Zemendiaren 13tik 19ra, Lemoako Kirol Astea izango da. Aste horretan, eskolan eta herrian, arrakasta handiko kirolak zein kirol barriak praktikau edo ikusteko aukerea egongo da; berbarako, Hapkido Koreako arte martzialeko eskolak. Kirolean landu beharreko baloreen gainean egingo dau berba Koikili Lertxundik eta Oscar Garro Igorreko ziklisteak be berbaldia egingo dau.
Eskolan, hainbat ekintza antolatu ditue ikasleentzat: Ganzabalegaz mendi urtekera bat, kirolarien berbaldiak, Lisa proiektuaren aurkezpena eta herri kirolak berbarako.
Zemendiak 13, astelehena
10:00etan, SDK Hapkido Bizkaiak antolatuta, Hapkido defensa personaleko dobako eskolea kiroldegian.
19:00etan, Iluntzen Gazte Kultur Elkarteak antolatuta, Koikili Lertxundiren berbaldia "Kirolean landu beharreko baloreak" Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
Zemendiak 14, martitzena
19:30ean, Kirlan-ek antolatuta, Oskar Garro Txirrindularitza egokitutako ziklistearen berbaldia Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
Zemendiak 15, eguaztena
10:00etan, SDK Hapkido Bizkaiak antolatuta, Hapkido defensa personaleko dobako eskolea kiroldegian.
20:30ean, Aitor Iparragirreren emonaldia "Pamir 2017" Jubiladuen Etxeko goiko aretoan. Argazki erakusketea Ganzabalek antolatuta.
Zemendiak 17, barikua
16:30ean, Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta Pelotea Herriz Herri, frontoian.
19:00etan, Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta, umeen pelota partiduak frontoian.
19:00etan, Lemoako Txirrindulari Elkarteak antolatutako mahai-ingurua "Emakumeak eta txirrindularitza".
19:00etan, SDK Hapkido Bizkaiak antolatuta, Hapkido defensa personaleko dobako eskolea kiroldegian.
20:30ean, Lemoako Esku Pilota Taldeak antolatuta, Abel Barriolari alkarrizketa irekia Joseba Urkiolaren eskutik frontoian.
22:00etan, nagusien pelota partidua.
Zemendiak 18, zapatua
11:30ean, Kirlan-ek antolatuta, jantza modernoko masterclass-a kiroldegiko kantxan.
16:30ean, Mendieta Herri Kirol Taldeak, HerriSport-ek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek antolatuta, herri kirol parte hartzaileak Atxeta plazan.
Zemendiak 19, domekea
08:00retan, Lemoatx Trail Mendi Martxa luzea; 09:00etan, Lemoatx Trail Mendi Martxa laburra; 10:00etan, Lemoatx Trail Mendi Lasterketa luzea; 11:00etan, Lemoatx Trail Mendi Lasterketa laburra. Eskolako aterpetik hasita.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|