Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Djembe soinuak eta herri kirolak Aste Kulturalean

Maiatzaren 13tik 19ra, Aste Kulturala antolatu dabe Lemoan. Ekintzak, eskolan, liburutegian eta Kulturgunean izango dira, baina  kaleak be hartuko dabez hamabost bat ekitaldik. Afrikak protagonismo berezia izango dau eta hainbat ekintza antolatu dira kontinente honen ohitura eta jolasak gai hartuta. Herri kirolai be eskeiniko jakie egun bat. Liburutegiak eskolan emongo dau zerbitzua aste honetan zehar.
Aste Kulturala Arratia Musika Eskolako ikasleen kontzertuagaz hasiko da. Musikari gazteak Andra Mari Eleizan joko dabe hilaren 13an, arrastiko 19:00etan. Eskolak  bere aldetik, hainbat ekintza antolatuko ditu aste honetan zehar egiteko. Holan, literatur berbaldiak idazleakaz egingo ditue, marrazkilaria eskolan izango da bisitan eta munduko jolasak egongo dira, beste gauza askoren artean.
Baina ez bakarrik aterpean, ikuskizunak Lemoako kaleak hartuko dabez eta hilaren 17an, zapatuz, Kultur Guneko plazan  kale antzerkia egongo da gaueko 22:00etan. Hurrengo egunean, leku berean, giro afrikarra izango da nagusi. Izan be, goizean, "Hau da Afrika!" izeneko puzgarri erraldoia eta tailerrak egongo dira eta arrastian, gazteentzako perkusino tailerra eta jantza eta perkusino afrikarra ikuskizuna Djembe Kan taldearen eskutik.

Domekan herri kirolak
Zapatuan ekitaldiak lotzean dituan gaia Afrika bada, domekeak herri-kirolak hartuko ditu gaitzat. Holan, goizean, Elizondoko Kultur Guneko plazan, Mendieta Herri Kirol taldeak aizkora erakustaldia antolatu dau eta arrastian, Lemoako Esku Pilota taldeak antolatuta pelota tailerrak, pelota jokoak eta erakustaldia izango dira frontoian.
Argia emonaldiak Den-dena kendu ziguten dokumentalagaz zarratuko dau astea.

Maiatzak 13, astelehena
19:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Andra Mari eleizan.

Maiatzak 14, martitzena
17:00etan, Afrikako jolasak eta ohiturak eskolan, Afrikatik etorritako gurasoen eskutik (ume zein gurasoentzat).

Maiatzak 15, eguaztena
17:00etan, "Higiene del sueño" berbaldia Jubiladuen Etxean. Hizlaria: Monika Salguerio Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Maiatzak 16, eguena
19:30ean, Lemoako memoria historikoaren batzorde herrikoiaren aurkezpena eta Gernikako bonbardaketa dokumentalaren emonaldia Jubiladuen Etxeko goiko solairuan.

Maiatzak 17, barikua
15:00etan, JB Eguzkitza Meabe ikastetxeko ikasleen emonaldia kiroldegian.
22:00etan, Anplag kale antzerkia, Elizondoko Kultur Guneko plazan. Ondoren, Lemoako II. Narrazino Lehiaketearen sari banaketea.

Maiatzak 18, zapatua
Elizondoko Kultur Guneko plazan.
11:30etik 13:30era, "Hau da Afrika!" puzgarri erraldoia eta tailerrak.
18:00etan, gazteentzako perkusino tailerra.
20:00etan, jantza eta perkusino afrikarra ikuskizuna Djembe Kan taldearen eskutik.

Maiatzak 19, domekea
13:00etan, Mendieta Herri Kirol taldeak antolatuta, aizkora erakustaldia Elizondoko Kultur Guneko Plazan.
17:00etan, Lemoako Esku Pilota taldeak antolatuta, pelota tailerrak, pelota jokoak eta erakustaldia frontoian.
19:00etan, "Argia" emonaldian Den dena kendu ziguten dokumentala Elizondoko Kultur Gunean.
Aste osoan zehar: eskoleak hainbat ekintza antolatuko ditu, besteak beste: literatur berbaldiak idazleakaz (Julen Gabiria...), marrazkilaria eskolara bisitan, munduko jolasak...
Udal liburutegia eskolan: liburutegi zerbitzua eskolan. Maiatzaren 17an liburuak zozketatuko dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD