Arteako Auzorik Auzo mendi martxan ibilbide bi dagoz aukeran: luzeak 32 km. eta 1.400 m.ko desnibela dauka eta laburrak 18 km. eta 800 m.ko desnibela. Garagarrilaren 3an izango da, goizeko 08:30ean urtenda. Mendi martxa honek hogei urte beteko ditu aurten.
Martxa honen helburua, ezelango lehiaketa giro barik Arteako auzuneak eta bide zaharrak ezetuten emotea da. Aurten be, azken urteotan izan dan moduan, Arteako Kirol Kultur eta Euskera Taldeak (AKKT) antolatu dau mendi martxea udalaren laguntzeagaz.
Ibilbidea
Ibiltariak Aretatik urten eta Mandoiara igongo dira. Handik Leitokira eta Murgako tontorrera. Lauretan indarrak berreskuratu ostean, Pikobikotx igon eta gero beherantza egingo dabe partaideak. Gogorik eta indarrik euki ezkero, Upora igoteko aukerea be egongo da. Ibilaldia plazan amaituko da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|