Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Igorre
2018/6/4
Akelarre, Gozategi, The Cherry Boopers eta Las Fellini Igorreko jaietan

Kuadrillak argazkia egingo dabe txupina bota eta segiduan, Igorreko jaietan parte hartzeako kuadrillak ezinbestekoak diralako. Bariku eta zapatuko gaubetan, kontzertuak eta erromeriak gaupasak egiteko gogoa biztuko dabe. The Cherry Boopers, Pakean utzi arte, Akerbeltz, Akelarre, Zirkinik bez, MG, Oxabi, Zeinke, Gozategi eta Isma dj lanetan, animauko dabez gaubak.
Egunez, txarangak, lehiaketak eta janak, beste gauza askoren artean, animauko dabez Igorreko kaleak.

Bagilak 8, barikua
17:00etan, Kuadrillen Arteko Estandarte Lehiaketea.
17:00etatik 18:00etara, umeentzako jolasak Goiko Plazan Zaztaparrak-en eskutik.
18:00etan, Larrain jantza Goiko Plazan.
19:00etan, andra kirolariak txupina botako dabe. Ondoren, kuadrillen argazkia.
20:00etan, kuadrillen arteko Konkis Froga Goiko Plazan eta Elektrotxufla elektrotxarangea.
23:00etan, kontzertuak: The Cherry Boopers, Pakean utzi arte (Hertzainak taldearen tributoa) eta Akerbeltz.
00:00etan, Zu bai Zu herrikoia.

Bagilak 9, zapatua
08:30ean, Igorreko ermitetatik kantu bira Jubiladuen eskutik. Urtekerea Jubiladuen txokotik.
10:00etan, rugbya:14 urte azpiko Euskal Herriko 6 selekzinoen Txapelketa Nagusia Urbieta zelaian.
12:00etan, Paella eta Pintxo Txapelketea txosnagune ondoko landan. Eguraldia txarra bada txosnagunean.
13:00etan, erreka jaitsierea.
14:30ean, pintxoen aurkezpena.
15:00etan, paellen aurkezpena.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa 105eko Rugby Zelaian.
20:00etan, Ttek elektrotxarangea.
20:00etan, Luis Iruarrizaga Abesbatza, Zamudioko Korala eta Portugaleteko Korala, Lasarte Aretoan.
22:45ean, preso eta igeslarien aldeko ekitaldia txosnagunean.
23:00etan, kontzertuak: Akelarre eta Zirkinik bez.
   
Bagilak 10, domekea
Goizean, Gure Esku Dagok antolatutako giza katea.
11:00etan, txirrindulari lasterketea: XXIV. San Antonio Saria.
13:30ean, Kantu bat gara herrian zehar.
14:30ean, kantu-bazkaria txosnagunean (bakotxak etxetik eroandakoagaz).
20:00etan, Zu bai Zu 2ko ongi etorri koktela eta show ikusgarria.
21:30ean, Zu bai Zu 2. Talentu Lehiaketako finala.
 
Bagilak 11, astelehena
18:30ean, Zunbatoia.
21:00etan, Las Felliniren helduentzako ikuskizuna Lasarte Aretoan.

Bagilak 12, martitzena
16:30ean, umeen karaokea txosnagunean.
19:30ean, Arantzarteko umeen jantza saioa Goiko Plazako frontoian (eguraldi txarra egiten badau txosnagunean).

Bagilak 13, eguaztena
10:30etik 13:30era, puzgarriak.
11:00etatik 14:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
12:30ean, mezea San Antonio ermitan.
17:00etatik 19:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
17:00etan, gaztetxoen kuadrillen arteko oka erraldoia.
17:30ean, Irrien plaza ikuskizuna txosnagunean.
18:00etan, kuadrillen arteko ginkana umoretsua.
19:00etan, Astrapalea Rock Eskolaren kontzertua txosnagunean.
21:00etan, Jauria antzezlana Kultur Etxean.

Bagilak 14, eguena
17:00etan, umeen Play-backa Kultur Etxeko plazan. Euria bada txosnagunean.
18:00etan, Arratiako Musika Eskolearen emonaldia Kultur Etxean (lehenengo emonaldia).
18:30ean, USBpoteoa txosnagunean hasita.
19:30ean, Arratiako Musika Eskolaren emonaldia Kultur Etxean (bigarren emonaldia).
21:00etan, herri afaria txosnagunean. Mozorro gaia: munduko jantzak. Tiketak, Gau Loran eta Arratiko Zekorrak Rugby Tabernan. Ondoren "Bingo gaupaseroa" trabestiakaz.
 
Bagilak 15, barikua
11:00etan, Inazio Zubizarreta Herri Ikastetxeko triatloia.
17:00etan, Tortilla eta Makailao Txapelketea txosnagune ondoko landan. Eguraldia txarra bada txosnagunean.
18:30ean, tortillen aurkezpena.
19:00etan, makailaoen aurkezpena.
19:30ean, Havana 537, mojitoak eta musika kubatarra, txosnagune ondoko landan.
21:00etan, Matraka elektrotxarangea.
23:30ean, kontzertuak: MG eta Oxabi.

Bagilak 16, zapatua
10:00etan, Kadeteen txirrindulari lasterketea.
11:00etan, Rugby inklusiboa 105eko Rugby Zelaian.
12:00etan, serigrafia tailerra Torontilegaz Kultur Etxeko parkean.
17:30ean, pelota partiduak Goiko Plazako frontoian. Eguraldia txarra bada kiroldegian.
Markel Basilio eta Ibai Cimadevilla vs Gutierrez eta Villanova.
Agirre eta O. Etxebarria vs Mikel Goñi eta Otxandorena.
17:30ean, Umore Rallya txosnagunean hasita.
18:30ean, Ein GO Kantan eta Dantzan taldeagaz kantu poteoa AZ Rugby Tabernan hasita.
23:00etan, kontzertuak: Zeinke, Gozategi eta DJ Isma.

Bagilak 17, domekea
13:00etan, Areatzako Banda.
14:45ean, jubiladuen bazkaria eskoletako aterpean.
19:30ean, jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketetako sari banaketea Kultur Etxeko parkean. Eguraldia txarra bada txosnagunean.
Jarraian, Jokaldi AMEren eskutik Kultur Etxeko parkean. Eguraldia txarra bada txosnagunean. Bitartean, Kuadrillen olinpiaden sari banaketea. Amaituteko, txokolatea.

0
Igorre
2018/5/30
Basauntz auzuneko jaiak bagilaren lehenengo astegoienean

Igorreko Basauntz auzunekoak bagilaren lehenengo bariku-zapatuan ospatuten dabez jaiak. Aurten, zine emonaldia egongo da barikuan, hilak 1 eta hurrengo eguna izango da jaietako egun handia. Musikea, umeentzako jolasak eta Tortilla eta Paella Lehiaketak ez dira faltauko. Antxinako zaporeak errekuperauko dabez tortilla eta paella lehiaketetan, sua egurragaz egin behar da-eta.

Bagilak 1, barikua
21:30ean, film emonaldia Errementari Gezalako plazan. Hurreratzen diranentzako txokolatea egongo da.

Bagilak 2, zapatua
11:00etan, argazki erakusketea, Lehena eta oraina.
11:30etik 12:00etara, Tortilla eta Paella Lehiaketetarako izena emon.
12:00etan, umeentzako tailerrak.
14:00etan, tortillak aurkeztu.
14:30ean, paellak aurkeztu.
16:30ean, umeentzako Altxorraren bila.
16:30ean, Mus eta Briska Txapelketetarako izena emon.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
19:30ean, Arantza eta Pantxogaz kontzertua.

0
Igorre
2018/4/21
Herri memoria ezezagunean arreta ipinteko proiekzinoa eta barriketaldia

Ipes alkarteak, Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria ikus-entzunezkoa ekarriko dau Igorreko Kultur Etxera aprilaren 27an, 17:00etan, eta ostean gaiaren inguruan berba egiteko aukerea egongo da. Memoria historikoari beste ikuspuntu batetik helduten deutso dokumentalak, herri mobimentuaren papela azpimarratuz eta andren abotsa lehenetsiz. Ipes alkarteak, Gernika bonbardatu ebela 80 urte bete ziranean, Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria proiektua ipini eban martxan. Igazko aprilean liburua argitaratu eben eta bigarren tiradea atera behar izan dabe. Ikus-entzunezkoa urrietan estrenau eben eta aprilaren 27an Igorren erakutsiko dabe. Lemoan, maiatzean egiten dan memoria historikoaren astean be ikusteko aukerea egongo da.

Begirada eta eretxi desbardina
Ikus-entzunezkoa begirada eta eretxi desbardinen ikuspegitik egin dabela dinoe Ipesetik. "Ezezagunagoak diran gertaera historikoai arreta ipini, andren abotsa lehenetsi, eta herri mobimentuen papelaz hausnartzeko, neurri handi baten. Funtsean, ezagupenerako, eztabaidarako eta gogoetarako tresna izateko asmoz egina dagoan lana dalako egitasmoa".
Lan honetatik ondorio batzuk atera ditue, herri memoriaren berreskurapen edo eraikuntzan hain ezagunak ez diran gaietan arreta ipinteak interesa sortzean dauala eta horrek belaunaldi gazteenarengana heltzeako aukerea emoten dauala, beste batzuen artean. Igorreko saioa, Kiñu Gaztetxeagaz alkarlanean prestatu dabe.

Ipes
Ipes alkarteak 1977tik dihardu beharrean. Berrogei urte honeetan arreta berezia eskeini deutso Euskal Herriko historiari, "bakotxaren ingurunea ezetu eta eraldatzeko moduko jantziak" ekoizteko.

0
Igorre
2018/4/21
Herri konsulteari babesa emongo deutsie Igorren zinegotzi izandakoak

Maiatzaren 6an herri kontsultea egingo dabe Igorren. Hori prestatzeko hainbat ekintza antolatu ditu atzenaldian Gure Esku Dagoko Igorren Ebatzi alkarteak. Hurrengo ekitaldia, aprilaren 22an, udaletxeko plazan egingo dabe. Han, 1979tik gaur egunera arte, Igorren izandako alkate eta zinegotziak babesa eskeiniko deutsie erabakitze eskubidearen aldeko adierazpenari, eta herriak babesa emongo deutso M6ari.
"Jaia eta aldarrikapen demokratikoa eta partehartzailea buztartuko dira, igorreztarrai parte hartzeako, hau da, botoa emoteko deia eginaz. Bardin jaku baietz, ezetz zein zuri baina, gure etorkizuna ebazteko beharrezkoa da botoa emotea" dinoe Igorren Ebatzi alkartetik.

Babes ekitaldia
Trikitilariak ingurua girotuten hasiko dira 12:00etan eta ordu erdi beranduago hasiko da zinegotzien babes ekitaldia. Ekitaldiari hasikerea emondakoan, maiatzaren 6ko herri konsulteari babesa emoten deutsan adierazpena irakurri eta sinatu egingo dabe Igorren alkate eta zinegotzi izandakoak. Gero, aurreskua edo agurra eta bertsoak eta kantuak egongo dira. Ondoren, Igorren Ebatzi alkartekoak maiatzaren 6aren inguruko zehaztapenak emongo ditue eta bagilaren 10eko giza katearen gaineko informazinoa. Giza katearako izena emoteko aukerea egongo da eta materiala salgai.
Amaitzeko, kopautxoa jai giroan eta poteoa trikitilariakaz.

0
Igorre
2018/4/21
Eztabaida energetikoa Lasarte Aretoan aprilaren 26an

Gatikatik Frantziara eta Gueñesetik Itsasora, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kantauri itsasoan zehar egin gura daben interkonexino elektriko bien kontrako herritarren taldeak eta Igorre Bizirik-ek, Eztabaida energetikoa Bizkaian. Autopista elektrikoak norentzat? izeneko mahai-ingurua antolatu dabe aprilaren 26an, 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean, ia 2.000 miloe eurotako aurrekontua daukan goi-tensinoko proiektu bi honeen gaineko informazinoa emoteko. Beinat Anzola, Igorreko alkatea; Rosa Martinez, (Equo Berdeak); Mikel Otero (EH Bildu) eta Aitor Urresti, energia barriztagarrietan aditua eta EHUko irakaslea egongo dira bertan.

Gueñes-Itxaso goi tensinoko linea
Gueñes eta Itxaso arteko goi-tensinoko lineak 400.000 voltioko tensinoa izango dau eta Bizkaiko 17 herritatik, balio ekologiko handiko eremuetatik eta hainbat auzotatik pasauko da; tartean, Zeberio, Bedia, Lemoa, Zornotza... Igorretik, Garakoi, Urkuzu, Igorrebaso eta Basauntzetik. Baita Aramotz, Belatxikieta, Mandoia, Upo, eta Ereñotik be pasauko da autopista elektrikoa.

0
Igorre
2018/4/9
Igorreztarrak ebatzi dabe maiatzaren 6rako itauna

Gure Esku Dagoko Igorren Ebatzi alkarteak deitutako batzarrean igorreztarrak herri konsultarako itauna ebatzi eben. Maiatzaren 6ko konsultan, "Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?" galdereari erantzungo deutsie Igorren.
Horrezaz gainera, Igorren Ebatzikoak ordutik aurrerako lana eta kanpainak azaldu ebezan. Kanpainai jagokienean, M6ko kartelak balkoietan ipintekoa abiatuko dabe laster, eta herri konsulteari babesa emoteko herriko talde, alkarte eta kuadrillak egindako bideo grabazinoak be hasi dira zabalduten.

Ekitaldiak
Eitaldiai jagokienean, barriz, lehenengoa, Elkarrekin together dokumentalaren proiekzinoa izango da. Aprilaren 12an proiektauko dabe filma arrastiko 19:30ean, Kultur Etxean.
Hurrengo ekitaldia, Igorreko Udalean egondako zinegotzi eta alkateen babes ekitaldia izango da, aprilaren 22an,12:30ean.

0
Igorre
2018/3/18
Maddalen Iriarte Igorreko Kultur Etxean izango da martiaren 22an

EH Bilduk antolatuta, Maddalen Iriarte Legebiltzarrean EH Bilduren bozeroaleak, Autonomiatik soberaniara. Estatus berri baterako oinarriak izeneko dokumentuaren barri emongo dau martiaren 22an, 19:30ean Igorreko Kultur Etxean.


Dokumentuak EH Bilduren posizinoa adierazoten dau Euskal Herriko estatus politikoa eta erabakitzeko eskubidearen gainean eta Eusko Legebiltzarrerako autogobernuari buruzko batzordearen eztabaidan aurkeztu eban koalizinoak.
EH Bilduk proposatzen dau Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osotuko leukien EEE Euskal Estadu Erkidegoaren eta Espainiako Estaduaren arteko hartu-emona "bardintasun politikoaren printzipioaren gainean" artikulatzea. Erabakitzeko eskubideari jagokonez, EH Bilduk uste dau estatus barriak eskubidea jaso behar dauala, baita gauzatzeko prozedurea be.

0
Igorre
2018/2/13
Arratia kantuz zezeilaren 16an Igorren

Igaz, hainbat herritan batu ziran Arratiako kantuzaleak, kantu biran ibilteko, besteak beste, Areatzan, Diman, Igorren, Artean, Zeanurin eta Bedian. "Giro polita sortu zan eta aurten nahiz eta apur bat beranduago hasi, barriro martxan gagoz" dinoe arduradunak.
Hilean behin, herri baten topaketea antolatu gura dabe eta 2018ko egutegia eginda daukie.
Arratia kantuz-en lehenengo topaketea Igorren izango da zezeilaren 16an, arrastiko 20:00etan, EinGo Kantan eta Dantzan musika taldeak lagunduta. Martiaren 16an, 10:00etan Zeanurin alkartuko dira eta Zeanuriko txistulariakaz batera kantu biran ibiliko dira.
Atzena, maiatzaren 18an, 19:00etan Areatzan izango da eta plazan bilduko dira Arratiako Kantu Bat Gara musika taldeagaz.
"Arratia kantuz-etik Arratiar guztiak animau gura doguz aurtengo kantu biratan parte hartzeako" dino Sara Gutierrezek, Arratia kantuzeko partaideak. Gainera, Gutierrezek gogoratu gura dau Arratia kantuz-en helburua zein dan "euskal kanta tradizionalak berreskuratzea, euskerearen erabilerea bultzatzea eta lagun artean kantetan ondo pasetea".

0
Igorre
2018/2/4
Siria eta Altsasuko gazteai buruzko berbaldiak Kiņun

Illart Gumuzio


Berbaldi bik osatzen dabe Kiñu Gaztetxearen zezeilako lehen hamabostaldiko programazinoa. Lehenengo, zezeilaren 9an 19:00etan, Siria: 7 urte NATO, Israel zein wahabismoaren inbasio, gezur eta hilketak sufritzen berbaldia egongo da Aritz Saidi eta Asier Herranz Siriaren Aldeko mobimentuko kideen eskutik. Bertan, Siriaren eta Ekialde Hurbilaren errealidadearen barri emongo da, gaia historikoki gaur egunera arte azalduz.
Aste bat geroago, zezeilaren 16an 18:00etan, Ernaik eta Ikasle Abertzaleakek antolatutako berbaldian, euren herriko taberna batean bi Guardia Zibil eta euren bikotekideakaz liskarra izatearren zazpi gazte altsasuarrek daukien auziari buruz berba egingo da. Fiskalak, osotara, 375 urteko espetxe zigorra eskatzen deutsie terrorismo delitua egotzita eta Estremera, Navalcarnero eta Aranjuezeko kartzelan dagozan Adur Martinez de Alda, Oihan Arnanz eta Jokin Unamuno auziperatuek ia 450 egun daroez preso epaiketea noz egingo zain. Epaiketea aprilaren 17a eta 27aren artean egingo da.

0
Igorre
2018/1/18
Arantzazu eta Igorre lotuko dituan oinezkoentzako bidea

Gero eta gehiago dira Orobiko kamino zaharra erabilten daben oinezkoak. Horrek autoakaz arazoak sortu ditu, horreen abiadurean ondorioz. Oinezkoen segurtasuna handitu guran Arantzazu eta Igorreko Udalek errepide horretan aldaketa batzuk egitea ebatzi dabe.
Errepidea norabide bakarreko bihurtzea izan da hartutako erabagia. Holan, Arantzazutik Igorrerantza datozan autoak Orobiko errepide zaharretik joan ahal izango dira, eta Igorretik Arantzazura joateko, bariantea edo herritik doan bidea erabili beharko dabe.
Udalek oinezko eta bizikletaz paseoan ibilten diranentzako oinezbidea egingo dabe errepideko erreia bat eurentzat gordez. Oinezkoak lehentasuna izango dabe bide horretan eta bizikleta eta oinezkoen artean ez da espero arazorik sortuko danik, auzotarrakaz egindako batzarretan kexka hau aitatu dan arren.
Proiektu honen jarraipen moduan eskolen goiko aldean sortuko dan aldaketea kexka iturri be bada. Horregaitik, hainbat batzar egin dira auzotar, guraso eta bestelako herritarrakaz.
Proiektuari aldaketatxo batzuk be egin eutsiezan herritarrak eta lanak amaitutakoan kontuan hartuko dirala esan dau Beinat Anzola Igorreko alkateak. Era berean, eskolen goiko kalea planoetan zehaztu eta beste batzar batean azaltzeko eskaria egin eben hainbat herritarrek; hori dala eta, Udalak aurrerago beste batzar bat deituko dau.
Bestalde, abenduan hasi ziran konponketa batzuk egiten; besteak beste, margotu eta piboteak ipini orduko errepidearen egoerea hobetzeko asfalto lanak hain zuzen. Argiztapena be hobetu gura dabe aurrera begira farola batzuk ipiniz. Halanda be, lan potoloenak aurrerago hasiko dira, "auzotar batzukaz detaile batzuk zehaztu eta udal bietako eremuak batera egiteko koordinau ostean" dino Anzolak.

0
Igorre
2018/1/13
Igorren Ebatzi plataformea sinadurak batzean dabil

Maiatzaren 6an, Igorren erabagiteko eskubidearen gaineko herri galdeketea egingo dabe, Zuia, Aiaraldea, Lezama, Portugalete eta beste herri batzukaz batera.
Hainbat ekintza egingo dabez hileotan, mahaiak ipini sinadurak batzeako, herri batzar zabala, zinegotzien babes jaia eta talo egunak berbarako.
Igorren Ebatzi plataformako kideak abenduaren 24an, Olentzero Egunean, hasi ziran sinadurak batzean. Plataformeak 400 bat sinadura lortu behar dauz galdeketea egin ahal izateko; erroldearen %10a. Plataformakoak zezeilaren akabuan amaituko dabe sinadura horreek batzean. Gau Lora Akeitegian be sinatu ahal dabe igorreztarrek.

0
Igorre
2018/1/7
Izaskun Bilbao europarlamentaria Arratiarrakaz berbetan zikloan Igorren

EAJ-PNVk Arratiako herri guztietara eroan gura dauan berbaldi zikloa Igorrera bueltauko da "Europako Parlamentuak Euskadiko gaurkotasun politiko eta sozialean daukan eragina herritarrai hurbilarazoteko".
Izaskun Bilbao Barandica, Europako Parlamentuko EAJ-PNVko parlamentari eta Europako Demokrata eta Liberalen Aliantzako presidenteordeak egingo dau berba Arratiarrakaz berbetan zikloaren barruan egingo dan hurrengo saioan. Berau, urtailaren 12an egingo da Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.
Arratiarrakaz berbetan zikloa "zabala da, hau da, biztanle guztiai zuzenduta dago eta euskal gizartearen kezka nagusi diran gai desbardinai buruz berba egitea da helburua, Arratiarrakaz berbetan ekimena ez da mitin ziklo bat eta".
Igorreko berbaldian, europarlamentariak Europako Parlamentuan aztertzen eta eztabaidatzen diran gaiak "Euskadiko gaurkotasun politikoan daukien garrantzia eta eguneroko bizimoduan zelango eragina daukien" azalduko deutsie bertaratutakoai, besteak beste "Europa barruan estadurik ez daukien nazinoen egoerea, hizkuntza gitxituen errealidadea eta atzen bi legealdi honeetan Europako Parlamentuan aldeztu dituen ekimen esanguratsuen laburpena egingo dau" dino EAJ-PNVk.

0
Igorre
2017/11/26
Guatemala eta Saharako andren giza eskubideen defendatzaile bi Kultur Etxean

Noka talde feministeak, Igitiek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak, CEAR Euskadiren Giza Eskubideen Defendatzaileen programea dala eta, Guatemalako Lolita Chavez eta Marokoko Leila Lili andren eskubideen defendatzaileen egonaldia aprobetxauz, zemendiaren 27 eta abenduaren 11rako berbaldiak antolatu dabez Igorreko Kultur Etxean.
Berbaldiak arrastiko 18:00etan izango dira. Hilaren 27an, Guatemalako Lolita Chavezek, giza eskubideen defendatzaileen errepresinoa eta multinazionalen kontrako burrukearen gainean egingo dau berba.
Abenduaren 11n, barriz, Leila Lilik, Marokok okupautako lurraldeetako aktibista sahararrak eta Arantza Chacon, Arabako SEADen lagunen alkarteko kideak, Mendebaldeko Sahararen gatazkan andrazkoen papelaren gainean egingo dabe berba.

0
Igorre
2017/11/14
Agustin Elexperi omenaldia

Hilaren 25ean Agustin Elexpe Igorreko aguazil ohiari omenaldia egingo deutsie igorreztarrak. Pasa dan aprilaren 21ean izan zan Elexperen atzen lan eguna eta ordutik hona asko eta asko izan dira herritarrakandik jaso dauzan esker on eta agurrak. Oingoan ostera herritarrak herri mailako omenalditxoa prestatu deutsie kalejirea (13:00etan) eta bazkaria (14:30ean) antolatuz, hainbeste urtean herriaren alde egin dauanagaitik. Han batuko dira herritarrak eta seguru ez dala jai girorik faltauko. Bazkarirako txartelak Gau Loran, AZ Rugby Tabernan eta Jubiladuenean erosi leitekez, 19 euroan, hilaren 21era arte.

0
Igorre
2017/10/3
Baserriko produktuak eta Harriti taldea Garbeko Azokan

San Migel jaien ostean, udagoienean, baserriko produktuen sasoirik onenean, izaten da Garbeko Azoka. Aurten urri bigarrenaren 8an daukie hitzordua Garben baserri giroa bizi gura dabenak. Girotzeko, Harriti giza proba taldeak erakustaldia egingo dau eguerdian.
Hogeta hamar ekoizle inguruk euren produkturik onenak ipiniko dabez salgai: ortuariak, frutak, lorak, gaztaiak, pastelak, eztia... eta goiz osoan zehar horreek erosteko aukerea egongo da jai giro ederrean.
Garbeko Azokea 1975ean sortu zan eta Bizkaiko antxinakoenetakoa da. Hasikeran, ganadu azokea zan, baina laster baserriko produktuak saltzeako azoka bihurtu zan, eta ortuariak hartu eben protagonismo nagusia.

Harriti
Eguerdi partean, 12:30ean, Harriti taldekoak erakustaldia egingo dabe. Erronkea izaten da 500 kilotako harriagaz ahalik eta distantziarik handiena egin ordu laurden baten.
Bizkaian, giza probak egiten dauan andra talde bakarra da Harriti.

0
Igorre
2017/9/20
Jose Migel Bustinzaren heriotzaren inguruko erakusketea Igorren

Igorreztar talde batek eta Egiari Zor Fundazinoak ekitaldi bi antolatu ditue Jose Migel Bustinzaren heriotzaren 20. urteurrenean.
Urri lehenengoaren 21etik urri bigarrenaren 6ra arte, Atara daigun egia gerizpetatik argira. Jose Migel Bustinza eta Gaizka Gaztelumendiren heriotzaren inguruko egia osoa jakin nahi dugu izeneko erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxean. Bertan, hemerotekako materialak eta familiak emondako argazkiak egongo dira ikusgai.
Urri lehenengoaren 22an, 19:00etan, mahai-ingurua egingo dabe Kultur Etxean. Egiari Zor Fundazinokoak, kasua eroan eban Jone Goirizelaia abogadua eta familikoak egongo dira han.

0
Igorre
2017/9/14
Transmisinoaren garrantzia azpimarratuko dabe Euskera Planeko Inbiu Egunean

Urri lehenengoaren 16an ospatuko dabe Inbiu Eguna, Igorreko euskerearen aldeko eguna. Goizean, transmisinoa sinbolizetako "Zapitik zapira, euskerari tira" lelopeko ekitaldiak batuko ditu igorreztarrak Agirre Lehendakaria kalean. Arrastian barriz, "Urten euskeraren armariotik" izeneko ekimena prestatu dabe.


Bezperan, hilak 15, hasiko dira euskerearen inguruko jarduerak. Egun horretan kantu poteoa egongo da 19:30ean Rugby tabernatik hasita, Taberna ibiltaria taldeagaz.
Hurrengo egunean, Inbiu Egunean, 12:00etan hasiko da lehenengo ekitaldia. "Zapitik zapira, euskerari tira" lelopean transmisinoari garrantzia emon gura deutsie Igorren. "Batak besteari zapia emongo deutso, euskerea amamak amari eta amak alabeari emoten deutsan moduan" azaldu deutso begituri Irati Barrenetxea Igorreko Euskera Teknikariak. Herriko amama batek esango deutsaz lehenengo berbak ilobeari eta ipiniko dau lehenengo zapia, transmisinoa sinbolizetako. "Esango dau ze garrantzi daukan transmisinoak, euskerea emoteak belaunaldiz belaunaldi eta eurak ipiniko dabe lehenengo zapia, eurak hasiko dabe katea". Herritarrak eta herriko kultur alkarteak jarraituko dabe katea.
Ekitaldi honen ondoren, 13:00etan trikitilariak egongo dira eta eurekaz egingo dabe poteo musikatua. Hiruretan bazkaria egongo da Kultur Etxeko plazan.

Euskerearen armairua
Bazkalostean, hurrengo hilabeteetan abian jarriko dan "Urten euskeraren armariotik" ekimenaren aurkezpena egongo da. Igorreko Jaietako Mila baietz egunean, armairu bat egiteko erronkea planteau jakien herritarrai eta erronkea bete eben. Armairu horretatik belarria, ahoa eta barrea urten ziran. Baita, Zuztertxu be, Euskera Planeko maskotea. Honek jentea agurtu eta esan eban Inbiu egunean argituko zala ekitaldiaren zentzua.
Inbiu Egunean, ekimena azalduteko bideo bat egongo da eta aurkezpenaren ostean, karaokea.
Arrastiko 18:30etik aurrera, egunari amaierea emoteko, Jokaldi taldearen erromeria egongo da.

0
Igorre
2017/6/4
Hamar egun eta hamaika gau, jai sasoiari hasikerea emoteko

Bagilaren 9an barikuz, Ismael Pereira "Isma" konkistadoreak botako dau txupina jaiai hasikerea emoteko eta hilaren 18ra arte, jai egitarau zabala prestatu dau Jai Batzordeak herriko jaiak ospatuteko. Astegoien bietako bariku eta zapatuetan, musika estilo askotako kontzertuak egongo dira 23:00etatik aurrera eta ordu txikietan erromeriak. Antzerki eskeintzea umorez beteta dator aurten eta Las Felliniren ikuskizuna ikusteko aukerea egongo da Igorren.


Txupina hilaren 9an botako daben arren, ordurako jaigiroan murgilduta izango da Igorre. Izan be, bezperan, kalejira feministea antolatu dau Noka taldeak, festa hasteko eta Igorrek eraso sexista bako jaiak gura dituala gogora ekarteko. Arrastiko 19:00etan abiatuko dira Kultur Etxetik eta herria pankartakaz jantzi eta pegatinak bananduko dabez.
Eraso sexistak egon ezkero, zer egin behar dan azalduten dauan kartelak ipiniko ditue tabernetan, eta eraso sexista, homofobo eta errazistai erantzuteko protokolo bat be ezarri da. Protokoloa txosnetan bananduko da.
Hurrengo egunean hasita, ume, gazte eta edadekoentzako 60 ekintza desbardin baino gehiago antolatu ditue Igorren. Gauetan, musika eskeintza handia egongo da; La Basu-ren rapa edo Desore Igorreko taldearen rock-a izan daitekez aniztasun horren adierazle. Izan be, cumbia, ska, hip hop, punk eta hardcore estiloko kontzertuak, eta ostean erromeriak, ez dira faltauko Igorreko jaietako gauetan.

Bagilak 9, barikua
17:00etan, Pankarta Lehiaketea eta kalejirea txosnagunetik hasita.
17:00etatik 18:00etara, umeentzako jolasak goiko plazan, Zaztaparrak-en eskutik.
18:00etan, Larrain Dantza goiko plazan.
19:00etan, txupinazoa.
Ostean, kuadrillen argazkia.
20:00etan, Kuadrillen arteko Olinpiadak goiko plazan. Eternal Ginkaning!
20:00etan, Elektrotxufla elektrotxarangea.
23:00etan, kontzertuak: La Terrorista del Sabor, Tremenda Jauria eta Oxabi taldeagaz erromeria.
00:00etan, Zu bai zu Talentu Lehiaketea.

Bagilak 10, zapatua
08:30ean, Igorreko ermitetatik ibilaldia Jubiladuen eskutik (Urtekerea Kultur Etxearen aurrean).
11:00etan, integrazino Rugbya Gorabide alkartekoakaz, 105eko rugby zelaian.
12:00etan, Paella Txapelketea txosnagune ondoko landan (eguraldia txarra bada eskoletako aterpean).
14:30ean, paellen aurkezpena.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa 105eko Rugby Zelaian.
20:00etan, Ttek elektrotxarangea.
20:00etan, Luis Iruarrizaga, Urduñako Korala eta Uri-oste Korala, Lasarte Aretoan.
23:00etan, Kontzertuak: Skabidean, La Basu eta Lehian erromeria.

Bagilak 11, domekea
11:00etan, Txirrindulari Lasterketea: XXIII. San Antonio Saria.
17:00etan, magoa txosnagunean.
18:00etan, umeentzako bits festa txosnagunean.
19:30ean, Gezurretan/Contando mentiras, Andren Jabekuntza Eskolako Antzerkia, Lasarte Aretoan.

Bagilak 12, astelehena
16:30ean, umeen karaokea txosnagunean.
19:00etan, Arantzarte txosnagunean.
21:30ean, Las Fellini-ren antzerkia Lasarte Aretoan.

Bagilak 13, martitzena
11:00etatik 14:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
11:30etik 13:30era, puzgarriak eskoletan.
12:30ean, mezea San Antonio ermitan.
17:00etatik 19:00etara, puzgarriak eskoletan.
17:00etatik 19:30era, Txutxu trena AMEren eskutik txosnagunean hasita.
19:00etan, Astrapalea Rock Eskolaren kontzertua txosnagunean.

Bagilak 14, eguaztena
17:00etan, Gazteen Olinpiadak Kultur Etxeko plazan.
18:00etan, Arratiako Musika Eskolearen lehenengo emonaldia.
18:30ean, Zunbathoia txosnagunean.
19:30ean, Arratiako Musika Eskolearen bigarren emonaldia.

Bagilak 15, eguena
17:00etan, umeen Play-backa txosnagunean.
18:30ean, trikipoteoa txosnagunean hasita.
21:00etan, herri afaria eskoletako aterpean. Pijama Party (danok pijamaz jantzita).
Ostean Bingoa eta Patxakurreo gaua txosnetan.

Bagilak 16, barikua
08:30ean, herri armozua, AZ Rugby tabernaren ondoan.
17:00etan, Tortilla eta Pintxo Txapelketea txosnagune ondoko landan. (Eguraldia txarra bada eskoletako aterpean). Izen emotea 3€.
19:00etan, tortillen aurkezpena.
19:30ean, pintxoen aurkezpena.
20:00etan, Fritanga elektrotxarangea.
22:00etan, kontzertuak: All I need, Desore eta KOP.
Ostean, Urrats taldeagaz erromeria.

Bagilak 17, zapatua
09:00etatik 20:00etara VI. Mille Baietz, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatuta.
12:00etan, serigrafia tailerra Torontile-gaz Kultur Etxeko parkean.
16:00etan, pelota partiduak: umeen pelota partiduak.
Ostean Olaizola-Pascual eta Elezkano-Oier Etxebarria.
17:00etan, umeentzako jantzaldia eskoletan.
17:30ean, Umore Rallya txosnagunean hasita.    
21:00etan, La Jodedera Kultur Etxeko plazan.
23:00etan, kontzertuak: Zona Especial Norte (R.I.P-en tributoa), La Txirla Records (La Polla Records-en tributoa).
Ostean, Aldats taldeagaz erromeria eta DJ Isma.

Bagilak 18, domekea
13:00etan, Areatzako Bandea.
14:45ean, Jubiladuen bazkaria eskoletako aterpean.
19:30ean, Jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketetako sari banaketea.
Jarraian, Jokaldi AMEren eskutik Kultur Etxeko parkean (eguraldia txarra bada txosnagunean).
Bitartean, Kuadrillen Olinpiaden sari banaketea eta zozketea.
Amaitzeko, txokolatadea Presoen Lagunen eskutik.

0
Igorre
2017/5/20
Zarraoak, Biurrunek eta Arbuluk erabagiteko eskubideaz egingo dabe berba

Igorreko Gure Esku Dago taldeak "Igorren ebatzi" izena hartu eta hasi da beharrean 2018an herri galdeketea egiteko helburuagaz. Igorreztarrak horren garrantziaren jaube izan daitezan eta prozesuan inpliketako, "Ebazteak egiten gaituelako herri" izeneko berbaldia antolatu dabe maiatzaren 25erako, arrastiko 19:30ean, Kultur Etxean. Hizlariak, Iñaki Zarraoa EAJ-PNVkoa, Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko magistradua eta Ibon Arbulu Sortukoa izango dira. Iratxe Etxebarria kazetari igorreztarrak jardungo dau aurkezle lanetan.
Berbaldian hizlari bakotxak 20 bat minutuz egingo dau berba eta gero jentearen itaunak erantzungo dabez. Hilaren 31n, Igorreko Gure Esku Dagoko taldeak batzar zabala egingo dau bideorria zehaztuteko eta jentea prozesura batzeako. Prozesu honetan, alkartea sortu, sinadura bilketea egin eta 1979tik hona herrian izandako alkate eta zinegotzi guztiak batzean dituan ekitaldia egingo dabez, besteak beste. Taldekoak ekimen bakotxeko datak eta galdeketarako itauna ebatzi beharko dabe, baita hau guztia finantzietako modua be.
Taldea sendotzen
Igorreko Gure Esku taldea, Arratiako beste herrietako talde gehienak legez, 2014ko giza katearen inguruan sortu zan. Talde txikia izan dala orain arte, baina aspaldi honetan jente barria eta ideologikoki diferentea batu dala dinoe taldeko partaideak. Dana dala, hurrengo ekintzetan taldea sendotzea eta Erabakitzeko Eskubidearen gainean eztabaidatzen hastea espero dabe Igorrekoak.

Erabakitzeko prest
"Erabakitzeko prest" izenagaz, Gure Esku Dagok mobilizazino nazionala eta herritarren itaunaren aurkezpena antolatu dauz bagilaren 10ean Bilbon. Hitzordua, 17:30ean da, Euskadi plazatik Eliptika plazara. Arratiako Gure Esku Dagoko taldeak parte hartuko dabe bertan.

0
Igorre
2017/5/15
Aurrekontuak egiteko modua aldatu dau Udalak

Aurten, aurrekontu parte-hartzaileak egiteko batzarrak fase bi izango ditue.


Maiatzaren 16tik 25era bitartean, auzo eta sektore batzarrak egingo dira, erdigunekoa be errekuperauz. Bigarren fasea, urrietarako dago aurreikusita. Fase honetan, herritar guztientzako batzar zabala egingo dabe eta han, maiatzean zehar batutako eskaera guztien barri emongo dabe udal ordezkariak.
Maiatzeko batzarretan, Udalak jagokon auzoko informazinoa ezezik, beste auzo eta batzarretako nondik norakoak be emongo dauz jakitera. Holan, igorreztarrak euren eskarietatik aparte, gainontzeko herritarren eskaera, keja eta beharrak zeintzuk diran be jakingo dabe.

Auzo eta sektore batzarrak
Urkuzu-Garakoi auzokoak, maiatzaren 16an, 19:30ean daukie hitzordua Urkuzuko Txokoan. San Juan auzokoak, hilaren 17an, 18:00etan, San Juanekoan. San Kristobalekoak, maiatzaren 17an 19:30ean, San Kristobalgo txokoan eta erdigunekoak hurrengo egunean, maiatzak 18, 19:30ean, Kultur Etxean. Garbe eta Mikelekoak hilaren 18an, 19:30ean dagoz deituta Gaztetxean eta Gezala, Basauntz eta Basartekoak maiatzaren 23an, 19:30ean Pleno Aretoan.
Sektore batzarrai jagokienean, lehenengoa gazteakaz izango da maiatzaren 18an, 18:00etan Gaztetxean. Jubiladuakaz barriz, hilaren 24an, 18:00etan Jubiladuen Txokoan batuko dira udal ordezkariak. Azkenik, Kultura eta Kirol batzarra maiatzaren 18an izango da 19:30ean Kultur Etxean.

0
Igorre
2017/3/31
Euskerearen kaleko erabilereak 20 puntu egin dau gora 15 urtetan

Soziolinguistikako Klusterrak Igorreko kale erabilerearen neurketako datuak aurkeztu ditu. Kale neurketea 2016ko urrietan egin zan eta sano datu positiboak emon dauz. Kalean entzundako alkarrizketen %53,3 euskeraz izan ziran. Igorren euskaldunak %68 ziran 2011n (Eustat-ek ez dauz publikau 2016ko datuak). Hortik espero daiteken erabilerea edo erabilera isotropikoa, %38,5 da, eta erabilera erreala, espero daitekena baino hamabost puntu gora dago. Atzen kale neurketatik be, sei puntu egin dau gora euskerearen erabilereak Igorreko kaleetan.


 


Kale neurketak egiteko herriko kalerik jentetsuenak biltzea izaten da neurtzaileen helburu nagusia. Igorren kale neurketea egiteko, ibilbide bardina egin eben zortzi egunetan: Elexalde kalea, Garbe, Olabarri, Beheko plaza eta erdigunea, hain zuzen be. Neurketak, 2016ko urri lehenengoaren 28tik urri bigarrenaren 27ra egin zituen, zortzi egunetan zehar, 20 orduz guztira; eta 4.552 herritarren 1.655 alkarrizketa behatu ebezan.
Igorreko kaleetako hizkuntzearen erabilerea lau aldiz neurtu dau Soziolinguistikako Klusterrak. 2001ean, Igorreko kaleetan entzun eitekean euskerearen erabilerea %32,9koa izan zan; 2006an, %36,4koa; 2011n, %46,8koa eta 2016an, %53,3koa. Euskerearen kale erabilerea Euskal Herrian %13,3koa da eta Bizkaian, %9,4koa, 2011ko datuen arabera.

Ezagutzak gorabeherak
Erabilereak 15 urteotan beti gora egin badau be, hizkuntza gaitasuna gorabeheratsua izan da atzen 25 urteotan eta gaur egun 1986koaren antzekoa da. Izan be, 1986an euskaldunak %67 ziran eta 2011n, %68. Lehenengo hamar urteetan, 10 puntuko igoerea gertatu zan, 1986ko %67tik, 1996ko %77,2ra; baina hurrengo hamabost urteotan ia horrenbesteko jeitsierea izan dau, %68ra heldu arte. Beraz, 25 urteko epean, hizkuntza gaitasunari jagokonean aldi bi bereiztu daitekez; lehen hamar urteetan populazinoaren euskalduntzearen joerea egon da eta hurrengo hamabost urteetan geldialdia edo beheranzko joerea.

Ume eta gazteen arteko erabileran tarte handia
Sexuaren arabera, andrazkoak gehiago erabilten dabe euskerea (%56,4) gizonezkoak baino (%49,2).
Edadearen arabera, alde esanguratsuak antzeman ditue ikertzaileak. Igorren, beste herri askotan lez, umeak, 2 eta 14 urte bitartekoak, dira euskera gehien erabilten dabenak (%68,8). Ondoren helduak dira, (%47). 15 eta 24 urte bitartekoen gazteen erabilerea, %39,2koa da, eta edadekoak, 64 urtetik gorakoak erabilten dabe euskerea gitxien (%38). Hamabost urteko epealdiari (2001-2016) erreparatzen badeutsagu ikusi daiteke umeen eta helduen arteko euskerearen erabileran igoera nabarmena gertatu dala. Umeen kasuan etenbakoa izan da igoera hori 2001eko %34tik 2016ko %68,8ra; eta helduen kasuan %27,5etik 2016ko %47,2ra. Gazteen eta adinekoen artean barriz, hainbat gorabeheraren ondoren ia abiapuntuko balioetara itzuli dira datuak kasu bietan: adinekoen artean %35,2koa zan euskerearen erabilerea 2001ean eta %38koa da 2016an; eta gazteen kasuan %40,6tik %39,2ra pasau da. Gazteak dira euskerearen gaitasunetik erabilerara gehien urruntzen dan adin-tartea. Izan be, gazteen %81,5 dira euskaldunak. Hori dala eta, ume eta gazteen artean gertatutako alde nabarmenari arreta bereziagaz begiratutea gomendatzen dabe Klusterrekoak.
Talde mistoetan, hau da, ume eta nagusiak dagozan taldeetan, gehiago egiten da euskeraz. Umeak bakarrik dagozanean, %65,4ko erabilera daukie eta nagusiak ume barik dagozanean %34,3koa. Umez eta helduez osotutako taldeetan barriz, %69,9tan da euskerearen erabilerea.

0
Igorre
2017/3/31
Hainbat talde eta artistaren kontzertu eskeiniko ditu Gazte Akelarreak

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak Gazte Akelarrea ekimena prestatu dabe aprilaren 13, 14 eta 15erako. Bertan talde antolakunde horreetako Euskal Herri osoko gazteak batuko dira hausnarketa politikoa egin eta ondo pasetako asmoz. Zornotzatik Igorrerako martxeagaz hasiko da eta Igorren egingo dan manifestazino eta ekitaldiakaz amaituko. Eskeintza politiko eta kultural handia izango dabe: berbaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak alde batetik, eta kon-tzertuak eta txapelketak, bestetik.
Alde politikoari jagokonean, gai ugari landuko dabez gazteak: herri poderetzea prozesu iraultzaileetan, ekonomia feministea, lan prekarioen kontrako burrukak, errefujiaduak, eta abar. Gaztetxean, Kultur Etxean eta eskolan landuko dira gai horreek.
Kirol txapelketa bi egongo dira: eskalada eta eskupelotakoak, hain zuzen. Eta herri kirolak, zunbak, tirolinak, giza futbolinak eta high line erakustaldiak osotuko dabe kirol eskeintzea. Honeek, herrian, boulderrean, plazan eta frontoian ikusi edo praktikau ahal izango dira.
Eskeintza kulturalari jagokonean, kontzertu jaialdia aitatu behar da. Akeita tabernan, Gaztetxean eta Sound System Gunean 29 talde eta artistaren kontzertu eskeiniko ditue aprilaren 14 eta 15ean. Egunotan, Silvio eta Rodriguez, Urko Milagro, La jodedera, Lamia, Mobydick, Jon Basaguren, Pecozza United, Pelax, Willis Drummond, Bad Sound System, Eskean Kristö, Soziedad Alkoholika, Mafalda, Gatillazo, Lagrimas de Sangre, Gatibu, Zirkinik bez, Huntza, Koban, Riot propaganda, Aiaraldeko Sound System, Mandinka Warrior (Ganbia), Sista Kata, Selekta Stepi, Euskal Dub Etxea, Aneguria, Gorka Suaia, Mad muasel eta Antxon Sagardui izango dira Igorren Gazte Akelarreari musikea ipinten.

0
Igorre
2017/3/25
Memorian oinarritutako bakearen gaineko berbaldia emongo dau Ezenarrok

Martiaren 31n, Arratiako Eleizak antolatuta, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuaren Zuzendariak, "Memorian oinarritutako bakea: etorkizunaren bermea" izeneko berbaldia emongo dau Igorreko Lasarte Aretoan, 19:00etan.
Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua gure herriko memoria demokratikoa jaso eta transmitiduteko egitekoagaz jaio zan. Azken ehun urteetan indarkeriak markatuako esperientzia traumatikoen memoria gordetzeko eta transmitiduteko: "gerra zibila, diktadura frankista, ETAren terrorismoa eta legez kontrako kontraterrorismoak". Baita bizikidetza demokratikoa eta, giza eskubideen eta bakearen defensan oinarritutako gizartea eregiteko eta defendiduteko ahaleginaren memoria gordetzeko be.
Arratiako Eleizak antolatu dau berbaldia. Izan be, gai honen inguruan beharrean dabil. Aurreko urteetan, beste batzuen artean, Juan Mari Uriarte, gotzaina, eta Jon Mirena Landa, Zuzenbideko katedraduna, Ibarretxeren gobernuan Giza Eskubideen arduraduna izandakoa konbidau dauz. Arratia mailako topaketak be eratu izan dauz, eta beste herrietako parrokiakaz batera, Ziortzara bake ibilbideak antolatu dauz bost urtetan.

0
Igorre
2017/3/1
Gernikaren bonbardaketearen gaineko erakusketea

Luftwaffe-ren erabateko arrakasta. Kondor legioak eragindako Gernikaren suntsipena izeneko erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxean martiaren 6tik 22ra arte.


Hilaren 9an, 19:30ean, Legion Kondor nazien bidegabekeria iragana eta oraina dokumentala eskeiniko dabe Kultur Etxean, eta Baskale alkarteko Josu Ibargutxik frankismoaren inpunidadea eta Argentinako kereilaren inguruko berbaldia be emongo dau.
Alemaniako iparraldeko eskualdeko Historia talde batek egindako azterketan oinarritzen da erakusketea eta ikuspuntu alemaniarra eskeintzen dau. Ez da Gernikako bonbardaketara mugatzen. Lehenagoko Alemania eta Espainiaren arteko hartu-emonakaz hasi eta 1980ko hamarkadako topaketa naziak arte luzatuten da erakusketea. Gaitzespen politikoa eta kalteen erreparazinoen beharra be adierazoten dau.
Dokumentala, barriz, Baskale alkarteak egindakoa da, erakusketatik abiatuta eta Kondor Legioa zelan sortu zan eta Gernikako bonbardaketan izan eban protagonismoaz egiten dau berba.

Igorreko bonbardaketearen 80. urteurrena
Igorreko bonbardaketearen 80 urte beteko dira aprilaren 7an. Izan be, 1937ko april eta maitzean hainbat bonbardaketa jasan eban Igorrek. Ilintia kultur alkarteak azterketa bat egin dau horren gainean eta maia- tzean Igorreko bonbardaketearen gaineko erakusketa bat egongo da.

0
Igorre
2017/2/27
Basogintza eredu barriak landuko dabez III. Basogintza Jardunaldietan

Martiaren 4 eta 5ean Igorreko III. Basogintza Jardunaldiak izango dira, "Basogintza eredu barriak, etorkizuneko politika publikoak eta jentartea ahalduntzea" lemapean.


Baso Ahaztuak dokumentalak eta Igorre Bizirik-ek antolatu dabez jardunaldiok Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen alkartea eta Igorreko Udalaren laguntzeagaz.
Martiaren 4an, Igorreko Kultur Etxean, lau hizlarik egingo dabe berba basoen kudeaketa eredua aldatzeko behar diran politika publikoen gainean. David Gutierrez arkitekto aholkulariak paisajea errekuperetako politika publikoen gainean jardungo dau; Iñaki Antiguedadek Hidrodologian katedradunak, ibai-arroen kudeaketaz egingo dau berba, ibaien dinamikan basoak daukien eragina azalduz. David Cobos Atxondoko alkateak Atxondoko kasua azalduko dau, egin daben herri lurren berreskurapen eta kudeaketea, hain zuzen be, eta Txomin Diaz-ek, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi ingeniariak, Dimako kasua azalduko dau; hau da, basogintza eredu jasangarrigo baterantza egindako beharra.
Arrastian, sai zuriari omenaldia egingo deutsie eta Gutik zura dokumentala ikusteko aukerea izango da. Dokumentalean azaltzen dan proiektuaren zuzendaria dan Mari Jose Barriolak egingo dau aurkezpena.

Muruako basoak
Domekan Muruako herri basoak bisitauko dabez partaideak. Bertako Abadelaueta alkarteak inguruko paisajearen kontestualizazinoa egingo dau. Valentin Mugarza Gipuzkoako Foru Aldundiko baso ingeniari teknikoa, Samuel Alvarez zugatz teknikaria, eta Geert Roels bertoko zugatzen landare-hezitegiko arduradunagaz, baso lepatuen kultura, zugatz zaharren babesa eta berreskurapena eta gaztainondoen hazkuntzaren inguruan berba egiteko aukerea izango dabe partaideak.

Izen emotea
Jardunaldiak, gai honetan interesa daukien guztientzat dira. Izena emoteko basogintzajardunaldiakigorre@gmail.com helbide elek- tronikora idatzi daiteke, edo 695 788 740 telefonora deitu, edo Whatsapp edo mezu bat bialdu.

0
Igorre
2017/2/19
Sei mila euroko inbersinoa egingo dau Udalak Udabarriko Bono-denda kanpainan

Igorreko Udalak eta Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) Bono-denda kanpainea martxan ipinteko sinatutako akordioaren arabera, Udalak sei mila euroko inbersinoa egingo dau.


Sei mila euro horreetatik, bost mila zuzenean herritarrak jasoko daben diru laguntzak ordaintzeko izango dira eta beste mila sustapenaren gastuak ordaintzeko. Bonoak eta kartelak diseinau eta inprimiduteko gastuak be Udalaren kontura izango dira.
Bono-denda Igorreko Udalaren 5 euroko diru-laguntzea daukan bonoa da. Hogei euro pagauta, 25 euroko bonoa erosi daiteke La Caixan Igorreko hainbat dendatan gastetako. Udalaren arabera, herriari bizia emoteko ezinbestekoak dira saltoki txikerrak eta horreek bultzatzeko eta igorreztarrai beharrezko dituen produktuak eskuratzen lagunduteko ipini dabe martxan kanpaina hau. Txartelen salmenta hilaren 20an hasiko da Igorren erroldatutako bizilagunentzat eta 27an gainerako interesdunentzat. NAN bakotxeko hiru txartel eskuratu daitekez gehienez.
AME Igorreko merkatari alkarte bakarra da eta herriko merkataritza eta zerbitzuak bultzatzea dauka helburu. Berrogeta hamaika saltoki dira bertako bazkide.
Bono-denda kanpainan parte hartzean daben saltokietan hori adierazoten dauan bereizgarri bat egongo da errez ikusteko moduko lekuren baten.

0
Igorre
2017/2/14
Goi tensinoko lineako ejekuzino proiektua jaso dau Igorreko Udalak

Zezeilaren 9an, Igorreko Udalak, goi tensinoko linearen ejekuzino proiektua jaso eban. Goi tensinoko linea honek 400 kV eroango dauz Gueñes (Bizkaia) eta Itsaso (Gipuzkoa) artean. Bizkaiko 17 herritatik pasauko da; tartean, Zeberio, Bedia, Lemoa eta Igorretik.


Ingurumenean zein personen osasunean kalte handiak sortzean dituala eretxita, alegazinoak ipiniko ditue udalak, herritarrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Alegazinoen bidez, proiektua baztertzea bilatzen da, batez be ingurumenari eta osasunari egingo deutsezan kalteakaitik, baina baita, proiektuaren legitimazino falteagaitik, garapen aurreikuspenakaz bateraezintasunagaitik edo justifikazino falteagaitik be.
2011ko martiaren 25ean, Igorreko Udalak Bizkaiko Gobernuaren ordezkariordetzan, 382 herritar eta alkartek sinatutako goi tensinoko linearen kontrako alegazinoak aurkeztu ebazan. 2012ko ingurumen-eragin txostenean ez ziran alegazino horreek jaso, eta 2016an, Espainiako Industria Ministerioak proiektua aurrera joiala jakinarazo eutsan Udalari eta alegazinoai erantzuna emon.
Hori dala eta, 2017ko urtailean, barriro be alegazinoak aurkeztu ebazan Igorreko Udalak. Oraingo honetan 3 ardatz nagusitan oinarritzen ziran alegazinook: Red Electrica Españolak (REE) eta Ingurumen Ministerioak aukeratutako 3. pasabide horrek ingurumen arloko legedia barria errespetetan ez dauala da bat. Izan be, 2015ean Foru Aldundiak hegaztien babes berezirako arau barriak atera ebazan eta gainera, Igorren goi tensinoko linea hori doan lekuan bisoi europarraren gune babestu bat dago kontuan izan ez dabena.
Alegazinoen beste ardatz bat da, legez, ingurumeneko deklarazinoa, 2012an onartu zana, berrikusi beharko litzatekela. Izan be, 21/2013 legearen arabera, ingurumen-eragin txostenak bi urterako balioa daukielako eta lege horrek dinoan moduan behin onartuta egon ostean "aldaketa sustantzialak" badagoz berregiteko eskaerea justifiketan da. Udalaren ustetan, 2015ean plazaratutako Foru Dekretua "aldaketa nabarmen" horreetako bat litzateke.
Eta hirugarrena, herritarren bizilekuetatik gordetako distantziak kasu batzuetan, REEk berak ezartzen dauzan minimoetatik behera dagozala. Esate baterako, proiektu horren arabera, baserri batek, torre bat eukiko dau 80 m.tara eta Garakoi eta Urkuzuko biziguneetatik be, 400 m.ko distantzia gorde barik pasetan da

Alkarlana
Zezeilaren 8an, herritarrai egoerearen barri emoteko, batzar bat egon zan Urkuzuko txokoan. Bertan, nondik nora joango dan goi tensinoko linea eta osasunean euki leikien eragina azaldu eben udal ordezkariak. Hurrengo egunean heldu zan ejekuzino proiektua eta beste alegazino epe bat zabaldu da.
Zezeilaren 10ean, Igorreko Udaleko ordezkariak, Elena Unzueta Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Diputaduagaz eta Unai Gangoiti Ingurumen arloko Foru Zuzendariagaz batu zan, alegazinoak "danok zentzu bardinean egiteko" Itsaso Bengoetxea zinegotziak azaldutakoaren arabera. Alegazino horreetan, beste gauza batzuen artean, ingurumen-eragin txostenean 2015eko dekretua kontuan hartu beharra jasoten da.
Igorreko Udalak Lemoa eta Bediako Udalakaz hartu-emonetan ipinteko asmoa adierazo dau. "Eta ez bakarrik Arratiakoakaz, Gueñes eta Itsaso arteko beste hainbat herrigaz be bai" dino Bengoetxeak. Arratiako alkarte ekologista eta estadu mailakoakaz be ipini dira kontaktuan, hurrengo pausuak zeintzuk izan leitekezan jakiteko. Izan be, herri mailan proiektua gelditzea gatx ikusten dabe udaletxekoak, "herritik gainetik dagozan interesak dira eta herri mailan konplikaua ikusten da hori gelditzea" dino Jon Bilbao zinegotziak.

0
Igorre
2017/2/14
Bilbaoren aldeko epaia emon dau Administrazinoagazko Auzitegiak

Jon Bilbao igorreztarrari 3.001 euroko isuna eta sei hilabetez kirolguneetara sartzeako debekua ipini eutsien 2012ko Athleticen finalean, Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian, arrano baltza agertzen dan bufanda bat eroateagaitik. 2017ko urtailaren 25eko sententzian, epaileak arrano baltza daukan bufandea eroatea ez dala delitua ebatzi dau.
Antzeko sententzia bat be egon zan Iruñean hilabete pare bat lehenago. Epaileak errazoia emon deutsanez, Jon Bilbaori isuna itzuli beharko deutsie. Sei hilabeteko kirolguneetara sartzeako galarazpena beteta dauka eta hori gatxagoa izango da konpensetan.
Arrano baltza ezin dala tipifikau sinbolo ilegal moduan dino sententziak. Izan be, 800 urte baino gehiago daukazan Nafarroako sinboloa be bada, eta "ez dauala bakarrik erabilten erakunde terrorista batek". Hori dala eta, ezin dala bere patrimoniotzat hartu, Nafarroako erakundeak be erabilten dabelako dino sententziak.

Arranoa Libre plataformea
Bide administratiboa amaitutakoan Jon Bilbaok epaitegira jotea ebatzi eban, babesa emoteko Igorren sortutako Arranoa Libre adierazpen askatasunaren aldeko plataformearen laguntzeagaz. Horren laguntzea barik ezin izango zala hau aurrera atera eta sortu zan alkarteari eta "mobimentu guztiari" esker ona adierazo gura deutso Bilbaok.

0
Igorre
2017/1/21
Errotariok alkarteak Errota proiektuaren inguruko erakusketea antolatu dau

Arratiaren garapenerako sortutako Errota ekimenaren orain arteko ibilbidea erakusteko eta hurrengo pausuak zeintzuk diran azaltzeko, urtailaren 23tik 27ra erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Erakusketea 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta Errota talde eragileko kideak azalpenak emongo ditue egunero, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arrastiko 18:00etatik 20:00etara. Helburua, proiektua ezetuten dabenai eta ez dabenai alkartea eta erronkak aurkeztea eta hartu-emonak sortutea da. Bertan, proiektuaren gaineko ekarpenak egiteko aukerea be egongo da.
Errotak arlo publikoa, pribadua, jentarte eta hezkuntza arloak ba- tzean ditu, Arratiaren garapenaren alde behar egiteko. 2016ko maia- tza eta bagilean, Arratia 2020rako erronkak definidu ebezan.

Errotariok alkartea
Erronkak definidu ondoren, Errotak forma juridikoa hartu eban, Errotariok Arratiako Garapen Sozio-Ekonomikorako Elkartea bihurtuta. Alkarteak Iratxe Goikoetxea kontratau dau koordinatzaile beharretarako eta Areatzan finkatu dau egoitzea. 2017rako lehentasunak be zehaztu ditue.

0
Igorre
2017/1/17
Udalak lokal bat egokituko dau gazteria arloko programak aurrera aterateko

Igorreko Kultur Etxea txiki geratu da herriko kultura eta aisialdi eskeintza osoa bertan hartzeako.


Hori dala-eta, Gazteria arloko programak aurrera aterateko, eta erabilera anitzeko espazio moduan erabilteko, Udalak jubiladuen lokalaren ondoko lonjea egokituko dau. Aisigune izena izango dau kultura espazio barriak. Aisiguneak 400.000 euroko aurrekontua dauka.
Lokalak 220 m2 daukaz. "Proiektu potentea da, aurreko urteetatik datorrena. Legegintzaldi honetarako kanpainako proiektua zan, ikusi zalako gazteria arloko programak aurrera eroateko egoitza edo gune erreferentzial bat behar zala. Zerbitzu hori, Zaztaparrak taldekoak daukie lehengo Gazte Informazino Bulegoan, eta bertan egoten dira, baina ariketak egiteko eta gazteakaz batzeako ez dago leku berezirik" azaldu deutso BEGITUri Beinat Anzola Igorreko alkateak.
Hasikera baten, beraz, Gazte Leku moduan planteau zan, baina ikusita Kultur Etxea bera txiki geratu dala ekintza piloa dagozalako, erabilera anitzeko gunea be izango da Aisigunea.

80 personentzako gela
Formato txikerreko kontzertu, bertso-afari, berbaldietarako... 80 persona jezarrita kabiduteko espazioa egongo da lokal barrian. Komunak eta suetetxo bat be badagoz aurreikusita. Baita beste gune bat, atzekaldean, patio edo landa eremu batera emoten dauana be. Han gazteak izango dabe batzeako gunea.
Goiko partean 60 metro inguruko apartementua dauka Aisiguneak, eta ikasteko edo tailerrak egiteko erabiliko da.

Diru laguntzak
Alkateak jakin arazotakoaren arabera, proiektuak 400.000 eurotako aurrekontua dauka altzariak barne, baina 2017ko aurrekontuak justu dabilz diru aldetik eta ez dago dirurik proiektua aurrera aterateko. Horretarako, 2016ko superabita eta diru laguntzak behar izango dabez. Dirua euki ahala, joango dala proiektua osotuten dino alkateak.

0
Igorre
2016/10/15
Atez ate inkestea egingo dau Udalak, igorreztarren eretxia jasoteko

Auzo batzarrak manteniduko diran arren, Igorreko Udalak, herritarren eretxia jakiteko zerga, tasa eta prezio publikoai buruzko inkesta bat prestatu dau. Jasotako informazinoa baliogarria izango da 2017ko aurrekontuak egiteko.
Inkestea egiteko modalidade bi egongo dira. Alde batetik, modu aleatorioan aukeratutako 255-355 etxeetara joango dira inkestatzaileak; hau da, atez ate. Bestetik, udalak horretarako ipinitako jaimetan be bete ahal izango da inkestea. Izan be, igaz lehenengoz egin eben moduan aurten be jaimak ipiniko dabez eta kalean egongo dira udal ordezkariak: eskola ondoan, anbulategi ondoan, kiroldegian, 105ean eta erdigunean. Inkestak beteteaz gainera, udal kudeaketearen gaineko informazinoa be jaso ahal izango dabe igorreztarrak gune horreetan.
Inkestan Udalak emoten dituan zerbitzuen asebetetze maila galdetuko da. "Eta jenteak zelan ikusten dauan korporazinoaren lana. Gero, emoten diran zerbitzu batzuetako prezioa zenbateraino dan egokia galdetuko dogu. Adibidez, udalak finantziau egiten dauz kurso gehienak. Laguntza hori zenbatekoa izan behar dan galdetuko da" azaldu deutso BEGITUri Beinat Anzola Igorreko alkateak.
Inkestan agertuko diran beste gai batzuk, legez kanpoko eraikinak, aparkalekuak eta tabernen funtzionamentua dira.

Auzo batzarrak
2017ko aurrekontuetarako jentearen eretxia eta proposamenak jasoteko, auzuneetatik be pasauko dira udal ordezkariak, urri bigarrenaren 18, 19, 20, 25 eta 26an.
Urri bigarrenaren 18an, Urkuzu eta Garakoiko auzotarrak Udal ordezkariakaz Urkuzuko txokoan, 19:30ean batzeako aukerea daukie. Hurrengo egunean, San Juanekoak, San Juaneko Txokoan 18:00etan eta San Kristobalekoak, San Kristobaleko Txokoan 19:30ean.
Hilaren 20an, gazteak egin ahal izango dabez euren ekarpenak Gaztetxean 18:00etan, baita Garbe eta Mikele auzokoak, leku berean, 19:30ean.
Hurrengo asteko martitzenean, hilak 25, Gezala eta Basauntzeko biztanleen txandea izango da. Honeek udaletxean daukie zitea arrastiko 19:30ean.
Urri bigarrenaren 26an, Jubiladuakaz batuko dira udalekoak, 18:00etan, Jubiladuen Txokoan eta 19:30ean Kultur Etxean, kultura eta kirol alkartetakoakaz.

0
Arratia
2016/10/2
Bizkaiko produktuak Garbeko Azokan

Arratian tradizinorik handienetakoa daukan baserriko produktuen azokea, Garbeko Azokea, urri bigarrenaren 9an izango da eta antolatzaileak, bertan 31 ekoizle inguru batzea espero dabe.
Azokan erosi ahal izango diran produkturik gehienak Bizkaiko baserrietakoak izango dira eta horreetatik hainbat, Arratiakoak. Ortuariak, frutak, lorak, gaztaiak, pastelak, eztia eta artisautzarik bitxiena erosteko aukerea egongo da Garben.
Goizeko hamarretarako prest egongo dira postu guztiak. Aurten, barrikuntza moduan, azkora erakustaldi bat egongo da azoka gunean. Aizkolariak nortzuk izango diran, ez dagoala konfirmauta baina Arratiakoak izango dirala azaldu deutso begituri Xabier Altube antolakuntzakoak.

0
Igorre
2016/9/13
Inbiu Egunean, herriko alkarteak zunba euskeraz egingo dabe lau gunetan

Hamaseigarren Inbiu jaialdia urri lehenengoaren 17an izango da. Urtero lez, Igorreko Euskera Planekoak egunari alde ludikoa emon gura izan deutsie eta mota guztietako jantzak euskeraz egin daitekezala erakusteko, Zunbajira antolatu dabe zapatu goizerako.
Ismael Pereiraren gidaritzapean "herritik zehar, eta lau gunetan bananduta, herriko alkarteak eta herritarrak jantzan ikusi ahal izango doguz. Alkarteak guneetan banandu dabez eta adi segidu beharko deutsie zunbako mobimentuai" azaldu deutso BEGITUri Amaia Arauzo Euskera Planeko Teknikariak.

Musika eta jantzaz betetako eguna
Zunbajirak emongo deutso hasikerea egunari, 11:30ean Kultur Etxeko plazatik abiatuko dira partaideak lehenengo gunera, Agirre Lehendakaria 9 portalearen aurreko plazatxora, hain zuzen be. Hortik, Olabarrira eta Olabarritik futbol zelaira, eta amaitzeko udaletxe ondoko frontoira.
Hiruretan herri bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Gau Loran, Jubilatuen tabernan eta AZ Rugby tabernan. Helduentzako 13 euroko prezioa dauka bazkariak eta umeentzako 8 eurokoa. Bazkalostean Karaokea egongo da eta jarraian, AMEk antolatuta, Jokaldi taldeagaz erromeria.

Euskaldun aktiboak
Hamaseigarren urte honetan be, herri gogoa aktibau gura dabe Euskera Planekoak, pasibotasuna alde batera itxi eta aktibo izan gaitezan, euskerearen alde egotetik euskeraz bizi izatera pasau gaitezan. Ildo horretatik, "hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko dagozan bideen barri emongo da Inbiu Egunean, aurreko astean martxan jarri edan kanpainari segida emoteko" dinoe.
Euskera Planak herritar guztiak animau gura dauz euskeraz bizi gura dot kamisetea jantzita joan daitezan Inbiu 2016 jaialdira.

0
Igorre
2016/9/4
Suzko zezena eta erromeria Merkataritza Egunean

Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) bere eguna ospatuko dau urri lehenengoaren 10ean Igorreko Kultur Etxeko plazan. Horretarako, Igorreko merkatarien alkarteak, hainbat ekitaldi antolatu ditu ume zein nagusientzat; tartean, aurreko urteetan arrakasta handia izan daben suzko zezena eta txu-txu trena.
Goizean hasiko dau bere ibilbidea trenak, jaiari hasikerea emonez, eta arrastian be trenean ibilteko aukerea egongo da. Bazkalostean, umeentzako animazinoa eskeiniko dau Aeiou taldeak.
Batez be nagusiak erakarriko dituen ekitaldiak egongo dira iluntzean. Izan be, zortziretan erromeria eta suzko zezena dagoz aurreikusita Kultur Etxeko plazan. Ordu berean, Igorreko merkatariak pintxoak emongo dabez doban.
 
Urri lehenengoak 10, zapatua
11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era, txu-txu trena.
17:30etik 20:00etara, Aeiou taldearen umeentzako animazinoa eta minidiskoa.
20:00etan, erromeria, suzko zezena eta pintxoak.

0
Igorre
2016/8/31
Motorzaleen topaketea eta jaia

Urri lehenengoaren 3an, bailaratik zeharreko urteroko pasealdia eta ondorengo jaia egingo dabe Arratia eta inguruko motorzaleak Arratia Motor Taldeak antolatuta. Bazkaria, jolasak eta, arrastian, kontzertua egongo da, Indomables Rock Band taldearen eskutik.
Parte hartzaileak 10:00etan egon beharko dira Igorreko Berezi tabernan izena emoteko. Izena emoten daben lehenengo berrehunai kamisetea oparituko deutsee antolatzaileak. Izena emon ostean, ibilbideari ekingo deutsie motordunak, geldialdiak eginez pintxoak jateko. Igorreko eskoletan izango da helmuga.
Arrastian, jolasak eta Indomables rock bandearen kontzertua egongo dira. Bilboko taldea 1990eko hamarkadan sortu zan Aire izenagaz, baina laster izena aldatu eta motorzaleen artean arrakasta handia izandako lehenengo diskoa atera eban. Taldeak heavy rock-a AEBko hegoaldeko musikeagaz batzean dau eta daborduko bost disko ditu kalean, Material caliente, Vamos allá, De hueso y piedra, IV eta La hora de despertar izenekoak.
Eguna amaituteko sari banaketea eta zozketea egingo dira.

Urri lehenengoak 3, zapatua
10:00etan, izen emotea Igorreko Berezi tabernan.
11:00etan, Arratiako bailaratik ibilbidea, pintxoak jateko geldialdiak egingo dira.
13:30ean, helmuga Igorreko eskoletan.
14:30ean, bazkaria izena emon dabenentzat. Bazkalostean jolasak.
18:00etan, Indomables Rock Band taldearen kontzertua.
20:00etan, sari banaketea eta opari zozketea.

0
Igorre
2016/8/1
Urri lehenengoan amaituko dira Igorreko sarrerako lanak

Abuztuan zehar errotondeari forma emon eta urri lehenengoan lanak amaituta egongo dirala dino Igorreko alkateak. Igorreko sarrerea aldatu daben lanak ondo doazala dino. Ezusteko gitxi egon dirala eta beharrak egiten dauan enpreseak proposatutako hobekuntzak be egin dirala dino alkateak.
Autobusen geralekua azken momentura arte ez da aldatuko, hasikera baten, lanak hasi ahala aldatuko zala uste arren. Lanak puntu horretara ailegetan diranean, frutadenda aurrean egongo da geralekua, lanok iraun bitartean.

0
Igorre
2016/6/5
Hamar egun eta bederatzi gau, Igorreko jaiak ospatuteko

Txupina hilaren 10ean arrastiko zazpiretan botako daben arren, ordurako jaigiroan murgilduta egongo dira Igorren. Izan be, ekitaldiak bezperan hasiko dira kalejira antisexista bategaz, gogora arazoteko eraso sexista bako jaiak danon jaiak dirala. Hurrengo egunean, goizean triatloia egongo da eta arrastiko 17:00etan jaiak hasiko dira, txarangea, tailerrak eta Larrain jantzagaz.
Jai egitarauak 60 ekintzatik gora batzean dauz. Txosnagunean, Goiko plazan eta Kultur Etxearen inguruan, kontzertuak, lehiaketak, kalejirak, kirolak eta umore onak Igorre hartuko dabe bagilaren 10etik 19ra.


Bagilak 9, eguena
19:00etan, kalejira antisexistea. Kultur Etxetik hasita.

Bagilak 10, barikua
11:00etan, eskolako umeen Inazio Zubizarreta III. Triatloia.
17:00etan, txosnagunetik hasita Elektrotxufla Elektrotxarangea herrian zehar eta Pankarta Lehiaketea. Pankartea eginda eroan behar da.
17:30ean, tailerra Zaztaparraken eskutik Goiko plazan.
18:30ean, Larrain jantza Goiko plazan.
19:00etan, txupina. Musikea, jatekoa eta txosna. Goiko plazan, baina euria bada txosnagunean.
20:00etan, kuadrilen arteko Olinpiadak, Grand Prix Goiko plazan. Kuadrilen argazkia.
22:00etan, Stai Zitto
23:00etan, Zu bai Zu herrikoia. Izena txosnagunean emon.
01:00etan, Los zopilotes txirriaos taldearen kontzertua.
03:00etan, musikea txosnan.

Bagilak 11, zapatua
09:00etan, ibilaldia herriko ermitetatik Kultur Etxeko plazatik hasita. Jubiladuen aurrean hamaiketakoa.
09:00etatik 14:00ak arte, Nesken Futbol 7 Torneoa. Sanantonioetako V. Infantil eta Alebin torneoa.
11:00etatik 13:30era, zirku tailerra eta ikuskizuna umeentzat eskoletan. Euria bada kiroldegian.
11:00etan, Igitieko Baserritarren Azokea.
12:00etan, Munduko Arrozen Txapelketea txosnagune ondoko landan. Mahaiak eta aulkiak norberak eroan. Euria bada eskoletako aterpean.
13:15ean, Afrika Ruge jantza afrikarrak.
14:30ean, arrozen aurkezpena platerean.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa txosnagunean.
19:00etan, uger ala hegaz, Kuadrilen arteko olinpiadak. Bakotxak bere koltxonetea eroan.
20:00etan, TTEK Elektrotxarangea.
20:00etan, Abesbatzen kantaldia. Amorebieta-Etxanoko Xuxurlariak Abesbatza, Otxandioko Oihandi Abesbatza eta Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza Kultur Etxean.
23:00etan, kontzertuak. Uckaia eta Sarkor taldeak. Ondoren, erromeria Zirkinik bez taldeagaz.

Bagilak 12, domekea
Euskeraz bizi gura dot eguna
09:00etatik 20:00etara, Igorre euskerearen alde V. Mile Baietz Eguna. Hasi eta amaitu Kultur Etxeko plazan.
11:00etan, bizikleta karrerea, Gazte mailako XXXVI. San Antonio Sari Nagusia. Urtekerea eta helmuga txosnagunean.
11:00etan, kalejirea txistulariakaz.
17:00etan, Ganbara ikuskizuna ume txikientzat txosnagunean.
18:15ean, Pac-Man Dantz, umeentzako jantzaldia.
22:00etan, Zu bai Zu Talentu Lehiaketearen finala Lasarte Aretoan.

Bagilak 13, astelehena
11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara, puzgarriak eta egurrezko jolasak eskoletan.
12:30ean, mezea.
18:30ean, danok jantzan Arantzarte eta Astrapaleagaz txosnagunean.
19:00etan, Futbito Txapelketearen finala.

Bagilak 14, martitzena
17:00etan, umeen karaokea txosnagunean. Gero, Bokata Txapelketea.
18:30ean, Gobiki Kirol Klu-ak antolatuta Cross Training Kultur Etxeko plazan. Euria bada eskoletako aterpean.
20:00etan, Zumba txosnagunean.

Bagilak 15, eguaztena
17:00etan, Oka erraldoia herrian zehar. Kultur Etxeko plazatik hasita.
18:00etan, Antxo eta Pantxa umeentzako antzerkia txosnagunean.
19:00etan, Astrapalea Musika Eskolearen emonaldia txosnagunean.
19:00etan, Eskalada Txapelketea Goiko plazan.

Bagilak 16, eguena
Mozorro eguna. Mozorrorako gaia: Txoni/ Kani
17:00etan, umeen play-backa Goiko plazan. Euria egiten badau txosnagunean.
18:00etan, Arratiako Musika Eskolako emonaldia Lasarte Aretoan.
18:00etan, Nafarroa kanta taldeagaz poteoa txosnagunetik hasita.
21:00etan, herri afaria txosnagunean. Euria bada aterpean. Ondoren Nafarroa kantu taldea.
Txakurreo bingoa.

Bagilak 17, barikua
08:00retan, herri armozua Rugby tabernaren aurrean.
17:00etan, Tortilla eta Pintxo Lehiaketea txosnagune ondoko landetan. Mahiak eta aulkiak norberak eroan. Izen emotea 3 euro. Euria bada aterpean.
19:00etan, pintxoen aurkezpena.
19:30ean, tortilla aurkezpena.
19:00etan, Undertruck Fest txosnagunetik hasita. The J.F’s txosnagunean, Los Cosmeticos Herrikoaren kalean, Vinagre de Moderna Kukuma eta Rugby taberna aurrean.
23:00etan, kontzertuak: The Jeloskors, Habeas Corpus eta Akerbeltz.

Bagilak 18, zapatua
09:00etan, ibilaldia auzorik auzo Kultur Etxeko plazatik hasita. Jubiladuen txokoaren aurrean hamaiketakoa.
11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 19:30era, Txu-txu trena AMEk antolatuta. Urtekerea orduro txosnagunetik.
16:00etan, Jubiladuen Mus Txapelketea, jubiladuen txokoan.
17:00etatik 20:00etara, Arratiako Gurutze Gorriak antolatuta, tirolina, ule-apaindegi musikala tailerra eta puzgarriak Goiko plazan.
17:30ean, danontzako rally umoristikoa txosnagunean hasita.
19:00etan, mokadutxoa Goiko plazan.
23:30ean, kontzertuak Joxe Replay eta Oxabi.

Bagilak 19, domekea
11:00etan, kalejirea Garbetik hasita.
13:15ean, Areatzako Banda eta koralak Kultur Etxean.
14:45ean, Jubiladuen bazkaria.
16:15etik 17:30era, pelota jaialdia. Eskolako umetxoak; kadeteak: Xabier Ibarrondo-Markel Egaña vs Markel Basilio-Ibai Cimevilla; Profesionalak: Mikel Goñi-Pascual vs Olaizola-Otxandorena.
19:30ean, Jokaldi AMEk antolatuta. Bitartean, Bals Txapelketea, kuadrilen arteko olinpiaden sari banaketea, Jubiladuen Karta Txapelketako garaikurren banaketea eta jaietako errifa.
20:00etan, jai amaierako txokolatadea.
Jaien amaierea.

0
Igorre
2016/6/1
BATZek Araluce erosteko, beharginen soldatak % 16 murriztea ipini dauala baldintza moduan salatu dau LABek

BATZek bere trokelgintzako negozioa handituteko asmoz Araluce enpresea erosteko interesa erakutsi ebanetik, negoziazinoetan dagoz BATZ eta Araluceko zuzendaritzak eta langileen ordezkariak. Salerosketarako derrigorrezko baldintza moduan beharginen soldatak % 16 murriztea ipini dauala BATZek salatu dau LABek.
BATZeko zuzendaritzeagaz negoziaketa hasi zanetik, honek ez dauala negozietako inongo asmorik erakutsi dino LABek. "Hasikera hasikeratik, aurkeztutako proposamen bakarra lan-baldintzak okertzea izan da. Hau da, salerosketa aurrera eroateko ezinbesteko baldintza bezala ipini dau langileen soldatea eta lan baldintzak %16a murriztea. Baldintza hau inponiduteko BATZek erabili dauan argudio nagusia zera izan da, desbardintasunik ez sortzeako ezinbestekoa dala langile talde bien baldintzak parekatzea" azaldu dau sindikatuak prensa-ohar batez. Baina kolektibo bi honeek ezin dirala parekatu uste dau LAB-ek, BATZeko langileak kooperatibistak diralako eta Aralucekoak ez.
Enpresa Batzordeak, barriz, jarkerak hurreratuteko asmoz, % 9ko soldata murrizketea 2016rako eta 4 urteko epean urte bakotxeko %3ko errekuperazinoa lortzea proposatu dau.
Salerosketa honetan Arratiako lan baldintza eta enplegua bermatuko dauan akordiora heltzeako, LAB sindikatuak BATZeko zuzendaritzari exijidu gura deutso "ez dagiela laneko etorkizunagaz arduratuta dagozan langileen urrakortasuna erabili gura dabezan lan baldintzak inponiduteko. Ondorioz, kooperatibako zuzendaritzeari birpentsau eta bere jarkerea aldatuteko deialdia luzatzen deutsagu".

0
Igorre
2016/5/22
Eraso sexista bako jaiak izateko lanean

Noka talde feministea, Igorreko Jai Batzordea eta Igorreko Udala lanean hasi dira jaietan eraso sexistarik ez egoteko. Hori dala eta, Beldur Barik Gunea ekimenaren barruan, jaietan sexismoa identifiketako tailerra eta kalejira antisexistea antolatu dabez.
Tailerra maiatzaren 25ean izango da arrastiko 18:30ean, Igorreko Kultur Etxean. Honen helburua da, "identifiketea ze lekutan eta ze momentutan egoten diran jarkera sexistak eta horreei bueltea emoteko era personal zein kolektiboan zer egin daiteken landu. Beti be Beldur Barik jarkeran" azaldu deutso BEGITUri Pili Alvarez Nokakoak. Helburu beragaz beste tailer bat be egongo da 13 eta 18 urte artekoentzat, baina ondino datak ipini barik dagoz.
Bagilaren 9an, jaiak hasiko diran aurreko egunean, kalejira antisexistea egingo dabe Igorren Kultur Etxetik abiatuta, tailerrean agertutako une eta guneez jabetzeko.
Txosnagunean protokoloa be egongo da eraso matxista eta xenofoboai aurre egiteko.
Beldur Barik Gunea, matxismoa kolokan ipini eta jaiak eraso barik bizi gura daben neska-mutilentzako espazioa da.

0
Igorre
2016/5/9
Aukeren Azokea Igorren

Maiatzaren 14an, goizeko hamarretatik iluntzeko zortzirak arte, Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME), Aukeren Azokea antolatu dau Igorren. Herriko dendariak euren produktuak aterako dabez kalera Kultur Etxearen inguruan, eta jenteak erosi ahal izango dauz jaigiroan egun osoan zehar. Parte hartuko daben dendak honeek dira: Ainara Kirolak, Argiker, Enar Kirolak, Ezkur, Iratxo, Mugarri eta Sein. Umeentzako tailerrak be egongo dira bostetatik aurrera eta 20:00etan, spa eta afaria zozketatuko da bertan dagozanen artean.
Dirua aurrezteko helburuagaz hurreratzen diranak, "Zelan aurreztu argiaren fakturan" berbaldian horretarako gakoak ikasteko aukerea izango dabe; eguerdiko hamabietan euskeraz, eta arrastiko bostetan gaztelaniaz.
AMEk, urtean zehar hainbat ekimen antolatuten dauz, ia beti jaigiroan, herriko merkataritzea bultzatzeko eta merkatalgune handien konpetentziari aurre egiteko.

0
Igorre
2016/4/17
Berriak eta Igorreko dendak mila euroko txekea zozketatuko dabe

Erosi Igorren kanpainea antolatu dau Berriak Igorreko Udalaren babesagaz. Kanpaina honek helburu bikotxa dauka: alde batetik Berria egunkariari babes ekonomikoa emotea, Berrialagunak eginez; eta bestetik, herriko merkataritzea bultzatzea. Hori dala eta, aprilaren 13tik 27ra, Berrialagun diran dendetan erosketaren bat egin ezkero, zozketa baten parte hartzeako eta 1.000 euroko bonoa eskuratzeko aukerea dago. Zozketan parte hartzeako, bezeroak txartel bat bete beharko dau dendan. Mila euroko bonoa Berrialagun diran dendetan gastetako da. Bonoaren zozketea aprilaren 30ean izango da, arrastiko 20:00etan, Kultur Etxean Zu bai Zu Talentu Lehiaketearen galaren barruan. Eta horrez gainera, egun horretan bertan Berrialagun egin diran denda eta tabernentzako be beste zozketa bat egongo da. Urtean zehar Berria egunkarian publizidadean gastetako 1.000 euro zozketatuko dira Berrialagun barrien artean.

Hogeta bederatzi komertzio
Igorren, daborduko, 29 denda eta taberna egin dira Berrialagun. Honeetxek dira. Erropa eta oinetako hiru denda: Ezkur oinetakoak, Sein umeentzako moda eta Galanta lentzeria dendea. Taberna bi: Gau Lora eta Donibane. Lau janari denda: Edurtzeta janari dendea, Beatriz fruta dendea, Pino fruta dendea eta Lau Haizeetara janari dendea. Uleapaindegi bat: Kirru uleapaindegia. Burdindegi bat: Iru Deko burdindegia. Autoeskola bi: Arratia eta Garantxe. Optika bat eta bi Hortz klinika: Olaetxe optikea; Agoa hortz klinika eta Naiara hortz klinikea. Edova Expert, etxetresna elektrikoak. Bestelako komertzio batzuk: Beasko lurrindegia, Argiker energi gestinoa, AEK, Pintura y Decoración Igorre, Elezarre tailerra, Garden Igorre loradendea eta Bizkor Argi kristaldegia.

Euskerea bultzatzen
Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria eta Beinat Anzola Igorreko alkateak aurkeztu eben kanpainea. Euskerazko hedabideen garrantzia azpimarratu eban lehenak. Alkateak, barriz, Igorren merkataritzea eta euskerea buztartzeko egindako kanpaina eta bitartekoak ekarri ebazan gogora.

0
Igorre
2016/4/11
Errefujiaduen harreraren aldeko taldea sortu gura dabe Arratian

Errefujiaduen harrerarearen aldeko taldea sortu guran, hori gauzatzeko batzar batera deitu dabez arratiarrak. Batzarra, aprilaren 14an, arrastiko zazpi t'erdietan izango da Igorreko Kultur Etxean.
Europak hartutako ebatzien kontra eta gerratik igesi doazen errefujiaduen egoera latzaz jabetuta, herri askotan hasi da antolatzen jentea errefujiaduai lagunduteko. Arratian be horretarako taldea sortu gura dabe hainbat herritarrek.

0
Igorre
2016/4/2
Arratiako Lehenengo Aste Internazionalista antolatu dabe Igorren

Aprilaren 4tik 10era bitartean, Arratiako Lehenengo Aste Internazionalista antolatu dau Askapenak Igorreko Udalaren laguntzeagaz. Egun horreetan, gaur egungo hainbat gatazka azaltzen dabezan dokumental eta berbaldiak eskeiniko ditue Igorreko Kultur Etxean eta Axular Herriko Tabernan.
Lehenengo egunean, aprilak 6, Brasilgo Nekazal Mobimentua eta MSTren esperientziaren barri emongo dabe Axular Herriko Tabernan, 19:30ean.
Hurrengoan, barriz, Gabirel Ezkurdia politologoak Siriako gerra eta ondorioen gaineko berbaldia egingo dau Kultur Etxean, gai honen inguruko bere ikuspuntua azalduz. Siriako gerrea 2011n hasi zan, Arabiar Udabarriaren testuinguruan hasikera baten, eta giza eskubideen aldarrikapena zan. Denporearen podesuz, ostera, nazinoarte esku hartze zabaleko gerra zibila bihurtu da, eta gatazkaren nazinoartekotze horrek, latzago egin dau gerrea eta gatxago, urtenbidea topetea. Gerrearen ondorio lez, inoz izandako igeslari kopururik handiena sortu da, UNHCR -Iheslarientzako Nazino Batuen erakundea- sortu zan ezkerotik. Siriarrak, Europak ateak zarratuten deutsen bitartean, gerratik igesi guran dabiz.
Aprilaren 8an, Ukrainan gertatzen danaren barri jakiteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan. Izan be, Donbass: Gerra Europaren bihotzean dokumentala emongo dabe, Ibai Trebiño zuzendariak aurkeztuta. Dokumental honetan Mikel Arregi eta Ibai Trebiño kazetariak Ukrainan gertatzen dabilana kontetan dabe giza ikuspuntu batetik. Gatazka honetan be hildako eta igesi joandakoak, asko dira.

Bazkaria Gaztetxean
Zapatuan, aprilak 9, ekitaldiak goizeko 12:00etan hasiko dira gosari-berbaldi bategaz Axular Herriko Tabernan. Bertan, Gustavo Rodriguez egongo da. Rodriguez Caracas uriko 23 de enero auzoko eta Simon Bolivar koordinakundeko kidea da.
Ordu bata t'erdietan kalejirea eta ostean herri bazkaria Kiñu Gaztetxean. Asteari amaierea emoteko, arrastian bakarlari kubatar batek emonaldia eskeiniko dau.
Bazkarirako tiketak Axular Herriko Tabernan eta Errugbi tabernan erosi daitekez Igorren, Diman Jentilzubi tabernan eta Zeanurin Txoko Sagarnan.
Astean zehar NATOren inguruko argazki erakusketea egongo da Axular Herriko Tabernan.

0
Igorre
2016/2/7
Igorreko jaietako Kartel Lehiaketea

Igorreko Jai Batzordeak antolatutako jaietako Kartel Lehiaketan parte hartzeako, martiaren 11ra arte aurkeztu daitekez lanak Igorreko udaletxeko erregistroan. Lanok aurkeztuteko Igorrekoa izan behar da eta euskarria, paperezkoa bada, DIN A3 tamainuan aurkeztu behar da eta ordenagailuz eginda badago CDa be entregau behar da. Proiektu irabazlea jaietako kartelean eta jai egitarauaren azalean agertuko da. Saria, jaiak antolatuten ibili diran komertzioetan gastetako 400 eurotako bonoa da.
Partaideak kartel bi aurkeztu behar ditue, bata testuagaz eta bestea diseinuagaz, testu barik. Kartelerako testua hauxe da: Igorreko jaiek 2016 Bagilaren 10etik 19ra.
Aurkeztutako kartelak Igorreko Kultur Etxeko hall-ean ipiniko dira igorreztarrak botoa emon dagien aprilaren 4ra arte eta hurrengo egunean jakinarazoko da zein izan dan irabazlea.

0
Igorre
2015/12/7
TTIParen berbaldiak zabalduko dau Elikadura Subirautzaren V. Topaketea

Igitiek, Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkarteak, abenduaren 10etik 12ra bitartean Elikadura Subirautzaren V. Topaketea antolatu dau. TTIParen inguruko berbaldia, zirku eta txotxongilo ikuskizuna eta Igitieko urteko balantzea eta datorren urteko plangintzea egingo dabez egun horreetan.
TTIP (Transatlantic Trade and Investment Partnership; euskeraz Inbersino eta Merkataritza Lankidetza Transatlantikoa) EBren eta AEBen arteko merkataritza itunak, multinazionalen alde egiten dau eta Atlantikoaren alde biko herritarren kaltetan. Gaia Mikel Oterok eta Julen Zulaikak landuko dabe gaia Igorreko Kultur Etxean.

Abenduak 10, eguena
19:00etan, Mikel Otero eta Julen Zulaikaren eskutik, TTIParen inguruko berbaldia Kultur Etxean.

Abenduak 11, barikua
19:30ean, BidaiBizitzen zirku eta txotxongilo ikuskizuna Izaskun Ruedaren eskutik. Igorreko Kiñu Gaztetxean.

Abenduak 12, zapatua
09:00etan, Igitieko barne hausnarketa saioa. Urteko balantzea eta datorren urterako plangintzea.
14:00etan bazkaria. Ondoren, urteko balantzea eta datorren urterako plangintzea.
19:00etan, kontzertu lasaia. Kiñu Gaztetxean.

0
Igorre
2015/11/29
Igorreztar bateri ipinitako isuna dala eta, asanblada deitu dabe Kultur Etxean

Jon Bilbao igorreztarrari 3001 euroko isuna eta sei hilabetez kirolguneetara sartzeako debekua ipini eutsen 2012ko Athleticen finalean, Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian, arrano baltza agertzen dan bufanda bat eroateagaitik. Isuna 2012ko garagarrilaren 17an heldu jakon eta orain, bide administratiboa amaituta, epaitegira jotea baloretan dago Bilbao. Aurrera egiteko babesa izango dauan ala ez jakiteko asmoz, asanbladara deitu dabe abenduaren 2an, 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean hainbat herritarrek.
Egoera administratiboa amaituta, epaitegira jo edo isuna ordaintzea dira Jon Bilbaoren alternatibak. Orain arteko errekurso guztiak atzera bota dabezan arren, bere abogadua baikorra dala dino "orain dala astebete, ildo bereko beste kasu bat egon da Iruñean eta errazoia emon deutse nire antzera egoan gazte bateri. Printzipioz 3001 euroko isuna ordaindu behar dot abenduaren 20a baino lehen, eta kirol instalazinoetara sartzeako debekua jarri deuste 6 hilabetetarako" azaldu deutso BEGITUri Bilbaok.
Epaiketara eroateko errazoia "injustizia bat salatzea da eta etorkizunean norbait nire kasuan balego jurisprudentzia sortzean laguntzea da, barriz ez gertatzeko".

0
Igorre
2015/11/3
Aurrekontu batzarrak oraingo hilean izango dira

2016ko aurrekontuak egiteko, auzune eta arlo batzarrak zemendiaren lehengo hamabostaldian zehar antolatu ditu Igorreko Udalak.
Hilaren 3an, Urkizu-Garakoi auzunekoak, 19:30ean, txokoan, euren auzuneak daukazan preminak aurkezteko aukerea izango dabe. Hurrengo egunean, gauza bera egingo dabe San Juan eta San Kristobaleko biztanleak auzoko txokoetan, 18:00etan eta 19:30ean, hurrengoz hurrengo.
Zemendiaren 5ean, gazteen txandea izango da eta horretarako udal ordezkariak gaztetxean batuko dira eurekaz arrastiko seiretan. Egun eta leku berean, 19:30ean, Garbe-Mikele auzunekoak euren preminak azaldu eta datorren urteko arrekontuetarako ekarpenak egingo dabez.
Gezala-Basauntzeko biztanleak barriz, zemendiaren 10ean, udaletxera dagoz deituta 18:00etan. Hurrengo egunean arlo batzar bi egongo dira, jubiladuakaz eta Kirola eta Kultur alkartetakoakaz. Lehenengo batzarra, arrastiko seiretan izango da Jubiladuenean eta bigarrena 19:30ean Kultur Etxean.

0
Igorre
2015/11/3
Axular Libre Eguna

Zemendiaren 7rako egun osoko jaia prestatu dabe Igorreko Axular Herriko Tabernan. Libre mobimentuak, Herriko Tabernak defendatu gura ditu, 35/02 auziaren epaiak agindutako moduan Herriko Tabernak ez zarratuteko.
Axular Libre Egunak jaia eta aldarrikapena buztartu gura dauz eta jaia jatorduen inguruan eratuko dabe. Holan, 10:30ean gosaria egongo da pintxo eta guzti. Gero, Berbalapikoa tertulia eta ondoren Libre olgetan izenpeko poteoa herritik. 14:30ean "bASKErie", arrastian 17:00etan Mus Txapelketea eta gaueko 21:00etan kontzertua, Jakemate taldeagaz.
Bazkarirako tiketak Axular Herriko Tabernan bertan erosi daitekez 10 euroan, langabeak 7 euroan.

0
Igorre
2015/10/27
Igorreko Euskera Sailak Mintzanet aurkeztuko dau

Urri bigarrenaren 29an, arrastiko zortziretan, mintzanet.net aurkeztuko dabe Lasarte Aretoan. Igorreko Euskera Sailaren asmoa, proiektu honen azalpena, Berbalagun proiektuaren aurkezpen moduan erabiltea da. Mintzanet kudeatzen dauan enpreseak aurkeztu eta zelan erabili azalduko dau.
Maramara Taldea enpreseak kudeatuten dau irabazi asmo bako Mintzanet proiektua. Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntzea jaso dau eta bere helburua, "munduko edozein txokotan egonda be euskeraz berba egiteko aukerea" emotea da. Internet bidez euskeraz berba egiteko lagunak topetan ditu Mintzanetek, ordua eta gaia zehaztu ezkero.

0
Igorre
2015/10/5
Baserriko produktuak eta artisautza Garbeko Azokan

Urtero lez, urri bigarrenaren bigarren domekan, hau da, hilaren 11n, Garbeko Azokan ortuariak, frutak, lorak, gaztaiak, pastelak, eztia eta artisautzako produktuak egongo dira salgai. Produktu gehienak Bizkaiko baserrietakoak dira eta horreetatik hainbat Arratiakoak.
Azokeak zabalera ofizialik egin ez arren, goizeko hamarretarako prest egongo dira postu guztiak sasoi honetako baserriko produkturik onenak erosi eta dastatzeko aukerea emonaz. Igaz 27 parte hartzaile egon ziran eta beste horrenbeste espero dabela dino Xabier Altube antolakuntzakoak. Azoka inguruan trikitixeak ipiniko dau jaigiroa.

Ramon Urkiza Garbeko Azokearen arimea
Garbeko Azokea Bizkaiko antxinakoenetakoa da eta antolakun- tzan beti egon da Ramon Urkiza, BBK eta Udalaren babesagaz. Azken urteotan Xabier Altube egon da Ramon Urkizari lagunduten, "baina Ramon da benetan Azokearen arimea" dino Altubek.
BBK-k azokarako postuak ipinten ditu Garben eta Udalak azpiegiturea eta antolakuntzeari laguntzea.

0
Igorre
2015/9/15
Euskal literaturea izango da Euskerearen Eguneko gaia

"Inbiu" Igorreko Euskera Eguna urri lehenengoaren 19an ospatuko da. Aurten, euskerazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, euskal literaturearen inguruan girotuko dabe eguna. Horren harira, jenteak etxean daukan libururen bat eroango dau Kultur Etxeko plazara eta trukean beste bat eskuratuko dau.


Egunaren alde ludikoa literatura gaiagaz buztartzeko, Euskera Planekoak asmatu dabe formulea: ginkanea. Herritik zehar, eta bost gunetan banatuta, euskal idazleen inguruko informazinoa egongo da eta informazino horretan oinarrituko dira Ginkanako galderak. Probai egoki erantzun ahal izateko, astebete lehenago, panelak egongo dira guneetan.  Ginkanan izena emoteko epea urri lehenengoaren 9tik 18ra bitartekoa izango da, eta Kultur Etxean emon beharko da izena. Talde bakotxeko 5 persona, gitxienez.
Euskal literatura gertutik ezetu eta irakurzaletasuna bultzatzeko helburuagaz, liburuak trukatzeko gune bat be egongo da. Hori holan, Inbiu Egunean parte hartuko daben guztiai etxean daukien liburu bat ekarteko eskatuko jakie, eta trukean beste bat eroango dabe.
Igorreko Euskera Egunaren 15. urte honetan, euskal literaturea ezetutera emon eta herri gogoa aktibau gura dabe Euskera Planekoak. "Pasibotasuna alde batera itxi eta aktibo izan gaitezan, euskerearen alde egotetik euskeraz bizi izatera pasau gaitezan". Ildo horretatik, Euskera Planak herritar guztiak animau gura dauz "euskeraz bizi gura dot" kamisetea jantzita etorri daitezan Inbiu 2015 jaialdira.

Egitaraua
Igorreko eskolako umeak emongo deutsie hasikerea egunari, 11:30ean Kultur Etxeko plazan. Bertan, bertso-antzeztua ikusteko aukerea egongo da.
12:00etan Ginkanea herritik zehar, 13:30ean poteoa eta 15:00etan bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Gau Loran, Jubiladuen tabernan eta AZ Rugby tabernan. Helduentzat 13 euroko prezioa daukie txartelok eta umeentzat 8 euro.
Bazkalostean flashmob-a (jantza inprobisatua) egingo da eta jarraian, AMEk antolatuta, Jokaldi taldeagaz erromeria.
Jantza gura beste egin ostean indarrak berreskuratzeko, eta eguna ondo amaituteko, 20:00etan,  txokolate eta bizkotxoak egongo dira danontzat.

0
Igorre
2015/9/6
Suzko zezena AME Egunean

Arratiako Merkatarien Elkarteak, AME, bere eguna ospatuko dau urri lehenengoaren 12an, Igorreko Kultur Etxeko plazara (euria egiten badau eskoletako aterpera) hurreratzen diran guztiakaz. Horretarako, beste gauza batzuen artean, suzko zezenaren entzierroa ikusteko aukerea egongo da. Egun honen helburua, herriko komertzioa bultzatzea da eta merkatari eta bezeroen arteko hartu-emonak sendotutea.
Ume zein nagusiengan pentsautako egitaraua izango dau AME Egunak. Goizean umeentzako puzgarriak, arrastian tailerrak eta goiz eta arrastiz txu-txu trena antolatu dabe merkatariak umeen gozamenerako. Gainera, La Pacheca txarangeak alaituko dau giroa eta iluntzean, suzko zezena ikusi eta pintxoak jateko aukerea eukiko dabe hurreratzen diranak.

Urri lehenengoak 12, zapatua
11:00etan, puzgarriak.
11:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 19:30ak arte, txu-txu trena.
12:00etatik 14:30era eta 18:30etik aurrera La Pacheca txarangea.
17:00etatik 19:00etara umeentzako tailerrak.
20:00etan, pintxoak eta suzko zezena.

0
Igorre
2015/6/1
Hilaren 5ean botako dabe txupina

Bagilaren 5etik 14ra, ospatuko dabez Igorren herriko jaiak, 50 ekitalditik gorako egitarau bategaz. Kalejirak, lehiaketa gastronomikoak, kuadrilen arteko olinpiadak, kirola, kontzertuak, erromeriak... Herrikoak zein kanpotik etorritakoak aurkituko dabe zer egin ondo pasetako, duda barik, hamar egun honeetan.


Bagilak 5, barikua
16:30ean eskolatik hasita, Txarangazo txarangea herrian zehar.
17:00etan, Zaztaparrak umeakaz turutak egingo dabez Goiko Plazan.
18:30ean, Agirre Lehendakaria kaletik igoerea udaletxera. Udaletxean Larrain jantza gaiteruakaz.
19:00etan, txupinazoa udaletxeko plazan. Musikea, jatekoa eta txosnea Goiko Plazan.
20:00etan, kuadrilen arteko Olinpiadak. Karro karrerea. Hasi kioskoan eta txosnetan amaitu.
21:00etan, erromeria: Aldats taldea.
24:00etan, Zu bai Zu! Talentu Lehiaketea. Izen emotea txupinazotik 21:00ak arte txosnetan. Ondoren kontzertuak: Mockers eta Sound Sisters.

Bagilak 6, zapatua
Euskeraz bizi gura dot Eguna
Egunean zehar, Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna Kiñu Gaztetxean.
09:00etatik 20:00etara, IV. Mila Baietz. Hasikerea eta amaierea Kultur Etxeko plazan.
09:00etan, ibilaldia herritik. Urtekerea Kultur Etxeko plazan. Ondoren, Jubiladuen Txokoaren aurrean hamaiketakoa.
09:00etan, Futbol 7 torneoa. Sanantonioetako IV. Alebin Torneoa.
11:00etan, BTT herrikoia ziklo-kros zirkuituan.
11:00etan, dultzaineroen kalejirea Goiko Plazatik hasita.
12:00etan, Munduko Arrozen Txapelketea. Txosnagune ondoko landan, euria bada eskoletako aterpean.
14:30ean, arrozen aurkezpena.
17:00etan, Afrika Ruge jantza afrikarrak txosnagunean.
18:00etan, Ane eta Piratakaz umeentzako jantzaldia txosnagunean.
18:00etan, kuadrilen arteko olinpiadak. Uger ala hegaz? Txosnagunean.
20:00etan, abesbatzen kantaldia Kultur Etxean. Itxartu (Getxo), Pozalagua (Karrantza) eta Luis Iruarrizaga (Igorre) abesbatzak.
23:00etan, kontzertuak: Estricalla eta Eskean Kristö. Ondoren berbenea Zirkinik Bez taldeagaz.

Bagilak 7, domekea
10:30ean, bizikleta karrerea gazte maila. XXXIII. San Antonio Saria.
11:00etan, kalejirea txistulariakaz.
16:30ean, Gazte pelota jaialdia.
19:00etan, New Cabaret We Can Bar ikuskizuna.

Bagilak 8, astelehena
17:00etan, umeen karaokea.
18:00etan, gazteen karaokea.
19:00etan, Futbito Txapelketako finala.
19:15ean, Zumba txosnagunean.
16:30etik 20:00etara, Arratiako Gurutz Gorria ezetu Kultur Etxeko parkean. Puzgarriak...
18:30ean, meriendea Kultur Etxeko parkean.

Bagilak 9, martitzena
18:00etan, Arratiako Musika Eskolako emonaldia Lasarte Aretoan.
19:00etan, Eskalada Txapelketea.
20:00etan, Arratiako Musika Eskolako emonaldia Kultur Etxeko plazan.

Bagilak 10, eguaztena
17:00etan, gazteak murala margotu Correos ondoan.
17:30ean, Gobiki Kirol Klubak antolatuta, kros training-a Kultur Etxeko plazan.
19:00etan, Astrapalea Musika Eskolearen emonaldia txosnaguneko eszenatokian.

Bagilak 11, eguena
Goizean Inazio Zubizarreta III. Triatloia.
17:00etan, umeen play-backa udaletxeko frontoian.
17:00etan, gazteak oka erraldoia herrian zehar, Kultur Etxeko plazatik hasita.
18:00etan, triki kantu poteoa.
21:00etan, herri afaria. Ondoren erromeria Dantzadigaz txosnagunean.

Bagilak 12, barikua
08:00etan, herri armozua Lehendakari Agirren.
10:00etatik 13:30era, umeentzako koltxonetak, kars-ak eta arku tiroa txosnagune ondoko landetan.
17:00etan, Tortilla eta Pintxo Lehiaketea. Txosnagune ondoko landetan.
19:00etan, pintxo aurkezpena.
19:30ean, tortilla aurkezpena. Ondoren Ardoa Barrura txarangea herritik zehar.
22:00etan, kontzertuak: Bilbomatics, Akatz eta Dr. Baltz.

Bagilak 13, zapatua
08:30ean, ibilaldia herriko ermitetatik Kultur Etxeko plazatik hasita. Jubiladuen aurrean hamaiketakoa.
09:00etatik 14:00etara, Futbol Torneoa (neskak).
11:00etatik 19:00etara, Txu Txu Trena AMEk antolatuta.
12:30ean, mezea parrokian.
17:30ean, rally umoristikoa.
19:00etan, pelota jaialdia. Ibarrondo-Iurrebaso vs Lejarza Zapiko. Titin-Etxebarria vs Saralegi-Otxandorena.
22:00etan, kontzertua: Gozategi. Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Bagilak 14, domekea
10:30ean, Bizkaiko Ziklista Eskolen Bira.
11:00etan, kalejirea txistulariakaz Garbetik hasita.
13:00etan, Areatzako Banda Kultur Etxean.
14:00etan, jubiladuen bazkaria eta karta txapelketak.
18:00etan, Arantzarte jantza taldearen erakustaldia.
19:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz. Bitartean, Bals Txapelketea, kuadrilen olinpiadetako sari banaketea eta zozketea.
20:00etan, jaien amaierako txokolatea.



0
Igorre
2015/5/12
AMEk webgune barria

Arratiako Merkatarien Elkartea (AME) webgune barria garatuten dabil. Zornotzako Batxilergo Institutuko Diseinu eta Garapen goi maila graduko ikasle bik, gradu mailako proiektua egiteko AMEko Arratek dendea aukeratu dabe eta bertan dabiz proiektua garatuten. Holan, AMEko merkatariakaz kontaktuan ipinteko, modu arin, erabilgarri eta modernoa egongo da.
Maiatzaren 16an aurkeztuko dau AMEk webgunea "jentaurrean", Igorreko Kultur Etxean. Horretarako udabarriko jaia antolatuko dabe, webgune barria aretoan ikusteko, Xaiborren eskutik kontzertu batez gozatzeko 19:00etan, eta ondoren, AMEk eskeinitako txokolatea dastatzeko.
Era berean, 210 euro zuzenean zozketatzeko aprobetxauko dabe. Zozketan parte hartuko dabe aurreko egunetan gehien gustetan jakien logoa bozkatu dabenak webgunean. Saria persona bakarrarentzat izango da, 30 euroko baleetan bananduta, AMEko 7 establezimentu desbardinetan konsumiduteko.

0
Arratia
2015/5/12
Euskerea plazara aterateko ekintzak

Euskereak kalea hartu dagian eta umeak parkeetan euskeraz egiteko olgetan, hilaren 29an eskolan, euskerazko parke jolasak ikasteko aukerea egongo da. "Horretarako, guraso zein umeai bitartekoak eskeini gura izan jakiez, parkeko ohiko jolasak euskeraz zelan jolastu ikasteko eta barriak erakusteko. Honetan be, aurrerantzean lagungarri izango jakiezan bitartekoak bananduko jakiez: ikasitako jolasen eta horreekaz batera abesteko abestien liburuxkea eta CDa" azaldu deutso begituri Miren Madariaga Lemoako Euskera Teknikariak.

Berbalagun Igorren
Igorren be, euskerea kaleetara aterateko, nagusien aisialdian, hizkuntza ohituretan eragin gura dau Euskera Zerbitzuak. Helburu horregaz Berbalagun proiektua dago martxan, astean gitxienez ordubete talde txikietan euskeraz berba egiteko aukerea emoten dauan proiektua. Taldeok indartu gura dabez Igorren. Astelehenetan 09:30ean Ayarzan, martitzenetan 18:00etan Gau Loran, eguenetan Kultur Etxean 18:15ean eta barikuetan 19:00etan Kiñu Gaztetxean batzean dira Berbalagunak. Interesauta dagozanak ondoen jatorkien taldera hurreratu leitekez.

0
Igorre
2015/2/22
Immigrazinoaren gaineko berbaldia egingo dau Xabier Aierdik

Arratiako Eleizak antolatuta Xabier Aierdi soziologiaren berbaldia izango da Igorren, zezeilaren 27an, arrastiko zazpiretan, Igorreko Kultur Etxean.


Immigranteen aurkako jarkerak hartuko dau berbagai Zeberioko soziologoak. Izan be, antolatzaileen arabera,  krisi ekonomikoak eta hauteskunde kanpaina hasteak, immigranteen aurkako jarkerak biztu edo indartu egin dauz eta orain arte isilik izandako eretxi asko pil-pilean dabiz Arratian.


Berbaldiak etorkinakanako aurreretxi eta zurrumurruai aurre egin gura deutse. "Arratiara eta Euskal Herrira atzerriko immigrazino fluxu barriak heldu izanak suspertu egin dauz aniztasunaren inguruko eztabaidak. Aniztasuna interesgarria da teorian, baina batez be praktikan. Estadu bat, gitxiengo nazional bat eta gizarte immigranteak eremu soziopolitiko baten koinzidituteak edozein urteera gatx egiten dau, baina hor datza egoera nahasi honen erronkeak" dinoe antolatzaileak.

EAEko etorkinak batez be andrazkoak
Aierdik jakitera emon ebanaren arabera, lehenengo etorkinak Kolonbiatik, Perutik eta Ekuadorretik etorri ziran EAEra eta % 70a baino gehiago andrazkoak ziran, zaintza lanak egitera etorritakoak. "Euskaldunon eredu immigratorioa femeninoa da erabat". Gizarteak daukan joerea aztertuta "urte batzuk barru persona nagusiz betetako gizartea baten biziko gara" eta piramide demografikoak "buruhandi forma hartuko dau". Nagusiak zaintzeko "berrantolaketa soziologikoa" behar izango da, zaintza lanak beste modu baten antolatuteko.

Praktika txarrik ez
Aierdiren arabera, datuak dinoe hamarretik lau herritar etorkinen alde agertzen dala, beste lauk anbibalente jokatzen dabela eta bi kontran dagozala. "Zurrumurruen aurka jarduteko anbibalenteai portaera ona izan dagien bultzatu behar jakie eta aurka dagozanai errespetuz jokatu dagiela exijidu".
Aierdiren esanetan bertako batzuk etorkinen aurkako idea txarrak izan arren, ez dabe praktika txarrik: "gauza bat da zurrumurrua sinestea eta jokaera bat izatea baina egunerokoan jenteak ez dau portaera txarrik". Zurrumurruai aurre egiteko barriz umorea bandera moduan hartzeako konbitea egiten dau soziologoak.

Xabier Aierdi
Aierdi 1957.ean jaio zan Zeberion. Soziologia eta Zientzia Politikoetan eta Kazetaritzan lizentziaduna da. 1994a geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Departamenduko zuzendari eta 2010. urtera arte, "Ikuspegi" immigrazinoari buruzko Euskal Behatokiko Zuzendarikidea. Gaur egun eta Begiruneko (EHUko Immigrazinoaren Ikerketarako Laborategia) zuzendaria da.

0
Igorre
2015/2/8
Arratia Garatuten: lanean jarraituko dauan taldea osotu gura dabe

2014ko abenduan eta 2015eko urtailean zehar, Lemoa, Igorre eta Dimako alkatetzak antolatuta, Arratiaren garapenerako jardunaldiak izan ziran. Orain, Arratia Garatuten-en beharrean jarraituko dauan lan talde bat osotuko da, bertan egindako beharrari jarraipena emoteko.
Lau jardunalditan hainbat esperientzia ezagutera emon ebezan Euskal Herria eta mundu mailan beharrean dabizan adituak. Tokiko Garapenaren inguruan ezagutzak emon ebezan, eta ezagutza horreek, eskualdeen errealidadetik era praktikoan be ezetuteko aukerea izan eben partaideak. Tolosaldea, Sakana eta Lea Artibain daborduko garatuta dagozan esperientzien barri emon eben Igorren.
Jardunaldietako aurkezpenak Lemoa, Igorre eta Dimako Udalen webguneetan izango dira, gura dauan guztiak ikusi ahal izateko.

Arratia garatuteko lan taldea
Jardunaldi honeetan bertokoen parte hartze aktiboa garrantzitsua izan da. Eta parte hartze horretatik atera da Arratiako garapenean lanean jarraituteko lan taldea osotu behar dala.
Horretarako zezeilaren 12an, arrastiko 18:30ean lanerako motorra izango dan taldea batuko da Igorreko Kultur Etxean. Taldean, gazte, heldu, neska, mutil, sektore eta erakunde desbardinetako personak eta gai honetan lan egiteko gogoa daukien guztiak izango dabe lekua. Parte hartu gura dabenak arratiagaratzen@hotmail.com-era idatzi edo Igorre, Lemoa edo Dimako Udaletan holan adierazo behar dabe.

0
Igorre
2015/1/19
Jaietako Kartel Lehiaketan parte hartzeako epea hilaren 23ra arte zabalik

Igorreko Jaietako Kartel Lehiaketarako proiektuak aurkezteko epea zabalik dago urtailaren 23ra arte. Jai Batzordeak antolatuten dauan lehiaketan parte hartzeako Igorrekoa izan behar da. Kartelean derrigorrez agertu behar da testu hau: "Igorreko jaiek 2015 Bagilaren 5etik 14era". Aurten, epaimahaiaren ordez, bozkaketa egingo da eta boto gehien jasoten dauan kartela izango da irabazlea.
Proiektuak Igorreko udaletxeko Erregistroan aurkeztu behar dira, papelean (A3 tamainuan) edo ordenadorez eginda badago CD baten.
Saria
Sari bakarra dago, 200 euro komertzioetan gastetako. Jai Batzordeak martiaren 13an emongo dau jakitera kartel irabazlea zein izan dan.

0
Igorre
2015/1/13
Igorre kantarik kale eta tabernak animauko dauz, hilaren 16an

Arrastiko 20:00etan, Gau Lora tabernatik hasita, Sergio, Hegazkina, Ikusgarri eta Kirikiño tabernetatik kantuan ibiliko dira Igorre kantarikoak eta eurakaz kantau gura daben guztiak. Taldean abesteko tradizinoa berreskuratzeko asmoagaz eta euskal kantuak ez ahazteko, antolatu dabe ekimen hau.
Urtea hasteaz batera euskalduntzeari begirako kanpaina bi antolatu ditu Igorreko Euskera Zerbitzuak. Bata, euskeraz ez dakienak euskalduntzera erakarteko, eta bestea, Berbalagun.
Euskerea ikasteko diru-laguntzak arautzen dituan ordenantza barria indarrean dago eta horren bidez, matrikulearen zenbatekoaren % 80ko diru-laguntzea manteniduten da eta oinarrizko euskera maila lortzeako ikasleai begira, matrikularen % 100 finantzauko da.  Horregaz batera, guraso eta merkatariai begirako euskera ikastaroak eskeintzen jarraituko dabe. Merkatariak euren beharretara egokitutako ordutegia daukie, astean bitan eguerdietako tartean eta guraso taldeak goizeko ordutegia dauka.

Berbalagun
Berbalagun talde gehiago sortzeako asmoagaz, martxan dagozan Berbalagun taldeen barri emongo dau Euskera Zerbitzuak, interesa daukan edonor ondoen jatorkon taldera hurreratu daiten. Taldeetako bat martitzenetan alkartzen da Gau Loran, arrastiko 18:00etan, eta bestea barikuetan, 19:00etan, Kultur Etxean.

0
Igorre
2014/12/13
Igorreko misinolariai lagunduteko tonbolea

Igorreko Agirre Lehendakaria kalean, Sergio tabernaren ondoan ipiniko dabe aurten Peru eta Kongoko garapen proiektu bitan lagunduteko tonbola solidarioa. Abenduaren 18, 19, 20 eta 21ean egongo da zabalik eta bertan batzean dan dirua Perun Juanita Agirre eta Kongon Maribel Egiluz diran misinolariai bialduko jakie herrialde hareetako garapen proiektuetan lagunduteko.
Urte osoan andra talde batek egin eta jasotako gauzak zozketatuten dira bertan eta balio handiko artisau lanak lortu daitekez, zortea izan ezkero, euro baten truke. Atzenengo egunean otzara batzuk zozketatzen dira eta zozketa honetan parte hartzeako boletoak, saridunak izan zein ez, gordetzeko gomendatzen dabe antolatzaileak.

0
Igorre
2014/11/18
Arratia Bizirik-en jardunaldiak etorkizuneko baso eredua definiduteko

Baso-jaubeak, herritarrak eta instituzinoak informetako, basoen kudeaketa jasangarriaren inguruko sentsibilizazinoa sustatzeko eta jaube pribadu, instituzino publiko eta jentartearen arteko zubiak eregiteko, Arratia Bizirik-ek II. Basogintza Jardunaldiak antolatu ditu hilaren 22rako, Igorreko Kultur Etxean.
Jardunaldietan basoen orainaz eta etorkizunaz berba egin eta hausnartuko dabe partaideak, eta gaur egun martxan dagozan esperientzien barri emoteko bederatzi konbidadu izango dira. Horreen artean Iñigo Moreno baso eta ingurumen ingeniaria. Honek, herri onurarako mendien kudeaketea herriaren esku ixten danean zer gertatzen dan kontauko dau. Aitor Onaindia baso ingeniariak, basoa aldatuteko gizartea aldatu beharraz jardungo dau. Joxerra Aihartza biologoa izango da beste konbidaduetako bat, eta basoen kudeaketa eta basabizitzaren konserbazinoaren barri emongo dau dimoztarrak. Pako Zufiaur basozainak, barriz, baso publikoen gaur egungo egoerea izango dau gaitzat. Jon Hidalgok, Lurgaia Fundazioko kidea be egongo da Igorren. Honek, basoak berreskuratzeko lurraren zaintzearen garrantziaz egingo dau berba eta  Iro Landaluze, baso mikorrizatuetan zaletuak, onddoen garrantzia azpimarratuko dau. Olate Arrarte baso teknikaria basoaren etorkizunaz arituko da, Valentin Mugarza basozainak espezie eta ekoizpen ugaritasunaz eta Silvia Arias geologoak Baso Eskolearen esperientzia konpartiduko dau hurreratzen diranakaz.
Jardunaldion hasikerea 10:00etan izango da eta egun osoa iraungo dabe. Bertan bazkaltzeko aukerea egongo da, eguneko menua zein menu begetarianoa. Bazkaltzeko tiketak www.bibe.me webgunearen bitartez erosi daitekez.

Egitaraua
10:00etan, hasikerea.
10:30ean, Adituen berbaldi laburrak: "Zer da zuretzako  basoa?", "Ze funtzino bete edo helburu izan behar ditu basoak?" eta "Zelangoa izan behar da gure etorkizuneko basoak?".
11:45ean eretxiak alkarbanatzea.
13:00etan, bazkaria.
14:30ean, esperientzien azalpena eta lanketea.
18:30ean, ondorioak, agurra eta mokadutxoa.

0
Igorre
2014/11/17
Batzarrak egiten dabiz Igorren 2015eko aurrekontuai begira

Igorreztarrak herriko diruak zelan gastau esateko aukerea euki dagien, zemendiaren 10ean hasi ziran auzo eta arloetako batzarrak. Batzarrotan, udal ordezkariak herritarrakaz batzean dira euren eretxiak eta ekarpenak jasoteko.
Zemendiaren lehenengo hamabostaldian, bost batzar egin dira, hiru auzuneetako bizilagunakaz eta arloetako bi. Hau da, Garbe-Mikele, Garkoi-Urkuzu eta San Kristobaleko auzuneetakoak egin dabez aurrekontuetarako euren ekarpenak. Arloetako batzarrai jagokienean, andrakaz eta jubiladuakaz batzartu dira udaletxekoak.
Bigarren hamabostaldian auzoko hiru batzar eta arloetako beste hiru egongo dira. Basahuntz eta Gezalako biztanleak, hilaren 17an batuko dira udaletxean, San Juan eta Beheko plazakoak hilaren 19an txokoan eta erdigunekoak hilaren 20an Kultur Etxean. Gazteak Kiñu Gaztetxean eta kirol eta kultur alkarteak Kultur Etxean, hilaren 18 eta 26an hurrengoz hurrengo, izango dabe aukerea datorren urteko diruak udalak zertan gastetea gura daben esateko.

Aurrekontuen gaineko ale berezia
Aurrekontuetan parte hartzeako sistema hau martxan ipini zanetik, 2011n eta gaur arte egindakoa azaltzen dauan aldizkari bat atera dau Igorreko Udalak, etxe guztietara banandu dana. Bertan, auzunez auzune, lau urte honeetan herritarrak egindako proposamen edota eskaeren barri, eta egin diran beharrak eta martxan dagozanak esaten dira.
Arloetako batzarretan egindako proposamenak be zerrendatuten dira Igorre aldizkariko zenbaki berezi honetan.

0
Igorre
2014/10/6
Bizkaiko baserriko produktuak Garbeko Azokan

Hilaren 12an, Garbeko Azokan Arratia, Otxandio Orozko eta Bizkaiko baserrietako produkturik onenak egongo dira salgai. Berrogei salmenta postu inguru egongo dira aurten eta bertan ortuariak, gaztaia, eztia eta sasoi honetan baserriak emoten dauna erosteko eta dastatzeko aukerea egongo da. Azoka inguruan, trikitixeak ipiniko dau jaigiroa.
Garbeko Azokea 1975ean sortu zan eta Bizkaiko antxinakoenetakoa da. Hasikeran, ganadu azokea zan, baina laster baserriko produktuak saltzeako azoka bihurtu zan, eta ortuariak hartu eben protagonismo nagusia. Atzen urte honeetan gaztai asko eta ogi aukera handia egoten dala, eta aurten be holan izango dala dino Ramon Urkiza antolatzaileak. Artisautzeak be bere lekutxoa izango dau Garbeko Azokan.

0
Igorre
2014/10/5
Goi-tensinoko linearen kalteen gaineko berbaldiak

Gueñesetik Ezkio-Itxasora doan goi-tensinoko linearen proiektua aurrera doa eta Igorre Bizirik talde ekologisteak berbaldi bi antolatu ditu honen kalteen barri emoteko. Lehenengoa hilaren 2an izango da, Urkuzuko txokoan eta han, Osalde Osasun Eskubidearen aldeko alkarteko kide batek goi-tensinoak osasunari egiten deutsazan kalteen gainean egingo dau berba. Hurrengo eguenean, hilak 9, ingurumeneko ikerketak egiten dabezan Icarus enpresatik etorriko da hizlaria, goi-tensinoak txoriai egiten deutsen kalteen gainean berba egiteko. Berbaldi hau Igorreko Kultur Etxean izango da.
Berbaldi honeekaz Igorre Bizirik-en helburua "gaia mahai gainean jartea da eta auzotarren artean ahanzturea ekiditea. Proiektua hor dago eta egin egingo dabe linea hori" dinoe.

Goi-tensinoko linea
Gueñes eta Itxaso arteko goi-tensinoko lineak 4.000 voltako tensinoa izango dau eta Bizkaiko 17 herritatik pasauko da; tartean, Zeberio, Bedia, Lemoa eta Igorretik. 2011n, hainbat udalek proiektu honen kontrako herritarren alegazinoak aurkeztu ebezan, baina momentu honetan Bizkaian erantzun handirik ez dago. Gipuzkoan eta Nafarroan, barriz, herri ekimen hau indartsu dago eta urri bigarrenaren 18an manifestazinoa egingo dabe Donostian, goi-tensinoko linearen kontra.

0
Igorre
2014/9/15
Iban Mayo Bizikleta Martxea "apur bat bigunagoa" aurten

Iban Mayo Lagunarteak IX. Iban Mayo Martxea hilaren 21erako antolatu dau. Partaideak 09:00etan urtengo dira Igorretik eta 111km. egin beharko dabez martxea amaituteko. Bidean mendate gogor batzuk be badagoz, Urkiola tartean, baina aurten igazkoa bezain gogorra ez dala izango azaldu deutso BEGITUri Luis Atutxa Iban Mayo Lagunartekoak. "Munitibar-Urrutxua zatia kendu dogu eta Errigoitia, Morga, Larrabetzu eta Zornotzatik joango da aurten" dino Atutxak. Ibilbidea, beraz, hauxe izango da: Igorre, Zornotza, Larrabetzu, Morga, Muxika, Gernika, Errigoitia, Morga, Larrabetzu, Zornotza, Durango, Urkiola, Otxandio, Zeanuri eta Igorre.
Urtero lez, Iban Mayok berak be hartuko dau parte bere izena daroan martxa honetan beste 200 zaletu ingurugaz batera. Igaz 180 lagunek hartu eben parte, antolatzaileen arabera.

Zaletasuna sustatzen
Arratian dagoan bizikleta zaletasuna eta Iban Mayok lortutakoa ikusita, "marka bat sortzeako" sortu zala martxa hau dino Atutxak. Jentea bizikletea hartzera animetea eta urtean behin zaletuai profesionalen moduan ibilteko aukerea eskeintzea dira martxearen beste helburu batzuk.

0
Igorre
2014/9/8
Arratiako Merkatarien Elkarteak jai eguna antolatu dau hilaren 13an

Arratiako Merkatarien Elkarteak, AME, bere eguna ospatuko dau hilaren 13an eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Igorren herritarrakaz ospatuteko. Ekitaldi honeen bitartez, merkatariak bezeroakazko hartu-emonak eta alkarren ezagutzea sendotu gura dabez, horixe da-eta, hurreko komertzioaren bentajetako bat. Jaia Igorreko Kultur Etxeko plazan izango da eguraldiak lagunduten badau, bestela, eskoletako aterpean izango da.
Batez be, umeak pasauko dabe ederto: eurentzako puzgarriak, tailerrak eta txu-txu trena antolatu dabe merkatariak eta. 11:00etatik aurrera egongo dira puzgarriak; tailerrak, barriz, arrastian izango dira, 17:00etatik aurrera eta txu-txu trena goiz eta arrastiz ibiliko da. Edozein edadetako martxosoenak Xaiborren diskofesteagaz gozatuko dabe eta amaituteko pintxoak eta barbakoa egongo dira doban, indarrak berreskuratuteko.

0
Igorre
2014/9/2
Motor hotsa eta zezen mekanikoa hilaren 6an

Arratiako eta kanpotik etorritako motorzaleak Arratian zehar egingo dabe pasealdia euren motorren gainean hilaren 6an, eta egun osoko jaia ospatuko dabe. Zumo Negro eta Koiu taldeen kontzertuak Igorreko gaztetxean emongo deutsie amaierea urteroko hitzordu honeri.
Arratiako Motor taldeak antolatuten dau gurean motorzaleen konzentrazino hau, eta aurtengoa hamahirugarren aldia izango da. Kanpotik datozenak atsedena hartu ahal izan dagien motor aparkalekuaren ondoan, akanpalekua atondu dabe antolatzaileak. Izan be, ekitaldiz betetako egun luzea izango da aurtengoa.

Parrilladea eta zezen mekanikoa
Igorreko Berezi tabernan batuko dira motorzaleak goizeko 11:00etan, eta 12:00etan   emongo deutsie hasikerea ibilbideari. Arratiako bailara zeharkatu eta gero, 14:00etan, poteoa egingo dabe motorzaleak, trikitixeagaz alaituta, bazkaltzeko guneraino eta 15:00etan, Berezi tabernan parrilladea egongo da doban. Arrastiko bostetan, jokoak aparkaleku gunean, zezen mekanikoa eta sariak eta ordubete beranduago, Garbe auzuneko La Bodeguilla tabernan pintxo potea egongo da. Amaitzeko, bederatziretan musika kontzertuak egongo dira Kiñu Gaztetxean hainbat taldegaz.
Igorreko Udalak, Kiñu Gaztetxeak, Arratiako Gurutze Gorriak, Berezi eta La Bodeguilla tabernak eta Areatzako bainuetxeak lagundu dabe motorzaleen jaiegun hau antolatuten.

0
Igorre
2014/6/2
Igorreko Jaiak, jaiai hasikerea emoteko modurik onena

Bilboko Aste Nagusiak bederatzi egun ditu, Igorreko jaiak, akaso gitxiago ez izateko, beste horrenbeste eta ia 60 ekitaldi. Txosnagunean, Goiko Plazan eta herri osoan zehar jai giroa eta zer egin ez dira faltauko, beraz. Kontzertuen artean, San Antonio egunekoak aitatu behar: egun horretan Zea Mays Bilboko talde entzutetsua egongo da Igorren eta. Gastronomia lehiaketetan, Munduko Arrozen Txapelketea hilaren 7an izango dala ezin da esan barik itxi, eta kirolai jagokienean, pelota partiduak, fubol 7, igeriketea, mendi bizikleta martxea... aukerea ugari-ugaria da.


Igorreko jaiak parekideak izan daitezan, Noka Arratiako talde feministak "Ez da ez, game over! Bai da bai, gozatu!" lemapean, jaietan eraso sexistarik egon ez daiten pankartak ipini eta pegatinak bananduko dabez. "Badatoz jaiak eta ondo pasetako gogoa. Dana dala, jaietan be, androk, hainbat eraso sexista sufriduten doguz: emoten dau danak balio dauala. Tabernetan, txosnetan, jantzan, zerbezak edaten... Ohikoak dira sutilak bezain iraingarriak diran agresinoak. Nazkatuta gagoz" dinoe.


Bagilak 6, barikua
17:00etan, Zaztaparrak-ekoak umeakaz turutak egiten txosnagunean.
17:00etan, Ardoa Barrura txarangea herrian zehar.
18:30ean, Agirre Lehendakaria kaletik igoerea udaletxera. Buruhandiak, txarangea, koadrilak, umeak... Udaletxean Larrain jantza.
19:00etan, txupinazoa udaletxeko plazan. Jeitsierea txosna gunera. Txosna gunean jatekoa danentzat.
20:00etan, koadrilen arteko olinpiadak. Gurasoak umeen karroakaz lasterketea txosnagunetik bide kuru- tzera. Saria egongo da. Karro karrerea Lehendakari Agirren hasi eta txosna gunean amaituko da.
21:00etan, erromeria Aiko taldeagaz.
22:00etan, DJ Txino.
24:00etan, Zu bai zu! Talentu Lehiaketea. Izena emoteko 19:00etatik 21:00etara. Sariak emongo dira.
Ondoren, DJ Txino.

Bagilak 7, zapatua
09:00etan, Sananatonioetako III. Futbol 7, Alebin-benjamin torneoa.
11:00etan, kalejirea Goiko Plazatik hasita.
12:00etan, Munduko Arrozen Txapelketea txosna gune ondoko landan. (Euria bada, eskoletako aterpean).
14:30ean, Arroz Txapelketearen aurkezpena.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa.
16:00etan, chill out txosnagunean. Munduko teen dastaketea.
16:30ean, pelota jaialdia. Herriko gazteakaz torneoa.
17:00etan, "Afrika ruge" jantza afrikarrak.
18:00etan, ezagutu Arratiako Gurutz Gorria: lehen sorospenak, simulakroa... Kultur Etxeko parkean.
20:00etan, Abesbatzen kantaldia Kultur Etxean. Luis Iruarrizaga Abesbatza (Igorre), Mendi Ona Abeslariak (Sodupe), Begi Argiak Ganbarako Abesbatza (Durango).
23:00etan, kontzertuak. Priscilla Band eta Zulu 9.30. Ondoren berbenea Zirkinik bez taldeagaz.

Bagilak 9, astelehena
17:00etan, umeen karaokea udaletxeko frontoian. (Euria bada txosnagunean).
19:00etan, Futbito Txapelketearen finala.

Bagilak 10, martitzena
18:00etan, Arratia Musika Eskolakoen emonaldia. Lasarte Aretoan.
19:00etan, Frontenis kanporaketea eta finala Goiko Plazan. (Euria bada kiroldegiko frontoian).
19:00etan, slackline erakustaldia eta animetan diranentzat tailerra. Eskalada txapelketea Goiko plazan.
19:30ean, Arratia Musika Eskolako emonaldia Kultur Etxeko plazan.

Bagilak 11, eguaztena
17:30ean, Zumba danontzat Kultur Etxeko plazan (euria bada kiroldegian).
19:00etan, Astrapalea musika eskolearen emonaldia txosna guneko eszenalekuan.

Bagilak 12, eguena
Goizean zehar, eskolako umeen Inazio Zubizarretako I. Triatloia.
17:00etan, umeen play-back-a udaletxeko frontoian. (Euria bada txosnagunean).
18:00etan, triki kantu poteoa.
21:00etan, herri afaria eta ondoren kontzertua Gaztetxean.

Bagilak 13, barikua
San Antonio Eguna
08:00etan, herri armozua Lehendakari Agirren.
09:00etan, herriko jubiladuak antolatuta, igorreztar guztientzat herritik paseoa Kultur Etxetik abiatuta. Kopautxoa egongo da.
10:00etatik 13:30era, umeentzat koltxonetak, karts-ak eta zezen mekanikoa.
10:00etan, II. Mendi Bizikleta Martxea, BATZetik urtenda. Izena emoteko bizikleta_martxa@batz.coop.
11:00etatik 19:00etara, Txu-txu trena AMEk antolatuta. Urtekerea orduro Garbe eta 105 bitarteko parkinaren ondotik.
17:00etan, Tortilla eta Pintxo Lehiaketea txosnagune ondoko landetan. (Mahaiak eta aulkiak norberak eroan). Izen emotea 3 euro.
17:30ean, Fasio, Leon eta Maurizia erraldoiak eta Folk & Fire taldeagaz kalejirea erdigunetik txosnagunera.
19:00etan pintxoen aurkezpena.
19:30ean tortillen aurkezpena. AMEk oparia emongo dau. Ondoren Skandalue txarangea herritik zehar.
19:30ean pelota jaialdia:
Gazteak: Ibai Cimadevilla-Xabier Ibarrondo eta Zornotzako bikote bat. Nagusiak: Imanol Agirre-Mikel Goñi, Asier Olaizola-Xabier Galarza.
22:00etan, Kontzertuak. Nik Khaos, Zea Mays. Ondoren erromeria, Izerdi Gorria taldeagaz.

Bagilak 14, zapatua
"Euskeraz bizi gura dot" Eguna
09:00etatik 20:00etara, Igorre euskerearen alde "III. Mile baietz" Eguna. Hasikerea eta amaitukerea Kultur Etxeko plazan.
10:00etan, igeriketa erakustaldia.
17:30ean, umore rallya txosnagunean hasita.
18:00etan, Sardina Freskue umeentzako antzezlana txosnagunean.
22:00etan, kontzertuak Skasti eta MG Banda. Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Bagilak 15, domekea
11:00etan, kalejirea Garbetik hasita.
13:00etan Areatzako Banda Kultur Etxean.
14:00etan, jubiladuen bazkaria eta Karta joko Txapelketak.
18:00etan Arantzarte Dantza Taldearen erakustaldia.
19:30ean, berbenea Jokaldi taldeagaz AMEk antolatuta. Bitartean, Bals Txapelketea, koadrilen arteko olinpiaden sari banaketea eta zozketea.
20:00etan, jaien amaierako txokolatea Beinke!ren eskutik.
Jaien amaierea.

0
Arratia
2014/5/26
Igitie alkarteak azoka berezia antolatu dau hilaren 31rako

Igitie Arratiko baserritar agroekologikoen alkarteak, zapaturo Igorreko kale nagusian azokea egiten dau, baina urtean lau data garrantzitsu ospatu gura ditu, urtaro bakotxaren hasikerea, hain zuzen be. Holan, udabarria hasi dala ospatuteko azoka handia eta Igitie aurkezteko berbaldia antolatu ditu.
Igitie aurkezteko berbaldia maiatzaren 28an izango da, 19:00etan Igorreko Kultur Etxean. Azokea, barriz, maiatzaren 31n. Goizeko 11:00etan hasiko da azokea eta eguerdirarte izango da. Bertako ekoizleak eta kanpoko konbidauak euren produktuak erakutsi eta salduko dabez: barazkiak, ukenduak, okelea, ogia, pasta, gaztaia, eztia, bertako zugatzak, sendabedarrak, behar artisauak, landarak eta garagardoa beste produktu batzuen artean.
Horrezaz gainera, musikea, tabernea, pintxoak, umeentzako tailerrak eta oso giro ona egongo da. Otzara eder bat be zozketatuko da.

0
Arratia
2014/5/1
Arratiako Alderdikide Eguna ospatuko da Beheko Plazan Igorren

Hainbat ekintza antolatu ditu Igorren EAJ-PNVk Arratiako Alderdikide Eguna hilaren 3an ospatuteko. Ekitaldi politikoa, 12:00etan hasiko da eta bertan, Izaskun Bilbao Barandika, Europako hauteskundetako EAJren hautagaia eta Itxaso Atutxa, BBBko presindentea izango dira. Ondoren poteoak, alderdikide bazkariak eta musikeak ipiniko dabe jaigiroa.
Jeltzaleak, Europaren alde eta ebazteko eskubidearen aldeko aldarrikapena egingo dabe Alderdikide Egunean. "Euskadi Europara begira dago orain, iraganean egon zan moduan. Euskal Herriaren aitortza aldarrikatzen dogu, gure inguruko nazino guztiak daukiezan baldintza bardinetan, bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki ebazteko dauan eskubidea aldarrikatzen dogun moduan" dinoe.

Ume, gazte, eta helduentzako jaia
Igorre, Arratia eta "Bizkaiko txoko guztietako" herritarrak Igorren egingo dan jaira konbidau gura ditu EAJ-PNVk. Izan be, Asel Ozerinjauregi antolatzailearen arabera, adin guztietako jenteak topauko dauz bertan bere gustuko ekintzak: puzgarriak, mitina, triki-poteoa, bazkaria eta dj-a, tartean.

0
Igorre
2014/4/22
Gaztetxearen aurkezpena

Irati Urien


2013ko urri bigarrenaren 16 goizean okupau zan Igorreko Kiñu Gaztetxea. Bost-sei hilabete honeetan parau barik ibili dira bertako zein inguruetako gazteak beharrean. Garbitu, egoerea formalizetako jaubeagaz berba egin, hormak pintau, Facebook zein Twitter kontuak sortu, kartelgintza ereduak ikasi, kanpoko bedartzea atondu, frutu-arbolak landatu, gura izan dauanari erakutsi, logoa egin, aratusteetan karrozea antolatu, Agate Deuna egunean kantau, sukaldea patxadaztu, tabernako barrea egin... goiz eta arrasti gogotsu, ilusinoagaz. Orain arte hau danau egiteko ateak zabalik egon dira; baina ateak bene-benetan zabalduteko eguna heldu jakie, inaugurazino eguna ipinita dauka Kiñu Gaztetxeak. Aprilaren 26an izango da aurkezpen jaia, egun osoko egitarau prestatu dabe. Hor ez da amaituko ostera. Ondo hasteko asmoagaz, hurrengo aste osorako programea be antolatu dabe, orduan bai benetan martxan hasteko. "Bariadadeagaz hasi gura genduan, etorkizunean egin leitekezan ekintzen bariedade bategaz", dino Illart Gumuzio Gaztetxeko kideak. Gaztearen esanetan, ointxe arte lez  oindino bertan egon ez dan edonor konbidauta dago gura dauanerako.

0
Igorre
2014/4/1
Igorreko dendak udabarriko kolekzino barriak desfile baten erakutsiko ditue

Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) Udabarri Jaia antolatu dau aprilaren 4rako. Bertan, aurtengo udabarriko kolekzino barriak erakusteko desfile bat egingo dabe eta bideo batzuk erakutsiko. Desfilera sartukeran, bezeroak martiaren 4tik aprilaren 4ra arte egin dabezan erosketen tiketak kaja baten sartuko dabez desfilearen ostean egingo dan zozketan parte hartzeako. Bertan, hamaika "opari eder" zozketatuko dira.
Baina ez da Udabarri Jai honetan parte hartzean dabenak sariren bat etxera eroateko eukiko daben aukera bakarra. Zozketearen ostean hiru talde egingo dira pintxo-potean parte hartzeako. Talde bakotxa hiru tabernetara joango da, trikitilari batek lagunduta. Tabernan zerbaist hartu ezkero, bertan begizta bat emongo jakie, taberna bakotxean kolore batekoa eta gero partaide guztiak Txaparro tabernan batuko dira beste zozketa bat egiteko. Bertan hiru koloreko lazoak dituenak hartuko dabe parte.

Hamaika komertzio eta hamar taberna
Desfilean, Ezkur oinetakoak, Sein dendeak, Cantabriko arraindegiak, Galantak, Rekalde Harategiak, Mugarrik eta Olaetxe optikak hartuko dabe parte. Horreetako batzuek modeloak daukiez desfilea egiteko, eta beste batzuek bideoak egin ditue euren produktuak erakusteko. Holan da, Kantabriko arraindegia, Rekalde harategia eta Galanta barruko erropearen denden kasuan. Guztira Igorreko zazpi dendetako salgaiak erakutsiko dabez desfilean.
Beste denda batzuk kolaboratzaile izango dira Udabarri Jai honetan; Kili Kili umeen dendea, Dia autozerbitzua, Enar kirolak eta Aldeiturriaga oinetakoak, hain zuzen.
Atzenik, hamaika komertzio honeezaz gainera, beste hamar tabernak be hartuko dabe parte Igorreko komertzioa bultzatzeko helburua daukan jai honetan. Jubiladuen tabernea, Herriko Taberna, Egazkina, Berezi, Rugby, Kukuma, Gau Lora, Ezkina, Itargi eta Txaparro dira tabernok.

0
Igorre
2014/3/19
Libre Eguna

Herriko tabernen auziaren kontra, eta "elkartasunetik konpromisora" lelopean, Libre Eguna egingo dabe Igorren martiaren 22an. Auzi horretan, Audientzia Nazionalean 80 persona inguru epaitzen dabiz eta 100 alkarte zarratuteko arriskuan dagoz, tartean Igorreko eta Dimako Herriko Tabernak.
Holango epaiketetan hartzean diran epaiak "politikoak" dirala eretxita eta "alkartasuna adierazoteko inputaduai" hainbat ekimen antolatu dira herri desbardinetan Libre Eguna izenpean. Igorreko jaieguna, goizeko 11:30ean hasiko da Herriko Tabernan egingo dan gosariagaz. Hamabietan, ekitaldia egingo dabe Kultur Etxeko plazan eta ondoren poteoa eta kale animazinoa herritik zehar. Bazkaria 14:30ean izango da eskoletan eta gauean, 22:00etan, zuzeneko musikea eskeiniko dabe Igorreko Herriko Tabernan.

0
Igorre
2014/3/18
Komunikazino eta informazino teknologiai etekina aterateko tailerra

KIT.Lab Komunikazino eta Informazino Teknologien laborategiak dira, hau da sare sozialen komunikazino eta sormen ahalmena ikasteko lantegiak. Hilaren 22 eta 29an, Igorreko Lasarte Aretoan aukerea izango dabe gazteak bertoko euskeran, bideoak sortu eta sare sozialetan zabaltzen ikasteko.
Eskuko telefonoagaz zelan egin minutu biko bideoa bat, hau da, zelan egituratu, grabau eta editau eta argazkiakaz eta soinuagaz historia laburrak zelan kontau ikasiko dabe parte hartzean dabenak. Baita artelan horreek zelan zabaldu sare sozialetan eta euskerearen mapan. Gainera, eskuko telefonoagaz egindako bideoak, Kmovie lehiaketan parte hartu daikie. Lehiaketa honetan, 12.000 euro bananduko dira saritan.
Inguru euskalduna zabalduteko asmoz sortu eban gazteentzako KIT.Lab ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak. Tokian tokiko euskerearen inguruko errealidadeak, berezitasunak, ekimenak eta abar, aztertu, hausnartu, adierazo eta sorkuntza barriak bideratzeko guneak izateko sortu ziran KIT.Lab laborategiak.

0
Igorre
2014/3/17
Enplegu Azoka beharra bilatzen laguntzeko

Hilaren 20an, enplegua topetako azokea egongo da Igorreko Kultur Etxean. Igorreko jenteari enplegua bilatzen laguntzeko asmoa daukan Beharbide proiektua bigarren fasean sartu da eta enpresen beharrizanetan oinarritutako lan programearen ostean, enpresai laguntzea emoteko eta lana topatzeko aukerak handitzeko antolatu dabe azoka hau. Azokak ateak zabalik izango ditu goizeko 11:00etatik, arrastiko zazpirak arte.
Bertan, enpresa eta lan-eskatzaileak euren arteko kontaktuak egiteko aukerea izango dabe, beharra topatzea erreztu ahal dauan beste gauza askoren artean.

Eremu bi
Azokea eremu bitan bananduta egongo dala azaldu dau Nadia Maestro Aldalanekoak. Baten 2013an egindako lana erakutsiko da eta 2014an Igorreko Udalak beharra topatzen lagunduteko eskeiniko dituan tailer eta ikastaroen barri emongo da. Bestean, lan-boltsak egongo dira, "60 lan-boltsa inguru. 55 enpresak curriculumak jasoteko eskatu deuskue, dagozan edo etorkizunean egon daitekezan lanpostuak beteteko" dino Maestrok. Bertara hurreratzen diran igorreztarrak euren curriculumak eroan eta izena emon ahal izango dabe interesetan jakiezan lan-boltsetan. Azokan bertan informazino personalizaua jasoteko aukerea be badago, 94 602 62 09 telefonora deituta edo beharbide@aldalan.com helbidera idatzi ezkero.

Berbaldiak
Azokan berbaldi bi egongo dira. 12:00etan, inguruko enpresa batek lan merkadua zelan ikusten dauan azalduko dau eta 18:00etan lana bilatzeko tresnen eta gaitasun profesionalen gainean izango da berbaldia.

0
Igorre
2014/2/27
Adostasun handiz onartu dira aurrekontuak

Zezeilaren 17an onartu ziran Igorreko aurrekontuak, aldeko 9 boto eta kontrako boto bategaz. Bilduk eta EAJ-PNVk babestu eben alkatetzearen proposamena eta Igorre Danontzat Plataformeak aurkako botoa emon  eban.


Aurrekontuok ez zirala paktu bidez adostu argitu gura dau Beinat Anzola Igorreko alkateak. Guztira 4,4 miloe euroko aurrekontuak dira eta diru horreri, aurretik gelditutako 1,4 miloe gehitu behar jakoz.
Urigintzan proiektu handiak dagoz, tartean Agirre Lehendakaria, Igorreko kale nagusia, oinezkoentzat egokitzea. 105 ingurutik hasiko dira aurten kalea itxuraldatzen, espaloi zabalagoak eginez, lorategiak ipiniz eta abar. Lan horreetarako erremanenteko dirua erabiliko da. Agirre Lehendakaria kaleko errotondea egiteko barriz, aurrekontuetan 150.000 euroko partidea dago. Dimako bidekurutzean egingo da biribilgune hau eta alkateak jakitera emondakoaren arabera, udala kontaktuan dago dagoeneko Foru Aldundiagaz. Honez gain urte biko partida bat onartu da, industrialdean kamioien aparkalekua egin eta ibilgailu astunak herritik ateratzeko. (Barri osoa papelezko BEGITUn)


0
Igorre
2014/2/16
Hogeta hamar behargin kaleratu gura ditue Negarran

Igorreko Negarra lantegiko enpresa zuzendaritzeak 30 lagunentzako enplegu iraungitze-espedientea aurkeztu dau. Negoziazinoetan dabiz enpresea eta beharginak, baina beharginak kezkatuta agertu dira ez dabelako uste enpreseak espedientea kenduko dauanik. Enpresa batzordea CCOOko 5 ordezkarik, ELAko 3k eta LABeko 1ek osotuten dabe.
Zezeilaren 12an Lan Ikuskaritzan egon ziran Negarrakoak. "Guk geure arrazoiak eta enpresa zuzendaritzeak bereak aurkeztu genduzan. Orain etxon behar dogu, baina txarto dagoz gauzak" dino Gorka Odriozola CCOO sindikatukoak. Egoereari urtenbidea emoteko batzarrak egiten dabiz, eta ez dabe alde batera ixten mobilizazinoetan hastea.

Burruka luzea
2012an enpreseak 59 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu eban. Greba eta beste mobilizazino batzuk egin ostean laudo bat onartu zan. Atzenean 30 kaleratze egon ziran, eta erregulazino espediente bat, 2012ko urri bigarrenetik 2013a amaitu arte indarrean egon dana. Orain enpreseak beste 30 behargin kaleratzeko, enplegu iraungitze espedientea aurkeztu dau.
Negarrak tximiniak eta galdara elek- trikoak egiten ditu eta 120 behargin inguruk egiten dabe behar bertan.

0
Igorre
2014/1/24
Timoteo Atutxaren gaineko dokumentuak errekuperetako bekea

Igorreko Udalak, Timoteo Atutxa Petralandaren bizitza eta heriotzea ikertzeko beka bat emongo dau. Timoteo Atutxa, frankistak fusilau eben Derion 1937an.


Igorreko Memoriaren Bankuak hainbat dokumentu batu ditu eta honetan sakondu guran, dokumentu eta idazkiak berreskuratzeko, eta historian kokatzeko, laguntza deialdia egin dau Udalak. Beka honetarako eskabideak aurkezteko epea hilaren 28ra  arte da.
Timoteo Atutxa Igorreko EAJ-PNVko idazkaria izan zan. Derion fusilau eta bertan lurperatu eben 1937ko urri bigarrenaren 29an. Igazko zemendian, Igorreko Udalak omenaldia egin eutsan Atutxari eta plaka bat ipini eban Goiko Plazan, gorazarretan.

Ikerketarako bekea
Ikerketa honetarako, sei mila eurokoa izango da diru laguntzea eta bost hilabeteren buruan aurkeztu beharko da lana. Igorreko Udalak, Timoteo Atutxaren fusilamentuaran urteurrenean, urri bigarrenean, argitaratu eta bananduko dau lana.
Lanak argitaratzeko helburua dauka beraz, eta euskeraz izan behar da. Historia, soziologia, antropologia, zientzia politikak, kazetaritza, edo giza zientzietan lizentziatuak aurkeztu daikie eskabidea. Igorreko Udalak, daukan dokumentazinoa aukeratutako personearen eskura ipiniko dau.


Memoriaren bankua
Herriaren memoria jaso eta memoriaren bankua ipini eben martxan igaz. Jenteak ondo erantzun dau eta Timoteo Atutxaren gaineko informazino asko jaso dabe Igorreko Memoriaren Bankuan. "Informatzailearen erantzuna positiboa, ona izan da. Agozko material interesgarria batu dalako. Dokumentazinoaren aldetik, barriz, gitxiago, Timoteko Atutxarena izan ezik" dino Angel Larrea memoria taldekoak.
Igorre dan modukoa izatera zelan heldu dan azalduko dauan alkarrizketa bilduma bat egiten dabiz Igorren. Behar hau egiteko, lau ikertzaile hasi ziran beharrean 2013 urte hasikeran eta 1936tik 1976ra Igorren bizi izandakoen testigantzak bideoz jasoko dabez. Angel Larrea historialaria eta Ilintia alkarteko presidentea, Aritz Arrizabalaga Euskal Filologian eta Antropologia sozialean lizentziaduna, Ainara Pujana kazetaritzan lizentziaduna eta Ibai Pujana ikusentzunezko teknikaria eta zine zuzendaria dira memoriaren bankua egiteko enkargua jaso ebenak.
Taldeak hileon amaituko dau alkarrizketak egiten, hau da, ikerlanaren lehenengo fasea. Amaitutakoan bigarren faseari ekingo deutsie, DVDa prestatzeari egindako alkarrizketen materialakaz. Izan be, martiaren amaierarako amaituta euki gura dabe DVDa.

0
Igorre
2014/1/20
Familia bidezko transmisinoa eta eleaniztasuna berbabide Julian Iantzigaz

Urtero antolatuten dira gurasoentzako berbaldi-tailerrak Euskera Agoan egitasmoaren barruan eta aurten Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailearen eta Julian Iantzi aurkezle famaduaren eskutik eleaniztasunaren gainekoak izango dira. Hilaren 17an eta 24an izango dira tailerrok, bata guraso euskaldunentzat eta bestea euskeraz ez dakienentzat, hurrengoz hurrengo, Igorreko eskolan, arrastiko 17:00etan.
Euskera Agoan egitasmoaren barruan kokatzen dira bai eskolan eta bai familian euskerearen erabilerea handitzeko Igorreko Euskera Planak bideratzen dauzan ekintza honeek. Helburu nagusienetariko bat da gurasoengan eragitea euren hizkuntza ohiturak seme-alabengan daukan garrantziaz jabetu daitezan.

Tailerrak
Guraso euskaldunentzako tailerra, "Seme-alaba eleanitzak?" izenekoa izango da.
Berbaldiaren helburua da gurasoak ikustea eleaniztasuna positiboa dala eta ahalegindu behar dirala seme-alabai eleaniztasun horregazko jarkera egokiak transmitiduten. Horren barruan, euskereagazko zelango jarkerak transmitidutea komeniko litzakean be landuten da.
Euskeraz ez dakien gurasoentzako tailerrak be gai berbera jorratuko dau "Las claves del plurilingüismo. ¿Podemos conseguir que nuestros hijos e hijas sean plurilingües?" eta urtailaren 24an izango da.
Ordu eta laurden inguruko berbaldiak dira eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Euskera Agoan-eko beste egitasmo batzuk
Gurasoentzako berbaldiez aparte, badira Euskera Agoan egitasmoan gurasoai begirako beste ekimen batzuk.
Berbalagun familian izenekoa, guraso euskaldunzaharrak eta barriak alkartzen dituen Berbalaguna egitasmoaren aldaera bat da. Astean behin euskeraz berba egiteko taldeak sortzean dira eta honen helburua, gurasoen hizkuntza ohituretan eragitea da, guraso euskaldunbarrien euskera maila hobetzea, Arratiako hizkerara hurbilpena modu naturalean egiten laguntzea, eta euskera batua egiten daben gurasoen eta arratiera egiten dabenen artean hizkuntza-komunidade bakarra osotuten laguntzea.
Gurasoentzako euskera ikastaroak be badira. Euskaltegiagaz alkarlanean antolatzen dira eta Udalak diruz lagunduten dauz.
Ume jaiobarrien gurasoai begirako sensibilizazino kanpaina bat be badago, "Euskeraz gurot" izenekoa. Ume jaiobarriak erregistretan dabezanean, "euskeraz gurot" ipinten dauan adur-zapia eta gutuna emoten jakie gurasoai. Gutun horretan guraso-ume arteko transmisinoa zein garrantzitsua dan azpimarratzen da. 
Antolatutako ekintzetan parte hartu gura dauanak Inazio Zubizarreta eskolako idazkaritzan edota Igorreko Udaleko Euskera Zerbitzuan izena emon ahal dau.

0
Igorre
2013/12/17
Bertako produktu agroekologikoen azokea San Tomas egunean

Hilaren 19an eta 21ean, "Arratia elikadura subirautzaren alde" izeneko III. Topaketak antolatu ditu Igitie Baserritar Agroekologikoen Alkarteak.

Eskola jantokien kudeaketa propioa landuko da bertan, berbaldien bidez, eguenean; eta zapatuan, produktu agroekologikoen azokea egongo da udaletxeko arkupetan.
Eskola jantokietan, umeai bertako produktuak erabilita egindako jatorduak emoteko proiektuagaz sortu da Arratian Gozaro ekimena. Arratia osoko irakasleez, gurasoez eta ekoizleez osotuta dago Gozaro, eta eskola jantokietan bertako produktuak erabilteko eztabaidea sustatu gura dau. Hori dala eta, Gozarok eta Igitiek gai honen gaineko berbaldiak antolatu ditue hilaren 19rako. Orduan esperientzia honen barri emongo dau Lekeitioko eskolako Jose de la Torrek, eta gai honetaz be jardungo dabe Ekolapikoko Txema Hernandezek eta ENEEk-eko Xabier Lejarzegik. Igorreko Kultur Etxean izango dira berbaldiok, arrastiko zazpiretan.

Azokea eta jaia
Zapatuan, barriz, San Tomas egunean, azokea antolatu dabe Igitiekoak, Gabonetan mahaiak produktu agroekologikoakaz horniduteko. Bertan ortukariak, ogia, pastea, gaztaiak, oilaskoa, marmeladak eta zumoak egongo dira salgai, beste produktu ekologiko askoren artean. Azokea amaitu eta gero, bazkaria; hau be bertoko produktuakaz egindakoa.
Seiretan triki-poteoak eta bederatziretan Herriko Tabernan izango dan kontzertuak inpiniko deutsee amaierea elikadura subirautzaren aldeko topaketai.

0
Igorre
2013/12/11
BaSo aHaztuak dokumentalaren estreinaldia hilaren 13an

Kofinantziazinoaren bitartez, dokumentala amaituteko diru guztia lortuta, baSo aHaztuak dokumentalaren estrenaldia izango da hilaren 13an, arrastiko zortziretan Igorreko Kultur Etxean. Ibai Pujana, Maite Yurrebaso eta Iker Yurrebaso egileak bertan izango dira.
Hiru animazino barri eta saskigintzearen ofizio zaharraz irudi argitaratu bakoak ikusteko aukerea egongo da estrenaldian. Dokumentalak basoen kudeaketa ereduez hausnarketea egiten dau eta hamabi laguneri egindako alkarrizketa eta animazino piezez eginda dago. Dokumentala ikusi ondoren, egileai itaunak egiteko aukerea egongo da eta gero, kopautxoa bertaratutakoentzat.

0
Igorre
2013/12/10
Tonbola solidarioak lekua aldatu dau

Igorreko Agirre Lehendakaria kaleko 31 zenbakian, Kirikiño tabernaren aurrean, pinturak saltzean ebezan lonja baten ipiniko dabe aurten Tonbola solidarioa. Abenduaren 13, 14, 15 eta 20, 21 eta 22an egongo da zabalik eta urtero lez, batzean dan dirua Igorreko misinolariai bialduko jakie. Perun Juanita Agirrek eta Kongon Maribel Egiluzek jasoko dabez diruok, herrialde hareetako garapen proiektuetan lagunduteko.
Urte osoan zehar andra talde batek egin eta jasotako gauzak zozketatzen dira euro baten truke. Gabon inguruan urtero egiten dan tonbola honetan balio handiko lan artisauak lortu daitekez. Gainera atzenengo egunean otzara bat zozketatuko da eta boletoak, saridunak izan zein ez, gordetzeko gomendatzen dabe antolatzaileak.

0
Igorre
2013/11/13
Andren topaketa interkulturala

Igorreko Udalaren Aukera Bardintasunaren arloak antolatuta, hilaren 15ean, "Emakumeen arteko bigarren topaketa interkulturala" izango da. Jatorri desbardinetakoa andrak batzean dira Igorreko Udalak antolatuten dauan topaketa honeetan alkar ezagutzeko eta danon beharrizanen gainean berba egiteko. Arrastiko 17:30ean, Igorreko Kultur Etxean izango da topaketea. Parte hartzeako aldez aurretik izena emon behar da encuentrosinterculturaigorre@gmail.com helbidean edo 637 305 675 telefonora deituta. Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.

0
Igorre
2013/9/29
Aurrekontuak prestatzeko bilerak hasi dira

Urri lehenengoaren 23an izan zan Igorreko Udalak egindako lehenengo auzo batzarra datorren urteko aurekontuari begira Udalak herritarren proposamenak jasoteko. Lau batzar egin dabez eta beste sei dagoz deituta.
Garbe-Mikele, San Juan, erdigunekoak eta Gesala-Basauntzeko bizilagunak egin dabez euren ekarpenak. Hilaren 2an Urkuzu-Garakoikoen txandea izango da eta hurrengo egunean San Kristobalekoen txandea. Bertako txokoetan egingo dira batzarrok eta honeekaz amaituko dira auzoetako batzarrak. Ondoren arloko batzarrak hasiko dira. Hilaren 7an, Kirola eta Kultura arloko batzarra izango da. Hilaren 8an gazteak, 9an jubiladuak eta 10ean andrak batuko dira udal ordezkariakaz euren lehentasunak adierazoteko. Arloko batzar honeek Kultur Etxean izango dira, jubiladuena izan ezik, Jubiladuen Etxean izango da berau eta. Batzarrak 19:30ean dira eta gai orden hau eukiko dabe: Diru sarreren estimazinoa eta progresinoa, aurrekontuen ejekuzino maila eta egindako inbersinoak, aurreko urteko akten betetze maila, ekarpenak jaso, inkestea bete, Jarraipen Batzordeko kideak aukeratu eta amaitzeko akta banandu.

0
Igorre
2013/9/17
Kantuan Inbiu Euskera Egunean

Hamaikagarren Inbiu jaialdia, hil honen 21ean izango da eta CD-DVDaren aurkezpenagaz hasiko da Euskerearen aldeko Eguna Igorren, goizeko 12:00etan. Euskera Planekoak beharrean ibili dira Euskera Egunean aurkeztuko dan CD-DVDa dala-eta, Igorreko kultur eta kirol taldeen parte-hartzeagaz osotu dabe berau. Aurkezpenaren ostean bazkaria egongo da eta gero kantu saioa. Egunari amaierea emoteko Jokaldi erromeria taldeagaz gozatzeko aukerea egongo da eta 20:00etan txokolatea emongo dabe Beinke! Merkatarien Euskera Taldekoak.

0
Igorre
2013/6/6
Hamar egunez jai

Gure bailarako herrietako lehenengo jaiak dira Igorrekoak, ondino udabarrian, baina uda usaina dakarre jai giroagaz batera; izan be, errromeriak, kontzertuak eta gastronomia lehiaketak udagaz lotuta dagoz imajinario kolektiboan.


Jaietako 10 egunotan, danerik dago eta ez dira faltako ez horreek, ezta umeentzako jolasak, kirolak edo euskerearen aldeko eguna. Igazko moduan Intxaurbizkar Kultur Elkarteak II. Mile Baietz eguna antolatu dau, euskerearen alde kilometroak egiteko hilaren 15ean. "Goizeko 09:00etan hasita, iluntzeko 20:00ak arte, gitxiendik 1.500km. ibiltea izango da desafioa. Partaide bakotxak kilometro bat egin beharko dau eta hortik gora bakotxak gura edo ahal dauana. Parte hartzeako guneetan, egin diran kilometro edo kilometroak erregistretako txartela bananduko dogu. Km bakotxa puzzle zati bat izango da eta egin ahala puzzlea osotuten joango da" azaldu dabe Intxaurbizkarrekoak.
Kirolai jagokienean, futbol, pelota, rugby eta bizikleta probak dagoz egitarauan. Erromeriak, jaietako bariku eta zapatuetan izango dira, eta Exaixuk, Vendettak, Punto Muertok, Willis Drummondek, Cobrak, The Jekoskorsek eta EH Sukarrak kon- tzertuak eskeiniko dabez Igorren.

Bagilak 7, barikua
15:00etan, bazkaria bakotxak ekarritakoagaz txosnagunean. Euria bada, udaletxeko arkupetan.
17:00etatik 18:00etara, Zaztaparrak umeentzako jolasak txosnagunean.
18:00etan, gaiteruak eta Larrain jantza txosnagunean.
19:00etan, txupina.
20:00etan, koadrilen arteko olinpiadak. Gurasoak umeen karroakaz lasterketea, txosnagunetik bidekurutzera. Saria pixohialak. Karrokarrerathloia Lehendakari Agirren, kioskoko bidekurutzean hasi eta txosnagunean amaituko da.
20:30ean, kalejirea Fabe de Fuka elektrotxarangeagaz.
21:00etan, erromeriak Garilak 26 taldeagaz.
24:00etan, Zu bai zu, talentu lehiaketea. Ostean DJ Bull.

Bagilak 8, zapatua
09:00etan, futbol 7 torneoa.
12:00etan, paella lehiaketea Olabarriko zirkuituan.
14:30ean, paellen aurkezpena.
16:00etan, Bizkaiko Rugby zazpi kopa. Neskak eta mutilak San Txisme Rugby zelaian.
19:00etan, pelota jaialdia. Kadeteen arteko partidua eta profesional ohien partidua.
20:00etan, San Anton Abesbatza, Santurtziko Abots Zuriak eta Luis Iruarrizaga Abesbatza. Kultur Etxean.
23:00etan, kontzertua Exaixu eta Vendetta. Ostean, erromeria Zirkinik bez taldeagaz.

Bagilak 9, domekea
11:00etan, III. Mendi Bizikleta Martxa herrikoia.
19:30ean, Arantzarte jantza taldearen emonaldia goiko plazan.

Bagilak 10, astelehena
17:00etan, umeen karaokea udaletxeko frontoian.
18:00etan, spinning udaletxeko plazan. Ostean, aerobic adin guztietarako.
19:00etan, futbito txapelketako finala.

Bagilak 11, martitzena
18:00etan, Arratiako Musika Eskolako emonaldia Kultur Etxean.
18:30ean, Frontenis txapelketako finala udaletxeko frontoian.
19:30ean, Arratiako Musika Eskolako emonaldia Kultur Etxean.

Bagilak 12, eguaztena
17:00etan, umeen play-backa udaletxeko frontoian. Eguraldi txarra bada Kultur Etxean.
18:00etan, triki poteoa txosnetan hasita.
21:00etan, herri afaria Olabarriko aterpean. Gero, txosnagunean showpresa.

Bagilak 13, eguena
11:00etatik 13:00etara, Zuresku egurrezko jolas tradizionalak eta umeentzako puzgarriak.
11:00etatik 19:00etara, Txu-txu trena AMEk antolatuta. Urtekerea orduro Garbe eta 105 bitarteko parkinaren ondotik.
16:00etatik 18:00etara, Zuresku egurrezko jolas tradizionalak eta Zaztaparrak.
19:00etan, Astrapalea Musika Eskolearen emonaldia txosnaguneko eszenalekuan.

Bagilak 14, barikua
17:00etan, tortilla eta makailao txapelketea Olabarriko zirkuituan. AMEk sorkiak bananduko ditu.
19:00etan, tortillen aurkezpena.
19:30ean, makailaoaren aurkezpena.
22:00etan, kontzertuak Punto Muerto, Willis Drummond eta Cobra. Ostean erromeria Izargi taldeagaz.


Bagilak 15, zapatua
Igorre euskerearen alde II. Mile Baietz Eguna.
Goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Hasikerea eta amaierea Kultur Etxeko plazan. Antolatzailea Intxaurbizkar Kultur Elkartea.
12:00etan, patinaketa eskoletan, ugerketa taldeak antolatuta. Jolasak patinetan, altxorraren bila eta orientazino jolasak.
17:30ean, umore rallya txosnagunean hasita.
18:00etan, pelota jaialdia. Igorreko torneoko finalak eta promesa mailako pelotarien erakusketa partidua.
Izei Gomez – Aitor Zilaurren
Imanol Arrese – Iñigo Markina.
18:00etan, Kanpanoloak-en umeentzako antzezlana txosnagunean.
22:00etan, kontzertuak The Jekoskors, EH Sukarra. Ostean erromeria, Honat taldeagaz.

Bagilak 16, domekea
10:30ean, bizikleta lasterketea, XIX. San Antonio Saria. Gazteak.
13:00etan, Areatzako Bandaren kontzertua Kultur Etxean.
14:00etan, jubiladuen bazkaria eta karta txapelketak.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz AMEk antolatuta. Bitartean koadrilen arteko olinpiaden sari banaketea eta zozketea.
19:30ean, bals lehiaketea.
20:00etan, txokolatea Beinke merkatarien euskera taldearen eskutik.


 

0
Igorre
2013/5/7
Batzek ateak zabalduko deutsez herritarrai

Bere 50. urteurrenaren ekitaldiak dirala eta, maiatzaren 10 eta 11n ateak zabalduko ditu Batzek. Barikuan, ekitaldi instituzionala izango da eta bertara, fundadoreak eta laguntzaileak, politikariak, Mondragon Kooperatibakoak, bankuak eta zentru tekonologiak dagoz konbidauta, beste batzuen artean. Zapatuan, barriz, herritarrai zabalduko deutsez ateak Igorreko lantokiak: fundaroreak eta laguntzaileak, erretiroa hartu dabenak, bazkide eta beharginak, familiak, hornitzaileak eta Arratia osoa dagoz konbidauta.
Ekitaldi instituzionalean 80 persona inguru batzea espero dabe antolatzaileak: horreetatik 70 konbidauak izanik. Egun horretan fundadoreen ohorezko monolitoa desestaliko da. Hurrengo eguna, ate irekien eguna izango da eta 700 persona hurreratuko dirala aurreikusten dabe Batzekoak. Honeek danak atendiduteko karpa bat ipiniko dabe eta txosna eta umeentzako puzgarriak egongo dira enpresako instalazinoetan.
Batz 50 liburua eta bideoa erakutsiko jakie bai instituzinoai, bai arratiarrai.

Egitaraua
Maiatzak 10, barikua
10:15ean, harrerea.
10:30ean, aurreskua eta fundadoreen ohorezko monolitoari estalkia kendu.
10:45ean, Batz 50 aurkezpena eta opari banaketea.
11:30ean, kafea.
11:30etik 13:00etara, instalazinoetara bisitea.
13:30ean, bazkaria.

Maiatzak 11, zapatua
10:45-11:00 Batz 50 aurkezpena.
11:00etatik, 14:00etara Argazki lehiaketea.
11:00etatik, 15:00etara, puzgarriak eta umeentzako jolasak.
11:00etatik, 14:00etara, instalazinoetara bisitea.
11:00etatik 16:00etara txosnea.
Gainera:
11:00etan, ardo dastaketea (lehenengo taldea). 12:30ean, herri kirol erakustaldia. 12:45ean, ardo dastaketea (bigarren taldea). Eguerdian, txahal pintxoak egongo dira.

0
Igorre
2013/3/8
Hamabost egun kulturaz blai

Martiaren 11tik 26ra Kultura Hamabostaldia antolatu dabe Igorren.


Hogei ekitalditik gora dira, gehienak Institutuan eta ikasleai zuzenduta. Dana dala, Kultur Etxean berbaldiak, antzerkia, kontzertuak, zinea eta bertsoak egongo dira, herritar guztientzako.
Arratiako Musika Eskoleak ipuin musikala eskeiniko dau martiaren 16an, emonaldi bitan: arrastiko bostetan eta zazpiretan, hain zuzen be. Hurrengo egunean, Lasarte Aretoan antzerkia ikusteko aukerea egongo da. Izan be, Txalo Produkzioak Pottola taularatuko dau arrastiko zortziretan. Eta hilaren 22an, Glu Glu Produkzioak Ahatetxo Itsusia eskeiniko dau 17:30ean. 23an, barriz, San Josetako bertso saioa, bertsozaleen gozamenerako.

Arratiako kantak ipuin musikatuan
Tailerreko ikasleak, koruak eta irakasleez osotutako orkestrak Arratia inguruko kantak eskeiniko dabez ikuskizun honetan. Kantok Ruper Lekuek eta Gontzal Mendibilek jasotakoak dira eta Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak Arratiako Musika Eskola 25 urte liburutik eta Umeen zentzune etxean entzune diskoan agertzen dira. Aukeraketea urtaroen arabera egin dabe.
Diskoa egiten parte hartu eben eskola eta guraso alkarteai emonaldira hurreratzeko konbitea egin gura deutsee Musika Eskolakoak.

Institutuan
Berbaldi interesgarri asko izango dabez Institutukoak hamabostaldi honetan. Aitatzekoak, Pedro Elias Igartuaren "No sex, drugs and rock and roll, rockeroak paradisuan eta infernuan", Jasone Osororen gazteentzako literaturearen gainekoa edo Itziar Zabala eskalatzailearen argazki erakusketea eta berbaldia. Elikadurearen gaineko berbaldia be izango dabe, nutrizionista batek emonda eta lehiaketak, kontzertuak eta zinea, beste gauza askoren artean. Zineari jagokonean, film laburren emonaldia ikusteko aukerea izango dabe gazteak, baita sexualidadearen inguruko zine forumean parte hartzeako.

0
Igorre
2013/2/18
Udalak aurrekontuak azalduko deutsaz herritarren asanbladeari

Igorreztarron Batzarraren lehenengo saioan, alkateak onartu diran aurrekontuen gaineko azalpenak emongo ditu. Baita herritarrak proposautako bost gairen ingurukoak be.
"Herritar guztiai zabaldutako espazioa" da Igorreztarron Batzarra Udalaren arabera eta zezeilaren 21ean alkartuko da lehenengoz, 19:00etan Kultur Etxean. Bertan, "Udalean dagozan gaien gaineko informazinoa zabalduko da" eta egitasmoen inguruan berba egingo da. "Epe luzera zelako herria gura dogun aztertuko da", baita herritarren lehentasunak. Urtean beste bi edo hiru batzar egiteko asmoa be agertu dabe Udaletik.

Herritarren partaidetza-sistemea eratuta
Azkenengo urte biotan Udala eta herritarren arteko partaidetza sistema bat ipini dabe martxan Igorren. Auzo batzarrak, aurrekontu parte-hartzaileak, urigintzako gaien inguruko azalpenak eta alkarteakaz hartu-emonak egin ditu Udalak. "Harago joateko" sortu da Igorreztarron Batzarra, Udalak jakitera emon dauanaren arabera.
Batzarren bidez ezeze, igorreztarrak proposamenak egin ahal dabez info@igorre.net helbide elektronikoan edo herrian dagozan buzoietan be.

0
Igorre
2013/2/11
Beste basogintza baten gaineko hausnarketea egiteko jardunaldia

Leku bakotxaren ezaugarriak kontuan izanda, basogintza eredu desbardinak behar dira basogintzea jasangarria eta errentagarria izan daiten. Hori dala eta, Igorre Bizirik-ek "Tokian tokiko basogintza alternatibei buruzko jardunaldia" antolatu dau zezeilaren 16rako, Arratiako basogintzearen gaineko hausnarketea bultzatzeko eta alternatiba egokiak pentsetako. Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan izango da jardunaldi hau, goizeko 09:30etik arrastiko 19:30ak arte. Basogintza teknikariak, basozainak eta paisajistak emongo dabe euren esperientzien barri, alternatiben gaineko eztabaidea zabaldu aurretik. Baso Ahaztuak dokumentala estrenauko da.

Egitaraua
09:30ean, jardunaldien aurkezpena.
10:00etan, "Zerain, paisaia kulturala: lurra, ondarea eta herrilana dira etorkizuna". Jakoba Errekondo, paisajistea.
11:30ean, atsedenaldia.
12:00etan, "Biomasaren erabilera lokal baterantza, adibide bi".  Ramon Ajuria Aramaioko alkatea eta Santi Uribe Otxandioko alkatea.
13:30ean, bazkaria.
15:30ean, "Mosaikoak eta baso mistoak mendi pribadu eta komunaletan". Olatz Arrarte eta Claudia Maldonado, basogintza teknikariak, eta Pablo Zufiaur, basozaina.
17:00etan, atsedenaldia.
17:30ean, Baso Ahaztuak dokumentalaren estreinaldia
19:15ean, Agurra.
Bazkarirako izena emon behar da http://igorrebizirik.wordpress.com webgunean zezeilaren 9a baino lehen.

0
Arratia
2013/1/18
Beharsarea.net erabilgarri

Euskeraz egiten daben tabernari, dendari, ume zaintzaile eta bestelako lanen eskaereari erantzuteko 2011n beharsarea.net sortu zan Getxon. Beste 9 udalerri eta mankomunidade 2 batu jakoz sareari, tartean Igorre eta Lemoa.
"Beharsarea euskerazko lana bideratzeko interneteko ataria da, dobakoa eta euskeraz egiten dan lana eskeini eta eskatzeko tresna errez eta eraginkorra. Erabiltzaileak baldintza bi baino ez dabez bete behar: beharra euskeraz egitea eta lan baldintzak duinak izatea" sustatzaileen esanetan.
Lanak kategoriatan sailkatuta dagoz, baina lan mota guztiak bideratzeko balio dau Beharsareak. Lan partzialak zein lan profesionalak eskeini eta eskatu daitekez zerbitzu honen bidez.

0
Igorre
2012/11/29
Lokalak danontzat zabalik Lokal Egunean

Abenduaren 1ean, Udalaren ekimenez Lokal Eguna ospatuko dabe herriko gazteak eta ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dabe. Lokalik onenak saria izango dau dirutan.
Egun horretan lokalak zabalik egongo dira danontzat eta "olinpiadak" egingo dira lokalez lokal Olabarri 15ean hasita. 15:00etan, bazkaria izango dabe bertaratzen diranak Igorreko eskolako aterpean. Bazkalostean jarraituko dau jaiak eta 17:00etan karaokea eta ginkana izango dabe gazteak. Gero trikipoteoa herriko tabernetatik.
Arrastiko zortziretan herriko musika taldeak kontzertuak eskeiniko dabez Kukuma, Axular herriko taberna eta Rugby tabernan.

0
Igorre
2012/11/18
Egitaraua prestatu dau Udalak zemendiaren 25a dala eta

Igorreko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko ekitaldiak ez dagoz Arratiako beste herrietako ekintzak jasoten dituan kartel bateratuan. "Teknikaria Arratia mailan zemendiak 25erako ekintzen koordinazinoa hasi orduko, guk geure plangintza eginda eta publikauta (Kultur Etxeko programazino liburuxkan) geneukan. Horregaitik ez jaku egoki iruditzen geure lana mankomunidadeak sinatutako koordinazino kartelan agertzea, ez dogu parte hartu koordinazino batzar horreetan eta", azaldu deutso begituri Soraya Lizundia Igorreko zinegotziak. Honeek dira Igorreko Udalak antolatutako ekintzak.


Zemendiak 19,
19:00etan, andrakanako indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala irakurriko da ohiko plenoan.

Zemendiak 25,
13:00etan, konzentrazinoa Kultur Etxe parean.

Zemendiak 30,
20:00etan, Udalak Sortzen-en eskutik egindako, genero bardintasuna sustatzeko kirolean diagnostikoaren emoitzak. Lasarte Aretoan.

Abenduak 1,
20:00etan, Hika antzerki taldearen eskutik Hitzak antzezlana. Kultur Etxean.

0
Igorre
2012/10/5
Urte bitan16 salmenta postu gitxiago Garben

Hilaren 7an izango da Garbeko azokea. Aurten igaz baino 10 salmenta postu gitxiago izango ditu feria honek eta igaz aurreko urtean baino sei gitxiago izan zituan. Berrogeita bi inguru izango dira bertan euren produktuak erakutsiko dabezan baserritarrak eta urte bitan 16 stand galdu ditu. Azoka hau 1975ean sortu zan eta Bizkaiko antzinakoenetakoa da.
Azpiegiturea BBK-k ipinten dau eta honek zenbat erakusmahai ipini erabakiorra da azokearen tamainan. Izan be, ez da izan baserritar eskasiagaitik behera egin dauala salmenta postu kopuruak. "Igazkoai ezetzik ez esateko, barririk ez da etorriko, eta postu bi eukiezan batzuei, bakarra emon behar izan deutsagu" dino Ramon Urkiza antolatzaileak haserre.
Hasiera baten Garbekoa ganadu azokan bazan be, gaur egun barazki azokea da. Bizkaia eta  Arabako baserriko produktuak saltzean dira bertan, barazkiak batez be, baina gaztaia edo eztia be topau daitekez bertan.
Dana dala, udagoienean baserriko produktuak on eta ugari dira eta honeetariko onenetarikoak Garbeko azokan egongo dira salgai.

0
Igorre
2012/10/4
Merke erosteko aukerea

Hilaren 6an eta 7an, aukera azokea egongo da Igorreko Lasarte plazan, AMEk antolatuta. Igorreko aukera azokearen hirugarren edizinoa da hau, eta aurten hamar dendak aterako dabe generoa prezio onean kalera. Zapatuan goizeko hamarretatik arrastiko zortzirak arte egongo dira saltzaileak eta domekan hamarretatik ordu biak arte.
Kuttunki eta Sein ume erropa dendak; Politte eta Kai erropa dendak; Ainara kirolak eta Enar kiroletako dendak; Beasko lurrin-dendea; Ezkur oinetakoak; Mugarri dekorazino dendea eta Torres iturgindegia dira likidazinoa egiteko aprobetxauko daben establezimentuak.
Merke erosteko aukeraz gainera, erosketak beste modu baten egiteko aukerea be eskeintzen dau azokeak. Generoa plazara ateratzean, eskuragarriago dago eta aire zabalean egin daiteke.

0
Zeanuri
2012/10/3
Erdi Aroaren amaierako ondarea ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Urri bigarrenean Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuten dira eta urtean-urtean Arratiako herri gehiagok hartzean dabe parte jardunaldiotan.


Aurten lau izango dira parte hartuko daben herriak: Areatza, Igorre, Ubide eta Zeanuri, hain zuzen be. Ondarearen jardunaldiak gai baten inguruan antolatzen dira eta aurten, Erdi Aroaren amaierea da gaia.
"50 bat urteko aldia –1475 eta 1525 bitartekoa- non Bizkaia bandoen arteko burruken indarkeriaren ondorioz lotua izatetik, peninsulako lurralde baketsuenetako eta oparoenetako bat izatera pasau zan" dinoe Foru Aldunditik. Areatzan, uribilduaren garapena erakusten daben bisitaldi gidatuak egingo dira hilaren 12 eta 13an, eta Euskal jaia 20an; Igorren Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobalera bisitaldi gidatua hilaren 6an; Ubiden kaltzadea ezagutzeko aukerea egongo da hilaren 13an, eta Larreen mankomunidadearen zeharkaldia hilaren 27an izango da; eta Zeanurin karobia eta errota bat ikusteko bisitaldi gidatua izango da hilaren 6an.


Areatzako uribildua
Areatza uribildua Gasteiztik Bilboraino joian bidean sortu zan. Hasieran herri txikerra zan, kale bi eta kantoi bik osotuta. Baina 1.500 inguruan, merkataritzearen eta siderurgiaren gorakadea zala eta, uribildua handitu egin zan eta etxe barriak eraigi ziran estilo mudejarrari jarraituz. Hau danau azaltzeko udalak bisitaldi gidatuak antolatu ditu, hilaren 12 eta 13an, goizeko 11:00 eta 12:00etan eta arrastiko 17:00 eta 18:00etan, udaletxeko arkupetatik abiatuta.
Ondarearen jardunaldien barruan, aurreko urteetan legez, jaialdi etnografikoa ospatuko da hilaren 20an Areatzan. Aurtengo gaia: jokoak, kirola eta jantza izango da.

Igorreko Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromanikoa
Hilaren 6an goizeko 10:00etan Igorreko Kultur Etxean batuko dira Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromaniko hau ezagutu gura dabenak. Antzeko historia dauka Igorreko Elgetzuk. Erdi Aroaren bukaeran Elgetzu Otxandiotik Arabaraino joian bide batek zeharkatzen eban. Merkataritza eta laborantzen gorakadeak sasoi oparo bateri emon eutsan hasikerea eta tenplua barriztu eta baserriak eraigi zituen orduan.
Angel Larrea historialariaren gidaritzapean izango da bisitaldia eta amaitutakoan barauskarria egongo da partaideentzat.

Ubideko kaltzadea
Oraindino ikusi daiteken Erdi Aroko kaltzada batek zeharkatzen dau Ubide. Kaltzada honek Mesetea eta Flandes arteko bidea egiten eban eta artileak, ehunak eta udalerriko oletan landutako burdina garraiatzen zan handik. Sasoi haretan herriak izan eban zabalkuntzeak San Juan eleizea berreraikitea ahalbidetu eban. Bisitaldia egin gura dabenak hilaren 13an, 11:00etan edo 12:00etan daukie zitea herriko plazan.
Hilaren 27an, barriz, mendiko ibilaldia eginez ezagutu daiteke bertako ondare kulturala. Izan be, gizaldi bat baino gehiago da Ubide eta Zeanuriko udalak bildu egiten dirala larreen mankomunidadearen urteroko kontuak egiteko. Larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biak, gitxienez XVI. gizalditik, izan zituen gaztakai amaierea emoteko hasi ziran bilera honeek egiten. Bilera hau dala eta, Ubidetik eta Zeanuritik igaroz, Gasteiz eta Bilbo lotzean zituan Erdi Aroko kaltzadearen bidea jarraituten dauan ibilaldia antolatuten da.

Zeanuriko San Justoko karobia eta Olabarriko errotea
San Justoko karobira eta Olabarriko errotara bisitaldia antolatu dau Zeanuriko Udalak hilaren 6rako. Interesatuak 10:00etan batuko dira Zeanuriko plazan.
San Justoko karobian karea egiten zan. Kareak garrantzi handia eukan gizarte tradizionalean eta zeregin askotarako erabilten zan: eraikuntzan baserriak zuritzeko; nekazaritzan ongarri gisa; abeltzantzan ukuiluak desinfektetako...
Gero Olabarrira joango dira bisitariak. Olabarri burdinola izan zan XIX. gizaldian errota bihurtu zan arte.

0
Igorre
2012/10/1
Hizkuntza-erabilerearen kale-neurketearen emoitzak

Igorreko kaleetan euskerearen erabilerearen ikerketearen emoitzak aurkeztuko ditu Soziolinguistika Klusterrak urri bigarrenaren 4an, 19:00etan Lasarte Aretoan. Klusterrak Igorren egiten dauan hirugarren neurketea da 2011ko hau; aurretik, 2001ean eta 2006an be egin ziran-eta.
Neurketak kalean behaketa zuzenaren bidez lortutako datuak eskeintzen ditu eta errealidade horren barri emoten dau. Euskerearen egoerea ona edo txarra dan, hobera edo okerrera doan jakiteko "erreferentziazko neur- ketea" da Euskera Planekoen eretxian. "Izan be, euskerearen egoerea eta bilakaerea modu objektiboan baloratzeko aukerea emoten dau eta funtsezkoa da euskerearen sustapenean preminarik larrienak zeintzuk diran ezagutu, lehentasunak finkatu, eta horreengan eragiteko ekimenak martxan ipinteko" dinoe.
Egun, euskera planak daukazan datuen arabera,  2001eko neurketatik 2006kora erabilereak gora egin eban hiru puntu eta erdi, 32,9tik % 36,4ra, hizkuntza gaitasuna kontuan hartuta, espero ahal zan erabileratik sano behera. Azken 5 urteotan euskereak Igorreko kaleetan euki dauan bilakaerea zein izan dan jakitea egongo da hilaren 4an.

0
Igorre
2012/9/27
Urri bigarrenaren 2an aurkeztuko da parte-hartzeako sistema barria

Igorreko Udalak bertako herritarrakaz egungo errealidadearen diagnostiko globala egin dau eta aurrera begirako parte-hartzeako sistemea diseinau dau; hau da, "herritarrak udalerri mailako politikan zertan, noz eta zelan eragingo daben zehaztu da" udal iturrien arabera.
2011ko udagoienetik 2012ko bagilera bitartean 6 foro egin dabez. Prozesuaren helburua udalerriko gai publikoetan herritarrak parte-hartze zuzenagoa izateko oinarriak lantzea izan da. Guztira 87 lagunek hartu dabe parte horretan, tartean politikari, teknikari, herritar antolatu eta herritar antolatu bakoak.
Foro honeetan aurrera begirako lehentasunak eta egitura zehaztu dira. Esate baterako, Plenoko ebatzi formaletatik harago herritarrak parte hartzeako, eztabaidatzeko, zalantzak argitzeko eta ekarpenak egiteko gune barri baten beharra sumatu da eta hori sortzeako oinarriak landuko dira ondorengo hilabeteetan. Beste proposamen ugari be landu dira prozesu honetan zehar, eta horreen guztien aurkezpena egingo da urri bigarrenaren 2an, arrastiko 18:30ean, Igorreko Kultur Etxeko areto nagusian.

0
Igorre
2012/9/23
Hilaren 26ko grebara deitu dabe sindikatuak eta gizarte eragileak

Hilaren 26an greba orokorrerako deia egin dabe ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuak eta gizarte eragileak, herritarren oinarrizko eskubideen kontrako erasoak "biderkatu" egin diralako.


Martiaren 29ko grebaren jarraipena izatea gura dabe deitzaileak. Orduan erantzuna "sendoa" izan bazan, hilaren 26an oraindino handiagoa izatea espero dabe "orain arrazoi gehiago dagozalako kalera urteteko".
Grebaren antolatzaileak Bilbora joateko deia egiten dabe. 11:30ean Bilbon zutabe desbardinak urtengo dira; udaletxea, Zabalburu, Deustuko zubia eta La Salveko zubitik. Manifestazinoa 12:15ean urtengo da Plaza Eliptikotik. Igorren be manifestazinoa egongo da arrastiko18:30ean, udaletxeko plazan hasita.
Raxoiren gobernuaren murrizketa gehienak derrigor bete behar dira gurean be, nahiz eta hareetako batzuk indarrean ez sartzeako moduak bilatzen dabiz Eusko Jaurlaritza eta gizarte eragileak. Dana dala, 65.000 miloe euro aurrezteko asmotan, Raxoiren gobernuak langabezi saria murriztu dau, alokairurako laguntzak be murriztu dauz, 400 euroko diru laguntasuna lehendik behar egin dabenentzat bakarrik izango da, BEZa % 21era igo dau, funtzionarioai Gabonetako saria kendu deutse eta enpresa publikoak gitxitu ditu, beste neurri askoren artean. Gainera, osasun prestakuntzak murriztu ditu eta botiken berrordainketea ezarri dau. Eta hezkuntzari jagokonean, irakasle gitxiago egongo dira eta, beraz, ikasle gehiago klase bakotxeko. Unibersidadeko tasak be karutu egin dira eta aldizkari honek konsultautako iturrien arabera 150.000 ikasle gitxiago matrikulau dira aurten unibersidadean Espainian, ustez prezio igoereari aurre egin ezinda. Andren kontrako indarkeriaren prebentzinoak be diru murrizketarik handienetakoa izan dau Espainiako aurrekontuetan.

0
Igorre
2012/9/15
Igorren Euskeraz Inbiu, euskeraz bizi gura dogu-eta

Zapatu honetan izango da, hilak 22, Igorren urtero ospatzen dan Inbiu euskera eguna.


Ekitaldiz beteta dator eguna, goizean goizetik hasita eta gaubera arte.

Mihiluze txapelketearen final handia
Duda barik, martitik martxan egon dan Mihiluze txapelketearen final handia dogu ekitaldi nagusia. 12:00etan hasiko da eta institutuko gazteak lehenengo eta herritarrak gero euren onena emoten ikusiko doguz sariak eskuratzeko. Sariak institutuko gazteentzat tablet bana eta herritarrentzat astegoieneko egonaldia dira. Mihiluze joko bana be eroango dabe. Lehiaz gainera, "sorpresa bat edo beste" be egongo dala dinoe Euskera Planekoak... (Barri osoa BEGITUn).

0
Igorre
2012/9/6
Lehia gogorra Igorreko Mihiluze txapelketan

Mihiluze txapelketearen finalaurrekoa, urri lehenengoaren 8an izango da, zapatua, 18:00etan, Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Oraingo honetan be lehia bizia izango da, hemendik "Inbiu" egunean ospatuko dan final handira pasauko dira-eta bikote irabazleak.


Baina egun handia heldu baino lehen, tribuaren berbak, esamesak, eroglifikoak, imihintzioka eta potokumeak probetan daukien abilezia erakutsi beharko dabe sailkatutakoak. Kanporaketetan ederto ibili dira arratierazko berben ordainak asmatzen eta sklk tlfngz dkin abileza erkstn. Herritar solteak eta alkarteetako ordezkariak ibili dira alkarren artean lehiatzen eta herritarrak nagusitu badira be, 3 alkartek lortu dabe finalaurrekora heltzea: Motor taldeak, Arratiako Musika Eskolak eta Axular Kultur Alkarteak, hain zuzen be. Herritarrak gazteagoak dira, 18 urte ingurukoak, alkarteetakoak adinean nagusiagoak. Ikusiko dogu, bada, nortzuk pasatzen diran Inbiu eguneko final handira.

"Inbiu" euskerearen jaialdia
Urri lehenengoaren 22an ospatuko da aurton 10. Inbiu jaialdia eta "euskeraz bizi gura dot" izango da aldarrikapena. Amaia Arauzo Igorreko euskera tenikariaren esanetan, "euskeraz biziteko gogoa aldarrikatu gura da, inori itxaron barik, pasibidadea alde batera itxi eta aktibotasuna eskatzeko. Izan be, urteak daroaguz euskerearen alde egoten,  eta ordua da  euskeraz biziten hasteko". Hori guztia jai giroan ospatuko da eta egitaraua adin guztietako herritarrai begira antolatu dabe. Eguraldiak ahalbidetzen badau, jaialdia kultur etxeko Lasarte plazan izango da, euria egin ezkero, eskolako aterpean.

Egitaraua
10:30 trikitilariak herritik zehar.
11:00 umeentzako jolasak eta institutukoen grafitia.
12:00 Mihiluze final handia.
13:00 kopautxoa.
Horren ostean herri bazkaria. Bakotxak etxetik eroango dau jana. Udalak plantxak ipiniko dauz bertan jana prestatu gura dauanarentzat eta mahaiak eta aulkiak egongo dira danontzat. Gerizpea gura dauanak eroan dagiala eguzkitakoa.
17:00 "Euskeraz bizi gura dot" argazki kolektiboa Lasarte plazan.
17:30 Kontzertua eta erromeria AMEk antolatuta. Taldeak: Irtenbide eta Dangiliske.
20:00 Txokolatea danontzat, Beinke! merkatarien euskera taldearen eskutik.

0
Igorre
2012/9/2
Aterpea eta pasabidea egin dabez eskoletan

Udalak hainbat barrikuntza egin dauz eskoletan. Haur Hezkuntzako eraikinaren sarreran  umeen jolas lekua estaliko dauan aterpea ereigi da, Lehen Hezkuntzako eraikina eta Haur Hezkuntzakoa batzean dituan pasarela bat be egin dabe, lehio barriak ipini, gela bat gehiago atera eta Haur Eskolan modulo barrri bat ipini da. Lan honeek egiteko 337.298 euroko inbersinoa egin dau Udalak.
"Igorreko Udalak, Guraso Alkarteak eta Eskolako Zuzendaritzeak onartu eta alkarlanean landutako proiektua zan aterpea. Haur Hezkuntzako eraikinaren sarreran ereigi da umeen jolas lekua estaliko dauan aterpea. Modu honetan, orain arte euki ez dauan legorra ipini da eta euria egin ezkero, olgetako lekua izango dabe umeak" azaldu deutsie begituri udaletik. Gainera, Lehen Hezkuntzako eraikina eta Haur Hezkuntzakoa batzean dituan pasarela bat be ereigi da, 2,50 metroko zabalerea daukana.
Berogailutan aurrezteko eta kanpotik zarata gitxiago sartzeako lehio barriak ipini dabez Igorreko eskoletan. Eta gela bat be handitu egin dabe. "Zentroko Zuzendaritzeak udalari helarazo eutsan ikasleai laguntza berezia emoteko gelak eukan 36 m2-ko azalerea ez zala nahikoa jarduna egoki egiteko. Hori dala eta, aitatutako gelearen azalerea bikoxteko azterketa bat egiteko eskaerea egin eban. Gelaren ondoan 6x6 metroko altuera bikotxeko argi-patio txiki bat egoan. Argi-patio hori estali eta patioa eta gela batu egin dira aurtengo ikasturtean erabili ahal izateko".
Azkenik, Haur Eskolan modulo barri bat be ipini da.

0
Igorre
2012/8/8
Begoņara erromesaldia Andra Mari bezperan

Tradizinoak agindutako moduan, Andra Mari egunaren bezperan, abuztuak 14, hainbat arratiar oinez abiatuko dira Begoñarantza mezea entzuteko. Han, lehenengo mezea entzungo dabe goizaldeko 04:00etan lau orduko ibilaldia egin ondoren. Baina gauza batzuk aldatu dira. "Ez da lehengo moduan. Orain ez gara danok batzean Igorren, bakotxa bere aldetik joaten da, bere lagun taldeagaz. Halanda be, asko gara Arratiatik joaten garanok eta aurten be holan izango dala espero dot" azaldu deutso begituri Maribel Salcedo erromesak.

0
Igorre
2012/8/1
AUM-ek eta Galdakaoko eta Zornotzako Udalak eskualdeko enplegu plana sustatuko dabe

 


Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Galdakao eta Zornotzako Udalak alkarlanean egingo daben Eskualdeko Enplegu Plana aurkeztu eben garagarrilaren 27an. Proiektu honen bidez, eskualdeko lan egoerea aztertuko dabe lan politikak bultzatzeko. Negozio aukerak bultzatzea eta eskualde honeetako enpresen lehiakortasuna hobetzea da planaren helburua. Arratian, Galdakaon eta Zornotzan 5.000 enpresa dagoz, EUSTATen arabera, eta 60.000 biztanle inguru.
Proiektuaren helburua "lan merkaduak sufridutako aldaketak sortutako desorekak gainditutea da. Eta horretarako plana,  erakunde, gizarte eragile, enpresa eta beste entidadeen artean alkarlanean eta modu parte-hartzailean egingo da. Lan aukera honeek epe ertain eta luzera begira eginda dagoz, eskualdeko arlo desbardinak, industria zein zerbitzuak kontuan izanda".
Plan hau Euskal Autonomia Erkidegoaren Enplegu Estrategia 2011-2014 eta Lanbideren 2012ko Plan Operatiboaren barruan dago. Aurkezpenean Josune Gorospe mankomunidadeko presidentea eta parte hartzean daben udaletako ordezkariak egon ziran.

0
Igorre
2012/7/31
Arratiako bardintasun teknikaria kontratau dau mankomunidadeak

Miren Urresti da Arratiako Udalen Mankomunitateak garagarrilean kontratau eban bardintasun teknikaria. Diagnostikoa egin, protokoloari jarraipena emon eta bardintasun plana egingo dau teknikariak. "Udal gehienak badaukienez plana, ekintzak bideratzen eta mankomunidadean eta udaletan genero ikuspegia sartzean lagundutea da nire eginkizuna" azaldu deutso begituri Miren Urresti teknikari barriak.

1
Igorre
2012/7/2
Genero indarkeriari aurre egiteko protokoloa onartu da

Orain arte, Arratian ez da egon genero indarkeriari aurre egiteko politika koordinaturik. Orain diagnostiko bat egin eta biktimen arretarako protokoloa onartu da. Baliabideak sortu, aholkaluritza teknikoa kontratau eta indarkeria gainditzeko hainbat proiektutan hasi dira lanean.


Lehenengo lana egoerearen diagnostikoa eta arreta koordinetako protokoloa egitea izan da. Protokoloa maiatzaren 30ean onartu zan eta urrietan sinatzea espero dau mankomunidadeak.
Genero indarkeriari jagokonean, Ertzaintzaren datuen arabera, Arratian 2012an arrisku handiko lau kasu dagoz, arrisku ertaineko bat eta arrisku txikiagoko beste bi. Zazpi dira, beraz,  Ertzaintzak jaso dituan genero indarkeria jasateko arriskuan dagozan andrak. 
Genero indarkeriaren biktimen arreta koordinetako dokumentuak dira protokoloak, erakundeetako beharginak laguntza eske andra bat etorten jakienean zer egin eta nora jo jakiteko balio dabenak. Alde horretatik hutsuneak ditu onartu dan protokoloak Arratiako andra taldeen eretxian, ez dau-eta argi ixten zelan egingo dan koordinazino lan hori. Hori kontuan hartuta mankomunidadea saiatu da "dokumentua hobetuten". Parte hori argitu, aberastu eta herri bakotxari egokitzeko proiektua egin daben Murgibekoakaz bilera bat izango dabe hilaren lehenengo astean. Ostean "zirriborro bat egingo dogu, konpromiso dokumentua, ekintzaileai bialduko deutsegu eta urri lehenengoan sina- tzea espero dogu" dino Gorospek. Beste protokolo batzuk begiratuten be ibili dirala dino mankomunidadekoak gurera egokitzeko.
Dokumentua Arratiako andra taldeen arabera "nahasia da". "Nahastu egiten da arreta eta prebenzinoa. Kaos handia dago" dino Noka talde feministak. "Zehaztasun falta dauka protokoloak eta hortik dator bere horretan martxan jarri ezina" Areatzako Emakume Foroaren arabera.
Ez datoz bat kritika honeekaz Murgibekoak proiektuaren koordinatzailea. "Argi ikusten da dokumentuan zein dan ibilbidea. Urgentea bada, hau da andrearen bizitza arrisku handian bada, Ertzaintzara edo Osasun Zentrora eroan behar da. Erasoa ez bada larria izan, barriz, Gizarte Zerbitzuetara jo behar da" dinoe egileak.

Mankomunidadea lanean
Dokumentua hartuta, pausu batzuk emoten hasi dira mankomunidadean. Josune Gorospek jakinarazo ebanaren arabera, hau da egin dabena: Lehenengo pausua erreferentziazko persona bi izentatzea izan da. Kudeaketa teknikorako Olaia Urkiza, eta administratiborako Alaitz Lezeaga izentau dabez. "Eurek bultzatuko dabe sare lana eta eurak izango dira erreferentea, Mauleren aholkularitza teknikoaren laguntzeagaz" azaldu dau Gorospek.
Bigarren pausua honetan behar egiten daben beste erakundeakaz bideak zabaltzea izan da. "Hasi gara gestinoak egiten batzeako Eudelegaz, BFAko Genero Indarkeriaren Behatokiagaz eta Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimai laguntzeko Zuzendaritzeagaz. Bialdu deutsegu protokoloa segimentu bat egiteko eta guk gura doguna da hareen aportazinoak".
Protokoloak arreta mahaia proposatzen dau eta mahaian egon behar diran ekintzaileai mahaian egongo diran ordezkarien izenak eskatutea izan da mankomunidadeak egin dauan hirugarren pausua.
Urrietan, protokoloa sinatu, sensibilizazino kanpaina bat egin eta baliabideak ipiniko dira. Baliabideai jagokienean, udalai libre daukiezan etxebizitzen barri eskatu deutsee mankomunidadekoak genero indarkeriaren biktimentzako eta beste emergentzia sozialai aurre egiteko.


"Protokolo honek ez dau balio"
Indarkeria mota hau feminismoari esker dago agenda politikoan eta talde feministak erreferente dira burruka honetan. Arratiako talde feminista guztiak sano inportantea joten dabe protokolo bat eukitea, biktimen arreta modu egoki eta eraginkorrean koordinetako eta burruka honetarako baliabideak ipinteko. "Protokolo hau egin izanak badauka alde positiboa: hori egiteagaz gai honeri garrantzia emoten jako, andra talde eta udalak parte hartzean dabiz azken fase honetan; konzienziazino eta bisibilizazinoa lantzean dauz, eta izango dogun Arratiako protokoloaren hazia da. Jo daigun diskursotik ekintzetara  eta lortu daigun Arratian egiturazko indarkeria gainditzeko benetako pausuak emotea. Danok, emakumeok eta gizonak, irabaziko dogu" dinoe Areatzako Emakume Forokoak. Baina protokolo hau, bere horretan, ezin dala martxan ipini daukan zehaztasun falteagaitik be adierazo dabe.
Arratiako Noka talde feministak be protokolo honeri "osoko emendakina" ipiniko leuskiola dino Idoia Eizmendi partaideak. "Baditu bere gauza onak. Biolentziaren inguruko definizinoak dagoz eta hori gauza ona da, ze danok euki behar dogu hizkera komun bat. Baina orokorrean, ez dau balio behar egiteko. Hemen argitasuna falta da, existiduten ez diran baliabideetan oinarritzen da eta existiduten ez dan figura bat be agertuten da: biktimeari lagunduko deutsan akonpainantea".
Murgibeko Itxasne Martinez protokoloaren koordinatzaileak figura hori ez dala baliabide bat dino eta holan agertuten dala protokoloan "hori martxan ipini behar dan proiektua da. Bizkaiko Foru Aldundiak sortu gura dauan figura bat. Ikusten da inportantea dala eta alkarteakaz bideratu ahal dala. Mankomunidadean hau aztertzeko asmoa daukie".

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Igorre
2012/7/1
Egonkortasun finantziariorako plana onartu dabe AUM-en

PNVk eta Bilduk, Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) gobernu-organoan dagozan  alderdi biak, egonkortasun finantzariorako plana onartu eben bagilaren 27ko Osoko Bilkuran. Plana garagarrilaren 1ean jarri da indarrean helburu bigaz, "bizkortasun handiagoa lortzeako mankomunidadeko altxortegiko diru-sarreretan; eta, ordainketarako formula hobeak eskeintzea udalai, euren ekarpenai jagokienez mankomunidadeak jakinarazo dauanaren arabera.
Holan, udalen ordainketak, hiru hilerik behinekoak izatetik, hilerokoak izatera pasauko dira eta "Udalen batek arazo puntualak badaukaz ekarpena egiteko orduan, mankomunidadeari ordainketea egiteko modu desbardinak eskatu ahal izango deutsaz, edo, ostantzean, ordainketea zuzenean kudeatu ahal izango dau bankuen edo finantza-erakundeen bitartez".
Une honetan udalak ordaindu barik euki leikiezan zenbatekoai jagokienez, 2016ko garagarrilaren 15era arteko epea itxiko jakie egunean ipini daitezan, eta zenbateko horreei ez jakie kosturik edo interesik aplikauko. Dimako Udalak 2017ra arteko epea eukiko dau.

0
Igorre
2012/6/26
30ean azken kanporaketea

Heldu da  Mihiluzeren azken kanporaketea, bagilaren 30ean izango da, 18:00etan Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Irabazleak, urri-lehenengoaren 8ko finalaurrekoan lehiatuko dira martiaren 31ko eta maiatzaren 19ko irabazleen kontra.
Bagilaren 30ean beste bederatzi bikoteri tokauko jakie euskereagaz daukien abilezia erakustea: tribuaren berbak, esamesak, eroglifikoak, imihintzioka eta potokumeak. Helburua euskereagaz, hizkuntzeagaz jolastea da, eta bide batez, jolasaren bidez, bertoko berbak promozionetea eta horreen erabilerea bultzatutea.
Bagilaren 30eko parte-hartzaileetan egongo da sorpresarik, izan be, euskera planetik esan dabenez, inok itxaroten ez dauan bikotea egongo da oingoan. Momentuz besteak nortzuk izango diran badakigu: Ane Goienetxe eta Ekhi Ziarrusta, Maialen Agirregoikoa eta Madalina Buda eta Ivan Gomez eta Deiene Aldeiturriaga Arantzarte jantza taldekoak lehenengo saioan. Ane Errekagorri eta Asier Bustinza eta Edorta Zurinaga eta Josu Inunziaga Intxaurbizkar kultur taldekoak bigarren saioan eta Ander Bilbao eta Ane Salcedo Zaztaparretatik, Goizane Zuluaga eta Ane Olibares Gazte Asanbladatik eta Arkaitz Petralanda eta Ane Bilbao AZ rugby taldetik 3. saioan.
Eskolakoen final handiko irabazleak Maitane Uribarri eta Xabier Barrenetxea izan ziran. Etxera eroan eben MP4 eta Mihiluze joko bana.

0
Igorre
2012/6/20
Parte hartze foroak hilaren 21 eta 28an

Igorreztarrak Igorreko Udalak "parte hartzeako kultura sustatzeko", foro bi egin zituan maiatzaren 24an eta 29an eta guztira 40 bat igorreztarrek hartu eben parte.
Saio bi horreetan, besteak beste, Igorreko parte-hartzeari buruzko diagnostikoa landu eben. Hau da, zeintzuk indargune, ahulgune eta beharrizan dagozan identifikau zituen; bai ikuspegi orokor batetik, baita herriko subjektu desbardin (alkarteak, gazteak, jubiladuak, etorri barriak…) eta lantzean dabizan ildo desbardinen (ingurumena, udal aurrekontuak, euskerea, auzolana…) ikuspegitik be. 
Bagilaren 21ean eta 28an, 18:00etatik 20:30era, Kultur Etxean, beste bi foro egingo dira. Han, markoa definiduko da, hau da, parte-hartzearen oinarriak, filosofia eta helburuak zehaztuko dira. Egiturak landuko dira eta aurrera begira, landu beharreko lan-ildoak edo eta estrategiak, eta lehentasunak zehaztuko dira

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Igorre
2012/6/5
Mila kilometro eta gehiago Igorreko sanantonioetan

Oraindino udabarria amaitu barik, Igorreko San Antonio jaiak uda giroa dakarkue erromeria eta kuadrilen desafioakaz. Aurtengo nobedaderik handiena, Intxaurbizkar kultur alkarteak antolatu dauan Euskeraren alde 1000 km baietz ekimena da. "Erronka bat da: igorreztarrak euskerearen alde 1000 km baietz egin. Gune bi egongo dira, bata AZ tabernan eta bestea paellak egiten diran lekuan eta gune bi horreen artean km bat dago. Parte hartzaileai txartel bat emongo jakie eta batetik bestera doazen bakotxean erregistroa egingo da" azaldu dabe antolatzaileak. Bagilaren 9a euskereari eskeiniko jako eta udaletik "euskeraz bizi gura dot" kamisetea janzteko konbitea egiten deutsee igorreztarrai.


Bagilak 3, domekea
11:00etan, txirrindularitzea XXVIII. San Antonio saria Bizkaiko Txapelketea kadete maila.


Bagilak 8, barikua
15:00etan, bazkaria bakotxak etxetik ekarritakoagaz txosna gunean. Euria egiten badau udaletxeko arkupetan.
16:00etatik 18:30era, Zaztaparrak txupina botatekoan sorpresa prestaketea. 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat, txosna gunean.
17:00etan, gazteen arteko olinpiadak.
18:00etan, gaiteruak eta Larrain jantza.
19:00etan, txupina.
20:00etan, kuadrilen olinpiadak.
20:30ean, kalejirea Eskandalue elek- trotxarangeagaz
23:30ean, Zu Bai Zu! Talentu lehiaketea.
24:30ean, DJ sorpresa.

Bagilak 9, zapatua
09:00etatik 21:00etara, Euskeraren alde 1000 km baietz!! Intxaurbizkar kultur alkarteak antolatuta.
12:00etan, paella txapelketea Olabarriko zirkuituan. Mahaiak eta sillak norberak eroan.
14:30ean, paellen aurkezpena.
16:00etatik 18:30era, Zaztaparrak "Euskeraz jolastuz danok aberastu" Kultur Etxeko parkean.
16:00etan, Bizkaiko Rugby Zazpi Kopa. Andrak eta gizonak.
16:30ean, Igorreko jaietako XXII. Pelota txapelketea.
18:00etan, gazteen arteko olinpiadak.
18:30ean, kuadrilen arteko olinpiadak txosnagunean Lurrarin Gazte Asanbladak antolatuta.
20:00etan, Luis Iruarrizaga, Gordexolako Isasiko Ama Abesbatza eta Santutxuko Euskaria. Kultur Etxean.
23:00etan, kontzertuak Tapakubos, Enkore, Stupenda Jones. Gero, erromeria Garraxi taldeagaz.

Bagilak 10, domekea
10:30ean, txirrindulari lasterketea Biz- kaiko eskolak.
12:00etan, mezea.
17:30ean, Mihiluze. Eskolakoak.

Bagilak 11, astelehena
18:00etan, spinning Kultur Etxeko plazan.
19:00etan, futbito txapelketea.
19:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen entzunaldia, kamara kon- tzertua Kultur Etxean.

Bagilak 12, martitzena
Egun guztian Arratia truke, truke merkadua.
17:00etan, umeen karaokea.
18:00etan, frontenisa udaletxeko frontoian.
19:00etan, eskaladea bulderrean.

Bagilak 13, eguaztena
11:00etatik 13:00etara, Zuresku eta umeentzako puzgarriak.
11:00etatik 19:00etara, txu-txu trena AMEk antolatuta.
12:00etan, mezea.
16:00etatik 18:00etara, Zuresku eta umeentzako puzgarriak.
19:30ean, Arantzarte jantza taldearen emonaldia goiko frontoian.

Bagilak 14, eguena
17:00etan, umeen play-backa, udaletxeko frontoian. Eguraldia txarra bada Kultur Etxean
18:00etan, triki-poteoa txosnetan hasita.
21:00etan, herri-afaria eta karaokea Olabarriko aterpean.

Bagilak 15, barikua
17:00etan, trotilla eta makailao txapelketea. (mahaiak eta sillak norberak eroan).
19:00etan, tortilla txapelketearen aurkezpena eta AMEk amantalak emotea Olabarriko zirkuituan.
19:30ean, makailao txapelketearen aurkezpena Olabarriko zirkuituan.
22:00etan, kontzertuak Hortzikarak eta Narko. Gero, erromeria Izargi taldeagaz.

Bagilak 16, zapatua
13:00etan, II. Mendi bizikleta lasterketa herrikoia Orobin.
17:00etan, pelota jaialdia.
17:00etan, Igorre eta Garaiko ugerketa taldeen lagun arteko lehiaketea.
17:30ean, umorezko rallya txosnagunean hasita.
22:00etan, kontzertuak Eskean eta Obrint Pas. Gero erromeria Trikizio taldeagaz.


Bagilak 17, domekea
12:00etan, mezea.
13:00etan Areatzako Banda Kultur Etxean.
14:00etan, jubiladuen bazkaria eta karta txapelketak: mus, tute eta briska.
16:30ean, gazteen arteko olinpiadak.
19:00etan, Jokaldi AMEk antolatuta.
Bitartean, kuadrilen arteko olinpiaden sari banaketea, jaietako errifen zozketea eta AMEren eskutik Athleticen kamisetearen zozketearen irabazleari saria emotea.
19:30ean, bals lehiaketea.
20:00etan, AMEren eskutik jai amaierako txokolatea.

0
Igorre
2012/6/4
Garbitaniak eta Garbikerrek eztabaidatuko dabe zabor bilketearen inguruan

Igorreko Udalak, zabor bilketea eta kudeaketearen inguruko mahai-ingurua antolatu dau bagilaren 5erako Lasarte Kultur Etxean, 19:00etan. Han, Garbitaniako Irati Portu teknikaria eta Garbiker-eko Mikel Huizi gerentea egongo dira atez ate edo edukiontzien bidezko gaika bil- ketearen alde egiten, hurrenez hurren. Moderadore beharretan Garikoitz Bernaola biologo eta irakaslea egongo da.
Garbitania hondakinak bildu eta gaika kudeatzeko entidade publikoa da. Hondakinak atez ate biltzeako azpiegiturak prestatzen laguntzen dau eta aholkularitza zerbitzua be eskeintzen dau. Zero Zabor filosofia sustatzen dau Garbitaniak. Izan be, "hondakinak atez ate bilduta % 80tik gorako birziklatze-maila lortzean da" Garbitaniakoen arabera.
Bestalde, Garbiker soziedade publikoak edukiontzi eta garbiguneen bidez kudeatzen ditu Bizkaiko uri hondakinak. Aldundiak, "Bizkaian dagozan 23 garbiguneetako hainbat erabiltzaileren eretxiak jaso ditu eta horreen arabera, zentro horreek hurbilak eta iristeko errazak dira. Erabiltzaileak 0tik 10era bitarteko 8,3ko puntuazinoa emon deutsie zerbitzu horreri".

0
Igorre
2012/5/21
Herritar foroak parte-hartzeari buruz hausnartuko dau lau saiotan

Igorreko Udalak parte-hartzeako foro bi antolatu ebezan igaz eta hareei segida emoteko maiatzaren 24 eta 29an eta bagilaren 21 eta 28an batuko da foroa partaidetza sistemea definiduteko.
Igazko foroetan 70 lagunek hartu eben parte "ordura arte martxan ipinitako esperientziak ezagutu, aztertu eta balorau ziran, aurrera begirako ikasgaiak edo kontuan hartzekoak identifiketako. Beste udalerri batzuetako esperientziak be ezagutzeko aukerea izan genduan, praktika on horreetatik ikasi eta Igorrera begira hobetu beharrekoez hausnartzeko" udal iturrien arabera.
Hurrengo saioetan, parte-hartzea zer dan, non, zelan eta nork parte hartu, partaidetza guneen funtzinoa eta partaidetza sistema kudeatzeko egiturea landuko dira.

0
Igorre
2012/5/15
Mihiluzeren bigarren kanporaketea hilaren 19an

Zapatuan, maiatzaren 19an, 18:00etan, Kultur Etxeko Lasarte Aretoan izango da. Oraingo honetan be bikote bakotxak euskereagaz daukan abilezia erakutsi beharko dau eta formatoak berak markatzen dauan erritmoari jarraitu beharko deutsie: tribuaren berbak, esamesak, eroglifikoak, imihintzioka eta potokumeak. Lehia arnastu leiteke bertan egon ezkero, bikoteak artega eta ikusleak be estu, bikoteak zer erantzungo. Esfortzu horrek eukiko dau, halanda be, saririk; izan be, parte hartzaile guztiai "euskeraz bizi gura dot" leloa daukan kamisetea oparituko jakie. Parte hartzaile ez diranak be eukiko dabe kamisetak erosteko aukerea kanporaketa egunetan eta maiatzaren 18an eta bagilaren 1ean, 19:00etatik 21:00etara Agirre Lehendakariaren etorbidean horretarako ipiniko dan gunean. Horrezaz gain, AEKko euskaltegian be salgai egongo dira.

0
Zeanuri
2012/5/3
Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea zabalduko da. Arratian, Haurreskola Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

0
Igorre
2012/4/23
Marinaledako alkateak berbaldia emongo dau

Bertan behera gelditu da berbaldia.


Herritarren etexebizitza bermatzea helburu daukien ekimenak eta herrian enplegua sortzeako ekimenakaitik da ezaguna batez be Marinaleda (Sevilla). Igorreko Udalaren ekimenez, aprilaren 23an berbaldia emongo dau Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan, Juan Manuel Sánchez Gordillok. Marinaledako alkateak, "Construyendo la utopia desde el nacionalismo" izenburupeko berbaldian "udalgintza parte-hartzailearen eta bere herriko esperientziaren inguruan" egingo dau berba. Marinaleda "erreferentziala da gai honetan, urteak daroezalako udala modu parte-hartzailean kudeatzen, asanblada zabalakaz, auzolanagaz eta beste ekimen batzuekaz" azaldu dabe udaletik prensa ohar batez.

Berbaldi hau, Igorreko Udala herritarren parte-hartzearen inguruan egiten dabilen lanaren barruan dago. Izan be, 2011ko abenduan foro bi antolatu ziran Udalaren eskutik Igorreko parte-hartze sistemea osotuten hasteko. Saioetako baten, kanpoko esperientziak ezagutarazo ziran, Otxandiokoa bata eta Marinaledakoa bestea.

0
Igorre
2012/4/21
Lurrarin rock 2012 antolatu dau Gazte Asanbladeak

Ainhoa Duñabeitia.


Igorreko Lurrarin Gazte Asanbladak bigarren urteurrena ospatuko dau aprilaren 21ean. Horretarako egun osoko jaia antolatu dabe gazteak Garbeko aparkalekuan.


Goizean zehar, Zaztaparrak Asti Taldearen laguntzeagaz eta 11:00etan hasita, jokoak egongo dira. Jokoak amaitu ostean, bazkaria egongo da Garbeko karpan. Bertan bazkaltzeko txartelak egongo dira salgai Igorren ohiko lekuetan. Tripa ondo bete ostean denporapasak egongo dira eta sorpresea.


Gainera, Ugaoko batukada talde baten laguntzeagaz herri guztian zehar batukada-poteo egingo da. Poteoa Kukuma tabernan amaituko da eta bertan Exaixu taldearen kontzertua ikusteko aukerea egongo da. Kontzertu hau amaitu ostean, karpan beste kontzertu batzuk hasiko dira The Mockers, Kaotiko, Jeimon Turk Band eta Zirkinik bez taldeen eskutik.

0
Igorre
2012/4/3
Emakume baserritarren lehen topaketa Arratian antolatu dau Etxaldek

Etxalde nekazaritza iraunkorrerako mobimentuak Euskal Herriko andre baserritarren lehen topaketak antolatu ditu Arratian martiaren 8aren inguruan, “Baserritar jakinduria eta teknologia” titulupean. Bertan, Europako nekazal politiken, Ertamerikako nekazal mobimentuen eta Euskal Herriko egungo egoerearen gaineko hausnarketea egingo dabe parte hartzean daben andra baserritarrak.
EHNE sindikatutik sortua “Etxalde mobimentua hasibarria da, urte bi daroaz eta hau da lehenengo ekitaldi publikoa” azaldu deutso begituri Sonia Ingunza Etxaldekoak.
Martiaren 7an, arrastiko 16:00etan emongo deutsee hasierea topaketai Ekomuseoan. Gero, arrastiko zazpiretan Isabel de Gonzalok Europako Nekazal Politikak zelan eragiten deutseen andra baserritarrai azalduko dau berbaldi baten Igorreko Kultur Etxean.
Hurrengo egunean, goizeko 10:00etan batuta, partaideak baserritarren jakinduria eta tekonologiaren gainean eztabaidatzen jarraituko dabe eta 12:00etan inguruko baserrietara bisitak egingo dabez. Alkarregaz bazkaldu eta arrastiko zazpiretan Igorreko Kultur Etxe aurrean egingo dan martiaren 8ko konzentrazinoan hartuko dabe parte baserritarrak.



Baserritar andrazko gazteak
Arratian andra gazteak egin dabela baserriaren aldeko apostua dinoe EHNEkoak. “Horixe izan da topaketa honeek Arratian egiteko arrazoia. Azken urteotan Arratiako jente gazte asko sartu dala EHNEn, batez be, andrak” azaldu eban Ingunzak.

0
Igorre
2012/4/3
Andren diskriminazinoa lan munduan salatuko dabe martiaren 8an

Andra beharginaren nazinoarteko eguna ospatuteko, dozena bat ekitaldi antolatu ditue Arratiako talde feministak, andra taldeak eta udaletxeetako andra arloak, “Emakumea eta lana” gai hartuta. Martiaren 8an, lan munduan dagoan andren diskriminazinoa salatuteko, konzentrazinoa egingo da Igorren. Eta astean zehar, Arratia osoan lanaren gaineko berbaldiak egingo dira.
Soldata diferentzia dago andra eta gizonen artean
Zezeilaren 22an ospatu zan andra eta gizonen arteko soldata bardintasunaren aldeko eguna. Emakundek jakinarazo ebanez, gaur egun soldata diferentzia urtean 7.000 euro ingurukoa da eta EAEn zatikako ordutegia daukien lanpostuen % 85,3 andrak betetzen dabe.
INEren “Encuesta de estructura salarial” dalakoan jasoten danez, andra eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.139,50 eurokoa da (andrak: 19.771,80 / Gizonak: 26.911,40). Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzu sektorean emoten dira, andra gehien dagoan sektorean, hain zuzen be.
Europan EB herrialdeetan soldata diferentzia % 17,4koa dala kalkuletan da eta Espainian % 25,6koa.
EAEn lan egiten daben andren artean, 10 andratik 2,7 daukie kontratu partziala. Gizonen kasuan 100etik 3,8k. Eta sektore informalean lan egiten daben gehienak andrak dira.

Egitaraua


Martiaren 5etik 18ra
Igorren
Euskadi-Kuba alkartearen Emakume baserritarrak argazki erakusketea Igorreko Kultur Etxean.

Martiak 6, martitzena
LEMOA

19:30ean, Jubiladu etxeko aretoan berbaldia Nekane Juradoren berbaldia “Euskal Emakumeek ekonomian izan duten ekarpen ezkutua/ Aportación oculta de la mujer vasca a la economía”

Martiak 7, eguaztena
ARTEA

18:00etan, eztabaida-meriendea. Hizlaria Loredi Salegi “¿Realmente el trabajo reproductivo no es un trabajo productivo?” Kultur Etxean.

IGORRE

19:00etan, Isabel Gonzalo Etxalde taldekoaren berbaldia “La política agraria discrimina a las mujeres” erakustaretoan.

Martiak 8, eguena
IGORRE

19:00etan, Kultur Etxearen aurrean konzentrazinoa.

Martiak 9, barikua
AREATZA

19:00etan, Marian Verderen berbaldia “Reivindicaciones de las mujeres trabajadoras de Firestone” Udal aretoan. Ondoren, kopautxua.

DIMA

19:00etan, filma En un lugar del corazon
21:00etan, poteoa plazatik
21:30ean, afaria Artaungo Aspurun eta jantzaldia DJ Xaiborregaz.

ZEANURI


21:30ean, afaria

Martiak 10,
IGORRE

22:00etan, zinea La fuente de las mujeres Lasarte Aretoan

Martiak 11, domekea
DIMA

09:15ean,  Belatxikietara igoerea Artaunetik. 09:00etan Dimako plazan
12:30-13:00 Pintxo jana Dimako plazan parte hartzaileentzat

IGORRE

19:30ean, zinea La fuente de las mujeres Lasarte Aretoan

Martiak 16, barikua:

19:30 “Dimako Andren Memoriaren” topaketen ikusentzunezkoaren aurkezpena Udaletxean

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD