Dimako Tiritu Ziklista Elkarteak antolatutako Tiritu Xtrem Mendi Bizikleta Martxeak ibilbide bi ditu aukeran. Luzeak 42 km. eta 1.550 metroko desnibel positiboa dauka, laburrak barriz, 20 km. eta mila metroko desnibela. Partaideak 09:30ean urtengo dira Dimako plazatik. Aurtengoa zortzigarren edizinoa da.
Bertan parte hartzeako, urri bigarrenaren 6ra arte emon daiteke izena kirolprobak.com webgunean, 10 euro pagauta, edo egun berean probea hasi aurretik 15 euroko prezioan. Webgunean izena emoten dabenen artean, Garribikes dendak emondako oparia zozketatuko da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|