Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bilbao Mendi Film Festival-eko pelikulak Igorreko Kultur Etxean

Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, martiaren 9an eta 16an, igaz Bilbao Mendi Film Festivalen saritutako hainbat pelikula ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan, iluntzeko 20:00etan.


Lehenengo saioan, hilaren 9an, Aurrera eta Dirtbag: The Legend of Fred Beckey izango dira pelikulok. Hurrengo saioan barriz, Mama, Song for the Nomad, The Frozen Road eta Safety Third.


Bilbao Mendi Film Festival-eko Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria
Bilbao Mendi Film Festival-en sari bi jaso ebazan Dave O'Leske-k zuzendutako Dirtbag: The Legend of Fred Beckey pelikuleak, Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria, hain zuzen be. Filmak ordubete eta 36 minutu irauten dau eta Fred Beckey eskalatzaile estadubatuarraren bizitza kontetan da bertan. Mendirako eta eskaladarako grinak bultzatuta, bizimodu bakartia izan eban Beckleyk. 2017an hil zan 94 urtegaz eta berari egindako tributoa da filma.
Aurretik, Mikel Peñak zuzendutako Aurrera zazpi minutuko film laburra ikusteko aukerea egongo da. Filmak Irene 68 urteko mendi korrikalaria aurkezten deusku. Mendi korrikalaria da Irene eta oin dala 40 urte hasi zan mendian galapan, mendi lasterketak ez ziranean oso ezagunak. Indarra daukan bitartean, mendian galapan jarraituko dauala dino.

Lau film labur hurrengo barikuan
Hilaren 16an barriz, lau film ikusteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan. Saioa, Epaimahaiaren Saria irabazi eban Mama filmagaz hasiko da. Wojtek Kovakiewicz-en filmak Kinga Opciepka-Grzegulska eskalatzaile poloniarraren bizitza kontetan dau 44 minututan. Opciepka-Grzegulska, atzen 20 urteotako Poloniako kirol eskalatzaile inportanteenetakoa da.
Ondoren, Song for the Nomad Ben Sturgulewskik zuzendutako 6 minutuko filmaren txandea izango da. Biskek-eko (Kirgistan) kontzertu areto baten pianoaren musikeak TianShan mendiak ekarten ditu gogora. Hauxe da, nomadaren musikea, ibiltariaren kantua.
Hirugarren filmak, Ben Pagek zuzendutako The Frozen Road-ek, Zuzendaria Onenari Saria jaso eban Bilboko jaialdian. Kanadako Artikotik neguan, bizikletaz egindako zeharkaldia kontetan da 24 minutuko film honetan.
Eskaladako Pelikularik Onenari Saria jaso eban Safety Third-ek zarratuko dau saioa. Cesar Wright eta Taylor Keating dira zuzendariak eta pelikuleak 28 minutu irauten ditu. Filmak Brad Gobright eskalatzailea emoten dau ezetutera. Lanbidez zerbitzaria, eskalatzaile onenen eta ausartenetakoen artean dago Gobright, nahiko ezezaguna izan arren.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD