Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Bedia
2018/9/30
Udalak euskera arloko irudia aukeratzeko Irudi Lehiaketea abiatu dau

Bediako Udalak "Gaur, bihar eta etzi euskarari eutsi" leloarentzako Irudi Lehiaketea ipini dau martxan. Irudiak urri bigarrenaren 19ra arte aurkeztu daitekez liburutegian, 16:30etik 19:30erako ordutegian bertara eroanda, edo liburutegia@bedia.biz helbidera bialduta.
Lehiaketan parte hartzeako, irudiok gehienez hiru kolore izan behar dabez eta pdf. bektorizatu formatoan aurkeztu behar dira. Gehienezko neurria 15 cm. x 15 cm.koa da. Irudi irabazlea Bediako Udalaren euskeraren arlorako leloarentzako irudia izango da eta Bediako Udalak izango dau esklusiban erabilteko eskubidea.
Epaimahaia Bediako Euskera Batzordekoak osotuko dabe. Sari banaketea, Euskerearen Egunean, abenduak 3, izango da. Irabazleak baserriko produktu naturalez osotutako otzara izango dau saritzat eta gainontzeko partaide guztiak be saritxoren bat eukiko dabe.

0
Bedia
2018/6/15
Sua eta kontzertuak San Juan bezperako gauan

San Juan bezperako gauerdian biztuko dabe sua Bedian, gau laburra argitzeko. Horixe da sanjuanetako momenturik bereziena, baina ez bakarra. Izan be, bost egunetako jai egitaraua prestatu dabe Bedian. Sua biztuteko orduari jantzan etxongo deutsie bediaztarrak eta hurreratutakoak MC Ziztada eta Governors taldeen kontzertuakaz.
Erromeriak be ez dira faltauko. Barikuan, Lehian taldea egongo da; zapatuan, Gauargi eta Oxabi, eta domekan Jokaldi.
Horrezaz gainera lehiaketa gastronomikoak, karta-joko lehiaketak, pelota partiduak, umeentzako puzgarriak eta beste hainbat ekitaldi egongo dira.

Bagilak 17, domekea
10:00etatik 14:30era, XVIII. Eskulangintza eta elikagaien azokea.
12:00etan, Arratia kantuz.
14:00etan, Bediako jubiladuen bazkaria.

Bagilak 22, barikua
20:00etan, jai hasikerako pregoia eta txupinazoa trikitixaz alaituta. Sardina jana.
21:00etan, Jauziri Bediako jantza taldea.
22:00etan, herri afaria.
23:30ean, erromeria Lehian taldeagaz. Tartean Play-backa.

Bagilak 23, zapatua
12:00etan, Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, Paellak aurkeztu.
16:30ean, erromeria Gauargi taldeagaz.
17:00etan, bazkalosteko "Bingoa kantuz kantu".
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
17:00etan, umeentzako tailerrak.
20:00etan, IX. Igel Txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
22:30ean, kontzertuak: MC Ziztada eta Governors taldeak; erromeria Oxabi taldeagaz.
24:00etan, San Juan sua.
Etxera bueltetako autobusak 02:30ean eta 05:00etan.

Bagilak 24, domekea
San Juan eguna
11:00etan, meza nagusia.
12:00etan, Bediako pelota eskolako umeen erakustaldia. Gomazko paleta: neska nagusiak. Eskupelota: mutil nagusiak.
12:00etan, pote eta pintxo txosnetan.
12:00etan, antxinako auto eta motorren erakusketea.
15:00etan, II. Bediako Slaloma, Club Automovilistico Bizkaiak antolatuta, San Lorenzo poligonoan.
18:00etan, bertso saioa.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Bagilak 25, astelehena
12:00etatik 13:30era, puzgarriak eta jokoak.
16:30etik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXIII. Briska Txapelketea. (Bikotekide bat behintzat, Bediakoa).
18:30ean, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:00etan, tortillak aurkeztu.
20:30ean, txokolatea jaiai amaierea emoteko.

0
Arratia
2018/5/30
Alderdikideen eguna Bedian ospatuko dau aurten EAJ-PNVk

Bagilaren 2an, Arratiako EAJ-PNVk alderdikideen eguna ospatuko dau Bedian. Urtean-urtean Arratiako EAJ-PNVk, topaketa egun bat antolatuten dau alderdikideak alkartu daitezan eta euren mezu politikoa herrian zabaltzeko. Ekitaldi politikoa egin eta jai giroan ospatuten dabe eguna. Eguerdiko 12:30ean izango da ekitaldi politikoa. Bertan, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak egingo dau berba.
Egunari jaigiroa emoteko umeentzako puzgarriak eta antxinako argazkiak biltzean dituan argazki erakusketea egongo dira Bedian.

0
Bedia
2017/9/23
Bediak Euskera Arlorako Lelo Lehiaketea ipini dau martxan

Euskerearen Egunerako, Euskerearen aldeko Lelo Lehiaketea prestatu dau Bediak. Parte hartu gura dauanak euskerea erabiltearen aldeko esaldi bat sortu behar dau, Udalak gero lelo modura erabilteko.
Lehiaketan parte hartzeako, urri lehenengoaren 25etik, urri bigarrenaren 20ra bitartean bialdu behar dira proposamenak egilearen datuakaz batera liburutegi@bedia.biz helbidera. Irabazleak "baserriko produktu naturalez osatutako otzarea" jasoko dau saritzat.

0
Bedia
2017/6/17
Gauberdian biztuko dabe San Juan sua bediaztarrak

Izan be, tren geralekua herritik apur bat aparte geratzen da eta askori atzera egiten deutso gauean eta bakarrik hara joateak. Autobusa goizaldeko 02:30ean eta 05:00etan hartu daiteke. Tren geralekura alkarregaz joateko, 01:50ean, 02:40ean, 03:50ean eta 04:40ean batuko da jentea udaletxepean. Sensibilizazino stand-ean, drogen inguruko informazinoa eta preserbatiboak bananduko ditue. Eta eraso sexistak ebitau guran, Beldur Barik Gunea egongo da plazan.
San Juan bezperan suaren inguruan batuko dira danak; mozorro gaua ospatuko dabe eguenean, eta kontzertuak eta erromeriak, lehiaketa gastronomikoak, antzerkia, bertso-saioa, xake bizia, antxinako auto eta motorren erakusketea eta I. Bediako Slalom-ak, ondo pasetako aukerea emongo deutsie gustu desbardinetako jenteari.

Bagilak 18, domekea
10:00etatik 14:30era arte, XVII. Eskulangintza eta Elikagaien Azokea.
12:30ean, Arratia Kantuz.
14:00etan, Bediako jubiladuen bazkaria.

Bagilak 22, eguena
20:00etan, jaien hasikerako pregoia eta txupinazoa, trikitixaz eta dultzainaz alaituta. Sardina-jana.
20:30ean, VIII. Igel Txapelketea. Laguntasuna tabernak antolatuta.
21:00etan, Jokaldi erromeria taldea, Play-backa eta mozorro gaua: Olinpiadak.

Bagilak 23, barikua
19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:30ean, tortillak aurkeztuteko unea.
21:30ean, herri afaria.
22:30ean, Jauziri Bediako jantza taldea.
24:00etan, San Juan sua.
00:30ean, Akerbeltz erromeria taldea.

Bagilak 24, zapatua
12:00etan, meza nagusia.
12:00etan, Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztuteko unea.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatua.
17:00etan, umeentzako tailerrak eta Beldur Barik gunea.
18:00etan, xake bizia.
22:00etan, sensibilizazino stand-a kioskoan.
22:00etan, kontzertuak: Akabu, Hesian eta Oxabi.

Bagilak 25, domekea
12:00etan, eskupelotea, herrikoak tartean, eta nesken pala partidua.
12:00etan, pote eta pintxo txosnetan.
12:00etan, antxinako auto eta motorren erakusketea.
15:00etan, I. Bediako Slalom-a, Club Automovilistico Bizkaiak antolatuta.
19:00etan, Zeani Antzerki Taldeak Amari mutik bez antzezlana.
20:30ean, Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua.

Bagilak 26, astelehena
12:00etatik 13:30era arte, puzgarriak eta jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXVII. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat Bediakoa izan behar da. Izen emotea 6 euro bikoteko.
20:00etan, txokolatadea jaiai amaierea emoteko.

0
Bedia
2016/11/7
San Martin jaiak Ereņo auzunean

Zemendiaren 12an San Martin ospatuko dabe Bediako Ereño auzunean. Jai egitarauko ekitaldi nagusiak, San Martin mendi martxea, Bola jokoa eta babajana frontoian izango dira. Bediako gazte trikitilariak girotuko dabe ermita ingurua.
Urtero lez, martxea Martin Atutxaren oroimenez izango da. Partaideak Bediako plazatik urtengo dira 09:00etan eta ibilbide bi izango ditue aukeran. Bata 9 km.koa eta bestea 15 km.koa. Partaideak opari bana izango dabe eta zozketan parte hartzeako zenbakia. Martxea amaitutakoan jai giroa San Martin ermitearen inguruan izango da. Han txitxi-burruntzia, trikitilariak eta Bola jokoa egongo dira. Ondoren, babajana lagun giroan.

Zemendiak 12, zapatua
09:00etan, ibilaldia Martin Atutxaren omenez. Plazatik urtenda.
10:30ean, txitxi-burruntzia trikitilariak girotuta.
12:00etan, mezea San Martin ermitan.
12:45ean, Bola jokoa eta zozketea.
14:30ean, baba-jana frontoian.

0
Arratia
2016/6/19
San Juan sua eta gehiago Bediako jaietan

Gaubeko hamabietan biztuko dabe San Juan bezperako sua Bedian, urteko gaurik laburrena argituteko.


Jaietako lehenengo gau majikoan suaren inguruan batuko dira bediaztarrak, suak gauza txarrak erre eta onak gorde dagiazan.
Jaietan, majikoak izan daitekez gau asko. Izan be, Jokaldi, Egan, Zeinke, ETS eta Drindots taldeak gaubak musikaz beteko ditue eta jantzan egiteko aukerea egongo da. Egunez, beste ekintza batzuen artean, lehiaketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, zunbatoia eta karta jokoak egongo dira.

Bagilak 19, domekea
10:00etatik 14:30ak arte, XVI. Eskulangintza eta Elikagaien Azokea.
14:30ean, Bediako jubiladuen bazkaria.

Bagilak 23, eguena
20:00etan, jaien hasikerako txupina, trikitixaz eta dultzainaz alaituta. Sardina jana.
20:30ean, Igel Txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
21:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz. Ondoren, Play-Backa (mozorrotu eta gozatu).
24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, barikua
12:00etan, Meza nagusia.
19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:00etan, pala partiduak (neskak).
20:30ean, tortillen aurkezpena.
20:30ean, korru jantzak.
21:30ean, herri afaria.
23:00etan, erromeria Egan taldeagaz.

Bagilak 25, zapatua
12:00etan, IX. Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztu.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
17:00etan, artista txikiak. Umeentzako tailerrak.
18:00etan, Piratak Herri kirol taldea.
22:00etan, kontzertuak: Zeinke, ETS eta Drindots taldeak.
Arratiara, Galdakaora eta Zornotzara autobusa 02:30ean eta 05:00etan.

Bagilak 26, domekea
12:00etan, eskupelota partiduak (herrikoak tartean) eta pala partiduak (neskak, herrikoak tartean).
18:00etan, txakurren erakusketea.
19:00etan, eskupelota partiduak.
20:00etan, Zunbatoia, Deiene eta Jorgeren eskutik.

Bagilak 27, astelehena
12:00etatik 13:30era, puzgarriak eta jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXI. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat Bediakoa. Izen emotea 6 euro bikoteko.
20:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.




0
Bedia
2016/2/15
"Work kafe" antolatu dau Udalak gazteen proposamenak jasoteko

Zezeilaren 19an, arrastiko zazpiretan, Bediako 18 eta 30 urte bitarteko gazteak konbidauta dagoz  liburutegian alkartzera eta Udalari euren proposamenak egitera. "Work kafe" honen helburua herriko gazte politikak bideratuteko gazteen ekarpenak jasotea da. Edade tarte horretako 100 gazte inguru dagoz erroldatuta herrian.
Gazteakaz aurrez aurre berba egiteko Udalak "Work kafe"a prestatu dau. "Pentsau dogu 18 urtetik 30 urte arteko gazteria alkartzea euren proposamenak eta herriak eurakaitik zer egitea gustauko litxakien edo, entzuteko" azaldu deutso BEGITUri Meritxel Lejarzaburu Gazteria zinegotziak.
Gazteen preminak, nahiak eta abar dokumentu baten jasoko ditue Udalak Plan estrategikoa egin dagian. Gero Gazte Politika arloak ondo ikusten badauz ekarpenok, plenoan onartuko da Plana. Lau urteko indarraldia izango dau eta ekintzak bete ahal izateko diru partida bat egongo da urtero-urtero aurrekontuetan.

0
Bedia
2015/6/14
Zapoak eta sugeak erre, artoak eta gariak gorde

San Juan kantuak dinoan lez, gauza txarrak erre eta onak gordeko dabez San Juan bezperan suaren inguruan batzean diranak. Hilaren 19an hasiko dira sanjuanak Bedian.

Bagilak 19, barikua
20:00etan, jaien hasikerako txupinazoa trikitixeagaz eta dultzaineagaz alaituta. Ondoren, sardina jana.
21:30ean, Egan, Zeinke, Play Back-a eta Egan. Mozorro gaua.

Bagilak 20, zapatua
12:00etan, VIII. Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellen aurkezpena.
17:00etan, kuadrilen arteko VII. Olinpiadak.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
22:00etan, Nik Khaos, Kaotiko eta Babel Covers.
Autobusa Arratiara, Galdakaora eta Zornotzara 02:30ean eta 04:30ean.

Bagilak 21, domekea
11:00etan, II. Antxinako auto eta motorren erakusketea.
12:00etan, pintxo-pote trikitixeagaz alaituta.
18:30ean, Marxel magoa.
20:00etan, zunbatoia.

Bagilak 22, astelehena
Umeen Eguna
12:00etatik 19:30era, puzgarriak eta jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, tailerrak eta bitsa. Dastamen tailerra.

Bagilak 23, martitzena
17:00etan, Briska Txapelketea.
18:30ean, Tortilla Lehiaketerako izen emotea.
20:00etan, tortillen aurkezpena.
20:00etan, Jokaldi taldea.
21:00etan, herri afaria.
22:30ean, Jokaldi taldea.
23:15ean, zapoak eta sugeak erre.
24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, eguaztena
12:00etan, meza nagusia.
18:00etan, Igel Txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
19:00etan, korru jantzak.
20:00etan, mariatxiak.
21:00etan, txokolatea jaiai amaierea emoteko.

0
Bedia
2014/6/17
Sanjuanak, egunik luzeenak lagun artean

Txupinazoa barikuan bota arren, ordurako jai giroa dastatzen hasita egongo dira bediaztarrak. Izan be, aurreko domekan, bagilaren 15ean, XIV. Eskulangintza eta Elikagaien Azokea izan zan.


Txupinazoaren ostean, bediaztarrak bost egun eta bost gau daukiez disfrutetako. Barikuko gaua, mozorro gaua izango da. Aurten, herritarren sormena biztuko dauan gaia "telebisinoa" da.
Zapatu gauean, Larregi eta Eskean Kristo taldeen kontzertuak egongo dira. Gau honetan, Arratiara, Galdakaora eta Zornotzara bueltetako autobusak egongo dira goizaldean, 02:30ean eta 04:30ean, hain zuzen be.

Bagilak 20, barikua
20:00etan, jaien hasikerako txupinazoa trikitixeagaz eta dultzaineagaz alaituta.
Sardina jana.
21:30ean, kontzertuak: Zeinke eta Bilbomatiks.
Ostean, play-back eta erromeria Luhartz taldeagaz.

Bagilak 21, zapatua
12:00etan, VII. Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztu.
17:00etan, kuadrilen arteko VI. Olinpiadak.
Mus Txapelketea, Batzokiak antolatuta.
22:30ean, kontzertuak: Larregi, Eskean Kristo eta Akerbeltz.

Bagilak 22, domekea
12:00etan, antxinako autoen eta motorren erakusketea.
Umeen esku pelotea.
Pintxo-pote trikitixeagaz alaituta.
13:30ean, korru-jantzak.
18:00etan, esku pelota partiduak: kadeteak eta gazteak.
19:00etan, Deiene eta Jorgeren agerraldia.
21:00etan, frontenis finala.

Bagilak 23, astelehena
12:00etatik 13:30ak arte, puzgarriak eta frontoi jokoak.
17:00etatik 19:30ak arte, puzgarriak, tailerrak eta bitsa.
18:30ean, Tortilla Lehiaketarako izena emotea.
19:00etan, Ugel Txapelketea, Laguntasuna tabernak antolatuta.
20:00etan, tortillen aurkezpena.
21:00etan, herri afaria eta erromeria Jokaldi taldeagaz.
24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, martitzena
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, XXIX Briska Txapelketea. (Bikotekide bat behintzat, Bediakoa). Izena emotea 6 euro bikoteko.
18:00etan, nesken Pala Txapelketea.
19:30ean, txokolatea.
20:00etan, Areatzako Banda.
21:00etan, jaien amaierea.


 

0
Arratia
2014/3/8
Hileon amaituko da organoaren konponketea

Bediako parrokiko organoari motorea aldatu eta isilago bat jarri  deutsie Alejandro Turanzas eta Sergio del Campo maisu organogileak. Gainera, organoak dituan 600 tutuak soltau, garbitu eta euren lekuan ipini ditue barriro.
"Organoa, erretaula baten moduan, arte tresna bat da eta bere mantenua behar dau" dinoe konpontzaileak. Bediako organoa 1958. urtekoa da, Begoñan, Bilbon Juan Dourtek egindakoa. Tekladu bi eta pedala ditu, tutuak egurrezkoak eta eztainuzkoak dira.

Arteako organoa konponduta
Turanzas eta Sergio del Campo maisu organo-egileak Arteako organoa be konpondu dabe. Uste baino luzeago jo dabe behar honeek, baina amaituta dagoz eta aurkezpen "ofiziala" egingo da martiaren 14an Arteako parrokian. Bertan, organo egileak egindako beharra azalduko dabe, argazkien bitartez, zelan egoan eta zelan geratu dan erakusteko. Kontzertua be egongo da.
Arteako organoa Alemanian egina da, Weikerheim-en, eta aita Honorio karmeldarrak muntau eban 1976. urtean. Organo honek konsola bi ditu, bata koruan eta bestea altare ostean. Bietatik jo daiteke organoa.

0
Bedia
2013/6/20
Sua eta punk eta rock-a jaietan

Sua da San Juan jaietako protagonistea, herrialde askotan eta Arratian be suak biztuko dira San Juan bezperan, txar guztia erre eta ziklo barri batera hasikerea emoteko asmoz. Halan egingo dabe Bediako herriko jaietan.


Bediaztarrak jantzi egingo dira egun bitan, giro desbardina emoteko jaiari: barikuan, hilak 21, mozorro gaua izango da eta uri handietan legez, emoak, frikiak, gotikoak, heavyak eta punkiak, beste batzuen artean, ibiliko dira herrian zehar. Punkiak gustura asko, seguruenik, ze punk-rock musikea joten daben talde bik emongo dabe kontzertua hurrengo egunean, Vietato Pensare eta Hesian taldeak, hain zuzen be.
Jaiai amaierea emoteko, barriz, erropa tradizionalak jantziko dabez herritarrak.
Jai egunotan, umeentzako jolasak, herri kirolak, gastronomia lehiaketak eta erromeriak alaituko dabez Bediako sanjuanak.

Bagilak 16, domekea
10:00etatik 14:30era XIII. Eskulangintza eta Elikagaien Azokea.

Bagilak 21, barikua
20:00etan, jaien hasikerako txupina, trikitixea eta dultzaineagaz alaituta. Sardina-jana.
21:30ean, herri afaria.
23:00etan, erromeria Obaneuke taldeagaz. Atsedenaldian Play-back-a.
Mozorro gaua. Gaia: uriko tribuak.

Bagilak 22, zapatua
12:00etan, IV. Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztu.
17:00etan, Kuadrilen arteko V. Olinpiadak.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
22:30ean, kontzertuak Vietato Pensare, Hesian eta Tximeleta taldeakaz.
Autobusa Arratiara, Zornotzara eta Galdakaora 02:30ean eta 04:30ean.

Bagilak 23, domekea
11:00etan, antxinako autoen erakusketea.
12:00etan, esku pelota partiduak. Umeak.
12:00etan, pintxo-pote trikitrixeagaz alaituta.
13:30ean, korru jantzak.
18:00etan, esku pelota partiduak. Kadeteak eta Gazteak.
19:00etan, herri kirolak: Iñaki Perurena, Atutxa-Ugaitz, Faustino Mugertza.
21:00etan, frontenis finala.
22:00etan, Otegi bikotea.
24:00etan, San Juan sua.

Bagilak 24, astelehena
12:00etan, meza nagusia.
12:00etatik 13:30era, puzgarriak eta frontoi jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, tailerrak eta bitsa.
17:00etan, XXVIII Briska Txapelketea.
18:00etan, Tortilla Txapelketarako izen emotea.
19:00etan, Ugel Txapelketea. Laguntasuna tabernak antolatuta.
20:00etan, txokolatea.
20:30ean, Erdizka Lauetan taldeagaz plaza-jantzea, Bedian egon diran jantza taldeai esker.
22:00etan, jaien amaierea. Erdu erropa tradizionalakaz.

0
Bedia
2013/1/18
Incoesako greba mugabakoa bertan behera geratu da

Urtailaren 16an, greba mugabakoa hasi baino ordu batzuk lehenago, enpresak eta beharginen ordezkariak akordioa sinatu eben. "Akordio hori, aurrekoan Administrazino Kontseiluak atzera bota ebanaren termino bardinetan oinarritzen da. Langileak grebarako deialdia egin eben enpresak bete daian hartutako konpromisoa eskatzeko, eta 9 lankidek euren lan-postuak berreskuratzeko. Horrezaz gainera, bien partetik adostu da alkarrizketeari ekitea Hitzarmen eta  Enpresaren Bideragarritasuna plana ituntzeko asmoz" azaldu dabe LABetik.



0
Bedia
2012/9/15
Bedia-Zeanuri ibaiaertzetik hilaren 22an

Urri lehenengoaren 17tik 23ra Europar Mobikortasunaren astea ospatuko da, "nire autorik gabeko hiria" lelopean. Hori dala eta, ekin- tza bi antolatu ditu Arratiako Udalen Mankomunitateak, Arratiako Ibaiertzetatik III. martxea hilaren 22an eta Bediako Bizikleta Martxea hurrengo egunean.
Ibai ertzetik Arratia bailara osoa zeharkatzeko aukerea izango dabe ibiltariak, bertatik doazen oinezko bideak ezagutuz. Hogei kilometro inguru egingo ditue Bediako plazatik goizeko bederatziretan urten eta Zeanuriko frontoiraino.
Martxa honetan parte hartzeako arratiar guztiak daukie aukerea autoa erabali barik. Izan be, Bediara joateko autobusa egongo da, 08:15ean Zeanuritik urten eta herriz herri, baita Dimatik be, ibiltariak Bediara eroango dituana. Amaitukeran, 14:15ean be Zeanuritik Bediara ibilbidea egingo dau autobusak. Hornikuntzea Igorreko kiroldegian egongo da eta amaitutakoan barauskarria Zeanurin.


Kotxe bako eguna Bedian
Hurrengo egunean, hilak 23, kotxe bako eguna ospatuko dabe Bedian. Bizikleta martxa bat egingo da herrian zehar goizeko 10:00etan urtenda. Hamaiketan truke merkadua egongo da plazan eta 12:00etan bizikleta bat zozketatuko da bizikleta martxan parte hartu dabenen artean.

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Bedia
2012/6/18
Bidean Galduta taldeak joko dau jaietako gaurik laburrenean

Barikuan zortziretan emongo jakie jaiai hasiera ofiziala txupina botaz eta hurrengo hiru egunetan Bedian sanjuanak edo udako solstizioa ospatuko dabe. San Juan bezperan, gaurik laburrenean, tradizinoak agintzen dauan lez bediaztarrak eta inguruetatik etorritakoak suaren inguruan batuko dira, txar guztia erre eta bizimoduari indarbarrituta ekiteko asmoz. Sua baino lehen Bidean Galduta Arratiako talde arrakastatsuak jantzan ipiniko ditu hurreratzen diranak.


Aurtengo egitarauan, San Juan eguneko ekitaldi batek merezi dau aitamena. Arrastiko zazpiretan, Gurutze Gorrikoak erreskate erakustaldia egingo dabe. Didaktikoa izateaz gainera, ikusgarria be izango da, duda barik.

Bagilak 17, domekea
10:00etatik 14:30era, XII. Eskulangintza eta elikagaien azokea.
Bagilak 22, barikua
18:00etatik 21:00etara, Zuresku jolas tradizionalak.
20:00etan, jaien hasierako txupina trikitixea eta dultzaineagaz alaituta. Sardina jana.
21:30ean, erromeria Egan eta Kalte taldeakaz.
Mozorro gaua. Gaia: zirkua.

Bagilak 23, zapatua
12:00etan, V. Paella lehiaketarako izen emotea. Tirituk antolatuta.
14:30ean, paellak aurkeztu.
17:00etan, kuadrilen arteko IV. Olinpiadak Tirituk antolatuta.
22:30ean, kontzertua Bidean Galduta taldeagaz.
24:00etan, San Juan sua eta jarraian kontzertuak: Ze Esatek eta Trikizio.

Bagilak 24, domekea
11:00etan, meza nagusia eta ostean, kalejirea.
12:00etan, eskupelota partiduak. Umeak.
18:00etan, eskupelota partiduak. Kadeteak eta Gazteak.
19:00etan, Gurutze Gorrikoen erreskate erakustaldia.
20:30ean, Zeani Antzerki Taldearen Gerbasiogaz ordubete antzezlana.
22:00etan, 12 km.
Jantzi tradizionalak jantzi.

Bagilak 25, astelehena
11:30etik 13:00etara, puzgarriak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak eta tailerrak.
17:00etan, XXVII. Briska txapelketea. (Bikotekide bat Bediakoa).
18:00etan, tortilla lehiaketarako izen emotea.
19:00etan, ugel txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
19:00etan, frontenis finala.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:30ean, jaiai amaierea txokolateagaz.


 

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Zeanuri
2012/5/3
Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea zabalduko da. Arratian, Haurreskola Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD