AK-16 izenagaz sortu zan oin dala urte bi Lemoan, "modu xume eta umoretsu baten futbolaren ariman ezarri diran deabru eta munstroen exorzismoa" egitera datorren taldea. Hau da, beste modu bateko futbolzaleak dira AK-16koak. Izena sortu zan lekutik hartu dabe "Arlonagusiako (Lemoako futbol zelaia) Kornerra da gure jaioterria eta 2016 urtea jaiotze data" euren esanetan.
AK-Fest, egun osko jaia antolatu dabe aprilaren 28rako. Goizeko 10:16an hasiko da txupina botatakoan, eta ordu txikietan amaituko da Karabie Gaztetxean izango diran kontzertuakaz.
Jaia
Txupinazoagaz batera, Street Football eta Freestyle Txapelketeari ekingo deutsie, futbolaren "alderik dibertigarriena eta parte hartzaileena" antolatzaileen eretxian. Ondoren, poteo musikaua herritik zehar eta bazkari herrikoia Elizondoko futbito zelaian egongo dira. Arrastian, Harrobi-Basurto futbol partidua jokatuko da Arlonagusian eta euren taldea, Harrobi, animetan joango dira. Bertan sortutako giro ona kalera aterako dabe poteoan, herria Pantx Selektorren eskutik animauz, eta "bokata zerbitzua" egongo da afalduteko.
Atzenik, eguna borobilduteko, 23:16tik aurrera kontzertuak egongo dira Karabie Gaztetxean. Calling the Riot eta Zeinke taldeak eta Dj Goihan Vehan izango dira futbolzaleak jantzan ipiniko dituenak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|