Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Akelarrea izango dau gai II. Euskal Jaiak

Bigarren urtea da Lemoako Jai Batzordeak Euskal Jaia antolatuten dauana. Aurtengo gaia Akelarrea izango da eta eleizako plazan antzeztuko dabe hau, iluntzeko bederatzi eta erdietan.


Bertan, 30 persona inguruk hartuko dabe parte Jai Batzordeak prestatutako gidoari bizia emoteko. Durundubarri Dantza Taldeak be parte hartze aktiboa izango dau antzezlan honetan eta lemoaztarrak baserritar jantzita eta baserriko lanabesakaz (laia, sardea, eskuarea...) urtetera deituten dabez Jai Batzordekoak.
Inkisizioa herexiaren kontra. Kataroak, tenplarioak, juduak, mairuak, protestanteak, sorginak, sexu delituak (Askoren Artean, Gaiak, 2008) liburua erabili dabe batzordekoak erispideak marketako eta gidoia egiteko. "Akelarreari beste ikuspegi bat emon gura deutsagu. Jenteak akelarrea lotuten dau sorginakaz baina hori zan Inkisizinoak gura ebana. Herri jaiak ziran, sasoi haretako jai herrikoiak" nabarmendu dau Ainara Fernandez Jai Batzordekoak.

XVI. mendeko giroa
Erropeari jagokonean, batzordekoak lemoaztarrak baserritar janztera animau gura dabez, baina XVI. mendeko kutsua emoteko, andrak sasoi haretan erabilten eben buruko gobara puntadunagaz. Gizonak, barriz, betiko baserritar erropeagaz. Andrak eta gizonak eskuan "baserriko tresnak hartuta. Herrietako eta auzuneetako jente apala irudikatu gura dogu eta". Lemoaztarren parte hartzea ezinbestekoa dala jaia ondo ateratzeko eta jentearen partaidetzea bultzatzea be izan dala Euskal Jaiaren helburuetako bat dino Fernandezek.

Poteoa eta bazkaria
Akelarrea ez da izango Euskal Jaiaren ekintza bakarra. Izan be, ekitaldiak eguerdiko 13:00etan hasiko dira jubiladuen tabernatik hasitako triki poteoagaz. 15:00etan bazkaria eta arrastiko zazpiretan triki poteoa barriro be; oraingoan, Elizondoko goiko tabernatik urtenda. Akelarrearen ostean kopautxua eta erromeria egongo dira Elizondon.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD