Areatzako Mendi Martxearen seigarren edizinoa urri lehenengoaren 9an izango da. Bertan parte har- tzeako izena emon daiteke Area- tzako Mendi Martxearen webgunean urri lehenengoaren 7ra arte.
Igazko moduan ibilbide bi dagoz. Luzeak 28 km. ditu eta 1.700 m.ko desnibela; laburrak barriz, 19 km. eta 900 m.ko desnibela. Aurten, barriro homologazinoa lortu dauan PR-BI9 bidetik joango da martxea. Izena www.areatzakomendimartxa.blogspot.com webgunean edo egunean bertan urtekera puntuan 07:15etik aurrera emon daiteke. Partaideak 08:00retan abiatuko dira plazatik.
Aurten be Areatzako Neberoa ezetuteko aukerea izango dabe parte hartzaileak, bertatik pasauko diralako ibilbide biak.
Parrilladea eta oparia
Martxea amaitutakoan, indarrak barriztatzeko, parrilladea egongo da ibiltarientzat, eta opari bana jasoko dabe. Gainera, Areatzako Hotel Bainuetxean gau bat eta Atxarte Mendiko dendaren materiala zozketatuko dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|