Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gabonetako III. Txapelketako finalak Diman

Abenduaren 22 eta 29an jokatutako finalerdien ostean hilaren 5ean jokatuko dira Dimako Gabonetako III. Pelota Txapelketako finalak. Egun horretan One Wall erakustaldi mistoa be egingo da eta munduko txapeldunak diran Patri Espinar eta Amaia Ariztegi eta Munduko Txapelketan parte hartu eben Egoitz Amantegi eta Eñaut Esnaolak jokatuko dabe.
Finalak hasi aurretik umeen partiduak jokatuko dira 16:30etik aurrera, 18:00etan hasiko dira finalak. Kimu mailan, Dimako Aimar Aldazabal eta Larrabetzuko Aritz Morales, Dimako Haimar Egaña eta Zeanuriko Igor Egileorren kontra neurtuko dira. Kadeteetan, Dimako Xabier Rekalde eta Orozkoko Aimar Amondo, Lemoako Ibon Kantero eta Zeanuriko Maren Emaldiren kontra neurtuko dira. Nagusietan ostera, Dimako Ekhi Ziarrusta eta Algortako Inhar Ugartek, Dimako Kimetz Zapiko eta Markinako Txaber Zabalaren kontra jokatuko dabe.
Finalean gainera, frontoia berotuteko kanoiak ipiniko ditue eta zer jan eta zer edan be egongo da, pintxo eta edariakaz barra bat ipiniko dabe-eta antolakuntzakoak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD