Igorreko San Kristobaleko XV. Mendi Martxea abenduaren 2rako antolatu dau Intxaurbizkar Kultur Elkarteak. Ibilbide bi dagoz aukeran, luzeak 20,5 km. ditu eta laburrak 17 km. Urtekerea San Kristobaleko plazatik izango da 08:30ean. Martxea amaitutakoan partaideentzako oparia eta kopaua egongo da.
Mendi Martxearen ostean babajana egongo da. Martxea bakarrik egin gura dabenak 5 euro pagau behar dabez eta martxea eta babajana egin gura dabenak 10 euro. Izen emotea zemendiaren 30ean zarratu zan eta martxa egunean bankuko agiriak aurkeztu behar dira 08:00retan plazan martxan parte hartu ahal izateko.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|