Urri lehenengoaren 2rako antolatu dau Joko Alaik alkarteak XXX. Ermiten Mendi Martxea. Guztira, hogei ermita dagoz Zeanurin, baina ibilbide osoa egiten dabenak hemeretziren ingurutik igaroko dira, Egiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena kanpoan geratzen da eta. Zeanuriko ermitak eta euren arteko bideak erakusten dituan martxa honek 30 urte beteko ditu aurten.
Urtekerea herriko plazan izango da, 07:30ean. Lau ibilbide egongo dira: luzeak 35 km. izango ditu; ertainak 24 km.; laburrak 15 km., eta laugarren bat egongo da 13,5 km.koa, umeakaz egiteko modukoa. Atzen honetako partaideak 09:00etan abiatuko dira plazatik.
Urtekerea plazan izango da, goizeko 07:30ean. Aurten ibilbideak igazkoaren kontrako norabidea jarraituko dau, hau da, urtekeratik Eleizondo parrokiara zuzendu beharrean, plazako San Antonio eta San Isidro ermiten aurretik igaro ostean, Uriberantza zuzenduko dira eta amaierarako geratuko dira igaz hasikeran egozan Andra Mari parrokia eta Piedadea ermitea.
Izena egun berean 06:45etik aurrera emon daiteke Ibarreta frontoian.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|