Urri bigarrenaren 21erako, XI. Zizetan Mendi Martxea antolatu dabe Diman. Aurreko urteetan legez ibilbide bi egongo dira aukeran. Partaideak goizeko 08:00retan urtengo dira frontoi txikitik. Ibilbide luzeak 28 km. ditu eta laburrak 17 km. Luzea zein laburra egiten dabenak Belatxikietara igoko dira. Luzea aukeratuten dabenak Artatxegane eta Larrunganeren tontorrak be zapalduko dabez.
Ibilbide luzea aukeratuten dabenak plazatik urten eta Biterino, Bikarregi, Artaun, Belatxikieta, Urtemondo, Mugarrekolanda, Baltzola, Indusi eta Bargondiatik pasauko dira. Laburra egiten dabenak barriz, ibilbide bardina egingo dabe Urtemondoraino eta gero Odioletik joko dabe Artaunera eta Bikarregitik pasauta plazan amaituko dabe ibilaldia.
Izena aurretik emon daiteke Dimako Udalaren webgunean, 8 euro pagauta edo egunean bertan, martxea hasi aurretik 12 euroko prezioan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|