Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Areatza
2018/5/30
Areatzako nazinoarteko musika eta garagardo jaialdia martxan da

Musik and Beer, blues, country, rhythm & blues eta Estadu Batuetako folk musikea, eta Euskal Herrian egindako garagardoen jaialdia, hilaren lehenengo egun bietan izango da Areatzan. Aurten, gastronomiari garrantzia handiagoa emon gura izan deutsie eta food truck-a, baserriko hanburgesak, ketutako produktu eta txokolate eta garagardo maridajea be egongo dira. Karabanentzako gunea eta karpea be aurreikusi dira jaialdira doazanentzat; eguraldi txarra egin ezkero jentea busti ez daiten. "Igazko balorazinoaren ostean, aurten gure apustua handiagoa da, musika aldetik etorkizun handiko jaialdia lortzea da gure helburua" dinoe antolatzaileak.

Bagilak 1, barikua
18:00etatik aurrera, Sandra Lejarzaren baserriko hanburgesak dastatzeko aukerea plazan.
19:00etan, kaineruen irekierea eta prost!
19:15ean, The Old Timey String Band.
21:00etan, A Contra Blues.
23:00etan, The Buttshakers.

Bagilak 2, zapatua
12:30ean, Bilbaomusika eta Zubiaur Musika Eskolako ikasleen kontzertua errekako pasealekuan.
13:00etatik aurrera, "Eskatza ta mahatsa" food truck-a eta Sandra Lejarzaren baserriko hanburgesak dastatzeko aukerea plazan.
14:00etan, ketutako produktuen (Keia) eta garagardo (Beerbao) maridajea errekako pasealekuan. Prezioa: 15 euro.
14:45ean, Kaitxo txokolate eta garagardo (Beerbao) maridajea errekako pasealekuan. Prezioa: 15 euro. Maridaje biak eginez gero 25 euro.
16:00etan, koktelak prestatzen aditua dan Jessica Gilen (Txinuk taberna Algorta) bertako edabeakaz egindako konbinau klasikoak eta garagardodunak dastatzeko aukerea.
17:00etan, Munduko II. Garagardo Kupelen Jaurtiketa Lehiaketea.
18:00etan, Confluence.
20:00etan, Anaut.
22:00etan, Laurence Jones.
24:00etan, Priscilla Band.
Martin Ortega Muro Areatzako marrazkilariak taldeen irudiak egingo ditu zuzenean.

0
Areatza
2018/4/29
Ganadu eta Artisau Azokea Santikurutze jaietan

Areatzak bere alderik baserritarrena adierazoko dau Karpoko Santikurutze jaietan, maiatzaren 5 eta 6an, hain zuzen. Zapatuan, Santikurutzera igongo dira billaroztarrak, antxinako tradizinoa manteniduz eta arrastian Uribiarten eta plazan jarraituko dau jaiak, herri kirol desafio eta erromeriagaz. Domekan ganadu azokea izango da. Bertan, Areatzako ganaduzainen eta ingurukoen ganadua eraku- tsiko dabe jai giro onean.

Maiatzak 5, zapatua
11:00etan, Santikurutzera igoerea.
12:00etan, mezea Santikurutzen.
13:00etan hasita, kalejirea Areatzako Bandeagaz.
14:00etan, Gisadu eta Paella Lehiaketearen aurkezpena Karpoko landan.
14:30ean, bazkari herrikoia (bakotxak berea eroan). Ostean trikitilariak, Hala Dzipo-ko lagunak.
18:00etan, herri kirol desafioa Uribiarte auzunean. Talde bi: harriari 20 altzaldi, 8 kilometro galapan eta 45 minutu sega beharretan.
20:00etan, Luhartz taldea plazan.

Maiatzak 6, domekea
10:00etan, IV. Ganadu eta Artisau Azokea.
11:30ean, erraldoiak. Beti Jai Alai erraldoi taldea, Birakai Sestaoko konparsa eta Areatzako erraldoiak.
12:30ean, baskulearen apustua.
13:30ean, amaierea eta zozketea.

0
Areatza
2018/4/29
Euskaraldia aurkeztuko da Areatzan

Areatzako Euskera Batzordeak antolatuta, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpena maiatzaren 4an, arrastiko 18:30ean, Udal Aretoan izango da Karmelo Ayestaren eskutik. Euskal Herri osoko herri eta eskualdeetan aldi berean egingo dan euskaldunen aktibazino ekimena da Euskaraldia, eta Areatzak be, bat egingo dau honegaz. Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da.
Egitasmo hau bideratzeko, behar beharrezkoa da herritarren partaidetzea eta Areatzako Euskera Batzordeak partaidetzea bultzatzeko eta ekimenaren nondik norakoak ezetuteko aurkezpenera joateko animau gura dauz billaroztarrak. Parte hartzea ebazten dabenak Ahobizi eta Belarriprest rolen bitartez egingo dabe. Ahobizi eta Belarriprest-en izen emotea udagoienean hasiko da.

0
Areatza
2018/3/12
Bingen Zupiriak eta eskualdeko eragile sozialak euskereari buruz jardungo dabe

EAJ-PNVk antolatuten dauan Arratiarrakaz berbetan berbaldi zikloan, Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Areatzan izango da martiaren 16an, 19:00etan, udaletxeko erabilera askotako aretoan.
Berbaldian Zupiriak, euskerearen egoerea, erabilerea eta "erakundeen aldetik emoten dabizen bultzadearen" barri emongo dau. Ondoren, Arratian euskerearen esparruan behar egiten daben giza eragileak mahai-inguru batera konbidau dauz EAJ-PNVk, euren eretxiak azalduteko edo galderak egiteko aukerea izan dagien.
Arratiarrakaz berbetan izenburua dauka Arratiako EAJ-PNVk 2017 urtean martxan ipinitako berbaldi zikloak, udalerrietara politikaren arlo desbardinetan jardun daben personak hurreratzeko. Ziklo irekia da, hau da, biztanle guztiai zuzendua, hizlariak eta parte hartzaileak gaur egun erakundeetako agendak marketan dituen eta euskal gizartearen kezka nagusi diran gaien gainean berba egiteko.
Areatzakoa, zikloko zortzigarren berbaldia izango da.

0
Areatza
2017/10/31
Herri galdeketea Areatzan

Erabakitze eskubideak hain ondorio larriak ekarri dituan honetan, Gure Esku Dago dinamikeak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen jarraituten dau Kataluniari babesa adierazoteko ekintzakaz eta herri galdeketen bitartez. Zemendiaren 5ean, Areatzan, "Euskal Estatu burujabe bateko hiritarra izan gura dozu?" itaunari erantzuteko aukerea izango dabe. Egun horretan bertan, Euskal Herriko beste 12 herritan be egingo dira galdeketak.


Gure Esku Dagoko Areatzako Dagigun alkartekoak "herri konsulten protokoloak ezartzen dauzan baldintza guztiak bete" dituela dinoe. Berme batzordea, jarraipen batzordea, segurtasunerako taldea, begiraleak, informatikoak eta mahaikideak prest dagoz. Hilaren 5ean, 22 persona egongo dira egunean zehar galdeketea ahalbideratzen.
Bozka lekutik aparte, programa zabala antolatu dau Dagigun alkarteak herriko jentearen laguntzeagaz. Kalejirea, gazteentzako tailerrak, kantu-potea, herri bazkaria, batukadea eta euskal jantzak animauko dabe herria. Izan be, kalea musika eta jantzaz bete gura dabe, inor ez daiten etxean geratu eta parte hartzerik zabalena lortzeako. "Erabakitzeko eskubidea defendiduteko modurik onena botoa emotea da-eta".

Harrera ona
Urri bigarrenaren atzen egunetan, Dagigun alkartekoak etxez etxe ibili ziran galdeketearen informazinoa eta botoak bananduten. "Oso harrera ona egin deuskue orokorrean. Jenteak interesez hartu dau informazinoa eta gehienak baekien Areatzan galdeketea egitekoa zala" azaldu deutsie begituri.

Berbaldia atzeratu da
Katalunian bizi diran momentuak dirala-eta, zemendiaren 4rako aurreikusita egoan berbaldia atzeratu egin dabe Vic-eko PdeCat, ERC eta CUPeko zinegotziak etortzerik izan arte.
Beste aldaketarik ez dau izan egitarauak. Domekan, 11:00etan izango dira giza katea eta ekitaldia plazan. 20:00etan botoak zenbatu eta emoitzak emongo ditue.

Gure Esku Dago
Gure Esku Dago Erabakitzearen Eskubidearen aldeko herri dinamikeak 2013ko bagilean egin eban aurkezpena. Euskal Herria herri bat dala eta erabakitzeko eskubidea euskal herritarrai jagokiela esan eben.
Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, 2014an 150.000 lagunetik gora Durangotik Iruñeara giza katea egin eben. Galdeketen "lehen olatua" 2015eko bagilaren 5ean izan zan. Harrezkeroztik, biztanleak 133 herritan emon dabe euren eretxia Euskal Herriaren estatus politikoaren gainean. Zemendiaren 5ean, beste 13 herritan emongo dabe.
Arratian Diman egin zan lehenengo herri galdeketea 2016ko zemendiaren 27an; hurrengoa Zeanurin, 2017ko maiatzaren 7an, eta orain Areatzaren txandea da. Areatzak Igorreri pasauko deutso lekukoa.

0
Areatza
2017/10/29
Independentistak sareak herri galdeketan baiezko botoa eskatuko dau

Independentistak sareak, zemendiaren 2rako, ekitaldia antolatu dau, Areatzako herri galdeketan baiezkoaren aldeko kanpainea egiteko. Arrastiko 19:00etan hasiko da plazan. Arkaitz Estiballesek eta Igor Menikak bertsoak kantauko dabez, eta gero Txutxi Ariznabarretaren berbaldia egongo da eta "Euskal estaduari bai esateko 11 errazoi" azalduko dira. Amaieran, hurreratutako guztiek "argazki independentista" aterako dabe.

0
Areatza
2017/10/15
Euskal jantza ugari aurtengo Euskal Jaian

Urri bigarrenaren 20 eta 21ean izango da X. Areatzako Euskal Jaia. Aurten, azokeaz gainera, jantzak izango dabe protagonismo berezia. Herriko triktilariak eta panderojoleak, Berrizko San Lorentzo jantza taldeak, Zeanuriko Etzanderak jantza taldeak eta Aikok animauko dabe eguna.

Urri bigarrenak 20, barikua
17:45ean eleizportalean batu ibilaldi gidaturako. 18:00etatik 20:00etara, Uparan auzoan hasita, Angel Larreagaz "Baserritik uribildura" ibilbide gidatua. Izena hilaren 16tik 19ra emon behar da udaletxean.
20:00etan, urdai jana.

Urri bigarrenak 21, zapatua
11:00etan, azokeraren hasikerea.
12:00etan, umeentzako herri kirolen tailerra Herri Sporten eskutik.
13:00etan, Berrizko San Lorentzo taldeak Erregelak, aurresku zaharra.
13:45ean, Zeanuriko Etzanderak.
15:00etan, herri bazkaria.
18:00etan, herri kirolak Goikokalen.
19:15ean, Aiko taldea. Ostean, Larrain jantzea eta berakatz zopea.

0
Areatza
2017/10/3
Carlos Becerra eta Edorta Bilbaoren koadroak zozketatuko dira hilaren 20an

Edorta Bilbao eta Carlos Becerraren zazpi margolan zozketatuko ditu urri bigarrenaren 20an Gure Esku Dago plataforman dagoan Dagigun Areatza alkarteak, zemendiaren 5eko herri konsultea finantzietan lagunduteko.


Horretarako mila errifa ipini ditu salgai. Koadroak herriko tabernetan dagoz ikusgai, erakusketa ibiltari baten. Zozketatuko diran margolan guztien gaia Areatza da.
Edorta Bilbao, billaroztarra da eta Carlos Becerrak uda asko pasau ditu Areatzan. Iturrimorroko zubia, Felipe Manterolak orain dala 100 urte baino gehiago egindako argazki batetik egina; eleizea goitik ikusita; Santa Clara komentua; Arratiako tranbia eta Karpoko paseoko iturria agertzen dira koadrootan. Areatza Dagiguneko Edorta Bilbao eta Sara Gutierrezen esanetan, nahiz eta erakusketea martxan egon, leitekena da beste egile batzuek be koadroak emotea. Holan izan ezkero, horreek be gehituko litzatekez dagozanai erakusketan eta zozketan.

Autofinanziazinoa
Areatzako herri galdeketak 2.000 euro inguruko aurrekontua dauka. Antolatzaileen arabera, boto-papelak, karta-azalak eta propagandako guztia 800 euro inguru dira. Galdeketa egunean be hainbat gastu dagoz: egun horretarako seguru zibila, informatika programak, eta abar. Diru hori lortzeako da koadroen zozketea eta Areatzako alkarteak antolatu dituan beste hainbat ekintza; pintxo txosnak barikuetan eta jaietan eta kamiseten salmentea, hain zuzen be. Jenteak ondo erantzun dauala dinoe alkartekoak.

Zemendiaren 5a
Etxerik etxe banandu dabez herri galdeketearen oinarrizko informazinoa emoten dauan orria eta gauza bera egingo dabe boto-papelakaz.
Zemendiaren 5ean, Areatzakoak "Euskal Estatu burujabe bateko hiritarra izan gura dozu?" itaunari erantzungo deutsie karta-azalean, Bai, Ez edo boto papel Zuria sartuz eta Dagigun Areatza lokalean botoa emonez. 09:00etatik 20:00etara emon ahal izango dabe botoa Bekokalea 6-8, plaza ondoko lokalean, Areatzan erroldatutako 16 urtetik gorakoak. Botoa emoteko Nortasun Agiria, gidabaimena, pasaportea edo EHNA eroan behar da eta dokumentuan ez badau jarten agiriduna Areatzan bizi dala, Errolda Agiria be eroan behar da.
Boto aurreratua urri bigarrenaren 28an, zapatuan, eta 29an, domekan emon ahal da 10:00etatik 14:00etara alkartearen lokalean.

0
Areatza
2017/8/19
Kalejira ugari buruhandiakaz sanbartolomeetan

Zortzi egun eta zazpi gau hartzean ditu Areatzako jaietako egitarauak. Bertan, musikeak dauka protagonismo nagusia; txistulariak, batukadeak, tanborradeak, Bandak, mariatxiak, txarangeak, erromeriak eta kontzertuak girotuko dabez kaleak jaietan. Ez da faltauko azken urte honeetan sano arrakastatsua izan dan bertso saioa, balkoitik balkoira modalidadean. Aurten, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Iguaranek botako dabez bertsoak.


Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek, Kherau, Skasti, Itziarren Semeak, Uckaia eta Radiocrimen taldeen kontzertuak izango dira gauetan. Domekan, hilak 27, Serafin Zubirik Nino Bravo ekarriko dau gogora, Areatzako Bandagaz emongo dauan kontzertuan.
Txupinazoa Areatzako txistulariak botako dabe.
Abuztuaren 25ean, barikua, 22:30etik aurrera konsumo arriskutsuen murrizketarako sensibilizazino standa ipiniko da plazan, eta barikutik (25) zapatura (26) doan gaubean etxera bueltetako autobusak 02:30ean eta 05:00etan izango dira, eta Arratia, Galdakao eta Zornotzatik pasauko dira.

Abuztuak 23, eguaztena
14:00etan, txupinazoa. Areatzako Txotxongilo, Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak. Kontzertu txikia Aldamin taberna ondoan: Txistulariak eta Eskean Kristöko Peio eta Alex.
17:00etan, Areatzako BatucAKKB batukada taldea.
20:00etan, Salbe herrikoia. Hilarion Eslavaren Salve Regina. Areatza eta beste herrietako lagun taldea.
20:00etan, Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek taldearen kontzertua plazan.
23:30ean, XXIV. Play-back Lehiaketea. Ostean erromeria Akerbeltz-egaz.

Abuztuak 24, eguena
06:00retan, mortero jaurtiketea.
11:00etan, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. Buruhandiak.
11:30ean, meza nagusia.
12:15ean, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. Buruhandiak.
12:30ean, bertsolariak balkoitik balkoira. Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Iguaran.
13:30ean, kalejirea Areatzako trikitilariakaz.
18:00etan, eskupelota partiduak.
22:00etan, Kherau taldearen kontzertua Zubizarra plazatxoan.
00:00etan, txokolatadea.

Abuztuak 25, barikua
11:00etan, puzgarriak plazan.
11:30ean, arimen aldeko mezea.
13:30ean, Makailao Txapelketea (aurkezpena).
18:00etan, Kuadrillen arteko Olinpiadak.
20:00etan, Burrunba Elektrotxarangea.
22:30ean, kontzertuak: Skasti eta Itziarren Semeak. Jarraian Disk Breakers.

Abuztuak 26, zapatua
11:00etan, umeentzako herri kirol tailerra plazan.
12:00etan, uumeentzako kopaua plazan.
18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea.
22:30ean, kuadrillen kalejirea eta suak. Areatzako kuadrillak, Areatzako Danborrada, Deabru Beltzak taldearen Su á Feu ikuskizuna, Pasai Txarangea eta su artifizialak.
00:00etan, erromeria Oxabi-gaz.
02:00etan, Areatzako Danborradaren kalejirea.

Abuztuak 27, domekea
11:30ean, Xake Partida Azkarren Txapelketea plazan. Izen emotea 11:00etan.
12:30ean, kalejirea Areatzako trikitilariakaz. Buruhandiak.
13:30ean, Pintxo Lehiaketea Areatzako Tabernari Elkarteak antolatuta.
18:00etan, eskupelota partiduak.
21:30ean, Areatzako Banda eta Serafin Zubiriren kontzertua Recordando a Nino Bravo.

Abuztuak 28, astelehena
11:30ean, ur ginkanea. (Bainujantzia ekarri).
12:00etan, bitsaren Jaia.
16:00etan, Mus Txapelketea.
17:00etan, zunbatoia.
19:00etan, Kolore Bonba Jaia. (Erropa zaharrakaz joatea komenidu da).

Abuztuak 29, martitzena
13:30ean, Paella Txapelketea (aurkezpena).
13:30ean, hirugarren adinekoentzako kopaua.
14:00etan, Humberto Mariatxia.
16:00etan, Briska Txapelketea.
18:00etan, umeen play-backa.
20:00etan, txokolatea txurroakaz hirugarren adinekoentzat.
22:00etan, kontzertuak: Uckaia eta Radiocrimen. Jarraian DJ Bull.

Abuztuak 30, eguaztena
10:00etan, mendi ibilbidea plazatik urtenda.
16:00etan, Tute Txapelketea.
20:00etan, Tortilla Txapelketea (aurkezpena).
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, jaien agurra eta azken txupina.

0
Areatza
2017/5/30
Ortuzar eta Atutxa Areatzan EAJren alderdikide egunean

Bagilaren 3an, EAJ-PNVk Arratiako alderdikideen eguna ospatuko dau Areatzan. Eguna, mitinagaz hasiko da eguerdiko 12:00etan, plazan. Bertan, Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Itxaso Atutxa, Bizkaiko Buru Batzarreko presidentearen berbak entzuteko aukerea egongo da.
Ondoren, musikeak, triki poteoak, jaiak eta umeentzako puzgarriak ipiniko dabe jaigiroa. Izan be, egunaren helburu nagusia, Arratiako alderdikideak alkar ikustea, alkarregaz berba egitea, eta alkarregaz ondo pasetea da, Josune Gorospe EAJko legebiltzarkide dimoztarrak bere facebookean gogoratzen dauan moduan.

0
Areatza
2017/5/20
Blues & Beer Nazinoarteko Jaialdia hile amaieran izango da

Maiatzaren 24tik 27ra, Blues and Beer Areatzako Nazioarteko Jaialdia antolatu dabe hainbat alkartek, garagardoa eta blues musikea jaialdi baten batzeako asmoz. Jaialdian, Basqueland Brewing Project garagardo lantegiko garagardoak zerbitzatuko dira; hau da, Euskal Herrian ekoiztutako zerbezak. AGE Beerllaro, Areatzako Garagardogile Elkarteak; Areatzako Tabernarien Elkarteak, Udalak eta AKKBk antolatu dabe Blues and Beer jaialdia.
Areatza herri musikazalea izanda, musika jaialdi baten barruan antolatu gura izan dabe garagardoaren jaia eta antolatzaileak blues musikako kontzertuak jo ebezan egoki horretarako. Antolatzaileen esanetan, "Blues and Beer jaialdiaren helburua da, kalidadea ardatz hartuta, Areatza eta Arratia, Euskal Herriko gargagardoan eta jasangarritasunean oinarritutako jaialdi baten bitartez danon ahotan ipintea; urte gitxitan erreferente bat izan daiteken jaialdia sortuz. Horregaitik puntako taldeak ekarriko doguz, Travellin' Brothers eta Blue Fever berbarako; lehen mailako garagardoa, Elkano, Arzak edo Berasategik erabilten dabena, eta lehen mailako janaria, Julen Baz-en Eskatza ta mahatsa Foodtruck-agaz, jaialdirako beren-beregi egindako menu berezi bategaz". Baz Estaduko Pintxo Lehiaketako finalistea izan zan 2015ean.
Barikuan, Blue Fever eta Travellin' Brothers taldeak emongo dabez kontzertuak. Blue Fever, blues munduko artista handienakaz kolaborazinoak egindako musikoakaz osotutako taldea da. Aurten, bere 25. urteurrena ospatuteko kontzertu berezia antolatu dau. Travellin' Brothers, Leioako taldeak, estaduko eta atzerriko blues jaialdi gehienetan parte hartzean dau, eta Euskal Herriko blues munduko talde erreferente bihurtu da. Zapatuan beste hiru talderen musikea izango da entzungai: Sonic Free Station, Last Fair Deal eta The Pushermen taldeenak, hain zuzen be. Lehenak blues munduko bersinoak eta kantu propioak joten dabez. Last Fair Deal taldeak aurten garagarrilean Mundakako jaialdian parte hartuko dau, eta Areatzan taldeak egiten dituan Rory Gallagher-en bersinoak lehenago entzuteko aukerea izango da. Funk estiloko The Pushermen taldeak emongo deutso amaierea Jaialdiari.
Holan, maiatzaren 24tik 27ra, pasa dan gizaldi hasikeran Estadu Batuetako hegoaldeko estaduetan afroamerikarrak sortutako soinuak beteko ditue Areatzako kaleak eta egarria kentzeako, Euskal Herrian egindako garagardoa egongo da bazter guztietan, Munchen-go Oktoberfest garagardoaren jaian legez.
Antolakuntzak bertaratu gura diranentzat autobusa be antolatu dau zapaturako, hilak 27, doban. Galdakaotik urtengo da goizeko 11:30ean, 11:45ean Usansolotik pasauko da, 12:00etan Lemoan hartu ahal izango da, 12:15ean Igorren eta Arantzazun 12:30ean. Bueltako autobusak 02:00etan urtengo dau Areatzatik.

Egitaraua
Maiatzak 24, eguaztena
10:00etan, kontzertu didaktikoa Castigators taldeagaz, Areatza eta Zeanuriko eskoletako umeentzat, udaletxeko Areto Nagusian.
19:00etan, berbaldia "El blues y la cultura popular del siglo XX". Hizlaria: Carlos Sagi. Udaletxeko Areto Nagusian.
Berbaldiaren ostean, Blues and Beer jaialdiaren eta Basqueland Brewing Project-en garagardoen aurkezpena.

Maiatzak 26, barikua
19:00etan, Castigators Areatzako kaleetan zehar.
20:30ean, pröst (topa).
21:30ean, kontzertuak: Blue Fever (Frantzia/Ingalaterra) eta Travellin' Brothers (Euskal Herria).

Maiatzak 27, zapatua
12:30ean, kainak zerbitzatzekoak zabaldu. Errefujiaduen aldeko alkartasun kaineroa.
13:30ean, Dj Alai.
17:00etan, Munduko I. Garagardo Kupel Jaurtiketa Lehiaketea.
18:00etan, Sonic Free Station taldea.
20:00etan, Last Fair Deal (Rory Gallagher-en tributu taldea).
21:00etan, errifearen zozketea.
22:00etan, The Pushermen taldea.
Eguerdian eta gauean, Eskatza ta mahatsa Foodtruck-a egongo da.

0
Areatza
2017/5/2
III. Ganadu eta Artisau Azokea Karpoko jaietan

Baserritar giroko Karpoko jaiak, sasoi baten galduta egon ziran baina orain dala urte batzuk billaroztarrak errepekurau gura izan ebezan eta ganadu azoka bat egiten be hasi ziran. Aurten hirugarren edizinoa izango da. Maiatzaren 6 eta 7an izango dira Karpoko jaiak, eta ermitara igoerea edo hain billaroztarrak diran erraldoiak ez dira faltauko.


Maiatzak 6, zapatua
11:00etan, Santikurutzera igoerea.
12:00etan, mezea Santikurutzen.
14:00etan, Gisadu Lehiaketearen aurkezpena.
14:30ean, bazkari herrikoia. Bakotxak berea eroan behar dau.
18:00etan, erraldoiak Karpotik hasita. Sestao, Ondalan, Zornotza eta Areatzako erraldoiak.
20:00etan, Dantzaro taldeagaz jantza plaza. Larrain jantzeagaz amaituko da.

Maiatzak 7, domekea
10:00etan, III. Ganadu eta Artisasu Azokea.
12:00etan, desafioa: ardia eskiletea vs. motozerreagaz enborra ebagitea.
12:30ean, baskulearen apustua.
13:30ean, azokearen amaierea eta zozketea.

0
Areatza
2017/4/20
Sei eta hamabi urte bitarteko umeen gurasoentzako ikastaroa Areatzan

Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Adikzinoen Prebenzino Komunitario arloak antolatutako, "Guraso izatea, zama, uko edo gozatzea?" zikloko hirugarren ikastaroa hasiko da aprilaren 27an Areatzan. Oraingo hau 6-12 urte bitarteko umeen gurasoentzako izango da, gazteleraz.
Ikastaroak bost saio izango ditu, aprilaren 27an eta maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean, hain zuzen be. Bertan, haztea zer dan, nerabe izatea zer dan, zein dan gurasoen papela bizitzako sasoi honetan, autoridadea, mugak eta arauak, parekoakaz hartu-emonak eta ikasketak eta ebatziak zelan hartu landuko dira.
Izena emoteko prebentzioa.arratia@bizkaia.org helbidera idatzi egin behar da edo Mankomunidadera deitu.

0
Areatza
2017/4/20
Menopausiaren inguruko mitoak deuseztatzeko tailerra

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen barruan, Areatzako Udalak "Menopausia, eta orain zer?" izeneko tailerra antolatu dau, Desirak alkartearen eskutik. Saio bi izango ditu, aprilaren 26an bata eta maiatzaren 3an bestea, 18:00etatik 20:00etara udaletxean.
Tailerrak menopausiaren inguruan dagozan mito, tabu eta bildurren inguruan eztabaidatzea dauka helburu. Izan be, andra askok aldaketa handiak jasaten dabez arlo psikologikoan, fisikoan eta emozionalean eta sasoi hori inflexino puntu bat izaten da askorentzat. Gainera, oindino askok sexualidadea ugalketeagaz lotzean dabe eta menopausian, sexualidadea bigarren mailara pasetan dala sentiduten dabe batzuek. Andren bizitzaren sasoi honen inguruko hausnarketea bultzatu gura dau tailerrak.

0
Areatza
2017/4/16
Begirale batek Ospitalosteko instalazinoak erabilten irakatsiko dau

Areatza Lantzen udal aldizkariak jakitera emon dauanaren arabera, Ospitalosteko instalazinoak aprobetxetako, Aldundiko begirale bat Areatzara joango da herritarrai parke bio-osasungarrien instalazinoak erabilten irakasteko. Maiatzean hasita zortzi saio eskeiniko dira, astean behin.
Gitxienez bost eta gehienez hogei personako taldeak osotuko dira. Ikastaroak debaldekoak dira eta parte hartu gura dabenak udaletxean emon behar dabe izena. Edozein edadetako jenteak hartu leike parte.

0
Areatza
2017/3/20
Areatzan aurten egin gura dabe herri galdeketea

Areatzako Gure Esku Dagoko lan taldean uste dabe aurtengoa urte egokia izan daitekela galdeketea antolatzeko. Izan be, hurrengo hileetan herri askotan galdeketak egingo ditue; Zeanurin maiatzaren 7an izango da, hain zuzen be.


"Zemendian beste galdeketa olatu bat etorriko da eta horrek sortuko dauan indarra aprobetxau gura dogu geurea egiteko" dinoe Areatzako GEDkoak.
Hau balorau eta aztertzeko billaroztarrakaz berbaldi-asanbladea egingo dabe martiaren 24an, barikua, 18:00etan Areatzako udaletxean. Anartz Goia, Goierriko Koordinazino arduraduna; Lierni Olmedo, Debagoienako koordinatzailea, eta Alex Zenarruzabeitia, Bizkaiko koordinatzailea izango dira bertan. Honeek erabakitzeko eskubidearen inguruan, martxan dagozan herri galdeketez, eta etorkizunean emongo diran pausuen gainean egingo dabe berba.
 
Herritarren inplikazino beharra
Areatzako GED lan taldekoen helburua, herri galdeketea martxan ipinteko behar dana azaldu eta jentearen inplikazinoa bilatzea da. Izan be, herri galdeketearen prozesua abiatzeko alkartea eta batzorde sustatzailea sortu behar dira, sinadura bilketea martxan ipini, itauna adostu, galdeketearen deialdi publikoa egin eta data ebatzi behar dira. Horregaitik herritarren inplikazinoa ezinbestekoa da.

0
Arratia
2017/2/14
Berbalagun proiektua martxan

Areatza eta Arteako Udalak, AEK-gaz batera, Berbalagun proiektua ipini gura dabe martxan herri bi horreetan. Berbalagun taldeak, partaideak eurak ebazten dabenean batzean dira aisialdian euskeraz egiteko. Izena AEKn edo Areatza zein Arteako Udaletan emon daiteke.


Berbalagun ez dira euskerazko klaseak, aisialdia euskeraz biziteko aukerea baino; hau da, lagunakaz batera zer egin ebatzi eta eguneroko bizitzan euskerea txertatzeko. Euskeraz berba egiteko erreztasuna lortzea da helburua. Lemoan 5 urteko ibilbidea egin dau proiektuak eta sano ondo funtzionetan dau; izan be, 26 personak erabilten dabe dobaneko aukera hau euren euskerea hobetuteko. "Ez da bakarrik ordubete berba egitea lagunakaz. Parkean edo paseoan egin daiteke... runner-ak daukaguz, poteozaleak... edozein ekintza egin daiteke, ez dago zertan egon tabernan eserita ordu bat" dino Aitor Barrenetxea Zuluaga Arratiako AEK-ko irakasleak. Gainera, berbalagunak batzeako AEK-k urtekerak, tailerrak eta beste ekintza asko antolatuten dauz.
Taldeak partaideen euskera maila eta taldekideak gura daben ordutegiaren arabera antolatuten dira.

Areatza eta Arteako Berbalagun
Udalaren partetik jentea apuntau daitela espero dabela dino Yazmina Beobide Areatzako euskera zinegotziak. Euskera ikasleak erreztasuna hartzeako eta euskeraz ondo dakienak be egunerokotasunean erabili dagien. "Euskeraz dakienak be askotan ez dabe erabilten eta euskeraz egiteko ohiturea berreskuratzeko ondo jatorkie" dino Barrenetxeak. Euskeraz ondo dakienak Berbalagunen sartzea beharrezkoa da, eta euren ekarpena ezinbestekoa ikasten dabizanentzat.
Areatzako zinegotziak azpimarratu gura dau Arteako Udalagaz batera egiteak taldea sortzeako aukerak biderkatu egiten dituala, "inor geratu ez daiten talde barik". Izan be, herri baten zein bestean talde bat sortzeako beste jente apuntetan ez bada, biak batu ezkero sortu leiteke.
AEK-koak, "jente heldua, edadekoa, gazteak, neskak, mutilak, ideologia guztietakoak, xakezaleak, mendizaleak, AKKBko kirolariak, futbolzaleak" eta abar animau gura ditue Artea eta Areatzako Berbalagunen parte hartzean.

0
Areatza
2017/1/16
Enplegurako orientazino zentroa zabalik astelehen eta eguaztenetan Areatzan

Abenduan zabaldu eben barriro Arratiako Enplegurako Orientazino Zentroa Areatzan. Sei hilabetez jardutea dago aurreikusita. Izan be, diru laguntzai dago lotuta eta laguntza honeek, sei hilebetetarako dira.
Enplegu Zentroa Areatzako Askatasun kaleko 34 zenbakian dago eta astelehen eta eguaztenetan egoten da zabalik. Astelehenetan 09:00etatik 14:00etara, eta eguaztenetan 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Barikuetan, Zeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastetxera aldatzen da 09:00etatik 14:00etara.
Areatzako bulegoan, lana bilatzeko orientazinoa, laneratzeko ibilbideak eta lana bilatzeko tresnak eskeintzen ditue.

Etenkako zerbitzua
Arratiako Enplegu Zentroa 2014ko zemendian ipini eban martxan Lanbidek Arteako Kultur Etxean, Arratiako Udalen Mankomunitatearen (AUM) laguntzeagaz, Lanbideren berharginakaz eta Lanbideren bulegoak Arratiara hurreratzeko asmoagaz, baina 2015eko zemendian zerbitzua bertan behera geratu zan, Arteako lokalean komunetara sartzeako egoan irisgarritasun arazoa zala-eta.
Zerbitzua "desagertu" ondoren, AUMek "Orientazino zentro moduan behintzat, sei hilabetez zabaldutea" ebatzi eban, Maren Iturbe AUMko Idazkariak begituri azaldutakoaren arabera. Holan, Tokiko Enplegu Planetik bideratuta, 2015eko abenduan Arratiako Enplegurako Orientazino Zentroak zabaldu ebazan ateak barriro, Areatzan, sei hilabetez, lana bilatzeko orientazinoa emoteko helburuagaz.
2016ko abenduan, barriro be, maiatzerarte zabaldu dauz ateak.

Tokiko Enplegu Plana
Galdakaoren eskutik eta Zornotzagaz batera dago Arratia Tokiko Enplegu Planean. "Galdakaok egiten dau kudeaketa asministratibo osoa, berak eskatuten dauz diru-laguntzak eta eroaten dauz espedienteak. Guk geure populazinoagaz lagunduten dogu, danok batuta 50.000 biztanle baino gehiago garalako. Galdakaok ia 30.000 biztanle ditu, Zornotzak 17.000 eta Arratiak 14.000. Proiektu guztiak batu eta Galdakaok Tokiko Plana egiten dau" dino Iturbek.

0
Areatza
2016/12/19
Alkate eta zinegotzi izandakoen erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena

Abenduaren 23rako, Areatzako Gure Esku lan taldeak Erabakitze Eskubidearen aldeko ekitaldia antolatu dau. Diman egin eben moduan, Areatzan be demokrazia garaian alkate edo zinegotzi izandakoak adierazpen publikoa egitea gura dabe, eta horretarako 54 lagunegaz ipini dira hartu-emonetan. Orain arte jasotako erantzunagaz pozik dagozala dinoe lan taldekoak.
Ekitaldia 20:00etan hasiko da plazan, egitasmoaren aurkezpena eta bertsoakaz. Ondoren, Erabakitze Eskubidearen aldeko adierazpena irakurriko dabe, euskeraz eta erderaz alkate eta zinegotzi ohien artean. Adierazpena panel handi baten egongo da eta alkate eta zinegotziak sinatu egingo dabe gero. Amaitzeko musikea eta brindisa egongo dira.

Erabakitze Eskubidea hedatzen
Erabakitze Eskubidearen aldeko aldarrikapena gero eta hedatuago dago. Estaduan Kataluniak zabaldutako bideagaz, eta Europan be Eskozia eta Britania Handia artean planteautako konsulteagaz erdiguneko protagonismoa hartu dauala dinoe Areatzako Gure Esku Dago Batzordekoak. "Euskal Herrian be sasoi barri baten sartu gara, ETAren jarduera armatua eten egin dala 5 urte pasau diranean, tokian tokiko alkargune eta proiektu bateratuak garatzeko aukera zabalak dagoz. Danon artean defendidu behar dogu erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratikoa dalako".
Gure Esku Dago ekimena 2014an ipini zan martxan Areatzan. Herri dinamika honetan parte hartzean dabenak, Erabakitze Eskubidearen aldeko aniztasun eta desbardinen arteko alkargunea izan gura dabe.

0
Areatza
2016/11/15
Errefujiaduai lagunduteko azoka solidarioa

Areatzako Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) taldekoak, Gabonetan bigarren eskuko azokea antolatu gura dabe, errefujiaduentzako dirua batzeako. Hori dala eta, zemendiko atzen astegoien bietan, azokan salgai ipinteko gauzak batuko ditue Gortazar Jauregian.
Asmoa da herritarrak etxean daukiezan baina erabilten ez dabezan gauza erabilgarriak, Udalak OEEri itxitako lokalera eroatea. OEEkoak horreek gauzok sailkatuko dabez, abenduaren 18an azokea egiteko.

Bilketa ordutegia
Zemendiaren 18, 19, 20, 25, 26 eta 27an eroan daitekez azokarako gauzak Gortazar Jauregiko lokalera, barikuetan 17:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00etatik 13:00etara.

0
Areatza
2016/11/13
2017ko aurrekontuak egiteko batzarrak hilaren 17an hasiko dira

2017ko aurrekontuetarako herritarren parte hartzea bermatuteko hiru modu egongo dira Areatzan. Holan, batzarretan, areatzapartehartzea@gmail.com helbidera idatzita edo Udalak herrian ipiniko dituan buzoiak erabiliz abenduaren 4ra arte, egin leikiez billaroztarrak aurrekontuetarako ekarpenak. Buzoietan sartzeako fitxak aterako ditu Udalak. Batzarrak arrastiko 19:00etan izango dira.
Lehenengo batzarra zemendiaren 17an izango da. Bertan, azpiegiturea, tokiko garapena eta herrigintzea landuko dabe. "Hau da, zelango herria gura dogun, zelango obrak egin gura doguzan, ea akzesibilidadeari lotuak dagozan, espaloiak, karkaba pilo bat daukaguz Areatzan eta ea zer egin gura dogun horreekaz, eskolako eraikuntzagaz amaitzen dogun ala ez..." azaldu deutso BEGITUri Asier Garcia Areatzako alkateak. Turismo Plana, komertzioak bultzatzeko beste plan bat eta Udalak daukazan eraikin eta esparru publiko guztien banaketa egokia zelan egin, hau da, azpiegituren politikea be landuko dira batzar horretan.
Hurrengo batzarra hilaren 23an, kirola, kultura eta aisialdiaren gainekoa izango da. Han, billaroztarrak, zelango kultur programazinoa, jaiak, zelango gaztelekua eta zelango ludotekea gura daben eztabaidatuko dabe, besteak beste.
Batzarretan zein beste moduak erabilita jasotako idea guztien barri eukiteko Batzar Orokorra egingo dabe abenduaren 1ean, eta 13an Udalak, 2017ko aurrekontuetako zirriborroa aurkeztuko dau. Aldaketak egiteko egun batzuen ostean, abenduaren 22an, aurrekontuak Udalbatzan aurkeztu eta onartuko dirala espero dau alkateak.

Eskola-umeak be parte hartzean
Aurten, Udalak aurrekontuen gaineko proiektu bat ipini dau martxan eskoleagaz batera. Diru partida bategaz zer egingo leukien azalduteko LH1etik gorako umeak udaletxera joango dira, euren eretxia emoten. Batzarretan erabilten dan dinamika bardina erabiliko dabe umeakaz "ikusiko da zeintzuk diran euren beharrizanak, eta azalduko jakie zer egin dan horreek beteteko. Gero, azalduko jakie euren ideetatik zeintzuk hartu diran eta zeintzuk itxi diran hurrengo urterako" dino alkateak.
Diru partida bat zertan gastau eta nori emon be ebatziko dabe herritarrak. Horretarako sistema bat ipiniko dau Udalak korreoaren bitartez. Etekin asmorik gabeko kooperazino ekimenentzat hiru mila euroko partida bat dago eta diru hori zein fundazinori emon herritarrak ebatziko dabe botazino baten bidez. Errefujiadu, ume edo andren indarkeriaren kontra behar egiten dauan fundazinoren batentzat izango da dirua. Lehenengo aukerea urten ezkero Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak aukeratuko dau fundazino edo erakundea. Herritarrak bigarrena aukeratuten badabe, hau da, umeakaz lan egiten dauan fundazino bateri ebazten bada, guraso alkarteak eta eskolak alkarlanean ebatziko dabe zeineri emon. Dirua genero indarkeriaren kontra behar egiten dauan fundazino bateri emon gura badeutsie, Areatzako Emakumeen Foroak ebatziko dau zeinentzat izango dan.

Diru gitxiago Udalkutxatik
Udalkutxatik igaz baino diru gitxiago sartuko dala eta diru bat be itzuli egin beharko dala aurreikusten dau Asier Garciak.
Alkatearen arabera, igazko aurrekontuetan onartutakoaren % 90tik gora eginda dago. Urtea amaitu baino lehenago falta dana amaitzen saiatuko dira, eta udal antolaketearen gaineko plan bat egiten hasiko dira.

0
Areatza
2016/8/10
Arratiako taldeak eta We Are Standard-ek animauko dabez jaietako gauak

Gabacho Maroc taldeak hilaren 24an joko dau, Uckaia, The Jeloskors eta DJ Runto Selektorrak hilaren 25ean, eguenez eta 26an, We Are Standard eta Larregik. Erromeriak eta DJak be izango dira gaubetan. Baina musikeak egunak be animauko ditu eta holan, txistulariak, batukadea, tanborradea, Banda, Orkestra, mariatxiak eta abar hartuko dabez kaleak jaietan. Eguaztenean, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbiok balkoitik balkoira botako dabez euren bertsoak.
Erraldoi eta Buruhandiak, lehiaketa gastronomikoak, eskupelota partiduak, antzerkiak eta suak ez dira faltauko Areatzako jaietan.

Abuztuak 23, martitzena
14:00etan, txupina. Areatzako Txotxongilo, Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak.
Kontzertu txikia Motxo tabernaren aurrean. Txistulariak eta Alex & Peio (Eskean Kristö).
17:30ean, Areatzako BatucAKKB batukada taldea.
20:00etan, Salbe Herrikoia. Hilarion Eslavaren "Salve Regina"; Areatza eta beste herrietako lagun taldea.
23:30ean, XXIII. Play-Back Lehiaketea.
Ostean, erromeria Zirkinik bez taldeagaz.

Abuztuak 24, eguaztena
06:00retan, mortero jaurtiketea.
11:00etan, txistu, tronpeta eta tanborren kalejirea. Erraldoi eta Buruhandiakaz.
11:30ean, meza nagusia.
12:15ean, txistu, tronpeta eta tanborren kalejirea.
12:30ean bertsolariak Balkoitik Balkoira. Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio.
13:30ean, poteoa trikitilariakaz.
18:00etan, eskupelota partiduak (ikusi aparteko programea).
Ostean, Motxo tabernak antolatuta, azenarioak zenbat pisituten dauan asmatzen dauanari (pisutik pasau barik) saria. Lortutako dirua Esku Pelota Alkarteari lagunduteko izango da.
22:00etan, Gabacho Maroc taldearen kontzertua Zubizarra plazatxoan.
00:00etan, txokolatea.

Abuztuak 25, eguena
11:30ean, arimen aldeko mezea.
13:30ean, Paella Txapelketea (aurkezpena).
13:30ean, jubiladuentzako kopautxoa.
14:30ean, Humberto Mariatxia.
16:00etan, Briska Txapelketea.
17:30ean, txitxarrilloa.
20:00etan, txokolatea txurroakaz (jubiladuentzat).
21:30ean, Kolectivo Monstrenko Konpainiaren Entre lombrices an- tzezlana Añibarro parkean.
23:00etan, Arratiako musika taldeen kontzertuak. Uckaia, The Jeloskors eta DJ Runto Selektorra.

Abuztuak 26, barikua
11:00etatik 12:30era, umeen tailerrak.
12:30ean, puzgarriak.
13:30ean, Makailao Txapelketea (aurkezpena).
18:00etan, eskupelota partiduak.
20:00etan, poteo rock Orkresta taldeagaz.
22:30ean, kontzertuak, WAS eta Larregi.
Jarraian Disk Breakers.

Abuztuak 27, zapatua
12:00etan, bizikleta martxea.
18:00etan, Danborrada Txikiren kalejirea.
22:30ean, kuadrilen kalejirea eta suak. Areatzako Kuadrilak, Areatzako Danborrada, Ardoa barrura txarangea eta Astondoa Piroteknia.
00:00etan, Erromeria Luhartz taldeagaz.
02:00etan, Areatzako Danborradaren kalejirea.

Abuztuak 28, domekea
11:00etan, Xakea. Aldi bereko partidak Euskal Herriko txapeldunaren kontra.
13:30ean, Pintxo Lehiaketea Areatzako Tabernari Elkarteak antolatuta.
16:00etan, Xakea.
18:30ean, Larrain jantza, jauzi eta jota.
Ostean kantu jira.
20:30ean, Ortzi Acostaren Ilusioa antzezlana Añibarro parkean.
21:30ean, Areatzako Bandaren Musikantu ikuskizuna. Kantarte Gazteder Abesbatza (Barakaldo), Orpheo Ganbera Abesbatza (Leioa), Agrupación Olagüe Abesbatza (Sondika), José María Arregi Abesbatza (Mungia) eta Luis Iruarrizaga Abesbatza (Igorre).

Abuztuak 29, astelehena
12:00etan, umeen jantza taldearen kalejirea.
12:30ean, umeen jantzak plazan. Jarraian kopautxoa umeentzako.
16:00etan, Tute Txapelketea.
20:30ean, Tortilla Txapelketea (aurkezpena).
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, DJ MAR-ISK-AL.

Abuztuak 30, martitzena
11:30ean, umeentzako ur ginkanea.
12:30ean, bitsaren jaia.
16:00etan, Mus Txapelketea.
18:00etan, umeen Play-Backa.
19:00etan, Zunbatoia.
23:00etan, Jaien Agurra eta azken txupina.

0
Areatza
2016/6/28
Argazki kanpainea martxan GEDk

Areatzako Gure Esku Dago (GED) Batzordeak, maiatzean, 2016-2018 egitasmoaren aurkezpena egin eban. Batzarrean azaldutakoaren arabera, Gure Esku herri mobimentua fase barri baten sartu da, "erabakiaren aroan", hain zuzen be. Fase honetan, 2018ra bitartean, ahalik eta herri gehienetan herri konsultak antolatzea da helburua.
Areatzan be herri galdeketea antolatu gura dabe, baina horretarako, herritarren "babes eta parte hartze handia behar dira". Herritarren parte hartzea bultzatuteko, udarako "Oporretan ere zure esku" kanpainea antolatu dabe Areatzan.

"Oporretan ere zure esku" argazki kanpainea
Kanpainan parte hartzeako, udako oporretako argazkiak bialdu behar dira gureeskudago.areatza@gmail.com helbidera. Argazkietan Gure Esku Dagoko ikurren bat agertuko da eta Areatzako jaietan panel baten ipiniko dira jasotako argazkiak, holan, jaietan be, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egiteko.
Areatzako GEDk jakitera emon dauanaren arabera, 2016an 36 udalerritan egingo da herri galdeketea, eta datorren urtean, beste hainbat herri eta eskualdek iragarri dabe galdeketea egingo dabela. "Bigarren olatura batuko diranen zerrendea hazten joango da datozen hilabeteetan" dinoe. "Borondateak ehundu, bidea adostu eta etorkizuna erabaki. Hiru pausu horreek osotuten dabe gure bide orria. Etorkizunera begira gagoz, pausuak emonaz. Galdeketen bigarren olatua hartzeako ahaleginak egingo doguz" dinoe Areatzakoak.

0
Areatza
2016/5/22
Garagardo Eguna Areatzan

Beerllaro Fest izenagaz, Garagardo Eguna antolatu dau Areatzako Tabernari Elkarteak, Gorbeialderen eta Areatzako Udalaren laguntzeagaz, maiatzaren 28rako. Eguerdiko12:00etan, Garagardoaren Azokea hasiko da "Prost" eginaz. Bertan, Gorbeialde eremuko ekoizleak, Bizkaikoak, Gipuzkoakoak eta Euskal Herritik kanpokoak salduko dabe euren garagardoa. Txosnan, jatekoa eta bost motatako garagardo artisau egongo dira; Laugar (Gordexola), Mala Gissona (Oiartzun), Samuel Adams, Weihenstephan, eta Baias (Gorbeialde) markakoak hain zuzen be. Musikeagaz lagunduta egongo da goiza eta Arratia Motor Taldekoak antolakuntzan laguntzeaz gainera konzentrazinoa egingo dabe.
Arrastian, kuadrilen arteko olinpiadak egongo dira 17:00etan, 18:30ean bigarren "Prost" bat egingo da txanpinoiakaz lagunduta. Amaitzeko, The Pushermen taldeak kontzertua emongo dau herriko plazan 19:00etan.

0
Areatza
2016/5/16
Folka eta tradizinoen inguruko berbaldiak

Hiru berbaldi antolatu ditu Areatzako Udaleko Kultura Batzordeak. Lehenengoa "Gureak ote... betikoak omen" titulupean Patxi Labordak emongo dau maiatzaren 23an, 19:30ean udaletxeko aretoan, "jantzan egiten doguna apur bat hobeto ulertzeko, ‘Gure jantzak’ benetan gureak dira? Noz hasten da ‘beti’ betiko jantzak aitatzen dogunean. Betiko moduan jantzan egiten dogu? Tradizinoaren kontzeptuagaz jolasean, jantzen gure istorio txikira hurreratzeko biaje xume bat izango da" dino Labordak.
Barikuan, hilak 27, Agus Barandiaranen txandea izango da, Korrontzi taldeko kidea da Barandiaran, "Zeri esaten jako trikitixa?" izeneko berbaldia emongo dau 18:00etan udaletxeko aretoan.
Gaizka Salazar, Gatibu taldeko bateriarena izango da atzenengo berbaldia bagilaren 3ko goizean Areatzako eskoletan.

Buruhandiak egiteko tailerrak
Maiatzaren 20an buruhandiak egiteko tailerra emongo dau Sugoi Elkarteak ludotekan arrastiko 17:30ean. Maiatzaren 13an egin zan beste tailer bat.

0
Areatza
2016/5/1
Santa Kurutze jaiak Areatzan eta Zeberion

Zeberioko Santa Kurtze ermitan, elorri zuria bedeinkatuko dabe maiatzaren 3an antxinako tradizinoak aginduten dauan moduan. Aurreko barikuan, aprilaren 29an ospatu eben auzuneko jaia. Areatzan, barriz, egunaren osteko zapatu-domekan ospatuko dabez Karpoko jaiak.
Jai egun bi antolatu dabez Zeberioko Santa Kurtzen. Egunaren aurreko barikuan, txupina bota ondoren, umeentzako jolasak, Tortilla Lehiaketeak eta suzko zezenak osotu eben jaietako kartela. Hilaren 3an, martitzenean elorri zuriak bedeinkatuko dabez ermitan. Antxina, elorriak ortuen zainketarako bedeinkatzen ziran. Bedeinkatu ondoren, ortuan sartzean ziran. Egun, elorria bedeinkatzeko tradizinoari eusten deutsie zeberioztarrak. Eguerdiko 12:00etan erramuak bedeinkatu ostean, barauskarria egongo da ermita inguruan txistularien animazinoagaz.

II. Ganadu eta Artisau Azokea Areatzan
Santikurutze izena dauka Area- tzako izenpe honetako ermiteak. Sasoi baten galdu baziran be, atzen urteotan billaroztarrak errekuperau egin dabez ermitara igoteko ohiturea eta inguruko jaiak. Ekin- tzaz betetako egun biko egitaraua prestatu dabez, tartean II. Ganadu eta Artisau Azokea.
Sano baserritar izaerea daukie Karpoko jaiak. Maiatzaren 7an, zapatuan, Santikurutzera igoerea eta erromeria giroa izango dira nagusi eta hurrengo egunean II. Ganadu Azokea Karpon. Gaztai egite, ardi ule mozte eta apatx mozte erakustaldiak be izango dira, Areatzako kaleetara bizimodu baserritarra ekarriz.
Areatzako txistulariak, Galizako gaiteruak, umeen jantzak, Folketan folk taldeak, Albokalek eta Bufo Kalamitak ipiniko dabe musikea.

Egitaraua
Maiatzak 7, zapatua
10:00etan, Santikurutzera igoerea.
11:00etan, mezea Santikurutzen.
11:30ean, hamaiketakoa Santikurutzen Areatzako txistulariakaz.
12:30ean, Ceo do Sil galizar taleko gaiteruak Karpon.
13:30ean, umeen jantzaldia. Areatza, Zeanuri eta Dimako umeak Karpon.
14:30ean, Gisadu Lehiaketearen aurkezpena.
15:00etan, bazkari herrikoia (Bakotxak berea eroan behar dau).
18:00etan, erraldoiak Karpotik herrira.
19:30ean, Folketan folk taldea plazan.
21:00etan, Bufo Kalamita taldea tabernetatik.

Maiatzak 8, domekea
10:00etan, II. Ganadu eta Artisau Azokea.
11:00etan, kalejirea Albokalegaz Karpora.
11:00etan, gaztai egite erakustaldia.
12:00etan, ardi ule mozte erakustaldia.
13:00etan, apatx mozte erakustaldia.
13:30ean, kalejirea herriko plazara eta zozketea.

0
Areatza
2016/5/1
Aldamin jatetxeko pleguak eskuragarri

Areatzako Udalak, udal igerilekuetako taberna eta jatetxearen zerbitzua kontratetako lizitazinorako pleguak onartu ditu. Proiektuak maiatzaren 13ra arte aurkeztu daitekez. Lau urteko lizitazinoa da, beste lau urtez luzatuteko aukereagaz. Pleguak Udaleko webgunean edo udaletxean bertan jaso daitekez.
Areatzaren garapenerako turismoak daukan garrantzia kontuan hartuta, proiektu sendoak hartuko dirala kontuan dino Asier Garcia Areatzako alkateak. Langileen profesionaltasuna, kontratuak eta konbenioak egunean egotea, menuak, bertoko produktuak erabiltea, euskerea eta Gorbeiako turismoa bultzatzea balorauko dira.
Alkarrizketa bat egiteko aukerea be zabalik itxi dabela dino alkateak "punturik ez dau emongo, baina aurkeztutako proiektua eta personen arteko koherentzia konprobetako balioko dau". Jarraipen batzorde bat be egongo da.

Alokairua merkeago
Alokairua erdira jeitsi dau Areatzako Udalak, 150 eurokoa izango da, aurrekoa 300 eurokoa zan bitartean.
Udal igerilekuetako Aldamin taberna eta jatetxeak garrantzia handia dauka Areatzarentzat, bai bere kokapenagaitik Gorbeiarako bidean, bai igerilekuakaitik. Igerilekuak zabaltzen diranerako, funtzionamentuan egotea espero dau Areatzako alkateak.

0
Arratia
2016/4/24
Gizonentzako Guneak lehenengo batzarra egingo dau Areatzan

Arratiako Udalen Mankomunidadeak, udalakaz batera, Arratiako Gizonentzako Gunea antolatu gura dau eta urteko programazinoa zehaztu. Hori dala eta, lehen batzarra deitu dabe aprilaren 26rako Areatzako Udaletxean arrastiko seiretan. Batzar horretan saio egun eta lekuak zehaztuko dira.
Gunea, andren eta gizonen bardintasuna zer dan eta arlo personalean, sozialean eta profesionalean bardintasunaren alde zer egin leikien jakin nahi dabenentzat da; horren gaineko prestakuntzea jaso edo horretan sakondu gura dabenentzat, hain zuzen. Hori guztia, andra eta gizonen bardintasunaren aldeko aldaketa soziala sustatuko daben eragile izan daitezan.
Urteak daroaz Bardintasun Zerbitzuak Emakundegaz batera, Arratian Gizonduz programea antolatzen.

0
Areatza
2016/3/15
Areatzako Udalak Whatsapp bidez bialduko dau kultura agendea

Areatzako Udalak, Whatsapp aplikazinoaren bidezko komunikazino sistema bat ipini dau martxan, herritarrai Areatzako agendearen barri emoteko. Horretarako, 656 778 094 telefono zenbakia norberaren telefonoan gorde eta zenbaki horretara Whatsapp mezu bat bialdu behar da, agenda berbea eta norberaren izen-abizenakaz.
Holan, Areatzako kultur eta kirol agendako hitzorduen barri jaso ahal izango da: herrian antolatzen diran mendi urtekerak noz diran, futbito partiduak, kontzertuak, eta abar. Areatzako Udalak aste bakotxaren hasikeran aste horretako programazinoaren laburpena bialduko dau, eta Areatzako Udalaren webgunean informazino osotuagoa argitaratuko da. Ahalik eta informazino osotuena emoteko, udalak berak antolatutako ekintzez gainera, beste eragile batzuek antolatutakoen barri be emongo dau; hau da, alkarteak, Gaztetxeak edo tabernak antolatutako ekintzen barri. Mezuak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira.
Oraingoz herri mailako informazinoagaz funtzionauko dau sistemeak; hata guzti be, aurrerantzean Arratia eskualdeko beste kultur eta ekintza batzuen informazinoa zabaltzeko aukerea izatea espero dau Areatzako Udalak.

Prozedurea
Informazinoa Whatsapp sistemeak eskeintzen dauan Hedapena (Difusión gaztelaniaz) aukerearen bitartez bialduko da; hau da, udalak ez dau Whatsapp talde bat sortuko. Mezu berbera lehenagotik sortutako telefono zerrenda bateko zenbaki guztiai bidaliko deutse, baina zerrenda horretako kideak ez dabe beste kideen barri izango.
Udalak, antolatzaileak azaldutako informazinoa bidaliko dau. Beraz, ekintzaren informazinoa bidaltzen dauan unetik zerbaist aldatzen bada, eta iragarritako ekintzan eragina badauka, ez da udalaren erantzukizuna izango.

0
Areatza
2016/1/31
Konsultategi barria laster martxan

Zezeilaren 15ean Akastasun kaleko 34. zenbakian dagoan Areatzako Konsultategi barriak zabalduko dauz ateak. Inaugurazino ekitaldi ofiziala, barriz, hilaren 4an izango zan.
Konsultategiaren kanpokaldean hiru aparkaleku plaza prestatu dira erabiltzaileak ibilgailuak bertan aparketako Konsultategia martxan dagoan orduetan eta errotazino sisteman. Osasun zentrora doazenak bakarrik erabili ahal izango dabez. Beharginentzako beste bi aparkaleku prestatu dira.

0
Areatza
2015/11/16
2016ko aurrekontua egiteko batzarrak egingo dira zemendia eta abenduan

Areatzako Udalak datorren urteko aurrekontuak prestatzeko herritarrakaz batzarrak egiten hasiko da zemendiaren 17an eta abenduan zarratuta egongo dira 2016ko aurrekontuok. Arloko batzar bi eta batzar orokor bi egongo dira kontuak plenora eroan aurretik.
Billaroztarren parte hartzea segurtatzeko, batzarrak egongo dira. Hilaren 17an, Kultura, Kirola eta Aisia landuten daben alkarteak dagoz deituta eta hurrengo egunean Garapen Ekonomikoa eta Urigintzea landuko da. Baina batzarrok ez dira izango eretxia emoteko bide bakarra. Gainera, areatzapartehartzea@gmail.com helbide elektronikoa dago eta zinegotziakaz berbatutako batzarrak be egongo dira. Eretxia idatzi eta kutxatxoetan sartzeako aukerea be egongo da 19tik aurrera. "Batzarretan, taldeka ipiniko dogu jentea eta batzarretatik ateraten dana jasoko dogu; gmail korreo bat be sortu dogu; buzoiak egongo dira kalean eta zinegotziakaz batzarrak egongo dira ea egunero. Zinegotziak hemen egongo gara ahalik eta egun gehien, jentearen eskakizunak ikusteko" azaldu deutso BEGITUri Asier Garcia Areatzako alkateak.
Ekarpenak jasota hurrengo astean zirriborro bat egingo da jenteak egindako ekarpenai lehentasuna emonez eta diru kopuru bat egotziz. Abenduaren 11n zirriborroa aurkeztuko da eta beste astebete bat egongo da aldaketak egiteko. Atzenengo proposamena 22an aurkeztuko da, eta jentearen oneritxiagaz, Osoko Bilkurara eroango da abenduaren 28an.

Aurrekontuak baino gehiago
Areatzako alkatearen ustez, parte hartze sistema hau ez da aurrekontuak egiteko sistema bat bakarrik, "Udalak funtzionetako sistema bat izan behar dau". Bere ustez, herritarren eta udalaren artean "mesfidantza" puntu bat egon da eta konfiantza berreskuratu behar da. "Jenteagaz kontaktu zuzena gura dogu eta herria inpliketea".
Kontuak abenduan zarratuta egotearen garrantzia be azpimarratu gura izan dau alkateak. "Urteetan lehenengoz izango dalako Areatzan aurrekontuak abenduan zarratuta egongo dirala. Eta hori hausteskunde kanpainan esan genduan egingo genduala. Guretzako garrantzitsua da 2015eko abenduan 2016ko kontuak onartuta eukitea, legez egin behar dana".
   
Zemendiak 17, martitzena
19:00etan, Kultura, Kirola eta Aisia batzarra. Pleno Aretoan.
Zemendiak 18, eguaztena
19:00etan, Garapen Ekonomikoa eta Urigintza batzarra. Pleno Aretoan.
Zemendiak 23, astelehena
19:00etan, Batzar Orokorra. Udaletxeko Pleno Aretoan.
Abenduak 11,
19:00etan, Bigarren Batzar Orokorra, zirriborroaren aurkezpena. Udaletxeko Pleno Aretoan.
Abenduak 22,
19:00etan, Aurrekontu proposamena aurkeztu. Pleno Aretoan.
Abenduak 28,
19:00etan, Udalbatza. Aurrekontuak aurkeztu. Udaletxeko Pleno Aretoan.

0
Areatza
2015/11/3
Areatzako andren memoria jasoten dauan dokumentala zemendiaren 6an

Areatzako Emakume Foroak, urte biko lana egin ondoren, herriko andra guztien lana aitortu eta ikustarazo gura dauan dokumentala aurkeztuko dau zemendiaren 6an, arrastiko 19:00etan, Udal Aretoan. Aurkezpen ekitaldian dokumentalean agertzen diran andrak egongo dira.
Dokumentala egiteko, Forokoak Areatzako 30 andra baino gehiago alkarrizketatu dabez edade eta ogibide desbardinetakoak. "Arlo asko landu dira, kultura eta musika esparruetan ibili diranak, kiroletan, nekazariak, fabriketan behar egin dabenak, ostalaritzan, enpresariak, akademikoak... eta artxibo historikoan be informazinoa bilatu dogu" azaldu deutso BEGITUri Sara Gutierrez Areatzako Emakume Forokoak. Grabautako alkarrizketa guztiak antolatuteko eta dokumentalaren montajea egiteko, ikus-entzunezkoetan eta genero gaietan aditua dan Zuberoa Andresen laguntzea izan dabe.

Errekonozimentua
Gure gizartean andren beharra baliobakotu eta ostendu egiten da. Dokumental honen helburua Areatzako andren lanari behar dauan errekonozimentua emotea da. "Gure herrian eta orokorrean mundu osoan zehar, andrak egindako lana eta ekarpenak eremu publikoan zein pribaduan, isildu arazo egin dira. Dokumental honegaz gure herriko andrak egindako lana eta gizarteari emondako aberastasuna erakutsi gura izan dogu, eta aldi berean, lan hori balorau  merezidu dauan moduan" dinoe Forokoak.
Dokumentalean herriko andra batzuk baino agertu ez arren, guztien lanaren errekonozimentua izan gura dau, "agertzen diranen bizi esperientziak besteen espilu diralako".

0
Areatza
2015/10/19
Antxinako edariak Areatzako Euskal Jaian

Urri bigarrenaren 24an, zapatuan, izango da Areatzako VIII. Euskal Jaia. Antxinako edariak izango da aurtengo gaia eta ohiko azokan txoko berezia eskeiniko jakie baserri eta etxeetan egiten ziran likore, ardao, txakolin, sagardo eta beste edari batzuei. Orozkoko garrafea, Otxandioko limonadea, Urduñako txakolina, Etxeandia garagardoa, eta Lantziegoko ardaoa dastatzeko aukerea egongo da.

Xake erraldoia
Jaia 11:00etan hasiko da, txupina bota eta jantza taldeak eskeiniko daben erakustaldiagaz. Gero, Areatzako herri kirol taldeak gazteentzako herri kirolak antolatu dauz eta ostean, sortu barri dan Xake Alkarteak, xake jokoa antolatu dau plazan. Lurrean egongo dan tablero erraldoiaren gainean personak izango dira fitxak.
Ordubatetan kantu jirea. Billaroztarrak herritik zehar ibiliko dira kantuan eta jantzan, txistu, trikitixa eta gitarrearen doinuak lagunduta. Bazkaria frontoian izango da 15:00etan eta 300 lagunentzako tokia dago. Sarrerak Areatzako tabernetan erosi daitekez. Bazkalostea lagun giroan egin ondoren, erromeria egongo da eta Euskal Jaiari amaierea emoteko berakatz-zopea gaueko bederatzietan.

Erropa tradizionala
Antolatzaileak "billaroztar eta arratiar guztiai dei egiten deutsee urtero legez jai giroan gozatzeko eta euskal erropa tradizionala  janzteko".

0
Areatza
2015/8/19
Erraldoi eta Buruhandiak kaleetan zehar jaietan

Zortzi eguneko jai egitaraua antolatu dau Areatzako Jai Batzordeak herriko jaiak ospatuteko. Danontzat moduko jaiak; ume, heldu zein adinekoentzako ekintzak dagoz eta. Kalejirak, lehiaketak, suak, Erraldoi eta Buruhandiak... hartuko dabez Areatzako kaleak. Baina batez be musikeak: txistulariak, Areatzako Banda, gaiteruak, batukadea, tanborradea, erromeriak, kontzertuak, Play-backa... Estilo guztietako musikea entzun edota jantzan egiteko aukerea izango da.
Areatza herri parte hartzailea dala eta Jai Batzordeak herritarrak, betiko lez, jaietan parte hartzera animetan dabez. Horrezaz gainera, "errespetuzko jai parekideak gura doguz, ezelango bereizketarik egin barik sexu errazoiakaitik, arrazeagaitik edo erlijinoagaitik, eta herriko baliabideak zainduz" eta horretan inpliketako eskatzen deutsee herritarrai.
Arratiako beste herrietara bueltetako autobusa bariku gauean izango da 02:30ean eta 04:30ean. Gau horretan Pedra, Eskean Kristö eta Disk Breakers-en emonaldiak egongo dira.

Abuztuak 23, domekea
14:00etan, txupinazoa. Areatzako Erraldoi eta Buruhandiak, Area- tzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak.
17:30ean, Olinpiadak. Lehenengo probea. Hagina tabernako aldatsean.
18:00etan, batukada taldea.
20:00etan, Salbe herrikoia. Jarraian Hilarion Eslavaren "Salve Regina". Areatza eta beste herrietako lagun taldea.
23:30ean, XXII. Play-back Lehiaketea. Ondoren erromeria Honat taldeagaz.

Abuztuak 24, astelehena
06:00etan, mortero jaurtiketea.
11:00etan, txistu, tronpeta eta tanborren kalejirea. Erraldoi eta Buruhandiak.
11:30ean, meza nagusia.
12:15ean, txistu, tronpeta eta tanborren kalejirea.
13:00etan, Bertsolariak Balkoitik Balkoira. Arkaitz Estiballes, Jone Uria eta Maddalen Arzallus.
14:00etan, poteo musikatua.
18:00etan, eskupelota partiduak. Jarraian Motxo tabernak antolatuta, Pernilaren Probea Esku Pilota Elkarteari lagunduteko.
22:00etan, kontzertua, Musbika Flamenko Jazz. Zubizarra plazatxoan.
23:30ean, LEG-OH DJagaz festa.
02:30ean, presoen eskubideen aldeko txokolatadea.

Abuztuak 25, martitzena
11:00etan, arimen aldeko mezea. Jarraian mariatxiak.
13:00etan, Paella Txapelketea (aurkezpena).
13:30ean, 3. adinekoentzako kopautxoa.
16:00etan, Briska Txapelketea Uparan Jubilatu Elkarteak antolatuta.
17:30ean, txitxarriloa.
19:30ean, Olinpiadak. Bigarren probea. Eleiza parean.
20:00etan, txokolatea txurroakaz jubiladuentzat.
22:30ean, Gaztetxean kontzertuak.

Abuztuak 26, eguaztena
11:00etan, Altxorraren Bila. Umeentzat.
13:00etan, Olinpiadak. Hirugarren probea. Parkean.
13:00etan, umeen bazkaria.
16:00etan, xakea.
19:30ean, Malas Compañias Zirko Taldeak Txatarra antzezlana. Parkean.
20:30ean Buruhandi eta Erraldoien kalejirea.
23:00etan, Areatzako Bandaren kontzertua.
00:00etan, Motxo tabernan kontzertua.

Abuztuak 27, eguena
12:00etan, herri kirolak. Jarraian umeen erakustaldia.
16:00etan, Mus Txapelketea Batzokian.
17:00etan, bizikleta paseoa Peña Iturrimorro Euskadigaz.
20:30ean, Tortilla Lehiaketea. Tortillen aurkezpena. Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak antolatuta.
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, DJ MAR-ISK-AL. Bitartean Olinpiadetako laugarren probea.

Abuztuak 28, barikua
11:00etan, umeentzako tailerrak.
13:30ean, Makailao Lehiaketea. Kazuelen aurkezpena.
18:00etan, pala partiduak.
20:00etan, poteo rock Orkestra taldeagaz.
Haginaren parean Olinpiadetako bosgarren probea.
22:30ean, kontzertuak. Pedra (Estremodurori tributoa) eta Eskean Kristö. Jarraian Disk Breakers.

Abuztuak 29, zapatua
12:00etan, umeen jantza taldearen kalejirea.
12:30ean, umeen jantzak plazan. Jarraian kopautxoa umeentzako.
18:00etan, Danborrada Txikiren kalejirea.
22:30ean, kuadrilen kalejirea eta suak. Areatzako Kuadrilak, Areatzako Danborrada, Gauerdi Txarangea, Astondoa Piroteknia.
00:00etan, erromeria Akerbeltz taldeagaz.
02:00etan, Areatzako Danborradaren kalejirea.

Abuztuak 30, domekea
13:00etan, kantu jira. Areatzako Kantuzaleok eta Urdaibaiko Folk Taldea.
13:30ean, Pintxo Lehiaketea Areatzako Tabernari Elkarteak antolatuta.
17:00etan, Tute Txapelketea Motxo tabernan.
18:00etan, Umeen Play-back Lehiaketea.
19:00etan, Zunbatoia.
23:00etan, Jaiai agurra, azken txupina eta kalejirea.

0
Areatza
2015/4/15
Sanfilippo sindromearen ikerketarako laguntzea

Hilaren 18an, Sanfilippo sindromearen ikerketea bultzatzeko dirua batzeako, hainbat ekimen antolatu dira Areatzako The Quiet Corner tabernan. Eguerdian, 13:00etan lapiko solidarioa egingo dabe eta iluntzeko 20:00etatik aurrera kontzertuak egongo dira Corner-ean: Arratiako Lagunak abesbatzak, Kepa Junkera & Sorginak eta The Residence Irish Band taldeak eskeiniko dabez kontzertuok.
Dirua batzeako zozketa bat be egongo da, umeentzako kirol erropa sorta bat, lurrindegiko produktuak eta kafetera bat zozketatuko dira. Laguntza tiketak euro baten prezioan salgai dagoz.

Sanfilippo sindromea
Sanfilippo gaixotasun degeneratiboa da eta sindrome hau daukien gaixo asko nerabezaroan hilten dira. Ikerketea bultzatzeko, Stop Sanfilippo Fundazinoa sortu zan. Bilboko familia baten hiru seme-alabak gaixotasun hau daukie, eta The Quiet Corner eta Areatzako herritarrak gaixotasunari sendabidea topatzen lagundu gura deutsee jai solidario honen bitartez.

0
Areatza
2015/4/1
Areatzako Tabernari Elkarteak telebista bi zozketatuko ditu

Hamaika bat taberna dagoz Areatzan eta horreetatik zortzi, Areatzako Tabernari Elkartean. Alkartea orain dala urtebete sortu zan tabernarien beharra koordinetako; hau da, gauzak batera egiteko eta alkarregaz planifiketako ekintzak, eta ez daitela gertatu, egun eta ordu berean kontzertu bi egotea herriko tabernetan, berbarako. Aprilaren 30ean telebista bi zozketatuko dabez tabernariak. Horretarako, oraingo hilean zehar, Heineken produktuak konsumiduten dabezanai tiketak emongo deutseez eta ONCEko kupoi sarituaren atzen hiru zenbakiak dituen tiketak sarituko dabez.
Hau tabernari alkartearen lehenengo kanpainea izan arren, urtebete daroe beharrean, "barikuro egiten dan pintxo-potearen nondik norakoak adostu doguz, prezioak bateratu eta hornitzaileakaz akordio bardinak lortu. Gainera, Areatzako Kirol eta Kultur Batzordeagaz hartu-emonetan gagoz, aisialdirako eskeintzea osoagoa izan daiten, bertokoentzat zein turistentzat" azaldu deutso BEGITUri Iker Mintegi alkarteko koordinatzaileak.

0
Areatza
2014/10/12
Basoen inguruko ekintzak antolatu ditu AKKBk hileon

Basoak urrietan, ondarea zemendian eta literaturea abenduan, Areatzako Kirol eta Kultur Batzordeak (AKKB), hile bakotxean gai bateri lotutako ekitaldiak antolatu ditu. Hile honetako gaia, "gure basoak" da eta mahai-ingurua, berbaldiak, pelikula emonaldia eta espeleologia urtekera bat egiteko aukerea egongo da.

Basoak
Mahai-ingurua, Gorbeia Suzien Mendi Klubagaz batera eta Udalaren laguntzagaz antolatu dabe eta Gorbeia Suzien mendi lasterketearen inguruko egitarauaren barruan dago. Oihana Kortazar, Aritz Urdanpilleta eta Pablo Masek "Mendi lasterketen prestakuntza"ren inguruan egingo dabe berba. Hau hilaren 15ean izango da 19:00etan.
Hurrengo egunean, perretxikoen inguruko berbaldia emongo dau Joserra Undagoitia Dimako adituak. Areatzako ludotekan izango da berbaldi hau 19:00etan.
Baina basoak benetan ezetuteko bertara joan behar da eta hurrengo ekitaldi bi urtekerak dira. Hilaren 18an, 08:00etan Galtzarrietara (1183 m.) igoerea egingo dabe, handik pasetan diranean Gorbeia Suzien lasterketan parte hartuten dabenak animetako. Eta zemendiaren 2an, Dimako Abaro koban espeleologia egiteko aukerea dago. Partaideak sasoian egon behar dira eta bertigoa daukienak ezin izango dabe parte hartu; izan be, kobara sartzeako 10 m.ko rappel bi egin behar dira, baina esperientzia erakargarria da, duda barik. Segurua eta gida profesionala dagoz prezioaren barruan (30 euro AKKBko bazkideak eta 40 euro bazkide ez diranak) eta izena emoteko eguna urri bigarrenaren 27a da, udaletxeko 3. solairuko gelan arrastiko 18:30ean.
Eta basoai eskeinitako hile honetan ezin zan faltau, Baso Ahaztuak pelikulearen emonaldia. Iker Yurrebaso, Maite Yurrebaso eta Ibai Pujana arratiarrak egindako dokumentalak basogintzea eta baso kulturearen gaineko hausnarketea bultzatzen dau. Emonaldia hilaren 22an izango da, 19:30ean Udal Aretoan.

Jazz-a Bilboko Euskalduna Jauregian
Zemendiaren 6an, Kurt Elling jazz abeslariak kontzertua emongo dau Bilboko Euskalduna Jauregian Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz, eta aukera hau ez dabe galdu gura Areatza eta Arteako zaletuak. Hori dala eta, Areatzako AKKBk eta Arteako AKKT alkarteak, alkarlanean, kontzertu hau entzuteko urtekerea antolatu eta autobusa ipiniko dabe. Jazz gau hau gozatuteko, 60 personak emon dabe izena honezkero. Ez alferrik, Kurt Elling-ek abots-jazzeko albumik onenari Grammy-a jaso eban 2009an eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa Big Band eran jantziko da, besteak beste Duke Ellington, Paul Simon eta Betty Carterren klasikoak joteko.
Ekintza hau, Arteako Azaro Musikalaren barruan dago.

0
Areatza
2014/9/24
Oreinak marrualdian ikusteko urtekera

Urri lehenengoaren 27an, Parketxeak marrualdi sasoiko mendi urtekerea antolatu dau, oreinen ikuskizuna ikusi ahal izateko. Gorbeiako Bizkaiko aldean bizi diran oreinak ikustea ez da erreza izaten, baina euren marruak urrinetik entzuten dira. Oreinakana hurreratzeko momenturik onena iluntzea izaten da. Parketxean izena emon ostean, parte hartu gura dabenak arrastiko 17:30ean batuko dira Areatzan Gorbeiako pagadi eta hariztietatik zehar ibilteko.

0
Areatza
2014/8/22
Suak, tanborradea eta Erraldoi eta Buruhandiak

Ikuskizun bi eskeiniko ditu Astondoa Pirotekniak Areatzako jaietan. Areatzako Bandeagaz batera Musikasua hilaren 26an, martitzenean eta suak kanpandorretik 30ean. Atzen egun honetan tanborradeak kalejirea egingo dau, umeena arrastiko seiretan eta nagusiena goizaldeko ordu bietan izango da. Erraldoiak, Buruhandiak eta tailerretan egindako bost txotxongiloak kalejirea egingo dabe herrian zehar.
Gazte Olinpiadak hainbat froga izango ditue: karretila igoerea, burdi karrerea edo estropadak. Kontzertuai jagokienean, Materia Gris eta Betagarri taldeak egongo dira 29an, barikuan. Gau horretan, autobusa egongo da 02:30ean eta 04:30ean, Arratiako beste herrietara itzultzeko kotxea hartu behar izan barik.

Abuztuak 23, zapatua
14:00etan, txupina.
Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako txistulariak, Areatzako Musika Banda eta Agoladako Udal Musika Banda (Galiza).
17:00etan, karretila igoerea. Gazte Olinpiadak.
18:00etan, Batukale taldea.
20:00etan, Salbe herrikoia. Jarraian Hilarion Eslavaren Salve Regina Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Lagunak.
22:30ean, erromeria Akerbeltz taldeagaz.
23:30ean, XXI. Play-back Lehiaketea.

Abuztuak 24, domekea
06:00etan, mortero jaurtiketea.
07:00etan, txistularien kalejirea.
11:30ean, meza nagusia.
12:00etan, kalejirea. Erraldoi eta Buruhandiak, eta Txotxongilo erraldoiak.
13:00etan, ohorezko aurreskua.
13:15ean, kontzertua: Areatzako Musika Bandea eta Agoladako Udal Musika Bandea (Galiza).
18:00etan, eskupelota partiduak. Gazteak eta afizionauak.
22:00etan, kontzertua Zubizarra plazan, Xabi Aburruzaga Trio.
23:30ean, DJ Urbieta.
03:00etan, txokolatea, presoen aldeko txosnak antolatuta.

Abuztuak 25, astelehena
11:00etan, animen aldeko mezea.
11:00etan, umeen jantzak, kalejirea herritik zehar, guraso alkarteak antolatuta.
12:00etan, umeen jantzak plazan.
13:30ean, kopaua 3. adinekoentzat.
14:00etan, burdi karrerea. Gazte Olinpiadak.
15:00etan, gazte bazkaria.
17:00etan, Briska Txapelketea. Uparan jubiladu alkarteak antolatuta.
19:30ean, musikea 3. adinekoentzat.
19:00etan, Rally poteoa.
22:30ean, kontzertuak Gaztetxean.

Abuztuak 26, martitzena
11:00etan, jolasak igerilekuan.
13:30ean, Paella Lehiaketearen aurkezpena.
16:30ean, Arte tailerra. Eskumuterrekoak, paparrekoak, zeramikea...
19:30ean, umeen play-back-a.
20:30ean, disko festa umeentzat.
22:15ean, Musikasua sakramentinoetan. Areatzako Banda eta Astondoa Piroteknia.

Abuztuak 27, eguaztena
11:00etan, orientazino tailerra Lamino Mendi Taldeak antolatuta. Frogak ume eta gazteentzat.
13:00etan, Sukaldari Txiki Eguna. Umeentzako sukaldaritza tailerra eta bazkaria. Areatza Kirol Kultur Batzordeak antolatuta.
16:30ean, mahai jolasak umeentzat: ugela, partxisa, ping-pong-a...
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokian.
20:00etan, kale antzerkia Hermanos Inconfundibles Añibarro parkean.
22:00etan, Areatza Kantuz plazan.

Abuztuak 28, eguena
11:30ean, paseoa bizikletan. Iturrimorro Txirrindulari Taldeak antolatuta.
12:00etan, Zulatu herri kirol tailerra.
17:00etan, Tute Txapelketea Motxo tabernan.
20:30ean, Tortilla Lehiaketearen aurkezpena.
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, MAR-IS-KAL DJAI-gaz festa.
24:00etan, aulki jokoa plazan.

Abuztuak 29, barikua
12:00etan, kalejirea Bizkaiko Gaiteruakaz. Erraldoi eta Buruhandiak.
13:30ean, Makailao Lehiaketearen aurkezpena.
16:00etan, pelota tailerra umeentzat.
17:30ean, pala eta zesta partiduak.
20:00etan, poteo-rock Orkestra taldeagaz.
21:00etan, gazte estropadak. Gazte Olinpiadak.
22:30ean, kontzertuak Materia Gris eta Betagarri taldeakaz.
Jarraian Disc Breakers.

Abuztuak 30, zapatua
18:00etan, Tanborrada Txikiaren kalejirea.
22:30ean, kuadrilen desfilea eta suak. Areatzako tanborradea, kuadrilen desfilea eta Astondoa Pirotekniagaz suak kanpandorretik.
00:00etan, erromeria Honat taldeagaz.
02:00etan, Areatzako tanborradearen kalejirea.

0
Areatza
2014/5/13
Iragana ez ahaztuteko dokumental bi maiatzean

Errepublika sasoiko maistren eta Francoren gartzeletatik egindako igesaldi handi baten barri emongo dabe Areatzan proiektauko diran dokumental bik, oroitzapen historikoa bizirik manteniduteko helburuagaz. Hilaren 16an, Areatzako Emakume Foroak antolatuta, 2014ko Goya saria irabazitako Las maestras de la Republica dokumentala egongo da ikusgai, eta 22an, Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Ezkaba dokumentala eta ostean Koldo Pla Larramendi, Nafarroako Historia Oroitzapenerako Txinparte alkartekoaren berbaldia.
Las maestras de la Republica dokumentalak, Errepublikako maistrak itxitako aztarnak ikusgai jarten dauz. Maistra honeek andren eskubideen aldeko burrukan, konpromiso handiko andrak izan ziran.

Francoren kartzeletatiko igesaldia
1938ko maiatzaren 22an, 795 preso errepublikarrek Francoren Ezkabako kartzeletik iges egin eben. Hiruk baino ez eben muga pasau, 582 harrapatu zituen eta 210 hil. Igesaldi honen urteurrenaren egunean bertan horren barri kontetan dauan Ezkaba dokumentala ikusi ahal izango da, arrastiko 18:30ean, Udal Aretoan.

0
Arratia
2014/4/30
Elorri zuria bedeinkatuko dabe Zeberioko Santa Kurtze ermitan

Badirudi Kristo aurretiko jaia zala maiatzeko jai hau eta orduan udabarria gurtzen zala arbolak lorakaz apainduz. Arbola edo enborra edo totema.


Kristautasuna heldu zanean arbolaren ordez, kristauen kurutzea zan loraz apaindu eta ospatuten zana. Gaur egun, liturgiak kendu dau bere egutegitik jai hau eta Kurutze Santuaren Gorespenaren eguna urri lehenengoaren 14a da, baina gurean jai hau mantenidu egin da Areatzan eta Zeberion. Zeberion, elorri zuria bedeinkatuko dabe Santa Kurtze ermitan hilaren 3an, eguerdiko 12:00etako mezan, ohiturea dan legez. Juan Manuel Etxebarria etnolinguistak azaldu deutso begituri ohitura honen zergaitia. Izan be, zientzia zabaldu aurreko jentartean, "bedeinkatutako elorria ortuan sartzean zan, ortuaren zaintzarako". Eguerdian, herri indababa jana egongo da egun horretan, eta hurrengoan idi-probak eta Helbarrengo konbidaduen bazkaria. Hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe Zeberioko Santa Kurtze auzunean.
Areatzan, barriz, Santikurutz esaten jako jai honeri. Herrikoak, basoan dagoan izen honetako ermitara igon eta bertan mezea entzun ondoren, barauskarri bategaz ospatuten dabe jaia.

Egitarauak
Zeberio
Maiatzak 2, barikua
19:00etan, jaien hasikerea Santa Kurtze auzoan. Txupinazoa.
19:30ean, Tortilla Txapelketearen hasikerea.
21:00etan, tortillen aurkezpena. Sari banaketea.
21:00etan, bertaratutakoentzat saiheskiak eta abar, parrillan doban. Koldo Etxebarria trikitilaria. Suzko zezena.
21:00etan, kontuz: "Ojo al Club Relampago-Athletic de Bilbao".

Maiatzak 3, zapatua
09:30ean, oinezko eta korrikalarientzako IV. Untzeta mendirako urtekerea. Tontorrean, hornidurea.
11:45ean, Santa Kurtzen harrerea.
12:00etan, Santa Kurtze ermitan mezea. Erramuen bedeinkapena. Betiko ohitura lez, arantzea eroatea gomendatzen da, Elorri zuria bedeinkatzearen ohiturea Zeberioko ondare kultural naturala da. Meza ostean, barauskarria. Ondoren poteoa.
14:45ean, Santa Kurtze landan, herri indabada, eskonbro, postrea eta kafea. 14:30ean umeentzako jana: makarroiak eta solomoa doban. Aurretiaz tiketak hartzea derrigorrezkoa.
16:30ean, umeentzako jolasak. Xerigrafia tailerrak. Umeak etxetik kamisetak eroan xerigrafietako.
Santa Kurtzeko Tiragoma Txapelketea.
17:00etan, XXI. Santa Kurtze Mus Txapelketea txosnan. Izen emotea 10 euro. Lau finalistentzat afaria Olatxun.
20:00etan, txokolate eta bizkotxoak.
22:00etan, Atxurkada musika taldeagaz kontzertua.

Maiatzak 4, domekea
12:30ean, aizkolariak.
13:00etan, idi-probak. Txorierriko idiak. Zeberioko 1.400 kiloko harria.
15:00etan, Helbarrengo baserrietan konbideduen bazkaria.

Areatza
Maiatzak 3, zapatua
11:00etan, Santikurutz ermitara igoerea bide zaharretik: Karpo-Uribitarte-Santikurutz.
12:00etan, Santikurutzeko baseleizan mezea.
Mariano Ortuondoren omenez bertsoak eta Areatzako txistulariak.
13:00etan, barauskarria.

0
Areatza
2014/4/7
Ikuskizun handia Euskara Plana aurkezteko

Areatzako Euskera Batzordeak eta Areatzako Udalak euskerea bultzatzeko 2014-2017 Ekintza Plana aurkeztuko dabe aprilaren 11n, arrastiko 19:00etan Udal Aretoan.


Aurkezpen jaia Miren Urrutxurtuk gidatuko dau eta bertan, Maider Yabarren ikuskizuna, Unai Santacolomaren gitarrak lagunduta Nerea Zuloagak abestutako kanta bi, herritar talde baten antzerki esketxak, Itsaso Etxebarriak zuzendutako bideoaren emonaldia eta planaren aurkezpena egongo dira. Baita herriko tabernak emondako mokautxoren bat jateko aukerea be. Ekintza Planaren nondik norakoak Yazmina Beobide eta Sara Gutierrezek emongo dabez.
Atzen urtean Areatzako Euskara Batzordeak herriko euskerearen egoerea aztertu dau eta euskerea bultzatzeko premina ikusita, 2014-2017 urteetan garatuko dan Ekintza Plana egin dau. "Aurkezpen jaian, plana aurkezteaz gainera, herriko jenteari Euskera Batzorde bat badagoala herrian eta ateak zabalik daukazala jakin arazo gura deutsagu" dino batzordeko partaide batek.
Ekintza Plan honen helburua herria euskalduntzea da.

0
Areatza
2013/10/1
Orain 200 urteko ezkontzea antzeztuko dabe Areatzan

Aurten Areatzako Euskal Jaian landuko daben gaia Euskal Ezkontza izango da. Aurreko urteetan legez, herritarrak erropa tradizionalakaz jantzita antzeztuko dabe ospakizun hau.


Arratiako ekoizle eta artisauen feria be ez da faltako, ezta herri bazkaria frontoian.
Goizeko hamaiketan, konbidau guztiak senargaiaren etxe aurrean batuko dira anisa eta txokolatea hartzeako eta gero andragaiaren etxerantza, Gortazar jauregirantza, abiatuko dira. Andragaiaren etxe aurrean, bertsotan egingo dabe ezkontzeko baimen eskaerea. Burdiaren atzetik konbidauak, musikeagaz eta kalejiran joango dira herritik zehar eta hiru geldiune egingo dabez. Lehenengoan, Errukiñe kalean, Areatzako jantza taldeak egingo dau jantzan; bigarrenean, eleiz aurrean, amodiozko euskal kantak kantauko ditue eta hirugarrenean, plazan, ezkontzea ospatuko da eta parte hartzean daben guztiakaz argazkia aterako dabe.
Asko izango dira duda barik, erretratuan agertuko diranak: ezkongaiak, familiakoak, lagunak, Ameriketako osaba-izekoak, jauntxoa, notarioa... Ondoren erromeria egingo dabe plazan eta kantu poteoa, Arratiako trikitilari, albokari eta musika tradizionala joten dabenen laguntzeagaz.

Arratiako ekoizleen feria
Areatzako Euskal Jaiaren beste erreferente bat, bertako produktuen feria da. Billaroztar askok hartzean dabe parte antzerkian, eta beste asko erropa tradizinoalakaz jantzita ibilten dira feriako postuetan bertako produktuak erosten, beste sasoi baten murgilduta. Goizean zehar, alde zaharrean, Arratiako produktuen eskeintza ugaria egongo da: Gorbeiako gaztaiak, eztia, ortuariak, ogia, pastela, sagardoa, taloa...
Herri bazkaria hiruretan izango da frontoian. Bertan, Taberna ibiltaria taldeagaz kantak eta jantzak egongo dira.
Jaiari amaierea emoteko, 20:00etan erromeria plazan Lotso taldeagaz eta berakatz-zopea plazan.

0
Areatza
2013/8/19
Kaleak beteteko egitaraua San Bartolome jaietan

Abuztuaren amaieran, sanbartolomeetan, Areatzako jenteak eta bertara hurreratzen diranak herriko kaleak eta tabernak hartuko dabez ondo pasetako.


Bederatzi egun eta 50 ekintza prestatu dabez guztira. Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda, Areatzako Maioretak, Areatzako Tanborradea eta Tanborrada Txiki ez dira faltauko urtero jaigiro ederragaz daukien zitara. Aurten umeentzako programazino osoagoa eta parte hartzaileagoa egin gura izan dabe jai batzordekoak eta urtean zehar egindakoaz lotuta dagoz tailerrak. Aitatzekoak be badira, Ismael Madariaga eta Alfredo Garaitaonaindia herriko pelotarien omenez prestatutako pala eta zesta partiduak. Edo munduko herrialdeak batzeako asmoz, Munduko Janak, mundu zabaleko platerez osotutako herri bazkaria. Gazteak, play back lehiaketan, Gaztetxeko kontzertuetan, Beat Box, Break, Rap eta Reggae erakustaldian, Mar-Is-Kal Djai-gaz festan eta Eskean Kristö, Governors eta Disc Breakers-en kontzertuetan batez be disfrutauko dabe iluntze-gauetan.


Abuztuak 23, barikua
14:00etan, txupina. Areatzako Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak.
18:00etan, Ehunzango batukadea.
20:00etan, Salbe herrikoia, jarraian Hilario Eslavaren Salve Regina Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta lagunak.
23:00etan, erromeria Trikiziogaz.
24:00etan, XX. Play back lehiaketea eta ondoren erromeria.

Abuztuak 24, zapatua
06:00etan, mortero jaurtiketea.
07:00etan, txistularien kalejirea.
11:00etan, kalejirea Albokale taldeagaz. Erraldoi eta Buruhandiak.
11:30ean, meza nagusia.
12:30ean, Ohorezko Aurreskua.
12:45ean, harri zulatzaileak.
14:00etan, poteoa Albokalegaz.
18:00etan, eskupelota partiduak. Gazteak eta nagusiak.
22:00etan, kontzertua Furun eta Gari. Zubizarra plazatxoan.
23:30ean, erromeria Triki ta Kegaz.
03:30ean, txokolatea. Presoen aldeko txosnak antolatuta.


Abuztuak 25, domekea
13:30ean, Makailao Lehiaketearen aurkezpena.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokian.
20:00etan, kale antzerkia Malas Compañias taldearen Orsai an- tzezlana, Añibarro parkean.
22:30ean, Areatzako Banda.
24:00etan, kontzertuak Gaztetxean.

Abuztuak 26, astelehena
11:00etan, animen aldeko mezea.
12:00etan, umeen jantzak. Areatza, Dima eta Zeanuriko taldeak.
13:30ean, adinekoentzako kopautxoa.
17:00etan, Briska Txapelketea Uparan Jubiladu Elkarteak antolatuta.
19:30ean, musikea adinekoentzat.

Abuztuak 27, martitzena
11:00etan, orientazino tailerra. Altxorraren bila.
14:30ean, munduko janak. Herrialde desbardinetako janariak.
16:30etik 18:30era, arte tailerra. Itxuraldatzea, Karetagintzea, Eskulan tailerra eta Zeramika tailerra.
19:30ean, umeen play back-a.
20:30ean, disko festa umeentzat.
22:30ean, Areatza kantuz. Euskal abestiak plazan.

Abuztuak 28, eguaztena
13:30ean, Paella Lehiaketearen aurkezpena.
16:30ean, mahai jolasak umeentzat. Xake, partxis, twister, ping-pong.
19:00etan, Beat Box, Break, Rap eta Reggae erakustaldia.
20:30ean, gazteentzako afari-merendea Gaztetxean.

Abuztuak 29, eguena
11:00etatik 13:30era, mobimentu tailerra. Molto motorrak, patinak, Zirku tailerra.
17:00etan, Tute Txapelketea Motxo tabernan.
17:00etan, futbito triangularra.
20:30ean, Tortilla Lehiaketearen aurkezpena.
21:30ean, afari herrikoia.
23:00etan, Mar-Is-Kal Djai-gaz festa.

Abuztuak 30, barikua
11:00etan Bizkaiko Gaiteruakaz kalejirea. Areatzako Erraldoi eta Buruhandiak.
11:30ean, paseoa bizikletaz. Iturrimorro txirrindulari taldeak antolatuta.
12:00etan, Zuresku alkartea, 25 zurezko jostailu adin guztientzat.
17:00etan, pelota tailerra.
18:00etan, pala eta zesta partiduak. Ismael Madariaga eta Alfredo Garitaonandiari omenaldia.
20:00etan, poteo rock. Orkestra taldeagaz.
22:30ean, kontzertuak Eskean Kristö eta Governors. Gero Disc Breakers.

Abuztuak 31, zapatua
11:00etan, Bizkaiko Gaiteroakaz kalejirea. Areatzako Erraldoi eta Buruhandiak.
18:00etan, Tanborrada Txikiren kalejirea.
22:30ean, kuadrilen kalejirea. Astondoa Piroteknia, Areatzako Maioretak eta Areatzako Tanborradea.
24:00etan, erromeria Laketegaz.
02:00etan, jaien agurra, azken txupina eta kalejirea Areatzako Tanborradea eta Areatzako Maioretak.

0
Arratia
2013/4/30
Santa Kurutzeko jaia Areatzan eta Zeberion

Gure auzuneetako lehenengo jaiak hasi dira udabarriagaz batera eta maiatzaren 3aren inguruan Santa Kurutzeko jaia (Santi Kurutze, Areatzan; Santa Kurtze Zeberion) ospatuko da izen horretako  ermita eta auzuneetan.
Santa Kurutze eguna barikua da eta egun horretan txupina bota eta hiru eguneko jaiai emongo deutsee hasikerea Zeberioko Santa Kurtzeko bizilagunak. Ermita inguruko erromeria, gastronomia eta domekarako idi-probak prestatu dabez Santa Kurtzen. Arratia eta Txorierriko idi tudanka gazteak neurtuko dira, Zeanuriko 1.000 kiloko harriagaz, 20 minutuko txandatan. Kinielak egiteko aukerea egongo da eta proben bitartean, Zeberioko trikitilari gazteak animauko dabe giroa.


Areatzatik ermitara bide zaharretik
Areatzan maiatzaren 4ean ospatuko dabe jaia. "Santi Kurutzera jatorrizko bide zaharretik igoko gara. Bidea zenbait puntutan garbitu egin da, baina orokorrean nahiko egoera onean mantenidu izan da urteotan" azaldu deutso BEGITUri Sara Gutierrez Areatzako Udaleko zinegotziak.

Egitarauak
Areatza
Maiatzak 4, zapatua
11:00etan, urtekerea plazatik. Santa Kurutzera igoerea bide zaharretik. Karpo-Altzorripe-Santi Kurutz.
12:00etan, Santi Kurutzen mezea.
12:30ean, barauskarria. Iker eta Argi trikitilariak animauko dabe giroa.
13:30ean, plazarantza bide zaharretik.
14:00etan, Areatzako plazan hankapaluak eta buruhandiak musikaz lagunduta.


Zeberio
Maiatzak 3, barikua
11:45ean txupina eta kanpai hotsa Santa Kurtze auzunean.
12:00etan, Santa Kurtze ermitan mezea eta erramuen bedeinkapena.
19:30ean, tortilla txapelketea.
21:00etan, tortillen aurkezpena, sahieskiak parrillan, Koldo Etxebarria trikitilaria, suzko zezena eta buruhandiak.
Maiatzak 4, zapatua
10:00etan, Austarri Mendi Taldeak antolatuta, III. Untzeta Mendi Martxea.
14:00etan, umeentzako bazkaria Santa Kurtze landan.
14:30ean, herri indabada jana Santa Kurtze.
16:30ean, umeentzat olgetak eta serigrafia tailerrak.
17:00etan, XX. Santa Kurtze Mus txapelketea txosnan.
20:00etan, txokolatea eta bizkotxoak.


Maiatzak 5, domekea
12:30ean, idi tudanka gazteen desafioa. Txorierri Arratiaren kontra.
15:00etan, Helbarrengo etxeetan sendien eta konbidaduen bazkaria.

0
Zeanuri
2012/10/3
Erdi Aroaren amaierako ondarea ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Urri bigarrenean Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuten dira eta urtean-urtean Arratiako herri gehiagok hartzean dabe parte jardunaldiotan.


Aurten lau izango dira parte hartuko daben herriak: Areatza, Igorre, Ubide eta Zeanuri, hain zuzen be. Ondarearen jardunaldiak gai baten inguruan antolatzen dira eta aurten, Erdi Aroaren amaierea da gaia.
"50 bat urteko aldia –1475 eta 1525 bitartekoa- non Bizkaia bandoen arteko burruken indarkeriaren ondorioz lotua izatetik, peninsulako lurralde baketsuenetako eta oparoenetako bat izatera pasau zan" dinoe Foru Aldunditik. Areatzan, uribilduaren garapena erakusten daben bisitaldi gidatuak egingo dira hilaren 12 eta 13an, eta Euskal jaia 20an; Igorren Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobalera bisitaldi gidatua hilaren 6an; Ubiden kaltzadea ezagutzeko aukerea egongo da hilaren 13an, eta Larreen mankomunidadearen zeharkaldia hilaren 27an izango da; eta Zeanurin karobia eta errota bat ikusteko bisitaldi gidatua izango da hilaren 6an.


Areatzako uribildua
Areatza uribildua Gasteiztik Bilboraino joian bidean sortu zan. Hasieran herri txikerra zan, kale bi eta kantoi bik osotuta. Baina 1.500 inguruan, merkataritzearen eta siderurgiaren gorakadea zala eta, uribildua handitu egin zan eta etxe barriak eraigi ziran estilo mudejarrari jarraituz. Hau danau azaltzeko udalak bisitaldi gidatuak antolatu ditu, hilaren 12 eta 13an, goizeko 11:00 eta 12:00etan eta arrastiko 17:00 eta 18:00etan, udaletxeko arkupetatik abiatuta.
Ondarearen jardunaldien barruan, aurreko urteetan legez, jaialdi etnografikoa ospatuko da hilaren 20an Areatzan. Aurtengo gaia: jokoak, kirola eta jantza izango da.

Igorreko Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromanikoa
Hilaren 6an goizeko 10:00etan Igorreko Kultur Etxean batuko dira Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromaniko hau ezagutu gura dabenak. Antzeko historia dauka Igorreko Elgetzuk. Erdi Aroaren bukaeran Elgetzu Otxandiotik Arabaraino joian bide batek zeharkatzen eban. Merkataritza eta laborantzen gorakadeak sasoi oparo bateri emon eutsan hasikerea eta tenplua barriztu eta baserriak eraigi zituen orduan.
Angel Larrea historialariaren gidaritzapean izango da bisitaldia eta amaitutakoan barauskarria egongo da partaideentzat.

Ubideko kaltzadea
Oraindino ikusi daiteken Erdi Aroko kaltzada batek zeharkatzen dau Ubide. Kaltzada honek Mesetea eta Flandes arteko bidea egiten eban eta artileak, ehunak eta udalerriko oletan landutako burdina garraiatzen zan handik. Sasoi haretan herriak izan eban zabalkuntzeak San Juan eleizea berreraikitea ahalbidetu eban. Bisitaldia egin gura dabenak hilaren 13an, 11:00etan edo 12:00etan daukie zitea herriko plazan.
Hilaren 27an, barriz, mendiko ibilaldia eginez ezagutu daiteke bertako ondare kulturala. Izan be, gizaldi bat baino gehiago da Ubide eta Zeanuriko udalak bildu egiten dirala larreen mankomunidadearen urteroko kontuak egiteko. Larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biak, gitxienez XVI. gizalditik, izan zituen gaztakai amaierea emoteko hasi ziran bilera honeek egiten. Bilera hau dala eta, Ubidetik eta Zeanuritik igaroz, Gasteiz eta Bilbo lotzean zituan Erdi Aroko kaltzadearen bidea jarraituten dauan ibilaldia antolatuten da.

Zeanuriko San Justoko karobia eta Olabarriko errotea
San Justoko karobira eta Olabarriko errotara bisitaldia antolatu dau Zeanuriko Udalak hilaren 6rako. Interesatuak 10:00etan batuko dira Zeanuriko plazan.
San Justoko karobian karea egiten zan. Kareak garrantzi handia eukan gizarte tradizionalean eta zeregin askotarako erabilten zan: eraikuntzan baserriak zuritzeko; nekazaritzan ongarri gisa; abeltzantzan ukuiluak desinfektetako...
Gero Olabarrira joango dira bisitariak. Olabarri burdinola izan zan XIX. gizaldian errota bihurtu zan arte.

0
Areatza
2012/8/21
Batukada txapelketea, gau suak eta tanborradea sanbartolomeetan

Mota guztietako musikak ipiniko deutsee soinu-bandea Areatzako jaiai: batukadeak, tanborradeak, Areatzako Bandak, gau suen sinfoniak eta zelan ez, kontzertuak, erromeriak eta Play-Backak.


Billaroztarrak musika zaleak dira eta hori igarri egiten da herriko jaietan.

Abuztuak 23, eguena
14:00etan, txupina. Eleizako kanpaiak, Areatzako txistulariak, Areatzako Buruhandi eta Erraldoiak eta Areatzako Banda.
17:00etan, Briska txapelketea Uparan Jubiladuen Elkarteak antolatuta.
18:30ean, Ehunzango batukada taldea.
20:00etan, salbe herrikoia.
23:00etan, erromeria Trikizio taldeagaz.
00:00etan, XIX Play Back lehiaketea.

Abuztuak 24, barikua
06:00etan, mortero jaurtiketea.
11:30ean, meza nagusia.
12:30ean, ohorezko aurreskua.
12:45ean, herri kirol desafioa.
18:00etan, pelota partiduak.
23:00etan, tributo gaua. Ramonez, Gansos Rosas.
02:30ean, Disk Breakers.
04:00etan, txokolatea "Herrira" taldeak emonda.

Abuztuak 25, zapatua
11:00etan, animen aldeko mezea.
12:00etan, Areatzako jantza taldea.
12:30ean, 3. adinekoentzako barauskarria.
17:00etan, Mus txapelketea Batzokian.
19:00etan, Tanborrada Txiki-ren kalejirea.
22:30ean, gau suak Astondoa pirotekniagaz.
23:00etan, kalejirea: Areatzako tanborradea, Areatzako maioretak, kuadrilen jeitsierea, Zirkale kale antzerkia.
00:00etan, erromeria Iratzar taldeagaz.
02:00etan, kalejirea Areatzako tanborradeagaz.

Abuztuak 26, domekea
13:00etan, meza nagusia.
14:00etan, makailao lehiaketea (aurkezpena) "Gorbeiako Guru- tzea" Athleticen peñak antolatuta.
17:00etan, ibilaldia bizikletan. Euskaltel Euskadi Iturrimorro Txirrindularitza taldeak antolatuta.
18:00etan, tortilla lehiaketea (aurkezpena).
19:30ean, Los Estramboticos kale antzerkiaren Kataplum an- tzezlana Pedro Añibarro parkean.
23:00etan Areatzako Bandaren kontzertua Big Band musikea.

Abuztuak 27, astelehena
10:30etik 14:30era, umeentzako puzgarriak.
14:00etan, paella lehiaketea (aurkezpena).
17:00etan, Tute txapelketea Aldamin tabernan.
19:00etan, umeen Play Back lehiaketea.
21:00etan, afari herrikoia. Postrean, El txou de Patxi bakarrizketea.
23:30ean, Mar-Isk-al Dejai disko festa.
00:00etan, azken txupina.

1
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Lemoa
2012/6/13
Ugerlekuak 16an zabalduko dira

Lemoa eta Areatzako aire zabaleko udal ugerlekuak hilaren 16an zabalduko ditue ateak uda partean, urri lehenengoaren 16ra arte, zerbitzua eskeintzeko. Goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik Areatzakoak eta 11:30etik 20:00etara Lemoakoak. Prezioak ez dira igon ez Lemoan ez Areatzan, igazko bardinak dira.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Zeanuri
2012/5/3
Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea zabalduko da. Arratian, Haurreskola Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

0
Areatza
2012/5/3
Antxinako Karpoko jaia berreskuratuko dabe areatzaztarrak

Areatzan kultura eta kirolaren gainean ardurea daukien alkarteak batu eta kultur programazino bateri ekingo deutsie. Alkarteak alkarlanean egindako lehen ekintza Karpoko erromeria eta Santa Kurutzeko jaia errekuperetea izango da, hilaren 5ean.


 


Karpoko erromeria
Santa Kurutzera igoerea mantenidu izan dala beti dino Asier Garcia antolatzaileetakoak "urtero egin dan gauza bat izan da. Baina guk lehengo egiteko modua berreskuratu gura izan dogu. Guri esandakoaren arabera, Santa Kurutzera joan, meza entzun, zeozer jan eta gero bajatu egiten zan beste bide batetik Uribiarterantza eta handik Karpora. Karpon bazkaria egiten zan bakotxak etxetik ekarritakoagaz eta gero erromeria".
Aldaketa batzuk egon dira, dana dala. Izan be, lehen domeketan egiten zan "baserriko lanak zapatura arte egiten ziralako" baina orain zapatuan izango da. Gainera, sasoi baten arito topeak egoten ziran, baina gaur egun debekatuta dagoz eta ez dira egongo.
Musikea eta erraldoiak ez dira faltauko. Hauxe da egitaraua.


 


Egitaraua
09:30ean, txistuagaz Areatzan zehar.
10:00etan, Santa Kurutzera igoerea.
11:00etan, Santa Kurutzen gura dauanarentzat mezea.
11:45ean, Areatzako Udalak emondako kopautxoa.
12:00etan, Karporantza abiatu.
13:00etan, txalapartea, gaitea eta erraldoiak Karpon.
14:30ean, herri bazkaria bakotxak etxetik ekarritakoagaz.
15:30ean, umeentzako filma.
17:00etan, kuadrilen arteko herri kirolak.
20:00etan, Zirkinik bez taldeagaz erromeria.


 


Kultura eta kirola dinamizetan
Hau antolatuteko Areatzako kultur alkarteak batu eta batzar bi egin ebezan. "Bakotxean 21 persona inguru batu ziran. Holan lan egitea oso gatxa dala ikusita, talde motor bat sortu zan. Talde horretan sartzeako baldintza bakarra lan egiteko gogoa eukitea zan.  Hamar persona dagoz taldean. Bertan, Benja Irusta kultura zinegotzia dago udaletxeko ordezkari moduan; PNV-EAJko ordezkari bat be badago; Bilduko beste ordezkari bat; Pedro Ormazabal, Jon Ordeñana eta Iker Garcia bakotxa bere izenean, persona fisiko eta bakarkako moduan dagoz; gaztetxeko ordezkari bat be badago; tanborradakoen beste ordezkari bat; Emakume Foroko beste bat; Turismo mahaitik bat, eta guraso alkarteak be ordezkaria dauka" dino Asier Garciak.


 


Hiru helburu
Hasteko hiru helburu daukiez kultura bultzatzaileak: "auzo eta ermitako jaiak berpiztea eta indartzea, herritarrak ahalik eta kultur informazino gehien eukitea eta kultura herritaratzea". Hori kontuan hartuta batzarrak egiten jarraituko dabez hiruhileko programazinoak osotuteko.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD