Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Itziar Zabala eskaltzaile dimoztarrak irabazi dau Espainiako Kopea

Zemendiaren 25eko, Bartzelonako proban ukondoa atera jakon arren, bigarren egin eta Kopako irabazlea izan da Itziar Zabala 345 puntugaz. Kataluniako Federazinoko Mari Carmen Alarcon (300 puntu) eta Kanarietako Federazinoko Maja Jonjic (233) izan ziran bigarrena eta hirugarrena, hurrengoz hurrengo.
Jokatutako lau probetako bi irabazi ebazan dimoztarrak, Bilbon eta Plasencian jokatutakoak, hain zuzen be. Lehenengo proban Madrilen hirugarren egin eban, eta atzenengoan, Bartzelonan bigarren, probea amaitu ezin izan baeban be. "Lehenengo blokea lehenengo saikeran atera neban eta horrek salbau ninduan" dino txapeldunak.

Espainia mailako titulu bi
Estadu mailan eskalatzailerik onenetakoa dala argi itxi dau dimoztarrak denporaldi honetako titulurik inportanteenak irabazita; Espainiako Bulder Txapelketea eta Espainiako Bloke Kopa hain zuzen be. Lesinoa denporaldiaren amaieran izan da eta horrek ez deutso galarazo tituluok eskuratzea.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD