Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Mendi Lasterketetako Europako Txapelketea jokatuko da Zeanurin

Urri bigarrenaren 7an, Gorbeia Suzien Ternua (GST) Lasterketa Nagusia jokatuko da Zeanurin. Aurten, lasterketea, Europako Txapelketea da SKY modalidadean eta ISFren Skyrunner National Series Spain, Portugal & Andorra zirkuituko probea be bai.


Gorbeiako tontorrera igoten dan 31 km. eta 2.400 m.ko desnibeleko proba gogor honetan, mendi korrikalaririk ezagunenak izango dira. Tartean Aritz Egea, Oihana Azkorbebeitia, Ismail Razga, Andrea Gil, Daniele Cappelletti, Sheila Aviles, Florian Reichert, Celia Chiron, Benat Marmissolle eta Ingrid Müller.
Eurekaz batera, egun eta ordu berean, Lasterketa Herrikoian parte hartzean dabenak urtengo dira. Proba herrikoak 22 km. eta 1.340 metroko desnibela dauka, eta galapan egin beharrean oinez be egin daiteke 6 orduren barruan. Hurrengo egunean umeen lasterketea egongo da.
Parte-hartzaileentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta masaje gunea, dutxen ondoan. Zaletuak korrikalari guztiakaz batera bazkalduteko aukerea izango dabe, 8 euroren truke bazkarirako txartela erosi ezkero. Sari banaketea 14:00etan izango da eta kategoria bakotxeko irabazleez gainera, sailkatutako Arratiako lehen andrazko eta gizonezkoak be saria jasoko dabe.

Jai giroa herrian
Egun osoan zehar, umeentzako puzgarriak, denda espezializaduen postuak eta musikea egongo da. Bazkalostean, herri kirolak, musikeak eta janak girotuko dabe herria. Herri Kirol erakustaldia egongo da 17:00etan, eta bertan Harriti giza proba taldea eta Arratia eta Euskal Herriko herri kirolariak hartuko dabe parte. Ondoren kalejirea Gibelurdinek taldeagaz eta afaria frontoi txikian. Afalostean DJ FAk musikea ipiniko dau.
Domekan umeen lasterketea 12:00etan izango da.
Gorbeia Suzien Ternua lasterketea Suzien Mendi Klubak antolatutan dau Intenational Skyrunning Federation (ISF) federazinoagaz batera, eta Zeanuriko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzearen laguntasuna dauka.

Egitaraua
Urri bigarrenak 5, eguena
19:00etan, Xabier Orbegozo "Arria V."aren berbaldi eta ikus-entzunezkoa "Aizkora eta korrika" Igorreko Kultur Etxean.

Urri bigarrenak 6, barikua
17:30etik 19:30era, GST Lasterketa Nagusiko eta Herrikoiko dorsalen banaketea frontoian.
19:30ean, briefing-a, berbaldi teknikoa.
20:30ean, korrikalarien aurkezpena.

Urri bigarrenak 7, zapatua
07:00retatik 08:30era, GST Lasterketa Nagusiko eta Herrikoiko dorsalen banaketea frontoian.
08:30ean, material ikuskapena.
08:45ean, korrikalariak urtekeran egon. Korrikalarien aurkezpena.
09:00etan, GST Lasterketa Nagusia eta Herrikoiaren urtekerea. Disk-Breakers-ek musikea ipiniko dau. Txalaparta.
13:30ean, bazkaria.
14:00etan, sari banaketea.
17:00etan, Herri Kirol erakustaldia. Harriti giza proba taldea eta Arratia eta Euskal Herriko herri kirolariak.
18:30ean, kalejirea Gibelurdinek taldeagaz.
20:30ean, jatekoa frontoi txikian.
Ondoren, DJ FAk musikea ipiniko dau.

Urri bigarrenak 8, domekea
11:00etatik aurrera izen emotea.
12:00etan, umeen lasterketea.
Ondoren herri kirolak umeentzat plazan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD