Austarri Mendi Taldeak antolatuta, maiatzaren 12an izango da Zeberio Harana mendi martxea.
50 km.ko luzeerea eta 3.300 metroko desnibela ditu ibilbideak eta partaideak 12 ordu izango ditue egiteko. Izena maiatzaren 9ra arte emon daiteke www.zirkuitua.com edo austarrimenditaldea.com webguneetan.
Martxea Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria da eta 11 mendi tontorretatik pasauko da. Partaideak Zeberioko plazatik urtengo dira goizeko 07:00retan, eta Murga (606 m.), Piku Bikotx (616 m.), Garaigorta (662 m.), Aibelabe (638 m.), Arrugaeta (669 m.), Untzueta (770 m.), Artanda (550 m.), Upo (573 m.), Tontorrandi (522 m.), Mandoia (638 m.) eta Argiñaoko Atxa (524 m.) mendien tontorrak zapalduko dabez barriro be Zeberioko plazan amaituteko.
Izena emoteko
Proba honetan parte hartzeako 18 urte euki behar dira gitxienez. Izena aitatutako webguneetan emon daiteke edo egunean bertan urten aurretik, plazak ez badira bete. Izan be, gehienez 300 personak hartu daikie parte.
Izena online emoten dabenak 12 euro pagau behar dabez federauta badagoz eta 15 euro federauta egon ezean. Martxa egunean, 15 eta 18 euro pagau behar dira hurrengoz hurrengo.
Amaitukeran dutxa zerbitzua egongo da eta partaide guztiak opari bana jasoko dabe.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|