Igorreko Ziklo-krosaren XLI. edizinoa abenduaren 10ean jokatuko da. Igazko moduan, nazinoarteko lasterketea izateaz gainera, Euskadi Basque Country Challengeko probea be izango da. Atzenengoa, hain zuzen be.
Goizeko 09:30ean hasiko dira Kadeteak eta11:30ean eta 12:30ean izango dira Elite mailako lasterketak, andrazkoetan eta gizonezkoetan, hurrengoz hurrengo. Aurten, Masterrak ez dabe parte hartuko Igorreko Ziklo-krosean.
Arratiako Ziklista Elkarteak antolatutako lasterketa honetan, nazinoarteko ziklistarik onenak neurtuko dira, zaleen gozamenerako. Igorrera etortzekoak dira, beste batzuen artean, Patrick Van Leeuwen holandarra, Marco Ponta italiarra eta Antonin Maricaille frantziarra gizonezko Elite mailan, eta Elle Anderson estadubatuarra, Joyce Vanderbeken belgikarra eta Sara Casasola italiarra andrazkoetan. Arratiako ordezkaritzea, gazteen artean dago. Holan, Kadeteetan, Eneko Erdoiza, Mikel Alonso, Ibai Gabantxo eta Aritz Artetxe izango dira eta Gazteetan Joseba Torres, Illart Fernandez, Oier Garai eta Iker Mancebo.
Ordutegia
Kadeteak, neskak eta mutilak, 09:30ean emongo deutsie hasikerea aurten Igorreko Ziklo-krosari. 10:15ean, Gazte mailako mutilen txandea izango da. 11:00etan, maila horreetakoen sari banaketea izango da.
Ondoren, Elite mailako lasterketak hasiko dira. Andrazkoak neurtuko dira lehenengotik, 11:30ean. Gazteak, 23 urtez azpikoak eta Elite mailako andrazkoak ekingo deutsie zirkuituari. Lasterketa hau nazinoarteko mailakoa da eta ETBk emongo dau zuzenean. Ondoren, 12:30ean hasiko da gizonezkoen 23 urtez azpiko eta Elite mailako lasterketea. Lasterketa nagusietako sari banaketea 13:40ean izango da.
ETBk elite mailako lasterketak emongo dauz. Kadete eta Gazte mailako lasterketak ostera, streaming bidez ikusteko aukerea egongo da.
Udalaren laguntzea
Juan Mari Zurinaga Arratiako Ziklista Elkarteko presidentearen esanetan, Igorreko Ziklo-krosak 40.000 euro inguruko aurrekontua izaten dau eta AZEk arazoak eukiten dauz diru hori batzeako. "Urtean-urtean, txarrago ibilten gara. Eskerrak Igorreko Udalak lagunduten dauala asko eta ondo. Hareri esker egiten da karrerea" dino Zurinagak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|