Zeanuriko talde bik garaipena lortu dabe palan. Bizkaiko Eskolarteko Pala Txapelketa jokatuten ibili dira neskak, eta Gernikan euki eben finala maiatzaren 9an. Umetxoak-umeak kategorian lehiatu ziran talde biak baina pelota desbardinagaz. Aizea Berrio eta Lur Olabarrik Bakioko Alaitasuna klubari irabazi eutsien minitenis modalidadean. Itsaso Larrinaga, Irati Artaraz eta Maialen Landajok osotutako hirukoteak ostera, Areatzakoak garaitu ebazan gomazkoagaz.
Emakume Pilotarien Eguna Zeanurin
Bagilaren 14an izango da, 11:00etan. Eskola Kirolekoak eta federauak, bizkaitar andra pelotari guztien topaketea egingo dabe Zeanuriko frontoian. Helburua andren pelota klubak eta teknikariak egindako beharra aintzat hartutea eta Bizkaiko andra pelotarien denporaldia ixtea da. Klub bakotxeko pelotarien desfilea, argazki ofiziala, erakustaldi partiduak, aintzatespen eta sari banaketak, musikea, speaker-a, opariak, zozketak... Jai girodun ospakizuna izango da Euskal Telebistako ETBsat kateak emitiduko dauana.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|