Lemoako Harrobi Futbol Klubak V. Alebin Futbol Txapelketea antolatu dau aprilaren 7rako. Txapelketeak egun osoa hartuko dau; izan be, 10:30ean hasiko da eta 20:30ean izango da sari banaketea. Hamabi taldek eta 150 jokalari inguruk hartuko dabe parte.
Lemoako Harrobi Futbol Klubaz gainera, Athletic, Reala, Alaves, Osasuna, Eibar, Antiguoko, Ermua blues, Sporting, Atletico de Madrid, Zaragoza eta Logroño neurtuko dira Arlonagusian.
Partiduak 17 minutu iraungo dabe. Sei taldeko moltso bi egongo dira, liga moduan jokatuko da eta bigarren aukerea emongo jakie bigarren eta hirugarren biai. Ondoren finalaurrekoa eta finala jokatuko dira.
Kimu mailan, 11 eta 12 urteko jokalariak jokatuten dabe. Maila honetan taldeak mistoak izan ahal diran arren; hau da neska-mutilez osotutakoak, talde mistorik ez dala etorriko dino Alex Maguregi antolatzaileak.
Txapelketea eta kluba sendotuten
Bosgarren aldia da Harrobi Futbol Klubak Lemoako Udalaren laguntzeagaz, Kimuen futbol txapelketea antolatzen dauana eta urtean-urtean txapelketea zein kluba sendotuz doazala dino Maguregik.
Harrobi Futbol Klubak 12 talde ditu. Nagusi, Gazte eta Kadete mailetan talde bana, Haur kategorian talde bi, Kimu mailan, 3 talde, Benjamin kategorian bat eta eskolan 3 talde.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|