Urri lehenengoaren 22an izango da Areatzako VII. Mendi Martxea. Aurreko urteetan moduan ibilbide
bi izango ditu. Luzeak 28 kilometro ditu eta 1.500 metroko desnibel positiboa eta laburrak 20 kilometro eta 750 metroko desnibela.
Martxa laburrean parte hartzean dabenak, antolakuntzak autobusez igongo ditu Bikotxganera, desnibela kendu eta martxako zatirik politenak egin dagiezan. Urtekerea 08:00retan izango da herriko plazan.
Ibilbide luzea Areatzatik urten eta Atxeko, Martxondi, Perretxiko zabala, Upo, Asteitze, Mendigana, Hirumugarrieta, Pagomakurre, Atxulo, Areatzako neberoa, Potxoleta, Arraba eta Karkabitxuetatik pasauko da barriro Areatzara heltzeako.
Ibilbide laburrari jagokonean, ibiltariak autobusez joango dira Bikotxganera eta handik, Mendigana, Hirumugarrieta, Pagomakurre, Atxulo, Areatzako neberoa, Potxoleta, Arraba eta Karkabitxuetatik pasauko dira martxea Areatzan amaituteko.
Martxan zehar jan-edan puntu bi egongo dira eta amaitutakoan parrilladea partaideentzat.
Izen emotea
Izena hilaren 20ra arte emon daiteke areatzakomartxa.blogspot.com webgunean edo egunean bertan plazan 07:15etik aurrera. Prezioa 8 eurokoa da aldez aurretik izena emon ezkero, eta 12 eurokoa egunean bertan. Prezio barruan, kamiseta teknikoa jaso eta zozketan parte hartuko dabe izena emoten dabenak. Areatzako Hotel Balnearioan gau bat eta Atxarte kirol dendako materiala zozketatuko dira.
Areatzako Udalak, AKKBk, Lamino Kirol Klubak eta Frakazuri Gazte Asanbladeak antolatu dabe mendi martxea.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|