Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
VI. Arratia Raid zazpi orduko probea Igorren izango da aurten

Arratia Raid eta Areatzako Lamino Kirol Klubak antolatuta, urri bigarrenaren 21ean, VI. Arratia Raid jokatuko da. Arratiakoa, Iparraldeko Raid ligako zazpigarren probea da.
Goizeko 10:00etan hasiko da eta 7 orduko iraupena izango dau. Partaideak bikoteka lehiatuko dira. Bikoteak andrazkoak edo gizonezkoak osotuta, eta mistoak izan daitekez, eta Kultur Etxean izango da taldeen harrerea, 08:00retatik 09:00etara. Aurtengoak hiru atal izango ditu. Lehenengoa, BTT, mendi bizikleteagaz egiteko atalak 32,5 kilometro eta 1200 metro desnibel positibo dauka, baina 5 km. bakarrik dira beharrezkoak transizinora joan etorria egiteko. Gura dauanak 32 km.ak egin ahal ditu baina ez da beharrezkoa. Izan be, "danok gozatuteko aukerea eukiteko, ebagi ahal dira km. asko" dinoe antolakuntzatik.
Bigarren atala trekking-a da. Atal honek 17 kilometro ditu eta 1300 metro desnibel positibo.
Orientazino herrikoiak eta proba espezialak osotuten dabe azken atala. Honek 9 kilometro eta 150 metro desnibel positiboa dauka. GPS edo walkie-talkie-rik ezin da erabili; bai ordea, mapak eta iparrorratza. Partaide guztiak oparia jasoko dabe.
Raida amaitutakoan, 17:30ean bazkaria egongo da herriko plazan eta 18:00etan opari gehiago zozketatuko dira. Izen emotea zabalik dago arratiaraid.blogspot.com helbidean.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD