Urri lehenengoaren 22rako antolatu dau Dimako Udalak, Dimako 18 ermitatik pasetan dan ibilaldia. Guztira 32 kilometro dira, baina ibiltariak ibilbide osoa edo zati bat egiteko aukerea be badaukie. Urtekerea, goizeko 07:00retan izango da herriko plazatik. Martxea amaitutakoan kopaua egongo da martxan parte hartu dabenentzat.
Ibilbidea igazko bera izango da eta hurrengo leku eta ermitetatik pasauko dira ibiltariak: Herriko plazea, Piedadea, San Pedro parrokia, Artzubi, Munetxa, San Migel Txiki, Iraurgi, Olazabal, Roke Deuna, Untzurdin, Arostegieta, San Inazio, Lamindao, Magdalena, Petralanda, Goikogana, San Blas urriko, Elgabide, Urzabaleta, Kortabarria, Zamakola, Olalde, San Fresku, Gibiltar, Jentilzubi, Abaro, Baltzola, Lontzo Deuna, Bargondia, Santa Mañe, Santa Apolonia, Bargaun, Egiraun, Zubero, Oba goikoa, San Antolin, San Martin, Ugariotz, Artaun, Bizente Deuna, Bikarregi, Santa Ageda, Bizkorna, Biteriño, San Millan, Santiago, San Balentin eta herriko plazea.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|