Herri zabala da Zeanuri, 67 kilometro karratuko azalera dauka eta herriko mugetatik ibilbidea egiteko egun bi behar dira. Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatu dau ibilbidea, garagarrilaren 21 eta 22rako. Ibiltariak 25 kilometro inguru egingo dabe eguneko, sei bat ordu oinez.
Goizeko 09:00etan Barazarretik urten eta lehenengo eguneko ibilbidea, Altun, Urrekoatxa, Asterria, Karpo, eta Uribetik pasauko da Arraban amaituteko. Arrabako aterpean egingo dabe lo partaideak eta hurrengo egunean, Gorbeiako kurutzera igon, eta Azero eta Ubidetik pasau ostean, Barazarren amaituko dabe ibilaldia. Asmoa eguerdirako amaitutea da eta Barazarren bertan bazkaltzea.
Izen emotea
Izena garagarrilaren 8a baino lehen emon behar da udaletxean. Prezioa 65 euro dira personako, eta bertan, afaria, loa, armozua eta bazkaria dagoz.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|