Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Lemoako espazioen erabilerak aztertzen dabiz herritarrak

Lemoan dagozan egoera eta beharren identifikazinoa genero ikuspegitik egiteko, prozesu parte-hartzailea ipini dau martxan Udalak. Urrietan hasi zan eta martian bukatuko da, baina datorren hamabostaldian zita bi daukiez partaideak. Izan be, hilaren 19an kaleen eta espazioen diagnostiko "ibiltaria" egingo dabe eta 29an behin-behineko txostenaren aurkezpena eta eztabaidea. Prozesu honetan, Udaleko ordezkari politiko, tekniko eta langileez gainera, herritar eta eragileak be parte-hartzean dabiz.
Prozesuak hiru fase daukaz, "Lehengo eta bigarren fasean, errealidadeagazko hurbilketea eta honen inguruko hausnarketea egin dogu. 29an egingo dogun bilereagaz, hirugarren fasean sartuko ginateke, hau da, eraldaketea planteetako fasean" azaldu deutso begituri Idoia Legarretak, diagnostikoa egiten dabilen lan-talde teknikoko partaideak. Prozesu hau martxan ipinteko hitzarmen bat sinatu eban udalak EHUgaz eta EHUko Matxalen Legarretak eta Idoia Legarretak osotutako talde teknikoa dago diagnostikoa egiten. Udaleko langileak, ordezkari politikoak, gizarte eragileak eta herritarrak parte hartzeako prozesuan "hiru teknika erabili doguz: alkarrizketak, talde dinamikak eta parte-hartzerako espazio ireki eta egonkorra" dino Idoia Legarretak.


Kaleen eta espazioen diagnostiko ibiltaria
Kaleen eta espazioen diagnostiko "ibiltaria" herritar eta eragileakaz abiatutako diagnostiko eta hausnarketa prozesu horren barruan kokatzen da. Helburu bi daukaz. Alde batetik, "herriko espazioen eraikuntzan generoak zelango eragina daukan aztertutea. Eta ez bakarrik zelan eraigi dan herria kontuan hartuta, baita zelan erabilten doguzan kaleak, zelango dinamikak sortzean diran... Eta bestetik, egiten gabizen lanketea kaleratzea" dino talde teknikokoak.
Hilaren 29an eraldaketak planteetako fasean sartuko da diagnostikoa. "Lan-talde teknikokoak orain arte ikusitako guztiaren itzulpena egingo dogu eta etorkizunerako erronkak planteetan hasiko gara, etorkizunean egingo diran esku-hartzeak adosten joateko".


Parte-hartzaileak
Partaideak modu bitan hartu daikie parte: modu puntualean edo prozesu osoan zehar. "Gure asmoa, alkarrizketa eta talde dinamiketan parte hartu daben guztiak, espazio egonkorrera batzea da. Espazio egonkorrean, bataz beste, 20-25 persona inguruk hartu dabe parte modu jarraituan" dinoe.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD