Txutxin Balda Lemoako pelotari historikoa 2012an hil zan 77 urtegaz. Harrezkeroztik Lemoako Esku Pilota Taldeak Txutxin Txapelketea antolatuten dau. Dana dala, aurten formatu barria emon deutsie txapelketeari, zabala, parte hartu gura daben pelotariak izena emon eta berton jokatu ahal izateko. Gainera, Emakumeen Master Cup-en arrakastea ikusita, andrazkoen txapelketea be antolatu gura izan dabe.
Oin arte formato itxian egin izan dabe Txutxin Txapelketea. "Beti egin izan dogu txapelketa itxia; hau da, kanpoko bikote batzuk deitu eta bertara etorri txapelketea jokatuten. Baina aurten, buelta batzuk emon ostean, txapelketa irekia egitea ebatzi dogu, pelota goxuagaz. Gizon eta andrentzako txapelketa bana" azaldu deutsie BEGITUri Lemoako pelota taldetik.
Partiduak maiatza eta bagilean jokatuko dira, eguen eta barikuetan 20:00etatik aurrera, edo zapatu goizetan. Lau t'erdi barruan jokatuko dira, pelota goxuagaz. Andrak zein gizonek, federauak zein federau bakoak, Lemoakoak zein kanpokoak, 14 urtetik gorako pelotariak hartu leikie parte. Bikote txapeldunak 150 euroko saria izango dau eta txapeldunordeak, Axpe Goikoa jatetxean kobidapen bi.
Izena emoteko
Izena aprilaren 28ra arte emon daiteke, Lemoako kiroldegian zein 665 520 827 WhatsAppera izen abizenak bialduz. Ordainketea, transferentzia bidez egin behar da, hamar euro bikote bakotxak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|