Urri lehenengoko lenenengo asteburuan Igartzan hasikerea emon ostean, eta Ibarrako lupetzak zapaldu eta gero, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoa (EHMDZ) Zeanurira helduko da.
Aurtengo edizinoak barrikuntza edo nobedade bat izango dau. Duatloia erreleboka, binaka, egin ahal izango da. Hau da, batek ariniketako zatia egin leike eta besteak bizikletakoa.
Proba herrikoia antolatu dau Zeanuriko Joko Alai alkarteak hilaren 16rako, gura dauanak egin ahal izateko. Zeanuriko Plazan galapan hasi eta San Juanetik San Justora igaro ostean barriro Plazara bajatuko dira kirolariak 7,32 km. geroago. Han bizikletak hartu eta erruda biren gainean Soloetatik gora joango dira. Inguru zoragarri horretan ibili eta gero Altzustatik Plazara hurreratuko dira 16,9 km. eginda. Azkenengo korrikaldia, 1,22 km.koa, herri ingurutik egingo dabe.
Zapatu horretarako, egun osoko jaia antolatu dau Joko Alaik. Izan be, goizean, 11:00etan, umeak egingo dabe duatloia. 12:00etatik 14:00ak artean, bazkaltzeko aukerea eukiko dau halan gura dauanak, eta 16:00etan helduen duatloiak urtengo dau.
Parte hartu gura dabenak, kirolprobak.com webgunean emon behar dabe izena, hilaren 15era arte.
Kirol herrikoia
2010ean EHMDZ martxan ipini zanean helburu batzuk zehaztu ebazan; mendi duatloia bultzatutea, kirol herrikoiai ate bat zabaldutea, naturaganako loturea eta errespetoa landutea, auzolana indartutea, gazteengan kirola sustatutea eta herri "txiki" eta auzoak ezetuten emotea. Aurtengo edizinoan probea erreleboka egin ahal izatearen aukerea hau guztiagaz lotuta doa.
Auzolanean antolatu dau proba hau Joko Alai alkarteak, Zeanuriko Udalaren babesagaz eta herriko merkatarien zein herritarren laguntasunagaz.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|