Hilaren lehenengo egunetan emongo deutsie hasikerea ikasturteari Arratia Futbol Taldean. Urri lehenengoaren 13an, 17:30ean, egingo dabe futbol eskolearen aurkezpena eta ikasleen datuak jasoko ditue. Eskolak hilaren 18an hasiko dira.
Maila desbardinetako Arratia Futbol taldeak, barriz, lehenago hasiko dira entrenetan. Kadete, Infantil eta Jubenil mailako mutilak izango dira lehenengoak. Honeek hilaren 3an hasiko dira. Hurrengo egunean, Alebin mutilen txandea izango da eta hilaren 5ean, Kadete neskak hasiko dira euren entrenamentuak egiten. Gainontzekoak, urri lehenengoaren 10 edo 11n izango dabe 2018-2019 denporaldiko lehenengo eguna.
Lehenengo taldeak
Arratia Futbol Taldeko andrazkoen lehenengo ekipoak Euskal Ligan jokatuko dau oingo denporaldian; lehenengo partidua hilaren 8an izango dau. Gizonezkoen lehen taldekoak barriz, Bizkaiko Lurraldekoa Ohorezko Mailan jokatuko dabe; hilaren 22an, aurrenekoa.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|