Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Ubide
2018/6/16
Arbola ipiniko dabe plazan sanjuanetan

Tradizinoari eutsiz, aurten be arbolaren bila joango dira basora Ubideko herritarrak, gero arbola plazan altxau eta bertan egongo da jaietan. Sua be biztuko dabe San Juan bezperan ilundu bezain laster, 22:00etan, eta ondoren kontzertua eta erromeria egongo dira.

Bagilak 22, barikua
17:30ean, arbolaren bila.
19:00etan, arbola altxau plazan.Ondoren, herri afaria frontoian. Menua: patatak errioxar erara, solomoa piper gorriakaz eta hostore-pastela. Edateko: ardaua, ura eta kafea. 15 euro, umeak 12. Izena Jubiladuenetan edo Batzokian emon behar da bagilaren 17a baino lehen.
23:00etan, erromeria Parrapas taldeagaz.

Bagilak 23, zapatua
12:30ean, herri kirolak.
18:00etan, Ubideko umeen zirkua.
19:30ean, triki-pintxo-poteoa txosnatik.
22:00etan, San Juan sua.
Ondoren kontzertua Duluth taldeagaz eta erromeria Joxpagaz.

Bagilak 24, domekea
10:30ean, puzgarriak.
12:30ean, kopaua eta Big Band taldea.
18:00etan, pelota partiduak.

0
Ubide
2018/4/14
Olalde Aterpetxea alokairuan hartzeako eskeintzak aurkeztu daitekez

Ubideko Udalarena da Olalde Aterpetxea eta urtebetez alokairuan hartzeako interesa daukienak udaletxean izena emon behar dabe eta eskeintzak aurkeztu maiatzaren 7ra arte.
Aterpetxea "eskeintzarik onuragarriena" aurkezten dauanari adjudikauko jako. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua hilean 150 eurokoa izango da.
Olalde Aterpetxea Gorbeiako Parke Naturalean dago. Solairu bakarreko eraikina da eta 24 lagunentzako lekua dauka. Sukaldea, janlekua, 12 lagunentzako logela bi eta bainugela-bateria bi daukaz. Kanpoan, lorategia, zabuak, mahaiak eta saskibaloi pistea.

0
Ubide
2018/2/28
Herriko Tabernea ustiatzeko proposamenak 5era arte aurkeztu daitekez

Ubideko Udalarena da Herriko Tabernea eta bost urtez alokairuan hartzeako interesa daukienak udaletxean izena emon eta proposamenak aurkeztu daikiez martiaren 5era arte.
Herriko Tabernearen lizitazinoa taberna eta jatetxeko zerbitzua emoteko da. Beheko solairuan tabernea eta jatetxea dagoz eta lehenengo solairuan etxebizitza. Etxebizitza be sartzean da lizitazinoan. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua, hilean 400 eurokoa gehi BEZa izango da.
Esleitzeko erispideak modu automatikoan balorau leitekezanak izango dira: preziorik onena (90 puntu) eta euskerearen ezagutzea (10 puntu), hain zuzen be. Euskerearen ezagutzea dokumentu baten bidez ziurtatu beharko da, EGA edo antzekoa, edo alkarrizketa baten bidez.

Adjudikazinoa
Behin betiko adjudikazinoa, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta 20 lanegunetako epean egingo da. Adjudikazinodunak, 6.000 eurotako behin betiko fidantzea ezarri beharko dau, kontratutik eratorritako betebehar guztiak beteten dirala bermatuteko, eta ixten jakozan negozio-elementuetan gertatu leitekezan narriadurai aurre egiteko, esleipena egin eta hamar egunetako epean.

0
Ubide
2018/2/12
Udalaren etxea alokairuan

Jon Deuna kaleko laugarren zenbakiko lehenengo solairuan Ubideko Udalak daukan etxebizitzea kontratu bidez alokatu gura dau.
Udaletxean bertan dagoan etxeak erabilgarri daukan espazioa 89 metro karratukoa da. Sano egoera onean dago eta 6 gela ditu. Kontratuaren epea 3 urtez luzatzeko asmoa dago.
Eskaria egiteko azken eguna zezeilaren 28a izango da. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua, gitxienez, 350 euro hileko gehi BEZa izango da. Interesdunak informazino guztia jaso leikie Ubideko Udaleko bulegoetan. Bestela, www.ubidekoudala.net webgunean kontratatzaile profila atalean jaso leikie.

0
Ubide
2017/10/4
Informazinoa konpartiduko dabe eskuko telefonoko aplikazino baten bitartez

Ubideztarrak, herriaren gaineko informazinoa eta jardueren barri jaso eta konsultak eta irakokizunak egin daikiez Hirix App aplikazinoagaz.


Ez bakarrik Udalaren informazinoa, baita komertzio eta alkarteena be. Edo-eta aplikazino hau erabilten daben beste herrietako jarduerak ikusi. Horretarako Hirix App aplikazinoa doban deskargetea nahikoa da.
Aplikazino honen bitartez, herritarrak atzen barri eta abisuak eta jarduera guztien barri jaso; gertakari, iradokizun eta konsultak egin; galdeketak bete, eta herriaren gaineko informazinoa jaso daikie. "Demagun, herritar batek farola bat hondatu dala jakin arazo gura deutsala Udalari. Aplikazino honen bitartez, horren barri emoteaz gainera, segimentua egin ahal dau eta bere eskaerea zein fasetan dagoan jakin momentu guztietan".
Ubideko Udalaren helburua aplikazino honegaz jentearen parte hartzea bultzatzea dala dino Josean Pagola Ubideko alkateak. "Legegintzaldia hasi zanean, parte hartzea bultzatzeko konpromisoa hartu genduan. Ikusten genduan halako muga batzuk egozala, Udalak egiten ebana eta herritarrak jasoten eben informazinoaren artean tarte handia sor- tzean zala. Komunikazinoa aberastu beharra egoan. Eta holan hasi ginan gure aldetik begira ze sistema jarri eitekean, ze baliabide edo tresna, komunikazino hori aberasteko eta holango baten, Hirix-ek proposamena egin euskun, aplikazinoa aurkeztu eta onartu genduan. Udala eta herritarren arteko komunikazinoa aberasteko helburua dauka".
Hirix App aplikazinoaren aurkezpena urri lehenengoaren 22an egin eben Ubiden. Ordurako 21 ubideztarrek deskargauta eukien eta hasiak ziran erabilten. "Uste dot errez lortuko dogula 50 erabiltzaile izatea, 185 herritarretatik" esan eban Aitor del Hoyok, a3r Consulting-eko kudeatzailea eta Hirix plataformearen sortzaileetakoak.

Udala, komertzioak eta alkarteak
Aplikazino honen bitartez ez bakarrik Udalak, herriko komertzioak eta alkarteak be emon daikie informazinoa, "eskeintzak, antolatuten daben jarduerak, eta abar" eta euren bezero eta beste herritarrakaz komunikazinoa hobetu. Izan be, Del Hoyo-ren esanetan "helburua ez da udala, herritarrak baino" eta udala eta herritarren komunikazinoa hobetuteaz eta jentearen parte hartzea handitzeaz gainera, herriko komertzioa bultzatzeko helburua be badauka Hirix App-ek.
Udalak, komertzioak edo-eta alkarteak barriren bat publiketan dabenean, ez bakarrik aplikazinoan, baita euren Facebook, Twitter eta beste komunikazino bideetan publikauko da. "Udalari jagokonean, kudeaketa denporea optimizetan lagunduten dau. Barria idaztea nahikoa da eta udaletxeko panelean, eta Facebook eta Twitter badauka, horreetan be publiketan da batera. Gauza bera komertzio eta alkarteakaz. Aplikazinoaz gainera, euren Facebook edo beste medioetan publiketan da" dino del Hoyok.
Herritarrentzat doban da. Udalak pagetan dauz zerbitzu hau ipintearen gastuak. Eta prezioa biztanleen araberakoa da. "Aplikazinoa 15 eta 70 urte artekoai zuzenduta dago batez be. Ez dogu kobretan 15 urte baino gitxiago edo 70 urte baino gehiagoko biztanleakaitik" dino a3r Consulting-ekoak. Hata guzti be, gehien erabilten dabenak 30 eta 55 urte bitartekoak dira.

Hamaika herritako informazinoa
Aplikazinoaren erabiltzaileak, Hirix plataformea erabilten daben beste herrietako informazinoa be jaso leikie. Zeanurin be laster egongo dala funtzionamentuan dino Del Hoyok eta holan, interesa izan ezkero, ubideztarrak Zeanuriko jardueren barri izango dabe eta Zeanurikoak Ubiden antolatuten diran ekintzen informazinoa.
Aplikazinoa Ubiden aurkeztu zanean, Hirix App-ek 1.600 erabiltzaile ebazan, 11 herritakoak. Bizkaian, Ubiden, Etxebarrin eta Larrabetzun dago funtzionamentuan; Gipuzkoan, Elgeta eta Ormaiztegin eta Araban, Aiara eta Okondon, batzuk aitatzearren.

0
Ubide
2017/6/19
San Juan bezperan arbola altxauko dabe

Ubideko San Juan jaietako momenturik desiratuena, basora joan, zugatz bat moztu, herriko plazara eroan eta bertan altxatzea izango da, seguru asko. Tradizino ikusgarri hau urtero barriztatzen da Ubiden San Juan bezperan eta aurten be arbolaren bila joateko arrastiko seiretan plazan daukie hitzordua ubideztarrak. Horregaz emongo deutsee hasikerea hiru egunetako jaiai.

Bagilak 23, barikua
18:00etan, plazan batu arbolaren bila joateko.
19:00etan, arbola zutitu plazan.
21:30ean, afari truke herritarra.
22:30ean, San Juan bezperako sua plazan.

Bagilak 24, zapatua
12:30ean, mezea. Ondoren kopautxoa plazan eta Adarhots tronpa taldearen musikea.
17:30ean, txotxongiloak.
22:00etan, pelota partiduak.
24:00etan, erromeria.

Bagilak 25, domekea
Egun osoan zehar puzgarriak.
18:00etan, Ubideko zirko eskolako umeen emonaldia.
Ondoren parrilladea.

0
Ubide
2016/6/19
Antxinako erritoak sanjuanak ospatuteko

Arbola eta sua izaten dira Ubiden herriko jaietako protagonistak.


Europako udabarriari lotutako antxinako ohitureari jarraituz, herritarrak basoan arbol handi bat moztu eta herriko plazara eroango dabe bertan altxatzeko. Sua be biztuko dabe San Juan bezperan Ubiden, udako solstizioari lotuta eta gurean oso zabalduta dagoan ohiturea da hau. Esti eta Olatzen kantaldia, herritarren Play-Backa eta herri afaria besteak beste, animauko dabe herriko jaigiroa.
Eszenalekuak eta jai azpiegiturak montetako, hilaren 17 eta 18an batuko dira herritarrak. Kentzeako, barriz, garagarrilaren 1 eta 2an.

Bagilak 23, eguena
17:00etan, arbolaren bila joateko plazan alkartu.
19:00etan, arbola zutitu.
20:00etan, afari eta edari trukea.
23:00etan, sua eta Esti eta Olatzen kantaldia.

Bagilak 24, barikua
13:00etan, meza ostean barauskarria Adarhots taldeak girotuta.
14:00etan, elexarrak etxeko ateetan ipini dabezanen artean zozketea egingo da.
18:00etan, herritarren Play-Backa.
20:30ean, parrillada herrikoia.
22:15ean, pelota partiduak.
24:00etan, Tarantistak animazinoa.

Bagilak 25, zapatua
10:00etan, puzgarriak eta umeentzako jolasak.
17:00etan, ginkanea eta jolasak.
21:30ean, herri afaria bertsolariakaz.
23:15ean, Dantzaldi erromeria.

0
Ubide
2016/1/18
Hiri Antolamenturako Plan Orokorrerako izango da 2016ko diru partida nagusia

Ubideko Arnasaren 4 botoakaz eta EAJ-PNVko botoagaz, ago batez onartu ziran Ubiden 2016rako aurrekontuak. Kontuok 295.887 euroko sarrerak eta 292.290 euroko gastuak aurreikusten dabez. Diru partidarik handiena, 40.000 euro, Hiri Antolamenturako Plan Orokorraren erredakzinorako izango da.
Plan Orokorra "hiru-lau urtetan" eginda egotea espero dau Josean Pagola Ubideko alkateak. Horixe izango da aurtengo inbersinorik handiena. Hori eta funtzinamenturako gastuak kenduta, ez da diru askorik geratzen inbersinoetarako. Kaleko argiak konpondu edo barriztatuko dira, eta, beste gauza batzuen artean, makineriarako eta suteetarako kasetak konponduteko be egongo da dirua.

Herri batzarrak
Aurrekontuak egiteko, atzen urteotan, Ubiden herri batzar bat egin izan da. Bertan "urteko kontuak planteetan dira: diruak nondik datozan eta norantza urtengo diran. Eta horren arabera, apur bat aztertzen da zer egingo dan. Gure kasuan ez dago margen handirik planteetako zer egin daiteken" dino alkateak.

0
Ubide
2015/6/14
Arbola eta sua Ubideko jaietako protagonistak

Arbolaren bila basora joatea izango da Ubideko jaietako lehenengo ekitaldia. Urtero lez, herritarrak arbol handi bat moztuko dabe eta herriko plazara eroango dabe bertan altxatzeko. Eszenalekua eta txosnak montetako beharrak bagilaren 12an egingo dabez herritarrak jai giroan eta ondoren bokadilloak egongo dira muntaketa lanak egin dabezanentzat.

Bagilak 20, zapatua
12:00etan, arbolaren bila joateko plazan bildu.
14:00etan, arbola altxau ondoren janari eta edari trukea txarangeagaz girotuta.
20:00etan, parrillada herrikoia (euro baten truke).
21:30ean, pelota jaialdia: Sevilla-Beobide vs Mikel Rafael-Agirre, eta Jagoba-Eneko vs Yerai-Angulo.
Ondoren, guatekea Blue Mikys-egaz eta kontzertuak Eskean Kristö eta Tarantistak Martxan DJagaz.

Bagilak 23, martitzena
22:15ean, sua eta Esti eta Olatz kantariak.

Bagilak 24, eguaztena
Goizetik hasita puzgarriak eta haur jolasak.
12:30ean, kopaua eta trikitixea.
20:00etan, erromeria Joxe Mendizabalegaz eta parrillada herrikoia (euro baten truke).

0
Arratia
2014/10/22
Zeanurik eta Ubidek pastuen inguruko bakea barriztauko dabe

Urri bigarrenaren 25ean, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero errepikatzen dabenez, Zeanuriko eta Ubideko Udalak larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe eta bakea barriztau. Batzar hau aprobetxatuz, Zeanuri-Ubide. Larreen Mankomunidadearen VIII. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskeiniko da.
Orain dala gizaldi bat baino gehiagotik Zeanuriko eta Ubideko Udalak alkartu egiten dira, urte batean udaletxe batean eta hurrengoan bestean —hasikeran bide erdian, Barazarko mendatean, biltzean ziran— udalerri bakotxean izena emondako abelburuen zenbakiak aurkezteko eta kontuak egiteko. Urtero errepikatzen dan ohiturea eta betebeharra da. Dirudianez, batzar horren zergaitia, bazka-larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biak gizaldietan —gitxienez XVI. gizalditik— izan dabezan ailegoai amaierea emoteko adostutako akordioa da.


12 kilometroko ibilaldia
Udal bien batzar hori aprobetxatuz, orain dala zortzi urtetik, Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai, eta Ubideko Amexier eta Ortuzar alkarteak Zeanuritik Ubidera doan zeharkaldia antolatzen dabe, Gasteiz eta Bilbo lotzean ebazan Erdi Aroko galtzadea jarraituz. Oinezko martxa honegaz hiru helburu nagusi finkatu dabez antolatzaileak: alde batetik, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadearen inguruan urtero egiten daben batzar historikoa ezagutzera emotea eta balioestea; bestetik, zeanuriztarrai zein ubidarrai zein bisitariai udalerri bietako ingurumariak —eta bereziki Ubidetik eta Zeanuritik igaroz Gasteiz eta Bilbo lotzean ebazan Erdi Aroko galtzadea— ezagutera emotea; eta atzenik, Zeanuriko eta Ubideko herritarren arteko hartu-emonak sendotutea.
Urtekerea Zeanuriko plazan, udaletxearen aurrean, izango da goizeko 10:00etan. Plazatik abiatuz, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe Ipiñabururantza zuzentzeko; hemetik Saldropora igo beharko dabe. Jadanik Saldropoko zelaikadan, Lapursasitik Otzarretako pagadiaren ondotik igaro eta Ubiderantza joko dabe; atzen txanpa honetan galtzadearen aztarnak argi eta garbi azaltzen diran tarte batetik ibilteko aukerea izango dabe parte hartzaileak, atzenik Ubideko plazara heltzeako.
Zeharkaldia amaitzerakoan, hamabiren bat kilometro eroango dabez oinetan ibiltariak, baina ziur ziteari erantzutea mereziko dauala, Ubide eta Zeanuri lotzean ebazan galtzadea eta bere inguruan azaltzen dan ondare naturala eta historiko-etnografikoa ezaguteagaz batera, udagoienean natureak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukerea izango dabe eta.
Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00etan, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Ubideko udaletxean; bilera horretan idazkariak udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen zenbakiak aurkeztuko dabez, eta bilera-agiria sinatu  ostean, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Zeanuriko udaletxean, eta bazkaria ordaintzea be zeanuriztarrai egokituko jakie.
Izena emotea: Zeanuriko plazan, doban.
Autobus zerbitzua: 09:00etan Ubideko plazatik Zeanurira, ubidarrak edota Ubiden kotxea ixten dabenak Zeanuriko abiapuntura eroateko. 2 euro.
13:30ean Ubidetik Zeanurira, zeanuriztarrak edota Zeanurin itxi dabenak eroateko. 2 euro.
13:00etan Ubideko eta Zeanuriko Udalbatzen batzarra Ubideko udaletxean 2014ko bazka-larreen mankomunidadearen kontuak egiteko eta bilera-agiria sinatzeko.

0
Ubide
2014/6/17
Sua eta akelarrea jaietan

Gauza txar guztietatik librau eta desioak bete daitezan sua biztuko dabe Ubideko plazan San Juan bezperan, urteko gau magikoenean. Sua, akelarrea eta Esti eta Olatzen kantuak girotuko dabe gaua. Herriko jaiak ospatuteko sei egunetako egitaraua prestatu dabe Ubiden.
Tradizino handiko ekitaldi ikusgarri bategaz hasiko dira jaiok. Izan be, herritar batzuk basora joan, arbol handi bat moztu eta herriko plazan altxauko dabe. Musikea eta jantzea, tortilla lehiaketea eta futbola be ez dira faltauko Ubideko jaietan.
Urtero lez, eszenalekua montetako eta desmontetako lanak, herritarrak egingo dabez jai giro ederrean. Montaje lanak hilaren 13 eta 14ko zapatu-domekan izango dira, eta desmontetakoak hilaren 27 eta 28an.

Egitaraua
Bagilak 20, barikua
17:00etan, arbolaren bila.
19:00etan, arbola jaso ikurrineagaz.
20:30ean, afari trukea.
22:30ean, pelota jaialdia.
Kontzertuak.

Bagilak 21, zapatua
11:30ean, Ubide jantza ensaioa.
12:00etan, guraso eta umeen arteko jolasak.
17:30ean, futbola (Olalden).
21:45ean, afari herrikoia frontoian.
23:30ean, Dingiliskie plaza jantza.

Bagilak 22, domekea
Goizean puzgarriak.
18:00etan, Ubide jantza ekitaldia.
20:00etan, parrilladea.
20:30ean, erromeria.

Bagilak 23, astelehena
Tortilla Txapelketea.
Tortillaren dastaketea eta sariak.
Sua eta akelarrea.
Esti eta Olatzegaz kantuan.

Bagilak 24, martitzena
Meza ostean barauskarria.
Kale trikia.
18:30ean, Jare jantza taldea.

0
Ubide
2013/6/19
San Juan bezperan akelarrea izango da

Ubideko sanjuanetan ekitaldi bi dagoz aitamena merezidu dabenak euren ikusgarritasunagaitik.


Ekitaldi ikusgarri bat arbola altxatzea da. Basora joan, zugatz bat moztu eta herriko plazan altxatzen dabe ubideztarrak. Bestea, akelarrea. San Juan bezperan sua biztu eta akelarrea antzeztuko dabe herrian. Ostean, hainbat sari irabazi dituen Esti eta Olatz zeanuriztarrak kantu giroa sortuko dabe.
Ubiden, herritarrak montetan dabez jai-giroan eszenalekua eta txosnak. Hori bagilaren 14 eta 15ean izango da. Desmontetako lanak barriz, hilaren 28 eta 29an egingo ditue.

Bagilak 21, barikua
17:30ean, arbolaren bila joateko zitea.
19:30ean, arbola altxau, jaiak hasi.
20:30ean, plazan afari eta edari trukea.
21:00etan, fanfarrea kalez kale, antzerki herrikoia eta Astalaporen kontzertua.

Bagilak 22, zapatua
Goizean, guraso eta haurren jaia.
17:00etan, futbola Zeani-Ubide Olalden.
19:00etan, plazan globoflexia ikuskizuna.
21:00etan, herri afaria frontoian.
24:00etan, erromeria plazan.

Bagilak 23, domekea
Puzgarriak.
22:00etan, sua biztu eta akelarrea.
22:45ean, kantu giroa Esti eta Olatzegaz.

Bagilak 24, astelehena
Kalejirea.
Meza osteko barauskarria.
18:00etan, pelota jaialdia. Adin desbardinetako pelotarien partiduak.

0
Ubide
2012/10/24
Ubide eta Zeanurik pastuen inguruko pakea barriztatuko dabe

Udalbatzen batzarra eta Larreen Mankomunitatearen VI. Zeharkaldia urri bigarrenaren 27an egingo da.


Urri bigarrenaren 27an, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero errepikatzen dabenez, Zeanuriko eta Ubideko Udalak larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe eta pakea barriztatuko dabe. Batzar hau aprobetxauz, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunitatearen VI. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskeiniko da. Batzarra zein zeharkaldia Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien egitarau barruan dagoz.
Udal bien batzar hori aprobetxauz, orain dala sei urtetik, Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai, eta Ubideko Amexier eta Ortuzar alkarteak Zeanuritik Ubidera doan zeharkaldia antolatzen dabe, Gasteiz eta Bilbo lotzean ebazan Erdi Aroko galtzadea jarraituz. Urtekerea Zeanuriko plazan 10:00etan izango da eta autobus zerbitzua egongo da 09:00etan Ubideko plazatik Zeanurira joateko eta 13:30ean Ubidetik Zeanurira. Zeharkaldiak 12 km inguru ditu.
Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00etan, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Ubideko udaletxean; bilera horretan idazkariak udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen zenbakiak aurkeztuko dabez, eta bilera-agiria sinatu  ostean, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Zeanuriko udaletxean, eta bazkaria ordaintzea be zeanuriztarrai egokituko jakie.

0
Zeanuri
2012/10/3
Erdi Aroaren amaierako ondarea ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Urri bigarrenean Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuten dira eta urtean-urtean Arratiako herri gehiagok hartzean dabe parte jardunaldiotan.


Aurten lau izango dira parte hartuko daben herriak: Areatza, Igorre, Ubide eta Zeanuri, hain zuzen be. Ondarearen jardunaldiak gai baten inguruan antolatzen dira eta aurten, Erdi Aroaren amaierea da gaia.
"50 bat urteko aldia –1475 eta 1525 bitartekoa- non Bizkaia bandoen arteko burruken indarkeriaren ondorioz lotua izatetik, peninsulako lurralde baketsuenetako eta oparoenetako bat izatera pasau zan" dinoe Foru Aldunditik. Areatzan, uribilduaren garapena erakusten daben bisitaldi gidatuak egingo dira hilaren 12 eta 13an, eta Euskal jaia 20an; Igorren Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobalera bisitaldi gidatua hilaren 6an; Ubiden kaltzadea ezagutzeko aukerea egongo da hilaren 13an, eta Larreen mankomunidadearen zeharkaldia hilaren 27an izango da; eta Zeanurin karobia eta errota bat ikusteko bisitaldi gidatua izango da hilaren 6an.


Areatzako uribildua
Areatza uribildua Gasteiztik Bilboraino joian bidean sortu zan. Hasieran herri txikerra zan, kale bi eta kantoi bik osotuta. Baina 1.500 inguruan, merkataritzearen eta siderurgiaren gorakadea zala eta, uribildua handitu egin zan eta etxe barriak eraigi ziran estilo mudejarrari jarraituz. Hau danau azaltzeko udalak bisitaldi gidatuak antolatu ditu, hilaren 12 eta 13an, goizeko 11:00 eta 12:00etan eta arrastiko 17:00 eta 18:00etan, udaletxeko arkupetatik abiatuta.
Ondarearen jardunaldien barruan, aurreko urteetan legez, jaialdi etnografikoa ospatuko da hilaren 20an Areatzan. Aurtengo gaia: jokoak, kirola eta jantza izango da.

Igorreko Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromanikoa
Hilaren 6an goizeko 10:00etan Igorreko Kultur Etxean batuko dira Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromaniko hau ezagutu gura dabenak. Antzeko historia dauka Igorreko Elgetzuk. Erdi Aroaren bukaeran Elgetzu Otxandiotik Arabaraino joian bide batek zeharkatzen eban. Merkataritza eta laborantzen gorakadeak sasoi oparo bateri emon eutsan hasikerea eta tenplua barriztu eta baserriak eraigi zituen orduan.
Angel Larrea historialariaren gidaritzapean izango da bisitaldia eta amaitutakoan barauskarria egongo da partaideentzat.

Ubideko kaltzadea
Oraindino ikusi daiteken Erdi Aroko kaltzada batek zeharkatzen dau Ubide. Kaltzada honek Mesetea eta Flandes arteko bidea egiten eban eta artileak, ehunak eta udalerriko oletan landutako burdina garraiatzen zan handik. Sasoi haretan herriak izan eban zabalkuntzeak San Juan eleizea berreraikitea ahalbidetu eban. Bisitaldia egin gura dabenak hilaren 13an, 11:00etan edo 12:00etan daukie zitea herriko plazan.
Hilaren 27an, barriz, mendiko ibilaldia eginez ezagutu daiteke bertako ondare kulturala. Izan be, gizaldi bat baino gehiago da Ubide eta Zeanuriko udalak bildu egiten dirala larreen mankomunidadearen urteroko kontuak egiteko. Larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biak, gitxienez XVI. gizalditik, izan zituen gaztakai amaierea emoteko hasi ziran bilera honeek egiten. Bilera hau dala eta, Ubidetik eta Zeanuritik igaroz, Gasteiz eta Bilbo lotzean zituan Erdi Aroko kaltzadearen bidea jarraituten dauan ibilaldia antolatuten da.

Zeanuriko San Justoko karobia eta Olabarriko errotea
San Justoko karobira eta Olabarriko errotara bisitaldia antolatu dau Zeanuriko Udalak hilaren 6rako. Interesatuak 10:00etan batuko dira Zeanuriko plazan.
San Justoko karobian karea egiten zan. Kareak garrantzi handia eukan gizarte tradizionalean eta zeregin askotarako erabilten zan: eraikuntzan baserriak zuritzeko; nekazaritzan ongarri gisa; abeltzantzan ukuiluak desinfektetako...
Gero Olabarrira joango dira bisitariak. Olabarri burdinola izan zan XIX. gizaldian errota bihurtu zan arte.

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Ubide
2012/6/28
20mko haretxa Ubideko plazan

Bagilaren 22an, San Juan jaiai hasierea emoteko Ubideko dozena bat mutil eta gizonek, basora joan haretx bat ebagi eta herriko plazan ipini eben. Haretxak 19m eta 80cmko altuerea eukan. Begitu bertan egon zan eta argazki erreportajea gure webgunean ikusi daiteke.

0
Ubide
2012/6/18
Gau magikoa izango da San Juan bezperea

Magia eta sinbolismoz beteta dagoz Ubideko jaiak. Leku askotan sanjuan suak piztuten dira eta urak be protagonismoa hartzean dau udako solstizioan. Ez dira hainbeste, ostera, arbola erabilten dabenak. Urtero lez, ubideztarrak basora joan eta zugatz bat ekarriko dabe herri erdian altxatzeko. Eta zugatz hori altxatuz emongo jakie hasierea jaiai. Sua eta akelarreak magiaz beteko dabe giroa.


Ubiden, eszenalekua eta txosnak herriko jenteak montetan dauz. Horretarako hilaren 15, 16 eta 17an batuko dira lan hau egiteko prest dagozanak eta garagarrilaren 1ean eta 2an desmontau eta afaria izango dabe.

Bagilak 22, barikua
17:30ean, arbola bila joateko batu.
19:00etan, arbola altxatuz jaiai hasierea emon.
19:45ean, janari eta edari truke herrikoia.
22:30ean, Ustekabe fanfarrea.
23:00etan, kontzertuak.

Bagilak 23, zapatua
11:00etan, guraso eta umeak antolatutako jaia.
17:30ean, futbol partidua.
19:00etan, magoa.
21:30ean, sua, akelarrea eta zanpantzarrak.
22:00etan, herri afaria.
23:30ean, Dantzadigaz jantzaldia.

Bagilak 24, domekea
11:00etan, puzgarri eta jolasak.
13:15ean, meza osteko barauskarria eta trikia.
17:30ean, pelota partiduak.
20:00etan, erromeria.

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Ubide
2012/5/30
Gazte Eguna bagilaren 2an

Ubideko Gazte Eguna ospatuko da bagilaren 2an, zapatuan. Goiza triki-poteoagaz hasiko da. 15:00etan bazkaria egongo da, eta ostean mus txapelketea. 20:00etatik 22:30era pintxo-pote. Gauean, lau kontzertu egongo dira: Bidean Galduta, Kilauea, Zoramena eta Nik Khaos taldeakaz.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD