Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Lemoa
2018/5/20
Andren osasunaren aldeko Mila Herrikoia Lemoan

Maiatzaren 27an andren osasunaren aldeko eguna dala eta, Lemoako Udalak, osasuna eta kirola buztartuz, milia herrikoia antolatu dau. Lasterketaldia 12:00etan abiatuko da Karabie Gaztetxearen paretik eta partaideak milia batek dituan 1.609 metroak egingo ditue galapan.
Edonork hartu daike parte; andrak zein gizonak; gazteak zein zaharrak; atletak, amateurrak edo hain sasoi onean ez dagozanak. Izan be, helburua espazio publikoan kirola egitea eta ondo pasetea da, kirolak eta ondo paseteak bizi kalidadea hobetuten dabe-eta.

Osasun eskubidea
Bizitza osoan zehar osasuna izateko eskubidea, giza eskubidea da. Baina osasuna ez da biologikoa bakarrik, faktore psikosozialak be eragin handia daukie eta andrak gizartean daukien lekua erabakigarria da euren osasunerako. Izan be, indarkeria matxisteak, pobreziak eta baliabideen banaketearen desbardintasunak sano eragin kaltegarria daukie mundu zabaleko andren osasunean.

0
Lemoa
2018/5/20
Jolasak eta paellea Larrabeitin

Maiatzaren 26an auzuneko jaiak ospatuko dabez Larrabeitin. Ohitureari jarraituz auzo bazkariak eta txapelketak izango ditue ardatz.
Goizeko 10:00etan, txupina bota eta 11:00etan, hamaiketakoa eta umeentzako jolasak egongo dira. Tartean, arku tiroa, sokatirea eta lasterketak. Baita Igel jokoko Txapelketea ume zein nagusientzat. Auzo bazkaria 15:00etan izango da; hurreratzen diran guztientzako paellea. 17:00etan, zunba tailerra, 17:30ean, Mus eta Briska txapelketak eta jaiari amaierea emoteko, 19:00etan, meriendea.

0
Lemoa
2018/4/29
Arantxe auzuneko jaiak

Herri eta auzuneetako jaietan lehiaketa gastronomikoak ezin dira faltau, eta Lemoako Arantxe auzunean mundu guztiak hainbeste maite dauan patata tortilleak izango dau protagonismoa. Gaubean, Zornotzako Kittu musika taldeak ipiniko dauz jantzan Arantxera hurreratzen diranak. Maiatzaren 5ean ospatuko dabez jaiak.
Txupina goizeko 11:30ean botako dabe eta sorpresea egongo dala agindu dabe jai batzordekoak. Ondoren, iturrirako ibilbidea egingo dabe musikeagaz lagunduta. Bazkari herrikoia eta bazkalostean, 16:30ean Briska Txapelketea egongo da. Tortillak 20:00etan aurkeztu behar izango dira eta Kittu taldearen kontzertua ordubete beranduago hasiko da. Egun osoan zehar umeentzako jolasak egongo dira.

0
Lemoa
2018/4/15
Arratiarrakaz berbetan ekimenak aprilean kirolaren gainean jardungo dau Lemoan

Arratiako EAJ-PNVk antolatutako berbaldi zikloaren hurrengo hitzordua Lemoan izango da, aprilaren 20an, 19:30ean, jubiladuen tabernearen gaineko aretoan. Kirolaren gaineko mahai-ingurua izango da eta bertara deituta dagoz Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Foru Diputadua, Asier Etxezarraga Arratiako Kirol Taldeko presidentea, Aitzol Atutxa aizkolaria eta Danel Elezkano pelotaria (ondino konfirmau barik).
Mahai inguruaren helburu nagusia da herritarrak eta erakundeetako ordezkariak eta kirolariak alkartzea. Bilbaok eskola kirolaz, BFAk sedentarismoa burrukatzeko abian jarritako neurriez, bertako kirola bultzatzeko Sustraiak sustatzen ekimenaz eta eskola kiroletan jarkera txarrak desagerrarazteko Txartel beltza ekimenaz egingo dau berba; Etxezarragak integrazinoaz eta futbolean andren presentzia eta egitekoaz, eta Atutxak eta Elezkanok herri kirolen osasunaz eta euren esperientzia profesionalak azalduko dabez.

0
Lemoa
2017/12/16
Pedro Azpiazu Arratiarrakaz berbetan EAJ-PNVren berbaldi zikloan

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua Lemoan izango da abenduaren 19an, 19:30ean, Jubiladuen Etxeko goiko lokalean, bertaratutakoai Euskadiko egoera ekonomikoaren gainean berba egiteko.
Azpiazuk, 2018 urterako EAEko aurrekontuak azaldu, eta alderdi politikoak aurrekontuen negoziaketan izan daben egitekoaren nondik norakoak aurkeztuko ditu. Baita Kupoari buruzko akordioaren ingurukoak be.
Lemoakoa, Arratiako EAJ-PNVk antolatutako Arratiarrakaz berbetan zikloko seigarren berbaldia da. Ziklo honegaz 2017an, Arratiako herrietara hurreratu gura izan dabez politika arloan jarduten dabenak, topagune bat sortzeako, galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, "egoki" jo ezkero proposamenak egiteko.
Aurretik egon diranak, Josu Erkoreka Igorren, Aitor Esteban Zeanurin, Jonan Fernandez Diman, Arantxa Tapia Lemoan, eta Ana Otadui, Izaskun Landaida eta Sara Gutierrez Artean izan dira.

0
Lemoa
2017/11/6
Baserriko produktuen azokea eta perretxiko erakusketea

Lemoako Udalak antolatuta, zemendiaren 12an Lemoako XVIII. Nekazaritzako Elikagaien azokea egongo da Elizondon, futbol zelaiaren ondoan. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, Bizkaitik etorritako 20 ekoizlek ipiniko ditue salgai baserriko produkturik onenak. Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako erakusketa mikologikoa be egongo da Atxetako plazan. Perretxikoak Arratian bertan bezperan batutakoak izango dira. Izan be, hilaren 11n, perretxikoak batzeako goizeko urtekera bat antolatu dau Ganzabalek Arratiatik zehar.

0
Lemoa
2017/10/3
Proiektuak aurkeztu leitekez 2018ko udal aurrekontuetarako

Lemoako Udalak 2018ko aurrekontuak oindino parte hartzaileagoak izatea gura dau eta herritarren idea, kezka eta eretxiak bakarrik ez, proiektuak be jasoko ditu 2018ko aurrekontuak prestatzeko. Lemoaztarrak aurkeztutako proiektuen artean, udal teknikarien arabera bideragarriak diranak bozkatuko dabez, 2018an abiatuko dana aukeratzeko. Horretarako 40.000 euro ditu Udalak.


EH Bilduk alkatetzea lortu eban lehenengo urtetik aurrekontu parte hartzaileak egin dituela Lemoan ekarri dau gogora Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak. "Lehenengo urtetik bideratu doguz aurrekontuak parte hartze prozesu baten bitartez eta atzenengo urteotan aldaketa txikiak be egin doguz, baina nik uste, beste era bateko parte hartzea sustatu behar genduan. Hau da, norberaren beharrizanak-eta itxi eta herri ikuspegia sartu". Horregaitik, oraingoan, 40.000 euro arteko proposamenak aurkeztu daikiez lemoaztarrak, botoaren bitartez aukeratua izan ezkero, datorren urtean martxan ipinteko. Partaidetza modu barri hau diseinetako Maraka estudioaren laguntzea izan dau Udalak.
Urri lehenengoaren 14an hasi zan Udala aurrekontu parte hartzaileen barrikuntza honeen barri emoten, kartel, eta beste publizidade euskarri batzuen bitartez. Hurrengo astean eskuorriak banandu ziran etxe guztietan. Eskuorri honeetan, prozesua azaldu eta proiektuak eta ideak aurkezteko eta bozketa egiteko fitxak dagoz.
Proiektua azaltzeko galdetegi bat dago fitxan. Bertan proposamena egiten dauanaren datuak, proiektuaren izenburua, deskribapena, azalpen marrazkia eta proiektuak ze onura eskeintzen dituan Lemoarentzat edo lemoaztarrentzat azaldu behar da. Baita, proposamena egiten dauanak, proiektuaren garapenean izan gura dauan inplikazino maila. Proposamenak udaletxean aurkeztu behar dira edo horretarako ipiniko diran buzoietan sartu. Modu elektronikoan be aurkeztu daitekez proposamenok lemoa.net webgunean edo eskuko telefonoko Udalaren aplikazinoaren bitartez.
Orain arte moduan, idea, kezka edo eretxiak be aurkeztu daitekez eta horretarako beste fitxa bat dago eskuorrian.

Egutegia
Aurrekontuetarako ekarpenak, hau da, proiektuak edo-eta ideak, urri lehenengoaren 25etik urri bigarrenaren 20ra aurkeztu ahal dira. Zemendiaren 10era arte, udal teknikariak aztertuko ditue proiektuok, arlo ekonomiko, juridiko eta teknikotik bideragarriak diran jakiteko. Ondoren, zemendiaren 27tik abenduaren 8ra arte, jenteak bideragarriak diran proiektuak bozkatuko ditu eta abenduaren 12an jakinarazoko dau Udalak zein dan 2018ko aurrekontuetan sartuko dan proiektua edo proiektuak.
Ez da lehenengo aldia lemoaztarrak udal aurrekontuetarako proiektu bat bozkatzen dabena. Orain urte batzuk, Udalak proposatutakoen artean, zein proiektu lehenetsi bozkatu eben. Oso ondo atera zala bozketea eta jente askok emon ebala botoa dino alkateak. Proiektu hareek guztiak eginda dagoz eta orain beste pausu bat emon gura dau Udalak, eta herritarrak eurak izan daitezala protagonista proiektuak aurkeztuz.
Parte hartu ahal izateko Lemoan erroldatuta egon behar da eta 16 urte baino gehiago euki. "Lemoaztar guztien premina eta gurariai erantzuna emongo deutseen proposamenak jaso gura doguz, danontzako herri adeitsuagoa eregitea ahalbidetuko dabenak" dinoe Udaletik.

0
Lemoa
2017/7/23
Su ta Gar taldeak Lemoako jaietan joko dau

Su ta Gar talde mitikoa Lemoako jaietan jotzekoa zan igaz, baina atzenengo momentuan, taldekide baten osasun arazoak zirala eta ez ziran etorri. Lemoako publikoagaz egindako zor ha kentzera datoz aurten. Eibarkoak, garagarrilaren 29an joko dabe Elizondon.


Ekilore Keramika Elkarteak 25 urte beteten ditu aurten eta eurak botako dabe txupina garagarrilaren 28an, baina ordurako jaia hasita egongo da, aurreko egunerako Jai Batzordeak Kirol Eguna antolatu dau eta. Jaietako ikur dan baltsen jeitsierea zapatuan izango da arrastiko zazpiretan. Balsa guztiak batera urtengo dira Tallerretako zubitik eta amaieran abordajea egingo deutsie alkarreri. Azken egunean, oilasko pintxo solidarioak salduko dira eta batutako dirua Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformearentzat izango da.
Artisautza Azokak bere hogeigarren edizinoa izango dau aurten, eta San Inazio egunean, hilak 31, izango da.

Txosnaguneko ekintzak
Karabie Gaztetxekoak, Kalera ekimenak eta Lemoako Harrobi Futbol Klubak feria "txosneroa" eta kontzertu bi antolatu ditue. Lehenengo kontzertua Gaztetxean izango da: garagarrilaren 29an, 22:00etan, Astokolotro & "The Txilibistro's" Band taldearen eskutik. Bigarrena barriz, hilaren 31n, txosnagunean, 18:30ean, Greta ta kroketak eta Azkaiter Pelox Trio taldeak egongo dira. Arrasti osoan zehar, mojitoak eta patatak dastatu ahal izango dira.

Garagarrilak 27, eguena
Kirol Eguna
16:30ean, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala kiroldegian.
17:00etan, Ping-Pong Txapelketea eskolako patioan.
17:30ean, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala kiroldegian.
18:30ean, Eskupelota Txapelketearen finala kiroldegian.
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketen finalak kiroldegian.
19:00etan, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 28) eta Rally Umoristikoan (garagarrilak 30) parte hartzeako izen emotea kiroldegian 20:00ak arte.
Partiduak amaitutakoan kopautxoa egongo da parte hartzaileentzat eskolan.

Garagarrilak 28, barikua
Mozorro Eguna. Gaia: Musikea
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta Jaietako Kartel Lehiaketako sari banaketea udaletxeko plazan.
21:00etan, kuadrillen afaria kiroldegian.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:00etan, Los demenciales chicos acelerados (Eskorbuto-ren tributoa) taldearen kontzertua eta erromeria Tximeleta taldeagaz. Elizondon

Garagarrilak 29, zapatua
Gastronomia Eguna
11:00etan, puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
13:30ean, bits jaia.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Bakailao Lehiaketetako lapiko aurkezpena eskoletan. Ondoren herri bazkaria.
17:00etan, Zaztaparrak eta Belgikara doazen gazteak alkarlanean antolatutako tailerrak eta jolasak eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak kiroldegian.
19:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian.
20:00etan, jantzaldia Lotxo taldeagaz Arlonagusia plazan.
20:30ean, Tango, Bals eta Pasodoble Lehiaketa Arlonagusia plazan. Izen emotea 20:00etatik 20:30era plazan bertan.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza Elkarteak sardinak emongo ditu Arlonagusia plazan.
22:00etan, kontzertua, Astokolotro & "The Txilibistro's" Band Karabie Gaztetxean.
23:00etan, Su ta Gar-en kontzertua eta Oxabi taldeagaz erromeria Elizondon.
Goizaldean, kopaua Elizondon.
24:00etatik 03:00etara, testing zerbitzua egongo da.
02:30ean eta 05:00etan, Arratiako herrietara bueltetako autobus zerbitzua. Correos-etik.

Garagarrilak 30, domekea
Play-back Eguna
13:00etan, Lemoako Txirrindulari Elkartearen eskutik, zinta lasterketea Elizondon.
18:00etan, Kuadrillen arteko Rally Umoristikoa. Mailuki tabernatik hasita.
22:00etan, ume eta nagusien Play-back Lehiaketea Elizondon.
23:30ean, Tremenda Jauria eta Bad Sound System taldeen kontzertuak Elizondon.

Garagarrilak 31, astelehena
Euskal Jaia San Inazio plazan
Baserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.
11:30ean, XX. Artisautza Azoka Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baselizan.
Meza ostean, Durundibarri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
17:30ean, Xaiborren ikuskizun barria Dantzatlon san Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
18:30ean, Txosnak antolatutako terraza eta kontzertuak txosnagunean. Greta ta kroketak, eta Azkaiter Pelox Trio taldeen kontzertuak. Mojitoak eta patatak dastatzeko aukerea arrasti osoan zehar.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:00etan, Eusko Labeldun oilasko pintxo dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasotako diru guztia Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformearentzat izango da.
22:30ean, Garsu erre Elizondon.

0
Lemoa
2017/5/20
Arantxa Tapia, Arratiarrakaz berbetan zikloan hizlari

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, maiatzaren 23an, 19:30ean, Lemoako Jubiladuen etxearen gaineko aretoan izango da, industriaren beharrizanez eta erronkez, lehen sektoreaz eta Arratia, Bizkaia eta Euskadiko azpiegiturez berba egiteko. EAJ-PNVk antolatutako Arratiarrakaz berbetan egitasmoaren laugarren hizlaria da Arantxa Tapia.
Arratiarrakaz berbetan izenburua daroa Arratiako EAJ-PNVk 2017 urtetarako antolatu dauan berbaldi zikloak. Egitasmoaren helburua, Arratiako udalerrietara politikaren arlo desbardinetan dabizan personak hurreratzea da, biztanleakaz erakundeetako agendak marketan dituen eta gizartea kezkatzen dituan gaien gainean berba egiteko.
Jeltzaleen arabera, "berba egitea da kontua", ekimena ez dalako mitin ziklo bat, berba egin gura dabenak berba egiteko eta entzun gura dabenak entzuteko gunea baino. "Edozein kasutan, helburu nagusia topagunea sortzea da galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, egoki joten bada, proposamen aberasgarriak egiteko".
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua baino lehenago, Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Aitor Esteban, Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeroalea, eta Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia izan ziran Igorre, Zeanuri eta Diman, hurrengoz hurrengo.

0
Lemoa
2017/5/15
LemoaKUSTIKfest hilaren 20an

LemoaKUSTIKfest2017 izenpean Lemoako Udalak musika akustikoaren jaialdia antolatu dau. Lemoak musikeagaz daukan erlazinoaren gaineko hausnarketea egin eben eta jaietatik kanpo, musika zuzenean eskeintzeko jaialdiren bat beharrezkoa zala jo eban Udalak. Hortik sortu zan Lemoakustik Fest.
Jaialdia musikarien lana eta herriaren arteko sinbiosia izatea gura dabe. "Formatoa akustikoa izango zala jakinda Bizkaia arakatzen hasi ginan, batez be, bakarlarien bila. 20 izen topau genduzan eta aukeraketea egiten hasi ginan beti kontuan izanda, guk bigarren eta hirugarren eta laugarren edizinoak antolatu gura doguzala" azaldu deutso BEGITUri Izkander Fernandez zinegotziak.
Kartela osotuteko erispideai jagokienean, formatu akustikoa erabilten daben musikarien kalidadea eta ugaritasuna dirala esan daiteke. Mobydick-ek Bilbao Hiria saria irabazi eban formato akustigoagaz. "Estankona beharrezkoa zan, geugaz hainbat proiektutan egon dalako eta akustikoak eskeintzen ditualako" dino zinegotziak. Margo Cilker estadubatuarra da, baina atzen urteotan Bizkaian bizi izan da eta kontzertu ugari emon ditu formatu akustikoan. Madrileko Manuel L. Sacristán (Hotel Valmont) konbidatzeko aukerea izan eban Udalak eta Euskal Herritik kanpoko musikariak konbidatzeko ebatzia hartu eban. Maria Rivero eta Karla Imbert bizkaitarrak dira eta akustikoan joten dabe. Eta Highlights taldea, Bilbao Hiria Sarian bigarren gelditu zan eta Bizkaiko rock panoraman, "talde interesgarrienetako bat da" Fernandezen arabera.

Goizetik gauera
Lehenengo kontzertua goizeko 11:00etan hasiko da eta azkena 22:00etan eta Lemoako hainbat gunetan izango dira.
Karla Imbert sopeloztarra izango da lehenengoa. Kontzertua liburutegian izango da. Ingelesez kantetan dau abots gozoagaz. Bere lehenengo lana Prague izenekoa Laponian sortu eban eta sare sozialen bidez egin da ezaguna.
Ondoren, 12:30ean, Hotel Valmont-ek eskolako aterpean joko dau. Taldea 2008an sortu zan eta 2011n grabau eban bere lehen diskoa Señales. Gero, Doble trampa (2012) eta Directo en Rock & Pop (2013) etorri ziran.
Ordubietan, Kulturguneko kantxan Maria Riveroren txandea izango da. Siroka taldean eta Hutsa bikotean ibili ondoren, Maria Rivero, sano kritika onak jaso dituan Kintsukoroi bakarkako errefujiaduen aldeko proiektua aurkezten dabil aspaldi honetan. Hurrengoa Margo Cilker-en kontzertua izango da, 17:00etan Batzokian. Estadubatuarraren lehenengo diskoa, Boots and Spain and boots again da. Cilkerren ostean, arratiarraren txandea. Estankona arteaztarra 18:00etan izango da Kresala tabernan. Hiru disko ditu kalean, Estankona, Fruitua eta Ardatza. 19:00etan, Atxeta tabernan, MobyDick, Getxoko Eneko Burzakok, bere kantu propioak eta genero askotako bersinoak eskeiniko ditu. Eta akustikoaren jaialdia amaitzeko, 22:00etan, Highlights Arrigorriagako hard-rock bandak Gaztetxean joko dau.

0
Lemoa
2017/5/7
Memoria eta Kultura Astea, maiatzaren 8tik 14ra

Memoria eta Kultura astean, Memoria Historikoaren gaineko berbaldi bi, ekitaldi bat eta mendi ibilaldia egongo dira.


Mikel Diegoren berbaldiak emongo deutso hasikerea asteari, Lemoako herritarren eta epaitegi frankisten gaiari atarikoa eginez. Maiatzaren 8an izango da 19:00etan. Bigarren berbaldia Aritz Ipiñak egingo dau, hilaren 11n, 18:00etan, 1936 eta 1975 arteko euskal erbestealdia gaitzat hartuta. Biak Jubiladuen etxe gaineko aretoan izango dira.
Memoriari lotutako ekitaldi nagusia zapatuan izango da, hilaren 13an, iluntzeko 20:00etan kiroldegian. Lemoa hartzearen 80. urteurreneko ekitaldian, ikuspegi memorialistikotik, arlo artistiko eta soziala landuko da. Izan be, herriko eta inguruko artistakaz batera, bonbardaketearen inguruko emonaldia egingo dabe. Felipe Murillo da zuzendari artistikoa eta Gotzon Barandiaran gidoigilea.
Gerra eszenalekuetatik mendi ibilaldia antolatu dau Udalak domekarako. 10:30ean, Atxeta plazan batu eta Lemoatxera igoko dira lemoaztarrak. Han, bonbardaketearen oroigarria inaugurauko dau Udalak eta gorpuak agertu diran lekuetan lora sortak ipiniko ditue.
Memoriari lotutako ekitaldiez gainera, musikeak be protagonismo handia hartuko dau kultura astean. Holan, martitzenean, hilak 9, Maddi eta txalaparta 4 eta 10 urte bitarteko umeentzako ipuin musikatua egongo da 17:30ean ludotekan eta hurrengo egunean gurasoentzako txalaparta tailerra eskolako aterpean. Eguenean, hilak 11, Arratia Musika Eskolako ikasleak kontzertua eskeiniko dabe eleizan, 19:30ean eta barikuan, Unai Ormaetxea bertsolari eta idazlea eta Mikel Inunziaga "Inun" abeslariaren errezitaldi-kantaldia antolatu dau Udalak Elizondoko Kulturgunean. Ondoren, DBHko ikasleak gaubela egingo dabe. Ekintza hau ikastetxeak, ikastetxeko Euskera Batzordeak eta Lemoako Udalak antolatu dabe. Egitarau musikal oparo hau Lemoako Abesbatzen alkarteak antolatutako Udabarriko kontzertuak zarratuko dau. Han, Amorebieta-Etxanoko Xuxurlariak Abesbatza, Bilboko Emays korua eta Lemoako abesbatza entzuteko aukerea egongo da.
Amaitzeko, herri kirol erakustaldia eta herritarren arteko trontza txapelketea egongo dira domekan, hilak 14, Elizondon, eguerdiko 13:00etatik aurrera.
Aste osoan zehar eskolan, ikasleen lanen erakusketak, txalaparta tailerra eta beste kultur ekintzak egongo dira. Udal Liburutegia be eskolara hurreratuko da umeak liburuak eskuragarriago izan dagiezan.


Egitaraua
Maiatzak 8, astelehena
19:00etan, Udalak antolatuta, Mikel Diego Barajasen berbaldia "Los vecinos de Lemoa ante los tribunales franquistas: una introducción". Jubiladuen etxe gaineko aretoan.

Maiatzak 9, martitzena
17:30ean, Maddi eta txalaparta ipuin musikatua ludotekan.

Maiatzak 10, eguaztena
17:00etan, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, gurasoentzako txalaparta tailerra eskolako aterpean.

Maiatzak 11, eguena
18:00etan, Udalak antolatuta Aritz Ipiñaren berbaldia: "Huyendo de la guerra y de la represión franquista: el exilio vasco 1936-1975" Jubiladuen etxe gaineko aretoan.
19:30ean, Arratia Musika Eskolako ikasleen kontzertua eleizan.

Maiatzak 12, barikua
19:00etan, Udalak antolatuta, Unai Ormaetxea bertsolari eta idazlea eta Mikel Inunziaga "Inun" abeslariaren errezitaldi-kantaldia Elizondoko Kulturgunean.
DBHko ikasleen gaubela, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxea, Ikastetxeko Euskera Batzordea eta Lemoako Udalak antolatuta.

Maiatzak 13, zapatua
20:00etan, Udalak antolatuta, Lemoa hartzearen 80. urteurrena kiroldegian.
20:00etan, Lemoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Udabarriko kontzertua. Xuxurlariak Abesbatza (Amorebieta-Etxano), Coro de Emays (Bilbo) eta Lemoako Abesbatzen Elkartea. Eleizan.

Maiatzak 14, domekea
10:30ean, Lemoako Udalak antolatuta, Memoria Historikoaren inguruko mendi ibilbidea.
13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta, herri kirol erakustaldia eta herritarren arteko trontza txapelketea Elizondon.

0
Lemoa
2017/4/16
Iñaki Bilbao eta Tomas Linazaren aldeko mendi martxea

Lemoako Bagabiz Badatoz ekimenak, euskal preso eta iheslarien aldeko "Elkartasun mendi martxa" antolatu dau aprilaren 23rako, domekea. "Iñaki eta Tomas Lemoan gura doguz" lemapean, Iñaki Bilbao presoa eta Tomas Linaza Cabo Verden deportaua, Lemoan gura dabezala aldarrikatuko dabe. Mendi martxea egin ostean, kopautxoa eta ekitaldia egongo dira.
Mendi martxea 09:00etan abiatuko da Atxetatik. Atxeta, San Inazio, Lemoatx, Landalde, Bediako kanposantua, Barranko, Durandio eta Atxeta izango da partaideak egingo daben ibilbidea.

0
Lemoa
2016/10/15
2017ko udal aurrekontuetarako proposamenak egiteko egutegia

Udal ordezkariak Lemoako auzuneetatik pasauko dira urri bigarrenaren 18, 20, 25 eta 27an, bertan bizi dan jentearen proposamenak eta eretxiak jasoteko. Holan, herritarrak 2017ko udal aurrekontuetarako euren ekarpenak egin leikiez.
Hilaren 18an, udaletxekoak Txiriboketako buzoian egongo dira 17:30ean, Txiriboketa, Azurreka, Arraño eta Txitxotegiko jentearen eretxia eta proposamenak zuzenean batzeako. Hogei minutu beranduago, buzoian, Aizti, Landitze eta Zabalekoak dagoz deituta. Atzenik, 18:15ean, Larrabeitiko kontenedoreetan Iturritxe, Larrabeiti, Elorriaga eta Atutxolakoak.
Hilaren 20an, 17:30ean, Plazako buzoian Arraibikoakaz berbetan egongo dira udalekoak. Hogei minutu beranduago, 17:50ean, Estazinoa eta Durundiokoen txandea izango da estazinoko buzoian. Eguneko atzen zitea Tallerreta, Lemorieta, Haizea, Bolunburu eta Agarrekoak daukie. Honeek 18:15ean, eskolako buzoian batuko dira udal ordezkariakaz.
Aurrekontuetarako proposamenak egiteko hurrengo hitzorduak hilaren 25ean izango dira. 17:30ean, buzoian, San Inaziokoakaz batuko dira udaletxekoak; 17:50ean, Kultur Guneko buzoian Elizondokoakaz eta 18:15ean, Correosen Intzuntzako auzunekoakaz.
Atzenik, hilaren 27an, 17:30ean Mendietakoak buzoian, eta 17:50ean, Pozueta eta Arantxekoak, Pozuetako buzoian izango dabe 2017ko aurrekontuetarako proposamenak zuzenean egiteko aukerea.

0
Lemoa
2016/7/22
Eskean Kristö eta Narcok animauko dabez jaietako gauak

Durundi Barri Dantza Taldeak 50 urte beteko dauz aurten eta eurek botako dabe txupina garagarrilaren 29an. Ordurako jai egitaraua hasita egongo da; izan be, jaietako kirol eguna ospatuko dabe 27an eta alkartasun eguna hurrengo egunean. jaietako ikurra dan baltsen jeitsierea Ibaizabaletik, zapatuan izango da arrastiko zazpiretan. Tallerretako zubitik urtengo dira baltsa guztiak batera, eta amaieran abordajea egingo deutsie alkarreri. Baltsarik originalenak saria izango dabe. Gauak animetako sano kontzertu potenteak egongo dira. Hilaren 29an, barikuan, Eskean Kristök eta hurrengo egunean Narco taldeak joko dabe Lemoan.


Garagarrilak 27, eguaztena
Kirol Eguna
12:00etan, umeen pentatloia. Ur probak kiroldegian. 7-9 urte/ 10-12 urte/ 13-15 urte. 5 umeko taldeak osotu behar dira eta talde bakotxak bizikleta eta kasko bat eroan beharko dau. Izen emotea garagarrilaren 18tik 22ra udaletxean.
16:30ean, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketako finala kiroldegian.
17:30ean, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketako finala kiroldegian.
18:30ean, Esku Pelota Txapelketako finala kiroldegian.
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketetako finalak kiroldegian.
19:00etatik 20:00etara, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 29) parte hartzeako izen emotea kiroldegian. Izena kultura@lemoa.net helbide elektronikoan be emon daiteke hilaren 26ra arte.
Partiduak amaitutakoan partaideentzako kopautxoa eskolan.

Garagarrilak 28, eguena
Alkartasun Eguna
20:00etan, eusko labeldun oilasko pintxo dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 eurotan. Jasotako dirua "Hezurrak malgu, bihotza indartsu" proiekturako izango da.
20:00etan, Beldur Barik Gunea Elizondon.

Garagarrilak 29, barikua
Mozorro Eguna. Gaia: gaua.
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea Udaletxeko plazan.
19:00etan, txupina eta Jaietako Kartel Lehiaketearen sari banaketea Udaletxeko plazan. Mozorro Lehiaketan parte hartuko dabenak kalejiran joango dira Elizondoraino eta bertan izango da sari banaketea.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian. 18 urtetik beherakoentzat. Txartelak hilaren 15a baino lehen udaletxean. Afari ostean zozketak.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:30ean, kontzertua, Eskean Kristö Elizondon.
01:00etan, 12 urtetik gorako lemoaztarren Play-Back Lehiaketea Elizondon.
02:00etan, erromeria Oxabi taldeagaz Elizondon.

Garagarrilak 30, zapatua
Gastronomia eta Gaupasa Eguna
11:00etatik 13:30ak arte, umeentzako puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
13:30etik 14:00etara, Bits Jaia eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Makailao Lehiketetako lapikoen aurkezpena eskoletan. Ondoren, herri bazkaria.
17:00etan, umeentzako tailerrak eta jolasak, Zaztaparrak eta Alemaniara doazen gazteak alkarlanean antolatuta eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
19:00etan, Baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian eta helmuga zubi barrian.
20:00etan, jantzaldia Lotxo taldeagaz Herradurako plazan.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza alkartearen eskutik sardina jana Herradurako plazan.
23:00etan, kontzertuak. Anestesia eta Narco. Elizondon.
00:00etatik 03:00etara Testing zerbitzua Elizondon.
03:15ean, erromeria Trikizio taldeagaz. Elizondon.
Goizaldean, mokautxoak Elizondon.
Arratiako herrietara bueltako autobusen zerbitzua 02:30ean eta 05:00etan. Urtekerea Correos-etik.

Garagarrilak 31, domekea
Euskal Jaia San Inazio plazan
Baserritar jantzita dagozanai plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.
11:30ean, XIX. Artisautza Azoka Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baselizan. Ondoren, Durundi Barri jantza taldearen 50. urteurrena dala eta, Joseba Etxebarriari omenaldia eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
18:30ean, Xaibor Euskalzumba San Inazio plazan.
19:30ean, 12 urtetik beherako lemoaztarren Play-Back Lehiaketea San Inazio plazan.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat San Inazio plazan.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat San Inazio plazan.
20:30ean, Aikok eskeinitako jantzaldi-erromeria Elizondon.
22:30ean, Garsu erre Elizondon. Jaien amairea.

0
Lemoa
2016/5/16
Lemoatxeko bataila antzeztuko dabe San Antolinen hilaren 21ean

Maiatzaren 21ean, Euzkadiko Fronteak alkarteak, 1937ko maiatzaren 29a eta bagilearen 5aren bitartean Lemoatxen izandako batailearen antzezpena egingo dau bertan. Batez be, bagilearen 2 eta 3an gertatutakoa. Orduan asturiar brigada batek erasoa egin eban arrakasta barik. Hurrengo egunean VI. Euskal Brigadak, azken garaipen euskal-errepublikarra lortu eban. Bagilearen 5ean, armada frankistak konkistau eban barriro Lemoatx. Horixe antzeztuko dabe Euzkadiko Fronteak alkartekoak batailea gertatutako lekuan.


Modu ludiko honetan lemoaztarrak eta bertaratuten diran guztiak eukiko dabe bataila honen barri. Baina ez da ekintza bakarra izango. Izan be, astegoien osoan egongo dira egun hareek ulertuteko ekitaldiak. Barikuan, hilak 20, 19:30ean Mikel Diego Aranzadiko historialariak "Lemoatxeko guda" izeneko berbaldia egingo dau, han gertatu zana eta hurrengo egunean ikusi ahal izango dana azalduteko. Batailearen antzezpena hurrengo egunean izango da arrastiz. Goizean, gerra zibilean girotutako museo bizia egongo da Arlonagusia plazan. Han, sasoi haretako ibilgailuakaz, kainoiakaz eta ekipamentuagaz jantzita eta armatuta egongo dira hainbat lagun gerra kanpamentuan. Museo bizi hau ikusteko bisita gidatu bi izango dira; lehenengoa 11:00etan eta bigarrena 12:30ean.


Batailearen antzezpena
Lemoatxeko burruka-gunera igoteko autobus zerbitzua egongo da, 15:30ean hasita. Dana dala, oinez igon gura izan ezkero, eleizan 16:00etan da batzeako hitzordua. Antzezpena 17:00etan izango da eta ondoren lore eskeintza egongo da. Gero, herrian, Jubiladuen etxeko goiko aretoan, Baile en el sindicato (Fran Longoria 2016) pelikulea proiektauko dabe. Pelikulea 1936-37ko neguan girotuta dago. CNTko miliziarrak Meroñora heltzean dirala da eta Aliziak, miliziar anarkisteak erlazino bat hasten dauala Rosarito izeneko herriko neska bategaz da pelikulearen argudioaren abiapuntua.
Hurrengo egunean, Berangon Burdin Hesia ikusteko aukerea egongo da. 10:30ean, Berangoko Kultur Etxean batu eta Aitor Miñambres museoko zuzendariaren eskutik, memoria museoa eta gotorlekuak ikusiko dabez partaideak.

Euzkadiko Fronteak alkartea
Talde moduan, Euzkadiko Fronteak 2013an sortu zan errekreazinoak egiteko, eta 2016ko urtaila ezkeroztik alkartea da. Partaideak memoria historikoa errekuperetako beste talde batzuetako kide dira; berbarako, Lemoatx 1937, Aranzadi Zientzia Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Burdin Hesia Ugao, eta abar.
Lemoako errekreazinoa egiteko, estadu osotik etorriko dira 80 bat lagun: Asturiasetik, Aragoitik, Kataluniatik eta Andaluziatik, beste leku batzuen artean.

0
Lemoa
2016/4/11
Bigarren eskuko azokea

Lemoako Udalak Bigarren Eskuko Azokea antolatu dau aprilaren 17rako, "persona batek gura ez dauana, beste baten altxorra izan daitekelako" lemapean. Azokea Elizondon izango da 11:30etik 14:00ak arte.
Bertan gauzak saltzeako izena emon behar da udaletxean aldez aurretik. Hilaren 13ra arte emon daiteke izena bigarren eskuko azokan parte hartzeako.

0
Lemoa
2016/1/11
Urtailaren 17ko Igitie alkartearen Lemoako azokea bertan behera

Igitie alkarteak pasa dan urtean zehar hiruna azoka antolatu ebazan bai Diman eta bai Lemoan. Aurten be ohitura horregaz jarraitutea aurreikusi dabe Igitiekoak, eta urtailetik hasita herriotako plazak animetako konpromisoa hartu dabe. Dana dala, antolakuntza arazo batengaitik urtailaren 17ko azokea, Lemoakoa, ez da egingo. Igitiek espero dau  eragozpenik ez eragitea eta gogoratu gua dau zapaturo Igorreko azokan bertoko baserritarrakaz topatzeko aukerea dagoala. "Hurrengo Igitieko azokan, Diman zezeilaren 21ean, alkar ikusiko dogulakoan urte barri zoriontsua opa deutsuegu. Segi bizkor!" dinoe.

0
Lemoa
2016/1/3
Material bilketea Gaztetxean Donbass-era (Ukraina) bialtzeko

Lemoako Karabie Gaztetxean, urtailaren 5era arte, medikuntza eta higiene materiala dagoz batzean Ukrainako Donbass eskualdera bialtzeko. EH Donbass Elkartasun Komiteak antolatu dau bilketea eta Bilboaldeko hainbat eragilek egin dabe bat ekimenagaz.
Karabie Gaztetxeak emondako datuen arabera, Ukrainiako estadu kolpearen ondoren zonalde honetan 11.000 zibil hil, 17.000 zauritu eta miloe bi desplazadu dagoz. Hori dala-eta, Euskal Herrian, EH Donbass Elkartasun Komiteak, giza laguntza batzeari ekin deutso, baina itsas edukiontzi bat beteteko 3 tona material falta dira. Bilketa puntuak Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Bilbo, Larrabetzu eta Lemoan dagoz.

0
Lemoa
2015/10/31
Bigarren eskuko azokea hilaren 21ean

Jenteak jadanik erabilten ez dituan gauzen bizitza luzatuteko asmoz, Lemoako Udalak bigarren eskuko azokea antolatu dau zemendiaren 21erako. Azoka hau be Elizondon izango da 11:00etatik 14:00ak arte.

0
Lemoa
2015/10/14
Parekidetasun Gunerako deialdia

Lemoako Udalak, herriko alkarte, talde eta banakoak deitu ditu Parekidetasun Gunean parte hartu dagien. Izan be, herritarren ekarpenak ezinbestekoak dira herrian aukera bardintasuna zelan biziten dan jakiteko eta bizipenetatik sortutako urtenbideak topatzeko.
Batzarra, urri bigarrenaren 16an izango da, arrastiko seiretan, Jubiladuen Etxeko goiko solairuan. Konziliazinoa errezteko, ordubete baino gehiago ez dala luzatuko emon dabe jakitera Lemoako Udaletik.

0
Lemoa
2015/10/1
Etxe kolaboratiboen gaineko hausnarketea III. Hirigintza Jardunaldietan

"Etxe hutsetatik etxe kolaboratiboetara" lemapean antolatu ditu Lemoako Udalak  autengo urigintza jardunaldiak. Lehenengo saioa urri lehenengoaren 24an izan zan eta beste hiru saio izango dira, eguenetan, urri bigarrenaren 15era arte.
Lehenengo saioan Cover taldeko Ricardo Aristizabalek etxebizitza kolaboratiboak zer diran azaldu eban; hurrengoan esperientzia desbardinen barri emongo dabe; hirugarrenean genero ikuspegia etxebizitza kolaboratiboetan landuko da eta amaitzeko, Lemoako etxe hutsak etxe kolaboratibo bihurtzeko lehenengo pausuak zehaztuko dira.
Jardunaldion helburua beraz, etxe kolaboratiboen gaineko hausnarketea egitea da, eta egoki jo ezkero, eredu hau ezarri ahal izateko udal araudia prestatzea. Izan be, 2016an hasiko dira Lemoako Plan Orokorra berrikusten.
Beste helburu bat "beste eredu batzuk ezagutzeko aukerea emotea da. Gainera Lemoan badagoz etxe hutsak eta ondo dago eredu desbardinak ezetutea horreekaz zer egin ahal dan jakiteko" azaldu deutso BEGITUri Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.

Etxe kolaboratiboak
Etxe tradizionaletan, gitxi erabilten diran espazio asko dagoz: jantokia, bisitentzako gelaren bat... eta hori garestia da. Euskadin etxebizitzaren metro koadroa 3.000 euro ingurutan dago. Baliabideak errazionalizetako, etxe bizitza kolaboratiboetan gitxi erabilten diran espazio horreek konpartidu egiten dira. Etxe honeetako espazio pribaduak etxe tradizionaletan baino txikiagoak dira, baina espazio komun zabalak ditue.
Etxe kolaboratiboak egiteko, etxekideak kooperatiba bat egiten dabe eta eurek hartzean dabez ebatzi guztiak: etxebizitzak apalak ala lujuzkoak izango diran, zenbat metro koadro izango dituen, ze material erabiliko dan eraikuntzan... Eta kooperatibako batek bere etxea saldu gura dauanean, kooperatibeak erosten deutso, eta kooperatibeak berak ebazten dau nori saldu.
Aristizabalen ustez, etxebizitzak kudeatuteko eredu hau parte hartzaile eta demokratikoa da, baliabideak errazionalizau egiten ditu, onura sozialak dakarz eta ingurumenari jagokonean jasangarria da. Holan, etxe kolaboratiboak etxe jaube izateko beste eredu bat proponiduten dabe, baina hau, barritzailea izan arren, biziteko eredu barri baten zati bat baino ez da. Cover-en "urigintza kolaboratiboa egiten saiatzen gara, urigintza parte-hartzailetik harago". Eta urigintza kolaboratiboa, ekonomia kolaboratiboaren barruan kokatu eban Aristizabalek.

0
Lemoa
2015/9/28
Aurrekontuak egiteko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak

Urri lehenengoaren 21etik urri bigarrenaren 18ra, Lemoako Udalak herritarren eretxi, kezka edo proposamenak jasoko dauz Udaleko mobil aplikazinoa erabiliz edo herrian ipiniko diran buzoietan. Orduan hasiko dira 2016ko aurrekontuak diseinetan lemoaztarren partaidetzeagaz.
Lemoaztarrak aurrekontuen diseinuan parte hartu ahal izango dabe lau momentutan eta lau modutan. Lehenengoa arestian esandako moduan, mobil aplikazinoa erabiliz edo buzoietan ekarpena eginda. Urriaren 19tik 25era, udaleko ordezkariak auzorik auzo ibiliko dira, buzoiak jaso eta auzokoakaz zuzenean berba egiten. Bigarrena, beraz, udalagaz auzoan berba egitea da. Hirugarren pausua urri bigarrenaren 26tik zemendiaren 1era izango da. Orduan, aurreko urteetan urtendako lau proposamen zehatz aurkeztuko dira eta bat aukeratuko da 2016an egiteko. Proiektuen erakusketak eta bozketak egingo dira. Parte hartzeako hirugarren modu edo pausua proiektua aukeratzeko botoa emotea da. Atzenik, zemendiaren 12an, 19:30ean, Udalak bere proposamena aurkeztuko dau batzar zabal baten, Jubiladuen Etxean.

0
Arratia
2015/7/26
Kuadrilan biziteko jaiak

Jaiai hasikerea emoteko txupina  Luci Linares, Arantza Martinez eta Mari Carmen Chicon Garsu-ren egileak, botako dabe garagarrilaren 30ean arrastiko zazpiretan. Dana dala, aurreko egunean, kirolaren inguruko hainbat ekitaldi egingo dabez lemoaztarrak jai giro ederrean.
Bost eguneko jai egitaraua prestatu dabe Lemoan, egun bakotxa, eguaztenetik domekara, gai baten inguruan. Kirol Eguna, Mozorro Eguna, Euskal Jaia eta Play-back Gaua, Gastronomia eta Gaupasa Eguna eta Alkartasun Eguna dira gai honeek. Eta egun bakotxean goizetik gauera arte ekitaldi piloa kuadrilan ondo pasetako. Kontzertuak, erromeriak eta Play-back Lehiaketeak ipiniko deutsee erritmoa gauai; egunai umorea, barriz, baltsen jeitsiereak eta rally umoristikoak, besteak beste.

Garagarrilak 29, eguaztena
Kirol Eguna
12:00etan, umeen pentatloia: ur probak kiroldegian.
17:00etan, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala.
18:00etan, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala.
18:30ean, esku pelota finala, kiroldegian
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketen finalak, kiroldegian.
20:00etan, Zumba saioa, eskoletan.
20:00etan, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 30) eta rally umoristikoan (abuztuak 1) parte hartzeako izen emotea kiroldegian 21:00ak arte.
Partiduak amaitutakoan, kopaua egongo da parte hartzaile guztientzat.

Garagarrilak 30, eguena
Mozorro Eguna. Gaia: zientzia fikzinoa
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea, udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta jaietako Kartel Lehiaketearen sari banaketea, udaletxeko plazan.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:30ean, kontzertua, Gansos Rosas (Guns and Roses-en omenez).
01:30ean, erromeria Elizondon Oxabi taldeagaz.

Garagarrilak 31, barikua
Euskal Jaia San Antonio plazan eta Play-back Gaua
11:30ean, XVIII. Artisautza Azokea Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baselizan.
12:45ean, Durundi Barri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
18:30ean, Xaibor, txiki eta gazteen diskofesta, San Inazio plazan.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretan eta helmuga zubi barrian.
22:30ean, 12 urtetik beherako lemoaztarren Play-back Lehiaketea.
23:30ean, Skakeitan taldearen kontzertua Elizondon.
01:00etan, 12 urtetik gorako lemoaztarren Play-back Lehiaketea Elizondon.
02:00etan, erromeria Babel Covers taldeagaz. Elizondon.
Oharra: Egunean zehar baserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.

Abuztuak 1, zapatua
Gastronomia eta Gaupasa Eguna
11:00etan, ume eta gazteentzako puzgarri parkea eta jolasak eskoletan.
14:15ean, Bits Jaia eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisau eta Bakailao Lehiaketetako lapikoen aurkezpena eskoletan. Ondoren, herri bazkaria.
17:00etan, ume eta gazteentzako tailerrak eta jolasak, Zaztaparrak eta Eskoziara doazen gazteak alkarlanean antolatuta eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapel- ketak.
19:00etan, kuadrilen arteko rally umoristiko musikatua. Jubiladuen tabernatik hasita.
19:30ean, jantzaldia Herradura tabernako plazan.
20:30ean, Tango, Bals eta Pasodoble Lehiaketea. Herradura tabernako plazan. Izen emotea 19:30etik 20:00etara.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza alkarteak sardina jana eskeiniko dau. Herradura tabernako plazan.
23:30ean, Bongo Botrako taldearen kontzertua Elizondon.
01:30ean, erromeria Trikizio taldeagaz Elizondon.
05:00etan, barauskarria Elizondon.
Oharra: Arratiako herrietatik pasauko diran bueltako autobusen urtekereak, goizaldeko 02:30ean eta 04:30ean izango dira Correos-etik.

Abuztuak 2, domekea
Alkartasun Eguna
19:30ean, Eusko Label okeleagaz egindako hanburgesa dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasoten dan diru guztia La Cuadri del Hospi alkartearentzat izango da.
22:00etan, Garsu erre Elizondon.

0
Arratia
2015/5/12
Euskerea plazara aterateko ekintzak

Euskereak kalea hartu dagian eta umeak parkeetan euskeraz egiteko olgetan, hilaren 29an eskolan, euskerazko parke jolasak ikasteko aukerea egongo da. "Horretarako, guraso zein umeai bitartekoak eskeini gura izan jakiez, parkeko ohiko jolasak euskeraz zelan jolastu ikasteko eta barriak erakusteko. Honetan be, aurrerantzean lagungarri izango jakiezan bitartekoak bananduko jakiez: ikasitako jolasen eta horreekaz batera abesteko abestien liburuxkea eta CDa" azaldu deutso begituri Miren Madariaga Lemoako Euskera Teknikariak.

Berbalagun Igorren
Igorren be, euskerea kaleetara aterateko, nagusien aisialdian, hizkuntza ohituretan eragin gura dau Euskera Zerbitzuak. Helburu horregaz Berbalagun proiektua dago martxan, astean gitxienez ordubete talde txikietan euskeraz berba egiteko aukerea emoten dauan proiektua. Taldeok indartu gura dabez Igorren. Astelehenetan 09:30ean Ayarzan, martitzenetan 18:00etan Gau Loran, eguenetan Kultur Etxean 18:15ean eta barikuetan 19:00etan Kiñu Gaztetxean batzean dira Berbalagunak. Interesauta dagozanak ondoen jatorkien taldera hurreratu leitekez.

0
Lemoa
2015/4/14
Palestinan Giza Eskubideen Inguruko I. Ziklo Dokumentala

Lemoako Udalak eta Mundubat-ek Palestinan gertatzen diran Giza Eskubideen urraketak salatuteko dokumental ziklo bat antolatu dabe. Emonaldiak eguenetan izango dira, aprilaren 16an hasita eta maiatzaren 7ra arte, arrastiko zazpiretan Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
Lemoako Udala Giza Eskubideen gaia jorratuten dabil memoria historikoa dala eta, eta beste esparru batzuetan landu beharra be ikusi dabe. "Aspaldi ikusi genduan Lemoan kooperazinoa eta alkartasuna landu beharra egoala eta memoria historikoaren gaiagaz giza eskubideak lantzean gabizanez Palestinaren egoerea jarri dogu abiapuntu moduan. Palestinaren inguruko gaia egunero dabil bolo-bolo telebistan baina benetako egoerea eta historia zein dan isladatzea gurako geunke esperientzia desbardinen bitartez" azaldu deutso BEGITUri Mikel Garcia Lemoako Gazte Teknikariak.

Bost dokumental, lau saiotan
Ziklo honetan eskeiniko dan lehenengo dokumentala, 2010ean Manu Sanchez, Andres Dominguez eta Irene Sanchez-Prietok zuzendutako eta IPPAI etxeak ekoiztutako Palestine (off the record) dokumentala da. Bertan, Palestina eta Israelgo gizarte zibilaren ikuspegitik eragile eta aktibisten abotsak entzungo dira; komunikabideetan agertzen diranen aldean oso desbardinak. Israelgo okupazinoaren oinarriak aztertu eta konponbide justu baten alde alternatiboak erakusten ditue, danen artean, bake justu eta iraunkorra lortzeako. Filma Eneko Gerrikabeitiak aurkeztuko dau. Gerrikabeitia Mundubat-eko zuzendariordea da eta 5 urtez erakundearen arduraduna izan zan Palestinan.
Hurrengo saioan dokumental bi: Unai Aranzadi kazetariaren Y sin embargo Al Quds izenekoa eta Ekologistak Martxan-en Puertas al Mar. Lehenengoak palestinar herritarren zuzeneko testigantzea emoten dau, tokian tokiko jentearen bizimodua erakusten. Bigarrenak, Gazako arrantzaleen egoerea erakusten dau. Saioa, Mohammed Farjallah-k, Hebron herriko palestinarrak aurkeztuko dau.
Aprilaren 30ean, 3 mujeres palestinas izeneko dokumentala pantailaratuko dabe Lemoan. Produkzino palestino-israeldar honetan, edade desbardinetako hiru andrak kontetan dabe euren aktibismo eta burruka politikoak. Amoun Sleem, Domari ijitoen komunidadearen kidea da eta euren zentroko zuzendaria, heziketa eta ekonomia independientea izan dagien burrukan dabilena. Khulood Badawi, politika aldetik izar distiratsua da eta bere arbasoen herrira eroango gaitu, Safuri herrira, non erbesteratua izan zan bere familia 1948an. Agertuten dan hirugarrena, Maha Nassar da, politika arloko aktibista beteranoa. Mundubat-eko Monika Alonsok aurkeztuko dau. Alonso Mundubat erakundearen Giza Eskubideen arduraduna da eta Palestinan urte bitan izan dana.
Atzen saioa, maiatzaren 7an izango da. Orduan David Segarraren Fuego sobre el Mármara ikusteko aukerea egongo da. Film honetan, Flotilla izeneko itsasontziari egindako erasoa kontetan da, bertan egon ziran aktibista eta kazetarien ikuspuntutik. Bizirik urtendako personen konpromisoa eta biolentziaren zikloa azaltzen da. Malu Egiluz zeanuriztarrak aurkeztuko dau. Egiluz EHNE Bizkaiako kidea da eta Palestinan Nekazal Eskubideen Behaketaren delegazinoan egon zan.

0
Lemoa
2015/2/17
Memoria Historikoaren Astea antolatu dabe lehenengoz

Urrietan Lemoatxako lubakien inguruan Hilario Blanco Reguero gudariaren hazurrak topau ebezan eta bizi dauan arrebeari emongo deutsiez horretarako antolatutako ekitaldi baten. Saioa Elejabarrieta Lemoako alkatea, Pako Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea eta auzitegi medikua eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat egongo dira hilaren 20ko ekitaldi honetan Memoria Historikoaren Asteari hasikerea emoten.


Familiari hazurrak bueltatzeko momentu hunkigarri eta garrantzitsuagaz hasiko da eta 1936ko gerran eta gerraostean Lemoan bizi izandakoa argitzeko ekitaldi asko egongo dira: erakusketa bat, bost berbaldi, dokumentalak eta Lemoatxarako frankistak egindako ibilibidea egingo dauan mendi martxa bat. Holan, hilaren 22an, interesauta dagozan herritarrak lubakiak ikustera joango dira Zornotzako bidetik "Lemoan geratuko gara, joango gara Zornotzaraino oinez eta igongo gara Lemoatxara baina Zornotzako bidetik. Hori da frankistak hartu eben bidea eta" azaldu deutso begituri Mikel Garciak. Eta han gertatutakoa antzerki baten bitartez azalduko dabe Frentes de Euzkadi alkartekoak.
Astelehenean, martitzenean eta barikuan berbaldiak egongo dira, eta eguenean, dokumental emonaldia udaletxeko Pleno Aretoan.
Memoria Historikoaren Astea Lemoatx 1937 eta Udalak antolatu dabe, laguntzaile eta kolaboratzaile askoren laguntzeagaz, Aranzadi, Intxorta Kultur Elkartea, Gerediaga Elkartea, Eusko Jaurlaritza eta Frentes de Euzkadi, beste batzuen artean.

Proiektua hazten
Atzenengo urteetan memoria historikoak pisu handia hartu dau Lemoan eta orain arteko proiektuak txiki geratu dira. "Uste dogu heldu dala momentua proiektua handitu eta zabaltzeko" dino Mikel Garcia Udaleko Gazte Teknikariak. Hori dala eta, urtean zehar ekintzak egiteaz aparte, kulturari edo kirolari emoten jakien moduan, memoria historikoak be aste bat behar ebala pentsau ebela dino Garciak.
Orain arte egindako ikerketa eta aurkikuntzak ikerketea sakontzeko premina ekarri dabe eta epe luzerako proiektua egiten hasi dira. "Lemoatx 1937ko kideakaz eta beste alkarte batzukaz landuko da. Talde askogaz kontaktau eta honeekaz berba egingo dogu ikusteko ze bide jarraitu ahal dogun honetarako" dino teknikariak.
Proiektua bagilerako edo garagarrilerako amaitutea espero dabe. Amaitutakoan udaletik pasau beharko da eta batzordeak onartuten badabe, jentaurrean aurkeztuko da.

Egitaraua
Zezeilak 22, domekea
10:30ean, gudariak egindako ibilbidea (urtekerea Atxeta plazan) eta antzerki formako lubakia San Antolinen, Frentes de Euzkadi alkartearen eskutik.

Zezeilak 23, astelehena
19:00etan, Josu Txueka eta Juan Ramon Garairen berbaldia "Octubre de 1934 en Euskal Herria" udaletxeko Pleno Aretoan.
20:00etan, Aritz Ipiñaren berbaldia "Lemoa ya es España, la represión franquista entre el personal municipal de Lemoa" Pleno Aretoan.

Zezeilak 24, martitzena
19:00etan Pako Etxeberriaren berbaldia "Exhumando fosas, recuperando dignidades" Pleno Aretoan.

Zezeilak 26, eguena
19:00etan, dokumentalak Pleno Aretoan.

Zezeilak 27, barikua
19:00etan Asuncion Badiolaren berbaldia "Campos de concentración y cárceles en Bizkaia" Pleno Aretoan.
20:00etan, Joseba Egigurenen berbaldia "Prisioneros de Franco en Orduña" Pleno Aretoan.

0
Lemoa
2014/11/3
Udagoieneko Nekazaritzako Elikagaien XV. Azokea Elizondon

Lemoako Udalak antolatuta Gorbeialdea Landa Garapen Alkartearen laguntzaz, zemendiaren 9an Lemoako XV. Nekazaritzako Elikagaien azokea egongo da Elizondon, futbol zelaiaren ondoan. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, Bizkaitik etorritako 20 ekoizlek ipiniko ditue salgai baserriko produkturik onenak. Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako erakusketa mikologikoa be egongo da bertan.
Musikea Arratiako Musika Eskolak eta Lemoako Koralak ipiniko dabe. Ordubatak aldera, Arratiako Musika Eskolako ikasleak kalejiran ibiliko dira herritik zehar animazinoa ipinten, eta 14:00etan, Atxetako plazan eta azokako txoko desbardinetan, Lemoako Koralagaz batera kantau eta jantzan egingo dabe Musika Eskolako ikasleak.

0
Lemoa
2014/10/21
Karabie Gaztetxean 15. urteurreneko jaia

Hamabost urte beteten dira Harriketarrak Lemoako Gazte Asanbladeak, karabi zaharrean lehenengo gaztetxea egin ebenetik. Urte muga hau hilaren 24, 25 eta 26an ospatuko dabe.


Horretarako kontzertuak izango dabe protagonismo nagusia, baina herri afaria edo auzolana be ospakizun ekitaldien artean dagoz. Ekitaldiok Gaztetxe azpian ipiniko daben karpa baten izango dira. Urteurreneko abestia, Eskean Kristö Arratiako taldeak egin dau eta https://www.youtube.com/watch?v=jW4nAJ-cCwc helbidean urteurrena dala eta egin daben iragarkia kusi daiteke.
Ospakizunok barikuan hasiko dira, 19:00etan. Ttek elektrotxarangeak poteorako musikea ipiniko dau afaldu aurretik. Ondoren herrri afaria eta ekitalditxoa 15 urte honeek gogora ekarteko. Stankeink Band, taldearen kontzertua egongo da gero. Stankeink Band, Karabie Gaztetxeko rock taldea da.

Doctor Deseo Gaztetxean
Zapatu arrastiko ekitaldiak kalejireagaz hasiko dira. 18:30ean Broken Bross Brass Band Iruñeako taldeak New Orleans-eko musikea ipiniko dau Lemoako kaleetan. Eta 21:00etatik aurrera eta goizaldera arte kontzertuak. Musika estilo ugari eta jatorri desbardinetako bandak joko dabe Gaztetxeak ipinitako karpan. Doctor Deseo, Willis Drumond, Eskean Kristö eta Izerdi Gorria taldeai entzuteko eta euren musikea jantzatzeko aukerea egongo da hilaren 25ean gaubez.
Ezer ez galtzeako, karpan bertan bokadillo edo errazinoak afaldu daitekez.

Domekan danon artean batu
Amaituteko, danon artean batuko dabe karpea eta gainontzekoak, auzolanean. Beharra arintzeko musikea ipiniko dau DJ batek eta zer jana be eukiko dabe parte hartzean dabenak.
"Orain dala hamabost urte Karabi zaharrean hasi ginan, basoan. Herrira jeitsi eta "herri bat, gaztetxe bat" oihukatu genduan. Ezinezko irudiana errealidade bihurtu dogu, irudimena dalako gure armarik onena eta autogestinoa bide bakarra. Urteak joan dira eta hemen jarraituten dogu harriketarrok, karabian. Denpora honetan guztian, milaka amets bete doguz, baina danak norabide bakarrean. Eta hemen gagoz 15 urtez bizitza zoriontsuen fabrikan beharrean, maite dogun hori zaintzen" dinoe Harriketarrak Gazte Asanbladakoak.

0
Arratia
2014/7/28
Garagarril eta abuztu arteko jaiak

Udearen erdi-erdian garagarril eta abuztu artean, San Inazio jaiak ospatuten dabez Lemoan eta horretarako sei jai egun antolatu ditue, bakotxa gai baten inguruan.


 


Hilaren 29a, kirol eguna izango da eta futbola, padel-a, frontenis eta eskupelota txapelketen finalak jokatu dira egun horretan. Hurrengoa, mozorro eguna: kuadrilen afariak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nagusiak egun horretan. San Inazio egunean, euskal jaia izango da. Abuztuaren 2a play-back eguna izango da eta gastronomiak hartuko dau eguna eta musikeak gau osoa, gaupasa egiteko. Domekan, jaietako atzen egunean, hanburgesa pintxoak salduko dira Elizondon, San Filippo gaixotasuna ikertzeko dirua jasoteko.

Garagarrilak 29, martitzena
Kirol eguna
12:00etan umeen pentatloia. Ur-probak. Adin tarteak: 7-9 urte/ 10-12 urte/ 13-15 urte.
17:00etan, 15 urtetik beherakoen Futbol 7 Txapelketearen finala. Arlonagusian.
18:00etan, 15 urtetik gorakoen Futbol 7 Txapelketearen finala. Arlonagusian.
18:30ean, eskupelota finala kiroldegian.
19:00etan, Padel eta frontenis Txapelketen finalak.
Partiduak amaitu ondoren, kopaua eskolan parte hartzaile guztientzat.

Garagarrilak 30, eguaztena
Mozorro eguna. Gaia: naturea
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta jaietako kartel lehiaketearen sari banaketea, udaletxeko plazan. Aurten Juan Bautista Eguzkitza Meabe Ikastetxearen eskutik hasiko dira jaiak.
Mozorro lehiaketan parte hartzean daben guztiak kalejiran urtengo dira. Sariak kalejira amaieran emongo dira Elizondon.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian.
22:00etatik 23:30era, disko-karaokea kiroldegian.
23:00etan, Zeinke taldearen kontzertua Elizondon.
00:15ean, Larregi taldearen kontzertua Elizondon.
01:45ean, Oxabi erromeria taldeagaz, erromeria Elizondon.

Garagarrilak 31, eguena
Euskal Jaia San Inazio plazan
11:30ean, XVII. Artisautza Azokea. Atxeta taberna ondoko plazan.
12:30ean, mezea San Inazio baseleizan.
13:15ean, Durundibarri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, Ugel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat. San Inazio plazan.
18:30ean, Ugel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat. San Inazio plazan.
18:30ean, "Xaibor Txiki eta gazteen diskofesta" San Inazio plazan. CDak danontzat.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:30ean, Aiko alkarteak eskeinitako jantzaldi-erromeria Elizondon.
Oharra: Egunean zehar baserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.

Abuztuak 1, barikua
Play-back eguna
16:30ean, esku pelota partiduak, Txutxin Txapelketearen finalak.
19:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian izango da eta helmuga zubi barrian. Urtekerak binaka egingo dira.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza alkarteak sardina jana eskeiniko dau. Elizondon.
22:30ean, 12 urtetik beherako lemoaztarren Play-back Lehiaketea Elizondon.
23:30ean, Gose taldearen kontzertua Elizondon.
01:00etan, 12 urtetik gorako lemoaztarren Play-back Lehiaketea Elizondon.
Play-back-ean parte hartzeako izen emotea 20:00etatik 21:00etara Elizondoko Kultur Gunean.
02:00etan, Izerdi Gorriak taldeagaz erromeria.

Abuztuak 2, zapatua
Gastronomia eta gaupasa eguna
11:00etatik 14:00etara, ume eta gazteentzako puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
14:15etik 14:45era, bits jaia eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisau eta Bakailao Lehiaketetako lapikoen aurkezpena. Ondoren herri bazkaria eskoletan. Bazkarirako, Jai Batzordeak mahaiak, jateko tresnak, ogia eta ura ipiniko ditu. Bazkarira joan ahal izateko, txartelak garagarrilaren 14a baino lehen hartu behar dira udaletxean.
17:00etan, umeentzako tailerrak eta jolasak Zaztaparrak Asti Taldeak antolatuta, eskoletan. Izen emotea, garagarrilaren 21etik 24ra arte, 11:00etatik 14:00etara ludotekan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapel- ketak.
19:00etan, Kuadrilen arteko "Rally umoristiko" musikatua. Jubiladuen tabernan hasiko da. Erropa zaharra eroan behar da.
23:00etan, DJ-a Elizondon: Zigor DZ.
23:30ean, Esne Beltza taldearen kontzertua Elizondon.
01:30ean, Trikizio taldeagaz erromeria Elizondon.
05:00etan, barauskarria Elizondon.
Oharra: 02:30ean eta 04:30ean, Arratiako herrietatik pasauko diran bueltako autobusak. Urtekerea Correos-etik.

Abuztuak 3, domekea
Alkartasun eguna
19:30ean, Eusko Label okeleagaz egindako hanburgesa dastaketea Elizondon.
Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasoten dan diru guztia StopSanfilippo Fundazinoarentzat izango da.
22:00etan, "Garsu" erre Elizondon.

Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladakoak atzen urteetan lez ekintzak antolatuko ditue San Inazio jaiai begira. BEGITUk edizinoa zarratu ebanean oraindino programazinoa zehaztu barik egoan. San Inazio egunerako kontzertua antolatu dabe Mandoilek taldeagaz eta domekan aurreko urteetan lez terrazea ipiniko dabe txosnagunean. Gaztetxekoak kartelak aterako dabez programazinoa prest dagoanean.

0
Lemoa
2014/6/9
Urigintzea beste ikuspuntuetatik begiratuteko jardunaldiak

Lemoako Udalak "II. Hirigintza Jardunaldiak: Hirigintza ikuspuntu ezberdinetatik" izeneko jardunaldiak antolatu ditu, herritarren urigintzearen inguruko ezagupenak handitzeko helburuagaz. Lehenengo saioa maiatzaren 29an izan zan eta hilaren 5ean eta 12an izango dira hurrengo biak.
Lehenengo saioan, herritarren partehartzea eta umeak urigintzako eragile moduan, landu eben Elizondoko Kultur Gunera hurreratu ziran lemoaztarrak.
Hurrengo saioa hilaren 5ean izango da eta urigintza jasangarria eta Lemoan hau zelan gauzatu eztabaidatuko dabe partaideak. Atzenik, "Herri inklusiboa: genero ikuspegia hirigintzan txertatzeko gakoak" izeneko jardunaldia izango da eta bertan lemoaztar guztientzat Lemoa bizigarriago egiteko erispideak landuko dira.

0
Lemoa
2014/5/31
Urigintzako irregulartasunak argituteko batzorde bat bultzatuko dau Bilduk

Bagilaren 4an, Lemoako Udalbatzak bozkatuko dau aurreko legegintzaldietako urigintzako irregulartasunak argituteko batzorde berezi bat sortutea. Udalak aztertu dituan espedienteen artean, "herritarrak kaltetzen dituen ez ohiko jarduerak" aurkitu dituela esan eban Saioa Elejabarrietak Bilbon emondako prensaurrekoan maiatzaren 29an.


 


Horregaitik, eta irregularidade horreek ikertzeko, batzorde berezi bat sortzea beharrezkoa ikusten dau Lemoako udal gobernu taldeak. Batzorde hori, hiru fasetan garatuko litzateke. Lehenengo fasean, batzordearen sorrerea, behar egutegiaren onarpena eta inplikautako alde guztiai abotsa emotea eskatzen dabe Bildukoak. Bigarren fasean, jasotako dokumentazinoaren eta bertaratutakoen adierazpenen balorazinoa eta azterketea egitea proposatuten dabe, eta atzenik, jarduera oker guztiak jasoko dituan txostena osotuteko asmoa agertu dau Lemoako udal taldeak.
Batzorde honen sorrerea bagilaren 4an bozkatuko da Udalbatzan.

Hainbat itaun
Momentu honetan mahai gainean sei bat espediente daukiezala esan eban Saioa Elejabarrieta alkateak. Parte hartu eben guztien bersinoa entzuteko asmoz egin gura dabela batzordea  ondorioak atera dagian eta irregulartasunez gainera, ilegalidadeak be dagozan ikusteko. San Inazioko birpartzelazinoa, Pozuetako etxe blokeetan zergaitik onartu zan proiektuan eta lizentzian aurreikusitako etxebizitza kopurua gainditzea edota zergaitik ereigi diran etxebizitzak industri jardueren ondoan, dira udal gobernu taldeak argitu gura dituan gauzetako batzuk.

0
Lemoa
2014/5/3
Kultura eskola barruan eta eskolatik kanpo

Hilaren 5etik 11ra arte, Kultura Astea ospatuko dabe Lemoan, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeak, Udalak eta herriko alkarteak antolatuta. Asko dira eskola barruan eta eskola umeai zuzendutako ekintzak, baina publiko orokorrari begirakoak be asko dira, tailer, berbaldi, musika eta kirolaz gozatzeko udabarrian.

Maiatzak 5, astelehena
15:00etan, Kubako ikastetxeagaz alkarbanandutako lanen aurkezpena eskolan. JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeak antolatuta.
18:30ean, "Espazioak eta denporak marrazten jentarte justuago baterako" tailerra. Lemoako Udaleko Parekidetasun Zerbitzuak antolatuta. Jubiladu Etxeko goiko aretoan.


Maiatzak 6, martitzena
15:00etan, Literatur solasaldia Julen Gabiria idazleagaz. JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeak antolatuta. Eskolan.
16:30ean, umeentzako zeramika tailerra. Ekilore Zeramika taldeak antolatuta. Eskolan.
18:30ean, Kepa Lizarraga kirol medikuaren berbaldia "Frontoiko kirolak eta osasuna". Lemoako Pilota Eskolak antolatuta. Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

Maiatzak 7, eguaztena
Goizean, Kulturartekotasuna lantzeako Munduko Jolasak eta tailerrak. JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeak antolatuta. Eskolan.
19:00etan, Jon Arretxe idazleagaz Irakurle Kluba. Lemoako Udaleko Euskera Zerbitzuak antolatuta. Elizondoko Kultur Gunean.

Maiatzak 8, eguena
Goizean "Cup Song" euskerearen aldeko bersinoan. JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeak antolatuta. Eskolan.
17:00etatik 21:00etara, "Gure historiaren pasarteak" argazki emonaldia Ander Gillenearen eskutik. Lemoako Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta. Elizondoko Kultur Gunean.
19:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Arratiako Musika Eskolak antolatuta. Eleizan.

Maiatzak 9, barikua
10:00etan eta 11:00etan, Faustinarekin munduratuz antzezlana. Eskolan.
12:00etan, Eneko Etxebarrietaren Hegoamerika tandem batean proiekzinoa. Lemoako Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta. Eskolan.
19:00etan, Strecthing saioa. Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta. Jubiladuen Etxeko goiko solairuan.

Maiatzak 10, zapatua
Goizean, umeentzako mendi urtekerea Katillotxu (336 m.). Sukarrieta. Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta.
19:00etan, Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua. Lemoako Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta. Elizondon. Ondoren "Harro bizi euskaraz Lemoan" bideokliparen making off-a.

Maiatzak 11, domekea
Goizean mendi urtekerea Bergagain (1.153 m.)-Baiza (1.182 m.). Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta.
13:00etan, desafio herrikoia: aizkora eta trontza modalidadean. Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta. Elizondon.

0
Lemoa
2014/3/19
Lemoako Zugatz Eguna atzeratuta

Martiaren 22rako eguraldi txarra dagoala iragarrita eta Zugatz Eguna hurrengo zapatura, hilak 29, atzeratu dabe. Egun horretan 10:00etan Elizondon batu eta gero, San Antolinen landatuko ditue zugatzak ume eta nagusiak.

0
Lemoa
2013/11/7
Gorbeia aldeko produktuak erakutsiko dira Lemoako azokan

Udalak eta Gorbeialdek antolatu dabe aurten Lemoako XIV. Elikagaien Azokea. Izan be, murrizketak dirala eta, BBK-k ez dauz postuak ipinten eta azokea mantenidu ahal izateko Gorbeialdek lagundu dau antolakuntzan. Hamasei-hamazortzi erakusmahai egongo dira aurten, Araba eta Bizkaiko Gorbeia inguruko ekoizleak, euren produktuak erakutsi eta saldu dagiezan. Zemendiaren 10ean izango da azoka hau, Elizondo auzunean, futbol zelaiaren ondoan.
Igaz baino produktore gitxiago egongo dira aurten Lemoan. BBK-k murrizketak egin ditu eta murrizketa horreen ondorioz, azoka batzuetan postu gitxiago ipinten ditu, eta beste batzuetan bape be ez. Bertako ekoizleak azoka hau galdu ez dagien, Gorbeialdek antolakuntzan parte hartu dau. Hata guzti be, igaz baino postu gitxiago egongo dira aurten. "Igaz 25 postu egon ziran, horreetatik sei Gorbeialdeko ekoizleenak ziran. Aurten hamasei edo hamazortzi izango dira. Ziurtatuta daukaguzan hamaseiak Gorbeialdekoak" azaldu deutso begituri Bingen Larizgoitia Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen arduradunak.
Lemoako azokan, ogia, txakolina, gaztaia eta bertako beste produktu gozo asko egongo dira salgai.

Perretxiko erakusketea
Azokan, erakusketa mikologikoa be egongo da eta han erakutsiko dira Ganzabal Mendi Taldekoak batutako perretxikoak, mikologoak sailkatuta eta bakotxaren gaineko oinarrizko informazinoa emonaz. Ordubatak aldera, Arratiako Musika Eskolakoak trikia joko dabe giroa alaitzeko.

0
Lemoa
2013/10/17
Ekitaldi internazionalistak

Askapenak, Euskal Herriaren Lagunak eta Karabie Gaztetxeak hilaren 19rako hainbat ekitaldi internazionalista antolatu ditue "Hamaika herri, borroka bakarra" lemapean. Arrastiko zazpiretan hasiko dira ekintzak kalejira internazionalista bategaz. Ondoren, 20:00etan, ekitaldi politikoa, herri afaria bederatzitean eta afalostean musika internazionalistea Gaztetxean.
Askapenak euskal manifestu internazionalistea plazaratu eban igaz, eta marko honetan egingo da Lemoako egun internazionalistea. Euskal internazionalismoak "menperakuntza kapitalista, matxista, eta xenofoboaren" kontra egiten dau burrukan. "Nekez bizi gara jentarte eredu honetan, non soldatapeko esplotazinoak eta zapalkuntza hetero-patriarkalak herritar gehienak injustizia eta miseriara kondenatzen gaituen. Nekez bizi gara, plusbalia pilaketak eta irabazien arteko konpetentziak arau- tzen dabelako, eta beharrizan sozial, politiko edo ekologikoen gainetik errentagarritasunaren erespideak nagusitzen diralako" dinoe Askapenakoak euren webgunean.

Munduko musikea
Afalostean, musika internazionalistea ipiniko dabe Gaztetxean. Bertan, "DJ bat egongo da munduko musikea ipinten" azaldu deutso BEGITUri Kepa Betzuen Gaztetxekoak. Munduko musikea, kapitalista, matxista eta xenefoboa ez dan mundu bat aldarrikatzeko.

0
Lemoa
2013/9/5
Mendietako automobil slalom-a bertan behera gelditu da.

Hilaren 14rako Mendietan antolatutako slalom-a ez da egingo parean egiten dabizen biribilguneko lanak amaituta ez dagozelako. Antolatzaileak hilaren 14rako lanak amaituta egotea espero eben, baina ez da holan izango eta probea bertan behera geratu da.

0
Lemoa
2013/7/27
Lemoako jaiak Gaztetxean

Hauxe da Lemoako Gazte Asanbladeak San Inazio jaiak dirala eta antolatu duan programea.

0
Lemoa
2013/7/22
Saninazioak jai tematikoak

Garagarrilaren amaieran eta abuztuaren hasikeran, sei jai egun antolatu dabez lemoaztarrak, bakotxa gai baten inguruan. Txupina hilaren 30ean, arrastiko zazpiretan botata emongo deutsie hasikerea Ganzabal Mendi Taldekoak aurtengo saninazioai.


Mozorro eguna izango da hori eta mozorro lehiaketan parte hartuko daben guztiak kalejiran urtengo dira. Hurrengo egunaren gaia, Euskal Jaia izango da eta egun horretan euskal jantzak hartuko dabe protagonismoa. Eguena, kirol eguna eta barikua play-back eguna. Zapatua gastronomia eta gau pasa eguna izango da eta gau horretan, Malsujeto, Gatibu eta Trikizio taldeen kontzertuak musikaz beteko dabe gaua. Jaiai amaierea alkartasun egunak  ipiniko deutso.

Argentinatik Euskal Herrira
Aurten be, urtero lez, Hator Hona proiektua martxan ipiniko da, baina euskaldunak Argentinara joan beharrean, orain dala bost urte lez eurak datoz gurera eta Lemoako jaietan egongo dira. Garagarrilaren 11n helduko dira eta hilabetean zehar herriz herri ibiliko dira. Tartean, saninazioetan, Lemoa bisitauko dabe eta jantza ikuskizun bat eskeiniko dabe. Jantza argentinarrak eta euskaldunak konbinetan dituan ikuskizuna hain zuzen be.

Garagarrilak 29, astelehena
19:00etan, Futbito Txapelketearen finalaurrekoak.

Garagarrilak 30, martitzena
Mozorro eguna. Gaia: jolasak
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupina eta jaietako kartel lehiaketearen sari banaketea udaletxeko plazan.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian.
22:00etan, disko karaokea kiroldegian.
23:00etan, kontzertuak Elizondon: Aizu! (Kortaturen omenez); Exaixu (Exkixuren omenez) eta erromeria Oxabi taldeagaz.

Garagarrilak 31, eguaztena
Euskal Jaia San Inazio plazan
11:30ean, XVI. Artisautza Azokea Atxeta taberna ondoko plazan.
12:30ean, mezea San Inazion.
13:15ean, Durundi Barri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan. Argentinako Zahar Alai jantza taldea.
18:00etan, Ugel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Ugel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
18:30ean, Sun magoa, umeen- tzako ikuskizuna San Inazio plazan.
19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:30ean, Aiko alkarteak eskeinitako jantzaldi-erromeria Elizondon.

Abuztuak 1, eguena
Kirol eguna
12:00etan, umeen pentlatoia: ur probak.
17:00etan, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala eskoletan.
18:00etan, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala eskoletan.
19:00etan, esku pelota finala kiroldegian.
20:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketen finalak.
Partiduak amaitutakoan kopautxoa partaide guztientzat.

Abuztuak 2, barikua
Play-back eguna
16:30ean, esku pelota partiduak. Txutxin Txapelketearen finalak.
19:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian eta helmuga zubi barrian.
20:30ean, Arrantza eta Ehiza alkarteak sardina-jana eskeiniko dau Elizondon.
22:30ean, 12 urtetik beherako lemoaztarren play-back lehiaketea Elizondon.
23:30ean, kontzertua Elizondon: Anje Duhalde.
01:00etan, 12 urtetik gorako lemoaztarren play-back lehiaketea Elizondon.
02:00etan, erromeria Elizondon: Joxpa.

Abuztuak 3, zapatua
Gastronomia eta gau pasa eguna
11:00etan, ume eta gazteentzako puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Makailao Lehiaketetako lapikoen aurkezpena eskoletan.
16:00etan, umeentzako tailerrak eta jolasak Zaztaparrak Asti Taldeak antolatuta, eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketen finalak.
19:00etan, kuadrilen arteko rally umoristikoa, jubiladuen tabernan hasita. Elepunto DJ-a.
23:00etan, kontzertuak Elizondon: Malsujeto, Gatibu eta Trikizio.
05:00etan, kopautxoa Elizondon.


Abuztuak 4, domekea
Alkartasun eguna
11:30ean, Lemoa Txirrindulari Elkartearen eskutik, ume eta gurasoentzako herriko bira bizikletaz, Gaztetxeko aparkalekutik hasita.
19:30ean, Eusko Label okeleagaz egindako hanburgesa dastaketea. Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasoten dan dirua FEDER (Federacion Española De Enfermedades Raras) alkartearentzat izango da.
22:00etan, "Garsu" erre Elizondon. Jaien amaierea.

0
Lemoa
2013/5/29
Akelarrea izango dau gai II. Euskal Jaiak

Bigarren urtea da Lemoako Jai Batzordeak Euskal Jaia antolatuten dauana. Aurtengo gaia Akelarrea izango da eta eleizako plazan antzeztuko dabe hau, iluntzeko bederatzi eta erdietan.


Bertan, 30 persona inguruk hartuko dabe parte Jai Batzordeak prestatutako gidoari bizia emoteko. Durundubarri Dantza Taldeak be parte hartze aktiboa izango dau antzezlan honetan eta lemoaztarrak baserritar jantzita eta baserriko lanabesakaz (laia, sardea, eskuarea...) urtetera deituten dabez Jai Batzordekoak.
Inkisizioa herexiaren kontra. Kataroak, tenplarioak, juduak, mairuak, protestanteak, sorginak, sexu delituak (Askoren Artean, Gaiak, 2008) liburua erabili dabe batzordekoak erispideak marketako eta gidoia egiteko. "Akelarreari beste ikuspegi bat emon gura deutsagu. Jenteak akelarrea lotuten dau sorginakaz baina hori zan Inkisizinoak gura ebana. Herri jaiak ziran, sasoi haretako jai herrikoiak" nabarmendu dau Ainara Fernandez Jai Batzordekoak.

XVI. mendeko giroa
Erropeari jagokonean, batzordekoak lemoaztarrak baserritar janztera animau gura dabez, baina XVI. mendeko kutsua emoteko, andrak sasoi haretan erabilten eben buruko gobara puntadunagaz. Gizonak, barriz, betiko baserritar erropeagaz. Andrak eta gizonak eskuan "baserriko tresnak hartuta. Herrietako eta auzuneetako jente apala irudikatu gura dogu eta". Lemoaztarren parte hartzea ezinbestekoa dala jaia ondo ateratzeko eta jentearen partaidetzea bultzatzea be izan dala Euskal Jaiaren helburuetako bat dino Fernandezek.

Poteoa eta bazkaria
Akelarrea ez da izango Euskal Jaiaren ekintza bakarra. Izan be, ekitaldiak eguerdiko 13:00etan hasiko dira jubiladuen tabernatik hasitako triki poteoagaz. 15:00etan bazkaria eta arrastiko zazpiretan triki poteoa barriro be; oraingoan, Elizondoko goiko tabernatik urtenda. Akelarrearen ostean kopautxua eta erromeria egongo dira Elizondon.

0
Lemoa
2013/5/23
Jardunaldiak herriaren gaineko hausnarketea egiteko

Urigintzearen gainean hausnarketea egiteko jardunaldiak antolatu ditu Lemoako Udalak. Izan be, urigintzeari jagokonean herri konplikaua da Lemoa, eta urigintzeak herri baten daukan garrantzia azpimarratzea gura dabe udaletik.
Horretarako hiru hitzordu daukiez gai honetan interesdunak, maiatzaren 7an, 28an eta bagilaren 18an, hain zuzen be. Lehenengoan, udalerri baten urigintza antolaketea landu zan. Hurrengo bietan, barriz, urigintza kudeaketea, hau da, bizitegi lurzoruak eta industria lurzoruak eta lurzoru urbanizaezina eta Lemoako landa nukleoak landuko dira. "Askotan herritarrok ez dakigu planteamentu orokor batek guregan daukan eragina. Hori jakinarazoteko Euskal Herri mailan teknikaririk adituenak konbidau doguz" azaldu deutso BEGITUri Aitor Erauzkin zinegotziak.
Hizlariak, Anton Agirregoitia arkitektoa eta Joseba De Beristain abokatua urigintzan adituak, eta Angel Lucarini Udal Arkitektoa izango dira.

0
Lemoa
2013/5/12
Djembe soinuak eta herri kirolak Aste Kulturalean

Maiatzaren 13tik 19ra, Aste Kulturala antolatu dabe Lemoan. Ekintzak, eskolan, liburutegian eta Kulturgunean izango dira, baina  kaleak be hartuko dabez hamabost bat ekitaldik. Afrikak protagonismo berezia izango dau eta hainbat ekintza antolatu dira kontinente honen ohitura eta jolasak gai hartuta. Herri kirolai be eskeiniko jakie egun bat. Liburutegiak eskolan emongo dau zerbitzua aste honetan zehar.
Aste Kulturala Arratia Musika Eskolako ikasleen kontzertuagaz hasiko da. Musikari gazteak Andra Mari Eleizan joko dabe hilaren 13an, arrastiko 19:00etan. Eskolak  bere aldetik, hainbat ekintza antolatuko ditu aste honetan zehar egiteko. Holan, literatur berbaldiak idazleakaz egingo ditue, marrazkilaria eskolan izango da bisitan eta munduko jolasak egongo dira, beste gauza askoren artean.
Baina ez bakarrik aterpean, ikuskizunak Lemoako kaleak hartuko dabez eta hilaren 17an, zapatuz, Kultur Guneko plazan  kale antzerkia egongo da gaueko 22:00etan. Hurrengo egunean, leku berean, giro afrikarra izango da nagusi. Izan be, goizean, "Hau da Afrika!" izeneko puzgarri erraldoia eta tailerrak egongo dira eta arrastian, gazteentzako perkusino tailerra eta jantza eta perkusino afrikarra ikuskizuna Djembe Kan taldearen eskutik.

Domekan herri kirolak
Zapatuan ekitaldiak lotzean dituan gaia Afrika bada, domekeak herri-kirolak hartuko ditu gaitzat. Holan, goizean, Elizondoko Kultur Guneko plazan, Mendieta Herri Kirol taldeak aizkora erakustaldia antolatu dau eta arrastian, Lemoako Esku Pilota taldeak antolatuta pelota tailerrak, pelota jokoak eta erakustaldia izango dira frontoian.
Argia emonaldiak Den-dena kendu ziguten dokumentalagaz zarratuko dau astea.

Maiatzak 13, astelehena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Andra Mari eleizan.

Maiatzak 14, martitzena
17:00etan, Afrikako jolasak eta ohiturak eskolan, Afrikatik etorritako gurasoen eskutik (ume zein gurasoentzat).

Maiatzak 15, eguaztena
17:00etan, "Higiene del sueño" berbaldia Jubiladuen Etxean. Hizlaria: Monika Salguerio Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Maiatzak 16, eguena
19:30ean, Lemoako memoria historikoaren batzorde herrikoiaren aurkezpena eta Gernikako bonbardaketa dokumentalaren emonaldia Jubiladuen Etxeko goiko solairuan.

Maiatzak 17, barikua
15:00etan, JB Eguzkitza Meabe ikastetxeko ikasleen emonaldia kiroldegian.
22:00etan, Anplag kale antzerkia, Elizondoko Kultur Guneko plazan. Ondoren, Lemoako II. Narrazino Lehiaketearen sari banaketea.

Maiatzak 18, zapatua
Elizondoko Kultur Guneko plazan.
11:30etik 13:30era, "Hau da Afrika!" puzgarri erraldoia eta tailerrak.
18:00etan, gazteentzako perkusino tailerra.
20:00etan, jantza eta perkusino afrikarra ikuskizuna Djembe Kan taldearen eskutik.

Maiatzak 19, domekea
13:00etan, Mendieta Herri Kirol taldeak antolatuta, aizkora erakustaldia Elizondoko Kultur Guneko Plazan.
17:00etan, Lemoako Esku Pilota taldeak antolatuta, pelota tailerrak, pelota jokoak eta erakustaldia frontoian.
19:00etan, "Argia" emonaldian Den dena kendu ziguten dokumentala Elizondoko Kultur Gunean.
Aste osoan zehar: eskoleak hainbat ekintza antolatuko ditu, besteak beste: literatur berbaldiak idazleakaz (Julen Gabiria...), marrazkilaria eskolara bisitan, munduko jolasak...
Udal liburutegia eskolan: liburutegi zerbitzua eskolan. Maiatzaren 17an liburuak zozketatuko dira.

0
Lemoa
2013/4/29
Cementoseko beharginak lanean barriz, kaleratuak barne

Kaleratutako 16 beharginak barriro lanera itzultzea eta lan erreformeari aurre egiteko klausulak dituan hitzarmena jasoten dauan akordioa sinatu dabe Cementos Lemonan.


 


Horregaitik, lau hilabete eta erdiko greba mugabakoari amaierea emon eta beharrera itzuliko zirala emon eben jakitera aprilaren 27an, Cementoseko beharginak, txanpanez bustitako prensaurreko baten. Zazpi hilabeteko burrukearen ostean, bezperan sinatutako akordioak "lanaren egonkortasuna bermatzen dau" beharginen esanetan. Hitzarmena 2014ko aprilera arte egongo da indarrean.
Hau lortzeako gakoak "beharginen batasuna eta herritarren solidaridadea izan dira. Lan erreformearen armak dituen multinazional bi izan doguz aurrean, baina inork espero ez ebana lortu dogu langileon burrukeari esker" esan eban Jabi Amorrortu enpresa batzordekoak.
Azken hilean Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza izan dabe eta honek akordioa lortzean lagundu dau. Dana dala, "gatazkearen seigarren hilabetera arte ez eban lagundu, eta enpresearen eta ez beharginen eskutik hasi zan bitartekari, gatazkeak enpreseari iges egiten deutsala ikusita" azpimarratu eben enpresa batzordekoak. (Barri osoa BEGITUn)

2
Lemoa
2013/1/20
Lemoako espazioen erabilerak aztertzen dabiz herritarrak

Lemoan dagozan egoera eta beharren identifikazinoa genero ikuspegitik egiteko, prozesu parte-hartzailea ipini dau martxan Udalak. Urrietan hasi zan eta martian bukatuko da, baina datorren hamabostaldian zita bi daukiez partaideak. Izan be, hilaren 19an kaleen eta espazioen diagnostiko "ibiltaria" egingo dabe eta 29an behin-behineko txostenaren aurkezpena eta eztabaidea. Prozesu honetan, Udaleko ordezkari politiko, tekniko eta langileez gainera, herritar eta eragileak be parte-hartzean dabiz.
Prozesuak hiru fase daukaz, "Lehengo eta bigarren fasean, errealidadeagazko hurbilketea eta honen inguruko hausnarketea egin dogu. 29an egingo dogun bilereagaz, hirugarren fasean sartuko ginateke, hau da, eraldaketea planteetako fasean" azaldu deutso begituri Idoia Legarretak, diagnostikoa egiten dabilen lan-talde teknikoko partaideak. Prozesu hau martxan ipinteko hitzarmen bat sinatu eban udalak EHUgaz eta EHUko Matxalen Legarretak eta Idoia Legarretak osotutako talde teknikoa dago diagnostikoa egiten. Udaleko langileak, ordezkari politikoak, gizarte eragileak eta herritarrak parte hartzeako prozesuan "hiru teknika erabili doguz: alkarrizketak, talde dinamikak eta parte-hartzerako espazio ireki eta egonkorra" dino Idoia Legarretak.


Kaleen eta espazioen diagnostiko ibiltaria
Kaleen eta espazioen diagnostiko "ibiltaria" herritar eta eragileakaz abiatutako diagnostiko eta hausnarketa prozesu horren barruan kokatzen da. Helburu bi daukaz. Alde batetik, "herriko espazioen eraikuntzan generoak zelango eragina daukan aztertutea. Eta ez bakarrik zelan eraigi dan herria kontuan hartuta, baita zelan erabilten doguzan kaleak, zelango dinamikak sortzean diran... Eta bestetik, egiten gabizen lanketea kaleratzea" dino talde teknikokoak.
Hilaren 29an eraldaketak planteetako fasean sartuko da diagnostikoa. "Lan-talde teknikokoak orain arte ikusitako guztiaren itzulpena egingo dogu eta etorkizunerako erronkak planteetan hasiko gara, etorkizunean egingo diran esku-hartzeak adosten joateko".


Parte-hartzaileak
Partaideak modu bitan hartu daikie parte: modu puntualean edo prozesu osoan zehar. "Gure asmoa, alkarrizketa eta talde dinamiketan parte hartu daben guztiak, espazio egonkorrera batzea da. Espazio egonkorrean, bataz beste, 20-25 persona inguruk hartu dabe parte modu jarraituan" dinoe.

0
Arratia
2013/1/18
Beharsarea.net erabilgarri

Euskeraz egiten daben tabernari, dendari, ume zaintzaile eta bestelako lanen eskaereari erantzuteko 2011n beharsarea.net sortu zan Getxon. Beste 9 udalerri eta mankomunidade 2 batu jakoz sareari, tartean Igorre eta Lemoa.
"Beharsarea euskerazko lana bideratzeko interneteko ataria da, dobakoa eta euskeraz egiten dan lana eskeini eta eskatzeko tresna errez eta eraginkorra. Erabiltzaileak baldintza bi baino ez dabez bete behar: beharra euskeraz egitea eta lan baldintzak duinak izatea" sustatzaileen esanetan.
Lanak kategoriatan sailkatuta dagoz, baina lan mota guztiak bideratzeko balio dau Beharsareak. Lan partzialak zein lan profesionalak eskeini eta eskatu daitekez zerbitzu honen bidez.

0
Lemoa
2012/10/4
Bizikletearen mekanika ikastaroa 6an

Hilaren 6an, Lemoako kiroldegian bizikleta tailerra egongo da 10:00etatik aurrera, egun osoan zehar. Izena bezpera arte emon daiteke. Tailer honetan bizikletea konpontzen eta modu egokian manteniduten ikasi daiteke.
"Bizikletearen aspektu teknikoak plazaratuz, bere erabilerea eta honek dakarzan onura personal eta sozialak bultzatzea helburu daukan tailer edota eskolea da. Horretarako norberak bere bizikletea ulertu eta erabateko etekina ateratzeko beharrezkoak diran azalpenak, laguntzea eta tresnak eskeiniko dira" azaldu dabe udaletik.
Bazkaiten geratzeko aukerea be badago, bost euro ordainduta.

0
Lemoa
2012/9/20
Udal ikastaro aukera zabala Arratian

Ubiden izan ezik, beste herrietan udalak antolatutako ikastaroak herritarrai aisialdirako proposamen desbardinak eskeintzen deutseez. Lemoa, Igorre, Bedia eta Areatzan, berbarako, gorputza jagoteko eta arteetan trebatzeko aukerea egongo da 2012-2013 ikasturtean be. Ikastaro gehienak urri bigarrenean hasiko dira, eta izena emoteko epea zabalik dago. begituko zenbaki hau zarratukeran Arantzazu, Dima, Zeanuri eta Zeberioko ikastaroak zehaztu barik egozan.

Artea
Klasikoen aldeko apostua egin dabe Artean, artea eta gimnasiaren aldekoa, hain zuzen be. Izan be, Eskulanak, Margolaritza, Arte Aplikatuak, Aerobic, 3. adinekoentzako gimnasia, Yoga eta Pilates dira udalak antolatutako ikastaroak.

Areatza
Areatzan nobedade moduan biodantza ikastaroa dago. "Igaz ikastaro labur bat egin zan, eta parte hartzaileak oso gustora egon ziranez, errepikatzea eskatu eben. Beraz aurten luzeagoa egingo da" azaldu deutso BEGITUri Sara Gutierrez zinegotziak.
Biodantza, Arte aplikatuak, Yoga, 3. adinentzakoentzat gimnasia, Aerobic eta Pandero ikastaroak egin ahal izango dira Areatzan.


Bedia
Zazpi ikastaro eskeintzen ditu Bediako Udalak. Gainera, liburutegiak Irakurle Kluba be antolatzen dau. Nagusiai literaturea lantzeako aukerea eskeiniz. Ikastaroak honeek dira: Egurra lantzen, Yoga, Pilates, Informatika, Memoria tailerra, Dantza eta Aerobic.

Igorre
Igorren euskerearen aldeko apostua egin dabe udalaren ikastaro eskeintzan. Izan be, zazpi ikastarotik, sei euskeraz izango dira. Tai chi, Jantza afrikarrak, Literatura tailerra, Akrobazia aereoak, Gazteentzako laburmetraje ikastaroa, Desarrollo del proceso creativo a traves de la plastica IV eta Zeramika dira udalak eskeintzen dituan ikastaroak. Honeetatik aparte beste hainbat ikastaro eskeintzen dira kiroldegian.

Lemoa
Lemoak eskeintzen dau aukerarik zabalena, hamar ikastaro eskeiniz. Honeek dira: Oinarrizko sukaldaritza, Sukaldaritza sakontzen, Argazkigintza, Photoshop CS 5, Laburmetraia, Informatika, "Encaje de bolillos", Zoru pelbikoa indartzea, Eskulanak eta Euskalduntzea eta Alfabetatzea.
Lemoan be kiroldegian hainbat ikastaro eskeiniko dira.

0
Lemoa
2012/9/5
Andramari jaiak ospatuko dabez Elizondokoak Lemoan

Urri lehenengoaren lehenengo hamabostaldian San Antolin izan dogu hilaren 2an eta Andra Mari hilaren 8an izango da. San Antolin eguna Lemoako Lemoatx eta Dimako Oba auzuneetan ospatu da. Oban lau egun iraun dabe jaiok eta kirola izan da protagonistea: zapatuan krono eskaladea eta bola txapelketea egon zan eta domekan krosa eta bola txapelketearen finala, beste gauza askoren artean.
Lemoatxan be ospatu dabe San Antolin eguna San Antolin ermitearen inguruan. Baba lehiaketeak eta erromeriak ipini dabe jai giroa mendi inguru honetan.
Hilaren 8an, Andra Mari ospatuko dabe Lemoako Elizondon, baina ospakizunak bezperan hasiko dira.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
Urri lehenengoak 7, barikua
20:00etan, Lemoako Koralak antolatuta kantu-pote Elizondotik.
22:00etan, Zeani taldeak Hiru apurtuta, bat urratuta antzezlana aurkeztuko dau Elizondon.

Urri lehenengoak 8, zapatua
12:00etan, meza nagusia Andra Mari eleizan.
13:00etan, triki poteoa.
14:30ean, bertso bazkaria. Bertsolariak: Unai Iturriaga eta Amets Arzallus.
17:30ean, umeentzako jolas eta tailerrak Zaztaparrak taldeak antolatuta.
18:30ean, poteo musikatua Oxabi taldeagaz.

0
Lemoa
2012/7/24
Baltsen jaitsierea, kontzertuak eta lehiaketak saninazioetan

Lemoako herriak San Inazio jaiak ospatuten ditu hil honen amaieran. Lemoan, Arratia errekak Ibaizabalen isurtzen ditu bere urak eta jaietan ibaia ez dabe ahaztuko lemoaztarrak, bertan egiten da eta ekintza ikusgarri eta dibertigarrienetako bat: baltsen jaitsierea, hain zuzen be. Hau domekan izango da arrastiko zazpiretan.


Betagarri, Bidean Galduta, The Jeloskors, Governors, Ze Esatek eta Feiz No Mor taldeak kontzertuak emongo dabez eta erromeriak be ez dira faltauko Akerbeltz, Izargi, Honat eta Aiko taldeakaz. Zapatuan, goizaldeko 02:30ean eta 04:30ean Arratiako herrietatik pasetan diran autobusak Correosetik urtengo dira etxera bueltetako.
Gastronomia, kirola eta euskal jaiak be izango ditue beren egunak Lemoako jaietan.


Garagarrilak 24, martitzena
17:30ean, futbito txapelketearen finalaurrekoak.
Mozorro lehiaketan parte hartzeako izen emotea, eskoletan.
Rally umoristikoan parte hartzeako izen emotea, eskoletan.


Garagarrilak 27, barikua
Mozorro eguna. Gaia: zirkua.
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupina eta jaietako kartel lehiaketearen sari banaketea plazan. Ondoren, Elizondora kalejirea Sugarri fanfarreagaz. Mozorro lehiaketearen sari banaketea Elizondon.
21:00etan, kuadrilen afaria kiroldegian.
22:00etan, disko karaokea kiroldegian.
22:00etan, kontzertua The Jeloskors Elizondon.
23:30ean, kontzertua Bidean Galduta Elizondon.
01:00etan, erromeria Akerbeltzegaz Elizondon.


Garagarrilak 28, zapatua
11:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkartearen eskutik, umeentzako eta nagusientzako herriko bira bizikletaz, Gaztetxeko aparkalekutik hasita. Ondoren San Antolinera I. igoerea bizikletaz eta hamaiketakoa ("txoripanak" eta edaria).
16:30ean, eskupelota partiduak Txutxin txapelketearen finalak.
19:00etan, kuadrilen arteko "rally umoristikoa". Jubiladuen tabernan hasita. Honegaz batera DJ-a Elepunto herritik zehar.
20:00etan, arrantza eta ehiza alkarteak sardina jana eskeiniko dau Elizondon.
23:30ean, kontzertua Betagarrigaz Elizondon.
01:30ean, erromeria Izargigaz Elizondon.
05:00etan, barauskarria Elizondon.

Garagarrilak 29, domekea
Gastronomia eguna
11:00etan, ume eta gazteentzako puzgarri parkea eta jolasak eskoletan.
13:30ean, paella, tortilla, gisadu eta makailao lehiaketetako lapikoen aurkezpena eskoletan. Ondoren, herri bazkaria eskoletan.
16:00etan, ume eta gazteentzako ekintzak Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, eskoletan.
16:00etan, ume eta gazteentzako tailerrak eta jolasak Zaztaparrak asti taldeak antolatuta eskoletan.
17:00etan, Mus eta Briska txapel- ketearen finalak.
19:00etan, baltsen jaitsiera Ibaizabaletik. Urteerea Tallerretako zubian izango da eta helmuga zubi barrian.
Ondoren, Harriketarrak Gazte Asanbladak antolatuta kalejirea.
Gauean kontzertuak, Governors eta Ze Esatek.
22:30ean, 12 urte baino gitxiagokoentzako Play Back lehiaketea Elizondon.
01:00etan, 12 urte baino gehiagokoentzako Play Back lehiaketea Elizondon.

Garagarrilak 30, astelehena
Kirol eguna
12:00etan, herrikoentzako XIII. Ugerketa txapelketea.
17:00etan, 15 urtetik beherakoen futbito txapelketearen finala eskoletan.
18:00etan, aerobic saioa eskoletan.
18:00etan, 15 urtetik gorakoen futbito txapelketearen 3. eta 4. postuak ebazteko partidua.
19:00etan, 15 urtetik gorakoen futbito txapelketearen finala eskoletan.
20:00etan, eskupelota finala kiroldegian.
21:00etan, padel txapelketearen finala. Partiduen ostean kopautxoa parte hartzaile guztientzat.
22:00etan, kontzertua Feiz No Mor taldeagaz Elizondon.
23:30ean, erromeria Honat taldeagaz Elizondon.

Garagarrilak 31, martitzena
Euskal Jaia San Inazio plazan
11:30ean, XV. Artisautza azokea Atxeta taberna ondoko plazan.
12:30ean, mezea San Inazion.
13:15ean, Durundi Barri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, umeentzako ikuskizuna Txurrimurri eta Morritoston zirkoan San Inazio plazan.
18:00etan, ugel txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, ugel txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
19:00etan, bola txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, bola txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:30ean, Aiko taldeak eskeinitako jantzaldi-erromeria Elizondon.
22:00etan, "Garsu" erre Elizondon.

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Lemoa
2012/6/13
Ugerlekuak 16an zabalduko dira

Lemoa eta Areatzako aire zabaleko udal ugerlekuak hilaren 16an zabalduko ditue ateak uda partean, urri lehenengoaren 16ra arte, zerbitzua eskeintzeko. Goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik Areatzakoak eta 11:30etik 20:00etara Lemoakoak. Prezioak ez dira igon ez Lemoan ez Areatzan, igazko bardinak dira.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Lemoa
2012/5/15
Arratia Rock 19an

Irati Urien


Maiatzaren 19an Herrirak antolatutako "plazak bete kartzelak hustutzeko" ekimenaren barruan alkarretaratzeak antolatu dira Arratian preso eta igeslariak etxeratzeko eskatzeko; Zeanurin 12:00etan, Igorren 12:30ean, Diman 13:00etan, Artean be 13:00etan eta Lemoan 14:00etan izango dira zitak. Herriotan mural margoketea, ekitaldia, jantza, txalapartea, bertsoak... hori guztiori egongo da. Gero, 15:00etan Bazkari Herrikoia eta kantaldia egongo da Lemoako eskoletan. 19:00etatik aurrera, Arratia Rock kontzertuak hasiko dira Gaztetxearen ondoan, Lemoan bertan. "Kontzertuak bete kartzelak hustutzeko" lemapean, Koma, Vendetta, Antton, Afu Sound Ekosistema, Itziarren Semeak eta Nik taldeak joko dabe. Azkeneko honek 2012ko maiatzean Abadiñoko Iditu Records-en grabau eta ekoiztutako "Elkartasun izarrak" abestia egin deutso Herrira mobimentuari. 22:00etan ekitaldia egongo da. "Egun honetan ehun persona inguru ibiliko dira boluntario moduan beharrean" dinoe antolatzaileak. Buelta egiteko autobusa egongo da euro bitan, 04:00etan Lemoako Correosetik urtenda. Sarrereak 10 euro balio ditu aurretik eta13 euro bertan.

0
Zeanuri
2012/5/3
Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea zabalduko da. Arratian, Haurreskola Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD