Bagilaren 3an izango da Arratiako Maratoi Txikia. Edade guztietako lasterkariak hartzean dabe parte proba honetan, edade bakotxari egokitutako ibilbidea eginda. Oin arte, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoak, Dimatik Igorrera egiten eben, baina aurten Igorren zirkuitu bat egingo dabe.
Hainbat zirkuitu egongo dira gazteenentzako. Haur Hezkuntzakoak Igorreko kiroldegi aurretik urtengo dira eta 300 metro egingo ditue, "kiroldegi atetik hasi eta bueltea emongo deutsie eskoleari" azaldu deutso BEGITUri Imanol Agirre antolakuntzakoak.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako eskolaumeak urtekerea betiko lekuan izango dabe "Institutuko goiko sarreran eta Arantzazuko bidetik emongo deutsie bueltea eta sartuko dira Igorreko eskolako patioko helmugara", 700 metro inguruko zirkuituan. Lau, bost eta seigarren mailakoak, Dimatik etorten ziranak, beste zirkuitu bat egingo dabe Igorretik, 1.300 metro ingurukoa.
Ume gehiagok parte hartzeako egin ditue aldaketa honeek. "Dimatik etorten ziranentzat lar luzea zan, eta jentea atzera botaten zan horregaitik". Honek kiroldegi ondoan jente asko batzea ekarri ahal dau eta izena emoteko denporaz joateko edo aldez aurretik sailkapenak.com webgunean egiteko eskatzen deutse antolakuntzak parte hartzaileai.
Nagusien ibilbidean aldaketarik ez
Nagusien ibilbidea ez da aldatuko. Betiko moduan Zeanuri eta Igorre arteko 11 kilometroak egingo ditue. Urtekerea Zeanurin izango da 10:15ean baina dorsalak Igorreko kiroldegian jaso behar ditue 08:45etik 09:15era. Igorretik Zeanurira joateko autobusa ipiniko dau antolakuntzak 09:30ean.
2001etik 2005era jaiotakoak, Arteatik Igorrera ibilbidea egingo dabe, Arteatik 10:30ean urtenda. Arteako plazan emon behar dabe izena eta dorsalak jaso egunean bertan.
Sariai jagokienean, umeetan ez da sailkapenik egingo eta partaide guztientzat egongo da medailea eta kamisetea. Nagusietan barriz, andrazko eta gizonetan, bakotxean kategoria bi egongo dira, absolutua eta beteranoak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|