Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Dima
2018/9/23
Anestesia taldea izango da kartelburu Dimetal Fest-en

Urri lehenengoaren 28 eta 29an izango da metalaren jaia Diman. Jaialdia handi egin da aurten eta egun bitan, 30 bandak joko dabe lau eszenalekutan; euretako 27 Euskal Herrikoak. Bost taldek bariku gaubean joko dabe eta beste 25ak zapatuan. Aurrekontua aurreko urtekoa halako hiru dala dinoe antolatzaileak, baina 1.500 eta 2.000 lagun inguru jaialdira hurreratzea espero dabe, eta herrian inpaktu ekonomiko handia izatea.


Zapatu gaubean, eszenaleku nagusian, The Faithless, Auritz, Crisix, Anestesia eta Angelus Apatrida izango dira. Anestesia talde historikoak, Gorrotoaren ahotsa albumaren 25 urteak ospatuko dauz eta jenteak ondo ezetuten dituan kantuak eskainiko ditu. Crisix-ek eta Angelus Apatrida-k barriz, euren azken diskoak aurkeztuko ditue: Against the odds Crisix-ek eta Cabaret de la guillotine Angelus Apatridak, hain zuzen be. Whäldemar taldeak be diskoa aurkeztuko dau Against all kings izenekoa, Infernu eszenalekuan zapatuan 22:55ean.
Barikuan, Koba eszenalekuan, 20:00etan hasita, Sönambula, Perrobala, Alma Culter, Kartzarot eta Dominium izango dira. Death metal egiten dauan Sönambula taldeko bateriajoleak, Maider Narbaizak, eskolak emoten ditu Igorreko Institutuan eta publikoaren artean egongo da bere ikaslerik, duda barik.
Eszenaleku horretan bertan, hurrengo egunean, After Life, Extinction, Bloody Brotherhood, Aposento eta A.D. bandak death eta metal ilunena eskainiko dabe. Infernu eszenalekuan barriz, Meltdown, Niketz, The Wizards, Whäldemar eta Overloud taldeak hard rock eta metal klasikoena joko dabe.
EH Matxete eszenalekua talde barrientzat izango da. Han, hamar talde egongo dira metalaren joera barrienak ezetuten emoten.

Musikea eta gehiago
Dimetal Fest ez da musika jaialdia bakarrik eta kultura ekitaldi eta ondo pasetako jardueraz betetako egitaraua dakar. Holan, zapatuan, goizeko 11:00etan, Dani Alvarez EITBko kazetariak gidatutako eztabaida-barriketaldia egongo da Abaroa Aretoan eta jaialdian joko daben taldeetako partaide batzuek be hartuko dabe parte bertan.
Bitartean, plazan, umeentzako jolasak egongo dira. Han, Santutxuko Clandestine-ko tatuatzailea izango da, umeai "tatuajeak" margozten. Gero, herri metal kirolak izeneko jardueran, bost herri kirolari arratiarrek erakustaldia egingo dabe Whäldemar taldeko Pedro J. Mongek gitarra jo bitartean.
Bazkaria egongo da gero eta bazkalostean, metal olinpiadak. Arrakasta handia izaten dabe olinpiadok. Bertan, lau personako taldeak, bost proba xelebretan neurtzen dira.
Kontzertuen ostean, egun bakotxean dj bat egongo da. Barikuan, DJ Achtung, Koldo Gilen Munitxa izango da musikea ipinten ibiliko dana, eta zapatuan DJ Jarros, Dani Alvarez.
Zapatuan gainera, erromeria be egongo da Ezten Giro taldeagaz. "Erromeria bat ipini dogu, Dimako esentzia ez dogulako galdu gura eta herriko jenteak beti ondo pasetan daualako erromeriakaz" dinoe antolakuntzatik.
Hau danau aurrera ateraten lagunduteko, leku askotatik etorritako jenteak egingo dau borondatezko beharra. "Jente asko behar dogu txosnetan txandak egiteko, parkinetan, backstagean egoteko, segurtasun neurriak beteteko, dana koordinetako... Dimako jenteaz aparte kanpotik etortea be eskatu dogu eta erantzuna sano positiboa izan da. Jente asko dator Bilbotik, Bermeotik eta Portugaletetik. Igorretik be jente asko animau da guri lagunduten". Lagundu gura izan ezkero, webgunean emon daiteke izena edo antolakuntzakoakaz kontaktuan ipinita.

Pasinoa, konpromisoa eta alkartasuna
Dimetal Fest jaialdia, dimoztar batzuek metal musikeari deutsien pasinoagaitik sortu zan, baina pasino horrezaz gainera, konpromisoa be bada jaialdiaren beste ezaugarrietako bat. Konpromisoa, Euskal Herriko musikeagaz, eta hau bertoko banden kopuruan islatzen da. Konpromisoa etorkizunagaz, banda barriai eskainitako eszenalekuan erakusten dana. Baita genero bardintasunagaz be. Izan be, metal musikan andrak daukien lekua ikusgai egin gura dabe Dimetaleroak. Horregaitik, Andraizea Dimako andra taldearen laguntzeagaz, Unai Endemañoren Rock and Roses argazki erakusketea antolatu dabe urri lehenengoaren 17tik aurrera Infomazino Bulegoan. Akaso metal banden mundua sano maskulinizauta dagoalako, andren presentzia txikia da jaialdian: joko daben taldeen artean ez dago andrak bakarrik osotutako talderik eta andrazkoen presentzia daukien taldeak %14ra ez dira heltzean. Lau dira: After Life, Alma Culter, Sönambula eta Song of Anubis, hain zuzen be.
Pasinoa, konpromisoa eta alkartasuna. Alkartasunerako stand bat egongo da jaialdian eta AEN, Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren informazinoa emoteko mahaitxo bat egongo da. Lemmy eszenaleku nagusian joko dauan Auritz taldea, sindrome horren gainean konzienzietako sortu zan. Dimetal Fest-ek be, lekutxoa egingo deutso horreri.
Dimako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Pepsi Max Zeroren babesa dauka jaialdiak.

Dimatik mundura eta mundutik Dimara
Hasikeran herrian sortu eta herrirako bazan be, aurten egin daben saltoagaz, Dimako herria metal musikearen erreferente izatea gura dabe, Euskal Herri osoan ezaguna. Duda barik jente asko etorriko da hainbat lekutatik, metal munduak ezetuten daualako daborduko Dimetal Fest. Belgika, Eslovenia, Alemania eta Espainiatik jentea etorriko dala dinoe antolakuntzakoak. Bilbo, Bermeo, Gasteiz eta Donostiatik autobusak ipiniko ditue Dimara joan-etorria egiteko.
Kotxez datozanak barriz, Igorreko Industrialdean, Dimako aldean aparkau behar dabe eta handik herrira hurreratzeko autobusa ipiniko dau antolakuntzak.
Non akanpau be egongo da.

0
Dima
2018/6/24
Eskalada irakasteko alkarteak botako dau jaiai hasikerea emoteko txupina

San Pedro egunaren bezperan arrastiko zazpiretan botako dabe txupina, baina jaia eguerdian hasiko da umeentzako tailerrakaz eta frontoian eskaladea egiteko aukereagaz.


Eguenetik domekara arte, kontzertuak, erromeriak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak eta kuadrillen arteko lehiaketak, umorea eta ondo pasetako aukerak ipiniko dabez. Kirolai jagokienean, eskaladea nabarmendu gura izan dabe aurten. Izan be, Diman eskaladarako leku onak dagoz, eskalada egiten irakasten dauan alkarte bat be bai, eta Espainiako txapelduna Itziar Zabala be dimoztarra da.

Bagilak 28, eguena
12:00etan, umeentzako tailerrak eta serigrafia (bakotxak bere kamisetea ekarri).
17:30ean, eskaladea danontzat frontoi handian.
18:30ean, Pintxo Txapelketea ume eta gazteentzat.
19:00etan, txupina Ilunbe boulderra alkartearen eskutik.
Jantzak Gaztebarri taldeak.
Kuadrillen Lehiaketearen I. probea.
20:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketea.
22:30ean, erromeria: Zirkinik bez eta DJ Mozoilo.

Bagilak 29, barikua
12:00etan, San Pedro mezea.
13:00etan, 85 urtekoai omenaldia. Ostean jubiladuentzako bazkaria.
17:30ean, Talentu Lehiaketea.
18:00etan, Antxo eta Pantxa pailazoak.
19:00etan, Lasto Botatze Txapelketea.
21:00etan, esku pelota partidua eta plazako IV. Txapelketako finala.
22:30ean, Jantza-Play-backa.
23:30ean, kontzertuak: Houston pub, Sutan eta DJ Ibon.

Bagilak 30, zapatua
11:30ean, duatloia.
13:00etan, Otxote Muñatones.
17:00etan, puzgarriak.
18:00etan, Dimako pelota eskolako finalak.
19:00etan, Zaratak 18 elektrotxarangea. Bitartean, kuadrillen arteko jolasak eta buruhandiak.
22:00etan, kontzertua: Rockovers.
24:00etan, euskal errepresaliaduen giza eskubideen aldeko ekitaldia.
00:30ean, kontzertua: Los zopilotes txirriaos.
02:00etan, erromeria: Akerbeltz.

Garagarrilak 1, domekea
11:00etan, Patinajea, molto... ginkanea frontoi handian.
12:00etan, goitibera jeitsiera herrikoia plazan.
13:00etan, Sagardole runba taldea.
14:30ean, Paella Lehiaketea.
Ondoren, herri bazkaria, paella jana eta kantaldia, Kantu bat gara taldeagaz batera.
18:30ean, bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Miren Artetxe. Gai jartzailea: Amaia Aurrekoetxea.
Jaietako zozketea.
20:30ean, antzerkia: Ez dok hiru (Patxo Telleria eta Mikel Martinez).
21:30ean, kuadrillen agurra eta txokolatea.

0
Dima
2018/5/14
Mitologia astea Sugoi ikuskizunagaz zarratuko da

Igaztik Jentilak Diman ekimenak aste osoa hartzean dau, mitologia era desbardinetan azaldu ahal izateko. Herrian sortutako eta herritarrak antzeztutako Sugoi antzezpenak zarratuko dau mitologiagaz lotutako ekintzaz betetako maiatzaren 14tik 19rako astea.
Aurten, inoz baino bisualagoa eta erakargarriagoa izango dala dino Gotzon Aurrekoetxea antolakuntzakoak.


Umeak partaidetza zuzena izango dabe mitologia aste honetan. Eskolan, maila guztietako ikasleakaz mitologiaren gaineko ekintzak egingo ditue, jolasak batez be, aste osoan zehar. Eguaztenean, hilak 16, 18:00etan, Ines Bengoa ipuin kontalariak sorgin eta monstruoen gaineko ipuinak kontauko ditu eta ondoren sari banaketea egongo da. Izan be, mitologiari lotutako lehiaketa bi egin ditue herrian. Batean, 8 eta 11 urte bitarteko umeak hartu dabe parte bolumenezko irudiak eginez. Edozein material erabili eitekean, iraunkorra ala ez, taldeka edo bakarka eta "pilo bat lan aurkeztu dira" Gotzon Aurrekoetxea antolakuntzakoaren arabera. Hamabi urtetik gorakoak Ipuin Lehiaketan hartu dabe parte.
Beste ikuspegi batetik helduko deutsie gaiari nagusiak. Izan be, Jubiladuen alkarteak antolatuta Juan Manuel Etxebarriaren berbaldia egongo da, arrastiko 19:00etan, Jubiladuen lokalean. Etxebarriak Arratiako ipuin mitologikoen gainean egingo dau berba, eta kontau be egingo ditu publikoarentzat ezagunak diran hainbat.
Hurrengo egunean, jentilen agerrera egongo da. Jentilak plazan agertuko dira eta poteoa egingo dabe herrian "talde desbardinak, batzuk mozorrotuta eta beste batzuk mozorrotu barik, beste batzuk baserritar jantzita".

Sugoi ikuskizuna
Zapatuan, maiatzaren 19an, izango da ekintza zentrala, Sugoi ipuin mitologikoaren antzezpena. Herriko jantza taldeak jantza bi egingo ditu, musikari batzuk be parte hartuko dabe, koruak be hartzean dau parte ipuinean. Izan be, herriko alkarte eta norbanako askoren lanari esker egingo da ikuskizuna. "Dana egin da Diman eta dana egin dabe dimoztarrak. Gure ezaugarri bat da. Herriak sortu, herriak egin. Eta gauza dotore, kalidadezkoa, polita eta erakargarria" dino Aurrekoetxeak.
Aurtengo ikuskizuna aurreko urteetakoa baino luzeagoa da eta XIX. gizaldian kokatu dabe ipuina. Sugoiren agerrera desbardinak erakutsiko dira. Pelotalekuan izango da 22:00etan, baina aurretik kalejirea egingo dabe parte hartzaile guztiak.
Jentilak Diman Txumuluxuetan alkarteak eta Dimako Udalak antolatuten dabe herriko hainbat alkarteren laguntzeagaz. Gainera, taberna, denda eta abarrek babesa emoten deutsie "sano garrantzitsua da guretzat, ez bakarrik arlo ekonomikoan, baita animikoan be. Eurak barik askoz gatxagoa izango litzateke" dino Gotzon Aurrekoetxea Txumuluxueta alkartekoak.

Egitaraua
Maiatzak 16, eguaztena
17:30etik aurrera, lehiketetara aurkeztutako lanen erakusketea.
18:00etan, Ines Bengoa ipuin kontalaria, Sorginak eta monstruoak eskolako kamaran. Ondoren lehiaketetako sari banaketea.

Maiatzak 17, eguena
19:00etan, Juan Manuel Etxebarriaren berbaldia Arratiako ipuin mitologikoak. Jubiladuenean.

Maiatzak 18, barikua
Iluntzean, jentilen agerrera plaza inguruan.

Maiatzak 19, zapatua
22:00etan, Sugoi ikuskizuna pelotalekuan.

0
Dima
2018/4/30
Azken Gaua Infernuan, Dimetalerako dirua batzeako

Pandemia, Hell Light, Andrals eta A.D. metal taldeak kontzertuak eskeiniko dabez maiatzaren 5ean 20:30etik aurrera Dimako Abaroa Aretoan. Azken Gaua Infernuan izenpean, urri lehenengoan egingo dan Dimetal Fest jaialdia prestatzeko dirua batzeako antolatu dabez kontzertu honeek. Sarrerak bost euroko prezioan salduko dira.
Abaroa aretoan joko daben lau taldeak, metal musikako lau estilo desbardin egiten dabe metalzaleen gozamenerako. Izan be, Pandemia taldeko kantabriarrak thrash metala egiten dabe; Andrals brasildarrak fastrash estiloko musikea; Hell Light, brasildarrak honeek be, funeral doom eta Markina-Xemeingo A.D. taldeak brutal crossover deitu daben estilokoa. Markinarrak, Dimetal Fest-en be joko dabe.
Dirua batzeako helburuagaz be, 600 euroko txeke bat zozketatuko dabe eta errifa horretarako 10.000 txartel dagoz salgai euro baten prezioan.

Dimetal Fest 2018
Aurtengo Dimetal Fest urri lehenengoaren 28 eta 29an izango da. Guztira 30 bandak joko dabe lau eszenalekutan, egungo metalaren panoramearen ikuspegi zabala eskeiniz.

0
Dima
2018/4/1
Bakearen Lore Gara memoria historikoa berreskuratzeko ekitaldia

Aprilaren 7an Bakearen Lore Gara memoria historikoa berreskuratzeko ekitaldia egingo dabe Diman bigarrenez. Bertan, Arte Ederren Fakultadeko hiru artista gaztek Dimako memoria historikoaren gaineko euren artelan proposamenak aurkeztuko dabez.
2015ean, Txumuluxueta alkartea memoria historikoa berreskuratzen hasi zan. Igaz, 80. urtemugan, Bakearen Lore Gara ekitaldi instituzionala egin eben. Baita hainbat dimoztarraren gerrearen gaineko testigantzak jasoten dauzan Bakearen Lore Gara dokumentala be, memoria galdu ez daiten.
Aurten be, herri mailan, memoria gordeko dauan esku-hartze bat egin gura dabe Udalak eta Txumuluxueta alkarteak. Horretarako hitzarmena sinatu dabe Arte Ederren Fakultadeagaz. Lan hori egiteko zazpi ikasle aurkeztu ziran eta hiru aukeratu ditue. "Aztertu genduzan euren hausnarketak eta aukeratutako hiru horreek etorriko dira aurkezpena egiten. Gero gertatu daiteke hirurak ados ipintea aurkezpenak egiteko eta lan hori egiteko herrian" azaldu deutso BEGITUri Ibon Iza zinegotziak.
Zein artelan mota izango dan ez dakiela dino Izak. "Izan ahal da ibilbide bat, edo zeozer estankoa, edo bideo bat... Ez dogu gura artista konsagradu batek egindako monolito bat ipini. Herriaren parte hartzea gura dogu. Hori oso inportantea da guretzako". Artista gazteai aukerea emotea be gura izan dabela dino.

Bonbardaketea gogoan
1937ko aprilaren 7an arrastiko 17:15ean Dima bonbardeau eben. Aurten 81 urte pasau diranean, ordu horretan, herriko eleiza eta ermita guztietako kanpaiak 5 minutu joten egongo dira.
Ekitaldia 18:30ean hasiko da Gazte Barri taldekoen jantzakaz eta bertso-saio txiki bategaz. Ondoren, Txumuluxueta alkarteko Manu Aurrekoetxeak hartuko dau berbea, eta gero Dimako alkateak. Arte Ederren Fakultadeko hiru ikasleak Dimako memoriarako egin daben proiektua azalduko dabe ondoren. Igaz grabautako Bakearen Lore Gara bideoaren zati bat be proiektauko da.
Amaitzeko, Zamakola abesbatzak kantu zaharrak eta doinu barriak eskeiniko ditu.

0
Dima
2018/3/13
Beste komunikazino modu bat aurkezteko dokumentala Diman

Donamartiriko Arberoa ikastolak bere ibilbidean erabilitako Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) eredua azaltzen dauan DVDa aurkeztuko da martiaren 16an, 19:00etan, Abaroa Aretoan. Guraso talde bat komunikazino ez bortitza landuten dabil Diman eta herriko guraso, gazte, nagusi, irakasle eta herritar guztiak konbidau gura dauz komunikazino modu hau ezetuten.
Donamartiri Behenafarroako herri txiker bat da. Arberoa ikastolea lau ikasle eta irakasle bategaz sortu zan 2008an. Gaur egun 71 ume, bost irakasle, hiru laguntzaile eta laguntzaile berezitu bat dagoz ikastolan. Ikastolearen ardatzetako bat ondoizatea da eta horretarako, komunikazino ez bortitza, Marshall Rosenberg Estadu Batuetako psikologo eta irakasleak pasa dan mendean garatutako hartu-emonetako eredua erabilten dabe.
Komunikazino ez bortitza zer dan eta zelan gauzatu azaltzen dauan dokumentala proiektau bitartean, zaintza zerbitzua egongo da eskolan behar dabenentzat.

0
Dima
2018/2/27
Euskerearen gaineko jardunaldia

Dimako Abizarie alkarteak, herrian euskerearen erabilereak behera egin dauala eta horren gainean hausnartzeko, euskereari buruzko jardunaldi bat antolatu dau martiaren 3rako, 11:00etatik 13:00etara eskolan.
Abizarie euskerearen erabilerea bultzatzeko sortu zan eta alkartekoak, herriko jentearen eretxiak jaso gura ditue jakiteko, herritarrak zelan ikusten daben egoerea eta zer egin leiteken beherakada hori geldituteko.

0
Dima
2018/2/15
Igitieko azokea hilaren 18an

Igitie Arratiako baserritar agroekologikoen alkarteak azokea antolatu dau hilaren 18rako Diman 11:30etik 14:30era. Gainera, azoka bitartean, Titi ta Loloren eskutik txapa tailerra izango da eta Jakoba Errekondo konbidau dabe Landareak lantzen urte osoko gida-liburua aurkezteko.
Liburuan, Jakoba Errekondok azaltzen dau baratzean, fruta-arboletan, lorategietan, basoan noz ze lan egin, erein, landatu, inausi, tratau, uztak jaso, txertatu...; hau da, urte garaiaren arabera egin behar dan lan bakotxa.
Antton Olariagaren irudiakaz jantzita dago lana. 2018an gure denporea plazerez eta ganoraz antolatzeko tresnea da aldi berean liburu eta aldi berean agendea dan hau.

0
Dima
2018/2/12
Zabalik dago oindino aguazil plazarako izena emoteko epea

Dimako Udalak deialdia egin dau herriko aguazil plazea beteteko. Lanpostua Zerbitzu Berezien Azpieskalan dago eta oposizino-lehiaketa askearen bidez egingo da aukeraketea. Gainera, Udalak azterketak gainditzen dabezanakaz lan boltsea osatu gura dau.
Aurkezten diranak bete beharreko betekizunetako batzuk honeexek dira: eskolaratze egiaztagiria edo baliokidea eukitea edo hori lortzeako aukerea eukitea; 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea; eta azkenik, ibilgailu ofiziala gidatzeko gidabaimena izatea. Hiru betekizun horreek eskabideak aurkezteko epea amaitzen dan egunean egon behar dira indarrean. Zezeilaren 27ra arte emon daiteke izena eta informazino gehiago gura izan ezkero www.dima.eus webgunean dago eskuragarri.

0
Dima
2018/1/16
Aguazil plazea atera dau Dimako Udalak hileon

Dimako Udalak deialdia egin dau aguazil plazea beteteko. Karrerako funtzionario plazea beteteaz gain, Udalak azterketak gainditzen dabenakaz lan boltsea osatu gura dau.
Bete beharreko betekizunetako batzuk honeexek dira: eskolaratze egiaztagiria edo baliokidea eukitea edo hori lortzeako aukerea eukitea; 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea; eta azkenik, ibilgailu ofiziala gidatzeko gidabaimena izatea. Hiru betekizun horreek eskabideak aurkezteko epea amaitzen dan egunean egon behar dira indarrean.
Urtailaren amaierara arte emon daiteke izena eta informazino gehiago gura izan ezkero www.dima.eus webgunean dago eskuragarri.

0
Dima
2017/12/25
Ume eta familien irakurle kluba bardintasuna sustatzeko Diman

Dimako Guraso Elkarteak, hezkidetzea zabaltzeko proiektua ipini dau martxan. Ume eta familien irakurle kluba izenpean, Mireia Delgado ipuin kontalariak eta hezkidetzan adituak gidatuko dau ume eta gurasoai zuzendutako proiektu hau.
Proiektuak 6 saio izango ditu. Lehenengoa, abenduaren 12an izan zan eta gurasoentzako hezkidetzan formakuntzako saioa izan zan. Bertan adierazo eutseen gurasoai proiektua bera.
Hurrengo lau saioak, irakurle klub formatua izango dabe. Abenduaren 27an, urtailaren 10 eta 24an, eta zezeilaren 7an izango dira. Amaituteko, zezeilaren 21ean, ipuin kontaketea eta afari meriendea egongo da. Saio guztiak Dimako liburutegian izango dira eta arrastiko seiretan hasiko dira.

0
Dima
2017/12/16
Udal ikastaroak urtailetik aurrera

Bigarren hiruhilekoan, hau da urtailetik martiara arte, udal ikastaroren baten parte hartu gura izan ezkero, abenduaren 18tik 29ra emon daiteke izena udaletxean. Diman erroldatuta dagozanak izango dabe lehentasuna eta taldeak aurrera egiteko 8 lagun behar dira gitxienez. Talde bakotxean 12 leku dagoz. Izena emon dabenak gehiago badira, zozketea egingo da.
Hurrengo ikastaro honeetan emon daiteke izena: Yoga, Eskulanak, Pilates, Txi kung, Entrenamentu funtzionala, Gimnasia hipopresiboa eta Zunba. Prezioak 50 eta 75 euro bitartean dira Diman erroldatuentzat eta 70 eta 105 bitartean Diman erroldatuta ez dagozanentzat.

0
Dima
2017/11/19
Herri galdeketearen urteurrena ospatuko dau Dimako GEDk

Dimako Alkarregaz, Gure Esku Dagoko taldeak, herri galdeketearen lehenengo urteurrena dala-eta, herri galdeketearen ostean zer egin hausnartuteko ekitaldiak prestatu ditu zemendiaren 24 eta 25ean, "Dimako galdeketaren lehen urteurrenean, alkarregaz herria egiten" titulupean.


Horretarako, hilaren 24rako, "Zerk egiten gaitu herri?" izenpeko mahai-ingurua prestatu dabe. Arrastiko 19:00etan, eskoletan izango da eta bertan Jon Maia bertsolariak, Helena Franco EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoreak eta Ana Rodet Bartzelonan bizi dan euskaldunak hartuko dabe parte. Moderatzaile lanetan Iratxe Etxebarria kazetariak jardungo dau.
Behin estadu subirano edo independiente izatera helduta, zer gertatuko dan itaunari erantzun gura deutsie Diman. Maiak esparru sozio-kultural eta politikoa landuko dau, Francok ekonomiko fiskala eta Rodetek Kataluniako prozesuaren gaineko azalpenak emon eta hausnarketak egingo ditu. Ondoren, bertaratutakoak euren eretxia emoteko aukerea izango dabe. Eztabaidearen ostean, kopaua egongo da.

Mintegiak eta tailerrak
Hilaren 25ean, 09:30etik 11:30era, Ana Rodetegaz mintegia egongo da eskolan. "Hiru ardatz planteauko dira: Kataluniako herri mobimentua, dinamikea eta eboluzinoa; instituzinoen inplikazinoa, eta aurrerantzean zer?" azaldu deutsie antolatzaileak begituri.
Ordu batean, plazan, "Dima Alkarregaz Goruetan" izeneko ekimena ipiniko da martxan. Zati bi ditu: goruetan egiten ikasteko tailerra eta "Herritarron ituna". Izan be, Dimako galdeketan, deitutakoen %63,42k parte hartu eben eta horreen %95,3k euskal estadu burujabe bateko herritarra izateari baiezkoa emon eutsien eta Alkarregaz GEDko Dimako taldeak, herritar eta alkarteai herri itunerako proposamena zuzenduko deutse.
Eskolan ipuin baten bitartez, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen oinarriak landuko dira umeakaz. Ondoren tailer bat egitea proposatuko jakie eta honen prozedurea umeak azalduko dabe plazan nagusiakaz batera egiteko ekintza praktiko baten bidez.
Eguerdian, 14:30ean, herri bazkaria egongo da eta bazkalostean, musikea, jantzak, diapositibak, argazkiak, Indusiko auzotarren antzerkia, bingoa eta atzenik, kantu poteoa herriko tabernetatik zehar.

0
Dima
2017/11/14
Ikurriñeari eta Taberna Barriri omenaldia Oban

Obako Kobaso Kultur eta Kirol alkarteak, Udalaren laguntzeagaz antolatuta, Diman ipini zan lehenengotako ikurriñari eta Bar Patxo, edo Obakoentzat, Taberna Barriri omenaldia egingo deutsee auzotarrak. Zemendiaren 18an izango da Obako plazan, eguerdiko 12:00etan.


Ekitaldia hasteko jantzari bik agurra egingo deutsie Isidora Bernaola eta Patxi Ortuzarren familikoai; hau da Taberna Barrikoen familiari, eta ostean oparitxo bat Udalak. Gaur egun ez Isidora ez Patxi ez dira bizi, eta tabernea be botata dago, baina Obako bizilagunak ez dabez aiztu. Izan be, Diman agertu zan lehenengoetako ikurriñea, Obako eleiza ondoko San Juan haretxan agertu zan, eta euren etxean egindakoa ei zan.
Arkaitz Estiballesek eta Ibon Izak bertsoak botako dabez eta gero ikurriñea ipiniko dabe San Juan haretxan, 1976-1977 inguruan ipini ebena gogoratuteko. Herri kirol erakustaldia, kopaua eta trikitxea ez dira faltauko.

Alabeak egindako ikurriñea San Juan haretxan
Alokairuan eukien Patxik eta Isidorak Bar Patxo edo Taberna Barri. "Taberna ha zan auzoko bihotza. Han antolatuten zan dana" azaldu deutso begituri Angel Arrizabalaga auzokoak. Arrizabalagaren esanetan, "Isidora sano eskuzabala zan eta beti euskeraz egiten eban. Patxi be abertzalea zan baina ez eban hain agirian erakusten. Eta egun baten, euren alaba batek ikurriña bat josi eban. 1976 edo 1977 urtea zan gitxi gorabehera. Oban, beste leku askotan legez, San Juan bezperan arbola bat ipinten eben zutunik eleiza ondoan. Urte haretan, auzoko ume batzuek, San Juan haretxan ikurriñea ipini eben. Eta han egon zan urte osoan".

0
Dima
2017/6/25
Abizarie euskera alkarteak botako dau txupina jaiai hasikerea emoteko

Sanpedro egunean, arrastiko zazpiretan botako dabe txupina, baina ordurako jaigiroan murgilduta egongo da Dima.


Eguenetik domekara arte, kontzertuak, erromeriak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak... Herri kirolai jagokienean, Aitzol Atutxak, Ruth Linazak, Irati Astondoak, Jon Loiolak eta Jose Martin Bustinza "Tubi"k egingo ditue erakustaldiak. Eguen, bariku eta zapatu gaubetan, kontzertu eta erromeriak animetako, 10 taldek zein bakarlarik eskeiniko dabe euren musikea.

Bagilak 29, eguena
12:00etan, umeentzako tailerrak eta serigrafia (kamisetea norberak eroan).
12:00etan, San Pedro mezea.
13:00etan, 85 urtekoai omenaldia. Ostean jubiladuentzako bazkaria.
17:30ean, eskaladea danontzat frontoi handian.
18:30ean, PintxoTxapelketea ume eta gazteentzat.
19:00etan, txupina: Abizariek. Bitartean, Eurt euskerara! Erakusketea. Jantzak Gaztebarri taldeagaz. Kuadrillen Lehiaketearen I. Proba.
19:30ean, Vademekun malabare eta akrobaziak.
20:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketea.
22:30ean, Erromeria: Ezten giro eta DJ Balber-egaz.

Bagilak 30, barikua
18:00etan, Talentu Lehiaketea.
18:30ean, umeentzako herri kirolak.
19:30ean, herri kirolak: Aitzol Atutxa, Ruth Linaza, Irati Astondoa, Jon Loiola eta Jose Martin Bustinza "Tubi".
20:30ean, kantu-poteoa Zamakola alkartearen abesbatzaren eskutik.
21:30ean, andren esku pelota partidua eta plazako III. Txapelketako finala frontoi txikian.
22:00etan, kontzertua: Inun.
23:30ean, jantza-Playbacka.
00:30ean, kontzertuak: Desore eta Aizu (Kortaturen bersinoak).

Garagarrilak 1, zapatua
11:30ean, umeen duatloia.
13:00etan, kantu poteoa Otxote Muñatones-en laguntzeagaz.
18:00etan, andren pala partidua eta Dimako pelota eskolako finalak.
19:00etan, Zaratak 18 elektrotxarangea, bitartean kuadrillen arteko jolasak.
20:30ean, taloak.
22:30ean, kontzertua Abaroan: Akabu taldea eta EH2000 Rap taldea.
00:00etan, euskal errepresaliaduen giza eskubideen aldeko ekitaldia.
00:30ean, kontzertua: Belatz eta Etsaiak.
02:00etan, erromeria Gora Herria taldeagaz.

Garagarrilak 2, domekea
11:30ean, puzgarriak.
14:30ean, Paella Lehiaketea. Herri bazkaria, paella jana (tiketak tabernetan) eta kantaldia, Kantu bat gara taldearen laguntzeagaz.
18:00etan, Karol Perexilegaz umeentzako jolasak.
19:00etan, bertsolariak: Alaia Martin, Igor Elortza, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi.
Jaietako errifea.
20:30ean, antzerkia, Bi izarren kalenturak (Iñake Irastorza eta Ane Gabarain).
21:30ean, kuadrillen agurra eta txokolatea.

0
Dima
2017/5/7
Dantzari Txiki Eguna

Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, XIX. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dabe Diman maiatzaren 14ean. Bertan, Dimako jantzariakaz batera, Igorre, Galdakao, Durango eta Beasaingo euskal jantza taldeak egongo dira eguna ospatuten.
Ume guztiak batu ondoren, 11:30ean hasiko da jaia kalejira bategaz, 13:00etan izango da jantza emonaldia eta ondoren jantzarientzako bazkaria eta erromeria egongo da.
Gazte Barri Dantza Taldea 2008an sortu zan jantzarako zaletasuna eukien guraso batzuen eskutik, ume eta gazteen artean zaletasun hori bizteko helburuagaz. Dantzari Txiki Egunagaz, umeak ikasturtean zehar ikasitakoa jenteaurrean erakustea, beste ume jantzari batzuekaz hartu-emonak bultzatzea, herrian jantza giroa sortzea eta, batez be, "ondo pasetea" da.

Euskal jantza talde bi Diman
Diman euskal jantza talde bi dagoz: umeentzako Gazte Barri Dantza Taldea eta, orain urtebete inguru sortutako helduen taldea. Gazte Barri Dantza Taldean 31 umek ikasten dabez euskal jantzak.

0
Dima
2017/5/7
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea

Ganadu azoken sasoi bete-betean, Dimako Udalak eta abeltzain alkarteak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea antolatu dabe maiatzaren 14rako, domekea. Ingururik hurrenetako ganadua, hau da Dimakoa bertakoa, egongo da han. Ehundaka ahuntz, behi eta behor eta 40 bat artisauren lanak ikusi ahal izango dira bertan, jai giro ederrean.

0
Dima
2017/3/25
Jonan Fernandez, Arratiarrakaz berbetan zikloan hizlari

Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia Dimako Abaroa Aretoan izango da martiaren 30ean, 19:00etan, EAJ-PNVk antolatutako Arratiarrakaz berbetan ekimenaren hirugarren saioan. Ekimenak, politikearen esparrutik arlo eta leku desbardinetan lan egiten daben personak hurreratzeko helburua dauka.
Egitasmoa urtailean hasi zan eskualdeko udalerrietan. Jonan Fernandezek Josu Erkorekaren, Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, eta Aitor Esteban, Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeroalearen, lekukoa hartuko dau. Berbaldi ziklo honen lehen saioak Igorre eta Zeanurin egin ziran.
Arratiarrakaz berbetan ziklo irekia da; hau da, biztanle guztiai zuzenduta dago, hizlariak eta parte hartzaileak gaur egun erakundeetako agendak marketan dabezan eta euskal gizartearen kezka nagusien gainean berba egiteko. Oraingo honetan, Jonan Fernandezek bakeaz, bizikidetzaz, giza eskubideez eta lankidetzaz egingo dau berba bertaratutakoakaz. ETAren amaiera ordenauaz eta giza eskubideen urraketen alorrean garatu diran politika publikoez, espetxe politikari norabide barria emon beharraz, eta errefujiaduak hartzeako prozesuez be egingo dau berba.
Hitzaldi ziklo honetan parte hartuko dauan hurrengo politikaria Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, izango da.

0
Dima
2017/3/13
Urte sasoi bakotxagaz azoka berezia egingo dau Igitiek

Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen alkarteak, hilean azoka bat egiten dau Diman, eta urte sasoia aldatukeran, azokea berezia izaten da, konbidau edo ekintza desbardinakaz. Udabarria agurtzeko azoka berezia martiaren 19an izango da. Azoka horretan Korrikaren aldeko pintxo-potea koordinauko dabe Igitieko baserritarrak.
Pintxo-potea, Arratiako guraso alkarteak egindako pintxoakaz izango da eta batutako dirua AEK-ri emoteko izango da. Zenbait alkartek, azoka egunak aprobetxau gura izaten dabe euren ekimenak martxan ipiniteko, Igitie-koen koordinazinoagaz.

0
Dima
2017/1/17
Herriko plazearen berdiseinua egiteko batzean hasiko dira

Urtea bete da Dimako Udalak herrigintza modu parte hartzailean egiteko prozesua abiatu ebala. Herritarrakaz herrigintza zer dan eta parte hartzea zelan landu adostu ostean, lehentasuna eukien proiektuak aukeratu ebezan. Herriko plazea oinezkoentzat diseinetea atera zan egin behar zan lehena. Orain, berdiseinua eta eraldaketea egiteko batuko dira herritarrak eta Udala urtailaren 29an. Udaletxekoak prozesua aprobetxau gura dabe, plazearen diseinuagaz batera, eskola eta frontoiko ingurua be diseinetako.
Garagarrilean Urak Bide enpresea aukeratu eban Udalak prozesua gidatzeko. "Hiru enpresa eta herritar batek aurkeztu ebezan euren proposamenak. Urak Bide izan zan baldintza guztiak beteten ebana eta hori aukeratu zan" azaldu deutso BEGITUri Yolanda Palacios zinegotziak. Plazea araudia betez diseinau behar da eta horrek jakintza teknikoa eskatzen dau. Hori aurrera aterateko dinamikea prest daukiela Urak Bidekoak, eta enpresa, herritarrak eta Udalaren arteko koordinazinoa egongo dala dino Palaciosek.
Luze joko dau prozesuak eta bide batez lehentasuna daukien beste proiektu batzuei ekiteko aprobetxau gura dabe.
Plazako obrak aurten egitea dagoz aurreikusita.

Herritarrakaz lan saioak
"Herriko plazea elkarbizitzako eremua da, sozializazinorako gunea: lagunakaz batzeako, seme-alabakaz olgetako, egunkaria irakurteko zein eguzkiaz gozatzeko. Halanda be, egun, Dimako plazea aparkaleku handi bat da; kotxeak guztiz okupauta daukien eta eten barik zeharkatzen daben eremua. Trago bat hartzea zein haurrak baloiagaz olgetea arriskutsua da gaur egun bertan" dinoe Udaletik. Hori zelan aldatu ebazteko hainbat lan saiotara deitu dabez herritarrak.
Auzolan batek emongo deutso hasikerea parte hartze prozesuari urtailaren 29an. Urtailaren 31n eta zezeilaren 1ean umeak egingo dabez euren proposamenak. Edadekoak be eukiko dabe zer esana eta Dimako atitita-amamak sasoi baten zelangoa zan plazea deskribiduko dabe zezeilaren 10ean. Egun horretan be gazteak egingo dabez euren proposamenak. Atzenik, nagusien lan saio bi egongo dira: lehenengoa zezeilaren 16an, eta bigarrena 23an.

Herrigintzea eta parte hartzea
Prozesua 2015eko urri lehenengoan hasi zan. 2015ean hiru topaketa antolatu ebazan Udalak. Lehenengoan Igorre eta Otxandioko esperientzien barri emon eben; bigarrenean, parte hartzea zelan ulertzen dan udaletik eta zergaitik eta zertarako gura dan landu zan, eta hirugarrenean, abenduan, batzar ireki baten parte hartzea definidu eta oinarrizko pausuak adostu ziran. Lau pausu adostu ziran: informatu, eztabaidatu, adostu eta exekutatu.
2016ko aprilean, Udalak galdetegia heldu arazo eutsen dimoztarrai eta 101 inkesta jaso ebezan.Emoitzak Udalaren webgunean publikau ziran bagilean eta etxeetara bialdu ziran eskutitzez.
Garagarrilean, herriko plazearen berdiseinua egiteko prozesua bideratzeko proposamenak jaso eta aukeratu ebezan. Orain, plazearen diseinurako eztabaida fasean sartuko dira enpresea, herritarrak eta Udala hilaren 29an.

0
Dima
2016/11/13
Beste lau auzo batzar 2017ko aurrekontuetarako ekarpenak egiteko

Batzarrak auzokoakaz, gizarte eragile eta alkarteakaz egingo dabez udal ordezkariak eta herriko taberna, ludoteka eta beste leku batzuetan buzoiak ipiniko dabez Diman 2017ko aurrekontuetarako herritarrak ekarpenak egin dagiezan. Batzarrotan udal ordezkariak udal jarduerearen barri eta diru kontuen azalpenak be emongo dabez.
Zemendiaren lehenengo hamabostaldian, udalekoak Artaun, Bikarregi, Lamindao, Indusi eta Ziarrustan izan ziran inguruko herritarren eretxiak eta ekarpenak jasoten. Beste lau batzar dagoz deituta auzoetan.
Zemendiaren 18an Olazabalgo ermitan, Munetxa, Artzubigane eta Olazabalgo aukoakaz batuko dira arrastiko 18:00etan. Hurrengo egunean, goizeko 10:30ean, Obako txokoan izango da batzarra eta batzar honetara Atutxa, Emaldi, Barrandi eta Obakoak dagoz deituta. Egun horretan bertan, zemendiak 19, eguerdiko 12:00etan, Ugaranan, udaletxean, Zubimakurre, Landaburu, Elexondo, Ugarana, Telleri, Errementeriondo, Bengoetxe eta Ibarrako biztanleak egin daikiez euren ekarpenak.
Hamabostaldi honetako hirugarren auzo batzarra, hilaren 20an goizeko 10:30ean izango da San Balentin ermitan. San Balentin, Santiago, Jandonekobe, Artabe, Elexatzu, Olakoetxe, Leitoki, Errotazar, Elexpe, Bargaun eta Egiraunekoentzat da deialdia. Azken auzo batzarra, hilaren 26an, 10:30ean Bargondiako ermitan izango da. Bertan, Azmendi, Mugaratz, Bargondia eta Baltzolakoak batuko dira.

Diru gitxiago
Bizkaiko Foru Aldunditik zergen bilketatik datorren dirua % 3,3 jeitsi da eta ondorioz, aurrekontua % 2,5 jeitsiko dala azaldu deutso BEGITUri Nekane Intxaurtza Dimako alkateak. Bere esanetan, jaitsitakoa gastu korrontetik aurreztuko da eta diru laguntzetan eta inbersinoetan ez dau eraginik izango.

0
Dima
2016/10/31
Diman izandako eta diran zinegotziak babesa emon deutsie herri galdeketeari

Demokrazia garaiko 40 zinegotzi eta alkate inguruk agerraldia egin eben Diman urri bigarrenaren 23an, Gure Esku Dagok zemendiaren 27rako deitu dauan herri galdeketeari babesa emoteko.
Ekitaldian Diman 1979tik hona izan diran zinegotzi eta alkate guztiak izentau ebezan eta zinegotzi eta alkateok, izena entzun ahala oholtzara hurreratu ziran. Ondoren Lore Bilbao ziengotziak, 1936 urtean Udalak egindako aldarrikapena ekarri eban gogora, orduko akta euskeratuta irakurriz.
Gero Nekane Intxaurtza alkateak Dimako zinegotzi eta alkateen adierazpena irakurri eban. "Gaur, hemen batuta, Frankoren diktaduraren ostean, Dimako herriaren zerbitzura egon garan eta gagozan alkate eta zinegotziok Euskal Herriarentzat Erabakitzeko Eskubidea aldarrikatzen dogu; horrela, geuk be, gure aurretik kolore, edade, pentsakera eta izakera desbardinetako dimoztarrak egindako bideari jarraipena emonaz. Egiten dogun aldarrikapena hiru errazoitan oinarritzen dogu: euskaldunok nazino bat osatzen dogu, Euskal Herriak historian zehar izan dituan eskubideak berreskuratzea gura doguz eta Euskal Herriaren burujabetasuna gura dogu. Eta azkenik, demokrazian sinesten dogulako, aurten zemendiaren 27an Diman egingo dan herri galdeketa bultzatzen dogula adierazten dogu".
Ibon Izaren bertsoak, abesbatza, eta aurreskua trikiagaz be ez ziran faltau.

Juan Jose Ibarretxe zemendiaren 4an
Dimako Alkarregaz Gure Esku Dagok beste ekitaldi bat antolatu dau zemendiaren 4rako. Bertan, Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak, Jaume Lopez, Pompeu Fabra Unibersidadeko Zientzia Politika irakasleak eta Iñaki Antiguedad EHU Unibersidadeko irakasle eta legebiltzarkide eta diputadu ohiak Erabakitze Eskubidearen gainean egingo dabe berba. Ekitaldia frontoi handian izango da arrastiko 19:00etan.
Berbaldiaren ostean, kantaldia, errezitaldia eta erromeria egongo dira, Oihana Bartra, Igor Elortza, Gotzon Barandiaran, Rafa Rueda eta Gontzal Mendibilen partaidetzeagaz.

Botoa emotea dala-eta, zehaztapen batzuk
Zemendiaren 27an, dimoztarrak itaun honeri erantzungo deutsie: "Euskal Estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?" Erantzuteko hiru aukera dagoz: bai, ez edo zuriz itxi.
Hautetsontzia eleizarako bidean dagoan Alkarregaz GEDko lokalean egongo da. 16 urtetik gorakoak emon ahal dabe botoa eta karneta eroan behar da. Diman erroldatuta dagozanak bakarrik emon ahal dabe botoa eta karnetean ez bada agertzen, errolda agiria eroan behar da.
Botoa aldez aurretik emoteko aukerea be badago, zemendiaren 17an eta 24an, GEDko lokalean.
Antolatzaileen helburua, dimoztarren % 70ek botoa emotea da.

0
Dima
2016/10/15
Gure Esku Dagok antolatutako galdeketarako motorrak berotzen

Gure Esku Dago (GED) erabakitze eskubidearen aldeko dinamikearen barruan, herri galdeketea egingo dabe Diman zemendiaren 27an. Galdeketeari testuingurua emoteko eta jentea parte hartzeako animetako ekitaldi bi antolatu dabez Alkarregaz Gure Esku Dimako taldekoak. Lehenengoa urri bigarrenaren 23an izango da, 13:00etan, herriko plazan, eta bertan, Diman, demokrazia sasoian zinegotzi eta alkate izandakoak hartuko dabe parte.


Ekitaldian, oraingo alkatea dan Nekane Intxaurtzak eta Josune Gorospe Eusko Jaurlaritzako legebiltzarkide dimoztarrak testu bana irakurriko dabe. Ekimen hau, GEDren ekimenaren babespean egiten dan gaaldeketa aurreko atxikimentuakaz lotzean da. "Ekitaldiak herrira begira dira. Hilaren 23ko ekitaldia da herriak ikusi dagian ze historia daukagun Diman, eta gure politika arduradunak izan diranak eta oraingoak, galdeketea bultzatzen dabela erakusteko" azaldu deutso BEGITUri Itziar Esparta Dimako Alkarregaz Gure Esku taldekoak. Ekitaldiaren ondoren, pintxoak, bertsoak eta jaialdia egongo dira. Zemendian, barriz erabakitze eskubidearen gaineko eztabaidea antolatuko dabe Diman, gai honetan adituak diranen parte hartzeagaz.


Herri galdeketa zemendiaren 27an
2013ko bagilaren 8an Gure Esku Dago dinamika sortu eben, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko giza kate bat osatu eben 2014ko bagilaren 8an. Gero, herrietan Euskal Herriaren estatus politikoaren gaineko galdeketak egiten hasi ziran. Arratian, galdeketea egingo dauan lehenengo herria Dima izango da. Aukera hori galdu ezin dalakoan, antolatzaileak herritarrak parte hartzera animau gura dabez. "Arratiako beste herriak guri begira dagoz. Diman egiten danaz baliatu gura dabe euren herrietan eta euren jentearengana heltzeako. Zer gertatuko ete dan etxoten dagoz. Eredu izango gara, guk egiten dogunaren arabera, beste herriak ebatzi batzuk edo beste batzuk hartuko ditue. Orduan, erantzukizun handia da baina ezin dogu hori pasetan itxi" dino Espartak.
Diman, saretze sistema bat antolatu dabe jentea inpliketako. Bakotxak lagun bi inpliketan saiatuko da eta honeek biak beste bina. "Bai edo ez, edo dana dalakoa, galdereari ze erantzun emoten jakon inporta barik, egun horretan parte hartzea ahalik eta handiena izan behar da. Horretarako herrikide gehienengana heldu eta zer egiten gabizen esan behar deutsegu".
Zemendiaren 27ko herri galdeketan, urri lehenengoaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzea (% 76) bardindutea gura dabe antolatzaileak.

Arratia Gure Esku
Arratia mailan be antolatuta dago Gure Esku Dago dinamikea. Herri bakotxak bere taldea dauka baina herriko ordezkariak Arratia Gure Esku izeneko taldean batzean dira, egiten danaren barri alkarreri emoteko eta alkarlana eta koordinazinoa bermatzeko.

0
Dima
2016/6/28
Kirola eta musikea, Dimako jaietako perejila

San Pedro egunean, arrastiko zazpiretan Gaztebarri Dantza Taldeak txupina botako dau jaiai hasikerea emoteko.


Garagarrilaren 3ra arte izango dira herriko jaiak, eta ospatuteko jai egitarau betea prestatu dabe dimoztarrak. Egunez kirola egiteko aukera asko: Boulder Txapelketa Herrikoia, herri kirolak, pelota partiduak eta kuadrilen arteko probak egongo dira. Gaubez, barriz, erromeriak eta kontzertuak hartuko dabe protagonismoa. Lehiaketa gastronomikoak, antzerkiak eta kaleko ikuskizunak be ez dira faltauko jaietan.


Bagilak 29, eguaztena
12:00etan, Mezea.
13:00etan, 85 urtetik gorakoentzako omenaldia Narbaiza eta Areitio bertsolariakaz. Ostean, jubiladuentzako bazkaria.
18:00etan, Boulder Txapelketa Herrikoia.
19:00etan, txupina Gaztebarri Dantza Taldearen eskutik.
19:15ean, jantzak Gaztebarri Dantza Taldearen eskutik.
20:00etan, kuadrilen arteko proben I. proba.
21:00etan, jantza-poteoa.

Bagilak 30, eguena
11:00etan, umeentzako tailerrak.
18:30ean, Pintxo Txapelketea eta pastel dastaketea ume eta gazteentzat.
19:00etan, Euskararen taupadak Irrien Lagunen ikuskizuna.
20:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketak.
22:00etan, erromeria, Ingo al deu taldeagaz.

Garagarrilak 1, barikua
17:30ean, Talentu Lehiaketea.
18:30ean, kale animazinoa Ttex elektrotxarangeagaz.
19:30ean, umeentzako herri kirolak.                        
20:30ean, herri kirolak: Inaxio Perurena harri jasotzailearen erakustaldia, Badaiotz sokatira taldea vs. kuadriletako andrak, Olar Herri Kirol Taldearen erakustaldia.
Dimako Alkarregaz eta Bakaikuko GEDren eskutik txistorra jana.
21:30ean, esku pelota partiduak frontoi txikian: Andren partidua. Dimako Plazako II. Txapelketako finala.
23:30ean, Play-Backa.
01:00etan, kontzertua: Patx&Run eta DJ Ismael.

Garagarrilak 2, zapatua
11:00etan, umeen duatloia.
14:00etan, herri bazkaria  (mozorrotuta. Gaia: 80ko hamarkadea).
17:00etan, kuadrilen arteko probak.
18:30ean, nesken pala partidua eta Bizkaiko Open pelota jaialdia.
20:00etan, talo jana.
20:30ean, kale animazinoa.
23:00etan, kontzertua: MG taldea.
24:00etan, euskal preso eta igeslarien aldeko ekitaldia.
24:30ean, kontzertua: Itziarren semeak taldea.
02:00etan, erromeria, Oxabi taldeagaz.
   
Garagarrilak 3, domekea
14:00etan, Paella Lehiaketea.
18:00etan, lankidetza jolasak umeentzat.
19:00etan, bertsolariak: Uxue Alberdi, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal.
20:45ean, antzerkia. Karrika taldearen Zapoi antzezlana.

0
Dima
2016/5/30
Jeltzaleak Arratiako alderdikideen eguna ospatuko dabe Diman

Hauteskundeak egon ala ez, urtean-urtean Arratiako EAJ-PNVk, topaketa egun bat antolatuten dau alderdikideak alkartu daitezan eta euren mezu politikoa herrian zabaltzeko. Bagilaren 4an izango da aurten Diman.
Ekitaldi nagusia 12:00etan, frontoian egingo dan mitina izango da. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Aitor Esteban, EAJren bozeroaleak Espainiako Diputaduen Kongresuan egingo dabe berba "Lehenik Arratia" lemapean eta hilaren 26ko Espainiako Kongresu eta Senadurako hauteskundeai begira jarriko dira jeltzaleak. Egunari jaigiroa emoteko, txosnea, musikea eta umeentzako jolasak be egongo dira.

0
Dima
2016/5/22
Dantzari Txiki Eguna

Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, XVIII. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dabe Diman maiatzaren 29an. Bertan Dimako jantzariakaz batera, Lazkaokoak, Beasaingoak, Areatzakoak, Zeanurikoak eta Otxandiokoak egongo dira. Antolatzaileen ustetan, 150 ume inguru batuko dira jantzan egiteko.
Ume guztiak batu ondoren, 11:30ean hasiko da jaia kalejira bategaz, 13:00etan izango da jantza emonaldia eta ondoren jantzarientzako bazkaria eta erromeria egongo da.
Gazte Barri Dantza Taldea 2008an sortu zan, jantzarako zaletasuna eukien guraso batzuen eskutik. Taldearen helburua ume eta gazteen artean zaletasuna biztea da. Gainera, Dantzari Txiki Egunean jantzariai urtean zehar ikasitakoa jentaurrean erakusteko aukerea emoten jakie, euren arteko hartu-emonak bultzatzen dira eta herrian jantza giroa sortzean da. Baina batez be, ondo pasetea lortzean dala dinoe antolatzaileak. "Aurreko urteetan lortu dogula uste dogu eta urtero hobetuz goazela esan geinke".

Euskal jantzak osasuntsu Diman
Gazte Barri Dantza Taldekoen arabera, euskal jantzak osasuntsu dagoz Diman. Izan be, inoz baino ume gehiago dagoz taldean, 40 inguru, 5 eta 15 urte bitartekoak. Ikasturte hasikeran tailer bat emoten jakie umeai eskolan eta asko animetan dira taldean sartzean.
Dana dala, erronka bi daukiez. Alde batetik mutilak jantzara erakartea; berrogei jantzaritik sei baino ez dira mutilak, eta bestetik, gazteak jantzan jarraitutea lortzea. Izan be, edade batera helduta, 14 urte inguru dituenean, askok itxi egiten dabe taldea.

0
Dima
2016/4/19
Aprilaren 23an ospatuko da Jentilak Diman 2016 Eguna

Aprilaren 23an Jentilak Diman 2016 Eguna ospatuko dabe eta egun osoko programea prestatu dabe horretarako dimoztarrak. Gaueko ikuskizuna izango da ekintzarik indartsu eta deigarriena, antolatzaileen arabera.
Eguerdian jentilak adarra joten eta narruz jantzita agertuko dira herriko plazan ordu batetan, ikuskizun bisual eta ozena eskeiniz. Ostean trikitixea eta adarren soinuakaz tabernaz taberna ibiliko dira eguna alaitzen. Antolatzaileak herritarrai baserritar jantzita etortzeko eskatzen deutsee.
Arrastiko ekitaldiak seiretan hasiko dira. Hiru ekitaldi egongo dira: umeentzako bi eta helduentzako bat. Lau eta zazpi urte bitarteko umeai ipuin mitologikoak kontauko deutsez ipuin kontalariak ludotekan, eta 8 urtetik gorakoai Liburutegian. Ordu berean helduentzako ipuin mitologikoen katalogoa aurkeztuko dabe batzargelan.
Arrastiko zazpiretan beste ekitaldi bi hasiko dira. Umeentzako adarra joten ikasteko tailera egongo da frontoi txikian. Eta ordu berean Liburutegian Inmakulada Kortazarrek "Sorginkerietatik bedarren erabilera" izeneko berbaldia emongo dau. Bertan, osasunerako bedar erabilgarriak zeintzuk diran eta zertarako erabili azalduko dau.
Baina eguneko ekintza nagusiena eta jendetsuena gaueko hamarretan hasiko dan Jentilak Diman 2016 ikuskizuna izango da. Herriko leku desbardinetatik pasau ostean herriko pelotalekuan amaituko dan kalejireagaz hasiko da ikuskizuna.
Aurten ikuskizunerako sarrera-bonoa erosi beharko da. Bonoak 5 eurotan dagoz salgai Dimako tabernetan, Igorreko Gau Lora tabernan eta Zeanuriko Jubiladuen tabernan. Sarrera-bonoak zozketa baten sartuko dira eta astegoien bateko saria egongo da. Igaz, leku faltaz, jentea sartu ezinik gelditu zan; horregaitik aurretik erostea gomendatzen dabe antolatzaileak. Sarrera-bonoak etorkizunean ikuskizuna egonkortzeko eta ekonomikoki jasangarria izaten lagunduko daualakoan sortu dabez.
Jentilak Diman 2016ko partaide guztiak dimoztarrak izango dira, guztira 80 inguru. Helburua, herriak mitologian daukan aberastasunaren transmisinoa herritarren artean egitea da.

0
Dima
2016/4/3
Jaietako Kartel Lehiaketea

Dimako Jai Batzordeak lehiaketea zabaldu dau 2016ko jaietako kartela eta zapiaren irudia aukeratuteko. Lehiaketara aurkezten diran lanetan testu hau agertu behar da: Dimeko Jaiak 2016. Bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra. Aprilaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira lanok udaletxean.
Irabazlearen izena maiatzaren 6an emongo da jakitera udaletxeko tabloian eta webgunean be argitaratuko da. Irabazleak Dimako tabernaren baten afaria izango dau saritzat.

0
Dima
2016/2/23
Alkarregaz Gure Esku Dagok sinadurak batuko ditu

Zezeilaren 26, 27 eta 28an, Alkarregaz Gure Esku Dago alkarteak sinadurak batuko ditu Diman egingo dan herri galdeketeari zilegitasuna emoteko. Alkartearen lokalean jasoko dira sinadurok.
Galdeketea aurrera eroateko herritarren % 10aren sinadurak lortzea nahiko litzateken arren, Alkarregaz Gure Esku Dagoko kideak ahalik eta herritar gehienen babesa jaso gura dabe. Sinadura bilketea legeak eskatzen dituan berme guztiakaz egingo da, Gure Esku Dago nazionaletik emondako gomendio guztiak segiduta. Behin sinadurak jasota, itauna adosteko unea dator eta zezeilaren azken zapatu-domekan hasiko dira horretan. Holan, lokalera hurreratzen diran herritarrak euren ustez galderarik aproposena zein izango litzateken adierazoteko aukerea izango dabe.

Ordutegia
Hurrengo ordutegi honetan joan daiteke alkartearen lokalera Diman herri galdeketea egitearen alde sinatuteko: barikuan, hilak 26, 18:00etatik 21:00etara; zapatuan, hilak 27, 11:00etatik 14:30era, eta domekan be, 11:00etatik 14:30era.

0
Dima
2016/1/25
Euskerearen erabilerea bultzatzeko tailerra

Euskerearen erabilera soziala bultzatzeko, Kataluniako Tallers per la Llenguak sortu eta Euskaltzaleen Topaguneak moldatutako tailerra antolatu dabe Dimako eskolan. Zergaitik ez? izeneko tailer honetan, partaideak hizkuntzakaz eta euskereagaz daukien hartu-emonen gaineko hausnarketea egingo dabe, baita zelan eragiten dauan gure jokaerak euskerearen garapen eta erabileran. Tailerra urtailaren 27an izango da, arrastiko 17:00etan.
Diman euskerearen erabilerea aztertu eta indartzeko proiektua ipini dabe abian. Zergaitik ez? Tailerragaz euskerearen erabilera soziala bultzatu gura dabe.

0
Dima
2016/1/18
Herriko plazan dago Alkarregaz Gure Esku Dago alkartearen egoitzea

Urtailaren 17an, Dimako Gure Esku Dago taldeak, aurtengo bagilaren 19ko herri galdeketea gauzatuko dauan alkartea aurkeztu eban herritarren aurrean.
Alkarregaz Gure esku Dago sortu barri dan alkartea, desbardinen arteko topagune izateko borondateagaz jaio da. Hiru dira bere helburu nagusiak: herritarrai interesetan jakiezan gaien gaineko hausnarketak egitea; adostasunean eta akordioetan oinarrituz herritarren borondatea gauzatzeko herri galdeketak deitzea, eta partaidetzea sustatuko daben ekimenak bultzatzea.
Alkartekideen arabera, adin, genero eta sensibilidade desbardinetako dimoztarrez osotutako alkarte honen bidez, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesuaren oinarri soziala osotu gura da, orain arteko sarea egituratu eta horretarako, herritar guztiak dagoz parte hartzera konbidauta. Ateak zabalik dagoz sortutako batzordeetan lan egiteko (ekintzak antolatzeko, galdera adosteko, komunikazinoa garatzeko...). "Erronka barri honeri indarrak batuta eta alkarregaz heldu gura jako, prozesuaren azken urratsa dan herri galdeketaz gainera, hilabete honeetan zehar garatuko dan prozesua bera be izango dalako aberasgarria herritar guztiontzat. Desbardinen arteko adostasunak ehunduz, herria osotuten dabenen artean hartuko dira erabaki guztiak, guztion artean erabakiten dan horregaz aurrera eginez" adierazo dabe Dimako Gure Esku Dagoko taldekoak.
Lehenengo eta behin, herritarren erabakiteko borondatea jasoko dauan sinadura bilketea egin behar da. Zeregin horretan lagunduteko, eta gerora be herritarren erreferentzia-puntu izateko, herriko plazan (eleizarako bidean) prozesuak irauten dauan bitartean Alkarregaz Gure Esku Dago alkarte sortu barriaren egoitzea egokitu da.
Goierri, Ispaster eta beste hainbat lekutako herritarrakaz batera, orain dala hiru urte hasitako "erabakitzeko eskubidearen aroaren protagonista bihurtuko dira dimoztarrak be 2016an".

0
Dima
2015/12/14
"Beinke! Guk be in geinke" gaixotasun arraroak daukiezanen aldeko jaia

Gaixotasun arraroak daukiezan personen bizimodua hobetuteko dirua batzeako jai solidarioa antolatu dabe Diman. Abenduaren 19an izango da frontoian. Ikuskizun bik eta afariak osotuten dabe jaialdia.
Lehenengo ikuskizuna 17:15ean hasiko da eta txikerrenai dago zuzenduta. Gazte Barri jantza taldea hasiko da eta ondoren Irrien Lagunak-ek Ane Pirata ikuskizuna eskeiniko dabe.
Arrastiko zazpiretan hasiko da Beinke ikuskizuna. Gazte Barri jantza taldearen ostean, "Beinke!" bideoa aurkeztuko da eta ondoren, Arkaitz Estiballesek eta Kepa Intxaustik bertso-saioa eskeiniko dabe. Herri-kirol erakustaldiak egongo dira gero eta Tubik Lasto Altxatze marka barri bat ezartzen saiatuko da. Eskean Kristök kontzertua eskeiniko dau eta gero, Bihotz Gorospek eta Ibon Izak sortutako "Guk be in geinke" abestia abestuko dabe. Amaituteko zozketea egongo da. Ikuskizunetarako sarrereak 15 euro balio dau.
Afaria 21:30ean izango da. Ondoren enkantea eta Jokaldi taldeagaz erromeria. Umeen afarirako txartelak 7 euro balio dau eta helduenak 15.

Lagunduteko kontua
Jaialdi honetan batzean dan dirua Derioko Gure Señeak eta Donostiako Gure Nahia Alkartasuna alkarteentzako izango da. Sarrerak erosi, enkantean parte hartu, zozketan... modu askotan lagundu daiteke. Kontu hau be zabaldu dabe alkarte horreentzako dirua batzeako: 2095 0154 50 9115520923.

0
Arratia
2015/6/22
Erromeriak eta musika tropikala Dimako jaietan

Bagilaren 25ean botako dabe txupina Diman herriko jaiai hasikerea emoteko. Ondoren, San Pedro egunera arte, ondo pasetako aukerez betetako lau egun. Zapatu gauean, Akatz taldeak, Dima tropikal bihurtuko dau bere ska eta berbena jamaikar estiloko musikeagaz. Geroago, Enkore taldeak be Kalifornian sortutako hardcore melodikoa joz, udako gauen xarma ez sentidutea gatx egingo dabe. Oxabi, Obaneuke eta Ikerrek eta bere konpainiak, barriz, ipiniko dabe erromerietako musikea. Euskal Herriko Ingude Txapelketea, andrazkoetan, be jokatuko da hilaren 26an.

Bagilak 25, eguena
18:00etan, Tortilla eta Tostada Lehiaketak eta Umeen Pintxo Txapelketea.
20:00etan, txupina.
20:15ean, Irrien Lagunak.
23:30ean, erromeria Oxabi taldeagaz.

Bagilak 26, barikua
17:00etan, umeen tailerrak.
18:30ean, Talentu Lehiaketea.
19:00etan, kale animazinoa.
20:00etan, Euskal Herriko Ingude Txapelketea (andrazkoak).
22:00etan, Dimako Eskupelota Txapelketako finala.
23:00etan, play-backa.
01:00etan, erromeria Obaneuke taldeagaz.

Bagilak 27, zapatua
11:00etan, umeen duatloia.
14:00etan, herri bazkaria.
17:00etan, kuadrilen arteko probak.
18:30ean, eskupelota Open, frontenis eta eskupelota Open.
20:30ean, talo dastaketea.
21:00etan, Fabe de Fuka kale animazinoa.
23:00etan, Idems.
00:00etan, euskal preso eta iheslarien aldeko ekitaldia.
01:00etan, kontzertuak: The Uskys eta Akatz taldeak.
02:00etan, Enkore taldearen kontzertua.

Bagilak 28, domekea
13:00etan, euskal jantzak.
14:00etan, Paella Lehiaketea.
19:00etan, bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Alaia Martin.
20:45ean, antzerkia, Koka kola eta barea.

Bagilak 29, astelehena
12:00etan, mezea.
13:00etan, 85 urtetik gorakoentzako omenaldi bazkaria.
15:30ean, erromeria Iker eta bere konpainiagaz. Narbaiza bertsolaria eta txiste kontalaria.

0
Dima
2015/6/2
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko herri konsultea egingo dabe 2016an Diman

Bagilaren 7an Diman, Gure Esku Dago ekimenak, 2016an, erabakItzeko eskubidea gauzatzeko Diman egingo dan herri konsultea aurkeztuko dabe eguerdiko 13:30ean, plazan. Ondoren manifestua irakurri eta Diman jositako oihalakaz hautestontzi erraldoi bat egingo dabe bertan batutakoak. Ekitaldi hau, bagilaren 21ean San Mamesen (Bilbo) egingo dan ekitaldian erakutsiko da.

Geroa ehuntzen Igorren
Igorreztarrak oihalak josteko eguna maiatzaren 28an ospatu eben. Gure Esku Dago Igorrek, batu zan jente eta giroaren balorazino ona egin dau. "Jente piloa alkartu zan Igorreko erdigunean, gure etorkizuna ebazteko eskubidearen alde josteko prest. Hainbat kuadrila, talde eta alkarte batu ziran guztira 26 oihal josiz". Errugbikoak pintxoak eta edabea jarri eben, eta josteko makineari "egurra" emon eutsien. "Trikitilariak giro bikaina zabaldu eben eta danok poz-pozik bagilaren 21ean Bilbon egun handia biziko dogula sentidu genduan" azaldu deutso BEGITUri Gure Esku Dago Igorreko Unax Irazabalek.

0
Dima
2015/5/6
Bizkaia eta Gipuzkoako jantzari txikiak Diman

Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, maiatzaren 10ean XVII.  Dantzari Txiki Eguna ospatuko dabe Diman. Bertan, Dimako jantzariakaz batera, Areatza, Zeanuri, Otxandio, Zornotza eta Lazkaokoak (Gipuzkoa) egongo dira, ikasturtean ikasitako euskal jantzak egin eta alkarregaz egun eder bat pasetako. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 150 ume inguru batuko dira.
Goizeko 11:30ean hasiko da kalejirea herrian zehar. Kalejira honetan talde bakotxak jantza bat egiteko aukerea izango dau. Kalejirearen ondoren, ordubatetan, alardea egingo dabe herriko plazan. Jantzariak, txistulariak eta jantza taldeetako partaideak frontoian egingo dabe bazkaria eta bazkalostean, arrastiko lauretan erromeria egongo da egunari amaierea emoteko.

0
Dima
2015/4/21
Mitologia sakon ezetuteko aukerea Diman

Jentilak eta mitologiako beste personaje batzuk ezetutera emoteko, Jentilen gaineko erakusketea hilaren 13tik 24ra liburutegian eta ibilbide mitologikoa, kalejirea eta Jentilak Diman herrri antzerkia izango dira hilaren 25ean.
Ibilbide mitologikoari Zamakolako zubian emongo jako hasikerea, arrastiko bost eta erdietan. Han batu eta mitologiagaz lotutako lekuak beste modu baten ikusteko aukerea izango dabe hurreratzen diranak. Bost geldialdi egingo dira azalpenakaz. Jentilzubitik, Baltzolako kobetara joango dira. Antzezpen baten bidez, sorginen inguruko sinesteen barri emon eta ipuin mitologikoak kontauko dabez koba barruan.
Gaubeko kalejiran eta herri antzerkian ehundaka dimoztarrek hartuko dabe parte, herria girotu eta mitologia bizi arazoteko. Hamarretan hasiko da kalejirea Zubimakurretik pelotalekura eta han, izango da Jentilak Diman herri antzerkia.

0
Dima
2015/3/8
Jostunak dokumentala Diman

Martiaren 13an, arrastiko zazpiretan, Gure Esku Dagok Jostunak dokumentala eskeiniko dau Dimako liburutegian. Dokumental honetan bagilaren 8ko giza katearen bidea eta erabagiteko eskubidearen gaineko hainbat eretxi jasoten dira.
Gure Esku Dagoren ekimena ez zan amaitu orduko giza kateagaz eta aurten bagilaren 21ean, herrialdeetako uriburu bakotxean ekitaldi handi eta ekimen ugari egingo ditue erabagiteko eskubidearen alde. Aurtengo dinamikea erabagia ehundu edo jostearen inguruan izango da, eta horretarako ohialak izango dira herritarrak alkartzeko bitartekoak.
Zezeilaren 27an dimoztarrak bildu egin ziran eta ekimenari hasikerea emon eutsien, lehenengo atxikimentuak eta sarea josten hasteko lehenengo pausuak emonaz. Bilera horretan Diman 2015ean emongo dabezan urratsak aurkeztu ziran. Ekintzak prestatzeko batu ziran dimoztarrak eta helburuak eta plangintzea landu ebezan.
Martia eta aprilan zehar atxikimentuak batzeako eta informazinoa bananduteko mahai informatiboak ipiniko dabez plazan. Aprilaren 25ean, "Jostun eguna" ospatuko da.

0
Dima
2015/2/9
Igitieren azokea eta Tostada Lehiaketea

Hilaren 15ean, Igitiek hileroko azokea egingo dau goizeko hamaiketatik aurrera Diman. Aratusteetan danez Tostada Lehiaketea antolatu dabe 13:30ean. Tostada gozoenak bertako produktuz betetako otzarea izango dau saritzat.

0
Dima
2014/11/10
Kalabaza erakusketea eta lehiaketea, Igitiek Diman egingo dauan azokan

Hilaren 16an, domekea, Igitiek, Arratiako Baserritar Agroekologikoen alkarteak hileroko azokea egingo dau Diman udala eta herritarren laguntzeagaz. Bertako barazki, pasta, gozo, ogi eta zugatz landarez gainera, Zornotzako gaztaia eta bitxikeriak, Urdulizeko garagardoa, edo erropa eta konplementuak beste gauza batzuen artean erosteko aukerea egongo da. Umeentzako txori harrapakarien erakustaldia be egongo da, baina gauza guztien artean, bitxiena duda barik, kalabaza erakusketea eta lehiaketea izango da.
Kalabaza sasoia danez eta kalabazeari azokan presentzia eta protagonismoa emoteko, Igitiekoak kalabazarik handienari saria emongo deutsie Diman. Saria bertako produktoreen produktuakaz egindako otzara bat izango da. Inguruko baserritarrak kalabaza handi-handiak aurkeztuko dituela uste dabe antolatzaileak. "Etxean 50 kiloko kalabazak hartu doguz. Horreek baino handiagoak aurkeztea espero dogu" esan eutsan begituri erronkea botaz Igitieko Xiber Uriartek.
Bigarren eskuko azokea, truke azokea eta umeentzako puzgarriak be egongo dira Diman Igitieko hileko azokan. Hurrengo zitea Igorren izango da abenduaren 20an.

0
Dima
2014/10/1
Ertzaintzak sei gizonezko atxilotu ditu hiru adingabe jipoitu eta umilatzeagaitik

Durangoko Ertzain-etxeko agenteak sei gizon atxilotu ebezan urri lehenengoaren 28an, hiru adingabe legez kanpo atxikitzeagaitik. Gazteai mehatxu egitea eta lapurtzea be egozten jakie atxilotuai. Hiru gazteak jipoitu eta umilau ostean, erropa barik itxi ebezan Dimako baso baten.
Ertzaintzaren iturrien arabera, zapatu arrastian, Bilboko Abandoko autobus geltokian autobus bat hartu eta Dimara abiatu ziran hiru gazte. Bertara ailegauta, gaua heldu arte etxon eben hiru gazteak, eta, 20:30ak jota zirala, marihuana plantazino bat lokalizauta eukien baserri batera joan ziran. Txarrantxadun alanbre hesi bat zeharkatu ostean, adingabeak baserriko lurretan egoan negutegian sartu ziran. Jarraian,  hainbat marihuana landare ostu ebezan bertatik. Oinez Dimarantza itzultzen joiazala, gazteak lur orotariko ibilgailu bat euren atzetik segika ebela konturatu ziran. Egoerea ikusita, gazteak galapan iges egin eben; baina, ibilgailuan joiazanak gazteetako bat harrapatu eben. Halan, jipoitu eta ibilgailuan sartu eben eurekaz eroanez. Marihuana ostu eben beste gazte biak, autobusa hartu eben Bilbora itzultzeko. Minutu batzuk geroago, gazte biak euren lagunaren telefonotik egindako dei bat jaso eben, eta, Lemoan autobusetik jaisten ez baziran, ondorio guztiak lagunak ordainduko ebazala ohartarazo eutseen. Mehatxuak ikusita, gazteak Lemoan autobusa itxi eben, eta, jarraian, gizonezko bik ibilgailu baten hartu ebezan. Adingabeen motxilak ibilgailuan sartu ostean, guztiak be marihuana plantazinoa egoan baserrirantza abiatu ziran. Baserrian, lur orotariko ibilgailua eukien zain, eta, bertatik, sei lagun jaitsi ziran, guztiak be arpegia euren kirol jertseen kaputxeagaz estalita eukiela. Ibilgailutik jaitsitako lagunak gazteak joten hasi ziran. Eraso horren ostean, gazteak lur orotarako ibilgailuan sartu eta San Lorentzoko ermitearen inguruetara eroan ebezan; bertan, barriz be jipoitu ebezan. Jarraian, hainbat baso pistetatik ibili ostean, gazteak baso batera eroan ebezan, eta, bertan, biluztera behartu ebezan. Behin erropa barik, gazteak euren datu personalak eta telefono mobikorren pasahitzak emotera behartu ebezan. Azkenik, gazteak basoaren erdian itxi ebezan, aldez aurretik gertatutakoa salatzen baeben hil egingo ebezela mehatxatuta. Gazteak mendian nora ezean ibili ziran ordu biz, atzenean kanpaldi bat egiten egoan talde bategaz topo egin eben arte. Honeek erropak itxi, eta, adingabeak Ertzaintzagaz ipini ziran hartu-emonetan. Ertzainak Durangoko anbulatoriora eroan ebezan badaezpada osasun arreta jasoteko, hasikera baten zauriak arinak zirala bazirudian be. Gazteak erasotzaileen deskripzinoak emon eutseezan eta suzko arma bategaz mehatxatu ebezala jakinarazo eutseen. Durangoko ertzain etxeko agenteak ikerketea egin eben eta sei lagun atxilotu ahal izan ebezan Ertzaintzak hiru gazteak legez kanpo atxilotzea egotzita. Gazteak mehatxatzea eta lapurtzea be egotzi deutsee atxilotuai. Horrezaz gainera, agenteak jaurtigairik bako errebolberra be atzeman eben. Ertzaintzak edegita dauka oraindino ikerketea eta atxiloketa gehiago egitea ez dau baztertzen.

2
Dima
2014/6/24
Rock kontzertuak eta bertsolariak jaietan

Hilaren 26an, eguenez botako dabe txupina Diman, herriko jaiai hasikerea emoteko. Ekitaldiz betetako lau egun izango dira: ber- tsolariak, batukadea, rock kontzertuak... Euskal Herriko Lasto Altxatze Txapelketea be jokatuko da hilaren 27an.
Egitarau trinkoa prestatu dabe Diman, aspertzeko aukerarik emoten ez dauana.

Bagilak 26, eguena
18:00etan, Tortilla Lehiaketea.
20:00etan, txupinazoa.
Ostean, Irrien Lagunak kantu eta jantza.
22:30ean, Obaneuke taldearen kontzertua.

Bagilak 27, barikua
12:00etan batukada tailerra. Ikuskizunerako ensaioa.
Umeentzako tailerrak.
17:30ean, pelota partiduak. Open eta 22 urte artekoak.
19:30ean Euskal Herriko Lasto Altxatze Txapelketea.
20:00etan, talo dastaketea.
22:00etan, eskolako ikuskizuna.
22:30ean, Aiko.
24:00etan, play-back-a.
01:00etan, Gure Esku Dago.
01:30ean, Babel Covers.

Bagilak 28, zapatua
11:00etan, umeentzako Dimako I. Duatloia.
13:00etan, bits jaialdia.
14:30ean, herri bazkaria.
19:00etan, eskupelotea. Umeen partiduak eta pala partiduak.
Batukadea.
22:00etan, Josu, Patxo and Ander-en emonaldia.
23:00etan, kontzertua: Kokein taldea.
24:00etan, Euskal preso eta igeslarien aldeko ekitaldia.
24:30ean, Eskean Kristo Rock taldearen kontzertua.
01:00etan, erromeria Zirkinik Bez taldeagaz.

Bagilak 29, domekea
San Pedro Eguna
12:00etan, mezea.
13:00etan, 85 urtetik gorakoai omenaldi bazkaria.
13:30ean, jantzak.
14:00etan, paella desafioa.
19:00etan, bertso saioa: Unai Iturriaga, Jon Maia, Jokin Uranga eta Uxue Alberdigaz herriko plazan.
20:30ean, antzerkia Desentxufatua.

0
Dima
2014/5/14
Kontzertu Punk-tualak eta nekazal azokea, Nekazalpunk-en

Irati Urien


Laugarran Nekazalpunk, Diman egiten dan jaialdia hilaren 17an izango da. Aurten be Sugoi Gazte Asanblada eta Zorrontzako jentearen artean antolatu da egitarau konpletodun eguna. Edizino honetan joko daben musika taldeak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoak dira; tartean Arratiakoak. Berziklatzeko edalontziak eroan behar dira eta akanpetako lekua egongo da gura dauanantzat. Kartelean ipini dabenaren arabera, gobernaezinak izango ei dozak/n. Hauxe programea:
10:30ean nekazal-artisau azokea.
11:30ean zanpantzarrak.
12:00etan umeentzako jokoak.
12:30ean Orkresta txarangeagaz Poteo-Kalejira-Punk.
14:30ean Paella begetarianoen Txapelketea (parte hartuteko Dimako Herriko Tabernan apuntau taldearen izena eta persona kopurua. Epea, maiatzaren 16ra arte. Mahaiak eta aulkiak ipiniko dira).
17:30ean Kontzertu Punk-tualak (debalde). Lastuerkas, Barbiturikos, Escupitajos, Pleonakis Plektos, Rombos Negros, Punto Muerto, Maldita Sea, Primeros Auxilios, Poliputos, Al infierno en goitibera, Mal Del Pan, eta DJ Puto Gus.

0
Dima
2014/5/6
Sei herritako jantzari txikiak batuko dira Diman

Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, XVI Dantzari Txiki Eguna ospatuko dabe Diman hilaren 11n. Bertan, Dimako jantzariakaz batera, Beasain, Lazkao, Otxandio, Zeanuri eta Areatzakoak egongo dira. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 150 ume inguru.
Ume guztiak batu eta 11:00etan hasiko da jaia kalejira bategaz. Kalejirea Diman dagozan zahar egoitzetatik be pasauko da, baina hainbeste ume diranez, talde bitan bananduko dira eta batzuk egoitza batera joango dira eta beste batzuk bestera, han jantza batzuk egiteko. Kalejirea amaitutakoan alardea egingo dabe plazan.
Bazkaria frontoian izango da eta gero erromeria egongo da 18:00etan jai amaierea izan arte.

Euskal jantzen alardea
Hainbeste urtetan zehar holango alardea mantenidutea ez dala erreza dino Mikel Pelaez Gazte Barri Dantza Taldekoak. Lan handia dago atzean eta batez be, "gatxa da sei taldeak batzeako data bat topatzea". Baina atzenean beti amaitzen dabela pozik dino, jai giroa ederra izaten da eta.
Dimako Gazte Barri taldea Beasainera joango da maiatzaren 25ean, orduan han izango da eta alardea.

0
Arratia
2014/5/6
Gure Esku Dagoren aurkezpenak

Irati Urien


Gure Esku Dago dinamikeak aurrera segiduten dau Arratian. Eskualdeko taldea hilean behin batuten da ekimena koordinetako asmoagaz. Batzar horreetan bagilaren 8ari begira Arratian giroa zelan berotu erabagiten da, besteak beste.
Hamabostaldi honetarako zita bana ipinita dago bai Dima eta bai Zeanurin. Zeanurikoak egitarauagaz bezperatik hasiko badira be, maiatzaren 10ean egingo da aurkezpen eguna herri biotan.

Dima
Maiatzak 10
13:00etan ekitaldia eta manifestuaren atxikimentua.
14:15ean herritarrakaz argazki handia plazako harmailetan.
14:30ean herri bazkaria frontoian. Ostean, musikea eta jai giroa.

Zeanuri
Maiatzak 9
19:00etan Gazta zati bat pelikulea Kultur Etxean. Ondoren, kantu- poteoa herriko tabernetan.

Maiatzak 10
07:45ean, hiru zubiak herriko txistulariakaz.
08:00etan Gorbeiara igoerea, kurutzearen inguruan giza-katea egiteko.
12:30ean kantu-poteoa herrian zehar trikitilariakaz.
14:30ean herri bazkaria. Ondoren: aldarrikapena, herriko jantzariak, giza katea, kantaldia Esti eta Olatz eta Gontzalegaz, eta amaituteko andra probak Zeanuri vs Soraluze.

0
Dima
2013/11/5
Herritarrai argazkiak aterako deutseez Euskerearen Eguneko ekitaldirako

Igazko "200 baietz" euskerearen aldeko kanpaineari jarraipena emoteko, Dimako Euskera Batzordeak "201 baietz" kanpainea ipini dau abian. Batzordea Euskera Eguneko "ekitaldi berezia" prestatzen dabil eta horretarako herritarren argazkiak aterako ditue hilaren 9an, goizean, ludotekan.
Herritarrak, familiak, auzokoak, lagun kuadrilak, alkarteak eta abar parte hartzea gura dabe antolatzaileak. Jentea pilatu ez daiten, auzune bakotxari ordu bat ipini deutsie. Holan 09:00etan, Artaun eta Biteriñoko bizilagunak dagoz deituta; 09:30ean, Bentatxuri, Indusi eta Makaztuikoak; 10:00etan, Ziarrusta, Santuru eta Artzubikoak; 10:30ean, Muneta eta Olazabalgoak; 11:00etan, Aroztegieta eta Lamindaokoak; 11:30ean, Atutx eta Obakoak; 12:00etan, Amantegi eta Bikarregikoak; 12:30ean, Plazea, Ibarra eta Bengoetxekoak; 13:00etan, San Balentin, Artabe eta Elezatxukoak eta 13:30ean, Bargondia eta Baltzolakoak.

0
Dima
2013/9/29
San Fresku jaiak Indusin

Asisko Franziskoren eguna da urri bigarrenaren 4a eta sanfreskuak ospatuteko egun biko egitaraua antolatu dabe aurten auzune honetakoak. Honen arabera, Mañukorta egongo da zapatuan Indusin, bere bertsoakaz jaigiroa animetan. Eta zapatuan bertan baina iluntzean, Berakatz-zopa Lehiaketea. Udagoieneko iluntze freskoetan, ez dago zopea baino gauza ederragorik eta.

Urri bigarrenak 4, barikua
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.
17:00etan, Briska Txapelketea.
19:30ean, txitxi-burruntzia.
21:00etan, erromeria Koldo eta Isaak taldeagaz.
22:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 5, zapatua
12:00etan, umeentzako jolasak.
13:00etan, bertsolariak: Mañukorta eta Areitio.
14:30ean, Baba-lapikoko Lehiaketea.
17:00etan, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
17:30ean, Herri kirol desafioa: trontzan 15 korte vs motozerreagaz 60 korte; txorokil batuten eta aizkoreagaz norgehiagokea.
19:00etan, Berakatz-zopa Lehiaketea.
19:30ean, Tortilla eta Ogizko tostada Lehiaketak.
22:00etan, erromeria Iker eta Izar taldeagaz.
22:30ean, auzokoen antzerkia.
23:00etan, mozorro lehiaketea.
23:30ean, txokolatea.
00:00etan, zozketea.

0
Dima
2013/6/25
Jaiak ate joka

Txupina bagilaren 27an botako badabe be, aurreko astegoienean hasiko dira motorrak berotzen dimoztarrak. Izan be, San Juan bezperan, sua eta txitxi-burruntziaz gainera, pelota partiduak egongo dira jaiai hasikerea emoteko; tartean, neskak jokatuko daben pala partidua.


Kuadrilak protagonismo berezia hartuko dabe Diman eta kuadrilen arteko txapelketea antolatu dabe. Tortillak egiten, kantetan, batukadeagaz tabernetan, play-backa egiten, jantzan edo pintxo-poteko probetan neurtuko dira.

Bagilak 23, domekea
16:30ean, pelota eskolako umeen partiduak.
17:30ean, nesken pala partidua.
21:00etan, San Juan sua eta txitxi-burruntzia.

Bagilak 27, eguena
18:00etan, txupina eta pregoia.
20:00etan, tortilla eta tostada lehiaketak.   
22:00etan, kanturik onenak: Josu&Patxo&Ander eta kuadrilak.    23:30ean, erromeria Obaneukegaz.

Bagilak 28, barikua
17:30ean, pelota jaialdia: Pelota eskolako umeen partiduak.
18:00etan, Kadeteak-Nagusiak-Open.
Batukada reziklau.
23:00etan, erromeria, Trikitrake taldeagaz.
24:00etan, Play-back leihaketea.


Bagilak 29, zapatua
11:00etan, umeen jolasak: herri kirolak, tailerrak eta bulderra.
14:30ean, herri bazkaria. Bazkalosterako erromeria: Argi eta Iker.
20:00etan, txarangea eta pintxo poteoa.
23:00etan, Bostenbor, Arkada Social eta Emon taldeen kontzertuak.
24:00etan, presoen eskubideen aldeko ekitaldia.   

Bagilak 30, domekea
11:00etan, umeentzat puzgarriak (edo Zirko Eskola Txikia).
13:00etan, Gazte Barri Jantza Taldea.
19:00etan, bertso saioa: Onintza Enbeita, Igor Elortza, Alaia Martin eta Jokin Uranga.   
20:30ean, zozketea.
20:30ean, antzerkia, Lingua Nabajorum.

0
Arratia
2013/6/11
Urkiolara, Paduako San Antonioren errogatibea

Bagilaren 15ean, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna. Lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen eban, baina azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Horretarako, Mankomunidadeak autobus bat ipiniko dau gura dabenentzat. Oinez joan gura debenentzat, barriz, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak prestatu dira.
Aurtengo errogatibea "Senidea ala dirua" lemapean egingo da.

Egitaraua
"Hamaikak baino lehentxoago, ondoetorria emongo jakie oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesai. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, Bediako parrokiako umeak eta gaztetxoak aurtengo errogatibearen lemeagaz bat datorren sinbolo bat eskeiniko deutsee Urkiolara hurreratu diranai. Eta ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herrietara itzuliko dira" Arratiako eleizako iturriak jakitera emon dabenaren arabera.
Dimatik eta Zeanuritik abiatuta, oinez ibilaldi gidatuak egiteko aukerea be izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzean dauzan bide klasikoetako bi ezagutzera emoteko. Urtekerea Dimako plazatik goizeko 06:00etan izango da, eta Zeanuriko plazatik 08:00etan.

0
Dima
2012/11/7
Lehenengo folk jaialdia sortu da "Dima Folkean 12" izenagaz

Bertoko musika tradizionala entzun eta joteko aukerea egongo da Diman zemendiaren 9tik 11ra izango dan Folkean 12 jaialdian. Urruneko soinuak be entzun ahal izango dira.


Australiako aborigenen didjeridoo-a edo country musikea, ekarriko dabe Iban Nikolai gipuzkoarrak eta Dead Bronco talde bizkaitarrak. Bertako musikeari jagokonean be aukera zabala: txalaparta monografikoa, luthier azokea eta instrumentu tailerrak, kontzertuak eta antxinako erromeria Guardia Zibil eta abade eta guzti egongo dira, beste gauza batzuen artean. Gainera, antolatzaileak instrumentu bat joten dauan jentea "instrumentuagaz etortera eta hemen jotera konbidau" gura dabe.
Jaialdia Dimako Jai Batzordeak antolatu dau, Dimako Udala, Dimako Gaztetxea eta BEGITUren laguntzeagaz eta, euren esanetan, Arratian, folk jaialdi bat egiten dan lehenengo aldia izango da hau. Sano diru gitxigaz, apenas gasturik egin barik, prestatu dabe hiru eguneko jai egitaraua. "Jaietan diru bat atera genduan errifakaz eta herri bazkariagaz eta batzuk aspalditik geunkan folk jaialdi bat egiteko gogoa. Aprobetxau gura izan dogu Igorrera instrumentu tradizionalak ekarriko dituela erakusketarako eta, holan, azokea eta instrumentu tailerrak eratu doguz. Bertako jentea ekarri dogu eta arratiarren parte hartzea ezinbestekoa izango da" azaldu deutso begituri Jon Loiola Jai Batzordekoak. "Udalak ez dau dirurik ipini, materiala baino. Udalak daukan egoera ekonomikoagaz ezin geuntsan dirurik eskatu" gehitu dau Beñat Artabe antolakuntzakoak.
Hori dala eta, musika ikasleai eta instrumentu bat joten daben arratiarrai deialdia egiten deutsee antolatzaileak Dimako kaleetan emonaldiak egiteko.

Antxinako musikea eta antxinako jantziak
Jaialdi honetan ez dira bakarrik kontzertu eta musika emonaldiak egongo. Esandako moduan, azokea eta tailerrak be egongo dira eta girotzeko, herri bazkaria eta "Lehenagoko erromeria". "Pasa dan mendearen hasieran Urkiolan-eta egiten zan moduan egingo dogu, antzerki modukoa izango da. Jentea orduko erropakaz etortera animau gura dogu eta horretarako saria izango dau antxinako jantzirik dotoreenak. Abadea eta Guardia Zibila be ez dira faltauko, jentea mozkortu ez daiten edo haragiaren pekaturik egin ez daian" dinoe Jon Loiola eta Beñat Artabek.

Urruneko doinuak
Baina jaialdian zehar ez dira bakarrik bertako doinu tradizionalak entzungo. Iban Nikolai donostiarrak Australiako aborigenen didjeridoo-a ekarriko dau eta instrumentu honegaz kontzertua emongo dau gaztetxean. Nikolai Europa mailan instrumentu honetan adituenetakoa da eta bost disko ditu merkaduan Youlunggur (2001), Didjeridu Hotsak (2003), Samar (2006), Hamar (2007) eta  Alla Yidaki (2010).
Kontrabajoa eta banjoa entzuteko aukerea be egongo da Diman. Izan be, country musikea joten dauan Mungiako Dead Bronco taldearen kontzertua egongo da zapatu gauean. Talde honek Hank Williams, Johnny Clash, Dylan eta beste batzuen bersinoak egiten ditu.

Folkean 12. Dima
Egitaraua
Zemendiak 9, barikua
19:00etan, Folkean 12, aurkezpena.
19:15ean, txalaparta monografikoa.
22:00etan, Iban Nikolairen kontzertua: Didjeridoo hotsak. Gaztetxean.

Zemendiak 10, zapatua
11:00etan, Luthier azokea eta instrumentu tailerrak.
13:00etan, kalejirea zanpantzar, albokari eta trikitilariakaz.
15:00etan, herri bazkaria frontoi txikian. Bazkalostean Oinarin jan- tza taldeagaz jantza tailerra.
19:00etan, 13 doinu, gaixotasun larriak daukien presoentzat.
21:00etan, kontzertuak Kherau taldea eta Korrontzi + Oinkari jantza taldeagaz frontoian; Dead Bronco gaztetxean.

Zemendiak 11, domekea
13:00etan, kalejirea gaiteru, gigante eta buruhandiakaz. Talo tailerra eta dastaketea herriko plazan.
17:00etan, lehenagoko erromeria Argi eta Iker taldeagaz. Lehenagoko jantzirik dotoreenari saria emongo jako.
Erromeria bitartean, zozketea.

0
Dima
2012/10/18
Dimako Auzo eta Taldeen arteko Txapelketearen finala atzeratu egin da

Datorren zapatuan, hilak 20, jokatzekoa zan Dimako Auzo eta Taldeen arteko I. Txapelketearen finala atzeratu egin da. Oraindino ebatzi barik dago, noz izango dan.
Data barria jakin bezain laster, horren barri emongo dogu BEGITUn, bai edizino elektronikoan, bai papelezkoan.

0
Dima
2012/10/1
Sanfreskuak eta sanfaustoak udagoieneko jaiak

Uda amaitu da baina jaiak ez oraindino. Hamabostaldi honetan  Dimako Indusi auzunean, sanfreskuak; hau da Asisko Frantziskoren eguna eta Arantzazun San Fausto jaiak ospatuko dabez. Arantzazu herrian, sanpedroak ospatuten dira uda hasikeran, baina uda amaitutakoan be sanfaustoak ospatuten dabez. Arantzazukoak sano gustukoa dabe hau ospatuteko egiten daben herri afaria.

San Fresku jaiak. Indusi (Dima)
Urri bigarrenak 4, eguena, Asisko San Franzisko eguna
12:00etan mezea.
13:00etan, barauskarria.

Urri bigarrenak 5, barikua
17:00etan, Briska txapelketea.
19:30ean, txitxiburduntzia.
21:00etan, erromeria Koldo eta Isaak taldeagaz.
24:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 6, zapatua
12:00etan, umeentzako ekintzak.
13:00etan, bertsolariak.
14:30ean, baba lehiaketea.
17:30ean, auzoen arteko olinpiadak.
19:00etan, berakatz zopa, tortilla eta ogi tostada lehiaketea.
22:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaiza taldeagaz.
23:00etan, auzokoen antzerkia.
23:30ean, mozorro lehiaketea.
24:00etan, tango lehiaketea.
00:30ean, zozketea eta ostean txokolatea.

San Fausto jaiak. Arantzazu
Urri bigarrenak 13, zapatua
20:00etan, herri afaria frontoian.
Menua: patatak errioxar erara, "Luma gorri" oilasko iztarrak brasan erreta, postrea, kafea eta kopea. Ostean erromeria Jokaldi taldeagaz.

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Dima
2012/6/25
Zea Mays eskolako umeakaz egongo da jaietan

Lau eguneko egitaraua prestatu dabe Diman San Pedro jaietarako. Zapatuan, hilak 30, Zea Mays taldeak eta eskolako umeak gormutuen zeinu hizkuntza erakutsiko dabe arrastian eta gauean kontzertua emongo dau Bilboko taldeak.


Aitatzekoa be bada egun berean auzoen eta taldeen arteko txapel- ketearen lehenengo saioa izango dala eta jubiladuak bazkaria izango dabe San Pedro egunean.

Bagilak 28, eguena
18:00etan, txupina.
20:00etan, txapelketak: tortilla, makailau eta tostadak.
22:00etan, euskal kanten ekitaldia.
23:00etan, kontzertua Obaneuke taldeagaz.

Bagilak 29, barikua
11:00etatik 14:00etara, umeentzako jolasak.
12:30ean, mezea.
13:30ean, 85 urtetik gorakoai omenaldia.
14:15ean, jubiladuen bazkaria eta ostean trikitixea.
16:30ean, eskupelota jaialdia.
19:30etik 23:00etara, kale animazinoa eta pintxo-potea.
23:00etan, kontzertua Bide Batez taldeagaz.
00:30ean, Play backa.

Bagilak 30, zapatua
11:00etatik 14:00etara, umeentzako jolasak.
14:00etan, herri bazkaria.
18:00etan, auzoen eta taldeen arteko txapelketea.
20:30ean, eskolako umeak gormutuen hizkuntza Zea Maysekoakaz batera erakutsiko dabe.
23:00etan, kontzertuak: Split 77, Zea Mays, Bolbora.
00:30ean, euskal preso eta errepresaliaduen aldeko ekitaldia.

Garagarrilak 1, domekea
13:15ean, jantza saioa.
19:00etan, bertso saioa: Uxue Alberdi, Igor Elortza, Oihane Bartra eta Iker Zubeldiagaz herriko plazan.
21:00etan, antzerkia Barre laborategia.


 

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Dima
2012/6/14
Errogatibea egingo dabe Urkiolan hilaren 16an

Tradizinoari eutsiz, arratiar asko joango dira oinez euren herrietatik Urkiolara santuari bakea eskatzeko. Aurten "bakea eskatu, bakea zabaldu" lelopean, Dimatik goizeko 06:00etan eta Zeanuritik  08:00etan urtenda oinezko martxa bi egongo dira, baina autoz eta autobusez be joango da jentea Arratia osotik. Aurten, errogatibea Lemoako parrokiak antolatu dau eta Lemoako parrokiko umeen abesbatzak hartuko dau parte.
Igaz 400 persona inguru batu ziran eta aurten 500era heltzea aurreikusten dabe antolatzaileak. Arratiako herri guztietakoak dira partaideak "gero arratiar asko dator Arratiatik kanpo bizi dana: Galdako, Basauri, Bilbo, Zornotza... Adibidez kartelaren argazkiak Celina Gorostizagoizak atera zituan igaz, bera billaroztarra da baina Zarautzen bizi da eta handik etorri zan" azaldu deutso BEGITUri Arratiako eleizak.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Zeanuri
2012/5/3
Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea zabalduko da. Arratian, Haurreskola Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD