emongo, baina aurkeztutako proiektua eta personen arteko koherentzia konprobetako balioko dau". Jarraipen batzorde bat be egongo da.

Alokairua merkeago
Alokairua erdira jeitsi dau Areatzako Udalak, 150 eurokoa izango da, aurrekoa 300 eurokoa zan bitartean.
Udal igerilekuetako Aldamin taberna eta jatetxeak garrantzia handia dauka Areatzarentzat, bai bere kokapenagaitik Gorbeiarako bidean, bai igerilekuakaitik. Igerilekuak zabaltzen diranerako, funtzionamentuan egotea espero dau Areatzako alkateak.

0
Zeanuri
2016/4/25
Zortzi herritako jantzariak batuko dira Zeanuriko I. Dantzari Egunean

Aprilaren 29an Nazinoarteko Jantza Eguna dala eta, hurrengo egunerako Dantzari Eguna antolatu dabe Zeanurin. Aurten alkarte bat sortu da, jantza inguruan mobiduten diran herritarrak batzeako asmoz; Arrikibar Dantza Elkartea, hain zuzen be. Dantzari Eguna antolatuteak proiektua bistaratzen lagunduko dauala uste dabe alkartekoak.
Alardea 12:00etan izango da herriko plazan, euria bada frontoian. Aurretik kalejirea egongo da eta alardearen ostean bazkaria frontoian. Arrastian erromeria eta tailerrak be egongo dira jai egunari amaierea emoteko.

Dantzari Eguna berreskuratzen
Orain dala 20 urte inguru Arrikibar jantza taldea sortu zan eta sortzeagaz batera Dantzari Eguna egin eben. Aurten sortutako alkarteari be Arrikibar izena ipini deutsie eta barriro be, Dantzari Eguna ospatuko dabe.  Egun horretan, Zornotza, Usansolo, Bedia, Igorre, Dima, Artea, Areatza eta Zeanuriko jantza taldeak batuko dira, 200 jantzari inguru antolatzaileen esanetan. Jantzariez gainera, taldeetako musikariak, Zeanuriko txistulariak, trikitilariak eta panderojoleak egongo dira animazinoa ipinten. "Aukera polita izan daiteke herrian eta Arratian jantzeari bultzadea emoteko" dino Edorta Alonso antolatzaileak.
Euskal jantzak herrian proiektu erakargarri eta zabala izatea gura dabe eta gazteak jantzarako berreskuratzeko beharrean dabiz. Zezeilatik, 12 gaztek osotutako taldea sortu dabe. Gainera, herrian dabizen jantzariak, musikariakaz,  jostunakaz eta interesauta edo laguntzeko prest dagozan persona guztiakaz alkartu, eta urtean zehar, jantzetarako momentu garrantzitsuak eskeini gura dabez alkartekoak.

Jantzak jentea batu
Jantzak bizitzari eusten lagunduten deutsala da Zeanuriko jantza alkarte honen filosofia. "Batu egiten gaitu neska-mutilak, andra-gizonak, umeak, gazteak, nagusiak, zaharrak... Eta alkarrengandik ikasi eta alkarreri erakusten deutsagu" dinoe.

0
Arratia
2016/4/24
Gizonentzako Guneak lehenengo batzarra egingo dau Areatzan

Arratiako Udalen Mankomunidadeak, udalakaz batera, Arratiako Gizonentzako Gunea antolatu gura dau eta urteko programazinoa zehaztu. Hori dala eta, lehen batzarra deitu dabe aprilaren 26rako Areatzako Udaletxean arrastiko seiretan. Batzar horretan saio egun eta lekuak zehaztuko dira.
Gunea, andren eta gizonen bardintasuna zer dan eta arlo personalean, sozialean eta profesionalean bardintasunaren alde zer egin leikien jakin nahi dabenentzat da; horren gaineko prestakuntzea jaso edo horretan sakondu gura dabenentzat, hain zuzen. Hori guztia, andra eta gizonen bardintasunaren aldeko aldaketa soziala sustatuko daben eragile izan daitezan.
Urteak daroaz Bardintasun Zerbitzuak Emakundegaz batera, Arratian Gizonduz programea antolatzen.

0
Dima
2016/4/19
Aprilaren 23an ospatuko da Jentilak Diman 2016 Eguna

Aprilaren 23an Jentilak Diman 2016 Eguna ospatuko dabe eta egun osoko programea prestatu dabe horretarako dimoztarrak. Gaueko ikuskizuna izango da ekintzarik indartsu eta deigarriena, antolatzaileen arabera.
Eguerdian jentilak adarra joten eta narruz jantzita agertuko dira herriko plazan ordu batetan, ikuskizun bisual eta ozena eskeiniz. Ostean trikitixea eta adarren soinuakaz tabernaz taberna ibiliko dira eguna alaitzen. Antolatzaileak herritarrai baserritar jantzita etortzeko eskatzen deutsee.
Arrastiko ekitaldiak seiretan hasiko dira. Hiru ekitaldi egongo dira: umeentzako bi eta helduentzako bat. Lau eta zazpi urte bitarteko umeai ipuin mitologikoak kontauko deutsez ipuin kontalariak ludotekan, eta 8 urtetik gorakoai Liburutegian. Ordu berean helduentzako ipuin mitologikoen katalogoa aurkeztuko dabe batzargelan.
Arrastiko zazpiretan beste ekitaldi bi hasiko dira. Umeentzako adarra joten ikasteko tailera egongo da frontoi txikian. Eta ordu berean Liburutegian Inmakulada Kortazarrek "Sorginkerietatik bedarren erabilera" izeneko berbaldia emongo dau. Bertan, osasunerako bedar erabilgarriak zeintzuk diran eta zertarako erabili azalduko dau.
Baina eguneko ekintza nagusiena eta jendetsuena gaueko hamarretan hasiko dan Jentilak Diman 2016 ikuskizuna izango da. Herriko leku desbardinetatik pasau ostean herriko pelotalekuan amaituko dan kalejireagaz hasiko da ikuskizuna.
Aurten ikuskizunerako sarrera-bonoa erosi beharko da. Bonoak 5 eurotan dagoz salgai Dimako tabernetan, Igorreko Gau Lora tabernan eta Zeanuriko Jubiladuen tabernan. Sarrera-bonoak zozketa baten sartuko dira eta astegoien bateko saria egongo da. Igaz, leku faltaz, jentea sartu ezinik gelditu zan; horregaitik aurretik erostea gomendatzen dabe antolatzaileak. Sarrera-bonoak etorkizunean ikuskizuna egonkortzeko eta ekonomikoki jasangarria izaten lagunduko daualakoan sortu dabez.
Jentilak Diman 2016ko partaide guztiak dimoztarrak izango dira, guztira 80 inguru. Helburua, herriak mitologian daukan aberastasunaren transmisinoa herritarren artean egitea da.

0
Artea
2016/4/17
Herriaren mantenurako lanpostua sortuko dau lehenengo aldiz Udalak

Lanpostu bi sortuko ditu Arteako Udalak. Bata, lehendik baegoana, eraikin, kale, azera eta arketen mantenu lanetarako; eta bestea, barria dana, herriaren mantenu orokorrerako.


Eskeintza sei hilabetekoa izango da, beste lau urtez luzatuteko aukereagaz. Pliegoakaz, Udalak "enpresak langileen soldata bajuen eta kontratu prekarioen kontura aberastea ekidin gura dau, langileen lan baldintzak zainduz".
Langileak kontratuan gitxienez 22.000 euroko soldata gordina eta 30 ordu asteko eukiko dabe. Urgentziazko lan bat izatekotan, langileak Arteako Udalean egon beharko dira 20 minutuko epean eta herritarrakaz euskeraz zein gaztelaniaz berba egiteko gaitasuna eskatzen da. Horretarako, urtebeteko epea emongo jakie beharginai euskerea ikasteko.
Arlo ekonomikoari jagokonean 27.000 eurotik 30.000 euro arteko eskeintzak puntuauko dira.
Pliegoak Arteako Udalaren webgunean dagoz eta proiektuak aurkezteko azken eguna, BAOn argitaratzen danetik 20 egunera izango da.

0
Igorre
2016/4/17
Berriak eta Igorreko dendak mila euroko txekea zozketatuko dabe

Erosi Igorren kanpainea antolatu dau Berriak Igorreko Udalaren babesagaz. Kanpaina honek helburu bikotxa dauka: alde batetik Berria egunkariari babes ekonomikoa emotea, Berrialagunak eginez; eta bestetik, herriko merkataritzea bultzatzea. Hori dala eta, aprilaren 13tik 27ra, Berrialagun diran dendetan erosketaren bat egin ezkero, zozketa baten parte hartzeako eta 1.000 euroko bonoa eskuratzeko aukerea dago. Zozketan parte hartzeako, bezeroak txartel bat bete beharko dau dendan. Mila euroko bonoa Berrialagun diran dendetan gastetako da. Bonoaren zozketea aprilaren 30ean izango da, arrastiko 20:00etan, Kultur Etxean Zu bai Zu Talentu Lehiaketearen galaren barruan. Eta horrez gainera, egun horretan bertan Berrialagun egin diran denda eta tabernentzako be beste zozketa bat egongo da. Urtean zehar Berria egunkarian publizidadean gastetako 1.000 euro zozketatuko dira Berrialagun barrien artean.

Hogeta bederatzi komertzio
Igorren, daborduko, 29 denda eta taberna egin dira Berrialagun. Honeetxek dira. Erropa eta oinetako hiru denda: Ezkur oinetakoak, Sein umeentzako moda eta Galanta lentzeria dendea. Taberna bi: Gau Lora eta Donibane. Lau janari denda: Edurtzeta janari dendea, Beatriz fruta dendea, Pino fruta dendea eta Lau Haizeetara janari dendea. Uleapaindegi bat: Kirru uleapaindegia. Burdindegi bat: Iru Deko burdindegia. Autoeskola bi: Arratia eta Garantxe. Optika bat eta bi Hortz klinika: Olaetxe optikea; Agoa hortz klinika eta Naiara hortz klinikea. Edova Expert, etxetresna elektrikoak. Bestelako komertzio batzuk: Beasko lurrindegia, Argiker energi gestinoa, AEK, Pintura y Decoración Igorre, Elezarre tailerra, Garden Igorre loradendea eta Bizkor Argi kristaldegia.

Euskerea bultzatzen
Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria eta Beinat Anzola Igorreko alkateak aurkeztu eben kanpainea. Euskerazko hedabideen garrantzia azpimarratu eban lehenak. Alkateak, barriz, Igorren merkataritzea eta euskerea buztartzeko egindako kanpaina eta bitartekoak ekarri ebazan gogora.

0
Artea
2016/4/17
Herrikoaren esleipena egitean, arlo sozial eta kulturalak izango dau lehentasuna

Arteako Herriko Benta taberna, jatetxe, ostatu eta etxebizitzaren 15 urteko lizitazinoa, maiatzean amaituko da eta aprilaren 12ko Osoko Batzarrean, Udalak sei urterako eskeintza egitea onartu eban, beste lau urtez luzatzeko aukereagaz. Adjudikazinoa egiterakoan, proiektuaren arlo sozial eta kulturala, ekonomikoaren aurretik lehenetsiko da, eta Udalak beharrizana ikusi ezkero, Herriko Bentako ostatua emergentzia sozialeko etxebizitza moduan erabili ahal izango dau. Pliegoak Arteako Udalaren webgunean dagoz eta proiektuak aurkezteko atzen eguna BAOn argitaratzen danetik 20 egunera izango da.
Herriko Benta eraikin publikoa danez, Eusko Jaurlaritzaren kontratazino legeari lotuta dago. Hori dala eta, lanen eskeintza publikoa eta zabala izan behar da. Hau da, edozein persona fisiko nahiz juridiko aurkeztu daiteke, eta Arteako izatea ezin da puntuatu, bardintasun printzipioak ez daualako ixten. Interesatuak gutunazal zarratuetan aurkeztuko dabez euren proiektuak, izen eta abizen barik, eta teknikoak balorauko dabe proiektu bakotxaren puntuazinoa.

Baldintza sozialak
Herriko Benta ustiatzeko soldata justuak eskeintzea eta euskeraz jakitea derrigorrezkoak izango dira. Gitxieneko soldatea Bizkaiko ostalaritza konbenioan oinarrituko da, eta bezeroakaz euskeraz zein gazteleraz hartu-emonak izateko gaitasuna eskatzen da. "Euskeraz ez dakienak urtebeteko epea dauka ikasteko. Artean erroldatuta badago, % 100eko diru laguntzea dauka horretarako" azaldu deutso BEGITUri Igor Etxaniz Arteako alkateak.
Gainera, puntuagarriak izango dira kultura ekintzen dinamizazinoa, gastronomia, lehen sektorea bultzatzea eta kontratauko diran langileak. Hau da, kontuan izango dira antolatzen diran ekintza kulturalen kopurua, tabernako barran eskeintzen diran pintxoak, produktu ekologikoak edota Arratiako ekoizleen produktuak konsumidutea eta lanaldi osoan edo erdian kontratautako langile kopurua.

Urteko kuotea merkeagoa
Baldintza honeek arlo sozial eta kulturalari lehentasuna emotea daukie helburu. Horregaitik, urteko kuotea jeistea ebatzi dau Udalak. Urteko kuotea 4.000 euro (BEZ kanpo) izango da, aurrekoa 8.400 eurokoa zan bitartean. Dana dala, hasikeran 12.000 euro gehiago jarri beharko dira. Horregaz diruagaz eta Udalak ipiniko dauan beste diru bategaz konponketak egingo ditu Udalak Herriko Bentan.

0
Zeanuri
2016/4/17
Udalak aisialdirako begiraleen lan-boltsea sortuko dau

Antolatu dituan ekintzetan zerbitzua emoteko, aisialdi begiraleen lan-boltsea sortuko dau Zeanuriko Udalak. Dokumentazinoa aurkezteko epea, aprilaren 29ra arte da. Lan-boltseak urtebeteko iraupena izango dau.
Lan-boltsan sartzeako, 18 urte beteta euki beharko da, aisialdiko monitore titulazinoa izan beharko da eta euskerazko 2B maila gaindituta.

Udalekuak
Umeak herriko udalekuetan parte hartu dagien aprilaren 22ra arte emon daiteke izena udaletxean. Udalekuak aste betekoak dira eta bat baino gehiago egin daiteke, bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra  arte. Asteko 30 euroko prezioa daukie. Talde bi egongo dira, 2 eta 6 urte bitartekoentzat bat, eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat beste bat ludotekan, 09:15etik 14:15era.

0
Zeberio
2016/4/11
Hondakin solido handiak batzeako eguna

Aprilaren 25ean, tamainu handiko hondakin solidoak batuko ditue Zeberion; hau da, altzariak, sofak, koltxoiak eta abar.
Zerbitzua erabilteko interesa daukienak, udaletxera deitu behar dabe aprilaren 21a baino lehenago izena emoteko.

0
Lemoa
2016/4/11
Bigarren eskuko azokea

Lemoako Udalak Bigarren Eskuko Azokea antolatu dau aprilaren 17rako, "persona batek gura ez dauana, beste baten altxorra izan daitekelako" lemapean. Azokea Elizondon izango da 11:30etik 14:00ak arte.
Bertan gauzak saltzeako izena emon behar da udaletxean aldez aurretik. Hilaren 13ra arte emon daiteke izena bigarren eskuko azokan parte hartzeako.

0
Igorre
2016/4/11
Errefujiaduen harreraren aldeko taldea sortu gura dabe Arratian

Errefujiaduen harrerarearen aldeko taldea sortu guran, hori gauzatzeko batzar batera deitu dabez arratiarrak. Batzarra, aprilaren 14an, arrastiko zazpi t'erdietan izango da Igorreko Kultur Etxean.
Europak hartutako ebatzien kontra eta gerratik igesi doazen errefujiaduen egoera latzaz jabetuta, herri askotan hasi da antolatzen jentea errefujiaduai lagunduteko. Arratian be horretarako taldea sortu gura dabe hainbat herritarrek.

0
Arratia
2016/4/11
Arratiako Andren Jabekuntza Eskolari buruzko jardunaldia

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea martxan ipintean sortu daitekezan galdera eta zalantzai erantzunak topatzeko asmoz, Arratiako Udal, andra alkarte eta talde feministen Sareak, Jabekuntza Eskolen gaineko jardunaldia antolatu dabe aprilaren 16rako. Jardunaldia Igorreko Kultur Etxean izango da goizeko 11:00etatik aurrera.
Bertan, beste herri batzuetako esperientziak kontetako Bizkaiko Jabekuntza Eskoletako Teknikaria, ikasleak eta prestatzaileak egongo dira, informazino hau lagungarri izango dalako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea gauzatzeko.
Antolatzaileak Arratiako neska eta andra guztiak animau gura dabez jardunaldian parte hartzera.

0
Dima
2016/4/3
Jaietako Kartel Lehiaketea

Dimako Jai Batzordeak lehiaketea zabaldu dau 2016ko jaietako kartela eta zapiaren irudia aukeratuteko. Lehiaketara aurkezten diran lanetan testu hau agertu behar da: Dimeko Jaiak 2016. Bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra. Aprilaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira lanok udaletxean.
Irabazlearen izena maiatzaren 6an emongo da jakitera udaletxeko tabloian eta webgunean be argitaratuko da. Irabazleak Dimako tabernaren baten afaria izango dau saritzat.

0
Igorre
2016/4/2
Arratiako Lehenengo Aste Internazionalista antolatu dabe Igorren

Aprilaren 4tik 10era bitartean, Arratiako Lehenengo Aste Internazionalista antolatu dau Askapenak Igorreko Udalaren laguntzeagaz. Egun horreetan, gaur egungo hainbat gatazka azaltzen dabezan dokumental eta berbaldiak eskeiniko ditue Igorreko Kultur Etxean eta Axular Herriko Tabernan.
Lehenengo egunean, aprilak 6, Brasilgo Nekazal Mobimentua eta MSTren esperientziaren barri emongo dabe Axular Herriko Tabernan, 19:30ean.
Hurrengoan, barriz, Gabirel Ezkurdia politologoak Siriako gerra eta ondorioen gaineko berbaldia egingo dau Kultur Etxean, gai honen inguruko bere ikuspuntua azalduz. Siriako gerrea 2011n hasi zan, Arabiar Udabarriaren testuinguruan hasikera baten, eta giza eskubideen aldarrikapena zan. Denporearen podesuz, ostera, nazinoarte esku hartze zabaleko gerra zibila bihurtu da, eta gatazkaren nazinoartekotze horrek, latzago egin dau gerrea eta gatxago, urtenbidea topetea. Gerrearen ondorio lez, inoz izandako igeslari kopururik handiena sortu da, UNHCR -Iheslarientzako Nazino Batuen erakundea- sortu zan ezkerotik. Siriarrak, Europak ateak zarratuten deutsen bitartean, gerratik igesi guran dabiz.
Aprilaren 8an, Ukrainan gertatzen danaren barri jakiteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan. Izan be, Donbass: Gerra Europaren bihotzean dokumentala emongo dabe, Ibai Trebiño zuzendariak aurkeztuta. Dokumental honetan Mikel Arregi eta Ibai Trebiño kazetariak Ukrainan gertatzen dabilana kontetan dabe giza ikuspuntu batetik. Gatazka honetan be hildako eta igesi joandakoak, asko dira.

Bazkaria Gaztetxean
Zapatuan, aprilak 9, ekitaldiak goizeko 12:00etan hasiko dira gosari-berbaldi bategaz Axular Herriko Tabernan. Bertan, Gustavo Rodriguez egongo da. Rodriguez Caracas uriko 23 de enero auzoko eta Simon Bolivar koordinakundeko kidea da.
Ordu bata t'erdietan kalejirea eta ostean herri bazkaria Kiñu Gaztetxean. Asteari amaierea emoteko, arrastian bakarlari kubatar batek emonaldia eskeiniko dau.
Bazkarirako tiketak Axular Herriko Tabernan eta Errugbi tabernan erosi daitekez Igorren, Diman Jentilzubi tabernan eta Zeanurin Txoko Sagarnan.
Astean zehar NATOren inguruko argazki erakusketea egongo da Axular Herriko Tabernan.

0
Zeanuri
2016/3/20
Harribide Fundazinorako jatekoa batuko dabe Zeanurin

Martiaren 24tik 27ra arte, Batu eta Banatu izeneko kanpainea egongo da martxan Zeanurin. Kanpainearen helburua galtzean ez diran jatekoak batzea da, Harribide Fundazinoaren bitartez, gazte etorkinai bananduteko. Jatekoak Zeanuriko Andra Mari eleizan batuko dira.
Harribide Fundazinoa Etxebarriko parrokia eta erakundeak osotuten dabe. Harribidek sei harrera-etxebizitza ditu etorkinentzat Bilbon eta Etxebarrin, hezitzaile eta boluntarioak tutorizauta. Proiektu honetan gazte etorkinakaz egiten dau lan fundazinoak.

0
Areatza
2016/3/15
Areatzako Udalak Whatsapp bidez bialduko dau kultura agendea

Areatzako Udalak, Whatsapp aplikazinoaren bidezko komunikazino sistema bat ipini dau martxan, herritarrai Areatzako agendearen barri emoteko. Horretarako, 656 778 094 telefono zenbakia norberaren telefonoan gorde eta zenbaki horretara Whatsapp mezu bat bialdu behar da, agenda berbea eta norberaren izen-abizenakaz.
Holan, Areatzako kultur eta kirol agendako hitzorduen barri jaso ahal izango da: herrian antolatzen diran mendi urtekerak noz diran, futbito partiduak, kontzertuak, eta abar. Areatzako Udalak aste bakotxaren hasikeran aste horretako programazinoaren laburpena bialduko dau, eta Areatzako Udalaren webgunean informazino osotuagoa argitaratuko da. Ahalik eta informazino osotuena emoteko, udalak berak antolatutako ekintzez gainera, beste eragile batzuek antolatutakoen barri be emongo dau; hau da, alkarteak, Gaztetxeak edo tabernak antolatutako ekintzen barri. Mezuak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira.
Oraingoz herri mailako informazinoagaz funtzionauko dau sistemeak; hata guzti be, aurrerantzean Arratia eskualdeko beste kultur eta ekintza batzuen informazinoa zabaltzeko aukerea izatea espero dau Areatzako Udalak.

Prozedurea
Informazinoa Whatsapp sistemeak eskeintzen dauan Hedapena (Difusión gaztelaniaz) aukerearen bitartez bialduko da; hau da, udalak ez dau Whatsapp talde bat sortuko. Mezu berbera lehenagotik sortutako telefono zerrenda bateko zenbaki guztiai bidaliko deutse, baina zerrenda horretako kideak ez dabe beste kideen barri izango.
Udalak, antolatzaileak azaldutako informazinoa bidaliko dau. Beraz, ekintzaren informazinoa bidaltzen dauan unetik zerbaist aldatzen bada, eta iragarritako ekintzan eragina badauka, ez da udalaren erantzukizuna izango.

0
Arratia
2016/3/7
Mobilizazinoak Arratian TTIParen kontra

Igitie, Noka, Igorre Bizirik, Karabie Gaztetxea, Kiñu Gaztetxea eta Fracking Ez Arratiak, Bediatik Zeanurirainoko bizikleta martxea antolatu dabe martiaren 12rako, Merkataritza eta Inbersino Akordio Transatlantikoaren kontra mobilizetako (Transatlantic Trade and Investment Partnership, TTIP).


Ondoren, Kiñu Gaztetxean bazkaldu eta akordioaren gaineko hiru bideo labur eskeiniko ditue.
TTIParen kontrako bizikleta martxea Bediatik abiatuko da 10:00etan eta Lemoa, Dima, Igorre, Arantzazu, Artea eta Areatzatik pasau ostean, Zeanurira ailegauko da 13:30ak aldera. Han, bueltea emon eta partaideak Igorrera joango dira Kiñu Gaztetxean bazkaltzeko. Bazkarian izena emoteko, WhatsAppa edo SMS bat bialdu behar da 680 937 875680 937 875 telefonora.

Akordioaren eraginaren barri
Bazkalostean, hiru bideo ikusteko aukerea egongo da: Zer da TTIPa, TTIP 2035: Una odisea para las mujeres eta TTIP: El campo cerrado por defunción dokumental laburrak, hain zuzen be. Mobilizazino eguna jaigiroan amaituteko, Kantu Bingoa egongo da Gaztetxean eta poteoa herrian zehar.
"Igitiek TTIPari buruzko berbaldia antolatu eban Igorren abenduaren 10ean, eta ikusita gai honen inguruan ezjakintasuna zala nagusi eta akordio honek eragin oso larria daukala maila sozialean, zein ingurune politiko eta ekonomikoan, ebatzi genduan eskualdeko kolektibo sozialai deia luzatzea TTIPren kontrako mobilizazinoak antolatzeko Arratia mailan" azaldu deutso begituri Gonzalo Uribe Igitiekoak.
Martiaren 12an, Arratian bakarrik ez, Euskal Herriko hainbat lekutan egingo dira mobilizazinook. Egun hori aukeratu da, 1986ko martiaren 13an Euskadik erreferendun bidez NATOri ezetz esan eutsalako. "Akordio militar horren parekoa da TTIPa baina maila ekonomikoan" dino Uribek.


0
Arratia
2016/3/1
Mendian eta herri barruan zugatzak landatzeko egunak

Bediako umeak ludotekan, ezkurrak landatu ebezan ontzietan zezeilaren 26an, landarea urteten danean, herriko plazan landatuteko asmoz. Igorren Zugatz Eguna aprobetxauko dabe aisialdirako egokitu gura dan lursail baten zugatzak landatuteko.
Zugatz Eguna martia aldera ospatuten da, udabarria hur somatuten danean eta eguraldi ona aprobetxatuz eta herri bakotxak aukeratuten dau zein egunetan eta ospatuteko modua.
Bedian, zezeila atzenetan zala, umeak Mandoian batutako ezkur autoktonoak landatu ebezan poteetan, hortik sortutako zugatzak plazan landatzeko. "Ume bakotxak prestau dau bere tiestoa eta ezkurra lurragaz ipini. Gero ureztatu eta listo. Ludotekan itxi eta umeak astero ureztatuko dabez. Garagarrilean tiesto guztiak eroango dira abadearen etxera eta han landatuko dira. Hurrengo urtean ondo hasi diranak Bediako plazan sartuko dira" azaldu deutso begituri Anabe Arruabarrena Kultura Teknikariak.
Eguraldiak lagunduten badau, igorreztarrak martiaren 6an hartuko dabez Errugbi zelaiaren ingurua eta Bizkaiko etxebizitzen eremuan zugatzak landatuteko. Leku horretan Udalak piknik mahai bi eta zugatz batzuk ipiniko ditu, auzo batzarretan eskatukoa gauzatzeko. Zugatz horreetako batzuk, umeak eta nagusiak landatuko dabez.
Areatzan hilaren 12an (edurragaitik atzeratu egin da), Diman, 15ean eta Zeanurin 18an ospatu gura dabe Zugatz Eguna. Urtero lez, Zeanuriko eskolako umeak eta irakasleak, basozainaren gidaritzapean, Saldropon hostozabalak landatzeko asmoa agertu dabe.

0
Dima
2016/2/23
Alkarregaz Gure Esku Dagok sinadurak batuko ditu

Zezeilaren 26, 27 eta 28an, Alkarregaz Gure Esku Dago alkarteak sinadurak batuko ditu Diman egingo dan herri galdeketeari zilegitasuna emoteko. Alkartearen lokalean jasoko dira sinadurok.
Galdeketea aurrera eroateko herritarren % 10aren sinadurak lortzea nahiko litzateken arren, Alkarregaz Gure Esku Dagoko kideak ahalik eta herritar gehienen babesa jaso gura dabe. Sinadura bilketea legeak eskatzen dituan berme guztiakaz egingo da, Gure Esku Dago nazionaletik emondako gomendio guztiak segiduta. Behin sinadurak jasota, itauna adosteko unea dator eta zezeilaren azken zapatu-domekan hasiko dira horretan. Holan, lokalera hurreratzen diran herritarrak euren ustez galderarik aproposena zein izango litzateken adierazoteko aukerea izango dabe.

Ordutegia
Hurrengo ordutegi honetan joan daiteke alkartearen lokalera Diman herri galdeketea egitearen alde sinatuteko: barikuan, hilak 26, 18:00etatik 21:00etara; zapatuan, hilak 27, 11:00etatik 14:30era, eta domekan be, 11:00etatik 14:30era.

0
Zeberio
2016/2/16
Nazinoarteko bisitak izan dauz Maskiluk proiektua ezetuteko

Sei hilabete pasau dira Zeberion Maskilu konserberea martxan ipini zanetik, eta balantze ona egiten dabe Amaia Quesada eta Iñigo Gallastegi Maskiluko bazkideak. Biak daukie ortua Zeberion. Proiektua Zeberioko Udalak bultzatu eban Europako diru laguntzakaz. Politika publiko onaren eredu askorentzat, nazinoarteko bisitak euki dabez proiektua ezetuteko. Orain, herrirako bakarrik ez, eskualde osorako beharrezko azpiegiturea dala frogatu gura dabe baserritarrak.


Lehenengo hilabeteak batez be ikasteko izan dirala dinoe, baina uste baino jente gehiago etorri dala euren produktuak boteetan sartzera. "Dana dala, ezetutera emotea falta jaku jente gehiago etorri daiten" dino Amaia Quesadak. "Holango proiektu baten sartutakoan, inork ez dau gauza handirik azaltzen, ez montaketearen inguruan, ezta elaborazinoaren inguruan be. Horreek ikasten ibili gara. Orain, proiektua martxan dago eta erosoago sentitzen gara", azaldu dau Iñigo Gallastegik.
Proiektua martxan ipinteko, osasun araudia betetea ez jakie erreza egin, ze azken finean arauak berberak dira industria handi batentzako zein artisau industria txiki batentzako. Eta elaborazinoaren inguruan be, eurak bilatu behar izan dabe informazinoa. "Erispide batzuk badagoz baina gauza zehatzik ez. Eta ez da tontakeria bat, arriskutsua izan daiteke ondo egin ezean". Izan be, ondo egin ezean botulismo arriskua dago eta botulismoak heriotzea ekarri leike. Horregaitik, sei hilabete honeetan lehentasuna ikastea izan dala dinoe, "zuhur" jokatu behar da eta.
Konserberea martxan ipinteko bazkideak inbersinoa egin eta batez be beharra egin dabe dana montetako. Orain, kudeaketa lana egin behar izango dabe. Bazkide ez diranak, Zeberioko konserberea erabilten dabenean diru bat pagua behar dabe "gastuak kubriduteko (makinak, argia, ura...)", baina ez Maskiluk etekinik aterateko.

Eskualdeak behar eban zerbitzua
Maskilun hogei lagunetik gora eta hamaika proiektu batzean dira. Kanpoko jentea be etorten da euren produktuak boteetan sartzeako. "Konserberea jente askok erabili dau hile honeetan. Espero genduan baino askoz jente gehiago etorri da. Holan izan behar da, ze proiektu hau eskualderako tresna bat da eta jentea enbotatzera ez bada etorten ez dauka zentzurik" dino Iñigo Gallastegik. Gehienak eskualdekoak izan arren, Araialde, Algorta eta Balmasedako eloizleak be etorri dira euren produktuak enbotatzera. Eta beste eskualde ba-tzuetatik, konserbera bat ipinteko informazino eske be bai. Azken finean, beste eskualdeetan ez dago holango azpiegiturarik. Hurren dagoana Leintz-Gatzagako Jaki On konserberea da. Eta hau beste proiektu mota bat da, "ez da geurea moduko konserbera kolektibo txiki bat".
Proiektu honetan parte hartu dabenen ustez, eskualde bakotxean koserbera bat egotea beharrezkoa da. "Gure helburua ez da negozio bat ipintea, beharrak betetea baino" dino Amaia Quesadak.

Erronkak
Zeberioko konseberan enbotautako produktuak hori adierazoten dauan zigilua daukie etiketan. Orain arte udako produktuak  enbotau dabez Maskilun; tomatea, kalabazin purea, zerbak, lekak, erremolatxa, piparrak, azenarioa eta pistoa batez be. Neguan be jarraipena emotea da erronkea eta beste errezeta batzuk sortu behar dabez horretarako. "Dana dala, erronkarik handiena proiektu hau eskualdearentzako beharrezkoa dala frogatzea da. Udalak garrantzia handia dauka proiektuan: eraikina udalarena da, udalak egin dau inbersinoaren zatirik handiena, eta alokairua udalari ordaintzen deutsagu, kontratua  udalagaz daukagu eta. Garrantzia hori frogatzeko 10 urte daukaguz, horixe da-eta gure kontratu epea. Gauza batzuk egin beharko dira, adibidez, produktu desbardinak ekoiztu eta formakuntzea emon. Uste dogu hori izan daitekela gure papela. Formakuntz