Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak urtekerea antolatu dau maiatzaren 13an Anoetan 16:00etan jokatuko dan Liga Iberdrolako 30. jardunaldiko Real Sociedad eta Athletic-en arteko derbirako. Izena 691 529 748 telefonoan (Iker Zamakona) emon behar da hilaren 11 baino lehen. Bazkideak doban eukiko dabe urtekerea eta bazkide ez diranak 5 euro ordaindu beharko dabez.
Partidua atxaki hartuta mahai-ingurua be antolatu dau Areatzako futbolzale taldeak. Emakumea eta futbola izenburuko mahai-ingurua Beñat Zarrabeitiak gidatuko dau eta andrak eta futbola gaiaren inguruan jardungo dabe Athletic-eko jokalari edo ordezkari batek, Arratia futbol taldeko beste batek eta Ane Urkiri Garako kazetariak. Hitzordua, maiatzaren 10ean da, arrastiko 19:00etan, Areatzako Udaleko Areto Nagusian.
Urteroko asanbladea eta bazkaria
Areatzako peñaren urteroko asanbladea Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan izango da maiatzaren 19an, 11:30ean. Bazkaria 15:00etan izango da eta izena emoteko atzen eguna maiatzaren 16a.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|