Abenduaren 22 eta 29an jokatuko dira finalerdiak eta finala urtailaren 5ean. Egun horretan, finalaz gainera, One Wall modalidadeko erakustaldi mistoa egongo da. Amaia Ariztegi eta Patri Espinar munduko txapeldunak eta txapelketa ha Kolonbian jokatu eben Egoitz Amantegi eta Eñaut Esnaolak egingo dabe erakustaldia.
Txapelketan Bizkaian punta-puntan dabizan pelotariak egongo dira maila guztietan.
Dimako Gabonetako Txapelketea Kimu, Kadete eta Nagusi mailetan jokatuko da. Txapelketako partiduen aurretik, herriko umeak lagunarteko partiduak jokatuko dabez.
Lehenengo finalerdia, hilaren 22an, 18:00etan jokatuko da. Bertan, Kimu mailan, Dimako Etxahun Olazabalaga eta Larrabetzuko Eñaut Ortiz, Dimako Aimar Aldazabal eta Iurretako Aritz Moralesen kontra neurtuko dira. Kadeteetan, Zaratamoko Enok Iglesias eta Dimako Markel Egaña, Dimako Xabier Rekalde eta Orozkoko Aimar Amondoren kontra neurtuko dira. Nagusietan, Dimako Ziarrusta anaiak batak bestearen kontra jokatuko dabe. Izan be, Igorreko Imanol Arresek eta Lur Ziarrustak, Algortako Inhar Ugarte eta Ekhi Ziarrusta izango dabez aurkari.
Bigarren finalerdia hurrengo barikuan
Hilaren 29an, 16:30ean izango dabe zaleak bigarren finalerdia ikusteko hitzordua. Lehenengo umeen partiduak egongo dira eta gero Kimu, Kadete eta Nagusi mailakoak ekingo deutsie txapelketeari. Kimu mailan, Dimako Txomin Gorrotxategi eta Iker Rekaldek, Dimako Haimar Egaña eta Zeanuriko Igor Egileor izango dabez aurrean. Kadeteetan, Lezamako Oier Ormaetxe eta Zeanuriko Danel Beitia, Lemoako Ibon Kantero eta Zeanuriko Maren Emaldiren kontra neurtuko dira. Amaitzeko, Nagusiak mailako partiduan, Dimako Ander Elezkanok eta Markinako Kepa Albizuk osotutako bikoa, eta Dimako Kimetz Zapikok eta Lemoako Oier Etxebarriak osotutakoa saiatuko dira finalerako pasea lortzean.
Finala urtailaren 5ean jokatuko da eta bertan, Kolonbian Munduko Txapelketea jokatu daben pelotariak One Wall modalidadearen erakustaldia egingo dabe. Amaia Aritztegi eta Patri Espinar munduko txapeldunak egongo dira bertan.
Gabon giroan
Antolakuntzak, pelotazaleak partiduez Gabon giroan disfrutau dagiela gura dau eta neguko hotzari aurre egiteko, frontoia berotuteko kainoiak ipiniko ditue. Gainera, zer jan eta zer edan be egongo da frontoian, pintxo eta edariakaz barra bat ipiniko dabe-eta.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|