Arratia Futbol Taldeak antolatuta, abuztuaren 17, 18 eta 19an, Andra Mari futbol torneoaren 31. edizinoa jokatuko dabe, Arratia, Leioa, Amorebieta eta Santurtziko gizonezkoen futbol taldeak Urbieta zelaian.
Hilaren 17an, barikuan, arrastiko 18:00etan, Arratia eta Leioa neurtuko dira. Leioako taldean be arratiar bik jokatuten dabe Lander Yurrebasok eta Xabi Etxebarriak, hain zuzen be. Hurrengo egunean barriz, Amorebietak eta Santurtzik jokatuko dabe finalerako pasea. Domekan izango da finala, hau be Urbietan 18:00etan. Han, aurreko egunetako partiduetako irabazleak saiatuko dira aurtengo Andra Mari torneoa eureganatzen.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|