Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Herriak

 

<<Klikatu hemen Arratia mailako barriak ikusteko.

Zure herriko barriak jakin gura badozuz, aukeratu herria eta herri horretako barriak agertuko jatzuz.

Zeberio
2018/4/29
Untzueta mendira igoerea, historiaren atal ezezaguna ezetuteko

Untzueta Nafar Gazteluak Zeberiotik Untzueta mendira ibilaldia antolatu dau maiatzaren 5erako, "historiaren zati ezezagun hau" jakitera emoteko. Han, 11:30ean, hamaiketako herrikoia, aurreskua eta ekitaldia egingo dabez. Ondoren, 15:00etan, herri bazkaria egongo da Arrankudiagako Gizarte Etxean. Txartelak Zeberioko Herriko Tabernan dagoz salgai.
Untzueta mendiaren tontorrean, gaztelu baten aztarna arkeologikoak dagoz. XI. mendean Bizkaiko Jaurerria Iruñeko Erresumaren zati bat izan zan eta ordukoa da gaztelua, Nafarroako erreinuaren defensa sistema baten parte. Gaztelua, "nafarra" zala aldarrikatzeko sortu zan Untzueta Nafar Gaztelua ekimena 2013an. "Zeberio, Orozko, Ugao, Arrankudiaga, Zollo eta Arakaldoko lagun talde bat batu ginan. Asmoa garbia zan, ezkutatuta dagoan gure memoria historikoaren atal hau berreskuratzea".
2014an, gazteluaren historia kontetan dauan plaka bat ipini eben Untzuetan.

0
Zeberio
2018/2/27
Asiako Liztorra berbabide

Asiako liztorrak arazo ugari sortu dauz Zeberioko herrian. Izan be, azken urteetan liztor-kabien kopurua asko hazi da. Izurrite inbaditzaile honen hedapena ekiditeko asmoz, Zeberioko Udalak Asiako Liztorrari buruzko berbaldi informatiboa antolatu dau Bizkaiko Erlazainen Elkartearen laguntzeagaz. Berbaldia, martiaren 3an 10:00etan izango da Zeberioko Gaztelekuan. Berbaldia dobakoa izango da eta persona guztientzat zabalik dago. Koldo Belasko erlazainak, Asiako Liztorraren biologiaz, jatorriaz eta banaketaz, liztor-kabia topau ezkero jarduketa-protokoloaz eta udabarrian erreginak harrapatzeko tranpak egiteaz eta jartzeaz egingo dau berba.

0
Zeberio
2018/1/29
Informatika ikastaroak aprilean

Zeberioko Udalak aprilaren 16tik 24ra antolatu dituan lehenengo mailako informatika ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago.
Ikastaroak testu dokumentuak, kalkulu-orriak eta aukezpenak zelan egin ikasteko aukerea emongo dabe. Horretarako, LibreOffice Writer, LibreOffice Calc eta LibreOfficeImpress dira bertan landuko diran programak. Kzgunean emongo dira ikastaro honeek, udaletxeko liburutegian.
Dobakoak izango diran informatika ikastaro honeen iraupena 4 eta 8 ordu bitartekoa izango da eta parte-hartzaileen kopurua mugatua da: 6 persona gitxienez eta 8 gehienez.
Izena Zeberioko udaletxean, 94 648 10 79 telefonoan edo udala.zeberio@bizkaia.org, helbidean emon daiteke. Izena emoteko atzen eguna aprilaren 9a izango da.

0
Zeberio
2018/1/21
Andrazkoen irudiaren trataerea hedabideetan aztertzeko aukerea

Zeberioko Bardintasun sailak herritarrai zuzendutako "Komunikabideak" tailerra egingo dau urtailaren 26an. Ordu eta erdi iraungo dauan tailer hau arrastiko 19:00etan izango da udaletxeko 2. solairuan.
Ekintza hau Berdinbidean Bizkaiaren 2018ko programearen barruan dago, eta gaia "Mikromatxismoak eta biolentzia sinbolikoa komunikabideetan" da. Izan be, Bardintasun Planaren barruan dagoan helburu nagusietako bat andrazkoaren irudiaren trataera ez sexista bihurtzea da.
Momentuz saio bakarra izango dauan tailer hau Itxasne Martinez, Murgibe taldekoak, zuzenduko dau. Bertan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena emon behar dala gogorarazo gura dau Udalak.

0
Zeberio
2017/12/5
Urtailaren 15era arte egin daitekez aurrekontuetarako ekarpenak

Zeberioko Udalak herritarren eretxiak jaso gura dauz 2018ko udal aurrekontuak egiteko eta hori dala-eta, prozesu parte hartzailea abiatu dau.
Zeberioztarren proposamen eta ekarpenak lau modutan jasoko dauz Udalak 2018ko urtailaren 15era arte. Izan be, udalak proposamenak kontuan hartu ahal izateko, proposamen edo ekarpenok udaletxean itxi, udal webgunera edo 689 947 799 telefonora WhatsApp bidez bialdu, edo udaletxeko sarreran dagoan buzoian sartu daitekez.

0
Zeberio
2017/8/25
Sandoniai hasikerea emoteko txupinazoa hilaren 31n izango da

Jaietako egun handia urri lehenengoaren 2a izan arren, zeberioztarrak motorrak berotuten abuztuaren 26an hasiko dira eta txupinazoa hilaren 31n botako dabe. Umeentzako ekintza ugari prestatu dabez: jolasak, zirku tailerra, bits jaia, Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoak, Txu-txu trena... gazteentzat kirola eta kontzertuak, eta edadekoentzat txapelketak eta bazkaria, batez be.

Abuztuak 26, zapatua
11:00etan, Asel Ozerinjauregi XXIII. Memoriala Txirrindulari Lasterketea.

Abuztuak 28, astelehena
17:30ean, jolasak Gaztelekuan.

Abuztuak 29, martizena
17:30ean, umeen jolasak plazan.

Abuztuak 30, eguaztena
17:30ean, Zirkun Zirkoren zirku tailerra kalean 7 urtetik gorakoentzat.
19:00etan, bits Jaia.

Abuztuak 31, eguena
19:00etan, txupinazoa Txubel eta buruhandiakaz. Ponpak. Animazinoa herriko trikitilari gazteakaz.
19:30ean, umeen Jolasak.
21:30ean, herri afaria, txahal errea. Ostean: EinGo Kantan eta Dantzan taldea.

Urri lehenengoak 1, barikua
11:30etik 14:30era, umeen Parkea. Puzgarriak.
13:00etatik 15:00etara, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Tipi-tapa Korrika ikuskizuna.
19:30ean, Elektro Txufla bandea.
23:00etan, erromeria: zeltiar musikea, Jonnytxar eta Euskelga.

Urri lehenengoak 2, zapatua
11:30ean, txirrindulari martxea umeentzat. Ermitabarri-Ugao-Zeberioko plaza. Alkartzeko eta ibilbide osoa egiteko Ermitabarrin 11:30ean, edo Ugaon 12:00etan. Aukerea dago edozein lekutan txirrindulari martxan sartzeako. Derrigorrezkoa da kaskoa eroatea. Txu-txu trena ibilbide osoan.
11:30ean, Txu-txu trena.
12:30ean, mezea.
13:00etan, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
13:15ean, barauskarria.
14:00etan, Makailao, Patata Tortilla eta Paella Txapelketak.
18:00etan, Helduen Olinpiadak.
18:00etan, fanfarria.
21:00etan, play-backa. Ostean, karaokea.
23:00etan, kontzertuak: HdH Rock taldea, Akabu eta En Tol Sarmiento. Autobusa egongo da.

Urri lehenengoak 3, domekea
12:00etan, herri kirolak. Aizkolariak: Aritz Irazabal, Irati Astondoa eta Jon Irazu.
12:00etan, kalejirea txistulariakaz.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XVIII. urteurreneko mezea.
13:30ean, Etorki Dantza Taldea.
15:00etan, jubiladuen bazkaria.
17:00etan, herriko jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
18:30ean, Zeberio eta inguruko Pelotari Gazteen Txapelketea.
20:30ean, Zeani Antzerki Taldearen Txano Gorritxo gizajatxo ikuskizuna.

Urri lehenengoak 4, astelehena
12:00etan, Gozatzera. Egurrezko jolasak ume eta helduentzat.
13:00etan, poteoa Koldo eta Unai trikitilariakaz.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:30ean, eskupelota partiduak. Larrabetzuko neskak: Fonseca/Goiri-Zubiaur/Iturbide; 19:15ean, Kadeteak: Arandia/Larrazabal-Ballarena/Alberdi; 20:00etan, Seniorrak: Etxebarria/Alberdi-Zezeaga/Guerrero.
19:00etan, guatekea. Disko festa, 80-90 hamarkada.

0
Zeberio
2017/6/4
Sanantonioak Ermitabarrin

San Antonio jaiai hasikerea emoteko, bagilaren 9an, barikua, botako dabe txupina arrastiko seiretan. Ordutik ez da jai giroa faltauko Ermitabarrin: erromeriak, umeentzako puzgarri eta tailerrak, bola jokoa, kutxen eskaladea, herri bazkaria... San Antonio egunean mezea egongo da ermitan eta ondoren barauskarria.

Bagilak 4, domekea
09:00etan, Zeberio XTrem BTT Martxea.

Bagilak 9, barikua
18:00etan, txupinazoa.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
21:30ean, Bidean Erromeria eta Akabu taldea.

Bagilak 10, zapatua
10:00etan, plater tiroa. Herri mailakoa.
12:00etan, puzgarriak eta umeen tailerrak.
13:30ean, poteoa.
14:30ean, herri bazkaria.
16:00etan, plater tiroa. Bazkideak eta federauak.
16:00etan, puzgarriak eta umeen tailerrak.
18:00etan, lurretik zerura kutxen eskaladea. Irabazleentzako sariak.
18:30ean, bola jokoa.
19:30ean, herri meriendea.
19:30ean, Elektrotxufla kaleko bandea.
21:30ean, erromeria Trikimailu Erromeixa Taldia-gaz.
01:00etan, txokolatea.

Bagilak 11, domekea
12:00etan, helduen Pato Lasterketea.
12:15ean, umeen Pato Lasterketea.
13:30ean, Beñat eta Olatz trikitilariak.
18:30ean, kontzertua Cloverwind taldeagaz.

Bagilak 13, martitzena
12:30ean, mezea ermitan.
13:00etan, barauskarria.

0
Zeberio
2016/11/23
Bertako Produktuen Azokeak hamazortzi urte beteko ditu

Zemendiaren 27rako, Zeberioko Udalak, Bertako Produktuen XVIII. Azokea antolatu dau. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, plaza inguru eta aterpean, gaztaia, ogia, eztia, txorizoak, fruta, egurrezko altzariak, bisuteria eta beste produktu asko egongo dira salgai.
Horrezaz gainera, animalien erakusketak eta pintxoak egiteko tailerrak egongo dira.
Zeberio eta Gorbeialdeko ekoizleak izango dira batez be, euren produktuak eskeiniko dituenak, 30 erakusmahai ingurutan.
Gorbeialderen eskutik pintxoak egiteko tailer bi egongo dira, bata 11:00etan eta bestea 13:00etan, eta bertako produktuak dastatzeko aukerea be egongo da. Abere erakusketan, ardi, oilo eta behi ederrenak egongo dira eta trikitixearen soinuak ipiniko dau animazinoa.

0
Zeberio
2016/8/31
Herriko trikitilari gazteen kalejirak ipiniko dabe animazinoa sandonietan

Trikitixearen soinua nagusi izango da Zeberioko jaietan. Txupina bota ostean herriko trikitilari gazteak hasiko dira herria alaitzen euren musikeagaz eta hurrengo hiru egunetan be kalejirea egingo dabe. EinGO kantan ta dantzan taldeak euskal musika tresna tradizionalakaz animauko dau eguen gaua. Luhartz erromeria taldeak bariku gauean joko dau. Zapatu gauean Fetitxe, Zazkel, Txapel Punk eta Garilak 26 rock taldeak joko dabe.
Kirolak be hartuko ditu Zeberioko jaiak. Umeak surf-a egin ahal izango dabe lehorrean bada be, eta bizikleta martxan parte hartu zapatu goizean. Gazteak eta nagusiak Zeberio Karran VII. Lasterketea, eta kadete mailako Txirrindulari Lasterketea izango dabe hurrengo egunean. Zeberio eta inguruko pelotari gazteak be neurtuko dira egunotan eta finala astelehenean jokatuko dabe.
Laura Orue hil ebenetik hamazazpi urte beteko dira aurten. Bere oroimenez mezea egongo da hilaren 4an.

Egitaraua
Urri lehenengoak 1, eguena
18:00etan, txupinazoa Txubel eta Buruhandiakaz. Animazinoa herriko trikitilari gazteakaz.
18:30ean, umeen jolasak.
19:30etik 21:30era, EinGO kantan ta dantzan taldea.
21:30ean, herri afaria. Txahal errea.
23:00etan, EinGO kantan ta dantzan taldea.

Urri lehenengoak 2, barikua
11:30etik 14:30era, umeen parkea. Puzgarriak eta surf ohola.
12:00etan, mezea.
13:00etan, barauskarria.
13:00etatik 15:00etara, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
15:00etan, jubiladuak antolatutako bazkaria.
17:00etan, herriko jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
17:00etan, animazinoa trikitilari gazteakaz.
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Amalur ikuskizunagaz.
23:00etan, erromeria Luhartz taldeagaz herriko plazan.

Urri lehenengoak 3, zapatua
12:00etan ume eta gazteentzako bizikleta martxea. Ibilbidea: Zeberioko plazea-Ugao-Zeberioko plazea. Aukerea dago edozein lekutan martxan sartzeako. Kaskoa derrigorrezkoa da.
13:00etan, kalejirea Musika Eskolako trikitilari gazteakaz.
14:00etan, Bakailau, Patata Tortilla eta Paella Txapelketak.
17:30ean, helduen arteko olinpiadak.
18:30ean, bits jaia.
21:00etan, Play-Back-a eta karaokea.
23:00etan, kontzertuak: Fetitxe, Zazkel, Txapel Punk eta Garilak 26 taldeak.

Urri lehenengoak 4, domekea
10:30ean, kalejirea txistulariakaz.
11:00etan, gazte eta nagusien Zeberio Karran VII. Lasterketea.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XVII. urteurreneko mezea.
13:30ean, Etorki jantza taldea plazan.
16:30ean, Asel Ozerinjauregi XXII. Memoriala. Txirrindulari lasterketea. Kadete maila.
18:30ean, Zeberio eta inguruko Pelotari Gazteen Txapelketea.
20:30ean, Zeani Antzerki Taldearen Amari mutik bez antzezlana aterpean.

Urri lehenengoak 5, astelehena
13:00etatik 15:00etara, poteoa Koldo eta Unai trikitilariakaz.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:00etan, Zeberio eta inguruko pelotarien finala eta Larrabetzuko neska pelotarien partiduak.
19:00etan, Disko festa 1980 eta 1990 hamarkadetako musikeagaz.

0
Zeberio
2016/6/5
San Antonio jaiak Ermitabarrin

San Antonio jaiai hasikerea emoteko bagilaren 10ean, barikuz, botako dabe txupina Ermitabarrin arrastiko seiretan. Handik aurrera, lau egunetan, hainbat ekitaldi antolatu dabez sanantonioetarako. Punk/rock jaialdia, bola jokoa eta herri bazkaria ez dira faltauko. San Antonio egunean mezea egongo da ermitan eta ondoren barauskarria.

Bagilak 5, domekea
09:00etan, V. ZeberioXTrem BTT martxea.

Bagilak 10, barikua
18:00etan, txupina.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
22:00etan, punk/rock jaialdia. Egarri, Perros Kon Asma eta Thezepo taldeak.

Bagilak 11, zapatua
10:00etan, plater tiroa, herri mailakoa.
13:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.
13:30ean, poteoa Zeberioko trikitilari gazteakaz.
14:30ean, herri bazkaria.
16:00etan, plater tiroa. Bazkideak eta federauak.
16:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.
18:00etan, bola jokoa.
19:30ean, herri meriendea.
19:30ean, Elektro Txufla Kaleko Banda.
21:30ean, erromeria Elizagoien Ahizpak taldeagaz.
01:00etan, txokolatea.

Bagilak 12, domekea
11:30ean, umeentzako jolasak. Uratzan.
12:00etan, helduen pato lasterketea.
12:15ean, umeen pato lasterketea.
13:30ean, Mikel Barandiaran eta Julene Otegi trikitilariak.
18:30ean, mariatxiak Mariachi Amatitan taldeagaz.

Bagilak 13, astelehena
12:30ean, mezea ermitan.
13:00etan, barauskarria.

0
Zeberio
2016/6/1
Alkateak dedikazino osoa eta soldatea izango dauz aurrenekoz Zeberion

Zeberioko 2016ko aurrekontuak aprilean onartu ziran EAJ-PNVko zinegotzien aldeko 5 boto eta EH Bilduko zinegotzien kontrako 4 botoakaz. Diru sarreretan zein gastuetan 1.340.885,57 euro aurreikusten dira aurtengorako. Diru partida barri bi dagoz aurrekontuetan, bata Bardintasun arlorako eta bestea Oinarrizko Gizarte Zerbitzua osotuteko. Baina barrikuntzarik handiena, alkateak lanaldi osoa eskeiniko deutsala karguari eta soldatea kobrauko dauala izango da.
Bardintasunerako eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzua osotuteko diru partida barriak, eta kulturaren eta kirolaren sustapenerako diru partiden zenbatekoa handitu egin dala nabarmendu gura dau Karlos Idirin Zeberioko alkateak. Eta inbersinoai jagokienean, "konektibidade zerbitzuaren kalidadea hobetzeari lehentasuna emongo jakola, Saldariango auzorako bidea konponduko dala, hondakinen edukiontzi-multzoak edo honeek batzeako guneak egokitu egingo dirala, Ugarte eta santa Kurtz auzoetarako ur-hornidura sarea hobetu egingo dala eta Akiñao, Olatxu eta Egia auzoetan eta Gezalako bidean argiteria publikoa hobetuko dala" azpimarratu gura dau alkateak.
EH Bilduren ustez, ostera, Banda Zabalaren proiektua garestia da eta ez dago argi zeberioztarrak onurarik aterako daben hortik. "Gastua 98.000 eurotakoa izango da. Banda zabalaren proiektua egoala jakin genduan EAJ-PNVk, pasa dan urteko aurrekontuetan, aldaketa bat egin ebalako. EH Bilduren galderai erantzunez, herri osora internet banda zabalaren bitartez helduko zala esan euskuen, udalak gehienez 60.000 euro ordainduko ebazala, dirulaguntzak egongo zirala... Orain inbersinoa askoz be handiagoa da, diru-laguntzarik ez dago, eta udal eraikinetara baino ez da helduko" dinoe EH Bildukoak euren maiatzeko agerkarian.

Alkatearen soldatea
Aurekontuetan desadostasuna sortu dauan beste diru partida bat alkatearen soldatearena izan da. Orain arte Zeberion ez alkateak ez zinegotziak ez dabe soldatarik kobrau. Legeak alkateak soldatea kobratzea baimendu arren, hau kobretea ez da derrigorrezkoa eta alkateari soldatea pagetako, EH Bilduren arabera, Udalak 61.000 euro zuzendu beharko ditu: 44.000 euro alkatearen soldatarako eta 17.604 euro soldata horreri jagokon Gizarte Segurantza pagetako. Orain arteko aurrekontuetan, barriz, alkate eta zinegotzi guztientzako dietak pagetako kantidade bat aurreikusen zan. 2015eko aurrekontuetan, 10.080 eurotakoa izan zan diru partida hori.
Baina alkatearen ustez, dedikazino osoa behar dau Zeberioko alkate izateak. Izan be, Zeberiok 1100 biztanle inguru, 11 landagunetan eta udalerri osoan zehar sakabanatutako ehundaka baserri daukaz. "Eta hau guztia 46 kilometro daukazan auzo-bide sare baten bidez lotuta. Holango ezaugarriak izanda, hainbat eta hainbat zerbitzu zein beharrizan bete beharrean gagoz, gaur egungoak izango diranak eta modu duin baten bete beharrekoak. Eta hau udalaren eta berton gagozan ordezkarion ardura da. Baina hau guztia ezin da behar bezala egin dedikazino osoa izan barik; gure ustez gure herriak merezi dau herritarrak hartzeako eta honeek daukiezan arazoak konponduteko lanean egun guztietan udaletxean egongo dan alkatea izatea. Arduraz eta dedikazinoz egindako lan bat izan daitela, ez kanpoko beste lan batzuekaz partekatutako lanaldi partziala. Handiagoak diran beste herri batzuek daukiezan antzeko beharrizanak daukaguz geuk be, eta hori holan, eskubide bardinak be euki behar doguz" azaldu deutso BEGITUri alkateak.
EH Bilduk, EAJ-PNVk hauteskunde kanpainan honen barri ez emon izana be kritikau dau.

Egoera finantziarioa
Egoera finantziarioari jagokonean, Zeberio mailegu bat ordaintzen dabil eta, alkatearen arabera, "20.000 euro inguru geratzen dira ordaintzeko". Bere ustez, "onbidean" eta ekonomia aldetik "saneauta" dagoan herria da Zeberio.

0
Zeberio
2016/4/11
Hondakin solido handiak batzeako eguna

Aprilaren 25ean, tamainu handiko hondakin solidoak batuko ditue Zeberion; hau da, altzariak, sofak, koltxoiak eta abar.
Zerbitzua erabilteko interesa daukienak, udaletxera deitu behar dabe aprilaren 21a baino lehenago izena emoteko.

0
Zeberio
2016/2/16
Nazinoarteko bisitak izan dauz Maskiluk proiektua ezetuteko

Sei hilabete pasau dira Zeberion Maskilu konserberea martxan ipini zanetik, eta balantze ona egiten dabe Amaia Quesada eta Iñigo Gallastegi Maskiluko bazkideak. Biak daukie ortua Zeberion. Proiektua Zeberioko Udalak bultzatu eban Europako diru laguntzakaz. Politika publiko onaren eredu askorentzat, nazinoarteko bisitak euki dabez proiektua ezetuteko. Orain, herrirako bakarrik ez, eskualde osorako beharrezko azpiegiturea dala frogatu gura dabe baserritarrak.


Lehenengo hilabeteak batez be ikasteko izan dirala dinoe, baina uste baino jente gehiago etorri dala euren produktuak boteetan sartzera. "Dana dala, ezetutera emotea falta jaku jente gehiago etorri daiten" dino Amaia Quesadak. "Holango proiektu baten sartutakoan, inork ez dau gauza handirik azaltzen, ez montaketearen inguruan, ezta elaborazinoaren inguruan be. Horreek ikasten ibili gara. Orain, proiektua martxan dago eta erosoago sentitzen gara", azaldu dau Iñigo Gallastegik.
Proiektua martxan ipinteko, osasun araudia betetea ez jakie erreza egin, ze azken finean arauak berberak dira industria handi batentzako zein artisau industria txiki batentzako. Eta elaborazinoaren inguruan be, eurak bilatu behar izan dabe informazinoa. "Erispide batzuk badagoz baina gauza zehatzik ez. Eta ez da tontakeria bat, arriskutsua izan daiteke ondo egin ezean". Izan be, ondo egin ezean botulismo arriskua dago eta botulismoak heriotzea ekarri leike. Horregaitik, sei hilabete honeetan lehentasuna ikastea izan dala dinoe, "zuhur" jokatu behar da eta.
Konserberea martxan ipinteko bazkideak inbersinoa egin eta batez be beharra egin dabe dana montetako. Orain, kudeaketa lana egin behar izango dabe. Bazkide ez diranak, Zeberioko konserberea erabilten dabenean diru bat pagua behar dabe "gastuak kubriduteko (makinak, argia, ura...)", baina ez Maskiluk etekinik aterateko.

Eskualdeak behar eban zerbitzua
Maskilun hogei lagunetik gora eta hamaika proiektu batzean dira. Kanpoko jentea be etorten da euren produktuak boteetan sartzeako. "Konserberea jente askok erabili dau hile honeetan. Espero genduan baino askoz jente gehiago etorri da. Holan izan behar da, ze proiektu hau eskualderako tresna bat da eta jentea enbotatzera ez bada etorten ez dauka zentzurik" dino Iñigo Gallastegik. Gehienak eskualdekoak izan arren, Araialde, Algorta eta Balmasedako eloizleak be etorri dira euren produktuak enbotatzera. Eta beste eskualde ba-tzuetatik, konserbera bat ipinteko informazino eske be bai. Azken finean, beste eskualdeetan ez dago holango azpiegiturarik. Hurren dagoana Leintz-Gatzagako Jaki On konserberea da. Eta hau beste proiektu mota bat da, "ez da geurea moduko konserbera kolektibo txiki bat".
Proiektu honetan parte hartu dabenen ustez, eskualde bakotxean koserbera bat egotea beharrezkoa da. "Gure helburua ez da negozio bat ipintea, beharrak betetea baino" dino Amaia Quesadak.

Erronkak
Zeberioko konseberan enbotautako produktuak hori adierazoten dauan zigilua daukie etiketan. Orain arte udako produktuak  enbotau dabez Maskilun; tomatea, kalabazin purea, zerbak, lekak, erremolatxa, piparrak, azenarioa eta pistoa batez be. Neguan be jarraipena emotea da erronkea eta beste errezeta batzuk sortu behar dabez horretarako. "Dana dala, erronkarik handiena proiektu hau eskualdearentzako beharrezkoa dala frogatzea da. Udalak garrantzia handia dauka proiektuan: eraikina udalarena da, udalak egin dau inbersinoaren zatirik handiena, eta alokairua udalari ordaintzen deutsagu, kontratua  udalagaz daukagu eta. Garrantzia hori frogatzeko 10 urte daukaguz, horixe da-eta gure kontratu epea. Gauza batzuk egin beharko dira, adibidez, produktu desbardinak ekoiztu eta formakuntzea emon. Uste dogu hori izan daitekela gure papela. Formakuntza emotea enbotau gura dabenentzat zein holango proiektu bat montau gura dabenentzat" dino Gallastegik.

Proiektua ezetuteko bisitak
Sei hilabete honeetan 30 bisita izan dabez Maskilun, tartean nazinoartekoak. Estadu Batuetatik, Argentinatik, Mexikotik, Hego Ameriketako talde indigenak... etorri dira Zeberiora ekimena interesantea dala eretxita. Izan be, "Udalak parte hartze handia izan dau eta politika publikoen adibide on bat da" bazkideen esanetan.

0
Zeberio
2015/11/23
Bertako Produktuen XVII. Azokea

Zemendiaren 29an izango da Zeberion Bertako Produktuen Azokearen hamazazpigarren edizinoa. Ekoizleak, besteak beste, Zeberio, Lemoa, Mallabia, Orozko, Barakaldo, Urduña eta Bilbotik hurreratuko dira. Baserriko produktuak, artisautzea, egurrezkoak, bitxiak eta ibilgailu elektrikoak topau ahal izango dira bertan.
Azokak ibilbide luzea dauka eta hasikeratik erakusmahai kopurua manteniduten da udal iturrien arabera. Hogeta hamar izango dira aurten; horreetako hamarretan zeberioztarrak egongo dira euren produktuak erakusten eta salduten.

Euskerearen Eguna
Azokeagaz batera Euskerearen Eguna ospatuko da. Ekitaldia 11:00etatik 15:00etara izango da frontoian. Ekintzen artean betiko jolasak egongo dira: sokasaltoa, iturriak, trukemea eta zaku lasterketea beste jolas batzuen artean. Tailerrak be egongo dira.

0
Zeberio
2015/8/30
Rock eta kirol ekitaldi ugari herriko jaietan

Protagonismo handia hartuko dau kirolak Zeberioko jaietan. Izan be, txupinazoaren aurretiko jaietako programazinoa, txirrindulari lasterketa eta Futbito Txapelketeagaz hasi da. Kadete mailako Osel Ozerinjauregi XXI. Memoriala abuztuaren 29an jokatu zan, eta Futbito Txapelketea urri lehenengoaren 1ean da. Txupinazoaren osteko egunetan be, kirol ugari. Holan, umeak motor zirkuitua, gazteak bizikleta martxea, gazte eta nagusiak karran lasterketea eta gaztetxoak pelota txapelketea izango dabe.
Musikeari jagokonean, barikuan The Zepo eta Rolling Dice taldeen kontzertuak egongo dira. Zapatuan, barriz, Fetitxe, Eskean Kristö eta Governors taldeak joko dabe. Gainera, erromeriak, lehiaketa gastronomikoak eta umore ona ez dira faltauko Zeberioko jaietan.

Urri lehenengoak 1, martitzena
18:00etan, Futbito Txapelketea.

Urri lehenengoak 2, eguaztena
12:00etan, mezea.
13:00etan, txupinazoa, Txubel eta buruhandiakaz. Ostean barauskarria zeberioztar edadekoentzat.
13:00etatik 15:00etara, kalejirea trikitilari gazteakaz.
15:00etan, jubiladuak antolatutako bazkaria.
17:00etan, jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
18:30ean, mariatxiak.

Urri lehenengoak 3, eguena
12:00etatik 14:00etara, umeen motor zirkuitua.
19:30etik 21:30era, EinGO kantan ta dantzan taldea.
21:30ean, herri afaria: txahal errea.
23:00etan, EinGO kantan ta dantzan taldea.

Urri lehenengoak 4, barikua
11:30etik 14:30era arte, puzgarriak.
17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Txo, mikmak txikia ikuskizuna.
20:30ean, erromeria Haitzama taldearen eskutik.
22:00etan, The Zepo rock taldearen kontzertua.
23:00etan, Rolling Dice rock taldearen kontzertua.
00:00etan, erromeria Haitzama taldearen eskutik.

Urri lehenengoak 5, zapatua
10:30ean, ume eta gazteen bizikleta martxea. Ibilbidea: Zeberioko plaza-Ugao-Zeberioko plaza. Kaskoa derrigorrezkoa da. Ume txikientzat gynkana Sautuolabarrin besteak etorri arte.
13:00etan, Musika Eskolako trikitilari gazteak.
14:00etan, Tortilla, Paella eta Makailao Txapelketak.
20:00etan, Play-back eta karaokea.
23:00etan, Fetitxe, Eskean Kristö eta Governors taldeen kontzertuak.

Urri lehenengoak 6, domekea
11:00etan, gazte eta nagusientzako Zeberio Karran VI. Lasterketea.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XVI. urteurreneko mezea.
13:15ean, bits jaia.
13:30ean, poteoa herriko musikari helduakaz.
18:00etan, herriko eta inguruko pelotari gazteen txapelketea. Alebin eta Infantil kategoriak.
21:00etan, Zeani Antzerki Taldearen 37 bentanea, 38 pasilloa an- tzezlana.

Urri lehenengoak 7, astelehena
13:00etatik 15:00etara, poteoa Koldo eta Unai trikitilariakaz.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:00etan, Zeberio eta inguruko pelotari gazteen finala. Alebinen finala, infantilen finala, Larrabetzuko nesken taldea eta jubenilak.

0
Zeberio
2015/6/2
San Antonio jaiak Ermitabarrin

Hiru eguneko jai egitaraua antolatu dabe Zeberioko Ermitabarrin sanantonioak ospatuteko. San Antonio eguna zapatuz da aurten, baina txupina bezperan botako dabe jaiai hasikerea emoteko. Aurreko domekan egingo dan ZeberioXTrem BTT martxea be, jai egitarauan sartu dabe, ohiturea dana lez.

Bagilak 7, domekea
09:00etan, IV. ZeberioXTrem BTT Martxea.

Bagilak 12, barikua
18:00etan, txupinazoa.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
22:00etan, rock jaialdia, Rolling Dice eta The Zepo.

Bagilak 13, zapatua
12:00etan, mezea parrokian.
13:00etan, puzgarriak.
13:00etan, barauskarria.
13:30ean, poteoa musikeagaz.
14:00etan, herri bazkaria.
16:00etan, plater tiroa.
16:00etan, puzgarriak.
18:00etan, bola jokoa.
18:30ean, serigrafia tailerra (koloretako kamisetak eroan).
19:30ean, herri meriendea.
21:30ean, erromeria, Elizagoien ahiztak.
01:00etan, txokolatea.

Bagilak 14, domekea
11:30ean, umeentzako jolasak (Uratzan).
12:00etan, helduen pato lasterketea.
12:15ean, umeen pato lasterketea.
13:00etan, Zeberioko trikitilari gazteak.
18:30ean, mariatxiak.
20:00etan, Argazki Txapelketako sari banaketea.

0
Zeberio
2014/9/30
Lehen sektorea bultzatzeko bigarren jardunaldiak

Zeberioko Udalak lehenengo sektoreari eskeinitako bigarren  jardunaldiak antolatu ditu, urri bigarrenaren lehengo bariku-zapaturako. Hazien ezagutzea zabaltzeko eta haziak trukatzeko aukerea emongo deutse baserritarrai aurtengo edizinoak. Jardunaldietan, berbaldiak, bideo emonaldia, hazien azokea eta Zeberioko Nekazalgunean garatzen dabizen proiektuen aurkezpena egongo dira.


Zeberio "bere sustraietatik" eregiteko asmoagaz sortu ziran igaz jardunaldiok. Hareen ostean apustu sendoa egin dau Udalak lehenengo sektoreko proiektuak bultzatzeko eta harrezkero, hiru proiektu sortu dira eta martxan dagoz. Laugarren baterako be lur bila dabil udala. "Deialdi bi egin ziran. Lehenengora proiektu bakarra aurkeztu zan, Basortu izenekoa. Lau lagun dagoz bertan eta orain konserbera bat zabaldu gura dabe. Euren esperientziaren barri emongo dabe hilaren 4an, zapatuan. Hurrengo deialdian jente gehiago aurkeztu zan eta beste proiektu bi ipini dira martxan" azaldu deutso BEGITUri Ana Belen Alberdi Zeberioko alkateak. Badago beste proiektu bat, lur sail handiak behar dituana, sagarra sartu gura dabelako eta udalak ez daukala hain lur sail handiak dino alkateak. Dana dala, udalaren bitartez lur bila dabiz proiektua aurrera atera ahal izateko.

Haziak...
"Haziak eta ezagutzak trukatuz" izeneko edizino honetan, euren hazien gaineko ezagutzak eta haziak eurak alkartrukatzeko aukerea izango dabe nekazari agroekologikoak.
Lehenengo saioan, berbaldi bi eta barauskarria egongo dira. Agroekologian erreferente dan Arantza Arrienek "Hazietatik nekazaritza berreraikitzen" izeneko berbaldia emongo dau barikuan, hilak 3, arrastiko seiretan. Ondoren Zeberioko baserritarren parte-hartzeagaz egindako bideoa, Bertoko haziak eta jakintzak izenekoa, ikusi ahal izango dabe hurreratzen diranak.
Hurrengo egunean, Nekazalgunean garatzen dabizen proiektuen eta Basortu Elkartearen konserberearen aurkezpena egingo dabe Nekazalgunean.  Eta ondoren Hazi Azokea izango da. Azoka hau, trukaketa azokea dala, haziak alkartrukatzeko baina ez saltzeako dino Alberdik. Hazien erakusketea be egongo da azokan bertan eta hazien ezaugarriak komentetako aukerea izango dabe ekoizleak eta jakinminak bultzatuta hurreratzen diranak. Norberak eroandakoak be ipini ahal izango dira erakusgarri edo trukatzeko erabili.

...ereiten
Igazko jardunaldiak arrakastatsuak izan ziran eta aurtengoak arrakastatsuak izateko aukera handiagoa daukiela uste dau alkateak, proiektu batzuk abian dagozalako daborduko. Jardunaldien helburua ez da jente asko batzea, baina bai, bertako ekoizleak edo proiektu bat daukienak, foro bat topatzea, zalantzak argitu eta aurrera egiten lagunduko deutsena.

0
Zeberio
2014/8/26
Umeentzako ekitaldiz betetako jaiak

Txubelek eta Buruhandiak emongo deutsee hasikerea umeentzat ekitaldiz betetako Zeberioko jaiai. Jolas parkeak, bits jaia eta pailazoak be egongo dira umeen gozamenerako. Gazteak, barriz, zapatu gaueko disko festa eta kontzertuetara hurreratuko dira duda barik, eta jubiladuak, jaietako atzen egunean izango dabe bazkaria eta Mus eta Briska Txapelketak.
Kirolak be izango dau lekutxoa Zeberioko jaietan eta zapatuko kadete mailako txirrindulari lasterketea eta domekako eskupelota partiduak be ezin dira aitatu barik itxi. Zeberioko frontoian, Imanol Agirre eta Galartza VI. Arratiako pelotari ospetsuak jokatuko dabe. 

Abuztuak 28, eguena
17:00etan, eskupelota partiduak. Zeberioko gazteak.
19:00etan, jaien hasikerea. Txupina, Iker eta Musikari Gazteak taldeagaz, Txubel eta Buruhandiakaz.
21:30ean, herri afaria. Txahal errea.
23:00etan, erromeria Iker eta Musikari Gazteak taldeagaz.

Abuztuak 29, barikua
10:30ean, txirrindulari martxa umeentzat. Ibilbidea: Zeberioko plaza-Ugao-Zeberioko plaza. Zeberioko plazan 10:30ean edo Ugaon 11:00etan. Aukerea dago edozein lekutan txirrindulari martxan sartzeako.
12:00etatik 14:30era, ume eta gazteentzako jolas parkea. Puzgarriak, aerogiroa eta zezen mekanikoa.
17:30etik 20:00etara, ume eta gazteentzako jolas parkea. Puzgarriak, aerogiroa eta zezen mekanikoa.
20:30etik 21:30era, karaokea.
21:30etik 23:00etara, play-back-a.
23:00etatik 03:00etara, Trikizio  taldeagaz erromeria.

Abuztuak 30, zapatua
11:00etan, Asel Ozerinjauregi XX. Memoriala. Txirrindulari lasterketea kadete mailan.
12:30ean, kalejirea. Musika Eskolako musikari gazteak.
14:00etan, Patata tortilla, Paella eta Bakailao Txapelketak. Aurkezteko ordua.
17:00etan, umeentzako jolasak. Altxorraren bila.
20:00etan, disko festa. Dj Saioa.
22:00etan, kontzertuak. Itziarren Semea eta Izerdi Gorria taldeak.
Autobus zerbitzua egongo da Ugaora edo Igorrera itzultzeko. Igorrera 02:00etan eta 04:00etan. Ugaora 03:00etan eta 05:00etan.

Abuztuak 31, domekea
12:00etan, bits jaia.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XV. urteurreneko mezea.
13:30ean, poteoa. Musika Eskolako musikari helduak.
18:30ean, eskupelota partiduak. Javier Uriaren XI. memoriala.
Erik Fernandez vs Ander Elezkano.
Imanol Agirre–Galarza VI vs Patxi Eugi–Otxandorena.
21:00etan, antzerkia Koka kola eta barea ikuskizuna Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreakaz.

Urri lehenengoak 1, astelehena
12:00etatik 14:00etara, umeentzako tailerrak.
13:00etatik 15:30era, poteoa trikitixeagaz: Koldo eta Unai.
15:00ak aldera, indabak lagun artean.
19:30ean, poteoa. Orkestra taldea.

Urri lehenengoak 2, martitzena
12:00etan, mezea.
Ondoren, barauskarria herriko plazan zeberioztar edadetuentzat.
13:00etatik 15:00etara, poteoa trikitixeagaz. Musikari gazteak.
15:00etan, jubiladuak antolatutako bazkaria Eskola Zaharrean. Jubiladu guztientzat. Izena emoteko eguna: abuztuaren 26an (martitzena), 12:00etatik 14:00etara,
udaletxean.
Bazkalostean, Mus eta Briska Txapelketea jubiladuentzat.
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Bizipoza ikuskizuna.

0
Zeberio
2014/6/10
San Antonio jaiak Ermitabarrin

Hasi da jaietako sasoia, ez bakarrik herrietako jaietakoa, auzuneetakoa be bai. Hamabostaldi honetan San Antonio jaiak ospatuko dira Zeberioko Ermitabarri auzunean. Aurten, San Antonio eguna barikua da, eta hiru egunetako egitaraua prestatu dabe Ermitabarrikoak, jai eguna bera eta astegoiena hartzean dauana. Hile honen lehenengo astegoienean, Zeanuriko Ibarguen auzuneko eta Igorreko Basauntzeko jaiak izan dira.

Bagilak 13, barikua
12:30ean, mezea.
13:00etan, barauskarria.
18:30ean, txupinazoa.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
22:00etan, rock jaialdia.

Bagilak 14, zapatua
12:30ean, puzgarriak.
13:30ean, poteoa.
14:30ean, bazkaria (marmitakoa).
16:00etan, puzgarriak.
18:00etan, serigrafía Aker Serigrafiagaz.
18:00etan, bola jokoa.
19:30ean, herri meriendea.
22:00etan, kontzertua The Zepo Rock and Roll taldeagaz.
23:30ean, berbenea Batek Daki taldeagaz.

Bagilak 15, domekea
12:00etan, pato lasterketea.
13:00etan, txalapartea.
13:30ean, trikitilariak. Musika Eskolako trikitilari gazteak.
18:30ean, mariatxiak.
20:00etan, argazki lehiaketako sari banaketea.
20:30ean, zozketea.

0
Zeberio
2014/6/3
Maurizia eta Leonen izena izango dau udaletxe ondoko kantoiak

XIII. Euskal Herriko Alboka Eguna Zeberion ospatuko da hilaren 7an.


Bertan Euskal Herritik eta kanpotik etorritako albokariak batuko dira ia desagertuta egon zan eta gaur egun loratu dan instrumentu hau joten. Zeberioko Maurizia Aldeiturriaga panderojolea eta Arteako Leon Bilbao albokariaren omenez plaka bat ipini eta udaletxe ondoko kantoiari "Maurizia eta Leonen kantoia" izena ipiniko jako. Ekitaldira Maurizia eta Leonen senideak dagoz konbidauta.
2002 urtearen geroztik, Arabako Sorginetxe Kultur Taldeak antolatu dau Euskal Herriko Albokarien Topaketa bat urtero. Aurreko topaketak Otazu, Albaina, Zalduondo, Lantziego, Delika, Gizaburuaga, Arizkun, Gueñes, Riezu eta Otazan izan dira eta aurten Zeberion izango da. Holan, Zeberioko Austarri Kultur Taldeak eta Sorginetxek alkarregaz arduratuko dira Zeberion antolatuten albokarien topaketa hau.
"Aurton, albokarien topaketea Gorbeialde eremuan ospatzeak bereziko eragina suposatzen dau; izan be, espazio geografiko hau albokari entzutetsuen jatorria izan da, hala nola, Txuskoa, Txisperue, Sagarna, Txilibrin, Leon Bilbao eta abar luzea" dinoe Austarrikoak.
Zeberiora, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko albokariez gainera, beste lekuetako albokariak be etorriko dira, Bartzelonako Euskal Etxea-koak eta Huescakoak, kasurako. Baita albokeagaz loturea daukien musika-tresna joleak be, Madril, Cadiz, Sardinia eta Hungariatik.
Albokarien topaketa egunean, omenaldi berezia egingo jakie Zeberion jaiotako Maurizia Aldeiturriaga panderojoleari, eta Arteako Leon Bilbao albokariari eta Zeberioko Zubialdeko kale bateri, udaletxe ondoko kantoiari, hain zuzen be, hareen izena ipiniko jako. Ekitaldira Maurizia eta Leonen senideak konbidau ditue Austarri Kultur Taldeakoak.

Egitaraua
Hauxe da Austarri taldekoak prestatu daben egitaraua:
11:00etan, harrerea Ermitabarrin.
11:30ean, kalejirea Ermitabarri-Zubibarria-Plazea.
12:30ean, hamaiketakoa udaletxe aurrean.
13:00etan, Maurizia eta Leonen plakea eta alboka-poteoa.
15:00etan, bazkari herrikoia. Bazkalostean, alboka libre eta bat-batekoak.
19:00etan, alboken eta panderoaren zozketea. Ondoren kontzertuak: Ibon Koteron eta Exaixu taldea. Egun osoan zehar, erakusketea egongo da, Iker eta Ossesen postuak, puzgarriak eta tailerrak umeentzat eta ipuin kontalaria arrastiko 17:00etan.

0
Arratia
2014/4/30
Elorri zuria bedeinkatuko dabe Zeberioko Santa Kurtze ermitan

Badirudi Kristo aurretiko jaia zala maiatzeko jai hau eta orduan udabarria gurtzen zala arbolak lorakaz apainduz. Arbola edo enborra edo totema.


Kristautasuna heldu zanean arbolaren ordez, kristauen kurutzea zan loraz apaindu eta ospatuten zana. Gaur egun, liturgiak kendu dau bere egutegitik jai hau eta Kurutze Santuaren Gorespenaren eguna urri lehenengoaren 14a da, baina gurean jai hau mantenidu egin da Areatzan eta Zeberion. Zeberion, elorri zuria bedeinkatuko dabe Santa Kurtze ermitan hilaren 3an, eguerdiko 12:00etako mezan, ohiturea dan legez. Juan Manuel Etxebarria etnolinguistak azaldu deutso begituri ohitura honen zergaitia. Izan be, zientzia zabaldu aurreko jentartean, "bedeinkatutako elorria ortuan sartzean zan, ortuaren zaintzarako". Eguerdian, herri indababa jana egongo da egun horretan, eta hurrengoan idi-probak eta Helbarrengo konbidaduen bazkaria. Hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe Zeberioko Santa Kurtze auzunean.
Areatzan, barriz, Santikurutz esaten jako jai honeri. Herrikoak, basoan dagoan izen honetako ermitara igon eta bertan mezea entzun ondoren, barauskarri bategaz ospatuten dabe jaia.

Egitarauak
Zeberio
Maiatzak 2, barikua
19:00etan, jaien hasikerea Santa Kurtze auzoan. Txupinazoa.
19:30ean, Tortilla Txapelketearen hasikerea.
21:00etan, tortillen aurkezpena. Sari banaketea.
21:00etan, bertaratutakoentzat saiheskiak eta abar, parrillan doban. Koldo Etxebarria trikitilaria. Suzko zezena.
21:00etan, kontuz: "Ojo al Club Relampago-Athletic de Bilbao".

Maiatzak 3, zapatua
09:30ean, oinezko eta korrikalarientzako IV. Untzeta mendirako urtekerea. Tontorrean, hornidurea.
11:45ean, Santa Kurtzen harrerea.
12:00etan, Santa Kurtze ermitan mezea. Erramuen bedeinkapena. Betiko ohitura lez, arantzea eroatea gomendatzen da, Elorri zuria bedeinkatzearen ohiturea Zeberioko ondare kultural naturala da. Meza ostean, barauskarria. Ondoren poteoa.
14:45ean, Santa Kurtze landan, herri indabada, eskonbro, postrea eta kafea. 14:30ean umeentzako jana: makarroiak eta solomoa doban. Aurretiaz tiketak hartzea derrigorrezkoa.
16:30ean, umeentzako jolasak. Xerigrafia tailerrak. Umeak etxetik kamisetak eroan xerigrafietako.
Santa Kurtzeko Tiragoma Txapelketea.
17:00etan, XXI. Santa Kurtze Mus Txapelketea txosnan. Izen emotea 10 euro. Lau finalistentzat afaria Olatxun.
20:00etan, txokolate eta bizkotxoak.
22:00etan, Atxurkada musika taldeagaz kontzertua.

Maiatzak 4, domekea
12:30ean, aizkolariak.
13:00etan, idi-probak. Txorierriko idiak. Zeberioko 1.400 kiloko harria.
15:00etan, Helbarrengo baserrietan konbideduen bazkaria.

Areatza
Maiatzak 3, zapatua
11:00etan, Santikurutz ermitara igoerea bide zaharretik: Karpo-Uribitarte-Santikurutz.
12:00etan, Santikurutzeko baseleizan mezea.
Mariano Ortuondoren omenez bertsoak eta Areatzako txistulariak.
13:00etan, barauskarria.

0
Zeberio
2013/9/16
Nekazaritza sustatzeko jardunaldiak

Hilaren 20 eta 21ean, "Zeberio bere sustraietatik eraikiz" titulupean, Lehenengo Sektoreaz jardunaldiak antolatu ditu Udalak.


Helburua "eraldaketa nekazaritzan eta bizimoduan" da. Proiektu bideragarriak martxan ipinteko lurra eskuratu beharra dago eta, Udalaren Lur Funtsa sortuko da horretarako.
Udalak, lurraren erabilera eredu barria eta konsumo eta ekoizpen arduratsua bultzatu gura dauz. Hori dala eta, produktore eta konsumitzaileean arteko loturak eta babesa, eta tokiko merkataritza sareak sortzea bilatuko dabe jardunaldiotan.
Lehen Sektoreari bultzada hau emon eta herriko garapena susta- tzeko, Ermitabarriko gunea, urteetan zarratuta egon dana, erabiliko dabe.

Autoenplegua eta proiektu barriak
EHNE sindikatuko Unai Arangurenek "zelan hasi autoenplegu proiektu bat landa eremuan" gai hartuta, hasikerea emongo deutse jardunaldiai bere berbaldiagaz eta ondorengo barauskarrian, partaideak bertako produktuak dastatu ahal izango dabez.
Hurrengo egunean, "Gaurko baserritarren proiektu barriak" titulupeko mahainguruan, Zeanuriko Malu Egiluz; Zeberioko Imanol eta Iñigo Larizgoitia; Arteako Aner Mimenza eta Ugaoko Txetxu Nuñez egongo dira euren proiektuak ezagutzera emoten.

0
Zeberio
2013/8/26
Txubel jaietan

Hile honen amaieran hasiko dira zeberioztarrak sanantolinak ospatzen, txupina hilaren 29an botako dabe, jaietako egun handia urri lehenengoaren 1a izango bada be.


Zezen mekanikoak, batukadeak, antzerkiak eta pailazoak barre batzuk egiteko aukerea bermatuko dabe jaiotan.
Kirola egiteko aukerea be ez da faltauko eta urri lehenengoan Zeberio Karran lasterketearen V. edizinoa izango da.
Gastronomiak be bere protagonismoa eukiko dau eta txahal errea dastatu ahal izango da hilaren 29ko herri afarian, patata tortilla eta makailao txapelketak egongo dira, indababa jana lagun artean eta hainbat poteo musikeak lagunduta.
Kontzertuai jagokienean, En Tol Sarmiento, Distorsion eta Gora Herrira taldeak egongo dira eta Zazkel taldearen aurkezpena izango da. Erromeriak, Argi, Iker eta Izarra, eta Oxabi taldeak joko dabez.

Abuztuak 29, eguena
17:00etan, eskupelotea. Zeberioko gazteak.
19:00etan, jaien hasikerea. Txupina, Argi, Iker eta Izarra taldea. Txubel eta Buruhandiakaz.
21:30ean, herri afaria, txahal errea.
23:00etan, erromeria Argi, Iker eta Izarra taldeagaz.

Abuztuak 30, barikua
11:00etan, txirrindulari martxea umeentzat.
12:00etatik 14:30era, eta 17:30etik 20:00etara jolas parkea. Puzgarriak, aerogiroa eta zezen mekanikoa.
20:00etan, batukadea.
22:00etan, disko festa umeentzat. Oxabi taldea.
23:30ean, Zazkel taldearen aurkezpena.
24:00etan, erromeria Oxabi taldeagaz.

Abuztuak 31, zapatua
11:00etan, Asel Ozerinjauregi XIX. Memoriala. Txirrindulari lasterketea. Kadeteak.
12:30ean, kalejirea. Zeberioko Musika Eskolako musikari gazteak.
14:00etan, Patata tortilla eta Makailao Txapelketan platerak aurkezteko ordua.
17:00etan, umeentzako jolasak. Altxorraren bila.
19:30ean, poteoa Orkestra taldeagaz.
22:30ean, kontzertuak: En Tol Sarmiento, Distorsion, Gora Herrira.

Urri lehenengoak 1, domekea
11:00etan, Zeberio Karran V. Lasterketea. Gazteak.
11:30ean, Zeberio Karran V. Lasterketea. Nagusiak.
12:30ean, sari banaketea.
13:00etan, bits jaia.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XIV. urteurreneko mezea.
13:30ean, poteoa. Zeberioko Musika Eskolako musikari helduak.
18:30ean, esku pelota partiduak. Jabier Uriaren X. memoriala.
Izei Gomez / Erik Fernandez
Goñi-Otxandorena / Agirre-Zabala.
21:00etan, Tartean konpainiak Lingua Nabajorum antzezlana. Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreakaz.

Urri lehenengoak 2, astelehena
12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria herriko plazan zeberioztar edadetuentzat.
13:00etan, poteoa trikitixeagaz. Koldo eta Isak.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:30ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizuna.

0
Zeberio
2013/6/10
Barauskarriak, txistu soinuak eta gehiago

Bagilan, auzuneetako jaiak be ospatuten dira ermiten inguruetan. Izan be, auzune gehienetan ermitaren bat dago santu baten izenpean. Santu horren eguneko aurreko edo osteko astegoienean, mezea eta barauskarria egoten da, askotan txistua edo trikitixearen soinuak lagunduta. Holan, hilaren lehenengo bi egunetan mezea eta barauskarria egon ziran Zeanuriko ermita bitan: Uribe auzuneko San Urbanen eta Ibarguen kofradiako San Blasen, hurrengoz hurrengo.
Igorreko Gezala auzunean Jesusen Bihotzari eskeinitako ermitea dago. Maiatzaren azken egunetan ospatu zituen jaiak hangoak, sano egitarau originalagaz. Holan, aire zabalean eta gaugiroan, Bypass pelikulea ikusteko aukerea egon zan barikuan. Hurrengo egunerako, barriz, tortilla eta paella txapelketak, mus eta briska txapelketak eta ume eta nagusientzako jolasak antolatu zituan Basahuntz Ekinean alkarteak.
Zeberioko Ermitabarrin, San Antonio jaiak ospatuten dira eta egitarau oparoa prestatu dabe bertakoak.

Bagilak 9, domekea
09:00etan, Zeberioxtrem BTT martxea.
Bagilak 13, eguena
12:30ean, mezea.
13:00etan, barauskarria.

Bagilak 14, barikua
18:30ean, txupina bota.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina-jana.
21:00etan, orkestra.
24:00etan, rock jaialdia.

Bagilak 15, zapatua
12:30ean, puzgarriak.
13:30ean, jantza moderno erakustaldia Austarrik antolatuta.
13:45ean, poteoa.
14:30ean, bazkaria
16:00etan, puzgarriak.
18:00etan, serigrafia.
18:00etan, bola botaldia.
19:30ean, herri meriendea.
20:00etan, Ardoa Barrura txarangea.
23:00etan, erromeria Ezten Giro taldeagaz.
02:00etan, txokolatea.

Bagilak 16, domekea
12:00etan, pato lasterketea.
13:00etan, Arratia Musika Eskolako jantzari gaztetxoak eta trikitilariak.
18:30ean, Mariatxiak.
20:00etan, argazki lehiaketearen sari banaketea.
20:30ean, zozketea.

0
Arratia
2013/4/30
Santa Kurutzeko jaia Areatzan eta Zeberion

Gure auzuneetako lehenengo jaiak hasi dira udabarriagaz batera eta maiatzaren 3aren inguruan Santa Kurutzeko jaia (Santi Kurutze, Areatzan; Santa Kurtze Zeberion) ospatuko da izen horretako  ermita eta auzuneetan.
Santa Kurutze eguna barikua da eta egun horretan txupina bota eta hiru eguneko jaiai emongo deutsee hasikerea Zeberioko Santa Kurtzeko bizilagunak. Ermita inguruko erromeria, gastronomia eta domekarako idi-probak prestatu dabez Santa Kurtzen. Arratia eta Txorierriko idi tudanka gazteak neurtuko dira, Zeanuriko 1.000 kiloko harriagaz, 20 minutuko txandatan. Kinielak egiteko aukerea egongo da eta proben bitartean, Zeberioko trikitilari gazteak animauko dabe giroa.


Areatzatik ermitara bide zaharretik
Areatzan maiatzaren 4ean ospatuko dabe jaia. "Santi Kurutzera jatorrizko bide zaharretik igoko gara. Bidea zenbait puntutan garbitu egin da, baina orokorrean nahiko egoera onean mantenidu izan da urteotan" azaldu deutso BEGITUri Sara Gutierrez Areatzako Udaleko zinegotziak.

Egitarauak
Areatza
Maiatzak 4, zapatua
11:00etan, urtekerea plazatik. Santa Kurutzera igoerea bide zaharretik. Karpo-Altzorripe-Santi Kurutz.
12:00etan, Santi Kurutzen mezea.
12:30ean, barauskarria. Iker eta Argi trikitilariak animauko dabe giroa.
13:30ean, plazarantza bide zaharretik.
14:00etan, Areatzako plazan hankapaluak eta buruhandiak musikaz lagunduta.


Zeberio
Maiatzak 3, barikua
11:45ean txupina eta kanpai hotsa Santa Kurtze auzunean.
12:00etan, Santa Kurtze ermitan mezea eta erramuen bedeinkapena.
19:30ean, tortilla txapelketea.
21:00etan, tortillen aurkezpena, sahieskiak parrillan, Koldo Etxebarria trikitilaria, suzko zezena eta buruhandiak.
Maiatzak 4, zapatua
10:00etan, Austarri Mendi Taldeak antolatuta, III. Untzeta Mendi Martxea.
14:00etan, umeentzako bazkaria Santa Kurtze landan.
14:30ean, herri indabada jana Santa Kurtze.
16:30ean, umeentzat olgetak eta serigrafia tailerrak.
17:00etan, XX. Santa Kurtze Mus txapelketea txosnan.
20:00etan, txokolatea eta bizkotxoak.


Maiatzak 5, domekea
12:30ean, idi tudanka gazteen desafioa. Txorierri Arratiaren kontra.
15:00etan, Helbarrengo etxeetan sendien eta konbidaduen bazkaria.

0
Zeberio
2013/3/20
Absolbidu egin dabe Xabier Aierdi

Xabier Aierdi zeberioztarra eta Enrike Antolin EHUko irakasleak absolbidu egin ditu Bilboko epaitegiak. Ikasle deportauai eskolak emoteagaitik epaitu ditue prebarikazino akusazinopean, baina eskolak emotean ez ebela prebarikau ondorioztatu dau epaileak eta absolbidu egin dauz irakasle biak. Zeberioko Udalak akusazinoa eta epaiketea injustutzat jota, Aierdiri alkartasuna adierazoten eutsala jakinarazo eban adierazpen instituzional baten bidez.
Berriak Aierdiri egindako alkarrizketa baten adierazpenen arabera, aspalditik datorren unibersidadearen kontrako auzi baten azken ahalegina izan da epaiketa hau. Hasikera baten presoakaz tutore lanak egitegaitik 36 lagun inputau eta ehunka espediente akademiko zabaldu zituen. Horreek danak artxibatu egin zituen, Aierdi eta Antolinenak izan ezik, deportauen kasuak argitu barik geratu ziralako.

0
Zeberio
2012/12/1
Baserriko eta ijitoen produktu tipikoak Zeberioko azokan

Abenduaren 2an, Bertako Produktuen XIV. Azokea egingo dabe Zubialde plazan.
Baserriko produktuak, abereak, artisautza, ijitoen produktu tipikoak... Eskeintza ugaria izan daiten saiatzen dira Zeberion eta azokak, igazko moduan, 27 erakusmahai inguru izango ditu. Goizeko hamarretan hasita, Argi eta Iker trikitilariak alaituko dabe ingurua euren musikeagaz. Gainera, taloa jateko aukerea be egongo da Austarri Mendi eta Kultur Taldeak ipiniko dauan txosnan.
Igazko erakusmahai kopurua manteniduko dabe Zeberion, nahiz eta BBK-k kaseta gitxiago ipini. "Igaz 16 itxi euskuzan eta aurten 12. Baina Zeberiok oholak eta kaballeteak dituanez, aterpean ipinten doguz, euria egin ezkero babesteko, eta BBKren kasetatxoak, kanpoan" azaldu deutso BEGITUri Nahikari Añibarro kultura zinegotziak.
Azokan gure baserrietako ortuari, gaztai, ezti eta beste produktu on asko egongo dira salgai, baina ez horreek bakarrik. "Azoka ahalik eta ugariena izan daiten saiatu gara: bitxiak, narrua, zeramikea, euskal pastela, ogia, eztia, esnekiak, gaztaia, tailak-altzariak, Fussin-beira, erropa birzikladua, txakolina, baserriko hanburgesea... eta Zeberioko Sueticalli Elkarteak ijitoen produktu tipikoak ekarriko ditu".

Abere azoka berreskuratzen
Ganadua be ez da faltako baserri giroa plazara ekarteko. Abereen kontua galtzear egoan azoka honetan eta igaz hasi ziran Udalekoak ahalegin berezia egiten eta hainbat baserritar eta abeltzaineri luzatu eutseen konbitea. Batzuek onartu eben eta beste batzuek, abereen kumaldiak dirala eta, ez. Oiloak, pottokak, zaldiak eta ardiak egongo dira Zeberion.

0
Zeberio
2012/11/15
Flamenkoa egongo da Ijitoen Eguna ospatuteko

Euskal Ijitoen Eguna zemendiaren 16an ospatzen da eta Zeberion egun horretarako berbaldi bat eta kontzertuak antolatu ditue.


Oscar Vizarragak, Kale Dor Kayiko alkartekoak, ijitoen historiaren barri emongo dau "Atera ziran lekutik Euskal Herrira heldu arte XIV. mendean" izeneko berbaldian. Hau Zeberioko udaletxean izango da arrastiko zazpiretan.
Kontzertuak, barriz, hamar t’erdietan hasiko dira. Bertan, estilo desbardinetako talde bik joko dabe: Los Fanys taldea rock flamenkoa egiten dauanak, eta Punto Muerto rock talde arratiarrak. Zeberioko plazaren aterpean eta plazaren ermitan izango dira kontzertuok, hurrengorik hurrengo.

Udala eta ijitoak alkarlanean
Ospakizuna alkarlanean prestatu dabe Udalak eta ijitoak. "Herrian ijito familia bat dago eta eurekaz alkarlanean prestatu dogu egitaraua" azaldu deutso begituri Nahikari Añibarro kultura zinegotziak.
Zeberioko ijito honeek Sueticalli izeneko alkartea be sortu dabe.

0
Zeberio
2012/8/29
Kontzertu maratoia jaietan

San Antolin jaiak dira Zeberion herriko jaiak. San Antolin eguna urri lehenengoaren 2an da baina jaiak abuztuaren azkenengo egunetan hasten dira eta horregaitik dakarguz oraingoan. Gorputza astinduteko aukerea ez da faltauko Zeberion; izan be, urri lehenengoaren 1ean kontzertu maratoia egongo da arrastiko bost t'erdietan hasita. Zortzi taldek joko dabe egun horretan.


Abuztuak 30, eguena
17:30ean, frontenis eta pala txapelketearen finalak.
19:00etan, jaien hasierea: txupina, Los Incansables txarangeagaz eta Txubel eta buruhandiakaz.
21:30ean, herri afaria: txahala errea.
23:00etan, erromeria Argi eta Iker taldeagaz.

Abuztuak 31, barikua
11:00etan, txirrindulari lasterketea umeentzat: Santa Krutzetik plazara. Ondoren, plazan jokoak egongo dira.
12:00etatik 15:00etara, umeentzako puzgarriak, ohe elastikoak eta zezen mekanikoa.
17:00etan, umeentzako jolasak: Altxorraren bila.
17:00etatik 19:00etara, puzgarriak, ohe elastikoak eta zezen mekanikoa.
20:30ean, poteoa Orkestra taldeagaz.
23:00etan, kontzertuak Zea Mays eta Hesian taldeakaz.

Urri lehenengoak 1, zapatua
11:00etan, Osel Ozerinjauregi XVIII. memoriala. Txirrindulari lasterketea kadete mailan.
13:00etan, Zeberioko Musika Eskolako musikariak (gazteak).
14:00etan, tortilla, gisau eta makailao txapelketea.
17:30ean, kontzertu maratoiaren hasierea. Joxpa, Punto Muerto, Primeros Auxilios, Bidean Galduta, Vomito, Exaixu, Afu, Fiachras eta Feos pero Majos.

Urri lehenengoak 2, domekea
11:00etan, Zeberion Karran IV. Lasterketea. Izen-emotea: www.deporbox.com/evento/zeberiotik-karran.
Ondoren bits jaia.
11:00etatik 15:00etara, truke azokea.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XIII. urteurren mezea.
Meza ostean barauskarria egongo da herriko plazan.
13:00etan, Zeberioko Musika Eskolako musikariak (helduak).
18:30ean, eskupelota partiduak Javier Uriaren IX. Memoriala.
21:00etan, Oihulari Klown antzerki taldearen eZINEMAn.

Urri lehenengoak 3, astelehena
12:00etan, rokodromoa.
14:00etan, poteoa trikitixeagaz.
15:00etan, indababak lagun artean.
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Zazpikoloroa ikuskizuna.
18:30ean Mus txapelketea.


0
Zeberio
2012/7/2
Ermita inguruetan jai giroa

San Pedro jaiakaz amaituten da bagila, eta garagarrilaren amaierako Saninazioak izan arte gurean ez da herriko jairik ospatuten. Dana dala, ermiten inguruko auzune askotan santuaren eguna ospatuten da, mezea eta osteko barauskarriagaz, beti be, trikitixearen soinuak lagunduta. Santomasak, sankristobalak, santamañeak, San Segismundo, madalenak, santiagoak eta saninazioak dira hile honetan ermita inguruetan ospatuko diran egunak.
San Inazio egunean, tradizinoak agindu legez, asko izango dira Gorbeiara igoko diran arratiarrak Zeanuri, Ubide eta Areatzatik. BFAk autobusak doban ipinten ditu egun honetan Areatzatik Pagomakurreraino.
Lehenengoak hilaren 3an, Areatzako Ospitaloste inguruan Santo Tomas eguna ospatuko dabe mezea eta barauskarriagaz. Eta honeen ostean, sankristobalak Igorreko San Kristobal auzoan ospatuko dira. Hemen lau egunetarako egitaraua prestatu dabe.


Garagarrilak 6, barikua
21:30ean, auzo afaria.

Garagarrilak 7, zapatua
16:30ean, Mus txapelketea.
17:30ean, Tortilla eta makailao txapelketak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
20:00etan, makailaoen aurkezpena.
23:00etan, kontzertua eta ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 8, domekea
08:00etan, mendi martxea.
13:00etan, ugel txapelketea.

Garagarrilak 10, martitzena
12:00etan, mezea ermitan.


Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Bargondian Santa Marina eguna ospatuko da mezea eta barauskarriagaz eta Artean hilaren 22an izango da ospakizuna. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita paella lehiaketea, sardina jana eta play-backa arrastian, beste gauza batzuen artean. Dimako Lamindaon, mezea 12:00etan izango da ermitan eta ostean barauskarria egongo da.

Santiagoak, Saninazioak eta Sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzunean ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Diman be, mezea ermitan eta gero barauskarria izango dabe Santiago auzunekoak. Gauza bera Artean Santiago ermitan, baina hemen ospakizuna ez da izango Santiago egunean, hilaren 29an baino. Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan San Inazio ospatuko dabe. Han 13:00etan izango dabe mezea eta ondoren barauskarria. Egun honetan gainera, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago eta Areatza, Ubide eta Zeanuritik abiatuko da jentea tradizinoa beteteko.
Abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

0
Zeberio
2012/6/18
Erromeriak, txapelketak, barauskarriak... eta gehiago

Udako solstizioa (sanjuanak) eta udako lehenengo jaiak (sanpedroak) ez bakarrik herrietan, auzune eta ermita inguru askotan ospatuten dira gurean. Izan be, San Juan jaiak Dimako Oban, Igorreko San Juan auzunean eta Zeanuriko Altzuagan ospatuten dira. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan. Azkenengo honetan, Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat egongo da: behi gobernua zaldiakaz.


 


Undurragan (Zeanuri) cow-boyak sanpedrotan
Sanpedroak ospatuko ditue Undurragan eta horretarako egitarau originala prestatu dabe. Izan be,  ekitaldi izarra Arratian lehenengoz egiten dan ikuskizun bat izango da, behi gobernua zaldiakaz, hain zuzen be. Erakustaldi hau Euskal Western Elkarteak antolatu dau eta zapatuan, hilak 30, izango da ikusgai. "Antza izan arren, ez da rodeo bat. Behi talde bat leku batera eroatea baino. Artzai txakurrak ardiakaz egiten dabena, baina zaldi eta behiakaz" azaldu deutso begituri Txomin Goti antolatzaileak.

Egitaraua
Bagilak 29, barikua
12:00etan, meza nagusia.
21:30ean, auzo afaria.

Bagilak 30, zapatua
16:00etan, Mus txapelketako kanporaketak.
18:00etan, behi gobernua zaldiakaz eta ostean errifaren zozketea.
20:00etan, herri parrilladea.

Garagarrilak 1, domekea
12:00etan, meza nagusia.
17:00etan, Mus txapelketako finala.
19:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) San Pedro jaiak
begituko zenbaki hau zarratuterakoan, Elorriagako jaietako egitaraua ez zan behin betikoa baina jakin badakigu 30ean ospatuko dabena San Pedro. Barauskarria, ugel txapelketea nagusientzat, dardo txapelketea umeentzat, paella lehiaketea, mus txapelketea, bola txapelketea, txitixiburduntzia, umeentzako tailer eta jolasak... egongo dira beste gauza batzuen artean.

0
Zeberio
2012/6/8
Begituren 10. urteurreneko kantea badago

BEGITUren webgune honetan, bideoak atalean edo beste helbide honetan be: http://www.youtube.com/watch?v=OEtjwDYEsU0&list daukazue BEGITUren 10. urteurrena ospatuteko Arratiako taldeak sortu daben kantea. Arratiako musika taldeak alkarlanean burutu dabe proiektua, zorionak eta eskerrik asko eurei!
Disfrutau eta zabaldu! 
Eskerrik asko Arratiako musika taldeai: MG, Bidean Galduta, Eskean, Jaik, Nik Khaos, Esti eta Olatz, Tapakubos eta Larregi.

0
Zeberio
2012/6/6
Jokoak eta musikea Ermitabarrin

Zeberioko Ermitabarrin San Antonio jaiak ospatuten dira. San Antonio eguna eguaztena da aurten eta kopautxoa egongo da ermitearen inguruan egun horretan, baina hurrengo astegoienean izango dira ospakizun gehienak.

Egitaraua
Bagilak 9, zapatua
16:00etan, Zeberioko III. Lur Slalom-a.

Bagilak 13, eguaztena
13:30ean kopautxoa.

Bagilak 15, barikua
18:00etan, txupina.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
22:00etan, rock jaialdia: Punto muerto, Estupefacientes, Juanpeed, Tapakubos eta Bidean Galduta.

Bagilak 16, zapatua
11:30ean, taldeka "Joko Olinpikoak".
12:30etik 14:30era, puzgarriak.
13:30ean, triki-poteoa.
14:30ean, herri bazkaria.
16:00etatik 19:00etara, puzgarriak.
17:30etik 19:30era, umeentzako poniak.
17:30etik 20:30era, Ugaoko Gazte Asanbladearen batukadea.
17:30ean, bola jokoa.
19:30ean, herri meriendea.
20:30ean, La Orkestra.
23:00etan, erromeria Obaneuke.

Bagilak 17, domekea
12:00etan, albokariakaz kalejirea.
12:30ean, pato lasterketea.
13:00etan, Arratiako trikitilariak.
13:00etan, ugel txapelketea.
14:00etan, Zeberioko jantza taldea.
18:00etan, mariatxiak Real Azteca taldeagaz.
20:00etan, argazki lehiaketako sari banaketea.
20:30ean, errifa zozketea. Saria: bazkaria edo afaria Areatzako bainuetxean eta zirkuitua.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD