Paperezkoak - Azken Alea
Barriak >> Kirolak
Interesetan jatzun gaia aukeratu eta gai horren gaineko barriak irakurri ahal izango dozuz.
 
Mendi martxea
2017/6/21
Hiru ibilbide aukeran Arteako Auzorik Auzo mendi ibilaldian

Bagilaren 25ean, 08:30ean, batuko dira Arteako plazan, Auzorik Auzo mendi ibilaldirako partaideak eta bertan, 3 ibilbideren artean aukeratuko dabe. Ibilaldi luzea 34 km. ingurukoa da, aldapan behera galapan eta gorantza arin egitekoa. Hamabost km. inguruko beste ibilbide bat egongo da, eta hirugarren bat, laburragoa, umeakaz be egiteko modukoa.
Hogei urtez Arteako auzoak ezetuten emoteko helburua eukan mendi martxea izan da, baina aurten eredua aldatu gura izan dabe AKKT-ko antolatzaileak, eta "martxa izan beharrean, mendi urtekera herritarra" antolatuko dabe. Hau da, bidea ez da markauta egongo baina ibilbide bakotxerako arduradun bat egongo da. Ibilbide bakotxeko partaideak taldean joango dira erritmo bardintsuan eta leku konkretu batzuetan geratuko dira taldea batzeako.

Plazan kopautxoa
Antolakuntzak partaideai ur botilatxoa eta jateko zeozer eroatea eskatzen deutse. "ur botilea iturrietan edo hornidura punturen baten beteteko, eta jateko apur bat hornidura puntuetan ez da askorik egongo eta". Hori bai, amaitukeran, plazan, kopaua egongo da ibiltarientzat. Dan-dana ez dala aldatu behar eta betiko moduan, tortillea, txorizoa eta ardaoa ez dira faltauko.

0
Futbola
2017/6/12
Futbol udalekuak 6 urtetik gorako neska-mutilentzat

Arratia Futbol Taldeak, umeentzako futbol udalekuak antolatu ditu Igorreko Urbieta zelaian. Sei urtetik gorako neska-mutilak hartu daikie parte, garagarrilaren 3tik 7ra edo-eta 10etik 14ra, astebete zein bitan, goizeko 09:30etik 14:00etara.
Futbolaz gainera, beste kirol batzuk be praktikauko ditue umeak udalekuetan: mendi ibilaldiak, herri kirola eta igeriketea, berbarako. Inskripzino kuotearen barruan ekipazino osoa eta eguneroko hamaiketakoa dagoz.
Informazino gehiago gura izan ezkero futboludalekuak@cdarratia.com helbidera idatzi edo 617 803 440 telefonora deitu daiteke hilaren 16ra arte.

0
Danerik
2017/5/31
Zeberio XTrem Mendi Bizikleta martxan hiru ibilbide

Bagilaren 4ean izango da VI. Zeberio XTrem Mendi Bizikleta martxea. Bertan mendi bizikleta zale ugarik hartu ahal izango dabe parte aukeratzeko zailtasun desbardineko hiru ibilbide dagoz-eta. Gogorrenak eta martxeari izena emoten deutsanak, XTrem izenekoak, 43 km. ditu eta 1.615 m.ko desnibela; luzeak 31 km. eta 1.160 m.ko desnibela eta laburrak 12 km. eta 250 m.ko desnibela. Urtekerea goizeko 09:00etan izango da Ermitabarritik.
Bagilaren 4ean bertan emon daiteke izena probea hasi aurretik. Zeberioko Udala, Ugaoko Sociedad Ciclista alkartea, Garri Bikes dendea eta Ermitabarri dira proba honen antolatzaileak.

0
Mendi martxea
2017/5/31
Ubideko Bira hilaren 4ean

Aurtengo Ubideko Bira bagilaren 4ean izango da. Atzen urteotan legez, ibilbide bakarra egongo da, 21,5 km.koa. Partaideak 08:30ean urtengo dira herriko plazatik.
Igazko moduan punturik altuena Oketako tontorra (1.031 m.) izango da baina ibilbidea ez da bardina izango. Aurten ibiltariak, plazatik Kaltzadara joango dira eta handik Saldropora. Baztelarra, Upete, Atxurdin eta Lexarandatik pasau ostean igongo dabe Oketa. Gero Siskiñotik barriro be plazara ibilaldiari amaierea emoteko.
Izena egun berean emon daiteke urten aurretik 07:30etik aurrera 10 euro ordainduta, edo aldez aurretik ubidekobira.es.tl webgunean bagilaren 1era arte.

Sagardoa, txorizoa eta Ubideko gaztaia
Inguruko mendi paraje ederrak dirala eta, asko izaten dira Ubideko Biran parte hartzean daben mendizaleak. Ibilbidea amaitutakoan partaideak saldea, sagardoa, txorizoa sagardotan eta Ubideko gaztaia izango dabe plazan indarrak berreskuratzeko. Ubideko produktuen otzara bat be zozketatuko da.

0
Pelotea
2017/5/30
Arratia-Nerbioi eskolarteko finalak Areatzan jokatuko dira bagilaren 3an

Arratia-Nerbioi eskolarteko finalak jokatuko dira Areatzan bagilaren 3an. Hasiberriak eta Aurreumetxoen finalak jokatuko dira eta Umetxoak, Umeak eta Gaztetxoak kategorietako partiduak. Aurretik, 16:00etan, plazatik frontoira desfilea egingo dabe 70 pelotari gazte inguruk.
Partiduak 17:00etan hasiko dira. Hasiberriak mailako finalean, Orozko eta Zaratamo neurtuko dira eta Aurreumetxoetan, Zaratamo eta Zornotza. Gero beste hiru partidu egongo dira. Partidu horreek Bizkaia mailan jokatu daben Arratiako pelota eskoletako umeen selekzino batek jokatuko ditu.

Partiduak
Umetxoak kategorian, Dimako Iker Rekalde eta Zeanuriko Igor Egilior, Lemoako Julen Fernandez eta Adrian Lopezen kontra neurtuko dira.
Umeak kategorian, Zeanuriko Eleder Galarza eta Dimako Aratz Burdalok Zornotzako Erdu klubeko Julen Galarza eta Arrankudiagako Txaber Rioboo eukiko dabez aurkari.
Atzenik, Gaztetxoak kategorian, Zeanuriko Maren Emaldik eta Dimako Xabier Rekaldek Usansoloko Gabirel Bañuelos eta Zeanuriko Danel Beitia izango dabez aurrez aurre.

0
Danerik
2017/5/21
Andren osasunaren aldeko Mila Herrikoia Lemoan

Maiatzaren 28an andren osasunaren aldeko eguna dala eta, Lemoako Udalak, osasuna eta kirola buztartuz, milia herrikoia antolatu dau. Lasterketaldia 12:00etan abiatuko da Karabie Gaztetxearen paretik eta partaideak milia batek dituan 1.609 m. egingo ditue galapan.
Edonork hartu daike parte; andrak zein gizonak; gazteak zein zaharrak; atletak, amateurrak edo hain sasoi onean ez dagozanak. Izan be, helburua espazio publikoan kirola egitea eta ondo pasetea da, kirolak eta ondo pasetak bizi kalidadea hobetuten dabe-eta.

Osasun eskubidea
Bizitza osoan zehar osasuna izateko eskubidea, giza eskubidea da. Baina osasuna ez da biologikoa bakarrik, faktore psikosozialak be eragin handia daukie eta andrak gizartean daukien lekua erabakigarria da euren osasunerako. Izan be, indarkeria matxisteak, pobreziak eta baliabideen banaketearen desbardintasunak sano eragin kaltegarria daukie mundu zabaleko andren osasunean. Lemoako Udalak andren osasunaren alde egin gura dau ekimen honegaz.

0
Mendi martxea
2017/5/1
Zeanurin, errotarik errota

Maiatzaren 7an izango da Zeanuriko Erroten XII. Ibilaldia.


Maiatzaren 7rako prestatu dau Joko Alai alkarteak 2017ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten hamabigarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileak adierazoten dabenez helburuak hasikerako berberak dira: "alde batetik, herritarrai zein kanpotik hurreratzen diran bisitariai Zeanuri eta bere auzoak ezetutera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotak izan daben garrantzia ezetu arazotea eta atzenik, domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetako aukerea eskeintzea". Ez dira gitxi, izan be, herri honetan ezagutzen diran edota han-hemenka azaltzen diran errotak edo erroten arrastoak, guztira hamazortzi, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan —Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe.

Ibilbide bi: luzea eta laburra
Ibilbide bi prestatu dabez antolatzaileak, bata luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea, laburragoa 12 kilometrokoa, jan-edana bananduko dan lekutik helmugara zuzentzen dana.
Urtekerea herriko plazan izango da, goizeko 09:00etan; plazatik, udaletxearen aurretik, abiatuz eta Altziber eta Errotabarri —2015ean zaharbarritu eben Manterolatarrak eta sartu-urtena egin ahal izango da— ondotik pasau ostean, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe parte-hartzaileak. Urtegia atzean itxi bezain laster Barrengoerrota aurkituko dabe, Beretxikora errekatxoaren ertzean. Agarre izeneko baserrien ingurutik aurrera eginez, Undurraga auzunera jeitsiko dira Ibargutxiko errotarako bidea hartzeako; hemen, ateak zabalik izango dira, eta gura dabenak kuku bat egin eta errotea lanean ikusi ahal izango dabe. Ibargutxitik Lanbreabeko errotara, eta hemendik barriro Undurragako urtegiaren ertzetik ekingo deutsie bideari —oraingoan beste aldetik—; presatik 100 metro atxina, Alkiberren, indarrak barritzeko jan-edana bananduko dau Gastronomia Cantabricak. Aurrerantzean, lehenengo Otzerinmendi auzunean eta gero Uriben sartuko dira ibiltariak, eta Intxaurbeko, Axpeko eta Zulaibargo erroten ingurutik igaro ostean, atzen kilometroa beteten hasiko dira; helmuga baino 300 bat metro lehenago ibilbideko azken errotea azalduko da, Olabarrikoa, eta bisitetako aukerea izango da, Zeanuriko plazara heldu eta ibilaldiari amaierea emon aurretik.
Ibilbidea burutzerakoan, 18 kilometro eroango dabez oinetan ibiltariak, baina ziur ziteari erantzuteak mereziduko deutsela, erroten ondare historiko-etnografikoa ezagutzeaz gain, udabarrian naturak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukerea izango dabe eta.


Bisitetan diran errotak: Errotabarri, Ibargutxi eta Olabarri
Ibilbidean zehar bederatzi errotaren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan —Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egiteko, errotea lanean ikusteko eta osotzen daben atalak bertatik bertara ezetuteko aukerea izango dabe.

Errotabarriko errotea
Otzerinmendiko kofradian dago. 1785ean eregi eben. Zeanuriko errotarik barriena da. Hiru harri ditu. Errota honetan, presa eta antepara lotuta dagoz konporta baten bidez, kaltze barik. Zeanuriko gainontzeko errotetatik bereiztuz, Errotabarrin errotapetik kaltze bat ateraten da, urak errekara bideratzeko. 1975eko aprilean itxi eutsan lan egiteari eta azken errotaria Andres Aldekoa "Ane" izan zan. 2015ean guztiz zaharbarritu eban Errotabarri Manterola familiak.

Ibargutxiko errotea
Ipiñaburuko kofradian dago. XIX. gizaldian burdinolea izan zan. Gaur egun harri bi badaukaz be, hiru harrigaz egin eban behar. Hirugarren harriak 1950erantza itxi eutsan lan egiteari.
1945ean errotearen azpiko aldean turbina bat eta generadore bat jarriz argindarra ekoizten hasi ziran Ibargutxin, eta 1978ra arte gitxi gorabehera Altzua, Ipiñaburu eta Undurragako baserri batzuetara saltzean eben elektrizidadea.
Ibargutxiko errotearen instalazinoak guztiz zaharbarrituta dagoz, eta oindino, noizean behin etxerako garia edo artoa eihotzen dabe jaubeak; horrez gainera, generadorearen bitartez etxerako argindarra be ekoizten dabe.
Azken errotaria Gabriel Larrazabal izan zan. Gaur egun Bitoriano, Satur eta Mª Jesus bere seme-alabak dira jaubeak, eta errotea zaharbarritzeaz eta ingurua txukun-txukun mantentzeaz arduratzen diranak.

Olabarriko errotea
Ibarguen kofradian dago. Jatorriz burdinolea izan zan eta Zeanuriko patronoa zan Arriola familiaren jabetzea. Pujanatarren aurretik Manterola familiak ustiatu eban, 1898ko zemendiaren 30ean, San Andres egunean, Isidro Pujana, errentari moduan, errotearen kargu egin zan arte. XX. gizaldiaren erdirantza Benigno Pujanak —Isidroren semeak— errotea erosi egin eutsen Arriolatarrai. Benignok errotari lanetan jardun eban 1995eko urri bigarrenaren 11n hil zan arte. Aitaren heriotzearen ostean, Fermin semeak errotearen zaharbarritze lanai heldu eutsen eta hor darrai gaur egun be jo eta ke apurka-apurka txukunduz.
Olabarriko erroteak hiru harri daukaz eta, gehienbat errazoi sentimentalakaitik bada be, betiko bezeroen eskariai erantzuteko lanean darraien Zeanuriko errota bakarra da. Benigno Pujana —herriko azken errotari profesionala— hildakoan, bere alaba Ana Mari izan da lekukoa hartu dauana, azken ehun eta hamaika urteetan familiaren ogibidea izan dan ofizioa bizirik manteniduteko.
Errotearen ondoan burdinolearen arrastoak azaltzen dira eta gaur egun, hormak zaharbarritzen dabilz. Burdinolean erabilitako balantzea be errotan gordetzen da.
Errotagintzari buruzko gorabeherak ezetu gura dabezanak Olabarrira hurreratzea baino ez daukie, Pujana familiak bisita gidatuak antolatzen ditu eta.

Zehetasunak
Izena emotea: 08:30etik aurrera, herriko plazan. 5 €.
Urtekerea: 09:00etan.
Errotak lanean: ibilaldiaren hasikeran Errotabarriko errotan, erdibidean Ibargutxiko errotan eta amaieran Olabarrikoan sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe ibiltariak.
Antolatzailea: Joko Alai alkartea.
Laguntzaileak: Gastronomia Cantabrica, Lankidego Lantalde, Zeanuriko Udala, Gorbeialde, Sagarna Txokoa, Zeanuriko Jubiladuen Tabernea eta Arratiako Gurutze Gorria.

0
Futbola
2017/4/16
Futbol zazpiko prebenjamin torneoa aprilaren 22an

Arratia Futbol Taldeak antolatuta, Futbol 7ko Prebenjamin Torneoa jokatuko da Igorreko Urbieta zelaian. Lagunarteko futbol topaketa honetan, Arratia, Villa Ermua, Santurtzi, Deusto, Galdakao, Baskonia, Plentzia, Lumo, Betolaza, Peña, Retuerto, Mungia, Zamudio, Ariz, Urduliz, Elorrieta, San Migel, Bermeo eta Igorreko taldeak neurtuko dira.
Torneoak, "beste herri batzuetako bizilagunakaz hartu-emonak sendotuteaz aparte, kirol, kultura eta ohitura desbardinak alkarbanatuz, jokalariak, gurasoak eta futbol zelaira hurreratzen dan edozeinek, futbolaz eta egunaz gozatutea" dauka helburu, antolatzaileen arabera, eta sarrereak euro bi balio izango dau, jokalariai armozua emoteko.
Sailkapen partiduak 12 minutu iraungo dabez eta goizeko 09:00etan hasiko dira. Finalak hogei minutu iraungo dauz: 17:15etik 17:35era.

0
Azkorea
2017/3/1
Atutxa eta Mugertza Urrezko Aizkoraren finalerako sailkatu dira

Zezeilaren 19an Oñatin jokatutako finalerdia irabazita, Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketako finalerako sailkatu ziran. Finala martiaren 5ean izango da Azpeitian, 12:00etan.
Dimoztarra eta mutrikuarra, Juan Jose Azpilikueta eta Eneko Otañoren kontra neurtu ziran. Lanak egiteko, 21 minutu eta 28 segundo behar izan ebezan Atutxak eta Mugertzak eta, 22 minutu eta 33 segundo Lopezek eta Otañok.
Beste finalerdi bietan, Saralegi eta Vicente, eta Arria eta Otaegi sailkatu ziran finalerako.

Binakako zazpigarren txapelaren bila
Azpeitian irabazi ezkero, Aitzol Atutxarentzat Binakako Urrezko Aizkolarien zazpigarrena izango litzateke, Mugertzagaz batera laugarrena. Dana dala, ez dala erreza izango uste dau Dimako txapeldunak. "Exijentzia handiko lana da eta hiru bikoteak bardintsu gabiz. Irabazteko aukerak daukazanak, hirugarren geratzeko be baditu".

0
Mendia
2017/2/15
AZKEN ORDUKOA Alex Txikon: "Amorerik emon ez dodala ziurtatzen deutsuet"

Hilaren 13an, 7.950 m.tan kanpalekua ipini eta hurrengo egunean tontorra egiten saiatzeko asmoa eukan Alex Txikonek, baina hara heldutakoan, haizeak hain gogor joten eban ezin izan ebela kanpindendea montau. Izan be, -30 eta -35ºCko hozperoa egoan eta 60 eta 70 km/h haizea. Horregaitik, Txikon, Nerbu eta Cheppalek bueltea emon behar izan eben eta hirugarren kanpalekura bajatu ziran.
Gaur, eguraldiak igotea ezinezkoa egiten ebala ikusita, lehen kanpalekura bajatu dira Txikon eta espedizinokideak. Arrastian Lemoako kirolariak bertan behera ixtea eta Euskal Herrira bueltetea ebatzi ebala zabaldu zan medioetan, halanda be Txikonek amorerik emon ez dauala adierazo eban sare sozialetan.

0
Mendia
2017/2/14
Mendiaren inguruko 2016ko pelikularik onenak Igorren

Bilbao Mendi Film Festivaleko (BMFF) pelikularik onenetakoak izango dira Igorreko Kultur Etxean saio bitan, zezeilaren 17an eta 24an; tartean, Freedom under Load, igazko sari nagusia.


Saio bakotxean, hiruna film ikusi ahal izango dira. Zezeilaren 17an, film laburrik onena, eskaladako film onena eta ikuslegoaren saria jaso ebezan filmak, E.B.C. 5300m (15 minutuko iraupena), Boys in the Bugs (18 minutu) eta Jean Troillet, toujours aventurier (54 minutu), hurrengoz hurrengo. Hurrengo barikuan, barriz, Freedom Under Load sari nagusia, Dodo's Delight kirol eta abentura film onena eta Annapurna III Unclimbed film laburra.
Saio biak arrastiko 20:00etan izango dira Lasarte Aretoan.

Beti abenturazale
E.B.C. 5300m ekoizpen suitzarrak, Everesteko oinarriko kanpalekuko bizitza erakusten dau. Kanpaleku hau urtero bi hilabetean montau eta desmontau egiten da eta bertan 1.000 lagun inguru bizi izaten dira. Leonard Kolhik zuzendutako film honek turismo mota hori kontroletako preminaz hausnarketa egiten dau.
Hurrengo filma, Boys in the Bugs, Zachary Barr, Peter Mortimer eta Nick Rosenek zuzendutako AEBetako filma da. Matt Segal eta Will Stanhope-n eskaladak ditu gaitzat.Segal eta Stanhope hamarkada batez, munduko arrakalarik gatxenak eskaletan dabilz. Bugaboo mendietako eskaladeak hareen bizitzak aldatuko ditu.
Ikuslegoaren saria, Sebastien Devrient-ek zuzendutako 54 minutuko suitzar ekoizpena da. Filmak Jean Troillet-eren bizitzeari errepasoa egiten deutso. 68 urteko Troillet-ek 50 urte emon ditu alpinismoan eta 40 espedizinoetan hartu dau parte eta 30 urte daroaz Himalaian eskaladak egiten.

Zama eta askatasuna
Freedom Under Load (askatasuna zamapean) filmak jaso eban 2016ko BMFFeko sari nagusia eta Igorren ikusteko aukerea egongo da hilaren 24an. Pavol Barabasek zuzendutako film eslovakiarra, Tatras mendietako zamaketarien lanaren gaineko da. Filman kontetan dabe zergaitik aukeratu daben bizimodu hau, eta zergaitik jarraituten dabe Europako "azken mohikanoak" izaten.
Aurretik, iraupen laburreko eta iraupen ertaineko film bi proiektauko dira. Laburra, Annapurna III Unclimbed, 12 minutuko Jochen Schmoll-en Austriako ekoizpena da, eta David Lamak, Hansjörg Auer eta Alex Blümel-en 2016ko Himalaiara egindako espedizinoa kontetan dau. Azkenik, Dodo's Delight 28 minutuko AEBeko filmak, Sean Villanueva, Nico Favresse, Olivier Favresse eta Ben Dittoren Groenlandia eta Baffin irlako espedizinoa erakusten dau.
Bilbao Mendi Film Festivalek antolatu eta Ganzabal Mendi Taldeak eta Igorreko Udalak babesten ditue emonaldiak.

0
Mendia
2017/1/31
Ganzabalen Mendirik Mendi argazki erakusketea IKEn

Zezeilaren 1etik 28ra arte, Ganzabal Mendi Taldeko bazkideak mendi urtekeretan egindako argazkien erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Bertan, 2016an Gorbeian, Anien, Dolomitetan edo Pirinio Katalanetan ateratako argazkiak ikusi daitekez.
Hogetabat egileren 42 argazki batzean ditu erakusketeak, Ganzabaleko 2016ko Argazki Lehiaketan parte hartu ebenak. Argazki horreetako 12 onenakaz, egutegia egin dau taldeak. Hamabi irabazle horreen lanak be ikusgai egongo dira.

0
Mendia
2016/12/29
Alex Txikon Everestera neguan eta oxigeno barik igoten saiatuko da

Abenduaren 25ean, Lemoako alpinistea Katmandura abiatu zan, mendirik altuena neguan eta oxigeno barik igoteko asmoz. Erronka gogorra da. Izan be, -60ºC.ko tenperaturak egoten dira han eta 150 Km/h.ko haizeak. Carlos Rubio madrildarra dauka espedizinokide.


Muturreko eguraldiak gatx ipiniko deutse lemoaztarrari eta bere kideari tontorra zapaltzea. Dana dala, Txikonek esperientzia dauka neguko espedizinoetan. Izan be, igaz neguan igo zan Nanga Parbat-era. Eurakaz egongo dira, bigarren kanpalekuraino igoko diran 5 sherpa. Abentura hau filmetako Aitor Barez zine zuzendaria eta Pablo Magister kameraria izango dira bertan.

Neguko espedizinoak
Desnivel aldizkariak argitaratutakoaren arabera, orain arte hamabost alpinista igon dira neguan Everestera. Oxigeno barik, Ang Rita Sherpa nepaldarra bakarrik. Honek 1987ko abenduaren 22an zapaldu eban tontorra.
Neguko igoeratzat joteko erispide desbardinak dagoz. Mendian espezializautako aldizkari honen arabera, Nepal, Txina eta Pakistaneko gobernuentzat abenduaren 1ean hasten da negua, "beste aditu batzuentzat, espedizinoak tontorra zapaldu behar dau, negu astronomikoan; hau da, abenduaren 21 eta martiaren 21aren artean".
Espedizinoa neguan hasi eta amaitu behar dala esan eben Igorren Simone Morok eta Alex Txikonek neguko espedizinotzat joteko.
Lehenengoak Krzysztof Wielicki eta Leszek Cichy poloniarrak izan ziran, oxigenoa erabilita. Yasuo Kato 1982ko abenduaren 27an igon zan tontorrera baina jaitsikeran desagertu egin zan eta 1983ko abenduaren 16an eta 1993ko abenduaren 18an eta 20an, hiru kordada japoniar heldu ziran. Honeek, erabilitako erispidearen arabera, neguko igoeratzat jo daitekez ala ez.
1993ko abenduaren 22an, japoniar bi heldu ziran Everesteko tontorrera: Ryushi Hoshino eta Yoshio Ogata.
1987ko abenduaren 22an, Young-Ho Heo korearrak eta Ang Rita Sherpa nepaliarrak egin eben tontorra. Azkenengo honek oxigeno barik. Bera izan da bakarra momentu honetara arte neguan eta oxigeno barik igon dana.

0
Pelotea
2016/12/19
Dimako Gabonetako II. Txapelketako finalerdiak abenduaren 23 eta 30ean

Hilaren 23an eta 30ean, bietan arrastiko 17:00etan, jokatuko dira Diman Gabonetako II. Pelota Txapelketako finalerdiak.


Lehenengo finalerdian, gizonezkoetan, Kadete, Gazte eta Nagusi mailako partiduak jokatuko dira, eta andrazkoetan, eskupelota partidu bat. Bigarren finalerdian, barriz, neskak palan neurtuko dira; gizonak eskuz, Kadete, Gazte eta Nagusi mailatan.
Lehenengo finalerdian, Kadete mailan, Dimako Markel Egañak eta Zornotzako Iñigo Atutxak, Zeanuriko Beñat Etxeita eta Lemoako Mikel Etxebarria izango ditue aurkari. Gazte mailan, Galdakaoko Peio Artola eta Atxondoko Dani Rodriguez izango dira buruz buru. Nagusien mailan, barriz, Dimako Joseba Etxebarriak eta Algortako Inhar Ugartek, Ekhi Ziarrusta dimoztarra eta Oier Etxebarria lemoaztarra izango dabez aurrez aurre.
Andrazkoetan, eskupelota partidua jokatuko dabe Zubiaur eta Goiri pelotariak, Sagarna eta Baraiazarraren kontra.
Bigarren finalerdia, hilaren 30ean jokatuko da. Kadete mailan, Dimako Ekain Garaizar eta Lemoako Ibon Kanterok, Zaratamoko Enok Iglesias eta Sopelako Alain Argaluza izango ditue aurkari. Gazte mailan, Lur Ziarrusta dimoztarra, Abadinoko Jon Aranagaz neurtuko da. Nagusien mailan, arratiarrak izango dira danak; Iker Etxebarria dimoztarrak eta Beñat Mendia Zeanurikoak, Dimako Kimetz Zapiko eta Ander Elezkanoren kontra jokatuko dabe.
Andrazkoetan, Araitz Zapikok eta Leire Truebak pala partidua jokatuko dabe Maialen Landajo eta Itxaso Aginagaren kontra.
Partiduotan tabernea ipiniko dabe antolatzaileak.

0
Mendia
2016/12/13
Bizkaia Kopa Traileko azken etapea Diman

Abenduaren 18an, 09:00etan, jokatuko da Diman Bizkaia Kopa Traileko (BKT) zortzigarren eta azken etapea. Bizkaia Kopa Trail mendi kirol liga da. Martxea, Trail, MTB eta Txakur krosak osotuten dabe BKT. Martxea ez da lehiakorra eta besteak puntuetan dabez. Diman, mendi martxa luzea, mendi martxa laburra, trail luzea, trail laburra, MTBa eta Txakur krosa egiteko aukerea dago.
Ibilbide laburrak, mendi martxa zein trailekoak 10 km.takoak dira; luzeak, 20 km.takoak. MTB 20 km. eta Txakur krosa 10. Izena abenduaren 15era arte emon daiteke BKTko webgunean edo egunean bertan 08:00etatik aurrera.
BKTk Stop Sanfilippo Fundazinoari lagunduten deutso.

Azken etapea
Aurtengo edizinoko lehenengo probak Arrietan jokatu ziran martiaren 20an. Ondoren, Lemoiz, Morga, Bilbo, Trapagaran, Lekeitio eta Zamudion jokatu dira, eta atzena Diman izango da.
Zazpi proba jokatu ostean, bizikletan Zuriñe Frutos eta Jose Romero dira liderrak; Trail laburrean Susana Vicente eta Anartz Mugika; Trail luzean, Agurtzane Argiarro eta Aitor Uriarte.
Txapeldunak garaikurra eta dirua jasoko dabe saritzat.

0
Mendia
2016/12/11
Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Mororen berbaldia Igorren

Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Moro egongo dira abenduaren 15ean, Igorreko Lasarte Aretoan, Nanga Parbat mendira neguan egindako igoerea kontetan.
Alex Txikon mendizale lemoaztarrak eta bere kideak Ali Sadpara pakistandarrak eta Simone Moro italiarrak, pasa dan zezeilaren 26an lortu eben lehenengo aldiz, Nanga Parbat (8.126 m.) mendiko tontorra neguan zapaltzea. Eurekaz igoerea Tamara Lungfer italiarrak be egin eban, baina tontorretik metro gitxi batzuetara geratu zan.
Hilaren 15ean, 19:30ean, Txikonek, Sadparak eta Morok berbaldia eskeiniko dabe Igorren eta bertan igoerearen gorabeherak kontauko dabez.

0
Ziklo-krosa
2016/12/4
Berrogei urte beteko ditu aurten Igorreko Ziklo-krosak

Abenduaren 11n izango da Igorreko Ziko-krosa, Euskadi Basque Country Challenge aurten. Arratiako Ziklista Elkarteak (AZE) antolatuten dauan proba honen berrogeigarren urteurrena danez, probearen historia jakitera emoteko, argazki erkusketea, 40 urteotako historia jasoten dauan filmaren aurkezpena eta ziklo-krosari buruzko berbaldia egongo dira. Bertan, Daniele Pontonik, Mario de Clerq-ek eta Jose Mari Yurrebasok hartuko dabe parte.


Lasterketea, 09:00etan hasiko da. Masterrak izango dira lehenengoak lehian; M30, M40, M50 eta M60 kategoriakoak, hain zuzen. Gero 10:00etan Kadeteen txandea izango da, neskak eta mutilak. 11:00etan Gazteak, oraingoan mutilak bakarrik. Sari banaketearen ostean, lasterketa nagusi biak izango dira. 11:45ean, andrazkoena, Gazte, Sub23 eta Elite mailakoak, eta 13:00etan, gizonezkoena, Sub23 eta Elite mailakoak. Azken lasterketa bi honeek ETB4k zuzenean emongo ditu.
Euskadi-Basque Country Challengek hiru proba ditu eta azkena izango da Igorrekoa. Lehenengo lasterketea, hilaren 4ean izango da Zuiako Ametzagan (Araba); bigarrena, hilaren 8an Asteasun (Gipuzkoa), eta hirugarrena Igorren, hilaren 11n. "Aurten lehenengo urtea da eta oinarri sendoak ipini gura doguz urteetan mantenidu daiten" esan eban Juan Mari Zurinagak AZEko presidenteak Challengearen prensa aurreko aurkezpenean.
Nazinoarteko ziklo-kroslari askok hartuko dabe parte Igorren. Tartean, Lars Boom eta Patrick Van Leuwen holandarrak eta Helen Wyman britainiarra edo Sara Casasola italiarra izango dira.
Arratiako talde guztiak, Arratia-Murias, Fisik-Banco Mediolanum eta beste taldeetako arratiar guztiak, Igorren egotea espero dau Zurinagak.

Andren parte hartzea gorantza
Igorreko Ziklo-krosak, andren partaidetzea bultzatu gura dau. Igaz, lehenengoz, kategoria guztietako sariak bardinak izan ziran. Aurten, lehenengoz, ETBn zuzenean emongo dabe andrazkoen lasterketea. Zurinagaren arabera, ziklo-kroslari onak etorriko dira Igorrera "Munduko Txapelketak jokatzen dituen, atzerriko hainbat andra izango doguz gurean, Ingalaterra, Holanda, Italia, Frantzia eta Belgikatik etorrita eta sano polita izango da tropela, 30-40 bat ziklo-kroslari batera".

Berbaldia eta erakusketea
Argazki erakusketearen inaugurazinoa abenduaren 10ean izango da 18:00etan Igorreko Kultur Etxean. Ondoren 18:30ean, 40 urte honeetan zehar Igorreko Ziklo-krosean parte hartu daben hainbat ziklo-kroslarik euren esperientziak konpartiduko dabez zaleakaz. Igorreko Ziklo-krosa hirutan irabazi dauan Jose Mari Yurrebaso, Daniele Pontoni, 6 bider irabazi dauana eta Mario de Clerq izango dira hizlariak. Gero, 19:00etan, Igorre 40 urte Ziklokrosean dokumentala proiektauko da.

0
Mendi martxea
2016/11/29
San Kristobaleko XIV. Mendi Martxea

Intxaurbizkar Kultur Elkarteak San Kristobaleko XIV. Mendi Martxea antolatu dau abenduaren 3rako. Ibilbide bi dagoz aukeran, luzeak 20,5 km. ditu eta laburrak 17. Urtekerea Igorreko San Kristobaleko plazatik izango da 08:30ean. Martxea amaitutakoan partaideentzako oparia eta kopautxoa egongo da.
Ibilbide bi dagozan moduan, partaidetza modu bi be egongo dira. Martxea bakarrik egin daiteke izena emotean 5 euro pagauta edo martxa eta babajana, 10 euroko prezioan. Izen emotea zemendiaren 30ean zarratu zan eta martxa egunean bankuko agiriak aurkeztu behar dira 08:00retan parte hartu ahal izateko.

0
Danerik
2016/11/13
Kirol eskeintza zabala Lemoako Kirol Astean

Zemendiaren 14tik 20ra, Udalak eta herriko kirol alkarteak Kirol Astea antolatu dabe Lemoan. Aste horretan, gurean asko praktiketan diran mendia, pelotea, txirrindularitzea edo herri kirolakaz batera, Nordic Walking edo Hapkido moduko kirolak ezetuteko aukerea egongo da. Kirolen gaineko berbaldiak, bideo-emonaldiak, erakustaldiak, txapelketak eta bertsolaritzea eta pelotea buztartzen dauan ekintza batek osotuko dabe egitaraua. Eskolan, umeak mendi urtekera, pelota partiduak eta herri kirolak praktiketako aukerea izango dabe.
Zemendiaren 19an Lemoatx Trail mendi martxea eta mendi lasterketea izango da. Ibilbideak 16,5 km. izango ditu eta 800 m.ko desnibela. Partaideak Lemoatxera birritan leku desbardinetatik igoko dira eta 1936ko gerrako lubakiak ikusteko aukerea izango dabe. Parte hartzeako izen emote bakotxeko euro bat, Hegoak Astinduz erakundearentzat izango da. Hegoak Astinduz alkarteak "tximeletaren azala" moduan ezetuten dan gaisotasunaren barri emoten eta jentea sensibilizetan egiten dau behar.

Zemendiak 14, astelehena
19:00etan, "Basamortua eskuzabal" berbaldia eta bideo emonaldia. Jubilduen Etxeko aretoan.

Zemendiak 15, martitzena
10:00etan, jubiladuentzako Nordic Walking ikastaroa kiroldegian.

Zemendiak 18, barikua
19:00etan berbaldia, "Garai desbardinetako txirrundalaritzea" Kulturgunean.
19:00etan, Hapkido defensa personala kiroldegian.
20:00etan, bertso-pelotea frontoian.

Zemendiak 19, zapatua
Lemoatx Trail eskolako aterpetik abiatuta. 09:00etan mendi martxea; 10:30ean, mendi lasterketea.
17:00etan, Zunba maratoia kiroldegian.

Zemendiak 20, domekea
Goizean Ganzabal Mendi taldearen urtekerea. Estibalitz-Legutio.
13:00etan, herri kirol erakustaldia eta herritarren arteko Ingude Txapelketea Elizondon.

0
Mendi martxea
2016/10/15
Dimako Zizetan Mendi Martxea hilaren 22an

X. Zizetan Mendi Martxea hilaren 22an izango da. Igazko moduan ibilbide bi izango dira aukeran: luzea eta laburra. Partaideak goizeko 08:00retan urtengo dira Dimako plazatik. Ibilbide luzeak 28 km. ditu eta laburrak 17 km.
Ibilbide luzea aukeratuten dabenak plazatik urten eta Biterino, Bikarregi, Artaun, Belatxikieta, Mugarrekolanda, Baltzola, Indusi eta Bargondiatik pasauko dira. Laburra egiten dabenak, barriz, ibilbide bardina egingo dabe Belatxikietaraino eta gero, Artaunera joko dabe eta Bikarregitik pasauta, plazan amaituko dabe ibilaldia.
Izena aurretik emon daiteke 8 euro pagauta kontu zenbaki honetan ES 71 2095 0154 50 9111708612, edo egunean bertan urten aurretik 10 euroko prezioan.

0
Raid
2016/10/15
Arratia Raid eta Orientazino martxea Areatzan

Arratia Raid eta Areatzako Lamino Mendi Taldeak antolatuta, V. Arratia Raid jokatuko da urri bigarrenaren 22an Areatzan. Iparraldeko Ligako zazpigarren probea da Areatzakoa. Ligea zortzi probak osotuten dabe.
Arratia Raid goizeko 10:00etan hasiko da eta 7 orduko iraupena izango dau. Partaideak bikoteka lehiatuko dira. Bikoteak andrazkoak edo gizonezkoak osotuta, eta mistoak izan daitekez. Bezperan, 20:00etan hasiko da taldeen harrerea. Aiko hemen ordutegia:

07:30etik 08:30era, taldeen harrerea eta dorsalak banandu. Bizikletak eta 1-2 transizinorako boltsak bildu.
08:30ean, Pagomakurrera igoerea autobusez.
09:30ean, batzar teknikoa (briefing-a).
10:00etan, Raidaren hasikerea.
17:00etan, Raidaren amaierea.
17:30ean, bazkaria herriko plazan.
18:00etan, V. Arratia Raidaren sari banaketea eta partaide guztientzako opari zozketea.

Familientzako orientazino martxea
Hurrengo egunean, domekaz, Euskal Mendizale Federazinoak (EMF) Lamino Mendi taldeagaz orientazino martxea antolatu dau. Luzera bi egongo dira aukeran. Luzeak 17 km. izango ditu, gitxi gorabehera 5 ordutan egiteko modukoa, eta laburrak, bederatzi-hamar kilometro izango ditu, "familian eta umeakaz egiteko aproposa" Lamino Mendi Taldekoen arabera.
Orientazino martxako taldeen harrerea 08:30ean izango da Pagomakurren. Ordu bete beranduago, 09:30ean, batzar teknikoa edo briefing-a. Probea 10:00etan hasi eta 15:00etan amaituko da. Ondoren, partaide guztientzako parrilladea egongo da eta opari zozketea.

0
Azkorea
2016/10/15
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan Atutxa txapeldunorde

Iker Vicentek (26´31´´), irabazi eban Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga. Finala urri bigarrenaren 12an jokatu zan Basaurin. Otsagabiakoaren ostean, Aitzol Atutxa II. (27´43´´) izan zan, hirugarren Iñaki Azurmendik (29´43´´) egin eban eta laugarren eta atzena, Donato Larretxea (31´04´´).

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala
Sei aizkolari neurtuko dira urri bigarrenaren 23an Bilbon, 12:00etan, Miribillako Bizkaia frontoian jokatuko dan finalean: Aitzol Atutxa, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi, Juan Jose Lopez eta Ugaitz Mugerza.

0
Mendi martxea
2016/10/9
Motxoganek XXIX. Mugari Bira antolatu dau Igorren urri bigarrenaren 16rako

Askorentzat mendira joateko urte sasoirik aproposenean, antolatu dau Motxogan Kultur Elkarteak XXIX. Mugari Bira mendi martxea, Tomas Arandiaren oroimenez.
Martxea hilaren 16an izango da eta ibilbide bi izango ditu. Luzeak 28 km. inguru ditu eta laburrak 12 km. Ibilbide luzea egin gura dabenak 08:30ean urtengo dira Igorreko kiroldegitik. Laburra egin gura dabenak, barriz, 09:00etan. Izen emotea egunean bertan egin ahal izango da, urten baino ordu erdi lehenago Kiroldegian. Prezioa 5 eurokoa da nagusientzat.
Martxearen helburua Igorreko mugak ezetuten emotea da eta Udalaren laguntzaz antolatuten da.

0
Mendi martxea
2016/10/9
Arantzazuko mugak ezetuteko mendi martxea

Urri bigarrenaren 15ean, sanfaustoetako jai egitarauaren barruan, Arginatx Mendi Taldeak Arantzazuko Mugari Bira mendi martxea antolatu dau. Martxa honek Arantzazu inguruko mendiak ezetuten emoteko helburua dauka eta edonok egiteko modukoa da. Izan be, ibilbideak 9 km. ditu eta Bildosolatik urtenda, erdia egiteko aukerea (4,5 km.) be egongo da.
Partaideak urteroko ibilbide bera egingo dabe. Arantzazuko plazatik urtengo dira goizeko 09:30ean eta Trokara abiatuko dira. Handik Urikenetara, Argiñano eta Bildosolara. Ondoren, Elezkano, Arandui eta Arantzazugoititik pasauko dira partaideak, ibilbidea herriko plazan amaituteko.

0
Txirrindularitzea
2016/10/2
Hiru ibilbide aukeran Dimako BTT martxea egiteko

Dimako Tiritu alkarteak bigarren BTT martxea antolatu dau urri bigarrenaren 9rako. Aurten, igaz ez bezala, ibilbide bi egongo dira. Luzeak 42 km. izango ditu eta laburrak 21 km. Martxea lar gogorra iruditu ezkero, 11. kilometroan amaitutzat emoteko aukerea be badago, herritik pasetan dan hornidura puntuan.
Ibilbidea aldatu dan arren, igazko moduan lasterketako punturik altuena Altungane mendia izango da. Urtekerea Dimako plazatik izango da goizeko 09:30ean eta parte hartzeako izena emon behar da bertan, 08:30etik 09:15era, 12 euroko prezioan. Ibilbide luzeak hornidura puntu bi izango ditu; laburrak, barriz, bakarra.
Lasterketea amaitutakoan, sari banaketea eta barauskarria egongo dira.

Ibilbidea
Txirrindulariak plazatik urten eta Dimaganera joango dira. Handik Biterino eta Bikarregi aldera jo eta bueltan, Dimaganetik plazara ostera be. Plazan lehenengo hornidura puntua eta martxea amaitutzat emoteko aukerea egongo da.
Segiduten dabenak Artabetik Bargondiara joko dabe eta handik Indusira. Ibilbide laburra egitea aukeratu dabenak handik Dimara bajatuko dira. Luzea egingo dabenak, barriz, Zumeltzara joko dabe eta han bigarren hornidura puntua izango dabe. Handik Altunganera eta Urrekoatxaren ondotik Lamindaora. Gero, Olazabaletik plazara bajatuko dira ibilbidea amaituteko.

0
Mendia
2016/9/26
Gorbeia Suzien Ternua Mendi Lasterketea urri bigarrenarean 1ean

Urri bigarrenaren 1ean izango dira Gorbeia Suzien Ternua (GST) Lasterketa Nagusia eta Lasterketa Herrikoia. Umeen lasterketea, barriz, hurrengo egunean izango da. Aurreko egunetan, Manu Cordova eta Alberto Iñurrategiren proiek- zino eta berbaldiak egongo dira. Urri lehenengoaren 18an, ibilbidea ezetuteko aukerea egongo da. Hi-tzordua goizeko 09:00etan Zeanuriko plazan izango da.
Lasterketa Nagusiak 2015ean estreinau zaneko ibilbide berbera izango dau, 31 kilometroko ibilbidea eta 2.400 metroko desnibel positiboa. Lasterketa Herrikoiak, ostera, aldaketa txiki bat izango dau lehenengo zatian; izan be, Arrabako landara arte lasterketa nagusiaren ibilbide berbera izango dau. Holan, ibilbidea 22 kilometrokoa izango da eta 1.340 metroko desnibela izango ditu. Lasterketa Herrikoia, galapan egin beharrean oinez be egin daiteke.
Parte-hartzaileentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta masaje gunea, dutxen ondoan. Zaletuak korrikalari guztiakaz batera bazkalduteko aukerea izango dabe, 8 euroren truke bazkarirako txartela erosi ezkero. Parte-hartzaileen artean opariak zozketatuko dira. Sari sano potoloak izango dabez kategoria bakotxeko lehen sailkatuak eta lehen postuan heltzean diran lehen andrazko eta gizonezko arratiarrak be saria eukiko dabe.
Gorbeia Suzien Ternua 2016, ISF National Championship probea izango da aurten, eta nazinoarteko eliteko korrikalari garrantzitsuak izango dira bertan.

Herrian jai giroa
GST mendi lasterketa bat baino gehiago da eta Gorbeia Suzien taldekoak lau eguneko egitaraua antolatu dabe. Holan, eguenetik domekara, mendiagaz lotutako era askotariko ekintza ugari egongo da: berbaldiak, bazkariak, slackline, erromeria, umeentzako puzgarriak eta abar. Lasterketa egunean Trikizio taldeagaz erromeria egongo da, gero herri afaria eta ostean Disk Breakers-ek musikea ipiniko dau.

Egitaraua
Urri lehenengoak 29, eguena
19:30ean, Manu Cordovaren Shiva, una aventura en el Rowaling ikusentzunezkoaren proiekzinoa eta berbaldia Igorreko Kultur Etxean.

Urri lehenengoak 30, barikua
17:30etik 19:30era, GST Lasterketa Nagusiko eta Herrikoiko dorsalen banaketea frontoian.
19:30ean, briefing-a. Berbaldi teknikoa.
20:30ean, Alberto Iñurrategiren Porrotaren alde ikusentzunezkoaren proiekzinoa eta berbaldia. Zeanuriko frontoian.

Urri bigarrenak 1, zapatua
07:00retatik 08:30era arte, Lasterketa Nagusiko eta GST Herrikoiko dorsalen banaketea frontoian.
08:30ean, material ikuskapena.
08:45ean, danak urtekeran. Lasterketarien aurkezpena.
09:00etan, GST Lasterketa Nagusia eta Lasterketa Herrikoiaren urtekerea. Disk Breakers-ek ipiniko dau musikea eta herrian puzgarriak, denda espezializauen postuak eta beste ekintza asko egunean zehar.
13:30ean, bazkaria.
14:00etan, sari banaketea.
17:00etan, slackline.
18:00etan, Trikizio taldeagaz erromeria.
20:30ean, jatekoa frontoi txikian eta sagardo kupela.
Ondoren, Disk Breakers-ek musikea ipiniko dau.

Urri bigarrenak 2, domekea
11:00etatik aurrera, umeen lasterketarako izen emotea.
12:00etan, umeen lasterketea.
Ostean herri kirolak umeentzat.

0
Duatloia
2016/9/19
Duatloi Herrikoia Igorren

Urri lehenengoaren 24an, Oskar Garro Lagun Taldeak antolatuta, Igorreko IV. Duatloi Herrikoia izango da eskoletan. Hiru kategoria egongo dira: 6 urtera artekoa, 7 eta 12 urte bitartekoa eta 13 urtetik gorakoa.
Sei urte arteko umeen probak izango dira lehenengoak. 17:00etan hasiko dira eta 300 m. galapan, 900 m. bizikletan eta beste 300 m. galapan egingo dabez. Ordu erdi beranduago 7 eta 12 urte bitartekoak hasiko dira. Honeek 900 m. galapan, 1.200 bizikletan eta beste 900 m. barriro be galapan. Nagusienak, 18:00etan urtengo dira eta 2.400 m. arineketan, 5.800 m. bizikletan, eta 2.400 m. arineketan egingo dabez. Probea amaitutakoan partaideentzat kopautxua eta oparien zozketea egongo da.

Izen emotea
Izen emotea 16:00etatik 16:45era izango da Igorreko eskoletan. Duatloian ume eta nagusiak hartu ahal dabe parte eta gura izan ezkero, gurasoak lagundu ahal deutsee umeai.
Oskar Garro Lagun Taldeak duatloia antolatuten dau ziklismo egokitutako txirrindulari igorreztarrari lagunduteko. Jasoten dan dirua, alde batetik duatloia bera pagetako eta bestetik ziklisteari entrenamentuakaz lagunduteko eta txapelketetan parte hartzeako erabilten da.

0
Duatloia
2016/9/13
Ibilbide barria izango dau Zeanuriko Duatloiak

Urri lehenengoaren 17an jokatuko da Zeanuriko II. Duatloia arrastiko lauretan. Hiru zati ditu probeak. Lehenengoak 7,3 km. ditu eta arineketan egitekoa da; bigarrenak, 16,7 km. ditu aurten, eta bizikletan egin behar dira eta hirugarrenak 1,5 km. arineketan egiteko.
Arineketan egiteko zatiak igazko ibilbide bera daukie; baina bizikletan egin beharrekoa apur bat luzeagoa da: igaz 15,33 km. izatetik, aurten 16,7 km. izatera pasau da. Hauxe da ibilbidea: Plazea, Soloeta, Lontzo iturria, Itzuna, Emaldia, San Blas, Itzuna, Altzusta eta Arregia.
Arineketako lehenengo ibilbidea, plazea, San Juan, San Justo, Egileor, Angoitia eta plazea izango da. Bigarren zatian partaideak plazatik Igertualdera eta barriro plazara joango dira.

Umeen probea goizean
Zeanuriko duatloia herrikoia da eta bertan ume zein nagusiak hartu daikie parte. Umeen probea goizeko 11:00etan izango da eta eurei egokitutako ibilbidea izango dau. Hiru urtetik hamasei urtera artekoak lehiatuko dira goizean.
Bazkaltzeko, 5 euroren truke, makarroiak, oilaskoa eta pastela eskeiniko dabe antolatzaileak.

Izen emotea
Zeanuriko duatloian parte hartzeako online emon daiteke izena mendiduatloia.eus webgunean. Holan egin ezkero 15 euroko prezioa dauka proba nagusian parte hartzeak. Egun berean be emon daiteke izena 20 euroren truke udaletxe azpian 14:30etik 15:30era.

0
Txirrindularitzea
2016/9/4
Ubideko Mendi Bizikleta Martxea hilaren 10ean

Amexier Mendi Taldeak eta Ubideko Udalak antolatutako aurtengo Ubideko Mendi Bizikleta Martxea urri lehenengoaren 10ean izango da. Partaideak 09:30ean abiatuko dira plazatik 38 km. egiteko. Helmuga be Ubideko plazan izango da.
Izena aldez aurretik emon daiteke Amexier taldearen webgunean. Online egin ezkero, federauta dagozanak 8 euro ordaindu beharko dabez eta federauta ez dagozanak 11 euro.
Egunean bertan be emon daiteke izena probea hasi aurretik. Egun horretako prezioak 12 eta 15 euro dira federauta eta federauta ez dagozanentzat, hurrengoz hurrengo.

Ibilbidea
Mendi bizikletako partaideak ibilbide hau egingo dabe: Ubide plaza, Kalzada, Otxarreta, Upete, Saldropo, Baztelarra, Upete, Ubide, Siskiño, Alaran, Gorostiza, Muruako harrobiak, Lexaranda, Atxurdin eta Ubide.

0
Mendi martxea
2016/9/4
Edurtegitik pasauko dira Areatzako Mendi Martxako ibilbide biak

Areatzako Mendi Martxak ibilbide bi izango ditu aurten lehenengoz, baina antolatzaileak gura izan dabe biak pasetea edurtegitik. Hori dala eta, martxa laburra egin gura dabenak autobusean joango dira Bikotzganera eta bertatik abiatuko dira.
Ibilbide laburra zein luzea egiteko hitzordua urri lehenengoaren 10ean da, goizeko 08:00retan, Areatzako plazan. Ibilbide laburrak 17,5 km. ditu eta 827 metroko desnibela. Ibilbidea, Bikotzgane, Mendigana, Hirumugarrieta, Areatzako neberoa, Pagomakurre, Kereizekoatxa eta Elorribitik pasetan da, helmuga Areatzako plazan izan aurretik. Ibilbide luzeak, barriz, 27,5 km. eta 1.464 metroko desnibela daukaz. Ibiltariak Areatzatik abiatuko dira eta Upo eta Asteitzera igoko dira, gero Mendiganara jo eta ibilbide laburragaz bat egiteko.
Martxea amaitutakoan, parrilladea eta oparia izango ditue partaideak. Areatzako Hotel Bainuetxean gau bat eta Atxarte Mendiko Dendako materiala zozketatuko dira.

Izen emotea
Izena emoteko modu bi dagoz. Urri lehenengoaren 8a baino lehenago, Areatzako Mendi Martxearen webgunean emon daiteke izena, 8 euroko prezioan. Martxa egunean be emon daiteke izena, urtekera puntuan, 07:15etik aurrera, 12 euroko prezioan.

0
Futbola
2016/8/8
Andra Mari torneoa Igorren

Andra Mari jaien inguruan, Arratia Futbol Taldeak antolatuta XXX. Andra Mari Saria jokatuko da Urbieta zelai barriztatuan.
Lehenengo partidua abuztuaren 12an izango da eta etxekoak Alaves B taldearen kontra neurtuko dira. Hurrengo egunean, hilaren 13an, Bermeok eta Erandiok jokatuko dabe finalerako pasea. Finala hurrengo egunean izango da, domekan, Andra Mari Eguneko bezperan eta aurreko partidu bietako irabaz- leak jokatuko dabe Andra Mari Saria. Partidu guztiak 18:00etan izango dira.

0
Rallya
2016/7/6
Arratiako III. Rallya eta auto erakustaldia

Arratiako Auto Klasikoen Rallyaren hirugarren edizinoa garagarrilaren 9an izango da, Igorreko San Kristobal jai egitaruaren barruan. Bertan 25 urtetik gorako autoak hartuko dabe parte. Autoen erakustaldia be egongo da San Kristobaleko plazan, 13:45etik aurrera, pilotuak bazkaldu bitartean.
Goizeko 10:00etan Lemoan harrerea egin eta bertatik urtengo dira partaideak 11:00etan. Goizean bost ibilbide egongo dira eta gero San Kristobalen batuko dira bazkaltzeko. Arrastian, barriz, beste lau urtekera egongo dira.

Ordutegia
Honako ordutegi hau izango dau rallyak. 10:00etatik 11:00etara, harrerea eta urtekerea Elizondoko parkinetik; 11:15ean urtekerea, San Kristobaletik Lamindaora; 11:40ean, Areatzatik Pagomakurrera; 12:30ean, Muruetatik Bikotzganera; 13:20ean, San Kristobaletik Lamindaora; 13:45etik 15:00etara, batu eta San Kristobaletik urten; 15:15ean, Boroatik Larreara; 15:30ean, Urritxetik Lauaxetara; 16:15ean, Uribetik urten, Zeanuri, Lamindao eta San Kristobalera; 17:20tik 19:00etara, Areatzan batu, Zeanuri, Artea eta Arantzazura. Rallya 20:00etan amaituko da.

0
Mendi martxea
2016/6/28
Ibilbide bi Arteako auzuneetatik zeharreko martxan

Arteako Auzorik Auzo mendi martxan ibilbide bi dagoz aukeran: luzeak  32 km. eta 1.400 m.ko desnibela dauka eta laburrak 18 km. eta 800 m.ko desnibela. Garagarrilaren 3an izango da, goizeko 08:30ean urtenda. Mendi martxa honek hogei urte beteko ditu aurten.
Martxa honen helburua, ezelango lehiaketa giro barik Arteako auzuneak eta bide zaharrak ezetuten emotea da. Aurten be, azken urteotan izan dan moduan, Arteako Kirol Kultur eta Euskera Taldeak (AKKT) antolatu dau mendi martxea udalaren laguntzeagaz.

Ibilbidea
Ibiltariak Aretatik urten eta Mandoiara igongo dira. Handik Leitokira eta Murgako tontorrera. Lauretan indarrak berreskuratu ostean, Pikobikotx igon eta gero beherantza egingo dabe partaideak. Gogorik eta indarrik euki ezkero, Upora igoteko aukerea be egongo da. Ibilaldia plazan amaituko da.

0
Maratoi Txikia
2016/5/31
Arratiako Maratoi Txikia bagilaren 5ean

Arratiako XXVII. Maratoi Txikia hilaren 5ean izango da. Edade guztietako lasterkariak hartzean dabe parte proba honetan, edade bakotxari egokitutako ibilbidea eginaz. Igaz, Iñaki Pujanak eta Onditz Iturbek irabazi eben nagusien probea.
Nagusiak Zeanuri eta Igorre arteko 11 km.ak egingo dabez. Urtekerea Zeanurin izango da 10:15ean eta izen emotea Igorreko kiroldegian 08:45etik 09:15era edo Zeanurin bertan 09:15etik 10:00etara. 1999tik 2003ra bitartean jaiotakoak, Artea-Igorre ibilbidea egingo dabe Arteatik 10:30ean urtenda. Izen emotea Arteako plazan izango da 09:30etik 10:15era arte. 2004tik 2007ra bitartean jaiotakoak, Dimatik Igorrera joango dira galapan. 10:00etan urtengo dira eta izen emotea Dimako plazan izango da 09:15etik 09:45era. Txikienak, barriz, 2008an edo beranduago jaiotakoak Igorreko eskoletan zirkuitu bat egingo dabe. Izena Igorreko kiroldegian emon behar dabe 08:45etik 09:45era.
Aldez aurretik be emon daiteke izena sailkapenak.com webgunean, 5 euro pagauta. Egunean bertan, 8 euro pagau behar dabe nagusiak eta euro 2 umeak. Arratiako guraso alkarteak antolatzen dabe Maratoi Txikia.

0
Mendia
2016/5/31
ZeberioXTrem V. Mendi Bizikleta Martxea hilaren 5ean

Bagilaren 5ean izango da ZeberioXTrem V. Mendi Bizikleta Martxea. Partaideak Ermitabarritik abiatuko dira goizeko 09:00etan. Ibilbide bi dagoz aukeran: luzeenak 43 km. ditu eta laburrenak 31 km. Igaz Igor Garciak irabazi eban martxa luzea eta Manu Quintanillak laburra.
Bagilaren 3ra arte, rockthesport.com webgunean eta Garribikes dendan emon daiteke izena. Baita probearen egunean bertan Ermitabarrin 07:30etik 08:45ak arte.

0
Mendia
2016/5/22
Ubideko Birak 21 km. izango ditu aurten

Maiatzaren 29an izango da Ubideko Bira 2016. Igazko moduan ez dira ibilbide bi aukeran izango, bakarra izango da. Eta luzea. Igazko ibilbideak 13,5 km. izan ebazan baina aurtengoak 21 km. ditu. Ibiltariak 08:30ean urtengo dira Ubideko plazatik.
Oketako tontorra (1.031 m.) izango da punturik altuena. Plazatik, Siskiñora joango dira partaideak, gero San Pedro baserrietatik pasauko dira eta Oketaraino igongo dira. Handik Muruako harrobietara joko dabe eta Lexaranda eta Atxurdinetik pasau ostean, Ubideko plazan amaituko dabe martxea.
Izena emoteko modu bi dagoz. Maiatzaren 29an bertan, 07:30etik aurrera, 7 euroko prezioan. Aldez aurretik be emon daiteke izena http://ubidekobira.es.tl webgunean eta ordainketea aurretik egiten bada, 5 euro pagau eta martxa egunean ordainagiria eroan behar da.

Ubideko produktuen otzarearen zozketea
Bira amaitutakoan, indarrak berreskuratzeko kopautxoa izango dabe ibiltariak. Ubideko produktuen otzarea be zozketatuko da partaideen artean.

0
Danerik
2016/5/20
Milia bat galapan Lemoan, andren osasunaren alde hilaren 22an

Maiatzaren 28rako iragarrita baegoan be, hilaren 22an andren osasunaren aldeko eguna dala eta Igorreko eta Lemoako Parekidetasun Arloak, ekintzak antolau dabez Gu be bai runners egitasmoagaz batera, andrak alkarregaz galapan egiteko taldeakaz. Izan be, aurten, osasuna eta kirola hartu dau gaitzat egunak.
Maiatzaren 22an, domekea, 12:00etan, Milia Herrikoia antolatu da Lemoan, Gaztetxe paretik hasita. Edozeinek hartu leike parte, eta bertan kamisetak banatuko dira Emakumeak Martxan! esaldiagaz. Helburua, andrak kirola egitea da, oro har, eta batez be, espazio publikoan. Milia batek 1.609 m. ditu. Iraia Garcia Bizkaiko kros txapelduna eta Igorre eta Lemoako Gu be bai runners taldeetako irakasleak be parte hartuko dau. Ikasleakaz galapan egiteak "ilusino handia" egiten deutsala azaldu deutso begituri.
Bestalde, maiatzaren 26an, eguena, arrastiko18:00etan, Kultur Etxean Ainhoa Azurmendiren berbaldia egongo da Igorren. Azurmendi kirol aholkularia eta bardintasunean aditua da. Berbaldiaren izenburua, "Emakumeen osasun integrala eta kirola: berdintasuna lortzeko erronkak" da.

0
Mendia
2016/5/9
Zeberio Harana iraupen luzeko martxea hilaren 14an izango da

Maiatzaren 14an izango da Zeberio Harana martxea, Euskal Herriko Iraupen Luzeko Zirkuiturako baliagarria. Ibilbideak 48 km.ko luzeerea dauka eta 3.200 m.ko desnibela eta berau egiteko gitxienez 6 ordu eta gehienez 12 ordu daukiez ibiltariak.
Urtekerea 07:00retan izango da Zeberioko Zubialde plazatik. Gero, Murga (606 m.), Piku Bikotx (616 m.), Garaigorta (662 m.), Aibelabe (638 m.), Arrugaeta (669 m.), Untzueta (770 m.), Artanda (550 m.), Upo (573 m.), Tontorrandi (522 m.), Mandoia (638 m.) eta Argiñaoko Atxatik (524 m.) pasauko dira partaideak Zubialden amaituteko.
Hilaren 6ra arte, online emon daiteke izena Austarri Mendi Taldea edo Runediaren webgunean. Eta egunean bertan, urten aurretik, 06:00retatik 06:30era arte Zubialdeko plazan.

0
Mendia
2016/5/2
Errotak, naturea eta kirola

Maiatzaren 8an izango da Zeanuriko Erroten XI. Ibilaldia.


Jon Urutxurtu


Maiatzaren 8rako prestatu dau Joko Alai Alkarteak 2016ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten hamaikagarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileak adierazoten dabenez helburuak hasikerako berberak dira: "alde batetik, herritarrai zein kanpotik hurreratzen diran bisitariai Zeanuri eta bere auzoak ezetuten emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotak izan daben garrantzia ezagutarazotea eta azkenik, domeka goiza natureagaz harremantean eta kirola eginez pasetako aukerea eskeintzea". Ez dira gitxi, izan be, herri honetan ezagutzen diran edota han-hemenka azaltzen diran errotak edo erroten arrastoak, guztira hamazortzi, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibiltariak eta bitan —Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe.

Bi ibilbide: luzea eta laburra
Bi ibilbide prestatu dabez antolatzaileak, bata luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea, laburragoa 12 kilometrokoa, jan-edana bananduko dan lekutik helmugara zuzentzen dana.
Urtekerea herriko plazan izango da, goizeko 09:00etan; plazatik, eta Altziber eta Errotabarri erroten ondotik pasau ostean, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe parte-hartzaileak. Urtegia atzean itxi bezain laster Barrengoerrota aurkituko dabe, Beretxikorta errekatxoaren ertzean. Agarre izeneko baserrien ingurutik aurrera eginez, Undurraga auzunera jaitsiko dira Ibargutxiko errotarako bidea hartzeako; hemen, ateak zabalik izango dira, eta gura dabenak kuku bat egin eta errotea lanean ikusi ahal izango dabe. Ibargutxitik Lanbreabeko errotara, eta hemendik barriro Undurragako urtegiaren ertzetik ekingo deutsie bideari —oraingoan beste aldetik—; presatik 100 metro atxina, Alkiberren, indarrak barritzeko jan-edana banatuko dau Gastronomia Cantabricak. Aurrerantzean, lehenengo Otzerinmendi auzunean eta gero Uriben sartuko dira ibiltariak, eta Intxaurbeko, Axpeko eta Zulaibargo erroten ingurutik  igaro ostean, azken kilometroa beteten hasiko dira; helmuga baino 300 bat metro lehenago ibilbideko azken errotea azalduko da, Olabarrikoa, eta bisitetako aukerea izango da, ate batetik sartuz eta bestetik atereaz, Zeanuriko plazara heldu eta ibilaldiari amaierea emon aurretik.
Ibilbidea amaitutakoan, 18 kilometro eroango dabez oinetan ibiltariak, baina ziur ziteari erantzuteak mereziduko deutsela, erroten ondare historiko-etnografikoa ezagutzeaz gainera, udabarrian naturak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukerea izango dabe eta.

0
Futbola
2016/3/29
III. Harrobi Futbol Txapelketea aprilaren 2an Lemoan

Hamabi taldek hartuko dabe parte aprilaren 2an Lemoako Arlonagusian Kimu mailako umeak jokatuko daben Harrobi Futbol Klubak antolatutako Txapelketan. Lemoan, Eliteko ligan eta Gipuzkoa eta Bizkaia mailan goren dagozan taldeetako kimuak Harrobi taldekoakaz neurtuko dira.
Athletic, Erreala, Eibar, Osasuna, Atletico Madrid, Real Zaragoza, Baskonia, Logroño, Basander, Antiguoko, Lakua eta Harrobi taldeak jokatuko dabe Arlonagusian txapelketea irabazteko helburuagaz. Kanporaketak goizean izango dira 10:00etatik 13:00etara eta arrastian, finalerdiak eta finalak jokatuko dira.

0
Mendia
2016/3/16
II. Kolazinoko Mendi Eguna

Martiaren 19an izango da Bedian II. Kolazinoko Mendi Eguna. Hiru proba nagusi izango ditu: mendi martxea, BTT lasterketea eta mendi lasterketea. Parte hartzaileentzako bazkaria egongo da ondoren eta, arrastian, erromeria eta umeen lasterketea.
Goizeko 08:00retan ekingo deutsie 20 km.ko ibilbideari mendi martxako partaideak, ordubete beranduago bizikletariak urtengo dira mendian zehar 34 km. egiteko, eta 10:00etan, 26 km.ko mendi lasterketa gogorra hasiko da. Sari banaketea 13:30ean izango da.

Jai giroa Bedian
Proba gogorren ostean jai giroa izango da nagusi. II. Kolazinoko Mendi Eguneko partaideak alkarregaz bazkalduko dabe. Bazkalostean, 16:00etan, erromeria egongo da eta arrastiko bostetan umeentzako lasterketea.
Mendiko jai hau Tiritu alkarteak antolatu dau Udalaren eta jente askoren laguntzeagaz. Boluntarioak lan egin dabe, hainbat dendak materiala ipini dabe eta abar. Kolazino Mendi Eguneko kantu ofiziala, Zeinke taldeak sortu dau.

0
Azkorea
2016/3/1
Atutxa II.a eta Mugertza II.a Urrezko Aizkolarien Binakako txapeldun

Irati Urien


Aitzol Atutxa II.a eta Ugaitz Mugertza II.ak irabazi dabe Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketea. Bikoteak hirugarrenez lortu dau urrezko txapela. Azpeitiko Izarraitz pelotalekua jentez gainezka egoala, bost izan ziran aizkolariak egin beharreko probak: 45 ontzako enbor bana erlojuaren kontra; 60 ontzako enborra zutunik; 60 ontzako bina enbor bikotekide bakotxak; zutunik eta etzanda: 45 ontzakoa zutunik eta kana-erdikoa etzanda; eta, amaituteko, txanda librea: lau kana-erdiko eta lau 60 ontzako. Lan danak egiteko 26 minutu eta 5 segundu behar izan ebezan Dima eta Mutrikuko kirolariak. Bigarren Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak egin eben 26 minutu eta 39 segunduko denporeagaz, eta hirugarren Laurence O’Toole eta Iker Vicentek egin eben 28 minutu eta 2 segunduko denporeagaz.

O’Toole munduko aizkolaririk azkarrena
Laurence O’Toolek irabazi eban Munduko Aizkolaririk Azkarrenaren Txapelketea Tolosako Beotibar pelotalekuan zezeilaren 21ean. Australiarrak egundoko erreztasuna erakutsi eban, saio danak irabazi ebazan. Atzenean, lau izan ziran finalerako sailkatu ziranak. Iker Vicente nafarrak lortu eban bigarren postua, Aitzol Atutxa dimoztarrak hirugarrena eta Leitzako Jon Rekondok laugarrena.

0
Mendia
2016/2/16
II. Kolazinoko Mendi Eguneko lasterketak igazkoak baino gogorragoak

Mendi martxeak, mendi lasterketeak eta BTT lasterketeak osotuten dabe martiaren 19an jokatuko diran Kolazinoko Mendi Eguneko probak.


Ibilbideak prest dagoz eta gura dabenak egin ahal dauz aldez aurretik markak ipinita dagoz eta. Lasterketen ostean, bazkaria eta erromeria egongo da. Izen emotea zabalik dago Kolazinoko Mendi Eguneko webgunean, https://kolazinokomendieguna.wordpress.com/.
Mendi martxak 20 km. eta 1.300 m.ko desnibel positiboa dauka. Santiagozar, Mandoia eta Zeata mendi tontorretatik pasauko da. Mendi lasterketak, 26 km. eta 1.500 metroko desnibel positiboa izango dau. Martxearen ibilbidea legez, lasterketearena be Santiagozar, Mandoia eta Zeata tontorretatik pasauko da. Atzen honetako 20. km.an, 800 metrotako ibilbide kronometraua egongo da, sari bereziagaz.
Bizkleta martxak 34 km. izango ditu eta 1.500eko desnibel positiboa. Mandoiako tontorra izango dau punturik altuena eta Zekutze, Artanda eta Upo mendietako lurretatik pasauko da.

Izen emotea
Hiru proba honeetatik baten parte hartzeako izena emotean, bazkarirako be emon daiteke izena. Mendian federatuta dagozanak 21 euro pagau beharko dabe bazkaria gura badabe eta 19 bazkaririk ez badabe gura. Federauta ez dagozanak euro bi gehiago. Parte hartzaileen lagun eta familiak be parte hartu ahal izango dabe bazkarian. Honeek txosnan erosi ahal izango dabez tiketak 4 euroko prezioan. Bazkalostean erromeria egongo da.

0
Mendia
2016/2/15
Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko filmak Igorren

Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Mendi Amesgarriak zikloan, Bilbao Mendi Film Festivalen parte hartutako hainbat film egongo dira. Igorreko Kultur Etxean, hilaren 19an eta 26an, 20:00etan izango dira saiook. Saio bakotxean, Bilbao Mendi Film Festivalen izandako lau film labur ikusteko aukerea izango da.


Mendi Amesgarrien lehenengo saioan, zezeilaren 19an, Mikel Urrestiren Piztu, Josh Lowell-en A Line across the Sky, Anthony Bonelloren Eclipse eta Jon Herranz-en Panorama proiektauko dira.
Piztu filmak 2015eko Bilbao Mendi Film Festival-eko Mendi Short izeneko film labur amateur onenari saria irabazi eban. Irudiaren kalidadea, edizinoa jagoteko gaitasuna eta gidoia hartu ebazan kontuan epaimahaiak  saria emoteko.
Lowell-en A Line across the Sky filmak Tommy Caldwell eta Alex Honnold-en abenturak Fitz Roy-ren zeharbidean kontetan dauz. Fitz Roy ibilbidean, zazpi tontor eta 4.000 metroko eskalada bertikala dagoz. Biaje honengaitik Caldwellek eta Honnoldek Urrezko Pioleta lortu eben. Filmak 40 minutuko iraupena dauka.
Hurrengo filman, Eclipsen, Zirkulu Polar Artikoan dagoan Svalbarderako biajea kontetan dau Bonellok. Biajea eguzki eklipse baten aurrean, eskiatzaileen argazkiak egiteko egin eben talde batek eta argazkilariak. Klimatologia eta aldaketa klimatikoaren gainean be egiten dau berba 30 minutuko film honek.
Lehenengo saioko azken filma Jon Herranz zuzendariaren Panorama filma izango da. Edu Marin eta bere aita Francisco Marin, 62 urtekoa, Dolomitasen dagoan Panorama mendia eskalatzen saiatu ziran eta euren artekoa eta mendigazko hartu-emona kontetan dau filmak.

Bigarren saioa hurrengo barikuan
Hurrengo saioan, Ben Sturgulewskiren The Warmth of Winter, Joey Schuslery eta Karl Thompson-en 55 Hours in Mexico, Nick Rosen-en High and Mighty eta Pawel Wysoczanski-ren Jurek filmen txandea izango da.
The Warmth of Winter (neguko epeltasuna) 5 minutuko bideo musikala da. Japoniako iparraldeko irlan dagoan edur berezia eta egun eguzkitsuetan bertan egiten diran eski jardunaldiak ditu ardatz.
Astegoien berezi bat kontetan dau 55 Hours in Mexico 9 minutuko film laburrak. Protagonistak bariku baten Veracruz-era abioiz joan ostean, Iparramerikako hirugarren mendirik altuena igo, eskietan bajatu eta astelehenean beharrera bueltauko dira.
Rosen-en High and Mighty filma be nahiko laburra da, 18 minutukoa. Bertan, Daniel Woods-ek The Process pareta eskalatzen dau.
Eta saioari eta zikloari amaierea emoteko, Jurek Kukuzkaren bizitza kontetan dauan Jurek, Pawel Wysoczanski zuzendari poloniarraren dokumentala izango da Igorren. Kukuzka oinetako garbitzaile izatetik aberatsa izatera pasau zan, behargin sozialista izatetik hedabideetako izarra izatera. Eta "Himalaiako koroa" lortzeako lehian egon zan. Dokumentalak 72 minutuko iraupena dauka.

Argazki erakusketea
Igorreko Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Mendirik Mendi argazki erakusketea dago ikusgai. Bertan, Ganzabaleko bazkideak igazko urtean zehar ateratako argazkirik ederrenak erakusten dira hilaren 29ra arte.

0
Pelotea
2016/1/18
Zeanuriko pelota eskoleak hiru txapel, Lemoakoak bi

Arratia-Nerbioi pelota eskolen Txapelketan, lau kategoriatan sailkatu zan finalerako Zeanuriko eskolea eta horreetako hiru partidu irabazi ebazan, txapelak lortuz.


Txikienen kategorietan izan zan, Aurreumetxoak, Umetxoak, Umeak eta Gaztetxoak kategorietan jokatu, eta hiru lehenengoetan irabazi eban Zeanurik. Gaztetxoak kategorian, Lemoagaz neurtu zan eta Lemoarentzat izan zan txapela. Izan be, gazteak dira Lemoako eskolako alderik sendoena momentu honetan. Lemoako pelota eskoleak txapel bi lortu ebazan Gaztetxoak eta Gazteak kategorietan.
Arratia-Nerbioi eskola arteko txapelketan, Arratiako bost pelota eskolak hartu eben parte: Areatza, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanurik, hain zuzen. Txapelketan, Arratia eta Nerbioi eskualde bietako 10 pelota eskolak hartzean dabe parte, 500 pelotaritik gora. Aurtengo finala Arrigorriagan jokatu zan urtailaren 16an. Goizean, Kadetek, Gazteak eta Nagusiak neurtu ziran. Arrastian, eskola guztien desfilea egin ondoren, Aurreumetxo, Umetxo, Ume eta Gaztetxoen txandea izan zan.

Partiduak
Dimak Kadete mailako finala jokatu eban Usansoloren kontra, baina ez eban txapela lortu. Partidua irabazten hasi zan (1-7) eta aurretik joan zan ia partidu osoan 14na bardindu arte, baina azkenean Usansolo nagusitu zan (15-22).
Gazteak kategorian Lemoak lortu eban txapela. Lemoako eskolako bikotea J. Bengoetxea Lemoako eskolakoak eta A. Lejarza Igorrekoak osotu eben. Denporaldi honetan Lejarza Lemoan dago Igorrekoak itxita. Finalean Zornotzaren kontra neurtu ziran eta 22-21 irabazi eben, tensinoa azken momentura arte manteniduz.
Arrastian txikien txandea izan zan eta, esandako moduan, Zeanuriko eskoleak izan eban protagonismoa, arrastiko lau partiduak jokatuz.
Aurreumetxoak kategorian, Lemoak eta Zeanurik jokatu eben txapela, 18 tantotara. Lemoa 16, Zeanuri 18 izan zan azken emoitzea.
Hurrengo partiduak, Umetxoak, Umeak eta Gazteak, 10 tantotako zati bi eta desenpaterako 5 tantotako beste zati baten jokatu ziran. Sistema honen helburua, pelotari guztiak atzelari zein aurrelari jokatuteko aukerea izatea da. Lehenengo zatian aurrelari dabizanak, atzelari izango dira bigarren zatian.
Umetxoak kategorian, Zeanuri Zornotzaren kontra neurtu zan 9-10, 10-7 eta 5-3 irabaziz. Umeak kategorian Zeanuri Arrigorriagari nagusitu jakon 10-2, 1-10 eta 5-3. Gaztetxoak kategorian, barriz, Lemoa izan zan irabazlea, Zeanuriri 6-10 eta 7-10 irabazi ostean.

Emoitzak
Aurreumetxoak
Lemoa         16
Zeanuri        18

Umetxoak
Zeanuri     9    10   5
Zornotza  10    7    3

Umeak
Zeanuri     10    1    5
Arriorriaga  2    10    3

Gaztetxoak
Zeanuri        6     7
Lemoa        10    10

Kadeteak
Dima         15
Usansolo    22

Gazteak
Lemoa        22
Zornotza     21   

Nagusiak
Zornotza      13
Arrigorriaga   22

0
Danerik
2015/12/22
Mendi Kirol Ligako saioa Diman

Abenduaren 27an, Diman Bizkaiko Kopa Trail (BKT) jokatuko da, hau da, Mendi Kirol Ligako saioa. Saio bakotxean partaideak galapan (trail), bizikletan (MTB) eta txakur krosa egiten dabe. Proba honeek puntuagarriak dira. Martxea eta txiki trail bat be egoten dira puntuagarriak izan ez arren. Modalidade bakotxean, partaideak 10 eta 20 km. artean egin behar dabe. Zortzi etapa dagoz Mendi Kirol Ligan eta azkena Diman izango da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Dimako Udalak antolatu dabe eta Stop Sanfilippo Fundazinoari lagunduten deutso BKTak.
Etapa bakotxa amaitukeran, opariak eta esku dirua zozketatuten dira partaideen artean. Eta BKTaren hiru kategorietako irabazleak (gizonezkoetan, andrazkoetan eta taldeak) garaikurra eta diru saria jasoko dabe.

0
Herri kirolak
2015/12/21
Areatza-Zeanuri herri-kirol desafioa Zeanurin hilaren 26an

Areatza eta Zeanuri herrien artean beti egon da lehia eta herri bietako kuadrila bik herri-kirol desafioa bihurtutea ebatzi eben. Aurten, desafioaren V. edizinoa jokatuko da abenduaren 26 Zeanuriko frontoian. Aurreko urteetan Zeanuriko auzo artekoa izan da, aurten barriz, herri bien artekoa. Arrastiko seiretan hasita, herri-kiroletan, txokor batzean, txinga eroaten, zaku lasterketan, trontzan, azkoran eta sokatiran neurtuko dira billaroztarrak eta zeanuriztarrak.
Urtero legez, lehia jai giro ederrean egingo da. Jaialdiari Zeanuriko jantzariak emongo deutsie hasikerea eta amaitutakoan afaria egongo da. Ondoren, erromeria Jokaldi taldeagaz. Han, desafioan parte hartu dabenak eta herri bietako lagunak batuko dira.

0
Pelotea
2015/12/21
"Dimeko Gabonetako I. Txapelketa" antolatu dabe

Irati Urien


Gabonetarako Pelota Txapelketea antolatu dau Txumuluxueta Pelota Elkarteak. Txapelketeak finalerdi-final egiturea eukiko dau eta kadete, jubenil eta nagusi mailatan jokatuko da. Lehenengo jardunaldia abenduaren 26an izango da, urtailaren 2an bigarrena eta finalak urtailaren 5ean jokatuko dira. Antolatzaileak maila oneko txapelketea espero dabe, Bizkaiko "onenak" ikusteko aukerea egongo da. Dimako eta orokorrean Arratiako pelotariak ez dira faltauko; izan be, inguruko pelotea indartu eta gazteengana hurreratutea gura dabe Txumuluxuetakoak. Txapelketeagaz batera baina, nesken pelota eta pala partiduak be tartekatu dabez egitarauan. Larrabetzuko Txokoan Emakume Pelotarien Elkarteko pelotariak eta Zeanuriko Joko Alai klubeko palariak etorriko dira. Euskerea eta bardintasuna lagun, hiru egunez herriko pelotalekua beteteko asmoa daukie dimoztarrak. Egun horreetan giroa berotuteko bertsolariak egongo dira frontoian bertan, eta errifea be aterako da jardunaldi bakotxean. Antolatzaileak eskerrak emon gura izan deutsiez Dimako Udalari euren proiektuan sinistu eta laguntzearren.

Abenduak 26, eguena
17:00etan semifinalak Dimako frontoian. Kadeteak: Ioritz Prieto (Dima)–Erkiaga (Zeanuri) vs Olaguenaga (Durango)–Lazkano (Zornotza). Jubenilak: Kimetz Zapiko (Dima)–Artola (Galdakao) vs Lizundia (Zornotza)–Goiria (Zornotza). Nesken eskuzko partidua (Txokoan Emakume Pelotarien Elkartea): Nerea Sagarna–Ainhoa Alaiagoikoa vs Jone Goiri–Alaia Sanz. Senior: Joseba Etxebarria (Dima)–Etxebarria (Lemoa) vs Elezkano (Galdakao)–Hernandez (Galdakao).

Urtailak 2, zapatua
17:00etan semifinalak Dimako frontoian. Kadeteak: Etxeita (Zeanuri)–Ekain Garaizar (Dima) vs Atutxa (Zornotza)–Ruiz (Usansolo). Jubenilak: Aurrekoetxea (Lemoa)–Lur Ziarrusta (Dima) vs Karregal (Galdakao)–Muruaga (Munitibar).Neskak palea: Irati Artaraz–Leire Trueba vs Itxaso Aginaga–Araitz Zapiko. Senior: Ekhi Ziarrusta (Dima)–Aspuru (Abadiño) vs Mendia (Zeanuri)–Kantxo (Galdakao).

Urtailak 5, martitzena
17:00etan kategoria bakotxeko finalak jokatuko dira Dimako frontoian. Bertsolariak be egongo dira.

0
Duatloia
2015/12/8
Zeanuriko I. Mendi Duatloia abenduaren 12an

Urrietan Igartzan hasi, eta hegoaldeko zein iparraldeko lupetzak zapaldu ostean, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituak Zeanurin emongo deutso amaierea tenporaldiari.
Egun osoko jaia antolatu dau Joko Alaik zapatu horretarako. Goizean 11:00etan umeak egingo dabe duatloia, adin bakotxerako egokitua, hasi 3 urtetik eta hamasei urterarte. Eguerdian, 12:00-14:00ak artean herriko frontoian pasta bazkaria izango dabe bertaratuten diranak eta 15:00etan helduen duatloiak urtengo dau. Handik aurrerakoak trikipoteoa, afaria, sari banaketea, diskofesta eta gainetikoak izango dira.
Proba herrikoia antolatu dabe, "edozeinek egiteko modukoa". Zeanuriko Plazan galapan hasi eta San Juanetik San Justora igaro ostean barriro Plazara bajatuko dira kirolariak 7,32 km. egin eta gero. Han bizikletak hartu eta erruda biren gainean Soloetatik Makaztuira helduko dira eta handik buelta pare bat emonda gero Altzustatik Plazara hurreratuko dira 15,33 km. egin eta gero. Azkenengo arineketaldia, 1,22 km.koa, herri ingurutik egingo dabe.
Mendi duatloia bultzatu, kirol herrikoiai ate bat zabaldu, naturagazko lotura eta errespetua landu, auzolana indartu, gazteengan kirola sustatu eta herri "txiki" eta auzoak ezetutera emon gura dauz Joko Alaik proba honegaz. Horreek diralako, 2010ean sortu zanetik Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren helburuak. Ordutik hona Lizarra, Amurrio, Biriatu, Amasa, eta beste hamaika txoko eta bazter arakatu ditue kirolariak. "Kate horreri tiraka dator, abenduan 12an, Zeanurin egingo dan mendi duatloia" dinoe antolatzaileak. Joko Alaik antolatu dau, Zeanuriko Udalak lagundu eta "herriko merkatari zein herritarrak kate horren begi ugari lotuten lagundu dabe, auzolanean, helburu nagusietako batek dinoan legez".
Zeanuriko mendi duatloia egin gura dauanak www.mendiduatloia.com webgunean emon behar dau izena, online bidez bezperara arte egongo da horretarako aukerea.

0
Ziklo-krosa
2015/12/1
Igorreko Ziklo-krosa Munduko Kopako probea izateko beharrean dabil AZE

Espainiako Kopako probetako bat izaten jarraituko dau aurten Igorreko XXXIX. Ziklo-krosak, baina datorren urtean, berrogei urte beteten dituanean, barriro be Munduko Kopako lasterketea izatea gura dabe Arratiako Ziklista Elkartekoak (AZE) eta hasi dira horretarako beharrean. Bitartean, abenduaren 6an Igorreko Ziklo-krosaren 39. edizinoa jokatuko da eta Olabarriko zirkuituan bertoko eta kanpoko ziklo-kroslariak lehiatuko dira urteroko zita garrantzitsu honetan. Aurten lehenengoz, andrak eta gizonak sari bardinak jasoko dabez.
Goizeko bederatziretan hasita eta ordu bi t'erdiak aldera arte, kategoria guztietako ziklo-kroslariak ikusteko aukerea egongo da Igorren. Espainiako Koparako puntuagarria da lasterketea eta Estadu osoko taldeak parte hartzea espero dabe antolatzaileak. Baita Arratiakoak be. "Arratiako batzuek lasterketa guztietan hartzean dabe parte, master mailakoak, batez be. Kadeteak be egongo dira eta Murias taldeko baten bat be bai, igazko moduan. Gure taldea beti egon da Igorreko Ziklo-krosean" azaldu deutso BEGITUri Juan Mari Zurinaga AZEko presidenteak.
Master kategorietako lasterketak emongo deutsie hasikerea Igorreko ziklo-kroseko aurtengo edizinoari. Elite mailako gizonezkoak eta 23 urte artekoak ordubatetan neurtuko dira; Elite mailako andrak eta Gazteak, hamabietan.

Sari bardinak
Igaz, Naia Alzola Dimako ziklo-kroslariak Igorreko Ziklo-kroseko antolakuntzeari, andrazkoentzat urtekera propioa eta sari bardinak eskatu eutsazan. Orduan ez zan holan izan eta aurten be, andrak euren urtekera propioa eukiko ez daben arren, sariak bardinak izango dira. "Ehuneko ehunean, bardinak izango dira andra eta gizonen sariak. Hori bardindu dabe, sikeran. Igaz eskatu genduan (Federazinoan) eta kasu egin deuskue" dino Zurinagak.

Barriro Munduko Kopako lasterketea izatea helburu
2011ra arte, Igorreko Ziklo-krosa Munduko Kopako lasterketea zan. Gero, kategoria horretako lasterketa antolatuteko behar beste diru ezin ebela batu eta Erroma hasi zan karrera hori antolatuten. Baina Erromak 2014an itxi egin eutsan ardura horreri, eta UCIk, barriro be, Igorreri eskeini deutsala Munduko Kopako lasterketea dino Zurinagak. Datorren urtean, Igorreko Ziklo-krosak 40 urte beteko ditu eta urteurren "interesgarria, fuertea eta nazinoartekoa" gura dabe antolatzaileak. Eta hasi dira beharrean.
Igorreko Ziklo-krosa, Munduko Kopako lasterketea zan gizonezko Elite eta 23 urte arteko kategorian, eta Open moduan egiten zan; hau da, kategoria bientzako lasterketa bakarra eginaz. Baina Munduko Kopak bakotxak bere lasterketea izatea eskatuten dau eta berreskuratu ezkero, Munduko Kopako lau lasterketa egin behar izango dira: Elite (gizonak) lasterketa bat, 23 urte arteko gizonak beste bat; Elite eta 23 urte arteko andrak beste bat, eta Gazteak (Junior) mailako mutilak, laugarrena.
Lehengo moduan, arazoa finantziazinoa da. Hori dana beteteko 140.000 edo 150.000 euroko aurrekontua behar da. Horregaitik, Eusko Jaurlaritzagaz batzean hasi da AZE eta presidentea baikor agertzen da. "Eusko Jaurlaritza interesauta dago, ze Euskadiren izena kanpora eroateko tranpolin moduko bat da Igorreko Ziklo-krosa. Mundu guztiko telebistetan agertzen da, batzuek zuzenean emoten dabe eta beste batzuek zatika. Guztira 12-15 herrialdetan emoten dabe". Eta Eusko Jaurlaritzaren babesagaz, enpresen laguntzea lortzea be errezagoa dala dino.

0
Danerik
2015/11/16
Kirol alkarteak beharrean Lemoako Kirol Astean

Zemendiaren 16tik 22ra Kirol Astea antolatu dabe Lemoan. Aste horretan inoz baino gehiago, gurean arrakasta handia izaten daben kirolak praktiketako eta kirol barriak ezetuteko aukerea egongo da. Kirola egoki egiteko, berbaldiak egongo dira.
Edade guztietakoak eukiko dabe eurentzat aproposa dan kirola egiteko aukerea baina umeentzat prestatu dira ekintza gehienak. Holan, astean zehar, eskolan, erakutsiko dira herri-kirol egokituak, gorputz adierazmeneko saioa, eskupelota partiduak, igeriketa sinkronizaua, kirolai buruzko muralak eta beste ekintza asko, umeen artean kirola egiteko zaletasuna bultzatzeko asmoz.
Liburutegian mendizaletasunagaz lotutako liburu barriak egongo dira eskuragarri.

Egitaraua
Zemendiak 16, astelehena
11:00etan, Lemoako Harrobi Futbol Klubak eta Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta, goi mailako kirolari ohiakaz berbaldia eskolan DBHko ikasleentzat.

Zemendiak 17, martitzena
Goizean Ganzabal Mendi Taldekoak eta eskolako ikasleak alkarregaz mendira.
19:00etan, CD Lemoaberrik antolatuta, nesken lagunarteko futbol partidua Arlonagusian.

Zemendiak 18, eguztena
17:00etan, Udalak antolatuta, "Ariketa fisikoa hirugarren adinean" berbaldia Jubiladuen Etxean.

Zemendiak 19, eguena
19:00etan, Udalak antolatuta, "Biomekanika txirrindularitzan" berbaldia Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

Zemendiak 20, barikua
20:00etan, Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta, eskupelota partiduak frontoian. Apustuak egiten ikasteko aukerea eta irabazlearentzako afaria.

Zemendiak 21, zapatua
17:00etan, Kirlan-ek antolatuta, zumba maratoia kiroldegiko kantxan.

Zemendiak 22, domekea
08:00retan, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, mendi urtekerea. Saseta-Estibaliz GR-38 (ardaoaren eta arrainaren ibilbidea) 4. etapea. Izen emotea zemendiaren 18an, 20:00etatik 22:00etara Ganzabaleko lokalean.
10:30ean, Harrobi Futbol Klubak antolatuta, futbol jolasak Bubbelsoccer eta beste batzuk. Arlonagusian.
13:00etan, Mendieta Herri Kirol taldeak antolatuta, herri-kirol erakustaldia Elizondon.
16:00etan, Saskibaloi partidua (andrak) Arraibin.

0
Duatloia
2015/11/9
Mendi duatloia Zeberion

Zemendiaren 15ean, Zeberioko I. Mendi Duatloia izango da. Proba hau Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko proba puntugarria izango da. Duatloia goizeko 10:00etan hasiko da. Partaideak 5 km. karran, 12 km. mendi bizikletan eta, ostera be, beste 2 km. karran egin beharko dabez.
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua, 2010ean sortu zan Euskal Herrian dagozan mendi duatloiak bat egin eta zirkuitu bat osotuteko. Izena aldez aurretik mendiduatloia.com webgunean emon daiteke 15 euro ordainduta, edo egunean bertan 20 euroko prezioan.
Abenduaren 13an, Zeanurin Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko beste proba bat egongo da.

0
Mendi martxea
2015/10/23
Arginatxek antolatu dau lehenengoz Arratia-Otxandio-Ubide Mendizale Eguna

Hamasei urte dira Arratia-Otxandio-Ubideko Mendizale Eguna antolatuten dala. Arratia, Ubide eta Otxandioko mendi taldeak txandaka antolatuten dabe martxea. Aurten, urri bigarrenaren 25ean izango da eta Arantzazuko Arginatx Mendi Elkartearen txandea izan da antolaketan.
Partaideak, Arantzazuko plazatik urtengo dira 08:30ean, 16 km.ko ibilbidea egiteko. Bidean, Mandoia eta Arginatxen tontorrak zapalduko ditue eta amaitutakoan parriladea egongo da plazan. Izen emotea 5 eurokoa da nagusien kasuan eta debalde umeentzat. Hilaren 20a baino lehenago egin behar da.

Arginatx Mendi Elkartea
Arginatx Mendi Elkartea 2009an sortu zan. "Arantzazuko lagun batzuek, aisialdia eta kultura sustatzeko zeozer egin gura genduala pentsau genduan. Holan, mendi alkarte bat egitea ebatzi genduan" azaldu deutso BEGITUri Luis Uriarte Arginatxekoak.
Alkarteak, gaur egun 106 bazkide ditu 400 biztanle baino gitxiagoko herri baten. Hilean bitan joaten dira mendira eta txangoak eta astegoineko urtenaldiak be antolatuten ditue.

0
Mendi martxea
2015/10/13
Igorreko mugak ezetuteko aukerea Mugari Biran

Urtero lez, mendira joateko urte sasoirik aproposenean, Motxogan Kultur Elkarteak XXVIII. Mugari Bira, Tomas Arandiaren memoriala antolatu dau urri bigarrenaren 18rako.
Martxak ibilbide bi izango ditu; luzeak 25 km. izango ditu eta laburrak 12 km. Ibilbide luzea egin gura dabenak 08:30ean urtengo dira Igorreko kiroldegitik; laburra egiteko, barriz, ordu erdi beranduago daukie zitea partaideak. Izen emotea, kiroldegian bertan izango da urten aurretik. Holan, ibilbide luzea egin gura dabenak 08:00retatik 08:30ak arte emon behar dabe izena (5 euro, 14 urte artekoak doban); laburra egingo dabenak, barriz, 08:30etik aurrera.

0
Raid
2015/10/13
Dimako basoetan izango da IV. Arratia Raida hilaren 17an

Arratia Raid eta Areatzako Lamino Mendi Taldeak antolatuta, urri bigarrenaren 17an, IV. Arratia Raid jokatuko da Diman. Mendiko bizikletea, trekkinga, orientazinoa, herri kirolak, tirolina eta bulderra dira partaideak egin behar izango dituen probak aurtengo edizinoan. Raid hau Euskal Herriko ligako bost probetako bat da, azkena hain zuzen eta bertan ebatziko da aurtengo ligako txapelduna.
Probea goizeko 10:00etan hasiko da eta 17:00ak arte ibiliko dira partaideak mendian "galduta". Ibilbide jolasgarria prestatu dabela dinoe antolatzaileak, partaideen "orientazino ezagutza guztiak proban ipiniko dituana". Ondoren bazkaria plazako frontoian, eta material eta oparien zozketea egongo dira.

Argazki Lehiaketea
Aurten Argazki Lehiaketea be egongo da. Holan, kirol probak egin ez, baina lagunak animetan doazenak be parte hartu ahal izango dabe IV. Arratia Raiden, argazkiak egin eta lehiaketa honetan parte hartuta. Izan be, irudi ikusgarriak egiteko aukera ezin hobea eskeiniko dau raidak.
Igaz Otxandion jokatu zan III. Arratia Raid. Bertan, 54 talde; hau da, 108 lagun, neurtu ziran, kirol desbardinak batzean dituan proba honetan.

0
Mendi martxea
2015/10/6
Dimako Sisetan Mendi Martxea hilaren 10ean

IX. Sisetan Mendi Martxeak aldaketa batzuk dakarz aurten. Aurreko sei urteetan ez bezala, ez da egun berean izango bizikleta martxea, aurreko hilaren 26an izan zan eta. Ibilbide luzea be laburragoa izango da aurten, 28 km. izango ditu, igaz 33 km. izan ebazan bitartean.
Hitzordua goizeko 08:00retan da Dimako plazan. Ibilbide luzea aukeratuten dabenak 28 km. egingo ditue eta laburra aukeratuten dabenak 16 km. inguru. Ondoren, betiko legez, kopaua partaideen- tzat: urdaiazpikoa, txistorra... Izena egunean bertan emon daiteke 07:30etik aurrera.

Gazteak eta jubiladuak bidea marketan
Urtero Udalak antolatuten dauan martxa honetako bideak marketako aurten talde barri bat sortu da eta jubiladuak, gazteak eta edade guztietako jenteak egin dau. "Orain arte gazte kuadrila batek markau dau, baina aurten ez egoanez, talde barri bat sortu da" azaldu deutso begituri Ibon Iza zinegotziak.

0
Bola jokoa
2015/10/1
Altzustan jokatuko da Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea

Urri bigarrenaren 3an, zapatuan, Altzustako bolatokian jokatuko da Zeanuriko kofradien arteko Bola Txapelketea. Udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak izango dabe taldeka jokatzen dan txapelketa horretan parte hartzeako aukerea: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek.
Taldea 4 bolarik osotuko dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egingo dauz, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartuko da kontuan; beraz, txirlo gehien botaten dauan taldea izango da irabazlea eta bardinketea egongo balitz, gerrea jokatuko litzateke.
Aurtengo udan, bakarkako lau txapelketa jokatu dira Zeanurin: Altzuan, Ipiñan, San Juston eta San Lontzon, eta leku bakotxean sailkatu ziran lehenengo hiru bolariak jokatu eben Zeanuriko Txapelketea San Lontzo bigarren egunean. Irabazlea, igazko berbera izan zan, Maximo Beitia eta bigarren eta hirugarren postuetan Eusebio Larrazabal eta Esteban Ozerinjauregi sailkatu ziran. Hiru bolari honeek kofradien txapel- ketan be parte hartuko dabe: Beitiak Otzerinmendigaz, Larrazabalek Ipiñaburu-Undurragagaz eta Ozerinjauregik Altzuagaz.

Bola jokoa desagertzeko arriskuan
Bola jokoa Arratiako eta euskal kulturako beste hainbat gauza lez, desagertzeko arriskuan dagoala ikusiz, bultzakadatxoa emon gura deutsie antolatzaileak txapelketeari. Gaur egun bola jokoa  udan eta auzune gitxi batzuetako jaietan bakarrik jokatzen da, gazteen parte hartze txikiagaz. Beraz, desagertzeko arrisku larrian dagoan kirol herrikoi honen biziraupena, eta gazteak erakartea, bilatzen dabe antolatzaileak. Juantxo Ozerinjauregik, antolatzaileen ordezkariak dinoanez, "aurten umeentzat txapelketea antolatu gura dogu, eta umeen taldeak osotuteko ahalegin bat egin behar dogu, ia animetan diran eta gure-gurea dan kirol bateri, boleari, ez deutsagun desagertzen ixten".

Babeslea eta laguntzailea
Kofradien arteko txapelketa hau antolatzea ezinezkoa izango litzateke erakunde eta enpresa pribaduen laguntza barik, eta  Zeanuriko Udalaren babesa eta Altzustan dagoan Ellauri Hoteleko Kiloterdi jatetxearen laguntzea izango dau.
Sariak honako honeek izango dira: talde irabazleak 120 euro eta kilo eta erdiko txuleta bi bere osagarriakaz bazkalteko edo afalteko aukerea izango dau Kiloterdi Txokoan, Ellauri Hotelaren jatetxean; 2. saria: 100 eurokoa izango da eta 3.a 80 eurokoa.
Txapelketea amaitu ostean, parrilladea egongo da Altzustara hurreratzen diran guztientzat, auzuneko txokoan, Altzustako jai batzordearen eskutik.
Beraz eskuzuloak, txorra, sinka, hirukoa, txakile, zubile, txirloa, arrapea... eta beste berba batzuk entzuteko aukerea izango da Altzustako bolatokian urri bigarrenaren 3an, arrastiko 18:00etatik aurrera.

0
Danerik
2015/10/1
Umeentzako duatloia Igorren

Urri bigarrenaren 4an, Oskar Garro Lagun Taldeak antolatuta, Igorreko III. Duatloi Herrikoia izango da Igorreko eskoletan. Hiru kategoria egongo dira aurten: zazpi urterarte, 8 eta 12 urte bitartekoa eta 13 urtetik gorakoa. Izen emotea egunean bertan izango da 10:00etatik aurrera.
Zazpi urte arteko umeen lasterketea izango da lehena. 11:00etan hasiko dira eta 400 m. galapan, 900 bizikletan eta gero beste 150 m. galapan egin behar izango dabe. Ordu erdi beranduago 8 eta 12 urte bitartekoen txandea izango da; 900 m. egingo dabez galapan, beste horrenbeste bizikletan eta, amaitzeko, 450 m. galapan. Nagusienak, 1,5 km. egin beharko dabe lehenengotik galapan, 4 km. bizikleteagaz eta gero 1,7 km. galapan barriro.
Amaitutakoan partaideentzat kopautxua eta oparien zozketea egongo da.
Oskar Garro lagun Taldeak antolatuten dau duatloi hau ziklismo egokitutako ziklista igorreztarrari lagunduteko. Jasoten dan dirua, alde batetik duatloia bera pagetako eta bestetik ziklisteari entrenamentuakaz lagunduteko eta txapelketetan parte hartzeako erabilten da.

0
Txirrindularitzea
2015/9/15
Tirituk antolatu dau aurten Dimako BTT martxea

Dimako Tiritu Master Taldeak, Udalaren laguntzeagaz, BTT martxea antolatu dau urri lehenengoaren 26rako. Ibilbideak 38 km. inguru ditu eta partaideak Egiraun, Bargondia, San Lorentzo, Zumeltza, Altungan eta San Migel txikitik pasauko dira, "paraje zoragarrietatik". Izena Dimako Udalaren webgunean emon behar da eta horretarako atzen eguna urri lehenengoaren 23a da.
Aurreko sei urteetan, Sisetan Mendi Martxeagaz batera, Sisetan BTT martxea be antolatu izan dau Udalak. "Orain arte Tirituko partaideak laguntzaile izan dira Sisetan BTT martxan, aurten geuk hartu dogu antolatuteko ardurea Udalaren laguntza osoagaz" azaldu deutso BEGITUri Naia Alzola Tiritu taldekoak. Oinezkoen martxea eta BTTa egun berean egitean, arazo batzuk sortzean zirala dino Alzolak eta horregaitik ebatzi dabe beste egun baten egitea.
Martxearen ostean, jai giroa ipini gura dabe plazan antola- tzaileak, helburua "jentea gustura egotea" da eta. Aurreko urteetan 70-85 txirrindulari inguruk hartu dabe parte Sisetan BTT martxan eta horrenbeste batzea espero dabe antolatzaileak aurten. Eguraldiak be eragina izango dau jentearen parte hartzean.

Arantza Artetxe Beasaingo duatloiko podiumean
Arantza Artetxe Tiritu taldekoak podiuma egin eban hilaren 9an Beasainen jokatutako Igartza Mendi Duatloian. Dimakoak hirugarren egin eban. Lasterketa hau Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituaren lehena da. Bike Zona taldeko Meritxell Henalesek irabazi eban andrazkoetan eta Garribikes taldeko Julen Larruzeak gizonezkoetan.

0
Mendia
2015/9/14
Gorbeia Suzien Ternua domekaz izango da aurten

Urri lehenengoaren 27an, domekaz, izango dira aurten Gorbeia Suzien Ternua (GST) Mendi Lasterketea eta lasterketa herrikoia. Ibilbidea be ez da igazko bera izango.
Gorbeia Suzien Ternua nagusiak 31 km. izango ditu eta 2.400 metro positibo. Gorbeia Suzien Ternua Herrikoiak, barriz, 22 km. izango ditu eta galapan egin gura ez dabenak, oinez be egin ahal izango dabe ibilbide hau. Horretarako sei ordu ditue partaideak. Kadete mailako probak, barriz, 17 km.ko ibilbidea dauka.
Lasterketa nagusirako 500 dorsalak bagilean izena emoteko epea zabaldu eta 27 ordura amaitu ziran arren antolakuntzak beste 25 dorsal atera ditu eta izena emoteko aukerea dago ondino.
Gorbeia Suzien Ternua Mendi Lasterketea Euskal Kopako eta Sky Runner National Serieseko probea izango da.

Ibilbidea
Ingurune errazoiakaitik, GSTren antolatzaileak ibilbidearen zati batzuk aldatu egin behar izan dabez, baina probeak beti bezain ikusgarria izaten jarraituten dau. Antolatzaileak sano pozik dagoz Gorbeiako Parke Naturalekoakaz egindako alkarlanagaz eta ibilbidea egin eben lasterkariak behin eta barriro adierazo eben eurak be poz-pozik egozala ibilbideagaz.
Ibilbide barria igazko lekuetatik pasetan da, baina beste bide batzuetatik zehar. Lekandatik hur, Arrabako landetatik, Gorbeiako kurutzetik, Dulau, Aldaminetik... Desnibela handiagoa da eta zati karstikoak teknikoagoak.

Izen handiak Gorbeia Suzien Ternuan
Aurreko urteetan lez aurtengo edizinoan be izen handiko korrikalariak hartuko dabe parte, danak aitatutea astuna leiteke eta batzuk esatearren asko dira-eta maila handikoak, honeexek izenok: Ionut Zinca, Oihana Kortazar, Tofol Castanyer, Laura Orgue, Zaid Ait Malek, Azahara Garcia de los Salmones, Jokin Lizeaga, Hassan Ait Chau, Imanol Goñi, Danielle Cappeletti, Aitziber Ibarbia, Montse Vazquez, Jordi Gamito, Manuel Merillas, Ismail Razga, Nerea Amilibia, Pablo Villa, Felipe Artigue, Javi Olaberria, Ivan Ortiz, Sandra Sevillano, Maria Zorroza, Imanol Larrañaga eta Depa, besteak beste.
Parte-hartzaileentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta masaje gunea, dutxen ondoan. Zaletuak korrikalari guztiakaz batera bazkalduteko aukerea izango dabe, 8 euroren truke bazkarirako txartela erosi ezkero. Parte-hartzaileen artean opariak zozketatuko dira. Sari sano potoloak izango dabez kategoria bakotxeko lehen sailkatuak eta lehen postuan heltzean diran lehen andrazko eta gizonezko arratiarrak be saria eukiko dabe.

Asteko programazinoa
Lasterketea domekan izango da, baina mendi lasterketa zaleak motorrak berotuten hasiko dira astean bertan hainbat mahai-inguru, berbaldi eta proiekzinoen bidez. Ekitaldiok Zeanuriko Kultur Etxean eta frontoian, Areatzako Udal Aretoan eta Igorreko Kultur Etxean izango dira. Hassan Ait Chau, Aitziber Ibarbia eta Jokin Lizeaga korrikalariak, Igor Anton txirrindulariak eta Koikili Lertxundi futbolari eta borrokalari ohiak, Leo Houlding, Hervé Barmasse eta Alex Txikon eskalatzaileak, eta Kasia Biernacka espeleologeak, kirolaren alderdi desbardinen gainean egingo dabe berba.
Lasterketa egunean, Disk Breakers-ek musikea ipiniko dau eta ekintza ugari egongo dira egun osoan jai giroa manteniduteko.

Urri lehenengoak 22, martitzena
19:00etan, Aiko taldeagaz jantza tailerra Zeanurin.

Urri lehenengoak 23, eguaztena
19:00etan, mahai-ingurua "Zergaitik egiten dogu korrika?". Hassan Ait Chau, Aitziber Ibarbia eta Jokin Lizeaga. Moderatzailea: Andoni Beldarrain. Areatzako Udal Aretoan.

Urri lehenengoak 24, eguena
19:00etan, mahai-ingurua "Euskera eta kirola". Igor Anton eta Koikili Lertxundi. Moderatzailea: Amane Ibañez ETBko kazetaria. Igorreko Kultur Etxean.

Urri lehenengoak 25, barikua
17:00etan, Kasia Biernackaren berbaldia eta argazki galeria.
18:00etan, prensaurrekoa.
18:00etatik 20:00etara, Lasterketa Nagusiko eta GST Herrikoiko dorsalen banaketea frontoian.
20:00etan, Leo Houlding-en berbaldia eta proiekzinoa.
22:00etan, Alex Txikonen filma.

Urri lehenengoak 26, zapatua
Ekintzak herrian egunean zehar: puzgarriak, denda espezializatuen postuak eta abar.
10:00etatik aurrera izen emotea.
11:00etan, umeen lasterketea. 17:00etatik 19:00etara, Lasterketa Nagusiko eta GST Herrikoiko dorsalen banaketea frontoian.
19:00etan, briefing-a. Berbaldi tek- nikoa.
20:00etan, Hervé Barmasse-ren berbaldia eta proiekzinoa.
22:00etan, WOPeak. 2T on Paju Peak filma.

Urri lehenengoak 27, domekea
07:00retatik 08:30era, Lasterketa Nagusiko eta GST Herrikoiko dorsalen banaketea frontoian.
08:30ean, material ikuskapena.
08:45ean, danak urtekeran.
08:45ean, korrikalarien aurkezpena.
09:00etan, Gorbeia Suzien Ternua Lasterketa Nagusiaren eta Gorbeia Suzien Ternua Herrikoiaren urtekerea. Disk Breakers-ek ipiniko dau musikea.
Ekintzak herrian egunean zehar: puzgarriak, denda espezializatuen postuak eta abar.
13:30ean, bazkaria
14:00etan, sari banaketea.
16:30ean, slackline.
17:00etan, Aiko taldeagaz erromeria.

0
Txirrindularitzea
2015/9/6
Ubideko IV. Mendi Bizikleta Martxea hilaren 12an

Ubideko IV. Mendi Bizikleta Martxea urri lehenengoaren 12an izango da, goizeko 09:30ean Amexier Mendi Taldeak antolatuta. Ibilbideak 41 km. ditu. Ubideko plazan izango ditu hasikerea eta amaierea. Izena egunean bertan emon daiteke 08:00retatik aurrera plazan. Aurretik egin gura izan ezkero, kirolprobak.com webgunean emon behar da izena.

Ibilbidea
Mendi Bizikleta Martxako partaideak, honako ibilbide hau egingo dabe: Ubide, Upeteko Landak, Saldropo, Salutrieta, Otzarreta, Upete, Zubizola, Ubide, Siskiño, Alaran, Harrobiak, Lexaranda, Atxurdin eta Ubide.

0
Danerik
2015/9/6
Areatzako edurtegira helduko da IV. Mendi Martxea

Urri lehenengoaren 9tik 12ra Areatzako Mendi Astea antolatu dabe Lamino Mendi Taldeak eta Areatzako Udalak. Astea, IV. Mendi Martxeagaz amaituko da eta aurten lehenengoz, martxearen ibilbidea edurtegiraino (1065 m.) helduko da. Datorren urtean mendi martxea Areatzako punturik altuenera heltzea, Arranbeltzara, hain zuzen gura dabe Lamino Mendi Taldekoak. Argazki Lehiaketako sari banaketeak eta argazki erakusketeak, proiekzino bik eta mendi martxeak osotuten dabe egitaraua. Ekitaldi guztiak 19:30ean izango dira Udal Aretoan.
Urri lehenengoaren 9an, eguaztenean, II. AKKB Argazki Lehiaketako sari banaketea izango da eta parte hartzaile guztien argazkien erakusketea egongo da. Lehiaketako gaia ura da eta bertan laku, erreka, ur-jauzi eta abarren erretratuak egongo dira ikusgai.
Hurrengo egunean, Gorbeiako aterpetxea kudeatzen daben Yolanda Martin eta Joseba Elorrietak mendian bizi izan dabezan abenturak kontauko dabez "25 urte, bi kordada" izeneko berbaldi-proiekzinoaren bitartez. 25 urte honeetan Pirinioetan, Alpeetan, Himalayan, Everest-en eta beste mendi askotan izan dira aterpeko kudeatzaileak.
Barikuan, Txus Ruiz de Erentxunen eskutik, beste berbaldi-proiekzino bat: "Thule Beri 2015" izenekoa. Bertan, mendizaleak Nepaleko erreka baten piraguan egindako jaitsierea erakusten dau.

Areatzako IV. Mendi Martxea
Zapaturako, eta Mendi Asteari amaierea ipinteko, mendi martxea antolatu dabe. Hilaren 12an izango da eta partaideak goizeko 08:00retan urtengo dira herriko plazatik. Ibilbide bi dagoz aukeran. Ibilbide laburrak 19,5 kilometro eta mila metroko desnibela dauka, luzeak, barriz, 27,5 km eta 1.500 metroko desnibela. Luzea egiten dabenak Areatzako edurtegitik eta mugarrietatik pasauko dira eta 1.116 m.ko altueraraino igoko dira. Ibilbide bietan, Mendigana eta Upoko tontorrak zapalduko dabez ibiltariak. Horniketa puntu bi egongo dira eta amaitukeran parrilladea eta zozketea. Areatzako Hotel Bainuetxean gau bat eta Atxarte Mendiko dendako materiala zozketatuko dira.
Izena, martxearen egunean bertan emon daiteke urtekera lekuan 07:15etik aurrera, 10 euro ordainduta. Urri lehenengoaren 10a baino lehen internet bidez emon ezkero, 7 euroko prezioa dauka.

0
Danerik
2015/6/22
Auzoz Auzo hilaren 28an Artean

Artea Kirol, Kultura eta Euskera Taldeak (AKKT) antolatuta, Artea Auzoz Auzo, udalerriko auzuneak eta bide zaharrak ezetuteko mendi martxea, bagilaren 28an izango da. Aurtengoa XIX. edizinoa da eta betiko lez, ibilbide bi egongo dira aukeran: laburra 20 km. ingurukoa izango da eta luzea 30 km. ingurukoa. Luzea egin gura dabenak herriko plazatik urtengo dira 08:00retan eta laburra egin gura dabenak, barriz 08:30ean. Izen emotea herriko plazan bertan izango da martxea hasi aurretik.

0
Pelotea
2015/6/7
Joko Alaiko neskak txapeldun

Zeanuriko talde bik garaipena lortu dabe palan. Bizkaiko Eskolarteko Pala Txapelketa jokatuten ibili dira neskak, eta Gernikan euki eben finala maiatzaren 9an. Umetxoak-umeak kategorian lehiatu ziran talde biak baina pelota desbardinagaz. Aizea Berrio eta Lur Olabarrik Bakioko Alaitasuna klubari irabazi eutsien minitenis modalidadean. Itsaso Larrinaga, Irati Artaraz eta Maialen Landajok osotutako hirukoteak ostera, Areatzakoak garaitu ebazan gomazkoagaz.

Emakume Pilotarien Eguna Zeanurin
Bagilaren 14an izango da, 11:00etan. Eskola Kirolekoak eta federauak, bizkaitar andra pelotari guztien topaketea egingo dabe Zeanuriko frontoian. Helburua andren pelota klubak eta teknikariak egindako beharra aintzat hartutea eta Bizkaiko andra pelotarien denporaldia ixtea da. Klub bakotxeko pelotarien desfilea, argazki ofiziala, erakustaldi partiduak, aintzatespen eta sari banaketak, musikea, speaker-a, opariak, zozketak...  Jai girodun ospakizuna izango da Euskal Telebistako ETBsat kateak emitiduko dauana.

0
Sega
2015/6/3
Bi mila euro jokoan, Irati Astondoa eta Alatzne Etxaburuaren apustuan

Bagilaren 7an, Zizurkilgo (Gipuzkoa) Mekola baserriaren ondoan, askotan segan neurtu diran Irati Astondoa zeanuriztarrak eta Alatzne Etxaburua tolosarrak azkora eta sega apustua jokatuko dabe. Alde bakotxak 2.000 euro jarriko ditu jokoan.
Egin beharreko lana 45 ontzako lau enbor ebagitea, eta ondoren ordubete osotu arte, segan jardutea izango da. Bedar kilo gehien ebagiten dauana izango da proba honetako irabazlea eta dirua etxera eroango dauana.
Behar handia da baina Irati Astondoak bost hilabetez egon dala desafioa preparetan eta irabazteko aukera asko daukazala dino. Izan be, "fuerte" ikusten dau bere burua eta irabaztera doa. Eta Etxaburuak zeanuriztarrari irabazteko "behar handia egin beharko dau".



Aizkoran hasibarriak
Apustua egiteko idea orain dala urte bi sortu zan. Orduan Astondoak segan eta galapan egitea proposatu eutsan Etxaburuari, baina honek biak inoz egin bako lan bat egitea proposatu eban. Irati Astondoak onartu eta azkoran egitea ebatzi eben. Hori dala eta, apustua egindakoan hasi ziran biak aizkoran ikasten. "Asko ikasi dot, golpea non jo eta egurra zelan ebagi behar dan. Ondino asko daukat ikasteko baina lau korteak ebagiten ondo konponduten naz" azaldu deutso BEGITUri arratiarrak.
Bakotxak lau laguntzaile eroan leikez. Irati Astondoaren lagun-tzaileak aizkoran Gorka Urrutia eta Andoni Urrutia izango dira. Segan, barriz, Bixente Mitxelena eta Pabi Astondoa.

0
Txirrindularitzea
2015/6/3
ZeberioXTrem IV. Mendi Bizikleta martxea hilaren 7an

ZeberioXTrem IV. Mendi Bizikleta martxea bagilaren 7an izango da. Partaideak Ermitabarritik abiatuko dira goizeko 09:00etan. Ibilbide bi dagoz aukeran; laburrenak 31 km. ditu eta luzeenak 43 km.
Izena emon daiteke http://www.rockthesport.com/evento/iv-zeberioxtrem helbidean hilaren 5era arte, Garri Bikes dendan, edo probearen egunean bertan Ermitabarrin 07:30etik 08:45era arte.

0
Raid
2015/6/2
Hamabost taldek emon dabe izena II. Up-O Rogainen

Astebete eta erdi falta zanean probarako, hamabost taldek izena emonda eukien Areatzako orientazino proban parte hartzeako. Arratia Raid taldeak eta Lamino Mendi Taldeak antolatuten dabe Up-O rogaine orientazino probea bagilaren 6an izango da.
Antolatzaileak, dana dala, 40 talde eta 100 partaide ingurura ailegetea espero dabe. "Danerik egon da. Izena emon dabe banaka, bikoteak, laukoteak eta abar. Jenteak atzen momenturarte itxaroten dau eta horregaitik, 35-40 taldetara ailegetea espero dogu" azaldu deutso BEGITUri Xabier Iturriaga antolatzaileak.
Partaideak mapa bategaz 31 baliza topau beharko dabez Urkia, Birgun eta Upo mendien inguruetatik. Horretarako partaideak urjauziak, neberoak eta kobazulo bat dagoan lekuetatik pasauko dira.
Hasibarrientzat, bagilaren 4an, arrastiko 18:30ean, orientazino ikastaro-proba txiki bat egongo da Areatzan.

0
Maratoi Txikia
2015/5/25
Maratoi Txikia maiatzaren 31n

Arratiako XXXVI. Maratoi Txikia hilaren 31n izango da. Edade guztietako kirolariak hartzean dabe parte proba honetan, edade bakotxari egokitutako ibilbide bat eginaz. Igaz Gotzon Solaegik eta Iraia Garciak irabazi eben nagusien probea.
Nagusiak Zeanuri eta Igorre arteko 11 km.ak egingo dabez. Urtekerea Zeanurin izango da 10:15ean eta izen emotea Igorreko kiroldegian 08:45etik 09:30era edo Zeanurin bertan 09:30etik 10:00etara. 1998tik 2002ra bitartean jaiotakoak, Artea-Igorre ibilbidea egingo dabe Arteatik 10:25ean urtenda. Izen emotea Arteako plazan izango da 09:45etik 10:00etara. 2003 eta 2006 bitartean jaiotakoak Dimatik Igorrera joango dira galapan. 10:00etan urtengo dira eta izen emotea Dimako plazan izango da 09:15etik 10:00etara. Gaztetxoenak, 2007an edo beranduago jaiotakoak, Igorreko eskoletan zirkuitu bat egingo dabe. Izena eskolako patioan emon behar dabe 09:00etatik 09:55era.

0
Errugbia
2015/5/19
Arratiko Zekorrak RTk 25 urte bete ditu

Arratiko Zekorrak liga alde batera itxi dabe eta klubaren 25. urteurrena ospatuteko jaia antolatuten dabiz.
Zekorrak 25 urte beteten dabez aurten eta hori ospatuteko egun guztiko jaia antolatu dau taldeak maiatzaren 23rako. Egun guztian zehar ekintzak egongo dira hurreratu gura daben guztientzat: ume, gazte, zein nagusientzat.
Goizean lagunarteko partidu bat jokatuko da San Txisme zelaian, eta ondoren bazkaria egingo dabe eskoletako aterpean. Bazkarirako tiketak ohiko tabernetan dagoz salgai, 15 eurotan. Bazkari ostean herritik zehar kalejirea egongo da musikaz lagunduta.

0
Mendi martxea
2015/5/19
Zeberioko harana inguratzen dabezan mendietatik ibilbidea

Austarri Mendi Taldeak Zeberio Mugarik Muga antolatu dau maia- tzaren 23rako. Ibiltariak Zubialden 07:15ean edo Harrizkozubin 07:30ean batuko dira, 36 km.ko eta gitxi gorabehera hamar orduko ibilaldiari ekiteko. Zeberio inguratzen daben sei mendi tontor egingo dabez ibilaldi gogor hau Harrizkozubin amaituteko.
Ugao eta Zeberio artean dagoan zubia da Harrizkozubi. Handik abiatuta ibilbide hau egingo dabe partaideak: Harrizkozubi, Kortatxi auzunea, Untzueta (765 m.), Arrugaeta (661 m.), Goikogane (630 m.), Garaigorta (665 m.), Bikotz Gane, Laureta, Sarasola, Argiñao auzunea, Mandoia (634 m.), Upoko landak, Artanda (544 m.), Saldarain auzunea eta Harrizkozubi.

0
Futbola
2015/5/18
Udalekuetan izena emoteko epea zabalik

Arratia Futbol Taldeak, umeentzako udalekuak antolatu ditu, aurten bosgarrenez, Igorreko Urbieta zelaian. 5 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutikoak hartu leikie parte kanpusean, astebete zein aste bitan. Bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra edo eta garagarrilaren 6tik, 10era izango dira eskolak, goizeko 09:30etik 14:00etara. Futbol udalekuetako helburuetako bat oporretan be kirola euskeraz praktiketea da.
Futbolaz gainera, beste kirol ekintza batzuek be antolatu ditue Arratia Futbol Taldekoak: mendi ibilaldiak, herri kirolak, igeriketea eta abar.
Inskripzino kuotaren barruan ekipazino osoa eta eguneko hamaiketakoa dagoz.
Informazino gehiago gura izan ezkero 617 803 440 telefonoan edo futboludalekuak@cdarratia.com helbidean dago.

0
Danerik
2015/5/12
"Zeanin Downhill", Inertzia Kirol Federakundeko erlojupeko probak

Maiatzaren 16an, "Zeanin Downhill" egingo da Zeanurin. 12:00etan egiaztapenen momentua izango da. 14:00etan gidarientzako bazkaria egongo da, eta bertarako sarrerak egiaztapenetan emongo dira. 16:00etan izango da goitibeheren lehenengo urtekerea eta 19:45ean sari banaketea egingo dau Zeanuriko Udalak. Momentuz kategoria eta ibilgailu desbardinetako hogeta zortzi pilotuk emon dabe izena. Apuntau gura dauanak http://www.fedei.com/es/inscripciones.asp orrialdean sartzea dauka, maiatzaren 13a baino lehenago. Antolatzaileak adierazo dabenez seguruak ez diran goitibeherak ezingo dabe parte hartu nahiz eta apuntauta egon. Egiaztapenak pasetako beharrezkoa izango da frenoak paretako moduan, kasku integrala, begietako protekzinoa eta eskularruak eukitea.

0
Azkorea
2015/5/5
Atutxa II.a Zeanurin jokatuko dan Urrezko Aizkoraren finalean

Eusko Label Urrezko Aizkoraren banakako finala Zeanurin jokatuko da maiatzaren 9an, eguerdiko 12:00etan. Aitzol Atutxa dimoztarra egongo da finalean. Atutxak binakako txapela irabazi eban martiaren 8an, Mugertza II.gaz batera, eta orain, banakakoa be eskuratzen saiatuko da Zeanurin. Txapelketearen finala jokatu bitartean, Perurena harrijasotzaileak erakustaldia egingo dau. Final hau, Gorbeia Parke Naturalak antolatutako II. Abere Azokearen egitarauan dago.

0
Danerik
2015/5/5
Erraldoitan Areatzan

Irati Urien


Maiatzaren 9an, zapatua, Erraldoitan jaia ospatuko da Areatzan. Sestao, Zornotza, Ordizia eta Areatzako erraldoiak izango dira protagonista nagusiak, guztira hogei bat inguru. AKKB, Sugoi panpin tailerra, Peña Gorbeako Gurutzea Athletic eta Areatzako Herri Kirol Taldea dira egunaren antolatzaileak, eta hauxe egitaraua: 17:30ean erraldoi eta txotxongiloen kalejirea herritik zehar; 19:00etan asto, gizon eta andren arteko desafioa Motxo tabernaren aurrean; 20:00etan Pernil Urkatuaren Lehiaketea; 20:15ean jantza-kantu poteoa, Euskal Giroa taldeagaz; eta 21:45 inguruan, solomoa, urdaia, txorizoa, ardaoa eta postrea afari lez danontzat plazan. Egun berean Peña Gorbeako Gurutzea Athletic-ek urteko asanblada orokorra eta urteurren bazkaria egingo dauz.

Mendi urtekerea
Bestalde, maiatzaren 10ean mendi urtekerea egingo dau Lamino Mendi Taldeak. Saldrapo, Arralde, Atxirpe, Atxuri, Ugunako urjauzia eta Saldropo izango da ibilbidea, 9,5 kilometro 500 metroko desnibelagaz. Goizeko bederatzietan eleiz portalean egon beharko dau joan gura dauanak.

0
Mendi martxea
2015/4/27
Zeanurin errotarik errota

Maiatzaren 3rako prestatu dabe Joko Alai eta Ipizki Taldeak 2015eko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Antolatzaileen arabera, martxa honen helburuak dira "herritarrai zein kanpotik hurreratzen diran bisitariai Zeanuri eta bere auzoak ezetutera emotea; eta Zeanuriren historian errotak izan daben garrantzia ezagutarazotea". Ez dira gitxi, izan be, herri honetan ezagutzen diran edota han-hemenka azaltzen diran errotak edo erroten arrastoak, guztira hamazortzi, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibiltariak eta bitan —Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egin daiteke. Ibilbide bi dagoz aukeran: bata luzea, 18 kilometrokoa; eta bestea, laburragoa 12 kilometrokoa.

Ibargutxi
Errota bi bisitau leitekez ibilbidean. Lehenengoa, Ibargutxi errotea, Ipiñaburuko kofradian dago. XIX. gizaldian burdinolea izan zan. Gaur egun harri bi badaukaz be, hiru harrigaz egin eban behar. Hirugarren harri hori garagarra eta pentsuak eihotzeko erabilten zan, eta Ibargutxiko etxea eta beste harri biak dagozan eraikinaren behekaldean kokatzen zan, errotarri bi horreek mobidu arazoten ebazan ura aprobetxetako. Hirugarren harriak 1950erantza itxi eutsan lan egiteari.
1945ean errotearen azpiko aldean turbina bat eta generadore bat jarriz argindarra ekoizten hasi ziran Ibargutxin, eta 1978ra arte gitxi gorabehera Altzua, Ipiñaburu eta Undurragako baserri batzuetara saltzean eben elektrizidadea.
Ibargutxiko errotearen instalazinoak guztiz zaharbarrituta dagoz, eta oraindino, noizean behin etxerako garia edo artoa eihotzen dabe jaubeak; horrez gainera, generadorearen bitartez etxerako argindarra be ekoizten dabe.
Azken errotaria Gabriel Larrazabal izan zan. Gaur egun Bitoriano, Satur eta Mª Jesus bere seme-alabak dira jaubeak, eta errotea zaharbarritzeaz eta ingurua txukun mantentzeaz arduratzen diranak.

Olabarri
Bisitau leiteken beste errotea Olabarri da. Hau, Ibarguen kofradian dago. Jatorriz burdinolea izan zan eta Zeanuriko patronoa zan Arriola familiaren jaubetzea. Pujanatarren aurretik Manterola familiak ustiatu eban, 1898ko zemendiaren 30ean, San Andres egunean, Isidro Pujana, errentari moduan, errotearen kargu egin zan arte. XX. gizaldiaren erdirantza Benigno Pujanak —Isidroren semeak— errotea erosi egin eutsen Arriolatarrai. Benignok errotari lanetan jardun eban 1995eko urri bigarrenaren 11n hil zan arte. Aitaren heriotzearen ostean, Fermin semeak errotearen zaharbarritze lanai heldu eutsen eta hor darrai gaur egun be jo eta ke apurka-apurka txukunduz.
Olabarriko erroteak hiru harri daukaz eta, betiko bezeroen eskariari erantzuteko lanean darraien Zeanuriko errota bakarra da. Benigno Pujana —herriko azken errotari profesionala— hildakoan, bere alaba Ana Mari izan da lekukoa hartu dauana, azken ehun eta hamaika urteetan familiaren ogibidea izan dan ofizioa bizirik manteniduteko.
Errotearen ondoan burdinolearen arrastoak azaltzen dira eta gaur egun, hormak zaharbarritzen dabilz. Burdinolan erabilitako balantzea be errotan gordetzen da.
Errotagintzari buruzko gorabeherak ezetu gura dabezanak Olabarrira hurreratzea baino ez daukie, Pujana familiak bisita gidatuak antolatzen dauz eta.

Ibilbideari buruzko zehetasunak
Eguna: maiatzaren 3a, domekea.
Izena emotea: 08:30etik aurrera, herriko plazan. 4€.
Urtekerea: 09:00etan.
Ibilbidea: 18 kilometro inguru; ibilbide laburra: 12 kilometro.
Jan-edana: Alkiberren jan-edana bananduko dau Gastronomia Cantabrica-k.
Errotak lanean: ibilaldiaren hasikeran Ibargutxiko errotan eta amaieran Olabarrikoan sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe ibiltariak.
Antolatzaileak: Ipizki Taldea eta Joko Alai Alkartea.
Laguntzaileak: Gastronomia Cantabrica, Lankidego Lantalde, Zeanuriko Udala, Gorbeialde, Sagarna Txokoa, Zeanuriko Jubiladuen Tabernea eta Arratiako Gurutze Gorria.
Informazino gehiago: www.ipizki.com edo telefono honetan: 653 016 117.

0
Mendi martxea
2015/4/14
Ubideko Bira, laburra baino ez aurten

Aprilaren 19an izango da Ubideko Bira 2015. Aurten ez dira ibilbide bi aukeran egongo BFAk bira luzea egiteko baimena ukatu deutselako antolatzaileai. Ibilbide laburra mantenidu egiten da. Ubideko plazatik 08:30ean urtengo dira ibiltariak.
Ibilbideak 13,5 km. ditu eta 480 m.ko igoerea. Ubidetik urtenda, Siskiño, Oketa, Lexaranda eta Atxurdinetik pasauko dira partaideak, Ubideko plazan ibilbidea amaituteko.
Izena emoteko modu bi dagoz. Aprilaren 19an bertan, 07:30ean emon daiteke izena, 10 euroko prezioan. Aldez aurretik,  http://ubidekobira.es.tl webgunea erabili daiteke izena emoteko. Internet bidez egin ezkero, 7 euro ordaindu behar dira.

Luzea bertan behera
Izen emotea hasita egoanean, bertan behera geratu zan ibilbide luzea. Holan azalduten dabe antolatzaileak gertatutakoa euren webgunean: "Gorbeiako Parkeak baimena emon euskun 2015eko urtailan bira laburra eta luzea egiteko. Martiaren 30ean jakinarazten deusku Bizkaiko Foru Aldundiko "baldintzapeko" bat bete beharko dogula. Bizkaiko Foru Aldundiak aprilaren 13an jakinarazoten deusku bira luzeko ibilbidea murriztu behar dogula. Antolatzaileak uste dogu murrizketa honegaz ez dauala merezidu bira luzea egitea eta bertan behera ixtea erabagi dogu".
Proiektautako ibilbide luzea 28 km.koa zan, 1.600 metroko igoereagaz. Ubide, Siskiño, Oketa, Lexaranda, Azero, Gorbeia, Egiriñao, Arimekorta, Atxuri, Saldropo, Baztelarra, Upete, Kaltzada eta Ubide zan bertan behera geratu dan ibilbidea.

Sagardo dastaketea
Bira amaitutakoan ibiltariak kopautxoa izango dabe indarrak berreskuratzeko. Saldea, txorizoa sagardotan eta sagardoa txotxetik dastatu ahal izango dira herriko plazan. Ubideko produktuen otzara bat be zozketatuko da partaideen artean.

0
Motorrak
2015/4/12
Bizkaiko motorzaleen senidetasun bazkaria

Irati Urien


Aprilaren 18an Bizkaiko motorzaleen senidetasun bazkaria egingo da Areatzan. Eguraldi ona egin ezkero motorzaleak ibilbide bat egingo dabe Arratiatik zehar goizeko 11:00ak inguruan urtenda. 13:00etan poteoa egingo dabe Areatzako tabernetatik zehar eta 15:00etan bazkaria egongo da bainuetxean. Arrastian motor jokoak egiten ahaleginduko dira eta gaubean kontzerturen bat egongo da Laminetxe Gaztetxean. Urte bakotxean Bizkaiko motor klub bateri toketan jako egun honen antolakuntzea eta aurten, Arratia Motor Taldearena izan da ardura hori. Bertako kide baten esanetan 10-12 klub etorriko dira eta daborduko ehun txartel salduta dagoz, tiket hondar batzuk baino ez ei dira geldituten. Honeek erosteko, Igorreko Berezi tabernan zein Areatzako bainuetxean egongo da aukerea hogeta bi euroren truke.

0
Futbola
2015/4/8
II. Lemoako Harrobi Alebin Txapelketea hilaren 11n

Hamabi taldek hartuko dabe parte aprilaren 11n Lemoako Arlonagusian jokatuko dan Harrobi Futbol Klubak antolatutako txapelketan. Eliteko Ligan eta Gipuzkoa eta Bizkaia mailan goren dagozan taldeetako alebinak Lemoakoakaz neurtuko dira.
A taldean, Lemoako Harrobi, Eibar eta Atletico de Madrid; B taldean, Danok bat, Alaves eta Real Sociedad; C taldean Athletic, Gasteizko Aurrera eta Osasuna eta D taldean, Baskonia FE, Antiguoko eta Racing de Santander neurtuko dira.
Hasikeratik gura eben talde horreek ekarri "normalean ez doguz ikusten talde horreek hemen eta zelan jenteari gustetan jakon eta herriarentzat positiboa dan, ahalegindu gara izen handiko taldeak ekarten eta batzuk ekartea lortu dogu" azaldu deutso BEGITUri Alex Maguregi Txapelketako antolakuntzakoak.
Goizean taldekako fasea jokatuko da. Talde bakotxeko ekipo bi pasauko dira arrastiko kanporaketetara eta finala 20:00etan jokatuko da.

0
Mendia
2015/3/22
I. Kolazinoko Mendi Eguna

Irati Urien


Gero eta hurbilago dago I. Kolazinoko Mendi Eguna. Honezkero berrehun dira izena emon dabenak martxa, BTT zein lasterketarako. Martxarako egun berean apuntetea posible izango da, eta lekua egon ezkero, beste bi modalidadeetan be bai. Inskripzinoak egiteko epea hilaren 20an amaituten da. BTT modalidadean Julen Zubero txirrindularia apuntau da dagoeneko. Sariak Lukas Zabala bediaztarrak egurrean tailautako garaikurrak izango dira, eta horretatik aparte, enpresak emondako opariak zozketatuko dira. Bai plazako eta bai mendiko antolakuntza beharretan laurogeta bost bat boluntario gogotsu dabiz beharrean, martiaren 28an gerturatuko diranai egun eder bat ziurtatuteko asmoagaz. Ahaztu barik jentea osteko bazkari eta Jokaldiren erromerian geldituteko animau gura dabe Bediakoak. Edozein informazino www.kolazinokomendieguna.wordpress.com helbidean zein euren facebook-ean dago eskuragarri.

0
Mendia
2015/3/2
2014ko Bilbao Mendi Film Festival sari nagusia irabazitako filma Igorren

Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, 2014ko Bilbao Mendi Film Festivalean parte hartu eben filmak ikusi ahal izango dira Igorreko Lasarte Aretoan, martiaren 6an eta 13an, arrastiko 19:30ean. Guztira bost film izango dira eta tartean, sari nagusia eroan eban Valley Uprising filma proiektauko da. Jabi Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria be egongo da Igorren.
Valley Uprising martiaren 6an ikusi ahal izango da, Afterglow film laburraren ostean. Valley Uprising filmak Yosemite haraneko eskaladearen historia ezetutera emoten dau. Artxiboko sekuentziak, irudien nahasketak eta eskalatzaileai egindako alkarrizketak osotuten dabe dokumentala. Sasoi horretako gatazka politiko eta sozialak be azaltzen dira bertan.
Afterglow-k, barriz, 12 minutuko film laburrak, eski akrobatikoa dauka gaitzat.

Hiru film hurrengo saioan
Martiaren 13an, hiru film ikusteko aukerea egongo da. Mission Antarctic ordu erdiko dokumentala izango da lehenengoa. Bertan, Xavier de La Ruek Antartidara egindako espedizinoa kontetan da.
Ondoren, 2T on Paiju Peak filmaren txandea izango da. 2013an Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Karakorumen dagoan 6.610 metroko torrea, Paiju Peak, mendebaldetik eskalatzea bertan behera itxi behar izan eben. Urte bat geroago, barriro saiatu ziran eta euren mugak probau ebezan erronka horretan.
Drawn filmak saioa amaituko dau. Bertan, artista eta eskalatzailea dan Jeremy Collins-en lau urtetako biajea kontetan da. Arte eta abenturearen nahastea da film hau.

Argazki erakusketea
Martiaren 31ra arte, Ganzabal Mendi Taldeko bazkideen Mendirik Mendi argazki erakusketea egongo da Igorreko Kultur Etxean. 2014ko Argazki Lehiaketan parte hartutako argazkiak dira erakusketa honetan dagozanak.

0
Futbola
2015/2/15
Beņat Etxebarria Lagun Taldeak autobusa Eibarrera

Beñat Etxebarria Lagun Taldekoak autobusa antolatu eta Eibarrera joango dira Athletic zaleak martiaren 1ean Eibar eta Athletic-en arteko derbia ikustera, eta Athletic-eko Beñat Etxebarria jokalari igorreztarra animetako. Autobusa goizeko 10:30ean urtengo da Areatzatik eta Igorretik 10:40ean pasauko da. Eibarren bazkaldu eta partidua ikusi ondoren, bueltako autobusa 19:30ean izango da.
Interesatuak izena Igorreko Berezi tabernan emon behar dabe hilaren 22a baino lehen. Autobusa eta bazkariaren prezioa 10 eurokoa da bazkideentzat eta 30 euro bazkide ez diranentzat. Beñat Etxebarria Lagun Taldeko bazkideak lehentasuna daukie apuntetako orduan.

0
Pelotea
2015/1/20
Arratia-Nerbioi E Txapelketearen finalak Zeanurin izango dira

Arratia-Nerbioi Eskolarteko Pelota Txapelketearen finalak urtailaren 17an eta 24an izango dira, Orozkon eta Zeanurin hurrengoz hurrengo. Hilaren 17an B Txapelketearen finala izango da eta 24an, E Txapelketearen finala.
E Txapelketearen finala Arratia-Nerbioi eskolarteko pelotearen urteroko jaia izango da. Eskola eta pelotari guztiak desfilea egingo dabe 15:30ean, gaztetxoenen partiduak hasi aurretik. Goizean Kadete, Gazte eta Seniorren finalak izango dira 11:00etatik aurrera, arrastian, barriz, desfilea amaitutakoan, 16:30etik aurrera Prebenjamin, Benjamin, Kimu eta Ume kategoriako finalak. Ondoren sari banaketea egingo dabe.

Zeanurik lau txapel lortzeako aukerak
Aurten, Zeanurik dauka Arratiako eskolen artean txapel gehien lor- tzeako aukerea: lau hain zuzen be. Lemoak, Dimak eta Areatzak be jokatuko dabe final bana eta, beraz, txapel bana eskuratzeko aukerea be badaukie.
Zeanurik Prebejamin, Kimu, Gazte eta Senior kategorietan jokatuko dau finala. Lemoak Benjamin kategorian, Dimak Ume kategorian eta Areatzak Gazte kategorian. Kategoria honetan Zeanuri vs Areatza derbia izango da finalean.

B Txapelketea Orozkon
Aurreko zapatuan, B Txapelketearen finala izango da Orozkon arrastiko 17:00etan. Final honetan Arratiako ordezkari bakarra Zeanuri B taldea ume kategorian izango da. Usansolo B-gaz neurtuko dira Zeanurikoak.

0
Futbola
2015/1/14
Arratia Kirol Elkarteko futbol jokalarien kromo bildumea salgai ipiniko da

Arratia Kirol Elkarteak 2014-2015 denporaldiko kromo bildumea ipiniko dau salgai. Bilduma horrek maila guztietako jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak erakutsiko ditu koloretako argazkietan. Aurkezpena hilaren 17an izango da Urbieta futbol zelaian, goizeko 10:30ean hasita eta egun osoan zehar. Trikitixea, taloa eta beste ekitaldi askok ipiniko dabe jaigiroa bertan.


 


Orain artean, Lehen Mailako taldeak bakarrik egin eikien bere jokalarien kromo bildumea. "Hemendik aurrera, Cromogal-eri esker, gure herriko eskoletako jolastorduetan umeak ez dira idolo handien kromoai begira izango. Eurak edo euren lagunak agertuko diran kromoen bila ibiliko dira eta. Herriko umeak izan daitekez kromorik estimaduenetakoen irudia" dinoe Arratia Kirol Elkartetik. Bilduman, taldearen historia txikia be izango da.
Kirol argitalpenak egiten dituan Galiziako Cromogal enpreseak bideratutako proiektuak ikusgarritasuna emon gura deutso Arratia KEari. Horrez gain, alkartearen eta inguruko gizartearen arteko loturak estutu gura dabez ekimen honegaz. "Umeak zein helduak asebeteko dituan lan honek kirol jarduera (bizimodu osasuntsua izateko oinarrizkoa dana) talde lana, ahalegina, irmotasuna, adiskidetasuna, hobea izateko grina eta komunikazinoa erakusten ditu. Bakotxak bere aletxoa ipinita osotu dogun bildumari esker, jokalari, bazkide, zuzendaritza kide, guraso, tekniko eta babesleok ilusino bera izango dogu".
Igorreko Urbieta futbol zelaian eta baimendutako saltokietan egongo da salgai Arratia KEko kromo bildumea.

0
Mendia
2015/1/2
Mendian federetako momentua da

Urtea hasibarri danean, Mendi federazinoan federetako momentua da eta Arratiako mendi talde gehienak emoten dabe horretarako aukerea.
Mendian federetako mendi talde batera jo behar da. Han, jakinarazoten dabe urteko lizentziaren prezioa eta gainerako izapide guztiak egiteaz mendi taldekoak arduratzen dira. Federatutakoan, istripu asegurua izaten da eta talde edo mendi alkarteen jarduera askotan deskontuak.
Ubideko Amexier Mendi Taldean, Zeberioko Austarri Mendi Taldean, Lemoako Ganzabal Mendi Taldean, Zeanuriko Joko Alai eta Suzien Mendi Klubean eta Area- tzako Lamino Kirol Klubean emon daiteke izena federetako.

0
Giza Proba
2014/12/20
Auzuneen arteko desafioa

Abenduaren 27an jokatuko da Zeanuriko lV. Auzo arteko Giza Proba desafioa. Lau auzunek hartuko dabe parte: Asterriak, Otzerinmendik,  Plazeak eta Uribek eta modalidade bakarreko probea izango da desafioa: giza probea, hain zuzen be.
Lau neska eta lau mutilek osotuko dabez taldeak eta hamabost minutuko beharra egingo dabe ia zeinek untze gehiago egin. Frontoian izango da arrastiko seiretan. Jantzarien agurra eta giza proba ostean, trikipoteoa afaria, eta disko festa egongo da.

0
Mendi martxea
2014/12/4
San Kristobaleko Mendi Martxea Santa Lutzi jaietan

Abenduaren 14an izango da San Kristobaleko XII. Mendi Martxea. Ibilbideak 22,5 km. ditu eta izen emotea abenduaren 6a baino lehen egin behar da. Martxearen egunean ezin izango da izena emon. Martxearen ostean babajana egongo da.
Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatuten dauan martxa hau uda partean egin izan da orain arte, baina ibilbidea Urkiolako Parketik zehar doa eta sai zuriaren babesa dala eta arazoak izan ditue. "Ba- tzuetan ibilbidea be aldatu behar izan dogu. Arazorik ez eukiteko, Santa Lutziko jaiak aprobetxau gura izan doguz, ea jentea etorten animetan dan" azaldu deutso begituri Edorta Zurinaga antolakuntzakoak. Izan be, santu biren izenpeko ermitea da auzunekoa, Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobal ermitea hain zuzen be.
Igaz, 178 ibiltarik egin eben martxa hau.

Izen emotea
Izen emotea abenduaren 6a baino lehenago egin behar da Banco Sabadell Guipuzcoanoko kontuan. Martxan bakarrik parte hartu gura izan ezkero 5 euro pagau behar da, martxea eta babajana egin gura dabenak, 10 euro pagauko dabez. Martxearen egunean, 08:00retan banku agiriak aurkeztu eta 08:30ean abiatuko dira ibiltariak. Bazkaria 14:00etan izango da.

0
Txirrindularitzea
2014/12/3
Federazino Kopako probetako bat izango da aurten Igorreko Ziklo-krosa

Hilaren 7an izango da Igorreko XXXVIII. Ziklo-krosa. Olabarriko zirkuituan inoz baino ziklo-kroslari gehiago espero dabe antolatzaileak, 490 guztira. Federazino Kopako lasterketea eta Euskadi Sari Nagusia izango da aurten Igorreko Ziklo-krosa. Arratiako Ziklista Elkarteak (AZE) antolatuten dau proba hau Igorreko Udala eta beste babesle askoren laguntzeagaz.


Goizeko bederatziretan hasita eta ordu biak aldera arte, kategoria guztietako ziklo-kroslariak neurtuko dira Igorren. Federazino Koparako -lehen Espainiako Kopa- puntuagarria da lasterketa hau. Guztira hamar probak osotuten dabe eta Igorrekoa zortzigarrena da. Ia bostehun partaideren artean, Naia Alzola, Aitor Hernandez, Kevin Suarez eta sortu barri dan Murias taldeko hiru txirrindulari be egongo dira Olabarriko zirkuituan.
Proba nagusiak 11:45ean eta 12:45ean izango dira. 12:45ean, 23 urte arteko eta Elite gizonak urtengo dabe; 11:45ean, barriz, Junior gizonezkoak, Junior andrazkoak, 23 urte arteko andrak eta Elite andren lasterteketak izango dira.

Urtekera propiorik ez andrak
Federazino Kopa honetan "berrogetaka andra dabiz parte hartzean eta ideala izango litzateke eurentzat karrera bat egitea, baina ondino ez da lortu separazino hori egitea" dino Juan Mari Zurinaga AZEko presidenteak. Horixe eskatu eutsan Naia Alzola Dimako ziklo-kroslariak Igorreko Ziklo-kroseko antolakuntzeari. Izan be, ziklo-krosean andrazkoen urtekera propioa izateko eta sari bardinak jasoteko kanpaina bat abiatu dau Dimakoak. Aurten ostera ez da holan izango Igorreko Ziklo-krosean. AZEko presidentearen arabera, urtekera propio bat izateko ziklo-kroslari gehiago behar dira, "ea datorren urterako egiten dan andrazkoentzako kategoria bakarra" dino.

Nazinoarteko mailari ezin izan deutso eutsi Igorreko Ziklo-krosak
2011ra arte, Igorreko Ziklo-krosa Munduko Kopako probea zan. Atzen urteetan, kategoria manteniduteko behar eban aurrekontua ezin izan eben eskuratu eta Erroman egiten da orain proba hau. Munduko Kopan egon ez arren, igaz B kategoriako nazinoarteko probea zan. Dana dala, finantziazino arazoak eukiten jarraituten eban eta igaz Zurinagak aurreikusi legez, aurten ezin izan deutso eutsi nazinoarteko mailari.
"Nazinoartekoa izanda, bakar-bakarrik permisoakaitik 5.000 euro gehiago gastetan zan. Hori diruori ez dogu gastau aurten, ez dalako nazinoartekoa" dino.
Dana dala eta aurreko urteetako beste babesleen laguntzeaz gainera, aurten, Muriasek be lagundu dau Igorreko Ziklo-krosa eta antolatzaileak ez dira aurreko urteetan bezain estu eta larri ibili diru kontuak dirala eta. Hori dala eta, Olabarriko zirkuitura doban sartu ahal izango dira zaletuak abenduaren 7an, lasterketak hur-hurretik ikusteko. ETBn edo interneten be ikusteko erea egongo da.

Ordutegia
09:00etan, Master 40, Master 50 eta Master 60.
09:50ean, Master 30.
10:40ean, Kadeteak mutilak eta neskak.
11:20an, sari banaketea.
11:45ean, Junior mutilak, Junior neskak, 23 urte arteko andrak eta Elite andrak.
12:45ean, 23 urte arteko gizonak eta Elite gizonak.
14:00etan, sari banaketea.

0
Txirrindularitzea
2014/11/30
Hiru arratiar Bizkaiko txapeldun

Naia Alzolak, elite andrazkoetan; Manu Quintanillak Master 40 kategorian eta Mikel Epalzak master 30ekoan, Bizkaiko titulua lortu eben zemendiaren 30ean, Lezamako Ziklo-kros zirkuituan, hiru Bizkaiko txapel Arratiara ekarriz. Lurraldeko tituluak jokatu ziran lasterketa honetan. Naia Alzola eta Aitor Hernandez dira Bizkaiko txapeldunak elite mailan.
Bigarren sartu zan helmugan Naia Alzola, Lierni Lekuona gipuzkoarraren atzetik. Quintanilla eta Epalza be ez ziran lehenengoak izan helmugan, baina bai Bizkaiko lehenak.

0
Kirol astea
2014/11/16
Zumba maratoia eta beste kirol asko kirol astean

Lemoan, zemendiaren 17tik 23ra kirol astea antolatu dabe Udalak, kirol alkarteak eta eskolak. Eskola-umeentzako jarduerak egongo dira eta publiko zabalari zuzendutakoak be bai. Skate, mendia, futbola, pelota partiduak, zumba eta herri kirolak ikusi edo praktiketako aukerea egongo da.
JB Eguzkitza Meabe ikastetxean egingo diran jardueren artean dagoz Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako ibilaldia Lemoatik hilaren 18an goizez eta arrastian, 16:30etik 18:30era skate saioa. Hurrengo egunean Oihana Kortazar mendi lasterketaria egongo da eskolan, kirol minoritario eta kirola eta andrak gaiak tratetako. Barikuan, hainbat kirol praktikau ahal izango dabe eskolako patioan.

Egitaraua
Berbaldiak, futbola, pelota partiduak edota herri kirolak ikusi edo mendi urtekeran parte hartuz kirolaren onurak disfrutauko dabez lemoaztarrak. Aikomen eskolatik kanpo antolatu diran jarduerok.

Zemendiak 17, astelehena
19:00etan, "Jarduera fisikoa eta osasuna: egungo eta etorkizuneko errealidadea eta ekintza-lanketea" berbaldia. Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.


Zemendiak 19, eguaztena
19:30ean, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, "Atlas 14" proiek- zinoa eta argazki erakusketea Jubilduen Etxeko goiko aretoan.

Zemendiak 20, eguena
19:30ean, Lemoako Harrobi Futbol Klubak antolatuta, "Futbola eta hezkuntza" berbaldia. Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
19:30ean, CD Lemoaberrik antolatuta, futbol partidua (neskak). Athletic Club vs CD Pauldarrak.

Zemendiak 21, barikua
Goizean zehar kirol eguna eskolan. Kirol desbardinak eskolako patioan.
16:30ean, Lemoako Harrobi Futbol Klubak antolatuta, "Bonbonera" futbol ekintza kiroldegian.
19:00etan, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, stretching saioa. Jubiladuen etxeko goiko aretoan.
20:30ean, Lemoako Harrobi Futbol Klubak eta Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta, kopaua kiroldegian.
21:00etan, Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta, eskupelota partiduak frontoian.

Zemendiak 22, zapatua
17:00etan, Kirlan-ek antolatuta, Zumba maratoia Elizondoko kulturguneko plazan.

Zemendiak 23, domekea
08:00etan, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, mendi urtekerea. Lagran-Okina. GR-38.
13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta, herri kirol erakustaldia Elizondon.

0
Txirrindularitzea
2014/11/2
Arratiako ziklistak izango ditu Murias txirrindularitza talde profesionalak

Murias enpreseak Arratiako Ziklista Elkarteagaz (AZE) batera, Euskal txirrindularitzan erreferente izan gura dauan talde profesionala ipini dau martxan. Muriasek kudeatuko dau taldea eta AZEk ziklistak ipiniko ditu. Holan, Arratiako ziklistak talde profesionala izango dabe. Jon Odriozola txirrindulari ohi ezaguna izango da talde honetako kirol zuzendaria.
Arratiako Ziklista Elkarteko presidentea dan Juan Mari Zurinaga emozionauta agertu zan proiektuaren aurkezpenean. Muriaseri esker, "profesional talde bat euki ahal izango dogu Arratian" esan eban. Hasikera-hasikeratik Adrian Gonzalez, Ander Barrenetxea eta Mikel Bizkarra egongo dira plantillan.

Murias eraikuntza enpresea
Urri bigarrenaren 30ean izan zan proiektuaren aurkezpena Bilboko Alondegian. Zurinagaren ostean, Javier Etxarrik, Muriaseko enpresariak, proiektua zer dan enpresa honentzat azaldu eban. "Proiektu hau, euskal gazte batzuen garapen profesionalean egindako inbersino moduan ikusten dogu, eta ez txirrindularitza lez bakarrik" esan eban.
Murias enpreseak, San Mames Barriko lanetan hartu dau parte eta merkatal zentroak, hirugarren adinerako egoitzak eta hainbat parking kudeatzen ditu.

Jon Odriozola kirol zuzendaria
Jon Odriozola (Oñati, 1970) txirrindulari profesionala izandakoa da. Gewiss taldean hasi eban bere ibilbidea 1995ean eta 1998an Banesto taldeak fitxau eban. Urte haretan, Espainiako Itzulia irabazi eban taldeko partaidea izan zan: Abraham Olanok lortu eban lehenengo postua eta Odriozolak berak hamabigarrena. 2004ra arte ibili zan lehian, garaipen asko lortuz. Atzen urtea Kelmen egin eban.
Lehiatzeari itxita, Orbea taldeko kirol-zuzendari izan zan eta Euskaltel-Euskadikoa ondoren.

0
Mendia
2014/10/12
Mendi eta bizikleta martxak Igorren, Artean eta Ubiden

Udagoiena urte sasoi aproposa da mendira joateko eta oraingo hileko bigarren hamabostaldian, hainbat aukera dagoz mendian ibialdia egiteko oinez edo bizikletaz. Hilaren 19an, Gorbeia Suzien-eko martxearen hurrengo egunean, Igorren Mugari Bira eta Artean Mendiko Bizikleta martxea egongo dira. Hilaren 26an, barriz, Arratia, Ubide eta Otxandioko mendizale eguna ospatuko da.
Ibilbide bi izango ditu, Motxoganek antolatuten dauan XXVII. Mugari Bira, Igorreko martxeak. Ibilbide luzeak 25 km. ditu eta laburrak 12 km. Izen emotea, Igorreko kiroldegian izango da, urten aurretik. Ibilbide luzea egin gura dabenak, 08:00etan emon behar dabe izena eta 08:30ean bideari ekin. Laburra egiteko, barriz, 08:30ean emon behar da izena. Honeek 09:30ean abiatu dira.

Artean BTT martxea
Mendian bizikletaz ibiltea gurago dabenentzat, III. Arteako BTT martxea antolatu dau Artea Kirol Kultur eta Euskera Taldeak (AKKT). Hemen be ibilbide bi dagoz aukeran, luzea 42 km.koa eta laburra 29 km.koa. Luzea egiten dabenak Mandoia eta Bikotx Gane mendietara igoko dira, laburra egiten dabenak barriz, Mandoiara eta Lauretara igoko dira. Urtekerea 09:30ean izango da Arteako plazatik eta izena www.akktartea.com webgunean emon behar da.
   
Arratia-Ubide-Otxandio mendizale eguna
Arratia-Ubide-Otxandio XV. edizinoa Ubideko Amexier mendi taldeak antolatu dau. Martxea Ubideko plazatik urtengo da 08:30ean. Ibilbideak 15,7 km.ko luzeerea dauka eta 500 metroko igoerea.
Partaideak Ubideko plazatik urtengo dira, Siskiñotik pasau eta Oketara igongo dira. Handik Muruetako harrobietara jeitsiko dira. Gero, Lexarandatik Atxurdinera eta handik Ubideko plazara; hau da, helmugara. Martxea amaitutakoan kopaua egongo da partaide guztientzat.
Izen emotea 5 euro da nagusien kasuan eta doban umeentzat. Hilaren 22a baino lehenago egin behar da, hurrengo telefono honeetara deituta. Arantzazu, 659 213 493; Igorre, 628 619 040; Lemoa, 675 701 359; Ubide 696 744 988 eta Zeanuri 669 156 500.

0
Mendia
2014/10/12
Lasterketea, martxea eta "mendiaren inguruko jaialdia" da Gorbeia Suzien

Urri bigarrenaren 18an izango da Gorbeia Suzien Banco Mediolanum Sari Nagusia. Aurten nazinoarteko mendi-lasterketen federazinoko (ISFko) Skyrunner National Series zirkuitoan sartu da. Holan, Gorbeia Suzien 2014ko Skyrunner National Championship izango da.
Ibilbide nagusiak 32 km eta 2.300 metroko desnibel positiboa dauka. Hirugarren edizino honetan beste tontor bat sartu da ibilbidean: Lekanda. Sari barriak be egongo dira. Holan, ibilbidearen tarte baten neurtuko dan Kilometro Bertikal partzialak, saria izango dau. Erronka honek 5 km eta 1.000 metroko desnibel positiboa daukaz, San Justoko baselizatik Lekandako tontorreraino. Indarrak ondo neurtu beharko dabez parte hartzaileak, ze ondoren 20 km gehiago egin beharko dabez lasterketea amaituteko.

Kirolari ezagunak
Lasterketa honetan parte hartuko dabenen artean, kirolari ezagun asko dagoz. Bertan egongo dira Ionut Zinca, aurreko bi urtetako irabazlea; Nuria Picas, Maite Maiora, Zaid Ait Malek, Hassan Ait Chaou, Javi Crespo edo Leire Arrizabalaga, bigarren edizinoko irabazlea, beste askoren artean. Denis Urubkok eta Alex Txikonek Urubkoren proiekzino baten emonaldian parte hartuko dabe barikuan 20:00etan Zeanuriko herriko frontoian, eta hurrengo egunean galapan egingo dabe Gorbeia Suzien mendi lasterketan.

Gorbeia Suzien mendi martxea
Lasterketeaz gainera, martxa ez lehiakorra be bada Gorbeia Suzien. Ibilbide bi dagoz aukeran, Gorbeiako Parke Naturaleko txoko ezkutuak ezetu eta martxarako izena emon dabenak aukeratu dagien. Ibilbide luzeak 29 km. ditu eta 1.850 metroko desnibel positiboa, laburrak, barriz, 22 km eta 1.100 metroko desnibela.

Mendiaren inguruko jaialdia
Gorbeia Suzien, lasterketa bat baino gehiago, "mendiaren inguruko jaialdi bat da" antolatzaileen arabera eta egitaraua lasterketearen eguna baino lehenago hasten da. Mendi lasterketen prestakuntzearen gaineko mahai-ingurua, proiekzinoak eta berbaldiak egongo dira lasterketearen astean. Lasterketea eta martxaz gainera, "zapatua, mila ekimenez josita egongo da: 200 metroko tirolinea eta mendiko materialeko bigarren eskuko azokea barne. Eta domekan umeak izango dira protagonistak, umeen lasterketan".

0
Mendia
2014/10/5
Mendi eta bizikleta martxea Diman

VIII. Sisetan Mendi Martxea eta VI. Bizikleta Martxea izango dira Diman, hilaren 11n. Mendi martxako partaideak 08:00etan abiatuko dira plazatik eta bizikleta martxakoak 09:30ean urtengo dabe. Mendi martxan ibilbide bi dagoz aukeran, bata luzeagoa eta bestea laburragoa. Bizikleta martxan, barriz, bakarra.
Mendi martxan ibilbide luzea egitea aukeratuten dabenak 32,7 km. egin beharko ditue eta laburra egiten dabenak erdia, 16,5 km. Ibilbide luzea aukeratuta be, inor 11:30erako Iñunganera heldu ez bada, ibilbide laburrera pasau beharko da. Plazako kontrola 16:30ean zarrratuko da. Izena aldez aurretik emon daiteke eta orduan 8 euro ordaindu behar dira, edo egunean bertan, 10 euro pagauta.

BTT martxea
Mendi martxak igaz baino apurtxo bat laburragoak badira be, ez da gauza bera gertatzen bizikleta martxeagaz. Bizikletariak 40,76 km. egin behar izango ditue, igaz baino 3 gehiago. Izen emotea 12 euro izango dira aurretik egin ezkero, eta 15 euro egunean bertan.

0
Duatloia
2014/9/30
Igorreko II. Duatloi Herrikoia

Oskar Garro ziklismo egokitutako txirrindulariari lagunduteko, II. Duatloi Herrikoia antolatu dau Oskar Garro Lagun Taldeak urri bigarrenaren 5erako. Igorreko eskoletan izango da hitzordua goizeko 11:30ean eta kategoria bi egongo dira: "txikiak", 10 urte baino gitxiagoko umeentzat, eta "handiak" 10 urtetik gorakoentzat. Hiru proba egin beharko dabez partaideak, bizikletan bat eta galapan bi.
Lehenengotik txikien txandea izango da. Honeek 800 metro galapan, beste 800 bizikleta gainean eta beste 200 metro galapan egin beharko dabez. Handiak, barriz, 1,5 km. galapan, 4 km. bizikletan eta beste 1,8 km. galapan.
Amaitutakoan, kopautxoa partaideentzat eta zozketea egongo da.

Oskar Garro onenen artean
Bai pistan, bai bidean, onenen artean egoten da Garro. Aurreko denporaldian, kasurako, Garrok Espainiako Pistako Txapelketan urrezko domina bat eta brontzezko domina bi lortu ebazan, Espainako Errepideko Txapelketan brontzezko domina bat eta laugarren postu bat, eta Italiako Munduko Kopan erlojupekoan 20. postua egin eban eta errepideko lasterketan 16.ena.
Duatloian batutako dirua, duatloia bera pagetako eta, diru gehiago jaso ezkero, entrenatzaile bat topau eta entrenamentuak pagetako izango dala dino ziklisteak. "Pasa dan urtean Igorreko Udalaren laguntza ezin hobea izan neban eta aurten ba laguntza hau izan ezkero, txapelketetan parte hartzeako aukerea izango neuke postu hobea lortzeako asmoagaz".
Txapelketen egutegia ondino zehaztu barik dago baina igorreztarrak pistako eta bideko lasterketetan parte hartzeako asmoa dauka.

0
Bola jokoa
2014/9/30
Altzustan jokatuko da Zeanuriko kofradien arteko Bola Txapelketea

Jon Urutxurtu


Urri bigarrenaren 4an, zapatuan, Altzustako bolatokian jokatuko da Zeanuriko kofradien arteko Bola Txapelketea. Udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak izango dabe taldeka jokatzen dan txapelketa horretan parte hartzeako aukerea: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek. Taldea 4 bolarik osotuko dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egingo dauz, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartuko da kontuan; beraz, txirlo gehien botatzen dauan taldea izango da irabazlea eta bardinketea egongo balitz, "gerrea" jokatuko litzateke.
Aurtengo udan, bakarkako hiru txapelketa jokatu dira Zeanurin, Altzuan, San Juston eta San Lon- tzon, eta toki bakotxean sailkatu ziran lehenengo hiru bolariak jokatu eben Zeanuriko Txapelketea San Lontzo bigarren egunean. Irabazlea Maximo Beitia izan zan eta bigarren eta hirugarren tokietan Jon Aranguren eta Felix Artetxe sailkatu ziran. Hiru bolari honeek kofradien txapelketan be parte hartuko dabe: Beitia Otzerinmendigaz, Araguren Ibarguenegaz eta Artetxe Uribegaz.

Bola jokoa desagertzeko arriskuan
Bola jokoa Arratiako eta euskal kulturako beste hainbat gauza lez, desagertzeko arriskuan dagoala ikusiz, bultzakadatxoa emon gura deutsie antolatzaileak txapelketeari. Gaur egun bola jokoa udan eta auzune gitxi batzuetako jaietan bakarrik jokatzen da, gazteen parte hartze txikiagaz. Beraz, desagertzeko arrisku larrian dagoan kirol herrikoi honen biziraupena eta gazteak erakartea bilatzen dabe antolatzaileak. Juantxo Ozerinjauregik, antolatzaileen ordezkariak dinoanez, "datorren udara begira umeentzat txapelketea antolatu gura dogu, ia animetan diran eta geure-geurea dan kirol bateri, boleari, ez deutsagun desagertzen ixten".

Babeslea eta laguntzailea
Kofradien arteko txapelketa hau antolatzea ezinezkoa izango litzateke erakunde eta enpresa pribaduen laguntasuna barik, eta Zeanuriko Udalaren babesa eta Altzustan dagoan Ellauri Hoteleko Kiloterdi jatetxearen laguntzea izango ditu.
Sariak honako honeek izango dira: talde irabazleak 120 euro eta kilo eta erdiko bi txuleta bere osagarriakaz bazkalteko edo afaltzeko aukerea izango dau Kiloterdi Txokoan, Ellauri Hotelaren jatetxean; 2. saria: 100 eurokoa izango da eta 3.a 80koa.
Txapelketea amaitu ostean, parrilladea egongo da Altzustara hurreratzen diran guztientzat, auzuneko txokoan, Altzusteko Jai Batzordearen eskutik.
Beraz eskuzuloak, txorra, sinka, hirukoa, txakile, zubile, txirloa, arrapea... eta beste berba batzuk entzuteko aukerea izango da Altzustako bolatokian urriaren 4an, arrastiko 18:00etatik aurrera.

0
Raid
2014/9/30
Hogeta hamabost taldek emon dabe izena III. Arratia Raid-en

Gehienez 70 taldek emon ahal dabe izena, guztira 140 lagunek beraz. Antolatzaileak partaidetzea 60 taldetara ailegetea espero dabe. Izen emotea hilaren 2ra arte dago zabalik. III. Arratia Raid, urri bigarrenaren 4an jokatuko da Otxandion, Arratia Raid Taldeak eta AKKBk antolatuta.
Arratiako jentearen parte-hartzea bultzatu gura dabe antolatzaileak. "Leku askotako jentea animau da. Logroño, Kantabria, eta Euskal Herri osoko taldeak. Aurten, Arratiatik talde gehiagok parte hartuko dabela emoten dau. Arratiako eta Otxandioko jentea animetako Arratia-Otxandio kategoria berezi bat be ipini dogu" dino Xabier Iturriaga antolatzaileak.
Raid-a, goizeko 10:00etan hasiko da eta 7 orduko iraupena eukiko dau. Betiko probak eta "sorpresa"ren bat be topauko dabe parte-hartzaileak. Probaren hasikeran, Otxandion orientazino probea izango da. Mendiko bizikletea hartu eta bidean tirolinea izango dabe. Bizikletan segidu eta urtegira helduko dira partaideak. Han piraguan 4,5 kilometrotako probea egin behar izango dabe. Hauxe da aurtengo nobedadea eta Otxandion egiteko arrazoia.
Honen ostean, barriro bizikletea hartu eta trekkina. Proba hau luzea eta gogorra izango dala dino Iturriagak. Bizikletea barriro hartu eta Otxandiora joango dira kirolariak, raid-a amaituteko.

Opari zozketea
17:00etan zarratuko da helmuga, eta honen ostean, bazkaria eta opari zozketea egingo da. Areatzako Hotelak, Atxarte mendiko dendak, Zazpi haizetara dendak, Sirokorekak, Otxandioko kanpinak eta hainbat tabernak eta bizikleta denda pare batek emondako opariak zozketatuko dira.

0
Rallysprint
2014/9/21
Zeberio-Artea Rallysprinta, Lurgaineko bakarra Erkidegoan

Hilaren 27an izango da Zeberio-Artea III. Lurgaineko Rallysprinta, Gorbeialde Racing-ek antolatuta. Aurten, 30 kotxek parte hartzea espero dabe antolatzaileak, aurreko urteetan baino gehiago. Piloto gehienak Erkidegokoak izango dirala dino Iker Ercilla Gorbeialde Racing-ekoak, baina Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Galiza, Gaztela eta Kataluniatik etorritakoak be lehiatuko dirala uste dau. Igaz Aritz Iriondo eta Aitor Zubiaurre gipuzkoarrak irabazi eben.
Sarasolatik (Artea) hasiko da lurgaineko rallysprinta. Kotxeak basoko pista batetik ibiliko dira eta lau bider egingo dabe bidea, ahalik eta lasterren. Irabazlea ibilbidea denpora gitxienean egiten dauana izango da.
Zeberio-Artea Lurgaineko Rallysprinta, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian egiten dan lurgaineko bakarra dala dino Ercillak. Horregaitik, Euskadiko Automobilismo Federazinoak bultzatu gura izan dau eta proba hau Open baten barruan dago. Bertan, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Galiza, Gaztela eta Kataluniak hartzean dabe parte.

Ordubatetatik seirak arte
Bidetik pasetan notak hartzeako, 13:00etan hasiko dira. Lehenengo partaidea 15:00etan urtengo da. Seirak aldean urtengo da atzena antolatzaileen arabera.

0
Slalom
2014/9/16
Slaloma Diman, Euskadi eta Bizkaiko Txapelketetarako puntuagarria

Durangalde Racing eta Aginona Racing-ek antolatuta, hilaren 21ean Ugarana-Dima V. Slaloma izango da. Proba hau, Euskadiko Txapelketarako eta Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Hogetabost kotxe inguruk hartuko dabe parte. Asier Tejado dimoztarra egongo da partaideen artean, bere BMW 325agaz.
Zirkuitua Dimako eskolak, frontoia eta behekaldeko parkinak osotuten dabe. Eta hau hiru bider egin behar izango dabe. Faboritoa Oscar Revilla Durangokoa da. "Aurtengo txapelketan, bost proba egin eta bostak irabazi ditu Revillak. Bera da gure kriptonita. Bera doa lehenengo bigarrenari aldea aterata" dino Asier Tejado pilotuak.
Kotxeak Araudiak eskatzen dituan seguridadeko neurriak dituen ala ez ordu bi t’erdietan hasiko dira konprobetan eta 16:00etan urtengo da lehenengo partaidea.

0
Txirrindularitzea
2014/9/8
Mendiko bizikletea Ubiden

Ubideko VI. Mendi Bizikleta Martxea hilaren 13an izango da Amexier Mendi Taldeak eta Ubideko Udalak antolatuta. Ibilbideak 41 km. ditu. Izena hilaren 12ra arte emon daiteke Amexier Mendi Taldearen webgunean edota martxearen egunean bertan herriko frontoian.
Ubidetik urtenda txirrindulariak, Saldropo, Upeteko landak, Salutrieta, Otzarreta, Upete eta Zubizolatik pasauko dira. Gero Ubiden horniketea izango dabe eta ondoren, Siskiño, Alaran, Harrobiak, Letxaranda eta Atxurdinetik pasauko dira, Ubideko helmugara ailegetako.

0
Mendia
2014/9/7
Areatzako I. Mendi Astea eta III. Mendi Martxea

Areatzako lehenengo Mendi Astea antolatu dabe AKKBk eta Udalak alkarlanean hilaren 10etik 13ra. Argazki Lehiaketearen sari banaketea, Arratia Raidaren aurkezpen ofiziala, berbaldiak eta III. Areatzako Mendi Martxeak osotuko dabe astea. Ekitaldiok Udal Aretoan izango dira arrastiko 19:00etan.
Berbaldiak Julen Urdaibai mendi korrikalari bermeoztarrak eta Iñigo Gabiria Elorrioko kirolariak egingo dabez. "Lasterketak mundutik zehar: Antartida, Islandia, desertua, oihana..." eta "Mendiak oinen azpian: parapentea eta ni" gaien gainean egingo dabe berba hilaren 11 eta 12an, Urdaibaik eta Gabiriak, hurrengoz hurrengo.
I. AKKB Argazki Lehiaketearen sari banaketea eta III. Arratia Raidaren aurkezpen ofiziala urri lehenengoaren 10ean izango dira.

III. Areatzako Mendi Martxea
Sendotuz doan martxa honek emongo deutso amaierea mendi asteari. Urri lehenengoaren 13an izango da eta ibiltariak goizeko 08:00etan batuko dira herriko plazan. Izena hilaren 11 baino lehenago emon ezkero, zazpi euro ordaindu beharko da; egunean bertan emon ezkero, hamar. Hornidurea -jatekoa zein edatekoa-, kamiseta teknikoa eta parrilladea helmugan dagoz prezio honen barruan.
Partaideak ibilbide bi daukiez aukeran. Laburrak 20 km. ditu. Areatzatik urten eta Kerezikoatxa, Hirumugarrieta, Asteitze eta Upotik pasauko dira mendizaleak Areatzako helmugara heldu aurretik. Martxa luzea egiten dabenak, barriz, 29 km. egin beharko ditue. Ibilbidea, Kerezikoatxa, Pagomakurre, Hirumugarrieta, Asteitze eta Upotik joango da.
Amaieran, Hesperia Areatzan gau bat eta Atxarte kirol dendako materiala zozketatuko dira.

0
Mendia
2014/9/3
Gorbeako Gurutzea Lagunartekoak Gorbeiako kurutzera igoko dira

Datorren urri lehenengoaren 6an, zapatua, Peña Gorbeako Gurutzeak antolatuten dauan Gorbeiara igoerearen hemeretzigarren edizinoa izango da. Areatzako frontoian izango da abiapuntua, goizeko 09:00etan.
Kurutzean hamaiketakoa egin eta hamabiak aldera urteroko argazkia aterako dabe, gero, bazkaldu egingo dabe Pagomakurren. Han, hil diran bazkideai omenaldi bat egingo deutsee 14:30ean.
Gorbeiatik bajatukeran, txikienak olgetako leku bat izango dabe Areatzako parkean horretarako ipiniko dan gunean. Gauean kopautxua eta DJs Diskbreakers-ek egunaren bukaerea alaituko dabe Motxo tabernan. Ekintza honeek Motxo tabernearen laguntzea daukie eta edozeinek parte hartu ahal izango dau.

Lagunartearen webgunea martxan
Laster lagunarteak egiten dituan ekintzak, zein alkarteagaz lotutako informazinoa konsultau ahal izango da martxan ipini barri daben www.athleticgorbea.com webgunean.

0
Mendia
2014/9/2
Zeanuriko Ermiten XXVII. Mendiko Martxea

Urri lehenengoaren 6an, zapatua, egingo da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurtengoagaz hogeta zazpigarren urtea beteko dau 1988an jaio zan eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Elkarteko mendi sailak, eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuriztarrak urteroko ziteari.
Helburuak hasikerako berberak dira: goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez igarotea, eta herritarrai zein kanpoztarrai Zeanuriko inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan sakabanaturik dagozan ermita edota eleizak; guztira hogei.
Urtekerea herriko frontoian izango da, goizeko 07:30ean, eta ibilbide osoa egiten dabenak, 35 bat kilometrotan zehar, hemeretzi ermita edota eleiza bisitauko ditue, aurten be Egiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena kanpo geratuko da eta.
Ibilbide osoa egin gura ez dabenentzat, beste aukera bi, 15 eta 28 kilometrokoak, prestatu ditue antolatzaileak. Ertaina, San Juanetik helmugara joateko aukerea emoten dauana eta laburra, San Migeletik helmugara doana.

0
Mendia
2014/6/16
Gorbeia Suzienerako izen emotea zabalik dago

Gorbeia Suzien Banco Mediolanum Sari Nagusia urriaren 18an izango da. Mendi lasterketan izena emoteko aukerea, astelehenetik, bagilak 16, zabalik dago. Gorbeia Suzien lasterketan zein martxan parte har- tzeako aukerea galdu gura ez dauanak, hainbat arinen emon behar dau izena. Lehenengo 4 orduetan 101 ziran lasterketan izena emondakoak eta 9 martxan izena emon ebenak-eta. Antolatzaileak gogora arazo gura dabe partaide kopurua mugatua dala, 550 lasterketan eta 350 martxan. Izen emotea www.kirolprobak.com webgunean egin behar da.
Aurten, Gorbeia Suzien Euskal Koparen atzenengo probea izateaz gainera, ISF-k (International Skyrunning Federation) ISF Skyrunner National Championship 2014rako proba lez onartu dau. Holan, nazinoarteko proben artean sartu da, Andorra & Spain Skyrunner National Series & Championship Txapelketako proba nagusia izango da-eta. Horrezaz gainera barri oso ona jaso dabe antolakuntzakoak ISFk munduko 21 lasterketa garrantzitsuenen artean kokatu daulako eta lasterketa horreen puntuazinoaren arabera egingo da aurtengo korrikalari onenen ranking-a.

0
Txirrindularitzea
2014/6/4
Zeberio inguruko mendietako lasterketea

Bagilaren 8an izango da Zeberio Xtrem 2014, Zeberioko BTT Mendi Bizikleta Martxea. Aurten be, ibilbide bi egongo dira aukeran; laburrak 31 km. ditu eta luzeak 43 km. Martxea goizeko 09:00etan hasiko da Ermitabarri auzunean. Antolatzaileak 200 txirrindulari inguru edo gehiago espero dabez eguraldiak lagunduten badau.
Igazko ibilbide bera izan arren, noranzkoa aldatu da aurten. Ibilbide laburra egiten dabenak, Arginako auzunetik Mandoiara igongo dira, Presaldera joango dira gero Vargasetik, eta Ermitabarrin amaituko dabe. Luzea egiten dabenak, ibilbide labur osoa gehi beste 15 km. inguru egingo dabez. Murgari bueltea emongo deutsie, Ermitabarrin amaituteko.
Igazko irabazlea Erlantz Uriarte, Igorreko ziklistea, aurten be egongo dala dinoe antolatzaileak, eta "beste konpromisorik ez badauka", Titan Desert-en etapa bi irabazi dituan Julen Zuberok be hartuko dauala parte. Baita Zeberioko Joseba Nuñezek be. Eurekaz, mendiko bizikletea gustuko daben beste asko. Igaz euria egin eban eta 110 txirrindulari neurtu ziran, aurten, eguraldiak lagundu ezkero, zenbaki hori ia bikoiztea espero dabe antolatzaileak.

Izen emotea
Izena www.zeberioxtrem.org webgunean emon behar da. Inskripzinoa baieztatu eta dorsalak batu, barriz, egunean bertan, 07:45tik 08:45era.
Zeberioko Udalak, Sociedad Ciclista Ugao, Garri bikes eta Ermitabarrik antolatuten dabe hirugarrenez egiten dan bizikleta martxa hau.

0
Maratoi Txikia
2014/5/27
Maratoi Txikia bagilaren 1ean

Arratia Ikastolak eta Arratiako Institutuak antolatuten daben Arratiako XXV. Maratoi Txikia bagilaren 1ean izango da. Edade guztietako kirolariak hartzean dabe parte Maratoi Txikian, edade bakotxari egokitutako ibilbide bat eginez. Partaideak ez dira bakarrik Arratiatik etorriko, kanpoko kirolariak be etorten dira proba honetan parte hartzera.
Nagusiak Zeanuri-Igorre (11 km.) ibilbidea egingo dabe. Urtekerea 10:00etan izango da Zeanuritik eta izen emotea Igorreko kiroldegian 08:45etik 09:15era edo Zeanurin bertan 09:15etik 09:45era. Igorretik Zeanurira joateko autobusa egongo da 09:30ean.
1997tik 2001era jaiotakoak, Artea-Igorre ibilbidea egingo dabe 10:15ean urtenda. Izen emotea Arteako plazan izango da 09:30etik aurrera.
2002tik 2005era jaiotakoak barriz, Dima-Igorre ibilbidea egingo dabe Dimako plazatik goizeko hamarretan urtenda. Izena be plazan bertan emon behar da, 09:15etik 09:45era.
2006an jaiotakoak eta gazteagoak, Igorreko eskoletan prestatutako zirkuitua egingo dabe. Honeek be 10:00etan izango dabe urtekerea. Txikien izen emotea 08:45etik 09:45era, Igorreko kiroldegian izango da.

1
Mendi martxea
2014/5/6
Ubideko Bira hilaren 11n

Goizeko 08:00etan ibilbide luzea (28 km.) egin gura dabenak eta ordu erdi beranduago ibilbide laburra (16 km.) egiteko asmoa daukienak batuko dira Ubideko herriko plazan. Ibilbide luzea egiten dabenak Gorbeiako tontorra zapalduko dabe. Edozein ibilbide aukeratuta be, paisaje ederretatik pasauko dira mendizaleak eta bidean egindako argazkien lehiaketea be egongo da. 
Ibilbide laburra egiten dabenak Ubide, Siskino, Oketa, Muruako harrobiak, Lexaranda, Atxurdin, Zubizola eta Ubide egingo dabe. Luzea egiten dabenak, barriz, Muruako harrobietan beste bide bat hartu eta Mairulegorreta, Azero, Gorbeia, Aldaminape, Arimekorta, Atxuri, Saldropo, Bastelarra, Upete eta Kaltzadatik pasauko dira Ubidera heldu baino lehen.
Izena emon daiteke egun berean, 07:30etik urtekera ordura arte edo interneten bidez ubidekobira.es.tl webgunean.

Argazki lehiaketea
Ibiltariak bidean argazkiak egin eta argazki lehiaketan parte hartu daikie. Argazkiok ubidekobira@gmail.com helbide elektronikora edo Ubideko Bira, San Juan 4, 48.145 Ubide (Bizkaia) helbidera bialdu behar dira. Flicker-en ipinten dabez gero argazkiok eta urrietan aukeratuten dabe irabazlea. Saria Urbide jatetxerako persona birentzako bazkari edo afari txartela da.

0
Orientazinoa
2014/5/6
Orientazino probea eta burruka erakustaldia

Hilaren 10erako, AKKBk (Areatzako Kirol eta Kultura Batzordea) eta AKKTk (Arteako Kultur Kirol Taldea) orientazino proba herrikoia antolatu dabe. Urtekerea eta helmuga Areatzako plazan izango da eta probea, mapa eta brujulea erabiliz, baliza gehien topatzean datza. Arrastian, burruka erromatar erakustaldia egongo da Areatzako frontoian.
UP-O Rogaine orientazino probea goizeko 10:00etan hasiko da eta hiru orduko iraupena izango dau. Bertan taldeka hartzean da parte, 2 eta 5 persona arteko taldeetan, hain zuzen. Izena aldez aurretik emon behar da AKKB edo AKKTren webguneetan.
Eguerdian parrilladea egongo da proban parte hartu dabenentzat.

Burruka greko-erromatarra
Arrastiko 16:30ean burruka greko-erromatarraren erakustaldia egongo da frontoian. Burrukalariak Bizkaiko Borroka eta Sanbo Federakuntzakoak dira. Burrukalarien artean, Espainiako txapeldunak eta Espainia mailan dominak irabazitakoak dagoz. Roberto Hojas –Euskadiko Borroka eta Sanbo Federazinoko zuzendari teknikoa- izango da entrenatzailea. Ikusleen artean, Maider Unda egongo da. Maider Undak brontzezko domina lortu eban 2012an Londreseko Olinpiar Jokoetan, Espainiako Txapelduna izan zan 2013an eta zidarra irabazi eban 2013ko Europako Txapelketan.

0
Rallystone
2014/5/1
Dimatik urtengo da erlojupeko probea

Hilaren 2, 3 eta 4an izango da Rallystone 2014 eta Arratiatik domekan, hilak 4, pasauko da. Lemoatik Igorrera N-240tik etorriko dira eta Dimara BI-2543tik joango dira. Diman, 09:30ean erlojupeko urtekerea izango da. Aurten, 45-50 auto inguruk hartuko dabe parte, tartean, Iban Eguskitza eta Oscar Padilla arratiarrak BMW E-21 bategaz.
Auto klasikoak, hau da 25 urte baino gehiago dituen autoak hartzean dabe parte Real Peña Motorista Bizkaiak antolatuten dauan nazinoarteko hiru eguneko proba honetan. Bilboko Arenalean egongo dira partaideak, hilaren 2an, arrastiko 16:00etan eta 17:45ean izango da lehenengo etapearen urtekerea. Hirugarren egunean pasauko dira Arratiatik. Bilbotik 09:00etan urten eta Diman ordu erdi barru inguru egongo dira. Han, erlojupeko probeak izango dau urtekerea. Dimako eskola aurreko parkinetik urten eta Lamindaora joango dira partaideak Areatzara bajatuteko. Antolatzaileen ustez, hori izan daiteke parterik ikusgarriena. Erlojupekoa amaituta, handik Barazarrera eta Ubiderantza abiatuko dira.
Rallystone 2014 Bilbon amaituko da 13:00etan.

Walter Röhrl Saria
Aurten Walter Röhrl-ek Bilbon Firestone Rallya irabazi ebala 40 urte betetzen dira eta antolatzaileak bere izeneko saria emotea irabazleari ebatzi dabe. Kantabria, Katalunia, Madril, Asturias eta Euskal Herriko lurralde guztietako partaideak neurtuko dira Rallystonen.
"Atzen urteetan auto kopurua murriztu bada be, faboritoak ostera, gero eta gehiago dira" dino Juan Domingo Goti antolakuntzakoak. Honen ustez aurten, podioa egiteko posibilidadea daukie "gitxienez" hamar taldek. Aurtengo Rallystone irabazteko aukera handiak honeek ditue: igazko irabazleak Madrazo eta Domingok (Kantabria), BMW 2002 Tii; 2011ko irabazleak Reketa eta Cepedak (Euskadi), VW Golf GTI; aurreko hiru urteetan beti podiumean egon diran Santamaria eta Renteriak (Euskadi-Kantabria), VW Golf GTI; Kantabria aldean trofeo ugari irabazi dabezan Colina eta Albok (Kantabria), Ford Escort Mk2; edo Espainia osoan trofeo ugari irabazi dabezan Pindado eta De Pablos-ek (Madrid), Porsche 911 SC.

0
Futbola
2014/4/23
I. Alebin Harrobi Futbol Klub Txapelketea Lemoan

Lemoako Harrobi Futbol Klubak kimuentzako txapelketea antolatu dau, hilaren 26an Arlonagusia futbol zelaian.


Txapelketak egun osoa hartuko dau. Izan be, goizeko bederatzi t’erdietan hasiko dira ligaxka partiduak, finalaurrekoak bostetan, hirugarren eta laugarren postuak seiretan jokatuko dira, finala zazpiretan eta sariak zortziretan bananduko dira.
Kategoria honetan 11-12 urte bitarteko umeak jokatuten dabe eta guztira 12 taldek hartuko dabe parte. "170 ume inguru eta Euskal Herriko talderik potenteenetarikoak egongo dira bertan, baita Aragoiko Zaragoza be" azaldu deutso BEGITUri Alex Maguregi antolatzaileak. Arabatik, Alaves, Ariznabarra eta Aurrera Vitoria taldeak egongo dira; Bizkaitik, Athletic Club, Baskonia, Danok Bat, Otxandioko Vulcano eta Lemoako Harrobi. Gipuzkoatik, Antiguoko eta Eibar, eta Nafarroatik, Osasuna.
Harrobik maila honetako talde bi ditu eta txapelketan talde bietako "nahasketa" bat aterako da zelaira.

Kluba egonkortzen doa
Txapelketa hau antolatuteko arrazioa, etorkizunaren alde egitea dala dinoe Harrobitik. "Ume eta gazteen futbolean ikusten dogulako etorkizuna klub egonkor bat egiteko, eta benetan aberasgarria dalako klub osoarentzat eta baita herria eta herriko jentearentzat be. Momentuz adin honetako txapelketa hau indartu gura dogu, urtero-urtero handituz joan daiten".
Harrobik guztira 10 talde daukaz: 3 futbol eskolan, benjaminetan 2, alebinetan 2, infantiletan 1, kadeteetan 1 eta jubeniletan neska talde bat.

0
Mendia
2014/4/14
Gorbeia Suzien Mendi Lasterketea prestatzen hasita dagoz honezkero

Irati Urien


Barrikuntzakaz eta inoz baino indartsuago dator Gorbeia Suzien Mendi Lasterketea.


Lehenengo edizinoa, Euskal Kopako atzenengo probea izan zan; Euskal Herriko Txapelketea igaz, eta aurten Euskal Kopako atzenengo probea izatetik aparte International Skyrunning Federation-ek (ISF) antolatzen dauan 2014ko Skyrunner National Championship (ISF) lasterketako probea izango da. Proba hau nazinoarteko mailan kokatzen da, izan be, Andorra, Portugal eta Espainiako estaduen artean antolatzen dira Skyrunner Championship eta Skyrunner National Series probetako lasterketak.
Sano salto handia emon dau lasterketeak eta horrek antolakuntzan exijentzia maila altuagoa suposatuko dauala adierazo dabe Suzien Mendi Klubekoak. Tartean behar izango dan diru kopurua be handiagoa izango da, eta honen harira aitatutekoa da aurten babesle nagusi bat eukiko dauala karrereak: Banco Mediolanum. Honeekaz hitzarmena eginda daukie lasterketarako eta Gorbeia Suzien Banco Mediolanum Sari Nagusia izango da aurtengoa.

Euskal Herriko Mendi Lasterketetako Selekzinoko korrikalariak Zeanurin
Aprilaren 12an Mendi Lasterketetako Selekzinoko korrikalariak joan ziran Zeanurira. Goizean urte honetako Gorbeia Suzien lasterketearen ibilbide posiblea ezagutu eben. Suzien Mendi Klubekoakaz bazkaldu ostean aurkezpenak etorri ziran. Batetik, Euskal Selekzinoko kide barri bi aurkeztu ebezan, Uxoa Irigoien eta Dabid Garcia "Txiki". Eta bestetik korrikalariak erabiliko daben Ternuako ekipazino barria jantzi eben. Bertan egon ziran Leire Agirrezabala, Aritz Egea, Iñaki Uribe-Etxebarria, Iban Letamendia, Eneko Allende selekzionadorea eta Oihana Azkorbebeitia korrikalaria eta selekzionadorea be bai.


0
Mendia
2014/4/3
Zeberiotik Untzueta gaztelura

Untzueta Nafar Gazteluak antolatuta, hilaren 6an, Untzetapikura abiatuko dira Zeberiotik hainbat lagun; Arakaldo, Orozko, Ugao eta Arrankudiaga-Zollotik doazenakaz bat egin, eta Untzueta gazteluaren mugarriaren inaugurazinoa egiteko. Tontorrean, nafar gaztelua egon zala bertan adierazoten dauan ikurra ipiniko dabe eta ekitaldia eta ospakizuna egingo ditue Untzetapikun. Ondoren, herri bazkaria Arrankudiagako Gizarte Etxean.
Honen aurretik, martiaren 14an, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren barruan, "Untzueta gaztelua eta Nafarroako erresumaren konkista prozesuak" izeneko berbaldia emon eban Sergio Iribarrenek Zeberioko udaletxean. Gai honen inguruko beste hainbat berbaldi egin ditue Untzeta mendiaren inguruko herrietan: Ugaon, Arrankudiaga-Zollon, Arakaldon eta Orozkon, hain zuzen be.

Antolatzaileak
Untzuetan gaztelu zahar baten aztarnak dagozan arren, jente askok ez dauka horren barri. Horregaz kezkatuta, zenbait lagun alkartu eta memoria historikoa berreskuratzeko asmoagaz lanean hasi ziran, Untzueta Nafar Gaztelua sortuz. Untzueta mendiaren inguruko herri guztietako lagunak biltzean dira bertan. Talde hau Nafarroa Bizirik taldeagaz ipini zan hartu-emonetan eta berbaldiak eta aprilaren 6ko martxea antolatu dabe.

0
Azkorea
2014/3/31
Atutxa eta Mugertzarentzat txapelak Binakako Urrezkoan

Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugertzak irabazi dabe Binakako Urrezko lehiaketako finala. Etxebarria eta Larretxearen kontra lehiatu ziran martiaren 30ean, Azpeitiko Izarraitz frontoian. Atzenengo egurrean ebatzi zan garaipena, hogeta hamar segundugaitik irabazi eben Atutxa eta Mugertzak. Dimakoak adierazo dauanez, lar justo ibili ziran Ugaitz eta bera eta atzenerarte izerdia bota behar izan eben. Aitzol Atutxaren esanetan, "danok merezidu genduan txapela, baina txapel bi baino ez dagoz eta txapel bik buru bi baino ez dabez estaltzen". Dimoztarrak laugarrenez jokatu dau finala eta laugarren txapela ekarri dau Arratiara; Mugertza ostera hirugarrenez joan da eta oraingoan bai, irabazi egin dau. "Ugaitzek bi kale, hirugarrenean bale egin dau eta nik nire erronkeagaz segiduten dot", dino umorez Atutxak. Behin binakako txapelketea amaituta, hilaren 5 eta 6an hasiko dan Banakako Urrezko Aizkora dator orain.

Hiru handien erakustaldia Axpe Goikoan
Trikitixa eta jantza artean aizkora erakustalditxo bat egin zan aurtengo txakolin barriaren aurkezpenean. Euskal Herriko lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena; Bizkaiko Txapelduna dan Atutxa, Azurmendi Gipuzkoako txapelduna eta Nazabal Nafarroako txapelduna egon ziran.


0
Mendia
2014/3/18
Igazko Mendi Film Festivalen saritutako pelikulak Igorren Ganzabalen eskutik

Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Mendi Amesgarriak saioetan, igazko Mendi Tour Bilbao Mendi Film Festival-etik aukeratutako pelikularik ikusgarrienak ikusi ahal izango dira.


Martiaren 21ean eta 28an izango dira emonaldiak, Igorreko Kultur Etxean. Guztira, bost film, eta horreetako 4 saria jasotakoak igazko Bilbao Mendi Film Festival-ean.
Hilaren 21ean, film labur bi eta luze bat erakutsiko ditue Igorren. Cascada izenekoak zabalduko dau Mendi Amesgarrien aurtengo edizinoa. Zortzi minutuko film honek, film labur onenari saria jaso eban. Honen ostean beste film labur bat, Petit Bus Rouge. Arrastiari amaierea emoteko Cerro Torre film luzea erakutsiko dabe, 2013 Mendiko Film onenari saria izan ebana, hain zuzen be.
Cerro Torre-A Snowball’s chance in hell Thomas Dirnhofer-en lehenengo dokumentala da. Patagonian dagoan Cerro Torre mendiak, eskaletako munduko gatxenaren famea dauka. David-ek eta Peter-ek inork egin ez dauana egin gura dabe: eskalada librean eskalau eta erronka hau jasoten dau filmak.
Bigarren saioan, hilaren 28an, ikuslegoaren saria eta zuzendari onenari saria jaso zituen filmak eskeiniko ditue Ganzabalekoak. Ikusentzulegoaren saria High Tension izeneko 36 minutuko pelikuleak jaso eban. Honen ostean, Messner Der Film, Andreas Nickel-ek zuzendutako pelikula honetan Reinholf Messner-en bizitza kontetan da. Messnerrek 14 zortzimilak egin, Everestera oxigeno barik igo, eta Antartida zeharkatu eban kanpoko laguntza barik.

Argazkiak erakusketa gelan
Kultur Etxean be, baina erakusketa aretoan, Ganzabal Mendirik Mendi izeneko argazki erakusketea egongo da aprilaren 16ra arte. Bertan, Ganzabal Mendi Taldekoak euren urtekeretan egindako argazkirik ederrenak ikusi daitekez.

0
Futbola
2014/2/16
Neskak nagusi

Zezeileko bigarren domekan, hilaren 16an gizonezkoen lehen taldeak eta andrazkoanak bakarrik jokatu eben, gizonezkoen bigarren taldeak atsedena euki eban eta.
Gizonezkoai jagokienez, Ugeraga izan eben aurkari. Baina partidua bertan behera geratu behar izan zan.
Andrazkoak barriz, etxean jokatu eben domeka arrastian. Emoitza ona lortu eben arratiarrak hiru eta bat irabazi eutsen eta Elgoibar taldeari.

0
Txirrindularitzea
2013/12/4
Igorreko ziklo-krosa antolatzeko dirua lortzea, zirkuiturik gatxena

Hilaren 8an izango da Igorreko XXXVII. Ziklo-krosa. Goizeko bederatzi t’erdietan hasita eta ordu bi t’erdiak arte, kategoria guztietako ziklo-kroslariak neurtuko dira Olabarriko zirkuituan. B kategoriako nazinoarteko probea da Igorren jokatuten dana eta Euskadi Sari Nagusia. Inguruko ziklo-kroslari "danak" egongo dirala dino Juan Mari Zurinagak, Arratiako Ziklista Elkarteko presidente eta Igorreko Ziklo-krosaren antolatzaileak.
Proba nagusiak 13:00etan izango dira. Orduan, izango dira Elite eta 23 urte arteko lasterketak. Honeek eta Gazte mailakoak nazinoarteko probak dira. Naia Alzola, Egoitz Murgoitio, Aitor Hernandez, Javi Larrinaga eta Erlantz Uriarte izango dira Igorren besteak beste, Belgikatik, Eslovakiatik eta beste herrialdeetatik etorritako ziklo-kroslariakaz lehian.

Igorreko ziklo-krosa aldatsbeheran
2011ra arte Igorreko Ziklo-krosa Munduko Kopako probea zan. Azken urteetan, kategoria manteniduteko behar eban aurrekontua ezin eben eskuratu antolatzaileak eta Erroman egiten da orain, lehen Igorren egiten zan Munduko Kopako probea. Baina Munduko Kopan egon ez arren, nazinoartekoa da Igorreko Ziklo-krosa, eta finantziazino arazoak eukiten jarraituten dau. "Dirua gero eta gitxiago dago, patrozinadoreak gero eta diru gitxiago daukie eta. Ahalegin guztiak egiten gabiz ondo amaituteko eta kategoria handiko kanpoko jentea ekarteko". Azkenengo urte biotako martxan beherantza segiduten badabe, seguru asko, datorren urtean ezin izango deutsiela nazinoarteko mailari eutsi dino Zurinagak.

Ordutegia
Aikomen lasterketen ordutegia.
09:30ean, Kadeteak.
10:15ean, Senior, Master eta Emakumeak.
11:00etan, sari banaketea.
12:00etan, Gazteak.
13:00etan, Elite eta 23 urte artekoak.
14:15ean, sari banaketea.

0
Mendia
2013/11/23
Formato txikiagoko Mendi Amesgarriak

Ganzabalek antolatutako Mendi Amesgarriak formato txikiagoan datoz aurten. Izan be, lau saio izan beharrean bi izango dira.


Hilaren 26 eta 29an, Igorreko Lasarte Aretoan mendi espedizino ikusgarrienen lekukotasuna emoten daben filmak ikusteko aukerea izango da. Igazko Mendi Film Festival-eko pelikula saridunak, Migeltxo Molinaren Pura Vida dokumentala eta Alex Txikonen espedizinoa kontetan dauan Next Stop Greenland izango dira tartean.
Igazko Mendi Film Festival-eko pelikula labur onenak ikusteko aukerea dago zemendiaren 26an Igorren. Baita aurtengo Mendi Film Festival-eko aurkezpen bideoa be. Unicorn sashimi, zinematografia onenari saria jaso ebana, Race for the nose, Origins: Obe and Ashima saria jaso eban filma eta Erhard Loretan: respirer l’odeur du ciel festibaleko sari nagusia jaso eban pelikulea izango dira martitzeneko saioan erakutsiko diranak.
Hilaren 29an, barikuz, Iñaki Otxoa de Olzaren bizitza eta ha salbetako eratutako espedizinoa kontetan dauan dokumentala ikusi eta Migeltxo Molina zuzendariagaz berba egin ahal izango dabe Lasarte Aretora hurreratzen diranak.
Urtero lez, Alex Txikon lemoaztarraren espedizinoren bat ikusteko aukerea ez da faltako eta egun horretan Lara Izagirrek zuzendutako Next Stop Greenland pantailaratuko dabe. Film honek hainbat sari jaso ditu kirol zinemaldietan eta mendizale batzuk, tartean Txikon, Ulamertorsuaq mendia eskalau eta base jauzia egin ebenekoa kontetan dau.

Bazkideen proiekzinoak
Ganzabal Mendi Taldeko bazkideak be, eurak egindako mendiagaz lotutako ikusentzunezkoak erakusteko aukerea izango dabe. Lau saio egongo dira aurten, hilaren 20an, 27an, abenduaren 4an eta 10ean, arrastiko 20:00etan, Lemoako Jubiladu Etxeko goiko aretoan.


0
Kirol astea
2013/11/22
Kirola bultzatzeko astea Lemoan

Herritarren artean ariketa fisikoa bultzatzeko asmoz, aurten bigarren urtez, zemendiaren 25etik abenduaren 1era, Kirol Astea antolatu dabe Lemoan. Aste osoan kirolaren garrantzia aztertuko dabe berbaldien bidez eta berau sustatzeko hainbat ekimen dagoz Udala eta herriko alkarteen artean prestautako egitarauan. Tartean, zapatu osoan jokatuko dan Euskal Herriko One wall Txapelketea.

Zemendiak 25, astelehena
19:00etan, Lemoako Harrobi Futbol Klubak antolatutako berbaldia, "Oinarrizko futbolaren garrantzia". Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

Zemendiak 27, eguaztena
15:30ean, Athletic-eko futbolari bi eta pelotari profesional biren bisitea eskolan. Lemoako Harrobi Futbol Klubak eta Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta.
20:00etan, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, bazkideen proiekzinoak eta argazki erakusketea Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

Zemendiak 28, eguena
09:15ean, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, eskolako ikasleen mendi urtekerea.
19:00etan, Udalak antolatuta, Aurrekontu parte-hartzaileak. Batzar Sektoriala: kirola. Jubiladu Etxeko goiko aretoan.

Zemendiak 29, barikua
JB Eguzkitza Meabe ikastetxeak antolatuta, goizean Munduko Jolasak eskolan.
12:00etan, Udalak antolatuta, Ariketa Fisikoa egiteko jarraibideak Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

Zemendiak 30, zapatua
10:00etatik 12:00etara, Lemoako Txirrindulari Elkarteak antolatuta, "Gymkana" ziklistea eskolan.
10:00etatik 19:00etara, Euskal Herriko One wall Txapelketea frontoian. Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta.
16:00etatik 17:30era, Aerobithon saioa kiroldegian.
17:00etatik 19:00etara, Spinning maratoia kiroldegian.

Abenduak 1, domekea
13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta, herri kirol erakusketea Elizondon.

0
Mendia
2013/10/23
Arratia, Otxandio eta Ubideko mendizaleak Zeanurin batuko dira

Arratia, Otxandio eta Ubideko XIV. Mendizale Eguna hilaren 27an izango da eta aurten, Zeanuriko Joko-Alai mendi taldeari tokau jako antolatutea. Ibilbideak 17 km. izango ditu eta 700 m.ko desnibela, lau ordu t’erditan "asko sufridu barik" egiteko modukoa. Urtekerea 08:30ean izango da Zeanuriko plazan.
Zeanuritik urten arren, mendizaleak ez dabe Gorbeiarantza joko, Urrekoatxarantza baino. "Gorbeia aldea nahiko esplotauta dagoala pentsetan dogun ezkero, beste alderantza mobidutea pentsau dogu. Ez zan erreza izan, ze Zeanuri Gorbeia barik ez da inoren buruan agertuten. Eta alternatiba bat begiratukeran, bat bakarra ikusi genduan: Urrekoatxa. Mendi txikerra da baina bertatik ikusten diran parajeak ez deutsie inongo mendiari enbidiarik" dinoe Joko Alaitik.
Antolatzaileak, igazko moduan, 180 partaide inguru aurreikusten ditue. Martxa honen helburua ez dala jente asko batzea, bertan parte hartzean dabenak "ondo pasetea" baino, dinoe.

Arantzazuko Arginatxek be hartuko dau parte
Urtean zehar mendi talde bakotxak bere ekitaldiak eta egutegia dauka. Inguruko mendizaleak ibilbide bat alkarregaz egin dagien antolatuten da urtero egun hau. Parte hartzean daben mendi taldeak txandaka antolatuten dabe ibilbidea. Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak, Igorreko Motxoganek, Otxandioko Miru Gainek, Ubideko Amexierrek eta Zeanuriko Joko Alaik antolatu dabe aurreko 13 urteetan mendizale eguna. Aurten, Arantzazuko Argiñatxek be hartuko dau parte lehenengoz.

0
Mendia
2013/10/16
"Suziten" dator Gorbeia Suzien 2013 lasterketea

Irati Urien


Hilaren 19an lehiatuko da Euskal Herriko Txapelketea Zeanurin. Partaidetza handia egongo da aurten lasterketea egiteko 475 dorsalak banandu dira-eta honezkero. Martxan be beste 475 personak emon ahal izango dabe izena, eta oraindino lekua dago. Eguaztenean, hilak 16, amaituten da inskripzinoak egiteko epea internet bidez. Dana dala, martxarako egunean bertan be emon daiteke izena, lekua egon ezkero.
Munduko Koparen azken probea Limone Sul Garda-n (Italia) jokatu zan hilaren 13an eta gizonezkoetan sailkapenaren bigarren postua lortu eban Ionut Zinca, hirugarren gelditu zan Aritz Egea, bosgarren egin eban Zaid Ait Malek, seigarren izan zan Jokin Lizeaga urnietarra eta andrazkoetan Leire Agirrezabalaga bosgarren izandakoa, ikusteko aukerea egongo da Gorbeia Suzienen beste hainbat goi mailako korrikalarigaz batera, esaterako Phillip Reiter, Nuria Picas, Silvia Serafini edo Tofol Castanyer.
Ezin dira ahaztu egingo diran beste ekintza nagusi biak. Eguenean, hilak 17, gaitzat "Nutrizioa eta kirola" hartuta, Eneko Izak mahai-ingurua gidatuko dau. Areatzako Udal Aretoan 19:30ean izango da eta bertan Josean Lekue Athletic-eko medikua, Kepa Lizarraga, medikua eta Jokin Lizeaga korrikalari eta entrenatzailea egongo dira. Barikuan, Iker eta Eneko Pou anaia "20 urte mendi bertikaletan" ikus-entzunezkoa aurkeztuko dabe frontoian 20:00etan.

0
Txirrindularitzea
2013/10/15
Mendi bizikletea Artean

Arteako Kirol Kultur eta Euskera Taldeak Arteako III. BTT Martxea antolatu dau hilaren 20rako. Urtekerea goizeko 09:30ean izango da plazan eta ibilbide bi egiteko aukerea egongo da. Luzeak 42 km. ditu eta laburrak 29 km. Izen emotea AKKTren webgunean egin daiteke edo egunean bertan urten aurretik.
Ibilbide luzea egiten dabenak Mandoia eta Bikotx-ganen ditue tontorrik altuenak; laburra egiten dabenak, barriz, Mandoiara eta Lauretara igon behar izango dabe. Zeberiotik be pasauko dira partaideak eta han izango dabe anoagunea.

0
Azkorea
2013/10/14
Atutxa Euskal Herriko finalera

Hilaren 12an saio bi euki zituan Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarrak. Goizean, Bizkaiko Bikotekako Txapelketea irabazi eban Kepa Atutxa aitagaz Basaurin. Hamargarren urtez hartu dabe parte aita-semeak txapelketa horretan, eta lehenengo urtean txapeldunorde gelditu baziran be beste bederatzi urteotan garaipena lortu dabe.
Egun haretan bertan, arrastian, Asteasun izan eban Euskal Herriko Lehen Mailako kanporaketea. Hamaika aizkolari ibili ziran lehian eta honeek seirak lortu eben finalerako pasea: Nazabal, Otaño, Azurmendi, Rekondo, Atutxa eta Olasagastik. Arratiarra final horretan sartuko zaneko seguridade osoa egoan, eta holantxe izan zan. Lehenengo postua Floren Nazabal Nafarrarentzako izan zan, 16’11"ko denporeagaz. Atutxa II.ak 18’32" behar izan ebazan bosgarren postua lortuteko. Honen esanetan, "arrastiko saioagaz gustura gelditu nintzan, helburua finalean sartzea zan eta pozik nago hori lortu izanagaz". Finala abenduaren 8an jokatuko da Elgoibarren.
Osterantzean Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero hirugarren postuan dago arratiarra zazpi puntugaz.

0
Mendia
2013/10/9
Mendi eta bizikleta martxak Diman

Urri bigarrenaren 12an, VII. Sisetan mendi martxea eta V. BTT martxea izango dira Diman. Mendi martxan parte hartu gura dabenak 08:00etan urtengo dira Dimako plazatik eta ibilbide bi daukiez aukeran. Bata luzea, 37 kilometrokoa eta bestea laburragoa 21 km.koa. Bizikletariak barriz, 09:30ean daukie urteteko ordua, plazatik honeek be eta 36 km. egin behar ditue.
Izen emotea aurretik ala egunean bertan Dimako plazan egin daiteke. Mendiko martxa egiten dabenak 6 euro ordainduko dabez aurretik eta 10 egunean. Bizikletariak ostera 8 euro aurretik eta 12 egunean.
Urtean-urtean ibiltari asko batzean dabez martxa honeek eta Bizkaia osotik etorten dira ibiltariak, Rafa Ugalde Dimako alkatearen arabera.

0
Duatloia
2013/10/3
I. Duatloi Herrikoia Igorren

Oskar Garro Lagun Taldeak Lehenengo Duatloi Herrikoia antolatu dau Igorren urriaren 13rako. Partaideak 1,5 km galapan eta 4 km. bizikletan egin behar izango dabe. Amaitutakoan, txokolatea izango dabe indarrak barriztuteko eta opariak zozketatuko dira euren artean. Parte hartu ahal izateko izena egunean bertan emon behar da 09:00etatik, 09:30era. Urtekerea 10:00etan izango da Igorreko eskoletan.
Duatloi honen helburua, "nire karreretarako laguntzea lortzea da. Horretarako, Igorreko herriarentzat zeozer antolatuten dogu. Igaz egokitutako txirrindularitza erakusketea izan zan eta aurten hau" dino Oskar Garro txirrindularitza egokituan lehiatzen dan kirolari igorreztarrak. Edozein edadetako jenteak egiteko moduko ibilbidea prestatu dabe. "Galapan Igorreko herritik zehar eta bizikleteagaz, herritik eta gero Arantzazuraino eta han Orobiko bidetik Igorrera bueltea". Amaierea be eskoletan izango da.

Babesle bila
Oskar Garrok txirrindularitza egokitutako goi mailako txapelketetan hartzean dau parte, sano emoitza onak lortuz. Espainiako Txapelketan, bagilaren 2an, lau domina, lortu ebazan, hiru pistan eta bat bidean.
Datorren urteko Munduko Txapelketetan hartu gura dau parte Igorrekoak eta horretarako sponsor baten bila dabil.

0
Mendia
2013/9/12
Pagomakurre aukeran Areatzako II. Mendi Martxan

Areatzako II. Mendi Martxea hilaren 14an izango da. Parte hartzaileak herriko plazatik abiatuko dira goizeko 08:00etan eta ibilbide bi daukiez aukeran: laburrak 20 km. izango ditu eta luzeak 27,5 kilometro.
Parte hartzeako izena interneten bidez emon daiteke, Area- tzako Kultur Kirol Batzordearen webgunean hilaren 12ra arte 7 euro ordainduta, edo egunean bertan goizeko 07:15etik aurrera plazan (9euro).

Hainbat mendi tontor
Martxea Areatzako plazan hasi eta amaituko da, eta horniketa gune bi egongo dira martxa luzea zein laburra egiten dabenentzat. Martxa laburrekoak Kerezikoatxa, Hirumugarrieta, Asteitze eta Upotik pasauko dira. Martxa luzea aukeratzen dabenak Pagomakurrera be igongo dira.
Amaitukeran, parrilladea eta masajeak izango ditue parte har- tzaileak indarrak berreskuratzeko.
Parte hartzaileen artean Hesperia Areatzan gau bat zozketatuko da eta Atxarte Mendiko Dendaren materiala be bai.
Areatzako Kultur Kirol Batzordea, Areatzako Gaztetxea, Lamino Mendi Taldea, Areatzako Udala eta Peña Athletic Gorbeako Gurutzea dira martxa honen antola- tzaileak.

0
Txirrindularitzea
2013/9/4
Lemoa, Ubide eta Igorren bizikleta martxak

Mendi bizikleta zaleak zein kaminoan ibiltea gustuko dabenak hainbat aukera ditue hile honen lehenengo hamabostaldian bizikleta gainera igoteko. Izan be, hilaren 7an Lemoan Julen Zubero Lemoako I. Mendi Bizikleta Martxea izango da; 14an, Ubiden V. Mendi Bizikleta Martxea eta 15ean, VIII. Iban Mayo Martxa Zikloturistea Igorren.
Lemoako Txirrindulari Elkarteak  antolatutako Julen Zubero I. mendi Bizikleta martxako zirkuituak 28 km eta 850 m.ko desnibela izango ditu. Partaideak goizeko 10:00etan abiatuko dira Elizondo auzotik. Horretarako izena emon behar da egunean bertan, goizeko 08:00etatik aurrera. Txirrindulariak 18. km.an horniketea izango dabe indarrak barriztuteko eta amaitutakoan kopautxoa egongo da.


Ubideko V. Mendi Bizikleta Martxea
Ubideko V. Mendi Bizikleta Martxea, hilaren 14an abiatuko da goizeko 09:30ean Amexier Mendi taldeak eta Ubideko Udalak antolatuta. Txirrindulariak 41 km. egin behar izango ditue 1.104 m.ko desnibelagaz. Izen emotea hilaren 12ra arte egin daiteke Amexier Mendi Elkartearen webgunean, edota martxearen egunean bertan 08:00etatik 09:30era arte.
Aurtengo edizinoa Eduardo Fernandez de Castilloren omenez izango da. Ubideko BTT martxa honen sustatzailea eta Amexier mendi alkarteko bazkidea izan zan Fernandez de Castillo urte hasikeran hil zana, eta taldekoak aurtengo edizinoa bere omenez egitea gura izan dabe.
Ubidetik urtenda, parte hartzaileak Upeteko landetatik, Saldropo, Salutrieta, Otzarreta, Upete eta Zubizolatik pasauko dira Ubiden horniketea izan arte. Gero, Siskiño, Alaran, Harrobiak, Letxaranda eta Atxurdinetik pasauko dira, Ubideko helmugara heldu aurretik.


VIII. Iban Mayo Martxa Zikloturistea
Aurreko biak mendi martxak dira, baina Iban Mayo lagunartekoak antolatu dauan martxa zikloturistea kaminotik joango da. Partaideak 111 km. egin behar izango dabez goizeko 09:00etan urtenda Igorretik, eta Urkiola moduko mendateak igon beharko dabez. Ibilbidea honako hau da: Igorre, Zornotza, Larrabetzu, Morga, Muxika, Gernika, Munitibar, Urrutxua, Durango, Urkiola, Otxandio, Zeanuri eta Igorre.

0
Rallya
2013/7/7
Arratiako II. Rallya eta auto erakustaldia

Auto klasikoen Arratiako Rallyaren bigarren edizinoa izango da hilaren 13an Real Peña Motorista Bizkaiak eta Gorbeia Racing Alkarteak antolatuta. Batzen 50. urteurrena ospatuteko egitarauaren barruan dago lasterketa hau, eta bertan 25 urtetik gorako autoak hartuko dabe parte. Parte hartzaileak Euskal Herri osotik, Kantabriatik eta Madriletik etortea espero dabe antolatzaileak. Gainera, rallyaren egunean eta biharamunean erakustaldiak egingo ditue Batzeko instalazinoetan, auto klasikoak zein modernoak erakusteko.
Goizeko 10:00etan hasiko da ibilgailuen konzentrazinoa eta rallyan parte hartuko dabenen egiaztatzeak, eta hamaiketan urtengo da lehenengo parte hartzailea. Zati bi eukiko dauz probeak eta erregulartasuna puntuauko da. Lehenengo zatia amaitutakoan Batzeko parkinera itzuliko dira partaideak eta handik ekingo deutsie bigarren zatiari 14:30ean. 21:00etan, Lehenengo parte hartzailea zirkuitura helduko da frogeari amaierea emoteko eta 22:00etan sari banaketea izango da.
Auto klasikoak herrietatik dabizan bitartean "motor show" erakustaldia egingo dabe Batzeko zirkuituan konpetizinoko ibilgailuakaz.

Arratia eta bere inguruetan
Rallya, Igorre, Dima, Areatza, Artea, Zeberio, Orozko, Zeanuri, Ubide, Etxebarri, Zigoitia eta Lemoatik pasauko da. Guztira 300 km. eta 10 orduko probea izango da.

Rallya segidu gura dauanantzat:
11:05ean lehenengo erregulartasun gunearen urtekeera San Kristobal eleizaren parean. (San Kristobal-Igorre). 11:12an lehenengo igarobidea Dimatik (Kiroldegia). 11:30ean bigarren erregulartasun gunearen urtekerea Aldamin tabernaren parean (Areatzako igerilekua). 11:40an lehenengo igarobidea Arteatik (Elexabeiti). 11:50ean Zeberio (BI-3543). 12:30ean Orozko (urbanizauta dagoan inguru barria). 13:00etan bigarren igarobidea Arteatik (Elexabeiti). 13:15ean bigarren igarobidea Igorretik (San Kristobal). 13:20an bigarren igarobidea Dimatik (Kiroldegia). 14:50ean lehenengo igarobidea Zeanuritik (Plazea). 15:50ean lehenengo kontrol igarobidea Ubiden (Batzokia). 16:10ean lehenengo igarobidea Etxaguenetik. 16:55ean zazpigarren erregulartasun gunea Etxebarri-Ibiña partzelako bidegurutzean (Etxebarri-Mendiguren partzelan). 17:15ean zortzigarren erregulartasun gunearen urtekerea Zigoitiako udaletxearen parean (Ondategi). 17:40an bigarren kontrol igarobidea Ubiden (Gorbea taberna). 18:40an bigarren igarobidea Zeanuritik (Plazea). 19:20an hamargarren erregulartasun gunearen urtekerea Lemoan (Juan de Ajuriagerra kalea). 20:15ean hamaikagarren erregulartasun gunearen urtekerea Arratiano jatetxean (N-240 Areatza). 20:35ean hirugarren igarobidea Dimatik (Arratiako Egoitza). 20:45ean hirugarren igarobidea San Kristobaletik.

0
Sega
2013/7/1
Irati Astondoa bigarren Europar erako txapelketan

Bigarren egin eban Irati Astondoak Europar erako sega txapelketan. Azken saioa bagilaren 30ean jokatu zan Azpeitian, eta txapelketea irabazteko norgehiagokea irabazi behar eban Zeanurikoak. Bigarren gelditu zan ostera Alaitz Imazen atzetik.
Europar erako sega txapelketa maiatzaren 4an hasi zan eta zortzi neska neurtu dira bertan. Lehengo saioa Nafarroako Basaburuan izan zan eta Astondoak bigarren egin eban; bigarren saioan, Zaldibin (Gipuzkoa) hirugarren egin eban arratiarrak, Alatzne Etxaburua eta Alaitz Imazen atzetik. "Sekulako tenporadea egin dot aurten, baina beste biak be holan dabiz eta dana arriesgau egin behar izan dot finalean" azaldu eutsan BEGITUri Zeanuriko segalariak.

Euskal Herrikoa be gogorra
Euskal Herriko Txapelketea garagarrilaren 21ean izango da. Bertan, Irati Astondoa, Alatzne Etxaburuak eta Arrate Garinek baino bedar kilo gehiago mozten saiatuko da.

0
Mendia
2013/6/20
Arratiako 25 tontor egin gura ditu Ander Astondoak

Ander Astondoa Igorrekoak Arratiako 25 tontor egiteko asmoa dauka hilaren 22an. Guztira 100 bat kilometro eta 7.000 m.tik gorako desnibel positibodun probea, hain zuzen be. Hasikerea Diman izango da eta amaierea Areatzan.
Honeek dira Astondoak igoteko asmoa daukan mendiak: Bargondia  (541 m.), Garaio (574 m.), Errialtabaso (1018 m.), Leungane (1009 m.), Artaun (905 m.), Gantxorrotz (780 m.), Urtemondo (788 m.) Lemoatx (358 m.), Apario (406 m.), Mandoia  (636 m.) Artanda (554 m.), Untzueta (766 m.) Arrugaeta  (662 m.), Zanburu  (789 m), Lekanda (1302 m.), Gatxarrieta/Aldabe (1177 m.), Gorbeia (1481 m.), Aldamin (1376 m.), Arralde (945 m.), Eneabe (781 m.), Altungane (765 m.), Urrekoatxa (588 m.), Ilunbe (447 m.), Murga (604 m.), eta Upo (608 m.).

Ganzabal Mendi Taldearen laguntzeagaz
Hogetabost mendi honeek egun baten egiten saiatuko da Astondoa. "Etapa bakar baten izango da hasi eta amaitu, sei edo zazpi horniduragaz. Ganzabal mendi taldearen laguntzeagaz. Ahal dala 24 ordu baino gitxiagotan egiteko asmoa daukat baina denpora horretatik gora badoa, ez da ezer pasauko, norberarentzat txarrago" dino kirolariak.
Erronka hau orain dala pare bat urte bururatu jakon igorreztarrari. "Mendiko lasterketetan eta ultra-trailetan orain dala 4 bat urtetik hasita nabil eta hortik bururatu jatan erronka hau. Lasterketetan parte hartu arren badago nondik ibili dorsal bat ipini barik, betiko etxe inguruko mendi eta bideetatik ia noraino heltzeako kapaz nazan neurtuteko. Gainera, ondo etorriko jata gero udan, abuztu amaieran Alpeetan daukadan lasterketa baten parte hartzeako. Hor bai joan beharko nazala dorsalagaz, Ultra-trail edo Mont-Blanc-eko proban. Proba horrek 170 km, 9500m desnibel positiboa daukaz eta Chamonix-en hasi eta amaituten da".
Ander Astondoak Arratiako 25 tontor honeek berak bakarrik egingo ditu, baina zati batzuk egiteko prest dagozanak egin daikie zatiren bat, "laguntzea ondo etorriko da eta".

0
Txirrindularitzea
2013/6/5
Mendi Bizikleta Martxea Zeberion hilaren 9an

Bagilaren 9rako, Zeberioxtrem izeneko II. Mendi Bizikleta Martxea antolatu dabe Ermitabarrin. Urtekerea goizeko bederatziretan izango da eta ibilbide bi egiteko aukerea dago: ibilbide laburrak 27,5 km. ditu eta 1.337 m.ko desnibela eta luzeak 44 km. eta 2.317 m.ko desnibela. Izena http://zeberioxtrem.wordpress.com/-en emon behar da. Hilaren 7a baino lehen egiten dabenak, Garribikes-eko ekipamentu baten zozketan parte hartuko dabe. Aurreinskripzinoa baieztatu eta dorsalak batu, 07:45etik, 08:45era izango da.
Parte hartzeako gitxieneko edadea 16 urte dira eta parte har- tzaile guztiak babesteko kaskoa eroan behar dabe.
Ermitabarri, Laureta, Sarasola, Kukutze, Argiña, Mandoia, Zubialde eta Elizondotik pasauko dira txirrindulariak Ermitabarrin amaitu baino lehen.

0
Azkorea
2013/6/3
Atutxa Urrezko Aizkorako banakako txapeldunorde

Irati Urien


Aitzol Atutxak bigarren postua lortu eban Urrezko Mailako banakako Eusko Label Txapelketan. Joseba Otaegi, Jon Rekondo eta Floren Nazabal euki zituan aurkari Azpeitiako Izarraitz frontoian, hilaren 2an. Floren Nazabalek irabazi eban 25’41’’ko denporeagaz. Etxarrikoaren ostetik, 28’46’’gaz txapeldunorde gelditu zan Atutxa. Dimoztarrak bere twitter kontuan adierazo ebanez, "3. urtez jarraian Urrezko Aizkorako banakako 2. postua lortuta, zaila izaten da gora heltzea baina zailagoa mantentzea!". Orain, 2013ko Aizkolari Txapeldunen liga prestatuteko arnasa apur bat hartuko dabe aizkolariak. Liga horrek hil honen atzenean emongo ditu lehen aizkorakadak.

0
Maratoi Txikia
2013/5/30
Marka guztiak apurtu zituan partaidetza aldetik Arratiako XXXIV. Maratoi Txikiak

Inoz baino jente gehiagok hartu eban parte bagilaren 2an Arratia ikastolak eta Arratia Institutuak antolatuten daben  Maratoi txikian. XXXIV. edizinoa izan zan eta ondo ezaguna da proba hau. Nagusien proban, Zeanuritik laurehun lasterketari baino gehiago urten ziran, orain arteko marka guztiak apurtuz. Maratoi honetan edade eta maila guztietako lasterketariak hartzean dabe parte: umeak eta edadeko jentea; atletismo klubetakoak eta eskolako umeak.
Helmugara ailegau zan lehenengo gizona Iñaki Garcia izan zan, 1971tik 1995era jaiotakoen edade tartekoa, eta lehenengo andrazkoa Mari Carmen Gartzia, 1900-1973 tartekoa. Nagusien kategorian, andrazkoen partaidetzea txikiagoa danez, kategoria bat gitxiago dago, andrazko kategoria bi eta gizonezko hiru kategoria hain zuzen be.
Honeek izan ziran kategoria bakotxean irabazleak.

Zeanuri-Igorre
1900etik 1963ra jaiotakoak
Gizonak: Jose Manuel Arce.

1900etik 1973ra
Andrak: Mari Carmen Gartzia.

1964tik 1973ra
Gizonak: David Miguel.

1974tik 1995ra
Gizonak: Iñaki Garcia.
Andrak: Onditz Iturbe.

Artea-Igorre
1996tik 1998ra jaiotakoak
Mutilak: Erik Esparza.
Neskak: Olatz Arce.

1999tik 2000ra jaiotakoak
Mutilak: Jokin Totorika.
Neskak: Maria Diaz.

Dima-Igorre
2001eta 2002an jaiotakoak
Mutilak: Markel Basilio.
Neskak: Elene Astondoa.

2003eta 2004an jaiotakoak
Mutilak: Markel Corchado.
Neskak: Irati Artaroz.

Igorreko zirkuitua
2005 eta 2006n jaiotakoak
Mutilak: Anton Iza.
Neskak: Izaro Ozerin.

0
Sega
2013/5/16
Herritarrak segan Zeanurin

Maiatzaren 18an, arrastiko 18:00etan, Zeanuriko segalarien arteko lehia egongo da San Isidroetako programazinoaren barruan Torreko soloan.
Bost segalarik hartuko dabe parte: Jon Intxaurbek, Kerman Egiluzek, Pabi Astondoak, Irati Astondoak eta Jabi Olibares "Orue"k.
Danak ebagiko dabe neurri bardina, 100 metro karratu eta arintasuna eta txukuntasuna izango dira nok irabaziko dauan ebatziko daben erispideak. Lana txanda bitan egingo da jenteak hobeto ikusi dagian. "Gure asmoa Zeanurin erakusketa bat egitea da, herrian bagagoz segan ibili ziranak eta gaur egun dabizanak eta hori lagun artean egitea sano polita dalakoan egingo dogu erakustaldi hau" dino Irati Astondoak.
Baina erakusketea be egongo da lehiaketea baino lehenago eta egundo jentaurrean segan egin bako herriko 6 gaztek hartuko dabe parte: Gaizka Bilbao, Endika Etxebarria, Julen Iturbe, Katalin Larrakoetxea, Ainhoa Mendia eta Irati Urien izango dira honeek.

0
Raid
2013/5/9
Arratiako II. Raiderako dana prest Areatzan

Maiatzaren 11n, Areatzan egingo dan II. Arratia Raiderako, hasi dira taldeak izena emoten. Goizeko 10:00etan hasiko da kategoria ofizialeko Raida eta 11:30ean Easy-raid deritxana.
Aprilean Oionen hasi zan Euskal Herriko ligako lehenengo proban ia 60 talde batu ziran eta marka hori hobetzea da antolatzaileen helburua Xabier Iturriagaren esanetan, eta horretarako "Arratiako jentea animau gura dogu". Mendiko bizikletan ibilteko pista politak, korrika egiteko sendero ederrak eta beste hainbat leku ikusgarri ikusteko aukerea eukiko dabe, euren artean, Arratian dagoan urjausirik politenetarikoa" dino Iturriagak.
Honezaz gainera, eta proba berezi eta aukerakoen barruan, patinen proba labur bat egongo da eta iparorratza erabili beharreko probaren bat be bai. Patinen probea aukerakoa dala gogora arazo gura dabe antolatzaileak "jenteak ez deutso bildurrik euki behar". Antolakuntzeak BEGITUri aurreratu deutsanaren arabera herri kirolai be tartetxo bat egingo deutsee.
Halanda be, kategoria ofizialetik aparte, kategoria laburra be badago. Hiru ordu eta erdikoa da gehienez, eta kirol hau zer dan jakin gura dabenentzat egokia. Distantzia eta denpora gitxiagoan, danetik egingo dabe eta.
Gogoratu be, zapatuan, bazkaria, sari banaketea eta opari zozketearen ostean, egunak jarraipena eukiko dauala Gaztetxean, Mariskal Dejai-gaz.
Informazino gehiago eta inskripzinoak egiteko http://xegiba-aiara.blogspot.com.es/ helbidera jo.

0
Herri kirolak
2013/5/2
Zeanuri-Dima "errebantxea"

Irati Urien


Aprilaren 13an egin zan lehenengo kanporaketea, Dimako frontoian. Zeanurik 13 puntu eta Dimak 8 izan zan emoitzea. Errebantxarako ordua da orain. Hil honen 4an, zapatua, Zeanuriko frontoian neurtuko dira herri biak, arrastiko seiretan. Trikipoteoa egongo da gero herritik zehar eta bederatzietako afariaren ostean, erromeria. Afarirako tikeak Zeanuriko Jubiladuenean eta Dimako Herrikoan erosi daitekez. Irati Astondoa, parte hartzaile eta antolatzailearen esanetan, "nahiz eta Zeanurik irabazi, ez zan diferentzia handirik egon. Eta kontuan hartu behar dana egunak sano polito urten ebala da". Bigarren norgehiagoka honetan esperantzea frontoia betetea dala dino gazteak. Ze espektatiba daukazan galdetuterakoan, "dimoztarrak fuerte etorriko dira eta papel on bat egingo dabe" erantzun dau.

0
Mendi martxea
2013/4/18
Ubideko Bira 2013

Aprilaren 21ean egingo da aurtengo Ubideko Bira.


Irati Urien


Antolatzaileak aurten be jente mordoa hurreratuko dalakoan dagoz. Ibilbide luzea egiten dabenak goizeko 08:00etan urtengo dabe, eta laburra egingo dabenak, barriz, 08:30ean. Honeek dira ibilbide laburrak (19 km.) ikutuko dituan puntuak: Ubide, Harrobiak, Azero, Atxurdin eta Ubide. Luzea (33 km.), ostera, puntu honeetatik pasauko da: Ubide, Siskino, Harrobiak, Mairu, Azero, Gorbeia, Arimekorta, Atxuri, Saldropo, Otxarreta, Ubidegoiti, Motxotegi, Gaztelu eta Ubide barriro. Izena emoteko modu bi dagoz: bata, egunean berean urtekeran 07:30etik aurrera eta 10 euroko prezioagaz; bestea, http://ubidekobira.es.tl/ helbidera sartuta. Internet bidez ordainketea aurretik egin ezkero, 7 euro ordaindu beharko dira eta ordainketea egiteko atzenengo eguna aprilaren 19a da. Izena internet bidez emon baina egun berean ordaindu ezkero, 10 euro dira ordaindu beharrekoak. Ubideko Biran parte hartu eta ibilbidea egiten dabenak edalontzi bat izango dabe opari moduan, hamaiketakoa doban eukiko dabe eta Ubideko produktuen otzara baten zozketan be hartuko dabe parte.


Argazki lehiaketea
Urtero lez, argazki lehiaketea be egongo da. Ibilbidean zehar argazkiak atera eta lehiaketan parte hartuaz bi personentzako bazkari edo afarirako txartela irabazteko aukerea egongo da Ubideko Urbide jatetxean. Argazkiok ubidekobira@gmail.com helbide elektronikora edo Ubideko Bira, San Juan 4, 48.145 Ubide (Bizkaia) helbidera bialdu behar dira. Flickerren ipiten dabez gero argazkiok eta urrietan irabazlea aukeratzen dabe. Bira egiten dabenak gero eta argazki politagoak bialtzen dabezala-eta irabazlea nor dan ebaztea ez ei da erreza izaten antolatzaileak dinoenez.

0
Mendia
2013/4/13
Ganzabalen erakusketea ikusgai

Ganzabal Mendi Taldearen Mendirik Mendi argazki erakusketea ikusgai dago honezkero Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Aprilaren 8tik 30era bitarte Ikusi ahal izango diran argazkiak, Ganzabal Mendi Taldeak 2012 urtean antolatutako 6. argazki lehiaketan parte hartu eben taldeko bazkideen argazkiak dira.
Lehiaketak gai bi izaten ditu; Ganzabal Mendi Taldeko ekintzak eta Natura eta mendia.
Argazki lehiaketearen helburua jenteari argazkiak ateratzen animetea da, bai Ganzabaleko urtekeretan edo euren kabuz mendiaz edo naturaz gozatzen dabenean.

0
Rallysprint
2013/4/3
Zeberio-Artea Lurgaineko II. Rallysprinta

Arratiako Gorbeialde Racing alkarteak Durangalde Racing-en laguntzeagaz antolatuta, aprilaren 7an, arrastiko ordu bietatik aurrera Zeberio-Artea Lur-gaineko II. Rallysprinta izango da. Euskal Herrian egiten dan lur-gaineko rallysprint bakarrenetakoa da, eta antolakun- tzeak 30 bat parte-hartzaile espero dauz. Ibilbidearen barri ez da emongo bezperara arte. Hau da, hilaren 6an Euskadiko Automobilismoa Federazioaren webgunean emongo da jakitera.
Bigarren urtea da Zeberio-Artea lur-gaineko rallysprinta egiten dana eta aurten Euskadi, Nafarroa eta Errioxako automobilismo federazinoak sortutako txapelketearen parte izango da. "Pozik gagoz Federazinoak ados ipini eta lur-gaineko karrerak txapelketa baten sartzea lortu dogulako" azaldu deutso BEGITUri Iker Ercilla antolatzaileak.

0
Bola jokoa
2013/4/1
Arratiako lau talde dagoz Komarkalean

2013ko bola denporaldia martian hasi zan. Hiru txapelketa jokatuko dira bertan: Komarkala, Bizkaiko Txapelketea eta Euskadiko Txapelketea. Kormakalean Arratiako lau taldek hartzean dabe parte: Artaun (Dima); Lemoa, Oba (Dima) eta San Kristobal (Igorre). Txapelketetan gizon eta andrazko kategoriak egon arren, Arratiak gizonezkoetan bakarrik daukaz taldeak.
Komarkala martiaren 2an hasi zan eta maiatzaren 25ean amaituko da. Zapatuetan jokatuten da lauretatik aurrera. "Faboritoak Zornotzako San Migel eta Gisetza dira. Bi edo hiru urte pasau beharko dira Arratiako taldeak faborito izateko, baina gero eta hobeto botaten dogu. Gu (Lemoa) 2003an hasi ginan, eta harrezkeroztik asko hobetu dogu. Sailkapenaren erdialdean dagoz Arratiako taldeak. Horreetatik ondoen doana Lemoa da" dino Imanol Artabe Lemoako Bolo taldeko presidenteak.
Bizkaiko banakako txapelketea, barriz, maiatzaren 4 eta 5ean jokatuko da Zornotzako San Bartolome bolalekuan eta binakakoa hurrengo astegoienean leku berean. Euskadiko Txapelketea bagilaren 8an izango da Tertangan (Araba).

Botaldien egutegia
Orain arte lau saio egin dira: martiaren 2an, Epalzan; 9an, Gisetzan; 16an Lemoan eta 23an San Pedron. Hurrengo botaldiak, barriz, honeek dira: Aprilaren 6an San Migelen; aprilaren 13an Artaunen (Dima); hilaren 20an Bernagoitian; hilaren 27an Gure Kirolak-en; maiatzaren 18an Oban (Dima) eta maiatzaren 25ean San Bartolomen.

Taldeak eta bolalekuak
Arratiako auzune askotan bolalekuak egon badagozan arren (edo egon dira), ez dira asko bolalekua funtzionamentuan mantenidu egin dabenak eta bola talde bat daukienak. Berezia Dimako kasua, talde eta bolaleku bi daukaz-eta: Artaun eta Oba, hain zuzen be.
Bolalekua urteetan egon zan zarratuta Lemoan. "Inaugurau zanean lagun talde bat batu ginan eta bizitza emoten deutsagu bolalekuari, Lemoako Udalaren laguntzaz" dino Artabek. San Kristobal Bolo Taldeak, barriz, ez dauka bolalekurik bere auzunean, eta bolariak Artaunen entrenetan dabe, Artabek jakinarazo dauanaren arabera.
Gorabeherak gorabehera, joko tradizional honek badauka erreleboa Lemoakoaren ustetan, eta "azkenengo bi edo hiru urteotan jente gazteak osotutako taldeak hasi dira" dino.

0
Futbola
2013/3/18
Astegoien gazi-gozoa

Andrazkoen Arratia taldeak Touring CD taldearen kontra izan eban azken partidua eta bi eta huts irabazi eban. Partidua Urbietan izan zan, martiaren hamazazpian eguerdian. Partidu honen ostean Arratia taldeak 38 puntu batzean ditu eta sailkapenaren seigarren postuan dago. Hurrengo partidua, hogetabigarren jardunaldikoa, Urbietan izango da martiaren 23an, zapatuan, 17:00etan eta arratiarrak Barakaldo CF taldearen kontra jokatuko dabe.

Gizonak galdu
Gizonak, barriz, galdu egin eben azken partidua, Mungia A taldearen kontra, huts eta bat. Partidua Urbietan jokatu zan arrastiko bostetan. Hogetaseigarren jardunaldia izan zan eta Arratiak galtzean dauan azkenengo bost partiduetako lehenengoa da. Honen ostean, Arratiak 26 puntu ditu eta sailkapenaren hamargarren postuan geratzen da. Hurrengo jardunaldia martiaren 24an izango da, Union Sport San Vicente taldearen kontra, Barakaldoko San Vicente CDM zelaian, goizeko 11:30ean.

0
Futbola
2013/3/4
Arratia ederto

Arratiako nesken taldeak irabazi egin eban azken partidua 4-0 Añorga KKE B taldearen kontra. Partidua Igorreko Urbieta zelaian jokatu zan, martiaren 3an. Emoitza honegaz Arratiaren bolada onak jarraitzen dau eta hogeitamabost puntu batzean ditu. Klasifikazinoaren bosgarren postura igo dira hemeretzigarren jardunaldiaren ostean. Hurrengo partidua Bizkerre CF taldearen kontra izango da martiaren 9an (zapatua) Getxoko Bolue zelaian, arrastiko 18:15ean.


Gizonak be irabazi
Mutilen taldeak be irabazi egin eban azken partidua. Arratiak Otxarkoaga taldeari 1-0 irabazi eutsan Urbieta zelaian martiaren 2an. Hogeitalaugarren jaurdunaldian irabazi egin eban, baina aurrekoan Abanto taldearen kontra bardindu egin eban. Azken partidu honen ostean, hogeitalau puntugaz, Arratiak sailkapenaren zazpigarren postura egin dau salto. Hurrengo partidua Arrigorriaga A taldearen kontra izango da, bertako Santo Cristo I zelaian, martiaren 9an, arrastiko bostetan.

0
Mendia
2013/2/20
Txikonek tontorra egin dau

Alex Txikon lemoaztarrak eta Jose Manuel Fernandez madrildarrak Laila Peak (6.096 m) mendiaren tontorra zapaldu eben zezeilaren 18an eta neguan igotea lortu daben lehenengoak izan dira.
Espedizino laguntzaileen arabera, zero azpitik 35 graduko tenperaturea eta 60 km orduko haize boladak izan zituen egun horretan. Txikonek berak be "sano gogorra" izan zala aitortu eban, baina pozik egoazala be esan eban, helburua lortu ebelako.




0
Pelotea
2013/2/18
Lau txapel Zeanuriko pelota eskolarentzat eta Lemoarentzat beste bat

Zeanuri izan da Arratia-Nerbioi E txapelketako irabazle nagusia, 4 txapel lortu zituan-eta Lemoan izandako finalean zezeilaren 16an. Zeanurik Aurreumetxoak, Umetxoak, Umeak eta Nagusiak kategorietan izan zan txapelduna, Lemoa, barriz, Gaztetxoak kategorian.
Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatu eban Arratia-Nerbioi txapelketearen finala. "Egiten dogun balorazinoa oso-oso positiboa da. Bertara ehundaka pelotari, guraso eta ikusle hurreratu ziran eta bai goizeko jardunaldia zein arrastikoa sano ondo egon ziran" azaldu deutso begituri Aitor Erauzkin antolakuntzakoak.
Sano giro ona egon zan pelota eskolen jai handi honetan, eta klub guztien parte-hartzea handia izan zan. Frontoia, bete-beterik egon zan eta pelotari gazteak onena emoten.

Emoitzak
Aurreumetxoak: Zeanuri18-Orozko13.
Umetxoak: Zeanuri18-Orozko11.
Umeak: Usansolo 10-Zeanuri 18.
Gaztetxoak: Zornotza 5-Lemoa 18.
Kadeteak: Zeanuri 12-Orozko 22.
Gazteak: Zornotza 22-Arrankudiaga 11.
Nagusiak: Zeanuri 22-Lemoa 10.

0
Pelotea
2013/2/14
Zeanuri eta Lemoa Arratia-Nerbioiko finalean

Hilaren 16an izango dira Arratia-Nerbioiko finalak Lemoan. Zeanuri eta Lemoako eskolak heldu dira finalera, Zeanuri 5 kategoriatan eta Lemoa kategoria bitan. B taldean be jokatuko dabe finala Lemoakoak Gaztetxoak kategorian.

Lemoan pelota eskolen festa
Pelota eskolen zita nagusia Lemoan izango da aurten. Bertan, eremu honetako ehundaka pelotari gazte batuko dira finala ikusteko eta euren eskoletako pelotariak animetako. Goizeko 11:00etan, Kadete, Gazte eta Nagusien finalak izango dira. Nagusien mailan Zeanuri vs Lemoa derbia jokatuko da. Kadete mailan Zeanuri eta Orozko neurtuko dira eta Gazte mailan Zornotza eta Arrankudiaga.
Arrastian, 16:30ean hasita, Aurreumetxoak eta Umetxoak kategorietan Zeanuri eta Orozko neurtuko dira; Umeak kategorian Zeanuri eta Usansolo eta Gaztetxoak kategorian Lemoa eta Zornotza izango dira txapela lortzeako lehian ibiliko diranak.

B finalak Usansolon
B taldeko finaletan Lemoa da Arratiako ordezkari bakarra. Final honeek Usansolon jokatuko dira hilaren 9an.
Aurreumetxoak kategorian Usansolo B vs Orozko C; Umetxoak mailan, Orozko B vs Usansolo B; Umeak Usansolo B vs Zornotza B; Gaztetxoak Lemoa B Orozko Bren kontra eta Kadete mailan Orozko B eta Arrigorriaga B neurtuko dira.

0
Mendia
2013/1/16
Txikon Laila Peak (6.096m) igoten saiatuko da

Hilaren 18an abiatuko da Txikon Karakorum-era Laila Peak mendiaren tontorra zapaltzeko asmoz. Espedizino honetan, Txikonegaz batera Sebastian Alvaro, Juanjo San Sebastian, Ramon Portilla eta Jose Manuel Fernandez izango dira.
Lemoaztarrak prensaurreko baten aurkeztu eban espedizinoa eta sano motibauta dagoala esan eban "neguko espedizino bat amaitu" gura daualako. Izan be, aurreko saio biak bertan behera itxi behar izan zituan.
Espedizino kide izango dan Sebastian Alvaro be egon zan Azkue Fundazinoaren egoitzan emondako prensaurrekoan. Alvaro TVEko Al filo de lo imposible saioaren zuzendaria izan zan "60 urte betetean, bizitzea mugatua dala konturatuten gara, denporea urria dala. Orduan, denporea benetan ardura jakuzan gauzetan eta bihotz oneko personakaz erabiltea ebazten dogu" esan eban parte hartzeako bere arrazoiak emoten.
Txikonek bere webgune barria be aurkeztu eban pensaurrekoan, www.alextxikon.com. Hemen, proiektuen gaineko informazinoa eta ikus-entzunezko edukiak egongo dira ikusgai.

0
Orientazinoa
2012/12/18
Orientazino probea Artean

Arteako Kirol, Kultur eta Euskera Taldeak (AKKT) gaueko orientazino probea antolatu dau hilaren 22rako. Partaideak arrastiko seiretan batuko dira Arteako plazan eta ordubete izango dabe ahalik eta baliza gehien topetako. Profesionalak be egongo diran arren, herritarrai dago zuzenduta "jenteak kirol hau ezagutu daian" Iñigo Ramos antolatzailearen esanetan.
Proba honetan, partaideak antolatzaileak ostondu dabezan balizak topau behar dabez. Ahalik eta gehien. Horretarako mapa bat izango dabe eta ordubeteko epea. Baliza bakotxak puntu batzuk izango ditu, topetan errezenak 3 puntu eta gatxenak 8, eta puntu gehien lortzean dabezanak irabaziko dabe. Berandu amaitzen dabenak minutu bakotxeko 10 puntu galduko ditue. "Ordubetera edo ordubete baino gitxiagora danak plazan egotea gura dogu. Gero txokolatea egongo da parte hartzaileentzat" azaldu deutso BEGITUri AKKT-koak.
Mapa bardina izango dabe partaide guztiak, nahiz eta gero 3 sailkapen egin (andrak, gizonak eta umeak). "Ez da saririk emongo. Izan be, gure asmoa ez da lehiakortasuna bultzatzea, danontzako moduko kirol hau ezagutzera emotea baino" dinoe antolatzaileak.
AKKT-k gaueko orientazinoa Artean antolatuten dauan bigarren aldia da hau.

0
Sokatirea
2012/12/16
Euskadiko goma gaineko txapelketea Ermitabarrin

Zeberioko Ermitabarri auzunean Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketea jokatuko da hilaren 17an, arrastiko bostetan. Txapelketea 4 x 4 motakoa izango da, hau da, lau tiralarik osotuko dabe talde bakotxa eta gizonezkoak bakarrik jokatuko dabe txapelketa hau. Talde bakotxak 320 kg.ko gehienezko pisua euki ahal izango dau. Finala 25ean jokatuko da Oiartzunen.

0
Mendia
2012/11/20
Ganzabal Mendi Taldeko bazkideen txandea

Mendi Amesgarriak proiekzino zikloaren ostean, beste lau proiekzino erakutsiko ditu Ganzabal Mendi Taldeak. Oraingoan, taldeko bazkideak egindakoak dira eta Lemoako Jubiladuen Etxeko goiko solairuan ikusi ahal izango dira hilaren 14tik hasi eta hurrengo lau eguaztenetan.
Hilaren 14an, izan da lehenengo proiekzinoa. Karlos Aretxagak Ganzabaltarrak Val d’Aranetik lana erakutsi eban. Hurrengo eguaztenean, hilak 21, Txutxi Valderramaren lana Esqui de montaña: años 80 egongo da ikusgai. 28an, Arkaitz Izagirreren txandea izango da eta honek Alpeak: Espolon Frendo lana eskeiniko dau. Amaitzeko, Miren Garbiñe Etxebarriak Mendia ez da muga izeneko proiekzinoa erakutsiko dau abenduaren 12an..

0
Autoak
2012/11/15
Igorreko I Racing Slaloma jokatuko da

Gorbeialde Racing Automobilismozaleen Alkarteak antolatuta, Olabarriko zirkuituan slalom motako lasterketea izango da hilaren 17an. Slalom hau puntuagarria izango da Bizkaiko Txapelketa eta Euskadiko Txapelketarako eta bertan 20 bat autok eta 30 bat pilotuk hartuko dabe parte.
Lehenengo aldia da holango racing bat egiten dala Igorren. Izan be, Gorbeialde Racing alkartea nahiko barrria da. "Bertakoak izanik, Arratian lasterketak antolatuteko sortu genduan alkartea" azaldu deutso BEGITUri Iker Ercilla alkarteko arduradunak.

Igorreko slaloma
Abilezi proba bat da slaloma. Konoak eta hesiak egongo dira zirkuituan eta autoak emondako norabide baten eta konoak ikutu barik egin beharko dabe euren ibilbidea, ahalik eta azkarren. Oztopoak behar dan moduan gainditu ezean, penalizazinoa izango dabe eta beraz, azkar egitea bezain inportantea ondo egitea izango da.
Autoak konpartidu ahal dira, edota taldeak egin. Kategoriak trazino eta autoaren motorraren potentziaren arabera egiten dira. Partaideen artean "bospasei" arratiar egongo dirala dino Ercillak.
Arratiako pilotuai jagokienean, Dimako Asier Tejadoren partaide- tzea espero dabe antolatzaileak. Honek BMW 325 bategaz hartuko dau parte. Hiru pilotuk eta auto bik osotuten daben talde arratiar bat be egongo da. Pilotuak Lemoako Jose Inazio Arroita eta Kepa Errekagorri, eta Igorreko Iker Ercilla izango dira. Peugeot 309 eta Peugeot 205 autoakaz lehiatuko dira.

Areatzan auto klasikoak
Abenduaren 1ean izango da  2009a geroztik Real Peña Motorista de Bizkaiak antolatuten dauan Areatzako auto klasikoen urteroko konzentrazinoa. Auto klasikotzat 25 urte baino gehiagokoak joten dira eta aurten 25 inguru espero dabela emon deutso jakitera BEGITUri Txomin Goti motorzaleen alkartekoak.

0
Kirol astea
2012/11/10
Kirol astea Lemoan

Kirola osasungarria dala eta kirola egiteko ohiturea bultzatzeko asmotan Lemoako Udalak kirol astea antolatu dau hilaren 12tik 18ra. Horretarako, herriko kirol alkarteen laguntza izan dau eta Ganzabal Mendi Taldeak, Harrobi Futbol Klubak, Pelota eskoleak eta Txirrindulari alkarteak kirol horreekaz lotutako ekintzak antolatu dabez.
Arratiatik kanpoko kirolariak be etorriko dira Lemoara eta hemen hain zabalduta ez dagozan kirolak be egiteko aukerea izango da. Holan, Athleticeko neska futbolariak barikuan, hilak 16, izango dira Lemoan, eta halterofilia erakustaldia ikusteko aukerea egongo da hurrengo egunean; edota saski baloian jokatuteko Arlonagusian 18an.
Alde teorikoa be landuten da jardunaldi honeetan berbaldi eta mahai-inguruen bitartez.

Egitaraua
Zemendiak 12, astelehena
19:00etan, berbaldia "Medikuntza eta kirol metodologia eskola adinean". Jubiladuen etxean. Harrobi FK-k antolatuta.

Zemendiak 13, martitzena
09:15ean, umeentzako urteerea Lemoatik. Lemoako Udalak eta Ganzabalek antolatuta.
10:00etan, umeen lasterketea eskolan. Lemoako Udalak eta Eskolak antolatuta.
12:00etan, ariketa fisikoa egokia egiteko jarraibideak. Jubiladuen etxean.

Zemendiak 14, eguaztena
20:00etan, Ganzabal Mendi Taldeak Val d´Aranetik egindako urtekeerearen proiekzinoa.

Zemendiak 15, eguena
12:00etan, "Elikadura kirolean". Eskolan. Eskolak eta Lemoako Udalak antolatuta.

Zemendiak 16, barikua
09:00etan, nagusiai zuzendutako berbaldia. Jubiladuen etxean Lemoako Udalak antolatuta.
10:00etan, Athletic Club-eko futbolariak (neskak) eta pelotari profesionala eskolan. Harrobi FK-k antolatuta.
17:00etan, futbolin erraldoia kiroldegian. Harrobi FK-k antolatuta.
21:00etan, bertso pelota kiroldegian. Pelota eskolak antolatuta.

Zemendiak 17, zapatua
10:30ean, halterofilia erakustaldia. Kiroldegian.
12:30ean, lasterketea. Eskolan. Atletismo eskolak antolatuta.
17:00etan, bizikleteagaz jolasean. Kulturgunean. Txirrindulari alkarteak antolatuta.


Zemendiak 18, domekea
09:00etan, mendi urteerea Zeberio-Lemoa Ganzabalek antolatuta.
10:00etan, saskibaloia Arlonagusian Saski baloi alkarteak antolatuta.
12:30ean, herri kirol erakustaldia Atxeta plazan.


0
Mendia
2012/11/2
Jardunaldiak Zeberion

Goi mendiaren inguruko astea antolatu dau Austarri Mendi Taldeak. Berbaldi eta proiekzinoak Zeberioko udaletxean izango dira arrastiko zortziretan. Marimendi mendi taldea, Alex Txikon eta Unai Llantadaren espedizinoak ezagutzeko aukerea egongo da Zeberion.
Lehenengo berbaldia, hilaren 5ean, Marimendi Perun: Andeak izango da. Marimendi berrogei urtetik gorako andra euskaldunak osotuten daben mendi taldea da eta goi mendia egiten dabe. Andeetako esperientziaren barri emongo dabe jardunaldi honeetan.
Hurrengo emonaldia hilaren 7an izango da, eta Alex Txikon lemoaztarrak Hurrengoa Pakistan izeneko berbaldia emongo dau. Azkenik, zemendiaren 9an, Zallako Unai Llantadak igaz egindako Go Enkarterri-Everest 2011 espedizinoa aurkeztuko dau.

0
Futbola
2012/10/30
Arratiarrak polito ekin deutsie denporaldiari

Arratia Futbol Taldeko kategoria desbardinetako taldeak urri lehenengoan hasi eben denporaldia. Gizonezkoen talde nagusiak ondo ekin deutso ligeari, pasa dan denporaldian mailaz igon eta gero, orain Lurraldeko Lehentasunezko Mailan jokatzen dabiz. Zazpigarren jardunaldiko bardinketearen ostean, Otxarkoaga 1 Arratia 1, laugarren postuan dagoz arratiarrak. Hurrengo norgehiagokea hilaren 3an, arrastiko 17:00etan jokatuko dabe, Padura A-ren kontra Igorreko Urbieta zelaian.

Euskal Liga
Arratia Futbol Taldeko andrazkoak be urri lehenengoan hasi eben denporaldia eta gizonezkoak legez honeek be kategoriaz igon ziran igazko denporaldian, orain Euskal Liga joakatzen dabiz, liga honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taldeak dagoz. Lehenengo 5 jardunaldiak jokatu eta gero Naia Bilbao igorreztarrak zuzentzen dauan Arratia 8. da sailkapenean 7 puntugaz. Arratiak 0 eta 2 galdu eban Igorreko Urbieta zelaian jokatutako azken partidua Gasteizko neskak taldearen kontra. Hurrengo partidua Añorga B-ren kontra jokatuko dabe hilaren 3an, zapatuz, etxetik kanpo.

Beste kategoriak
Arratia Futbol Taldeak beste hainbat kategoria be baditu gizonezko zein andrazkoetan. Holan, Xabi Garcia eta Raul Calderonek zuzentzen daben Jubenilak 2. postuan dagoz 6 jardunaldi jokatu eta gero. Bizkarguenaga anaiak zuzentzen daben Kadeteak ostera 8. postuan dagoz eta Oscar Garro eta Unai Urutxurtuk zuzentzen dabezan Umeak azken postuan dagoz. Nesketan Umeak partidu bat jokatu dabe eta berau irabazi.

0
Mendia
2012/10/23
Mendizale eguna

Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak, Igorreko Motxoganek, Zeanuriko Joko Alaik, Ubideko Amexierrek eta Otxandioko Mirugainek Arratia-Ubide-Otxandioko XIII. Mendizale eguna antolatu dabe hilaren 28rako. Martxak 14 km ditu eta 650 m.ko desnibela, umeak zein nagusiak parte hartu dagien.
Aurten XIII. urtea da eta Lemoa inguruan izango da. Elizondo-Elorria-Lemoatx-Elizondo ibilbidea egingo dabe parte hartzaileak. Izena aurretik emon behar da, hilaren 25a baino lehen Igorreko kiroldegian edo antolatuten daben mendi taldeetan.

0
Mendia
2012/10/21
Puntako mendizaleen proiekzino zikloa urri eta zemendian

Aurtengorako Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako "Mendi Amesgarriak" proiekzino eta berbaldi zikloan, Denis Urubko, Carlos Suarez, Leo Houlding eta Alex Txikonen dokumentalak eskeiniko dira. Arrastiko zortziretan izango dira saioak, hilaren 25an eta 26an, eta zemendiaren 8 eta 9an Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan.
Denis Urubko kazajhistangoa izan da zortzimilako mendi bat azkarren igon dauan mendizalea. Marka hau 2001 urtean lortu eban, Gasherbrum II mendia 7 ordu eta 30 minututan igo ebanean. Hau izango da lehen emonaldia.
Carlos Suarez, ezaguna da begituren irakurleentzat, ze Txikonen azkenengo desafioetan lemoaztarragaz egon da. Aurtengo neguko Gasherbrum I-eko zoritxarreko espedizinoan, berbarako. Suarez 26an egongo da.
Leo Houlding britaniarra be Igorren egotea espero dabe antolatzaileak. Houlding Californiako Yosemiteko El Capitan (900 m) hatxa eskalau dauan lehenengo britaniarra izan da. Igoera gogorra izan zala dino 80 orduko ekaitza sufridu behar izan eban eta.
Alex Txikonek zarratuko dau "Mendi Amesgarriak" proiekzino zikloa bere espedizinoren bateko dokumentala eskeiniz.

0
Mendia
2012/10/17
Hogeita bost urte Igorreri bueltea emoten

Hilaren 20an, XXV. Mugari Bira mendi martxea egingo da Igorren. Motxogan taldeak Udalaren babesagaz antolatzen dau urtekera hau. Ibilbide bi egongo dira aukeran, luzea 25 km.koa eta laburra 12 km.koa. Hau batez be etxeko txikerrenentzat dago pentsauta. Urtekerea kiroldegian izango da, goizeko 08:30ean ibilbide luzea egiteko eta 09:00etan ibilbide laburra egin gura dabenentzat. Izena egunean bertan emon behar da kiroldegian martxea hasi baino ordu erdi lehenago. Martxa hau egiten daben ibiltariak Suña, Aramotz, Saldarri, Zekutze, Argiñatx eta Bizkarra mendietatik pasauko dira.

0
Mendia
2012/10/17
Mendiko bizikleta martxea Artean hilaren 20an

Arteako Kirol, Kultur eta Euskara Taldeak (AKKT), Arteako II. BTT Martxea antolatu dau hilaren 20rako. Urtekerea goizeko 09:00etan izango da Arteako plazan eta ibilbide bi egongo dira aukeran.
Ibilbide luzeak 37 km izango ditu eta 1.432 m.ko desnibela. Partaideak Mandoia eta Bikotx-Ganeko tontorretara igoko dira. Ibilbide laburra egiten dabenak, barriz, 25 km eta 980 m.ko desnibela egingo dabe eta Mandoiara igoko dira.
Izena www.akkatartea.com web- gunean emon daiteke. Federatuak eta AKKT-eko bazkideentzat prezioa 5 eurokoa da, besteentzat 8 eurokoa.

0
Mendi martxea
2012/10/12
Kilometro gitxiago izango ditue Dimako Sisetan mendi eta bizikleta martxak

Sisetan Dimako mendi eta bizikleta martxak egonkortzen doaz eta ibilbideak aldaketa batzuk izan ditue partaideai egokitzeko. Izan be, Dimako Udalak eta Gaztetxeak antolatuten dabezan martxa honeek laburragoak izango dira aurten: ibilbide luzeak 24 km izango ditu eta laburrak 16 km. Aurreko urteetan, barriz, luzeak 40 km. inguru izaten zituan eta laburrak 23 km. Bizikleta martxeak ez dau luzeerea aldatu, eta 40 km. inguru egin behar izango dabez partaideak.
Seigarren aldia da oinezko martxea egiten dala, eta laugarrena bizikleta martxeari jagokonean. Martxea paraje ederretatik pasetan da eta Sisetan mendi martxan jente askok hartzean dau parte. Igaz 323 mendizalek hartu eben parte oinezko martxan, eta 132 txirrindularik BTT martxan.
Ibiltariak goizeko zortziretan urtengo dira Dimako plazatik ibilbideari ekiteko eta bizikletadunak ordu eta erdi beranduago. Indarrak barriztuteko hainbat anoagune egongo dira ibilbidean eta amaitukeran barauskarria eskeiniko dabe antolatzaileak parte hartzaileentzat.

0
Mendi martxea
2012/10/12
Arantzazuko Mugarri Bira hilaren 13an

Beste urte batez, Mugarri Bira antolatu dau Arantzazuko Arginatx Mendi Taldeak. Arantzazuko San Fausto jaietatik kanpoko ekimen hau hilaren13an izango da aurten. Urteerea goizeko 09:30ean izango da herriko plazatik. Ibilbidea aurreko urteetako bera izango da, eta eguerdiko ordu batetarako barriro be plazan izango dira ibiltariak. Ogitartekoa jateko aukerea egongo da Bildosolako Industrialdean, Arginatx Mendi Taldearen eskutik. Txangoa amaitu ostean, 14:45ean, bazkaria egongo da Igorreko Arantza jatetxean: baba-jana sakramentu eta guzti, postrea, kriantza ardaoa, kafea eta kopea. Bazkarira joateko gogoa daukanak izena emon beharko dau urri bigarrenaren 9rako, 20:00ak baino arinago; nahikoa izango da mendi taldeko zuzendari batzako nonori esatea. Izena emoteko orduan ordaindu beharko da bazkaria, 25 euroko prezioan.

1
Txirrindularitzea
2012/9/10
Ubideko IV. Mendi Bizikleta Martxea 15ean

Berrogei kilometro pasatxo egingo dabez urri lehenengoaren 15ean Amexier Mendi Taldeak antolatuten dauan martxa honetan parte hartzean dabenak. Igaz 150 izan ziran, aurten, eguraldiak lagunduten badau 200era heldu daitekezala pentsetan dabe antolatzaileak. Urtekerea 09:30ean izango da plazan eta izen emotea interneten bidez egin daiteke aldez aurretik http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=596 helbidean, edo egunean bertan probea hasi aurretik Ubideko plazan.

Horniketea Ubiden
"Urtero lez, herritik pasauko dira txirrindulariak, izan be, horniketea plazan izango da" azaldu deutsie begituri antolatzaileak. Hauxe da ibilbidea: Ubide-Upeteko landak-Saldropo-Salutrieta-Otzarreta-Upete-Zubizola-Ubide-Siskiño-Alaran-Harrobiak-Lekarranda-Atxurdin-Ubide.
Amaitutakoan "parte hartzaileai motxilatxo bat emongo jakie otartekoakaz" eta opari zozketea be egingo da.

0
Rallysprint
2012/9/4
Zeberio-Artea Lurgaineko II. Rallysprinta hilaren 8an

Euskadiko Lurgaineko bigarren rallysprintaren edizinoa ospatuko da hilaren 8an Artea eta Zeberion.


Menditik zehar hirutan egingo dabe partaideak Zeberio eta Artea arteko bidea, arrastiko 15:00etan hasita. Probea 18:30ak aldean amaituko da Zeberion eta ondoren sariak bananduko dira.
Bigarren urtea da rallysprint hau egiten dana. "Igaz 25 ibilgaluk hartu eben parte, aurten 30 bat izatea espero dogu" azaldu deutso begituri Mikel Madariaga antolatzaileak. Bi zein lau gurpileko ibilgailuak izan daitekez. Partaideak Bartzelona, Errioxa, eta Kantabriakoak dira, "Bizkaiko bat be badago" baina Arratiakorik ez, nahiz eta antolakuntza Arratiakoa izan.
"Hau antolatuteko, igaz, Gorbeialde Racing automobilzale alkartea sortu genduan eta rally honetaz aparte slalom-ak be antolatuten doguz" dino Madariagak. Tartean, Zeberio-Ermitabarri slaloma, aurten Iker Ercillak, Gorbeialde Racingeko partaideak irabazi dauana.

0
Eskaladea
2012/8/10
Groenlandian izango da Txikonen erronka barria

Abuztuaren 17tik urri lehenengoaren 3ra arte, Groenlandian izango da Alex Txikon abentura eta zinema buztartzen dituan proiektu baten parte hartzean. Han Ulamertorsuaq pareta, 1830 m. eta munduko horma onenetakotzat joten dana, igoten saiatuko da lemoaztarra. Proiektuari Next Stop Greenland izena ipini deutsie.
Ulamertorsuaq horma eskaletako bi edo hiru egun behar dira eta eskalatzaileak bertan eskegita egingo dabe lo. Tontorretik salto egingo dabe taldeko batzuek eta lurretik 100 metrora dagozanean zabalduko dabe jausgailua. Lara Izagirre zine zuzendariak abentura hau grabauko dau honen gaineko dokumentala egiteko. Ordubete inguruko dokumentala egin gura dabe Mendi Film Festivalen aurkezteko.
Partaideak Alvaro Bultó, Santi Corella, Toni Lopez, Alex Txikon, Carlos Suarez eta Iñaki Ituarte dira.

0
Sega
2012/7/31
Intxaurbe zeanuriztarra Bizkaiko segalaririk onena

Jon Urutxurtu


Jon Intxaurbe zeanuriztarrak jantzi dau 2012ko Bizkaiko segalarien txapela. Abadinoko udalerrian, Basaguren jatetxearen ondoko zelaietan  jokatu zan txapelketea garagarrilaren 28an, arrastiko 18:00etatik aurrera. Segalariak lan egiteko eguraldi freskoa egin eban, eta Arratia aldeko jente ugari hurreratu zan txapelketea ikustera.
Ordu beteko saioa egin behar eta lau segalari —arratiar bi tartean— kodainan: Jon Intxaurbe, Zeanurikoa; Jaime Atxa, Areatzakoa; Gondra, Errigoitikoa, eta Maguregi, Artzentaleskoa. Dana dala, ordua bete baino minutu batzuk lehenago arlo guztiak ebagi ebazan Jon Intxaurbek eta han amaitu eben euren beharra kodainalari guztiak.
Landea ondo prestatuta egoan, azpi onagaz, nahiz eta toki batzuetan zuloak azaldu. Irabazteko faborito nagusiak Jon Intxaurbe eta Maguregi 59 urteko beteranoa ziran, eta Intxaurbek ez eban hutsik egin, 2459 kilo bedar ebagiz eta txapela jantziz.
Sailkapena era honetan geratu zan: 1. Jon Intxaurbe, 2459 kilogaz; 2. Maguregi, 2207 kilogaz; 3. Atxa, 1876 kilogaz; 4. Gondra,1632 kilogaz.

0
Sega
2012/7/25
Bizkaiko sega txapelketa jokatuko da

Bizkaiko txapelketea hilaren 28an izango da Basagurenen. Han Jon Intxaurbe zeanuriztarra eta Jaime Atxa areatzaztarra saiatuko dira txapela Arratiara ekarten.

0
Mendi martxea
2012/6/20
Arteako XVI. Auzorik Auzo ibilaldia 24an

San Juan egunerako antolatu dau AKKT taldeak Auzorik Auzo ibilaldiaren hamaseigarren edizinoa. Parte hartzaileak 08:00etan batuko dira plazan eta ibilbide bi ditue aukeran. Luzeak 33 km ditu eta 1.400 m.ko desnibela; laburrak 18 Km. eta 800 m.ko desnibela. Igaz 130 lagunek hartu eben parte eta aurten be horrenbeste espero dabez antolatzaileak.

0
Lehiaketea
2012/6/14
Jaietarako auzo eta taldeen arteko norgehiagokearen araudia atera dau Dimako Udalak

Jaietako txapelketan parte hartzeako araudia atera dau Dimako Udalak. Jai gehienetan antolatuten dira kuadrilen arteko joko eta lehiaketak, eta parte hartzeari eragingarri bat emoteko joko honeek txapelketa baten batuko dira. "Txapelketak bost jardunaldi eta finalak izango ditu. Lehenengo jardunaldia sanpedroetan izango da, bigarrena Artaungo jaietan, hirugarrena Olazabalgo jaietan, laugarrena Obako jaietan eta bosgarrena Indusiko jaietan. Finalak ostean egingo dan jai baten egingo dira" azaldu deutsie begituri Dimako udaletik.
Talde bakotxak sei partaide izango ditu eta ordezkoak be egongo dira, beste sei gehienez. Taldeak, hiru andrazkok eta hiru gizonezkok osotu behar dabez. Eta identifiketako izena eta jantzi kolore bat izango dau talde bakotxak. Bakarkako, binakako zein talde osoko jokoetan parte hartu beharko dabe taldeak eta taldekide bakotxak bakarkako eta binakako proba baten bakarrik jokatu ahal izango dau.


Hiru sari
Udaletik azaldu dabenaren arabera, joko eta proba bakotxean taldekide beste puntu bananduko ditu epaileak, lehenegoari puntu gehien emongo deutsaz eta azkenari puntu bat. Txapelketan zehar puntu gehien lortzean dabezan taldeak finalera joango dira. Talde txapeldunak 400 euroko saria jasoko dau, bigarrenak 200 eurokoa eta hirugarrenak 100 euro izango ditu saritzat.

0
Txirrindularitzea
2012/5/31
Txirrindularitza egokitua Igorren bagilaren 2an

Oskar Garro igorreztarrak eta bere lagun taldeak txirrindularitza egokituaren erakustaldia antolatu dabe bagilaren 2rako. Arrastiko bostetan izango da Igorreko Urbieta futbol zelaiaren inguruko bidegorrian. "Umeen- tzako jolasak be egongo dira eta bizikletan joaten diranak oparia izango dabe" dino Oskar Garro txirrindulari eta antolatzaileak.
Erakustaldian, hiru talde egongo dira: profesionalak, Oskar Garro bera eta bere taldea be egongo dira han; trizikloa erabilten daben kirolariak, "txirrindularitza eskolak emoten deutsedaz garun paralisia daukien gazte batzuei eta hareek be izango dira hilaren 2an Igorren. Zortzi bat etorriko dira" dino Garrok. Eta umeak. 


Saiatu Fundazinoko txapeldunak
Txirrindularitza egokituan txapelak jantzi dabezan txirrindulariak egongo dira Igorren. Oskar Garrok igaz Euskal Herriko Itzuliaren paracycling zirkuitua irabazi eban eta brontzezko domina Espainiako txapelketan. Eta etortekoak dira Rikardo Josu Moreno trizikloan Espainiako txapelduna, eta Rakel Mateo Espainiako txapelketan, zidarrezko domina irabazi dauana.

0
Txirrindularitzea
2012/5/30
Iban Mayo VII. martxa zikloturistea

Iban Mayo Lagunarteak bagilaren 2rako Iban Mayo martxa zikloturistearen zazpigarren edizinoa antolatu dau. Urteerea goizeko 09:00etan izango da Igorreko kiroldegian eta helmugea be bertan izango da txirrindulariak 119 km egin ostean. Izen emotea egun berean egin daiteke 08:30 arte. Parte-hartzaileen geheinezko kopurua 400 lagunekoa izango da.
Ibilbidea hau da: Igorre-Arantzazu-Igorre-Lemoa-Zornotza-Galdakao-Larrabetzu-Morga-Muxika-Gernika-Durango-Izurtza-Mañaria-Abadiño-Otxandio-Zeanuri-Areatza-Artea-Arantzazu-Igorre.

0
Hiru Handiak
2012/5/30
23 arratiarrek emon dabe izena Hiru Handietan parte hartzeako

Urte birik behin Manuel Iradier alkarteak Hiru Handiak mendi proba antolatuten dau. Aurten bagilaren 2an izango da. Parte har-tzaileak Gorbeia, Anboto eta Azkorrira igongo dira eta 100 km. egingo dabez. Desnibela 9.800 m.koa da.
Aurten norabidea aldatu dabe. Aurreko urteetan Gorbeiako tontorra izaten zan mendizaleak zapaltzen eben hiruretako azkena, baina aurten lehenengoa izango da.
"Ibilbidea aldatu dabe eta horrek beste zailtasun bat dakar, niretzat behintzat. Alderantziz egiten ohituta nengoan" azaldu deutso begituri Josune Ibargutxik, parte hartuko dauan ubideztarrak. Hirugarren aldia izango da Ibargutxik proba gogor honetan parte hartzean dauala. Eta aurreko bietan osorik egin eban. "Aurtengoa ikusteko dago. Nik, dana dala, ilusino handia daukat" dino ubideztarrak.
Parte hartzaileak gaueko 00:00etan urtengo dira Ondategi/Gopegitik. Gorbeiako tontorra 1:15 eta 2:30 artean zapalduko dabe eta Ubidetik 02:00ak eta 04:45 artean pasauko dira. Probea Araian amaituko da 24:00etan beranduen. 


Arratiarren zaletasuna gora
Gehienez 1.500 kirolarik hartuko dabe parte Hiru Handiak iraupen proban. Aurreko aldian, 2010ean, 1.512k emon eben izena eta ia erdiak  amaitu eben, 711k hain zuzen be.
Aurten, hogeta hiru arratiarrek emon dabe izena eta Ubideko Amexier Mendi Taldea eta Ubideko Udala dira laguntzaile.
Arratiatik hogeta hiru lagunek parte hartzea positibotzat jo dau Ibargutxik.
"Nahikotxo dira, zaletasuna dagoan seinale" dino.

0
Maratoi Txikia
2012/5/23
Arratiako XXXIII. Maratoi Txikia maiatzaren 27an

Arratia Ikastola eta Arratia Institutuak antolatuten daben Maratoi Txikia maiatzaren 27an izango da. Helmuga Igorreko eskoletan egongo da. Urteerea barriz, parte hartzaileai jagokien kilometro kopuruaren arabera, Zeanuri, Dima, Artea edota Igorretik izango da. Kategoriak eta egin beharreko ibilbidea honako honeek dira. 


Nagusiak
Ibilbidea: Zeanuriko plazatik Igorrera (11 km).
Urteera ordua: 10:00etan.
Izen emotea: Igorren (kiroldegian) 09:00etatik 09:30era eta Zeanurin 09:30etik 10:00etara.


1995tik 1999ra jaiotakoak
Ibilbidea: Artea-Igorre.
Urteera ordua: 10:15ean.
Izen emotea: Artean 09:30etik 10:00etara. 


2000tik 2003ra jaiotakoak
Ibilbidea: Dima-Igorre.
Urteera ordua: 10:00etan.
Izen emotea: Diman 09:15etik 10:00etara. 


2004an eta gazteagoak
Ibilbidea: zirkuitua Igorreko eskoletan.
Urteera ordua: 10:00etan.
Izen emotea: Igorreko kiroldegian 09:15etik 10:00etara.

0
Futbola
2012/5/14
Arratiako neskak txapeldun, Zorionak!

Arratiako andrazkoen futbol taldea liga txapelduna da, denporaldia amaituteko partidu baten faltan. Arratiak 8-0 irabazi eban Pauldarraken kontra jokatutako azken partiduan.


Maiatzak 12, Urbieta futbol zelaia, arrastiko 19:00ak. Arratiako jente asko partidu horren emoitzearen zain. Harmailak beilegiz jantzita egoazan. Ilusino, esperantza eta emozinoz betetako partidua, amaiera ezin hobeagaz.
Markagailua gureak estreinau eben, eta Pauldarrak taldea hutsean itxi eben. Partidu ona egin eben arratiarrak, momentu bakar baten be amore emon barik. Gol partida ikaragarria Arratiakoak sartu eutsiena 9. postuan dagoan Barakoldoko taldeari. Zortzi gol izan ziran, lujuxko zortzi gol.
Partidua amaitzeko egoala "txapeldunak, txapeldunak!" entzuten zan harmailetatik. Oihuak, txaloak eta zaleen poztasuna igartzen zan, denporaldi osoko ametsa betetzear egoalako. Epaileak norgehiagokeari amaierea emoteko txistu egin ebanean ametsa beteta egoan; gureak ligako txapeldun ziran. Txanpana, puzgarri beilegiak, pankartak... ez ziran falta izan futbol zelaian.
Ha ta guzti be, denporaldia ez da amaitu, partidu baten faltan dagoz. Azken partidua, bigarren postuan dagoan Barakaldoren aurka daukie. Arratiarrak txapeldun diranez, ohikoa dan pasiloa egin beharko deutsee bigarrenak.
Jokalariak denporaldiaren hasieratik gogor ibili dira eta lehenengo postuan mantenidu dira ia denboraldi osoan. 29 partidu jokatu dabez, eta horreetatik 23 irabazi, 5 bardindu eta partidu bakarra galdu dabe.
Datorren urteari begira, Futboleko Euskal Federazinoak liga barri bat antolatu dau, "Liga Vasca" izenekoa. Bertan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako talderik onenak jokatu ahal izango dabe. Gureak, lehenengo regionaleko irabazleak diranez, aspaldi lortu eben postua hor jokatuteko. Dana dala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liga txapeldunak play off edo liga moduko bat jokatu beharko dabe; kasu honetan Arratia play off honen barruan egongo leiteke. Play off hau irabazita, kategoria bat igo beharrean bi igoteko aukerea izango dabe. Bigarren kategoria hori, Espainia mailako "Bigarren maila" izango litzateke.
begituk Arratiako jokalari txapeldunak zoriondu gura ditu ligea irabazteagaitik eta egindako denporaldiagatik. Gainera, aurten Arratiako andrazkoen futbol taldeak 10 urte betetzen ditu. Hori dala eta, zorion bikotxa neskak!

0
Bola jokoa
2012/5/12
Banaka eta binakako txapelketak

Maite Arrizabalaga


Bola txapelketea aurrerantza doa eta hile honetako azkenengo astegoienean amaituko da. Hurrengo bi astegoienetan, Bizkaiko txapelketak burutuko dira. Tirada horreen ostean, beste bolatoki bi falta dira Komarkala amaituteko. San Bartolome lehenengo eta Gure Kirolak gero.
Taldeka Zornotzako San Migel doa aurretik, Oba zapigarren, Lemoa hamargarren eta Areatzako Fraka Zuriak azkenengo postuan dagoz. Aurten sailkapen bi egin dabez; gizonezkoak eta andrazkoak. Gizonetan, San Migeleko Beñat Gorospe dago lehenengo postuan eta bigarrenean, Oba taldeko Eneko Gorospe. Andrazkoetan Belatxiketa Elkarteko Josune Sarrionandia dago goian eta bigarren Oba taldeko Itsaso Arrizabalaga.
Datorren zapatuan, maiatzaren 5ean Bizkaiko banakako txapelketea ospatuko da Zornotzako "Gure Kirolak" bolatokian eta hilaren 12an binakakoa. Bizkaiko txapelketea irabazten dauana, zuzenean pasauko da Euskadiko finalera.

0
Rallystone
2012/5/9
Gauez pasauko dira auto klasikoak Arratia eta Zeberiotik

Zazpigarren urtea da RPMVk (Real Peña Motorista Vizcaya) Rallystone antolatuten dauala eta hilaren 11tik 13ra izango da aurten. Hiru egunetako rally honetan, 25 urte baino gehiago dituen autoak hartu ahal dabe parte. Urtean urtean 70 autotik gora hartu izaten dabe parte eta gurean geldialditxo bat egiten dabe, zaletuak patxadaz ikusi dagiezan autook. Aurten, 22:30etik 23:30era egingo dabe geldialditxoa Areatzan.
Bilbon hasiko da proba hau arrastiko "zazpirak edo zortzirak aldera" antoltzaileen esanetan. Egun horretan pasauko dira guretik. "Areatzan geldialtitxo bat egingo dabe eta gero Zeanurira joango dira. Barriro Areatzara eta handik, Upotik, Zeberiora joango dira Bilbora bueltetako" azaldu deutso BEGITUri Txomin Goti antolatzaileak.
Hurrengo egunean Kantabriarantza joko dabe.

Areatzako pilotoak
Proba honetan, urtero legez, ez dira faltako Arratiako autoak eta pilotoak. Holan, aurten, Areatzako Iban Eguzkitzak, Oscar Padillagaz, hartuko dau parte BMW E21 baten.

0
Futbola
2012/5/3
Luis Prieto Lagun Taldea Gasteizera Prietori babesa emoten

Datorren maiatzaren 6an Luis Prieto lagun taldeak Gasteizera urteerea egingo dau. Ekintza honegaz, Luis Prieto Alaveseko futbol jokalariari babesa eskeini gura deutso. Horretarako, Dimatik autobus bat urtengo da goizeko 11:00etan. Triki poteoa egingo dabe Gasteizko alde zaharrean eta partidura joan aurretik bazkaria egingo dabe alkarregaz izena emoten daben taldekideak. "Sarreraz gainera, taldekide bakotxak 15€ ordaindu behar dauz izena emoteko orduan. Bazkideak, ohiko lekuetan apuntetako aukerea daukie maiatzaren 2ra arte" jakin arazo dabe Luis Prieto lagun taldetik.

0
Mendi martxea
2012/4/22
Gorbeiara igoko dira Ubideko Biran parte hartuko daben gehienak

Sano gogorra izan arren Ubideko Biraren ibilaldi luzea, partaide gehienak hauxe aukeratuten dabe, seguru asko, Gorbeia mendiaren erakargarritasunari esker. Izan be, momentuz, izena emon dabenen bi herenak Gorbeiaren tontorra zapaldu eta 33 km egiteko prest dagoz.
Ubideko Bira aprilaren 22an izango da eta 08:00etan urtengo dira plazatik ibilaldi luzea egingo dabenak eta 08:30ean laburra (19 km) egin behar dabenak. Egun horretarako eguraldi iragarpenak ez dauala euririk egingo eta 18ºC egingo dituala aurreikusten dau. Eguraldi aproposa, beraz, mendian ibilteko zein argazkiak aterateko. Izena emotean 10 euro pagau behar dira egun berean egiten bada, eta 7 euro aurretik internetetik egin ezkero.
Jentetzeak hartzean dau parte urtero-urtero bira honetan. Izan be, alde batetik, Gorbeia mendia dago ibilbide luzean eta bestetik, jai giroa bermatuta dago menditik bajatukeran.
Mendiko bueltea egin ostean, plazan, sagardoa, txorizoa eta gaztaia egongo dira parte hartzaileentzat, eta Ubideko gaztaia edo jaboia erosteko aukerea be bai. Gainera, "herritik poteoan be, Hiru Handiak egingo doguz, Herriko Taberna, Batzokia eta Gorbea tabernetatik" dinoe antolatzaileak.
Ubideko Biran parte hartu eta ibilbide bat osotuten dabenak edalontzi bat izango dabe opari moduan, hamaiketakoa doban eta Ubideko produktuen otzara baten zozketan be hartuko dabe parte.


Argazki lehiaketa
Ibilbidean argazkiak atera eta argazki lehiaketan parte hartu leiteke. Argazkiok Ubideko Bira, San Juan 4, 48.145 Ubide (Bizkaia) helbidera edo ubidekobira@gmail.com helbide elektronikora bialdu behar dira. Epaia urrietan izango da eta irabazleak Urbide jatetxean persona birentzako bazkaria edo afaria izango dau saritzat.

0
Raid
2012/4/21
Mapak prest Arratiako I. Raid-erako

Aprilaren 21ean Arratiako I. Raid-a izango da, Euskal Herriko Columbia Raid Ligako bost raidetako bat. Arteako plazan batuko dira partaideak 08:00etan eta 10:00etan hasiko dira orientazino probak. Bezperan hurreratzen diranentzat lo egiteko lekua egongo da eta proben ostean, bazkaria. Antolakuntzako Iñigo Ramosek emon deusku Arratiako raid-aren zehaztasunak.


Zelan sortu zan raid bat antolatuteko idea.
Xegiba taldeak eta AKKTk, bion artean, antolatu dogu. Idea printzipioz Xegiba taldekoa izan zan. Xegiba hemen inguruko raid talde bat da. Orduan AKKTkook berotu ginan eta sartu ginan antolakuntzan. Xegibakoak beste raid talde batzuetakoakaz batera pentsau eben liga egitea. Eta guk egin doguna da proba honetarako montajea egin. Baina raid-a taldeen esku dago.


Non izango da?
Urteerea eta helmuga Artean izango dira. Gero orientazino proba bat danez ezin dogu esan nondik ibiliko diran partaideak, baina esparrua Arratia da. Artea, Dima, Zeanuri, Areatza...


Proben artean espeleologia be badago...
Bai, guk gauza berezi moduan espeleologia sartu dogu. Partaideak hiru baliza topau behar dabez koba baten barruan.


Zein kobatan?
Hori ezin dogu esan. Gero eskaladea. Eskaladea be egingo dogu Arratiako raid-ean eta patinetan be ibiliko dira partaideak.


Patinak leku asfaltau baten, ezta?
Bai egon ginan pentsetan Areatzarantza egitea, baina uste dogu jente asko etorriko dala eta "onak" oso arin ibilten dira. Iruditu jakun oso estua zala bidegorri hori, eta bidea zarratutea lar da. Orduan Industrialdea inguruan egingo dogu. Bere berezitasunak eukiko ditu, bikotea banandu egingo da eta bakotxak bere ibilbidea egingo dau.
Beste proba berezi bat Santamañe inguruan egingo da. Iparrorratzagaz ibilbideak-eta marketan.


Gogorra dirudi.
Guztira proba batzuk dira: oinez, bizikletan, eskaladea, espeleologia, orientazino berezia eta patinak. Baina bakotxaren abilidadea eta fisikoaren arabera egin daiteke karrerea: oso gogor eta puntu askogaz edo leuntxoagoa. Ia edozein personak egin ahal dau.


Ez dago zertan atleta izan.
Hori da.


Uste dot emongo dozuen janaria be ganorazkoa izango dala.
Bai. Guk pentsau dogu, Artean egiten diran ekintzen artean, jatekoak izaten dirala arrakasta handiena daukienak eta gure asmoa da, ez egitea bakarrik raid-ean parte har- tzean dabenentzat, herrian giroa egon daiten, zabaldu gura dogu gura dauanarentzat. Gure idea da paellaren bat edo holango zeozer egitea plazan.


Zenbat bikotek emon dabe izena?
Momentuz hamarrek. Pentsetan dot 7 bikote mutilenak, misto bi eta nesken bikote bat dirala.
Baina gure prebisinoa da 50etik gora izatea. Jenteak azken momentuan emoten dau izena.


Arratiako zenbatek hartuko dabe parte?
Arratian zaletasun handia dago bai mendia, bai bizikletarako eta Oioneko raid-ean, martiaren 24 eta 25ean egin zan raid-ean, Areatzako bi edo hiru bikote egon ziran, Arteako beste bi edo hiru bikote, Igorrekoak, Lemoakoak, Dimakoak... Zortzi bat bikote egon ziran, eta holango esparru txikirako asko da, kontuan eukita Espainia osotik etorten dirala.
Raid honetan Arratiako sei bat bikotek parte hartzea espero dogu.
Guk ezin dogu parterik hartu, badakigulako mapea zein dan. Xegibakoak be ez, eta horreek talde bi dira, eta ni be beste talde baten nago, Aitor Ormazabal be beste talde baten dago... horreek guztiak kendu behar dira.


Zeintzuk dira faboritoak?
Mundu mailan oso puntakoak dira Bidarrai taldekoak, Bilbokoak. Munduko bost-hamar talderik onenak hartuta, horreek barruan egongo lirateke, seguru. Hiru mutil eta neska bat dira, euskaldunak danak.
Eta gero, oso ona da Xegiba taldea. Azkenengo karreretan bigarren, hirugarren eta irabazi egin dabe. Oso oso talde ona da.


Nork egin ditu mapak?
Danon artean. Nik lan informatikoa egin dot, ordenagailuagaz mapak egin. Mendiak eta errekorridua, Gaizkak, Aitorrek, Carlosek, Ibaik, Xabierrek eta Imanolek. GPS-an ekarri, ordenagailuan deskargau, begiratu, markau... Ikaragarrizko lana, hilabete bi emon doguz.


Gero mapa horreek aprobetxauko dozuez, ez? Pena litzateke hainbesteko lana egun baterako.
Bai. Kontuan hartu behar da orientazino lasterketearen esparrua txikia dala. Erradioa 3 km gitxi gorabehera. Baina bizikletan 40 bat km izango dira. Gure asmoa hau urtero egitea da eta mapa horreek urtero errebisetea aldaketak sartuz. Baina ezin doguz urtero mapa bardinak erabili. Izan be, ezagunak diran mapak ezin dira orientazino lasterketetarako erabili.

0
Azkorea
2012/4/3
Aitzol Atutxa eta Iņaki Azurmendi ez dira finalean izango

XI. Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finalean ez dira igazko txapeldunak, Aitzol Atutxa dimoztarra eta Iñaki Azurmendi, izango. Izan be, zezeilaren 19an, Anjel Arrospide eta Ugaitz Mugertza nagusitu jakien Galdakaon eta honeek izango dira finala jokatuko dabenak Otaegi eta Otañoren kontra.


Galdakaon jokatutako finalerdietan, Atutxa II.ak eta Azurmendik 20 minutu eta 39 segundo behar izan zituen lana amaituteko, Arrospide eta Mugertza II.ak, barriz, 19 minutu eta 57 segundo.

0
Mendi martxea
2012/3/8
Arratiako andren II. Mendi martxea

Martiaren 8ko ekitaldien barruan Dimako Andraizeak eta Ganzabal mendi taldeak Belatxikietara urteerea antolatu dabe hilaren 11rako. Parte hartzaileak 09:00etan batuko  dira Dimako plazan edo Artaunen 09:15ean. Gero, 12:30ean pintxo jana parte hartzaileentzat Dimako plazan.
Arratiako andren I. mendi martxea Gorbeiara izan zan igaz. Orduan, Areatzako Emakume Foroak antolatu eban eta hogei andra inguruk hartu eben parte martxa haretan. Lagun giroan, ekitaldiak arrakasta handia izan eban eta, urtean urtean antolatuteko asmoa azaldu eben orduan Arratiako talde feministak eta andra taldeak.
Bigarren honetan be igazko giro ederrean eguna pasetea espero dabe antolatzaileak.

0
Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD