Zezeilaren 17an onartu ziran Igorreko aurrekontuak, aldeko 9 boto eta kontrako boto bategaz. Bilduk eta EAJ-PNVk babestu eben alkatetzearen proposamena eta Igorre Danontzat Plataformeak aurkako botoa emon eban.
Aurrekontuok ez zirala paktu bidez adostu argitu gura dau Beinat Anzola Igorreko alkateak. Guztira 4,4 miloe euroko aurrekontuak dira eta diru horreri, aurretik gelditutako 1,4 miloe gehitu behar jakoz.
Urigintzan proiektu handiak dagoz, tartean Agirre Lehendakaria, Igorreko kale nagusia, oinezkoentzat egokitzea. 105 ingurutik hasiko dira aurten kalea itxuraldatzen, espaloi zabalagoak eginez, lorategiak ipiniz eta abar. Lan horreetarako erremanenteko dirua erabiliko da. Agirre Lehendakaria kaleko errotondea egiteko barriz, aurrekontuetan 150.000 euroko partidea dago. Dimako bidekurutzean egingo da biribilgune hau eta alkateak jakitera emondakoaren arabera, udala kontaktuan dago dagoeneko Foru Aldundiagaz. Honez gain urte biko partida bat onartu da, industrialdean kamioien aparkalekua egin eta ibilgailu astunak herritik ateratzeko. (Barri osoa papelezko BEGITUn)
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|