Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arratia Raid ertaina antolatu dau Igorreko Udalak maiatzaren 12rako

Arratia Raid taldearen laguntzeagaz, Igorreko Udalak, hiru ordu t'erdiko probea antolatu dau raid-a zer dan ezetuten emoteko. Bertan, raid baten egiten diran disziplina guztiak egongo dira: bizikletea, trekkinga, orientazinoa eta proba bereziak. Maiatzaren 10era arte emon daiteke izena.
Raida, bikoteka edo taldeka egiten dan kirol mota bat da eta orientazinoa da bere ardatza. Igorreko raid ertaineko partaideak, hiru ordu t'erditan mapan markauta dagozan ahalik eta baliza-puntu gehien hartu behar dabez. Puntu gehien denpora gitxienean, hain zuzen be. Hori egiteko mapa bateri jarraitu behar jako batzuetan bizikletan eta beste batzuetan galapan. Eta gero proba bereziak dagoz.
Igorrekoa familientzat, umeentzat eta hasi barrientzat pentsauta dago. Hau da, danontzat eta zati bat bakarrik be egin daiteke. "Umeakaz, familiako gazteakaz, kirol jarduera barri bat egitea gura dabenak; familian eta orientazinoaren bitartez, ondo pasetea gura dabenak hartu leikie parte. Ez da ibilbide osoa egin behar, gura dana baino. Umeakaz datozanak, Igorre inguruan pilo bat proba berezi eukiko dabez egiteko" azaldu deutso begituri Xabier Iturriaga Arratia Raid-eko kideak.
Izen emotea bikoteka egin behar da bikote bakotxak 5 euro ordainduta, baina honek ez dau esan gura, bikoteka bakarrik hartu daitekela parte. "Adibidez, lauko familia batek bikoteka egin behar dau izen emotea, baina parte hartu laurak batera egin behar dabe. Edo 6 batera joan gura badabe, edo hiru... Bardin da" dino Iturriagak.

VII. Arratia Raid urrietan
Iparraldeko ligan sartuta dagoan VII. Arratia Raid, urri bigarrenaren 27an izango da. Zazpi orduko probea da eta aurten be Areatzan jokatuko da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD