Aprilaren 19an izango da Ubideko Bira 2015. Aurten ez dira ibilbide bi aukeran egongo BFAk bira luzea egiteko baimena ukatu deutselako antolatzaileai. Ibilbide laburra mantenidu egiten da. Ubideko plazatik 08:30ean urtengo dira ibiltariak.
Ibilbideak 13,5 km. ditu eta 480 m.ko igoerea. Ubidetik urtenda, Siskiño, Oketa, Lexaranda eta Atxurdinetik pasauko dira partaideak, Ubideko plazan ibilbidea amaituteko.
Izena emoteko modu bi dagoz. Aprilaren 19an bertan, 07:30ean emon daiteke izena, 10 euroko prezioan. Aldez aurretik, http://ubidekobira.es.tl webgunea erabili daiteke izena emoteko. Internet bidez egin ezkero, 7 euro ordaindu behar dira.
Luzea bertan behera
Izen emotea hasita egoanean, bertan behera geratu zan ibilbide luzea. Holan azalduten dabe antolatzaileak gertatutakoa euren webgunean: "Gorbeiako Parkeak baimena emon euskun 2015eko urtailan bira laburra eta luzea egiteko. Martiaren 30ean jakinarazten deusku Bizkaiko Foru Aldundiko "baldintzapeko" bat bete beharko dogula. Bizkaiko Foru Aldundiak aprilaren 13an jakinarazoten deusku bira luzeko ibilbidea murriztu behar dogula. Antolatzaileak uste dogu murrizketa honegaz ez dauala merezidu bira luzea egitea eta bertan behera ixtea erabagi dogu".
Proiektautako ibilbide luzea 28 km.koa zan, 1.600 metroko igoereagaz. Ubide, Siskiño, Oketa, Lexaranda, Azero, Gorbeia, Egiriñao, Arimekorta, Atxuri, Saldropo, Baztelarra, Upete, Kaltzada eta Ubide zan bertan behera geratu dan ibilbidea.
Sagardo dastaketea
Bira amaitutakoan ibiltariak kopautxoa izango dabe indarrak berreskuratzeko. Saldea, txorizoa sagardotan eta sagardoa txotxetik dastatu ahal izango dira herriko plazan. Ubideko produktuen otzara bat be zozketatuko da partaideen artean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|