Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Arantzazu
2018/5/6
Ahalduntze personal eta kolektiborako autodefensa feminista ikastaroa

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan, Arantzazuko Udalak antolatuta, Maitena Monroyk Autodefensa feminista ikastaroa emongo dau Arantzazuko Kultur Gunean, maiatzaren 11 eta 12an.
Ikastaroak saio bi izango ditu, maiatzaren 11n, barikuan, arrastiko 17:00etatik 20:00etara izango da lehenengoa, eta hurrengo egunean 10:00etatik 13:00etara bigarrena. Izena maiatzaren 4a baino lehen emon behar da Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun Arloan edo udaletxeetan.
Ikastaroan, andrak jasaten daben eraso mota desbardinai aurre egiteko estrategiak eta tresnak landuko dabez partaideak alkarregaz.

0
Igorre
2018/1/18
Arantzazu eta Igorre lotuko dituan oinezkoentzako bidea

Gero eta gehiago dira Orobiko kamino zaharra erabilten daben oinezkoak. Horrek autoakaz arazoak sortu ditu, horreen abiadurean ondorioz. Oinezkoen segurtasuna handitu guran Arantzazu eta Igorreko Udalek errepide horretan aldaketa batzuk egitea ebatzi dabe.
Errepidea norabide bakarreko bihurtzea izan da hartutako erabagia. Holan, Arantzazutik Igorrerantza datozan autoak Orobiko errepide zaharretik joan ahal izango dira, eta Igorretik Arantzazura joateko, bariantea edo herritik doan bidea erabili beharko dabe.
Udalek oinezko eta bizikletaz paseoan ibilten diranentzako oinezbidea egingo dabe errepideko erreia bat eurentzat gordez. Oinezkoak lehentasuna izango dabe bide horretan eta bizikleta eta oinezkoen artean ez da espero arazorik sortuko danik, auzotarrakaz egindako batzarretan kexka hau aitatu dan arren.
Proiektu honen jarraipen moduan eskolen goiko aldean sortuko dan aldaketea kexka iturri be bada. Horregaitik, hainbat batzar egin dira auzotar, guraso eta bestelako herritarrakaz.
Proiektuari aldaketatxo batzuk be egin eutsiezan herritarrak eta lanak amaitutakoan kontuan hartuko dirala esan dau Beinat Anzola Igorreko alkateak. Era berean, eskolen goiko kalea planoetan zehaztu eta beste batzar batean azaltzeko eskaria egin eben hainbat herritarrek; hori dala eta, Udalak aurrerago beste batzar bat deituko dau.
Bestalde, abenduan hasi ziran konponketa batzuk egiten; besteak beste, margotu eta piboteak ipini orduko errepidearen egoerea hobetzeko asfalto lanak hain zuzen. Argiztapena be hobetu gura dabe aurrera begira farola batzuk ipiniz. Halanda be, lan potoloenak aurrerago hasiko dira, "auzotar batzukaz detaile batzuk zehaztu eta udal bietako eremuak batera egiteko koordinau ostean" dino Anzolak.

0
Arantzazu
2017/6/25
Uckaia eta Gozategi taldeak animauko dabe sanpedro bigarreneko gaua

Txupina bagilaren 30ean botako badabe be, jaiak bezperan, San Pedro egunean bertan hasiko dira, jubiladuen kopauagaz. Bariku gauean, izango dira jaietako kontzerturik garrantzitsuenak, Uckaia eta Gozategi taldeen eskutik. Buruhandiak, trikitilariak, tortilla eta paella txapelketak eta erromeria ez dira faltauko Arantzazuko jaietan.

Bagilak 29, eguena
13:30ean, jubiladuen kopaua.

Bagilak 30, barikua
18:00etan, trikitilariak.
19:00etan, txupinazoa, buruhandiak, Larrain jantza eta trikipoteoa.
23:00etan, kontzertuak: Uckaia eta Gozategi.

Garagarrilak 1, zapatua
10:00etatik 13:30era, puzgarriak.
11:00etan, jolasak. Herri kirolak.
14:30ean, Tortilla eta Paellen Txapelketarako, tortilla eta paella aurkezpena.
18:00etan, Txinga eta Txapel Botatze desafioa.
20:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Garagarrilak 2, domekea
13:00etan, Igel Txapelketea.
17:00etan, Mus Txapelketea.
19:00etan, Zeanuriko antzerki taldeak, Amari mutik bez antzelana eskeiniko dau.

0
Arantzazu
2017/5/21
San Adrian Fest Arantzazun hilaren 27an

Arantzazuko Elizportaleko Gazte Asanbladak, Arantzazuko Kultur Batzordea eta Argiñatx Mendi Elkartearen laguntzeagaz, San Adrian ermitearen inguruan egun osoko jaia antolatu dau maiatzaren 27rako.
Goizeko 10:30ean, Arantzazuko plazan batu eta Argiñatxera mendi martxea egingo dabe. Han trikitilariak ipiniko dabe jaigiroa. Bazkaria norberak eroan behar dau. Arrastiko 17:30ean Igel Txapelketea egongo da eta ondoren, Illart Gumuziok eta Aimar Fernandezek osotuten daben Bieskas taldeak kontzertu akustikoa eskeiniko dau. Zozketea egin ostean, 20:00etan, hiru taldek eskeiniko dabe kontzertua: Akabuk, Zeinkek eta Ostabek, hain zuzen be.

0
Arantzazu
2016/10/9
Sanfaustoak, udagoieneko jaiak

Herriko jai bi ospatuten dabez Arantzazun, sanpedroak uda hasikeran eta sanfaustoak udagoienean. Urri bigarrenaren 14an hasita eta 16ra arte, udagoieneko jaiak ospatuko dabez Arantzazun.
Urriko jaiak udakoak baino egitarau apalagoa daukien arren, musikea, babajana, ibilaldia menditik eta jai giroa ez dira faltauko Arantzazu inguruan.

Urri bigarrenak 14, barikua
19:00etan, jai hasikerako txupina.
19:15ean, buruhandiak.
19:30ean, pala partidua (desafioa).
21:30ean, Esti eta Olatzen kontzertua Herriko Tabernan.

Urri bigarrenak 15, zapatua
09:30ean, Mugari Bira mendi martxea.
13:00etan, babajana frontoian.
21:00etan, musikea Herriko Tabernan, gazteen eskutik.

Urri bigarrenak 16, domekea
12:30ean, trikipoteoa.
17:00etan, Mus eta Tute Txapelketak (sariak: gaztaia eta ardaoa) eta antzerkia.

0
Arantzazu
2016/6/28
Jubiladuak botako dabe txupina San Pedro jaiai hasikerea emoteko

Garagarrilaren 1ean botako dabe txupina jubiladuak Arantzazun San Pedro jaiai hasikerea emoteko, baina jubiladuak lehenago hasiko dira jaigiroaz disfrutetan: San Pedro egunean eurentzako kopautxoa egongo da eta. Umeen eguna garagarrilaren 2an izango da. Olgetan ibilteko aukerarik ez da faltauko egun horretan. Gazteentzat, kontzertuak eta erromeriak. Jokaldi taldeak zarratuko dauz Arantzazuko sanpedroak.

Bagilak 29, eguaztena
12:30ean, mezea.
13:30ean, jubiladuentzako kopautxoa.

Bagilak 30, eguena
19:00etan, Durangoko Abesbatza eleizan.

Garagarrilak 1, barikua
19:00etan, txupina jubiladuen eskutik. Buruhaundiak.
19:30ean, Larrain jantza Arantzarte taldeagaz.
20:00etan, batukadea eta poteoa.
21:00etan, parrilladea Herriko Tabernan. Ondoren kontzertu bi eta erromeria Honat taldeagaz.

Garagarrilak 2, zapatua
Umeen eguna
10:00etan, puzgarriak frontoian.
10:30ean, umeentzako jolasak Zaztaparrak Asti Taldearen eskutik.
13:00etan, Igel jokoa plazan.
14:30ean, Paella eta Tortilla Lehiaketetako paellak eta tortillak aurkeztu plazan.
18:00etan, patin zirkuitua.
18:00etan, Dardo Lehiaketea eta Futbolin Lehiaketea Herriko Tabernan. Izen emotea Herriko Tabernan.
20:30ean, DJa eta ondoren karaokea.

Garagarrilak 3, domekea
10:00etan, mezea.
13:00etan, triki poteoa.
18:00etan, kale antzerkia plazan. Ganso & Ciaren Walkman.
18:30ean, Mus eta Briska Txapelketak Montero eta Herriko Tabernan. Izen emotea taberna bietan.
20:30ean, parrilladea plazan.
21:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz eta jaien amaierea.

0
Arantzazu
2016/5/1
Iturrien bira

Arantzazuko Kultur Batzordeak V. Iturrien Bira antolatu dau aurten. Ibilbideak 12 km. inguru izango ditu eta partaideak bidean topautako 9 iturritan edan ostean, iturriko plazan edango dabe azken tragua. Maiatzaren 7an izango da eta martxea plazatik abiatuko da 09:30ean. Iturriak ondo zainduta topauko dabez ibiltariak. Izan be, aprilaren 30ean, Kultur Batzordekoak iturriak garbituten eta txukuntzen ibili ziran. Aurten, panelak ipiniko dabez iturrien izenakaz.
Ibilbide bakarra izango dau martxeak. Plazatik urtenda Artaberantza joango dira, lehenengo iturrirantza joteko, Bizkerrera, hain zuzen. Ondoren Errekotxera eta jarraian Zalbiden dagozan iturri bietara. Gero Olarrakora eta Katikenara. Bidea kurutzatu eta Aiztuzarrera joango dira ibiltariak. Handik Arantzazugoitikora eta gero Eguzkitzera bajatuko dira. Azken tragua plazako iturrian edango dabe.
Igaz 35 lagun inguruk egin eben iturrien birea.

Iturriak jagoten
Iturriak eta inguruak ezetuten emoteaz gainera, iturriak jagoteko helburua be badauka martxa honek. "Orain bost urte, Bildukook ikusi genduan iturri batzuen egoera nahiko tamalgarria zala. Batzuk desagertuta egozan, Aranduikoa adibidez, eta beste batzuk sasiak tapauta. Ebatzi genduan egozanak garbitu eta atondutea. Ostean pentsau zan ibilbidetxo bat egitea, herriko jenteak eta bertara biziten etorri garanok, ezetuteko bai iturriak eta bai inguruak" azaldu deutso begituri Haritza Iturbe antolatzaileak. Argiñatx Mendi Taldeak lagundu eban ibilbidea antolatuten eta bideak garbituten. Baita herritar batzuek be. Ordutik urtero egiten dabez garbiketa lanak eta ibilbidea. Egun, Kultur Batzordeak bultzatzen dau ekimen hau udalaren laguntzeagaz.
Ibilbide bakarra izango dau martxeak. Plazatik urtenda Artaberantza joango dira, lehenengo iturrirantza joteko, Bizkerrera, hain zuzen. Ondoren Errekotxera eta jarraian Zalbiden dagozan iturri bietara. Gero Olarrakora eta Katikenara. Bidea kurutzatu eta Aiztuzarrera joango dira ibiltariak. Handik Arantzazugoitikora eta gero Eguzkitzera bajatuko dira. Azken tragua plazako iturrian edango dabe.
Igaz 35 lagun inguruk egin eben iturrien birea.

Iturriak jagoten
Iturriak eta inguruak ezetuten emoteaz gainera, iturriak jagoteko helburua be badauka martxa honek. "Orain bost urte, Bildukook ikusi genduan iturri batzuen egoera nahiko tamalgarria zala. Batzuk desagertuta egozan, Aranduikoa adibidez, eta beste batzuk sasiak tapauta. Ebatzi genduan egozanak garbitu eta atondutea. Ostean pentsau zan ibilbidetxo bat egitea, herriko jenteak eta bertara biziten etorri garanok, ezetuteko bai iturriak eta bai inguruak" azaldu deutso begituri Haritza Iturbe antolatzaileak. Argiñatx Mendi Taldeak lagundu eban ibilbidea antolatuten eta bideak garbituten. Baita herritar batzuek be. Ordutik urtero egiten dabez garbiketa lanak eta ibilbidea. Egun, Kultur Batzordeak bultzatzen dau ekimen hau udalaren laguntzeagaz.

0
Arantzazu
2016/2/2
Herriko Tabernea alokairuan

Arantzazuko Herriko Tabernea alokairuan hartzeako pleguak eskuragarri dagoz udaletxean. Herriko Tabernea eta jantokia emongo dira alokairuan. Kontratua urtebeterako izango da, urte bira luzatu daitekena eta ordaindu beharreko errentea 30 euro gehi BEZ-a. Esleipena egiteko Udalak kontuan izango dauz esperientzia profesionala % 30 eta ekintza eta zerbitzuen proiektua % 70. Lehiakideak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia agertzen danetik hogei egun daukiez eskeintza eta agiriak aurkeztu ahal izateko.

0
Arantzazu
2015/11/9
Sanmartinetako V. bertso-afaria

Arantzazuko EH Bilduk, sanmartinetako bertso-afaria antolatu dau bosgarren urtez jarraian, zemendiaren 13rako, Arantzazuko Montero tabernan. Igazko moduan, aurten be Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia izango dira bertsolariak.
Afarirako tiketak, Arantzazun Montero tabernan eta Igorren Gau Loran, AZ Rugby tabernan eta Herriko Tabernan erosi daitekez.

0
Arantzazu
2015/10/5
San Fausto jaiak

Arantzazun sanpedroak uda hasikeran eta sanfaustoak udagoienean ospatuten dabez. Udagoieneko jaiak uda hasikerakoak baino apalagoak badira be, herrikoak asko disfrutetan dabe herri afarian egoten dan giroagaz. Baita, erromeria, kontzertu, sukaldaritza txapelketa eta mendi martxeagaz. Hiru eguneko egitarau sano konpletoa prestatu dabe Arantzazun, edade guztietako jenteak ondo pasetako pentsautakoa.

Urri bigarrenak 9, barikua
19:00etan, txupinazoa.
20:00etan, barbakoa herrikoia.
21:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Urri bigarrenak 10, zapatua
11:00etatik 13:00etara, umeen jolasak Zaztaparrakaz. Buruhandiak.
17:00etan, skate erakustaldia eta ikastaroa.
18:30ean, Frontenis Txapelketako finala.
20:00etan, herri afaria etxetik ekarritakoagaz eta Irasagar eta Sagar Tarta Txapelketea.

Urri bigarrenak 11, domekea
09:00etan, Mugari Bira mendi martxea.
10:30ean, mezea.
14:45ean, baba jana. Ondoren Mus eta Briska Txapelketak.
19:00etan, Uluka taldearen kontzertua.

Mugari Bira
Jai egitarauaren barruan, Arginatx Mendi Taldeak Arantzazuko Mugari Bira mendi martxea antolatu dau. Arantzazu inguruko mendiak ezetutera emoteko helburua dauka martxa honek eta edonork egiteko modukoa da. Izan be ibilbideak 9 km. ditu eta "umeak edo kantsetan badira, erdia be egin leikie" azaldu deutso begituri Luis Uriarte Arginatx taldekoak.
Partaideak urteroko ibilbide bardina egingo dabe. Arantzazuko plazatik urtengo dira goizeko 09:30ean eta Trokara abiatuko dira. Handik Urikenetara, Argiñano eta Bildosolara. Bildosolan egongo da horniketa puntua. Elezkano, Arandui eta Arantzazugoititik pasau eta plazan amaituko da ibilbidea. Bildosolatik urten eta atzenengo 4,5 km.ak egiteko aukerea be badago.

0
Arantzazu
2014/10/5
Zuberoako Maskaradea sanfaustoetan

Gaztedi Dantzari Taldeak Arantzazun antzeztuko dau Zuberoako Maskaradea lehen aldiz plazaratu ebeneko hogei urte beteten diranean. Euskera batuaz zein bizkaieraz izango da eta 40 lagun inguruk hartuko dabe parte. Gainera, urtero lez, herri afaria izango dabe Arantzazukoak frontoian eta ostean, erromeria.
1994ko maskaradeak, maskaradak dituan osagai guztiak bildu ebazan: jantzea, antzezpenak, sermoiak, koplak eta abar, eta arrakasta handia izan eban. Aurten proiektua berbiztea eta plazaratzea ebatzi dau taldeak, egungo egoerara egokituta eta barrikuntza batzuekaz. Bersino barri hau ekarriko dabe Arantzazura, hilaren 11n.
Gaztedi Dantzari Taldea Santutxukoa da eta Bilbon, Zamudion, Baionan eta Zuberoako Zalgize herrian antzeztu dabe maskaradea Arantzazura ekarri baino lehen.Aurtengo Ugel Txapelketeak igazko botea izango dau
San Fausto Jaiak Ugel Txapelketeagaz hasiko dira. Bigarren urtea da hau antolatuten dabena Arantzazun eta sariak bikoztu egin dira. "Igaz inork ez eban Ugel Txapelketea irabazi. Lehenengo saria 50 euro zan, eta bigarrena 20 euro. Eta emon barik geratu zan diru hori aurtengoari gehitu deutsagu. Holan, lehenengo saria 100 euro izango da eta bigarrena 40 euro" azaldu deutso BEGITUri Begoña Llano Arantzazuko alkateak.

Egitaraua
Urri bigarrenak 11, zapatua
12:00etan, II. Ugel Txapelketea.
16:00etan, Zuberoako Maskaradea. Gaztedi taldeagaz. Barrikadak Arantzazugoititik hasita.
18:00etan, ofizioak herriko plazan.
20:00etan, herri afaria frontoian. Afalostean erromeria.

0
Arantzazu
2014/6/27
San Pedro jaiak

Sanpedroak ospatuten dira Arantzazun, baina San Juan bezperan be, San Juan sua biztu dabe.
Sanpedroetarako, barriz, hiru egunetako egitaraua prestatu dabe.  Buruhandiak, txapelketak eta erromeria egongo dira. Baita herri kirol erakustaldia eta pala partiduak. Eta igazko moduan, hip hop erakustaldia be egingo dabe gazteak.

Bagilak 27, barikua
17:00etan, txupinazoa, euskal jantzak eta hip hop-a.
17:30ean, buruhandiak.
18:30ean, Tiragoma Txapelketea. Partaideak: Bizkaiko federauak.
20:30ean, meriendea (txistorra).
20:30ean, Sustrai doinuak eta diskotekea animatzaileakaz.
22:00etan, txokolatea.

Bagilak 28, zapatua
11:00etan, bolanderak eta kalejirea buruhandiakaz
11:30ean, umeentzako jokoak (Ludotekea, tailerrak, rokodromoa, txutxu trena...).
17:00etan, herri kirol erakustaldia (andrak): harri-zulatzea, arto jasoketea, txingak eta abar.
19:00etan, Pala partidua (andrak). Bizkaiko Pilota Open Txapelketea 2014. Gomazko paleta partidua. Araba eta Bizkaia.
20:00etan, jana eta edana plazan.
22:00etan, erromeria Basajaun taldeagaz.

Bagilak 29, domekea
San Pedro eguna
12:00etan, bolanderak eta musikea.
12:30ean, meza nagusia.
13:30ean, IV. Paella Txapelketan paella aurkezpena eta Tortilla Txapelketan, tortilla aurkezpena.
14:00etan, jubiladuentzako kopaua frontoian.
16:30ean, III. Mus Txapelketea eta Briska Txapelketea.
16:30ean, I. Triatloia: ping-pong, mahai-futbol eta dama-jokoa.

0
Arantzazu
2014/5/27
Bertso bazkaria

Dimako Bertso Eskoleak, Luis Prieto Lagun Taldeak eta Dimako Guraso Elkarteak antolatuta, bertso bazkaria egongo da maiatzaren 31n Dimako frontoian. Beñat Gaztelumendi eta Agin Labururen bertsoakaz gozatuteko aukerea egongo da bertan.
Bertsolari bi honeek 2013ko Bertso Txapelketan parte hartu eben eta Beñat Gaztelumendi finalera heldu zan.
Bertso bazkarirako tiketak Dimako Herriko Tabernan dagoz salgai 12 eurotan.

0
Arantzazu
2014/4/22
Baso Ahaztuak dokumentala Arantzazun

Barikuan, aprilak 25, arrastiko 19:30ean Arantzazuko udal lokaletan eta Arantzazuko Kultur Batzordeak, hau da, Argiñatx Mendi Taldeak, EGA Gazte Elkarteak eta Bildu Kultur Batzordeak antolatuta, Baso ahaztuak dokumentala ikusteko aukerea eta ondoren, egileakaz solasaldia egiteko aukerea egongo da.

0
Arantzazu
2013/10/8
Sanfaustoak

Sanpedroak eta sanfaustoak dira Arantzazuko jaiak. Denporearen podesuz, sanpedroak jai nagusiak bihurtu dira eta sanfaustoetako ospakizunak murriztuz joan dira, baina aldi berean, frontoiko herri afaria finkazen joan da.
Herri afaria San Fausto bezperan egingo dabe hilaren 12an. Menua urterokoa izango da: patatak errioxar erara, "luma-gorri" oilasko iztarrak brasan erreta, postrea, kafea eta kopea. Afalostean, erromeria egongo da Jokaldi taldeagaz eta gero zozketea egingo da: persona birentzako spa zirkuitua eta buffet librea Areatzako bainuetxean izango da saria.
Egun horretan bertan, baina arrastiz, umorez ekingo deutsee Arantzazukoak txapelketa biri. Izan be, arrastiko bostetan Ugel eta Tiragoma Txapelketen finalak izango dira. Honeetan parte hartzeako izena hilaren 7a baino lehen emon behar da.

0
Arantzazu
2013/6/19
Hip hop-a jaietan

Herriko jaiak, sanpedroak, ospatuteko egun biko jai egitaraua prestatu dabe. Hata guzti be, San Juan bezperea be ospatuko da Arantzazun. 20:00etan sardina jana eta ostean San Juan sua biztuko dabe.
Sanpedroetan, Euskal Herrian eta munduan be badala Arantzazu eraku- tsiko dabe herriko gazteak, euskal jan- tzaz gainera, hip hop-a be jantzatzen.

Bagilak 29, zapatua
10:00etan, txupina. Umeentzako jokoak (ludotekea, tailerrak, rokodromoa, txutxu trena). 12:30ean, mezea. 13:00etan, bits jaia. 13:30ean, jubiladuentzako kopautxoa herriko plazan. 17:00etan, euskal jantzak eta hip hop-a. 17:30ean, umeentzako jokoak. Herri jolasak Urperen eskutik. 20:00etan, jana eta edana plazan. Odolostea, txorizoa eta urdaia. 22:00etan, erromeria, Basajaun taldeagaz.

Bagilak 30, domekea
14:00etan, III. Paella Txapelketea eta III. Tortilla Txapelketea. 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.

0
Arantzazu
2013/2/16
Gazteak euren autonomia jorratuko dabe

Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak etxeko beharrak egiten ikasteko tailerra antolatu dau Arantzazun, autonomia eta ardurakidetzea lantzeako. Arantzazuko 16 eta 29 urte bitarteko neska-mutilai dago zuzenduta eta zezeilaren 21etik martiaren 25era izango da. Hamar saio guztira astelehen eta eguenetan 17:00etatik 19:00etara.
Garbiketea eta jatekoa egiten, grifoak eta entxufeak aldatuten edo botoiak josten, beste gauza batzuen artean, ikasiko dabe ikastaro honetan gazteak. Danetik egiten jakitea, autonomoak izateko eta genero estereotipoai ez lotuteko da ikastaroaren helburua.

0
Arantzazu
2012/10/15
BEGITU Arantzazu, Areatza eta Arteako ekintzetan

BEGITU 10 urte, 10 herri, 11 ekintza kanpainea dala-eta, hamabostaldi honetan begitu Arantzazuko Argiñatx taldeagaz Urederrara joango da; Areatzan, Jon Sarasuaren berbaldia antolatu dau "Euskal hedabideak etorkizunean" gaia jorratuteko eta Artean AKKT egunean egongo da alkarte honen jaian.
Lehenengo ekitaldia Areatzakoa izango da. Hilaren 17an, arrastiko zazpiretan Sarasuak berbaldia emongo dau Areatzako Udal Aretoan. Areatzako Euskera Batzordearen laguntzeagaz antolatutako ekitaldia da hau. Jon Sarasua pentsalari gipuzkoarra, soziologoa, kazetaria eta bertsolaria be bada. Bere pentsamentu beti kritiko eta originalak argi apur bat emongo dau, akaso etorkizunak zer ekarri ahal dauan jakiteko.


Arantzazutik Urbasara
"BEGITUk, bere 10. urteurrena Arantzazun be ospatuteko, kontau gura izan dau Arginatx Mendi Taldeagaz. Talde honek oparotasuna eskeintzen deutso herriko aisialdi agendeari, hilero gitxienez urtekera bat antolatzen dau eta. Oraingoan Urbasara Urederraren jaiotza ikustera izango da eskursinoa, eta Arratia osoko herritarrai zabaltzen deutse deialdia" azaldu dau Cristina Ruiz Zertu Kultur Alkartekoak. Txango hau hilaren 27an izango da.


Artean AKKT eguna
Arteako Kirol, Kultur eta Euskera Taldeak AKKT eguna ospatuko dau lehenengoz eta eurekaz egon gura izan dau begituk. Baba lehiaketeak, herri bazkariak, umeentzako jolas eta jokoak eta iluntzean erromeriak osotuko dabe jaiaren egitaraua.

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Arantzazu
2012/6/26
Pelota partiduak jaietan

Hiru egunetako egitaraua prestatu dabe Arantzazun sanpedroak ospatuteko. Goizean goiz hasten dira ekitaldiak, eta txupina bera be goizeko 10:00etan botako dabe. Umeai hainbeste gustetan jakien bits jaia zapatu goizean izango da eta zapatu arrastian pelota partidu interesgarriak egongo dira. Bertan Arratiar pelotariak eta Goñi izango doguz.


 


Bagilak 29, barikua
10:00etan, txupina eta umeentzako jolasak.
12:00etan, meza nagusia, 90 urtetik gorakoentzako omenaldia eta jubiladuen bazkaria.
16:30ean, karaokea, herriko jantza taldea, umeentzako jolasak, herri kirolak Urpegaz eta txololatea.
22:00etan kontzertuak.

Bagilak 30, zapatua
Liburutegian Arratia Palenque erakusketea.
09:30ean, txirrindulari lasterketea.
09:30ean, bits jaia.
12:00etan, trikitixea Musika Eskolakoakaz.
16:30ean, frontenis finala.
17:30ean, eskupelota finala.
18:30ean, pelota partiduak, Imanol Agirre, Leiza, Galarza eta Goñi.
20:30ean, merinda-afaria: odolosteak, txorizoa, txistorra...
Kontzertuak.

Bagilak 31, domekea
10:00etan futbito partidua.
Okela paellea eta tortillea kipula barik.
17:00etan, Mus eta Briska txapelketak.

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD