Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Artea
2018/11/12
Aurrekontuak egiteko prozesuan herritarrakaz batzarrak egingo ditu Udalak

Zemendiaren 9rako deituta dago Batzorde Irekia, egutegia eta metodologiaren barri emoteko. Ondoren, hilaren 14an, Biteri, Ugarte, Astui goikoa, Garantxe, Esparta, Larrazabal, Garai, Goiko eta San Martin auzoetako batzarra egongo da 19:00etan. Hilaren 15ean, eskola-umeakaz batuko dira eskolan goizean eta 19:00etan bigarren auzo batzarra egingo da Kalleja, Astui behekoa, Herriko Plaza eta Infante auzoetakoakaz. Hurrengo egunean alkarteetakoakaz batuko dira kezkak eta ekarpenak jasoteko 18:00etan, egun berean hirugarren auzo batzarra egongo da beste auzo guztiakaz 19:00etan. Batzar guztiak Kultur Etxean izango dira.
Batzarretako ekarpenak aurrekontuetan sartuta egongo dira zemendiaren 21erako. Ondoren, etxeetara bialduko dabe aurrekontuen zirriborroa, inbersino proposamenakaz, eta herritarren biltzarrerako deialdia eginaz. Arteaztarren Biltzarra, abenduaren 4rako aurreikusten da. Batzorde Irekia hurrengo astean batuko da eta abenduaren 19an, aurrekontuak udalbatzan onartutea espero dau udal gobernuak.

0
Artea
2018/11/2
Ekomuseoa izandakoa aterpetxea izateko lehiaketa publikoa deitu dau Udalak

Esleipena hamabost urtetarako izango da eta hartzean dabenak 36 personentzako aterpetxe turistikoa sortu beharko dabe; taberna eta jatetxearen kudeaketea eroan, ekintza kulturalakaz indartuz; eta bagiletik urrietara, sasoi baten egon zan oilaskoteria berreskuratu eta gainontzeko hileetan formakuntza eta tailerretarako lekua eskaini. Proiektuak aurkeztuteko atzen eguna zemendiaren 20a da.
Proiektu honegaz udal gobernuak "zentzunezko proiektu ekonomikoa, bideragarria eta erakargarria eta herriari bizitasuna ekarriko deutsana aurkeztu gura dau". Euren arabera, "oin dala hiru urte, udal gobernuko taldeak, Ekomuseoaren etorkizuna aztertzeko, konsultarako gutun bat bialdu eban etxe guztietara, 2016an, herritarren eretxia jakiteko. Konsulta honetatik proposamen batzuk sortu ziran eta aztertzen hasi ginan".

Ekomuseoa ala aterpetxea
Esleituko dan proiektuak eztabaidea sortu eban udaletxean Ekomuseoaren deuseztapena suposatzen daualako eta EAJ-PNV kontra agertu zalako. Udal gobernuaren arabera, "azterketa prozesu baten ondoren, museoa berreskuratzea ezinezkoa zala ikusi genduan, urigintzako, museoko, zein errazoi teknikoakaitik. Izan be, urigintza irregularidadeak egozan euskal herrixka dalakoan eta museoko ondarea oso hondatuta egoan, urteetako erakundeen babes falteagaitik". EAJ-PNVk ostera, ez eban gura Ekomuseoa zarratutea, bertan inbertidu eta teknologia barriak erabili ezkero, turismorako erreklamo eta bultzatzaile ekonomikoa izan eitekelakoan.

0
Artea
2018/9/1
Lizzies, On taldea jaietan eta Penadas por la ley taldea MerkArteako bezperan

Astegoien bi hartzean dabez Arteako jaiak. Lehenengoan, urri lehenengoaren 7tik 9ra, herriko jaiak dira, eta hurrengoan, MerkArtea.


Lehenengo astegoienean, Governors-ek, Desorek, Rockaleanek eta Los Zopilotes Txirriaos-ek eskainiko dabez kontzertuak; eta erromeriak eta kalejirak be ipiniko dabe musikea. Jai egitarauak oliaskoa eta tortillea jateko; kuadrillen olinpiadetan edo Play-backean parte hartzeako, edo magiagaz, esku peloteagaz eta euskal jantzakaz gozatuteko aukerea emoten dau.
MerkArtea Azoka egunaren bezperarako be, kontzertu kartel interesgarria prestatu dabe Artean. Izan be, metala, rock melodikoa eta punk musikea gozatuteko aukerea egongo hilaren 14ko gaubean. Lehenengo talde biak gehiago ezetu guran itxi deuskue Arratian; Lizzies taldea Dimetaleko bigarren edizinoan jotekoa zan, baina bertan behera geratu zan emonaldia abeslaria gaisotu egin zalako; eta On taldeko Itsaso Rodriguez-en gitarrea be entzun izan dogu Lemoan Itxaro Bordaren poemai musikea ipinten.
Baserriko produkturik onenak erosteko aukerea egongo da hurrengo eguneko azokan. Orduan be ez dira faltauko bertsoak eta musikea eta Arratiako musikariak izango dira protagonista; tartean, Bihotz Gorospe, Gontzal Mendibil, Juanma Labandibar eta Esti eta Olatz.

Urri lehenengoak 7, barikua
18:00etan, txupinazoa eta kalejirea herrian zehar Areatzako BatucAKKB batukada taldeagaz.
20:30ean, oilasko jana.
21:00etan, erromeria Joxe Mendizabalen eskutik.
22:00etan, umeen Play-backa.
24:00etan, Governors eta Desore taldeen kontzertuak eta DJ Buruz Buruka.

Urri lehenengoak 8, zapatua
Mozorro jai mexikarra
10:00etan, Tortilla Txapelketea plazan.
11:00etan, umeentzako puzgarriak eta jolasak frontoian.
12:00etan, kalejirea Musika Eskolako ikasleen eskutik.
14:00etan, tortilla dastaketea eta sari banaketea.
17:30ean, kuadrillen olinpiadak.
21:00etan, Rockalean taldea.
23:00etan, nagusien Play-backa.
24:00etan, Los Zopilotes Txirriaos-en kontzertua eta Luhartz taldeagaz erromeria.

Urri lehenengoak 9, domekea
11:00etan, esku pelotea frontoian.
12:30ean, euskal jantzak frontoian.
14:00etan, kopautxoa jubiladuentzat.
16:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
17:00etan, Patin eta Molto Txapelketak.
19:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria.
21:00etan, txokolatea.

Urri lehenengoak 14, barikua
14:00etan, jubiladuen omenezko bazkaria.
17:00etan, Imanol Ituiño magoa Kultur Etxeko Aretoan.
22:30ean, kontzertuak. Lizzies, On eta Penadas por la ley taldeak.

Urri lehenengoak 15, zapatua
MerkArtea eguna
10:00etan, MerkArtea azokearen hasikerea.
11:30ean, bertso-poteo musikatua. Oihana Iguaran, Jon Maia eta Orkresta elektrotxarangea.
20:30ean, I. Arratia Kantuan. Pantxoa Carrere, Bihotz Gorospe, Juantxu Urkiaga, Arantzarte Dantza Taldea, Durangoko koroa, Gontzal Mendibil, Iker Diez, Musika Eskolako umeak, Pauline eta Juliette, Pello Artabe, Juanpa Agirre, Juanma Labandibar, Esti eta Olatz eta Ibon Iza.
24:00etan, erromeria Tximeleta taldearen eskutik.

0
Artea
2018/5/28
Arteaztarren kultura ugaritasuna ezetuten

Arteaztar barrien jatorrizko lurraldearen egoera politikoa, gastronomia, musikea, jantzak eta kulturea ezetuteko aste interkulturala antolatu dabe. Maiatzaren 28an hasi zan eta bagilaren 3ra arte luzatuko da. Hauxe da bagileko egitaraua.

Bagilak 1, barikua
19:00etan, kafe solasaldia Mundutik Arteara Herriko Bentan. Arteaztar barrien jatorrizko herriak (Busumala, Khaenifra/el-kbab, Castillejos, Totonicapan).

Bagilak 3, domekea
12:30ean, Zeanuriko Etzanderak jantza taldea plazan.
13:00etan bermut kontzertua. Afrikako musika eta jantza Kawadeni taldea plazan.
17:30ean, Ongi etorri lagun antzerkia plazan.

0
Artea
2018/4/9
Hiru eguneko egitaraua prestatu dabe presoentzako dirua batzeako

Arteako herritar batzuek TattooArtean izeneko ekimena prestatu dabe aprilaren 12tik 14ra. Espetxeen gaineko jardunaldi honeetan, tatuajeak egiteko aukerea egongo da astegoienean zehar eta batutako dirua euskal presoentzat izango da. Euria egin ezkero plazako ekintzak Kultur Etxean egingo dira.
Hilaren 9tik 14ra, Km 0. Dispertsioaren 11 aurpegi erakusketea egongo da Kultur Etxean.

Aprilak 12, eguena
19:00etan, aurkezpena eta jarraian zineforuma Hemen right now Angela Davis eta espetxeen gaineko dokumentalaren egileakaz.

Aprilak 13, barikua
11:00etatik 19:00etara, tatuajeak Mataderoan.
16:00etan, Buruz buruka dj-ak.
19:00etan, berbaldia Eskubide zibil eta politikoak urratzeko tresna berriak: errepresio zuria Eleak taldearen eskutik, Kultur Etxean.
20:30ean, Bertsxortan ikuskizuna Kultur Etxean. Bitartean talojana eta ostean akrobazia "antikartzelarioak".

Aprilak 14, zapatua
11:00etatik 19:00etara, tatuajeak Mataderoan.
11:30ean, umeentzako jolasak plazan.
11:00etatik 15:00etara, presoen kolektiboen azokea plazan.
12:00etan, Aterabidetik dispersinoaren inguruko filma, Sare Gernika-Lumoko kideakaz Kultur Etxean.
13:30ean, Abereh kontzertua Mataderoan.
15:00etan, herri bazkaria plazan. Txartelak Arteako Herriko Bentan, Igorreko Herriko Tabernan, Dimako Baltzola tabernan, Areatzan Bixerren eta Zeberion (10 euro).
17:30ean, Altsasuko gazteen aldeko konzentrazinoa eta argazki erraldoia.
19:30ean, Martularen La Brigadista klown ikuskizuna plazan.
22:00etan, kontzertuak plazan. HDH, Elortegi anayak eta AK dj.

0
Artea
2018/3/18
Ingurumenaren gaineko dokumental sarituak Artean

Aurten hirugarren urtez, Ekozinemaldiko bost pelikula ikusi ahal izango dira Artean, saio bitan. Lehenengo saioa martiaren 21ean izango da eta El otro lado de la tecnología, Frontera invisible eta Tipi-Tapa bagoaz ikusi ahal izango dira. Hilaren 23an barriz, Desierto líquido eta Caminar sobre el abismo de los límites izango dira ikusgai egongo diran pelikulak. Saioak arrastiko 18:00etan izango dira Kultur Etxean.
El otro lado de la tecnología, Jose Prieto eta Leonardo Llamasen film saritua, sistema honek produzidutako soberakinen gainekoa da. Izan be, hondakinokaz zer egin jakin ez, eta herrialde pobretuetara bialtzen dira. Filmak zor ekologikoaren kontzeptua landuten dau.
Frontera invisible filmak be hainbat sari jaso ditu. Kolonbian biodiesela ekoizteko erabilten diran palma afrikarren laborantzez eta horretaz informatze hutsak suposatzen dauan arriskuaz da filma. Pelikulan parte hartu eban ekintzaileetako bat, Hernan Bedoya, Kolonbian estreinau eta gitxira erail eben.
Tipi-Tapa bagoaz, bizimodu iraunkorrak egiteko kanpainako bideoa be ikusi ahal izango da lehen saio honetan.

Martiaren 23an
Desierto líquido Alba Azaloa eta Daniel Carrasco euskal zuzendariak ekoiztutako dokumentala da. Mauritania eta Senegaleko egoerak aurkezten ditu. Aztergaiak itsasoa eta arrantza, eta kapitalismoa eta larregizko ustiaketearen inpaktuak dira.
Caminar sobre el abismo de los límites dokumentala klima aldaketearen gainekoa da.

0
Artea
2018/2/27
Presoai lagunduteko ekimena aurkezteko bertso-afaria egingo da martiaren 2an

Euskal presoen gaia gizarteratzeko ekimen berezi bat ipini dabe martxan Arteako hainbat bizilagunek. Aprilean, tatuatzaile boluntarioak etorriko dira herrira jentea tatuatzera eta tatuajeakaz batutako dirua euskal preso, igeslari eta errefujiduentzako izango da. Hiru egunez iraungo dau ekimenak eta egitarau oparoa prestau gura dabe ordurako: dokumentalak, berbaldiak...
Ekimenaren aurkezpena, martiaren 2an, 21:00etan, Arteako Kultur Etxean izango da. Horretarako, bertso-afaria egongo da. Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia izango dira bertsolariak eta Igor Menika gai-jartzailea. Afarirako tiketak, Arteako Herriko Bentan, Igorreko Axular Herriko Tabernan eta Gau Loran, eta Areatzako Bixer tabernan erosi daitekez. Batutako dirua ekimena martxan ipinteko izango da.

0
Artea
2017/11/26
2018ko aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko dau Udalak hilaren 30ean

"Arteoztarron biltzarra", herri asanblada orokorra zemendiaren 30ean izango da, 19:00etan, Arteako Kultur Etxean, 2018ko aurrekontuen zirriborroa herritarrai aurkeztuteko. Han, herritarren atzen ekarpenak jasoko dira Ogasun Batzordeak aurrekontuen atzen proposamena egin aurretik. Atzen proposamena abenduaren 8an aurkeztuko da eta abenduaren 19an bozkatuko dira 2018rako Arteako Udal kontuak.

0
Artea
2017/11/19
Ana Otadui, Izaskun Landaida eta Sara Gutierrez arratiarrakaz berbetan

EAJ-PNVren Arratiarrakaz berbetan tertulia zikloaren hurrengo saioa, andren ikuspuntutik izango da. Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendaria eta Sara Gutierrez Areatzako zinegotzi ohia, Arteako Kultur Etxean egongo dira zemendiaren 23an, esparru politikoan egiten daben lanean izandako esperientziak bertaratutakoakaz konpartiduten.
Hizlariak gizon eta andren bardintasunerako abiatutako ekimenak kontauko dabez. Landaidak garapen bidean dagoan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako VII. Planaren gainean egingo dau berba eta Gutierrezek orain dala gitxi arte martxan egoan Areatzako Emakumeen Foroaren gainean, besteak beste.

0
Artea
2017/11/19
Ganadu erakusketea indartuko da XIX. Azokan

Igaz ganadu alkarte barri bat sortu zan Zeberion eta Zeberioko ganaderuen alkarteak, ganaduen presentzia handitu gura izan dau Bertoko Produktuen Azokan. Hori dala-eta, ganadu erakusketea be egongo da. Azokea zemendiaren 26an izango da plazan 10:00etatik aurrera. Udalak antolatuten dau Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen laguntzeagaz.
Azokan 35 postu egongo dira eta horreetatik 12 inguru Zeberioko ekoizle edo alkarteenak izango dira. Bizkaia, Araba eta Nafarroako baserritarrak egongo dira gainontzeko postuetan produkturik onenak eskeintzen. Eztia, gaztaia, euskal pastela, baserriko ogia, artisautza eta baserriko produktu asko egongo dira salgai azokan. Gorbeialdek bertoko produktuen otzara bat zozketatuko dau.
Trikitixearen soinuak eta taloak animauko dabe azokea.

0
Artea
2017/10/29
Auzo eta sektore batzarrak egiten hasi dira Artean 2018ko aurrekontuak egiteko

Aurrekontuetarako eretxiak, ekarpenak eta kritikak jasoteko, auzo eta sektore batzarrak egiten hasi zan Udala urri bigarrenean. Oraingo hilean be batzarrak egiten segiduko dau eta hilaren 30ean aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko dau herri asanblada orokorrean Udalak.


Abenduan azken proposamena aurkeztu, eta 2018ko aurrekontuak bozkatuko dira.
Udalak sektore batzarrak egingo dauz lehenengoz aurten.
Orain arte, auzo batzarrak egin dira baina Udalak "herritarren parte hartzea handituteko asmoz", gazte, eskolaume eta herriko alkarte eta taldeetako partaideakaz be batuko da.

Batzarrak
Hiru auzo batzar egingo dira. Lehenengoa urri bigarrenaren 26an izan zan. Bertara, Biteri, Ugarte, Astui Goikoa, Garantxe, Esparta, Larrazabal, Garai, San Martin eta Goikoko auzotarrak egozan deituta euren ekarpenak egiteko. Bigarrena, zemendiaren 2an izango da eta horretan, Herriko plaza, Kalleja eta Astui Behekoakoak parte hartu ahal izango dabe. Hirugarrena barriz, hilaren 9an izango da. Batzarrok Kultur Etxean izango dira arrastiko zazpiretan.
Sektore batzarrak be abiatu dauz Udalak, zenbait talderen beharrizanak jasoteko. Hori dala eta, urri bigarrenaren 29an gazteakaz batu ziran udal ordezkariak. Zemendiaren 2an, eskolako umeakaz batuko dira eskolan eta hilaren 8an alkarte eta taldeakaz Kultur Etxean 19:00etan.

Aurrekontuen aurkezpena eta botazinoa abenduaren 19an
Batzar horreetan jasotako ekarpenakaz egindako aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko dau Ogasun zinegotziak udaletxean, zemendiaren 14an, arrastiko zazpiretan. Hilaren 30ean barriz, herri asanblada orokorra egongo da, "Arteaztarron biltzarra", zirriborroaren aurkezpena egiteko Kultur Etxean, 19:00etan. Ondoren, Ogasun Batzordeak aurrekontuen atzen proposamena egingo dau abenduaren 8an eta 19an, udalbatzan bozkatuko dira 2018ko aurrekontuak.

0
Artea
2017/10/22
Arteako plazan kantu jaia Abigail umearen jaiotza ospatuteko

Arteako Herriko Benta taberna eta jatetxe bat baino gehiago da. Elikadura subiranotasunaren oinarrien inguruan lan egiteaz gainera, errefujiadu eta migratzaileentzako harrera gunea be bada.


Garagarrilean ume bat jaio zan, Abigail, eta Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) eta Arteako Herriko Bentak, Kantu bat gara taldearen laguntzeagaz, jaia antolatu dabe urri bigarrenaren 27rako umearen jaiotza ospatuteko.
"Abigail Eguna: elkartasuna eta esperantza" lelopean, jaia arrastiko 19:30ean hasiko da Arteako plazan. Kantu jaia eta pintxoak egongo dira. Jantza, mezu eta kantu berezien bitartez agurra egingo deutsie Abigail umeari eta erromeria egongo da gero Kantu bat gara taldeagaz.

Herriko Benta
Herriko Bentaren proiektua babesteko, hilean behin kontzertuak eta beste ekintza batzuk antolatuten dira. Ildo honetatik, Benta ondoko etxean hainbat proiektu dagoz; tartean denda bat zabaldutea. Dendearen inaugurazinoa be, hilaren 27ko jaian izango da.

Arma komertzioaren kontrako kanpainea
Urri lehenengoaren 26an, errefujiaduak birkokatzeko eta birrezar- tzeko epea amaitu zan, Europako Gobernuak eurek ezarritako "kuotak" bete barik. Espainia 17.000 igeslari hartzera konprometidu zan, eta horreetatik %11 baino ez ziran etorri fetxa horretarako. Europak 180.000 errefujiadu hartzeako konpromisoa hartu eban eta %27koa izan zan bataz besteko betetze maila.
OEEren datuen arabera, munduan 113 biztanletik 1 errefujiadua da. "Zer egin dau Europak prozesu honetan atzen urte biotan? Turkia, Libia eta Marokogaz, euren herrietatik pasu seguruak oztopatzeko, akordioak sinatu ditu, hau da mugak kanporatu".
Konpromisoak ez beteteaz gainera, jentearen leku aldatzearen jatorri diran gerra eta gatazka armaduak elikatzen dabezan arma komertzioan jarraituten dauala Europak salatuten dau Plataformeak. "Orain dala gitxi jakin dogu Bilboko portutik Saudi Arabiara 300 lehergailu edukiontzi baino gehiago bialdu dirala, eta 2015etik aurrera 650 miloe euro armetan saltzeako konpromisoa dagoala Espainia eta Saudi Arabia artean. 2015ean, Saudi Arabia Yemengo biztanleria, merkaduak, eskolak, ospitaleak... bonbardeatuten hasi zan".
Espainiar estaduan arma gehien saltzean dauan erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoa da. OEEk emondako datuen arabera, 85 miloe euro, hain zuzen be. Hori dala eta, OEEk eta hainbat alkarte eta plataformak armen kontrako kanpainea ipini dabe martxan.

Arratiako OEE
Egoera horren aurrean, Arratiako OEEk, sensibilizazinoa eta konplizidadeak sortzeako egiten dau behar; konpromisoak hartuz eta injustiziak salatuz. Helburua, errefujiadu, migrante, igeslari eta bizimodu hobe baten bila bere herritik alde egin behar izan dabenenetzako Arratia Harrera Herria bihurtutea da. Horretarako gizartea eta erakundeen alkarlana behar da.

0
Artea
2017/10/14
Andren osasuna bultzatzeko ikastaroa egongo da Arteako Kultur Etxean

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan eta Arteako Udalak antolatuta, urri bigarrenaren 20 eta 21ean, gorputza ezetu eta osasuna jagoteko ikastaroa emongo dau Patricia Verdes Bardintasunerako agentea, psikologoa eta sexologian adituak.
Ikastaroak saio bi izango ditu. Barikuan, hilak 20, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan, 10:00etatik 13:00etara. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Hausnarketarako eta praktikarako espazioa da eta partaideak andren osasun mobimentuak sortutako osasun praktikak ikasi eta beste "osasun praktikak sortzeako asmoagaz, zalantzan jarri, esperimentau eta ikertu" egingo dabe.


0
Artea
2017/9/14
Azokea eta jaia Artean

Baserriko produktuen azoka baino gehiago da MerkArtea; egun biko jaia be bada. Holan, Arteako jaiak hurrengo bariku-zapatura luzatuten dira. Niko Etxart eta Ruper Ordorikaren kantaldiak animauko dabez gaubak.


Azoka bezperan, urri lehenengoaren 15ean, jubiladuak bazkaria izango dabe herriko plazan. Bazkalostean Iñagariak taldearen kantaldia egongo da eta gaueko 23:30ean Niko Etxart eta Hapa Haparen kontzertua.
Hurrengo egunean, goizeko 10:00etan zabalduko dan MerkArtea Azokan, goiz osoan, ortuariak, gaztaia eta baserrietako beste produktu asko egongo dira salgai jaigiroan. Giroa alaitzeko, 11:00etan, EinGO Kantan eta Dantzan taldeak betiko abestiak kantauko ditu eta herri kirol eta joko parte hartzaileak egongo dira plazan. 12:30ean, bertso poteoa Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariakaz. Jaiari behar dauan amaiera dotorea emoteko, Ruper Ordorikak kantaldia eskeiniko dau iluntzeko 20:30ean. Hamabietan erromeria egongo da Tximeleta taldeagaz.


 

0
Artea
2017/9/4
Andramari jaietarako eta MerkArtearako dana prest

Arteako jaiak zati bitan dagoz bananduta. Eguenean hilak 7, txupina bota eta Andra Mari jaiak ospatuko ditue Artean. Lau egun horreetan rock musikea izango da nagusi: Eskean Kristö, Vinagre de Moderna, Rockalean eta Raust! taldeak animauko dabez gauak. Erromeriak be ez dira faltauko iluntze eta gauetan, eta egunean zehar kalejirak, antzerkia eta lehiaketa gastronomikoak egongo dira beste ekintza batzuen artean.


Hurrengo bariku-zapatuan, MerkArtea dala-eta, euskal musikeak hartuko dau protagonismoa. Niko Etxart eta Ruper Ordorika mitikoak egongo dira Artean. Iñagariak eta EinGO Kantan eta Dantzan talde barriagoak be betiko kantak kantau arazoko deutseez bertaratutakoai. Bertso-poteoa be egongo da Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikanogaz.

Urri lehenengoak 7, eguena
18:00etan, txupinazoa udaletxean, kalejirea, buruhandiak eta batukadea.
20:00etan, erromeria Bide Batez triki taldearen eskutik.

Urri lehenengoak 8, barikua
11:00etan, mezea.
12:00etan, kopautxoa jubiladuentzat.
17:00etan, kale antzerkia Atsuak dantzan.
20:00etan, oilasko jana.
21:00etan, erromeria Joxe Mendizabalen eskutik.
22:30ean, Umeen Play-back Lehiaketea.
00:30ean, kontzertuak: Eskean Kristö eta Vinagre de Moderna.

Urri lehenengoak 9, zapatua
Mozorro gaua: tribu afrikarrak
10:00etan, Tortilla Txapelketea.
11:00etan, puzgarriak eta zezen mekanikoa frontoian.
12:00etan, kalejirea herrian zehar Musika Eskolearen eskutik.
18:00etan, Kuadrillen arteko Olinpiadak.
21:30ean, Rockalean taldearen kontzertua.
00:00etan, Raust! taldearen kontzertua.
01:00etan, erromeria Iratzar taldeagaz.

Urri lehenengoak 10, domekea
12:00etan, eskupelotea.
13:30ean, Arteako Dantza Taldearen emonaldia.
16:00etan, umeen txokoak.
16:00etan, Mus eta Briska Txapelketea.
20:00etan, erromeria Jokaldigaz.
21:00etan, txokolatea.

Urri lehenegoak 15, barikua
14:00etan, jubiladuentzako bazkaria herriko plazan.
17:00etan, Iñagariak taldearen kantaldia.
23:30ean, Niko Etxart eta Hapa Haparen kontzertua.

Urri lehenengoak 16, zapatua
MerkArtea
10:00etan, Azokearen hasikerea.
11:00etan, herri kirol joko parte hartzaileak plazan.
11:00etan, betiko abestiak EinGO Kantan eta Dantzan taldeagaz.
12:30ean, bertso-poteoa Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariakaz.
20:30ean, Ruper Ordorikaren kantaldia.
00:00etan, erromeria Tximeleta taldeagaz.

0
Arratia
2017/2/14
Berbalagun proiektua martxan

Areatza eta Arteako Udalak, AEK-gaz batera, Berbalagun proiektua ipini gura dabe martxan herri bi horreetan. Berbalagun taldeak, partaideak eurak ebazten dabenean batzean dira aisialdian euskeraz egiteko. Izena AEKn edo Areatza zein Arteako Udaletan emon daiteke.


Berbalagun ez dira euskerazko klaseak, aisialdia euskeraz biziteko aukerea baino; hau da, lagunakaz batera zer egin ebatzi eta eguneroko bizitzan euskerea txertatzeko. Euskeraz berba egiteko erreztasuna lortzea da helburua. Lemoan 5 urteko ibilbidea egin dau proiektuak eta sano ondo funtzionetan dau; izan be, 26 personak erabilten dabe dobaneko aukera hau euren euskerea hobetuteko. "Ez da bakarrik ordubete berba egitea lagunakaz. Parkean edo paseoan egin daiteke... runner-ak daukaguz, poteozaleak... edozein ekintza egin daiteke, ez dago zertan egon tabernan eserita ordu bat" dino Aitor Barrenetxea Zuluaga Arratiako AEK-ko irakasleak. Gainera, berbalagunak batzeako AEK-k urtekerak, tailerrak eta beste ekintza asko antolatuten dauz.
Taldeak partaideen euskera maila eta taldekideak gura daben ordutegiaren arabera antolatuten dira.

Areatza eta Arteako Berbalagun
Udalaren partetik jentea apuntau daitela espero dabela dino Yazmina Beobide Areatzako euskera zinegotziak. Euskera ikasleak erreztasuna hartzeako eta euskeraz ondo dakienak be egunerokotasunean erabili dagien. "Euskeraz dakienak be askotan ez dabe erabilten eta euskeraz egiteko ohiturea berreskuratzeko ondo jatorkie" dino Barrenetxeak. Euskeraz ondo dakienak Berbalagunen sartzea beharrezkoa da, eta euren ekarpena ezinbestekoa ikasten dabizanentzat.
Areatzako zinegotziak azpimarratu gura dau Arteako Udalagaz batera egiteak taldea sortzeako aukerak biderkatu egiten dituala, "inor geratu ez daiten talde barik". Izan be, herri baten zein bestean talde bat sortzeako beste jente apuntetan ez bada, biak batu ezkero sortu leiteke.
AEK-koak, "jente heldua, edadekoa, gazteak, neskak, mutilak, ideologia guztietakoak, xakezaleak, mendizaleak, AKKBko kirolariak, futbolzaleak" eta abar animau gura ditue Artea eta Areatzako Berbalagunen parte hartzean.

0
Artea
2016/12/4
Arteako udaletxeak abenduaren 6ean ateak zabalik eukiko ditu

Arteako udaletxea zabalik egongo da abenduaren 6an. "Konstituzinoak Euskal Herriaren izakerea eta existentzia bera ukatuten eta zapalduten dauanez, arrotza irudituten jakie arteaztarrai jai egun hau ospatutea". Holan adierazo dau Igor Etxaniz Arteako alkateak egun horretan udaletxea zabalik izateko ebatzia. Hori dala eta, udaleko langile batzuk, zinegotziren batek eta alkateak berak lan egun normaltzat hartuko dabe eguna.
Gainera, "jai egunaren izakera arrotza salatzeko", eguerdiko 12:00etan sarreran, Areatzatik Artearako noranzkoan, mural bat egiteko asmoa daukie, eta bertan parte hartzera konbidatuten dabez Arteako herriko eta inguruetako bizilagunak.

0
Artea
2016/10/31
Aurrekontuetako batzarrak egiten hasi dira

Igazko metodologia bera erabiliko dabe Artean aurrekontuak egiteko. Igazko moduan hiru batzar egongo dira, urri bigarrenaren 27an, zemendiaren 3an eta zemendiaren 10ean, eta laugarren bat, Arteaztarren Biltzarra, zemendiaren 24an.
Batzar honeetan, 2016 urteko errepasoa egingo da. Udalak zer bete dan eta zer ez dan bete azalduko dau. Igor Etxaniz Arteako alkatearen arabera, "% 90 eginda dago eta urtea amaitu baino lehenago egingo da falta dana". Ondoren, 2017. urterako diru sarreren, ohiko gastuen eta inbersinoen estimazinoa azalduko dabez, eta herritarren proposamen eta eretxiak jasoko ditue, ahal izan ezkero aurrekontuetan sartzeako. Ekarpen horreekaz, Udal Batzordeak aurrekontuen proposamena egingo dau hilaren 17an. Arteaztarren Biltzarra, hau da, herri asanblada orokorra, zemendiaren 24an izango da. Biltzarrean auzo batzarretako aktak emongo dira jakitera eta Udalak 2017rako aurrekontuen proposamena azalduko dau. Barriro udal batzordetik pasauko dira abenduaren 1ean, eta abenduaren 13an Udalbatzan bozkatuko dira.

0
Artea
2016/9/13
Baserri Modernoaren jaia MerkArtean

Urri lehenengoaren 17an izango da MerkArtea, baserria, artisautza eta musika batzean dituan azokea. Goizean, azokan 41 postu baino gehiagotan gaur egungo baserritarrak euren produkturik onenak ipiniko ditue salgai: Arratiako produktuak, ahate produktuak, trufak, txakolina eta, beste produktu askoren artean, Euskal Herriko garagardoa dastatu ahal izango dira bertan. Eskuz egindako bitxiak, lore sikuak eta narruzko gauzak be, eskeiniko ditue artisauak. Iluntzean hasi eta goizaldera arte, kontzertua, Tximeleta taldeagaz erromeria eta DJ Bull-ek musikea ekarriko dabe Arteara. Kontzertua, Kalakan taldeak joko dau, Madonnagaz joten jirea egin eban taldeak. Eueri esker, Madonnak euskal kanta tradizionalak kantau ebazan mundu osoan, rock-a eta euskal tradizinoaren fusinoa eginez.
Gauza tradizinolai buelta bat emon eta gizarte modernoari egokitzeko joerea dago gaur eta MerkArtean antolatu dituen ekintza guztietan, egokitze hori ikusi ahal izango da. Azoka bitartean, egurragaz olgetako aukerea izango dabe umeak; izazn be, Zuresku, egurrezko jolas tradizionalak egongo dira plazan hamaiketatik ordu batetara.
12:30ean, Gibelurdinak kalejirea egingo dabe. Igaz be egon zan Fredi Paiaren taldea. "Oso arrakastatsua izan zan Gibelurdinen igazko emonaldia eta barriz be euren presentziagaz gozatutea gura dogu" azaldu deutso BEGITUri Iker Atutxa zinegotziak.
Ondoren, umeak ogia egiteko aukerea izango dabe labe mobikorran eta 13:00etan, herri kirolak egongo dira Ekomuseoan. Irati Astondoak eta Esti Olibaresek, trontza, azkora eta lokots batzeako erakustaldiak egingo dabez.
Iluntzean, Kalakan taldeak kon- tzertua eskeiniko dau eta ondoren erromeria eta DJa goizaldean.

0
Artea
2016/9/4
Sorkun eta Niketz taldeak joko dabe Arteako jaietako zapatu gauean

Sorkun (Sorkunde Rubio, Errenteria 1977) kantari polifazetiko eta ibilbide luzedunak eta euskal rock gogorra egiten dauan Niketz taldeak ipiniko deutsie martxea jaietako zapatu gauari. Rock musikeak Artea hartuko dau jaietan, eta ez bakarrik eszenalekuan, kaleetan be rock-a entzun ahal izango da Rockalean elektrotxarangearen eskutik. Gainera, buruhandiak, ume eta nagusientzako antzerki eta ikuskizunak, erromeriak, kuadrilen olinpiadak eta txapelketak jasoten ditu aurtengo egitarauak.
Andra Mari jaiak giro onean ospatutea da Arteako Jai Batzordearen helburua. Horregaitik "Jaiak errespetuz bizi" aukeratu dabe lema moduan. Ondo pasetako eskubidea danona dala gogoratu, eta horretan inpliketako eskatzen deutsee Jai Batzordekoak herritarrai. "Inpliketea, parte hartzea eta euskereagazko konpromisoa gauzatzeagaitik aurrezdik eskertuz, ondo pasa!" dinoe.

Egitaraua
Urri lehenengoak 7, eguaztena
18:00etan, txupinazoa. Txupineroak eta buruhandiak.
18:30etik 20:00etara, Zunba saioa.

Urri lehenengoak 8, eguena
11:30ean, mezea.
12:00etan, jubiladuentzako kopautxoa plazan.
17:00etan, umeentzako pailazo ikuskizuna, Tomaxen abenturak.
19:00etan, erromeria Joxe Mendizabalegaz.

Urri lehenengoak 9, barikua
18:00etan, kale antzerkia Putinen guardasola.
20:00etan, oilasko jana.
21:00etan, umeen Play-Back-ak.
21:30etik 23:30era, Rockalean elektrotxarangearen kontzertua.
00:00etan, erromeria Laiotz taldeagaz.
01:00etan, nagusien Play-Back-ak.

Urri lehenengoak 10, zapatua
11:00etatik 15:00etara, umeentzako parkea frontoian.
12:00etan, kalejirea Musika Eskoleagaz.
12:00etatik 14:00etara, Beldur Barik mahaia.
14:00etan, Tortilla Txapelketea eta bazkaria.
18:00etan, kuadrilen olinpiadak.
23:00etan, kontzertuak: Niketz eta Sorkun. Ondoren erromeria Haitzama taldeagaz. Mozorro gaua. Gaia: ipuinak.

Urri lehenengoak 11, domekea
12:00etan, umeen eskupelota partiduak.
13:30ean, Arteako jantza taldea.
16:00etan, Mus eta Briska Txapelketea. Umeentzako mahai-jokoak.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
21:00etan, txokolatea.

0
Artea
2016/6/30
Arteako Kultura Dinamizetako Parte Hartze Prozesua

Garagarrilaren 1ean, Arteako Kultura Dinamizetako Parte Hartze Prozesuaren, eta horren bidez orain arte egindakoaren barri emongo dabe partaideak. Arrastiko zazpiretan Kultur Etxean izango da ekitaldia. Bertara, herritarrak eta herriko alkarte guztiak dagoz konbidauta.
Alex Carrascosaren gidaritzapean, parte hartze prozesuaren bidez, kalidadeko kultur ekintzak antolatu eta Kultur Etxea berrantolatuteko asmoz, zezeiletik bagilera hainbat saio egin ditue Artean. Saiootan landutakoa ipiniko dabe mahai gainean.
Ekitaldiaren ostean mokadutxoa egongo da bertaratuten diran guztientzat.

0
Artea
2016/4/17
Herriaren mantenurako lanpostua sortuko dau lehenengo aldiz Udalak

Lanpostu bi sortuko ditu Arteako Udalak. Bata, lehendik baegoana, eraikin, kale, azera eta arketen mantenu lanetarako; eta bestea, barria dana, herriaren mantenu orokorrerako.


Eskeintza sei hilabetekoa izango da, beste lau urtez luzatuteko aukereagaz. Pliegoakaz, Udalak "enpresak langileen soldata bajuen eta kontratu prekarioen kontura aberastea ekidin gura dau, langileen lan baldintzak zainduz".
Langileak kontratuan gitxienez 22.000 euroko soldata gordina eta 30 ordu asteko eukiko dabe. Urgentziazko lan bat izatekotan, langileak Arteako Udalean egon beharko dira 20 minutuko epean eta herritarrakaz euskeraz zein gaztelaniaz berba egiteko gaitasuna eskatzen da. Horretarako, urtebeteko epea emongo jakie beharginai euskerea ikasteko.
Arlo ekonomikoari jagokonean 27.000 eurotik 30.000 euro arteko eskeintzak puntuauko dira.
Pliegoak Arteako Udalaren webgunean dagoz eta proiektuak aurkezteko azken eguna, BAOn argitaratzen danetik 20 egunera izango da.

0
Artea
2016/4/17
Herrikoaren esleipena egitean, arlo sozial eta kulturalak izango dau lehentasuna

Arteako Herriko Benta taberna, jatetxe, ostatu eta etxebizitzaren 15 urteko lizitazinoa, maiatzean amaituko da eta aprilaren 12ko Osoko Batzarrean, Udalak sei urterako eskeintza egitea onartu eban, beste lau urtez luzatzeko aukereagaz. Adjudikazinoa egiterakoan, proiektuaren arlo sozial eta kulturala, ekonomikoaren aurretik lehenetsiko da, eta Udalak beharrizana ikusi ezkero, Herriko Bentako ostatua emergentzia sozialeko etxebizitza moduan erabili ahal izango dau. Pliegoak Arteako Udalaren webgunean dagoz eta proiektuak aurkezteko atzen eguna BAOn argitaratzen danetik 20 egunera izango da.
Herriko Benta eraikin publikoa danez, Eusko Jaurlaritzaren kontratazino legeari lotuta dago. Hori dala eta, lanen eskeintza publikoa eta zabala izan behar da. Hau da, edozein persona fisiko nahiz juridiko aurkeztu daiteke, eta Arteako izatea ezin da puntuatu, bardintasun printzipioak ez daualako ixten. Interesatuak gutunazal zarratuetan aurkeztuko dabez euren proiektuak, izen eta abizen barik, eta teknikoak balorauko dabe proiektu bakotxaren puntuazinoa.

Baldintza sozialak
Herriko Benta ustiatzeko soldata justuak eskeintzea eta euskeraz jakitea derrigorrezkoak izango dira. Gitxieneko soldatea Bizkaiko ostalaritza konbenioan oinarrituko da, eta bezeroakaz euskeraz zein gazteleraz hartu-emonak izateko gaitasuna eskatzen da. "Euskeraz ez dakienak urtebeteko epea dauka ikasteko. Artean erroldatuta badago, % 100eko diru laguntzea dauka horretarako" azaldu deutso BEGITUri Igor Etxaniz Arteako alkateak.
Gainera, puntuagarriak izango dira kultura ekintzen dinamizazinoa, gastronomia, lehen sektorea bultzatzea eta kontratauko diran langileak. Hau da, kontuan izango dira antolatzen diran ekintza kulturalen kopurua, tabernako barran eskeintzen diran pintxoak, produktu ekologikoak edota Arratiako ekoizleen produktuak konsumidutea eta lanaldi osoan edo erdian kontratautako langile kopurua.

Urteko kuotea merkeagoa
Baldintza honeek arlo sozial eta kulturalari lehentasuna emotea daukie helburu. Horregaitik, urteko kuotea jeistea ebatzi dau Udalak. Urteko kuotea 4.000 euro (BEZ kanpo) izango da, aurrekoa 8.400 eurokoa zan bitartean. Dana dala, hasikeran 12.000 euro gehiago jarri beharko dira. Horregaz diruagaz eta Udalak ipiniko dauan beste diru bategaz konponketak egingo ditu Udalak Herriko Bentan.

0
Artea
2016/2/7
Kulturea dinamizetako prozesua ipiniko da abian

Arteako kulturea dinamizau guran herritarren parte-hartze prozesua abiatuko dau Udalak, zezeiletik maiatzera bitartean. Prozesuaren helburuak dira ekintza kultural aberatsagoak antolatutea eta Kultur Etxea berrantolatzea, Arteako kultur alkarte eta eragileak txoko egokia izan dagien. Alex Carrascosak, artearen bidezko "Dia-Tekhne" metodologiaren sortzaileak, gidatuko dau prozesua. Aurkezpena zezeilaren 11n, 19:00etan Kultur Etxean izango da.
Kirol-kultur ekintzak, jai parte-hartzaileak, alkarteen ekitaldiak, ohitura eta tradizinozko ospakizunak, kultura eta historia ondarea, ingurune naturala, eskolaz kanpoko jarduerak eta Kultur Etxea landuko dira kultura dinamika honetan.

Egutegia
Dinamikeak lau atal izango ditu, Gogoa, Abian, Bidean eta Artean izenekoak. Gogoa atalak saio bakarra, zezeilaren 20an; Agian atalak saio bi, martiaren 5 eta 18an; Bidean-ek hiru saio, aprilaren 15, 23 eta 30ean eta, azkenik, Artean atalak saio bat izango dau maiatzaren 13an.

0
Artea
2015/11/3
Aurrekontuak egiteko lehenengo auzo batzarrak

Hogetabat lagunek hartu eben parte urri bigarrenaren 22an, aurrekontuetarako lehenengo auzo batzarrean. Lehenengo aldia da metodologia parte-hartzaile hau erabilten dala Artean, eta Igor Etxanizek (EH Bildu) Arteako alkateak ondo balorau dau jentearen parte-hartzea eta egindako ekarpenak. Auzo batzarretatik eta Ogasun Batzordetik pasau ostean, "Arteaztarron Biltzarra" egingo dabe aurrekontuen zirriborroa aurkezteko. Aurrekontuak abenduaren 15ean bozkatuko dabez Udalbatzan.
Orain arte, auzo batzar bi egin dira; bata, urri bigarrenaren 22an eta bestea 29an. Hirugarrena zemendiaren 5ean egingo da. Batzarrotan, Udalak 2016. urterako diru sarreren, ohiko gastuen eta inbersinoen estimazinoa azalduten dauz, miloe bat euro inguru, eta herritarren proposamen eta eretxiak jasoten ditu, ahal izan ezkero aurrekontuetan sartzeako.
Ondoren, Ogasun Batzordetik pasauko dira kontuak eta hilaren 26an, "Arteaztarron biltzarra", hau da herri asanblada orokorra, egingo da. Biltzarrean, auzo batzarrerako aktak emongo dira jakitera eta Udalak 2016rako aurrekontuen proposamena azalduko dau.
Barriro Ogasun Batzordetik pasau ostean, aurrekontuak abenduaren 15eko Udalbatzan bozkatuko dira.

0
Artea
2015/9/14
Bertoko produktuak eta zetreria MerkArtean

Urri lehenengoaren 19an, MerkArtea XXII. Artisautza eta Nekazaritza Azokea egingo dabe Artean. Azokan, Euskal Herri osoko produktuak egongo dira salgai, baina aurten Arratiako produktuai emon gura izan deutsee garrantzirik handiena. Kalidade handiko ogia, esnekiak, eztia, txakolina, konserbak, ortuko produktuak, zerbeza, gaztaia, txokolatea, taloak eta pastelak erosi ahal izango dira MerkArtean.
Baserriko produktuak erosteaz gainera, beste gauza asko egiteko aukerea egongo da. Holan, Mankomunidadeak konpostajearen jaia antolatuko dau, erakusmahaia, berbaldi praktikoak eta abar eskeiniz. Zetreria erakustaldia be egongo da Ekomuseoaren ondoan, eta arrastian eta gaubean kontzertuak eta erromeria goizaldeko ordu txikiak arte.
Artisautzari jagokonean, egurrezko eta harrizko produktuak egongo dira; bitxiak eta artilea, izaten dira gehien saltzean diran produktuak. Jatekoari jagokonean, ogia, gaztaia eta frutea  izaten dira produkturik salduenetakoak.

Eñaut Elorrietaren kontzertua
Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldeko abeslariak kontzertua eskeiniko dau iluntzeko 20:30ean, Arteako plazan. Elorrietak Deserriko kantak izenagaz estrenau eban 2013an bakarkako bere lehen diskoa. Deserria, bakardadea eta norbere burua berrasmatzeko aukerea da, sentimentu unibersala. Lan hau ezagutzera emoteko bira maiatzean amaitu eban arren, duda barik, disko honetako kantuak entzuteko aukerea egongo da Artean.

Egitaraua
Goizean zehar azokea.
11:00etatik 13:00etara, Zuresku. Egurrezko jolasak familientzat plazan.
12:00etatik, 15:00etara, Gibelurdinek musika taldea, Maurizia, Leon eta Fasio erraldoiakaz.
13:00etan, zetreria erakustaldia Ekomuseo ondoko landan.
20:30ean, Eñaut Elorrietaren kontzertua plazan.
23:30ean, erromeria Garilak 26 taldeagaz.
03:00etan, DJ Festa.

0
Artea
2015/9/6
Jaiak parekideak izateko helburuagaz, aldaketak eskatu ditu Jai Batzordeak

Herriko jaietarako sei eguneko jai egitaraua prestatu dau aurten Arteako Jai Batzordeak. "Parekidetasunean jai lemapean ospatuko dira aurten Arteako jaiak, urri lehenengoaren 8tik, 13ra. Helburua jaien gozamenerako danok, andra zein gizon, neska zein mutil, aukera bardintasunean aurrera pausuak emotea da. Hau lortzeako danon parte hartzea beharrezkoa izanik, pentsakera, jokabide eta praktika batzuen berrikusketea eta aldaketea dakar- kuz, plazan zein etxeetan" dinoe Jai Batzordekoak. Eta jaiak euskeraz biziteko konpormisoa be ekarri dabe gogora. "Ez dago sobran akorda arazotea euskereari asko gustetan jakola jai giroa eta beragaz daukagun konpromisoari helduta... ondo pasau Arteako jaiak".

Urri lehenengoak 8, martitzena
11:30ean, mezea.
12:30ean, mariatxiak plazan.
18:30ean, txupina udaletxean eta kalejirea buruhandiakaz.
19:00etan, Gau alai taldeagaz erromeria.

Urri lehenengoak 9, eguaztena
17:30etik 19:30era, umeen txokoak plazan.

Urri lehenengoak 10, eguena
18:00etatik 21:00etara, zunbatoia plazan.

Urri lehenengoak 11, barikua
18:00etan, umeentzako antzerkia frontoian. Kondaira baten truke antzezlana.
20:00etan, txarri jana plazan.
21:00etan, umeen Play-back Lehiaketea.
21:30etik 23:30era, Rockalean elektrotxarangea herritik zehar.
24:00etan, Luhartz taldeagaz erromeria.
01:00etan, nagusien Play-back Lehiaketea.
04:00etan, DJ Festa.

Urri lehenengoak 12, zapatua
11:00etatik 14:00etara, umeen parkea frontoian.
12:00etan, kalejirea Arratiako Musika Eskolearen eskutik.
14:00etan, Tortilla Txapelketea. Aurkezpena. Plazan.
Ondoren, herri bazkaria.
17:00etan, Kuadrilen Olinpiadak plazan.
19:00etan, antzerkia frontoian. Desentxufatuak antzezlana.
23:00etan, Arcada Social taldearen kontzertua. Ondoren erromeria Oxabi taldeagaz eta DJ Festa.
Mozorro gaua. Mozorroen gaia: pelikulak.

Urri lehenengoak 13, domekea
12:00etan, pala partidua frontoian.
13:30ean, Arteako umeen euskal jantza taldea plazan.
16:00etan, nagusientzako Mus eta Briska Txapelketak. Umeentzako mahai jolasak. Plazan.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
21:00etan, txokolatea plazan.

0
Artea
2014/9/14
Kalidadearen aldeko apustua MerkArtean

Hilaren 20an, XXI. MerkArtea, Euskal Elikadura eta Artisautzaren Azoka egingo dabe Artean. Bertara Euskal Herriko sei lurraldetako ekoizleak joango dira euren produktuak erakutsi eta saltzeako asmoagaz. Berrogeta hamar erakusketari inguru izango dira, kalidade handiko produktuak erakusten. Gure Musikariak, txotxongilo erraldoien desfilea be egongo da eguerdian eta arrastian, Aiko-k, Oreka TX-k eta Luhartz taldeak ipiniko dabe musikea jenteak jantzan egin daian.
Alberto Etxebarria Arteako alkatearen eretxian, azoka honek ez dau indarrik galdu eta horretarako sekretua kalidadearen alde egitea da. "Ikusten dogu feriak gero eta indar gitxiagogaz dagozala, jente gitxiago ibilten dala ferietan, baina gurea mantenidu egin da eta holan jarraitutea da gure helburua. Bidea, nik horixe dala uste dot: kalidadearen alde egitea apustua. MerkArtean espositore gitxi dagoz baina kalidade handikoak" dino alkateak.
Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik eta Behe Nafarroatik eta Lapurditik etorriko dira ekoizleak euren produktuakaz. Iparraldekoak ahate produktuak ekarriko dabez batez be, eta horreekaz batera, Euskal Herri osotik ekarritako ogia, gaztaia eta frutea izaten dira arrakasta handiena daukien produktuak janariari jagokonean. Artisautzari jakokonean, barriz, egurrezko edo harrizko produktuak, bitxiak eta artilea dira jente gehienaren interesa biltzean dabenak.

Arrastia jantzan Aiko eta Luhartz taldeakaz
Azokea 10:00etatik 14:00etara izango da. Eguerdian, 12:30 aldera, Arratiako jenteak egindako Maurizia, Leon eta Fasio irudikatzen dabezan txotxongilo erraldoien desfilea izango da.
Azokea amaitutakoan ez da jaia amaituko. Izan be, MerkArtearen egunean, "kontzertu potenteak egoten dira, beti euskereagaz lotuta", alkatearen arabera. Aurten, Aiko taldekoak etorriko dira jantzak erakustera, gero frontoian Oreka TX taldeak bere ikuskizuna eskeiniko dau eta amaituteko, gaubean, erromeria egongo da Luhartz taldeagaz plazan.

0
Artea
2014/9/1
Herriko jaiak urri lehenengoko andramarietan

Babel Covers, Izerdi Gorria, Gaupasa eta Jokaldi taldeak joko dabe Arteako jaietan estilo desbardinetako erromerien bitartez danan jantza egiteko gogoak asetuteko. Holan, Juanma Labandibarren Babel Covers bandak, jatorri desbardinetako rocka eskeiniko dau. Labandibar teklista arteaztarra Alekarre taldeko partaidea izan zan eta gaur egun, Babel Covers bandan joten dau. Bariku gauean izango da eta jaietatik etxera bueltetako autobusa egongo da gau horretan. Goizaldeko 02:30ean eta 04:30ean hartu daiteke autobusa, autobus geralekuan Arratiako beste herrietara itzultzeko.
Zapatuko erromerian Izerdi Gorria taldeak joko dau. Taldean, Amaiur erromeria talde ezaguneko partaide izandakoak joten dabe. Eta astelehen arrastia Gaupasa eta Jokaldi taldeak animauko dabe.

Urri lehenengoak 5, barikua
17:30ean, txupinazoa eta buruhandiak.
18:00etan, txarangea.
20:30ean, taloa, txorizoa eta urdaia plazan.
22:00etan, play-back-a.
22:30ean, jantzaldia Babel Covers taldeagaz.

Urri lehenengoak 6, zapatua
11:00etan, haur parkea frontoian.
14:00etan, Tortilla Txapelketea eta bazkaria plazan.
17:00etan, Thor magoa.
18:30ean, Arratiako esku pelota eskolen erakustaldia.
22:30ean, erromeria Izerdi Gorria taldeagaz.
Mozorro gaua: Erroma.

Urri lehenengoak 7, domekea
12:30ean, motozerreagaz erakustaldia Ikusgarri taldeagaz.
17:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.
19:30ean, kale antzerkia.

Urri lehenengoak 8, astelehena
11:00etan, mezea.
11:00etan, haur parkea frontoian.
12:30ean, Gaupasa taldea.
18:00etan, jantzaldia Jokaldi taldeagaz.
20:00etan, txokolatea plazan.

0
Arratia
2014/3/8
Hileon amaituko da organoaren konponketea

Bediako parrokiko organoari motorea aldatu eta isilago bat jarri  deutsie Alejandro Turanzas eta Sergio del Campo maisu organogileak. Gainera, organoak dituan 600 tutuak soltau, garbitu eta euren lekuan ipini ditue barriro.
"Organoa, erretaula baten moduan, arte tresna bat da eta bere mantenua behar dau" dinoe konpontzaileak. Bediako organoa 1958. urtekoa da, Begoñan, Bilbon Juan Dourtek egindakoa. Tekladu bi eta pedala ditu, tutuak egurrezkoak eta eztainuzkoak dira.

Arteako organoa konponduta
Turanzas eta Sergio del Campo maisu organo-egileak Arteako organoa be konpondu dabe. Uste baino luzeago jo dabe behar honeek, baina amaituta dagoz eta aurkezpen "ofiziala" egingo da martiaren 14an Arteako parrokian. Bertan, organo egileak egindako beharra azalduko dabe, argazkien bitartez, zelan egoan eta zelan geratu dan erakusteko. Kontzertua be egongo da.
Arteako organoa Alemanian egina da, Weikerheim-en, eta aita Honorio karmeldarrak muntau eban 1976. urtean. Organo honek konsola bi ditu, bata koruan eta bestea altare ostean. Bietatik jo daiteke organoa.

0
Artea
2013/9/18
Euskal Herri osoko baserriko produktuak MerkArtean

Hogei urte beteko ditu aurten, MerkArtea janari eta artisau azokeak. Hilaren 21ean izango da eta bertara ekarriko dabez Euskal Herriko herrialde guztietako baserritarrak euren produktuak.


Berrogeta hamar erakusmahai ingurutan baserrietan ekoiztutako frutea, gaztaia, ogia eta ortuariak egongo dira, beste jateko batzuen artean. Eskuz egindako beste produktu batzuk be egongo dira artisau azokan.
Euskal Herriko produktuak baina baita Arratiako bertako produktuak be egongo dira MerkArtean. Holan, batzuk aitatzearran, Zeanuriko gaztaia, Igorreko frutea eta San Kristobaleko ahuntz gaztaia topau ahal izango dira bertan.
Erakusmahaiak, frontoian, eta frontoi eta udaletxe inguruan egongo dira.

Azoka ostean jaia
MerkArtea urri lehenengoaren hirugarren zapatuan izaten da. Batzuetan, beraz, Andra Mari jaien hurrengo astegoienean izaten da, eta beste batzuetan, aurtengo moduan, astegoien bat egoten da tartean. Dana dala, herriko jaien inguruan izan ala ez, jaietako egitarauan sartu ala ez, jai eguna izaten da azoka eguna eta arrastian kontzertuak eta jantzaldiak egoten dira berandura arte.
Aurten, kontzertua Gontzal Mendibilek eskeiniko dau. Kantari zeanuriztarrari entzuteko aukerea bederatzi t’erdietan izango da plazan. Kontzertu honen ostean jantzaldia egongo da.

0
Artea
2013/9/3
Los Cinco Bilbainos eta metal musikea jaietan

Musika ugaria Arteako jaietan. Jantzaldiak bariku eta zapatuan Luhartz eta Arizgoiti taldeagaz egongo dira eta Los Cinco Bilbainos-en emonaldia domekan. Bariku gauean frontoian metala. Crows crowd fest izeneko festan, metal kontzertuak izango dira 21:00etatik aurrera herriko frontoian.


Zortzi talde izango dira bertan, gehienak Bizkaikoak, baina ez bakarrik. As Light Dies Madriletik datoz euren avant-garde metala eskeintzera. Abra Ke Amputar (harcore punk), Shrapnel Meat (Trash), Blood as inr (street punk), Jardin Infierno (rock), Preokupales (punk), Lyrikan Style eta DJ Funi eta Noxbleed (Death/Trash metal) be egongo dira Artean, metal gau honetan.


Urri lehenengoak 6, barikua
17:30ean, txupina eta buruhandiak.
18:30ean, Elektrotxarangea.
20:30ean, taloa, txorizoa eta urdaia plazan.
21:00etan, kontzertuak frontoian.
22:30ean, jantzaldia Luhartz taldeagaz.

Urri lehenengoak 7, zapatua
11:00etan, haur parkea frontoian.
14:00etan, Tortilla Txapelketea eta bazkaria plazan.
17:00etan, pailazoak: Monda eta Lironda.
18:30ean, Arratiako esku pelota eskolen erakustaldia.
20:00etan, play-backa.
22:30ean, jantzaldia Arizgoiti taldeagaz.
02:00etan, DJ Andeka. Mozorro gaua eta bideojolasak.

Urri lehenengoak 8, domekea
11:00etan, mezea.
12:30ean, Los Cinco Bilbainos-en emonaldia.
17:30ean, Mus eta Briska Txapelketak
19:30ean, kale antzerkia. Hiru (Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga).
21:00etan, txokolatea plazan.

0
Artea
2013/5/20
AKKT Eguna

Arteako Kirol, Kultur eta Euskera Taldeak bere eguna ospatuko dau maiatzaren 25ean. Bigarren urtea da hau ospatuten dala. Ospakizunak plazan izango dira eguraldiak lagunduten badau, eta holan ez bada, frontoian izango dira. Umeentzako puzgarriak egongo dira, babalapiko txapelketea, eta bazkari herrikoia antolatuko dabe taldekoak. Eguna amaituteko DJ Mariskal-egaz erromeria egongo da.
Arteako alkarte hau 200 bazkide inguruk osotuten dabela emon deutso jakitera begituri Iñigo Ramos alkartekoak.

0
Artea
2012/9/11
Kalidadea dauka helburu MerkArtea azokak

Urri lehenengoaren 15ean, MerkArtea XIX. Janari eta Artisau Azokea izango dogu. Bertara ekarriko dabe Bizkaiko ekoizleak euren produkturik onenak. Izan be, hori bermatzeko baldintza zorrotzak ipinten deutsez Udalak parte hartzaileai. Holan, artisaurako nekazaritza ustiategiak bakarrik hartuko dabe parte eta ez beste mota batzuetako industriak, hau da, salmenta masifikauak egiten dabenak; txakolinak, Bizkaiko Txakolina Jatorri izena izan behar dau; eztiak, Euskal Kalitate-Labela euki behar dau eta gaztaia Idiazabal jatorri izenekoa izango da.
Kalidadea bermatuta, produktuok modu erakargarrian erakustea komenidu da. Erakusteko itxurea jagoteko, stand lehiaketea antolatu dau Udalak eta standen dekorazinoa eta eskulangileen janzkerea sarituko da. Holan, publikoarentzat gozagarria izatea eta Bizkaiko baserriko produktuan salmentak bultzatzea espero dabe antola- tzaileak eta parte hartzaileak.
Goizeko hamarretatik arrastiko hirurak arte izango da azokea, baina ez da izango egun horretako ospakizun bakarra. Izan be, bederatzi t’erdietan Mikel Markez eta Erramun Martikorena entzuteko aukerea egongo da plazan. Eta ondoren, gaueko hamaiketan, erromeria Aire Aire taldeagaz.

0
Artea
2012/9/5
Anje Duhalde jaietan

Hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe Artean herriko jaiak ospatuteko.


Zapatuan, Andra Mari egunean, euskal musikan hain itzal handia daukan Anje Duhaldek emongo dau kontzertua bederatzi t’erdietan. Hurrengo egunean, barriz, herri kirolak izango dabe protagonismo osoa. Izan be, aizkolariak, trontzalariak eta harrijasotzaileak erakutsiko dabe euren lana Arteako plazan.

Urri lehenengoak 7, barikua
17:30ean, txupina, buruhandiak eta trikitixea.
18:00etan, haur parkea.
20:30ean, taloa, txorizoa eta urdaia plazan.
22:00etan jantzaldia Izargi taldeagaz.
22:30ean, umeen play-backa.

Urri lehenengoak 8, zapatua
11:00etan, haur parkea.
12:00etan, mezea.
13:00etan, kalejirea trikitixeagaz.
14:00etan, tortilla txapelketea eta bazkaria plazan.
17:00etan, kanta herrikoiak.
21:30ean, Anje Duhalderen kontzertua.
23:00etan, berbenea Akerbeltz taldeagaz.
Mozorro gaua: lanbideak.

Urri lehenengoak 9, domekea
12:30ean, herri kirolak:
Aizkolariak: Iñaki Azurmendi, Euskadiko txapelduna eta Aitzol Atutxa Bizkaiko txapelduna.
Motozerra eta trontzan: Larreatarrak.
Harrijasotzaileak: Zelai IV eta Urdax Magunazelaia.
17:30ean, Mus eta Briska txapelketak.
18:00etan, pailazoak.
20:00etan, jantzaldia Jokaldi taldeagaz.
21:00etan txokolatea plazan.

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Artea
2012/5/14
Iņigo Iruarrizagari alkarrizketea bizkaie.biz-ek

Bizkaierazko bizkaie.biz agerkari digitalak Begituko kudeatzailea dan Iñigo Iruarrizaga alkarrizketatu dau. www.bizkaie.biz helbidean irakurri zeinkie

0
Zeanuri
2012/5/3
Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea zabalduko da. Arratian, Haurreskola Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD