Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Zeanuri
2018/4/9
Txistulariok badaragiogu liburuaren aurkezpena

Zeanuriko Txistulari Taldearen 50. urteurreneko ekitaldien artean, Txistulariok badaragiogu liburuaren aurkezpena eta argazki eta musika tresnen erakusketea egongo dira. Liburuaren aurkezpena aprilaren 13an izango da Zeanuriko Kultur Etxean, arrastiko 19:30ean. Bertan hizlari izango dira liburua egiteko beharretan ibili diranak: Martin Orbe, Jose Felix Zamakona, Jose Ramon Arbe, Aingeru Berguices, Kepa Perez Urraza eta Iñaki Irigoien, hain zuzen be.
Egun horretan bertan be emongo deutsie hasikerea argazki eta musika tresnen erakusketeari. Astebetean egongo dira ikusgai Zeanuriko udaletxe azpiko aretoan. Argazkiak txistulari taldearen ibilbidearen eta herri musikearen ingurukoak izango dira.

Taldeak 50 urte
Aurten 50 urte beteko dira Zeanuriko Txistulari Taldea sortu zanetik eta ibilbide luze honek merezi dauzan moduko ospakizunak prestatuten dabiz taldekoak. Kantu egunagaz hasi eben bidea; oin, argitalpena dakarre; eta "akaberarako, ilusino handiagaz prestatutako kontzertuaz gozatzeko aukerea" egongo da bagilean.

0
Zeanuri
2018/3/3
Errefujiadu eta migratzaileen eskubideen inguruko kafe-tertulia

Migratzeko errazoiak eta gure jarkerearen inguruan hausnarketea egiteko aukerea egongo da martiaren 9an, arrastiko 19:00etan, Zeanuriko Eguzkiolan, Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak antolatutako kafe tertulian.


Barriketaldian, Juan Hernandez EHUko Zuzenbide irakaslea eta Herrien Auzategi Iraunkorreko kideak, "nekropolitika" eta Giza Eskubideen gainean egingo dau berba; Mikel Zuloagak, Arteako Herriko Benta harrera etxekoak migratzaileen bizipenaz jardungo dau; Jose Alberto Vicentek, Etxebarriko abadea eta Harribide Fundazioko sortzaileak erroldaketak eta eskubideak hartuko ditu berbabide; Ana Elena Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko Harrera Batzordeko kideak, Zierbanan eta beste lekuetako harrera esperientziak kontauko ditu, eta Inazio Roblesek, Bilboko portutik Saudi Arabiara bialtzekoak ziran armen zamaketan parte hartu ez eban suhiltzaileak, Bilboko portutik egiten dan armen esportazinoen barri emongo dau. Hau da, migrazinoen zergaitiak, harrera eta babesa, armak eta desobedientzia eta giza eskubideak dira barriketaldian landuko diran gaietako batzuk.
Eskubide guztiak denontzat lemapean, gai horreen gainean hausnarketea egiteaz gainera, personen arteko sareak egiteko helburua be badauka Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak antolatutako kafe-tertuliak.
Saioa euskeraz, gazteleraz eta ingelesez izango da.

0
Zeanuri
2018/2/12
Ibarreta frontoiko taberna-jatetxea alokagai

Zeanuriko Udalak Ibarreta frontoiko taberna-jatetxearen ustiapenaren lizitazinoa atera dau. Kontratuaren epea 4 urtez luzatzeko asmoa dauka Udalak.
Eskaria egiteko azken eguna zezeilaren 28a izango da. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua urteko 3.000 eurokoa, gehi BEZa, izango da. Interesdunak informazino guztia jaso leikie Zeanuriko Udaleko bulegoetan. Bestela, www.zeanuri.eus webgunean albisteak atalean jaso leikie.

0
Zeanuri
2018/1/30
Zeanuriko ermitak liburuaren aurkezpena

Zezeilaren 5ean, Zeanuriko Ipiñaburuko Muñiketako Santa Ageda ermitan egingo dan hamabietako mezearen ostean, Zeanuriko ermitak liburutxoa aurkeztuko da. 62 orrialde ditu, 21 argazki koloreetan, gehienak Jon Urutxurturenak, eta Ander Manterolaren sarrerea dauka.
Zeanuriko Andra Mari Parrokiak atera dau liburua, Zeanuriko Udalaren eta Joko-Alai alkartearen laguntzeagaz. Dibulgazinoko argitalpen bat da, publiko zabalari begira egindakoa eta ez adituentzat bakarrik. Euskeraz dago eta Zeanuriko ermita eta eleiza bakotxaren gaineko komentario edo bertso bategaz horniduta dator.

0
Zeanuri
2017/12/5
Herritarren ekarpenak jasoteko batzarrak antolatu ditu EH Bilduk

Zeanuriztarrai herriko diruen barri jakitera emon eta zelan kudeatu ebazteko, batzar bi deitu ebazan EH Bilduk zemendiaren 27an eta 28an, eta beste bi dagoz aurreikusita abenduaren 6 eta 7rako. Lehenengoa, hilaren 6koa, Kultur Etxean izango da; hurrengo egunekoa, Altzustako txokoan. Batzarrok iluntzeko zazpiretan izango dira. Batzar honeekaz, herritarren eretxiak eta eskaerak jaso gura dauz EH Bilduk 2018ko aurrekontuetan sartu ahal izateko.

0
Zeanuri
2017/11/30
Pedro San Millan milizianoa etxera itzuli da

Laurogei urte desagertuta emon ostean Euzko Gudarosteko milizianoa zan Pedro San Millan Beitiaren gorpuzkinak etxera itzuli dira.


Joan dan zemendiaren 18an Zeanuriko Altungana mendian Pedro San Millan eta beste lau gudari gehiago egozan hilobia zabaldu zan. Holan, euren gorpuzkinak eta gerrako hainbat aztarna jaso ahal izan ziran. Egun horretan, goizeko hamaikak aldean, jentetzea batu zan Barazarretik gora dagoan Altungana mendiaren inguruan. Besteak beste, Aranzadi eta Euskal Prospekzioak alkarteetako kideak, EHU-ko ikasleak, kazetariak, Pedro San Millanen senideak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Zeanuriko alkatea, zinegotziak eta auzokideak bertaratu ziran.
Hilobia bertan egon eitekelako lehenengo arrastoa Euskal Prospekzioak alkarteko kideak topau eben urri lehenengoaren 15ean. Orduan Zumeltza eta Barazar mendateen artean zabaltzen dan fronte-lerroko lubaki sistema zaharrean arakatuz Gerra Zibilaren sasoiko hainbat material topau ebezan: kaskoak, balazorroak, munizinoa, platerak... Bai eta gudari baten identifikazino plakea be, 21967 zenbakiagaz. Zenbaki horreri esker jakin zan plakea Pedro San Millan Beitia gudariari egokiala, eta bera gerrako desagertuen zerrendan egonda, hilobia inguru horretan bertan egon eitekela. Hori da Aranzadiko teknikariak berehala egiaztatu ebena, Pedroren gorpua hil zan lubakian bertan lurperatu eben, baina ez bakarrik, hasikeran uste zan moduan, bertan beste lau milizianoren gorpuzkinak agertu ziralako. Oindino beste miliziano horreek identifikau barik segiduten dabe. Pedro San Millan hil zan egunean konpainia bereko beste hiru burkide gehiago desagertutzat emon ebezan.
San Millan elantxobeztarra zan jaiotzez, baina Bilbon bizi ei zan. Perezagua batailoi komunistearen milizianoa zan, Eusko Gudarostean 10 zenbakia eroan bataloikoa, hain zuzen. Aranzadiko kidea dan Kepa Ganuzak testuinguru historikoaren xehetasunak eskeini zituan. Bere esanetan 1937ko martiaren 20an, frankistak ofensibara jo ebenean, Perezagua batailoia Altunaga mendiko posizinoan egoan. Matxino faxistak artilleriaz eta gerra-hegazkinen laguntzaz ha posizinoa atoan jota txikitu eben. Beraz, baleiteke San Millan egun hareetako erasoaldietan hil izana.
Bestalde, gorpuzkinak lurpetik aterateko beharrak Aranzadiko kidea dan Paco Etxeberria antropologo-forense ezagunak zuzendu zituan. Ez eban aukerea galdu bertaratu ziran autoridadeen aurrean gerra sasoiko desagertuak topetako Aranzaditik egiten daben behar handia bultzatzen segiduteko, ez eta laguntzaile egozan EHU-ko ikasleai eskolea emoteko be.
Unerik hunkigarriena Pedro San Millanen senideak berbea hartu ebenean ailegau zan. Ilobak eskerrak emon zituan familiaren izenean, hainbeste urte pasata Pedro osabea familiara itzultzearren. Ondoren Jon Hernadezek, Podemos-Ahal Dugu alderdiko kideak, eta Aintzane Ezenarrok, Gogora Institutuaren izenean, familia eta biktimen duintasunaren alde egindako beharra goraipatu eta eskertu eben komunikabideen aurrean.

0
Zeanuri
2017/11/26
Sanandresak prest Asterrian

Irati Urien


Zemendiaren amaieran hasi eta abenduaren hasikeran amaituko dira aurten Zeanuriko Asterria auzoko jaiak. Urri-Barren txokoko kideak prestatu daben egitaraua eguenez hasiko da, San Andres egunez, zemendiaren 30ean hain zuzen be. 19:00etan mezea egongo da auzoko ermitan eta jarraian txokolatea bananduko dabe txokora hurreratuten diranen artean.
Abenduaren 2an, urteetako beharragaz lortu dan askok espero daben zapatua helduko da. Barauskarriaren aurretik mezea egongo da goizeko 12:00etan. Arrastian herri kirolen txandea izango da: zaldia eta Harriti taldea harriari tiraka batetik eta ardi mozteak, trontzeak eta azkoreak osotuko daben desafioa bestetik. 20:30ean odolostea jateko aukerea eukiko dau doanak. 21:00etan gau jantzaldia Adolfo eta Unaigaz, eta gero, gerokoak.
Abenduaren 3a izango da San Andresetako atzenengo eguna, 12:30ean trikitixa eta txistuaren musikeagaz pintxo-potea egin eta errifearen zozketearen ostean amaituko dira Asterriako jaiak. Urteokaz bete ez bada be, baleiteke aurten aitutea "San Andres nieve en los pies" gaztelerazko esakerea zergatik esaten dan.

0
Zeanuri
2017/8/7
Andramarietarako prest zeanuriztarrak

Tradizinoa da Zeanurin Andra Mari jaiak herriko txistulari eta trikitilariakaz batera hiru zubiak kalejiran igaroz hastea eta amaitutea. Eta aurten be tradizinoari eutsiko deutsie jai hasikeran, amaieran eta jai egunetako goizetan be.


Herriko txistulari eta trikitilariez gainera, kuadrillak be protagonismo handia izango dabe eta txupina bota bezain laster hasiko dira kuadrillen arteko probak. Kuadrillak Futbol Txapelketan eta "Landa errea" jokoan be neurtuko dira.
Akerbeltz, Ingo al deu, Oxabi eta Orots taldeak animauko dabez gauak. Zapatuan, Uckaia eta Skakeitan taldeen kontzertuak egongo dira.
Zeani Antzerki Taldeak, Txano Gorritxo gizajatxo lanaren aurkezpena egingo dau domekan.
Zapatutik (12) domekara (13) doan gaubean etxera bueltetako autobusak 02:30ean eta 05:00etan izango dira, eta Arratia, Galdakao eta Zornotzatik pasauko dira.

Abuztuak 12, zapatua
Gazteen gaua
19:00etan, txupinazoa eta hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz. Jarraian kuadrillen arteko probak herriko trikitilarien laguntzeagaz.
23:00etan, Uckaia eta Skakeitan taldeen kontzertuak. Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Abuztuak 13, domekea
17:30ean, pala partiduak frontoian.
19:30ean, kuadrillen arteko II. Futbol Txapelketako finala Zulaibarreko zelaian.
22:30ean, Zeani Antzerki Taldearen emonaldia. Txano Gorritxo gizajatxo lanaren aurkezpena.

Abuztuak 14, astelehena
Umeen Eguna
08:00retan, Gorbeiara igoerea eta Arraban armozua.
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulariakaz.
11:00etatik 14:00etara, umeen jolas parkea.
17:30ean, kuadrillen arteko "Landa Errea" Txapelketea.
18:30ean, pelota partiduak plazako frontoian.
22:30ean, play-backa.
Jarraian Ingo al deu-gaz erromeria.

Abuztuak 15, martitzena
Andra Mari Eguna
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, meza nagusia. Ondoren herriko txistulari eta trikitilariak musikaz girotuko dabez herriko plaza eta tabernak.
18:00etan, Trikitilari Gazteen Euskadiko XXXVII. Txapelketea.
20:00etan, mozorro desfilea eta kuadrillen arteko jokoak.
22:30ean, Txoborro magoa.
Jarraian Oxabi taldeagaz erromeria.

Abuztuak 16, eguaztena
San Roke Eguna
11:00etan, hiru zubiak herriko txistulariakaz eta sukaldari egunari hasikerea: izen emotea.
11:30ean, meza nagusia.
12:30ean, herriko jubiladuen kopaua.
13:45ean, Tortilla, Paella eta Postre aurkezpena.
14:30ean, herri bazkaria plazan.
17:00etan, Zeanuriko II. Mus eta Briska Txapelketea. Izena plazan bertan emon 16:30ak baino lehenago.
19:00etan, erromeria Orots taldeagaz eta Jantza Txapelketea.
22:00etan, txokolatea danontzat.
22:30ean, hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz. Jaien amaierea.

0
Zeanuri
2017/5/7
Ganadu azokea eta baserri giroa nagusi sanisidroetan

Inguruko ganadu azokarik entzutetsuenak 36 urte beteko ditu aurten. Musikea eta giro ona be ez dira faltauko.


Ganadu azoka ikusgarria eta baserri munduaren jai jentetsua ospatuko da Zeanurin San Isidro egunean. Aiko hemen egitaraua:

Maiatzak 12, barikua
21:00etan, Etzanderak jantza taldearen Txirrintxanketan emonaldia.

Maiatzak 13, zapatua
11:00etan, Zeanuriko I. Olinpiadak. Jarraian: Umeen patin eta patinete karrerea.
14:30ean, herri bazkaria.
20:00etan, Zeanuriko Abesbatzaren 20. urteurrena ospatzeko kontzertua Andra Mari Parrokian. Parte hartzaileak: Korua, Esti eta Olatz, Zeanuriko Txistulariak, bertsolariak, organo jolea eta bibolin jolea.
22:30ean, Akerbeltzegaz erromeria.

Maiatzak 14, domekea
18:00etan, Bizkaiko Herriarteko Pelota Txapelketea.

Maiatzak 15, astelehena
10:00etan, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXVI. edizinoa. Azokearen barne hurrengo ekintzak burutuko dira: ardiak eraistea, gaztaigintzea, zeramika tailerra eta garagardo dastaketea.
11:30ean, mezea, San Isidro eleizan.
12:30ean, Arrikibar jantza taldearen saioa Ibarreta plazan.
13:30ean, ganaduen sari banaketea plazan.
17:30ean, Harriti taldearen erakustaldia eta idi-probak.
Zeanuriko pintura tailerraren erakusketea egongo da Osoko Batzarretako gelan: maiatzaren 13 eta 14an eguerdian eta 15ean goizean zehar.


"Txirrintxanketan Etzanderak jantzan"


Irati Urien


Emonaldi barria prest dauka Etzanderak jantza taldeak daborduko: Txirrintxanketan. San Isidroak atxakia, Zeanurikoak maiatzaren 12an egingo dabe jantzan herriko frontoian, 21:00etan. Ekitaldia jantza hutsekoa izan ez daiten herriko talde batzukaz konbinazino bat egin gura izan dabe Etzanderakekoak. Holan ba, zortzi izango dira egingo dabezan jantzak, sorpresa ugarigaz tartean. Jantzari profesionalak ez dirala baina borondaterik onenagaz eta ilusinoagaz egiten dabela dinoe; betiko jantzak ardatz lez hartu, honeek apaindu eta euren koreografiak sortuten dabez, "beti be oinarrian geurea ahaztu barik".
Pausu batzuk ikasi guran, helburu handiegi barik hasi ziran zeanuriztarrak, Arratiako jotea eta erromerietan egiteko jantzak esaterako. Plazan hasi ziran ensaietan lehenengo, eta herriko gimnasioan gero, 2012an. Gustura egoazala eretxi eutsien eta emonaldi bat egitea pentsau eben, baita ha prestatu be. 2013ko Zeanuriko Txistularien 45. urteurreneko ekitaldian lekua egin eutseen jantzariai eta pozik gelditu ziran euki eben harrereagaz. Egiten ebena sinistu eta 2015ean, taldearen aurkezpen ofiziala egin eben Zeanuriko Andra Mari jaietan, emonaldi horretarako pentsau eta erabagi eben ´Etzanderak´ izena hain zuzen be. Urte berean Igorren jantzan egiteko eskaerea luzatu jakien Etzanderari eta baiezko erantzunagaz abenduan igon ziran Lasarte aretoko eszenatokira.
Helburua ez zan andran taldea izatea, hasikeran lau gizon ibili ziran baina ez eben segidu. Andrazkoak euren nortasuna agertu behar ebela konturatu ziran orduan, hortik ´Etzanderak´. Autoridadea, andran izakerea, personalidadea adierazoten dau Etzanderak berbeak, presentziaren garrantzia marketako berbea dala azaldu dabe taldekoak.
Ezaugarri polit bat be badaukiela dinoe andrak, adin desbardinak; izan be, 25 eta 60 urte bitarteko andrazkoak batuten dira, astero astero, jantzan eta jantzeari ekiteko.

0
Zeanuri
2017/5/1
Zeanuriztarrak herri galdeketan parte hartzera deitu ditue

Maiatzaren 7an, Gure Esku Dago ekimenak herri galdeketea antolatu dau 50 herritan, tartean Zeanurin. Zeanuriko taldeak, Gaure Eskuetan izena hartu dauanak, Erabakitzeko Eskubidea gauzatzera deitzean dauz herritarrak eta herri galdeketan parte hartzera. Hamasei urtetik gorako 1.052 biztanle dagoz Zeanurin, 529 gizon eta 528 andra eta herri galdeketan danak botoa emotea espero dabe Gaure Eskuetan taldekoak.


Plazan egongo dira hautetsontzia eta boto-papelak, "Euskal Herri independiente bateko herritarra izan gure dozu?" itaunari Bai, Ez edo Zuri bozkatu ahal izateko. Goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo da bozka mahaia eta 20:30ak aldera emoitzen barri emotea espero dabe antolatzaileak.
Plaza jai eta aldarrikapen gune bihurtuko da egun horretan. Ekintzaileen arabera, gizarte demokratiko baten herri galdeketea da tresnarik garrantzitsuena herritarren eretxia ezetuteko, eta gehienen borondateagaz bat dagozan ebatziak hartzeako, eta horregaitik herri galdeketea jai giroan egingo da.

Boto mahaia eta jaia
Egun osoan zehar ekitaldiak egongo dira plazan, jenteak jaigiroan emoteko botoa. 11:00etan, umeentzako tailerrak egongo dira: beste batzuen artean, margoak, keramika, jolasak eta animazinoa. Ondoren, 12:30ean, barauskarria egongo da eta Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolariak bertso-saiotxo bat eskeiniko dabe.
Ekitaldi Nagusia 13:00etan izango da. Han, taldeak orain arte egindakoaren barri emon eta botoa zelan emon azalduko dabe. Eta Areatzari pasauko deutsie lekukoa. Zemendian, Dimak, lekuko moduan edo, hautetsontzi bat pasau eutsan Zeanuriri eta orain Zeanurik, Arratian hurrengo herri galdeketea egingo dauan herriari, hau da Areatzari pasauko deutso.
Ekitaldiaren ostean, Herri Kirolak egongo dira eta 14:30ean herri bazkaria. Bertan parte hartzeako txartelak tabernetan egongo dira salgai "sano prezio herrikoian" maiatzaren 5era arte. Bazkalostean Gontzal Mendibilen kantaldia eta herriko jantzarien jantzaldia egongo dira.
Arrastiko 18:00etan, pelota partidua Plazako frontoian eta 19:00etan txokolatea. Bozketa mahaia 20:00etan zarratuko da eta kontaketea egin ostean, emoitzen irakurketea eta amaiera ekitaldia egongo dira.

Aurretik kanpainea
Dimatik lekukoa jaso eta gero, herri galdeketea prestatzeko kanpaineari ekin eutsien Zeanuriko Gure Esku Dago taldekoak. Holan, aprilaren 8an, 1979 eta 2017 artean izandako zinegotzi eta alkateak adierazpen ekitaldia egin eben, herri galdeketeari atxikimentua erakusteko.
Atzen asteetan, botoa emotearen gaineko zehaztasunak jasoten dauan diptiko bat zabaldu dabe etxe guztietan. Bertan azaltzen da "zer dan Gaure Eskuetan, helburua, zer egin behar dogun, zergaitik bozkatu behar dan, zein dan galderea... eta erderazko laburpentxo bat be ipini dogu jente guztiak jakin dagian".
Aprilaren 24tik 28ra eta maiatzaren 1etik 5era, botoa emoteko aukerea be badago, maiatzaren 7an botoa emon ezin izango dabenentzat. Horretarako, hautestontzia, Gaure Eskuetan alkartearen egoitzan (San Isidro kalea, 11) egongo da 18:00etatik 20:00etara. Gaixo edo ezinduak telefonoz deitu ezkero, egun horreetan, 20:00etatik aurrera hautestontzia hartu eta etxera joango jakie herri galdeketearen antolatzaileak inor ez daiten geratu botoa emoteko aukera barik.
Parte hartze handia espero dau Zeanuriko taldeak. "Jenteak ilusinoa dauka eta herri osoa inplikau da, bakotxak ahal dauan mailan" dinoe. Atzen finean, ekimena idea politikoak baino zerbaist zabalagoa dala dinoe; erabakitzeko eskubidearen aldarria, hain zuzen be.

0
Zeanuri
2017/3/6
Gaztetxoentzako haurren lanaren gaineko topaketea antolatu dau eleizak

"Umeak dira, ez esklabuak" lemapean, 500 bat gazte eta gaztetxo alkartuko dira Zeanurin martiaren 11n. Gernika, Ermua, Galdakao, Arrigorriaga eta Arratiako eskautak, eta parrokia eta katekesiko taldeetako gaztetxoak, Zeanuriko Elizondon batuko dira ume esklabutzaren kontra kontzientziau eta gaiaren salaketea egiteko. Topaketak Zeanuriko parrokian eta Zulaibar Ikastegian izango dira 10:00etatik 18:00ak arte.
Bizkaiko Eleizak urtero antolatuten ditu gaztetxoen topaketak, baina aurtengoa Arratian egiten dan lehenengo urtea da. Eleizak zabaldutako datuen arabera, munduan 250 miloe umek egiten dabe behar. Topaketetan, jolas eta tailerren bitartez landuko dabe gaia. Bazkalostean, erromeria egongo da.

0
Zeanuri
2017/2/27
Maiatzaren 7an egingo dau Gaure Eskuetan alkarteak herri galdeketea

Gure Esku Dago dinamikearen barruan, Zeanurin be herri galdeketea egingo dau horretarako sortutako Gaure Eskuetan alkarteak. Itauna, 30 herritar inguruk ebatzi eben talde dinamikearen bitartez, zezeilaren 15ean. Maiatzaren 7an, "Gure dozu Euskal Herri independiente bateko herritarra izan?" pregunteari erantzungo deutsie zeanuriztarrak.


Arratian Dimak Zeanuriri pasau eutsan herri galdeketen lekukoa. Diman, herri galdeketea 2016ko zemendiaren 27an izan zan eta "Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" izan zan itauna. 765 boto jaso ziran, 729k baietz erantzun eben eta 10ek ezetz.
Gaur arte 38 herritan egin dira herri galdeketak eta aurten 100 herri baino gehiagotan aurreikusten dira. Maiatzaren 7an, Zeanurin eta beste herri askotan egingo ditue galdeketok, Arrigorriagan, Debabarrenan, Durangaldean, Lasarte-Orian, Usurbilen, Lea-Artibain, Legution, Orozkon, Uribe-Butroen, Uribe-Kostan eta Urola Kostan.
Gure Esku Dago Zeanuri eta Gaure Eskuetan
Zeanuriko Gure Esku Dagoren taldea 2014an sortu zan, beste askoren moduan, hiru printzipioren inguruan; "Herri bat gara", "Erabakitzeko eskubidea dugu" eta "Herritarron garai da". Bere lehenengo helburua 123 kilometroko Giza Katean parte hartzea izan zan, eta horretara bost autobus bete joan ziran. 2015ean, hautestontziak eta oihalen esangurea landu ziran, futbol zelaiak beteteko asmoa eta abar.
2016an, Gure Esku Dago herri konsultak egiten hasi zan; tartean, Dimakoa, eta han zeanuriztarrai pasau eutseen lekukoa.
Herri galdeketea antolatuteko alkarte bat sortu behar da eta Diman Alkarregaz Gure Esku alkartea sortu zan moduan, Zeanurin Gaure Eskuetan sortu dabe. "2016ko udagoienerako herri galdeketara joatea ebatzita egoan, eta horretarako alkarte bat osatu genduan: Gaure Eskuetan. Berbaldi bat antolatu genduan Zelai Nikolas eta Mario Zubiagagaz urte amaierarako, eta hortik aurrera dagoan protokoloa martxan ipinten gabilz" dinoe Gaure Eskuetan alkartetik.
Mobimentu herritarra izanda eta herri galdeketarako hiru hilabete eskas geratzen diranez, herriko tabernetan batzean da Gaure Eskuetan, lehen frontoian eta orain jubilauenean. Astero batzean dira, astelehenetan arrastiko zazpiretan.

0
Zeanuri
2017/2/14
Aitor Esteban izango da arratiarrakaz berbetan zezeilaren 17an

Aitor Esteban EAJ-PNVko Kongresuko bozeroalea Zeanuriko kultur etxean izango da zezeilaren 17an, bertaratutakoakaz Madrilgo agendeak marketan dituan eta euskal gizartearengan kezka eragiten daben gaien gainean berba egiteko. Arratiarrakaz berbetan zikloko bigarren berbaldia izango da.
Aitor Estebanek, azalduko dau besteak beste, Euskal Agenda zer dan, zein gaik osotuten daben eta zelan defendiduten dan; abertzaletasunak Beheko Ganberan daukan egitekoa; Estaduagazko aldebikotasunak daukan garrantzia; beste taldeakazko hartu-emonak; EAJ-PNVk Estaduko Aurrekontu Orokorren aurrean daukan jarkerea... eta, egiten deutsien galdera guztiak erantzungo ditu. Izan be, Arratiarrakaz berbetan ekimenaren helburu nagusia topagunea sortzea dala dinoe jeltzaleak; "galderak egiteko, zalantzak, ideak edo kezkak planteetako, eretxiak adierazoteko eta, egoki joten bada, proposamen aberasgarriak egiteko".

Jonan Fernandez martian
Martirako antolatutako berbaldia Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako zuzendari Jonan Fernandezek gidatuko dau. Fernandezek hainbat gai jorratuko ditu, besteak beste, Euskadiko bake eta bizikidetza planak, errefujiaduen egoerea edo espetxe politikea.

0
Zeanuri
2017/1/31
Tere Maldonadok feminismoaren gaurko panoramea azalduko dau Zeanurin

Feminismoa gaur egun sano ugaria eta aberatsa da eta korronte eta joera askok osotuten dabe. Hori dala eta "Feminismoaren gaur egungo panorama teorikoan kokatzeko mapak" izenpeko ikastaroa emongo dau Tere Maldonadok zezeilaren 3 eta 4an Zeanuriko Kultur Etxean.
Ikastaroa, barikuan, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara izango da.
Historia luzea dauka feminismoak eta hasikerako izen eta definizinoak aldatuz joan dira, egun bizi dogun mapa konplejura heldu arte. Ikastaroan, hori mapaori ulertuteko nondik norakoak emongo dira. Eztabaidak lanketa personal baten ostekoak izan daitezan, izena emondako partaideai materiala eskeiniko jakie aurretiaz.
Ikastaroa, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programa barruan dago eta izena udaletxeetan edo Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuan emon daiteke.

0
Zeanuri
2016/11/30
Benito Lertxundiren kontzerturako eta pailazoen ikuskizunerako sarrerak salgai

Benito Lertxundik kontzertua eskeiniko dau abenduaren 30ean Zeanuriko frontoian. Sarrerak salgai dagoz hilaren 22ra arte. Areatzan, The Quiet Corner-en; Artean, Herriko Bentan; Igorren, Gau Lora tabernan; Dimako udaletxean; Ubideko Herriko Tabernan; Lemoako udaletxean eta Zeanurin, Txoko Sagarnan, Jubiladuen tabernan, frontoiko tabernan eta Batzokian erosi daitekez. Zeanuriko udaletxean be erosi daitekez hilaren 28ra arte, 08:30etik 14:30eko ordutegian.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Abenduaren 18an, barriz, Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoak egongo dira frontoian. Sarrerak salgai egongo dira Zeanuriko udaletxean 17:00etatik 18:30era, abenduaren 1ean Zeanurikoentzat eta hurrengo egunean, abenduak 2, danantzat.

0
Zeanuri
2016/8/8
Herriko txistulari eta trikitilariak ipiniko deutsee soinua Andra Mari jaiai

Herriko tradizinoak agintzen dauan moduan, txistulari eta trikitilariakaz hiru zubiak pasauz hasi eta amaituko dira Zeanuriko jaiak, eta jaiak irauten daben bitartean, goizeko 11:00etan kalejirea egingo dabe txistulari eta trikitilariok. Jaietako lau egunetan, erromeria egongo da gauean. Zapatu gauean, Uckaia, Itziarren Semeak eta Arcada Social taldeak kontzertuak eskeiniko ditue.
Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVI. Txapelketea astelehenean izango da eta pelota jaialdiak, antzerkia eta gastronomia txapelketak be ez dira faltauko.

Abuztuak 13, zapatua
Gazteen gaua
08:00retan, Gorbeiara igoerea.
14:00etan, Txupinazoa eta Hiru Zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
15:00etan, herri bazkaria eta Kartel Txapelketako sari banaketea.
17:00etan, eskupelota jaialdia. Ondoren, frontenis finala.
19:30ean, triki-rally-bertso poteoa.
22:00etan, kontzertuak Uckaia, Itziarren Semeak eta Arkada Social taldeakaz.
Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Abuztuak 14, domekea
Umeen Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:00etan, umeen jolasak plazan, puzgarri, egurrezko jokoak, ur jolasak.
17:00etan, Elkarrekin des-jolasten, Sudurkeriak konpainiagaz.
18:00etan, pelota jaialdia (amateurrak).
20:00etan, Salbea Andra Mari parrokian.
20:30ean, kuadrilen mozorro desfilea.
22:30ean, Zeani Antzerki Taldearen emonaldia, Amari mutik bez.
Ondoren: Hamargutxi taldeagaz erromeria.

Abuztuak 15, astelehena
Andra Mari Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, mezea Andra Mari eleizan.
12:30ean, Urduñako Bihotza konparsea, gaitero eta erraldoiakaz.
18:00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVI. Txapelketea plazan.
19:30ean, Kuadrilen arteko Futbito Txapelketearen finala, Zulaibarren.
22:00etan, Play-Backa.
Ondoren: Erromeria Luhartz taldeagaz.

Abuztuak 16, martitzena
San Roke, Sukaldari eta Jubiladuen Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, mezea Andra Mari Parrokian.
11:00etan, Sukaldari Lehiaketearen hasikerea.
12:30ean, herriko jubiladuen kopautxoa.
14:30ean, sari banaketea eta bazkaria plazan
16:30ean, III. Mus eta Briska Txapelketea.
Ondoren: Jantza Txapelketea. Amaieran, zozketea.
21:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria eta txokolatea danontzat.
Jaiai amaierea emoteko Hiru Zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.

0
Zeanuri
2016/5/9
Ganadurik ederrenak eta baserri jaigiroa sanisidroetan

Atzenengo 35 urteotan legez, Ganadu Azoka ikusgarria eta baserri munduaren jai jentetsua ospatuko da Zeanurin San Isidro egunean. Ganaduak ikusi, erosi edo salduteaz gainera, baserriko lanen erakusketak eta hainbat produkturen dastaketak egongo dira azokan.
Behiak bakarrik ez, ardiak be izango dira Zeanuriko feriako protagonistak. Izan be, ardiak ereisten eta gaztaiak egiten erakutsiko dabe pastoreak azokan. Garagardo dastaketea, zeramika tailerra eta txokolatea egiteko prozesua be erakutsiko dira bertan.
Arrastian idi probak eta giza probak. Bigarren honetan, Zeanuriko andrak ibiliko dira harria garraiatzen eta euren indarra erakusten.
San Isidro eguna baino egun bi lehenago, Zamudio, Bilbo eta Zeanuriko koruak kontzertua eskeiniko dabe Andra Mari eleizan. Hurrengo egunean herri bazkaria egongo da Jubiladuen tabernan. Izena hilaren 11 baino lehenago emon behar da bertan.

Maiatzak 13, barikua
20:00etan, Zamudio, Bilbo eta Zeanuriko koruak eta txistulariak Udabarriko kontzertua, Andra Mari parrokian.

Maiatzak 14, zapatua
14:30ean, herri bazkaria jubiladuen tabernan; 17:00etan umeentzako tailerrak; 19:00etan, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak-az kantu-bertso poteoa.

Maiatzak 15, domekea
10:00etan, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXV. edizinoa. Azokearen barruan hurrengo ekintzak egingo dira: ardiak ereistea, gaztaigintzea, garagardo dastaketea, zeramika tailerra eta txokolategintzearen prozesuaren azalpena.
11:30ean, mezea San Isidro eleizan.
12:30ean, Arrikibar jantza taldearen saioa Ibarreta plazan.
13:30ean, ganaduen sari banaketea plazan.
17:30ean, idi probak eta giza probak (andrak) probalekuan.
Jarraian, Regueibertso ekimena Arratia eta Galizako institutuetako ikasleen eskutik. Plazan eta herriko tabernetan.

0
Zeanuri
2016/4/25
Zortzi herritako jantzariak batuko dira Zeanuriko I. Dantzari Egunean

Aprilaren 29an Nazinoarteko Jantza Eguna dala eta, hurrengo egunerako Dantzari Eguna antolatu dabe Zeanurin. Aurten alkarte bat sortu da, jantza inguruan mobiduten diran herritarrak batzeako asmoz; Arrikibar Dantza Elkartea, hain zuzen be. Dantzari Eguna antolatuteak proiektua bistaratzen lagunduko dauala uste dabe alkartekoak.
Alardea 12:00etan izango da herriko plazan, euria bada frontoian. Aurretik kalejirea egongo da eta alardearen ostean bazkaria frontoian. Arrastian erromeria eta tailerrak be egongo dira jai egunari amaierea emoteko.

Dantzari Eguna berreskuratzen
Orain dala 20 urte inguru Arrikibar jantza taldea sortu zan eta sortzeagaz batera Dantzari Eguna egin eben. Aurten sortutako alkarteari be Arrikibar izena ipini deutsie eta barriro be, Dantzari Eguna ospatuko dabe.  Egun horretan, Zornotza, Usansolo, Bedia, Igorre, Dima, Artea, Areatza eta Zeanuriko jantza taldeak batuko dira, 200 jantzari inguru antolatzaileen esanetan. Jantzariez gainera, taldeetako musikariak, Zeanuriko txistulariak, trikitilariak eta panderojoleak egongo dira animazinoa ipinten. "Aukera polita izan daiteke herrian eta Arratian jantzeari bultzadea emoteko" dino Edorta Alonso antolatzaileak.
Euskal jantzak herrian proiektu erakargarri eta zabala izatea gura dabe eta gazteak jantzarako berreskuratzeko beharrean dabiz. Zezeilatik, 12 gaztek osotutako taldea sortu dabe. Gainera, herrian dabizen jantzariak, musikariakaz,  jostunakaz eta interesauta edo laguntzeko prest dagozan persona guztiakaz alkartu, eta urtean zehar, jantzetarako momentu garrantzitsuak eskeini gura dabez alkartekoak.

Jantzak jentea batu
Jantzak bizitzari eusten lagunduten deutsala da Zeanuriko jantza alkarte honen filosofia. "Batu egiten gaitu neska-mutilak, andra-gizonak, umeak, gazteak, nagusiak, zaharrak... Eta alkarrengandik ikasi eta alkarreri erakusten deutsagu" dinoe.

0
Zeanuri
2016/4/17
Udalak aisialdirako begiraleen lan-boltsea sortuko dau

Antolatu dituan ekintzetan zerbitzua emoteko, aisialdi begiraleen lan-boltsea sortuko dau Zeanuriko Udalak. Dokumentazinoa aurkezteko epea, aprilaren 29ra arte da. Lan-boltseak urtebeteko iraupena izango dau.
Lan-boltsan sartzeako, 18 urte beteta euki beharko da, aisialdiko monitore titulazinoa izan beharko da eta euskerazko 2B maila gaindituta.

Udalekuak
Umeak herriko udalekuetan parte hartu dagien aprilaren 22ra arte emon daiteke izena udaletxean. Udalekuak aste betekoak dira eta bat baino gehiago egin daiteke, bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra  arte. Asteko 30 euroko prezioa daukie. Talde bi egongo dira, 2 eta 6 urte bitartekoentzat bat, eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat beste bat ludotekan, 09:15etik 14:15era.

0
Zeanuri
2016/3/20
Harribide Fundazinorako jatekoa batuko dabe Zeanurin

Martiaren 24tik 27ra arte, Batu eta Banatu izeneko kanpainea egongo da martxan Zeanurin. Kanpainearen helburua galtzean ez diran jatekoak batzea da, Harribide Fundazinoaren bitartez, gazte etorkinai bananduteko. Jatekoak Zeanuriko Andra Mari eleizan batuko dira.
Harribide Fundazinoa Etxebarriko parrokia eta erakundeak osotuten dabe. Harribidek sei harrera-etxebizitza ditu etorkinentzat Bilbon eta Etxebarrin, hezitzaile eta boluntarioak tutorizauta. Proiektu honetan gazte etorkinakaz egiten dau lan fundazinoak.

0
Zeanuri
2016/2/9
Artea neurtuko dabe San Banlendin egunean Eleizondon (Zeanuri)

Urtero lez, aurten be San Balendin jaia ospatuko da Zeanuriko Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezetuten dan ermitearen inguruan, zezeilaren 14an, domekan, San Balendin egun berean.
Mezea 11:30ean izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen akta sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, datorren urtekoari agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasatuko deutsaz. Ostean, barauskarria —urdaia, pamitxea eta ardaoa— bananduko da bertara hurreratzen diranen artean. Ekintza horreek herriko  txistularien eta  bertsolarien kantuen artean egingo dira.
Piedadearen aurrean dagoan artea, 1958 urtean landatu eben. Hurrengo urteetan, San Balendin egunean edota San Balendin eguna ospatzen zan domekan —gonbit egunean— artea neurtu egiten eben. Neurtzeaz Gorordo baserriko Zeferino Lejarreta arduratzen zan. Zeferinoren koadernoetan lehen urteetako neurketen zehetasunak aurkitu doguz; lehenengo neurketea 1959koa da, eta zera irakurri daiteke bertan: La medida de la encina de la Piedad, en los años medidos. Grueso a la altura de 1,50: 0,18.
Tradizino hau apurka-apurka galdu egin zan eta azken neurketea, Kandido Intxaurragak egin eban 1999an; papertxo batean zera idatzi eban: "Piedadeko artea. 99-2-14. a 1,50 circunf.: 1,50".

Gregorio Lejarreta gogoan
Pedro Lejarzak dino 2007an hasi zirala neurtzen barriro, eta 2008an agiri-liburua zabaldu eben, bertan neurtzaileak, maiordomoak eta idazkariak sinatuz. 2008an, Piedadeko artearen neurketea hasi zanetik 50 urte betetzen ziranez, "ofizialtasuna emon gura izan geuntsan ohitura honeri". Zugatzari neurri hartzeaz Zeferino Lejarretaren semea, Gregorio Lejarreta aurduratu izan da igaz arte. Gregorio bihotzekoak jota hil egin zan igaz eta aurten neurtzaile barria bilatu beharko da. Gregorio Lejarreta gogoratzeko ekitaldi berezi bat egingo da.  Igaz hartutako neurria honako hau izan zan: 185 cm.ko perimetroa 150 cm.ko altueran, 2014an baino 2 cm. gehiago.
Bestalde, neurketa ostean, Arratiako altxorra, jokoa erosteko aukerea be izango dabe Eleizondora hurreratzen diranak, han egongo da saltzeako prest jokoa egiten parte hartu dauan gaztetxo talde bat.

0
Zeanuri
2015/11/16
Aurrekontuen auzo-batzarrak egingo ditu EH Bilduk zemendian

Atzen urteetan egin dauan lez aurrekontu parte-hartzaileak antolatu ditu Zeanuriko EH Bilduk. Zeanuriko bost auzotan egingo ditue batzarrak, iluntzeko 19:00etan danak. Zemendiaren 17an Otzerinmendi eta Uribegaz hasiko dabe errondea, Uribeko txokoan. Zemendiaren 18an Altzustaren txandea izango da eta txokoan bilduko dira. Plazako batzarra zemendiaren 23an egingo dabe Kultur Etxean; eta zemendiaren 24an, Asterrian, txokoan. Amaituteko Altzua, Ipiñaburu eta Undurragako auzotarrak Altzuako txokora hurreratuteko aukerea eukiko dabe. EH Bildu Zeanuriren esanetan "konbidauta dagoz Zeanuriko herritar danak, tartean Udaleko EAJ-ko kideak be bai". Batzarrotan auzotarrari herriko diru kontuen barri emongo jakie eta euren eretxi zein eskaerak jasoko dabez.

0
Zeanuri
2015/11/9
Arratiako Altxorra jokoaren aurkezpena egingo dabe Zeanurin hilaren 11n

Zemendiaren 11n eguaztenean, arrastiko 19:00etan aurkeztuko da Arratiako Altxorra jokoa Zeanuriko udaletxeko batzar aretoan.
Jolas hau ez da antzarra jokoa, baina badauka antzik; ez da tribiala be, baina badauka antzik. Bertokoa izan ala kanpotik etorri, umea izan edo jubilauta egon, Arratia barru-barrutik ezetuteko aukerea emoten dau: mendiak, herriak, ermitak, musikea, kirola, literaturea erakusten eta irakasten dauz Arratiako Altxorra deritxan jolas honek.
Lehenengo edizinoa 600 jokokoa izango da eta joko bakotxean 300 galdera-erantzunetik gora batzean dira; dadoakaz jolasten da eta Arratiako 12 txartelak eskuratu behar dira jokoa irabazteko.
Egileak asko izan dira, euren artean aitamen berezia merezi dabe Zeanuriko gazte talde batek eta Manu Etxebarria zeberioztarrak. Diseinu lanak Javier Lacalle Laka artista zornotzarrak egin ditu.
Arratiako Altxorraren edizinoa eta zabalkundea posible izan da honako erakundeen laguntzari esker: Arratiako Udalen Mankomunidadea, eta Areatza, Artea, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko Udalak.
Zemendiaren 11n, Zeanurin egingo dan aurkezpen ekitaldian jokoaren nondik norakoak plazaratzeaz gainera, Arratian bizi diran altxorren adierazpen desbardinak  ikusteko eta gozatzeko aukerea be izango da: bertsoa, txistua, ipuina...
Jokoa erakunde laguntzaileen bitartez eta Arratiako parrokietan zabalduko da. Herrietako dendetan be erosteko aukerea izango da.

0
Zeanuri
2015/10/31
Jente aurrean berba egiteko tailerra eta andren memoria

Zeanuriko Mazala Andra Taldeak urtea amaitu arte jente aurrean berba egiteko tailerra, euskerearen inguruko berbaldia eta Intxorta 1937 memoria alkarteak egindako dokumental baten proiekzinoa antolatu ditu. Horrezaz gainera, Zeanuriko andren memoria galdu ez daiten, hile honeetan herriko andrakaz grabazinoak egiteko proiektua dauka Mazalak.
Jente aurrean berba egiteko tailerrak bost saio izango ditu Zeanuriko Kultur Etxean Esti Redondo kazetari eta hezitzailearen eskutik. Zemendiaren 5ean hasiko da tailerra eta zemendiko eguenetan eta abenduaren 2an, eguaztenez, izango dira saiook, arrastiko seiretatik zortziretara.

Nire Aitaren Etxea?
Euskerearen Egunaren Inguruan, Jone Miren Hernandez EHUko Gizarte Antropologia Irakasleak "Aitarena? Amarena? Zeinena da euskararen etxea?" tituluko berbaldia egingo dau Zeanurin.
Abenduaren 17an, barriz, Intxorta 1937 alkarteak egindako Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa izeneko dokumentala proiektauko dabe Zeanuriko Kultur Etxean eta ondoren, Intxorta 1937ko Julia Mongegaz berba egiteko aukerea egongo da.

0
Zeanuri
2015/8/10
Zea Maysen kontzertua Andra Mari egunaren bezperan

Txistulari eta trikitilariakaz batera herriko hiru zubiak pasauz hasi eta amaituko dira Zeanuri herriko jaiak. Jai egunai hasikerea emoteko goizero kalejirea egingo dabe herriko txistulari eta trikitilariak eta Euskadiko Trikitilari Gazteen Txapelketea be izango da domekan, hilak 16.
Beste musika estilo batzuk be izango dabe lekua jaietan, eta holan aitatu behar da Zea Maysen kontzertua. Egun horretan egongo da Arratiako herrietara bueltetako autobusa 02:30ean eta 04:30ean.

Abuztuak 14, barikua
14:00etan, txupinazoa eta hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
15:00etan, herri bazkaria.
17:00etan, esku pelotako jaialdia.
18:00etan, kuadrilen arteko bertsoak eta Rally poteoa.
20:00etan, Salbea.
23:00etan, Zea Maysen kontzertua eta Ingo al deu taldeagaz erromeria.

Abuztuak 15, zapatua
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:00etan, umeentzako parkea plazan.
11:30ean, mezea.
12:30ean, kantu-txistu-triki poteoa.
18:00etan, esku pelota partiduak. Afizionauak.
22:00etan, Play-back Lehiaketea.
24:00etan, Joselu Anaiak taldeagaz erromeria.

Abuztuak 16, domekea,
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, arimen mezea.
12:00etan, binakako lasterketea eta umeen lasterketea.
12:30ean, herriko jubiladuentzako kopaua.
13:00etan, Bertso saioa. Balkoitik balkoira: Mañukorta eta Beñat Ugartetxea.
13:30ean, Aitamen Eguna: herriko txistulari taldea.
18:00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXV. Txapelketea.
20:00etan, umeentzako jolasak, herri kirolak, ur jolasak...
22:00etan, Etzanderak herriko jan- tza taldearen ekitaldia.
Jarraian erromeria Jokaldi taldeagaz.

Abuztutak 17, astelehena
Sukaldarien Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:00etan, Sukaldari Lehiaketearen hasikerea.
14:30ean, bazkaria plazan.
16:30ean, II. Mus Txapelketea.
18:30ean, kuadrilen arteko jokoak eta mozorroak.
20:00etatik 21:30era, Lotxo taldeagaz erromeria.
22:00etan, "Zeani" antzerki taldearen emonaldia, 37 bentanea 38 pasilloa antzezlana.
23:30etik 00:30era Lotxo taldeagaz erromeria eta txokolatea danontzat.
Jaiai amaierea emoteko hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.

0
Zeanuri
2015/5/2
Ganadu Azokea eta gehiago sanisidroetan

Hogeta hamalaugarrenez baserri munduak Zeanuriko erdigunea hartuko dau. Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen XXXIV. edizinoan.


Azokan, baserri munduko jenteak zein kalekoak behiak eta ardiak ikusi, gaztaia egiten ikasi edo herri kirolak ikusteko aukerea izango dau. Bezperan, Bilboko Txistulariak kontzertua eskeiniko dabe eta San Isidro bigarrenerako, goitibehera lasterketa ikusgarria antolatu dabe Zeanurin.


Hainbeste sari irabazi dituan Ipiñaburuko gaztaia egongo da salgai azokan, eta Altzustako Zubizabal baserriko Rekalderen ganadua be bertan izango da. Ardien gobernuak ikasteko hainbat erakustaldi egongo dira eta baserriko produkturik onenak dastatu eta erosteko aukerea be bai.
Arrastian, azokea amaituta, zer ikusi ez da faltauko, idi-proba eta giza-probak egingo diralako probalekuan. Idi-probak azokearen hasikeretatik ikusi daiteken ikuskizuna da, eta giza-probak igaz hasi ziran.
Zapatuan probalekuan indarra erakutsi, eta domekan ausardia eraku- tsiko dabe goitibehera lasterketako partaideak. Izan be, Oruetik plazara abiadura handia hartuko dabe goitibeherak publikoaren txalo beroen artean.
Andra Mari parrokian izango diran Udabarriko kontzertuak emongo deutsee amaierea aurtengo San Isidro jaiai.

Egitaraua
Maiatzak 14, eguena
19:30ean, Bilboko Txistularien Banda Kultur Etxean.

Maiatzak 15, barikua
San Isidro Eguna
10:00etan, Abere, Artisau, eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXIV. edizinoa. Azokan, honako ekintza honeek egingo dira: ardiak eraitsi, gaztaigintzea, Ardi Mozketa Lehiaketea eta herri kirolak.
11:30ean, mezea San Isidro eleizan.
12:30ean, Arrikibar jantza taldearen saioa plazan.
13:00etan, Ganaduen sari banaketea plazan. Etxe txukunenari saria eta Mixel lekuona II. Gaztai Lehiaketearen saria.
17:30ean, idi-probak probalekuan. Ondoren giza-probak.
21:00etan, amateur eta profesionalen pelota partiduak frontoian.

Maiatzak 16, zapatua
12:00etan, goitibeheren jatsierearen aurkezpena eta bidearen ikuskapena.
16:00etan, goitibeheren jaitsierea Oruetik plazara.
20:00etan, Udabarriko kontzertuak Andra Mari parrokian.


0
Arratia
2014/10/22
Zeanurik eta Ubidek pastuen inguruko bakea barriztauko dabe

Urri bigarrenaren 25ean, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero errepikatzen dabenez, Zeanuriko eta Ubideko Udalak larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe eta bakea barriztau. Batzar hau aprobetxatuz, Zeanuri-Ubide. Larreen Mankomunidadearen VIII. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskeiniko da.
Orain dala gizaldi bat baino gehiagotik Zeanuriko eta Ubideko Udalak alkartu egiten dira, urte batean udaletxe batean eta hurrengoan bestean —hasikeran bide erdian, Barazarko mendatean, biltzean ziran— udalerri bakotxean izena emondako abelburuen zenbakiak aurkezteko eta kontuak egiteko. Urtero errepikatzen dan ohiturea eta betebeharra da. Dirudianez, batzar horren zergaitia, bazka-larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biak gizaldietan —gitxienez XVI. gizalditik— izan dabezan ailegoai amaierea emoteko adostutako akordioa da.


12 kilometroko ibilaldia
Udal bien batzar hori aprobetxatuz, orain dala zortzi urtetik, Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai, eta Ubideko Amexier eta Ortuzar alkarteak Zeanuritik Ubidera doan zeharkaldia antolatzen dabe, Gasteiz eta Bilbo lotzean ebazan Erdi Aroko galtzadea jarraituz. Oinezko martxa honegaz hiru helburu nagusi finkatu dabez antolatzaileak: alde batetik, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadearen inguruan urtero egiten daben batzar historikoa ezagutzera emotea eta balioestea; bestetik, zeanuriztarrai zein ubidarrai zein bisitariai udalerri bietako ingurumariak —eta bereziki Ubidetik eta Zeanuritik igaroz Gasteiz eta Bilbo lotzean ebazan Erdi Aroko galtzadea— ezagutera emotea; eta atzenik, Zeanuriko eta Ubideko herritarren arteko hartu-emonak sendotutea.
Urtekerea Zeanuriko plazan, udaletxearen aurrean, izango da goizeko 10:00etan. Plazatik abiatuz, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe Ipiñabururantza zuzentzeko; hemetik Saldropora igo beharko dabe. Jadanik Saldropoko zelaikadan, Lapursasitik Otzarretako pagadiaren ondotik igaro eta Ubiderantza joko dabe; atzen txanpa honetan galtzadearen aztarnak argi eta garbi azaltzen diran tarte batetik ibilteko aukerea izango dabe parte hartzaileak, atzenik Ubideko plazara heltzeako.
Zeharkaldia amaitzerakoan, hamabiren bat kilometro eroango dabez oinetan ibiltariak, baina ziur ziteari erantzutea mereziko dauala, Ubide eta Zeanuri lotzean ebazan galtzadea eta bere inguruan azaltzen dan ondare naturala eta historiko-etnografikoa ezaguteagaz batera, udagoienean natureak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukerea izango dabe eta.
Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00etan, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Ubideko udaletxean; bilera horretan idazkariak udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen zenbakiak aurkeztuko dabez, eta bilera-agiria sinatu  ostean, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Zeanuriko udaletxean, eta bazkaria ordaintzea be zeanuriztarrai egokituko jakie.
Izena emotea: Zeanuriko plazan, doban.
Autobus zerbitzua: 09:00etan Ubideko plazatik Zeanurira, ubidarrak edota Ubiden kotxea ixten dabenak Zeanuriko abiapuntura eroateko. 2 euro.
13:30ean Ubidetik Zeanurira, zeanuriztarrak edota Zeanurin itxi dabenak eroateko. 2 euro.
13:00etan Ubideko eta Zeanuriko Udalbatzen batzarra Ubideko udaletxean 2014ko bazka-larreen mankomunidadearen kontuak egiteko eta bilera-agiria sinatzeko.

0
Zeanuri
2014/8/11
Txistu eta trikitixearen soinuak andramarietan

Goizetan kalejirak, Euskadiko Trikitilari Gazteen Txapelketea Andra Mari egunean, trikitixa eta txistua protagonista izango dira herriko jaietan. Frontoiak be izango dau protagonismoa eskupelota partiduak dagoz-eta eguen eta zapatuan. Erromeriak, kuadrilen arteko herri kirolak eta umeentzako magia be egongo da Zeanurin, ondo pasetako pentsautako beste ekitaldi askoren artean.
Eguenean, Andra Mari egunaren bezperan, Eskean Kristo, Arcada Social eta Triki ta Ke taldeen kon- tzertuak izango dira. Gau horretan, 02:30ean eta 04:30ean, Arratiako herrietara bueltetako autobusa egongo da.

Abuztuak 13, eguaztena
18:30ean, Futbol 11. Zeanuri-Ubide, Undurragako zelaian.

Abuztuak 14, eguena
Umeen eguna
11:00etan, umeen parkea plazan.
12:30ean, Maratoi Txikia.
14:00etan, txupinazoa eta hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
15:00etan, herri-bazkaria.
17:00etan, eskupelota partiduak.
Zeanuriko umetxoen banakako txapelketea. Hirugarren eta laugarren posturako: Maddi Esparta-Jaime Alonso. Finala: Eleder Galartza-Bingen Beitia. Umeen eta gaztetxoen partiduak: Umeak: Iker Olibares-Eneko Artaraz/Uriarte (Orozko)-Eskuza (Areta). Mutikotxoak: Anton Erkiaga-Sainz (Galdakao)/Iglesias (Zaratamo)-Maren Emaldi. Mutikoak: Beñat Etxeita-Olabarri (Usansolo) Mardaraz (Zaratamo)-Imanol Urigoitia. Atutxa (Zornotza)-Lander Erkiaga/Muguruza (Areta)-Anitua (Lea Ibarra).
18:30ean, rally-triki-poteoa.
20:00etan, mezea eta salbea.
22:30ean, kontzertuak: Eskean Kristo, Arkada Social eta Triki ta Ke.

Abuztuak 15, barikua
Andra Mari eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, mezea.
17:30ean, auzuneen arteko Futbol 7ko finala Undurragako futbol zelaian.
19:00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXIV. Txapelketea plazan.
21:00etan, kuadrilen arteko herri kirolak.
22:30ean, Xaibor-en show miresgarria.

Abuztuak 16, zapatua
San Roke eta sukaldarien eguna
11:00etan, kalejirea txistulariakaz.
11:00etan, sukaldari lehiaketea.
11:30ean, arimen mezea.
14:30ean, bazkaria plazan.
16:30ean, Zeanuriko Andra Mari jaietako I. Mus Txapelketea.
17:00etan, eskupelota partiduak.Kadeteak: San Jose (Arrigorriaga)-Asier Ibarrondo/Estrada (Usansolo)-Ugarte (Amurrio). Zeanuriko auzuneen arteko 4 1/2ko txapelketako finala. Nagusiak: Beñat Mendia-Ansotegi (Markina)/Erik (Lemoa)-Pujana (Markina).
19:30ean, Asier Kidam magoa.
22:30ean, play-back-a.
Ondoren Luhartzegaz erromeria.

Abuztuak 17, domekea
Jubiladuen eguna
11:00etan, kalejirea txistulariakaz.
12:30ean, herriko jubiladuentzat kopaua plazan.
12:30ean, binakako lasterketea.
13:00etan, "Aipamen Eguna" eta, ondoren, Mixel Lekuonari omenaldia. Aurreskua eta bertsolariak plazan. Ondoren, herri bazkaria frontoian.
18:00etan, mozorroak eta jokoak.
20:00etatik 21:30ak arte, Lotxo taldeagaz erromeria.
22:00etan, Zeani antzerki taldearen emonaldia: Dantzara.
23:30etik 00:30ak arte: Lotxo taldeagaz erromeria.
Ondoren, txokolatea danontzat eta hiru zubiak eginez, aurtengo Andra Mari jaiai amaierea emon.

0
Zeanuri
2014/7/1
Xorokil harrobira ibilaldia

Arratia Bizirik-ek eskuorri bat bananduko dau Zeanuriko etxe guztietan, Xorokil harrobiaren gaineko informazinoa emoteko eta parte hartzea eskatuteko, harrobi honen ustiapena gauzatu ez daiten. Alegazinoak aurkeztu dira udaletxean eta orain Udala alegazinook aztertzen dabil. Xorokil ingurua ezagutzera emoteko ibilaldi gidatua be antolatu dabe, Joxerra Aihartza biologoa eta Angel Larrea historialariaren eskutik.
Aprilaren 30ean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Cantera de Zeanuri SL-k, Xorokil harrobiaren erauzketea eta ustiapena egiteko Jarduera sail- katuaren lizentzia eskatu dauala argitaratu zanetik, ekologistak kanpaina bat abiatu dabe harrobia ustiatu ez dagien. Holan, herritarren 600 alegazinotik gora aurkeztu dauz Arratia Bizirik taldeak udaletxean, baita proiektuaren kontra Change.org-en jasotako sinadurak be.
Udalak bere aldetik ez dauka prozesua gelditzeko asmorik. Dana dala, alegazinoen artean "honeri atzera egiteko moduren bat balego", atzera egingo dabela dino Izaskun Sagarna Zeanuriko alkateak. "Hau aspalditik dator. 1983an udalbatzak arau subsidiarioetan sartu eban kanterea eta ago batez onartu zan. 1998an, arauak barriztu eta barriro be onartu zan" dino alkateak. 2000. urtean jaube batzuk hartu-emonetan ipini ziran kanterea ustiatuko dauan enpreseagaz eta 3 hektareatik 34 hektareara handitzea eskatu eben. 2004ean arau ordezkoen aldaketeari hasikerea emon jakon, eta udalak handitze hori 2007an onartu eban. Aurtengo maiatzaren 27ko udalbatzan, EH Bilduk eskatu eban galdeketa bat egitea, baina alkateak ez ebala ikusten udaletik hori egitea erantzun eban.
Ekologistak galdeketa bat egingo dabela dinoe. Horren bitartez, zeanuriztarrak harrobia ustiatzearen alde ala kontra dagozan jakin gura dabe. "Ubideztarrak ez dabe gura (100 alegazino inguru) baina zeanuriztarrok kantera hau gura dogu?" itauntzen dabe eskuorrian.

Ibilaldi gidatua
Herritarrak ingurua ezagutu dagien, Xorokil harrobira ibilaldi gidatua antolatu dabe garagarrilaren 6rako. Joserra Aihartza biologoak eta Angel Larrea historialariak azalduko dabez leku honetako ezaugarriak: fauna eta flora, eta ondare historiko kulturala, hurrengoz hurrengo.
Ibilaldi honetan parte hartzeako topagune bi dagoz: 09:30ean Zeanuriko plazan edo 10:00etan Barazarren.

0
Zeanuri
2014/5/14
Arratia Bizirik-ek Xorokil kanterearen ustiapen proiektua gelditu gura dau

Arratia Bizirik talde ekologistearen arabera, Xorokil kanterea zabaltzeko jarduera proiektua aurrera doa eta jarduera lizentzia baino ez da falta martxan ipinteko.


Alegazinoak aurkezteko epea hilaren 20ra arte da. San Isidro egunerako honen gaineko informazinoa zabaldu eta 19:00etan konzentrazinoa deitu dau Arratia Bizirik-ek Zeanurin. Arratia Bizirik-ek jakitera emon dauanaren arabera, kantera hori orain 40 urte ustiatu zan eta bertan 3 hektarea atera zituen. Gaur egungo proiektua, barriz, 34 hektarea ustiatzekoa da eta eremu zabala izateaz gainera, balio ekologiko handikoa be bada. "Gorbeiako Parke Naturalaren mugan dago eta Urkiola eta Gorbeiako Parke Naturalen korredore ekologikoaren zati handi bat hartzean dau" salatuten dabe. Bertan, katalogautako eta katalogau bako hainbat landarek (pago, leizar, hagin, gorosti, elorri, astigar, haretx...) eta animaliak (Lutra Lutra, Mustela Lutreola, saguzarrak, igelak...) daukie bizilekua. Gainera, interes arkeologikodun hiru kobazulo dagoz inguru honetan, tartean Historiaurrean hilerri moduan erabilitako bat. Ur edangarria daukan iturburu bat be badago, kanterea ustiatu ezkero kutsatuko litzatekena.
Baliabide naturalak kudeatzeko eredu honen kontra agertu dira ekologistak, "natura ez da saltzen" dinoe.

Bertako ekonomian eragina
Eraikuntzak behera egin dauan honetan, kanteren produuktuen eskariak be behera egin dau eta beste kantera bat ustiatzea zementogintzan, produkzinoa eta lanpostuak gitixitzen dabizanean ez daukala zentzurik dinoe Arratia Bizirik talde ekologistatik.
Zentzurik ez izateaz gainera, eragina be izango leuke bertako ekonomian Xorokilen ustiapenak. Batzuek irabaziak lortu arren, martxan dagozan proiektu sostengarri batzuen bideragarritasuna arriskuan ipiniko litzateke, turismo sostengarriaren aldeko apustua bertan behera itxiz. Eta "zelan eragingo dau abeltzantzako ustiapenetan eta baliabide zinegetikoetan?" itauntzen dabe Arratia Bizirik-ekoak.

Alegazinoak
2008ko urtailaren 3ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikau ziran Zeanuriko Arau Subsidiarioen aldaketak Xorokil kanterea handiago egiteko. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena be onartu zan 2012an. "Foru Aldundiaren baimena badago eta orain jarduera lizentzia baino ez da falta" azaldu deutsie begituri Arratia Bizirik-ekoak. Alegazinoak hilaren 20ra arte egin daitekez eta Ekologistak Martxan taldeagaz ipini dira kontaktuan Arratia Bizirik-ekoak, hango abokatuakaz alegazinoak aurkezteko asmoz.

0
Zeanuri
2014/5/6
Ganadu Azoka Zeanurin San Isidro egunean

Ganadu azoka ikusgarria eta baserri munduaren jai jentetsua ospatuko dira Zeanurin San Isidro egunean. Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXIII. edizinoa izango da aurtengoa eta urtero lez, ganaduak ikusi, saldu edo erosi leitekez azoka honetan.


Behiak bakarrik ez, ardiak be izango dira Zeanuriko feriako protagonistak. Izan be, ardi mozketea eta ardiak eraisteko erakustaldiak, gaztaigintzea eta gaztai lehiaketak egongo dira, baita artxo errea dastatzeko aukerea be. Azokan, baserriko produkturik onenak egongo dira salgai eta txosnetan taloa eta txakolina dastatu ahal izango dabe hurreratzen diranak.
Herri kirolai jagokienean, idi-probak egongo dira urtero lez hilaren 15ean, eta, barrikuntza moduan, herrian sortu barri dan andra probak egiteko taldeak erakustaldia egingo dau arrastiko 18:00etan.
San Isidro egunaren inguruan beste ekitaldi batzuk be antolatu dira Zeanurin aurreko eta ondorengo astegoienetan. Auzoen arteko Futbol Txapelketea edo erromeria Jokaldi taldeagaz dira horreek ekintzok.

Egitaraua
Maiatzak 10, zapatua
20:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria.


Maiatzak 11, domekea
Auzoen arteko Futbol Txapelketea Undurragako futbol zelaian.
10:00etan, Altzusta-Plazea.
11:00etan, Eleizondo-Uribe.
12:30ean, Gurutzalde-Undurraga.


Maiatzak 15, eguena
San Isidro Eguna
10:00etan, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXIII. Edizinoa. Azoka barruan hurrengo ekintzak egingo dira: ardiak eraitsi, gaztagintzea, ardi mozketa lehiaketea eta artxo dastaketea.
11:30ean, mezea San Isidro eleizan.
12:30ean, Arrikibar jantza taldearen saioa plazan.
13:00etan, sari banaketea plazan. Mixel Lekuona gaztai lehiaketearen saria emotea eta "etxe txukunenari" saria.
18:00etan, idi-probak eta Zeanuriko andren arteko andra proba erakustaldia.

Maiatzak 17, zapatua
Auzo arteko Futbol Txapelketea Undurragako futbol zelaian.
16:00etan, Gurutzalde-Plazea.
17:15ean, Altzusta-Uribe.
18:30ean, Eleizondo-Undurraga.

0
Arratia
2014/5/6
Gure Esku Dagoren aurkezpenak

Irati Urien


Gure Esku Dago dinamikeak aurrera segiduten dau Arratian. Eskualdeko taldea hilean behin batuten da ekimena koordinetako asmoagaz. Batzar horreetan bagilaren 8ari begira Arratian giroa zelan berotu erabagiten da, besteak beste.
Hamabostaldi honetarako zita bana ipinita dago bai Dima eta bai Zeanurin. Zeanurikoak egitarauagaz bezperatik hasiko badira be, maiatzaren 10ean egingo da aurkezpen eguna herri biotan.

Dima
Maiatzak 10
13:00etan ekitaldia eta manifestuaren atxikimentua.
14:15ean herritarrakaz argazki handia plazako harmailetan.
14:30ean herri bazkaria frontoian. Ostean, musikea eta jai giroa.

Zeanuri
Maiatzak 9
19:00etan Gazta zati bat pelikulea Kultur Etxean. Ondoren, kantu- poteoa herriko tabernetan.

Maiatzak 10
07:45ean, hiru zubiak herriko txistulariakaz.
08:00etan Gorbeiara igoerea, kurutzearen inguruan giza-katea egiteko.
12:30ean kantu-poteoa herrian zehar trikitilariakaz.
14:30ean herri bazkaria. Ondoren: aldarrikapena, herriko jantzariak, giza katea, kantaldia Esti eta Olatz eta Gontzalegaz, eta amaituteko andra probak Zeanuri vs Soraluze.

0
Zeanuri
2014/4/18
Batzen praktikak egiteko ikastaroa Zulaibarren

Zulaibar Lanbide Ikastegian 300 orduko trokelgile doitzailea ikastaroa egiteko izena emon daiteke maiatzaren 15era arte. Ikastaroaren ondoren ikasleak praktikak egingo dabez Batzen, eta enpreseak ikasleen % 60a kontratauko dau.
Ikastaro hau egiteko, fabrikazino mekanikako produkzinoaren programatzean edo mekanizazino bidezko produkzinoan Goi Mailako Zikloa euki behar da eginda, edo bestela, Mekanika Erramintako Lanbide Heziketa II.

0
Zeanuri
2013/11/27
Ander Deuna jaiak Asterrian

Asterria (Zeanuri) auzokoak beharrean dabiz urtero lez San Andres jaiak jai konpletoak prestetako gogo eta emozinoagaz. Giro ederra sortutea daukie helburu, horregaitik ez da faltauko desafio, jan-edan zein musikarik. Besteak beste, Unai eta Adolfo gipuzkoarrak joango dira gaua alaituten, aurtengoagaz, hogeita bat urtez segiduan. Kanporako jaka lodia eroatea komenidu bada be txoko barruko beheko suagaz atoan berotuko ei da giroa auzotar baten esanetan. Hementxe egitaraua:

Zemendiak 29, barikua
Jaien hasikera ofiziala. 20:00etan auzo afaria.

Zemendiak 30, zapatua. Ander Deuna
12:00etan mezea auzuneko ermitan. Ostean, barauskarria eta bertsolariak: Onintza Enbeita eta Beñat Ugartetxea. 18:00etan herri kirol desafioa: aizkolariak, trontzalariak, ardi moztea eta motozierrea. Ostean, probak: idiak astoen aurka. 20:00etan erromeria Adolfo eta Unaigaz. 20:30ean odoloste jana hurreratuten diran guztientzat. 21:30ean barriro jantza eta erromeria.

Abenduak 1, domekea
12:00etan mezea auzuneko ermitan. Ostean, koruak: Arantzabela Abesbatza (Gasteiz) eta Andra Mari Ikastola Abesbatza (Zornotza). 18:00etan jaien amaierea.

0
Zeanuri
2013/8/7
Kuadrilak protagonista jaietan

Hiru zubietatik egiten dan kalejireak hasikerea emongo deutse Zeanuriko jaiai.


Tartean, kuadrilen jokoak eta herri kirolak, sukaldari lehiaketak eta pelota partiduak. Andra Mari egunean, Euskadiko Trikitilari Gazteen Txapelketearen XXXIII. edizinoa jokatuko da Zeanurin eta Zeanuriko txistularien 45. urteurrena be ospatuko dabe frontoian jaialdi batez.
The Jeloskors eta Vendetta taldeak kontzertuak eskeiniko dabez. Erromeriak be ez dira faltauko Triki ta Ke, Luhartz eta Lotxo taldeen eskutik.


Abuztuak 13, martitzena
18:00etan, umeen futbito partidua.
19:00etan, fronteniseko finala.

Abuztuak 14, eguaztena
Gazteen gaua
14:00etan, txupina bota eta pregoia. Ondoren kalejirea hiru zubietatik herriko txistulari, trikitilari eta Buruhandiakaz.
Triki poteoa herrian zehar.
17:00etan, pelota partiduak frontoian.
18:30ean, kuadrilen jokoak plazan.
22:30ean, kontzertuak The Jeloskors eta Vendetta taldeakaz. Ondoren erromeria Triki ta Ke taldeagaz.

Abuztuak 15, eguena
Andra Mari Eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, meza nagusia Andra Mari parrokian.
13:00etan, kuadrilen jokoak plazan.
17:30ean, Euskadiko Trikitilari Gazteen Txapelketearen XXXIII. edizinoa.
19:00etan, kuadrilen arteko herri kirolak (nagusiak).
22:00etan, Zeanuriko txistularien 45. urteurrenaren jaialdia frontoian.

Abuztuak 16, barikua
San Roke Eguna. Sukaldarien eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulariakaz.
11:00etan, sukaldari lehiaketea.
11:30ean, animen mezea parrokian.
17:00etan, pelota partiduak. Eskupelota mutilak, pala neskak.
22:30ean, play-back-a plazan.
23:30ean, erromeria Luhartzegaz.

Abuztuak 17, zapatua
Umeen eguna
11:00etan, kalejirea txistulariakaz.
11:00etan, umeen parkea plazan.
12:15ean, maratoi txikia.
12:30ean, jubiladuentzako barauskarria eta Aitamen Eguna.
13:00etan, bikote lasterketea (nagusiak).
18:00etan, herri kirolak (umeak) eta kuadrilen mozorro txapelketea.
22:00etan Zeani Antzerki Taldearen emonaldia.
23:00etan erromeria Lotxogaz. Ostean, hiru zubiak herriko txistulariakaz. Txokolatea hartuta amaierea emongo jakie jaiai.

0
Arratia
2013/6/11
Urkiolara, Paduako San Antonioren errogatibea

Bagilaren 15ean, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna. Lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen eban, baina azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Horretarako, Mankomunidadeak autobus bat ipiniko dau gura dabenentzat. Oinez joan gura debenentzat, barriz, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak prestatu dira.
Aurtengo errogatibea "Senidea ala dirua" lemapean egingo da.

Egitaraua
"Hamaikak baino lehentxoago, ondoetorria emongo jakie oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesai. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, Bediako parrokiako umeak eta gaztetxoak aurtengo errogatibearen lemeagaz bat datorren sinbolo bat eskeiniko deutsee Urkiolara hurreratu diranai. Eta ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herrietara itzuliko dira" Arratiako eleizako iturriak jakitera emon dabenaren arabera.
Dimatik eta Zeanuritik abiatuta, oinez ibilaldi gidatuak egiteko aukerea be izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzean dauzan bide klasikoetako bi ezagutzera emoteko. Urtekerea Dimako plazatik goizeko 06:00etan izango da, eta Zeanuriko plazatik 08:00etan.

0
Zeanuri
2013/5/7
Baserriaren izen handiko feria San Isidro egunean

Izen handia dauka Zeanuriko San Isidro eguneko feriak eta urtean-urtean jente piloa hurreratzen da, ez bakarrik inguruko herrietatik, Bilbotik be bai, baserri giroaz disfrutetako eta ganadu ederrak ikusteko azokan eta idi-probetan.


Jaia azokan hasiko da hamarretan eta egun osoa hartuko dau. Aurreko eta hurrengo zapatuetan be egongo da zer egin eta zer ikusi Zeanurin.
Aurtengoa XXXII. Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea da. Azokan, ganadua gobernatzeko lanen erakustaldia egongo da, eta arrastian, idi probak. Zeanuriko Mintegi baserriko idiak Gatika eta Mungiako idiakaz neurtuko dira.
Hilaren 18an, barriz, sega erakustaldia egongo da. Egun horretan, Torreko soloan Zeanuriko segalarien arteko lehia ikusteko aukerea egongo da. Eta gauean, bertso afarian Egañak eta Lizasok animauko dabe giroa euren bertsoakaz.

Egitaraua
Maiatzak 11, zapatua
19:00etan, Udaberriko Kontzertuak Andra Mari parrokian: Xemeingo Abesbatza, Zornotzako Andra Mari Ikastola eta Zeanuriko Abesbatza.

Maiatzak 15, eguaztena
10:00etan, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXII. edizinoa. Azokearen barruan, hurrengo ekintzak egingo dira:
- Ardiak eraitsi.
- Gaztagintzea.
- Ardi mozketa lehiaketea.
- Artxo errearen dastaketea.
11:00etan, mezea San Isidro eleizan.
12:30ean, Arrikibar Dantza Taldearen saioa plazan.
13:00etan, sari banaketea plazan.
18:00etan, idi probak probalekuan. Ididunak: Jon Ander Bilbao (Gatika), Iñaki Lopategi (Mungia) eta Julen Etxebarria (Zeanuri) izango dira.

Maiatzak 18, zapatua
18:00etan, Zeanuriko segalarien arteko lehia Torreko soloan.
19:30ean, triki-poteoa.
21:00etan, bertso-afaria Kultur Etxean. Bertsolariak: Egaña eta Lizaso.

0
Zeanuri
2013/5/6
Bizkaiko kurutzerik zaharrena ikusgai

Altzustako Santa Lutzi ermitan topautako kurutzea, Bizkaiko kurutzerik zaharrena da. Datazinoak 1.250 urtearen inguruan kokatzen dau kurutze gotiko hau. Bilboko Eleiz Museoan dago gordeta, baina maiatzaren 12an Zeanurira ekarriko dabe Santa Lutzitik Andra Mari parrokiara ibilbidea egiteko.
Ermitea auzolanean konpontzen egoan lagun talde batek topau eban kurutzea 1990ean. "Balio handikoa da eta holango gauzak ezin dira euki parrokian. Gainera museoan ondo konserbauta dago ikerlari eta bisitarientzat ikusgai".
Arratiako Eleizak, Udalaren laguntzeagaz, hilaren 8rako berbaldi bat be antolatu dau. Ander Manterola etnografo zeanuriztarrak herriko beste kurutzeen gainean egingo dau berba, udaletxeko Pleno Aretoan, arrastiko zortziretan.

Altzustako kurutzea
Kurutzea brontzezkoa da, 17 cm. inguru ditu eta Jesukristoren irudia eta letra batzuk agertzen dira bertan. "Beste berezitasun bat be badauka, patriarkala da; hau da, beso bi ditu. Bizkaian bi baino ez dagoz holangoak, sasoi haretakoak" azaldu deutso BEGITUri Arratiako Eleizak.

0
Zeanuri
2013/3/18
II. enpresa arteko Topaketea Zulaibarren

Martiaren 21ean, Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Galdakaoko Udalak IES Zulaibarren laguntzeagaz antolatutako Arratia-Nerbioiko II. Enpresen arteko Topaketea izango da Zulaibarren. Honen helburua eskualdeko enpresen arteko kolaborazinoa sustatzea da.
Igaz egin zan lehenengo topaketan 32 enpresetako 52 persona batu ziran eta sano ondo balorau eben partaideak. Aurten, oraindino emonkorragoak izatea espero dabe antolatzaileak, AUM gehitu jako eta, enpresen arteko kolaborazinorako ekimen honeri.

0
Zeanuri
2012/11/26
Jaiak Asterrian

Irati Urien


Urtero lez, badatoz aurten be Asterriako sanandresak. Zeanuriko auzo honetan hiru egunetan zehar igarriko da jai giroa. Zemendiaren 30a dan San Andres egunean, 18:30ean, jaien hasiera ofiziala egingo da, txistulari eta trikitilariakaz. 19:00etan, mezea egongo da auzoko ermitan eta ostean, txokolate jana egongo da hurreratuten diranentzat. Abenduaren 1a, zapatua, egunik fuerteena da. 19:00etan, herri kirolen desafioa ikusi ahal izango da: aizkorea, trontzea eta ardi moztea. Gero, idi probak: idi parea astoaren kontra. 20:00etan, euskal erromeria; 20:30ean, odoloste jana auzotar zein hurreratuten diran guztientzat eta 21:30ean barriro be jantza eta erromeria giroa. Abenduaren 2an, domekea, amaituko dira Ander Deunaren jaiak. 11:30ean mezea egongo da San Andres ermitan. Ondoren, Ezoziko Ama Abesbatza joango da Soraluzetik. Arrastiko 18:00etan, jaien amaierea.

0
Zeanuri
2012/11/2
Lurzoruen osasunaren diagnostikoa zelan egin erakutsiko dabe

Bihar, zemendiak 3, larretako edo laborantzako lurzoruen osasunaren diagnostiko fidagarri bat nola egin erakutsiko dute Zeanurin zenbait adituk.
Jardunaldia kultur etxean hasiko da, goizeko 10:00etan.
Neiker-Tecnaliako Ekologia eta Natur baliabide saileko kideak Arimegortako artzaintza gunera lagunduko deutse bertaratutakoai.

0
Zeanuri
2012/10/3
Erdi Aroaren amaierako ondarea ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Urri bigarrenean Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuten dira eta urtean-urtean Arratiako herri gehiagok hartzean dabe parte jardunaldiotan.


Aurten lau izango dira parte hartuko daben herriak: Areatza, Igorre, Ubide eta Zeanuri, hain zuzen be. Ondarearen jardunaldiak gai baten inguruan antolatzen dira eta aurten, Erdi Aroaren amaierea da gaia.
"50 bat urteko aldia –1475 eta 1525 bitartekoa- non Bizkaia bandoen arteko burruken indarkeriaren ondorioz lotua izatetik, peninsulako lurralde baketsuenetako eta oparoenetako bat izatera pasau zan" dinoe Foru Aldunditik. Areatzan, uribilduaren garapena erakusten daben bisitaldi gidatuak egingo dira hilaren 12 eta 13an, eta Euskal jaia 20an; Igorren Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobalera bisitaldi gidatua hilaren 6an; Ubiden kaltzadea ezagutzeko aukerea egongo da hilaren 13an, eta Larreen mankomunidadearen zeharkaldia hilaren 27an izango da; eta Zeanurin karobia eta errota bat ikusteko bisitaldi gidatua izango da hilaren 6an.


Areatzako uribildua
Areatza uribildua Gasteiztik Bilboraino joian bidean sortu zan. Hasieran herri txikerra zan, kale bi eta kantoi bik osotuta. Baina 1.500 inguruan, merkataritzearen eta siderurgiaren gorakadea zala eta, uribildua handitu egin zan eta etxe barriak eraigi ziran estilo mudejarrari jarraituz. Hau danau azaltzeko udalak bisitaldi gidatuak antolatu ditu, hilaren 12 eta 13an, goizeko 11:00 eta 12:00etan eta arrastiko 17:00 eta 18:00etan, udaletxeko arkupetatik abiatuta.
Ondarearen jardunaldien barruan, aurreko urteetan legez, jaialdi etnografikoa ospatuko da hilaren 20an Areatzan. Aurtengo gaia: jokoak, kirola eta jantza izango da.

Igorreko Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromanikoa
Hilaren 6an goizeko 10:00etan Igorreko Kultur Etxean batuko dira Santa Lutzia eta San Kristobal ermita erromaniko hau ezagutu gura dabenak. Antzeko historia dauka Igorreko Elgetzuk. Erdi Aroaren bukaeran Elgetzu Otxandiotik Arabaraino joian bide batek zeharkatzen eban. Merkataritza eta laborantzen gorakadeak sasoi oparo bateri emon eutsan hasikerea eta tenplua barriztu eta baserriak eraigi zituen orduan.
Angel Larrea historialariaren gidaritzapean izango da bisitaldia eta amaitutakoan barauskarria egongo da partaideentzat.

Ubideko kaltzadea
Oraindino ikusi daiteken Erdi Aroko kaltzada batek zeharkatzen dau Ubide. Kaltzada honek Mesetea eta Flandes arteko bidea egiten eban eta artileak, ehunak eta udalerriko oletan landutako burdina garraiatzen zan handik. Sasoi haretan herriak izan eban zabalkuntzeak San Juan eleizea berreraikitea ahalbidetu eban. Bisitaldia egin gura dabenak hilaren 13an, 11:00etan edo 12:00etan daukie zitea herriko plazan.
Hilaren 27an, barriz, mendiko ibilaldia eginez ezagutu daiteke bertako ondare kulturala. Izan be, gizaldi bat baino gehiago da Ubide eta Zeanuriko udalak bildu egiten dirala larreen mankomunidadearen urteroko kontuak egiteko. Larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biak, gitxienez XVI. gizalditik, izan zituen gaztakai amaierea emoteko hasi ziran bilera honeek egiten. Bilera hau dala eta, Ubidetik eta Zeanuritik igaroz, Gasteiz eta Bilbo lotzean zituan Erdi Aroko kaltzadearen bidea jarraituten dauan ibilaldia antolatuten da.

Zeanuriko San Justoko karobia eta Olabarriko errotea
San Justoko karobira eta Olabarriko errotara bisitaldia antolatu dau Zeanuriko Udalak hilaren 6rako. Interesatuak 10:00etan batuko dira Zeanuriko plazan.
San Justoko karobian karea egiten zan. Kareak garrantzi handia eukan gizarte tradizionalean eta zeregin askotarako erabilten zan: eraikuntzan baserriak zuritzeko; nekazaritzan ongarri gisa; abeltzantzan ukuiluak desinfektetako...
Gero Olabarrira joango dira bisitariak. Olabarri burdinola izan zan XIX. gizaldian errota bihurtu zan arte.

0
Zeanuri
2012/9/19
San Migel jaiak santuari eskeinitako ermiten inguruan

Sanmigelak emoten deutsie amaierea hileari eta honeek santuari eskeinitako gure eremuko lau ermitetan ospatuko dira. Jaiok Igorreko Garbe auzunean, Zeanuriko Uriben eta Altzustan eta Arteako San Migel ermitan, hain zuzen be. Lau ermita honeetan mezea egongo da zapatuan, hilak 29, San Migel egunean eta barauskarria mezaostean, musikeagaz alaituta.
Uriben, hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe.

Uribe (Zeanuri)
Urri lehenengoak 22, zapatua
17:00etan, karta jokoa (Mus eta Briska).
18:00etan, bizikleta martxea umeentzako.
21:00etan, bertso afaria.

Urri lehenengoak 23, domekea
12:30ean, mezea eta ondoren barauskarria. Ondoren umeentzako herri kirolak.

Urri lehenengoak 24, astelehena
12:00etan, arimen aldeko mezea eta ondoren barauskarria.
18:00etan, sardinak, urdaia eta txokolatea.

0
Zeanuri
2012/8/7
Hiru zubietan hasiko da jaia eta hiru zubietan amaituko da

Abuztuaren erdian heltzean jakuz Zeanuriko jaiak: andramariak. Aurreko astegoienean hasiko dira ospakizunak, hilaren 11n, zapatu eguerdian.


Gaua gazteena izango da, kuadrilen aurkezpena, kontzertuak eta erromeria egongo dira gau horretan gazteak gorputza astindu daien. Hurrengo eguna jubiladuai eskeiniko jakie eta hurrengoa umeai. San Roke eguna, sukaldarien eguna izango da eta paella eta tortillen usainak hartuko dabe Zeanuriko herria. Gainera, aurten, etxean egindako bizkotxorik gozoenak be izango dau saria.

Abuztuak 11, zapatua
Gazteen gaua
07:30ean Gorbeiara igoerea.
12:30ean, herriko eskupelota txapelketako finala.
15:00etan, herri bazkaria plazan.
18:00etan, triki-poteoa eta kuadrilen arteko jokoak.
20:00etan, txupina eta kalejirea hiru zubietatik herriko txistulari, trikitilari eta buruhandiakaz. Ondoren, kuadrilen aurkezpena ber- tsotan, plazan.
23:00etan, kontzertuak Eskean Kristo eta Vendetta taldeakaz plazan. Ostean, erromeria Luhartz taldeagaz.

Abuztuak 12, domekea
Jubiladuen eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, mezea Andra Mari parrokian.
12:30ean, bertso saioa eta jubiladuentzako barauskarria plazan.
13:00etan, II. Aipamen eguna.
17:30ean, pelota partiduak Ibarreta frontoian: Zeanuriko 50. txapelketako finalak.
19:00etan, kuadrilen arteko herri kirolak plazan.
22:00etan, Zeani Antzerki Taldeak Hiru apurtute eta bat urratute antzezlana errepresentauko dau.

Abuztuak 13, astelehena
10:00etan, umeentzako parkea plazan.
13:00etan Bits jaia.
18:00etan, Zeani-Ubide futbol partidua Undurragan.


Abuztuak 14, martitzena
Umeen eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
12:00etan, umeen maratoi txikia.
17:00etan, Zeanuriko 50. eskupelota txapelketako finalak eta sari banaketea.
18:30ean, umeen futbito txapel- ketea.
20:00etan, salbea eta mezea Andra Mari parrokian.
22:30ean, play-backak plazan. Ondoren Drindots taldeagaz erromeria.

Abuztuak 15, eguaztena
Andra Mari eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, mezea Andra Mari parrokian.
18:00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXII. Txapelketea.
22:30ean, Kukai-Tanttaka Antzerki taldeak "Hnuy Illa" ikuskizuna eskeiniko dau frontoian. Ondoren, Hakker taldeagaz erromeria.

Abuztuak 16, eguena
San Roke eguna. Sukaldarien eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:00etan, sukaldari lehiaketea: paellak, tortillak eta etxean egindako bizkotxoak.
11:30ean Mezea Andra Mari parrokian.
14:00etan, sukaldari lehiaketearen sari banaketea.
18:30ean, kuadrilen arteko jokoak eta mozorroak plazan.
21:00etan, Jokaldi taldeagaz jantzaldia. Ondoren, txokolatea eta hiru zubietatik jaien amaierea.

0
Zeanuri
2012/8/4
Trikitixa soinuak ermita eta auzuneetan

Barauskarriak txistulari edo trikitilariakaz baino ez badira be, sano giro polita sortzean dabe gure ermiten inguruetan jaiak ospatuten diranean. Hile honetako lehenengo jaiak Dimako Artaungoak eta Zeanuriko Sanjustoak izango dira, hilaren 4an. Urtero lez, karobia piztuko dabe San Juston eta egun biko jaia izango da. Abuztuaren 5ean, San Adrian ospatuko dabe Zeberioko Argiñaon mezea eta barauskarriagaz. Hilaren 10ean, barriz, San Lorentzo jaiak -edo sanlontxoak- Bediako Murtatzan, Zeanuriko Otzerinmendin eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Honeetan guztioneetan mezea ermitan eta ondoren barauskarria egongo da. Andramariak, Igorren eta Zeberioganen ospatuko dira, sanrokeak Dimako Olazabalen eta Bediako Eroso-Ugarten eta sanbartolomeak Zeberioko Uxarren eta Igorreko Urkuzun. Bediako ermitetan mezak 11:30ean izango dira; Zeberiokoetan 13:00etan.

Sanlorentzoak
Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, barikua
11:30ean mezea Murtatzan.
Hamaiketakoa eta trikitixea.
Mus txapelketea.
17:00etan Briska txapelketea.

Andramariak
Igorre
Abuztuak 15, eguaztena
10:30ean, gazte mailako ziklista lasterketea 36. Andra Mari Sari Nagusia. Amaierea Agirre Lehendakaria kalean.
11:00etan, eskupelota partiduak goiko plazako frontoian.
12:40ean, barauskarria trikitilariakaz goiko plazan.
17:00etan, mus eta briska txapel- ketak bikoteka beheko plazan.
18:00etan, ugel txapelketea beheko plazan.
19:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Zeanuri
2012/5/8
Ganadu-feria, kantua, bertsoak eta jantzak San Isidro jaietan

Azken urteotan moduan, maiatzaren 15ean, San Isidro egun berean, Zeanuriko Ganaduaren, Artisautzaren eta Nekazal Produktuen XXXI. Azokea egingo da.


Ganadu-feria izaten da San Isidro jaietako ekintza nagusia, baina beste gauza batzuk be prestatu dabez egitaraua osatzeko.
Jaiai maiatzaren 11n, barikuan, emongo jakie hasierea; 19:30ean, Ibarreta frontoian herriko jantzariak egingo daben saiotxoagaz hasiko dira aurtengo sanisidroak, eta ondoren kantu-poteoa egingo da tabernarik taberna. 21:30ean kantu-afaria izango da frontoian Bentazaharreko Mutiko Alaiak seikotearen zuzendaritzapean.
Hurrengo egunean, maiatzaren 12an, zapatuan, 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako eskualdeko finala jokatuko da, frontoian, 17:30etik aurrera.
Jaietako egun handiena, maiatzaren 15a, San Isidro eguna izango da, Zeanuriko Ganaduaren, Artisautzaren eta Nekazal Produktuen XXXI. Azokea egingo da eta; ferialekua herrigunearen sarreran, San Isidro baseleizearen aurrez aurre dagoan aparkalekuan egongo da, eta artisau eta nekazal produktuen azokea, plazan. Gainera, goizean zehar hainbat erakustaldi ikusi ahal izango dabez Zeanurira hurreratzen diranak: ardiak eraistea, gaztaigintzea eta ardi-moztea. Artxoak be erreko dira, eta artxo-okelea dastatzeko aukerea egongo da. Bestalde, "Emakumeen lana nekazal munduan" argazki erakusketea ikusgai egongo da.
11:00etan meza nagusia izango da San Isidro baseleizan, eta ostean, eguerdiko 12:30ean, Arrikibar taldeak jantza emonaldia egingo dau herriko plazan. Goizeko egitarauari 13:00etan emongo jako amaierea ganadu feriako sari banaketeagaz.
Arrastirako, azken urteotako ohitureari jarraituz, idi-probak antolatu dira, eta hiru idi-parek neurtuko dabez indarrak: Zallako Zubiondo jatetxeak, Andrakako Andraka Sagardotegiak eta Zeanuriko Mintegi baserriko idi-pareak.
Maiatzaren 19an, zapatuan, emongo jakie amaierea 2012ko San Isidro jaiai, arrastiko 19:00etan  Andra Mari parrokian egongo dan abesbatzen kantaldiagaz; hiru abesbatzek hartuko dabe parte: Karrantzako Pozalaguak, Basauriko Sociedad Coral-ek eta Zeanuriko abesbatzak.


 

0
Zeanuri
2012/5/3
Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea zabalduko da. Arratian, Haurreskola Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD