Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Zeberioko parajeetatik zehar ibiliko dira mendizaleak bere egunean

Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Zeberioko inguruetan 16 km.ko mendi ibilaldia eginda ospatuko dabe Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko Mendizale Eguna urri bigarrenaren 29an. Urtekerea, 08:30ean izango da Zeberioko plazatik. Ibilbidea, Zeberio, Pikubikotx, Garaigorta, Aibelabe eta barriro be Zeberio izango da. Ibilbide erdian, jan-edana egongo da eta amaitukeran kopautxoa.
Arantzazuko Argiñatx Mendi Taldeak, Areatzako Lamino Kirol Klubak, Igorreko Motxogan Kultur Taldeak, Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak, Otxandioko Miru-gain Mendigoizale Elkarteak, Ubideko Amexier taldeak, Zeanuriko Joko Alaik eta Zeberioko Austarri Mendi Taldeak antolatuten dabe txandaka ibilaldi bat urtean-urtean, eskualdeko mendizaleak alkar ezetu eta, gehien gustetan jakiena eginda, eguna alkarregaz pasetako. Parte hartzeako, izena hilaren 25a baino lehen emon behar da, aitatutako mendi taldeetan.

Austarri Mendi Taldea
Austarri Mendi Taldea Zeberion sortu zan 2011n. Austarri Kultur Taldearen mendi saila da, eta mendira urtekerak, eskaladea, espeleologia, mendi jardunaldiak eta martxa luzeak antolatuten ditu beste ekintza batzuen artean. Lokala plazako eskoletan daukie eta barikuetan 20:00etatik 21:00etara egoten dira bertan.
Bazkideen kuotak eta Udalaren diru-laguntzea dira taldearen finanziazino iturri nagusiak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD