Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bigarren kanpalekuan da dagoeneko Alex Txikon

Himalaian da Alex Txikon, abenduaren 24an hasi zan espedizinoan munduko mendirik altuena, Everest mendia (8.848 metro) neguan eta oxigeno artifizial barik igoten saiatzeko, eta daborduko bigarren kanpalekura heldu da lantaldeko kideakaz batera.
Arratiatik abenduan abiatu ondoren, urtailaren hasikerako egunetan heldu zan oinarrizko kanpalekura, eta bertako klimara egokitzeari ekin eutson. Oin, barriz, bigarren kanpalekura heldu da eta ingurua ekipetako lanetan dabil. Lau lanegun gogor izan dabez Khumbuko izotz jausian barrena, 6.050 metroko altuerara heltzeako. Bigarren kanpalekuan dagoz oin mendizaleak 6.500 metrora. Hasikerako aurreikuspenen arabera, zezeila amaieran zapaldu gura dau lemoaztarrak tontorra.

Everest filma ikusgai Igorren
Igorreko Lasarte Aretoak eta Ganzabal Mendi Taldeak alkarregaz antolatuta, Everest filma ikusgai egongo da Igorren, urtailaren 20an, iluntzeko 19:30ean. Lan horretan Everest mendia neguan eta oxigeno artifizial barik igoten saiatzeko Alex Txikonek egindako aurreko espedizinoa kontetan da; sarrerea dobakoa izango da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD