Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Arratia
2018/9/17
Ariketa fisikorako eskaintza handia udal ikastaroetan

Hipopresiboak, Mantenimentuko gimnasia, Pilates, Yoga, Zunba... ariketa fisikoan oinarritzen diran ikastaroak daukie arrakastarik handiena Arratian eta horreexek osotuten dabe udalak 2018-2019 ikasturterako egin daben eskaintzearen gehiena.


 


BEGITUren aurreko zenbakian, Bediak, Dimak eta Lemoak eskaintzen dituen ikastaroen barri emon genduan. Hona, Arantzazun, Areatzan, Artean, Zeanurin eta Zeberion eskaintzen diranak dakarguz. Izena emoteko epea hilaren amaierara arte zabalik dago gehienetan.

Arantzazu
Arantzazun ikasturte osokoak dira ikastaroak, eta ariketa fisikoa egiteko aukerak erraztu gura deutseez arantzazuztarrai. Mantenimentuko gimnasia, Zunba, Spinning eta Entrenamentu funtzionala dira Udalak eskainitako ikastaroak. Izena emoteko epea zabalik dago hilaren 20ra arte.

Areatza
Areatzak Zunba, Zunba txiki 12 eta 16 urte bitartekoentzat, Gimnasia, Eskulanak, Crossfit, Pilates, Euskal jantzak, Yoga eta GAP ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaroak aurrera aterateko gitxienez 10 personako taldeak osotu beharko dira. Prezioai jagokienean, Euskal jantzak ikastaroa debaldekoa da, Yogak 80 euroko prezioa dauka eta gainontzekoak 110 eurokoa. Izena hilaren 22ra arte emon ahal da udaletxean.

Artea
Artean, Eskulanak, Arte aplikaduak, Zunba, Edadekoentzako gimnasia, Yoga, Pilates, Euskal jantzak umeentzat, Jantza modernoa eta Txi kung ikastaroak egin ahal izango dira. Ikasturte osorako dira eta prezioak 40 eurotik 120 eurora bitartekoak.

Zeanuri
Zeanuriko Udalak eskaintza zabala egin dau aurten be: jarduera fisikoko ikastaroak, arteari lotutakoak eta edadekoai zuzendutako bat. Pilates, Zunba, GAP, Entrenamentu funtzionala, Txi kung, Gimnasia, Hipopresiboak eta Luzaketak dira jarduera fisikoari lotutako ikastaroak. Pinturea eta josten be ikasi daiteke ikasturte honetan. Edakoentzako gimnasia klaseak be eskaintzen ditu Udalak. Gimnasiako klaseak urri lehenengoaren 5ean hasi ziran, Pilates, Zunba, GAP, Luzaketak, Edadekoen gimnasia eta Entrenamentu funtzionala hilaren 17an hasiko dira eta gainontzekoak urri bigarrenean.

Zeberio
Datorren hilean beste ikastaroren bat be sortuko dalakoan, momentuz altzariak zaharbarriztatzeko ikastaroa eta euskerea ikasten dabenai diru laguntzea eskaini deutse Udalak. Altzariak barriztatzeko ikastaroak arrakasta handia izaten dau Zeberion. Igaz ezin izan zan egin, baina aurten barriro antolatu dabe Leire Sagarduiren eskutik. Udalak matrikulearen %40ko diru-laguntzea emongo dau eta izena urri bigarrenaren 1era arte emon daiteke udaletxean.
Euskerazko ikastaroai jagokienean be, ikastaroa antolatu baino, Bizkaiko euskaltegietan matrikuletan diranai diru-laguntzea emongo deutse. Diru laguntzak jasoteko izena urri lehenengoaren 28ra arte emon daiteke udaletxean.

0
Arratia
2018/9/3
Izena emon daiteke udalak ikasturte barrirako antolatutako ikastaroetan

Hastear dagoan 2018-2019 ikasturterako, ikastaro eta tailer eskeintza zabala egin dabe Arratiako udalak. Hona, Bedia, Dima eta Lemoakoak dakarguz. Guztira, ia 30 aukera, gauza barriak ikasi edo jakintza hobetuteko.

Bedia
Urri lehenengoaren 5etik 21era, Bedian erroldatutakoak eta 24tik aurrera Bedian ez dagozanak erroldatuta, 16:30etik 19:30era, Liburutegian emon daikie izena Udalak eratutako ikastaroak egiteko. Egurra lantzen, Pilates, Yoga, Zumba, Korru dantzak, Umeentzako euskal dantzak, Soinketa hipopresiboa, Ingelesa: mintza praktika umeentzat, Euskera ikastaroak, Eskulanak, Gimnasia erritmikoa, Taldean ibilteko aukerea, Adimen emozionala eta Esku pelota eta Pala ikastaroak osotuten dabe 2018-2019ko eskaintzea. Adimen emozionala ikastaroa zemendira artekoa da eta beste guztiak ikasturte osokoak.
Prezioai jagokienean, Taldean ibilteko aukerea doban da. Beste ikastaroen prezioa 50 eta 100 euro artean dago Bedian erroldatuentzat eta 100 eta 200 artean Bedian erroldauta ez dagozanentzat.

Dima
Urri lehenengotik abendura arteko ikastaroak hasiko dira egunotan Diman. Yogak, Eskulanak, Pilates-ek, Txi kung-ak, Entrenamentu funtzionalak, Gimnasia hipopresiboak eta Zumbak osotuten dabe Udalaren eskaintzea.
Taldeak aurrera eroateko gitxienez 8 persona apuntau behar dira eta gehienez 12. Leku kopurua baino persona gehiagok emoten badabe izena, zozketea egingo da eskatzaile guztien artean. Prezioak, 70 eta 100 euro bitartean dagoz Diman erroldatuentzat eta 90 eta 140 bitartean ez erroldatuentzat.

Lemoa
Urri lehenengoaren 5etik 12ra emon daiteke izena udaletxeko Kultura Zerbitzuan, Eskulanak, Informatika, Sukaldaritza sortzailea, Artisau jantzigintza eta jantzigintza sortzailea eta Irudiaren hobekuntza eta ukitu digitala ikastaroetan parte hartzeako. Lehenengo biak ikasturte osorako dira, hau da bagilera artekoak. Beste hirurak barriz, lehenengo hiruhilekoa hartuko dabe.
Euskereari jagokonean, Euskara eskolak eta mintza taldeetan izena hilaren 25era arte emon daiteke. Berbalagunen parte hartzeako, barriz, ikasturte osoan emon daiteke izena.
Ikasturtearen atzen hiruhilekoan, apriletik bagilera, Barreterapia eta Loreontzi-barazkigintza eta Lorezaintza ikastaroak egongo dira.Hastear dagoan 2018-2019 ikasturterako, ikastaro eta tailer eskaintza zabala egin dabe Arratiako udalak. Hona, Bedia, Dima eta Lemoakoak dakarguz. Guztira, ia 30 aukera, gauza barriak ikasi edo jakintza hobetuteko.

0
Arratia
2018/9/2
Antzerkia, bertsoak eta kirola Elizondoko andramarietan

Ikasturtea edo lanurtea hastear egon arren, urrietan jarraituko dabe hainbat auzunetan jaiak ospatuten. Urri lehenengoaren lehenengo hamabostaldi honetan, esate baterako, San Antolin (Sainduniak edo sandoniak) eta Andramariak ospatzen dira.
Sainduniak Dimako Oban ospatu ditue, antzerkia eta kirol jarduerakaz. Lemoatxen be, Baba Lehiaketea eta erromeria antolatu eben lemoaztarrak San Antolin jaiak ospatuteko. Hilaren 8an, Lemoako Elizondo auzunean ospatuko dabez andramari jaiak.

Elizondo (Lemoa) Andra Mari jaiak
Urri lehenengoak 7, barikua
19:00etan, umeentzako jolas eta tailerrak.
20:30ean, Zeaniko Uribe Taldearen antzezlana.

Urri lehenengoak 8, zapatua
12:00etan, mezea.
13:00etan, poteo musikatua "Kittu"gaz Bikandi tabernatik hasita.
15:00etan, bertso bazkaria. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita. Tiketak udaletxean salgai urri lehenengoaren 3ra arte. Kulturguneko plazan.
17:15ean, I. Andra Mari Futbol Txapelketea, Lemoako Harrobi Taldeko nagusiak, Arlonagusian.
20:30ean, poteo musikatua Taberna ibiltaria taldeagaz Elizondotik.

Urri lehenengoak 9, domekea
10:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Lemoako erlojupeko I. BTT lasterketea. Gaztetxeko aparkalekuan.

0
Arratia
2018/8/1
Txartel personalizauagaz zabalduko da edukiontzi marroia

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) zati organikoaren gaikako bilketea hobetuko dau, giltzen ordez txartel personalizauko itxigailu adimendunak ipinita. Honetarako 77.650 euro inbertiduko dira, eta inbersinoa posible izango da Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntzari esker.
AUM aurrendari izan zan Bizkaian, edukiontzi marroia jarri ebanean zati organikoaren gaikako bilketarako. Bost urte emon ostean prozesua hobetuteko, urtea amaitu orduko edukiontzi guztien estalkien ordez txartel personalizauko itxigailuak ipintea dago aurreikusita.
Zati organikoaren hondakin begetalak gaika batzeako zerbitzua guztiz finkatu zan 2013ko urtailean, eta ha izan zan arlo horretako lehen esperientzia Bizkaian, eskualde mailan. AUMk emondako datuen arabera, gaur egun, 2.000 familia inguru dagoz izena emonda; hau da, Arratiako bizikidetza-unidadeen %30, eta uriguneetan bizi diranen %50.
Aldi berean, eta zati organikoaren kudeaketa egokia landa guneetara eta ortua edo-eta lorategia daukien etxebizitzetara be heldu daiten, etxeko konpostajea sustatzen dabil AUM. "600 familia baino gehiago dagoz izena emonda, eta familiok jaso ditue ja euren konposta egiteko jagokien prestakuntza eta jagokiezan baliabideak". Holan, etxeko konpostajearen edo autokonpostajearen bidez, lursailak daukiezan etxebizitzetan eta eskola zentroetan, urtero zati organikoko 100 tona baino gehiago kudeatzen dirala emon dabe jakitera AUMtik.

Izen emotea
Zerbitzura apuntetako eta beharrezko materialak (ontzia, boltsa konpostagarriak, giltzea eta aurrerago txartela) jasoteko interesa daukienak euren Udalera edo Arratiako Udalen Mankomunitatera jo leikie.

0
Arratia
2018/7/31
Formato txikiko jaiak hile osoan zehar

Abuztuan be, hainbat auzune eta ermita ingurutan ospatuko ditue jaiak. Jentetza handirik barik, batez be auzokoak batuko dira giro ederrean, trikitixearen soinua, barauskarria eta alkarren konpainiagaz gozatuteko. Herri kirolak, lehiaketa gastronomikoak eta erromeriak izaten dira ezinbesteko osagaiak.
Dimako Artaun auzuneko San Bizente jaiak, Zeberioko San Adrian Argiñao auzunean eta Zeanuriko Otzerimendiko sanjustoak dira oingo hileko lehenengo jaiak. Hilaren 10ean, San Lorentzo jaiak edo sanlontxoak, Bediako Murtatzan, Lemoako Azurrekan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Hilaren erdian, Igorren eta Zeberioganen. Hurrengo eguna be, San Roke hain zuzen be, jai eguna da leku askotan: Dimako Olazabalen eta Bediako San Roke ermitan, berbarako. Hilaren 24an, sanbartolomeak ospatuko ditue Igorreko Urkizun eta Zeberioko Urizarren.

Artaun (Dima)
Abuztuak 4, zapatua
19:00etan, txupinazoa.
19:30ean, txitxi-burruntzia.
20:00etan, Umeen Bola Txapelketea
21:00etan, Bola Txapelketea Lourdes Soraluze saria.
22:00etan, musikea.

Abuztuak 5, domekea
12:00etan, mezea.
13:30ean, triki-poteoa.
18:30ean, herri kirolak. Iparraldeko jokoak: Tubi eta Loiola; harrijasotzaileak: Jon Gisasola, "Zelai" eta Karmele Gisasola; azkolariak: Irati Astondoa eta Aitzol Atutxa.
20:30ean, trikitilariak, mozorro lehiaketea eta zozketea.

Abuztuak 6, astelehena
12:00etan, mezea.
12:00etan, umeen jolasak eta altxorraren bila.
12:30ean, Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea.
18:00etan, zunba.
19:00etan, Tortilla Txapelketea.
20:00etan, Igel Txapelketea.
21:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Otzerinmendi (Zeanuri)
Abuztuak 4, zapatua
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
14:30ean, auzo bazkaria.
17:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.

Abuztuak 5, domekea
13:30ean, paella eta tortillen aurkezpena eta sari banaketea.
15:30ean, Bola Joko Txapelketea.

Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, barikua
12:00etan, mezea Murtatzan; ondoren barauskarria eta trikitixea; Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea (bikoteko bat gitxienez herrikoa).

Azurreka (Lemoa)
Abuztuak 10, barikua
12:00etan, meza nagusia San Lorentzo ermitan; ondoren, barauskarria trikitilariakaz.
18:00etan, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.

Igorreko Udako jaia
Abuztuak 15, eguaztena
12:30ean, mezea.
13:25ean, barauskarria Goiko Plazan.
16:00etan, Briska, Mus eta Tute Txapelketak Beheko Plazan (bikote bakotxa modalidade bakarrera apuntau ahal izango da). Izen emotea, 15:30ean. Saria: euskal produktuen otzarea.
17:30ean, Igel Txapelketea. Izen emotea 17:00etan.
18:30ean, DJ Isma. Bitartean txokolatea.
Hilaren 17tik 19ra, Andra Mari futbol torneoa.

Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, eguaztena
Andra Mari Eguna
12:30ean, Txakolin Eguna.
18:30ean, antzerkia Salam.

Abuztuak 16, eguena
San Roke Eguna
08:30ean, ibilbidea Ilunbera.
12:00etan, meza nagusia.
13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.
16:30ean, Umeen Bola Txapelketea (6-9 urte).
18:00etan, umeentzako baloiak.
18:30ean, Olazabalgo begiradak argazki emonaldia.
19:30ean, txokolatea.
20:00etan, zozketea

Abuztuak 17, barikua
San Roke Txiki Eguna
14:00etan, auzo bazkaria.
Bazkalostean Kantu Bat Gara taldea.

San Antolin (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, domekea
12:00etan, mezea eta barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketea.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
Autobus zerbitzua egongo da 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

0
Arratia
2018/7/8
Politika xenofoboak salatuteko Italiara joango da Mugak Zabalduz karabanea

Mugak Zabalduz karabaneak hirugarren biajea egingo dau oingo garagarrilean eta bertan, aurrekoetan lez, izango da arratiarrik. Garagarrilaren 13tik 22ra estadu osoko ekintzaileak Italiara joango dira, Europari mugak zabaltzeko eskatuten.
2016an Greziara joan ziran eta igaz Melillara. Aurten Siziliara joango dira, "momentu honetan Italia kakoa dalako Europak Afrikagaz dituan mugak kanporatzeko neurrietan: Libiagaz akordioak egin ditu, giza eskubideen urratzaile bategaz, eta gainera Italia Bruselak emoten dituan laguntzen hartzaile nagusia da" dino Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak. Gainera, gobernu barriagaz Italia "EBko politika hiltzaile eta xenofoboen erreferente bihurtu" dala dinoe.
Hilaren 18an Cataniara (Sizilia) heltzeako asmoa daukie eta hurrengo egunean elkarretaratzea egingo dabe hango portuan eta manifestazinoa Frontex-en egoitzara arte.

Errefujiadu Eguna Arratia
Bagilaren 20an Errefujiaduaren Nazinoarteko Eguna izan zan. Zeanurin, Lemoan eta Diman berbarako, paleak erabiliz hormairudiak pintau ebezan eta kaminoan ipini "sikeran herrian presentzia eukiteko" azaldu eutsan begituri Arantza Iruretagoiena Arratiako OEEko kideak.
Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformea sano aktiboa da eta Zierbenan be lagunduten dau. Han Albaniako migratzaile piloa dago Ingalaterrara doan ferry-a hartu guran. "Albanian ez dago etorkizunik eta gazteak alde egitea ebazten dabe. Euren helburua Ingalaterra da, albaniar komunidade handia dagoalako han. Bitartean, ferryan sartzean saiatzen dira eta Zierbenan dagoz". Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek migratzaile honeei jateko beroa eta dutxatzeko aukerea emoten deutse.
Horrezaz gainera, jai eta beste ekimenetan presentzia izaten dabe, "eskubide guztiak persona guztientzat" aldarrikatzeko.

0
Arratia
2018/7/8
Argazki Lehiaketea

Urtero lez, gure Argazki Lehiaketan parte hartu eta zuen biajeetan aterako argazkiak, irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaitue BEGITUk. Betiko lez, irabazleentzat sariak egongo dira.

Argazki lehiaketearen oinarriak:
1.- Parte hartzaileak: BEGITU Aldizkaria jasoten dauan edonor.
2.- Gaia: Argazkiak 2018 urtean egindako biajeetan edo oporretan egindakoak izango dira.
3.- Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.
4.- Nora bialdu: Argazkiak begitu@topagunea.com helbidera bialdu behar dira.
5.- Aurkezteko epea: 2018ko garagarrilaren 2tik urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztua eta urri lehenengoko zenbakietan argitaratuko dira batzuk.
6.- Epaimahaia: BEGITU Aldizkariko erredakzino taldeak osotuko dau.
7.- Epaia: Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean argitaratuko da.
8.- Lehenengo saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. Sari gehiago egon daitekez, epaimahaiak egoki jo ezkero.
9.- Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenak honeek oinarriok onartuten dabezala esan gura dau.

0
Arratia
2018/7/4
Trikitixa soinuak ermita inguruetan hile osoan zehar

Garagarrilean, Arratiako auzune eta ermita ugaritan ospatzen ditue jaiak. Izan be, santomasak, sankristobalak, santamañeak, sansegismundoak, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira oingo hilean eta izenpe horreetako ermiten inguruan ez da faltauko trikitixa soinu edo-eta barauskarririk.
Hilaren 3an, santomasak Areatzako Ospitalosten ospatuko dabez 12:00etan mezea eta 20:00etan parriladeagaz. Hilaren 10ean, San Kristobal eguna da eta patroiaren jaia aurreko astegoienean ospatuko dabe Igorreko izen bereko auzunean.
Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak, hilaren 14an ospatuko ditue aurten, oilasko errea janez, beste gauza batzuen artean. Ondoren, hilaren erdikaldean, Santa Marina, San Segismundo eta madalenak datoz. Santa Marina edo santamañe eguna 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dabe jai hau. San Segismundo eguna, Zeberioko Upo auzunean ospatuten dabe. Maria Madalenaren eguna, hilaren 22an da eta astegoien horretan Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuko ditue jaiak. Zeanuriko Ipiñaburun be, hilaren 21ean ospatuko dabez auzuneko jaiak, baita Santiago eta Santa Ana egunak be: mezaostean barauskarria egongo da ermita inguruetan.
Hilaren atzenengo zatian, Santiago eta San Inazio egunak daukaguz, hilaren 25 eta 31n hurrengoz hurrengo. Santiagoak Artean, Diman eta Lemoako Arrañon ospatuko dabez. Arrañon, mezaostean, barauskarria, azkora erakustaldia eta Igel Txapelketea egongo dira.
San Inazio Egunean, Lemoako San Inazio plazan ospatuko dabe lemoaztar guztiak. Izan be, Lemoako jaietako egitarauaren barruan dago. Horrezaz gainera, egun honetan Bizkaia osoan Gorbeiara igoteko ohiturea dago eta jaigiroa ez da faltauko inguruan.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 6, barikua
21:15ean, txupinazoa Akerbeltz taldearen eskutik.
21:30ean, parriladea.
22:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Garagarrilak 7, zapatua
12:00etan, Paella Txapelketarako izen emotea.
15:00etan, paellak aurkeztu.
17:30ean, Tortilla eta Makailo Txapelketetarako izen emotea.
18:30ean, Ibon Magoa.
19:30ean, tortillak aurkeztu.
20:00etan, makailoa aurkeztu.
20:30ean, Arantzarte jantza taldearen emonaldia.
23:00etan, MG taldearen kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
13:00etan, mezea.
13:30ean, azkolariak: Mendieta, Done eta Utxu.
14:15ean, Igel Txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.

Tallerreta eta Lemorieta (Lemoa)
Garagarrilak 14, zapatua
12:05ean, txupinazoa Tallerretan eta kalejirea auzunetik trikitilariakaz.
15:05ean, bazkaria.
17:05etik 19:05era, umeentzako puzgarria.
17:35ean, bingo musikala.
19:25ean, tortillen aurkezpena eta auzuneko piperren dastaketea.
19:35ean, Fidel, orkesta gizona.
22:35ean, oilasko erreak.

Ipiñaburu (Zeanuri)
Garagarrilak 21, zapatua
12:00etan, txupinazoa.
14:00etan, auzo bazkaria. Izena garagarrilaren 15a baino lehen emon 94 631 70 16 edo 660 897 783 telefonoan.
19:30ean, txokolatea.

Garagarrilak 25, eguaztena
Santiago Eguna
11:00etan, meza nagusia eta ondoren barauskarria.

Garagarrilak 25, eguena
Santa Ana Eguna
11:00etan, arimen mezea eta ondoren barauskarria.

0
Arratia
2018/6/28
Udan hilean behin aterako da BEGITU

BEGITU hamabostekariak, 22 zenbaki ateraten ditu urtean, beharginak oporrak hartu ahal izateko. Hau da, garagarrilean eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Aurten be holan izango da, eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo. Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 1ekoa izango da.
Urri lehenengoan, barriro be, hamabostero kaleratuko da BEGITU.

0
Arratia
2018/6/15
Sanjuanak eta sanpedroak auzuneetan be ospatuko dira

Beste leku askotan legez, Arratian be suak biztuten dira San Juan bezperako gauean udako solstizioa ospatuteko. Bedian eta Ubiden sanjuanetan izaten dira herriko jaiak eta herri horreetan plazan biztuko dabez suak. Jaietako ezinbesteko jarduerea da. Baina Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin be biztuko dabez suak eta herritarrak inguruan batuko dira, gauari eta bizitzari magia apur bat emon guran.
Arantzazun, sua 22:30ean biztuko dabe, baina etxonaldia arintzeko-edo, 20:30ean sardina jana egingo dabe plazan. Areatzan, 21:00etan batuko dira billaroztarrak sardinak eta urdaia jateko eta ondoren 22:15ean, Zirkozaurre konpainiaren Akelarre ikuskizuna egongo da plazan, 23:00etan sua biztuko dabe Zubizarran. Artean, Santamañen da hitzordua.
Igorreko San Juan azunean, Dimako Oban eta Zeanuriko Altzuagan be sanjuanak ospatuko dabez. Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.

Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 23, zapatua
21:00etan, sardina jana, txokolatea eta San Juan sua. Ondoren musikea eta trikitilariak.

Bagilak 24, domekea
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
12:45ean, bertsolariak eta zozketea.
13:15ean, jantzariak.
18:30ean, bola jokoa eta umeentzako jolasak.

San Juan (Igorre)
Bagilak 22, barikua
19:00etan, txupinazoa. Ondoren, Kantu Lehiaketea eta pintxo potea.
22:00etan, erromeria Joselu anaiak taldeagaz.

Bagilak 23, zapatua
18:30ean, sardina jana, Ardoa barrura fanfarriagaz eta trikitilariakaz.
22:00etan, San Juan sua.
22:30ean, su artifizialak.

Bagilak 24, domekea
12:00etan, mezea eta trikitilariak.

Undurraga (Zeanuri)
Bagilak 29, barikua
11:00etan, mezea eta Aitor Mendiluze bertsolaria. Ondoren barauskarria.
18:30ean, herri kirolak.
21:00etan, auzo afaria. Ostean DJ Zirkin Txatonean.

Bagilak 30, Zapatua
11:00etan, Tortilla Txapelketea. Ondoren, auzo bazkaria Txatonean.
13:00etan, Undurragako frontoiaren inaugurazinoa.
17:00etan, Eskupelota Txapelketako kanporaketak.
20:30ean, txitxiburduntzia eta jarraian erromeria Diversion taldeagaz.

Garagarrilak 1, domekea
11:00etan, mezea. Ondoren, txistulariak eta barauskarria.
13:30ean, poteoa Txatonean eta Igel Jaurtiketa Txapelketea.
17:00etan, umeentzako puzgarriak eta Txapel Jaurtiketa Txapelketea.
18:00etan, Pelota Txapelketako finalak eta sari banaketea.
20:00etan, zozketea eta jaien amaierea txokolateagaz.

0
Arratia
2018/6/7
Jaietarako gaubeko autobus zerbitzua ipiniko da martxan

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, jaietarako autobus zerbitzua ipiniko dau doban. Arratia, Amorebieta-Etxano eta Galdakaoko 3.000 gaztek baino gehiagok erabili ahal izango dabe zerbitzua.
Autobus zerbitzua bagilaren 9an jarriko da martxan, Igorreko jaietan, eta urri lehenengora arte, Galdakaoko jaiak izan arte, egongo da martxan. Amorebieta-Etxanoko jaietatik bueltetako aukerea be eskeiniko da, garagarrilaren 14an, 20an eta 21ean.
Guztira, Arratiako "Gau-Txoriak" 59 biaje egingo ditu. Urtekera ordua 02:30ean eta 05:00etan izango da; Arantzazu eta Arteako jaietan, aldiz, zerbitzu bakarra egongo da, 03:30ean. Autobusak ohiko autobus geralekuetatik urtengo dira herri gehienetan, baina Amorebieta-Etxanon, anbulatoriotik; Lemoan, posta zerbitzuaren ondotik eta Galdakaon Laboral Kutxatik urtengo dira autobusok.

0
Arratia
2018/6/7
Errogatibea Urkiolara bagilaren 16an

Tradizinoari jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan, hilak 16, Arratiako eleizak errogatibea antolatu dau Urkiolan. Aurten, Arteako parrokiak daroa ardurea.
Urtero lez oinez edo autobusez egin ahal izango da Arratiatik Urkiolarainoko bidea.
Oinez doazanak 06:00retan urtengo dira Dimako plazatik eta 07:30ean Igorretik eta Zeanuritik; Igorrekoak San Antonio ermita ondotik eta Zeanurikoak San Antonio txikerra ermitearen ondotik. Autobusen ordutegien barri parrokietan emongo dabe.
Aurten, "Jaunari kanta, ona da-ta!" lemapean ospatuko da. Zeanuritik Urkiolarako ibilbidea markau egin dabe, ibilbidea beste egunen baten be egin ahal izateko. Artean eta Igorren bertako jubiladuen alkarteak egin dabe deialdia.
Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) laguntza emoten dau errogatibea egiteko.

0
Arratia
2018/6/3
Gure Esku Dago taldeak jaia antolatu dabe Igorren giza katearen osterako

Bagilaren 10ean, Gure Esku Dagok, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituan giza katea antolatu dau Euskal Herriaren estatus politikoaren inguruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Donostian hasi eta Bizkaia zeharkatuz, Gasteizen amaituko da. Giza kateak 202 kilometro izango ditu eta egin ahal izateko 100.000 lagun inguru behar izango dira.
Arratiatik ez da pasauko, baina arratiarrak parte hartuko dabe eurei egokitutako kilometroetan. Zornotza inguruko lau kilometro dira. Areatza, Zeanuri eta Arteakoak 101. kilometroan egongo dira, Dimakoak 102. kilometroan, Igorre eta Arantzazukoak 103. kilometroan eta Lemoa eta Bediakoak 104. kilometroan.
Giza katea 12:00etatik 12:30era izango da. Antolakuntzak, 10:30ean bakotxa bere kilometroan egotea eskatzen dau, 11:30ean kilometroa osotuta eta dana prest egoteko. Giza katea zuzenean transmitiduko dau EITBk hainbat saio berezitan.
Bakotxa jagokon lekura joateko autobusak ipini ditu Arratiako Gure Esku Dagok eta kotxean doazanai zein aparkalekutan itxi behar daben kotxea esango deutsee. Kotxez doazanak, kotxearen kristalean eta ikusgai, jagokien kilometro zenbakia eroan behar dabe. Izena emoteko eta giza katearen informazino guztia jasoteko mahaiak egoten dira herrietan; Areatzan, Zeanurin eta Lemoan, bariku arrastietan, eta Diman domeka goizetan, esate baterako.

Jaia Igorren
Giza katearen ostean, parte hartu daben arratiarrak alkarregaz ospatuteko aukerea izan dagien, Gure Esku Dagokoak jaitxoa antolatu dabe Igorren. Bazkalaurretik Kantu bat gara taldeagaz, kantu poteoa egingo dabe Errugbi tabernan hasita. Bazkari herrikoia, bakotxak eroan dauanagaz txosnagunearen ondoan dagoan errugbi zelaiaren ondoan egingo dabe. Bazkalostean, jantzak eta herrien arteko kirol probak egongo dira.

0
Arratia
2018/5/30
Alderdikideen eguna Bedian ospatuko dau aurten EAJ-PNVk

Bagilaren 2an, Arratiako EAJ-PNVk alderdikideen eguna ospatuko dau Bedian. Urtean-urtean Arratiako EAJ-PNVk, topaketa egun bat antolatuten dau alderdikideak alkartu daitezan eta euren mezu politikoa herrian zabaltzeko. Ekitaldi politikoa egin eta jai giroan ospatuten dabe eguna. Eguerdiko 12:30ean izango da ekitaldi politikoa. Bertan, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak egingo dau berba.
Egunari jaigiroa emoteko umeentzako puzgarriak eta antxinako argazkiak biltzean dituan argazki erakusketea egongo dira Bedian.

0
Arratia
2018/5/20
Andren Jabekuntza Eskolako urteroko topaketea maiatzaren 26an Lemoan

Datorren ikasturteari begira zeintzuk diran Arratiako andrak landu gura dabezan gaiak eta ikastaroak adosteko, besteak beste, topaketea egongo da maiatzaren 26an, 10:00etatik 13:00etara, Jubiladuen tabernaren gaineko aretoan. Virginia Imaz, Emakunde Saria jaso dauan pailazoak egingo ditu topaketako "clownklusinoak".
Izena maiatzaren 16 baino lehen emon behar da AUMeko Berdintasun Zerbitzuan edo udaletxeetan.

Gorroto delituen gaineko erakusketea Arantzazun
1990ean Osasunaren Mundu Erakundeak, homosexualidadea, buruko gaitzen zerrendatik kendu ebala gogoratzeko, maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako eguna aldarrikatzen da. Arratiako Udalen Mankomunitateak adierazpen instituzionala egin dau, "orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren aurkako burrukan daukan konpromisoa" berresteko. Izan be, gorroto delituen artean, orientazino edo identidade sexuala izaten da errazoi nagusia.
Hori dala eta, maiatzaren 24tik 28ra, Aldartek antolatuta, gorroto delituen gaineko erakusketea egongo da Arantzazuko udaletxean. Bertan, Erkidegoan, estadu espainiarrean eta Erdialdeko Amerikan eta Mexikon, sexu orientazino edo genero identidadeagaitiko gorroto delituen egoerea erakusten da.

0
Arratia
2018/4/14
Zertu kultura alkarteko Batzar Nagusia

Urtero lez, datorren aprilaren 20an, arrastiko 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean, Zertu kultura alkarteko Batzar Nagusia egingo da. Batzar horretara Begitu-lagun eta Zertuko kide guztiak konbidauta dagoz. Ohi dan lez, alkartearen aurreko urteko balantzea eta aurtengo ekitaldirako asmo eta proiektuak aurkeztuko dira. Baina, dana dala, alkartearen zuzendaritzeak gogorarazo dauan moduan, batzarraren helburu nagusia Begitu-lagunak diran guztiai berbea emotea da, euren eretxia eta proposamenak jaso ahal izateko.

0
Arratia
2018/4/9
Udalekuetan izena emoteko sasoia

Martian izan zan Bediako Udalak eta Zaztaparrak Asti Taldeak antolatutako udalekuetan izena emoteko epea, eta oin aprilean, Dimako Udalak antolatutakoetan, aprilaren 9tik 23ra arte emon daiteke izena. Gorbeiako Aterpean udalekuak egin gura dituen alkarteak barriz, maiatzaren 30era arte egin leikiez erreserbak.
Diman, Dimestenek antolatuta, Diman bertan goizez egingo diran udaleku irekietan; udalekua itxietan, hau da astea kanpoan pasetako, eta Gazte Abenturan parte hartzeako aukerea egongo da. Udaleku irekiak garagarrilaren 9tik 13ra izango dira, 2005 eta 2014 bitartean jaiotakoentzat. Udaleku itxiak edade bardinekoentzat, garagarrilaren 16tik 20ra izango dira. 2000 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat izango da Gazte Abentura, garagarrilaren 23tik 27ra.

Gorbeiako Aterpean
Gorbeiako Aterpean be 5 egunetako udalekuak egiteko aukerea dago. Aterpeak, udarako edozein talde, alkarte, klub edo instituzinori bost egunetako udalekuen eskeintzea egiten deutse, 12 eta 16 urte bitarteko gazteak Gorbeian egin dagiezan udalekuak.
Aterpekoak, guztira 9 talde eskeintza aurreikusi dabe, bagilaren 25etik abuztuaren 31ra arte, astelehenetik barikura. Taldeak gehienez 14 gaztek osotuta eta gitxienez 10ek izan behar dira.
Gazteak, inguruko geologia eta biologia landuko dabe eta mendizaletasunari lotutako teknikak, besteak beste. Horretarako, Mendi Ertaineko Kirol Teknikari biren gidaritzea izango dabe.

0
Arratia
2018/3/18
Zaztaparrak-eko udalekuetara joateko izen-emotea zabalik

Zaztaparrak Asti Taldeak antolatutako udalekuetarako matrikulea egiteko aukera egongo da martiaren 22an eta 23an Igorreko Kultur Etxeko sarreran 18:00etatik 20:00etara. Udalekuak Altsasun izango dira 6 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteentzat abuztuaren 1etik 12ra bitartean. Prezioa 200 eurokoa dan arren, bi neba-arrebek 350 euro eta hiruk 470 euro ordaindu beharko ditue. Umearen izen-abizenak, jaiotze data eta kontakturako telefono eta helbide elektronikoa emon beharko dira. Igaz, izena emondako guztiak izan eben udalekuetara joateko aukerea, baina aurten 100 ume eta gaztetan jarri behar izan da muga. Hori dala eta, izen-emotea plaza kopurua baino handiagoa izan ezkero, zozketa bidez ebatziko litzateke doazanen zerrendea.

0
Arratia
2018/2/19
Gure Esku Dago beharrean

Arratiako Gure Esku Dagoko lantaldeak zezeilaren 1ean batu ziran 2018rako planteauta dagozan erronka nagusiakaz lanean hasteko. Lan ardatz nagusiak herri galdeketak eta Herritarron Ituna dira.


Herri galdeketai jagokonez, daborduko, Diman, Zeanurin eta Areatzan egin dira eta aurten Igorren egingo da galdeketea maiatzaren 6an.
Herritarron Itunari jagokonez ostera, itun horretan gizarteko sektore eta eragile guztien erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak batuko dira. Horretarako, herrietan mahai-inguruak antolatuko dira gai desbardinen inguruan. "Itun horrek esparru bat eskeini gura dau berba egiteko, konplizidadeak josteko eta adostasunak ehuntzeko, erabakiteko ariketak behar dituan jarrerak, adostasunak eta tresnak alkarregaz lantzeako" dinoe.

Giza katea
Bagilaren 10erako Gure Esku Dagok 201,9 kilometroko giza katea antolatu dau, Donostian hasi, Bilbotik pasau eta Gasteizko Legebiltzarrean amaituko dana. Horretarako, 100.000 lagun behar dira. Arratiako herriai Zornotza eta Galdakao artean dagozan kilometroak egokitu jakeez. "Erronka handia suposatzen dau, oin arte egin dan giza katerik handiena izango da eta herritarrak parte hartzera deitzean doguz" dinoe Gure Esku Dagokoak. Datozan aste eta hileetan herrietan giza katearen aurkezpenak egingo dira eta parte hartzeako saretze kanpainea be martxan ipiniko da.

Filma eta berbaldia Areatzan
Elkarrekin-Together pelikula-dokumentala hilaren 23an ikusi ahal izango da arrastiko 19:00etan Areatzako Udal Aretoan. Pelikulean ostean barriketaldia egongo da protagonistakaz.

0
Arratia
2018/1/31
Jabier Kalzakortak Arratiako dantza-koplak liburua idatzi dau

Zezeilaren 24an Arratiako dantza-koplak liburua aurkeztu zan Arratiako Udalen Mankomunitateko Igorreko egoitzan.


Arratiako abesti tradizionalak batu dituen liburuaren aurkezpenean idazlea bera, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidentea dan Miguel Angel Etxebarria eta Labayru Fundazinoko Adolfo Arejita zuzendaria izan ziran.
Kalzakortak liburu honetan Arratiako kopla, ipuin zein esaerak batzea eta berreskuratzea lortu dau. Izan be, hainbat material egoan idatziz jasota, hainbat idazle eta intelektualeri esker; besteak beste, Eulogio Gorostiaga (Zeanuri, 1902-Areatza, 1932), José de Ariztimuño "Aitzol" (Tolosa, 1986-Hernani, 1936), Julian de Yurrerena eta Peli Etxebarria. Era berean, sano lagungarriak izan dira Colamus Carmina Nostra liburuan jasotako testuak. Aitzolek berak Espainiako Bigarren Errepublikearen sasoian hasitako Euskal Herriko poema eta kanta herrikoien bildumea da, hatan be.
Atzenean, Kalzakortak kopletara mugatu dau bere lana, argitalpenari homogeneotasuna emoteko asmoz. Liburuan guztira 500 pieza baino gehiago batzean dira: batzuk ezagunak dira; beste batzuk, ostera, ez hainbeste.
Arratiako Udalen Mankomunitateak, Labayru Fundazinoaren eta BBK Fundazinoaren laguntzeagaz editau dauan liburuaren lehenengo edizinoa 500 alekoa izan da eta, hamaika euroren truke, Arratiako hainbat lekutan eskuratu daiteke, liburu-dendetan berbarako.

0
Arratia
2018/1/30
Santa Ageda bezperan, Arratia, Ubide eta Zeberioko kaleak koruz beteko dira

Aurten be, tradizinoak agindutako moduan, Arratiako auzune eta herrietako kaleak koruz beteko dira, makila eskuan santeari koplak kantetako. Agate Deuna bezperan, Arratiako Koruak, adibidez, Arratian bakarrik ez, Arratiatik kanpo be kantauko dau.


Gaur egun, 50 partaide inguruk osotuten dabe korua eta, aurten, koruan zuzendari barria dago, Ainhoa Uria. Bilbon bizi da Uria, baina Arratikoa da izatez eta txikitan Arratiako Koruan abestu eban.
Aurten, ibilbidea aldatu behar izan dabe, domekea dalako eta ondorioz, ordutegi arazo batzuk dirala-eta ezin izango dabe Begoñako Basilikan kantau. "Begoñako mezaren ordutegiak ez ziran bateragarriak" dino Ana Sierrasesumaga Sagarna koruko partaideak.
Bilboko katedralean bai kantauko dabe ostera, 19:00etako mezea amaitzean. Santa Agedako omenezko koplakotako bat, "Ama maite" eta Madinaren "Aita gurea" kantauko ditu koruak.
Aurten koruak Miribillako Bilbao Arenan kantauko dau lehenengoz, 12:00etan hasiko dan saskibaloi partiduaren atsedenaldian. Aurreko urteetan lez batuko daben dirua Caritasentzat izango da. "Bilbao Arenan diru-batzean laguntzeko biltzaile batzuk eskatu deutsaguz Caritaseri. Bertan, zortzi mila persona inguru egongo dira eta pentsetan dogu diru asko batu geinkela. Koruak biltzaile gitxi ditu hain denpora laburrean, Bilbao Arenan batzeako" dino Sierrasesumagak.

Ibilbidea
Hauxe da koruak egingo dauan ibilbidea: 08:00etan, autobusak hartu Igorren; 08:15ean, mezea Areatzako parrokian; 08:45ean, Areatzatik urtekerea; 09:00etan, Zeanuri; 09:20ean, Arantzazu; 09:40ean, Igorre; 09:55ean, Dima; 10:15ean, Lemoa; 10:35ean, Zornotza; 11:30ean, Bedia; 11:55ean, Galdakaoko Iturriondoko plazea; 13:00etan, Bilbao Arena Miribilla; 13:45ean, San Anton, Euskal Museoa, Zazpi Kaleak; 15:00etan, bazkaria; 16:45ean, Bilboko Udala, Guggemheim Museoa, Gran Via (Kutxabank, Bizkaiko Foru Aldundia, BBVA, Laboral Kutxa, El Corte Ingles), San Nikolas, Metroa eta Zazpi Kaleak; 19:45ean, Santiago katedrala; 20:20ean, Arriaga aurrean agurra; 20:30ean, urtekerea Arratiarantza; 21:00etan, Artea; 21:20ean Areatza.

Arratia kantuan
Zezeilaren 4ean, urtero lez, Arratia, Ubide eta Zeberioko kale zein auzoak Kataniako santearen omenezko koplak kantetan dabezan taldeakaz beteko dira. Eskola umeak, parrokietako koruak, abesbatzak, Igorren Ebatzi taldekoak, lagun taldeak eta kultur alkarteetakoak, besteak beste, kopla errepertorio aberatsa eskeiniko dabe.

Zezeilaren 11n be kantuan
Aurten Santa Ageda eguna astelehena da eta hurrengo domekan Zeanuriko Agate Deunaren ermitan santearen martirioa kontetan daben kopla zaharrak kantauko ditu bost andrazkok eta bost gizonezkok osotuten dauan koruak.

0
Arratia
2018/1/21
Alkarregaz proiektua martxan

Gurutze Gorriaren Alkarregaz proiektuak Lehen Hezkuntzatik DBHra doazen ikasleak etapa aldaketa horretan laguntzea eta Arratiako nerabeen arteko hartu-emonak sortzeako espazio bat sortzea ditu helburu nagusi lez.
Laugarren edizino honetan hainbat ekintza antolatuko dira urtailetik maiatzera arte eta ekintzak hileko atzen zapatuan izango dira.
Lehenengo topaketan alkar ezetuteaz gainera Arratia Institutuko eraikina ezetuko dabe. Proiektuaren aurkezpena Arratia Institutuan, urtailaren 27an, 17:00etatik 20:00etara izango da. Lehenengo egun horretan institutuko zuzendariak ondo etorria egingo deutse ikasleai.
Hurrengo bi topaketak be institutuan bertan egingo dira, zezeilaren 24an eta martiaren 22an.
Aprilaren 28an, barriz, ibilaldi bat antolatu dabe eta pasau dan urtean lez Bermeora joango dira.
Programeari amaierea emoteko, asteburu pasa egingo dabe maiatzaren 26 eta 27an.

0
Arratia
2018/1/2
Errege Magoak izango dira Arratiako hainbat herritan

Urte barria hasi da eta Gabonetarako antolatutako programetako ekintzak oindino ez dira amaitu. Urte hasikera honetako lehenengo egunetan badago zeregaz gozatu Areatza, Artea, Bedia, Igorre eta Lemoan berbarako. Erregenetako kabalgatak, kontzertuak, urtekerea, antzezlanak, berbaldia... Badago nondik ibili.

Areatza
Urtailak 4, eguena
19:00etan, AKKBk antolatuta, Iñaki Perurenaren kontakizun eta erakustaldia "Harria. Maitasun istorioa". Udaletxeko Areto Nagusian.
Urtailak 5, barikua
17:30ean, Erregeen Kabalgatea. Karpotik hasita.

Artea
Urtailak 4, eguena
10:00etan, Gabonetako Umeen Parkera urtekerea.

Bedia
Urtailaren 2tik 5era,
10:30etik 13:30era, ludotekea eta liburutegia zabalik.
Urtailak 5, barikua
18:30ean, Erregeen Kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Igorre
Urtailak 4, eguena
11:30-13:30 eta 16:30-19:30, Gabonetako Umeen Parkea eta Motxoganen tailerrak aterpean.
Urtailak 5, barikua
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.
Urtailak 6, zapatua
19:30ean, Areatzako Bandaren kontzertua Lasarte Aretoan.
Urtailak 7, domekea
17:00etan eta 19:00etan (saio bi egingo dira), Glu Glu konpainiaren umeentzako antzerkia Alizia lurralde miresgarrian. Lasarte Aretoan.

Lemoa
Urtailak 3, eguaztena
19:30ean, Pintxo Lehiaketea eta Hiri Galduak-en kontzertu akustikoa Karabie Gaztetxean.
Urtailak 5, barikua
Iluntzean "Zerbait is coming...".
Astean zehar fanzineen erakusketea.
Urtailak 6, zapatua
17:30ean, Errege Magoak.

0
Arratia
2017/12/14
Jostailu barriak jasoteko kanpainea martxan

Zemendiaren 22an ipini eban martxan Arratiako Gurutze Gorriak jostailu barriak jasoteko kanpainea. Aurten be, jostailu barriak, ez beliko eta ez sexistak batuko dabez familiaren egoera ekonomikoa dala-eta, Arratiako umerik jostailu barik geratu ez daiten.
Jostailuak abenduaren 19aren inguruan bananduteko asmoa daukie AGGkoak, beraz jostailuak egun horren aurretik eroatea komenidu da. Hamabi urte arteko 65 ume inguru dagoz jostailuak jasoteko zerrendan.

Elikagai bankurako 3.000 kilo
Arratian Gurutze Gorriak dauka hartuta Elikagaien Bankuaren ardurea. Bizkaiko Elikagai Bankuak abenduaren 1 eta 2an egin eban urteroko janari bilketea eta Arratiako komertzioetan be bildu ziran jatekoak. Igorreko Jubiladuen alkarteak parte hartu dau aurten bilketan eta Arratian, 3.000 kilotik gora jaso ditue.
Arratiako Gurutze Gorriak hilero Elikagai Bankutik 45-50 familia ingururentzako elikagaiak jasoten ditu. Basauritik elikagaiak hartu, loteak egin eta banaketearen ardurea daukala azaldu deutso begituri Idoia Zuloaga Gizarte Eskuhartzeko Teknikariak.

0
Arratia
2017/12/1
Indarkeria matxistea dala-eta, igaz baino 10 andra gitxiago atendidu ditu AUMk

Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Gizartekintza Sailak emondako datuen arabera, zemendiaren 15era arte, 13 andrazko atendidu ditu zerbitzuak genero indarkeria dala-eta. 2016an, 23 izan ziran.


Dana dala, datu honetatik ezin da ondorioztatu genero indarkeriak behera egin dauala 2017an Arratian. Gizarte Zerbitzuetara andrazko gitxiago joan arren euren egoerea planteetara, beherakada horren zergaitia ez dago jakiterik. "Askotan, nahiz eta propaganda egin edo-eta propaganda etxeetara bialdu, ez da nahikoa izaten andrak informazinoa euki eta laguntza eske etorteko" dino AUMko Gizartekinza Zerbitzuko Olaia Urkizak.
Jatorri, edade eta egoera zibil guztietako gizonak erabilten dabe genero indarkeria eta jatorri, edade eta egoera zibil guztietako andrak sufriduten dabe indarkeria hori. Aurten Mankomunidadeak atendidutakoen artean, gehienak 40 urtetik gorakoak izan dira. Moltsorik handiena 41 eta 50 urte artekoa izan da (%38,5); 51 eta 65 urte artekoak, %30,8 izan dira; 17 eta 30 urte artean %15,3 eta 31 eta 40 urte artean beste %15,3.
Jatorriari jagokonean, Bizkaiko 7 andra, estaduko 3 eta atzerrian jaiotako beste 3 atendidu ditu AUMk genero indarkeria dala-eta. Andra honeen ia %85ek seme-alabak ditue; gehienak adin txikikoak (%69) eta adin nagusia dituen erdiak be andrearen kargu dagoz.

Zortzik salaketea ipini dabe
Genero indarkeria sufridu daben andrai arreta hobea emoteko, esku hartzean daben erakundeen arteko Protokoloa dauka Arratiako Udalen Mankomunitateak. Ertzaintzak eta Osakidetzak be hartzean dabe parte protokolo horretan eta genero indarkeria antzeman ezkero, Mankomunidadera bideratzen ditue biolentzia jasan daben andrak.
Sarbideari jagokonean, aldaketak egon dira eta gehiago izan dira Ertzaintzak bideratutakoak, zuzenean Gizarte Zerbitzuetara jo dabenak baino. Izan be, aurten erdiak baino gehiagok (%53,8) Ertzaintzak bideratuta jo dau Gizarte Zerbitzuetara; igaz, %30,7 izan ziran. Gizarte Zerbitzuetatik %38,5 sartu dira 2017an, eta andrazko bat Osakidetzaren bidez.
AUMko Gizarte Zerbitzuak atendidutako 13 andrazkoetatik 8k salaketea ipini dabe 2017an; hau da, %61,5ek, aurreko urtean baino 5 puntu gehiagok.

Laguntza psikologikoa eta juridikoa
Gizarte Zerbitzuetan, arreta eta laguntza emoteaz gainera, baliabide espezializaduetara (laguntza psikologikoa, juridikoa...) bideratu eta koordinazinoa eta kasuaren jarraipena egiten da.
Aurten atendidutako guztiak batek izan ezik, laguntza psikologikoa jaso dabe. Bik laguntza psikologikoaz gainera, laguntza juridikoa be jaso dabe, eta beste bik, ekonomikoa. Gizarte Hezkuntzan Esku Hartzeko laguntzea be jaso eben andrazko bik. AUMen, momentu honetan, 3 gizarte hezitzaile dagoz zerbitzua emoten.
Arratian neska edo andra batek indarkeria matxistea bizi badau edo bizi dauanik ezetuten badau, telefono honeetara deitu leike laguntzea jasoteko: 112 Larrialdiak; 900 840 111 hogetalau ordukoa, debaldekoa eta konfidentziala, eta 94 631 17 17 AUMko telefonora. Gizarte Zerbitzuak eta Bardintasun Zerbitzuak 08:00retatik 15:00etara atendiduten dabe.

0
Arratia
2017/11/30
Erronkai alkarregaz aurre egiteko Arratiako Enpresa Foroa sortu da

Errota Fundazinoaren ekimenez, Arratiako Enpresa Foroa sortu da. Zemendian izan eban bere lehenengo saioa.


Bertan, hainbat enpresak hartu eben parte, Batzek, Ilunbek, Ormazabalek, WalterPack-ek, Ikertek-ek, Arbeguik, Morgak, Comecaranek, QuickRent-ek, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiak eta Errota Fundazinoak berak hain zuzen be. Ainara Basurko BEAZeko zuzendari nagusia be egon zan Foroaren lehenengo saioan.
Foroaren helburua, eskualdearen garapen soziekonomikoaren alde lan egitea da, eta "alkarren arteko hartu emonak jasoteko topaleku bat izan gura dau, etorkizuneko erronkai alkarregaz aurre egiteko, alkarlanean" azaldu deu- tso begituri Iratxe Goikoetxea Errota Fundazinoko koordinatzaileak.

Administrazinoaren laguntzea
Errota Fundazinoak enpresen aurrean bere aurkezpena egin ondoren, BEAZeko zuzendari nagusiak bere sailak enpresentzako eskeintzen dituan zerbitzuak azaldu ebazan. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailari atxikita dagoan foru soziedadea da BEAZ, eta ekonomia-jardueraren hazkundean lanpostuen sorkuntzan lagundutea dauka helburu. Basurkok, Errota Fundazinoaren sorrerea garrantzitsutat jo eban, bere bitartez eskualdeko enpresak dituen beharrak bideratu daitekezalako, eta administrazinoak eskeintzen dituan laguntza eta programak enpresetara eta Arratiako udaletara heltzeako bidea dalako. Enpresetako ordezkariak identifikau ebezan euren preminak eta preminok asetzeko ze ekintza egin daitekezan Errota Fundazinoaren bitartez.
Lehenengo saio honetan parte hartu eben baino enpresa gehiagok erakutsi dabe Foroaren gaineko interesa eta danai bialduko jakie zemendiko saioan landutakoaren txostena. Hurrengo saioa udabarrirako aurreikusten da. Errota Fundazinoagaz hartu-emonetan ipinteko, info@errota.eus-era idatzi edo 688 854 543 telefonora deitu daiteke.

0
Arratia
2017/11/29
Prekariedadeagaz amaituteko LABen ekimen ibiltaria Arratian

LAB sindikatuak, lan-baldintza eta bizimodu duinak izateko eskubidea aldarrikatzeko, herriz herriko ekimena abiatu eban urrietan, abenduaren 6ra arte luzatuko dana. Arratian, Ekimen ibiltaria abenduaren 4an izango da.
Goizeko 10:00etan, Cementos Lemona enpresa aurrean konzentrazinoa egin eta kotxe karabanea pasauko da Arratiako zenbait industriagunetatik, Tecnichapa enpresearen aurrean amaituteko. Arrastian, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean, prekariedadeagaz amaituteko dagozan alternatiben gaineko berbaldia egongo da.
Igitie alkarteko Sonia Ingunzak eta LABeko industria arduraduna dan Zorion Ortigosak emongo dabe berbaldia zeintzuk diran prekariedadeaz amaituteko alternatibak azalduz. Lan eta bizimodu duina izateko, Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLE), ordu estrak eta azpikontratak kentzea gura dau LABek. "Aldi baterako enpresak XXI. mendeko morroitza dira. Gure alternatibea: kontratazino barrien kudeaketa publikoa". Ordu estren alternatiba moduan, lanpostuak sortu eta lana banandutea proposatzen dabe; eta azpikontratak "langilegoa zatitu eta lan baldin- tzak kaxkartzen" dituenez, kontratazino zuzena lan baldintza bardinetan eskatzen dau sindikatuak.

0
Arratia
2017/10/22
Beldur Barik jarkerea Hezkuntza formalean sartu da

Beldur Barik ikusentzunezko lehiaketa bat baino gehiago da. EAEko instituzinoak alkarlanean bultzatuta indarkeria sexistea prebeniduteko gazteai zuzendutako programea da Beldur Barik. Bere helburua gazteakaz batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan lagunduteko. Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun arloak, oin arte, Beldur Barik jarkerea sustatzeko hezkuntza informalean egin dau behar. Aurten, Hezkuntza Formalean be saio batzuk egingo ditu.
Lemoako DBH3n, Igorreko Arratia Institutuan eta Zulaibarko Oinarrizko Lanbide Heziketan, Feminismoa, sexu aniztasuna eta "ligoteo sanoa" landuten hasi dira. Hiru orduko saio bakarra izango da aurtengoa, baina datorren urterako plan bat egin eta ordutegi zabalagoa izatea espero dau Xabier Pastor Berdintasun Teknikariak. Gaiok Beldur Barik-eko materialagaz landuko ditue. "Beldur Barik-eko materiala gazteentzat dagoan programarik potenteena da eta uste dot baliabide horreek erabili behar dirala" dino teknikariak.

Autobusa
Hilaren 23tik 30era, Berdintasunerako Gune Ibiltaria; hau da, autobusa, Arratian izango da. Umeakaz Nahiko programea landuko dau eta gazteakaz gizarte sareen arriskuak genero ikuspegitik. Herritarrai informazino orokorra emongo deutsee urri bigarrenarean 23an, 16:15etik 19:00etara Lemoako eskoletan. Urri bigarrenaren 23an Lemoako eskoletan egongo da autobusa; 24an, Artean; 26an, Igorreko eskoletan; 27an Areatzakoan; 30ean, Zeanurin, Zulaibarren lehenengotik eta eskolan gero, eta 31n Arratia Institutuan Igorren.

Autodefensa eta Clown tailerrak
Urri bigarrenaren 27ra arte, zemendiaren 3 eta 4an izango diran neskentzako Autodefensa tailerra eta mutilentzako galtzean ikasteko clown tailerretan izena emon daiteke AUMko webgunean.
Tailerrak Igorreko Kultur Etxean izango dira, zemendiaren 3an, barikuan, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara. Neskentzako Autodefensa ikastaroa Emagin taldeko Pili Alvarezek emongo dau, eta mutilentzako Clown tailerra Zipriztintzen taldeko Juanma Rodriguezek.

0
Arratia
2017/10/22
Autoestimua, motibazinoa eta adimen emozionala adikzinoak prebeniduteko

Arratiako Udalen Mankomunitateko Prebentzio Komunitario Zerbitzutik, Arratiako gurasoai zuzendutako tailerrak antolatu ditue Lemoan, Igorren eta Zeanurin. Zerbitzukoen ustez adikzinoen prebenzinoan familia oinarrizkoa da, bertan transmitiduten diralako bizitza osasuntsurako balioak, arauak, ohiturak eta jokamoldeak. Horregaitik gurasoai tresnak emon gura deutseez gazteak adikzinorik ez garatuteko.
Guraso Eskolan, beraz, hilaren 23an, Lemoan, seme-alaben autoestimua landuten ikasiko dabe. Igorreko saioa zemendiaren 23an izango da eta han motibazinoa sustatzeko teknikak landuko dira eta Zeanurin, adimen emozionala garatuteko estrategiak abenduaren 14an. Izena tailerra baino 5 egun lehenagora arte emon behar da Arratiako Udal Mankomunitatera deituta edo bere webgunean eta taldea osotuteko gitxienez 5 personek emon behar dabe izena.
Adikzioen Prebentzio Komunitario Zerbitzuak, prebentzio programak bultzatzen ditu eskolan, familian eta komunidadean; telefono bidezko arreta edo arreta personala eskeintzen dau eta informazinoa, formakuntzea eta aholkularitzea emoten deutse udalai, gizarte eragileai, familiai eta abar.

Adikzinoak prebeniduteko plana
Mankomunidadeak, adikzinoen prebentzinoaren diagnostikoa eta plan mankomunatua ipini dau martxan. Plana 2020ra arte egongo da indarrean.
Egindako diagnostikoaren arabera, Arratiako ikasleen artean gehien konsumiduten diran drogak alkohola, tabakoa eta kannabisa dira, orden horretan eta orain dala 10 urteko datuakaz konparauta, alkohol eta kannabis konsumoak behera egin dabe.

0
Arratia
2017/10/15
Enpresa Ideen Lehiaketea abiatu dau Mankomunidadeak

Arratiako Enpresa-ideen Lehen Lehiaketarako deialdia egin dau Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) 18 eta 35 urte bitarteko gazteai zuzenduta.


Sei mila euro bananduko dauz saritan eta irabazleari urtebetez lokala itxiko deutso. Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lankidetzan, lehiaketearen helburua "ekintzailetza kulturea sustatu, ekonomia bultzatu eta eta enplegua eta aberastasuna sortzea" da. Proiektuak zemendiaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira eta sari banaketea abenduaren 14an izango da.
Lehenengo saria 3.000 eurokoa da, eta, horrez gain, urtebetez lokal bat doban itxiko deutsie irabazleari. Bigarren saria 2.000 eurokoa da, eta 1.000 euroko beste sari bat emongo jako lehen sektoreari lotutako idearik onenari. Izan be, Mankomunidadekoen ustetan, "sektore hori estrategikoa da Arratian oindino be".
Enpresearen egoitza edo ekoizpen-gunea Arratian egon behar da eta 2017 urtean daborduko sortutako proiektuak be hartu leikie parte.
Epaimahaiak proiektuaren izaera barritzailea hartuko dau kontuan batez be. Baita balio erantsia eukitea edo-eta originala izatea eta kalidadezko enplegua sortzeako dituan aukerak be. Era berean, proiektuaren garapen eta zehaztasun-maila, iraunkortasuna (ingurumenari eta ekonomiari jagokienez) eta gizartean daukan eragina izango ditu kontuan.
Saria jasoten daben proiektuen ideak eta horreen jabetza intelektuala Arratiako Udalen Mankomunitatearenak izango dira, eta "jarri ahal izango dira martxan, zuzenean edo hirugarrenen bitartez, idea aurkeztu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, idea sortu daben personak hori garatzeko asmorik ez badaukie".

0
Arratia
2017/10/15
Arratiako paisajearen ondarea ezetuteko hainbat hitzordu hamabostaldi honetan

Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 17. edizinoak 300 jarduera baino gehiago eskeiniko ditu urri bigarrenean zehar Bizkaiko 78 udalerritan, herritarrai ondare kulturala hurreratzeko helburuagaz. Aurtengo gaia "Paisaia bizia" da, eta ondarea lurraldearen ikuspuntutik jorratuko da.


Hilaren bigarren hamabostaldi honetan zazpi zita dagoz; Artea eta Ubiden bana, Areatzan bi eta Zeanurin hiru. Eta mota askotako paisajeak ikusi ahal izango dira: mendiak, herriguneak, larreak, urtegi bat eta erlijinioagaz eta industriagaz lotutako paisajeak.
Hilaren lehenengo hamabostaldian, Angel Larrearen gidaritzapean 19 lagunek Igorren Aramotzeko magaletik Igorreko haranera izeneko bisitaldia egin eben. Zeanurin, hilaren 7an, San Justoko karobia, harestia eta baseleizea, eta 14an, Ibarguen eta Altzusta kofradiak bisitau ebezan.

Zeanuriko Undurragako urtegia
Urri bigarrenaren 18an, goizeko 10:00etan, urtengo dira Zeanuriko plazatik Undurraga urtegiaren ingurune ederra bisitau gura dabenak. Herrigunetik kilometro batera dago Arratia errekako bidean. Urtegia 1973 urtean inaugurau zan eta paisajea aldatu eban, Alkibar eta Undurraga auzuneetako etxe batzuk ur azpian geratu ziran eta.

Euskal Jaia eta Areatzako paisajeak
Hilaren 21ean, Areatza, Artea eta Zeanurin egongo da aukerea Arratiako hainbat paisaje eta urteen podesuz izan daben aldaketak ezetuteko.
Areatzan, 11:00etatik aurrera, Euskal Jaia egingo da. Bezperan, hilaren 20an, 18:00etan, Angel Larrea historialariaren eskutik ibilbide gidatua egongo da Uparan auzunean hasita, "Baserrietatik uribildura" izenpekoa. Orain arte herrigunetik kanporantza izan dira bisitak, baina aurten norabidea aldatu eta kanpotik herrigunerantza izango dira, aldaketa politiko eta sozialak herria zelan aldatu daben ikusteko.
Itxinako karsta ezetuteko be aukerea egongo da egun horretan bertan. Izan be, Gorbeia-Areatzako Parketxeak, Itxinatik oinezko ibilbide gidatua antolatu dau 09:00etatik 14:00ak arte. Karstaren forma geologikoaz gainera, antxinako ogibideen hondarrak topauko ditue partaideak, baita kondairaz eta mitologiaz betetako kobazuloak be.

Gorbeiako paisajeak organo kontzertu bategaz
Arteako parrokia-eleizan, Noël Hazebroucq-ek organo kontzertua eta inprobisazinoa eskeiniko dauz hilaren 21ean, 19:00etatik 21:00etara. Kontzertu horretan Gorbeiako paisajeak ekarriko ditu gogora, paisaje horretako elementuak musikaz irudikatuz. Pieza batzuk, Gorbeialdeko irudietan inspirauta inprobisauko ditu.
Noël Hazebroucq (Paris, 1979) Parisko konserbatorioko irakaslea da eta Batignolles eleizako organojole titularra. 2004an, Parisko Grand Prix d'Improvisation saria irabazi eban.

Eleizondoko monumentu-moltsoa
Zeanuriko paisaje erlijiosoa ikusteko be bisitaldi gidatua egongo da hilaren 21ean, 10:00etan. Plazan batu eta Elizondora joango dira partaideak. Han, auzuneko monumentu moltso erlijiosoaren barri emongo dau Jon Urutxurtu historialariak.
Andra Mari parrokiak, Piedade santutxo-baselizak eta Nestor Barrenetxeak egindako Gorbeiako kurutzeak osotuten dabe moltsoa.

Barazarreko zentral hidroelektrikoa
Mendiko paisajeak, herrigunekoak, urtegiak eraldatutakoak, musikearen bidez gogora ekarritakoak eta paisaje erlijosoak ezetu ondoren, paisaje elektrikoen txandea izango da.
Hilaren 25ean, 10:00etan Zenuriko plazan bildu eta Barazarko lurrazpiko zentral hidroelektrikora bisitea egiteko aukerea dago.
Barazarko zentrala 1950eko hamarkadan sortu zan Bizkaiko Labe Garaiak enpreseari zerbitzua emoteko. Zentrala egin eben sasoian, 1948 eta 1958 bitartean, Undurragan 3.000 persona inguru bizi ziran. Aldaketa handiak ekarri ebazan auzunean eta inguruko paisajean.

Ubide-Zeanuri Larre-mankomunidadearen Zeharkaldia
Hilaren 28an, 12 km.ko mendi ibilaldia egiteko aukerea egongo da Ubideko plazatik 10:00etan urten eta Erdi Aroko galtzadatik zehar, Zeanuriraino. Mende bat baino gehiago da Ubideko eta Zeanuriko Udalak urtero biltzean dirala euren larre-komunidadeko kontuak kitatzeko. Bilera horretaz baliatuta, herri bien arteko zeharkaldia antolatuten da, urte baten Ubidetik Zeanurira eta hurrengoan Zeanuritik Ubidera.

0
Arratia
2017/10/2
Jaiak Arantzazu eta Indusin

Hilaren 4an da Asisko San Franziskoren eguna eta egun horretan mezea eta barauskarria egongo da Indusiko (Dima) San Fresku ermitan eta hurrengo bariku-zapatuan jaiak ospatuko dabez. Aiko hemen egitaraua.

Urri bigarrenak 4, eguaztena
12:00etan, mezea San Fresku ermitan.
13:00etan, barauskarria.

Urri bigarrenak 6, barikua
16:30ean, Briska Txapelketea.
18:30ean, txitxi-burruntzia.
20:00etan, EinGO Kantan eta Dantzan taldea.
22:00etan, txokolatea.



Urri bigarrenak 7, zapatua
12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
13:00etan, bertsolariak: Agin Laburu eta Beñat Ugartetxea.
14:00etan, Baba Lehiaketea.
17:00etan, HerriSport, herri kirol eta joko parte hartzaileak.
19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogi-tostada Lehiaketea.
21:30ean, erromeria Jainaga eta Narbaiza taldeagaz.
22:00etan, auzokoen antzerkia.
23:30ean, txokolatea.
24:00etan, zozketea.

Sanfaustoak Arantzazun
Arantzazun sanpedroetan eta sanfaustoetan ospatuten ditue jaiak. Sanfaustoak urri bigarrenaren 13an eta 14an izango dira.
Barikuan, hilak 13, mezea egongo da. Arginatx Mendi Taldeak Mugari Bira mendi ibilaldia antolatu dau hurrengo egunerako. Martxearen ostean, herritarrak babajana egiteko batuko dira. Iluntzean erromeria egongo da.

0
Arratia
2017/9/14
Kataluniako erreferendumari babesa emoteko konzentrazinoak Arratian

Gure Esku Dagok (GED) konzentrazinoak deitu ditu Kataluniako urri bigarrenaren 1eko erreferendumari babesa emoteko.


Antolatzaileen arabera, 55 persona inguru batu ziran Zeanurin urri lehenengoaren 11n Kataluniako herriarentzat "demokrazia" eskatzen eban pankarteagaz. Hurrengo zitak, hilaren 15ean izango dira, 19:00etan Areatzan eta 20:00etan Diman.
Gaure Eskuetan alkartekoen esanetan, "sensibilidade desbardinetako jentea batu zan Zeanurin katalanen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta erreferendumari babesa emoteko". Areatza eta Dimako konzentrazinoetan be Kataluniako herriagaz bat egiten dauan testuak irakurriko ditue pankarta eta bandera esteladakaz.
GEDk hilaren 16an "Bilboko Autonomia kalea beteteko deia" egin dau.

Bartzelonara erreferendumaren astegoienean
Arratiako Kantu Bat Gara musika taldeak, Vic eta Bartzelonako kaleetatik zehar abestuko dau erreferendumari babesa emoteko. Hara joateko autobusa ipiniko dabe urri lehenengoaren 29an, 15:30ean Igorren eta urri bigarrenaren 1ean bueltauko dira. Izena emon daiteke, jarlekuak bete arte, 656 784 982 telefonora whatsapp bat bialduta. Prezioa autobusa bete ala ez bete araberakoa izango da.

0
Arratia
2017/9/11
Beldur Barik Lehiaketarako lanak bialdu daitekez daborduko

Urri lehenengoaren 11n ipiniko da martxan Beldur Barik programearen edizino barria. Programa hau urtero egiten da gazteakaz indarkeria matxistea prebeniduteko. Beldur Barik Ikus-entzunezko Lehiaketea 12 eta 26 urte bitarteko gazteai dago zuzenduta eta lanak, lehiaketa orokorrean eta tokiko Lehiaketan hartzean dabe parte. Arratia mailako sariak Igorren bananduko dira zemendiaren 24an. Lehiaketa orokorraren topaketea barriz, Eibarren izango da abenduaren 2an.
Lehiaketea Beldur Barik programearen ekintza nagusietako bat da eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lanak erakutsi behar dabe zelan neska eta mutilak egiten deutseen aurre desbardintasun egoerai Beldur Barik jarkereagaz; hau da, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, alkarkidetza eta indarkeria sexistearen bazterketa irmoa adierazoten dabezan jarkerakaz. Lanak aurkezteko epea urri lehenengoaren 11an zabaldu eta zemendiaren 13an zarratuko da. Parte-hartzeko kategoria bi dagoz: 12-17 urte bitartekoak, eta, 18-26 bitartekoak. Igazko edizinoan EAE mailan, 363 lan eta 2.348 gazte aurkeztu ziran.

Sariak
Tokiko Lehiaketan, hau da Arratia mailan, kategoria bakotxean 300 euroko saria egongo da. Aurten, saritutako lanak zemendiaren 24an ezagutuko dira, Igorren ospatuko dan Beldur Barik Arratia Topaketan. Urtero antolatzen dan topaketa honetan, ikus-entzunezko lanak jai giroan ikusi, sariak banandu eta kopautxoa egoten da. Arratiako epai-mahaia, Arratiako Udalen Mankomunitateko ordezkariak, talde feminista eta andra alkarteetako ordezkariak eta Hezkuntza sistemako ordezkari batek osotuko dabe.
Lehiaketa orokorrean, kategoria bakotxeko 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezi bana bananduko dira. Horrezaz gainera, 300 euroko herri bozkaketaren bitartez parte-hartze saria eta, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloretako 300 euroko saria.
Beldur Barik Emakundek antolatuten dau, Foru Aldundi eta Eudelen babesa eta beste erakunde batzuen laguntzeagaz.

0
Arratia
2017/9/2
Erromeriak eta antzerkia ermita inguruetan

Urri lehenengoaren 2an, Oban eta Lemoatxeko San Antolin ermitearen inguruan ospatuko dabe San Antolin eguna. Oban, astegoien osoa hartuko dau jaiak eta antzerkia, Bola Txapelketea, auzo bazkaria eta beste ekintza asko antolatu ditue auzokoak. Lemoaztarrak barriz, Baba Lehiaketea eta erromeria antolatu ditue San Antolin ermitearen inguruan.
Hamabostaldi honetan, San Antolin eta urri lehenengoaren 8ko Andra Mari eguna dira gehien ospatuten diran jaiak Arratiako auzuneetan. Elizondon Andra Mari eguna ospatuko dabe lemoaztarrak.

Sainduniak
Oba (Dima)
Urri lehenengoak 1, barikua
20:00etan, txupina eta jaien hasikerea.

Urri lehenengoak 2, zapatua
09:30ean, Dima-Oba bizikleta igoerea.
12:30ean, mezea eta ostean poteoa.
19:30ean, antzerkia Itsasontzi baten. Itsasontziz biajetako erropa egokia eroatea eskatzen da.
20:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, Bola Txapelketea.

Urri lehenengoak 3, domekea
11:30ean, Nordic Walking Dimatik Obara.
12:00etan, krosa.
13:00etan, mezea.
14:30ean, auzo bazkaria.
17:00etan, kantaldia.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

San Antolin jaiak
Lemoatx (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, zapatua
12:00etan, mezea eta barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketea.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
Autobus zerbitzua egongo da 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 8, barikua
12:30ean, mezea.
17:00etan, haurrentzako jolas eta tailerrak.
19:00etan, Zeani Antzerki Taldearen antzezlana.
20:30ean, poteo musikatua Areatzako BatucAKKB-gaz.

Urri lehenengoak 9, zapatua
13:00etan, poteo musikatua Kodigo tabernatik.
15:00etan, bertso-bazkaria. Bertsolariak: Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal.
18:30ean, poteo musikatua EinGO Kantan eta Dantzan taldeagaz.

0
Arratia
2017/9/2
Andren Jabekuntza Eskolako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

Andrentzako prestakuntza eta parte hartze publikoa handitu eta sendotzeko helburuagaz, 2016ko urtailean Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea sortu zan Arratiako udal, mankomunidade, andra alkarte, talde feminista eta banakako andren artean.


2017-2018ko ikasturtea, Jabekuntza Eskolea martxan dauan bigarrena izango da eta daborduko bost lan ildotan batzean diran hamaika ikastarotan emon daiteke izena urri lehenengoaren 4tik aurrera. Ikastaroak doban dira.
Jabekuntza Eskoleak lan ildo barria zabaldu dau ikasturte honetarako; komunikazinoa, hain zuzen be. Lan ildo horretako ikastaroak soinutik biaje bat proposatzen dau abotsaren bitartez sormen kolektiboa landuteko. Ikastaro hau zezeilan izango da Igorren.
Beste lan ildoak, andren identidadea, osasuna, kultura birdefiniduten, feminismoa eta munduko andrak alkartasunean eta alkarlanean dira.

Hamaika ikastaro
Feminismo lan ildoaren barruan, lau ikastaro dagoz. Lehenengoa, Feminismoa marrazten, urri bigarrenaren 6 eta 7an izango da Lemoan; Autodefensa ikastaroa 12-17 urte bitarteko neskentzat barriz, zemendiaren 3 eta 4an Igorren; Mikromatxismoak identifikatzen, Diman zemendiaren 16, 23 eta 30ean; eta Autodefensa Feministea, Arantzazun maiatzaren 11 eta 12an.
Osasun arloko ikastaro bi dagoz. Orokorra bata, gorputza ezetu eta osasuna jagoteko. Hau, Artean izango da urri bigarrenaren 20 eta 21ean. Eta sexualidadearen ingurukoa bestea: Tupper sex feministea, hain zuzen be. Bedian, izango da hau abenduaren 15 eta 16an.
Beste bi ikastarok osotuten dabe kultura berdefinidutea helburu daukan lan ildoak. Sexualidadea Euskal Literaturan zelan tratau dan aztertuko dabe partaideak Zeanurin zezeilaren 23 eta 24ean. Eta andrak eta umorearen arteko erlazinoa izango dabe aztergai Lemoan aprilaren 12, 19 eta 26an.
Andren identidadeari jagokonean, ikastaro bakarra egongo da, maitasunaren ingurukoa. Maitasun erromantikoa vs. maitasun askea dauka izena eta Areatzan izango da martiaren 9 eta 10ean.
Urri bigarrenetik maiatzera arte, hilean bitan, Andra migraduen topaguneak jarraituko dau Igorren munduko andren arteko alkartasuna eta alkarlana bultzatzen.

Izen emotea
Arratiako Mankomunitatearen webgunean, udaletxeetan eta AUMeko egoitzan emon daiteke izena ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Plazak mugatuak dira eta partaideen zerrendak izen emote dataren arabera egingo dira.

0
Arratia
2017/8/31
Motorzaleen XVI. Konzentrazinoa Arratian

Urri lehenengoaren 2an, Arratia Motor Taldeak Igorreko Udalaren laguntzeagaz antolatuta, urtero lez, motorzaleen topaketea eta bailaran zeharreko ibilbidea egingo dabe. Bazkaria, jolasak eta rock kontzertua ez dira faltauko.
Parte hartzaileak izena goizeko 10:00etan emon behar dabe Igorreko Berezi tabernan. Izena emoten daben lehenengo 300ak kamiseta bana izango dabe opari. Izena emon ostean, ibilbideari ekingo deutsie eta pintxoak jateko geldialdiak egingo dabez. Helmuga Igorreko eskoletan izango da.
Bazkalostean jolasak egongo dira eta 18:00etan, Roca y Rollo taldearen kontzertua. 20:00etan sari banaketea eta opari zozketea. Opari ugari zozketatuko dira: spa zirkuituak, bazkariak, afariak eta abar.

0
Arratia
2017/7/23
Arratiako OEE, errefujiaduak hartzeako plan bat egiten hasiko da

Arratiako OEE Plataformea, udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatea (AUM), Gurutze Gorria eta Arratiako Caritas batzartu ziran bagilean eta bertan OEE Plataformeak plan bat egiteko konpromisoa hartu eban.


Udaletan mozinoak sartu ziranetik zortzi hilabete beteta egozan eta mozinoetan hartutako konpromisoak berreskuratu, eta aurrera eroan behar zirala adostu eben batzarrean. Errefujiaduak hartzeako inplikauta dagozan eragile guztiak batzean ziran lehenengo aldia izan zan.
Errfujiaduen egoerea eta Europako politikak aurkezten ebazan mozinoa Arratiako udal guztietan onartu zan. Han hartutako konpromisoak bete ahal izateko, Plataformeak, udalakaz eta Mankomunidadeagaz alkarlanean, harrera, laguntza eta gizarteratze programea egingo dau eta parte hartzean daben eragile guztien koordinazinoaz arduratuko da.
Hurrengo batzarrean, herrira datozan errefujiaduen preminak beteteko udal bakotxak zer eskeini ahal dauan zehaztuko da. Holan, Arratia babes herria izateko lehenengo pausuak emon gura ditue eta errefujiaduak heltzean diranerako dana prest euki.

Garagarrilan Melillara
Euskal Herriko Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformeak "Mugak zabalduz" karabanea antolatu dau Melillara garagarrilaren 14tik 22ra, Europar Batasuneko eta Espainiako estaduaren migrazino politikak salatuteko helburuagaz. Melillan, igesi datozan milaka eta milaka personen eskubideak errespetetea eskatuko dabe eta egoera onartezinak salatuko ditue: Melillako hesi kontzertinadunak eta "beroan" egindako legez kanpoko kanporaketak, esate baterako. Frontex-en kontrol politikak eta Europar Batasunaren Espainiako gobernuak Europan asilo eta aterpe bila datozanai uko egiten jakiela be salatuko dabe.
Karabanan parte hartzeako, izena https://abriendofronteras.net webgunean emon daiteke.

Lemoan dokumentala
Garagarrilaren 26an, 22:30ean Lemoako Elizondon Refugiados, camino a ninguna parte dokumentala emongo dabe. Aurretik, 21:30ean, jatekoa egongo da. Horretarako, norberak eroatea zeozer eskertuko dau antolakuntzak.

0
Arratia
2017/7/1
Ermita inguruetan barauskarri eta jantza ugari garagarrilean

Arratiako ermita inguru eta auzune askotan ospatuko ditue jaiak hurrengo asteetan.


Leku batzuetan, trikitixearen soinua eta barauskarriagaz ospatuko ditue jaiok, beste leku batzuetan hiru eguneko programak be prestatu dabez. Horreetan erromeriarik ez da faltauko. Oraingo hilean, santomasak, sankristobalak, santamañeak, sansegismundoak, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira.
Garagarrilaren 3an, santomasak ospatuko dabez Areatzako Ospitalosten, mezea eta parrilladeagaz. Igorreko San Kristobalen be, patroiaren egunean, mezea eta barauskarria egongo dira, baina jaiak 3 egun lehenago hasiko dira.
Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak garagarrilaren 15ean ospatuko ditue aurten. Santa Marina, San Segismundo eta madalenak be badaukaguz hilaren erdikaldean. Santa Marina edo santamañe eguna hilaren 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten da. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten dabe. Madalenak garagarrilaren 22an dira eta Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuko ditue.
Hilaren amaieran, Santiago eta saninazioak daukaguz. Santiago, hilak 25, Artean, Diman eta Zeanuriko Ipiñaburun ospatuko dabe. San Inazio egunean, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago Bizkaian eta leku askotatik etorten dira mendizaleak. Hori dala eta kotxe kopurua murriztuteko autobus zerbitzua egongo da Areatzatik Pagomakurreraino.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 7, barikua
21:00etan, parrilladea eta ondoren erromeria Jokaldi taldeagaz.

Garagarrilak 8, zapatua
12:00etan, Paella Txapelketarako izen emotea.
14:30ean, paellen aurkezpena. Bertan jateko lekua egongo da.
18:30ean, Tortilla eta Makailao Txapelketetarako izen emotea.
18:30ean, Ibon Magoa.
20:00etan, tortillen aurkezpena.
20:30ean, makailaoaren aurkezpena. Bertan jateko lekua egongo da.
21:00etan, Arantzarte jantza taldearen emonaldia.
23:00etan, kontzertua Larregi taldeagaz. Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 9, domekea
13:00etan, mezea.
13:30ean, aizkolariak: Mendieta, Done, Manex eta Xabier Garcia "Utxu".
Ondoren Igel Txapelketea.


Garagarrilak 10, astelehena
12:00etan, mezea eta barauskarria.

Tallerreta eta Lemorietako jaiak (Lemoa)
Garagarrilak 15, zapatua
12:00etan, txupina Atutxen eta kalejirea trikitilariakaz.
14:30ean, oilasko jana. Bazkalostean, umeentzako puzgarriak, bingo musikatua, giza futbolina, tarta jokoa...
19:00etan, tortilla eta auzoko piperren aurkezpena.
20:00etan, kontzertua Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldeagaz.
21:30ean, oilaskoa erre eta jaien amaierea.

Ipiñaburu (Zeanuri)
Garagarrilak 22, zapatua
14:00etan, Auzo Kantu Bazkaria. Ondoren Briska eta Mus Txapelketak.
19:30ean, txokolatea.

Garagarrilak 25, martitzena
Santiago eguna. 11:30ean, mezea. Ondoren barauskarria, pintxo-potea (pintxoak Zeanuriko Ibarreta jatetxeak eskeiniko ditu) eta Bola jokoa, Zeani Kofradi Bola Txapelketarako puntuagarria.

Garagarrilak 26, eguaztena
12:00etan, arimen mezea. Ondoren barauskarria.

0
Arratia
2017/6/30
Udan hilean behin aterako da BEGITU

BEGITUk, 22 zenbaki ateraten ditu urtean, bertako beharginak oporrak hartu dagiezan. Hau da garagarrilean eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Holan izango da aurten be eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo. Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 2koa izango da.
Garagarrilean eta abuztuan barriz, Kultur Etxeko lanak dirala eta, begitu lekuz aldatuko da Arteako udaletxera. Hile bi honeetan gure telefono mobikorrak erabili gugaz hartu-emonetan ipinteko.

0
Arratia
2017/6/19
Herri guztietan biztuko dabez San Juan suak

Arratiako leku askotan biztuko dabez San Juan suak San Juan bezperan. Bedia eta Ubiden plazan, herriko jaietako egitarauen barruan dagoan ekintza bat da, baina Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin be biztuko dabez suak "artoak eta gariak gorde eta subeak eta zapoak" erreteko.
Arantzazun, 19:00etan hasiko dira trikitilariak iluntzea girotzen, eta 20:30ean sardina jana egingo dabe. Sua, 22:30ean biztuko dabe. Areatzan, 21:00etan batuko dira billaroztarrak Zubizarran sardinak eta urdaia jateko, eta ondoren sua biztuko dabe. 23:00etan, Zo-Zongó taldearen Psycho-Clown ikuskizuna egongo da.
Artean, goizean traktore bat ibiliko da herritik egur bila. 19:00etan, plazan antzerkia egongo da, 20:30ean, sardinak eta okelea afaltzeko eta 21:30ean biztuko dabe sua Santamañen. Dimoztarrak 20:30ean batuko dira sugarren inguran; Lemoako Tallerretan, barriz, 19:00etan.
Zeanuriko Altzuagan, Igorreko San Juanen edo Dimako Oban be sanjuanak ospatuko dabez. Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.



Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 23, barikua
15:00etan, txupinazoa.
21:00etan, sardinak, txarrikia, txokolatea, trikitixea eta San Juan sua.

Bagilak 24, zapatua
12:30ean, mezea eta barauskarria.
21:00etan, auzo bazkaria. Afalostean musikea Diversions taldeagaz.

Bagilak 25, domekea
12:00etan, mezea.
Ondoren, barauskarria, txistulariak eta jantzariak eta zozketea.
18:00etan, umeentzako jolasak eta bola jokoa.

San Juan (Igorre)
Bagilak 23, barikua
20:00etan, txupinazoa.
20:30ean, sardinak eta trikitixea.
22:00etan, San Juan sua.
Ardoa Barrura fanfarria eta su artifizialak.

Bagilak 24, zapatua
12:30ean, mezea.
Ondoren, trikitixea eta Igel Txapelketea.

0
Arratia
2017/6/17
Aire zabaleko igerilekuak udaldia hastear

Lemoako aire zabaleko udal igerilekuak bagilaren 17an zabalduko dabez ateak eta egun bi beranduago Areatzakoak. Areatzakoak urri lehenengoaren 10era arte egongo dira zabalik eta Lemoakoak 17ra arte.
Areatzako igerilekuetako ordutegia, aurreko urteetakoa izango da. Hau da, 11:00etatik 20:00etara. Prezioak desbardinak izango dira lanegunetan eta jaiegunetan. Lanegunetan, helduak 4 euro eta umeak 2 pagau behar izango dabez eta jaiegunetan 5 eta 3, hurrengoz hurrengo. Sasoi osorako bonoak erosi ezkero barriz, herrikoak 55 euro pagau beharko dabe familiako bonoa edo 35 banakakoa persona helduarentzat eta 25 umearentzat bada. Beste herrietakoak, familiakoa 90 euro, eta banakakoak 55 euro helduak eta 35 euro umeak pagau behar dabez. Igorre eta Arteako Udalakaz egindako hitzarmenai esker, Areatzako herritarren moduan pagauko dabe Igorre eta Arteakoak.

Lemoako igerilekuak
Lemoan be goizeko 11:00etan zabalduko dira piszinak, baina, bagilean eta urri lehenengoan 19:30ean, garagarrilean 20:30ean eta abuztuan 20:00etan zarratuko dabez ateak. Prezioai jagokienean, 3 urte arteko umeak ez dabe pagau behar eta eguneko prezioak 2 eta 5 euro artean dagoz. Hamar sarrerako bonuak be erosi daikiez Lemoan erroldatutakoak. 26 urte baino gitxiago eta dibersidade funtzionala daukienak 15 euro pagau beharko dabe; 26 urte baino gitxiago edo langabezian dagozanak 25 euro; eta 35 euro, 26 urtetik gorakoak.

0
Arratia
2017/6/13
Errogatibak Urkiolara bagilaren 17an

Tradizinoari jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan, hilak 17, egingo dabe arratiarrak errogatibea Urkiolan. Urtero lez, oinez zein autobusez egin ahal izango da Arratiatik Urkiolarainoko bidea, 11:00etan han egoteko. Autobusaren ordutegiaren barri parrokietan emongo dabe. Errogatibarako, "Arratia: 9 seme-alaba, familia bat" lema aukeratu dau aurten Arratiako eleizeak.
Lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen eban, baina azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara; horretarako, Arratiako Udalen Mankomunitateak lau autobus ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etorteko baino ez bada be, izena emon behar da aste bete lehenago.
Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik abiatuz. Dimako plazan goizeko 06:00retan izango da urtekerea, Igorren be ordu berean San Antonioren ermitatik abiatuz, eta Zeanurin plaza ondoko San Antonio txikerraren ermitearen aurretik abiatuko dira erromesak, 07:30ean. 11:00etan mezea entzun ostean, talde-argazkia egin, eta Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Igorreko Jubiladuen Alkarteak kopaua eskeiniko deutsee erromesai.

Argazki Lehiaketea
Zulaibar Lanbide Ikastegiak argazki lehiaketea antolatu dau, errogatibea gai moduan hartuta. Saria 200 euroko bonoa izango da Arratiako Merkatarien Elkarteko (AME) establezimentuetan gastetako. Argazkiak emailez edo postaz bialdu ahal izango dira honako helbideetara: errogatibea@zulaibar.org edo Arratiako Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140, Igorre.

0
Arratia
2017/5/15
Arratia homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako burrukan

1990eko maiatzaren 17an, gaixotasun mentalen zerrendatik kendu eban homosexualidadea Osasunaren Mundu Erakundeak. Horregaitik, maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazinoarteko Eguna ospatuten da.


Hori dala eta, Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) adierazpen instituzionala onartu dau, orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren aurkako burrukan daukan konpromisoa berresteko.
Horren adibide, AUMko Berdintasunerako Ordenantzea dala dinoe Mankomunidadetik. "Izan be, helburua andren eta gizonen bardintasuna lortu eta identidade eta sexu aukeren ugaritasunaren aitortza ahalbideratzea da Arratiako herrietan". Horretarako, ikasturtean zehar, Arratiako Hezkuntza zentroetan; Igorre eta Lemoako institutuetan eta Lanbide Heziketako Zulaibar Ikastegian, aniztasun afektibo-sexualaren gaineko tailerrak egin ditue ikasleakaz.
Bestalde Berdindu! Programa zabalduten jarraituko dabe, "ikastetxeetako orientatzaile, aholkulari, zuzendari, irakasle eta ikasleai arreta eta prestakuntza emoten jarraituteko". Izan be, Berdindu! Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu publikoa da sexu eta genero aniztasunagaz zerikusia daukien gaien inguruan informazinoa eta arreta emoteko. Datorren ikasturtean be tailerrak emoten jarraituteko asmoa adierazo dabe AUMtik.

Bullying homofoboa
Gurean, LGTBQ (lesbiana, gay, transexual, bisexual eta queer) taldeko personak eta heterosexualak lege eta eskubide bardinak izan arren, oindino be indarkeria sufriduten dabe askotan. Espainiako LGTB federazinoaren arabera, talde honeetako gaztetxoen erdiak baino gehiagok, eskola-jazarpena jasaten dabe euren orientazino sexualagaitik.

0
Arratia
2017/5/15
Udalekuetako begiraleentzako prestakuntza tailerra Igorren

Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Berdintasun Arloak udalekuetan behar egiten dabenentzako Hezkidetza lantzeko prestakuntza saioa antolatu dau maiatzaren 27rako, hezkuntza ez formalean be gizon eta andren arteko bardintasuna landutea beharrezkoa dalako. Igorreko Kultur Etxean izango da saioa 10:00etatik 14:00etara eta izena hilaren 19ra arte emon daiteke AUMen.
Hezkidetzearen helburuak dira genero desbardintasunak desagertu arazotea, umeen sozializazinoa bardintasunean oinarrituta egotea eta identidade aniztasuna errespetetea, beste batzuen artean. Horregaitik ez da bakarrik eskolan landuteko, heziketa arlo ez formaletan be behar-beharrezkoa da helburuak bete ahal izateko. Andrazkoen kontrako indarkeria prebeniduteko oinarrizkoa da Hezkidetzea.

Udalekuetako beharginentzat
Formazinoa Gizonduz-ek emongo dau. "Horrek ez dau esan gura mutil eta gizonentzat bakarrik danik, neska eta andrentzako be bada" dino Xabier Pastor AUMko Bardintasun Teknikariak. Izan be, udalekuetan behar egiten daben behargin guztientzat da, ume eta gazteakaz behar egiten dabenentzat.
Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimena da gizonak sexuen arteko bardintasunaren alde konzientziatzeko eta euren parte hartze eta inplikazinoa bultzatzeko.

0
Arratia
2017/5/2
Andren Jabekuntza Eskolako topaketetarako izena emoteko epea zabalik

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikasturte amaierako topaketetan parte hartzeako izena emoteko epea zabalik dago. Topaketa bi izango dira: bata Arratia mailakoa eta bestea Bizkaikoa. Arratia mailakoa, maiatzaren 27an izango da, Arantzazun, eta izena hilaren 2tik 15era emon daiteke udaletxeetan edo Arratiako Udalen Mankomunitatean. Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen topaketan be hartuko dau parte Arratiak. Hau, bagilaren 3an izango da Durangon eta bertan parte hartzeako izena maiatzaren 5etik 19ra emon daiteke AUMn.
Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako Topaketan, datuak jakitera emon eta ikasturtearen balantzea egingo dabe partaideak, hurrengo ikasturterako helburuak eta helburuok lortuteko bideak definiduteko.
Maiatzaren 27an izango da, zapatuz, 10:00etatik 13:00etara Arantzazuko Kultur Gunean.

Zortzi eskoletako jaia
Durangoko topaketea barriz, Abadiño, Arratia, Durango, Getxo, Elorrio, Ermua, Ondarroa eta Basauriko andrentzako jabekuntza eskolak antolatu dabe. "Gurekin beldurrak jai" lelopean, jaietan, indarkeria matxisteari aurre egiteko dagozan estrategia feministak landuko dira. Horretarako, 10:30ean, mahai-ingurua antolatuko dabe, Miren Guillo, Las Farrukas eta Eragile Moreak-en partaidetzeagaz. 13:00etan, Rebeca Lane-ren kontzertua egongo da.

0
Arratia
2017/3/5
Ekintza ugari Andren Nazinoarteko Egunaren inguruan

"Arratiako androk martxan" lelopean, ekintza ugari antolatu ditue andra talde, talde feminista, udal eta Arratiako Udalen Mankomunitatearen artean, martiaren 8aren inguruan. Herri bakotxeko ekintzarik interesgarriena eta Arratia mailako ekintza bi, konzentrazinoa Igorren eta mendi martxea, jasoten dauz kartel bateratuak.


Urtero lez, Andren Nazinoarteko Eguneko Arratia mailako alkarretaratzea, 19:00etan izango da Igorren, baina aurten lekua aldatu dabe eta errotonda barriaren aurrean izango da. Izan be, andra talde eta talde feministen eretxian, Kultur Etxeko izkina leku iluna da eta barrurantza egin ezkero, jente gitxik ikusten dauz andren aldarrikapenak. Ikusgaiago egiteko asmoz herri sarrerako errotonda inguruan batuko dira aurten.
Arratiako Andren VII. Mendi Martxea hilaren 12an izango da. Partaideak 10:00etan abiatuko dira Arteako plazatik eta hiru bat orduko ibilaldia egin ondoren, kopautxoa izango dabe Arteako Kultur Etxean.

Herriz herrikoak
Arteako Kultur Etxean, Emakumeak Afganistanen titulupeko argazki erakusketea egongo da martiaren 3tik 15era. Arteako Udalak eta Arteako andrak antolatu dabe Euskal Fondoa Erakundearen eskutik Afganistango andren errealidadea ezetuteko aukerea emoten dauan erakusketa hau.
Gizon eta andren denporearen erabilerearen gainean egingo dau berba Matxalen Legarreta UPV-EHUko irakasleak martiaren 6an Igorreko Kultur Etxean arrastiko zazpiretan, eta denporearen erabilereak aukera desbardintasunean daukan eragina azalduko dau "Etxeko lana eta zaintzan dohaintzan emondako denporea: beteteko betebeharra?" izeneko berbaldian.
Martiaren 8an, Arantzazun, Arratia mailako konzentrazinoaren aurretik, herrian be alkarretaratzea egingo dabe. Arrastiko seiretan izango da plazan.
Hurrengo egunean, hilak 9, Shakti Olaizolak zirkua, antzerkia eta jan- tza biltzean dituan Irakurriz izeneko ikuskizuna eskeiniko dau Areatzako Udal Aretoan 19:00etan.
Bertso eta beste berba modu batzuetan oinarritutako ikuskizuna taularatuko dabe martiaren 10ean, Lemoako Karabie Gaztetxean 19:00etan, Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak. Erradikalak gara izeneko lan hau Korrika kulturalean estreinau dabe eta Arratiako Korrika Kulturaleko ekintza be bada. Ondoren kopautxoa egongo da.
Zapatuan, hilak 11, Dimako Abaro aretoan, hau da, gaztetxean, Larru azalean izeneko ipuin saioa eskeiniko dau Ikusi Makusi Produkzioak taldeak arrastiko zazpiretan. Bederatzietan, "andren afaria" egongo da Taberna Barrin.
Bediako liburutegian zineforuma eta kopautxoa egongo dira martiaren 13an, arrastiko seiretan. Feminismoaren inguruko gai baten gaineko pelikulea eskeiniko dabe, berau berbagai izateko ondorengo kopautxoan. Eta kartel bateratuko herrietako azken ekintza Zeanurin izango da. Mazala andra taldea, Gure herriko andrak gerra garaian izeneko dokumentala egiten dabil, Zeanuriko andrai jasotako testigantzakaz. Horren gaineko berbaldia eta trailerraren aurkezpena egingo dabe martiaren 14an, arrastiko 17:30ean, Zeanuriko Kultur Etxean.

Beste ekintza batzuk
Kartel bateratuak, herriz herri ekintza interesgarrienen arteko zirkuitu bat egitea ahalbideratzen dau, baina hor agertzen diranak ez dira Andren Nazinoarteko Egunaren inguruan egingo diran ekintza bakarrak. Holan, esate baterako, Zeanurin zineforuma egingo dabe martiaren 3an, Brave eta Sufragistas pelikulen gainean eta Arteako plazan konzentrazinoa egingo dabe martiaren 8an seiretan. Diman be 18:00etan batuko dira plazan Igorrera joateko, eta martiaren 6tik 10era arte, gorputz errealak erakusten dituan argazki erakusketea egongo da liburutegian.
Zeberion, martiaren 10ean, mikromastxismoen gaineko tailerra egongo da Udalak antolatuta, 18:30ean udaletxeko bigarren solairuan. Domekan, hilak 12, Eskola Zaharreko hileroko zineforumak, Bar Bahar film palestinarra eskeiniko dau 20:00etan, Andren Nazinoarteko Eguna ospatuteko; izan be, pelikuleak Tel Aviv-en bizi diran hiru andra gazte palestinar ditu protagonista.
Ikastetxeetan, ludoteketan eta gaztelekuetan, gaia landuko dabe eta Mankomunidadeak eta udalak adierazpen instituzionalak egingo dabez. Holan, aurten ebatziak hartzean diran lekuetan, andren ordezkaritza orekatua sustatzeko konpromisoa adierazo dau Mankomunidadeak.

0
Arratia
2017/2/19
Umoreagaz guzur kulturalak desaktibetako ikastaroa

Arratiako andren jabekuntza eskolearen barruan, Virginia Imaz pailazoaren ikastaroa ekarriko dau Igorrek zezeilaren 24 eta 25ean. Igorreko Kultur Etxean izango da gazteleraz eta saio bi izango ditu. Bata barikuan, 17:00etatik 20:00etara, eta bestea zapatuan 10:00etatik 13:00etara.
Espazio horretan, partaideak emozino biologiko eta kulturalai buruz hausnartuko dabe umorea erabiliz. Alkarreri entzun eta behin eta barriro esaten diran guzur kulturalak desaktibetako gunea izango da tailerra.

Virginia Imaz
Virginia Imaz Oihulari Klown taldeko partaidea da. Taldeak 25 urteko ibilbidea dauka. Virginia Imaz pailazo feministea ezaguna da bere taula gaineko lanakaitik, bapateko ikuskizunakaitik zein emoten dituan tailer eta ikastaroakaitik.
Holan deskribiduten dau Imazek bere burua bere webgunean: "Ederra eta desirazko objektu hauskorra izatera (pre)destinauta banengoan be, emakume estetikoki dibergentea nintzan (eta naz) ni, neure desio propioak (desegokiak sarri) zituana. Etxeko betebehar amaiezinen ondorioz haurtzarotik goizegi erbesteratua, jolasa lanbide bihurtu dot eta plazera eta barrea nire kredo".

0
Arratia
2017/2/14
Berbalagun proiektua martxan

Areatza eta Arteako Udalak, AEK-gaz batera, Berbalagun proiektua ipini gura dabe martxan herri bi horreetan. Berbalagun taldeak, partaideak eurak ebazten dabenean batzean dira aisialdian euskeraz egiteko. Izena AEKn edo Areatza zein Arteako Udaletan emon daiteke.


Berbalagun ez dira euskerazko klaseak, aisialdia euskeraz biziteko aukerea baino; hau da, lagunakaz batera zer egin ebatzi eta eguneroko bizitzan euskerea txertatzeko. Euskeraz berba egiteko erreztasuna lortzea da helburua. Lemoan 5 urteko ibilbidea egin dau proiektuak eta sano ondo funtzionetan dau; izan be, 26 personak erabilten dabe dobaneko aukera hau euren euskerea hobetuteko. "Ez da bakarrik ordubete berba egitea lagunakaz. Parkean edo paseoan egin daiteke... runner-ak daukaguz, poteozaleak... edozein ekintza egin daiteke, ez dago zertan egon tabernan eserita ordu bat" dino Aitor Barrenetxea Zuluaga Arratiako AEK-ko irakasleak. Gainera, berbalagunak batzeako AEK-k urtekerak, tailerrak eta beste ekintza asko antolatuten dauz.
Taldeak partaideen euskera maila eta taldekideak gura daben ordutegiaren arabera antolatuten dira.

Areatza eta Arteako Berbalagun
Udalaren partetik jentea apuntau daitela espero dabela dino Yazmina Beobide Areatzako euskera zinegotziak. Euskera ikasleak erreztasuna hartzeako eta euskeraz ondo dakienak be egunerokotasunean erabili dagien. "Euskeraz dakienak be askotan ez dabe erabilten eta euskeraz egiteko ohiturea berreskuratzeko ondo jatorkie" dino Barrenetxeak. Euskeraz ondo dakienak Berbalagunen sartzea beharrezkoa da, eta euren ekarpena ezinbestekoa ikasten dabizanentzat.
Areatzako zinegotziak azpimarratu gura dau Arteako Udalagaz batera egiteak taldea sortzeako aukerak biderkatu egiten dituala, "inor geratu ez daiten talde barik". Izan be, herri baten zein bestean talde bat sortzeako beste jente apuntetan ez bada, biak batu ezkero sortu leiteke.
AEK-koak, "jente heldua, edadekoa, gazteak, neskak, mutilak, ideologia guztietakoak, xakezaleak, mendizaleak, AKKBko kirolariak, futbolzaleak" eta abar animau gura ditue Artea eta Areatzako Berbalagunen parte hartzean.

0
Arratia
2017/1/31
Tradizinoa gaurkotuko dabe koruak Agate Deunaren bezperan

Aurten be tradizinoak agindutako moduan, Arratiako auzune eta herrietako kaleak, koruz beteko dira, makila eskuan santeari koplak kantetako. Arratiako Koruak, Arratian bakarrik ez, Arratiatik kanpo be kantauko dau Ane Legarreta galdakaoztarraren zuzendaritzapean. Korua sortu zanetik 66 urte bete dira baina barritzen doa. Aurten kantari barriak sartu dira eta 50 partaide inguruk osotuten dabe. Ibilbidea eta erreperterioa be luzeagoak ditu aurten.
Santearen omenezko lau kopla eta beste hiru kantu kantauko ditu koruak. Begoñako Basilikan eta Bilboko Santiago katedralean: "Ama Maite", Madinaren "Aita gurea" eta "Slava Otsu" izeneko kantu ukraniarra, hain zuzen be.
Ibilbideari jagokonean, zuzendaria galdakaoztarra izanda, Galdakaon be kantauko dau aurten Arratiako Koruak. Horrek luzatu egingo dau aldez aurretik luzea zan ibilbidea eta beranduago amaituko dau koruak bere emonaldia. Hamalau ordu egingo dabez 12 herritan koplak kantetan. Hata guzti be, ilusinoz beterik dagoz korukoak "bizi egin beharreko eguna da. Sano hunkigarria" dino Ana Sierrasesumaga korukoak. Batutako dirua, Caritasentzat izango da.

Ibilbidea
Partaideak 08:00etan autobusa izango dabe Igorren Areatzara joateko. Han, mezea entzun eta 08:45ean hasiko dabe ibilbidea. Hauxe da koruak egingo dauan ibilbidea: 09:00etan, Arantzazu; 09:15ean, Dima; 09:30ean, Igorre; 10:00etan, Lemoa; 10:15ean, Zornotza; 11:25ean Begoñako Basilikea; 12:00etan, San Anton, Erribera, Merkadua, Plaza Barria, Laboral Kutxa, udaletxea, BBVA, El Corte Ingles eta BBK; 13:30ean Bizkaiko Foru Aldundia; 13:55ean, Guggenheim museoa; 14:30ean, bazkaria; 17:00etan, Kale Nagusia, Arenala... 18:30ean, San Nikolas, metroa, Donibane santuen plazatxoa... 19:40ean, Santiagoko katedrala, zazpi kaleak... 20:20ean, Arriaga aurrean agurra; 20:30ean urtekerea Arratiarantza; 20:45ean, Galdakao; 21:00etan, Bedia; 21:20 Artea; 21:35ean Zeanuri eta 21:45ean, Areatza.

Beste koruak
Zezeilaren 4an, Agate deunaren bezperan, Arratia eta Zeberioko auzune eta kaleak santaeskean dabizan taldeez beteko dira. Abesbatzak, eskola umeak, parrokietako koruak, lagun taldeak edota kultur alkartetakoak eskualdeko erreperterio aberatsa kantauko dabe.
Santa Ageda eguna domekea da aurten eta egun horretan bertan egingo dabe mezea Zeanuriko Agate Deunaren ermitan eta santearen martirioa kontetan daben kopla zaharrak kantauko dauz hiru andra eta sei gizonek osotuten daben koruak.
Bezperan, Undurraga eta Asterriako kantariak ibiliko dira auzunez auzune.

0
Arratia
2017/1/21
Arratiarrakaz berbetan berbaldi zikloa antolatu dau EAJ-PNVk

Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Jaurlaritzaren bozeroalea izango da berbaldi zikloan parte hartuko dauan lehena. Berbaldi bi izango dira. Urtailaren 26an izango da lehena Igorreko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.
Arratiarrakaz berbetan ekimena berba egin gura dabenak berba egiteko eta entzun gura dabenak entzuteko gunea izango da. Saio bi egongo dira: bata igorren hilaren 26an, eta bestea Zeanurin zezeilaren 17an. Helburu nagusia topagunea sortzea da galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, "egoki joten bada", proposamen aberasgarriak egiteko. Ziklo irekia da, hau da, biztanle guztiai zuzendua eta hizlariak eta parte hartzaileak gaur egun erakundeetako agendak marketan dabezan eta euskal gizartearen kezka nagusi diran gaien gainean egingo dabe berba. Arratiako EAJ-PNVkoen esanetan, "egitasmo aberasgarria izango da parte hartzaile guztientzat".

Josu Erkoreka eta Aitor Esteban
Zikloa hilaren 26an hasiko da Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuagaz. Zezeilaren 17an barriz, Aitor Esteban Kongresuko bozeroale jeltzalea izango da Zeanuriko Kultur Etxean.
Ekimen honetan parte hartuko daben beste personen datuak hurrengo asteotan zehaztuko dira.

0
Arratia
2017/1/17
Korrikaren ibilbidea prest dago


Otxandion hasiko da hogeigarren Korrika martiaren 30ean, eguenez. Gurera aprilaren 7ko goizaldean helduko da. Bediatik Ubidera arteko bidea egingo dau begituren eremuan, eta ez da Dima eta Zeberiotik pasauko. Korrika Iruñean amaituko da aprilaren 9an. "Batzuk" leloa izango dau aurtengoak. Hauxe da ordutegia: Lemoa (00:49), Igorre (01:19), Zeanuri (02:16) eta Ubide (03:56).

0
Arratia
2017/1/15
Drogen kudeaketearen gaineko ikastaroak antolatu ditu Mankomunidadeak

Arratiako Gaztelekuetako eta Gazte Planeko begiraleakaz lankidetzan, Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak, Drogak: plazerren eta arriskuen kudeaketa izeneko tailerra antolatu dau. Ai Laket! alkartekoak emongo dabe hori tailerrori, urtailaren 20an Bediako liburutegian eta 27an Zeanuriko Kultur Etxean.
Alaia Ozerinjauregi AUMeko Adikzioen Prebentzio Komunitario teknikariaren arabera, tailerraren helburua, droga erabilereagaz lotutako babes alderdiak sustatzea eta arriskuen eragina murriztea da. "Hau da erabilerearen adina berandatutea, adin txikiko gazteen erabilerak murriztea eta erabilera arriskutsuak ekiditea".

Adinari egokitutako tailerrak
Bedian eta Zeanurin tailer bina emongo dabe Ai Laket!-ekoak. Izan be, 17:00etatik 18:30era, 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da eta 18:30etik 20:00etara, 15 eta 16 urtekoentzat.
Izena Gaztelekuetan edo Arratiako Udalen Mankomunitatean emon daiteke.

0
Arratia
2017/1/6
Andra migraduen topaketak ikasturtea amaitu arte luzatuko dira

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen barruan, Igorreko Udalak andra migraduen topaketak antolatu ebazan ikasturtearen lehenengo hiruhilerako. Taldea sortuta eta ondo funtzionetan dauala ikusita, ikasturte amaierara arte luzatzea ebatzi dabe. Saioak, 10:30etik 12:30era dira astelehenetan, hamabostean behin Igorreko Kultur Etxean. Hurrengoa urtailaren 9an izango da.
Topaketa honeen helburu nagusia harrera eta ikasteko gunea eskeintzea da, andren rol sozialen gaineko hausnarketea egiteko, migrazinoaren ondorengo errealidadeari aurre egiteko gaitasunak indartzea eta bizimodu libre eta independienteagoa egiteko babes sareak sortzea da.

Bigarren saiakerea
Aurreko legegintzaldian be Igorreko Udala saiatu zan taldea egiten. Andra migradu eta bertokoen espazioa izan gura eban haretan, batez be bertokoak batu ziran eta taldeak beste bide bat hartu eban. Antzerki tailerra sortu zan handik.
Orain Jabekuntza eskolea martxan ipinterakoan, eta ikusita Arratian nahiko atzerritar dagozala, bigarren saiakerea egin gura izan dabela azaldu deutso begituri Itsaso Bengoetxea zinegotziak. "Miriam Herbonek lan handia egin dau taldea sortu ahal izateko eta sortu da" eta ikasturteko lehenengo hiru hilabeteetan ondo funtzionau dauanez Udalak ikasturtea amaitu arte, bardintasun eta integrazino partidetatik dirua ipiniko dau.
Honeek dira hurrengo topaketak: urtailaren 9 eta 23an, zezeilaren 6 eta 20an; martiaren 6 eta 20an; aprilaren 3 eta 24an, eta maiatzaren 8 eta 22an.

0
Arratia
2017/1/2
Jatekoa batzeako kanpainea Artea, Igorre eta Zeanuriko parrokietan

Zeanuri, Artea eta Igorreko hainbat eragile batu da "Batu eta banatu Gabonak 16" kanpainea abian ipinteko. Kanpaina hau egoera administratibo irregularrean dagozan etorkinai lagunduteko da; jatekoa batu, eta etxe bako gazteai bananduteko, hain zuzen be.
Urtailaren 6ra arte Artean eta Zeanurin, eta 8ra arte Igorren, kutxak ipiniko ditue parrokietan zapatu-domeketan, galtzean ez diran jatekoak jasoteko. Batutakoa, etxe bako gazteen egoitzetara bialduko da, Harribide Fundazinoaren bitartez. Harribide Fundazinoak Etxebarriko Parrokiaren laguntzeagaz funtzionetan dau.
Ekimen honen inguruan, Zeanuriko gaztetxo taldea, Arteako guraso batzuk eta familia pastoraltza eta Igorreko guraso talde bat batu dira.

0
Arratia
2017/1/1
Gabonetako atzen egunetako ekintzak

Urtea aldatu arren, Gabon sasoia ez da amaitu. Areatzan, Bedian, Igorren eta Lemoan, Gabonetako egitarauak urteko lehenengo egunak be hartzean ditue. Batez be, eskola umeak oporretan dagozan bitartean, kirol eta kultura ekintzak eskeintzeko. Ikusgarrienetakoak Errege Magoen Kabalgatak izango dira.

Areatza
Urtailak 4, eguaztena
19:00etan, The Loozzies taldea. New Orleans musika estiloko kontzertua. Udaletxeko Areto Nagusian.
Urtailak 5, eguena
17:30ean, Erregenetako Kabalgatea Karpotik hasita.
22:30ean, kontzertuak Gaztetxean. Neke Politikoa eta Guda Dantza taldeak.

Bedia
Urtailak 3, martitzena
10:00etan, urtekerea Gabonetako Umeen Parkera. Bueltea 19:00ak inguruan. Bazkaria eta meriendea eroan behar dira.
Urtailak 5, eguena
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Igorre
Urtailak 3, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Motxoganen tailerrak aterpean.
Urtailak 5, eguena
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.
Urtailak 7, zapatua
17:00etan eta 19:00etan, Mari Kixkur eta hiru hartzak antzerkia umeentzat, saio bi. Lasarte Aretoan.
Urtailak 8, domekea
19:00etan, Areatzako Bandaren kontzertua Lasarte Aretoan.

Lemoa
Urtailak 3, martitzena
20:00etan, Korto Express Lehiaketarako film laburren aurkezpena eta emonaldia Karabie Gaztetxean.
Urtailak 5, eguena
Stankeik taldearen kontzertua Karabie Gaztetxean.
Urtailak 7, zapatua
12:00etan, truke azokea arkupetan.
20:00etan, Pintxo Lehiaketea eta kontzertua Karabie Gaztetxean.

Zeanuri
Urtailak 3, martitzena
11:00etan, Gasteiz ezetu Gabonetan eta zinera urtekerea.

0
Arratia
2016/12/14
Gurasoentzako tailerrak

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), gurasoen proiektu personaletan, seme-alabak daukien lekuaren gainean hausnartzeko eta seme-alaben portaerak beharrizanetara bihurtzeko, gurasoentzako tailerrak antolatu ditu.
Urtailaren 12an hasiko da Igorreko Kultur Etxean lehenengoa eta 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen gurasoai zuzenduta egongo da. Bigarren tailerra, martiaren 2an hasiko da eta 2 eta 5 urte bitarteko umeen gurasoai dago zuzenduta, Lemoako Kulturguneko gela lilan izango da. Azkenik, 6 eta 12 urte bitarteko umeen gurasoai zuzendutako tailerra Areatzan izango da, gaztelaniaz, eta aprilaren 27an hasiko da. Tailerrok bosna saio ditue eta 17:00etatik 19:00etarako ordutegian izango dira.
Izena emoteko, Mankomunidadera deitu edo prebentzioa.arratia@bizkaia.org helbidera idatzi behar da.

0
Arratia
2016/12/14
Kirola eta kultura gaztaina sasoian

Arratia, Ubide eta Zeberiok, hamaika kirol eta kultura ekitaldi prestatu dabez urteko azken hamabostaldirako. Duda barik, umeai ilusinoa biztuko jakie Olentzerok euren herria bisitetan dauala ikustean eta nagusiak be topauko dabe ondo pasetako modua.


Arantzazu
Abenduak 16, barikua
20:00etan, Bille poesia errezitaldia musikeagaz. Unai Ormaetxea eta Mikel Inunziaga "Inun"egaz Herriko Tabernan.
Abenduak 24, zapatua
10:00etan, auzorik auzo baserritar jantzita Olentzero kantetan. 18:00etan, plazan Olentzeroren etorkerea eta gaztaina erreak plazan. Eleizportaleko Gazte Asanbladak eta Arginatx Mendi Taldeak lagunduta.
Abenduak 30, barikua
11:00etatik 13:00etara. Umeen eguna. Puzgarriak eta Zaztaparrak Asti Taldea.
17:00etan Ibon del Olmo magoa Herriko Tabernan.

Areatza
Abenduak 16, barikua
Parketxean. Gabonetako apaingarrien tailerra. Naturako elementuakaz etxera eroateko eskulanak egin.
20:00etan, plazan. Arratia Kantuz-en (arratiarrak kantetan alkartuteko topagunea) lehenengo kantu bira.
Abenduak 17, zapatua
20:00etan, Carlos Salcines Quartet taldearen kontzertua. Marcos Salcines pianojoleagaz, Elsa Lizundia saxo jotzailea, Gorka Iraundegi bateriajolea eta Carla Sevilla kantariagaz.
Abenduak 18, domekea
Mendi urtekerea Parketxeak antolatuta. Urte amaierako Gorbeiako kurutzera igoerea.
10:00etatik 15:00etara, Errefujiaduen aldeko bigarren eskuko azoka solidarioa.
Abenduak 19, astelehena
18:30ean, autobusa Bilboko Udal Musika Bandaren Euskalduna Jauregiko kontzertura. Kontzertua 20:00etan izango da. Izena abenduaren 15ean udaletxeko 3. solairuan emon behar da 18:30etik aurrera. AKKBk antolatuta.
Abenduak 24, zapatua
Olentzero badator. 11:00etan, tailerrak plazan. 17:00etan, kalejirea. Ostean, Olentzero eta Mari Domingigaz argazkia egiteko aukerea egongo da Gortazar Jauregian. Baserritar jantzita joatera animetan dabe jentea. Guraso Elkarteak antolatuta.
Abenduak 27, martitzena
18:30ean, Cía Barréren eskutik Eskobien atzetik antzezlana frontoian.
Abenduak 29, eguena
Trapuzko Esku Pelota Txapelketea. Kanporaketak. 18:00etan, umeak; 18:30 inguruan nagusiak. Nagusien izen emotea 3 euro, umeak doban. Esku Pelota Elkarteak eta AKKBk antolatuta.
Abenduak 30, barikua
19:30ean, Areatzako Bandaren urte amaierako kontzertua eleizan. Jai giroa emongo deutsee kontzertuari bandakoak. Amaia Luzarraga sopranoak hartuko dau parte bertan.
Abenduak 31, zapatua
08:00retan, eleiza aurrean. Ubidetik Siskiño eta Oketa mendietara igon. Laminok, saldea, langostinoak eta txanpaina ipiniko dauz.

Artea
Abenduak 24, zapatua
17:00etan, plazan Olentzero abestuteko geratu. Olentzero eta Mari Domingi opariak emoten, gaztainak plazan eta euskal jantzak Arteako umeakaz.
Abenduak 30, barikua
18:00etan, orientazino probea. Plazan.
19:30ean, Gabon kantak. Plazan.

Bedia
Abenduak 16, barikua
Gabonetako jaia. 17:00etan, azokea eta erakusketak; 18:00etan, yoga erakustaldia; 18:15ean, pilates erakustaldia; 18:30ean, zunba erakustaldia; 18:45ean ingeles eta euskera ikastaroetakoen Gabon kantak; 19:00etan, Bediako korru jantzen taldearen eta umeen euskal jantzen erakustaldia; 20:00etan, almendra almibarreztatuak.
Abenduak 17, zapatua
12:00etan, "Izenaduba" Olentzeroren etxera. Bueltau 17:00ak inguruan. Komenidu da bazkaria eroatea.
Abenduak 18, domekea
11:00etatik 14:00etara, Bediako parrokiak antolatuta, alkartasun dendea Alto Trujilloko Fe y Alegria eskolearen alde, katekesiko umeak egindako eskulanak.
Abenduak 19, astelehena
16:30etik 19:30era, Gabonetako postaletako marrazkiak batu daitekez liburutegian.
Abenduak 21, eguaztena
17:00etatik 19:30era, Gabonetako tailerrak. Apaingarriak sortu, herriko leku publikoetan ipinteko. Ludotekan.
Abenduak 22, eguena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolearen kontzertua eleizan.
Abenduak 23, barikua
17:00etan, ludotekan egindako apaingarriak herrian ipini, Gabon kantak abestuz; 19:00etan txokolatea plazan.
Abenduak 24, zapatua
09:30ean, plazatik hasita auzorik auzo kantuan; 13:30ean, Olentzero umeakaz egongo da plazan. Gaztaina erreak.
Abenduak 26, astelehena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
10:00etatik 14:00etara, hilaren 30era arte, liburutegiko ikasgela zabalik egongo da ikasteko.
Abenduak 27, martitzena
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Gabonetako parkea frontoian.
Abenduak 28, eguaztena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
Abenduak 29, eguena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
17:00etan, Gabonetako pelikulea ludotekan.
Abenduak 30, barikua
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.
Urtailak 2, astelehena
10:00etatik 14:00etara, hilaren 5era arte, liburutegiko ikasgela zabalik egongo da ikasteko.
Urtailak 3, martitzena
10:30etik 13:30era, ludotekea zabalik.


Dima
Abenduak 16, barikua
Gazte Barri Dantza Taldeak 20 urte "11 dantza, 11 dantzari 20 urte". 17:00etan, entsegu herrikoia frontoi txikian; 18:00etan, ekitaldia Gaztetxean; 18:30ean, jantzari guztien argazkia, izandakoak eta diranak; ostean meriendea. Astegoien osoan zehar argazki erakusketea egongo da Gaztetxean.
Abenduak 20, martitzena
17:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen entzunaldia eskolan.
Abenduak 23, barikua
17:00etan, Txumuluxueta pelota taldeko Gabonetako Txapelketako I. finalerdiak.
Abenduak 24, zapatua
17:30ean, eleizako arkupetan Olentzerori ondoetorria.
Abenduak 30, barikua
17:00etan, Txumuluxueta pelota taldeko Gabonetako Txapelketako II. finalerdiak.

Igorre
Abenduak 16, barikua
19:00etan, The Upper Room gospel taldearen kontzertua Lasarte Aretoan.
Abenduak 17, zapatua
17:00etan lehenengo saioa eta 19:00etan bigarrena, Ene Kantak ekimenaren Astonautak musika ikuskizuna umeentzat. Lasarte Aretoan.
22:00etan, zinea Un monstruo viene a verme Lasarte Aretoan.
Abenduak 18, domekea
18:00etan, Arantzarteren jantza saioa. Lasarte Aretoan.
Abenduak 20, martitzena
18:00etan, berbaldia "Errefuxiatuak, etorkizunera bidean" Ainhoa Larrakoetxea pediatrea eta Gotzone Amuriza erizainagaz. Lasarte Aretoan.
Abenduak 21, eguaztena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolako Gabonetako kontzertua. Lasarte Aretoan.
Abenduak 23, barikua
17:30ean, pelota partiduak. Eskolako umeak lehenengo eta profesionalak gero. Ander Elezkano eta Oier Etxebarria, Imanol Arrese eta Iñaki Larrinagaren kontra.
20:00etan, Luis Iruarrizaga eta San Antongo abesbatzen Gabonetako kontzertua. Lasarte Aretoan.
Abenduak 24, zapatua
12:00etan, Olentzero Mikeletik etorriko da.
Abenduak 26, astelehena
17:00etan, Jostailuen azokea, Zaztaparrak, Maratu Gazteak eta Eizu Kiñuren eskutik Lasarte parkean.
20:00etan, AMEk antolatuta, Malas Compañias Zirko Taldearen Txatarra antzezlana. Ondoren 3 otzararen zozketea. Lasarte Aretoan.
Abenduak 27, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Zaztaparrak-en tailerrak aterpean.
Abenduak 29, eguena
19:00etan, Irudibertsotan: bertso eta marrazki ikuskizuna Lasarte Aretoan. Igor Menika marrazkilari eta Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Julio Soto bertsotan.
Abenduak 30, barikua
20:00etan, El barbero de Sevilla operearen grabazinoaren proiek- zinoa Lasarte Aretoan.
Abenduak 31, zapatua
VII. San Silbestre lasterketea. 11:00etan, izen emotea; 11:30ean, hasikerea.
Urtailak 3, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Motxoganen tailerrak aterpean.

Lemoa
Abenduak 17, zapatua
Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, mendi urtekerea eta Turroi eguna.
19:00etan, parrilladea eta poteoa. Ondoren, The Riff Truckers eta Zazkel taldeen kontzertuak. Karabie Gaztetxean.
Abenduak 18, domekea
Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, goizeko urtekerea Arratiatik.
Abenduak 20, martitzena
19:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldia Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
Abenduak 22, eguena
10:00etan, ume eta gurasoentzako gaztaina eguna. Eskolan.
Abenduak 23, barikua
10:00etan Harriketarrak Gazte Asanbladaren eskutik, Karabie show Haur Hezkuntzakoentzako antzerkia eta Lehen Hezkuntzakoentzako jolasak eskolan.
10:30ean, Olentzero eta Mari Domingi eskolatik udaletxera; 12:00etan jolasak LHko umeentzat; 19:30ean Nafarroako Kanta Taldeak girotutako poteo musikatua Txoane tabernatik hasita.
19:00etan Evasores, morosos y millornarios vascos. Panama Connections Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena Gaztetxean.
Abenduak 24, zapatua
11:00etan, auzorik auzo Olentzero eta Mari Domingigaz batera Gabon kantak abestu. Elizondon saldea eta txokolatea. Kulturgunean Olentzero eta Mari Domingigaz egoteko aukerea, gozokiak... Udaletxetik abiatuta.
18:30ean, Olentzero Karabie Gaztetxean.
Abenduak 25, domekea
Ganzabal Mendi Taldeak mendi urtekerea. Anboto (1.331 m.).
Abenduak 28, eguaztena
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Gabonetako Haur Parkea. Txikigunea, tailerrak, puzgarriak, ohe elastikoak... Kiroldegian.
19:00etan, CEAR-en berbaldia "Refugiadas: La crisis de asilo en Europa". Karabie Gaztetxean.
Abenduak 29, barikua
19:00etan, Nabarro eta Laura antzezlana, umorea eta jantzea. Karabie Gaztetxean.
Abenduak 31, zapatua
12:30ean, Eneko Zamalloa memoriala. Lemoako VI. Gabonetako Lasterketea. Ondoren herri poteoa.
Futbol partidua Karabie Gaztetxean.
Urtailak 1, domekea
Arrastian, Korto Express Lehiaketearen hasikerea. Film laburrak egiteko kutxa batetik berba bi aterako dira eta horregaz film laburra egin behar da. Karabie Gaztetxean.
Urtailak 3, martitzena
20:00etan, Korto Express Lehiaketarako film laburren aurkezpena eta emonaldia.

Ubide
Abenduak 17, zapatua
Olentzerori gutuna eroan. 16:00etan, herriko plazatik urten mendira.
17:30ean, txokolate beroa Arroikoko aparkalekuan eta Gabonetako herri azoka frontoian. Oparia Olentzerori eskatu. Azokan postua ipini gura izan ezkero ipini hartu-emonetan "Ainhoatxo edo Ainaragaz". Elikagaien Bankuko postuan aportazinoa egiteko eskatzen dabe antolatzaileak.
18:00etan antzerkia Rol jokoa. Gaztetxean. Goizkorri Emakume Elkarteak antolatuta.

Zeanuri
Abenduak 18, domekea
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimots. Tipi-tapa Korrika. Frontoian.
Abenduak 23, barikua
19:00etan, Juan Manuel Etxebarriaren Gorbeia inguruko Etno-ipuin eta esaundak liburuaren aurkezpena eta Gontzal Mendibilen kantak Kultur Etxean.
Abenduak 24, zapatua
Goizean plazea apaindu. 17:30ean Olentzeroren etorrerea.
Abenduak 26, astelehena
19:00etan, Zura, Jon Maiaren emonaldia Kultur Etxean.
Abenduak 28, eguaztena
19:00etan, Maider Undaren berbaldia Kultur Etxean.
Abenduak 29, eguena
16:00etan, Arte Ederretako Museora urtekerea. Izena udaletxean emon.
19:30ean, Gerra Zibilari buruzko berbaldia. Kultur Etxean.
Abenduak 30, barikua
19:30ean, Benito Lertxundiren kontzertua frontoian.
Abenduak 31, domekea
Goizean, San Silbestre lasterketea.

Zeberio
Abenduak 16, barikua
19:15ean, umeentzako ekitaldia ermitan. Zirika Zirkus taldearen Tren geltokia ikuskizuna.
Abenduak 17, zapatua
18:00etan, Balleta Zubialdeko frontoian.
Abenduak 18, domekea
Austarri Mendi Taldeak antolatuta, 08:00retan Burbonara urtekerea Zubialdeko plazatik.
20:00etan zinea C.R.A.Z.Y. eskola zaharrean.
Abenduak 19, astelehena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolaren musika entzunaldia eskola zaharrean.
Abenduak 22, eguena
18:00etan, Taekwondo erakustaldia frontoian.
Abenduak 23, barikua
19:00etan, jazz-pintxo saioa udaletxeko 2. solairuan.
Abenduak 24, zapatua
17:30ean, Olentzeroren etorrerea. Ermitabarrin hasi eta plazan amaituko da. Txokolate jana.
Abenduak 26, astelehena
12:00etan, San Esteban ermitan mezea. Jarraian idi probak eta barauskarria. Etxazoko jaiak.
Abenduak 29, eguena
12:00etan, Santo Tomas zaharra ermitan mezea eta barauskarria.
Abenduak 30, barikua
18:00etan, Bola jaurtiketea Ermitabarriko bolalekuan; 20:30ean, taloak Ermitabarrin.
Abenduak 31, zapatua
10:00etan, mendi urtekerea Tontorrandira. Zubialdeko plazatik.


0
Arratia
2016/12/13
Misinolarien aldeko 10. tonbola solidarioa Arratian

Mila sari baino gehiago bananduko ditu misinolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren. Tonboleak hamar urte beteteko ditu aurten. Eguenetik domekara, abenduaren 15, 16, 17 eta 18an, goizez 10:00etatik 13:30era eta arrastiz, 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Jasotako dirua misinolari igorreztar birengana bideratuko da. Maribel Egiluz, Congon dabilana, eta Juanita Agirre, Perun bizi dana dira dirua hartuko daben misinolariak.
Euro baten txartela erosita mila sari horreetako bat eskuratu daiteke. Sariak eurak era bitara lortzean dira. Urte guztian zehar, hamaika andra batzean dira martitzenero esku lanak egin eta tonbolan opari moduan ipinteko: erropak, amantalak, neskatil jantziak eta beste gauza asko. Beste opari sorta handi bat barriz, Igorreko dendari, enpresa eta familiak emoten dabez doban; Beñat Etxebarria futbolistearen kamisetea berak izenpetuta, edota markako kosmetiko garestiak tartean.
Aurten milatik gora sari dagoz. Eta sari bako boletoa ez da bota behar, otzara baten zozketan sartuko da-eta. Tonbolea itxi ondoren, azken egunean, abenduaren 18an, zozketatuko da.
Tonbolea aurten igazko leku berean dago, liburudenda izandakoan, zubi ondoan, Dimako autobus geraleku pare-parean.

0
Arratia
2016/12/12
Jostailu barriak bananduko dauz Gurutze Gorriak 50 ume ingururen artean

Arratiako Gurutze Gorriak (AGG) jostailu barriak, ez belikoak eta ez sexistak jasoteko kanpainea abiatu dau. Arratian, egoera ekonomiko larrian dagozan 50 familia inguruk erabiliko dabe kanpainan batutakoa, Gabonetan euren umeai jostailu barriren bat oparituteko.
Jostailu barriak bakarrik jasoten dabez. "Ume guztiak daukie eskubidea plastikoa zabaltzeko, kutxa barriaren usaina somatzeko eta jostailu barriaren distiraz gozatuteko. Gurutze Gorriak berrerabilpenerako eta birziklatzeko beste kanpaina batzuk daukaz, baina kanpaina hau umeak jostailuak estrenau dagiazan da" dino Idoia Zuloaga Gurutze Gorriako Gizarte Teknikariak. Hori dala eta, umearen edaderako jostailu aproposak hartuko dabez gurasoak Gabon bezperetan, umeai etxeko intimidadean emoteko.
Jostailuak eroateko puntua Igorreko Gurutze Gorrian dago eta hilaren 21era arte eroan ahal dira. Athletic-ek eta Bilbao Basket-ek bat egiten dabe kanpaina honegaz, eta, jostailuak emoten dabenen artean Beñat Etxebarriaren kamisetea zozketatuko da besteak beste.
Kanpainearen erabiltzaile kopurua hasi egin dala aurten dinoe Arratiako Gurutze Gorriakoak.

Jentearen erantzuna
Kanpainea hotz hasi zan. Abenduaren 2an Arratiakoak Toys R Us-en egon ziran eta jostailu gitxi batu ebela dino Zuloagak. Ha-ta guzti be, jentearen erantzuna dala eta, baikor agertu da Itziar Esparta. "Igorren goiz baten, Toys R Us-en baino jostailu gehiago jaso doguz. Kuadrila bat etorri da zazpi jostailu ekarten eta neska batek beste hiru edo lau opari ekarri dauz" dino. Igaz Arratian batutakoagaz ez ziran eskualdeko premina guztiak bete eta Bizkaiko Gurutze Gorriak bialdu ebazan jostailuak Arratiako beharrizanak beteteko.

Arratian egindako lanari errekonozimentua
Zemendiaren 26an, Donostiako Kursaalean, Arratiako Gurutze Gorriak Euskal Herri mailan proiekzinorik handienari saria eskuratu eban. Errekonozimentua Juan Mari Aizarna AGGko presidenteak jaso eban.
Gurutze Gorriak Arratian daukan presentzia aspaldikoa da. Berrogei urte inguru dira AGGk ekitaldietan parte hartzean dauala, anbulantziakaz lagunduten eta abar. Baina 3 urte baino ez dira, gizartean esku-hartzen beharrean hasi zirala. Dana dala, hiru urteotan bide luzea egin dabe. Holan, etorkinen taldean 15 andra dagoz, eskolako lanak egiteko taldean 25 ume eta 50 familia baino gehiagok erabilten dabe Elikagaien Bankua. Arratian Gurutze Gorriak hartu dau Elikagaien Bankuaren ardurea.
"Gurutze Gorriagaz jenteak bere herriko jenteari lagunduten deutso. Herritik hartu eta herrira bueltetan dau laguntzea AGGk. Bide sano laburra eginda".

0
Arratia
2016/11/30
Errefujiaduen aldeko azokarako gauzen bilketea

Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoak, abenduaren 18an egingo dan bigarren eskuko azokea antolatuteko gauzak batzean dabiz. Zemendian Areatzan, Diman eta Artean batu ebezan hainbat gauza, baina abenduan be bilketeagaz jarraituko dabe herri batzuetan. Azokan lortutako dirua errefujiaduakaz behar egiten dauan alkarteren bateri emoteko izango da.
Azokan saltzeako erabilten ez diran gauza erabilgarriak hurrengo leku eta orduetan jasoko dira. Artean abenduaren 1ean, 2an eta 3an Kultur Etxeko goiko solairuan. Hilaren 1ean, eguena, 17:00etatik 18:00etara egingo dabe bilketea; hilaren 2an, 19:00etatik 20:30era eta 3an, 12:00etatik 13:00etara.
Lemoan hilaren 9an 17:00etatik 21:00etara eta 10ean 11:00etatik 13:00etara Gaztetxean batuko dabez gauzak.
Diman abenduaren 12an batuko ditue informazino bulegoan, 16:30etik 18:30era eta Igorren be egun berean 18:00etatik 20:00etara, Kiñu Gaztetxean.
Zeanurin ostera, abenduaren 16an, 17:00etatik 20:00etara egongo dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoak Kultur Etxeko aterpean azokarako gauzak batzean. Erropa asko daukiela eta hemetik aurrera gehiago ez dabela jasoko jakin arazo dabe OEEtik.

0
Arratia
2016/11/15
Transgeniko eta glifosato bako Arratia egiteko kanpainea

Igitiek, Arratiako Baserritar Agroekologikoen Alkarteak eta Arratia Bizirik-ek, eskualdea transgeniko eta glifosato bako gunea izatea gura dabe. Honeen arriskuez jentea sensibilizetako, bideo emonaldia eta berbaldia antolatu dabe, eta zemendiaren 25ean, udaletxeetan Arratia transgeniko eta glifosato bako gunea izentatzeko mozinoak aurkeztuko dabez.
Glifosatoa herbizidetan dago. Igaz, Osaunaren Mundu Erakundeko (OME) minbiziaren ikerketan diharduan nazinoarteko agentziak, glifosatoa "ziurrenik gizakiarentzako kartzinogenotzat" jo eban. Eta Europako araudiaren arabera, ezaugarri horreek daukazan substantzia aktibo bat erabiltea ez da baimenduta egon behar, ez badago frogatuta erabilteak egiten dauan kaltea txikia dala. Europar Batasunean, substantzia kimikoen klasifikazinoaz arduratzen dan agentziak glifosatoak osasunean daukan eragina aztertzen hasteko asmoa daukala dinoe Igitiekoak, baina prozesu hori 2017ko amaierara arte ez dala amaituko.
Transgenikoak, baserritarrai eta elikadura eredu jasangarriari suposatzen deutseen mehatxua ezagunagoa da. Gainera, lurrak eta urak kutsatzen dira eta biodibersidadea asko gitxitzen da. Horregaitik, Igitiek emondako datuen arabera, Europako herritarren % 61 transgenikoen kontra dago.

Bideo emonaldia eta berbaldia
Transgeniko eta glifosatoak eragiten dabezan kalteen barri jakiteko, El mundo según Monsanto dokumentala ikusteko aukerea egongo da zemendiaren 17an, Igorreko Axular Herriko Tabernan. Hilaren 24an, EHNE Bizkaiako Esti Redondok transgenikoen inguruko berbaldia emongo dau Arteako Herriko Bentan.
Horrezaz gainera, zemendian, herrietan mozinoak aurkeztuko dabez, Arratia "transgenikorik gabeko gunea" eta "glifosatorik gabeko gunea" izentatzeko eskatuz.

0
Arratia
2016/11/14
Andrakanako indarkeriaren kontrako ekintza ugari Arratian

"Kokoteraino gaude, ez hemen ez inon" lemapean batu dabez Arratian, Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren inguruko ekitaldiak, Arratiako andra taldeak, talde feministak, Mankomunidadeak eta Udalak.


Aurten, konzentrazino eta Martxa Morearen ordez, manifestazinoa egingo dabe zemendiaren 25ean Igorren.
Manifestazinoa arrastiko 19:00etan izango da, eta oso "bisuala" izatea gura dabe antolatzaileak. "Atzenengo urteotan, jente gitxiagok hartu dau parte Martxa Morean, eta konzentrazinoa eta martxea manifestazino baten batzea proposatu zan. Asmoa, Igorretik ibilbide bat egitea da, oso bisuala, jenteak ikusi dagian zer aldarrikatzen dan" azaldu deutso BEGITUri Xabier Pastor Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Berdintasun Teknikariak.
Sensibilizazino ekintzak ia hile osoa hartuko dabe eta herri guztietan izango dira. Indarkeria prebeniduteko helburua daukan gazteai zuzendutako Beldur Barik programako ekintza bi izan dira lehenengoak. Holan, neskentzako autodefensa tailerra eta Lip Dub tailerraren lehenengo saioa egin dabez aurreko hamabostaldian. Zemendiaren 18an izango da Lip Dub tailerraren bigarren saioa Diman. Izan be Diman grabauko dabe hilaren 25ean Lip Dub-a, eta bigarren saioa grabaketea egingo dan lekuan egingo dabe ensaio moduan.
Edade guztietakoai zuzendutako tailerrak be egongo dira gure eskualdean. Esate baterako, zemendiaren 21ean, Lemoako Udalak antolatuta, Miriam Herbonen eskutik, "25N construyamos relaciones de buen amor", ordu biko tailerra egongo da Lemoako Jubiladuen etxeko goiko aretoan 18:30ean. Hilaren 23an, matxismo isilen inguruko tailerra eskeiniko dau Noka taldeak Igorreko Kiñu Gaztetxean 19:00etan. Bertan parte hartzean dabenak eguneroko jarkera matxistak identifikau eta aurre egiten ikasiko dabe. Azkenik, abenduaren 2an, "Cuidar cuidándonos" tailerra emongo dau zaintza eta feminismoan aditua dan Conchi Lopezek Arteako kulturgunean 18:00etan.
Ipuin kontalaria egongo da hilaren 18an Arantzazuko Kulturgunean, Emakumeak = kontatzen. Umeai zuzendutako bardintasuna sustatzen daben ipuinak kontauko ditu Apika taldeak 18:00etan.
Areatzan, zemendiaren 27an, 11:00etatik 15:00etara Gogoratzen nauzuenetan liburuaren irakurketa publikoa egingo dabe udaletxeko plazan. Indarkeria matxistearen kontrako ipuin bilduma honetan, Areatzako Maite Artaberen "Oi Zorion!" ipuina dago.
Zeanurin eta Arantzazun bideoforumak antolatu ditue. Zemendiaren 29an eta abenduaren 2an izango dira hurrengoz hurrengo. Zeanurin, Mama duérmete que yo vigilo dokumentala ikusteko aukerea egongo da 17:30ean. Umeak askotan andrakanako indarkeriaren biktimak be izaten dira eta gai hori landuten dau dokumentalak. Arantzazun La vida empieza hoy eskeiniko dabe 17:30ean Kulturgunean abenduaren 2an.
Antzerkia be indarkeria matxistea prebeniduteko egokitzat jo dabe Lemoan eta Bedian. Hori dala eta, zemendiaren 24an, lau urtetik gorako umeentzako antzerkia egongo da Lemoako ludotekan arrastiko seiretan. Zemendiaren 27an, barriz, nagusientzakoa Bediako plazan. Bi ero diskotekan antzeztuko dau tdiferencia taldeak eguerdiko 12:30ean.
Zeberion, berbaldia antolatu dabe hilaren 18rako; Ermita Zaharrean 18:00etan izango da. Ondoren, 20:00ak aldera, Beldur Barik Lehiaketan aurreko edizinoetan aurkeztutako 27 minutuko bideo aukeraketa bat eta Zubialde eskolan egindako bideoa ikusi ahal izango dira. Hilaren 26an, Urdulizen egingo dan Beldur Barik topaketara joateko autobusa be ipiniko dau Zeberioko Bardintasun zerbitzuak. Izena hilaren 10 eta 22 artean emon behar da.

Zemendiak 25
Eguneko ekitaldirik garrantzitsuena, Igorren egingo dan manifestazino bateratua izango da duda barik. Bertan, Arratia eta Zeberioko herritarrak batuko dira, "Kokoteraino gaude, ez hemen ez inon" lemapean, andrakanako indarkeria ez dala onargarria eta indarkeria sexisteagaz amaituteko gogo sendoa erakusteko. Ez da aukera bakarra izango. Arantzazun berbarako, alkarretaratzea egingo dabe eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean.
Diman Beldur Barik Arratia Lehiaketako sari banaketea egongo da. Horren aurretik, 12 eta 26 urte bitarteko gazteak, Lip Dub-a grabauko dabe 17:00etatik 17:30era, eta ondoren, Arratia mailako Beldur Barik Lehiaketara aurkeztutako ikusentzunezko onenak saria jasoko dabe horretarako antolatutako ekitaldian.
Goizean, Igorren eskolako umeai zuzenduta, Peter Punk umorezko ikuskizuna eskeiniko da Lasarte Aretoan.

0
Arratia
2016/10/31
Otzara bi aukeran Errigorako Gabonetako kanpainan

Urtero lez, Arratiako hainbat herritan be Errigorako otzarak eskatzeko aukerea egongo da. "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" lemapean, Nafarroako ekoizleen produktuak saldu eta euskalgintzeari lagunduten deutso Errigorak diru horren % 25agaz.
Zemendiaren 8ra arte eskatu daitekez otzarok.

Otzara baltza edo zuria
Aurten lehenengoz, produktu desbardinez osotutako otzara biren artean aukeratu daiteke. 50 euroko prezioa dauka otzara bakotxak.
Otzara zurian, txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibadea, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardao ekologikoa dago.
Baltzean, barriz, oliba olio birjina, mahats zukua, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mamia, zainzuri estra lodiak, orburu bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardao ekologikoa.

Non jaso
Eskaerak errigora.eus webgunean edo banatzeko lekuetan dagozan papelezko fitxak betez egin behar dira. Arratian banatze lekuak honeek dira: Areatzan, The Quiet Corner; Artean, Herriko Benta; Igorren, Jubiladuen txokoa eta AEK; Zeanurin, Txoko Sagarna; Diman, eskolea. Arantzazun, Bedian eta Lemoan be otzarak jasoteko aukerea egongo da.

0
Arratia
2016/10/31
Autodefensa eta Lip Dub tailerrak

Beldur Barik, indarkeria sexistea prebeniduteko gazteai zuzendutako programearen barruan, Berdinbidean Bizkaiak sortutako neskentzako Autodefensa tailerra egongo da Areatzan, zemendiaren 5ean, eta zemendiaren 11n eta 18an, Lip Dub tailerra Lemoan. Tailerrotan 12 eta 26 urte bitarteko gazteak hartu daikie parte.
Autodefensa tailerra Areatzako udaletxean izango da zapatuz, hilak 5, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeako izena hilaren 4a baino lehenago emon behar da Arratiako Udalen Mankomunidadean, berdintasuna2.arratia@bizkaia.org helbidera idatzita edo 94 631 17 17 telefonora deituta.

Lip Dub
Lip Dub tailerrean, 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilak hartu daikie parte. Lemoan izango da, Jubiladuen Etxeko gaineko batzar aretoan, 18:00etatik 20:00etara, hilaren 11n eta 18an. Lip Dub-a Diman grabauko da zemendiaren 25ean. Tailerrean parte hartzeako izena Gazte Lekuetan edo Arratiako Udalen Mankomunidadean emon behar da.

0
Arratia
2016/10/31
Lanbideren bulego zerbitzu mobikorra Arratian

Urri bigarrenean, Lanbidek barriro ipini eban martxan puntu mobikorra, herrietan bulegoko zerbitzua emoteko. Arratiako herrietan be egongo da. Izan be, Arratiatik hiru ibilbide ditu zerbitzuak. Holan, 5. Ibilbidea Otxandio-Ubide-Zeanurik osotuten dabe; 7.a, Igorrek, Lemoak eta Bediak eta 8.a Areatzak, Arteak, Arantzazuk eta Dimak.

Zemendiko egutegia
Zemendiaren 4an eta 18an, Lanbideren puntu mobikorra Ubiden egongo da 11:15etik 13:15era eta Zeanurin 15:00etatik, 17:00etara.
Hilaren 8an eta 22an, Igorren 09:00etatik 12:00etara; Lemoan 12:15etik 13:45era eta 14:30etik 15:15era eta Bedian 15:30etik 18:30era.
Zemendiaren 9an eta 23an, puntu mobikorra Areatzan egongo da 09:00etatik 11:00etara; Artean 11:15etik 13:15era, Arantzazun 14:00etatik 16:00etara eta Diman, 16:30etik 18:30era.
Abenduan, puntu mobikorrak 5. ibilbidea hilaren 2an, 16an eta 30ean egingo dau. 7. ibilbidea, abenduaren 20an eta 8. Ibilbidea, 8an eta 21ean.

0
Arratia
2016/10/15
Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak plataforman parte hartzeako deialdia egin dau

Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) Arratia plataformeak, jatorrizko herrietatik alde egitera behartutako jentartearen eskubideak defendatzea dauka helburu nagusitzat. Arratiako herri guztietan dagoz antolatuta, asanblada irekietan biltzean dira, eta honeetan parte hartzera konbidau gura dabez arratiar guztiak. Hurrengo asanbladea urri bigarrenaren 19an izango da 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean.
OEEk, errefujiaduen Nazinoarteko Legerian onartzen diran eta beteten ez diran eskubideak betetea exijiduten deutsez gobernuai.

Arratia babes herria
OEE Arratiak, Arratia babes herria izatea gura dau. Hori dala eta, urtailaren 15erako ekintza sinbolikoa antolatuten dabiz. "Gure bailara ezinbesteko babes herri gisa izentauko dauan ekintza sinbolikoa izango da, eta hau gogo edo borondate orokor bat dala adierazoteko instituzionen, eragile kulturalen, kirol taldeen eta abarren inplikazinoa bultzatuko dogu" azaldu deutsie BEGITUri.
Aurretik, abenduaren 18an, errefujiaduen oinarrizko beharrizanak asetzeko dirua biltzeako, bigarren eskuko azokea egongo da Areatzan.

Basakeria edo zibilizazinoaren arteko hautua
Plataformakoak, errefujiaduen eta migratzaileen bizitza erasotzen dauan oinarrizko arau juridikoen bortxa sistematikoari egiten deutsie aurre. "Jente honen egunerokotasuna dramatikoa eta bildurgarria da. Egoera hau film baten ikusiko bagendu guztiz izututa egongo ginateke, baina zoritzarrez, hau guztiau bene-benetan eta gure begien aurrean gertatzen da" dinoe. Horregaitik, "gobernuak egin edo egiten ez dabenaren konplize" ez izateko gizarte zibileko eragile eta norbanakoak mobilizatzera deitzean dabez.
Nazinoarteko Legeria sistematikoki ez betetea larria da eta Sami Naïr filosofo eta soziologo argeliarraren berbak ekarri ditu gogora OEE Arratiak: "helburua ez da arazo humanitario koiuntural bat konpontzea, baizik eta erabaki sendoen bidez bide desbardinen artean aukeratzea: basakeriaren bidea edo zibilizazinoarena".

0
Arratia
2016/10/15
Andrazko izaten desikasteko ikastaroa Artean

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako lehenengo ikastaroa, urri bigarrenaren 21ean eta 22an izango da, Arteako Kultur Etxean, Udalak antolatuta. Sei orduko ikastaro izango da, saio bitan bananduta. Barikuan 17:00etatik 20:00etara izango dira eskolak eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara.
Bertan, Medeak taldeko Nagore Iturriozek "Zelan egiten gaitue andrazko?" itaunari erantzungo deutso. "Jaiotzeaz batera, andrazko egiteko makinaria martxan hasten da. Andrazko izateko eredu bakarra ei dago eta hara hurreratzeko presinoa dogu hasikeratik. Prozesua eta emoitza zen dan aztertuko dogu, eta, ondoren, ikasitakoa desikasteko gakoak emongo doguz, andra izateko era ugari dagozalako. Zenbat andra, horrenbeste era" dinoe Jabekuntza Eskolatik.

0
Arratia
2016/10/9
Beldur barik, eraso sexisten aurrean jarkera aktiboa bultzatzeko lehiaketea

Arratiako gazteak, zemendiaren 9ra arte, aurkeztu daikiez ikus-entzunezkoak Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeako. Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak Beldur Barik Lehiaketea antolatuko dau aurten bosgarrenez.
Helburua andranganako indarkeria prebenidutea da, bere adierazpide guztietan eta beren-beregi, neska gazteak jasaten daben indarkeria. "Horretarako, neskai behar diran tresnak eta baliabideak emongo jakiez, indarkeria sexistea ezetu eta aintzat hartuteko, eta mutilakaz, jarkera sexistai aurre egiteko neurriak landuko dira. Azken finean, neska-mutilak eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izatea lortu gura da" dinoe Bardintasun Zerbitzutik.

Parte hartzea
Lanak errespetuan, bardintasunean, askatasunean, autonomian, eran- tzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarkerak ikustarazo behar dabez. Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira eta Arratiako 12 eta 26 urte bitarteko gazteak hartu daikie parte.
Parte hartzeako www.beldurbarik.org webgunean dagoan formularioa bete behar da. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webgunean adieraziz izen emotea modu egokian egin dala. Horretaz gainera, erantzun automatikoa bidaliko da email helbidera baieztatzeko lana jaso dala.

Sariak
Lehiaketa bikotxa da: alde batetik, Lehiaketa globala eta, bestetik, Arratiako Lehiaketea. Arratian, lehenengo kategoriako saria (12-17 urte), 300 eurokoa izango da eta bigarren kategoriakoa (18-26 urte), beste 300 euro.
Arratiako sari banaketea Diman izango da, zemendiaren 25ean, eta lehiaketa globalaren topaketa eta sari banaketea Urdulizen.

0
Arratia
2016/10/2
Bizkaiko produktuak Garbeko Azokan

Arratian tradizinorik handienetakoa daukan baserriko produktuen azokea, Garbeko Azokea, urri bigarrenaren 9an izango da eta antolatzaileak, bertan 31 ekoizle inguru batzea espero dabe.
Azokan erosi ahal izango diran produkturik gehienak Bizkaiko baserrietakoak izango dira eta horreetatik hainbat, Arratiakoak. Ortuariak, frutak, lorak, gaztaiak, pastelak, eztia eta artisautzarik bitxiena erosteko aukerea egongo da Garben.
Goizeko hamarretarako prest egongo dira postu guztiak. Aurten, barrikuntza moduan, azkora erakustaldi bat egongo da azoka gunean. Aizkolariak nortzuk izango diran, ez dagoala konfirmauta baina Arratiakoak izango dirala azaldu deutso begituri Xabier Altube antolakuntzakoak.

0
Arratia
2016/10/2
Errota proiektuak koordinatzailea behar dau

Errota, Arratiako Garapenerako proiektuak, hurrengo urteotako erronkak aztertu ebazan aurreko ikasturtean eta horreek aurrera eroateko koordinatzaile bila dabilz.
Koordinatzaileak zortzi erronka atera behar dauz aurrera Errotako eragileakaz batera. Ikas komunidade lankidetza foroa sortu, baloreetan oinarritutako hezkuntza saretzeko; ekintzailetza kultura eta gizarte ekonomiaren baloreak herritarrengan sustatu eta enpresea jentarteagaz konektau; eskualdearen nortasuna eta identidadea indartu eta zabaldu, hala nola, Arratiera (hizkera) be balioan ipiniz, Arratia erakargarria izateko; nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzari babesa emon eta indartu; enpresa foroa sortu industria sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu eta beharrizanai erantzuteko; enplegu sorrera eta mantentzea modu aktiboan bultzatu; merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak lehiakorragoak egitea ahalbidetuko daben lehen pausuak emoten lagundu, foro desbardinen sorrerea bultzatuz, eta sektore publikoagaz batera herritar eta eragileen beharrizanak identifiketako alkarlana bultzatu.
Koordinatzaile lanerako eskatzen da unibersidade mailako ikasketak izatea, Enpresa zuzendaritzan, Ekonomian edo antzekoetan; antzeko lanetan eskarmentua; gizarte eta eragile ekonomikoen artean lan egiteko ohiturea; euskera eta gaztelania maila ona eta IKTak menperatzea. Izakera aldetik, jarkera konprometidua, izakera planifikaua eta dinamikoa, jentaurreko hartu-emonetarako eta komuniketako gaitasuna eta lidergotza.
Gida baimena eta autoa be izan behar dabe interesdunak.
Curriculumak info@errota.eus helbidera bialdu behar dira hilaren 15a baino lehenago.

0
Arratia
2016/9/19
Adinekoai tratu onaren gaineko jardunaldia Igorreko Kultur Etxean

Arratiako Udalen Mankomunitateko erakunde autonomoa dan Arratiako Egoitzak, Etika eta tratu ona adinekoai gaiari buruzko jardunaldia antolatu dau. Urri lehenengoaren 23an izango da Igorreko Kultur Etxean, 10:30etik aurrera.
Topaketan, hirugarren sektoreko profesionalak, egoitzan dagozan personen zaintzaileak eta senideak, erakundeetako arduradunak, eta Amorebietako Institutua eta Zulaibarko Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak hartu ahal izango dabe parte. Zulaibarrek Mendekotasun Egoeran dagozan Personak Artatzeko Teknikarien Prestakuntza Ziklo barri bat antolatu dau; izan be, gaur egun, lan-eskari handiena daukan jarduera profesionaletako bat da hau.
Jardunaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko Balorazino eta Orientazino zerbitzuburu (Mendekotasuna eta Desgaitasuna) Lourdes Zurbanobeaskoetxeak eta Deustuko Unibersidadeko Bioetika, Etika Profesional eta Osasunaren Psikologiako Esku-hartzeen arloko irakasle Marije Goikoetxeak hartuko dabe parte, beste aditu batzuen artean.

Arratiako Egoitza
Arratiako Egoitzako zuzendariak, Naiara Zamalloak, jardunaldiaren maila nabarmendu dau, bai hirugarren adinekoen eremuan puri-purian dagoan gai berezi bat jorratzeagaitik, bai konbidautako hizlarien izen onagaitik. Zamalloaren eretxiz, Arratiako Egoi-tzaren eginkizunaren oinarria da "beti personen duintasunaren alde egitea". Halanda ze, Arratiako Egoitzak Libera-Care arauagaz egiten dau behar; izan be, arau horrek lotura bako egoitza dala adierazoten dau, eta adinekoen bizi-kalidadea hobetzen daben laguntza-aukerak eskeintzen ditu.

0
Arratia
2016/9/19
San Migel jaiak bailarako hainbat ermitatan

San Migel eguna hilaren 29an da eta izenpe horretako ermiten inguruan jaiak ospatuko dira. Altzustan (Zeanuri), Artean, Garben (Igorre) eta Uriben (Zeanuri) dagoz San Migel ermitak. Horreetako batzuetan, Artean, berbarako meza ostean barauskarria egongo da. Uriben eta Garben, barriz, hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe.

Uribe (Zeanuri)
Urri lehenengoak 24, zapatua
14:30ean auzo bazkaria.
Arrastian Mus eta Briska Txapelketak.

Urri lehenengoak 25, domekea
12:00etan, meza nagusia.
Meza ostean barauskarria eta jokoak: txapel jaurtiketea eta beste batzuk.

Urri lehenengoak 26, astelehena
12:00etan, animen aldeko mezea.
17:00etan, urdaia eta txokolatea danontzat.

Garbe (Igorre)
Urri lehenengoak 29, eguena
11:00etan, jaiai hasikerea emoteko txupina.
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.

Urri bigarrenak 1, zapatua
19:00etan, erromeria Basajaun taldeagaz.

Urri bigarrenak 2, domekea
16:00etan, Briska Txapelketea.
17:00etan, umeentzako puzgarriak eta herri kirol jokoak.

0
Arratia
2016/9/14
Erreka baztarretatik, Zeanuritik Bediara

Arratiako Udalen Mankomunitateak, Arratiako Ibaiertzetatik VII. Martxea antolatu dau urri lehenengoaren 18rako. Martxa honegaz, Mankomunidadeak Europako Mobikortasun Jasangarriaren astea ospatu gura dau eta oinezkoentzako ibilbideak berreskuratu.
Urtekerea Zeanuriko plazatik izango da 08:30ean. Urtero lez, martxako egunean autobusa egongo da partaideak abiapuntura eroateko. Autobusa Bediatik urtengo da 08:00retan eta Arratiako herri guztietatik pasauko da, baita Dimatik be. Bediara heldutakoan barauskarria egongo da indarrak barriztuteko, eta 14:00etan, herrietara bueltetako autobusa urtengo da Bediatik. Martxan parte hartzeako ez da izena emon beharrik eta doban izango da.
Joan dan urtean 100 lagun baino gehiagok hartu eben parte.

Kotxe Bako Eguna
Egun horretan be, Kotxe Bako Eguna ospatuko dabe Bedian. Bizikletearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz, herritik zehar bizikleta ibilbidea egingo dabe eta bide segurtasun zirkuitua be egongo da, modu seguruan ibilten ikasteko. Zirkuituan zein bizikleta martxan parte hartuko dabenen artean, bizikleta bat zozketatuko da.

0
Arratia
2016/8/31
Antzerkia eta txitxi-burruntzia Oban, erromeria Lemoatxen

Urri lehenengoaren 1ean, hasiko dira Obako jaiak eta hamabostaldi osoan zehar jai ugari ospatuko dira auzune eta ermita inguruetan. Hilaren 2an San Antolin eguna ospatuten dabe lemoaztarrak Lemoatxako San Antolin ermitearen inguruan Baba Lehiaketa eta erromeriagaz eta Andra Mari Eguna, hilak 8, Lemoako Elizondon ospatuko dabe, besteak beste.

Sainduniak
Oba (Dima)
Urri lehenengoak 1, eguena
20:00etan, txupina eta jaien hasikerea.

Urri lehenengoak 2, barikua
12:30ean, mezea.

Urri lehenengoak 3, zapatua
Eskulanen erakusketea zapatu eta domekan.
11:00etan, Dima-Oba bizikleta igoerea.
13:00etan, mezea eta ostean poteoa.
19:30ean, antzerkia Oba, The Far Dar West.
20:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, Bola Txapelketea.

Urri lehenengoak 4, domekea
11:30ean, Nordic Walking Dimatik Obara.
12:00etan, krosa.
14:30ean, auzo bazkaria.
18:00etan, Briska eta Igel Txapelketak.
19:00etan, txokolatea.

San Antolin jaiak
Lemoatx (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, barikua
11:00etan, mezea San Antolinen; ostean barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 8, eguena
12:30ean, mezea.
17:00etan, haurrentzako jolas eta tailerrak.
20:00etan, Zeani Antzerki Taldearen antzezlana.

0
Arratia
2016/8/31
Udal ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

2016-2017 ikasturteko udal ikastaro gehienetan izena emoteko epea hile honen bigarren hamabostaldian izango da. Arratian ikastaro eskeintza zabala dago. Aurreko zenbakian, Arantzazu, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko eskeintzaren barri emon genduan. Hona, Areatza, Artea, Igorre eta Zeberiokoa dakargu.

Areatza
Urri lehenengoaren 19tik 27ra da Areatzako ikastaroetan izena emoteko epea, 10:00etatik 13:00etara udaletxean. Aurretik debaldeko demostrazinoak egingo dira, jenteak jakiteko ikastaroak zertan dautzan. Urri lehenengoaren 19an, 18:00etan, TRXen demostrazinoa egongo da frontoian; hilaren 21ean, 18:15ean, Cross Fit; 21ean be, 18:45ean, Galapan taldea eta hilaren 22an, 19:30ean Pilates. Taldea sortzeako gitxienez 10 lagunek emon behar dabe izena. Ikastaro honeek osotuten dabe Areatzako eskeintzea: Gimnasia, Eskulanak, Gimnasia Hipopresiboa, Cross Fit, Euskal Jantzak, Pilates, GAP, Zunba eta Zunba Txiki (12tik 16 urtera).

Artea
Arteak ikastaro eskeintzea barriztatzeko asmoz, herritarrakana jo dau eretxia eta nahiak ezetuteko. Usdal gobernuak "ikastaroak barriztatu, euskaldundu eta barriak sortu" gura ditu eta horretarako galdeketa bat bete eta udaletxeko idazkaritzan itxi behar dabe arteaztarrak. Zortzi lagunek emon behar dabe izena, ikastaroa gauzatu daiten.
Orain arteko ikastaroak be eskeintzen dira. Helduentzako ikastaroak honeexek dira: Zunba, Yoga, Pilates, Aerobic, 3. Adineko gimnasia, Arte aplikauak eta Eskulanak. Umeentzakoak, barriz, beste honeek: Euskal jantzak eta Zunba txiki.
Artean erroldatutakoentzako izena emoteko epea urri lehenengoaren 19tik urri lehenengoaren 23ra izango da. Artean erroldatuta ez dagozanentzat, barriz, hilaren 26tik 29ra.

Igorre
Igorren aurreko hiruhilabetean eskeinitako ikastaroak egin ahal izango dira 2016-2017 ikasturteko lehenengo hiru hilabetekoan, taldea osotuten bada. Horretarako gitxienez sei lagunek emon behar dabe izena. Tai Chi, Ariketa hipopresiboak, Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, Literatura txokoa, Jantza afrikarrak, Argazkigintza (hasikerakoa eta sakontzen), Zirko ikastaroa umeentzat eta Akrobazia aereoak gazteentzat. Aurreko hiruhilabetean atzen ikastaro hau debalde izan zan, baina oraingoan umeen ikastaroaren prezioan eskeiniko da. Izena emoteko epea urri lehenengoaren 16tik 29ra da.

Zeberio
Zeberion be aurreko ikasturteko eskeintzea mantenidu dabe. Hau da, Euskera ikastaroak, Zahar-barritze ikastaroa, Gimnasia hipopresiboa eta Adinekoentzako gimnasia. Izena emoteko epea zabalik dago. Euskera ikastaroak Bizkaiko Euskaltegietan izango dira eta urri bigarrenaren 2a baino lehenago egin behar da matrikulea Zeberioko udaletxean.

0
Arratia
2016/8/2
Trikitixa soinuak hile osoan

Dimako Artaun auzuneko San Bizente jaiak, Zeberioko San Adrian Argiñao auzunean eta Zeanuriko Otzerimendiko sanjustoak dira oraingo hileko lehenengo jaiak. Hilaren 10ean, San Lorentzo jaiak edo sanlontxoak, Bediako Murtatzan, Lemoako Azurrekan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Hilaren erdian, andramariak Igorren eta Zeberioganen. Hurrengo eguna be, San Roke hain zuzen be, jai eguna da leku askotan: Dimako Olazabalen eta Bediako San Roke ermitan, berbarako. Han, 12:00etako mezearen ostean, barauskarria, trikitixea eta jantzak egongo dira.
Hilaren 24an, sanbartolomeak, ospatuko ditue Igorreko Urkizun eta Zeberioko Urizarren.
Zeberioko jaiak, Sandoniak, urri lehenengoaren 1ean hasiko dira.

Artaun (Dima)
Abuztuak 6, zapatua
19:00etan, txupina. 19:30ean, txitxi-burruntzia. Urdaia eta pamitxea doazen guztientzat. 20:00etan, Bola Txapelketea. XIX. Lourdes Soraluze Saria. 20:30ean, erromeria.

Abuztuak 7, domekea
12:00etan, euskal mezea. 13:00etan, triki poteoa. Bertsolariak: Beñat Ugartetxea eta Etxahun Lekue) eta trikitixea. 19:00etan, herri kirolak. Dima vs Mutriku. 20:30ean, zozketea.

Abuztuak 8, astelehena
11:00etan, auzoan hildakoen aldeko mezea. 12:30ean, Mus Txapelketea. 12:30ean, jolasak eta antzerkia. 17:00etan, Briska Txapel- ketea. 19:00etan, Tortilla Txapelketea. 20:00etan, Igel Txapelketea. 21:00etan, amaierea eta txokolatea.

Otzerinmendi (Zeanuri)
Abuztuak 6, zapatua
11:00etan, karobia isiotu. 12:00etan, barauskarria. 14:00etan, bazkaria.

Abuztuak 7, domekea
12:00etan, mezea. Herriko jantzarien erakustaldia eta barauskarria. Goizean zehar Paella eta Tortilla Txapelketak (Paellea okelazkoa izan behar da). 14:00etan, paella eta tortillen aurkezpena. 17:30ean, Mus Txapelketea. 18:00etan, Bola Txapelketea.

Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, eguaztena
12:00etan, mezea. Ondoren barauskarria eta trikitixea eta Mus Txapelketea. 17:00etan, Briska Txapelketea.

Azurreka (Lemoa)
Abuztuak 10, eguaztena
Mezea San Lorentzon. 12:10ean, barauskarria trikitilariakaz. 12:30ean, erromeria. 18:00etan, umeentzako jokoak eta Igel Txapelketea.

Andra Mari. Udako Jaia (Igorre)
Abuztuak 15, astelehena
10:30ean, XXVIII. Andra Mari Saria: Gazte mailako txirrindulari lasterketea. 12:30ean, mezea. 13:15ean, barauskarria Goiko Plazan. 16:15ean, Briska, Mus eta Tute Txapelketea. Izen emotea 16:00etatik 16:15era. Saria: otzarea. 18:00etan, Igel Txapelketa. Izen emotea 17:30etik aurrera. Saria: otzarea. 19:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria. Ostean, DJ Ismael.

Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, astelehena
Andra Mari Eguna
12:30ean, Txakoli Eguna. 19:00etan, Ehun argazki mende bat argazki erakusketea.

Abuztuak 16, martitzena
San Roke Eguna
08:00retan, Ilunbera ibilbidea. 12:00etan, meza nagusia eta umeentzako jolasak. 13:30ean, nagusien Bola Txapelketea. 17:00etan, umeen Bola Txapelketea (6-9 urte eta 10-12 urte). 18:00etan, Irrien Lagunak. 19:30ean, umeentzako baloiak eta txokolatea. 20:00etan, zozketea.

Abuztuak 17, eguaztena
San Roke Txiki Eguna
12:00etan mezea. 14:00etan, auzo bazkaria. Bazkalostean erromeria.

0
Arratia
2016/6/30
Jairik jai

Garagarrilean, auzuneetan eta ermita inguru askotako jaiak izaten dira. Batzuek egitarau xumea izango dabe, trikitixea eta barauskarria baino ez, beste batzuetan egitarau potoloagoa prestatuko dabe, baina dan-danetan jaigiro ederra egongo da duda barik. Honeetan, herri bazkariak, lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak eta erromeriak izango dira nagusi.
Hileon, santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira.
Garagarrilaren 2an Areatzan santomasak ospatuko dabez, 19:00etan mezea egongo da eta ostean parrilladea, hurrengo jaiak sankristobalak dira hilaren 10ean.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 8, barikua
20:45ean txupina. Akerbeltzeko Guruzneren eskutik.
21:00etan, parrilladea eta ondoren musikea zuzenean: El Negro Felito eta Iñagariak (rantxerak, habanerak...).

Garagarrilak 9, zapatua
11:00etan, Arratiako Rallyaren urtekerea.
13:45ean, Rallyan parte hartu daben kotxeen erakustaldia plazan eta garagardo dastaketea.
14:00etan, Rallykoen bazkaria.
17:00etan, Rallyaren atzenengo pasoa plazatik.
17:30ean, Tortilla eta Makailao Lehiaketetan izen emotea.
18:30ean, Ibon Magoa.
20:30ean, tortillak aurkeztu.
21:00etan, makailaoa aurkeztu.
23:00etan, kontzertua: Larregi eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 10, domekea
12:00etan, mezea.
13:00etan, aizkolariak: Mendieta, Intxausti eta Utxu.
14:00etan, Igel Txapelketea.
15:00etan, Igeriketa Txapelketea Santa Lutziko iturrian.

Hilaren erdikaldean, Santa Marina, San Segismundo eta Madalenak daukaguz. Santa Marina edo santamañe eguna, hilaren 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten da. Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak hilaren 16an izango dira aurten. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten dabe. Madalenak garagarrilaren 22an dira eta Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuko ditue.

Tallerreta eta Lemorietako jaiak (Lemoa)
Garagarrilak 16, zapatua
12:00etan, txupina eta kalejirea Atutxen.
14:30ean, bazkaria: oilaskoa eta auzoko Piper eta Tomate Lehiaketea.
Bazkalostean jolasak.
19:00etan tortillen aurkezpena.
20:00etan, kontzertuak.

Santamañe jaiak (Artea)
Garagarrilak 16, zapatua
09:00etan, kalejirea txistulariakaz.
11:30ean, mezea.
12:00etan, Arteako produktuen azokea.
13:00etan, pintxo eta edariak.
14:00etan, Munduko Arrozak Txapelketako saria.
18:00etan, talde jolasak (petankea, igela...) eta umeentzako saskia (pelotea, gomea...).

Garagarrilaren amaieran, Santiago eta San Inazio jaiak dira. Hilaren 25ean Santiago, eta 31n San Inazio, jai handiak dira biak. Santiago Artean, Diman eta Zeanuriko Ipiñaburun ospatuko dabe. Baita Lemoako Arrañon be, mezea eta barauskarriagaz.
San Inazio egunean, barriz, ohiturea dago Gorbeiako kurutzera igoteko. Bizkai osoko jaia da eta Bizkai osotik etorten dira mendizaleak Gorbeiara igoteko. Egun honetan, kotxe kopurua murrizteko, autobus zerbitzua egoten da Areatzatik Pagomakurreraino.

Ipiñaburuko jaiak (Zeanuri)
Garagarrilak 23, zapatua
14:00etan, Auzo Kantu Bazkaria Jon Enbeitaren otxoteak animauta. Ondoren, Briska eta Mus Txapelketak.
19:30ean, txokolatea.

Garagarrilak 25, astelehena
11:30ean, meza nagusia. Ondoren barauskarria eta Bola jokoa (Zeanuriko Kofradi Bola Txapelketarako puntuagarria).

Garagarrilak 26, martitzena
12:00etan arimen mezea eta ondoren barauskarria.

Santiagoko jaiak (Artea)
Garagarrilak 25, astelehena
09:00etan kalejirea txistulariakaz.
11:30ean, mezea.
12:00etan, Arteako produktuen azokea.
13:00etan, pintxo eta edariak.
14:00etan, Marmitako Txapelketako saria.
18:00etan, erromeria.

0
Arratia
2016/6/19
San Juan bezperan suak biztuko dabez auzuneetan

Arratiako hainbat herri eta auzunetan, San Juan suak biztuko dabez San Juan bezperan, hau da, bagilaren 23an. Arantzazun zortziretan batuko dira herritarrak plazan sardinak jan eta sua biztuteko. Hurrengo egunean, Eskobien atzetik kale antzerkia egongo da arrastiko zazpiretan sanjuanak ospatuten segiduteko. Areatzan Walkman kale antzerkia egongo da 20:00etan, eta ostean sardinak eta urdaia jan eta sua biztuko dabe Zubizarran. Diman, sua 20:30ean biztuko dabe frontoi ondoan. Lemoako Tallerretan 19:00etan izango da suaren inguruko zitea.
Zeanuriko Altzuagan, Igorreko San Juanen edo Dimako Oban be sanjuanak ospatuko dabez; Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.


Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 23, eguena
15:00etan, txupina.
21:00etan, sardinak eta sua.

Bagilak 24, barikua
12:00etan, mezea eta barauskarriak.

Bagilak 25, zapatua
21:00etan, auzo afaria eta erromeria Diversions taldeagaz.

Bagilak 26, domekea
12:00etan, mezea, barauskarriak eta zozketea.
19:00etan, Bola Txapelketea eta umeentzako jolasak.

San Juan (Igorre)
Bagilak 23, eguena
19:00etan, txupina eta jaien hasikerea.
20:00etan, sardina jana. Ondoren erromeria trikitixeagaz.
22:30ean, San Juan sua. Arratiako Musika Eskolako trikitilariak.


Bagilak 24, barikua
12:00etan, mezea eta trikitilariak.
18:00etan, Briska eta Mus Txapelketak.
20:00etan, auzoko aparkalekuan pintxo-potea.
22:00etan, erromeria Joselu anaiak taldeagaz.

Bagilak 25, zapatua
09:30ean, auzolanean Indusi errekearen garbiketea. Ondoren mokadutxoa garbituten parte hartu dabenentzat.
Jaien amaierea.

Elorriaga (Lemoa)
Bagilak 25, zapatua
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.
13:15ean, herri kirolak.
14:00etan, Igel Txapelketea nagusientzat.
14:00etan, Dardo Txapelketea umeentzat.
17:00etan, herri kirolak. Umeentzako jokoak.
17:30ean, Mus Txapelketea.
19:00etan, Bola Joko Txapelketea.
20:00etan, txitxi-burruntzia.
Egun osoan zehar Gaztetxeak ipinitako txosnea.

0
Arratia
2016/6/19
Errotak diagnostikoaren emoitzak aukeztuko ditu Igorren hilaren 21ean

Arratia jasangarri eta biziteko aproposago baten bidean lan egiteko asmoz Errota proiektua abiatu zan urtailean. Aprilean, Arratiako lehenengo diagnostikoa egiteko prozesua hasi eban Errota taldeak Azaro Fundazioagaz alkarlanean. Bagilaren 21ean taldeak diagnostikoaren emoitzak aurkeztuko ditu Igorreko Lasarte Aretoan arrastiko seiretan.
Diagnostiko hori osotuteko hiru talde dinamika egin dabez eta talde dinamika horreetan Arratiako hainbat eragilek parte hartu dabe: hezkuntza arlokoak, arlo pribadukoak, arlo publikokoak eta arlo eta gai desbardinetako beste hainbat eragilek. Hirurogei persona baino gehiago guztira. Hiru lan saio horreetan, etorkizuneko Arratia 2030erako ikuspuntua zehaztu dabe partaideak, zelango eskualdea gura daben adierazo, arlo desbardinen beharrizanak zeintzuk diran kontuan hartu eta beharrizan horreek beteteko erronkak definidu ditue.
Antolatzaileak parte hartzeako konbitea luzatu gura deutsee arratiar guztiai.

0
Arratia
2016/6/19
San Juan sua eta gehiago Bediako jaietan

Gaubeko hamabietan biztuko dabe San Juan bezperako sua Bedian, urteko gaurik laburrena argituteko.


Jaietako lehenengo gau majikoan suaren inguruan batuko dira bediaztarrak, suak gauza txarrak erre eta onak gorde dagiazan.
Jaietan, majikoak izan daitekez gau asko. Izan be, Jokaldi, Egan, Zeinke, ETS eta Drindots taldeak gaubak musikaz beteko ditue eta jantzan egiteko aukerea egongo da. Egunez, beste ekintza batzuen artean, lehiaketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, zunbatoia eta karta jokoak egongo dira.

Bagilak 19, domekea
10:00etatik 14:30ak arte, XVI. Eskulangintza eta Elikagaien Azokea.
14:30ean, Bediako jubiladuen bazkaria.

Bagilak 23, eguena
20:00etan, jaien hasikerako txupina, trikitixaz eta dultzainaz alaituta. Sardina jana.
20:30ean, Igel Txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
21:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz. Ondoren, Play-Backa (mozorrotu eta gozatu).
24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, barikua
12:00etan, Meza nagusia.
19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:00etan, pala partiduak (neskak).
20:30ean, tortillen aurkezpena.
20:30ean, korru jantzak.
21:30ean, herri afaria.
23:00etan, erromeria Egan taldeagaz.

Bagilak 25, zapatua
12:00etan, IX. Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztu.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
17:00etan, artista txikiak. Umeentzako tailerrak.
18:00etan, Piratak Herri kirol taldea.
22:00etan, kontzertuak: Zeinke, ETS eta Drindots taldeak.
Arratiara, Galdakaora eta Zornotzara autobusa 02:30ean eta 05:00etan.

Bagilak 26, domekea
12:00etan, eskupelota partiduak (herrikoak tartean) eta pala partiduak (neskak, herrikoak tartean).
18:00etan, txakurren erakusketea.
19:00etan, eskupelota partiduak.
20:00etan, Zunbatoia, Deiene eta Jorgeren eskutik.

Bagilak 27, astelehena
12:00etatik 13:30era, puzgarriak eta jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXI. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat Bediakoa. Izen emotea 6 euro bikoteko.
20:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.




0
Arratia
2016/6/13
Hilaren 18tik Areatza eta Lemoako igerilekuak zabalik

Areatza eta Lemoako aire zabaleko udal igerilekuak bagilaren 18an zabalduko dira eta urri lehenengora arte egongo dira zabalik, arratiarrak uda partean Arratiatik urten barik freskaldi bat hartzeako aukerea izan dagien.
Areatzako igerilekuak bagilaren 18tik urri lehenengoaren 9ra arte egongo dira zabalik, goizeko 11:00etatik 20:00etara. Prezioak desbardinak izango dira lanegunetan eta jai egunetan. Lanegunetan, helduak 4 euro eta umeak 2 pagau behar izango dabez eta jaiegunetan 5 eta 3, hurrengoz hurrengo. Sasoi osorako bonoak erosi ezkero, barriz, herrikoak 55 euro pagau beharko dabe familiako bonoa edo 35 banakakoa persona helduarentzat eta 25 umearentzat bada. Beste herrietakoak, familiakoa 90 euro, eta banakakoak 55 euro helduak eta 35 euro umeak pagau behar dabez. Igorre eta Arteako Udalakaz egindako hitzarmenai esker, Area- tzako herritarren moduan pagauko dabe Igorre eta Arteakoak.

Lemoako igerilekuak
Lemoan aire zabaleko igerilekuak bagilaren 18tik urri lehenengoaren 18ra arte egongo dira zabalik. Goizeko 11:00etan zabalduko ditue igerilekuak, eta 19:30ean zarratuko bagilean, 20:30ean garagarrilean; 20:00etan abuztuan eta 19:30ean urri lehenengoan.
Prezioai jagokienean, 4 eta 26 urte bitartekoak 3 euro pagau behar dabez, eta nagusiak 4 euro Lemoan erroldatuta badagoz eta 4,5 ez badagoz Lemoan erroldatuta. Lemoako jubiladuak eta langabeak 3 euroko prezioan erabili ahal izango dabez udako piszinak.

0
Arratia
2016/6/13
Jaietan sexu erasoai aurre egiteko Beldur Barik Gunea egongo da

Aurtengo jaietan, Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak, Udalak eta andra alkarte eta talde feministak, Beldur Barik kanpainea jarriko dabe martxan. Helburua jaietan be, eraso sexistai aurre egitea da, "jaiak, gaba eta kalea gureak be badiralako, eta danok dogulako eskubidea jaietan disfrutetako" antolatzaileen arabera.
Holan, Igorreko jaietan Beldur Barik jarkerea landu eban Noka talde feministak Igorreko Udalaren laguntzeagaz. Bedian, hilaren 25ean, zapatua, Beldur Barik Gunea ipiniko dabe plazan 20:00etan. Beraz, herriko jaietan Beldur Barik Guneak egongo dira, eraso sexisten kontrako materialagaz eta musikeagaz, arazoa bistaratu eta aurre egiteko.

Genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren kontra beharrean
Arratiako Udalen Mankomunidadeak (AUM) maiatzaren 17ko eta bagilaren 28ko kanpainak lotu dauz, azken finean, homofobiaren kontrako eta aniztasun sexualaren aldeko egunak diralako. AUMko Prebentzino eta Bardintasun Zerbitzuak, udalakaz batera, ekintzak antolatu dabez kanpaina bien inguruan, orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren aurka eta aniztasun sexualaren alde egiten jarraituteko. 
Ekintzen artean, gaztelekuetan antolatutako sexualidadeari buruzko tailerrak, udalekuetako begiraleai hezkidetzaren eta aniztasunaren inguruko prestakuntzea, gurasoentzako eta ikasleentzako saioak, adierazpen instituzionala... "Arlo eta esparru guztiak landu eta landuko dira Arratiako herrietan. Izan be, ezinbestekoa da dibersidade sexualari zor jakon errespetua azpimarratzea, bardintasunean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eregiteko" dino Miren Urresti AUMko Bardintasun teknikariak.

0
Arratia
2016/5/31
Bizkaibusen lan-ixteak

Akordiorik lortzean ez bada, hilaren 10era arte lan-ixteakaz jarraituko dabe Bizkaibusen. Maiatzaren 30etik lan-ixteak txanda bakotxean lau ordukoak dira; hau da, 07:00retatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Foru Aldundiak, gitxieneko zerbitzuak ezarri ditu ordu horreetan.

Gitxieneko zerbitzuak
3917 Linea: Zeanuritik Bilbora 08:45, 18:45 eta 20:45ean urtengo da. Bilbotik Zeanurira, 08:15, 10:15, 19:15 eta 20:15ean. 3927 Linea: Zeanuritik 08:15, 10:15; 18:15 eta 19:15ean. Bilbotik 09:00etan, 18:00etan eta 20:00etan. 2925 Linea: Ubidetik Bilbora 08:45, 10:45, 18:45 eta 20:45. Bilbotik Ubidera 08:45, 10:45, 18:45 eta 20:45. 3928 Linea: Zeberiotik Arrigorriagara 08:05, 19:05. Arrigorriagatik Zeberiora 07:35 eta 19:35ean.

0
Arratia
2016/5/16
Homofobiaren kontrako kanpainea Arratian

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazinoarteko Eguna da. Hori dala eta, Arratiako Udalen Mankomunidadeak kanpainea antolatu dau fobia honeei aurre egiteko.
Halan, urtero lez, adierazpen instituzionala onartu dau aprilaren 27ko Gobernu Batzordean. "Adierazpenagaz, Arratiako Udalen Mankomunidadeak berretsi gura dau orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazinoaren kontrako burrukan daukan konpromisoa" dinoe Mankomunidadetik.
Ildo beretik, maiatzean, AUMko Prebentzino Zerbitzuak antolatuta, sexualidadeari eta aniztasunari buruzko tailerrak egongo dira Igorreko Institutuko 4. DBH eta Lemoako 3. DBHko ikasleentzat. Tailerren helburua da diskriminazinoa edota bullying homofoboa, lesbofoboa eta transfoboari aurre egitea eta identidade eta sexu aukeren aniztasuna ahalbideratzea Arratiako gazteen artean.
Horrezaz gainera, eskolen bitartez gurasoentzako banatzen dan aldizkarian, gaia landuko da.

0
Arratia
2016/5/16
Virginia Woolf Basqueskolaren aurkezpena egingo da Arratian

Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak eta Basqueskolak antolatuta, maiatzaren 23an, Basqueskola Andra Zinegotzientzako Eskoleak aurkezpena egingo dau Arratian, Mankomunidadean, 17:00etan. Aurkezpenera, konbidauta dagoz Arratiako andra zinegotzi guztiak, politika arloan dagozan desbardintasun egoerak aztertu eta aurre egiteko tresnak partekatzeko.
Virginia Woolf Basqueskola Euskadiko andrazko alkate eta zinegotzientzako espazio propioa da, sarean lan egitea eta tokiko politikai buruzko esperientziak trukatzea ahalbidetzen dauana.
Ekimena 2012an sortu zan Eudel eta Emakunderen arteko alkarlanaren ondorioz, hautagaiak eurak udal jardun politikoan azaldutako beharrari erantzuteko. Bide honetako lehenengo urteotan coaching, lidertza eta komunikazino mintegiak antolatu dira, baita tailerrak, solasaldiak eta esperientzia trukeak.
Miren Urresti AUMko Bardintasun Teknikariaren arabera, "Andrantzako Jabekuntza Eskolak eta Basqueskolak fisolofia bera daukie, andren jabekuntza sustatzea alor guztietan eragile aktibo izan daitezan. Beraz, bat dator urte hasikeran martxan ipinitako Arratiako Andrentzako Jabekuntza Eskola sortzeako prozesuagaz".

0
Arratia
2016/4/24
Gizonentzako Guneak lehenengo batzarra egingo dau Areatzan

Arratiako Udalen Mankomunidadeak, udalakaz batera, Arratiako Gizonentzako Gunea antolatu gura dau eta urteko programazinoa zehaztu. Hori dala eta, lehen batzarra deitu dabe aprilaren 26rako Areatzako Udaletxean arrastiko seiretan. Batzar horretan saio egun eta lekuak zehaztuko dira.
Gunea, andren eta gizonen bardintasuna zer dan eta arlo personalean, sozialean eta profesionalean bardintasunaren alde zer egin leikien jakin nahi dabenentzat da; horren gaineko prestakuntzea jaso edo horretan sakondu gura dabenentzat, hain zuzen. Hori guztia, andra eta gizonen bardintasunaren aldeko aldaketa soziala sustatuko daben eragile izan daitezan.
Urteak daroaz Bardintasun Zerbitzuak Emakundegaz batera, Arratian Gizonduz programea antolatzen.

0
Arratia
2016/4/11
Arratiako Andren Jabekuntza Eskolari buruzko jardunaldia

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea martxan ipintean sortu daitekezan galdera eta zalantzai erantzunak topatzeko asmoz, Arratiako Udal, andra alkarte eta talde feministen Sareak, Jabekuntza Eskolen gaineko jardunaldia antolatu dabe aprilaren 16rako. Jardunaldia Igorreko Kultur Etxean izango da goizeko 11:00etatik aurrera.
Bertan, beste herri batzuetako esperientziak kontetako Bizkaiko Jabekuntza Eskoletako Teknikaria, ikasleak eta prestatzaileak egongo dira, informazino hau lagungarri izango dalako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea gauzatzeko.
Antolatzaileak Arratiako neska eta andra guztiak animau gura dabez jardunaldian parte hartzera.

0
Arratia
2016/3/7
Mobilizazinoak Arratian TTIParen kontra

Igitie, Noka, Igorre Bizirik, Karabie Gaztetxea, Kiñu Gaztetxea eta Fracking Ez Arratiak, Bediatik Zeanurirainoko bizikleta martxea antolatu dabe martiaren 12rako, Merkataritza eta Inbersino Akordio Transatlantikoaren kontra mobilizetako (Transatlantic Trade and Investment Partnership, TTIP).


Ondoren, Kiñu Gaztetxean bazkaldu eta akordioaren gaineko hiru bideo labur eskeiniko ditue.
TTIParen kontrako bizikleta martxea Bediatik abiatuko da 10:00etan eta Lemoa, Dima, Igorre, Arantzazu, Artea eta Areatzatik pasau ostean, Zeanurira ailegauko da 13:30ak aldera. Han, bueltea emon eta partaideak Igorrera joango dira Kiñu Gaztetxean bazkaltzeko. Bazkarian izena emoteko, WhatsAppa edo SMS bat bialdu behar da 680 937 875680 937 875 telefonora.

Akordioaren eraginaren barri
Bazkalostean, hiru bideo ikusteko aukerea egongo da: Zer da TTIPa, TTIP 2035: Una odisea para las mujeres eta TTIP: El campo cerrado por defunción dokumental laburrak, hain zuzen be. Mobilizazino eguna jaigiroan amaituteko, Kantu Bingoa egongo da Gaztetxean eta poteoa herrian zehar.
"Igitiek TTIPari buruzko berbaldia antolatu eban Igorren abenduaren 10ean, eta ikusita gai honen inguruan ezjakintasuna zala nagusi eta akordio honek eragin oso larria daukala maila sozialean, zein ingurune politiko eta ekonomikoan, ebatzi genduan eskualdeko kolektibo sozialai deia luzatzea TTIPren kontrako mobilizazinoak antolatzeko Arratia mailan" azaldu deutso begituri Gonzalo Uribe Igitiekoak.
Martiaren 12an, Arratian bakarrik ez, Euskal Herriko hainbat lekutan egingo dira mobilizazinook. Egun hori aukeratu da, 1986ko martiaren 13an Euskadik erreferendun bidez NATOri ezetz esan eutsalako. "Akordio militar horren parekoa da TTIPa baina maila ekonomikoan" dino Uribek.


0
Arratia
2016/3/1
Mendian eta herri barruan zugatzak landatzeko egunak

Bediako umeak ludotekan, ezkurrak landatu ebezan ontzietan zezeilaren 26an, landarea urteten danean, herriko plazan landatuteko asmoz. Igorren Zugatz Eguna aprobetxauko dabe aisialdirako egokitu gura dan lursail baten zugatzak landatuteko.
Zugatz Eguna martia aldera ospatuten da, udabarria hur somatuten danean eta eguraldi ona aprobetxatuz eta herri bakotxak aukeratuten dau zein egunetan eta ospatuteko modua.
Bedian, zezeila atzenetan zala, umeak Mandoian batutako ezkur autoktonoak landatu ebezan poteetan, hortik sortutako zugatzak plazan landatzeko. "Ume bakotxak prestau dau bere tiestoa eta ezkurra lurragaz ipini. Gero ureztatu eta listo. Ludotekan itxi eta umeak astero ureztatuko dabez. Garagarrilean tiesto guztiak eroango dira abadearen etxera eta han landatuko dira. Hurrengo urtean ondo hasi diranak Bediako plazan sartuko dira" azaldu deutso begituri Anabe Arruabarrena Kultura Teknikariak.
Eguraldiak lagunduten badau, igorreztarrak martiaren 6an hartuko dabez Errugbi zelaiaren ingurua eta Bizkaiko etxebizitzen eremuan zugatzak landatuteko. Leku horretan Udalak piknik mahai bi eta zugatz batzuk ipiniko ditu, auzo batzarretan eskatukoa gauzatzeko. Zugatz horreetako batzuk, umeak eta nagusiak landatuko dabez.
Areatzan hilaren 12an (edurragaitik atzeratu egin da), Diman, 15ean eta Zeanurin 18an ospatu gura dabe Zugatz Eguna. Urtero lez, Zeanuriko eskolako umeak eta irakasleak, basozainaren gidaritzapean, Saldropon hostozabalak landatzeko asmoa agertu dabe.

0
Arratia
2016/2/15
Jabekuntza ikastaroa andra etorkinentzat

Emigrad@s sin Fronteras alkarteak, Arratiako Gurutze Gorriaren eta Arratiako Udalen Mankomunidadearen laguntzeagaz, jabekuntza ikastaroa antolatu dau andra etorkinentzat. Ikastaroa zezeilaren 22an eta 29an eta martiaren 7an izango da, hiru astelehen, 10:00etatik 12:00etara Arratiako Udalen Mankomunidadeko egoitzan, Igorren. Ikastaroak Bizkaiko Foru Aldundiko diru laguntzea dauka. Izena Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuan emon behar da.
Ikastaroak kulturartekotasuna eta gaiari buruzko sensibilizazinoa gura dau erreztu. Horretarako, herrialde desbardinetan lan arloan andra izatea zer dan aztertuko da eta ezagutzarako eta hausnarketarako gunea jarriko da martxan, lana eta enpleguaren inguruko jarrerak aldatzeko helburuagaz. Izan be, ikastaroak langabeziak sortutako estereotipo baztertzaileak aldatzea gura dau.

0
Arratia
2016/2/15
Gizonentzako Gunea antolatu gura dau AUMko Bardintasun Zerbitzuak

Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak urteak daroa Emakundegaz batera, Gizonduz programa antolatzen Arratian. Oraingoan, pausu bat gehiago emon eta, udalakaz batera, Arratiako Gizonentzako Gunea antolatu gura dau, urteko programazinoa zehaztuz.
Gizonentzako Gune hau, "andren eta gizonen bardintasuna zer dan eta arlo personalean, sozialean eta profesionalean bardintasunaren alde zer egin leikien jakin gura dabenentzat da, horreri buruzko prestakuntza jaso edo horretan sakondu gura dabenentzat. Hori guztia, andra eta gizonen bardintasunaren aldeko aldaketa soziala sustatuko daben eragile izan daitezan" dino Miren Urresti Mankomunidadeko Bardintasun Teknikariak.


WhatsApp taldea
Arratiako Gizonen Gunean parte hartu gura dabenak izena eta eskuko telefonoko zenbakia emon behar dabez, whatsappeko taldean sartzeako, zezeilaren 26a baino lehen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuan, 94 631 17 17 telefonora deituta edo berdintasuna.arratia@bizkaia.org helbidera idatzita.
Taldea eginda dagoanean, lehen batzarra antolatuko da, programazinoa zehazten hasteko.

0
Arratia
2016/1/31
Mozorroa janzteko sasoia

Zezeilaren 6an, zapatuan, desfile edota Inauteri jaiak ospatuko dabez Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin; karnabal martitzenean, Arantzazun eta Bedian ospatuko dabez Aratusteak.
Diman, 17:30ean izango da mozorro desfilea. Ondoren disko-festa, sari banaketea, txokolatea eta amaitzeko inauterietako pintxo dastaketea Dimako tabernetan. Igorren, Arratiko Zekorrak babajana antolatu dabe eskoletako aterpean. Zeanurin be, bazkaria izango dabe Jubiladuenean. Bertara Eurovision edo udako kantea gaien inguruko mozorroa jantzita agertuko dira zeanuriztarrak. Lemoan, inauteri festa kiroldegian antolatu dabe umeentzat batez be. 19:30etik aurrera, barriz, tabernaz taberna ibiliko da jaigiroa, musikea eta pintxoak lagunduta.
Karnabal martitzenean, Arantzazun, arrastiko bostetan kalejirea egingo dabe herritik zehar, mozorrotuta eta musika tresnakaz eta gero Tostada Lehiaketea egongo da Kultur Gunean. Bedian, 18:30ean hasiko da herritarren mozorro desfilea. Ondoren, txokolatea egongo da.

Txitxi-burruntzia
Arratian mantenidu dira Aratuste sasoiko beste tradizino batzuk. Horreen artean, kanporamartxo dago. Aratusteetako aurreko domekan ospatuten da Kanporamartxo lagun kuadrilak mendira joan eta txitxi-burruntziak eginaz. Dana dala, eguna baino gehiago sasoia da. Modu malguan hartzean da gurean esta eskola umeak, mendi taldeak, guraso alkarteak eta kuadrilak aratuste sasoian zehar batuko dira txitxi-burruntzia egin eta txorizo eta odolosteak jateko.

0
Arratia
2016/1/24
Persona nagusientzako ekintzak eratuko ditu Gurutze Gorriak

Arratiako Gurutze Gorriak, Persona Nagusien Planaren barruan, pensionista zein jubiladuen zahartze osasuntsua bultzatzeko asmoz, 2016 urtean ekintza batzuk eskeiniko ditu.
Hori dala-eta, ongizate fisikoa eta udalen arteko hartu-emona bultzatzeko helburuagaz, hilean behin mendi martxa bat antolatuko da. Lehenengoa urtailaren 29an izango da eta "Antxinako Bilboko Burdinbidea" egingo dabe partaideak. Larrabetzutik Lezamara doa bidea eta 12 km. dira. Urtekerea 08:40ean izango da eta Bizkaibusez joango dira partaideak Larrabetzura.
Teknologia barrien inguruko kontzeptu, prozesu eta balore desbardinak landuteko be antolatu dauz ikastaroak Arratiako Gurutze Gorriak. Nagusiak, Interneten eta eskuko telefonoaren erabilerea ikasteko aukerea izango dabe.
Zezeiletik maiatzera estimulazino kognitiboa landuko da ikastaroen bitartez, burulana sustatuteko asmoagaz.
Informazino gehiago gura izan ezkero Udaleko Jubiladuen Etxera edota Arratiako Gurutze Gorriko Igorreko bulegora jo daiteke.

0
Arratia
2016/1/18
Igitie, baserritar konprometiduak erronka handien aurrean

Igitie


Lau urtez lanean, sasi guztien gainetik Urtero bezala, pasa dan abenduan, Arratiako baserritar agroekologikoen alkartean barne hausnarketa saioa antolatu genduan. 2015 urtearen balantzea egin ostean, ondorio argi eta ilunagoak atera genduzan.
Fruta-arbolen inausketa ikastaroa, BEGITUko artikulu sorta, SAT sindikatu andaluziarreko kide baten berbaldia, Arratian konsumo lokalaren inguruko panel interaktibo ibiltaria, eskola-jantokien inguruko mahai-ingurua, bideo emonaldiak, Maskilu Zeberioko konserberan parte-hartzea, umeentzako zirku emonaldia, baserritarren 2016ko egutegia, Igorreko Euskera Plana berrestea... Gauza asko ondo egin dira, eta beste asko kili-kolo: talde motorra nekatu samar dabil, gure egoera prekariedadetik hurbilegi dago beti eta partaideen inplikazinoak gorabeherak jasaten ditu.
Hata guzti be, biziteko modu onaren bidean gagozala konbenziduta gagozanez etorkizuneko erronkai aurre egiteko konpromisoa erakutsi gura dogu, beti be jentarte zabala gure ondoan izango dogun bitartean.

Azokak, elikagai osasuntsuak eta herritik hur
Pasa dan urteko ildo beretik, aurten be hileko zenbait domeketan azoka handiak antolatu gurako geunkez Diman eta Lemoan, eta zapaturo Igorreko azokeagaz jarraitu. Gainera, beste herri batzuetan be egun seinaladuetan azoketan parte hartzeako prestutasuna agertu gura dogu. Behar bada, udal eta herri alkarteen aldetik antolakuntza mailan laguntza gehiago bota dogu faltan, batzuetan ez gara esfortzua neurtzen eta komunikazinoa gauzatzen talentu handiz ibili. Behar bada, azokak herriarengan dauan funtzino soziala eta ez soilik ekonomikoa ondo transmitidutea falta jaku.

2016rako azokak
Urtaileko Lemoako azoka bertan behera geratu da. 2016ko Igitie azokak datozen egun eta lekuetan izango dira: Igorren zapaturo; zezeilaren 21ean Diman; aprilaren 17an Lemoan; maiatzaren 22an Diman; garagarrilaren 10ean Lemoan; urri lehenengoaran 11n Diman; urri bigarrenaren 16an Lemoan, eta zemendiaren 20an Diman.

Baserritar barriak eta agroekologiaren bidea
Egin doguzan ekintza gehienak helburu argia daukie, agroekologiaren garrantzia gizarteratzea eta erispide ekologikoaren inguruko konzienziazinoa zabaltzea. Badakigu herrikide batzuk orain dala gitxi baserritartu dirala, eta duda barik eurengana hurreratzea eta bidea alkarregaz egitea da gure asmo sendoa. Eskua konfiantza osoz luzatzen deutsegu eta espero dogu euren aldetik erantzuna baikorra izatea.

TTIPa edo gizarte eredu autonomo eta subiraua
Gure artean adostu dogun beste helburu nagusi bat TTIPa edo Merkataritza eta Inbersino Transatlantikoaren Itunaren inguruko hausnarketea eta eztabaidea sustatzea da, honetarako be ahalik eta kolektibo eta alkarte kopuru zabalenagaz bat egin gurako geunke.
Danok gara beharrezkoak mundu hobeago baten alde jarduteko eta posible dala sinesten dogu.

0
Arratia
2016/1/18
Arratiako Garapenerako proiektua aurkeztuko dabe Igorreko Kultur Etxean

Urtailaren 21ean, arrastiko 19:30ean, Igorreko Lasarte Aretoan garapen sozioekonomikorako Errota izeneko proiektuaren aurkezpena egingo dabe eskualdeko hainbat eragilek.


Bertan, orain arte egindako lana aurkeztuko da, hemendik aurrera emongo diran pausuak azalduko dira eta proiektua zabaltzen eta arratiarren parte hartzea handitzen saiatuko dira. Errota proiektuak, bailarako instituzinoak, eragileak eta herritarrak inplikauz, tokiko garapena dauka helburu.
Atzen urteotan, langabezia eta prekaridadea handituz joan dira. Hori dala-eta, herritar askorentzat bizi baldintza duinak mantenidutea gero eta gatxagoa da, eta lana topatzeko, askotan, beste herrialde batzuetara mobidu behar izan dira arratiarrak, batez be gazteak. Egoera hau irauli guran, orain dala urtebete, Arratiako hainbat eragile batzean hasi ziran, Arratiako garapen sozioekonomikoa dinamizauko dauan proiektu integral bat martxan ipinteko asmoz. Arratiako herri eta sektore desbardinetako 20 bat lagun batu izan dira 2015ean zehar. Holan, azken urteotako norabidea aldatuteko eta "danon artean eta danontzako Arratia sendo, jasangarri eta biziteko aproposagoa egiteko" Errota proiektua sortu dabe. "Bakotxak bere arloan baina danok helburu bardinagaz lan egingo dogu" dinoe.
Orain arratiarren parte hartzeagaz, eta Arratian dagozan sinergiak baliatuz, sendotu gura dabe proiektua antolatzaileak, eskualdea aldatu eta aurrera eroateko.

Tokiko garapena
Proiektuan garapenerako beharrezkoak diran lau ardatzak hartu dira kontuan: arlo pribadua, arlo publikoa, hezkuntza, eta gizartea, hain zuzen be.
Inguruko proiektu arrakastatsuetatik ikasi, eta eskualdeko eragileen atxikimentua izaten hasi da proiektua. Hasierako fase an dago, eta ez dago definiduta bere egitura juridikoa. Hori urtailaren 21etik aurrera egingo da.
Aurkezpenean herri eta sektore guztietako jentea egongo da.

0
Arratia
2016/1/2
Errege Magoen Kabalgatak Areatza, Bedia eta Igorren

Beste urte baten sartu garan arren Gabonaldia ez da amaitu. Areatzan, Bedian, Igorren eta Lemoan Gabonetako egitarauak urteko lehen egunak be hartzean ditu. Horregaitik kirol eta kultura ekintzak, batez be umeentzakoak, jarraituko dabe kaleak eta plazak girotzen. Hamabostaldi honetako ekintzarik ikusgarrienetakoak, duda barik, Errege Magoen Kabalgatak izango dira. Errege egunaren bezperan kabalgatak egongo dira Areatzan, Bedian eta Igorren.

Areatza
Urtailak 5, martitzena
18:00etan, Erregeen Kabalgatea.
Gauean, Luar Carrey Band taldearen kontzertua Laminetxe Gaztetxean.

Bedia
Urtailak 4, astelehena
17:30ean, Gabonetako pelikulea ludotekan.
Urtailak 5, martitzena
18:30ean, Erregeen Kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Igorre
Urtailak 5, martitzena
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.
Urtailak 7, eguena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era Gabonetako Umeen Parkea, Zaztaparrak-en tailerrak. Aterpean.

Lemoa
Urtailak 4, astelehena
10:00etan, Bilbora urtekerea 4., 5. eta 6. mailakoak. Bazkaria etxetik eroan behar da. Itzulera ordua 17:30ean.
19:30ean, ABD proiektu zinematografiko kolektiboaren aurkezpena. Karabie Gaztetxean.
Urtailak 5, martitzena
23:00etan, Stankeik Band taldearen kontzertua Karabie Gaztetxean.
Donbassera, (Ukraina) gerra eremura, medikuntza eta higiene gauzak eroateko bilketearen azken eguna.

0
Arratia
2015/12/22
Presoen giza eskubideen aldeko manifestazinoak

Sarek urtailaren 9an, Bilbon antolatutako manifestazinorako "motorrak berotuteko", "Dimen etxean gura doguz alkarteak" abenduaren 27an, presoen giza eskubideen aldeko eguna antolatu dau Diman. 12:30ean, kartzeletarako km. seinaleak pintauko dabez eta 13:30ean ekitaldi nagusia izango da herriko alkarteen ekarpenakaz.
Sarek bideratutako dispersinoaren kontrako mozinoa be aurkeztu dabe udaletxean.

Lemoa
Urteko azken egunean, abenduaren 31n, "Bagoaz, bagabilz, badatoz"ek manifestazinoa antolatu dau Lemoan; hau be, presoen eskubideen alde. Arrastiko 18:30ean, Elizondoko plaza gorritik abiatuko da.

0
Arratia
2015/12/14
Gurutze Gorriaren jostailu barri, ez sexista eta ez belikoak jasoteko kanpainea

Egoera ekonomikoa dala eta, datozan Gabonetan euren seme-alabai jostailuak erosi ezin deutseen familiai emoteko, jostailu barriak jasoko ditu Gurutze Gorriak. Aurten Athletic Club taldeak kanpaineagaz bat egin dau eta abenduaren 21eko Bilbao Athletic-en partidurako 12.000 sarrera emon ditu. Jostailu barriak emoten dabezanak, partidu horretarako sarrera bi jasoko dabez. Igorreko Gurutze Gorrian dago jostailuak batzeako puntu bat.
Ez da jostailuak batzeako puntu bakarra; izan be, beste batzuen artean, Athletic Club taldeko denda ofizialetan, Bilboko Erriberako merkaduan, Megaparkeko Toysrus dendan, Corte Ingles-ean, Jugettos-en eta Ikean jostailuak ixteko kutxak egongo dira. Aurten, lehenengoz, Decathlon be kanpaina honetan sartu da eta horrek emoten dau aukerea ume hazitxoagoentzat be opariak jasoteko. "Igaz 12 urte artekoentzat izan zan, aurten 14 urtekoak be kanpaina barruan dagoz" dino Idoia Zuloaga Gurutze Gorriako Gizarte Teknikariak.
Aurtengo erronkea Bizkaian 5.000 jostailu batzea da; 2014an, 998 umek jaso ebezan Gurutze Gorriako boluntarioak bildutako jostailuak.

Jostailu barrien usaina
Jostailu bilketea egin ostean, banaketea egiten da asanblada bakotxaren beharrizanen arabera. "Beste leku batzuetan jostailua umeai zuzenean emoten jakie, baina guk Arratian pentsau dogu politagoa dala familiai emotea, jostailua eurak emoteko etxean, intimidadean" dino Zuloagak. Hilaren 21ean edo 22an, Olentzero eguna baino lehenago, bananduko deutseez jostailuak premina daukien familiai eta umeen edadea eukiko dabe kontuan jostailuak aukeratuteko orduan. Arratian 50 ume inguruk jasoko dabez kanpaina honetan bildutako jostailuak.
Zuloagak gogora ekarri dau kanpaina honetan ez dala jasoko erabilitako jostailurik. Ez da birziklapen kanpaina bat, umeen eskubideen aldekoa baino. Izan be, "ume guztiak daukie eskubidea plastikoa zabaltzeko, kutxa barriaren usaina somatzeko eta jostailu barriaren distiraz gozatuteko".

0
Arratia
2015/12/14
Tonbolan batutako dirua sakristia konponduteko izango da

Igorreko Sabino Arana kaleko 1 zenbakian, Koipe Etxean, izango da aurten tonbola solidarioa. Abenduaren 17, 18, 19 eta 20an egongo da zabalik, goiz eta arrastiz. Betiko lez, euro baten truke, opari ugari zozketatuko dira bertan.
Aurreko urteetan, Peru eta Kongon dagozan Igorreko misinolari biri bialdu jakie dirua, baina aurten, "eleizeak dirua behar ebala sakristia konponduteko ikusita" horretarako emotea ebatzi eben batzar baten.
Urte osoan zehar andra talde batek egin eta jasotako gauzak zozketatuko dira. Atzen egunean, otzara ba- tzuk zozketatuko dira boletoak erosi dabenen artean. Horregaitik, boletoa sariduna izan zein ez, gordetzeko gomendatzen dabe antolatzaileak, otzarearen zozketan sartuko da eta.

0
Arratia
2015/12/13
Turroi eta gaztainen sasoian ekintza ugari plaza, kale eta mendietan

Gabonak, neguko solstizioa, edo urtea amaitzear dagoala ospatuko dabe Arratia, Ubide eta Zeberioko ume eta nagusiak, herriko kale eta plazak betez. Turroia eta gaztainak ez dira faltauko, ezta Gabonetako kontzertu tradizinonalak, umeentzko parkeak edo San Silbestre eguneko lasterketak.  Antzerkiak protagonismo handia hartuko dau Igorren, lau lan programau dabez-eta, eta bertsolariak be egongo dira Igorren eta Lemoan.


Arantzazu
Urtailak 3, domekea
20:00etan, monologoa. Oihan Vega.

Bedia
Urtailak 4, astelehena
17:30ean, Gabonetako pelikulea ludotekan.
Urtailak 5, martitzena
18:30ean, Erregeen Kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Igorre
Urtailak 3, domekea
19:00etan, Irudibertsotan, irudi eta bertso ikuskizuna. Arratiako Bertso Eskolearen eskutik. Lasarte Aretoan.
Urtailak 5, martitzena
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.
Urtailak 7, eguena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era Gabonetako Umeen Parkea, Zaztaparrak-en tailerrak. Aterpean.

Lemoa
Urtailak 4, astelehena
10:00etan, Bilbora urtekerea 4, 5 eta 6. Mailakoak. Bazkaria etxetik eroan behar da. Itzulera ordua 17:30ean.
Gabonetan ludotekea goizez zabalduko da: abenduaren 22tik urtailaren 5era arte (egun biak barne). Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara. Ludotekea egun honeetan itxita egongo da: abenduaren 22an eta 29an, eta urtailaren 4an.

Lemoako Karabie Gaztetxea

Proiektu zinematografiko baten aurkezpena

Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladeak aurkeztu dau bere sasoi honetako programea. Urtero lez, umeakaz egongo dira gazteak eta eurentzako ekintzak prestatu dabez. Antzerkia, kontzertuak, truke azokea... eta nobedade moduan, "Korto express" Lehiaketea. Urtailaren 1ean berba bi emongo dabez Gaztetxean eta urtailaren 3rarte eukiko dabe partaideak berba horreen inguruko bideo bat egiteko. Hurrengo egunean, ABD proiektu zinematografiko kolektiboaren aurkezpena izango da Karabien.
Urtailak 3, domekea
19:00etan, Korto Expres Lehiaketan bideoak aurkezteko ordua. Kopautxoagaz batera bideoak ikusi.
Urtailak 4, astelehena
19:30ean, ABD proiektu zinematografiko kolektiboaren aurkezpena.

0
Arratia
2015/11/19
Musika Eskola eta Luis Iruarrizaga Abesbatzaren kontzertuak

Kontzertu eta musika ekitaldi ugari dagoz programauta Santa Zezilia, musikarien zaindariaren egunaren inguruan. Arratiako Musika Eskoleak eta Luis Iruarrizaga Abesbatzak alkarregaz hainbat emonaldi eskeiniko dabe. Areatzako Bandak Olague Abesbatzagaz batera kontzertua emon eban hilaren 14an.
Arratiako Musika Eskoleak, Arantzazun, Artean eta Igorren eskeiniko ditu musika emonaldiak. Batzuetan, musika eskolako ikasleak eskeiniko dabe kontzertua, eta beste batzuetan, Luis Iruarrizaga Abesbatzagaz edo eskolako umeakaz batera. Holan, zemendiaren 19an Arantzazun kalejirea egingo dabe Musika Eskolako ikasleak. 17:30ean frontoitik abiatuta, herrian zehar hainbat geldialdi egingo dabez pieza batzuk joteko. Hurrengo egunean, musika eskolakoak Artean egongo dira, Andra Mari parrokian, Luis Iruarrizaga abesbatza eta Arteako eskolako umeakaz batera. Emonaldi hau Azaro Musikala programazinoaren barruan dago. Hurrengo zapatuan, hilak 28, Igorreko Kultur Etxean eskeiniko dabe kontzertua musika eskolako ikasleak eta ludotekako umeak Luis Iruarrizaga abesbatzagaz batera 19:30ean.
Artean, Santa Zezilia inguruan antolatu da Azaro Musikala eta musikea protagonista dan bederatzi ekitaldi dagoz programan.

Areatzako Banda
Areatzako Bandak hilaren 14an kontzertua emon eban Areatzako Klarisen komentuko eleizan. Sano kontzertu berezia izan zan. Alde batetik, Klarisen komentuan kon- tzertua egiten daben lehenengo aldia izan zalako. Izan be, Areatzako eleizan obrak egiten dagoz eta ezin izango da erabili hilabete batzuetan.
Berezia izan zan kontzertua ez horregaitik bakarrik. Bandearen musikeagaz, Olague Abesbatzako abots bajuak (gizonak) kantau eben eta perkusinoak be protagonismo handia izan eban.

0
Arratia
2015/10/18
Dena ez da futbola film laburraren estreinaldia Igorren

Kurkuluxetan alkarteak, Euskal Herriko eta Venezuelako umeak ekoiztutako Dena ez da fubola  filma estrenauko dau urri bigarrenaren 21ean, 18:30ean, Igorreko Kultur Etxean. Film honen eszena batzuk Igorren eta Diman grabau dira eta protagonista batzuk be arratiarrak dira.
Dena ez da futbola euskal eta venezuelar umeak egindako koproduzinoa da eta bertan, euren ikuspegitik ikusita, futbolean sarritan gertatzen diran zenbait egoera azaltzen dabez. Adiskidetasuna eta genero bardintasuna dira argumentuaren oinarriak.
Etxeberria abizena daukien mutil venezuelar bat eta neska euskaldun bat baztertu egiten ditue euren lagunak. Mutilaren kasuan, ustez, futbolean txarto jokatzen daualako; eta neskearen kasuan, neska izateagaitik. 7.000 kilometro baino gehiagok urrundutako herri eta kultura bitan bizi dira, baina internet bidez alkar ezetuten dabe eta bakotxari gertatzen jakona alkarreri kontau ostean, egoereari aurre egitea ebazten dabe.
Film honegaz batera Unidade Didaktiko bat prestau dabe, pelikulearen material osagarri moduan.
Protagonistak: Alaitz Zelestino, Iratxe Bernaola, Jose Alejandro Jimenez.
Zuzendaritza orokorra: Rita Naveira eta Koldo Zelestino.
Venezuelako Zuzendaritza eta lantaldea: Norma Courlaender, Alfredo Medina eta Edwar Guanipa.
Grabaketak: Venezuelan eta Euskal Herrian: Igorre, Dima eta Coron.

0
Arratia
2015/10/16
Zertu Kultur Elkarteak udarako kamiseta barriak salgai ditu

Orain hiru urte atera ebazan Zertu Kultur Elkarteak BEGITUren kamisetak eta udeari begira kamiseta barriak ateratea ebatzi dabe Zertukoak. Oraingoan salgai ipini ditue kamisetok eta edonork erosi leikez 10 euroko prezioan. Begitu-lagunak, barriz, 8 eurotan.
Igorreko Kiñu Gaztetxeko Eizu Change Azokan egon ziran salgai bagilaren 14an. Egun horretan ezin izan ebenak erosi eta erosi gura dabenak, begitura bialdu behar dabe korreo elektroniko bat neurria adierazoz. Kamisetak baltzak dira danak eta, hemengo errotetan erabilten ebezan zenbakiak daukiez irudi moduan. Aurrean zenbaki bat eta atzean, errotetako batetik ehunera bitarteko zenbakiak, hain zuzen be.
Beste azoka batzuetan be egongo da erosteko aukerea.

0
Arratia
2015/10/13
Burdinagaz lotutako ondarea ezetuteko bisitak Areatza, Zeanuri eta Ubiden

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak burdinari lotutako ondarea izango dabe ardatz.


Hori dala eta, Areatzan Arragoeta eta Abendañotarren burdinolara bisita gidatuak antolatu ditu Areatzako Udalak. Zeanurin, herriko atzen ferratzailea ekarriko dabe gogora eta sorreran burdinola izan zan Olabarri errotara eta Barazarko zentral hidroelek- trikora bisita gidatuak egongo dira. Ubidetik Zeanurira doan galtzadatik be burdina garraia- tzen zan eta galtzadea eta bide horreek ezetuteko aukerea egongo da hileon.
XVI. gizaldian, Abendañotarren burdinolaren jarduerearen eraginaz, herri-ingurua sortu zan burdinolaren inguruan. Hango sutegiak eta arragoak zirala eta, Arragoeta izena emon eutsien lekuari. Areatzako Udalak bisita gidatuak antolatu ditu leku horreen historia ezetutera emoteko. Bisitok urri bigarrenaren 17an eta 18an, 11:00etan (euskeraz), 12:00etan (gaztelaniaz), 17:00etan (euskeraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz) izango dira.

Zeanurin, burdinola eta zentral hidroelektrikoa
Jon Urutxurtu eta Ana Mari Pujanaren eskutik Zeanuriko ferraketa tailerra bisitetako aukerea egongo da urri bigarrenaren 17an goizeko hamarretan. Herriko atzen ferratzailea, Constan Etxezarraga ekarriko dabe gogora eta ondoren Olabarrira joango dira, sorreran burdinola izan zan eta.
Hilaren 28an, barriz, Barazarko zentral hidroelektrikora bisitea antolatu dabe Zeanuriko Udalak eta Iberdrolak. Barazarko zentralak gaur egun sare orokorrarentzako energia ekoizten badau be, sorreran 50eko hamarkadan, industria siderometalurgikoari zerbitzu emoteko sortu zan, batez be Altos Hornos de Vizcaya enpreseari.
Hitzordu biak Zeanuriko plazan, 10:00etan dira, baina aldez aurretik izena emon behar da udaletxean partaide kopurua mugatua da eta.

Ubidetik Zeanurira Erdi Aroko harbidea jarraituz
Urri bigarrenaren 31n, Zeanuriko eta Ubideko Udalak Larreen Mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe eta bakea barriztatuko dabe. Batzar hau aprobetxauz, Ubide-Zeanuri Larreen Mankomunidadearen IX. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskeiniko da. Batzarra zein zeharkaldia Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako  Jardunaldien egitarauaren barruan dagoz. Izan be, bide hori burdina garraiatzeko be erabili zan.
Zeharkaldiaren urtekerea Ubideko plazan izango da goizeko 10:00etan. Plazatik abiatuz, Erdi Aroko galtzadeak jarraitzen eban bidetik joango dira parte-hartzaileak, eta jadanik bigarren kilometroan galtzadearen arrastoak argi eta garbi azaltzen diran tarte batetik ibilteko aukerea izango dabe. Tarte hori amaitu ostean, jaitsiera hasten da Saldroporantza zuzentzeko; hemen Otzarretako pagadiaren ondotik, Lapursasitik igaro eta Txareta ingurura arte paraje zelaietan ibiliko dira, Ipiñaburu auzunerantza joteko; aurbeherea hasi bezain laster arbelgune bat azaltzen da, eta gizaldietan zehar gurdiak itxitako gurpil-markak ikusi daitekez bertan. Aldain auzunetik igaroterakoan, galtzadatik etozan zaldien posta-etxea egoan ondotik igaro eta Undurraga auzunean sartzean da bidea. Undurragan urtegiaren eskoiko ertzetik jarraituko dabe parte-hartzaileak, azkenik Zeanuriko plazara heltzeako. Guztira 12 km. inguruko zeharkaldia da.
Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00etan, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Zeanuriko udaletxean; bilera horretan idazkariak udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen kontuak egingo dabez, bilera agiria sinatu eta ondoren, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Ubideko udaletxean, eta bazkaria ordaintzea be ubideztarrai egokituko jakie.

Ibilbideari buruzko zehetasunak
Eguna: Urri bigarrenaren 31, zapatua.
Izena emotea: Ubideko plazan, doban.
Autobus zerbitzua: 09:00etan Zeanuriko plazatik Ubidera, zeanuriztarrak edota Zeanurin kotxea ixten dabenak Ubideko abiapuntura eroateko. 2 €. 13:30ean Zeanuritik Ubidera, ubideztarrak edota Ubiden kotxea itxi dabenak eroateko. 2 €.
Urtekerea: 10:00etan.
Ibilbidea: 12 kilometro inguru. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena, martxa lasaian.
13:00etan, Ubideko eta Zeanuriko Udalbatzen batzarra Zeanuriko udaletxean Bazka-larreen Mankomunidadeko kontuak egiteko eta bilera agiria sinatzeko.
Antolatzaileak: Ipizki Taldea, Joko Alai Elkartea, Amexier Mendi Elkartea eta Ortuzar Ubideko Gazte Asanbladea.
Laguntzaileak: Zeanuriko Udala, Ubideko Udala, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea, Arratiako Gurutze Gorria, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia.

0
Arratia
2015/9/30
Emakumeen Mundu Martxa Arratian izango da

Martiaren 8an Kurdistanetik urten zanetik, milaka kilometro egin ditu Emakumeen Mundu Martxeak. Urri lehenengoaren 28tik Euskal Herrian daukagu urri bigarrenaren 4ra arte. Arratian hilaren 3an egongo da eta Arratiako andra talde eta talde feministak alkarlanean dabiz beharrean karabana feministeari ondo etorria emoteko.
Arratiara Lemoatik sartuko da Emakumeen Mundu Martxea. 13:30ean helduko da Tailerretara. Han, gehituko dira arratiarrak karabanara kotxez zein bizikletaz Igorrera joateko, bertan egingo deutsie eta harrera ekitaldia Kultur Etxe aurrean. Irati Bernaola eta Izaskun Urbaneta bertsolariak bertsoak bota eta Dima eta Zeanuriko andrak jantza agurra egingo deutsee Mundu Martxakoai. Jantza afrikarrak egongo dira gero. Bertso eta jantzen ondoren, Arratiako herrietako ordezkariak haziak edo lurra entregauko dabe, eta herri bakotxean egindako ekintza sinbolikoen barri emongo dabe arratiarrak liburuan sinatu aurretik.
Bazkaria hemeko produktuakaz egindakoa izango da 14:30ean Igorreko Kultur Etxearen aurrean. Bazkalostean Etxalde taldeko andrak, andra baserritarren inguruan egingo dabe berba eta ostean Vinagre de Moderna taldeak kontzertu txiki bat eskeiniko dau.
Arrastiko bostetan karabaneak Basaurirantza egingo dau.

Zeberion zinemaldi feministea
Urri lehenengoaren 27an, ikasturteagaz batera, ekin eutsien barriro Zeberion hilean behin pelikula bat proiektatzeari. Lehenengo pelikulea The Rose, Janis Joplinen bizitza kontetan dauan filma izan zan. "Oraingoan, eta Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik eta Arratiatik pasetan dala aprobetxauz, gure omenaldi txikia eta babesa adierazo gura izan deutsagu. Horregaitik udagoieneko pelikula guztietan andrak dira protagonista" azaldu deutso BEGITUri Eider Aierdi antolakuntzakoak. Feminismoaren gaineko hausnarketeta be egin gura dabe Zeberiokoak.

0
Arratia
2015/9/30
San Migel Altzustan, San Fresku Indusin

San Migel eguna urri lehenengoaren 29an izan arren, Zeanuriko Altzusta auzoan ondorengo zapatu-domekan ospatuten da; hau da, urri bigarrenaren lehenengo astegoienean. Holan, zapatuan, hilak 3, kofradien arteko Bola Txapelketea jokatuko da arrastiko seiretan Altzustako bolalekuan eta parrilladea egingo dabe ondoren auzunekoak eta bertaratutakoak.
Indusin (Dima) be jaiak ospatuten dabez oraingo hileko lehenengo zapatu-domekan, San Freskuak. Izan be, Asisko San Frantzisko eguna urri bigarrenaren 4an da.

Indusiko San Fresku jaiak (Dima)
Urri bigarrenak 2, barikua
16:30ean, Briska Txapelketea.
19:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, EinGO taldeak "kantan eta jantzan".
22:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 3, zapatua
12:00etan umeentzako ekintzak.
13:00etan, bertsolariak: Agin Laburu eta Beñat Ugartetxea.
14:00etan, Baba lapiko Lehiaketea.
17:00etan, herri kirol desafioa.
19:00etan, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketea.
22:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.
22:30ean, auzokoen antzerkia.
23:00etan, Mozorro Lehiaketea.
23:30ean, txokolatea.

Urri bigarrenak 4, domekea
12:00etan, mezea.
12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
13:00etan, barauskarria.
14:00etan, zozketea.

0
Arratia
2015/9/15
Zeanuritik Bediara Arratia ibaiaren hegaletik oinez

Europako Mobikortasun Iraunkorraren astearen barruan, Arratiako Udalen Mankomunidadeak Arratiako Ibaiertzetatik VI. Martxea antolatu dau. Martxa honek bailara osoa oinez zeharkatzeko aukerea emoten dau. Partaideak 20 km. egingo dabez Zeanuritik Bediara Arratia ibaiaren hegaletatik. Horretarako, ibiltariak hilaren 20an batuko dira Zeanuriko plazan 09:00etan.
Martxa honek herriak batzean dituen oinezko bideak ezetutera emotea dauka helburu, beti kotxea hartu beharrean, Arratian herri batetik bestera oinez joateko aukerea egon badagoala jenteak jakin dagian, hain zuzen be. Urtero lez, martxako egunean autobusa egongo da partaideak abiapuntura eroateko. Autobusa Bediatik urtengo da 08:15ean eta Arratiako herri guztietatik pasauko da, baita Dimatik be. Bueltarako be egongo da autobusa, 14:00ak aldera, Bediatik urtenda.

Kotxe Bako Eguna
Egun horretan gainera, Kotxe Bako Eguna ospatuko dabe Bedian. Bizikletearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz, herritik zehar bizikleta ibilbidea egingo dabe eta bideko hezkuntza landuteko zirkuitua be egongo da. Zirkuituan zein bizikleta martxan parte hartu dabenen artean, bizikleta bat zozketatuko da.

0
Arratia
2015/9/15
Materia organikoa hobeto kudeatzeko Organikoaren Hamabostaldia

Materia organikoak zaborraren zati garrantzitsua izaten jarraituten dau eta berau gehiago murriztu, berrerabili eta birzikletako Organikoaren Hamabostaldia antolatu dau Arratiako Udalen Mankomunidadeak. Jatekorik ez botaten irakasteko, Alex Mujika La Perla hoteleko sukaldaria etorriko da Arantzazura "Janari hondarrakaz sukaldatu" berbaldia emoten. Balkoian ortua egiteko proposamena be badakarre Organikoaren Hamabostaldian beste batzuen artean.
Hamabostaldia MerkArtean abiatuko da. Han konpostaren jaia egingo dabe: informazinoa egongo da erakusmahai baten eta hiru berbalditxo be egingo ditue. Zizareakaz konposta zelan egin, etxean zelan egin konposta eta konpostaren motak eta erabilpenak azalduko ditue berbaldiotan.

Berbaldi zikloa
Urri lehenengoaren 22an hasiko da berbaldi zikloa eta urri bigarrenaren 7an amaituko da. Atzena izan ezik, beste berbaldi guztiak Igorreko Kultur Etxean izango dira. Han, ortua balkoian, jatekoen konserbazinoa edo nekazaritza ekologikoaren gaineko gaiak tratauko dira duda guztiak argitzeko asmoz.
Atzen egunean, urri bigarrenaren 7an, Alex Mujika sukaldariak jateko hondarrak zelan aprobetxau erakutsiko dau Arantzazun.

0
Arratia
2015/8/30
Baba Lehiaketea Lemoatxan, txitxi-burruntzia Oban

Urri lehenengoaren lehenengo hamabostaldi honetan ez da jaigiroa faltauko ermita inguruetan. Izan be, hilaren 2an San Antolin eguna ospatuten dabe lemoaztarrak Lemoatxako San Antolin ermita inguruan, Baba Lehiaketea eta erromeriagaz. Eta Dimako Oba auzunean Obakoak hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe.
Mendietako jaiak (Lemoa) hilaren 5ean ospatuko dabez; Elizondokoak, barriz, Andra Mari egunean, hilaren 8an.
 
Sainduniak
Oba (Dima)
Urri lehenengoak 2, eguaztena
11:30ean, mezea.
12:00etan, trikipoteoa.
Sormen arrastia.
18:00etan, neure markako kamisetea.
19:00etan, txokolatea.

Urri lehenengoak 5, zapatua
11:00etan, bizikleta igoerea.
12:00etan, eskulanen erakusketea.
13:00etan, poteoa.
19:30ean, antzerkia Brillantinea antzezlana.
20:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, Bola Txapelketea.

Urri lehenengoak 6, domekea
12:00etan, krosa Dima-Oba.
13:00etan, poteoa.
14:30ean, auzo bazkaria.
18:00etan, Briska eta Igel Txapelketak.

San Antolin jaiak
Lemoatx (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, eguaztena
12:00etan mezea San Antolinen. Ondoren, barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketea. Lapikoen aurkezpena.
17:00etan erromeria Jokaldigaz.
Udalak autobus zerbitzua ipiniko dau San antolinera igoteko eta jeisteko.

Mendietako jaiak (Lemoa)
Urri lehenengoak 5, zapatua
14:00etan Auto Slalom-a eta ondoren sardina jana.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 8, martitzena
12:30ean meza nagusia Andra Mari eleizan.
17:00etan, haurrentzako jolas eta tailerrak Zaztaparrak taldeak antolatuta Elizondon.
20:00etan, Uribeko Zeani Antzerki taldeak 37 bentanea, 38 pasilloa antzezlana antzeztuko dau Elizondon.

0
Arratia
2015/8/5
Auzoetako jaiak

Dimako Artaun auzuneko San Bixente jaiak, Zeberioko San Adrian Argiñao auzunean eta Zeanuriko Otzerinmendiko sanjustoak dira oraingo hileko lehenengo jaiak. San Justo karobia egon zan ketan hilaren 1ean eta hurrengo egunean, Paella Txapelketea eta bolea egon zan ermita inguruan. Artaunen be San Bixente jaiak ospatuten dabez fetxa horreetan. Zapatuan gau jantza eta domekan herri kirolak egon ziran eta astelehenean txapelketa ugari egin ziran.
Hilaren 10ean, San Lorentzo jaiak edo sanlontxoak, Bediako Murtatzan, Lemoako Azurrekan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Andramariak datoz gero eta Zeanuriko herriko jaiak izateaz gainera, Igorren, "Udako Jaia" izenagaz eta Zeberioganen be ospatuten dabez andramariak. Hurrengo eguna, San Roke, jai eguna da leku askotan: Dimako Olazabalen eta Bediako Eroso-Ugarten, berbarako. Bediako San Roke ermitan be,12:00etako mezearen ostean, barauskarria, trikitixea eta jantzak egongo dira.
Hilaren amaierako sanbartolomeak Igorreko Urkizun, hilaren 22an, mezea 12:00etan eta ostean barauskarria egongo da, eta Zeberioko Urizarren be ospatuten dira.



Azurreka (Lemoa)
Abuztuak 10, astelehena
12:00etan, mezea.
13:00etan, kopaua txistulariakaz.
18:00etan, umeentzako jolasak.
19:00etan, Igel Txapelketea.
20:00etan, karretila entrenamentua.
20:30ean, Karretila Txapelketea.

Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, astelehena
12:00etan, mezea Murtatzan, barauskarria eta trikitixea eta Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea (bikoteko bat gitxienez herrikoa).

Igorreko Udako Jaia
Abuztuak 15, zapatua
10:30ean, XXVII. Andra Mari Saria, Gazte Mailako txirrindulari lasterketea.
12:30ean, mezea.
13:15ean, barauskarria Goiko Plazan.
17:15ean, Briska, Mus eta Tute Txapelketak Beheko Plazan. Izen emotea 16:00etatik 16:15era.
18:00etan, Igel Txapelketea Beheko Plazan. Izen emotea 17:30etik aurrera.
19:00etan, erromeria. Sangria eta txokolatea danontzat.

Futbola. XXIX. Andra Mari Saria
Abuztuak 14, 18:00etan, Arratia-Durangoko Kulturala. Abuztuak 15, 18:00etan, Bermeo-Santurtzi. Abuztuak 16, 18:00etan, finala.

Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, zapatua
12:30ean, Txakoli Eguna.

Abuztuak 16, domekea
12:00etan, meza nagusia.
13:30ean, Bola Txapelketea.
17:00etan, umeentzako jolasak.
18:00etan, pailazoak.
19:30ean, umeentzako baloiak eta txokolatea.
20:00etan zozketea.

Abuztuak 17, astelehena
12:00etan, mezea.
14:00etan, auzo bazkaria eta ostean trikitixea.

0
Arratia
2015/8/2
Miguel Angel Etxebarria Arratiako Udalen Mankomunidadeko presidente barria

Garagarrilaren 29an, mankomunidadeko presidentea aldatu zan eta Miguel Angel Etxebarria Lemoako ordezkari jeltzaleak hartu eban ordura arte Josune Gorospek izandako kargua. Presidentea aukeratzeko bozketan, Etxebarriak, EAJ-PNVren hautagaiak, 11 boto lortu ebazan, eta Itxaso Bengoetxeak, EH Bildukoak, 9 boto.
Presidente barriak "orain arte martxan jarritako proiektuak eta etorkizunean etorriko diran beste asko aurrera aterateko gogotsu" egingo dauala behar esan eban, Mankomunidadea osotuten daben udalerri eta herritar guztientzat, egin be.

EAJ-PNVk ordezkari gehiago
Mankomunidadea 9 herrik osotuten dabe eta horreetako bitan bakarrik dauka EAJ-PNVk alkatetzea, baina estatutuak Mankomunidadea D’Hondt legearen arabera eratuko dala ezartzen dabe eta honek EAJ-PNVri emon deutso gehiengoa. Izan be, herri bakotxak mila biztanleko ordezkari bat dauka mankomunidadean eta boto gehien daukan partidua da lehena ordezkaria aukeratuten. Boto kopuru bardina egon ezkero –maiatzaren 24ko hauteskundeetan Arantzazun gertatu zan legez– zozketearen bidez ebazten da zein izango dan lehena ordezkariak aukeratuten. Holan, Arteako ordezkaria EAJ-PNVkoa da, horixe izan zalako maiatzaren 24ko hauteskundeetan Artean boto gehien lortu eban partidua, eta Arantzazuk ordezkari jeltzalea izango ebala txanpon batek ebatzi eban. Hauteskundeetan, 132na boto izan eben Arantzazun EAJ-PNVk eta EH Bilduk eta alkatetzea EH Bilduri airera jaurtitako txanpon batek emon eutsan.
Mankomunidade eratu barrian EAJ-PNVk hamaika ordezkari ditu (Arantzazu, Areatza, Artea, Dima eta Zeanuriko ordezkari bana eta Bedia, Igorre eta Lemoako bina), EH Bilduk zortzi (Areatza, Dima eta Zeanuriko bana; Lemoako bi eta Igorreko hiru) eta Ubideko Arnasak ordezkari bat.
Gobernu organo eta informazino batzordeak urrietan eratuko dira.

Estatutuak
Maiatzaren 24ko hauteskundeetan, arratiarrak EH Bilduri emon eutsela boto gehien ekarri eban gogora Saioa Elejabarrieta EH Bildukoak. "Mankomunidade honetako ezaugarria da bere izakera antidemokratikoa" kritikau eban. Mankomunidadea demokratizetako pausoak emongo dauzala EH Bilduk esan eta erakundearen birplanteamentu sakona, araudia aldatu beharra eta zerbitzuen gaineko hausnarketea eskatu eban.
EAJ-PNVko Alberto Etxebarriak erantzun eutsan Elejabarrietari EH Bilduren jokaerea kritikatuz. "Mankomunidadeko estatutuak dagozanak dira eta bete egin behar dira. EH Bilduk ez dauka ezelango arazorik onartzeko legeak esaten dauana aldekoa dauanean" baina arazo gehiago dituala holan ez danean, esan eban.

0
Arratia
2015/7/31
Arratiako herri guztietan egongo da Lanbideren unidade mobikorra

Eskualdeko herri guztietara joango da Lanbideren Unidade Mobikorra, administrazinoak daukazan zerbitzuen barri emoteko. Bulego mobikorrak, Enplegu Zentroa, arreta indibidualizadua, informazinoa, orientazinoa eta eskeintzen bilaketea eskeintzen dauz.
Zerbitzu hau Araban erabili eben esperientzia pilotu moduan eta Arratiako Udalen Mankomunidadeak Lanbideri eskatu eutsan baloretako bulego ibiltariaren formulea; izan be, Arratiak 14.000 biztanle daukaz eta Durangoko bulegoa 20 km. baino gehiagoko distantziara dago herri batzuetatik.
Garagarrilaren atzen astean hasi eban unidadeak Arratian zeharreko bere ibilbidea.

0
Arratia
2015/7/26
Kuadrilan biziteko jaiak

Jaiai hasikerea emoteko txupina  Luci Linares, Arantza Martinez eta Mari Carmen Chicon Garsu-ren egileak, botako dabe garagarrilaren 30ean arrastiko zazpiretan. Dana dala, aurreko egunean, kirolaren inguruko hainbat ekitaldi egingo dabez lemoaztarrak jai giro ederrean.
Bost eguneko jai egitaraua prestatu dabe Lemoan, egun bakotxa, eguaztenetik domekara, gai baten inguruan. Kirol Eguna, Mozorro Eguna, Euskal Jaia eta Play-back Gaua, Gastronomia eta Gaupasa Eguna eta Alkartasun Eguna dira gai honeek. Eta egun bakotxean goizetik gauera arte ekitaldi piloa kuadrilan ondo pasetako. Kontzertuak, erromeriak eta Play-back Lehiaketeak ipiniko deutsee erritmoa gauai; egunai umorea, barriz, baltsen jeitsiereak eta rally umoristikoak, besteak beste.

Garagarrilak 29, eguaztena
Kirol Eguna
12:00etan, umeen pentatloia: ur probak kiroldegian.
17:00etan, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala.
18:00etan, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala.
18:30ean, esku pelota finala, kiroldegian
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketen finalak, kiroldegian.
20:00etan, Zumba saioa, eskoletan.
20:00etan, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 30) eta rally umoristikoan (abuztuak 1) parte hartzeako izen emotea kiroldegian 21:00ak arte.
Partiduak amaitutakoan, kopaua egongo da parte hartzaile guztientzat.

Garagarrilak 30, eguena
Mozorro Eguna. Gaia: zientzia fikzinoa
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea, udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta jaietako Kartel Lehiaketearen sari banaketea, udaletxeko plazan.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:30ean, kontzertua, Gansos Rosas (Guns and Roses-en omenez).
01:30ean, erromeria Elizondon Oxabi taldeagaz.

Garagarrilak 31, barikua
Euskal Jaia San Antonio plazan eta Play-back Gaua
11:30ean, XVIII. Artisautza Azokea Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baselizan.
12:45ean, Durundi Barri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
18:30ean, Xaibor, txiki eta gazteen diskofesta, San Inazio plazan.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretan eta helmuga zubi barrian.
22:30ean, 12 urtetik beherako lemoaztarren Play-back Lehiaketea.
23:30ean, Skakeitan taldearen kontzertua Elizondon.
01:00etan, 12 urtetik gorako lemoaztarren Play-back Lehiaketea Elizondon.
02:00etan, erromeria Babel Covers taldeagaz. Elizondon.
Oharra: Egunean zehar baserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.

Abuztuak 1, zapatua
Gastronomia eta Gaupasa Eguna
11:00etan, ume eta gazteentzako puzgarri parkea eta jolasak eskoletan.
14:15ean, Bits Jaia eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisau eta Bakailao Lehiaketetako lapikoen aurkezpena eskoletan. Ondoren, herri bazkaria.
17:00etan, ume eta gazteentzako tailerrak eta jolasak, Zaztaparrak eta Eskoziara doazen gazteak alkarlanean antolatuta eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapel- ketak.
19:00etan, kuadrilen arteko rally umoristiko musikatua. Jubiladuen tabernatik hasita.
19:30ean, jantzaldia Herradura tabernako plazan.
20:30ean, Tango, Bals eta Pasodoble Lehiaketea. Herradura tabernako plazan. Izen emotea 19:30etik 20:00etara.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza alkarteak sardina jana eskeiniko dau. Herradura tabernako plazan.
23:30ean, Bongo Botrako taldearen kontzertua Elizondon.
01:30ean, erromeria Trikizio taldeagaz Elizondon.
05:00etan, barauskarria Elizondon.
Oharra: Arratiako herrietatik pasauko diran bueltako autobusen urtekereak, goizaldeko 02:30ean eta 04:30ean izango dira Correos-etik.

Abuztuak 2, domekea
Alkartasun Eguna
19:30ean, Eusko Label okeleagaz egindako hanburgesa dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasoten dan diru guztia La Cuadri del Hospi alkartearentzat izango da.
22:00etan, Garsu erre Elizondon.

0
Arratia
2015/7/19
Aire zabaleko piszinak zabalik Areatzan eta Lemoan urriak arte

Areatza, Igorre eta Lemoan ugerlekuak dagoz udan. Honeek uger egiteko edo bustialdi bat hartzeako aukerea emoten dabe. Areatza eta Lemoako aire zabaleko udal igerilekuak, uda partean baino ez dagoz zabalik. Igorreko piszinak, kiroldegikoak, urte osoan  zabalik egon arren, udan ordutegia aldatuten dabe eta hamabost egunetan zarratu egongo dira. 
Areatzako piszinak zabalik egongo dira urri lehenengoaren 6ra arte, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Lemoakoak barriz, urri lehenengoaren 13ra arte egongo dira zabalik. Goizeko 11:30ean sartu eta uretan 19:30ak arte egon daiteke, instalazinoak 20:00etan zarratuten dabez ateak eta.

Igorreko ugerlekuak
Garagarrilean, astelehenetik barikura 09:00etatik 21:30era dagoz zabalik Igorreko ugerlekuak; zapatuetan 09:00etatik 21:00ak arte eta domeketan 10:00etatik 14:00etara. Abuztuan aste bi egongo dira zarratuta, abuztuaren 17ra arte eta gero, astelehenetik zapatura 09:00etatik 15:30era egongo dira zabalik. Domeketan zarratuta egongo dira.

Ludotekea igerilekuan
Uger egiteko bakarrik ez, olgetako be leku aproposak dira igerilekuak eta Lemoako Udalak ludoteka zerbitzua igerilekuetan emongo dau hilaren 13tik 24ra eguraldia ona bada. Hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzat izango da 11:00etatik 14:00etara.

0
Arratia
2015/6/29
Jana konpartidu eta jantza egiteko jaiak auzuneetan

Garagarrila ugaria da auzune eta ermita inguruko jaietan. Askotan ospatuteko modua, santuaren izenpeko ermitan mezea eta ostean, trikitixearen musikeagaz lagundutako barauskarria izaten da. Jai egitaraua luzeagoa danean, jana konpartiduteko herri bazkari, afari edo lehiaketa gastronomikorik ez da faltauko, ezta kontzertu edo erromeriarik.
Oraingo hilean, santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira.
Areatzan ospatuten dira santomasak hilaren 3an eta hurrengoak sankristobalak dira, hilaren 10ean.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 10, barikua
12:00etan, mezea.
13:00etan, Arratiako txoferren arteko Maniobra Lehiaketea.
19:30ean, kubatar saltsa.
21:00etan, parriladea eta musikea.

Garagarrilak 11, zapatua
18:00etan, Tortilla eta Makailao Txapelketetarako izen emotea.
19:00etan, umeentzat Imanol Ituiño magoa.
20:00etan, tortillen aurkezpena.
20:30ean, makailao kazuelen aurkezpena. Tartean, plazako arbola landuko da motozerraz.
22:30ean, kontzertua Etorkizun beltza eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 12, domekea
13:00etan mezea.
13:45ean Arantzarteren emonaldia.
14:15ean Igel Txapelketea.

Hilaren erdialdean, Santa Marina, San Segismundo eta Madalenak daukaguz. Santa Marina edo santamañe eguna, hilaren 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten da. Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak egun honetan izango dira aurten. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da. Madalenak garagarrilaren 22an dira eta Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuten dira. Atzen honetan, Paella Lehiaketea, sardina jana eta erromeriak ipiniko dabe jai giroa egun osoan.

Tallerreta eta Lemorietako jaiak
Garagarrilak 18, zapatua
11:30ean, txupinazoa, kalejirea eta poteo musikatua Atutxen.
14:00etan, saiheski eta txanpinoi jana Zementoseko etxeetan. Bazkalostean, Argentinatik etorritako magoaren ikuskizuna Magia en zapatillas.
Arrastian, jolasak eta Tortilla Lehiaketea.
19:30ean, tortillen aurkezpena eta Auzoko Piper eta Tomate Lehiaketea.
20:15ean kontzertua Chacarera bikoitza. Amaitzeko jaietako panpina erre.
Hilea jai giroan hasi eta amaituten da. Izan be, 25ean Santiago eta 31n San Inazio jaiak dira. Santiago Artean, Diman eta Zeanuriko Ipiñaburun ospatuko dabe. Baita Lemoako Arrañon be, mezea eta barauskarriagaz.
San Inazio egunean, barriz, ohiturea dago Gorbeiako kurutzera igoteko. Bizkai osoko jaia da eta Bizkai osotik etorten dira mendizaleak Gorbeiara igoteko. Egun honetan, kotxe kopurua murrizteko, autobus zerbitzua egoten da Areatzatik Pagomakurreraino.

0
Arratia
2015/6/22
Erromeriak eta musika tropikala Dimako jaietan

Bagilaren 25ean botako dabe txupina Diman herriko jaiai hasikerea emoteko. Ondoren, San Pedro egunera arte, ondo pasetako aukerez betetako lau egun. Zapatu gauean, Akatz taldeak, Dima tropikal bihurtuko dau bere ska eta berbena jamaikar estiloko musikeagaz. Geroago, Enkore taldeak be Kalifornian sortutako hardcore melodikoa joz, udako gauen xarma ez sentidutea gatx egingo dabe. Oxabi, Obaneuke eta Ikerrek eta bere konpainiak, barriz, ipiniko dabe erromerietako musikea. Euskal Herriko Ingude Txapelketea, andrazkoetan, be jokatuko da hilaren 26an.

Bagilak 25, eguena
18:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketak eta Umeen Pintxo Txapelketea.
20:00etan, txupina.
20:15ean, Irrien Lagunak.
23:30ean, erromeria Oxabi taldeagaz.

Bagilak 26, barikua
17:00etan, umeen tailerrak.
18:30ean, Talentu Lehiaketea.
19:00etan, kale animazinoa.
20:00etan, Euskal Herriko Ingude Txapelketea (andrazkoak).
22:00etan, Dimako Eskupelota Txapelketako finala.
23:00etan, play-backa.
01:00etan, erromeria Obaneuke taldeagaz.

Bagilak 27, zapatua
11:00etan, umeen duatloia.
14:00etan, herri bazkaria.
17:00etan, kuadrilen arteko probak.
18:30ean, eskupelota Open, frontenis eta eskupelota Open.
20:30ean, talo dastaketea.
21:00etan, Fabe de Fuka kale animazinoa.
23:00etan, Idems.
00:00etan, euskal preso eta iheslarien aldeko ekitaldia.
01:00etan, kontzertuak: The Uskys eta Akatz taldeak.
02:00etan, Enkore taldearen kontzertua.

Bagilak 28, domekea
13:00etan, euskal jantzak.
14:00etan, Paella Lehiaketea.
19:00etan, bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Alaia Martin.
20:45ean, antzerkia, Koka kola eta barea.

Bagilak 29, astelehena
12:00etan, mezea.
13:00etan, 85 urtetik gorakoentzako omenaldi bazkaria.
15:30ean, erromeria Iker eta bere konpainiagaz. Narbaiza bertsolaria eta txiste kontalaria.

0
Arratia
2015/6/15
Sua eta parriladak auzuneetan

Bedia eta Ubideko herriko jaietan biztuko dabe San Juan sua. Baita Areatzan, Arantzazun edo Lemoako Tallerretan. Zeanuriko Altzuan, Igorreko San Juanen edo Dimako Oban sanjuanak ospatuko dabez; Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.

Altzua (Zeanuri)
Bagilak 20, zapatua
15:00etan, txupinazoa.
21:00etan, auzo afaria. Izen emotea hilaren 15a baino lehenago.

Bagilak 21, domekea
12:00etan, meza nagusia, jantzariak, bertsolariak, zozketea eta barauskarria.
18:00etan, Bola Txapelketea eta umeentzako jokoak.

Bagilak 23, martitzena
21:00etan, sardina jana, txokolatea eta San Juan sua.

Bagilak 24, eguaztena
12:00etan, meza nagusia. Barauskarria eta jaien amaierea.

San Juan (Igorre)
Bagilak 19, barikua
20:30ean, txupinazoa.
21:00etan, auzoko aparkalekuan pintxo-potea.
21:30ean, erromeria. Joselu Anayak.

Bagilak 23, martitzena
20:00etan, ermitako lanak inauguretako: parriladea, euskal erromeria eta sua.

Bagilak 24, eguaztena
12:00etan, mezea eta trikitilariak. Iraia eta Ane.

Elorriaga (Lemoa)
Bagilak 27, zapatua
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.
13:15ean, herri kirolak.
14:00etan, Igel Txapelketea nagusientzat eta Dardo Txapelketea umeentzat.
14:00etan, Paella Lehiaketea.
17:30ean, Mus Txapelketea.
19:00etan, Bola Txapelketea.
20:00etan, txitxi-burruntzia.

0
Arratia
2015/6/15
Arratiako Eleizearen errogatibea andren bozari pisua emoteko izango da

Bagilaren 20an ospatuko da aurten Urkiolan Arratiako Eleizearen errogatibea, andrak eleizan daukien papela gaitzat hartuta. Erromesak oinez edo autobusez joango dira bertara. Oinez doazenak Dimatik 06:00retan edo Zeanuritik 07:30ean urtengo dira. Autobusez joateko parrokietan emon behar da izena.
Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara  oinezkoentzako ibilaldiak gidatuak izango dira eta aurten, Zeanuritik Urkiolara bidea zuriz eta beilegiz, ibilbide labur (PR) moduan, markauta egongo da, aprilean Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizau eban eta; errogatiba eguna bide horren inaugurazinoa egiteko aprobetxauko da.

"Emakumea eleizan: egiteko bidea"
Frantzisko Erromako Pontifizeak, aprilaren 15eko katekesian gehiago egin behar dala andren alde esan eban. "Ezinbestekoa da andrai entzutea. Baina ez hori bakarrik: bere bozak benetako pisua eta agintea izan behar dau gizartean eta eleizan bertan" esan eban. Helburu horregaz egingo dabe Urkiolan errogatibea Arratiako Eleizakoak.

0
Arratia
2015/5/18
Batzen behar egiteko trokelgintza ikastaroa Zulaibarren

Atzen urteotan legez, oraingoan be Trokelen Doitzaile lanbidera zuzenduta dagoan trebakuntza ikastaroa antolatu dabe Batz, S Coop., Lanbide eta Zulaibar Ikastetxeak alkarlanean.
"Belaunaldi barriai ateak zabaltzeko asmoz, Batz S. Coop.eko trokelgintza negozioan personak trebatuz, profesional adituak prestatu gura doguz" dinoe Batz-etik. Aurreko ikastaroetan parte hartu eben ikasleen eta Batzeko beharginen esperientzia positiboa izan zala dinoe.

Izena emoteko
Ikastaroan izena emoteko epea, maiatzaren 15ean hasi zan eta 26ra arte egongo da zabalik Lanbideko bulegoetan. Ikastaroaren erreferentzia: 17698 da.
Parte hartzeako bete behar diran eskakizunak, Lanbiden apuntatuta egotea eta Goi Mailako Lanbide Heziketa izatea dira. Aintzat hartuko da LH II metala, mekanizazino bidezko produkzinoan GMHZ eta produkzinozko fabrikazino mekanikoko produkzinoko programazinoan GMHZ ikasketak izatea.
Maiatzaren azkenengoko astean, Zulaibarreko ikastetxean izango da hautaketa prozesua.

Kontratetako konpromisoa
Bagilearen 4an hasiko da 5 hilabetetako trebakuntza teoriko-praktikoa. Hau egin ostean, parte hartzaileen % 60a behintzat kontratetako konpromisoa hartu dau Batzek.

0
Arratia
2015/5/12
Euskerea plazara aterateko ekintzak

Euskereak kalea hartu dagian eta umeak parkeetan euskeraz egiteko olgetan, hilaren 29an eskolan, euskerazko parke jolasak ikasteko aukerea egongo da. "Horretarako, guraso zein umeai bitartekoak eskeini gura izan jakiez, parkeko ohiko jolasak euskeraz zelan jolastu ikasteko eta barriak erakusteko. Honetan be, aurrerantzean lagungarri izango jakiezan bitartekoak bananduko jakiez: ikasitako jolasen eta horreekaz batera abesteko abestien liburuxkea eta CDa" azaldu deutso begituri Miren Madariaga Lemoako Euskera Teknikariak.

Berbalagun Igorren
Igorren be, euskerea kaleetara aterateko, nagusien aisialdian, hizkuntza ohituretan eragin gura dau Euskera Zerbitzuak. Helburu horregaz Berbalagun proiektua dago martxan, astean gitxienez ordubete talde txikietan euskeraz berba egiteko aukerea emoten dauan proiektua. Taldeok indartu gura dabez Igorren. Astelehenetan 09:30ean Ayarzan, martitzenetan 18:00etan Gau Loran, eguenetan Kultur Etxean 18:15ean eta barikuetan 19:00etan Kiñu Gaztetxean batzean dira Berbalagunak. Interesauta dagozanak ondoen jatorkien taldera hurreratu leitekez.

0
Arratia
2015/5/4
Konposta erabilteko ikastaro praktikoak emongo dauz Mankomunidadeak

Arratian etxe askok daukie konpostagailua, eta konpostaren erabilerearen inguruko zalantzak argitzeko eta erabiltzaileen formakuntzea hobetuteko Mankomunidadeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, konposta erabilteko ikastaroak antolatu dauz Areatzan, Diman eta Lemoan.
Hogei persona inguruko taldeak osotuko dira eta ikastaroetan konposta zelan erabili eta beste hainbat gai landuko dira: Arratiako jenteak zelango konposta egiten dauan, konpost komertzial mota desbardinak eta ongarri mineralak, berbarako.
Ordubete eta erdiko saioko ikastaro honeek Areatzan, Diman eta Lemoan izango dira. Areatzan hilaren 8an izango da arrastiko 17:00etan Arratiano jatetxean. Hurrengo egunean Dimako Udal ortuetan saio bi egongo dira. 10:00etan bata eta 12:00etan bestea. Lemoan, barriz, eskoletako ortuan egingo da ikastaroa hilaren 13an, arrastiko 17:00etan.
Ikastaro honeetan parte hartu gura dabenak Mankomunidadera deitu behar dabe izena emoteko.
San Isidro Eguneko Zeanuriko Azokan, karpa informatiboa ipiniko dau Mankomunidadeak. Han, materia organikoa zelan kudeatu, etxeko konpostajea eginaz edo edukiontzi marroiaren bitartez, eta kalidade oneko konposta zelan lortu azalduko dabe. Baita jentearen galderai erantzun be.
Bertan, Arratian egindako konposta eta konposta egiteko materialak bananduko dira.


0
Arratia
2015/4/15
Gure Esku Dagoren oihalak josiko ditue herriko plazetan

Bagilaren 21ean hautetsontzi erraldoiak egingo dauz Gure Esku Dagok uriburuetan.


Hautetsontzi horreek norbere atxikimentu personalak alkarreri josiz osotuko dira eta horretarako oihal zatiak erabiliko dabez. Oihal unidade bakotxean 20 lagun atxikitzen dira, bakotxak euro bana ordainduta, eta oihal horreek dabiz josten Arratian be. Herriz herri ehundutako sare horren joste eguna izango da bagilekoa.
Herriko oihalak josteko Areatza, Lemoa, eta Zeanurin batuko dira hilaren 25ean  ekimen honetan parte hartu gura dabenak.

Lemoa eta Bedia
Lemoako Plaza Gorrian Lemoa eta Bediako jentea batuko da 12:00etan, herri bi horreetako hamabost oihalak alkarregaz josteko.


Areatza
Areatzan hilaren 17an, 18:30ean, karpa bat ipiniko dabe plazan jenteak oihalak erosteko, eta Gure Esku Dagoko joskile egunean, 25ean, eguerdiko 12:00etan plazara mahaiak aterako ditue danon artean josteko.

Zeanurin auzuneetatik plazaraino
Beste herrietan legez, herriko plazan josiko dabez oihalak Zeanurin, baina bertara auzuneetatik oinez bajatuko dira "joskileak" sei adarretatik. Lehenengoa, Asterria, Eleizondo, Soloeta eta Albakoa; bigarrena, Orue eta Landagutxi; hirugarrena, Uribe, Zulaibar eta Olabarri; laugarrena, Otzerimendi-Igertualde; bosgarrena, Altzusta eta seigarrena, Ipiñaburu, Altzuaga eta Undurraga. "Beste batzuk plazan egongo dira datozenai harrerea egiten" dinoe antolatzaileak.
Plazan danon artean oihalak apaindu eta josiko dabez. Hau egin eta gero, herriko tabernetatik triki poteoa egingo da bazkaldu aurretik. Honen ostean herri bazkaria egongo da (bazkariko tiketak herriko tabernetan dagoz salgai aprilaren 22ra arte). Bazkalostean Gure Esku Dago ekimenari buruzko ekitaldia egongo da: testu bat irakurriko dabe, herriko bertsolariak bertsoren bat kantau eta jantzariak jantza egingo dabe.

Diman maiatzean
Diman, maiatzaren 9an batuko dira oihalak josteko, aprilaren 25ean Jentilak Diman ikuskizuna daukie herrian eta.

0
Arratia
2015/3/31
EAJ-PNVko alkategaiak Arratia hazi arazoteko helburua daukie

Martiaren 27an, Igorren EAJ-PNVk Arratiako alkatetzetarako hautagaiak aurkeztu ebazan. Ekitaldian, Arratiako udalerrietako zortzi alkategai egon ziran: Begoña Llano (Arantzazu), Arkaitz Amuriza (Areatza), Alberto Etxebarria (Artea), Aitor Sorriketa (Bedia), Josune Gorospe (Dima), Andere Ortuzar (Igorre), Iñaki Barrenetxea (Lemoa) eta Eusebio Larrazabal (Zeanuri). Ubidek oraindino ez dau hautagairik aukeratu.
Euren esfortzua, galdutako enplegua berreskuratzera eta eskualdeko ekonomia bizibarritzera egongo dala bideratuta adierazo eben. Ekitaldian, eurekaz batera Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia eta Ana Otadui Bizkai Batzar Nagusiko presidenterako hautagaia egon ziran. Zortzi hautagaiak ibilbide luzea egin dabe udal politikan, batzuk alkate izan diralako eta beste batzuk zinegotzi.
Ekitaldiari, Andere Ortuzar Igorreko hautagaiak emon eutsan hasiekerea. "Zuen aurrean aurkezten gara helburu argi bategaz: Arratia hazi arazo gura dogu ilusinoagaz, esperientziakaz eta beharragaz, eta, batez be, herri guztiakaz eta herritar guzti-guztiakaz hartu dogun konpromisoagaz" esan eban. Ortuzarrek personak dirala EAJ-PNVren lehentasuna eta talde jeltzaleak Igorren egin dituan parte hartze prozesuen balioa azpimarratu eban, herritarrai abotsa emoteko aukerea emon deutselako. Era berean, batasunak indarra emoten dauala esan eban eta Arratia hazi arazoteko modurik onena alkarregaz behar egitea dala. "Enplegu galduak berreskuratzeko lana egingo dogu, inguruko ekonomia dinamizetako, beste erakundeai eskua emoteko eta bertako industria bultzatzeko" baieztatu eban.
   
Arratia anitzago eta solidarioagoa
Atutxak emon eutsan amaierea ekitaldiari. "Zorionekoak gara hemen aurkezten deutsueguzan zortzi andra eta gizonak Arratia anitzagoa eta solidarioagoa egingo dabelako eta euren herri eta herrikideen alde egingo dabelako".

0
Arratia
2015/3/1
Arratiako andrak bat eginda eta martxan ospatuko dabe martiaren 8a

Andren Nazinoarteko Egunaren inguruan, makina bat ekintza antolatu dira Arratian Udal, andra alkarte, talde feminista eta Mankomunidadearen artean. Berbaldiak, kontzentrazinoa, mendi urtekerea eta I. Frontenis Topaketea izango dira ekintza honeetako batzuk. Andren memoria, parte hartzea gizartean, eta protagonismoa kirolean eta artean aldarrikatuko dabe andrak eta bardintasunaren alde dagozan gizonak ekintza horreen bitartez. Konzentrazinoa Andren Nazinoarteko Egunean bertan izango da, martiaren 8an, 13:00etan Igorreko Kultur Etxe parean.


Arratiako andra alkarte, talde feminista eta erakundeak konziente dira andren eskubideak lortzeako alkarlana behar dala. Lehenengo pausua, orain urte batzuk egin eben, martiaren 8ko eta zemendiaren 25eko kartel bateratua eginda, eta orain, data honeetatik harago, helburuak lortzeako indarrak batzean dituan sarea egiten dabiz alkarte eta taldeak.
Era berean, Arratiako Udalen Mankomunidadeak martiaren 8ko deklarazino instituzionala onartu dau. "Aurten be, mobimentu feministeak eta andren alkarteen mobimentuak zein andra eta gizonen mobimentuak bardintasuna lortzeako asmoz egindako lana azpiarratu gura izan da, euren lanari esker, andren eskubideak gauzatzen joan diralako" dino Miren Urresti Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuko Teknikariak.

Memoria eta historia
Andren memoriak protagonismo handia hartu dau aurten antolatu daben ekintza egitarauan. Holan Areatzan, Areatzako andren historia eta bizi esperientzien gaineko dokumentalaren trailerra aurkeztuko da martiaren 6an. Areatzako Emakumeen Foroaren ekimenez egindako lana da hau, Areatzako Udalak eta BFAk diruz lagunduta. 2013an hasi ziran herriko hainbat andrari alkarrizketak eta grabazinoak egiten eta 2015ean amaitu eta aurkeztuko dabe. "Dokumentala guztiz osotu barik dago, arlo batzuk lantzeako geratzen jakuz eta hurrengo asteotan falta diran alkarrizketak grabauko doguz" azaldu deutso begituri Sara Gutierrez Forokoak.
Hurrengo egunean, hilak 7, 17:30ean Arantzazun ikusi ahal izango dan Tanya Wexler-en Hysteria pelikulea, viktoriar Ingalaterran dago girotuta. Bertan, umorez sasoi haretako "histeriaren" tratamentu gogorrak zelan ahalbideratu eban bibradorearen asmakizuna kontetan da. Igorreko Konpota antzezlanak be andrak historian izan daben papela landuten dau. Hau be martiaren 7an izango da, arrastiko zortziretan Igorreko Kultur Etxean.

Protagonismoa artea eta kirolean
Toti Martinez de Lezearen berbaldi batek emongo deutso hasikerea Andren Nazinoarteko Egunaren inguruko ekintza honeei. Bertan, idazleak "Andrak zergaitik protagonistak liburuetan?" itaunari erantzungo deutso. Zeanurin izango da berbaldi hau hilaren 5ean, arrastiko zazpiretan.
Bardintasunaren aldeko murala Bediako Gazte Txokoan, hilaren 6an eta ipuin kontalaria Artean, 8an, ildo horretatik doazen beste ekintza bi dira.
Kirolari jagokonean, barriz, zita bi. Lehenengoa Diman. Han, I. Frontenis Topaketea antolatu dabe martiaren 7rako. Hamalau urtetik gorako gura daben andra guztiak hartu leikie parte frontenis topaketa honetan. Frontoian bertan egingo dira bikoteak eta txapelketea antolatuko da. Maila bi egongo dira, hasibarriak eta "profesionalak", eta parte hartzeako aldez aurretik emon behar da izena 605 731 313 telefonora deituta.
Hurrengo egunean, domekan, urtero-urtero arrakasta handia izan dauan Arratiako Andren Mendi Martxea izango da. Bosgarren edizino honetan ibilbidea Igorreko auzuneetatik pasauko da 10:00etan Kultur Etxetik urtenda, San Kristobal, Urkuzu eta abarretik pare bat orduko ibilbidea egingo dabe andrak, Igorreko erdigunera bueltau aurretik.

Enplegua
Enpleguari jagokonean, sasoi txarra bizi dabe andrak eta egoera hau konponduten lagunduteko idea batzuk emoteko ekintza bat be aurreikusten dau egitarauak. Holan, hilaren 11n, "Emakumeen enplegua zelan sustatu" izeneko berbaldia egongo da, Lemoako Jubiladuen Etxeko goiko aretoan, arrastiko zazpiretan.
Horrezaz gainera, Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak, Igorreko Institutuagaz batera, lan orientazino ez sexisteari buruzko tailerrak antolatu dauz gazteentzat, Institutuko Aste Kulturalaren barruan.

Ekintza gehiago
Kartel bateratua gida moduko bat da eta herriz herri ekintza interesgarrienetakoen arteko zirkuitu bat egitea ahalbideratuten dau. Dana dala, hor agertzen diranak ez dira antolatu diran ekintza bakarrak, herri gehienetan beste ekintza batzuk be antolatu dabez, herrian geratzen diranentzat. Holan, batzuk aitatzearren, Areatzan, martiaren 6an trailerraren aurkezpenaren ondoren, pintxo-poteoa eta afaria egingo dabe bertako andrak; Bedian, egun berean, berbaldia eta txokolatea egongo dira arrastiko zazpiretan liburutegian; Diman, hurrengo egunean, poteoa, andren afaria Aramotz tabernan eta ondoren jantzaldia Jokaldi taldeagaz.
Zeberion Austarri Kultura Alkarteak ekintza bi eratu ditu Andren Nazinoarteko Egunaren inguruan, bertsolaritzearen gaineko berbaldia eta andren arteko bazkaria. Berbaldia Ainhoa Agirreazaldegik egingo dau hilaren 4an eta bertsolaritzeari begirada feministeagaz erreparauko deutso. Andren bazkaria martiaren 8an izango da.

Egitaraua
Martiak 4, eguaztena
19:00etan, Austarri-kulturak antolatuta, Ainhoa Agirreazaldegiren berbaldia "Bertsolaritza: begirada feminista bat" udaletxeko aretoan.

Martiak 5, eguena
19:00etan, Toti Martinez de Lezearen berbaldia "Andrak, zergaitik protagonista liburuetan?" Zeanuriko Kultur Etxean.

Martiak 6, barikua
18:00etan, Bardintasunaren aldeko murala Bediako Gazte Txokoan. 19:00etan, berbaldia eta txokolatea Bediako liburutegian.
18:00etan, Alardearen seme-alabak dokumentala eta solasaldia. Ondoren, Areatzako Emakumeen Memoriari buruzko dokumentalaren trailerra. Areatzako udaletxean.

Martiak 7, zapatua
11:00etan, Andren arteko I. Frontenis Topaketea. 17:00etan  pala partiduak. 21:30ean poteoa, 22:00etan andren afaria Aramotz tabernan eta ondoren jantzaldia Jokaldigaz. Diman.
17:30ean, Hysteria pelikulearen zineforuma. Arantzazuko erabilera anitzeko aretoan.
20:00etan Konpota antzerkia Igorreko Kultur Etxean.

Martiak 8, domekea
10:00etan, Andren Mendi Martxea. Igorreko Kultur Etxetik hasita.
13:00etan, konzentrazinoa Igorreko Kultur Etxe parean.
18:00etan, ipuin kontalaria "EmAkumezkoak=kontatzen" Arteako ludotekan.

Martiak 11, eguaztena
19:00etan, berbaldia "Emakumeen enplegua zelan sustatu" Lemoako Jubiladu Etxeko goiko aretoan.

0
Arratia
2015/2/5
Kanporamartxo eta Aratusteak ospatuko dira hilaren erdikaldean

Aratuste inguruko tradizino batzuk bizirik diraue Arratian, Kanporamartxo, esate baterako. Aratusteetako aurreko domekan txitxi-burruntziak egingo dabez inguruko mendi eta zelaietan kuadrilak, mendi taldeak, eskola umeak eta guraso alkarteak, horixe da Kanporamartxo. Astebete beranduago Aratusteetan eskola umeak izango dira protagonista nagusiak. Igorren, herri osoak ospatuko dauz jaiok hilaren 13 eta 14an.
Hilaren 8an da Kanporamartxo eguna, baina modu malguan hartzean da hemen eta Lemoako eskolan, berbarako, txitxi-burruntzia hilaren 12an egingo dabe Aratuste jaiaren bezperan.
Arratiako herrietan, Ubiden eta Zeberion txitxi-burruntziak egin eta txorizoa eta taloa jango dabe kuadrilak eta lagunak.

Igorren egun bi
Arratiako Aratuste jairik handiena Igorren ospatuten da. Herriko hainbat alkartek antolatuten dabe eta herri osoak hartzean dau parte. Hilaren 13an, barikuan, hasiko da jaia eta zapatu osoa be hartuko dau. Barikuan, guraso alkarteak antolatuta, arrastiko hiruretan hasiko da Aratuste jaialdia frontoian. 17:00etatik 18:30era arte jantzaldia egongo da, Zumba eta ostean txokolatea.
Hurrengo egunean, Errugbi taldekoak antolatuta, jaia herri bazkariagaz hasiko da. Umeentzako Zaztaparrak-ek antolatutako jolasak egongo dira lau t’erdietatik aurrera eta bostetan mozorro lehiaketan parte hartzeako izen emotea izango da. Jokaldi taldeagaz erromeria egongo da giroa animetako eta gero sari banaketea, mozorrorik onena sarituteko.
Lemoan be hilaren 14an egingo da Aratuste jaia. Umeentzako festa kiroldegian izango da lauretatik zazpiretara. Bertan, Irrati gunea, Fotomaton gunea, Haur parkea, txokolatea eta disko festa ibiltokiagaz izango dabe gaztetxoenak ondo pasetako. Baina nagusiak be Aratusteak ospatuko dabez eta horretarako 19:00etan, poteoa antolatu dau Jai Batzordeak jubiladuen tabernatik hasita. Orkestra Elektrotxarangeak lagunduko dau poteoa ordubete beranduago Kresala tabernatik eta partaideak mokautxo bat jango dabe Herradura tabernan. Hamarretan, Harriketarrak Gazte Asanbladeak antolatuta, erromeria egongo da Karabie Gaztetxean.


Dimako Aratuste jaia zezeilaren 14an
Dimako Aratuste jaia zezeilaren 14an izango da, zapatuz, eta ez 13an, BEGITUren 223. zenbakian agertu zan moduan. Jaia Guraso Elkarteak, Dimako Tabernak eta Dimako Udalak antolatu dabe.
Jaia kalejireagaz hasiko da arrastiko bostetan eta ondoren disko festea eta Mozorro Lehiaketea egongo dira. Zazpiretan sari banaketea eta kopaua, eta zortziretan mariatxiak ibiliko dira tabernetatik pintxo poteoa girotzen.

Mozorro desfileak
Herri gehienetan zezeilaren 13an izango dira eskola umeen desfileak. Eskolan egindako mozorroak jantzita, herritik zehar ibiliko dira eguraldiak lagunduten badau eta gero  jaia egingo dabe eskolan, frontoian edo kiroldegian. Halaxe izango da Artea, Zeanuri eta Zeberion. Artean, berbarako, 14:45ean hasiko da jaia. Mozorro desfilearen ondoren, gurasoak txokolatea eta bizkotxoak eroango ditue eta Zeberion be txokolatearen ondoren disko festea egingo dabe. Zeanurin jaia frontoi handian izango da eta desfilea eskolatik haraino. Han txokolatea eta bizkotxoak egongo dira danontzat.
Bedian, hilaren 13an, ludotekan mozorroak prestatuko dabez baina desfilea hilaren 17an izango da.

0
Arratia
2015/2/1
Korrika badator!

Korrika 19 martiaren 19an Urepelen hasi eta 29an Bilbon amaituko da.
Arratian 28an sartuko da, zapatu arrastian, Bilbora bidean.


Arratiako AEK


Zer arin pasetan dan denporea. Bi urtera doa atzen Korrika, hamazortzigarrena, Baionan amaitu zanetik eta, honezkero, Korrikaren edizino barri baten atarian gagoz: martiaren 19an hasiko da Korrika 19 Urepelen (Nafarroa Beherea) eta martiaren 29an bukatuko da Bilbon, Bizkaiko uriburuan.
Idatzi bako araua da Korrika aurrekoa amaitu dan herrialdean hasten dala eta Euskal Herriko uriburu baten, txandaka, amaitzen dala. Hori da, eta ez besterik, Korrika 19 Urepeletik Bilbora egiteko errazoia. Badauka, dana dala, bilatu ez dan sinbolismoa: Iparraldetik Bizkaira, nekazal giroko herri txiki batetik Euskal Herriko urigunerik handienera, Xalbadorren bertsoetatik Arestiren poesiara. Hori izango da aurten Korrikaren ibilbide geografiko eta emozionala.
Korrikaren edizino barriaren lema EUSKAHALDUNDU da, eta Korrikak eta AEK-k lemeagaz zabaldu gura daben mezua "guztion artean, auzolanean eta alkarlanean, lortu ahal dogula euskeraz biziko dan herria, euskalakariz osotutako herria".
Herri honek auzolanean eta alkarlanean lorpen handiak egin ditu -Korrika bera, esaterako- eta horixe da Korrikaren eta AEKren nahia, iraganean legez gaur egun be ahalmen personalak eta kolektiboak batuz eskuzabala eta ahaltsua dala frogatzea. Mezuari lotuta dator Korrika honetako omendua: herri honek auzolanean eta alkarlanean lorpen handiak egin dituela azpimarratzen dau Korrika 19ren mezuak; ba, horreetako bat da Durangoko Azokea. Azokeak ia 50 urteko ibilbidea dauka aurten beteko dau-eta mende erdia.

Arratiako Korrika Batzordea zezeilaren 3an Igorren
Korrikan parte hartzeako modu asko dagoz: Korrika Laguntzailea euskarria erosiz, Korrika 19ren materiala edo oroigarriak eskuratuz, herriz herri egingo dan Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz, Korrika kulturalak antolatuko dauzan ekitaldietara agertuz, kilometro bat erosita eta, jakina, bizkarrekoa jantzita korrika eginez.
Horreetako hainbat daborduko martxan dagoz. Esaterako, Korrika laguntzailearen euskarriak eta Korrikaren materiala salgai dagoz Igorreko Kubulu euskaltegian. Eta abian da Korrika Kulturala be. Aurreratzen deutsuegu Korrika Kulturalaren barruan zezeilaren 20an kantu-poteoa egingo dala Igorren, eta 27an Gosariak emonaldia (Goseren musikea eta Joseba Sarrionandiaren berbak) egongo dala Igorreko Lasarte aretoan; biak iluntzeko 20:00etan.
Baina, horrezaz gainera, Korrikan parte hartzeako modurik zuzenena Korrikaren beraren antolaketan laguntzea da, duda barik. Holan, Arratiako lehenengo Korrika batzordea zezeilaren 3an izango da Igorreko Kubulu euskaltegian. Bertara joateko deia egiten deutse, beraz, Arratiako AEK-k, eskualdeko euskaltzale eta Korrikazale guztiai, Arratiako alkarte, erakunde eta norbanako guztiai.
Geratzen diran hilabete bietan Korrikaren barri emoten segiduko dogu orriotan (ibilbide zehatza Arratian, ekitaldien programazinoa...). Dana dala, informazino gehiago eskuratu gura dauanak badauka nora jo:
http://www.korrika.eus
www.facebook.com/aek.euskalakari
twitter.com/EuskalakariAEK
eta Arratian:
www.facebook.com/korrikaarratian.euskalakari.

0
Arratia
2015/1/31
Agate Deuna

Tradizino luzeari jarraipena emonez, aurten be Santa Agedaren bezperan, hilak 4, Arratia Ubide eta Zeberioko kaleak koruz beteko dira, santearen koplak kantetan.


Zaharrenetakoa da eta jente gehiena biltzean dau Arratiako Koruak. Koru honek Arratian, Zornotzan eta Bilbon kantauko ditu santearen omenezko koplak, goizeko zortziretatik, gaueko bederatzi t’erdiak ingurura arte.

Arratiako korua 1951tik
Arratiako korua 1951 urtean sortu zan, bertan 65 persona inguru batzean dira, edade guztietakoak. Zaharrenak 74 urte daukaz eta gazteenak 8. Partaide batzuk, 50 urte inguru daroez koruagaz konprometiduta. "Itziar eta Juan Ramon Bernaola neba-arrebak dira koruan urte gehien daroenak, 50 urte inguru, hain zuzen be. Artean bizi dira. Lemoako Balentin Unanuek be 50 urtetik gertu daroaz Arratiako Koruagaz konprometiduta" azaldu deutso BEGITUri Jabi Arbe korukoak.
Errepertorioari jagokonean, lau kopla desbardin kantetan dauz koruak. "Areatzako komentuan, Begoñako basilikan eta Santiago katedralean beste hiru edo lau abesti kantetan doguz koplez gainera. Eta zelan ez, Bilbon kantetan dogun azken lekuan, hau da, Arriaga plazan, eta ibilbidearen amaieran, Areatzako plazan, Olaizolaren "Agur Jaunak" kantetan dogu bost abotsetan, egun paregabearen amaiera gisa" dino Arbek. 
Korukoak Arratia eta Bilbon kantauko dabezan koplak entzutera konbidau gura dabez arratiar guztiak, eta zemendian hasiko dituen enseguetan parte hartzera animau. "Arratiako Koruak, Arratia bihotzetan eta abotsetan eroaten dau" dinoe.
Egun horretan jasotako dirua Caritas-entzat izango da.

Ibilbidea eta ordutegia
Hauxe da Arratiako Koruak egingo dauan ibilbidea:
08:45ean Arantzazu.
09:00etan, Dima.
09:25ean, Igorre.
09:45ean, Lemoa.
10:00etan, Zornotza.
11:15ean, Begoñako Basilika.
12:00etan, San Anton, erriberako merkadua, Plaza Barria, Iparkutxa, udaletxea, BBVA, El Corte Ingles eta BBK.
13:30ean, Bizkaiko Foru Aldundia.
14:30ean, bazkaria Piperrak Txokoan.
17:00etan, Kale Nagusia, Arenala.
18:30ean, San Nikolas, metroa, Donibane santuen plazatxoa...
19:00etan, Santiago katedrala. Zazpi Kaleak.
20:00etan, Arriaga aurrean agurra.
20:30ean, Bedian umeakaz.
20:45ean, Artea.
21:00etan, Zeanuri.
21:15ean, Areatzan amaierea.

Beste koruak
Santa Ageda egunaren hurrengo domekan, zezeilak 8 aurten, Zeanuriko Santa Agedako ermitan, koru txiki batek santearen martirioa kontetan daben koplak kantetan ditu. Sei-zazpi gizonek osotuten dabe korua eta egun horretan egiten dan mezan kantetan dabez kopla honeek.
Zezeilaren 4an, Arratia, Ubide eta Zeberioko kaleak, santearen omenezko koplak kantetan dabezan talde txiki zein handiz beteko dira. Eskola umeak, parrokietako koruak, abesbatzak, lagun taldeak eta kultur alkarteetakoak kopla errepertorio aberatsa eskeiniko dabe auzunez auzune.
"Santa  Ageda omenez hartuta / soinuaz eta makilaz / Bat, bi hiru... Eup!!".

0
Arratia
2015/1/12
Ikastaroak urtea hasteko

Ikasturtea urrietan hasten bada be, lekua egon ezkero izena emon daiteke hainbat ikastarotan urtailean. Gainera, ikastaro laburtxo barriak be antolatuten dira herri askotan. Holan, Areatzan, Arratiako andra alkarteai zuzendutako coaching tailerra antolatu dabe eta Lemoan, bizikleten mekanikea ikasteko tailerra, berbarako.
Arratia mailan dagozan andra konprometiduen hartu-emonak eta sarea indartuteko, Areatzako Emakume Foroak coaching tailerra antolatu dau Maru Sarasola Soziologia Politikoan doktorearen eskutik. Hilaren 21ean hasi eta zezeilaren 14an amaituko da. Guztira 12 ordu izango dira eta eskolak Foroak Areatzan daukan gelan, udaletxeko 3. solairuan izango dira.

Autodefensea eta eskaladea Igorren
Igorren, hiruhilabeteko honetan, honako ikastaroak egin daitekez: Tai Chi, Jantza afrikarrak, Argazkigintza, Diseinu grafikoa eta Zirko ikastaroa. Literatura txokoan, barriz, urtailetik abendura arte hartu daiteke parte, hilean astelehen baten, 30 euro ordainduta edo doban Lasarte Aretoko txartelagaz. Antzergintza familian, Gazteentzako akrobazia aereoak eta Yoga be egin daitekez Igorren.
Bardintasun eta gazteria arloak ikastaro bi antolatu ditue neska gazteentzat: autodefensa ikastaroa zezeilaren 28an, eta eskaladea.

Bizikletan mekanikea eta DJ ikastaroak Lemoan
Lemoako Udalak ikastaro batzuk abiarazo ditu urteari hasikerea emoteko. Bizikleten mekanikea eta DJ ikastaroa, berbarako. Esne Beltza taldeko Zigor DZk emongo dau DJ ikastaroa, Jubiladuen Etxeko goiko aretoan, urtailaren 13tik martiaren 8ra. Martitzenetan izango da 19:00etatik 20:30era.
Mekanika ikastaroa urtailaren 14tik martiaren 4ra izango da, eguaztenetan 19:00etatik 21:30era, zortzi saio guztira. Ikastaro hau, Elizondoko Kultur Gunean izango da.
Barazkiak balkoian ekoizteko ikastaroa be ipiniko dabe martxan Lemoan, baita artisau kremak egitekoa be. Parte hartzeako izena Udaleko Kultura Zerbitzuan emon behar da hilaren 12tik 23ra.

Diman matrikulea zabalik
Diman, zezeila-maiatza bitarteko ikastaroetan parte hartzeako izena emoteko epea zabalduko  da hilaren 19tik 29ra. Ikastarook Gimnasia hipopresiboa, Yoga, Pilates eta Eskulanak dira. Gimnasia hipopresiboa astelehen eta eguazten arrastietan edo eguazten goizetan eskeintzen da; eskulanak martitzen goizetan; pilates martitzen eta eguen arrastietan eta yoga eguazten goizetan. Taldeak sortzeako gitxienez 8 personak emon behar dabe izena.

0
Arratia
2015/1/1
Gabonetako ekitaldiak urtailean zehar

Gabonaldia urtailaren 6ra arte luzatuten da eta hainbat dira, urtearen hasikeran egiteko eratu diran jarduerak. Batzuk aitatzearren, Erregenetako Kabalgatak, Bedian, Igorren eta Areatzan; Gabonetako Umeen Parkea eta Areatzako Bandaren kontzertua Igorren; Zeinke taldearen kontzertua Lemoako Gaztetxean eta Bittor Kapanagaren ikuskizuna Zeanurin.


Areatza
Urtailak 2 eta 3, barikua eta zapatua
18:00-21:00, bideoak, mahai-jokoak, lehiaketak eta abar Gazte Lekuan.
Urtailak 5
18:00etan Areatzaganetik urtenda Erregenetako Kabalgatea.


Areatza (Laminetxe Gaztetxea)
Urtailak 5
22:30ean, kontzertua Makabi taldeagaz (Makarraldea 2.0).


Bedia
Urtailak 5, astelehena
18:00etan, Erregen Kabalgatea. Kabalgatearen aurretik txokolatea bananduko da.


Dima
Urtailak 5, astelehena
Dimako eleizako korua erresidentzietan.


Igorre
Urtailak 2, barikua
19:00etan, Arratiako Bertso Eskolak antolatuta, Irudibertsotan: bertso eta marrazki ikuskizuna Lasarte Aretoan.
Urtailak 3, zapatua
19:00etan, Areatzako Banda. Erregenetako kontzertua, Lasarte Aretoan.
Urtailak 4, domekea
10:00etatik 15:00etara, Igorreko Igeriketa taldeak antolatuta, eski pistea aterpean.
18:00etan, Hiru txerritxoak umeentzako antzerkia, Lasarte Aretoan.
Urtailak 5, astelehena
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.
Urtailak 6, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Zaztaparrak edo Motxoganen tailerrak.


Lemoa (Karabie Gaztetxea)
Urtailak 2, barikua
20:00etan, antzezlana Marxattack.
Urtailak 3, zapatua
11:00etatik aurrera, truke azokea. 20:00etan, Pintxo Lehiaketea.
Urtailak 4, domekea
20:00etan, dokumentala Anarkista, atracador, falsificador pero sobre todo... albañil. Lucio.
Urtailak 5, astelehena
22:00etan kontzertuak Zeinke eta Marianitos blai.


Zeanuri
Urtailak 2, barikua
19:30ean, Juan Mari Beltranen Euskal Herriko musika eta soinu tresnak kontzertua Kultur Etxean.
Urtailak 3, zapatua
19:00etan, Bittor Kapanagaren ikuskizuna Erro eta gara Juan Martin Elexpuru, Anton Mari Aldekoa eta Gontzal Mendibilegaz.
Urtailak 4, domekea
17:00etan, zinea nagusientzat Enemigo a las puertas. Kultur Etxean.

0
Arratia
2014/12/15
Elikadura subirautzaren bidean laugarren topaketea

Igitiek, Arratiako nekazari agroekologikoen alkarteak, Arratiako Elikadura Subirautzaren IV. Topaketak antolatu ditu hilaren 19 eta 20rako. Igorren izango dira topaketok eta bertan, elikadura subirautza zer dan eta Arratian zer egiten dan jakiteko eta hausnarketea egiteko aukerea egongo da. Horrezaz gainera, ondo pasetako eta bertoko jatekoak dastatzeko modua be izango da Igitieko hileroko azokan erosita, edota topaketetako bazkarian parte hartuta.
Bide Berriak dokumentalaren emonaldia izango da lehenengo ekitaldia barikuan, Igorreko Kiñu Gaztetxean, arrastiko zazpiretan eta ostean eztabaidea. Hurrengo egunean, Santomas bezperan, Igorreko udaletxe aurrean, hileroko Igitien azokea egongo da. Han, garagardo agroekologikoa, talo beganoak, kosmetikoak edo keramikea erosi ahal izango dira, beste produktu askoren artean. "Guztira 15 postu baino gehiago izango dira eta pentsauta daukagu bigarren eskuko erropa eta jostailuen merkadua ipintea, Guraso Elkartearen eskutik eta Gurutze Gorriaren laguntzeagaz" azaldu deutso BEGITUri Sonia Ingunza Igitie alkarteakoak.

Arrastian animazinoa
Horrezaz gainera, 13:00etan, El Tenderete taldeak umeentzako txotxongilo ikuskizuna eskeiniko dau, gero, soka saltoa eta azelga jaurtiketea eta 15:00etan, bazkaria, babajana. Amaitzeko, 19:00etan, poteoa Gaztetxetik abiatuta Fabe de Fuka elektrotxarangeagaz.

0
Arratia
2014/12/13
Gabonak, kalera urteteko sasoia

Eskolako umeak oporretan aspertu ez daitezan eta nagusiak eguneroko errutineagaz apurtu dagien ekintzaz betetako egitarauak eratu dabez Arratia, Ubide eta Zeberion. Gabon Egunean, urtero lez, umeak Olentzerogaz egoteko aukerea izango dabe eta gura dabezan jostailuak berari eskatzeko aprobetxauko dabe, duda barik. Gainera, Gabonetako Umeen Parkeetara txangoak, pelikulak, kontzertuak, kirola... hainbat aukera dago ondo pasetako.


Arantzazu
Abenduak 23, martitzena
11:00etatik 13:00etara ludotekea 6 urtetik gorakoentzat.
Abenduak 24, eguaztena
12:00etan, herritik kantetan; ondoren Olentzerok opariak ekarriko dauz. Gaztainak be egongo dira.
Abenduak 27, zapatua
18:00etan, Isaak Atutxaren eskutik tailerra "Arantzazuko historia baterako materialak" erabilera anitzeko lokaletan. Tratauko diran gaiak; Arantzazu Arratiako historian; San Pedro eleizea/San Fausto ermitea; elizatea; antxinako ogibideak; fogerak, zentsoak eta padroiak.
Abenduak 29, astelehena
11:00etatik 13:00etara, ludotekea 2 eta 5 urte bitarteko umeentzat.
Abenduak 30, martitzena
Urtekerea Gabonetako Umeen Parkera.


Areatza
Abenduak 22, 23, 29 eta 30
17:30etik 20:00etara, pelikulak, jokoak eta abar ludotekan.
Abenduak 26, 27, urtailak 2 eta 3
18:00etatik 21:00etara, bideoak, mahai-jokoak, lehiaketak eta abar Gazte Lekuan.
Abenduak 24, eguaztena
17:00etan, Guraso Elkarteak antolatuta, Olentzeroren etorrerea plazan.
Abenduak 30, martitzena
19:30ean, Areatzako Musika Bandak, Urte Amaierako kontzertua, eleizan.


Artea
Abenduak 22, 23, 29 eta 30
11:00etatik 14:00etara, ludotekea.
Abenduak 24, eguaztena
17:00etan, plazatik urtenda auzoz auzo Olentzero abestu. Ondoren gaztainak.


Bedia
Abenduak 19, barikua
Gabonetako jaia. 17:00etan, magia ikuskizuna; 18:00etan, korru jantzak, Bediako korru-jantzen taldea eta euskal jantzak umeen taldeagaz; 18:30ean, zumba maratoia; 19:30ean, txorizo eta turroia banandutea, Elexalde jubiladuen alkartearen eskutik.
Abenduak 22, astelehena
17:00etatik 19:00etara, Gabonetako tailerrak ludotekan.
Abenduak 24, eguaztena
09:30ean, plazan hasita auzoz auzo kantuan; 13:30ean, Olentzero plazan umeakaz egoteko. Gaztaina erreak.
Abenduak 29, astelehena
10:00etan, urtekerea Gasteizko Gabonetako Haur Parkera eta izotz pistara.
Abenduak 30, martitzena
17:30ean, Gabonetako pelikulea ludotekan.


Dima
Abenduak 23, martitzena
19:00etan, Bertsolaritzea genero ikuspegitik. Ainhoa Agirreazaldegi, Gaztetxean.
Abenduak 24, eguaztena
17:45ean, Olentzero. Eleizako arkupetan.


Igorre
Abenduak 19, barikua
17:30ean, pailazoak Tomaxen abenturak. Lasarte Aretoan.
19:00etan, Igitiek antolatuta, bideo emonaldia: Bide berriak, elikadura burujabetza Euskal Herrian Kiñu Gaztetxean. Ondoren trikipoteoa.
Abenduak 20, zapatua
11:00etan, Igitiek antolatuta, Arratiako Elikadura Subirautzaren IV. Topaketea. Azokea, konbidau bereziak, umeentzako txotxongiloak, jatekoa eta edatekoa. Goiko Plazan.
16:30ean, Igorreko Eskupilota taldeak antolatuta, Igorre-Lemoa lehia, hainbat pelota partidu. Kiroldegian.
Abenduak 21, domekea
09:30ean, Motxoganek antolatuta Turroi Eguna Garamendin.
19:00etan, Arantzarteren 40. urteurrena, Bilboko Udal Txistu Banda Lasarte Aretoan.
Abenduak 24, eguaztena
12:00etan, Olentzero Mikeletik
Abenduak 26, barikua
10:30etik 13:30era, eta hilaren 29ra arte, Arratiako Gurutze Gorriak antolatuta. Munduari Jira Bira, umeentzako Gabonetako programea. Ludotekan
20:00etan, AMEk antolatuta, Zeani Antzerki Taldea Lasarte Aretoan.
Abenduak 27, zapatua
18:00etan, Arantzarteren 40. urteurrena Jantza saioa kiroldegian
20:30ean, Luis Iruarrizaga eta Zornotza Abesbatzak Lasarte Aretoan.
Abenduak 28, domekea
17:00etan, zinea umeentzat Friends euskeraz. Lasarte Aretoan. 19:30ean, zinea nagusientzat Lasa eta Zabala. Lasarte Aretoan.
Abenduak 29, astelehena
17:00etan, Jostailuen feria, Zaztaparrak, Maratu gazteak eta Eizu Kiñuren eskutik. Lasarte parkean.
Abenduak 30, martitzena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Zaztaparraken tailerrak aterpean.
Abenduak 31, eguaztena
VI. San Silbestre lasterketea. Mozorrotuta. 11:00etan izen emotea. 11:30ean hasikerea.
Urtailak 2, barikua
19:00etan, Arratiako Bertso Eskolak antolatuta, Irudibertsotan: bertso eta marrazki ikuskizuna Lasarte Aretoan.
Urtailak 3, zapatua
19:00etan, Areatzako Banda. Erregenetako kontzertua, Lasarte Aretoan.


Lemoa
Abenduak 18, eguena
10:00etan, JB Eguzkitza Meabe ikastetxeak antolatuta, Gaztaina Eguna eskolan.
Abenduak 19, barikua
JB Eguzkitza Meabe ikastetxetik udaletxera Olentzero eta Maridomingi eroan eta ikuskizuna eskolan
Abenduak 23, martitzena
17:30ean, Gabon kantak eta txokolatea Jandonizen.
Abenduak 24, eguaztena
11:00etan, auzorik auzo Olentzerogaz Gabon kantak. Elizondon salda eta txokolatea. Elizondoko Kultur Gunean Olentzerogaz egoteko aukerea.
Abenduak 26, barikua
19:00etan, magia poteoa Txoborro eta Tor magoakaz. Kodigoa tabernatik.
Abenduak 30, martitzena
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Gabonetako Haur Parkea kiroldegian. 18:00etan, zirko ikuskizuna.
Abenduak 31, eguaztena
12:30ean, Eneko Zamalloa memoriala. Lemoako IV. Gabonetako Lasterketea. Elizondon.


Ubide
Abenduak 20, zapatua
16:30ean, Olentzerori gutuna eroan. 17:30ean, gaztainak eta txokolatea. 18:00etan, Behinola ipuin kontalariak Amonaren sutondoko ipuinak aurkeztuko dabe.
Abenduak 24, eguaztena
19:00etan, Olentzeroren bila. 20:30ean, Errigora kutxen zozketea.


Zeanuri
Abenduak 19, barikua
18:00etan, Jabi Perezen pintura erakusketearen inaugurazinoa. Manterolatarren erakustaretoan.
19:00etan, Martin Orberi omenaldia San Isidro eleizan.
Abenduak 21, domekea
17:00etan, zinea nagusientzat El templario Kultur Etxean.
Abenduak 22, astelehena
17:00etan, zinea danontzat Tintin y el secreto del Toison de oro, Kultur Etxean.
Abenduak 23, martitzena
17:00etan, zinea danontzat War horse Kultur Etxean.
Abenduak 24, eguaztena
17:00etan, Olentzerori harrerea Piedadean.
Abenduak 26, barikua
18:00etan, Ander Manterolari buruzko liburuaren aurkezpena. Igone Etxebarria Kultur Etxean.
Abenduak 27, zapatua
17:30ean, IV. Auzoen arteko Giza Proba desafioa frontoian.
Abenduak 28, domekea
17:00etan, zinea nagusientzat The Road Kultur Etxean.
Abenduak 29, astelehena
19:00etan, Eñaut Intxaurragaren berbaldia "Zelan osotuten da bertsoa? Zer da zortziko txikia? Zer poto? Zer puntua? Bertsoen inguruko argibideak ordu bateko saioan".
Abenduak 30, martitzena
17:00etan, pala partiduak frontoian.
Urtailak 2, barikua
19:30ean, Juan Mari Beltranen "Euskal Herriko musika eta soinu tresnak" kontzertua Kultur Etxean.
Urtailak 3, zapatua
19:00etan, Bittor Kapanagaren ikuskizuna Erro eta gara Juan Martin Elexpuru, Anton Mari Aldekoa eta Gontzal Mendibilegaz.


Zeberio
Abenduak 24, eguaztena
17:30ean, Txubelasu Guraso Elkarteak antolatuta, Olentzero Ermitabarrin. Ondoren kalejirea eta txokolatea.
Abenduak 26, barikua
12:30ean, San Esteban jaietan Idi probak eta barauskarria Etxazon.
Abenduak 27, zapatua
11:00etan Gabonetako futbol partidua, gazteak gaztetxoen kontra. Arrankudiagako futbol zelaian. 18:00etan, bola jaurtiketea Ermitabarrin. 20:30ean taloak Ermitabarrin.
Abenduak 28, domekea
Euskal Selekzinoa-Catalunya partidua ikusteko autobusa.
19:00etan, zinea El circulo pelikulea udaletxean.
Abenduak 29, astelehena
Txubelasu Guraso Elkarteak antolatuta, Gabonetako Umeen Parkera txangoa
Abenduak 30, martitzena
19:30ean, EAJ-PNVk antolatuta berbaldia "Kirola eta medikuntza profesionala". Batzokian.
Abenduak 31, eguaztena
09:30ean, Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Tontorrandira igoerea eta hamaiketakoa bertan. Zubialdeko plazan. 


 


Karabie Gaztetxea


Abenduak 19, barikua
Antzezlana eskolan.
Abenduak 23, martitzena
19:30ean, Euskal Herria-Palestina. Emakumeon arteko sareak sortzen.
Abenduak 24, eguaztena
18:30ean, Olentzero Karabien.
Abenduak 26, barikua
22:00etan Karabie Telebista.
Abenduak 27, zapatua
22:00etan, kontzertuak The Bardulians, Soul-jazz Quartet eta The Mockers.
Abenduak 28, domekea
20:00etan, pelikulea La Haine.
Abenduak 29, astelehena
18:30ean, berbaldia "Inperialismoa Ukranian eta herri erresistentzia Donbassen" eta argazki erakusketea.
Abenduak 30, martitzena
19:30ean, "Txatxamurke egune".
Urtailak 2, barikua
20:00etan, antzezlana Marxattack.
Urtailak 3, zapatua
11:00etatik aurrera, truke azokea. 20:00etan, Pintxo Lehiaketea.

0
Arratia
2014/12/4
Arratia garatuteko jardunaldiak urtailean izango dabe jarraipena

Dima, Igorre eta Lemoako Udalak Arratia garatuteko plan estrategikoa diseinetako jardunaldiak antolatu dabez abenduaren 11 eta 17 eta urtailaren 15 eta 22rako. Abenduan Tolosako alkatea, Ibai Iriarte; Joseba Garmendia, Sakantzen Sareako kidea eta Paco Alburquerque Tokiko Garapenean mundu mailan aditua egon ziran. Esperientzia honeek "bideak argitu eta lanean jarraituteko bideak zabaldu dabez" jardunaldiok antolatu dabezan udalerrietako alkateen arabera. Partaidetzea 100 personatik gorakoa izan da eta sektore eta eragile desbardinak egon dira bertan.
Urtailaren 15ean, Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean, Ainara Basurko, Azaroa Fundazioko zuzendariak, Lea Artibaiko esperientzia aurkeztuko dau eta jardunaldien atzen egunean, hilak 22, Arratiari begirako hausnarketea egingo da Elhuyarrek gidatutako partehar- tzearen bitartez.

Jentean oinarritutako ekonomia baten bila
Atzenengo urteetan langabeziak gora egin dau Arratian, enpresak zarratu egin dira, eta antolatzaileen ustez, ez dago plangintza eraginkor bat diseinauta egoera horreri bueltea emoteko. Plan horren oinarriak eta helburuak herritar eta sektore desbardinen  partaidetzeagaz landu gura dabez Igorre, Dima eta Lemoako Udalak jardunaldi honeetan.
Horretarako, Tokiko Garapen iraunkorraren enfokea aukeratu da. Enfoke hau, makroekonomia konbentzionaletik urrundu egiten da eta eremu bateko jentearen  partaidetzeagaz leku horren berezitasunak hartzean ditu kontuan, tokiko garapena, enplegua eta inguruaren iraunkortasuna lortzeako.

0
Arratia
2014/12/3
Jostailu barriak batzeako kanpainea abiatu dau Gurutze Gorriak

Olgetan ibiltea umeen oinarrizko eskubidea danez, Gurutze Gorriak Bizkaia mailan jostailu barriak jasoteko kanpainea abiatu dau. Egoera ekonomikoa dala eta, euren seme-alabai jostailuak erosi ezin deutseezan familien artean bananduko dira. Igorreko bere lokalean jasoko ditu jostailu barriak Arratiako Gurutze Gorriak.
Gurutze Gorriako Idoia Zuloagak jakinarazotakoaren arabera, Arratian jasoten diran jostailuak Arratiako familientzako izango dira. "Gertatu daiteke, Arratian, demagun, 15 familia atendidu beharra eta behar diran beste jostailu ez batzea. Kanpainea Bizkaia mailan da eta ez da inor geratuko atendidu barik".
Kolaboretea erreza da. Jostailu bat erosi eta Gurutze Gorriak ipinitako kutxetan entregetea baino ez da. Bilboko Ribera azokan, hilaren 12an; Megapark-eko Toysrus-en hilaren 12-13, 19-20 eta 26-27an; Corte Ingles-aren ondoan hilaren 12 eta 13an eta Gurutze Gorriako bulegoetan egongo dira kutxak. Igorren Agirre Lehendakari kalean dago Gurutze Gorriaren bulegoa. Arratiako boluntarioak Megaparkeko Toysrus-en egongo dira.

Jostailuen ezaugarriak
Jostailuak barriak izan behar dira, ez sexistak eta ez belikoak. Bizkaiko Gurutze Gorriaren aurreko kanpaineari esker, 401 familiako 751 umek jaso eben jostailuren bat.

0
Arratia
2014/11/30
Euskerearen erabilerea bultzatzeko eguna

Abenduaren 3a da Euskerearen Nazinoarteko Eguna. Arratiako herri guztietan, euskerearen erabilerea bultzatu gura da eta helburu hori dituen ekitaldiak antolatu dabez herrietan. Igorren Euskera plan barria aurkeztuko dabe Kultur Etxean, Zeberion udalagaz hartu-emonetan euskerearen erabilerearen emoitzak bananduko dabez etxeetan, Areatzan eta Diman esaera zaharrak ezetuteko jokoak antolatu ditue. Abestiak, bideoak, bertsoak, ipuinak... euskereak forma asko hartuko ditu egun honetan, euskereagaz gozatuteko.


Arantzazu
Arantzazun lau metroko kartel batek gogora arazoko deutse herritarrai Euskerearen Eguna dala, eta euskeraz egiten animauko ditu. Horrezaz gainera, udagoieneko lemea ipiniko dabe kartel guztietan.

Areatza
Zemendiaren 29an hasi ziran Areatzan Euskera Eguna ospatuten. Errefrau Poteoa egin eben egun horretan. Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak, esaera zaharren parodiak egin eta partaideak esaerea asmatuten saiatu ziran. Giro ederra egon zan eta hainbat jentek hartu eban parte.
Euskerearen Egunean, umeen esaera zaharren sari banaketea egongo da plazan, arrastiko seiretan. Zemendiko lehenengo barikutik hasita, barikuro, herriko lekuren baten ostondutako sobre gorri bat topau izan behar dabe umeak. Han, asmakizun edo  esaera zahar bat topau dabe. Esaera gehienen esangurea asmatu dabenak saria izango dabe. Sari banaketearen ostean txokolatea egongo da. Eta hilaren 5ean, barikuan, Kantu Bira trikitilariakaz egingo dabe Areatzan.

Dima
Areatzan legez, Diman be esaera zaharrak bultzatu gura dabez. Hori dala eta, "Baietz 301 esaera zahar topau" izeneko ekimena ipini dabe martxan. Euskerearen Eguna baino lehen, esaera zaharrak Udaleko kultura arlora bialdu behar dabez.
Euskerearen Egunean, herriko alkarteak euskerearen ustrukua pintauko dabe frontoi txikian. Ostean, sorgin jantza, esaera zaharrak eta mezua.
"Egiten dogunak, egiten gaitu" dinoe Diman.

Igorre
Igorren, herritarren parte hartzeagaz diseinautako Euskera plan barria aurkeztuko dabe.
Igorreko Euskera Teknikaria dan Amaia Arauzok jakitera emondakoaren arabera, 250 herritarrek hartu dabe parte euskera plan barriaren diseinuan, horretarako antolatu diran parte-hartze saioetan eta Inbiu egunean. Saio horreetan euskerearen inguruko hausnarketea egiteaz gainera, plan barria diseinetako ekarpenak jaso dira eta bide batez, "herritarrak euskereagaz inpliketako eta aktibetako modu bat be izan da".
Prozesu parte-hartzaile honen emoitzea, abenduaren 3an ikusi ahal izango da, euskera plan barriaren aurkezpen ekitaldian, 19:30ean, Kultur Etxean. "Bideo emonaldia, kantak, bertsoak, eta zelan ez jan-edana egongo da hurreratuten diran guztientzat".

Lemoa
Lemoan, merkatariak udalagaz euskerea sustatzeko akordioa sinatuko dabe. Irakurleen txokoa be herriratuko dabe. JB Eguzkitza Meabe ikastetxeak hormairudia margotutea, flashmoba, musika eskoleagaz batera abestiak eta beste ekintza batzuk antolatuko ditu.
Marimendi taldekoak Burnaby mendira egindako espedizinoa kontetan dauan proiekzinoa emongo dabe Jubiladuen Etxeko goiko aretoan, zortziretan. Bertan, Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako argazki lehiaketea be egongo da.
Eguna amaituteko Xabier San Sebastian kantaria egongo da Jubiladuen tabernan, bederatzi t'erdietatik aurrera.
Aurtengo leloa hauxe da: "Jente txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez, herria alda dezake".

Zeanuri
Zeanurin, eskola-umeak Euskerearen Eguneko protagonistak izango dira eta eskolan izango dira ekintza gehienak. Holan, goizean euskal kanten karaokea, grabaketea agozkotasuna bultzatuteko eta talo tailerra egongo dira, beste gauza batzuen artean.
Ipuin Lehiaketearen sari banaketea be egingo dabe eskolan, ipuin kontalari batek animauko dau ekitaldia.
Arrastiko zazpiretan, Kultur Etxean, ipuinak barriro be, baina oraingoan nagusientzat, Amodiozko ipuinak, hain zuzen be. Maite Arresek kontauko ditu ipuinok eta Mau Ziemkiewiczek ipiniko deutse musikea.

Zeberio
Euskerearen Egunean hasita, etxe guztietan diptikoa bananduko da. Han, herritarrak udalagaz dituen hartu-emonetan erabilitako hiz- kuntzearen neurketearen emoitzak jasoten dira. Zeberioztar gehienak erabilten dabe euskerea udalagazko agozko hartu-emonetan, baina erdiak baino gitxiagok idatzizkoetan.

0
Arratia
2014/11/18
"Gizonezkoak eta indarkeria sexistea" tailerra

Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak, Emakundegaz batera, Gizonduz Programea aurkeztuko dau tailer baten bitartez.
Tailerra Arratiako gizonentzat izango da. Parte hartu gura dabenak izena hilaren 21a baino lehenago emon behar dabe. Tailerra, barriz, zemendiaren 24an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Igorren, mankomunidadean. Partaideak, Un mundo mejor pelikulea ikusiko dabe bertan, eta ostean gizonezkoen indarkeriari buruzko zineforuma egingo dabe.

Gizonduz
Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimen aurrendaria da, Emakundek bultzatua, eta helburu dauka andren eta gizonen arteko bardintasunaren alde, gizonak kontzientziau, inplikau eta euren parte hartzea sustatutea.

0
Arratia
2014/11/16
Andren kontrako indarkeria salatuteko martxea eta konzentrazinoa

Andrak sufriduten daben indarkeria mota guztiak salatuteko Arratiako andra taldeak, talde feministak, Mankomunidadeak eta Udalak Martxa Morea antolatu dabe hilaren 23rako eta konzentrazinoa Igorren Andrakanako Biolentziaren Kontrako Nazinoarteko Egunean, hau da hilaren 25ean. Horreezaz gainera, beste ekitaldi asko egingo dira hamabostaldian zehar.


Martxa Morea Arratiako herrietatik abiatu eta Areatzan amaituko da. Ibiltariak Dimatik 11:00etan, Igorretik 12:00etan eta Zeanuritik 12:30ean urtengo dira, Areatzara 13:30ean ailegetako. Han, plazea morez jantzita topauko dabe, eta testu bat irakurriko dabe, Zeanuriko andrazkoen jantza taldeak jantzan egingo dau eta kantu eta indarrak barriztuteko barauskarria izango dabe. Martxa honetan eta zemendiaren 25eko Igorreko konzentrazinoan, andren kontrako biolentzia salatu eta bere kontra agertuko dira herritarrak.


Zinea, antzerkia eta tailerrak
Beste zortzi ekitaldi be, bakotxa herri baten egingo dana, jasoten dauz Arratiako kartelak.
Lehenengoa, Areatzan izango da 18an, Maru Sarasola soziologoak coaching tailerra aurkeztuko dau Emakumeen Foroko gelan. Bertan, zelan "eregi" hartu-emonak beste persona batzuekaz batera azalduko dau.
Hilaren 21ean, Zeanuriko Kultur Etxean Mariposas en el hierro dokumentala eskeiniko dabe 19:00etan. Hurrengo egunean, indarkeria sexisteari buruzko tailerra egongo da arrastiko 17:00etan Lemoako Gaztelekuan eta Oihulari Klown-en Ezineman antzerkia Igorreko Kultur Etxean 20:00etan.
Domeka arrastian, hilak 23, zineforum-a egongo da Arteako Kultur Etxean, arrastiko 17:30ean. Bertan El Cairo 768 pelikulea ikusi eta komentau ahal izango da.
Arantzazun, zemendiaren 25ean, udaletxe aurrean "Emakumeenganako Indarkeriari ez!" testua irakurriko dabe eguerdiko 12:00etan.
Egun horretan bertan, arrastiko 19:00etan, konzentrazinoa egingo da Igorreko Kultur Etxe parean.

Arratiako Beldur Barik sari banaketea
Beldur Barik Arratian Lehiaketako sari banaketea Bediako liburutegian izango da aurten, zemendiaren 28an, arrastiko 18:30ean. Giroa animetan, hau da, musikea ipinten, DJ ikastaroan parte hartutakoak egongo dira.
Atzenengo ekitaldia egun horretan bertan izango da ordubete beranduago, Diman. Hango gaztetxean "Andrak eta mendia (Lizzie 1884, Marimendi 2014)" berbaldia eskeiniko dabe Marimendi taldekoak.

0
Arratia
2014/11/3
Sukaldatutako landare-hondakinak be bota ahal izango dira edukiontzi marroira

Bosgarren edukiontziko hondakin organikoak tratetan dauzan Bizkaiko Konpostegiaren araudi barriak sukaldean prestatutako landare-hondakinak be onartzen dauz, modu egokian kudeatuko dan materia organikoaren kopuruak handitzeko asmoz. Hori dala eta, ez bakarrik sukaldatu bako landare-hondakin organikoak, sukaldatutakoak be eroan ahal izango dira edukiontzi marroira. Modu horretan, kalidade handiko konposta sortzea espero dabe Arratiako Udalen Mankomunidadean, Europako Zuzentarauak betez.
Mankomunidadeak uriguneetan materia organikoa batzeako sistema horren aldeko apustua egiten segiduten dau, eta jentea animau gura dau, modu aktiboan parte hartutera. Bosgarren edukiontzian hondakin organikoak bota ahal izateko, udaletxean edo Mankomunidadean izena emon behar da eta beharrezkoak diran materialak hartu behar dira: ontzia, boltsa konpostagarriak eta edukiontzi marroiaren giltzea.

0
Arratia
2014/11/1
Nafar produktuez osotutako otzarak eskatu daitekez hileon

Nafarroa hegoaldeko nekazaritzea eta euskalgintzea batera bultzatzeko asmoz sortu zan Errigora proiektua eta abian da daborduko aurtengo udagoieneko kanpainea. "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" lelopean, Nafarroako nekazariak ekoitzitako produktuak erosiz, lortutako irabazien bidez euskereak irauteko eta garatzeko arazoak dituan lurraldeetako hainbat ekimeneri emoten jako bultzadea. AEK-k, Sortzen eta Ikastolen Elkarteak eta Zazpiak Bat Harreman Sareak antolatuten dabe kanpaina hau alkarlanean. Otzarok, 50 eurotan dagoz salgai.
Arratian honako lekuetan egin daitekez eskariak: Areatzan, The Quiet Corner tabernan; Diman, eskolan; Igorren BATZ kooperatiban, Institutuan, eskolan eta Jubiladuen etxean; Lemoan eskolan eta Zeanurin Sagarna Txokoan. Zabalik dago eskaerak egiteko epea. "Igaz polito urten zan. Euskal Herri osoan 8.000 otzaratik gora banandu ziran eta 112.000 euro lortu ziran" dino Kari Basozabal Errigora batzarrekoak.

Hiru proiektutarako dirua
Saskia kalidade bikaineko nafar produktuak osotuten dabe, eta merkaduko prezioan saltzean dira. Diru horren % 25 nafar helgoaldeko hiru proiektutarako izango da: egoera larrian dagoan Lodosako ikastolarako, "Euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimenerako eta Erriberako AEK-rentzat.

0
Arratia
2014/10/22
Zeanurik eta Ubidek pastuen inguruko bakea barriztauko dabe

Urri bigarrenaren 25ean, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero errepikatzen dabenez, Zeanuriko eta Ubideko Udalak larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe eta bakea barriztau. Batzar hau aprobetxatuz, Zeanuri-Ubide. Larreen Mankomunidadearen VIII. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskeiniko da.
Orain dala gizaldi bat baino gehiagotik Zeanuriko eta Ubideko Udalak alkartu egiten dira, urte batean udaletxe batean eta hurrengoan bestean —hasikeran bide erdian, Barazarko mendatean, biltzean ziran— udalerri bakotxean izena emondako abelburuen zenbakiak aurkezteko eta kontuak egiteko. Urtero errepikatzen dan ohiturea eta betebeharra da. Dirudianez, batzar horren zergaitia, bazka-larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biak gizaldietan —gitxienez XVI. gizalditik— izan dabezan ailegoai amaierea emoteko adostutako akordioa da.


12 kilometroko ibilaldia
Udal bien batzar hori aprobetxatuz, orain dala zortzi urtetik, Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai, eta Ubideko Amexier eta Ortuzar alkarteak Zeanuritik Ubidera doan zeharkaldia antolatzen dabe, Gasteiz eta Bilbo lotzean ebazan Erdi Aroko galtzadea jarraituz. Oinezko martxa honegaz hiru helburu nagusi finkatu dabez antolatzaileak: alde batetik, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadearen inguruan urtero egiten daben batzar historikoa ezagutzera emotea eta balioestea; bestetik, zeanuriztarrai zein ubidarrai zein bisitariai udalerri bietako ingurumariak —eta bereziki Ubidetik eta Zeanuritik igaroz Gasteiz eta Bilbo lotzean ebazan Erdi Aroko galtzadea— ezagutera emotea; eta atzenik, Zeanuriko eta Ubideko herritarren arteko hartu-emonak sendotutea.
Urtekerea Zeanuriko plazan, udaletxearen aurrean, izango da goizeko 10:00etan. Plazatik abiatuz, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe Ipiñabururantza zuzentzeko; hemetik Saldropora igo beharko dabe. Jadanik Saldropoko zelaikadan, Lapursasitik Otzarretako pagadiaren ondotik igaro eta Ubiderantza joko dabe; atzen txanpa honetan galtzadearen aztarnak argi eta garbi azaltzen diran tarte batetik ibilteko aukerea izango dabe parte hartzaileak, atzenik Ubideko plazara heltzeako.
Zeharkaldia amaitzerakoan, hamabiren bat kilometro eroango dabez oinetan ibiltariak, baina ziur ziteari erantzutea mereziko dauala, Ubide eta Zeanuri lotzean ebazan galtzadea eta bere inguruan azaltzen dan ondare naturala eta historiko-etnografikoa ezaguteagaz batera, udagoienean natureak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukerea izango dabe eta.
Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00etan, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Ubideko udaletxean; bilera horretan idazkariak udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen zenbakiak aurkeztuko dabez, eta bilera-agiria sinatu  ostean, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Zeanuriko udaletxean, eta bazkaria ordaintzea be zeanuriztarrai egokituko jakie.
Izena emotea: Zeanuriko plazan, doban.
Autobus zerbitzua: 09:00etan Ubideko plazatik Zeanurira, ubidarrak edota Ubiden kotxea ixten dabenak Zeanuriko abiapuntura eroateko. 2 euro.
13:30ean Ubidetik Zeanurira, zeanuriztarrak edota Zeanurin itxi dabenak eroateko. 2 euro.
13:00etan Ubideko eta Zeanuriko Udalbatzen batzarra Ubideko udaletxean 2014ko bazka-larreen mankomunidadearen kontuak egiteko eta bilera-agiria sinatzeko.

0
Arratia
2014/10/1
San Migel Altzustan, San Fresku Indusin

San Migel urri lehenengoaren 29an ospatuten da, baina Zeanurin izenpe horretako ermita bi dagoz, bata Uriben eta bestea Altzustan. Bigarren honetan egunaren osteko astegoienean ospatuten dabez San Migel jaiak; hau da, urri bigarrenaren lehenengo zapatu-domekan. Zapatuan, hilak 4, kofradien arteko Bola Txapelketea jokatuko da Altzustako bolalekuan, eta parrilladea be egingo dabe auzunekoak hurrengo egunean.
Indusin, barriz, San Freskuak ospatuten dabez oraingo hileko lehenengo astegoienean. Izan be, Asisko San Franzisko eguna urri bigarrenaren 4a da.
Aikomen, Indusiko jaietako egitaraua:

Urri bigarrenak 3, barikua
16:00etan, Briska Txapelketea.
18:30ean, herri kirol desafioa.
19:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, erromeria.
22:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 4, zapatua
12:00etan, mezea.
12:30ean, bertsolariak: Mañukorta eta Areitio.
13:30ean, kopaua.
14:30ean, Baba Lapiko Lehiaketea.
17:00etan, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
17:30ean, umeentzako ekintzak.
19:30ean, Berakatzopa, Tortila eta Ogizko Tostada Lehiaketak.
22:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.
22:30ean, auzokoen antzerkia.
23:00etan, Mozorro Lehiaketea.
23:30ean, txokolatea.
00:00etan, zozketea.

0
Arratia
2014/9/14
Zeanuritik Bediara martxea

Mobikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan, Arratiako Udalen Mankomunidadeak Arratiako Ibaiertzetatik V. Martxea antolatu dau. Martxa honek bailara osoa oinez zeharkatzeko aukerea emoten dau. Zeanuritik Bediara 20 km. egingo ditue ibiltariak bailarari izena emoten deutsan Arratia ibaiaren baztarretatik. Horretarako hilaren 20an batuko dira Zeanuriko plazan 09:30ean.
Martxeak herriak batzean dituen oinezko bideak ezagutzeko aukerea emoten dau eta urtean zehar be erabili daitekez bide honeek herri batetik bestera joateko kotxea hartu barik. Martxako egunean, antolatzaileak autobusa ipiniko dabe partaideak abiapuntura eroateko. Autobusa Bediatik urtengo da 08:30ean eta Arratiako herri guztietatik pasauko da, Dimatik be bai, 09:30ean Zeanurin egoteko. Bueltarako be egongo da autobusa Bediatik urtenda.

Kotxe Bako Eguna
Aste honen barruan, Kotxe Bako Eguna ospatuko dabe Bedian, hilaren 21ean, domekaz. Bizikletearen erabilerea bultzatzeko asmoz, ibilbide bat egingo dabe herritik zehar eta partaide guztien artean bizikleta bat zozketatuko da. Bizikleta elektronikoen erakusketea be egongo da plazan.

0
Arratia
2014/9/14
Urtxintxa Eskolak eta Mankomunidadeak gazteentzako ikastaroak emongo dabez

Urtxintxa Eskolak eta Mankomunidadeak gazteentzako beharrari begirako ikastaroak antolatu ditue; begirale ikastaroa eta Makina-erreminta ikastaroa, hurrengoz hurrengo.

Urtxintxak, begirale ikastaroa
Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 2014-2015 ikasturterako begirale ikastaroak antolatu dau hainbat eskualdetan, tartean Arratian. Arratiako begirale ikastaroak ikasturte bi hartzean ditu, urri bigarrenetik maiatzera eta astegoienetan izango da. Guztira 200 ordu teoriko eta 120 praktiko izango ditu. Matrikulea Bilbon egin behar da urri lehenengoaren 30a baino lehen. Urtxintxa Eskolak hezitzaileai trebakuntza emoteko beste ikastaro batzuk be eskeintzen ditu Bilbon.

Makina-erreminta ikastaroa Zulaibarren
Arratiako Udalen Mankomunidadeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arratia Gaztedi programeagaz lankidetzan, gazteai zuzendutako Makina-erreminta ikastaroa ipini dau martxan Zulaibar Ikastegian. Ikastaroa urri bigarrenean hasiko da eta 200 orduko iraupena eukiko dau, eskola praktiko eta teorikoakaz. Izena emoteko epea zabalik dago.

0
Arratia
2014/9/1
Baba lehiaketea Lemoatxan eta antzerkia Elizondon

Lemoatxan jaigiroa izango da ermita inguruan, hilaren 2an, San Antolin egunean, lemoaztarrak bertako jaiak ospatuten ditue eta. Baba Lehiaketea egongo da eta erromeriak, Jokaldi taldeagaz,  ez dau hutsik egingo. Urtero lez, hara igoteko Udalak autobus zerbitzua ipiniko dau.
Dimako Oban be ospatuten dira jai honeek Sandoni izenpean. Abuztuaren 29an bota eben txupina eta harrezkeroztik disko festa, antzerkia, krono-eskaladea, Bola Txapelketea, kros lasterketea eta beste ekintza ugari egin dabez ondo pasetako. Hilaren 2an emongo deutsee amaierea jaiai. Mezea, sormen arrastia eta txokolatea bertaratuten diranantzat dira egun horretarako proposamenak.
Hilaren 6an Lemoako Mendietan jaia ospatuko dabe auto slalom-a eta sardina janagaz. Egun bi beranduago Andra Mari jaiak, Lemoako Elizondo auzunean ospatuten dira.



San Antolin jaiak
Lemoatx (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, martitzena
10:30ean, mezea San Antolinen. Ondoren, barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Oba (Dima)
Urri lehenengoak 2, martitzena
12:30ean, mezea.
18:30ean, sormen arrastia eta txokolatea.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 8, astelehena
12:30ean, meza nagusia Andra Mari eleizan.
17:00etan, haurrentzako jolas eta tailerrak, Zaztaparrak taldeak antolatuta.
20:00etan, Zeani Antzerki Taldeak Dantzara antzezlana aurkeztuko dau Elizondon.

0
Arratia
2014/8/2
Auzuneetako jaiak

Dimako Artaunen eta Zeanuriko Otzerinmendin ospatuko dabez jaiak abuztua hasteagaz batera. Otzerimendiko San Juston karobia biztuko dabe Ipizkikoak hilaren 2an eta ospakizunak astegoien osoan izango dira. Dimako Artaun auzunean be, San Bizente jaiak ospatuten dabez fetxa horreetan.
Hilaren 10ean, San Lorentzo eguna da eta Bediako Murtatzan, Lemoako Azurrekan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez sanlontxoak.
Abuztuaren erdiko andramariak Igorren eta Zeberioganen ospatuko dabez. Igorren, "udako jaia" izenagaz be ezagutzen da jai hau. Hurrengo eguna, San Roke eguna da; jaiak Dimako Olazabalen eta Bediako Eroso-Ugarten dira. Hemen, ospatuteko, mezea San Roke ermitan, hamaiketakoa, trikitixea eta jantzak egongo dira.
Sanbartolomeak, barriz, hilaren atzenetan, Igorreko Urkizun eta Zeberioko Uxarren ospatuko dabez.

Artaun (Dima)
Abuztuak 2, zapatua
19:30ean, txupinazoa eta jaien hasikerea.
19:30ean, txitxi-burduntzia. Urdaia eta pamitxea hurreratzen diran guztientzat.
20:30ean, Bola Txapelketea, XVI. Lourdes Soraluze Saria.
22:00etan, gau jantza Alai taldeagaz. Atsedenaldian Mozorro Lehiaketea.

Abuztuak 3, domekea
12:00etan, euskal mezea.
13:00etan, triki-poteoa.
19:00etan, herri kirolak. Harrijasotzaileak Jon Gisasola "Zelai IV" eta Urdax. Aizkolariak. Bizkaia: Aitzol Atutxa-Julen Larrea. Gipuzkoa: Mugerza Anaiak.
20:30ean, zozketea.

Abuztuak 4, astelehena
11:00etan, auzoan hildako guztien aldeko mezea.
12:30ean, umeentzako jolasak eta antzerkia.
12:30ean, Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea.
19:00etan, Tortilla Txapelketea.
20:00etan, Ugel Txapelketea.
21:00etan, jaien amaierea eta auzokoentzako txokolatea.

San Lorentzo
Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, domekea
12:00etan mezea Murtatzan. Ostean barauskarria eta trikitixea.
Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea.

Azurreka (Lemoa)
Abuztuak 10, domekea
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria txistulariakaz.
18:00etan, umeentzako jolasak.
19:00etan, Ugel Txapelketea.
20:00etan, karretila entrenamentua.
21:00etan, Karretila Txapelketea.

Andra Mari
Udako Jaia (Igorre)
Abuztuak 15, barikua
10:30ean, Gazte mailako ziklista lasterketea. XXXVII. Andra Mari Saria. Agirre Lehendakarian hasi eta amaitu.
12:30ean, mezea.
13:15ean, barauskarria goiko plazan.
16:30ean, Briska Txapelketea bikoteka. Beheko plazan.
18:00etan, Ugel Txapelketea. Beheko plazan.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz. Beheko plazan.
Txokolatea danontzat.

San Roke
Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, barikua
12:30ean, Txakoli Eguna.

Abuztuak 16, zapatua
12:00etan, Meza nagusia.
13:00etan, umeentzako jolasak.
13:30ean, Bola Txapelketea.
18:00etatik 20:00etara, umeentzako jaia.
19:30ean, herri kirolak edo antzerkia.

Abuztuak 17, domekea
12:00etan, mezea.
14:00etan, auzo bazkaria.

0
Arratia
2014/7/28
Garagarril eta abuztu arteko jaiak

Udearen erdi-erdian garagarril eta abuztu artean, San Inazio jaiak ospatuten dabez Lemoan eta horretarako sei jai egun antolatu ditue, bakotxa gai baten inguruan.


 


Hilaren 29a, kirol eguna izango da eta futbola, padel-a, frontenis eta eskupelota txapelketen finalak jokatu dira egun horretan. Hurrengoa, mozorro eguna: kuadrilen afariak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nagusiak egun horretan. San Inazio egunean, euskal jaia izango da. Abuztuaren 2a play-back eguna izango da eta gastronomiak hartuko dau eguna eta musikeak gau osoa, gaupasa egiteko. Domekan, jaietako atzen egunean, hanburgesa pintxoak salduko dira Elizondon, San Filippo gaixotasuna ikertzeko dirua jasoteko.

Garagarrilak 29, martitzena
Kirol eguna
12:00etan umeen pentatloia. Ur-probak. Adin tarteak: 7-9 urte/ 10-12 urte/ 13-15 urte.
17:00etan, 15 urtetik beherakoen Futbol 7 Txapelketearen finala. Arlonagusian.
18:00etan, 15 urtetik gorakoen Futbol 7 Txapelketearen finala. Arlonagusian.
18:30ean, eskupelota finala kiroldegian.
19:00etan, Padel eta frontenis Txapelketen finalak.
Partiduak amaitu ondoren, kopaua eskolan parte hartzaile guztientzat.

Garagarrilak 30, eguaztena
Mozorro eguna. Gaia: naturea
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta jaietako kartel lehiaketearen sari banaketea, udaletxeko plazan. Aurten Juan Bautista Eguzkitza Meabe Ikastetxearen eskutik hasiko dira jaiak.
Mozorro lehiaketan parte hartzean daben guztiak kalejiran urtengo dira. Sariak kalejira amaieran emongo dira Elizondon.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian.
22:00etatik 23:30era, disko-karaokea kiroldegian.
23:00etan, Zeinke taldearen kontzertua Elizondon.
00:15ean, Larregi taldearen kontzertua Elizondon.
01:45ean, Oxabi erromeria taldeagaz, erromeria Elizondon.

Garagarrilak 31, eguena
Euskal Jaia San Inazio plazan
11:30ean, XVII. Artisautza Azokea. Atxeta taberna ondoko plazan.
12:30ean, mezea San Inazio baseleizan.
13:15ean, Durundibarri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, Ugel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat. San Inazio plazan.
18:30ean, Ugel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat. San Inazio plazan.
18:30ean, "Xaibor Txiki eta gazteen diskofesta" San Inazio plazan. CDak danontzat.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:30ean, Aiko alkarteak eskeinitako jantzaldi-erromeria Elizondon.
Oharra: Egunean zehar baserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.

Abuztuak 1, barikua
Play-back eguna
16:30ean, esku pelota partiduak, Txutxin Txapelketearen finalak.
19:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian izango da eta helmuga zubi barrian. Urtekerak binaka egingo dira.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza alkarteak sardina jana eskeiniko dau. Elizondon.
22:30ean, 12 urtetik beherako lemoaztarren Play-back Lehiaketea Elizondon.
23:30ean, Gose taldearen kontzertua Elizondon.
01:00etan, 12 urtetik gorako lemoaztarren Play-back Lehiaketea Elizondon.
Play-back-ean parte hartzeako izen emotea 20:00etatik 21:00etara Elizondoko Kultur Gunean.
02:00etan, Izerdi Gorriak taldeagaz erromeria.

Abuztuak 2, zapatua
Gastronomia eta gaupasa eguna
11:00etatik 14:00etara, ume eta gazteentzako puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
14:15etik 14:45era, bits jaia eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisau eta Bakailao Lehiaketetako lapikoen aurkezpena. Ondoren herri bazkaria eskoletan. Bazkarirako, Jai Batzordeak mahaiak, jateko tresnak, ogia eta ura ipiniko ditu. Bazkarira joan ahal izateko, txartelak garagarrilaren 14a baino lehen hartu behar dira udaletxean.
17:00etan, umeentzako tailerrak eta jolasak Zaztaparrak Asti Taldeak antolatuta, eskoletan. Izen emotea, garagarrilaren 21etik 24ra arte, 11:00etatik 14:00etara ludotekan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapel- ketak.
19:00etan, Kuadrilen arteko "Rally umoristiko" musikatua. Jubiladuen tabernan hasiko da. Erropa zaharra eroan behar da.
23:00etan, DJ-a Elizondon: Zigor DZ.
23:30ean, Esne Beltza taldearen kontzertua Elizondon.
01:30ean, Trikizio taldeagaz erromeria Elizondon.
05:00etan, barauskarria Elizondon.
Oharra: 02:30ean eta 04:30ean, Arratiako herrietatik pasauko diran bueltako autobusak. Urtekerea Correos-etik.

Abuztuak 3, domekea
Alkartasun eguna
19:30ean, Eusko Label okeleagaz egindako hanburgesa dastaketea Elizondon.
Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasoten dan diru guztia StopSanfilippo Fundazinoarentzat izango da.
22:00etan, "Garsu" erre Elizondon.

Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladakoak atzen urteetan lez ekintzak antolatuko ditue San Inazio jaiai begira. BEGITUk edizinoa zarratu ebanean oraindino programazinoa zehaztu barik egoan. San Inazio egunerako kontzertua antolatu dabe Mandoilek taldeagaz eta domekan aurreko urteetan lez terrazea ipiniko dabe txosnagunean. Gaztetxekoak kartelak aterako dabez programazinoa prest dagoanean.

0
Arratia
2014/7/7
Gorbeiaren historia eta kulturea ikusgai Bilbon

Bilbo eta Gorbeiaren arteko loturea erakusten dauan erakusketea zabaldu zan bagilaren 17an eta urri bigarrenaren 8ra arte egongo da Foru Liburutegian. Erakusketeagaz batera berbaldiak egongo dira Gorbeiaren historiagaz eta kultureagaz zerikusia daukien gaiak landuteko. Hizlarien artean egongo dira Gontzal Mendibil kantari zeanuriztarra eta Juan Manuel Etxebarria etnolinguista zeberioztarra.
Gorbeia eta bere ingurua aztertzen 20 urte baino gehiago daroazan Iñaki Garcia Uribek koordinau dau erakusketa hau, eta bertan koadroak, argazkiak, liburuak, maketak eta mapak biltzean ditu.

Berbaldiak
Gorbeiaren historia eta kulturea zabaltzeko, zazpi berbaldi antolatu dabez Foru Liburutegian. Gontzal Mendibilen txandea hilaren 9an izango da eta "Gorbeia, kontua eta kantua" gaia landuko dau Liburutegian. Juan Manuel Etxebarriak, barriz, hilaren 23an emongo dau bere berbaldia "Mitoak eta euskara" gaiaren inguruan.
Berbaldiok bagilaren 18an hasi ziran, eta garagarrilaren 30ean izango da atzena. Jesus de la Fuente dokumentalisteak, Felix Mugurutza historialariak, Iñaki Garcia Uribe erakusketa honen koordinatzaileak, eta Juanjo San Sebastian mendizaleak be jardungo dabe berbaldi ziklo honetan.

0
Arratia
2014/7/3
Ermita inguruetan jai ugari ospatuko dira hileon

Auzunetan eta ermita inguruetan, santuaren izenpeko jai ugari ospatuten dira garagarrilan. Askotan ospatuteko modua, mezea ermitan eta barauskarria meza ostean izaten da, gehienetan trikitixearen soinuak lagunduta.
Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Tomas eguna hilaren 3an da eta Areatzan ospatuko da.
Igorreko San Kristobal auzunera be helduko dira jaiak.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 10, eguena
12:00etan, mezea.
Garagarrilak 11, barikua
21:00etan, parrilladea.
Garagarrilak 12, zapatua
18:00etan, Tortilla eta Bakailao Txapelketetan izen emotea.
19:00etan, umeentzat Txagu-Magu.
20:00etan, tortillen aurkezpena.
20:30ean, bakailoaren aurkezpena.
22:00etan, Arantzarte jantza taldea.
23:00etan, erromeria Babel Covers.
Garagarrilak 13, domekea
08:00etan, San Kristobaleko XI. Mendi Martxan izen emotea.
08:30ean, martxearen urtekerea.
13:00etan, mezea.
13:30ean, pintxo-potea.
14:15ean, Ugel Txapelketea.

Santamañe, Madalenak...
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santamarinak edo santamañeak, Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. San Segismundo jaia Zeberioko Upon. Madalenak, hilaren 22an, Dimako Lamindaon eta Ubideko Madalena auzunean ospatuten dira. Atzen honetan, Paella Lehiaketea, heritarren arteko play-back-a edo karaokea, sardina jana eta jantzaldia egongo dira.

Santiago eta San Inazio jaiak
Santiago eguna, hilak 25, Lemoako Arrañon eta Arteako eta Dimako Santiago auzuneetan ospatuten da. Zeanuriko Ipiñaburuko parrokian be ospatuten da egun hau.

Santiago jaiak (Ipiñaburu)
Garagarrilak 19, zapatua
14:00etan, auzo kantu bazkaria.
Ondoren Briska eta Mus Txapelketak.
19:30ean, txokolatea.
Garagarrilak 25, barikua
11:30ean, meza nagusia.
Ander Manterolari omenaldia.
Jarraian, idi-probak. Jon Etxebarriaren idiak (Zeanuri) vs Jon Lacruz-en idiak (Gatika).
Garagarrilak 26, zapatua
12:00etan, arimen mezea eta ondoren barauskarria.

Lemoan, Tallerretan eta Lemorietan jai egitaraua prestatu dabe Santa Ana egunerako, hilak 26.

Tallerreta eta Lemorietako jaiak
Garagarrilak 26, zapatua
11:00etan, txupinazoa eta kalejirea (Atutxan).
14:30ean, saiheski jana (Zementoseko etxeetan).
17:30ean, jolasak (ugela, piñata, dardoak...).
Tortilla Txapelketea.
Auzoko piper onenak aukeratzeko lehiaketea.
19:00etan, kontzertua: Bou taldea eta sorpresak.
Amaieran jaietako panpina erretea.

San Inazio egunean, Bizkaia osotik etorritako mendizaleak igongo dira Gorbeiara. Jai hau jasangarriagoa egiteko eta auto kopurua murrizteko, urtero lez, autobus zerbitzua egongo da Areatzatik Pagomakurreraino.

0
Arratia
2014/6/28
Uger egiteko sasoia

Arratian kostalderik ez, eta udan freskaldi bat hartzeako eta uger egiteko aukerea Areatza, Igorre eta Lemoako igerilekuak eskeintzen dabe. Igorreko kiroldegian, urte osoan dagoz igerilekuak zabalik, baina udan ordutegia aldatuten dabe. Areatza eta Lemoako aire zabaleko udal igerilekuak, barriz, uda partean zabalduten dabe. Martxan dagoz daborduko, urri lehenengoaren 7ra arte Areatzakoak eta 14ra arte Lemoakoak.

Ordutegiak
Igorreko kiroldegiko igerilekuak, garagarrilean, urte osoan izan daben ordutegi bardina izango dabe. Hau da, astelehenetik barikura, 09:00etatik 22:00ak arte, zapatuetan 09:00etatik 21:00etara eta domeka eta jai egunetan 10:00etatik 14:00ak arte. Baina ordutegi honek aldaketak izango ditu abuztuan eta egun batzuetan zarratuta egongo dira igerilekuok. Domeka guztietan egongo dira zarratuta, baita abuztuaren 3tik 18ra arte. Eta ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00ak arte izango da.
Areatzako igerilekuak 11:00etatik 20:00etara dagoz zabalik eta Lemoakoak 11:30etik 20:00etara.

Ludotekea igerilekuan
Uger egiteko bakarrik ez, olgetako be leku aproposak dira igerilekuak eta Lemoako Udalak ludoteka zerbitzua igerilekuetan emongo dau hilaren 7tik 18ra eguraldia ona bada. Hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzat izango da 11:00etatik 14:00etara. 11:00etan ludotekan itxi egin behar dira umeak, udalak ez dau bere gain hartuko 11:00etan ludotekan ez dagozan umeen ardurea eta. 14:00etan, eskolan jaso behar dira umeak, igerilekuetatik bueltan.

0
Arratia
2014/6/19
Auzoetan be jaiak

Bedia eta Ubideko herriko jaietan biztuko dabe San Juan sua. Baita Areatzako Zubizarran, Arantzazun edo Lemoako Tallerretan. Zeanuriko Altzuagan, Igorreko San Juanen eta Dimako Oban sanjuanak ospatuko dabez; Zeanuriko Undurragan, eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.


Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 21, zapatua
15:00etan, txupinazoa.
21:00etan, auzo afaria.


Bagilak 22, domekea
12:00etan, meza nagusia, bertsolariak, zozketea eta barauskarria.
19:00etan, Bola Txapelketea, umeentzako jokoak eta erromeria.


Bagilak 23, astelehena
21:00etan, San Juan sua eta sardina jana.


Bagilak 24, martitzena
12:00etan, meza nagusia eta barauskarria.

San Juan (Igorre)
Bagilak 20, barikua
20:30ean, jaien hasikerako txupina.
21:00etan, auzoko aparkalekua inauguretako pintxo-potea.
21:30ean, erromeria Joselu Anayak taldeagaz.
00:00etan, sokamuturrea.


Bagilak 23, astelehena
20:00etan, sardina jana eta sua.
Arratia Musika Eskolako trikitilariak.
Euskal erromeria.


Bagilak 24, martitzena
12:00etan, mezea eta trikitilariak.

Elorriaga (Lemoa)
Bagilak 28, zapatua
12:00etan, mezea.
13:00etan, kopaua.
13:15ean, herri kirolak.
14:00etan, Ugel Txapelketea nagusientzat eta Dardo Txapelketea umeentzat.
14:00etan, Paella txapelketea.
17:00etan, jolasak eta tailerrak.
17:30ean, Mus Txapelketea.
19:00etan, Bola Txapelketea.
20:00etan, txitxiburruntzia.
Eta egun osoan zehar, Gaztetxeak ipinitako txosnea.

0
Arratia
2014/6/15
Sexu askatasunaren aldeko kanpainea, bagilaren 28aren inguruan

Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak, bagilaren 28a Sexu Askatasunaren aldeko Eguna dala eta, identidade eta sexu aukeren ugaritasuna, bisibilizau, aitortu eta ahalbideratzeko kanpainea ipini dau abian, aurten lehenengoz.
Horren barruan, Aldarte Elkartearen aurkezpena egingo da hilaren 19an, Areatzako Udal Aretoan. Kanpaina honegaz bat egiteko, Areatzako Emakume Foroak be, Kathleen Winter-en Annabel, eleberriaren gaineko eztabaida antolatu eban hilaren 13an, Isa Castillo literatura kritikariaren eskutik.
Aldarte Elkartea Gay, Lesbiana eta Transexualen arreta zentrua da eta homosexualidadea, lesbianismoa eta transexualidadearen arloak jorratzen dauz. Horretarako, laguntza, hezkuntza eta sensibilizazino baliabideak martxan jartzeaz arduratzen da. Baliabideok herritar guztientzat dira, eta lesbiana, gay eta transexualen kolektiboaren inguruan dagozan arazo eta gatazkak sortutako intolerantzia konpontzea dabe helburu.

Genero indarkeriari aurre egiteko jardunaldia hedabideakaz
Bestalde, Bardintasun zerbitzuak, Arratian behar egiten daben hedabideakaz topaketea antolatu eban bagilaren 4an. Bertan, genero indarkeriaren eta sexu-erasoen aurkako Osoko Planaren gaineko informazinoa emon zan, eta informazino mota hori helarazoteko modu zuzenaren gaineko ezagutzak eta eretxiak konpartidu ziran, enfokea eta ikuspuntuaren aldetik zein berbakerearen aldetik. MBN Comunicacion, Gorbeialde Irratia, Deia eta BEGITUko kazetaria, zuzendaria eta Zertu Kultur Elkarteko zuzendaritzako kide batek hartu eben parte jardunaldi honetan.
Bardintasun Zerbitzua, genero indarkeriari eta sexu erasoai aurre egiteko Plan Integrala egiten dago eta horretarako Arratiako eragileakaz egiten ditu batzarrak, honeen ekarpenak eta eretxia jasoteko eta Plan Integralean sartzeako.

0
Arratia
2014/6/15
Zaintzaileak zaintzeako berbaldiak

Dependentziaren inguruko berbaldi ziklo bat antolatu dabe Arratian, menpekotasuna daukien personen zaintzan dagozanai informazinoa emoteko. Berbaldiok Diputazinoaren Zainduz programearen barruan dagoz eta Bedian, Diman, Areatzan, Artean eta Ubiden izango dira. Jagoleak euren buruak jagotearen garrantziaz egingo da berba bertan, eta baita laguntzarako baliabideen informazinoa emon.
Lehenengo berbaldia, bagilaren 12an izan zan Bedian, "Norberaren burua zaintzea, besteak zaintzeko" izenpean eta berbaldi hori Ubiden be emongo dabe hilaren 30ean, 17:30ean Jubiladuen aretoan.
Hilaren 17an, Diman, "Menpekotasuna familiaren markoan" izango da berbaldiaren gaia. Berbaldi hau Jubiladuen Aretoan izango da, arrastiko 17:00etan. Hurrengoan, zainketa familiarraz gainera, laguntzarako baliabideen barri emongo da Areatzako udaletxean, hilaren 24an, arrastiko 17:30ean. Hurrengo egunean, hilak 25, Arteako eskola zaharretan "Zaintzailea familian" izeneko berbaldia, 17:30ean izango da.

Zainduz programea
Berbaldiok Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu ditu, Arratiako Udalen Mankomunidadearen laguntzeagaz eta Zainduz programearen barruan dagoz. Programa honen helburu nagusia, euren etxeetan bizi diran eta menpekotasuna daben personentzat eta euren senide edo jagoleentzat prestazino eta zerbitzuak garatzea da. Baita, "adinekoai zaintza afektiboagoa eta hurrekoagoa" emotea, eta aldi berean, adinekoak beren etxean egotea eta bizi-kalidade hobea izatea lortzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera.

0
Arratia
2014/6/11
Arratiatik Urkiolarako errogatibea egingo da

Bagilaren 14an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea; tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna. Lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, atzen urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Horretarako, Mankomunidadeak autobus bat ipiniko dau. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. Gainera, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be prestatu dira.
Aurtengo errogatibea "Ondarea jaso eta jagon" lemapean egingo da eta kartelak Urkiolako santutegiari Jon Urutxurtuk egindako argazki bat hartzean dau oinarritzat.

Egitaraua
"Hamaikak baino lehentxoago, ondoetorria emongo jakie oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesai. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, Arantzazuko parrokiak,  aurtengo errogatibearen antolatzailea, lemeagaz bat datorren sinbolo bat eskeiniko deutsee Urkiolara hurreratu diranai" azaldu dabe Arratiako Elizatik.

Ibilaldi gidatuak
Igaz legez aurten be Arratiatik Urkiolara joateko ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da. Dimatik eta Zeanuritik abiatuz, Arratia eta Urkiola lotzean dauzan bide klasikoetako bi ezagutzera emongo dira. Urtekereak Dimako plazan goizeko 06:00etan eta Zeanuriko plazan 07:30ean.

0
Arratia
2014/5/31
Hogetabat autobus Arratiatik Arakilera

Hogetabat autobus eta 120 kotxe inguru urtengo dira Arratiatik, Arakilen giza katearen 99. km.a osotuteko. Izan be, horixe da Arratiari egokitu jakon kilometroa, Gure Esku Dago erabagiteko eskubidearen aldeko dinamikak, bagilaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo dauan giza katean. Kilometro bat osotuteko 400 persona inguru behar da antolatzaileen arabera, Arratian 1.500 inguruk emon dabe izena giza katean parte hartzeako.
"Hasikeran ez zan boom bat izan, apurka-apurka hasi zan jentea izena emoten eta gero eta jente gehiago dago. Baina beteteko sobran badago jentea, hobe" dinoe Arratiako antolatzaileak.
Autobusak 08:15ean urtengo dira eta puntualtasuna eskatuten da; izan be, Arratiari egokitu jakon km.an sasoiz egotea ezinbestekotzat joten dabe antolatzaileak. Horregaitik, autoan doazenak ordu hori baino lehenago urten beharko leukie, autobusen atzetik ez joateko eta aparketako lekua topatzeko. Autobusean joateko, urte bi arteko umeak euren maxi-cosi edo aulkia eroan behar dabe.

Kamisetea soinean
Gure Esku Dago-ren kamisetea eroan behar da soinean. Ondino ez dauanak erosi, Gure Esku Dago-k Usansolon daukan dendan erosi ahal dau. Astebarruan, 19:00etatik 20:00etara egoten da zabalik eta zapatu-domeketan 12:00etatik 14:00etara.
Erropa egokia eta jatekoa be eroan behar dira. Edadekoai, aulkia eroateko gomendatzen deutsee antolatzailak eta umeak euren ardurea daukanaren telefono zenbakia idatzita eroan dagiela.

Autobusak
Autobusak hurrengo geralekuetatik urtengo dira Arakilera joateko.
Arantzazu: Montero parean Zeanurirantzako norabidean.
Areatza: eleiza aurrean.
Artea: udaletxe aurrean.
Bedia: Bediakoak Lemoan hartuko dabe autobusa.
Dima: frontoi eta eskolen artean.
Igorre: institutu atzean.
Lemoa: eskoletan.
Ubide: Madalenako Ortuzar aparkalekuan.
Zeanuri: Txoko Sagarna aurrean.

Egitaraua
Erabagiteko eskubidearen aldeko ekimen hau jai giroan egingo da eta itxaroteko tarteak beteteko egitaraua prestatu dabe Arratiakoak.
10:00etan, 99. km.an lekua hartu. Animazinoa (umeak play-backa, Zaztaparrak, Arantzarte Dantza Taldea, Zanpantzarrak, txalapartea, trikitilariak...).
10:30ean, ensaioa.
12:00etatik 12:30ak arte giza katea.
13:00etan, autobusean Etxarri-Aranatzera.
14:00etan, ekitaldia.
14:30ean, bazkaria (etxetik eroatea komenidu da).
17:00-18:00etan, autobusetan bueltea Arratiarantza. Autobusetan zehaztuko da ordua.

0
Arratia
2014/5/26
Konsumoa landuko da Aste Berdean

Konsumo iraunkorra landuko dabe Eskolako Agenda 21egaz aurtengo Aste Berdean. Arratiako Udalen Mankomunidadeko Ingurumen Zerbitzuak eta Arratiako eskolak hainbat ekintza antolatu ditue bederatzigarren aste berde honetarako, jenteak Eskolako Agenda 21en egin dan "lan handia" ezagutzera emoteko helburuagaz.
Holan, aste osoan, hilaren 26tik 30era, Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, Eskolako Agenda 21ek bederatzi urte honeetan egindako ekimenak erakutsiko ditu, panel eta ikusentzunezkoen bitartez. Arratiako ikastetxe guztietako erakusketa-txokoak egongo dira bertan, ikasleak landutakoa erakusteko. Eskolako ortua, konpostajea eskolan, bioaniztasuna, sendabedarrak, energia, birziklapena eta bertoko produktuak dira horreetako gai batzuk. Aktibatu +ren aurkezpenak, Gorbeialdeko produktuen gaineko mahai-inguruak eta konpostajearen egunak osotuko dabe Aste Berdearen egitaraua.
Konpostaje egunean, Mankomunidadeak erakusmahai bat ipiniko dau eta konposta bananduko dala bertan azaldu deutso begituri Aitor Uriguen Mankomunidadeko Ingurumen Zerbitzukoak. Konposta etxean egiteko interesa daukienak eta oraindino izena emon ez dabenak, izena emon ahal izango dabe bertan.

Egitaraua
Maiatzaren 26 tik 30era,
10:00etatik 20:30era, Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa aretoan erakusketea, "9 urte Eskolako Agenda 21egaz". Arratiako ikastetxe guztien erakusketa-txokoak, panelak eta ikusentzunezkoak.



Maiatzak 27, martitzena
19:00etan, Aktibatu + ekimenaren aurkezpena. Igorreko Kultur Etxean.



Maiatzak 29, eguena
19:00etan, Gorbeialderen eskutik mahai-ingurua: "Gorbeialdeko produktuak: bertokoak, iraunkor eta naturalak". Igorreko Kultur Etxean.



Maiatzak 30, barikua
Konpostajearen eguna. Goiz eta arrastiz, Lasarte Parkean.

0
Arratia
2014/5/26
Igitie alkarteak azoka berezia antolatu dau hilaren 31rako

Igitie Arratiko baserritar agroekologikoen alkarteak, zapaturo Igorreko kale nagusian azokea egiten dau, baina urtean lau data garrantzitsu ospatu gura ditu, urtaro bakotxaren hasikerea, hain zuzen be. Holan, udabarria hasi dala ospatuteko azoka handia eta Igitie aurkezteko berbaldia antolatu ditu.
Igitie aurkezteko berbaldia maiatzaren 28an izango da, 19:00etan Igorreko Kultur Etxean. Azokea, barriz, maiatzaren 31n. Goizeko 11:00etan hasiko da azokea eta eguerdirarte izango da. Bertako ekoizleak eta kanpoko konbidauak euren produktuak erakutsi eta salduko dabez: barazkiak, ukenduak, okelea, ogia, pasta, gaztaia, eztia, bertako zugatzak, sendabedarrak, behar artisauak, landarak eta garagardoa beste produktu batzuen artean.
Horrezaz gainera, musikea, tabernea, pintxoak, umeentzako tailerrak eta oso giro ona egongo da. Otzara eder bat be zozketatuko da.

0
Arratia
2014/5/6
Gure Esku Dagoren aurkezpenak

Irati Urien


Gure Esku Dago dinamikeak aurrera segiduten dau Arratian. Eskualdeko taldea hilean behin batuten da ekimena koordinetako asmoagaz. Batzar horreetan bagilaren 8ari begira Arratian giroa zelan berotu erabagiten da, besteak beste.
Hamabostaldi honetarako zita bana ipinita dago bai Dima eta bai Zeanurin. Zeanurikoak egitarauagaz bezperatik hasiko badira be, maiatzaren 10ean egingo da aurkezpen eguna herri biotan.

Dima
Maiatzak 10
13:00etan ekitaldia eta manifestuaren atxikimentua.
14:15ean herritarrakaz argazki handia plazako harmailetan.
14:30ean herri bazkaria frontoian. Ostean, musikea eta jai giroa.

Zeanuri
Maiatzak 9
19:00etan Gazta zati bat pelikulea Kultur Etxean. Ondoren, kantu- poteoa herriko tabernetan.

Maiatzak 10
07:45ean, hiru zubiak herriko txistulariakaz.
08:00etan Gorbeiara igoerea, kurutzearen inguruan giza-katea egiteko.
12:30ean kantu-poteoa herrian zehar trikitilariakaz.
14:30ean herri bazkaria. Ondoren: aldarrikapena, herriko jantzariak, giza katea, kantaldia Esti eta Olatz eta Gontzalegaz, eta amaituteko andra probak Zeanuri vs Soraluze.

0
Arratia
2014/5/1
Arratiako Alderdikide Eguna ospatuko da Beheko Plazan Igorren

Hainbat ekintza antolatu ditu Igorren EAJ-PNVk Arratiako Alderdikide Eguna hilaren 3an ospatuteko. Ekitaldi politikoa, 12:00etan hasiko da eta bertan, Izaskun Bilbao Barandika, Europako hauteskundetako EAJren hautagaia eta Itxaso Atutxa, BBBko presindentea izango dira. Ondoren poteoak, alderdikide bazkariak eta musikeak ipiniko dabe jaigiroa.
Jeltzaleak, Europaren alde eta ebazteko eskubidearen aldeko aldarrikapena egingo dabe Alderdikide Egunean. "Euskadi Europara begira dago orain, iraganean egon zan moduan. Euskal Herriaren aitortza aldarrikatzen dogu, gure inguruko nazino guztiak daukiezan baldintza bardinetan, bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki ebazteko dauan eskubidea aldarrikatzen dogun moduan" dinoe.

Ume, gazte, eta helduentzako jaia
Igorre, Arratia eta "Bizkaiko txoko guztietako" herritarrak Igorren egingo dan jaira konbidau gura ditu EAJ-PNVk. Izan be, Asel Ozerinjauregi antolatzailearen arabera, adin guztietako jenteak topauko dauz bertan bere gustuko ekintzak: puzgarriak, mitina, triki-poteoa, bazkaria eta dj-a, tartean.

0
Arratia
2014/4/30
Elorri zuria bedeinkatuko dabe Zeberioko Santa Kurtze ermitan

Badirudi Kristo aurretiko jaia zala maiatzeko jai hau eta orduan udabarria gurtzen zala arbolak lorakaz apainduz. Arbola edo enborra edo totema.


Kristautasuna heldu zanean arbolaren ordez, kristauen kurutzea zan loraz apaindu eta ospatuten zana. Gaur egun, liturgiak kendu dau bere egutegitik jai hau eta Kurutze Santuaren Gorespenaren eguna urri lehenengoaren 14a da, baina gurean jai hau mantenidu egin da Areatzan eta Zeberion. Zeberion, elorri zuria bedeinkatuko dabe Santa Kurtze ermitan hilaren 3an, eguerdiko 12:00etako mezan, ohiturea dan legez. Juan Manuel Etxebarria etnolinguistak azaldu deutso begituri ohitura honen zergaitia. Izan be, zientzia zabaldu aurreko jentartean, "bedeinkatutako elorria ortuan sartzean zan, ortuaren zaintzarako". Eguerdian, herri indababa jana egongo da egun horretan, eta hurrengoan idi-probak eta Helbarrengo konbidaduen bazkaria. Hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe Zeberioko Santa Kurtze auzunean.
Areatzan, barriz, Santikurutz esaten jako jai honeri. Herrikoak, basoan dagoan izen honetako ermitara igon eta bertan mezea entzun ondoren, barauskarri bategaz ospatuten dabe jaia.

Egitarauak
Zeberio
Maiatzak 2, barikua
19:00etan, jaien hasikerea Santa Kurtze auzoan. Txupinazoa.
19:30ean, Tortilla Txapelketearen hasikerea.
21:00etan, tortillen aurkezpena. Sari banaketea.
21:00etan, bertaratutakoentzat saiheskiak eta abar, parrillan doban. Koldo Etxebarria trikitilaria. Suzko zezena.
21:00etan, kontuz: "Ojo al Club Relampago-Athletic de Bilbao".

Maiatzak 3, zapatua
09:30ean, oinezko eta korrikalarientzako IV. Untzeta mendirako urtekerea. Tontorrean, hornidurea.
11:45ean, Santa Kurtzen harrerea.
12:00etan, Santa Kurtze ermitan mezea. Erramuen bedeinkapena. Betiko ohitura lez, arantzea eroatea gomendatzen da, Elorri zuria bedeinkatzearen ohiturea Zeberioko ondare kultural naturala da. Meza ostean, barauskarria. Ondoren poteoa.
14:45ean, Santa Kurtze landan, herri indabada, eskonbro, postrea eta kafea. 14:30ean umeentzako jana: makarroiak eta solomoa doban. Aurretiaz tiketak hartzea derrigorrezkoa.
16:30ean, umeentzako jolasak. Xerigrafia tailerrak. Umeak etxetik kamisetak eroan xerigrafietako.
Santa Kurtzeko Tiragoma Txapelketea.
17:00etan, XXI. Santa Kurtze Mus Txapelketea txosnan. Izen emotea 10 euro. Lau finalistentzat afaria Olatxun.
20:00etan, txokolate eta bizkotxoak.
22:00etan, Atxurkada musika taldeagaz kontzertua.

Maiatzak 4, domekea
12:30ean, aizkolariak.
13:00etan, idi-probak. Txorierriko idiak. Zeberioko 1.400 kiloko harria.
15:00etan, Helbarrengo baserrietan konbideduen bazkaria.

Areatza
Maiatzak 3, zapatua
11:00etan, Santikurutz ermitara igoerea bide zaharretik: Karpo-Uribitarte-Santikurutz.
12:00etan, Santikurutzeko baseleizan mezea.
Mariano Ortuondoren omenez bertsoak eta Areatzako txistulariak.
13:00etan, barauskarria.

0
Arratia
2014/4/24
Energiaren hilabetea

Igorre Bizirik-ek eta Areatzako Kirol Kultur Batzordeak aprilan energiaren inguruko berbaldiak antolatu ditue, energiaren hilabetea ekimenaren barruan. Lehenengo hamabostaldian frackingaren gaineko berbaldi bat egon zan eta Goiener energia kooperatibearen aurkezpena egin zan. Hamabostaldi honetan, berbaldi bat egongo da goi tensinoko linearen barri emoteko eta Oligopoly dokumentala ikusteko aukerea be egongo da.
Hilaren 24an, 19:00etan, Urkuzuko txokoan da lehenengo hitzordua. 2011ko martiaren 25ean, Igorreko Udalak Bizkaiko Gobernuaren ordezkariordetzan, goi-tensinoko linearen kontrako herritarren alegazinoak aurkeztu ebazan. Alegazinook Alex Marañon abokatuak prestau zituan eta 382 herritar eta alkartek sinatu ebezan. Zeberio, Bedia, Igorre eta Lemoatik pasauko da Gueñes eta Itsaso arteko goi-tensinoko linea. Industria eta Energia Ministeritzak proiektuaren tramitazinoagaz aurrera egiten dihardue.
Aprilaren 30ean, barriz, Oligopoly dokumentala ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kiñu Gaztetxean.

0
Arratia
2014/4/1
Autobusak abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazino nazionalerako

Arratiako andra taldeak eta talde feministak autobusa ipini dabe aprilaren 5ean Iruñean egingo dan abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazino nazionalean parte hartzeako. Autobusa Lemoatik urtengo da 11:30ean, eta Igorre, Artea eta Areatzatik pasauko da. Zeanurin 12:00etan hartu ahal izango da. Manifestazinoa 17:30ean izango da eta Arratiara bueltetako autobusa 21:00etan.
"Aborto legearen erreformea gure kontrako eraso handia da. Barriro be abortoak klandestinidadean edo kanpoan egitera eroango gaitu" dino Idoia Ehizmendi Nokakoak.
Hori dala eta, Arratiako andra talde eta talde feministak deialdia luzaten deutsee arratiar guztiai, gizon zein andrai, "Iruñeako kaleak bete" eta Gallardonen erreformea geldituteko.
Autobusean joateko izena 656 784 982 telefonoan emon daiteke.

Abortatzeko eskubidearen aldeko mozinoa onartu dabe Diman
Bardintasun Mahaiak eta Andraizeak aurkeztutako abortatzeko eskubidearen aldeko mozinoa onartu eben Diman, martiaren 23ko udalbatzan, Bilduren aldeko boto eta EAJ-PNVren abstenzinoagaz.
Mozinoa, indarrean dagoan legea baino harago doa, haurdunaldia borondatez etetea kode penaletik ateratzeko eskatuz. "Logikoa da andren mobimentuak gauza horreek planteetea" esan eban Iurdana Akasuso EAJ-PNVko zinegotziak, "baina 2010ean martxan ipini zan legea arriskuan dago eta hori bermatzea da lehentasuna, konsenso handia izan ebalako". Madrilen daukiezan ordezkariak, Gallardonen erreformea geldituteko egingo dabela lan be esan eban EAJ-PNVkoak.

0
Arratia
2014/3/24
Txikonen berbaldia atzeratu egin da

Alex Txikonek Diman martiaren 28an emon behar eban berbaldia atzeratu egin da eta data barria ipini barik dagoala oraindino azaldu deutsie BEGITUri Dimako udaletik. 
Eguraldia dala eta, Lemoako eta Areatzako Zuhaitz Egunak be atzeratu egin dabez. Lemoan martiaren 29an daukie hitzordua, 10:00etan,  Elizondon, San Antolinen zugatzak landatzeko. Areatzan noz egingo dan, zehaztu barik dago.
Gauza bera gertatu da AKKBk Itxinara antolatutako urtekereagaz, aprilaren 6ra atzeratu dabe.

The Quiet Corner
Bestalde, Areatzako Te mamas and t’empapas taldearen kontzertua hilaren 28an, barikuan, 21:00etan izango da The Quiet Corner tabernan.

0
Arratia
2014/3/9
Arratiarako karta soziala sortu gura dau Arratian Lan eta Bizi Plataformeak

Arratian Lan eta Bizi Plataformeak, Euskal Herri mailan eragile desbardinen alkarlanetik sortu dan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta ekimenagaz bat egiten dau, eta ekimen hau abiapuntu hartuta Arratiako Karta Sozialaren eztabaida prozesua hasiko dau. Igazko urrietan, Arratian Lan eta Bizi Plataformeak itzalaldia eratu eban eskualdean bizi dan egoerea salatuteko.
Egoereari urtenbide bat emoteko, plataformeak gizarte ereduaren aldaketea proposatzen dau. "Gure egungo eredu ekonomiko eta sozialak jente ugariren eskubideen etenbako urraketea eragin izan dau. Izan be, batzuen eskubideen eta "ongizatearen" izenean, besteen oinarrizko eskubideak urratu doguz etenbarik (hainbat personenak, hainbat herrirenak). Baliabideak gero eta urriagoak diran garaiotan, kapitalismoak bere horretan dirau: merkaduak ezarritako beharrizanak erdigunean ipinten, eta honeek gero eta esku gitxiagotan ixten" dinoe.
Eskubide sozialen kartea egiteko, herrietan eztabaidak antolatuko dabez gai honen inguruan: "Zer dogu oinarrian beharrezko biziteko? Zerk egiten dau gure eguneroko bizitza bizigarri?". Holan, parte hartzean interesauta dagozan Bedia eta Lemoakoak, hilaren 23an goizeko 10:00etan Lemoako Elizondoko Kulturgunean batuko dira; martiaren 29an, ordu berean, Igorre eta Arantzazukoak Igorreko Kultur Etxean. Dimakoentzat barriz hilaren 22an 10:00etan izango da zitea. Beste herrietan datak zehaztu barik dagoz.

Mobilizazinoak
Langabeziak gora egin, enpresak zarratu eta zerbitzu publikoak murrizten diran honetan, mobilizazinoak egitea ezinbestekotzat joten dabe Arratian Lan eta Bizikoak. "Eskualdean bizi eta behar egin" gura dabela aldarrikatzeko, hileko bigarren eguenetan, martiaren 13tik hasita, mobilizazinoak egingo ditue arrastiko 19:00etan, Igorreko Kultur Etxearen aurrean.

0
Arratia
2014/3/8
Hileon amaituko da organoaren konponketea

Bediako parrokiko organoari motorea aldatu eta isilago bat jarri  deutsie Alejandro Turanzas eta Sergio del Campo maisu organogileak. Gainera, organoak dituan 600 tutuak soltau, garbitu eta euren lekuan ipini ditue barriro.
"Organoa, erretaula baten moduan, arte tresna bat da eta bere mantenua behar dau" dinoe konpontzaileak. Bediako organoa 1958. urtekoa da, Begoñan, Bilbon Juan Dourtek egindakoa. Tekladu bi eta pedala ditu, tutuak egurrezkoak eta eztainuzkoak dira.

Arteako organoa konponduta
Turanzas eta Sergio del Campo maisu organo-egileak Arteako organoa be konpondu dabe. Uste baino luzeago jo dabe behar honeek, baina amaituta dagoz eta aurkezpen "ofiziala" egingo da martiaren 14an Arteako parrokian. Bertan, organo egileak egindako beharra azalduko dabe, argazkien bitartez, zelan egoan eta zelan geratu dan erakusteko. Kontzertua be egongo da.
Arteako organoa Alemanian egina da, Weikerheim-en, eta aita Honorio karmeldarrak muntau eban 1976. urtean. Organo honek konsola bi ditu, bata koruan eta bestea altare ostean. Bietatik jo daiteke organoa.

0
Arratia
2014/3/8
Erabakiteko eskubidearen alde

Euskal Herrian abiatu dan "Gure esku dago" ekimenagaz bat egin dabe Arratian. Plataforma honek Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko "sensibilidade guztien topagune" izan gura dau, tokian tokiko ekimenai babesa emonez eta bagilaren 8an, Durango eta Iruñea artean giza-katea egin.


Arratian, ekimen honen lehenengo aurkezpena aspalditxo egin zan, Igorreko Kultur Etxean igazko bagilaren 20an, hain zuzen be, herri ekimen hau aurkeztu eta gitxira. Aurten, bagila hurreratu ahala, beste herri batzuetan be hasi dira aurkezpenak eta ekimenari lotzeako ekintzak egiten, Areatzan kasurako. Plataformea zezeilaren 12an sortu zan eta 23an ekitalditxo bat egin eben herriko plazan. Martiaren 9an argazki bat egiteko asmoa daukie eta 23an aurkezpen zabala. Jentea oso interesatuta dagoala dinoe plataformatik.
Lemoan aurkezpena eginda, hasita dagoz giza-kateari begira metroak saltzean, baita kamisetak be. "Aurkezpen jaialdia zezeilaren 8an izan zan eta ehun personatik gora batu zan bertan: kirol eta kultur alorreko alkarteetakoak, edade desbardinetako kuadrilak..." azaldu deutso BEGITUri Ainara Fernandez Lemoakoak.
Arantzazun, autodeterminazino mahai bat martxan ipinteko deia egin eban Bilduk eta Gazte Asanbladea prest agertu da.

0
Arratia
2014/3/4
Frackingaren kontrako sinadurak biltzean hasiko dira Arratian

Igorre Bizirik plataforma ekologistak martiaren 5ean, Igorreko Kultur Etxean izango dan batzarrera deitu dau.


Bertan, Arratian frackingaren kontrako sinadura bilketearen inguruan jardungo dabe. Batzarraren helburua Arratian frackingaren kontrako mobimentua bultzatzea, indarra emotea eta "ahaleginak lotzea" izango da.
Igazko abenduan, Fracking Ez Plataformeak Herri Ekimen Legegile (HEL) bat aurkeztu eban, frackingaren erabilerea galarazoteko. HEL hau martiaren bigarren hamabostaldian hasiko da martxan eta bere "tresna nagusia" sinadura bilketea da. Izan be, 30.000 sinadura jaso behar dira lau hilabetean, ekimena aurrera aterateko. Hori dala eta, Arratia mailako erakuntza sarea eratzeko izango da Igorreko batzarra.

Arratiako herriak Saia baimenaren barruan
Energiaren Euskal Erakunde Publikoa (EVE) SHESA enpresearen bidez ezohiko gasa bilatu nahian dabil Euskal Erkidego Autonomoan. "Gasa aterateko erabili gura daben teknikea fracking izenaz ezagutzen da, eta sobera jakinak dira teknika honek ingurugiroan eragiten dituan kalte eta ondorioak (uraren konsumo handia eta kutsadura, landa eremuak putzuz eta errepidez betetea...)" azaldu dabe Igorre Bizirik-ekoak.
Arratiako herriak gasa bilatzeko Saia baimenaren barruan dagoz.


0
Arratia
2014/3/2
Aspaldiko aldarrikapenak barriro aurtengo martiaren 8an

Alberto Ruiz Gallardon ministroaren abortuaren legea aldatzeko lege-proposamena parlamentuan tramitetan dala heldu da aurten Andren Nazinoarteko Eguna. Mobimentu feministearen aldarrikapen historiko honen inguruan ekintza ugari antolatu ditue, Arratian be, bertako andra taldeak, talde feministak eta erakundeak.


PPk ezarri gura dauan haurdunaldia eteteko legeak zer ekarriko dauan lege bihurtu ezkero azalduko dau Onintza Enbeitak Zeberion emongo dauan berbaldian hilaren 6an. Gauza bera egingo dabe hurrengo egunean Noka taldekoak Zeanuriko Kultur Etxean. Martiaren 7an, pankartak ipiniko ditue Areatzan, Igorren eta Zeanurin, andren euren bizitzen gainean ebazteko eskubidea aldarrikatuz, eta urtero lez martiaren 8an konzentrazinoa Igorren izango da, eguerdiko 13:00etan. Andren eskubideen aldarrikapena, baina, kultura, kirol eta jaiagaz batera etorriko da. Holan, Diman, "Andrak literaturan" erakusketea izango dabe ikusgai liburutegian eta Areatzan "Gaur egungo komiki femeninoa" gaia hartuta egingo dau berba Skolastikako Josune Muñozek hilaren 13an. Artean eta Zeberion zinea egongo da martiaren 9an. Zeberion Frida filma egongo da udaletxean.
Gazteenen gustukoa izango da, duda barik, Zulaibarren txapa errebindikatiboak egiteko tailerra edo Lemoan aniztasunaren alde eskoletan egin ahal izango daben hormairudia.
Diman, nazinoarteko egun hau afari bategaz ospatuko dabe bertako andrak.

Arratiako Andren IV. Mendi Martxea
Zeanuriko Mazala taldeari tokau jako aurten karteleko ekintzarik arrakastatsuenetako bat antolatutea: Arratiako Andren Mendi Martxea. Aurtengoan Urrekoatxara igoko dira partaideak. Eta gero, kantupote feministea egingo dabe herritik zehar.
Beste kirol jarduerak batzuk be programauta dagoz: herri kirolak, edo pala partiduak, hain zuzen be.

Egitaraua
Martiak 6, eguena
Andrazkoen eskubideen aldeko txapa tailerra. Zulaibar Lanbide Ikastegian Arratiako Udalen Mankomunidadeak antolatuta.
19:00etan, Onintza Enbeitaren berbaldia abortatzeko eskubidearen aldekoa. Udaletxeko 2. solairuan.

Martiak 7, barikua
16:30ean, aniztasunaren aldeko murala Lemoan.
19:00etan, andren eskubideen gaineko berbaldia Bedian eta Abortatzeko Eskubidearen aldeko berbaldia Zeanurin.
20:00etan, andrazkoen pala partiduak Diman.

Martiak 8, zapatua
11:00etan, Areatza, Igorre eta Zeanurin pankartak ipintea. Gure gorputza, gure erabakia. Arratiako andren alkarte eta talde feministen sareak antolatuta.
13:00etan, konzentrazinoa Igorren.
19:00etan, herri kirolak andra eta neskentzat Dimako plazan.
21:30ean, andren afaria Dimako Baltzola tabernan.

Martiak 9, domekea
10:00etan, Zeanuriko plazatik Andren Mendi Martxea. Urrekoatxara.
13:00etan, kalejirea trikitilariakaz. Zeanurin.
17:30ean, andren eskubideen gaineko pelikulea. Artean.
18:30ean, zinea Frida udaletxeko 2. solairuan.

Martiak 12, eguaztena
18:00etan, andren alkartegintzearen gaineko berbaldia. Arantzazun.

Martiak 13, eguena
18:00etan, Josune Muñozen berbaldia, "Gaur egungo komiki femeninoa". Areatzan.

0
Arratia
2014/2/16
Arantzazuko Udala auzibidean, bandera espainolaren legea ez betetea leporatuta

Nonok Espainiako banderea "ostu" eta banderea ez eukitearren auzibidean da Arantzazuko Udala. Izan be, Arantzazuko alkateak Begoña Llanok azaldutakoaren arabera, legea betetea ebatzi eban Udalak, eta Espainiako bandera ipini eben udaletxean, ikurriñagaz batera, legea betetea derrigorra dalako. Baina obra batzuk egikeran, baten bat udaletxean sartu eta banderea eroan egin eban. Hau gertatu ondoren "Espainiako Delegatuak eskatuta Arantzazuko alkatea inputatzea suposatu dau", eta auzia ipini dabe Arantzazuko Udalaren kontra, udaletxean bandera espainolarik ez egoalako. Auziari aurre egiteko, Foru Aldundiaren aholkularitza juridikoarengana jo eban Arantzazuko Udalak, baina ez dabe Aldundiaren laguntzarik izan ustez legea bete ez dabelako. "Papelak bialdu doguz gure alegazinoak eginda, eta orain ikusi beharko da zer gertatzen dan, ze multa edo zer ailegetan jakun" dino alkateak.


Ubiden ez dabe ikurrinarik ipiniko
Ubiden, Espainiako delegaritzatik udaletxean bandera espainola ipinteko aginduari kontra egiteko "indarrik (gehienbat ekonomikoa) ez dagoala" konturatuta, legea bete eta bandera hori ipiniko dabe, baina ikurrina ez. "Holako inposaketa baten ondoan ezin da euskaldunak ordezkatzen gaiten ikurrina egon" dinoe udaletik. Exeetako balkoietan ikurrina ipintera animetan dabez herritarrak. (Barri osoa BEGITUn).

0
Arratia
2014/2/5
Abortatzeko eskubidearen aldeko berbaldiak

Gallardonen lege proposamena lege bihurtu ezkero, andren bizitzan zelan eragingo dauan azaltzeko berbaldia emon eban Noka talde feministak Dimako gaztetxean urtailaren 24an, Ernaik antolatuta. Dimakoa ez zan izan, Arratian emon eban lehenengo berbaldia. Lehenengoa Lemoan izan zan, zemendiaren 28an eta Igorreko Kultur Etxean be jardun eben honen inguruan abenduaren 9an. Zezeilaren 7an, Areatzako Gaztetxean egongo dira Nokakoak 19:00etan eta martian Zeanurin Mazala alkarteak antolatuta.

0
Arratia
2014/2/3
Bedia eta Igorre arteko martxea antolatu dau Arratiako Bilduk

"Arratiek badeko etorkizune, eraiki daigun!" lemapean, Arratiako Bilduk hainbat ekimen ipini ditu martxan, eskualdean bizi dan egoera larriari urtenbidea bilatzeko asmoz. Egoerearen inguruko hausnarketea, berbaldia eta Bedia eta Igorre arteko martxea dira horreetako batzuk.


EH Bildu koalizinoaren Arratiako hautetsiak agerraldia egin eben prensaurrean urtailaren 27an, "eskualde honetan pairatzen dogun egoera jasangaitza salatu eta abian jartzen ari garan dinamika baten barri emon nahian". Hori dala eta, egoerearen inguruko hausnarketea egin eta urtenbideak adosteko eragile politiko, sindikal eta sozialakaz hartu-emonetan ipiniko zirala emon eben jakitera. Bildukoak, berbaldia egingo dabe hilaren 13an, arrastiko 19:30ean Lemoako Jubiladuen Etxean, bertan, Anton Borja EHUko irakaslea eta Pello Otxandiano EH Bilduko kidea izango dira. Hilaren 15ean, goizeko 11:00etan, martxa bat antolatu dabe Bedia eta Igorre artean "egoerearen larritasuna irudikatuz eta urtenbidea guztion artean bilatu behar dogula aldarrikatuz".

Egoera larria
Langabezia dala eta, "benetako" arazoa dagoala Arratian esan eben Bildukoak. "Mila persona baino gehiago dagoz langabezian. 2009ko datuakaz alderatuz, atzen lau urteotan langabezia % 20 baino gehiago igo da". Enpresa txiker eta ertainen "isilpeko desindustrializazino" prozesua dagoala salatu eben, eta denpora laburrean ostalaritzako negozioak eta denda txikiak "biziraupen hutsera" kondenau dirala. Nekazaritzea, barriz, "jarduera subsidiarioa" bihurtuten dagoala esan eben.
Erakundeen gelditasuna be salatu eban Arratiako Bilduk. "Alarma guztiak piztuta dagoz Arratian, eskualde honen etorkizuna kinka larrian dago eta honen aurrean instituzino desbardinen partetik ez da ezer egiten".


Plan orokorra eta alkarlana
Bildukoen ustez, ez dago etorkizuna bermatuko dauan plan integral bat Arratiarentzat eta hau beharrezkoa da. "Horretarako guztion esku-hartzea beharrezkoa izango da, tamalez Arratiaren biziraupena ez dago soilik arratiarren eskuetan". Horregaitik, erakunde, eragile politiko, sindikal, sozial eta herritarren inplikazinoa bilatuko dabela esan eben.

0
Arratia
2014/1/15
Incoesaren deslokalizazinoa baliogabetu dau epaileak

LAB sindikatuak urtailaren 13an jakitera emon ebanaren arabera, epaileak baliogabetu egin dau Incoesa lantegia deslokalizetako asmoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak lekuz aldatu dalako 150.000 euro eskatu deutsaz Incoesari.


Igazko maiatzean, Bediako beharginak lanlekuz aldatzeko prozesua hasi eban enpreseak, Extremadura eta Soriara bialtzeko beharginak. Epaileak leku aldatze horreek baliogabetu ditu eta Foru Aldundiak 7/2007 Foru Araua aplikauz, jasotako diru publikoak itzultzeko eskatu deutso enpreseari. Foru Aldundiaren gobernu kontseiluak urtailaren 14an onartu eban lekualdatzea, eta hori emondako diru laguntzakaz bateraezina da.
Epai honek Bediako ekoizpena bertan mantenidutea posible dala argi itxi dauala dino Pedro Mendo enpresa batzordekoak. Beharginak zortzi hilabete daroez greba mugabakoan, enpreseak produkzinoa Soria eta Exremadurara eroateko asmoa azaldu ebanetik

Alfusen epaiaren zain
Alfusen be, epaileak neurri baten, beharginai emon eutsen arrazoia. Bere epaian be esaten zan Alfuseko kaleratzeak ez zirala legalak izan, eta 16tik 4ra bajatu zituan kaleratzeok. Baina enpreseak errekursoa aurkeztu eban eta bigarren epaiaren zain dagoz orain. Beharginak greba mugabakoan dagoz igazko maiatzetik eta martxa bat egingo dabe hilaren 17an Bediako plazatik goizeko 11:00etan abiatuta enpresa eta enpleguaren defensan.

Beste burrukak
Igorreko Ormazabalen bost kaleratu egon ziran abenduan, eta plantilla osoari eragiten deutsan enplegu erregulazino espedientea eskatu dau enpreseak. Ormazabaleko kaleratuak dirala eta beharginak mobilizazinoetan dabiz, konzentrazinoak egiten dabez egunero eta "burrukearen intensidadea handitu beharra baloretan dabiz" LABen arabera.
Negarran be, modu ez ofizialean, kaleratuak egongo dirala jakin arazo dau enpreseak. Hitzarmena dala eta, burrukan dagoz Lemoako Inbisa eta Euleneko autobus eta jolaslekuetako begiraleak. Lemoako Inbisa garbiketa enpresea hitzarmena sinatzeko negoziazinoetan dago. Eta badagoz beste enpresa batzuk, txikiagoak hitzarmena sinatu barik daukienak. Barri osoa BEGITUn.

0
Arratia
2014/1/3
Abortuaren legearen erreformearen kontrako mobilizazinoak egin dabez

Espainiako Gobernuaren abortu lege barriaren kontra, protesta eta mobilizazino ugari egon dira egunotan Arratian zein Arratiatik kanpo: manifestazinoa Bilbon, itxialdia eta alkarretaratzeak Gurutzetako Ospitalean eta udaletan mozinoak sartu dira, besteak beste.


Arratiako Noka taldea Abortatzeko Eskubidearen aldeko Euskal Herriko Plataforman dago eta legearen kontrako burrukan dihardue Arratiako feministak.
Abenduaren 20an Espainiako Gobernuko ministroen kontseilura eroan eban Alberto Ruiz Gallardon ministroak bere lege proposamena, eta hurrengo egunean, abortu librearen aldeko manifestazino jentetsua izan zan Bilbon. Han, Areatzako Emakume Foroak, Nokak eta Arratiako jenteak hartu eban parte. PPk Bilbon daukan egoitzaren aurrean alkerretaratu eta Foru Aldundiaren aurrean amaitu zan manifestazinoa. "Geure gorputza, geure erabakia" izan zan leloetako bat.
Hurrengo barikuan, hilak 27, ehun bat andra itxi ziran Gurutzetako ospitalean, Ertzaintzak banan-banan atera zituan arte. Hurrengo egunean, alkarretaratzea egin eben ospitale aurrean. "Gurutzetako ospitalea aukeratu dogu, abortua libre doban eta segurantza sozialaren barruan gura dogulako" azaldu eban Anabel Sanz plataformako kideak.
Andrak ebazteko eskubidea bermatzen dauan lege baten aldeko mozinoa aurkezten dabil udaletxeetan mobimentu feminista. Arratian, hiru udalek bozkatu dabe mozinoa, Areatzak, Igorrek eta Zeanurik eta bitan onartu dabe mozinoa, Areatzan eta Igorren, hain zuzen be.

Mozinoak udaletxetan
Areatzan, Emakumeen Foroak aurkeztuta, abenduaren 13an botau zan mozinoa eta talde guztiak baiezkoa emonda atera zan aurrera. Igorren be aurrera atera zan EAJ-PNV eta Bilduren aldeko botoakaz eta Igorre Danontzat plataformearen abstenzinoagaz. Zeanurin, barriz, ez zan aurrera atera. Hemen, Bilduk aurkeztu eban mozinoa eta EAJ-PNVk kontrako botoa emon eban. EAJ-PNV be Gallardonen erreformearen kontra egon arren, 2010eko legea baino harago doa mozinoa, eta mozinoari ez deutsie baiezkoa emon gura izan jeltzaleak. "2010eko legean konsenso bat lortu zan eta guk 2010eko legea mantenidutearen aldekoak gara" esan deutso Rut Martinez zinegotziak BEGITUri.
Hileon, Arratiako beste herri gehienetan bozkatuko dabe mozino hau. Bedian, berbarako, sarrerea emon deutsie udaletxeko erregistroan, Aitor Sorriketa alkateak konfirmau dauanaren arabera. Diman be, hurrengo plenoan bozkatuko dabela mozinoa adierazo deutso BEGITUri Rafa Ugalde alkateak.

Kanpaineak jarraituten dau
Euskal Herriko mobimentu feministearen arabera, hurrengo hileetan, ekintza ugari egingo dira lege proposamena onartu ez daiten. Baina lege proposamen honen kontra egindako ekintzak lehendik hasita egoazan. Holan, zemendiaren 24ko martxa morean, arratiarrak abortatzeko eskubidearen aldeko aldarria egin eben. Eta pankartak eta kartelak ipini ditue talde feministak eta andra taldeak Arratian abortu librea eta doban izateko eskubidearen alde.

0
Arratia
2014/1/2
Mankomunidadeak 2014rako aurrekontuak onartu dauz eta zerbitzu guztiak manteniduko ditu

2014rako aurrekontua 2.648.300 eurokoa da, eta EAJ-PNVren aldeko 10 botogaz eta Bilduren 5 abstentzinogaz onartu zan abenduaren 18ko Osoko Bilkuran.


Mankomunidadeak eskeintzen dituan zerbitzu guztiak eskeintzen jarraituko dau eta plan estrategikoak garatzen. Horretarako, udalen ekarpena % 18 handituko da, erakundeen diru laguntzak nabarmen murriztu dira-eta. Bardintasunaren Ordenantzea eta etxez etxeko laguntzearen gainekoa be onartu ziran. Honeek biak ago batez.
Erakundeak murrizketa orokorrak egin badabe be, Mankomunidadearen aurrekontua "aurreko ekitaldiko ia bardina" da. Gizarte larrialdietarako eta lan sustapenerako diru partidak manteniduteko ahalegin berezia egin dabe Mankomunidadean. Bilduk egindako alegazinoak "kontuan hartu dira eta ez da murrizketarik egingo" arlo bi honeetan, Beinat Anzola Igorreko alkateak BEGITUri azaldutakoaren arabera.
Lanbidek handitu egin dau enplegua sustatzeko diru laguntzea: "2013ko 52.000 eurotik, aurtengo 83.000 euroko zenbatekora pasauko da, hau da, % 59ko hazkundea eukiko dau. Beste zenbait ekintzaren artean, partida horren barruan sartzean dira bost persona kontratetea sei hilabeterako eta lanaldi osoan, eta ekintzaileai ahol- kuak emoteko eta enpresa barriak sortzeako proiektuak" azaldu dabe Mankomunidadetik.
Gazteria Sailak be bere partideari eusten deutso (80.000 euro inguru) aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programen bitartez, eta gauza bera pasetan da Gizarte Premiako Laguntzetarako partideagaz (125.864 euro).

Ordenantzak ago batez
Ordenantza bi onartu ziran, danon adostasunagaz abenduaren 18ko Osoko Bilkuran: Arratiako Bardintasunaren Ordenantzea eta etxez etxeko laguntzearen gaineko ordenantzearen egokitzapena, hain zuzen be.

Erakundeen diru murrizketak salatu ditu Bilduk
Bilduk alegazinoak egiteko momentuan aurrekontu honetan dagozan murrizketak salatu zituan. Honen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak mankomunidadeari egiten deutsan ekarpena 2014rako % 10 murrizten da, eta Eusko Jaurlaritzak egiten deutsana % 33,3. "Eusko Jaurlaritzak 2012tik 2014ra Arratiako Mankomunitateari egiten deutsan ekarpena % 72,17 (369.784,51€) jaitsi da; eta Foru Aldundiak, murrizketaz gain, ez dau inbertsinorik egiten gure eskualdean (errepideeetan, gure herriak daukiezan preminazko lanetan...). Horrek esan gura dau, udalok (arratiar guztiok) ipini beharko dogula Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ipinten ez dabena" dino Bilduk prensa ohar baten.
Mankomunidadeko aurrekontuak egiteko beste jarkera bat be eskatu eban Bilduk. Formazino honen ustez, "udalak ez daukie parte hartzerik, alegazinoak aurkeztea baino".

0
Arratia
2014/1/1
Umeentzako jai giroak dirau urte barriko lehenengo astean

Gabonetako egitarauak urteko lehenengo astea be hartzean dau, eta hainbat dira egunotan egingo diran ekitaldiak. Bolalekura, izotz pistara edo Gabonetako Umeen parketara urtekerak; Erregeen Kabalgatea Bedian, Lemoan eta Igorren, eta Areatzako Bandak Igorren emongo dauan Erregetako kontzertua dira horreetako batzuk.

Arantzazu
Urtailak 2,
15:00etan, urtekerea Max Center-eko bolalekura eta gero zinera.

Areatza
Urtailak 3,
Eskupelota alkarteak antolatua, Banakako trapuzko pelota maratoia 11 urtetik gorakoentzat.

Artea
Urtailak 4,
23:00etan, Babel Covers taldearen kontzertua eta Oihan Vega DJa frontoian.

Bedia
Urtailak 3,
09:30ean, urtekerea Gasteizera izotz pistara.

Urtailak 5,
18:00etan, Erregeen Kabalgatea. Aurretik txokolatea bananduko da.

Urtailak 7-10,
17:00etatik 20:00etara ludotekan jostailu batzea. Liburutegian.

Dima
Urtailak 2,
19:00etan, Musika Eskolako Gabonetako ekitaldia eleizan.

Urtailak 5,
16:00etan, Dimako korua zahar-etxeetan.

Igorre
Urtailak 3,
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea eta Zaztaparraken tailerrak.
19:30ean, Areatzako Bandak Erregenetako kontzertua. Lasarte Aretoan.

Urtailak 4,
17:30ean, umeentzako antzerkia Kibubu. Lasarte Aretoan.

Urtailak 5,
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea Mandoia kaletik.

Lemoa
Urtailak 3,
10:30ean, BECeko Umeen Gabonetako Parkera urtekerea 5 urtetik gorakoentzat ludotekan.

Urtailak 5,
18:30ean, Parrokia-katekesi taldeak antolatuta, Errege Kabalgatea udaletxean.

Zeanuri
Urtailak 2,
18:00etan, Tierra prometida filma Kultur Etxean. Gero, Zeanuriko III. Ipuin Lehiaketearen sari banaketea.

Urtailak 3,
18:00etan, pelota eta pala partiduak frontoian.

Urtailak 4,
18:00etan, pelota eta pala partiduak frontoian.

Karabie Gaztetxea
Urtailak 2,
19:30ean, Askapeneko brigadistak emondako berbaldia "Venezuela".

Urtailak 4,
12:00etan, Harriketarrak Gazte Asanbladak antolatuta, truke azokea plazan.
18:30ean, pintxo lehiaketea Gaztetxean.

Urtailak 5,
23:00etan, kontzertua: Stenkeik Band eta "Gaztetxea Kantari" Karabien.

0
Arratia
2013/12/23
Presoen aldeko ekintzak Gabonetan

Arratiako Tantak-ek hainbat ekintza antolatu ditu Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin euskal presoen eskubideen alde. Holan, hilaren 24an, Arteako plazan konzentrazinoa egingo dabe kandelakaz iluntzean eta Lemoan Tantaz Tanta poteoa. Azken barikuan, hilak 27, konzentrazinoak egingo dira Igorren eta Lemoan 19:30ean.
Zeanuriko auzoen arteko desafioa izango da abenduaren 28an eta bertan "Tantak batuta, urtailaren 11rako deialdia" egingo dabe Arratiako Tantak-ekoak. Hilaren 29an Diman, "eguerdi inguruan, Tantaz Tanta Olatua egingo da". Amaitzeko Gabon Zahar egunean manifestazinoa egingo da Igorren 18:30ean udaletxetik urtenda, gero, Dimako errepresaliatuen aldeko errifea zozketatuko da Jentilzubi Herriko Tabernan 20:30ean.

0
Arratia
2013/12/17
Aspertzeko aukerarik ez Gabonetako oporretan

* Zeanurin hilaren 20an egitekoa zan mahai-ingurua bertan behera gelditu da.


Ekintzaz betetako egitarauak antolatu ditue gure eremuko herrietan, batez be eskola umeak eta oporretan dagozan guztiak disfrutau dagien urteko azken hamabostaldia. Umeak Olentzerogaz egoteko aukerea herri guztietan izango dabe, baita Gabonetako Umeen Parkeetara joateko be herri gehienetan. Horrezaz gainera, antzerkia, pelikulak, kontzertuak, kirola... aspertzeko aukerarik ez. Hemen ez dira amaitzen baina ekintza guztiak eta urte barriagaz datozenen barri hurrengoan izango dozue.


Arantzazu
Abenduak 24,
12:00etan, herritik Olentzero kantetan. Olentzerok opariak bananduko dauz eta gaztainak be egongo dira.
Abenduak 26,
15:00etan, urtekerea itsas museora. Doban herriko jente guztiarentzat. Helduentzat bisita gidatuak eta umeentzat ginkana eta jolasak.
Abenduak 28,
Euskal Selekzinoa-Peru partidua ikusteko San Mamesera urtekerea. Jente nahikoak izena emon ezkero.
Abenduak 30,
10:00etan, urtekerea Gabonetako Umeen Parkera. Bazkaria eroan.
Urtailak 2,
15:00etan, urtekerea Max Center-eko bolalekura eta gero zinera.

Areatza
Abenduak 20,
17:00etan Buruko pañeluak ipinten ikasteko tailerra. 2002-2006 urteen bitartean jaiotakoentzat. Ludotekan.
Abenduak 23,
Talo tailerrak frontoian, 11:00etan 2007-2010 urteen bitartean jaiotakoak eta 12:15ean, 2002 eta 2006 urteen bitartean jaiotakoak.
Abenduak 24,
17:00etan, Olentzeroren etorrerea plazan. Guraso Elkarteak antolatuta.
Abenduak 26,
18:30ean, Txotxongilo antzerkia Ipuin magikoak. Udal aretoan.
Abenduak 28,
19:00etan Ping-pong eta dardo lehiaketea Gaztelekuan. Ostean afaria.
Abenduak 29,
10:00etan Gabonetako Umeen Parkera urtekerea 12-17 urte bitarteko gazteak. Autobus geralekuan.
Abenduak 30,
19:30ean, Areatzako Bandak urte amaierako kontzertua.

Artea
Abenduak 24,
17:00etan, Musika Eskolakoakaz Olentzero kantetan auzoz auzo. 19:00etan, Olentzerori harrerea plazan. Musika Eskolak, Guraso Elkarteak eta Udalak antolatuta.


Bedia
Abenduak 20,
17:00etan, Irrien lagunak ikuskizuna.
18:30ean, txorizo eta turroi banatzea Elexalde Jubiladuen Alkartearen eskutik.
19:00etan, korru-jantzak. Bediako korru-jantzen taldea.
Abenduak 23,
17:00etan, Gabonetako tailerrak amaitu eta Jandoniz nagusien etxera Gabon kantak kantetan. Liburutegian.
Abenduak 24,
Olentzero. 09:30ean, plazan hasita auzorik auzo kantuan. 13:30ean, Olentzero plazara joango da umeakaz egoteko. Itxaron bitartean gaztain jana.
Abenduak 27,
10:00etan, urtekerea Durangoko Gabonetako Umeen Parkera eta ibilaldi bat txu-txu trenean.
Abenduak 30,
17:30ean, zinea, Gabonetako pelikulea liburutegian.

Dima
Abenduak 18,
17:00etan, Gabonetako tailerra: Kandilak. Ludotekan. Bakotxak bere kristalezko botea eroan behar dau.
Abenduak 24,
17:45ean, Olentzero jaia. Eleizan batu.
Urtailak 2,
19:00etan, Musika Eskolako Gabonetako ekitaldia eleizan.

Igorre
Abenduak 18,
19:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua Lasarte Aretoan.
Abenduak 19,
19:30ean, Luzetu Barik film laburren lehiaketearen sari banaketea. Kultur Etxean.
Abenduak 20,
19:30ean, Euskera Arloak antolatuta, Igorre kantari kantu-pote herriko tabernetan zehar.
Abenduak 22,
09:30ean, Turroi eguna Motxoganen eskutik.
20:00etan Oihan Vega Lasarte Aretoan. Zergaitik praktikatzen dugu sexua erderaz bakarrizketea.
Abenduak 23,
19:00etan, Arantzarte Dantza Taldea Lasarte Aretoan.
Abenduak 24,
12:00etan, Olentzero. Laurkinetik.
Abenduak 26,
20:00etan, AMEk antolatuta, Zeaniko Antzerki Taldeak Zer ote darabil Tomasak? antzezlana. Gero, Gabonetako otzarearen zozketea. Lasarte Aretoan.
Abenduak 27,
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea. Motxoganen tailerrak. Aterpean.
19:00etan, pelotea. Kadete txapelketea: Lejarza eta Ibarrondo vs Estrada eta Eskalona. Ostean erakustaldia: Imanol Agirre eta Mikel Goñi II vs Juantxu Koka eta Xabier Galarza.
Abenduak 28,
20:00etan, Luis Iruarrizaga Abesbatza eta Begi Argiak Durangoko Ganbara Abesbatza Lasarte Aretoan.
Abenduak 30,
17:00etan Jostailu Feria Zaztaparrak-ek, Eizu Kiñuk eta Alkar Ezagutuzek  antolatuta.
Abenduak 31,
11:30ean, VI. San Silbestre lasterketea. 11:00etan izen emotea.

Lemoa
Abenduak 19,
10:00etan, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeak antolatuta gaztaina eguna eskolan, ume eta gurasoentzat.
18:00etan, Arratia Musika Eskolako piano eta trikititxa ikasleen entzunaldiak Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
Abenduak 20,
Goizean zehar, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxetik Olentzero eta Maridomingi udaletxera eroango ditue eta ondoren ikuskizuna egongo da eskolan.
Abenduak 24,
11:00etan, udaletxean. Auzorik auzo Olentzerogaz batera Gabon kantak kantau eta Elizondon saldea eta txokolatea bananduko da Ehiza eta Arrantza alkartearen eskutik. Elizondoko Kultur Gunean Olen- tzerogaz egoteko aukerea egongo da. Gozokiak ume guztientzat. Iluntzean, Harriketarrak Gazte Asanbladaren eskutik, Olentzero Gaztetxera helduko da.
Abenduak 27,
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Lemoako Haur Parkea Lemoako kiroldegian.
18:00etan, "Dantza kasting": umorea, antzerkia, jantza, jolasak... kiroldegian.
19:00etan, txiste poteoa Kresala tabernatik.
Abenduak 31,
16:30ean, Eneko Zamalloa memoriala. Lemoako III. Gabonetako lasterketea Elizondon. Ondoren, herri poteoa.

Ubide
Abenduak 21,
16:00etan, herriko plazatik urtekerea mendira Olentzerori gutunak eroateko. 17:30ean, txokolate beroa Arraikoko aparkalekuan. 18:00etan, Haurtxoaren zopa antzerkia.

Zeanuri
Abenduak 19,
17:00etan, Percy Jackson eta tximista lapurra filma Kultur Etxean.
19:00etan, herri antzerki musikala Zeanuriko ermitarik ermitena parrokian.
Abenduak 23,
17:00etan, Olentzaro bideoa Gontzal Mendibilek azalduta Kultur Etxean.
19:00etan, Joko Alai Mendi Taldeak antolatuta, berbaldia "2013ko uda, eguzkiaren berotik (La Tiença de Benifassa) edurraren hotzara (Montblanc)".
Abenduak 24,
17:00etan, Piedadean Olentzaroren etorrerea. Harrerea frontoian.
Abenduak 26,
16:00etan, Avatar filma Kultur Etxean
Abenduak 27,
17:00etan, umeen herri kirolak frontoian.
20:00etan hasita kantu poteoa tabernaz taberna herriko txistulariakaz.
Abenduak 28,
17:00etan, 2013ko Auzoen arteko herri kirol lehia frontoian.
Urtailak 2,
18:00etan, Tierra Prometida filma Kultur Etxean. Gero, Zeanuriko III. Ipuin Lehiaketearen sari banaketea.


Zeberio
Abenduak 20,
18:00etan, Austarri Kultur taldeak antolatuta, "Tina" umeentzako ikuskizuna plazako ermitan.
19:30ean, balet ikuskizuna plazako aterpean.
Abenduak 26,
12:30ean, idi probak eta barauskarria Etxazon.
18:30ean, Paski eta Turruski pailazoak ludotekan.
Abenduak 27,
19:00etan, Austarrik antolatuta, Iñaki Perurenaren berbaldia plazako ermitan.
20:30ean, taloak Ermitabarrin.
Abenduak 28,
Euskal Selekzinoa-Peru partidua ikusteko San Mamesera urtekerea.
Abenduak 29,
20:00etan, Zeberioko VI. Frontenis Txapelketea. Zubialdeko frontoian.
Abenduak 31,
09:30ean, Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Tontorrandira igoerea eta hamaiketakoa bertan. Zubialdeko plazan.

Lemoako Karabie Gaztetxeko Harriketarrak Gazte Asanbladak be bere programea dauka.

Karabie Gaztetxea
Abenduak 20,
Harriketarrak antzezlana eskolan.
Abenduak 23,
19:30ean "Arratia eta Bizkaia Nabarrako Estatuan" berbaldia Aitzol Altuna historialariagaz.
Abenduak 26,
20:00etan, Txirene antzerkiak Sarean zintzilikatuta antzezlana.
Abenduak 27,
22:30ean, kontzertuak, Eskean Kristö eta Larregi.
Abenduak 29,
18:30etik aurrera, "Txatxamurke jaia".
Abenduak 31,
11:00etan, futbol partidua.
Urtailak 2,
19:30ean, Askapeneko brigadistak emondako berbaldia "Venezuela".

0
Arratia
2013/12/2
Etxean konposta egiteko ikastaroak hilaren 3tik aurrera

Materia organikoa birziklatzeko, edukiontzi marroiaren osagarri moduan, konpostagailuak banandu eta honeek erabilteko formazinoa eskeintzen dau Mankomunidadeak. Formakuntza hori jasoteko 490 lagunek emon dabe izena "antolatuta dago dana 500 personentzako formazinoa emoteko. Parte hartzea zabalik dago" dino Aitor Uriguen Arratiako Udalen Mankomunidadekoak.
Etxean konposta egiteko aukereagaz batera, edukiontzi marroia sustatzeko kanpainea be egin dabe Mankomunidadekoak, materia organikoaren birziklapen maila handiagotzeko helburuagaz. Hori dala eta, etxean konposta egiteko ikastaroetan parte hartzeako izena emon dabenaz gainera, beste berrehun baino gehiago be edukiontzi marroia erabilteko apuntau dira. Orain 2.000 inguru dira edukiontzi hau erabilten dabenak Mankomunidadekoaren arabera.

Nekazal eremuetan konpostagailuak
Etxean bertan konposta egitea lorategia edo ortua daukien etxeetan eta herri erdigunetik kanpo dagozenentzat da aproposa. Konpostagailu honeekaz, erabiltzaileak kalidade oneko konposta egingo dabe euren ortu edota lorategietan erabilteko. Formakuntza ikastaroetan konposta egiteko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditue partaideak eta 360 litroko konpostagailua, aireztagailua eta konposta egiteko gida jasoko dabez.

Ikastaroen egutegia
Lehenengo formakuntza ikastaroa Ubiden izango da hilaren 3an, eta hurrengo aste bietan beste herrietan. Ordutegiak BEGITUREN 9. orrialdean dagoz.

0
Arratia
2013/11/25
Gurasoentzako berbaldia eta tailerra Jon Elordui psikologoaren eskutik

Hilaren 26an, Arratiako Eleizak, aita eta amai seme-alaben hazkuntzan aurkezten jakiezan erronkai erantzuteko, "Familiaren erronkak: familian zoriontsu haziz" izeneko tailerra antolatu dau. Igorreko Andra Mari parrokiako lokaletan izango da 17:00etatik 19:00etara eta familia biderapenerako eleizbarrutiko zentroko Jon Elordui psikologoa izango da moderatzailea eta hizlari nagusia.
Seme eta alabakazko komunikazino estiloak, zelan ezarri arauak eta mugak, zelan kudeatu emozinoak eta zelan heldu gatazkai, izango dira bertan landuko diran gaietako batzuk.

0
Arratia
2013/11/15
Martxa morea eta beste ekitaldi asko indarkeria sexistearen kontra

Andrazkoak indarkeria sufridu barik bizi izateko eskubidea aldarrikatzeko sortu zan Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna, zemendiaren 25ean ospatuten dana.


Egoerearen gainean gizartea konzienzietako ekitaldiak antolatuten dira leku guztietan egun honen inguruan eta Arratian, andra taldeak, talde feministak eta erakundeak ekitaldiak antolatu ditue kartel bateratuan. Martxa morea, konzentrazinoa, berbaldiak eta Beldur Barik lehiaketearen sari banaketea izango dira Arratian egingo diran ekitaldietako batzuk.
Ekintzarik ikusgarriena, hilaren 24an Zeanuri eta Bediatik urtenda eta Dimaraino egingo dan martxa morea izango da. Arratiako andra alkarteak eta talde feministak antolatu dabe martxa hau eta abortatzeko eskubidearen alde zeharkatuko dabe bailarea. Diman, harrerea egingo jakie ibiltariai, bertso eta kantakaz.
Baina indarkeria sexistearen kontrako ekitaldiak Zeanurin abiatuko dira hilaren 15ean, osasunaren inguruko berbaldi bategaz. Bertan, andra eta gizonen arteko desbardintasunak osasunean daukiezan ondorioak aztertuko ditu Osakidetzako Txus Ziarrustak. Hurrengo ekitaldia Artean izango da, hilaren 17an. Udaletxean, indarkeria sexistea jasan eta bizirik atera diran andrak euren testigantzak emongo dabez Mujeres supervivientes dokumentalean. Hilaren 20an, barriz, Arantzazun, genero kontuetan aditua dan Garbiñe Mendizabalek "Bardintasuna krisian dago?" itaunari erantzungo deutso. Hilaren 22an ostera, herriko puntu ez seguruen mapea aurkeztuko dabe Bediako liburutegian.
Zemendiaren 25ean bertan, Igorreko alkarretaratzea baino lehen, Miren Urresti Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Teknikariak, umeentzako ipuinak ea sexistak diran azalduko dau Lemoako liburutegian emongo dauan berbaldian. Hurrengo egunean, feminismoaren gaur egungo erronkak izango da Areatzako berbaldian landuko dan gaia, Beatriz Azpiri kazetariaren eskutik.
Beldur Barik lehiaketearen Arratiako sari banaketan saritutako lanak ikusteko aukerea egongo da hilaren 29an Lemoan. Azkenik, Bebe kantariaren kontzertuak zarratuko dau kartela. Kontzertu hau abenduaren 14an izango da Igorreko Lasarte Aretoan gaueko 21:30ean.

0
Arratia
2013/10/31
Enplegu suntsiketearen kontrako mobilizazinoak arrakasta handia izan dabe

Urri bigarrenaren 30ean, ordu erdiz, 19:30etik 20:00etara, argi elektrikoak itzali eta kandelen argitan egindako konzentrazinoetan, 500 bat lagunek hartu eben parte Arratiako 7 herritan, Arratian Lan eta Bizi Plataformeak jakitera emon dauanaren arabera. Herri batzuetan argiteri publikoa be amatau zan.


 


Kotxe karabanea, itzalaldia eta konzentrazinoak egin ziran Arratiako herri guztietan, Arantzazun eta Ubiden izan ezik, enpleguaren alde urri bigarrenaren 30ean.
 "Arratieko etorkizune izitu deigun" pankartak zabalduta, sirena hotsa be ibili zan konzentrazinoen inguruan. Bezperan, Incoesatik abiatuta kotxe karabana batek emon eutsan hasikerea Arratian Lan eta Bizi Plataformeak antolatutako mobilizazinoai enplegu suntsiketearen kontra protesta egiteko. ELA eta LAB sindikatuak, Artea, Bedia, Dima Lemoa eta Igorreko Udalak, eta Arratiako bederatzi enpresa batzordek babestu eben itzalaldia. Alderdi politikoai jagokienean, Bilduk, Arteako Aldatuz-ek, Igorre Danontzat-ek eta Ubideko Alkarlanien-ek emon eutseen atxikimentua protesteari. Plataformakoak nabarmendu gura dabe "Lemoa, Bedia eta Arteako Udaletan ordezkatuak dagozan talde guztiak (EAJ-PNV, Bildu, PSE eta Aldatuzek) emondako babesa, baita Diman eta Igorren Bilduk eta Igorre Danontzat-ek eskeinitakoa be". (Barri osoa paperezko BEGITUn)

0
Arratia
2013/10/28
Argiak amatauko dabez Arratiako industriaren alde

Hilaren 30ean, 19:30etik 20:00etara, argiak amatatzeko deialdia egin dau Arratian lan eta bizi plataformeak enplegu suntsiketearen kontra protesta egiteko.


Plataforma hau osotuten daben eragile sozial eta sindikalak "Argie amatau etorkizune izitako" izeneko ekimena aurkeztu eben Bedian prensaurrekoan eskualdeak bizi dauan "etenbako pobrezia orokorraren" aurrean. Plataforma honen arabera, "desindustrializazino isil bat biziten gabiz" eta horren adibide dira Incoesa eta Prefabricados Lemonaren itxierak eta Alfusen izan diran kaleratzeak. Horregaitik, arratiarrai dei egiten deutsee "gure inguruko industria sarea defendatuteko eta gure eskualdearen biziraupena benetako arriskuan jarri leikean edozein egoerari alkarregaz aurre egiteko".


Mobilizazinoak
Plataformakoak mobilizazino gehiago egin gura dabe eta arratiarrai ekimen hau aurrera eroateko daukiezan ideak partekatzeko eskatzen deutsee. Dinamika honetan parte hartuteko ahalik eta konbidapen gehien bialdu deutseez kolektibo, talde eta erakundeai, eta eskualdeko enpresa komiteen atxikimentua espero dabe. Alderdi politiko eta herri plataformakaz be kontaktuan jarri dira udal guztietan mozinoak onartu eta alderdi eta plataformon konpromisoa lortuteko.

0
Arratia
2013/10/21
Liburutegien Eguna ospatuko dabe

Hilaren 24an da Liburutegien Eguna eta hau ospatuteko ekintzak antolatu dabez gure eremuko liburutegietan.
Diman egun horretan "Liburutruk" egingo dabe. Hau da, herriko leku publikoetan itxiko ditue liburuak gura dauanak eroan daiazan etxera irakurteko.
Lemoan ipuin kontalaria egongo da. Saroa Bikandi ipuin kontalariak saio bi eskeiniko ditu liburutegian. Hiru eta bost urte bitarteko umeentzako saioa 17:15ean eta sei urtetik gorakoentzako saioa seiretatik aurrera. Gainera aste horretan, urri bigarrenaren 21etik 25era, liburuak zozketatuko ditue liburutegiko zerbitzuak erabilten dabezanen artean.

Poeta madarikatuak
Hilaren 24an, Poeta madarikatuak! titulupean Edorta Jimenez, Josu Zabala, Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda egongo dira Dimako Herri Liburutegian 20:00etan.

0
Arratia
2013/9/25
Sanmigelak

Altzustan (Zeanuri), Artean, Garben (Igorre) eta Uriben (Zeanuri) dagoz San Migel izenpeko ermitak. San Migel eguna, hilak 29, domekea da aurten.
Artean, parrokiko meza nagusia ermitara trasladauko dabe eta ostean barauskarria egongo da betiko moduan. Garben, jaia bezperan hasiko da, zapatuan, Tortilla Txapelketa bategaz eta gaubean erromeria egongo da. San Migel egunean, mezea, barauskarria eta umeentzako puzgarriak egongo dira. Zeanuriko Uribe auzunean, aurreko astegoienean ospatu dabez sanmigelak.

0
Arratia
2013/9/18
Zeanuritik Bediara oinez erreka baztarretatik

Hilaren 16tik 22ra Mobikortasunaren Europako Astea eta "Aire garbia, horixe da zure mobimentua" lelopean, aire garbiaren alde mobiduteko beharra gogorarazo gura dabe erakundeak. Arratiako Udalen Mankomunidadeak, aurreko urteetan legez, Arratiako Ibaiertzetatik IV. Martxea antolatu dau hilaren 21erako. Arratia osoa oinez zeharkatzeko aukerea emoten dau martxeak, gure bailararen ardatza dan Arratia errekearen baztarretatik. Zeanuriko plazatik 09:30ean urtenda, lau bat ordu behar izango dabe ibiltariak Bediaraino dagozan 20 km.ak egiteko.
Arratiako edozein herritatik kotxea hartu barik martxa honetan parte hartzeako, antolatzaileak autobusa ipini dabe. Bediatik urtengo da 08:30ean, eta herri guztietatik pasauko da, baita Dimatik be. Martxea amaitutakoan be egongo da autobusa herrira bueltetako.

Kotxe bako eguna 22an
Aurten, kotxe bako eguna domekan izango da. Bediako Udalak, bizikletearen erabilerea bultzatzeko, herritik zehar bizikleta ibilbidea eta bizikletak konpontzeko tailerra antolatu dauz. Partaideak bizikleta baten zozketan hartuko dabe parte.

0
Arratia
2013/9/5
Jaiak auzoetan oraindino

Urri lehenengoa San Antolin jaiakaz hasi da. Jai honeek Dimako Oban eta Lemoako Lemoatxen ospatuten dira. Oban Sainduni izena hartzean dabe eta abuztuaren 30ean hasi ziran. Kronoeskaladea eta krossa Dimatik Obara eta iPodteoa, antzerkia, auzo bazkaria eta Bola Txapelketea izan ziran astegoieneko ekitaldi batzuk.
Lemoatxen mezea bertako ermitan egongo da eta erromeria inguruetan San Antolin egunean.
Lemoatx eta Obaz gainera, San Antolin edo San Induni Zeberioko herriko jaiak dira, eta Igorren be, ermita bat dago santu honen izenpean Garai eta Garamendi artean.
Hilaren 8an, barriz, Andra Mari Eguna da. Lemoako Elizondon ospatuten dira jai honeek.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 7, zapatua
10:00etan, Lemoako Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Julen Zubero I. Mendi Bizikleta Martxea, Elizondoko parkinetik hasita.
13:00etan, poteo musikatua, Arratiako Musika Eskolearen eskutik. Arraibiko Mailuki tabernatik hasita.
15:00etan, bertso bazkaria. Bertsolariak: Julio Soto eta Xabier Silveira.
Bertso saioaren ostean, haurrentzako jolas eta tailerrak Zaztaparrak taldeak antolatuta, Elizondon.
18:30ean, poteoa DJ Elepuntogaz batera, Elizondoko goiko tabernatik hasita.

Urri lehenengoak 8, domekea
12:30ean, meza nagusia Andra Mari eleizan.
22:00etan, Zeaniko Antzerki Taldearen Zer ete darabil Tomasak! antzezlana Elizondon.

0
Arratia
2013/8/2
Auzoetan be jairik jai

Dimako Artaungoak eta Zeanuriko Otzerinmendiko sanjustoak izango dira auzuneetako lehenengo jaiak. Urtero lez, karobia biztuko dabe San Juston eta egun biko jaia izango da. Horreekaz batera, Artaungo jaiak hasiko dira. Ondoren, sanlorentzoak edo sanlontxoak Bediako Murtatzan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Zeberioganen, andramariak eta Igorren egun berean udako jaia; sanrokeak, Dimako Olazabalen eta Bediako Eroso-Ugarten, eta sanbartolomeak, Zeberioko Uxarren eta Igorreko Urkuzun.
Ermitetan, mezea eta barauskarriak egongo dira, trikitixearen soinuakaz alaituta, baina ermita ingurua eta auzune batzuetan, jaiak egitarau potoloago daukie, Otzerinmendiko Sanjustoak, berbarako. Honeen barri zehatza 13. orrialdean dago.
Hona, dakarguz egitarau horreetako batzuk.

San Bizente
Artaun (Dima)
Abuztuak 3, zapatua
19:00etan, txupina eta jaien hasikerea.
19:30ean, txitxiburruntzia. Urdaia eta pamitxea hurreratzen diranentzat.
20:30ean, Etxebarriren idi parea (Zeanuri) vs Ibarraren pottoka parea (Sondika).
21:00etan, Bola Txapelketea, XVI Lourdes Soraluze Saria.
22:00etan, erromeria Euskal Erromeria taldeagaz.


Abuztuak 4, domekea
12:00etan, Euskal Mezea.
13:30ean, triki-poteoa.
19:00etan, Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Aitzol Atutxa, Mugertza, Lander Basterretxea, Igoritz Gisasola. Harrijasotzaileak: Urdax Magunazelaia, Jon Gisasola. Motozerralariak eta trontzalariak: Larreatarrak.
20:30ean, zozketea.
21:00etan, disko jaia eta mozorro lehiaketea.

Abuztuak 5, astelehena
11:30ean, auzoan hildako guztien aldeko mezea.
12:30ean, Mus Txapelketea.
12:30ean, umeentzako jolasak.
17:00etan, Briska Txapelketea.
19:00etan, Tortilla Txapelketea.
20:00etan, Ugel Txapelketea.
21:00etan, amaierea eta txokolatea.

San Lorentzo
Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, zapatua
11:00etan, mezea eta ondoren hamaiketakoa eta trikitixea.
Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea.

Andra Mari
Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, domekea
12:30ean, Txakoli Eguna.

Udako jaia (Igorre)
Abuztuak 15, domekea
10:30ean, Gazte mailako ziklista lasterketea. 36. Andra Mari Sari Nagusia. Urtekerea futbol zelaian, amaierea Agirre Lehendakari kalean.
12:40ean, barauskarria musikeagaz. Goiko plazan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak bikoteka Beheko plazan.
18:00etan, Ugel Txapelketea Beheko plazan.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz Beheko plazan.

Abuztuak 16, 17 eta 18
18:00etan futbola Urbietako zelaian. Igorreko 27. Sari Nagusia.

San Roke
Bedia
Abuztuak 16, astelehena
12:00etan, mezea San Roke ermitan.
12:30ean, barauskarria, trikitixea eta jantza.

Olazabal (Dima)
Abuztuak 16, astelehena
12:00etan, mezea.
13:30ean, Bola Txapelketea.
18:00etatik 20:00etara, umeentzako jaia.
19:30ean, Esti eta Olatz.
23:00etan, musika jai berezia txosnan.

Abuztuak 17, martitzena
12:00etan, mezea.
14:00etan, txahal zozketea.

0
Arratia
2013/7/3
Zuon argazkion zain gagoz


Opor eta afizinoen sasoia heldu jaku eta zuotako askok aurreko urteotan argi itxi dozuenez, zaletasun horreen artean argazkiak egitea daukazue. Argazkirik onenak begitun argitaratzeko aukerea daukazue, udako argazki lehiaketeari esker. Gainera, astegoien bat landetxe baten izango dau saritzat epaimahaiak onenatzat joten dauan argazkiaren egileak.

Argazki lehiaketearen oinarriak:
Parte hartzaileak: begitu Aldizkaria jasoten dauan edonor.
1. Gaia: Argazkiak 2013ko oporrakaz edota biajeakaz zerikusia izan behar dabe.
2. Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.
3. Nora bialdu: Argazkiak begitu@topagunea.com helbidera bialdu behar dira.
4. Aurkezteko epea: 2013ko garagarrilaren 1etik urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztuko eta urri lehenengoko zenbakietan argitaratuko dira batzuk. Dana dala, HORREK EZ DAU ESAN GURA ARGITARATUTAKO HORREEK DIRALA IRABAZLEAK.
5. Epaimahaia: BEGITU Aldizkariko erredakzino taldeak osotuko dau.
6. Epaia: Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean argitaratuko da aldizkari honetan.
7. Saria: Persona birentzako astegoien bat Nafarroako landetxe baten.
8. Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenak oinarri honeek onartzen dituela esan gura dau.
Zuen argazkien zain gagoz!

0
Arratia
2013/6/30
Ermitarik ermita, jairik jai

Herriko jairik izan ez arren saninazioak arte, garagarrila jaiez beteta dago. Hile honetan, ermiten inguruko auzuneetan izaten dira jai gehienak, santu eta santen egunak ospatuz.


Askotan, ospatuteko modua, mezea ermitan eta barauskarria mezaostean izaten da, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.


Areatzan, hilaren 3an, Santo Tomas egunean, mezea eta barauskarria egongo dira Santo Tomas ermitan, eta hilaren 6an, auzokoak, askaria, trikitixaz lagunduta izango dabe Ospitalosten, arrastiko zazpiretan.
Hurrengo jaiak sankristobalak dira. Igorreko San Kristobal auzunean egitarau oparoa prestatu dabe.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 5, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 6, zapatua
17:00etan, Tortilla eta Makailao txapelketetarako izen emotea.
18:30ean, umeentzat Txagu-Magu.
19:00etan, Tortilla Txapelketan tortilla aurkezpena.
19:30ean, makailaoaren aurkezpena.
20:15ean, Arantzarte jantza taldearen emonaldia.
22:00etan, Priscilla Band taldearen kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 7, domekea
08:30ean, mendi martxea.
13:00etan, mezea.
13:30ean, pintxo pote.
14:00etan, Ugel Txapelketea.

Garagarrilak 10, eguaztena
12:00etan, mezea.

Garagarrilak 13, zapatua
10:00etan, II. Arratiako Rallya. Urtekera ofiziala San Kristobalgo ermitatik.
13:00etan, II. Arratiako Rallya San Kristobalgo plazatik.
14:00etan, auzuneko nagusien bazkaria.
20:30ean, II. Arratiako Rallyaren azken itzulia San Kristobalgo plazatik.

Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santamarinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina egunean ospatuko da santearen eguna mezea eta barauskarriagaz eta Artean hurrengo domekan, hilak 21. San Segismundo jaia be hilaren 21ean ospatuko da Zeberioko Upon.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, hilaren 22an. Honeek Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten dira.

Santiagoak, saninazioak eta sanadrianak
Santiago eguna, hilak 25, Lemoako Arrañon,  Artea eta Dimako Santiago auzuneetan eta Ipiñaburuko parrokian ospatuten dira. Ipiñaburun, mezeaz gainera, idi probak eta egoten dira.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak dobako ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino. San Inazio egunean, 12:00etan Gorbeian, Igiñan egiten da landa mezea, "Edurretako Amaren ermitan jentea ez dalako sartzean. Hau da Bizkaian altueran dagoan ermitarik altuena. Jenteak ohiturea dauka kurutzera igo eta gero Igiñan mezea ospatuteko. Zeanuriko parrokiko korua eta txistulariak be egoten dira eta sano jai polita da. Aurten bertso sorta bat egin dogu Gorbeiako Amari eta mezatan kantau gura dogu" dinoe Arratiako Eleizatik.

0
Arratia
2013/6/18
Beste sanjuan eta sanpedroak

San Juan suak ez dira bakarrik egingo Bedian eta Ubiden, herriko jaia ez dan herrietan be biztuko dira. Holan, beste leku batzuen artean, Areatzako Zubizarran, Arantzazun, edo Lemoan Tallerretan.
Baina auzuneetan be ospatzen dira San Juan eta San Pedro jaiak. Sanjuanak Igorreko San Juan auzunean, Dimako Oba auzunean eta Zeanuriko Altzuagan be ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan.

Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 22, zapatua
15:00etan, txupina.
21:00etan, auzo afaria.

Bagilak 23, domekea
12:00etan mezea. Ondoren, barauskarria, zozketea, herri kirolak eta jantzak.
19:00etan, bola jokoa eta umeentzako jolasak.

Bagilak 24, astelehena
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.

San Juan (Igorre)
Bagilak 23, domekea
13:00etan, mezea. Ostean trikitilariak.
20:00etan sardina jana. Ostean trikitilariak.
Gauean, jantza afrikarrak eta su artifizialak.
Ostean kantuan ibiliko dira hainbat lagun.

Bagilak 24, astelehena
12:00etan mezea. Gero Iraia eta Ane trikitixeagaz.
Kopautxoa.


Undurraga (Zeanuri)
Bagilak 28, barikua
21:30ean, herri afaria, abadetxean.

Bagilak 29, zapatua
12:00etan, mezea bertsoakaz eta ondoren barauskarria.
16:00etan, Mus Txapelketako kanporaketak, Txatoren txokoan.
17:00etan, Cattle penning Txapelketea (behiak zaldiz gobernatzeko probea).
21:00etan, sari banaketea eta zozketea.
21:30ean, txitxi-burruntzia.

Bagilak 30, domekea
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
16:00etan, Mus Txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriaga (Lemoa)
Bagilak 29, zapatua
Mezea.
13:00etan, barauskarria.
13:15ean, herri kirolak.
14:00etan, Ugel Txapelketea nagusieentzat eta Dardo Txapelketea umeentzat.
14:00etan, Paella Txapelketea.
17:00etan, umeentzako jolasak eta tailerrak.
17:30ean, Mus Txapelketea.
19:00etan, Bola Txapelketea.
20:00etan, txitxi-burruntzia.
Egun osoan zehar Gaztetxeak ipinitako txosnea egongo da.

0
Arratia
2013/6/17
Gasa bilatzeko esplorazino sismikoak egin ditue

Bagilaren lehenengo astean, hidrokarburoak bilatzeko esplorazino sismikoak egiten hasi ziran Arratiako hainbat lekutan: Areatzan, Artean eta Diman, berbarako.


Esplorazinook TESLA Exploration International enpresa britaniarrak egiten ditu SHESA Euskadiko Hidrokarburoen Soziedadearen enkargupean. Hori dala eta, Arratian alarma guztiak biztu dira, gasa haustura hidraulikoa edo fracking bidez aterako ete dan bildurrez.
Eusko Jaurlaritzak, esplorazinook fracking zundaketakaz zerikusia izatea ukatu eban, "gezur biribila da Orozko inguruan Saia baimena baliatuta inolako fracking zundaketarik egiten ari diranik esatea". Eta gasa topau eta ateratzekotan, modu konbenzionalean aterateko gasa izango litzatekela dinoe. Hau da, esplorazinoon helburua, Euskal Energiaren Erakundearen arabera, "hidrokarburoak bildu ahalko leuzkien kareharrizko formazinorik ba ete dagoan jakitea da". Kareharria, harri porotsua da eta handik gasa aterateko, modu konbenzionalean, hau da, hodi baten bidez, egiten da. Frackinga, barriz, arbel eta beste hatx ez porotsuetan harrapatuta geratzen dan gasa aterateko erabilten da.

Eskumenak eta baimenak
Inguruko udal askok ikerketok errezeloz hartu arren, lur publikoetan ikerketa lanak egiteko baimena emon behar izan dabe. Izan be, Euskadiko Hidrokarburoak, hidrokarburoak iker tuteko baimena dauka EAEko Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emonda 269/2012 dekretuaren bidez eta "lanak eta inbersinoak" egiteko sei urteko indarraldia dauka. Oraingo lanon helburua gas konbentzionala topetea dala dinoe bai SHESAko komunikazino sailekoak, baita TESLAko beharginak.
Esplorazino sismiko honeek egin baino lehen, Dimako alkatea Rafa Ugaldek, Igorreko Beinat Anzolak eta Lemoako alkate-ordea Aitor Erauzkinek SHESAko ingeniari bategaz euki eben batzarra eta Ugalderen esanetan honek behin eta barriro agindu eutsen "ez dala frackingik egingo", gas konbentzionalaren bila dabizala. "Baina gu ez gara lar fietan eta oztopoak ipinten saiatuko gara" esan eutsan Dimako alkateak BEGITUri.
Dimak frackingaren kontrako mozinoa onartuta dauka, Arteak, Igorrek, Ubidek, Zeanurik eta Zeberiok legez. Mozino honen helburua, "udalerri honeen mugen barruan teknika hau aurrera eroatea galarazotea da, esplorazinoa zein ustiaketea bera". Hata guzti be, hidrokarburoen kontuetan, batez be, ustiatzeari jagokonean, "eskumena ez da udalena, ezta Eusko Jaurlaritzarena, Espainiako Gobernuarena baino" gogoarazo ebanez alkateak.

Erreakzinoak
Eusko Jaurlaritzak honek frackingagaz zerikusia izaterik ukatu arren, talde ekologistak eta frackingaren kontrako taldeak errezeloz hartu dabez esplorazino sismikook. "Ez dakigu zer topauko daben. Jurasiko eta Kretazikoren gainetik, transizino gune bat dago eta hor arbela egon daiteke. Arbela eta haustura hidrauliko bidez atera beharreko gasa topau ezkero, zer egingo leukie?" dino Aitor Urresti Fracking Ez Bizkaia plataformakoak.
Talde ekologistak eta Arteako Bilduk be susmo berbera daukie. "Zerbaist topetan badabe frackinga egingo dabe. Gas konbenzionalaren bila dabilzala esaten dabe, baina orain arte ez dabe ezer topau eta EEEk 30 urte daroaz Euskadin gas konbentzionalaren bila" dino Igorre Bizirikek.
Arteako Bildu esplorazino horreek egitearen kontra agertu da TESLA enpresak "gure herrietan egin dauzan ikerketa geofisiko sismikoen aurka azaltzen gara, horren atzean, duda barik, frackinga bultzatzeko asmoa ikusten dogulako" gainera, "energia konsumoari eta ustiaketari buruzko bestelako gogoeta eta alternatiben alde" egingo dabela dinoe.
Frackingaren bidez gasa ustiatzeako, aurretik ikerketak eginda izan behar ditu enpresa ustiatzaileak derrigor. SHESAk dauka frackingerako emakidak gurean eta oraingo ikerketak fracking egiteko ez badira be, horretarako baldintzak betetzen lagundu ahal dauala uste dabe ekologistak.

Esplorazino sismikoak
Hidrokarburoak bildu ahalko leukezan kareharrizko formazinorik ba ete dagoan Arratian, topografia lanak egiten dabiz Tesla enpresakoak, islapen sismikoaren teknikea erabiliz. Holan, kamino eta bideeetan, kable eta geopono izeneko uhin kaptadoreak ipinten ditue, eta kamioi bibratzaileak pasetan dira bibrazinoak eragiteko. Bibrazino honeekaz, uhin batzuk sor- tzean dira, lurpeko hatxetan islatzen diranak, eta lurgainean ipinitako kaptadoreak (geoponoak) jasoten dituenak. Geoponoetatik kontrol-zentrora pasetan dira lur azpikoaren mapa antzeko bat egiteko. Mapa horretan material desbardinetako geruzak ikusten dira.
Teknika honek "ez deutso ingurumenari eraginik egiten, ezta kalterik sortzean" Tesla Exploration International-en arabera.

0
Arratia
2013/6/11
Urkiolara, Paduako San Antonioren errogatibea

Bagilaren 15ean, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna. Lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen eban, baina azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Horretarako, Mankomunidadeak autobus bat ipiniko dau gura dabenentzat. Oinez joan gura debenentzat, barriz, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak prestatu dira.
Aurtengo errogatibea "Senidea ala dirua" lemapean egingo da.

Egitaraua
"Hamaikak baino lehentxoago, ondoetorria emongo jakie oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesai. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, Bediako parrokiako umeak eta gaztetxoak aurtengo errogatibearen lemeagaz bat datorren sinbolo bat eskeiniko deutsee Urkiolara hurreratu diranai. Eta ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herrietara itzuliko dira" Arratiako eleizako iturriak jakitera emon dabenaren arabera.
Dimatik eta Zeanuritik abiatuta, oinez ibilaldi gidatuak egiteko aukerea be izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzean dauzan bide klasikoetako bi ezagutzera emoteko. Urtekerea Dimako plazatik goizeko 06:00etan izango da, eta Zeanuriko plazatik 08:00etan.

0
Arratia
2013/5/26
Greba orokorrera deia gehiengo sindikalak eta gizarte eragileak

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNTk eta 60 bat gizarte eragilek, maiatzaren 30erako, greba deialdia egin dabe Hego Euskal Herrian. Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz LAB eta ELAko idazkari nagusien arabera, "egungo eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko aukera bakarra da mobilizazinoa".
"Eskubide sozial eta laboral duinak. Euskal Herria eredu propio baten alde" lelopean egingo da greba.

0
Arratia
2013/5/15
Harrerea eta ondo etorria egin eutsien Perez de Anuzitari

Eduardo Perez de Anuzita presoa hilaren 9an heldu zan Arratiara, Murtziako kartzelatik urten ondoren. Ia hemezortzi urte t´erdi egon da kartzelan Perez de Anuzita. Loiuko aireportuan hartu eben eta ondo etorria emoteko maiatzaren 11n hainbat ekitaldi egin ziran Arratian. Ekitaldiok Lemoan izan ziran lehenengotik, Diman gero, eta azkenik Igorren. Hemen 250 lagun inguru batu ziran, bertsoak, loreak, jantzarien agurra, opariak, eta kantuak egon ziran ekitaldian. Eguerdian, 150 lagun alkartu ziran bazkarian, eta beren beregi prestautako koplak kantau ebezen.

M18 plazara
Maiatzaren 18an, Herrirak antolatuta, Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotan kartzela politikak salatzeko mobilizazinoak egingo dira. "Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira" lelopean egingo dira mobilizazinook.
Arratian plazarik plaza martxea egingo da. Martxak zutabe bi izango ditu. Bediatik abiatuko da bat 10:00etan, eta Bediako eta Lemoako plazetan mobilizazinoak egin ostean, Zeanuritik datorren zutabeagaz egingo dau bat Igorreko Kultur Etxeko plazan 12:30ean. Ekitaldi nagusia Diman izango da 13:30ean. Zeberion, ostera, 20:30ean parrilladea, murala eta Arrigorriagako gazteen batukadea. 22:00etan kontzertuak, eta gero DJ Ke!

0
Arratia
2013/4/30
Santa Kurutzeko jaia Areatzan eta Zeberion

Gure auzuneetako lehenengo jaiak hasi dira udabarriagaz batera eta maiatzaren 3aren inguruan Santa Kurutzeko jaia (Santi Kurutze, Areatzan; Santa Kurtze Zeberion) ospatuko da izen horretako  ermita eta auzuneetan.
Santa Kurutze eguna barikua da eta egun horretan txupina bota eta hiru eguneko jaiai emongo deutsee hasikerea Zeberioko Santa Kurtzeko bizilagunak. Ermita inguruko erromeria, gastronomia eta domekarako idi-probak prestatu dabez Santa Kurtzen. Arratia eta Txorierriko idi tudanka gazteak neurtuko dira, Zeanuriko 1.000 kiloko harriagaz, 20 minutuko txandatan. Kinielak egiteko aukerea egongo da eta proben bitartean, Zeberioko trikitilari gazteak animauko dabe giroa.


Areatzatik ermitara bide zaharretik
Areatzan maiatzaren 4ean ospatuko dabe jaia. "Santi Kurutzera jatorrizko bide zaharretik igoko gara. Bidea zenbait puntutan garbitu egin da, baina orokorrean nahiko egoera onean mantenidu izan da urteotan" azaldu deutso BEGITUri Sara Gutierrez Areatzako Udaleko zinegotziak.

Egitarauak
Areatza
Maiatzak 4, zapatua
11:00etan, urtekerea plazatik. Santa Kurutzera igoerea bide zaharretik. Karpo-Altzorripe-Santi Kurutz.
12:00etan, Santi Kurutzen mezea.
12:30ean, barauskarria. Iker eta Argi trikitilariak animauko dabe giroa.
13:30ean, plazarantza bide zaharretik.
14:00etan, Areatzako plazan hankapaluak eta buruhandiak musikaz lagunduta.


Zeberio
Maiatzak 3, barikua
11:45ean txupina eta kanpai hotsa Santa Kurtze auzunean.
12:00etan, Santa Kurtze ermitan mezea eta erramuen bedeinkapena.
19:30ean, tortilla txapelketea.
21:00etan, tortillen aurkezpena, sahieskiak parrillan, Koldo Etxebarria trikitilaria, suzko zezena eta buruhandiak.
Maiatzak 4, zapatua
10:00etan, Austarri Mendi Taldeak antolatuta, III. Untzeta Mendi Martxea.
14:00etan, umeentzako bazkaria Santa Kurtze landan.
14:30ean, herri indabada jana Santa Kurtze.
16:30ean, umeentzat olgetak eta serigrafia tailerrak.
17:00etan, XX. Santa Kurtze Mus txapelketea txosnan.
20:00etan, txokolatea eta bizkotxoak.


Maiatzak 5, domekea
12:30ean, idi tudanka gazteen desafioa. Txorierri Arratiaren kontra.
15:00etan, Helbarrengo etxeetan sendien eta konbidaduen bazkaria.

0
Arratia
2013/3/19
Badator Korrika

Korrika birritan pasauko da inoz pasau ez dan Ubideko herritik, lehenengoa hilaren 20an izango da eta Ubidetik Otxandiorako bidea hartuko dau. Hamaikak pasautxoetan zeharkatuko dau herria. Bigarrenean ostera Ubide, Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Arantzazu, Dima, Igorre, Lemoa izango da egingo dauan ibilbidea gurean, hau hilaren 21ean, eguenez, izango da. Artikulu honegaz batera topauko dozuez, gurean nok ze kilometro erosi dauan eta ze ordutan egingo dauan galapan.
Antzerkiak eta bertsoak izango dira protagonista Korrika heltzeako falta diran egun gitxi honeetan. Lemoan umeentzako antzerkia, Igorren bertso saioa, Zeanurin antxinako jolasak eta Areatzan berbenea egongo dira Korrika bezperako eta osteko egunotan.


Umeentzako ekitaldia Lemoan
Korrikari etxon bitartean, hilaren 21ean, Lemoako kiroldegian Patata Tropikala antzerki taldeak Pirata garrapata ikuskizuna eskeiniko dau 11:00etan. Antzerkia, magia eta txotxongiloak erabilten dira lan honetan. Umeentzako jolasak be egongo dira Arraibi plazan arrastian 17:00etan Zaztaparrak taldeagaz.
Hilak 21ean Zeanuriko herriak arrasti-gau pasa ederra antolatu dau. 16:00etan Korrika Txikia egingo dabe eskolatik hasita, ostean txokolatea jaten daben bitartean, antxinako jolasen inguruan ibiliko dira. Antxina egiten ziran joko horreek ez ditue ahaztu gura zeanuriztarrak eta belaunaldi barriak jakitun gura dabez.
Areatzan ostera, 22:00etan gaztetxetik urten, herriko kaleetan buelta bat emon eta barriro be gaztetxean amaituko dan Korrika herrikoia antolatuko dabe Laminetxe Gaztetxekoak. Barikuetan Areatzan ohikoa dan pintxo poteoa egongo da, egun horretan gaztetxean be bai, 19:30ean hasita. Korrika egin eta gero, txokolate beroa eta bizkotxoak prest egongo dira Laminetxen, eta eguna ondo amaitzeko, berbenea eskeiniko dau Izargi taldeak.


Film laburrak 29an
Laburbira edo film laburren emonaldia be izango da hilaren 29an Igorreko Lasarte Aretoan 20:00etan.

0
Arratia
2013/3/4
Andrak burruka eta jairako prest

Andren Nazinoarteko Eguna da martiaren 8a eta hamaika ekitaldi egiten dira gurean sensibilizazinorako, burrukarako eta eguna ospatzeko. Sensibilizazinorako, berbaldiak eta filmak; burrukarako, egunean bertan egingo dan konzentrazinoa, eta eguna ospatzeko afariak eta jantzaldiak egingo dabez Arratiako andrak. Andrabanda feministaren tanbor soinuak beteko dabe Lemoa Arratiako andren mendi martxearen ostean. Konzentrazinoa eta Arratiako andren mendi martxea dira egun honen inguruko ekitaldi nagusiak.


Eskubide guztiak murrizten dagozan sasoi honetan, andron eskubideak ikaragarri murriztu dira eta horreri zelan aurre egin eztabaidatuko da egunotan mundu osoan eta gurean be bai. Egoerearen gainean hausnartzeko, "Landa eremuko emakumeen egoerea" izeneko berbaldia izango da Artean hilaren 9an. Eta egoereari alternatibak bilatuko deutsaz Yolanda Jubetok martiaren 7an Igorren, "Krisiaren aurrean alternatiba feminista" berbaldiagaz. Urtenbideak bilatzeko ildo horretatik be joango da egun horretan bertan Arantzazun egongo dan berbaldia "Emakumeen arteko alkartasuna" izenekoa, hain zuzen be. Hilaren 5ean, Zeanurin "Emakumeak lurraren defentsan" berbaldia izango da eta bertan sistema neoliberalari arrakalak topetan saiatuko dira andra baserritarrak.


"Ezin bada jantzan egin, hau ez da nire iraultza"
Emma Goldmanek esan ei eban feminismoak berea egin dauan esaldi hau. Eta burruka eta aldarrikapenaz gainera, jantzan egiteko eta ondo pasetako hitzorduak be ekarri dabez kartelera arratiarrak. Holan, Andren Nazinoarteko Egunean, afaria izango dabe Dimakoak eta Zeanurikoak.
Jantzatzeko aukerea be martiaren 10ean, Andrabanda feministearen kalejiran. Ondarrukoak izango dira gurean "baina konbitea egin deutsegu gainontzeko bandai be, Bilbo, Basauri, Ermua eta Gasteizkoai, danok Arratian, Lemoan batzeako" azaldu deutso BEGITUri Miren Urresti mankomunidadeko Bardintasun Teknikariak. Tanborren jaia beraz izango da domekan eta honeen soinuak indarbarrituko ditue mendi martxan ibilitakoak. Izan be, aurretik Lemoatxara igoko da Arratiako Andren III. Mendi Martxea.
Itxura ludikoa daukien beste ekitaldi batzuk, martiaren 6an Bedian izango dan "Emakumeak eta umorea" berbaldia, edota Areatzan egingo dan literatura tertulia Aulki Jokoa Uxue Alberdi liburuaren egileagaz. Liburu honen gaia, baina, gogorra da, eta gerra denporara eroaten gaitu. Honegaz lotuta, martiaren 7an izango dan "Emakumeen memoria historikoa" berbaldia Lemoan.


Indarrak batzeako saiakerak
Andren eskubideen aspaldi honetako erasoaldiari erantzuteko indarrak batzea ezinbestekoa zala eretxita, orain urte batzuk, andra taldeak, talde feministak eta erakundeak kartel bateratua hasi ziran egiten. Aurten, bailarako andra taldeak eta talde feministak, mankomunidadeak eta zazpi udalen alkarlanagaz egin dabe kartel hau. Alkarlan honen helburua egun berean leku bitan ekitaldi bi ez egotea izan da, interesau guztiak danetara joan ahal izateko. Hau ez da guztiz lortu baina, ze martiaren 7an ekitaldi bi dagoz kartel bateratuan, hori bai ordutegi desbardinetan, eta beste ekitaldi bat be badago Igorren. Igorreko Udalak bere aldetik prestatu dau martiaren 8aren inguruko egitaraua.


Ekintza ugari
Andren Nazinoarteko Egunaren inguruko ekitaldiak aste bitan luzatuten dira eta "kartela gehiegi ez beteteko" herri bakotxeko ekintza bakarra sartu dabe kartel bateratuan eta beste kartel bat egongo da herri bakotxean herriko ekintza guztiakaz.

1
Arratia
2013/2/27
Fiare banku etikoa aurkeztuko dabe Igorren

Banku askoren jokaerea ez dala etikoa ikusi da aspaldi honetan, etxe kaleratzeen kasuetan, berbarako. Dana dala, banka etikoa be egon badago eta Cristina de la Cruz eta Itziar Sobrinok hilaren 28an, "Fiare banku etikoa" aurkeztuko dabe Igorreko parrokiako lokaletan.
"Persona eta erakundeen sarea dan aldetik, Fiare uste sendo batetik abiatzen da: ekonomia jarduerea ez dala neutrala. Ebatzi ekonomiko guztiak, ebatzi etikoak dira; uste sendoak era- tzen daben marko baten barruan gauzatzen dira, eta daukiezan ondorioak batzuen aldekoak eta beste batzuen kontrakoak izaten dira" dinoe Arratiako Eleizako iturriak. Hori dala eta, gero eta persona gehiagok, bankuak euren aurrezkiak modu etikoan erabiltea gura dabe; hau da, hau da personak helburu izatea eta ekonomia bitarteko bat baino ez, eta ez alderantziz.


Herri bankua
Fiarek "mota guztietako produktu eta zerbitzuak eskeintzen ditu, bere ezaugarriak galdu barik: irabazteko asmorik eza, demokrazia kooperatiboa eta behetik gorantza ereigita egotea" Arratiako Eleizaren iturrien arabera. Banku jarduerari jagokonean, Fiare Banca Popolare Etica Italian diharduan kreditu kooperatibearen agentea da eta Batasuneko Gordailuen Berme Funtsari atxikituta dago.
Beste banku etiko batzuk, Triodos Bank eta Coop57 dira.

0
Arratia
2013/2/24
Arratian Lan eta Bizi bilgunea aurkezteko batzarra Igorren

Eskualdeko eragile sozial, sindikatu eta norbanakoen bilgunea da Arratian Lan eta Bizi, bizi dogun egoera soziekonomiko latzaren aurrean eragiteko sortutakoa. Bilgune hau aurkezteko hilaren 27an batzar zabala egingo da Igorreko Kultur Etxean, 19:00etan.
Euren aldarrikapenen artean, kalidadeko enplegu duina; etxebizitza izateko eskubidea; osasungintza eta hezkuntza publiko, dobako eta unibersalak; babes sozial duina eta garrraio publikoa dagoz.
Sufriduten gagozan eskubide galerearen aurrean "alternatibak egon badagoz, eta burruka egiteko prest gagoz, erasoari erantzuteaz aparte personak erdigunean ipini eta lanaren eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarrituko dan eredu barria ereigi gura dogu" dinoe Arratian Lan eta Bizi bilgunekoak euren manifestuan.

0
Arratia
2013/2/5
Mozorro egunak, jairik herritarrenak

Mozorro lehiaketa ugari egongo da gurean Aratusteetan. Eskola guztietako umeak desfileak egingo dabez eskolan egindako mozorroakaz eta guraso alkarteak mozorro jaiak antolatu dabez ostean zerbaist jan eta sariak bananduteko.
Aurten, Aratusteak zezeilaren 7tik 12ra dira; zazpia da Eguen Lodia, Aratusteai hasikerea emoten deutsen eguna, eta hurrengo martitzenean, hilaren 12an, amaituten dira karnabalok. Izan be hurrengo eguna, Hautseguna, Garizumako lehen eguna da.
Mozorro jaiak herri guztietan egongo dira, guraso alkarteak, gazte asanbladak edota udalak antolatuta. Lemoan, berbarako, koadrilak, Gazte Asanbladak eta Udalak antolatu dabe alkarlanean egun osoko jaia, hilaren 9rako. Hamabietan poteoagaz hasiko dira eta gauean erromeriagaz amaituko dabe mozorro jaia. Igorren eta Diman be 9an ospatuko dabez Aratusteak; Areatzan, Artean eta Zeberion, 8an; eta Bedian eta Zeanurin 12an izango da mozorro jaia.

Igorren Arratiko Zekorrak koordinazino lanetan
Karnabalak sano jai herritarrak dira eta herritar antolatuak zein antolatu bakoak hartzean dabe parte jaiaren antolakuntzan. Igorren, guraso alkarteak eta Gazte Asanbladaz gainera, Zaztaparrak aisialdi alkarteak edo merkatarien alkarteak (AME) be antolatuko dabez ekitaldi batzuk. Dana koordinetan Arratiko Zekorrak Rugby Taldea dago.
Eskola-umeen desfileak, jolasak, babajanak eta ume zein nagusien mozorro lehiaketak emongo deutsee kolorea Aratusteai Igorren.

Kanporamartxon txitxi-burruntzia
Kanporamartxo, Hautsegun aurreko bigarren domekan ospatuten da. Aurten zezeilaren 3an izan da. Arratian tradizino hau bizirik manteniduten da, eta herri gehienetan lagun taldeak, mendira edo ermitaren baten inguruetara joan ziran txitxi-burruntzia egitera. Arteako Kirol Kultur eta Euskera Taldekoak, berbarako, meriendea San Migelen egin eben eta Zeanuriko Joko Alaikoak, San Lorentzon euki eben txitxi-burruntzia ordubietan, goizean menditik buelta bat egin ostean.

0
Arratia
2013/2/4
Andren kontrako indarkeriari aurre egiteko baliabideen gida

Arratiako Udalen Mankomunitateak, Arratian dagozan baliabideak indarkeria honeri aurre egiteko jasoten dauan informazino orri bat bananduko dau. Honen helburua, informazinoa emotea da, batez be, indarkeriazko egoeretan nora deitu behar dan jakiteko. Orri hau, Arratiako etxe guztietara bialduko dabe.
"Gidaren helburua informazinoa emotea da, batez be baliabide telefonikoen gaineko zenbakiak, indarkeriazko egoeretan, ez dalako bat be erreza izaten inora joatea, lotsa emoten daualako, zer esango dabenaren bildurra... Hori dala eta, ezinbestekoa da telefono bidezko baliabideak azpimarratzea" azaldu dau mankomunidadeak prensa ohar baten bidez.
Informazino orrian hiru telefono agertzen dira. Lehenengoa, larrialdietan erabiltekoa: 112 telefonoa. Bigarrenean, 900 840 111 telefonoan, andreari entzun eta informazinoa emoten jako. Telefono hau dobakoa eta konfidentziala da. Hirugarren telefonoa mankomunidadeakoa da, 94 631 17 17. Hemen, dagozan baliabide guztien barri eta arreta osoa eta personalizaua eskein- tzen deutsie indarkeria sufriduten dagoan andreari.

Desbardintasunaren ondorio larriena da indarkeria
Gidan gainera, andren kontrako indarkeria definidu eta indarkeria motak zehaztuten dira. Indarkeria honek andren duintasun eta osasun fisikoa eta psikikoa urratzen dauz, andra eta gizonen arteko desbardintasunaren ondoriorik larriena da eta andrea kontroletako eta zigortzeko erabilten da desbardintasun egoeran jarraitu daian.

0
Arratia
2013/2/1
Koruak eusten deutsie tradizinoari gurean Santa Ageda bezperan

Urtero lez, eta sano tradizino antxinakoari eutsiz, Arratiako Korua santa eskean urtengo da, zezeilaren 4an. Arratian eta Zeberion dozenaka koru egon arren, koru hau da famaduenetakoa gurean, 1951an sortu eta hutsik egin barik urtero urten dalako Agate Deunaren koplak kantetan Arratian eta Bilbon.


Aurten, Zeanuriko Jorge Truebaren zuzendaritzapean, Arratia, Zornotza eta Bilbotik ibilbidea egingo dau koruak goizeko zortzirak aldean hasita eta gaueko hamarrak arte. Diman eta Lemoan goizean kantetakoak dirala azaldu eutsan begituri Jabi Arbek, Arratiako korukoak, eta Bedia, Igorre, Arantzazu, Artea, Zeanuri eta Areatzan arrastiz. Bilbon be, Begoñako basilikan eta Zazpi Kaleetan, beste leku batzuen artean, Arratiako koruak tradizino luze honen emoitzea erakutsiko dau.
Ikasleak, parrokia koruak, koadrilak eta abarrek be euren korutxoa sortu eta preminaren bat betetzeko zein merienda bat egiteko eskean ibiliko dira Agate Deunaren bezperan. Igorren, parrokiako koruak misinolarientzat jasoko dau dirua, urtero lez.
Santa Ageda bezpera baino lehenago zarratu danez zenbaki hau, testigantza grafikorik ezin dogu erakutsi, baina berandu baino lehen gure webgunean izango dira argazkiak inork ikusi gura izatekotan.


Santa Ageda ermitan Zeanurin 10ean
Arratian Agate Deunaren koplak kantetan ibilten diran koruak asko izan arren, aitatzekoa da Zeanuriko Santa Ageda ermitan egiten dan hurrengo domekako mezea. Bertan, gizon koru batek santearen martirioa deskribatzen dabezan koplak kantetan ditu. Aurten, hilaren 10ean izango da goizeko 12:00etan.


 

0
Arratia
2013/2/1
Arratiako Korrika batzordea abiatu da

AEK-k antolatuten dauan Korrikaren 18. edizinoa, Andoainetik abiatuko da martiaren 14an eta 24an amaituko da Baionan, Euskal Herria zeharkatu eta 2.350 km baino gehiago egin ondoren "Eman euskara elkarri" lelopean.


Arratiako nondik norakoak jakiteko eta proposamenak egiteko 10 herritar batu ziran urtailaren 31n  Igorreko Kubulu euskaltegian, Arratiako Korrika Batzordearen lehenengo batzarrean. Herrietan egin beharreko lanak be zerrendatu eta banandu ziran bertan.
Dana dala, konpromiso maila eta laguntzeko modu desbardinak dagoz. "Korrikan parte hartzeako moduak askotarikoak eta anitzak dira. Laster hasiko gara Korrika Txiki zehazten, ibilbideko kilometroak saltzean eta Korrika Kulturala prestatzen" dinoe AEK-koak.

Arratian martiaren 21ean
Euskerearen aldeko lasterketa handi hau martiaren 21ean, goizez pasauko da Arratiatik. Korrikan parte hartzeako modu bat, kilometroa erostea litzateke, hau da, diruz lagundutako kilometro bat egin. "Aurten kilometroaren prezioa mantenidu egin da. Erosi gura izan ezkero, arratia@aek.org edo miren-m.t@aek.org hel-bidera idatzi edo 690 389 135 telefonora deitu behar dabe interesatuak.

0
Arratia
2013/1/18
Beharsarea.net erabilgarri

Euskeraz egiten daben tabernari, dendari, ume zaintzaile eta bestelako lanen eskaereari erantzuteko 2011n beharsarea.net sortu zan Getxon. Beste 9 udalerri eta mankomunidade 2 batu jakoz sareari, tartean Igorre eta Lemoa.
"Beharsarea euskerazko lana bideratzeko interneteko ataria da, dobakoa eta euskeraz egiten dan lana eskeini eta eskatzeko tresna errez eta eraginkorra. Erabiltzaileak baldintza bi baino ez dabez bete behar: beharra euskeraz egitea eta lan baldintzak duinak izatea" sustatzaileen esanetan.
Lanak kategoriatan sailkatuta dagoz, baina lan mota guztiak bideratzeko balio dau Beharsareak. Lan partzialak zein lan profesionalak eskeini eta eskatu daitekez zerbitzu honen bidez.

0
Arratia
2013/1/17
Gorbeialdek koordinatzailea behar dau

Gorbeialde Landa Garapen Alkarteak kudeaketa koordinatzailea behar dau sektoreko erakundeen dinamizazinorako sustapen eta garapen programetan: lehen sektorea, turismoa, sustapen ekonomikoa, ingurumena, eta abar. Unibersidadeko titulua, euskera eta gaztelera menperatzea, konpromisoa eta gidabaimena eskatzen dabe. Eskaerak posta elektronikoz bialdu behar dira hilaren 18a baino lehen www.campo-ochandiano.com webgunera.

0
Arratia
2013/1/15
Enpresa batzordeak manifestazinora deitu dabe

Hilaren 18rako, arrastiko seiretan Cementos Lemonako akanpadatik abiatuta "Gure eskubide laboral eta sozialen alde, enplegu suntsiketaren aurka" lelopean manifestazinora deitu dabe Arratiako hainbat enpresa batzordek.
Enpresa batzorde deitzaileak Cementos Lemona, Incoesa, Tecnichapa, Ormazabal, Tarabusi, Negarra, Gea-Ibérica, Araluce, Alfus, Hierros Sancho, TMC, Aliasa eta Manufacturas Alfe dira.

0
Arratia
2013/1/2
Gabonak ez dira amaitu

Urte barria hasita egon arren, Errege Magoen eguna pasau arte oporretan dagoz eskola-umeak eta herrietan Gabonetako ekitaldiak ez dira amaitu.


AREATZA
Urtailak 3, eguena
20:00etan, Gazta zati bat dokumentala Udal Aretoan.

BEDIA
Urtailak 3, eguena
10:00etan, Gabonetako Umeen Parkera urtekerea.

Urtailak 5, zapatua
18:00etan, Erregeen Kabalgatea.

IGORRE
Urtailak 3, eguena
11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Umeen Parkea. Motxogan-en tailerrak aterpean.

Urtailak 4, barikua
19:30ean, Areatzako Bandak Urtebarri kontzertua Lasarte Aretoan.

Urtailak 5, zapatua
18:30ean, Erregeen Kabalgatea Mandoia kaletik.

Urtailak 6, domekea
Errege Magoak Arratiako egoitzetatik.
17:00etan eta 19:00etan, Txirri, Mirri eta Txiribiton Lasarte Aretoan.

LEMOA
Urtailak 3, eguena
10:30ean, Gabonetako Umeen Parkera urtekerea ludotekan.

LEMOAKO GAZTETXEA
Urtailak 3, eguena
18:30ean, Kafe aleak liburuaren aurkezpena.

Urtailak 4, barikua
19:30ean, berbaldia GITE-IPESen eskutik.

Urtailak 5, zapatua
22:00etan, Stenkeik taldearen kontzertua.

AREATZAKO GAZTETXEA
Urtailak 3, eguena
19:30ean, postre lehiaketea eta ostean zine proiekzinoa.

Urtailak 5, zapatua
21:30ean, Txaparronen V. edizinoa.

0
Arratia
2013/1/2
Nekazaritzearen gaineko sail barria martxan BEGITUn

Kantu Herrikoiak Saila amaitu egin da. Arratiako Musika Eskolak 25 urte bete izan dituan urtean Ruper Lekuek eta beste batzuk Arratian jasotako kantuak argitaratu doguz  sail horretan. Aurten, eta zenbaki honetan hasita, Igitie baserritar agroekologikoen alkarteak izango dau bere sailtxoa bigarren orrialdean.
Erredakzinotik kanpo egiten dan beste sail bat be badago BEGITUn, Dunba izenekoa hain zuzen be. Hau Arratiako ikastetxeetako ikasleak egiten dabe eta bere horretan jarraituko dau aurten be.


Inkestea
Aurreko hileko inkestearen itaunari erantzun eutsien irakurle guztiak Gabonak familiagaz pasetako asmoa eukien. Izan be, % 88,2k erantzun dabe familiagaz pasauko dituela oporrak. Beste % 11,8k familiagaz pasau eta oporretan be joango zirala erantzun eben.
Hile honetako itauna: "Gauzarik garrantzitsuenak osasuna, dirua eta maitasuna ei dira. Dirua eta maitasunaren artean aukeratu beharko bazendu, zein aukeratuko zeunke?".
Emon botoa www.begitu.org gure webgunean.

0
Arratia
2012/12/23
Manifestazinoa eta enkantea Herrirak antolatuta Gabonetan

Arratiako Herrirak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonak dirala eta Arratian "Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea" lelopean. Aitagarriena urtero Gabon Zahar egunean Igorren egiten dan manifestazinoa da, hau, 18:30ean urtengo da udaletxe paretik. Aitatzekoa be abenduaren 29rako antolatutako enkantea Igorreko Axular Herriko Tabernan, 22:00etan. Enkante honen bidez batzean dan dirua "euskal errepresaliaduen alde" erabilten da. Herrirak urtailaren 12an egingo dan manifestazinora dei- tzen ditu arratiarrak be.
Hemen Arratiako Herrirak antolatutako programea Gabonak dirala eta:

Abenduak 24, astelehena
Badator Olentzero!
19:00etan poteoa Lemoako gaztetxeko parkinetik.
16:30ean Zeanurin udaletxea inguratu.
Arrastian Artean Iñaki, Edu, Tomas eta Ana etxera.

Abenduak 28, barikua
Azkenengo barikua.
18:30ean konzentrazinoa Lemoan Intzuntzako bidekurutzean.
19:30ean konzentrazinoa Igorren Kultur Etxe ondoan.

Abenduak 29, zapatua
22:00etan enkantea errpresaliaduen alde Axular Herriko Tabernan.

Abenduak 30, domekea
11:00etan Diman, Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Dima U12 bidean ekitaldia.

Abenduak 31, astelehena
18:30ean Igorreko udaletxetik urtenda manifestazinoa. Ostean otzarearen zozketea.

Urtailak 4, barikua
19:30ean, lehenengo barikua Diman. Konzentrazinoa plazan.

0
Arratia
2012/12/20
Olentzerori itxaroten dagoz Arratiako umeak

Arratiako umeak Olentzerogaz disfrutetako aukerea izango dabe Gabonetan. Izan be, Arratiako herri guztietan, Ubiden eta Zeberion Olentzero kantetan urtengo dira ume zein nagusiak eta Olentzerogaz egoteko aukerea egongo da. Bedian eta Igorren Errege Kabalgatea be izango da urtailaren 5ean.
Gabonetan olgetako denpora gehiago daukie umeak eta Gabonetako Umeen Parkeak eta tailerrak antolatuko dira hainbat herritan. Ludotekak zabalik egongo dira goizetan abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtailaren 2 eta 3an.


Kultura eta kirol eskeintza zabala
Persona nagusiak be Gabonak disfrutetako aukerea eukiko dabe, gurean kultura eta kirol eskeintza zabala dago eta. Holan, tradizino dan  lez, Areatzako Bandak kontzertuak emongo dauz Areatza eta Igorren, eta Bedian Arratiako Musika Eskolakoak izango dira eleizan kontzertua eskeiniko dabenak. Urte amaierako lasterketetan parte hartzeako be aukerea dago. Igorren mozorroak jantzita San Silbestre lasterketea egingo dabe umore onean eta Lemoan Eneko Zamalloa memoriala izango da.
Zinea, antzerkia, pelota partiduak... eta Zeanurin auzoen arteko herri kirol desafioa.
Herri guztietako programak eta Areatza eta Lemoako Gaztetxeetako programak BEGITUn daukazuez 6. eta 7. orrialdeetan.

0
Arratia
2012/12/19
Elikadura Subirautzaren gaineko II. Topaketak

Igitie Baserritar Agroekologikoen alkarteak, Elikadira Subirautzaren gaineko Arratiako II. Topatekak antolatu ditu abenduaren 22rako. Jatekoa persona guztientzat eskuragarri egotea oinarrizko eskubidea dala eta elikadura subirautzaren alde egiten dabe Igitie alkarteko baserritarrak. "Elikagaien ekoizpena eta elikagai horreen konsumitzailea ahal danik eta hurbilen egon behar dira, aztarna ekologikoa murriztuteko eta baita auzune eta herritarren arteko hartu-emonak indartu eta konfidantzea sustatuteko" dinoe.
Abenduaren 22an Igorren 105 eta Garbe arteko parkinean egingo dira topaketa honeek, helburu argi bigaz, "herrigintzea eta alkar ezagutzea".

Baserriko produktuen azokea
Goizean azoka bat antolatuko da eta han Arratiako baserritar gazteen eta artisauen produktuak egongo dira salgai. Umeentzako txoko bat be egongo da Zaztaparrak taldearen eskutik.
Eguerdian, elikadura subirautzaren etorkizun hurbileko erronken barri emoteko berbaldi bat antolatu dabe Igitie alkartekoak eta gero, ordu bietan, "asanblea zabal eta orokor baten parte hartzeako aukerea egongo da. Bertan hilabete honeetan zehar beharrean ibili diran bost lan-taldeen barri izango dogu: ekoizleak, eskola-jantokiak, formakuntzea, lur-boltsak eta merkaturatzea, hain zuzen be. Lan-talde honeek ekoizlez, konsumitzailez eta batez be, herritar konprometiduz dagoz osotuta" azaldu dabe antolatzaileak.
Ostean baba-jana eta "giro ederrean berba egiteko" aukerea egongo da. Egunean zehar truke azokea be egongo da.

0
Arratia
2012/12/2
Konstituzino egunean herri eskolak Institutuan

Arratiako Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundeak ezetz esango deutso "jai egun arrotz" bateri. Oraingoan, Espainiar Konstituzinoaren eguna dan abenduaren 6a izango da. Aurreko urteetan lez herri eskolak antolatu dabez gazteak helburu honegaz: "Ez daukagu jai arrotz bat ospatuteko inongo asmorik", esan deutso BEGITUri antolatzaileetako batek. Egun horretan protesta moduan joko, bideo emonaldi eta berbaldiez gainera, txalaparta tailerra be egongo da.

0
Arratia
2012/12/2
Argazki bilduma barri bi BEGITUren webgunean

BEGITUren webgunean dokumentu interesgarri barri batzuk topau daitekez: Dima Folk jaialdiko argazki eta bideoak eta zemendiaren 25eko martxa morearen argazkiak. Areatza-Igorre, Dima-Igorre eta Lemoa-Igorre ibilbidea egin ebenen testigantza grafikoa, hain zuzen be.
Gure webgunean be topau daitekean inkesteari jagokonean, ea Kataluniak independizetea lortuko dauan hasi barri dan legegin- tzaldian izan zan pasa dan hileko itauna, eta begituren irakurleen eretxiak ez datoz bat. Ezezkoa nagusitu da erantzunen % 42,86 jasoz, baina independizauko dala pentsetan dabe erantzun daben % 28,57k eta zalantzak daukiez beste % 28,57k, honeen erantzuna "akaso" izan da eta.
Abenduko itauna hauxe da: "Gabonak familiagaz pasauko dozuz ala biajeren bat egiteko asmoa daukazu?".


BEGITU Gabonetako oparia
Gabonetarako opari original baten bila ibili ezkero, baten bateri Begitu Lagun izatea oparitzeko aukerea badago. Urteko kuotea pagauta, 6 liburu, disko bat eta argazki zaharren postal bildumea jasoko ditu begitu Lagun barriak, tartean sano arrakastatsua izan dan eta dendetan topetea gatxa dan Arratia Inguruko Hiztegia. Gainera urte osoan liburu, CD, txakoli, zine, eta ikuskizun sarrerak eta kultur produktuak zozketatzen dira.

0
Arratia
2012/11/30
Konpromisoa bultzatuko dabe euskerearen iraupena bermatzeko

Euskerearen Egunean, euskerearan erabilerea bultzatu behar dalakoan, herritarren konpromisoa bultzatu dabe udalak Dima, Igorre eta Lemoan hitzarmenen bidez.


Gainera, ekitaldi kultural eta kirol ekitaldiak antolatu dabez Areatzan eta Zeberion Euskerearen Eguna ospatzeko.
Abenduaren 3an ospatuten da Euskerearen Nazinoarteko Eguna, San Frantzisko Xabierkoaren egunean, hain zuzen be. Ekitaldien artean, euskerearen erabilerea bultzatzeko hitzarmenak dira nagusi gurean, eta euskerea kalera atera gura daben ekitaldiak be ez dira faltauko.

Hitzarmenak
Igorren, Euskera Egunean, hilaren 3an, Igorreko merkataritzeak, ostalaritzeak eta zerbitzugintzeak eta Igorreko Udalak hitzarmena sinatuko dabe 20:15ean Kultur Etxean. Honen bidez, arlo horreetan euskerearen presentzia indartzea espero dabe Beinke! Igorreko merkatarien euskera taldekoak eta Udaleko Euskera Zerbitzuak. Gero, berbaldia, bideoa eta kopautxoa egongo dira konpromisoa indartzeko.
Lemoan be hitzarmena sinatuko dabe. "Lemoako Udalak onartu barri dauan Euskara Biziberritzeko Planaren helburu nagusia da euskeraz bizi gura daben herritarrai horretarako aukerak bermatzeko behar diran hizkuntza-politikako neurriak ebaztea eta bultzatzea.Oraingoan, herriko erakunde eta eragileai jagokie norabide horretan pausuak emotea. Horregaitik, parte hartuko daben alkarte eta eragileak eta Lemoako Udalak hitzarmena sinatuko dabe, euskerearen erabilerea areagotzeko konpromisoa bereganatuz" azaldu deutso begituri Miren Madariaga Lemoako Udaleko Euskera Zerbitzukoak.
Lemoako Euskera Saila hasi da kultur, aisi eta kirol alkarte batzukaz alkarlanean eta falta diran alkarteakaz aurrerago jarriko da kontaktuan, ez dabela "inor baztertuko" dino Madariagak.
Diman, Diman 200 baietz ekimena martxan da. Honen bitartez herritarrak 2013an euskerearen alde zerbaist egitera konprometiduten dira. Holan, batek tabernetan euskeraz egiteko konpromisoa hartu ahal dau eta beste batek internet euskeraz erabilteko, berbarako. Abenduaren 3an, 18:00etan, Dima 200 baietz konpromiso sinatze ekitaldia izango da eta gero txokolatea.

Euskera plazara
Beste herri batzuetan, euskerea kalera eta plazara ateratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditue. Areatzan, abenduaren 1ean, zapatuan, ospatuko dabe Euskerearen Eguna egun osoko egitarau bategaz. Aurreko egunean baina 23:00etan DJa egongo da gaztetxean. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira zapatuan umeentzako duatloiagaz. Gero, 12:30ean, eurentzako jolasak egongo dira. Arrastiko lauretan pelota partiduak eta zazpiretan ipuin kontalaria 4 eta 9 urte arteko umeentzat eta antzerkia nagusientzat Udal Aretoan. Domekan kantu poteoa egongo da goizeko 11:30ean hasita.
Bedian, be zapatuan izango da Labayruk egindako Bediako Ondarearen Katalogoaren aurkezpena, arrastiko seiretan frontoian. Katalogoa egiteko ikertzaileak izan dabezan informanteak be egongo dira bertan.
Zeberion be zapatuan izango dira ospakizunak. Horretarako herri kirolak antolatu ditue Ermitabarriko frontoian eta bertso-bazkaria taberna zaharrean. Xabier Amuriza eta Fredi Paiak kantauko dabez bertsoak.

0
Arratia
2012/11/18
Martxa morea herrietatik Igorrera andrakanako indarkeriaren kontra

Zemendiaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazinoarteko Egunean, arratiarrak morez jantzita joango dira oinez zein bizikletaz Igorrera, bertan konzentrazinoa egiteko. Igorreko hau jenterik gehien batuko dauan ekintza izatea espero dabe antolatzaileak, baina hamabost egun hartuko dituan egitarau oparoa antolatu dabe aurten Arratiako andra alkarteak, talde feministak eta erakundeak.

Zemendiak 15, eguena,
19:00etan, "Andren kontrako biolentzia ekonomikoa" berbaldia, Areatzako Udal Aretoan. Hizlaria: Idoia Ruiz. Areatzako Emakumeen Foroa.

Zemendiak 22, eguena,
08:00etan, Eraldatzen: Gazteakaz indarkeria sexistea prebeniduteko I. tailerra.
10:00etan: Egunon printzesa film laburra. Zeanurin, Zulaibar Lanbide Ikastegian. Urtxintxa Eskola.
19:30ean, "Tratu txarrak edo genero indarkeria" hitzaldia, Lemoan, Jubiladuen Etxe gaineko aretoan, Hizlaria: Miriam Herbon. Sortzen Consultoria.

Zemendiak 23, barikua,
18:00etan, Beldur Barik lehiaketako sari banaketea, Areatzako Udal Aretoan. Ostean, kopautxoa.
20:30ean, "Indarkeria sexisteari aurre egiteko tresnak" berbaldia. Diman, Liburutegian. Hizlaria: Miren Urresti. AUM Berdintasun Zerbitzua.
22:00etan, afaria Indusiko txokoan. Apuntetako: andraizea@gmail.com.

Zemendiak 24, zapatua,
17:30ean, zine-foruma Arteako Kultur Etxean. Agua pelikulea.

Zemendiak 25, domekea
Martxa Morea Igorrera. Oinez zein bizikletaz. Areatza: 11:30ean parketik. Lemoa: 11:30ean udaletxeko plazatik. Dima: 12:00etan udaletxeko plazatik.
13:00etan, kontzentrazinoa, Igorreko Kultur Etxean.
18:00etan, Ipuin kontalaria "Ni neu, zu zeu". Apika taldea. Lemoan, Kultur Etxean.
 
Zemendiak 28, eguaztena
08:00etan, Eraldatzen: Gazteak indarkeria sexistea prebeniduteko II. tailerra, Zeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastegian. Urtxintxa Eskola.

Zemendiak 29, eguena
19:00etan Marcela Lagarderen berbaldia, Zeanuriko Kultur Etxean.

Zemendiak 30, barikua
19:00etan, "Andren aurkako indarkeriari aurre egiten" berbaldia. Bediako Liburutegian. Murgibe.

0
Arratia
2012/10/16
Bardintasun Zerbitzuak Beldur Barik lehiaketea antolatu dau

Andren kontrako diskriminazinoak ikusiarazoten dituan gazteai zuzendutako lehiaketea da Beldur Barik.


Lehiaketea bikotxa da, Berdinsareak antolatuten dau Erkidego Autonomoan eta, oraingoan, Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak be bai gurean. Arauak berberak dira bietan, baina bakotxak bere sariak emoten dauz.
Beldur Barik lehiaketearen helburua andren kontrako diskriminazinoak ikusiarazoten dituen neska eta mutilen adierazpen artistikoak saritzea eta bultzatzea da. "Lanak errespetuan, bardintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarrerak ikusi arazo behar ditue" dinoe mankomunidadetik.


Lehiaketa bikotxa
12 eta 26 urte bitarteko gazteak hartu ahal dabe parte eta lanak hilaren 31ra arte aurkeztu daitekez. Ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira lanok, bideo plataforma baten esteka emonaz: youtube, vimeo, blip eta abar. Kategoria bi dagoz 12-17 urte bitarkoentzat kategoria bat, eta 18-26 bitartekoentzat bestea.
Sariai jagokienez, Berdinsareak Euskal Erkidego Autonomoan 1.000 euroko sari bi, gehi herri saria, 300 euro, emoten ditu. Arratiako Bardintasu sailak 300 euroko saria emongo dau kategoria bakotxean.
Parte hartzeako lan proposamenak jarrera@beldurbarik.org helbidera bialdu behar dira.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD