Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Kolazinoko Mendi Eguneko lasterketea, Federazinoko rankingean puntuagarria

Martiaren 24an izango da IV. Kolazinoko Mendi Eguna Bedian.


Tiritu Kultur Taldeak antolatuten dauan proba herrikoia da, Euskal Herri mailan gero eta ezagunagoa. Aurten, mendi lasterketea Euskal Herriko Mendi Federazinoak egiten dauan rankingerako puntuagarria izango da eta parte hartzea Euskal Herri mailakoa izango da. BTT lasterketea eta mendi martxea be izango dira Kolazinoko Mendi Egunean. Baina mendiaren jaiak egun osoa hartuko dau eta arrastian erromeria egongo da Jokaldi taldeagaz.
Hiru lasterketa eta mendi martxa bat egongo dira. Lehenengotik mendi martxako partaideak abiatuko dira. Ibilbideak 20 km. eta 1.000 metroko desnibela ditu. Gero txirrindularien txandea izango da; horreek 34 km.ko ibilbidea 1.200 metroko desnibelagaz egin beharko ditue. Ondoren, Federazinoaren rankingerako puntuagarria dan mendi lasterketea abiatuko da. Partaideak 24 km. egin beharko ditue 1.500 metro desnibel positibodun ibilbidean, eta atzenik Junior eta Kadeteak urtengo dira 800 metroko desnibel positibodun 15 km. egiteko. Plazan batu eta antolakuntzak kotxez eroango dauz Igorrebasotik gora dagoan guardearen txabolara. Han hasiko dabe-eta lasterketea.
Parte hartzeako martiaren 18ra arte emon daiteke izena.

Ordutegia
06:00retatik aurrera, dorsalak batu Bediako frontoian.
08:00retan, mendi martxearen urtekerea plazan.
09:00etan, BTT lasterketearen urtekerea plazan.
10:00etan, mendi lasterketearen urtekerea plazan.
10:30ean, Junior eta Kadete mendi lasterketea.
14:00etan, proben amaierea.
14:15ean, herri bazkaria.
16:30ean, Jokaldi taldeagaz erromeria.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD